Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

240. zk., 2019ko abenduaren 18a, asteazkena

N.º 240, miércoles 18 de diciembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
5782
5782

AGINDUA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2020-2022 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2020-2021 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura ikerketa eta berrikuntza teknologikorako laguntzak.

ORDEN de 10 de diciembre de 2019, de la Consejera de Educación, por la que se convocan ayudas para la realización de Proyectos de Investigación Básica y/o Aplicada para el periodo 2020-2022, y ayudas a la Investigación e Innovación Tecnológica, con cargo a los fondos previstos para acciones Universidad-Empresa, 2020-2021.

Euskal Autonomia Erkidegoko zientzia- eta teknologia-ahalbideak areagotu beharra dago, eta ikerketa-taldeek kalitatezko ikerketa egin dezaten bermatu eta sustatu nahi da; hots, dela haien jarduerak nazioartekotzea eta horren emaitzak garrantzi zientifiko eta teknologiko handiko foroetan argitaratzea, dela euskal gizartearen gizarte-, teknologia- eta ekonomia-arazoak konpontzen laguntzea. Horregatik guztiagatik, sail honek kudeatzen dituen proiektuak –oinarrizko ikerketakoak eta ikerketa aplikatukoak eta Unibertsitatea-Enpresa proiektuak – egiteko programari eutsi egin behar zaio aurrerantzean ere.

Ante la necesidad de incrementar el potencial científico y tecnológico de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y con el objeto de afianzar y promover la investigación de calidad de los grupos de investigación evidenciada tanto por la internacionalización de las actividades y la publicación de sus resultados en foros de alto impacto científico y tecnológico, como por su contribución a la solución de los problemas sociales, tecnológicos y económicos de la sociedad vasca, procede continuar con el programa para el desarrollo de proyectos concretos de investigación básica y aplicada, y de proyectos Universidad – Empresa, gestionados por este Departamento.

Deialdi honek Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistema sendotzen du, ezagutzaren garapena eta erakunde ezberdinetako taldeen arteko koordinazioa bultzatzen baititu. Aldi berean, modu koordinatuan uztartzen da honako helburu hau duten beste deialdi batzuekin: beste enpresa batzuekin lankidetzan teknologia berritzailea garatzea, baliabide materialak eta giza baliabideak bultzatzea, eta bikaintasuneko ikerkuntza-taldeak eta unitateak antolatzea eta abian jartzea.

El Sistema de Ciencia, Tecnología e Innovación de la Comunidad Autónoma del País Vasco se fortalece con esta convocatoria en la que se favorece el desarrollo de conocimiento, así como la coordinación entre grupos de entidades diferentes, a la vez que se articula de forma coordinada con otras convocatorias dirigidas al desarrollo tecnológico innovador en colaboración con empresas, así como a la potenciación de los recursos materiales y humanos y a la organización y funcionamiento de los grupos de investigación y unidades de investigación de excelencia.

Bestalde, unibertsitateen eta enpresen arteko ekintza bateratuak egiteko laguntza-programak ere aurrera egin behar du. Izan ere, ekoizpen-ingurunea jabetuta dago zientzia- eta teknologia-ezagutzaren arloan dituen mugez; baina, nahiz eta euskal unibertsitateek eta eragile zientifiko-teknologikoek ahalmen zientifiko eta teknologiko handia izan ezagutzei eta ekipamenduei dagokienez, ekoizpen-ingurunea ez da ari hori behar adina aprobetxatzen. Berrikuntza-prozesuak, arazo zehatzak ebazteko asmoz ezagutza zientifikoak eta teknikoak erabili eta aplikatzeko prozesua den aldetik, jadanik ez dio jarraitzen ohiko eskema linealari, zeinean oinarrizko ikerketatik ikerketa aplikatura pasatzen baita eta bertatik garapen teknologikora, ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuan amaitzeko; aitzitik, era askotako loturetan oinarritutako dinamika berri bati erantzuten dio.

Por otro lado, igualmente procede continuar con el programa de ayudas a la investigación tecnológica para acciones conjuntas entre las universidades y las empresas. En efecto, el entorno productivo es consciente de sus limitaciones en aspectos de conocimiento científico y tecnológico, mientras las universidades vascas y los agentes científico-tecnológicos disponen de un importante bagaje científico y tecnológico, en cuanto a conocimiento y equipamiento que, sin embargo, no está siendo suficientemente aprovechado en el entorno productivo. Por ello el proceso de innovación, entendido como el proceso de utilización y aplicación de los conocimientos científicos y técnicos a la resolución de problemas concretos, ya no responde al esquema clásico lineal en el que de la investigación básica se pasa a la aplicada, y de esta, al desarrollo tecnológico para terminar en el proceso de producción y comercialización, sino que responde a una nueva dinámica de conexiones múltiples.

Berrikuntza teknologikoa industria-ekoizpeneko enpresetan nabaritu ohi da, baina hainbat eragileren arteko elkarrekintza askoren ondorio da: ikerketa teknologikoko zentroak, unibertsitateak, enpresa-elkarteak, enpresa txiki eta ertainak, industria-talde handiak, azken erabiltzaileak, administrazio publikoak, etab. Berrikuntza, ondorioz, eredu elkarrekintzaile baten emaitza da, zeinean garrantzia handia ematen baitzaio eragileen arteko elkarrekintzari eta, egungo egoeran, haien arteko kontaktu- eta truke-mekanismoak sortzeari. Tartean dauden eragileen kulturak eta estrategiak aldatzea dakar horrek berarekin.

Aun cuando la innovación tecnológica habitualmente se patentiza en las empresas de producción industrial, sin embargo, es fruto de numerosas interacciones entre múltiples agentes: los Centros de investigación tecnológica, las Universidades, las asociaciones empresariales, las Pymes, los grandes grupos industriales, los/las usuarios/as finales, las administraciones públicas, etc. La innovación, por consiguiente, es el resultado de un modelo interactivo en el que se concede una importancia creciente a las interacciones entre los agentes y, en la situación actual, a la creación de mecanismos de contacto e intercambio entre ellos. Esto supone un cambio en las culturas y estrategias de los agentes involucrados.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemak badu alde ahul bat, unibertsitateen eta inguruko eragile zientifiko-teknologiko eta ekoizpen-enpresen arteko elkarrekintzari dagokionez. Agindu honen bitartez, Hezkuntza Sailak lankidetza sustatu nahi du unibertsitateko teknologia-taldeen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen –deialdiaren ondorioetarako, «lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzaile» esango diegu– eta, hala badagokio, teknologia-berrikuntzan interesa duten industria-enpresen artean. Agindu honen Unibertsitatea-Enpresa proiektuen modalitatean lehenengoen eta azkenekoen parte-hartzea derrigorrezkoa izaki, ZTBESko lankidetzan diharduten erakundeen parte-hartzea indartu eta bultzatu nahi da deialdi honetan.

En la Comunidad Autónoma del País Vasco, el Sistema de Ciencia, Tecnología e Innovación presenta un punto débil en la interacción de las universidades con los Agentes científico-tecnológicos y las empresas productivas del entorno. A través de esta Orden el Departamento convocante pretende fomentar la cooperación entre los grupos de investigación universitarios, los agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e innovación, denominados entidades coparticipantes a efectos de la convocatoria y, en su caso, las empresas de carácter industrial con interés en la innovación tecnológica. Siendo la participación de los primeros y las últimas preceptiva en la modalidad de proyectos Universidad-Empresa de esta Orden, se pretende potenciar y animar la participación de las entidades coparticipantes de la RVCTI en esta convocatoria.

Unibertsitatea-Enpresa proiektuen ildoarekin bat, asmoa da, ahal den neurrian, parte hartzen duten ikerketa-taldeetan enpresetako eta unibertsitate eta teknologia-zentroetako teknikariek parte hartzea, eta proiektuen helburuak produktu edo prozesu berritzaileak lortzera bideratzea, aurrelehiakortasunaren edo lehiakortasunaren mailan, aipatutako lehentasunekin bat etorriz enpresek haiekiko interes handia baitute. Halaber, proiektu horiek garatuko dituzten ikerketa-taldeetan doktoreak sartzea ere balioetsiko da, haien laneratzea ez ezik, unibertsitatearen, ikerketa-organismoen eta enpresen arteko lankidetza ere bultzatzeko; hartara, talentua ekoizpen-sarean txertatzea sustatuko da, sarearen lehiakortasuna areagotzeko.

En la línea de proyectos Universidad-Empresa, se pretende que, en la medida de lo posible, los equipos de investigación participantes sean equipos en los que se integre personal técnico de las empresas y de los equipos universitarios y tecnológicos, y los objetivos de los proyectos se liguen a la obtención de productos o procesos innovadores, a nivel precompetitivo o competitivo, para los que la empresa manifiesta especial interés acorde con las prioridades mencionadas. Asimismo, se valorará la incorporación de doctores a los grupos de investigación que van a desarrollar estos proyectos, con el fin de impulsar su inserción laboral y la colaboración entre la universidad, organismos de investigación y empresas, y así promover la incorporación de talento en el tejido productivo para elevar la competitividad del mismo.

Hezkuntza Sailak proiektuen zuzeneko kostuaren alde handi bat finantzatuz sustatuko du elkarrekintza hori, baina enpresek ere finantzaketan parte hartu beharko dute, ikerketa-proiektuarekiko duten interes teknologikoaren neurrian.

El Departamento convocante fomentará esta interacción mediante la financiación de una gran parte del coste directo de los proyectos a la cual deberá contribuir la empresa en la medida de su interés tecnológico por el proyecto de investigación.

Horrenbestez, deialdi honen xedea bikoitza da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema indartzea, sail honek kudeatzen dituen oinarrizko ikerketako eta/edo ikerketa aplikatuko proiektu zehatzak garatzen lagunduta, eta, bestetik, unibertsitateko eta teknologia-zentroetako ikerketa-taldeen eta ekoizpen-inguruneko enpresen arteko elkarrekintza bultzatzea, enpresentzat interesgarriak diren ikerketa aplikaturako edo teknologikorako proiektuen bitartez, zeinek unibertsitatetik enpresarako teknologiaren transferentzia ekarriko baitute, edota prozesuen edo produktuen mailan helburu berritzaileak gauzatzea.

La finalidad de esta convocatoria es, por consiguiente, doble: fortalecer por un lado el Sistema de Ciencia, Tecnología e Innovación de la Comunidad Autónoma del País Vasco favoreciendo el desarrollo de proyectos concretos de investigación básica y de investigación aplicada, gestionados por este Departamento, y por otro lado, la necesaria descrita interacción entre los grupos de investigación universitarios y tecnológicos y las empresas del entorno productivo, a través de la realización de proyectos de investigación aplicada o tecnológica de calidad e interés científico y tecnológico que sean de interés para las empresas e impliquen bien la transferencia de tecnología de la universidad a la empresa, o bien el logro de objetivos innovadores a nivel de procesos o productos.

Era berean, agindu honek aintzat hartzen ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planean jasotako estrategiak –plan horrek koherente izan nahi du Europa mailan ezarritako helburu estrategikoekin; alegia, Europa 2020 Estrategiarekin–; hartara, ezagutzan oinarrituta dauden eta modu jasangarrian hazteko gai diren eta enplegua ikuspegi kuantitatibotik nahiz kualitatibotik hobetzeko gai diren ekonomia lehiakorrak eta dinamikoak garatuko dira.

Asimismo, esta Orden toma en cuenta las estrategias recogidas en el Plan de Ciencia y Tecnología, Euskadi 2020, que busca la coherencia con los objetivos estratégicos marcados a nivel europeo –la estrategia Europa 2020– para desarrollar economías competitivas y dinámicas, basadas en el conocimiento, capaces de crecer de manera sostenible y de mejorar el empleo desde una perspectiva cuantitativa y cualitativa.

Sailaren 2019rako dirulaguntzen plan estrategikoa onartzen duen Hezkuntzako sailburuaren aginduan sartzen dira agindu honetan araututako laguntzak.

Las ayudas que se regulan en esta Orden se enmarcan en la Orden de la Consejera de Educación por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento para el año 2019.

Administrazio publikoen dirulaguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudiarekin eta laguntzei eta dirulaguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin bat.

La convocatoria presente se resolverá conforme a los principios que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas, en los términos establecidos en el Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la normativa básica establecida en la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan ezartzen duenaren babespean, deialdi hau elektronikoki izapidetuko da.

Al amparo de lo recogido en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, la presente convocatoria será de tramitación electrónica.

Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretua kontuan hartu da (2017ko apirilaren 21eko EHAA, 76. zk.).

Teniendo en cuenta el Decreto 79/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación (BOPV n.º 76, de 21 de abril de 2017).

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiko izapideak arautzen dituen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduarekin bat etorriz,

En base a lo establecido en la Orden de 26 de abril de 2007 de la Consejera de Hacienda y Administración Pública por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hori dela eta, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria.

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea honako bi laguntza-lerro hauetako ikerketa-proiektuak egiteko:

Es objeto de la presente convocatoria la concesión de ayudas económicas para la realización de proyectos de investigación en dos líneas subvencionales que se describen a continuación:

1.– 2020-2022 aldian egin beharreko Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko Proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, OIAP); bi modalitate ditu:

1.– Línea subvencional para Proyectos de Investigación Básica y/o Aplicada durante el período 2020-2022 (en adelante PIBA); a su vez, esta línea ofrece dos modalidades:

– 1. modalitatea: Erakunde bakarreko ikertzaile-taldeen proiektuak.

– Modalidad 1: Proyectos de equipos de investigación de una única entidad.

– 2. modalitatea: Proiektu berean, erakunde desberdinetako ikertzaileek parte hartzen duteneko lankidetza-proiektuak. Erakunde parte-hartzaile guztiek, zeinak 3. artikuluan aurreikusitako erakundeak izango baitira denak, eskatzaile gisa jardungo dute, banakako eskaerekin, eta lankidetza proiektu bateko ondorioetarako hartuko da soilik aintzat, izan haren ebaluazioan zein betearazpenean.

– Modalidad 2: Proyectos en Cooperación en los que participen equipos de personas investigadoras de diferentes entidades en un mismo proyecto. Todas las entidades participantes, que deberán ser entidades contempladas en el artículo 3, actuarán cada una de ellas como solicitante, con solicitudes individuales y la colaboración se considerará solo a los efectos de un mismo proyecto, tanto para su evaluación como para su ejecución.

2.– 2020-2021 aldian, ezagutza unibertsitatetik enpresetara eramatea –enpresa horientzat interesgarriak diren arloetan– helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroa (aurrerantzean, UEP). Unibertsitate-taldeak garatu behar ditu proiektuak, enpresako langileen partaidetzarekin; aukeran, lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileetako ikertzaileek ere parte hartu ahal izango dute.

2.– Línea subvencional para proyectos de investigación para transferencia de conocimiento desde la Universidad hacia las Empresas, en áreas de interés de dichas empresas durante el período 2020-2021 (en adelante PUE). Los proyectos deberán ser desarrollados por el equipo universitario con la participación de personal de la empresa; opcionalmente podrá participar también personal investigador de entidades coparticipantes.

Parte hartzen duten enpresek proiektuaren kostu osoaren % 10, gutxienez, finantzatu beharko dute, eskudirutan egindako ekarpenarekin. Diru hori ikertzaileen lansariak ordaintzeko erabili ahalko da. Horretarako, lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko da unibertsitate onuradunaren eta enpresaren artean, 16.2.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Las empresas participantes deberán financiar al menos el 10% del coste total del proyecto mediante aportación en metálico, la cual se podrá destinar a emolumentos de las personas investigadoras. A estos efectos se suscribirá un convenio de colaboración entre la universidad beneficiaria y la empresa, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 16.2.1.

Eskaeran parte hartzen duten erakundeetariko bakoitzean garatu beharko dira ikerketa-jarduerak.

Se deberán desarrollar actividades de investigación en cada una de las entidades participantes en la solicitud.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

Agindu honen xede diren laguntzetarako 970.000 euro erabiliko dira, EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako xedatutako partidaren kargura. Aurrekontu hori honela banatuko da, aipatu laguntza-lerroen arabera:

Se destina al objeto de las ayudas a las que se refiere la presente Orden un presupuesto total de 970.000 euros, con cargo a la partida presupuestaria establecida al efecto en los Presupuestos Generales de Euskadi, repartidos de la siguiente manera, según las citadas líneas:

1.– OIAP lerrorako, 690.000 euro erabiliko dira guztira. Aurrekontuaren % 50 modalitate bakoitzeko proiektuak finantzatzeko izango da. Modalitateetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta proiektuok ebaluazioa gainditu badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako.

1.– Para la línea PIBA: la cantidad total de 690.000 euros. Se destinará un 50% del presupuesto total a la financiación de proyectos de cada una de las dos modalidades descritas. En el caso de que en una de estas modalidades no se agote el presupuesto disponible, el excedente podrá destinarse a la financiación de aquellos proyectos de la otra, que superen la evaluación y que, siguiendo el orden de prelación resultante, no hubieran obtenido subvención por insuficiencia de la dotación económica inicialmente destinada a ella.

2.– UEP lerrorako 280.000 euro erabiliko dira guztira.

2.– Para la línea PUE: la cantidad total de 280.000 euros.

3.– 50.000 eurokoa da diruz lagundu daitekeen bi lerroetako ezeinetan proiektu bakoitzarentzat ezarritako gehieneko finantzagarria, aintzat hartuz OIAP lerroko 2. modalitatean, bi erakunde edo gehiagok lankidetzan dihardutela proiektu berean.

3.– El máximo financiable establecido para cada proyecto en cualquiera de las dos líneas subvencionales será de 50.000 euros, entendiéndose que en la modalidad 2 de la línea PIBA, dos o más entidades colaboran en un único proyecto.

4.– Laguntza-lerroetako batean ez bada agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste lerroko proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta ebaluazioa gainditu badute eta, ondoriozko lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso, modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura nahikorik ez zegoelako. Soberakin hori OIAP lerrora bideratzen bada, bi modalitateak batera hartuta puntuazio altuena lortu duten proiektuak aukeratuko dira, harik eta diru-hornidura amaitu arte.

4.– En el caso de que en una de las dos líneas subvencionales no se agote el presupuesto disponible, el excedente podrá destinarse a la financiación de aquellos proyectos de la otra, que superen la evaluación y que, siguiendo el orden de prelación resultante, no hubieran obtenido subvención por insuficiencia de la dotación económica inicialmente destinada a ella. Si el mencionado excedente se destinara a la línea PIBA, se optará por los proyectos que presenten la puntuación más alta considerando conjuntamente las dos modalidades, hasta el agotamiento de la dotación económica.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades beneficiarias.

1.– Laguntza-lerro bakoitzak onuradun mota ezberdinak ditu, baina beti izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako erakundeak (aurrerantzean, ZTBES), zeina jasota baitago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan. Hona erregistro horretako zer kategoriatan egon behar duten erakunde eskatzaileek eskaera egiteko epea amaitu baino lehen eta laguntza exekutatzeko aldia amaitu arte:

1.– Cada una de las líneas está dirigida a distintos tipos de beneficiarios, que deberán ser, en todo caso, entidades investigadoras que se encuentren acreditadas en el Registro de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación (en adelante RVCTI) contemplado en el artículo 28 del Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación. Las entidades solicitantes deberán figurar en el mencionado registro en las categorías indicadas a continuación, a la fecha de cierre del plazo de solicitud y hasta el final del periodo de ejecución de la ayuda.

1.1.– OIAP lerroan, hauek izango dira erakunde eskatzaileak:

1.1.– En la línea PIBA, las entidades solicitantes deberán ser:

a) Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak (BERC).

a) Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERCs)

b) Unibertsitateetako ikerketa-egiturak, zeinek 6. artikuluaren arabera eratutako ikertzaile-taldeak izan beharko baitituzte plantillan. Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitateen kasuan, gainera, ikerketa-taldeko kide guztiek ikerketa-talde berekoak izan beharko dute, zeina A edo B talde gisa akreditatua izan baita 2019-2021 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzen deialdian eta zeinak deialdi horretan ez baitu dirulaguntzarik jaso.

b) Estructuras de Investigación de las Universidades, que deberán tener en plantilla equipos investigadores que estén formados conforme el artículo 6. En el caso de las universidades con sede en la Comunidad Autónoma del País Vasco, además, todos los componentes del equipo investigador deberán pertenecer a un mismo grupo de investigación que haya sido acreditado como grupo A o B en la convocatoria de ayudas para apoyar las actividades de grupos de investigación del sistema universitario vasco para el periodo 2019-2021, y que no haya recibido subvención en dicha convocatoria.

1.2.– UEP lerroan, aurreko b apartatuan adierazitako erakundeek eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak.

1.2.– En la línea PUE, podrá ser solicitantes de las subvenciones las entidades señaladas en el apartado b anterior.

1.2.1.– Enpresa, dirulaguntzaren onuradun ez bada ere, ikerketaren emaitzen benetako jasotzailea da, alde batetik, proposatutako gaiak eta ikerketaren emaitzek enpresaren interesekin bat etorri behar baitute eta, bestetik, enpresak emaitzei lotutako ezagutzak bere jakintzaren barruan sartuz erabili eta unibertsitate-talde ikertzailearekin izenpetu behar duen hitzarmenean ezarritakoaren arabera ustiatu behar baititu.

1.2.1.– La empresa, aunque no es beneficiaria de la subvención, es la destinataria real de los resultados de la investigación ya que tanto el tema propuesto como los resultados de la investigación deben ser acordes a sus intereses y debe utilizar los conocimientos asociados a los resultados de la investigación incorporándolos a su know-how y explotándolos según se recoja en el convenio que deberán suscribir con el equipo universitario investigador.

1.2.2.– Enpresa parte-hartzaileak edo parte-hartzaileek, zeinek den-denek eduki behar baitute beren egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan eta eskaeran parte hartu behar baitute, ezin izango dute jaso dirulaguntzaren parterik, ez zuzenean ez zeharka. Beraz, proiektuaren esparruan, unibertsitate onuradunak ezin izango ditu horiek kontratatu lanak egiteko, eta enpresa horiek ezin izango dute hornigairik saldu, ezta geldialdi teknikoengatik kobratu ere. Aitzitik, eskudirutan egindako ekarpen ekonomikoez gain, honako hauek ipini beharko ditu enpresak: proiektuaren helburuak lortu ahal izateko behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak, horrek, izan ere, enpresak proiektuaren emaitzekiko duen interesa uzten baitu agerian. Xede horretarako, ez dira enpresatzat hartuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragile akreditatuak, I+G enpresa-unitateen kategoriakoak izan ezik.

1.2.2.– La empresa o empresas participantes, cada una de las cuales ha de tener sede social en la Comunidad Autónoma del País Vasco y formar parte de la solicitud, no podrá recibir directa o indirectamente ninguna parte de la subvención, por lo que en el marco del proyecto no podrá ser contratada por la universidad beneficiaria para realizar trabajos, ni vender suministros, ni cobrar por paradas técnicas; por el contrario, la empresa, además de la aportación en metálico, deberá contribuir con todos aquellos recursos humanos, técnicos y materiales que posibiliten el logro de los objetivos del proyecto, lo que es indicador de su interés por los resultados del proyecto. No serán consideradas empresas a este fin los Agentes Acreditados de la RVCTI, salvo los pertenecientes a la categoría de Unidades de I+D empresariales.

1.2.3.– UEP lerro honetan, eskaeran lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzailetzat hartuko dira, halakorik baldin badago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan adierazten den Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan egiaztatutako eragileak, hain zuzen ere, honako kategoria hauetan:

1.2.3.– Para esta línea PUE, se entenderán como entidades coparticipantes de la solicitud, cuando las haya, los Agentes acreditados en el Registro de la RVCTI, contemplado en el artículo 28 del Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la RVCTI, que deberán figurar, a la fecha de fin del plazo de solicitud, en las categorías que se especifican a continuación:

– Oinarrizko Ikerketarako eta Bikaintasun-ikerketarako Zentroak (BERC).

– Centros de Investigación Básica y de Excelencia (BERCs).

– Teknologia-zentroak.

– Centros Tecnológicos.

– Ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ).

– Centros de Investigación Cooperativa (CIC).

Lankidetzan diharduten erakunde parte-hartzaile hauek ezin dira izan deialdi honetako laguntzaren onuradun, nahiz eta enpresaren ordainketetatik kobratu ahal izango duten, zehazki, 1.2 artikuluaren arabera dagokien ordainsarien zatia.

Estas entidades coparticipantes no podrán ser beneficiarias de la ayuda de la convocatoria, aunque podrán cobrar de la parte relativa al pago de la empresa, lo correspondiente, en su caso, a emolumentos, de acuerdo al artículo 1.2.

2.– Erakunde eskatzaileek, laguntza jasotzen duten aldian, betekizun hauek bete behar dituzte:

2.– Las entidades solicitantes, deben reunir los requisitos que se especifican a continuación durante el periodo de disfrute de la ayuda:

a) Erakundeak ezin izango dira onuradun izan baldin eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenen bat badute bide penaletik edo administratibotik, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean badaude, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

a) No podrán ser beneficiarias, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, las entidades sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas ni tampoco aquellas que se hallen incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Gainera, erakunde onuradunek dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan behar dituzte.

b) Las entidades beneficiarias deberán estar al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social. Las entidades beneficiarias, además, deberán hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko eta bai izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean eta bai ordainketak egiten direnean.

El cumplimiento de estos requisitos se ha de mantener tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y se verificará su cumplimiento tanto en el momento de efectuar la concesión como en el de realizar los pagos.

c) Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.

c) No podrán obtener la condición de beneficiario de las subvenciones reguladas en esta orden las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias señaladas en el artículo 13.2 y 13.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el artículo 50.5 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4. artikulua.– Ikerketa-proiektuen betekizunak.

Artículo 4.– Requisitos de los proyectos de investigación.

1.– Proiektuak 1 eta 3 urte osotan egiteko eskatu ahal izango dira OIAP lerroan, eta 1 edo 2 urte osotan egiteko UEP lerroan, eta, azken urtearen ondoren, lau hilabeteko aldi gehigarria egongo da amaitzeko. Horretarako, baina, 16. artikuluan deskribatutako gastu-ziurtagiriak eta amaierako txosten zientifikoa entregatu beharko dira.

1.– Los proyectos se podrán solicitar para ejecutar entre 1 y 3 anualidades completas en la línea PIBA y 1 o 2 anualidades completas en la línea PUE, y se dispondrá de un período adicional de cuatro meses posteriores a la última anualidad, para su finalización mediante la entrega de los certificados de gasto e informe científico final descritos en el artículo 16.

2.– Deialdi honen ondorioetarako, 2020ko ekitaldian hasiko dira proiektuak gauzatzen, hots, 13.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, emandako dirulaguntza onartzen denean. Exekuzio-fasearen amaiera proiektuan aurreikusitako iraupenaren araberakoa izango da, baina administrazio-jarduketak 2023ko ekainaren 30a baino lehenago amaitu behar dira, OIAP lerrorako, eta 2022ko ekainaren 30a baino lehenago, UEP lerrorako.

2.– A los efectos de esta convocatoria, la ejecución de los proyectos se iniciará en el ejercicio 2020, en el momento que, de conformidad con lo previsto en el artículo 13.5, se entienda aceptada la subvención concedida, debiendo quedar concluida la fase de ejecución, según la duración prevista aprobada en el proyecto, y en todo caso, cerradas las actuaciones administrativas con anterioridad al 30 de junio de 2023, para la línea PIBA, y al 30 de junio de 2022, para la línea PUE.

3.– Deialdira aurkezten diren ikerketa-proiektuek I. eranskinean aipatzen diren printzipio bioetikoak errespetatu beharko dituzte.

3.– Los proyectos de investigación que se presenten a la convocatoria deberán respetar los principios bioéticos que se señalan en el Anexo I.

5. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak.

Artículo 5.– Conceptos subvencionables.

1.– Diruz lagundutako jardueraren ezaugarriari inongo zalantzarik gabe erantzuten dioten kontzeptuak lagunduko dira diruz, baldin eta behar-beharrezkoak badira eta oinarri arautzaile hauetan zehaztutako epean egiten badira.

1.– Se consideran conceptos subvencionables, aquellos que, respondiendo de manera indubitada a la naturaleza de la actividad subvencionada, resultan estrictamente necesarios y se realizan en el plazo establecido en las presentes bases reguladoras.

Diruz lagundutako gastuen eskuratze-kostuak ez du, inolaz ere, merkatuko balioa gaindituko.

En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado.

2.– Eskaerarekin batera joan behar duen proiektuaren aurrekontua epigrafeka eta urteka egituratu eta justifikatuko da, deialdi honen bidez lagun daitezkeen kontzeptu hauen arabera:

2.– El presupuesto del proyecto que debe acompañar a la solicitud se estructurará y justificará en epígrafes y por anualidades según los siguientes conceptos por los que se puede solicitar ayuda en la presente convocatoria.

a.1.– Laguntzaile ez-doktore diren langileak (OIAP lerroa eta UEP lerroa).

a.1.– Personal colaborador no doctor (Línea PIBA y Línea PUE).

Bi lerrootan, proiektuko eta urteko laguntzaile bati ordaintzeko kopurua finantzatu ahal izango da, baldintza hauekin:

En ambas líneas se podrá financiar una cantidad para el pago de una sola persona colaboradora por proyecto y año, con las siguientes condiciones:

– Langile laguntzaile gisa, lanaldi oso baterako, 20.838 euroko dirulaguntza emango da (horietatik 16.450 euro nominaren zenbateko gordina izango da, langile bakoitzak jasan behar dituen atxikipenak eta kotizazioak kendu aurretik) laguntzaile beraren lehenengo eta bigarren urtekoetan, eta 22.123 eurokoa (horietatik 17.625 euro nominaren zenbateko gordina izango da, langile bakoitzak jasan behar dituen atxikipenak eta kotizazioak kendu aurretik) hirugarren urtekoan, OIAP lerroaren kasuan. Proiektuan aritzeko lanaldia laburragoa izanez gero, urtekako lanaldi horren arabera kalkulatuko da kopurua, proportzioan.

– La cuantía subvencionable en concepto de personal colaborador, por una jornada completa, , será de 20.838 euros (de los cuales 16.450 euros será la cuantía bruta de la nómina antes de detraer las retenciones y cotizaciones que cada empleado/a deba soportar) para las anualidades primera y segunda de la misma persona colaboradora, y de 22.123 euros (de los cuales 17.625 euros será la cuantía bruta de la nómina antes de detraer las retenciones y cotizaciones que cada empleado/a deba soportar) para su tercera anualidad, en el caso de la línea PIBA. En el supuesto de que la dedicación al proyecto fuese inferior, el importe sería proporcional al tiempo de dedicación al mismo por anualidad.

– Erakunde eskatzailearekin izenpetutako doktoratu aurreko kontratuak gutxieneko ordainsari gisa jasoko ditu diru-kopuru horiek, hargatik eragotzi gabe erakunde kontratatzailearen kontura osatzeko aukera; hala bada, erakunde kontratatzaileak ordaindu beharko du gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren zati proportzionala.

– En el contrato predoctoral que se formalice con la entidad solicitante deberán figurar estas cantidades como retribuciones mínimas, sin perjuicio de que puedan ser complementadas con cargo a la entidad contratante; en tal caso, el abono de la parte proporcional de la cuota empresarial que corresponda por dicho incremento correrá a cargo de la entidad contratante.

– Laguntzaile horrek gradu, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturako titulua izan beharko du.

– Esta persona colaboradora deberá estar en posesión de la titulación de Grado, Licenciatura, Ingeniería o Arquitectura.

– Programa honetako laguntza jasoz gero, oro har, ezingo da inolako soldata-zenbatekorik jaso.

– El disfrute de una ayuda por este concepto al amparo de este programa es incompatible, con carácter, con la percepción de cualquier cuantía que tenga naturaleza salarial.

– Azkenik, gutxienez urtebete eman beharko du proiektuan lanean.

– Por último, deberá permanecer en el proyecto por un período no inferior a un año.

a.2.– Doktore diren laguntzaileak (UEP lerroarentzat soilik).

a.2.– Personal colaborador doctor (Solamente para la línea PUE).

– Doktore diren laguntzaileen kasuan, lanaldi oso baterako, 37.500 euroko dirulaguntza emango da (horietatik 28.200 euro nominaren zenbateko gordina izango da, langile bakoitzak jasan behar dituen atxikipenak eta kotizazioak kendu aurretik). Proiektuan aritzeko lanaldia laburragoa izanez gero, urtekako lanaldi horren arabera kalkulatuko da kopurua, proportzioan.

– La cuantía subvencionable en concepto de personal colaborador doctor, por una jornada completa, será de 37.500 euros por anualidad (de los cuales 28.200 euros será la cuantía bruta de la nómina antes de detraer las retenciones y cotizaciones que cada empleado/a deba soportar). En el supuesto de que la dedicación al proyecto fuese inferior, el importe sería proporcional al tiempo de dedicación al mismo por anualidad.

– Erakunde eskatzailearekin izenpetutako doktoratu ondoko kontratuak gutxieneko ordainsari gisa jasoko ditu diru-kopuru horiek, hargatik eragotzi gabe erakunde kontratatzailearen kontura osatzeko aukera; hala bada, erakunde kontratatzaileak ordaindu beharko du gehikuntza horri dagokion enpresa-kuotaren zati proportzionala.

– En el contrato posdoctoral que se formalice con la entidad solicitante deberán figurar estas cantidades como retribuciones mínimas, sin perjuicio de que puedan ser complementadas con cargo a la entidad contratante; en tal caso, el abono de la parte proporcional de la cuota empresarial que corresponda por dicho incremento correrá a cargo de la entidad contratante.

– Laguntzaile horrek doktore-titulua izan beharko du, eta 2019an lortu beharko du doktore-tesia.

– Esta persona colaboradora deberá estar en posesión de la titulación de Doctor y habrá obtenido la tesis doctoral en 2019.

– Programa honetako laguntza jasoz gero, oro har, ezingo da inolako soldata-zenbatekorik jaso.

– El disfrute de una ayuda por este concepto al amparo de este programa es incompatible, con carácter general, con la percepción de cualquier cuantía que tenga naturaleza salarial.

– Azkenik, gutxienez sei hilabete eman beharko du proiektuan lanean.

– Por último, deberá permanecer en el proyecto por un período no inferior a seis meses.

b) Material inbentariagarria.

b) Material inventariable.

Proiektuaren kargura eskuratutako ekipamendu bakoitzak urteko 20.000 euro baino gutxiago balio beharko du, BEZik gabe, eta erakunde onuradunaren inbentarioan jasota egongo da, harik eta proiektua gauzatzen amaitu arte, 4. artikuluan deskribatu bezala, eta, nolanahi ere, eskuratzen denetik gutxienez bi urtez. Deialdi honetatik kanpo daude esplizituki altzariak eta instalazioak, baita kudeaketarako ekipamendu informatikoa erostea ere.

Cada equipamiento adquirido con cargo al proyecto deberá tener un coste inferior a 20.000 euros anuales, excluido el IVA, y figurará en el inventario de la entidad beneficiaria hasta el fin de la ejecución del proyecto descrita en el artículo 4, y en cualquier caso, por un mínimo de dos años desde la fecha de adquisición. Se excluye de la convocatoria, explícitamente, el mobiliario y las instalaciones, así como la adquisición de equipos informáticos de gestión.

c) Material suntsikorra.

c) Material fungible.

Mugarik gabe ordainduko da, behar bezala justifikatuta badago eta proiektuaren jardueretan beharrezkoa bada, betiere. Kanpo geratzen da bulegoko material orokorraren finantzaketa.

Siempre que sea debidamente justificado y necesario en las actividades del proyecto no habrá limitaciones en esta partida. Se excluye la financiación de material general de oficina.

d) Bidaiak.

d) Viajes.

Proiektuaren jarduerak burutu ahal izateko egiten diren bidaien ondoriozko gastuak onartuko dira. Halaber, proiektuan ateratako emaitzak ezagutzera emateko egiten diren bidaia-gastuak ere onartuko dira, proiektua exekutatzeko azken urtean egiten badira. Azken kasu horretan, pertsona bakarrak eginiko gastuak bakarrik lagunduko dira diruz.

Se admitirán gastos derivados de viajes realizados con motivo del desarrollo de las actividades del proyecto. Así mismo, también se admitirán los gastos derivados viajes realizados con el fin de exponer los resultados obtenidos en el proyecto durante su último año de ejecución. En este último caso solo se subvencionarán los gastos realizados por una única persona.

e) Bestelako gastuak.

e) Otros gastos.

Aurreko kontzeptuetan sartzen ez diren gastuak finantzatu ahalko dira, finantzatutako urteko aurrekontuaren % 5 gehienez, baldin eta proiektuaren helburuak garatzeko beharrezko direla justifikatzen bada.

Se podrán financiar gastos no incluidos en los conceptos anteriores, por un valor máximo del 5% del presupuesto anual financiado, siempre que se justifiquen como necesarios para el desarrollo de los objetivos del proyecto.

3.– Ez dira inola ere aintzat hartuko ez deialdi honen eskaeraren aurretik egindako gastuak, ez 4. artikuluan adierazitako exekuzio-aldia amaitu ondoren egindakoak.

3.– En ningún caso se podrá tomar en consideración los gastos realizados en fechas anteriores a la solicitud de esta convocatoria o posteriores a la finalización del período de ejecución señalado en el artículo 4.

4.– OIAP lerroko 2. modalitateko eskaeren kasuan, kontzeptuetarako aurreikusi diren mugak parte hartzen duten erakundeetako bakoitzari aplikatzen zaizkio, modu independentean.

4.– En el caso de solicitudes de la modalidad 2 de línea PIBA, las limitaciones previstas en los conceptos se considerarán aplicables a cada una de las entidades participantes de manera independiente.

5.– Artikulu honetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruz arautu ez denerako, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan adierazitakoa beteko da.

5.– En lo no regulado en el presente artículo en relación a los Gastos Subvencionables, se atenderá a lo señalado en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6. artikulua.– Ikertzaileen betekizunak.

Artículo 6.– Requisitos del personal investigador.

1.– Osaera.

1.– Composición.

1.1.– OIAP lerroan, ikertzaileen zerrenda bat jasoko da eskaeran; ikertzaileok, bada, laguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldea osatuko dute. Gutxieneko ikerketa-taldea eratuko duten hiru pertsonek osatuko dute, gutxienez, talde hau. Horien artean egongo da proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusia, zeinak estatutupeko edo lan-kontratuko lotura izan behar baitu erakunde eskatzailearekin. Gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek proiektuan jarraitu beharko dute, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Horietako bik, gutxienez, doktore-titulua izan beharko dute, eta horien artean egongo da ikertzaile nagusia.

1.1.– En la línea PIBA, la solicitud recogerá una relación de personas investigadoras que constituirán el equipo investigador que trabajará en el proyecto para el que se solicita la ayuda. Este equipo estará formado al menos por las tres personas que conformarán el equipo mínimo investigador, entre las que se encontrará la persona investigadora principal que deberá tener una vinculación estatutaria o laboral con la entidad solicitante y dirigirá el proyecto. Las personas que forman parte del equipo mínimo investigador deberán permanecer en el proyecto, como mínimo, durante toda la fase de ejecución del proyecto, y en el caso de la persona investigadora principal, además, durante el periodo adicional de cuatro meses al que hace referencia el artículo 4.1. Al menos dos de ellas deberán poseer el título de doctor o doctora, entre las que se debe incluir la persona investigadora principal.

Ikerketa-taldean parte hartzen duten gainerako ikertzaileek gradu-, lizentziatura-, ingeniaritza- edo arkitektura-titulua izan beharko dute.

El resto de personas investigadoras que participan en el equipo investigador deberá estar en posesión del título de Grado, Licenciatura, Ingeniería o Arquitectura.

OIAP lerroan, erakunde eskatzaileko ikertzaile-taldeak proiektuari eskainitako gutxieneko dedikazioa urteko 1.400 ordukoa izango da, eta talde bakoitzeko ikertzaile nagusiaren gutxieneko dedikazioa urteko 420 ordukoa izango da.

En la línea PIBA, la dedicación mínima al proyecto del conjunto de personas investigadoras de la entidad solicitante deberá ser de 1.400 horas anuales, debiendo dedicar la persona investigadora principal de cada equipo un mínimo de 420 horas anuales.

1.2.– UEP lerroan, eskaeran dirulaguntzaren xede den proiektuan lan egingo duen ikerketa-taldeko ikertzaile guztien zerrenda aurkeztu behar da; eskaeran parte hartzen duen erakunderen batekin kontratua izan beharko dute ikertzaile horiek. UEP lerroan, ezinbesteko baldintza da gutxienez unibertsitate eskatzaileko ikerketa-talde batek –3.1.1.b) artikuluan ezarritako irizpideen arabera– eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duen enpresa bateko kideek parte hartzea proiektuan. 3.1.2.3 artikuluaren arabera, aukerakoa izango da lankidetzan diharduen erakunde baten parte-hartzea. Ikertzaile-taldea, gutxienez, unibertsitate eskatzaileko bi ikertzailek osatuko dute, horien artean ikertzaile nagusia, eta proiektuan parte hartzen duen enpresako hirugarren pertsona batek. Hiru pertsona horiek osatuko dute gutxieneko ikertzaile-taldea. Talde horrek proiektuan jarraitu beharko du, gutxienez, proiektua exekutatzeko fase osoan; ikertzaile nagusiaren kasuan, gainera, 4.1 artikuluan aipatzen den lau hilabeteko aldi gehigarrian ere jarraitu beharko du. Ikertzaile-taldeak honela osatuta egon beharko du:

1.2.– En la línea PUE, la solicitud recogerá una relación de todas las personas investigadoras que constituirán el equipo investigador que trabajará en el proyecto para el que se solicita la ayuda y que deberán tener contrato con alguna de las entidades participantes en la solicitud. Es condición imprescindible en la línea PUE que en el proyecto participen al menos un equipo de investigación perteneciente a la universidad solicitante (de acuerdo a los criterios establecidos en el artículo 3.1.1.b) y miembros de una empresa con sede social en la Comunidad Autónoma del País Vasco. La participación de una entidad coparticipante, según artículo 3.1.2.3, será de carácter opcional. El equipo investigador estará formado al menos por dos personas investigadoras de la universidad solicitante, entre las que se encontrará la persona investigadora principal, y por una tercera persona que pertenecerá a la empresa que participa en el proyecto. Estas tres personas constituirán el equipo mínimo investigador, que deberá permanecer en el proyecto, como mínimo, durante toda la fase de ejecución del mismo, y en el caso de la persona investigadora principal además durante el periodo adicional de cuatro meses al que hace referencia el artículo 4.1. El equipo investigador deberá tener la siguiente composición:

a) Proiektua zuzenduko duen ikertzaile nagusi bat, doktore-titulua izango duena eta erakunde eskatzailearekin estatutupeko edo lan-kontratuko lotura bat izan behar duena.

a) Una persona investigadora principal que dirigirá el proyecto, que deberá estar en posesión del título de doctor que deberá tener una vinculación estatutaria o laboral con la entidad solicitante.

b) Gainerako ikertzaileak, doktore-titulua edo lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza edo unibertsitateko gradua izan dezaketenak. Erakunde parte-hartzaile bakoitzean baldintza hori betetzen duen ikertzaile bat gutxienez egon beharko da, eta erakundearen plantillakoa izan beharko du.

b) Personas investigadoras que pueden tener título de doctorado o licenciatura, arquitectura o ingeniería o grado universitario. Deberá haber al menos una persona que cumpla este requisito por cada entidad participante, y deberá pertenecer a su plantilla.

c) Enpresetako langileak, programaren xede den teknologiaren arloan esperientzia egiaztatua dutenak eta aurreko paragrafoetan adierazitako kategorietan sartzen ez direnak.

c) Personas pertenecientes a la/s empresa/s, que tengan experiencia acreditada en la tecnología objeto del programa y que no se ajusten a las categorías señaladas en los párrafos anteriores.

1.3.– Gutxieneko betekizun galdagarria izango da aurreko bi apartatuetan deskribatutako ikertzaile-taldeen osaera (18.2 artikulua), eta hori ez betetzea, nahiz eta gertatzez izan, dirulaguntza eskubidea galtzeko arrazoi izango da.

1.3.– La composición de los equipos investigadores descrita en los dos apartados anteriores constituirá requisito mínimo exigible (artículo 18.2) y su incumplimiento, aunque sea sobrevenido, constituirá motivo de pérdida del derecho de subvención.

2.– Erakunde bakoitzak nahi beste eskaera aurkeztu ahal izango ditu lerro bakoitzean, ikertzaile nagusien bitartez, laguntza-lerro bakoitzerako 3. artikuluan ezarritako eskakizunak betez gero, baina betiere honako muga hauekin:

2.– Cada entidad, siempre que cumpla lo dispuesto en el artículo 3 como requisito necesario para poder ser beneficiaria de cada línea subvencional, podrá presentar, a cada línea, a través de las personas investigadoras principales, cuantas solicitudes considere convenientes, con las siguientes limitaciones:

– Ikertzaile nagusi bakoitzaren eskaera bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko.

– No se aceptará más que una solicitud de la misma persona investigadora principal por cada línea.

– Era berean, ikertzaile bakoitzak eskaera batean baino ezingo du parte hartu deialdiko lerro bakoitzeko. Lerro bakoitzean eskaera batean baino gehiagotan aurkezten bada, zeinetan parte hartuko duen aukeratzeko eskatuko zaio, eta beste eskaera deialditik kanpo geratuko da.

– Igualmente, ninguna persona investigadora podrá participar en más de una solicitud por cada línea de esta convocatoria. En caso de presentarse en más de una solicitud por cada línea será advertida para que elija en cuál de ellas va a participar, y la otra solicitud quedará excluida de la convocatoria.

– EAEn egoitza duten unibertsitateen kasuan, 2019-2021 aldirako taldeentzako laguntzen deialdian akreditatutako ikerketa-talde beraren eskabide bat baino ez da onartuko lerro bakoitzeko, eta ikerketa-taldeko kide guztiek akreditatutako taldekoak izan beharko dute.

– Para las universidades con sede en la CAPV solo se aceptará una solicitud del mismo grupo de investigación acreditado en la convocatoria de ayudas a grupos 2019-2021 por cada línea, y en la misma todos los miembros del equipo investigador deberán pertenecer al grupo acreditado.

– Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu laguntza-lerro bereko proiektuetan parte hartzen duten edo parte hartu duten ikertzaileek, baldin eta eskabidea aurkeztu den egunean beren jarduketak oraindik itxi ez badituzte, betebeharrak bete gabe dituztelako, emaitzak argitaratzea izan ezik.

– No podrán participar en la presente convocatoria las personas investigadoras que participen o hayan participado en proyectos de la misma línea de ayudas que a fecha de presentación de solicitud no hayan cerrado aún sus actuaciones por tener obligaciones pendientes, excepto la publicación de resultados.

– Finantzatutako proiektu bat onartutako amaiera-data baino lehen bertan behera uzten bada, parte hartu duten ikertzaileek ezingo dute beste proiektu berri batean parte hartu, harik eta hasierako proiektu hori onartu zen unean aurreikusitako amaiera-data bete arte. Alderdi hori 18.2 artikuluan deskribatutako gutxieneko eskakizun galdagarritzat hartu denez, inguruabar horietan gertatzen diren proiektu-eskaerak ukatu egingo dira, eta gutxieneko horien gertatzezko ez-betetzeak dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du.

– En caso de que se cancele un proyecto financiado antes de la fecha final con la que se aprobó, el personal investigador que haya tenido participación no podrá participar en nuevos proyectos hasta que se cumpla la fecha final de dicho proyecto prevista en el momento de su aprobación. Considerado este aspecto requisito mínimo exigible de los descritos en el artículo 18.2, serán denegadas las solicitudes de proyectos en que concurran estas circunstancias, y su incumplimiento sobrevenido originará la pérdida del derecho a la subvención.

3.– Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen deialdi honetan eskatutako proiektua egingo den urteetan emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die proiektu honetan esleitu eta konprometitutako jarduerei.

3.– Mediante una declaración responsable y firmada, cada persona investigadora participante expresará las horas comprometidas en otros proyectos concedidos o solicitados para los años en los que se desarrollará el proyecto solicitado en esta convocatoria, deberá tener disponibilidad horaria suficiente para abordar las actividades asignadas y comprometidas en este proyecto.

4.– Deialdiko eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen kontratatu beharko ditu erakunde eskatzaileak ikertzaile-taldeko kideak. Halaber, ikertzaile nagusiak, OIAP lerroan zein UEP lerroan, kontratu bat izan beharko du erakunde eskatzailearekin, proiektuaren iraupen osoa baino luzeagoa, eta hor sartuko dira exekuzio-fasea eta 4.1 artikuluan zehaztutako lau hileko aldi gehigarria. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen den gutxieneko ikertzaile-taldea osatzen duten beste bi ikertzaileek kontratatuta egon beharko dute, gutxienez proiektuak irauten duen denboraldirako eta dedikaziorako. OIAP lerroan, biak kontratatuko ditu erakunde eskatzaileak, eta, UEP lerroan, berriz, horietako bat erakunde eskatzaileak kontratatuko du, eta, bestea, proiektuan parte hartzen duen enpresak. Diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan gutxieneko ikerketa-taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute kontratua zabaltzeko konpromisorik aurkeztu.

4.– El personal del equipo investigador deberá estar contratado por la entidad solicitante antes de la fecha de fin de plazo de entrega de solicitudes de la convocatoria. Asimismo, la persona investigadora principal deberá tener, tanto en la línea PIBA como en la línea PUE, un contrato con la entidad solicitante, por un período superior a la duración completa del proyecto, que incluya la fase de ejecución y el período adicional de cuatro meses determinado en el artículo 4.1. Las otras dos personas investigadoras que forman parte del equipo mínimo investigador al que hace referencia el apartado 1 del presente artículo deberán estar contratados por un periodo y dedicación que, al menos, sean iguales a la duración del proyecto. En la línea PIBA las dos estarán contratados por la entidad solicitante, y en la línea PUE una de ellas estará contratada por la entidad solicitante, y la otra por la empresa participante en el proyecto. Las personas que forman parte del equipo mínimo investigador de cualquiera de las dos líneas subvencionables no podrán presentar compromiso de ampliación contractual.

Gainerako taldekideek proiektuan izango duten parte-hartzearen iraupena baino txikiagoko kontratua izan ahal izango dute, baldin eta erakunde eskatzaileak proiektuan parte hartzen duten aldi osoan zehar kontratu horiei eusteko engaiamendua egiaztatzen badu, betiere.

El resto de componentes del equipo puede tener un contrato de duración inferior a la de su participación en el proyecto, siempre que la entidad solicitante acredite el compromiso de mantener su contrato durante el periodo completo en el que participen en el proyecto.

5.– Ikertzaileak obra baterako kontratatu badira, obraren iraupenari eta, hala badagokio, kontratuaren balizko luzapenari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, bai eta enpresaren adierazpen bat ere, kontratuaren xede den obrak dakarren ordu-dedikazioa zehaztuta; adierazpen horretan, proiektuan konprometitutako jarduerak burutzeko adina ordu badituela adierazi beharko du argi eta garbi.

5.– Cuando se trate de personas investigadoras contratadas por obra se deberá presentar evidencia documental tanto de la duración de la obra como de la eventual prórroga del contrato, cuando proceda, así como declaración de la entidad sobre la dedicación horaria que implique la obra objeto del contrato, en la que se exprese claramente la disponibilidad horaria suficiente para abordar las actividades comprometidas en el proyecto.

6.– Doktore-tesia egiteko kontratatutako pertsonen kasuan (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera), finantzatzen duen erakundearen izendapena aurkeztu beharko du, finantzaketa-aldi osoa adierazita; horrez gain, deialdi honetan eskatutako proiektuari urtean zenbat ordu eskain diezazkiokeen azaltzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko du –doktore-tesiaren proiektuarekin bateragarria izateko moduan–, bai eta tesiaren eta proiektuko jardueraren arteko gainjartze-ehunekoa eta tesia zer zentrotan egin behar duen ere. Prestatzen ari den doktoratu aurreko ikertzaile bakar bat baino ez da onartuko proiektu-eskaera bakoitzean.

6.– En caso de tratarse de una persona contratada para la realización de la tesis doctoral (según el artículo 21 de la Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación), deberá presentar el nombramiento del Organismo que le financia, con expresión del período completo de financiación, así como un certificado que indique las horas/año que le autoriza a dedicarse al proyecto solicitado en esta convocatoria –de manera que sea compatible con el desarrollo de su proyecto de tesis doctoral– y el porcentaje de solapamiento que hay entre la tesis y su actividad en el proyecto y el centro donde debe realizar la tesis. Se admitirá la inclusión de una sola persona investigadora predoctoral en formación en cada solicitud de proyecto.

7.– Deialdiaren ondorioetarako, Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da. BERCetako bati atxikitako UPV/EHUko irakasleak BERCeko langileak direla ulertu ahal izango da, dagokion atxikipen-agirian zehaztutako iraupen eta dedikazioarekin.

7.– Se considerará que el personal investigador contratado por la Fundación Ikerbasque en las categorías de Research Professor, Research Associate o Research Fellow que haya sido adscrito a una entidad, pertenece a la plantilla de dicha entidad, a efectos de la convocatoria. El profesorado de la UPV/EHU adscrito a alguno de los BERCs podrá ser considerado como perteneciente a la plantilla del BERC por la duración y dedicación especificadas en el correspondiente documento de adscripción.

7. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 7.– Órgano de gestión de las ayudas.

Hezkuntza Saileko Ikerketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan azaltzen diren laguntzak kudeatzea.

Corresponderá a la Dirección de Investigación del Departamento de Educación la gestión de las ayudas previstas en esta convocatoria.

8. artikulua.– Eskaerak formalizatu eta aurkeztea.

Artículo 8.– Formalización y presentación de solicitudes.

1.– Eskaera aurkezteko epea xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 2020ko urtarrilaren 24ra artekoa izango da. Aurkeztu ondoren, ezingo dira aldatu.

1.– El plazo para la presentación de la solicitud es desde el día siguiente al de publicación de la presente disposición en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 24 de enero 2020, sin que las mismas puedan ser modificadas una vez presentadas.

Datuak larriki ezkutatzeak edo aldatzeak, edo eskatutako informazioa edo eskabidearen aplikazio telematikoan sartutako agiriak manipulatzeak eskaera ezestea ekarriko du.

La ocultación grave de los datos, su alteración o cualquier manipulación de la información solicitada o de documentos incluidos en la aplicación telemática de la solicitud, será causa de desestimación de la misma.

2.– Agindu honetako I. eranskinaren arabera bete beharko da eskabidea. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren esteka honetan egongo da erabilgarri deialdiko lerro bakoitzeko eskabide-inprimakia: http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/eu

2.– La solicitud deberá cumplimentarse conforme al Anexo II de esta Orden. El formulario de solicitud estará disponible para cada una de las líneas contempladas en la convocatoria, en el siguiente enlace de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco: http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/es

Eskabidea bi urratsetan egin beharko da:

Dicha solicitud deberá realizarse en dos pasos diferenciados:

Lehenik, proiektuko ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko hala ez bada, edo ziurtagiri elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Eskabidea zein laguntza-lerrotan egin nahi duen hautatu eta gero, aplikazioan azaltzen diren jarraibideak bete beharko ditu, eskabidea amaitu arte.

En primer lugar, la persona investigadora principal del proyecto se deberá dar de alta como usuaria en la aplicación si aún no lo fuera, o deberá acceder mediante certificado electrónico personal (ej. DNI electrónico), y tras seleccionar la línea subvencional en que se quiere hacer la solicitud, seguir las instrucciones especificadas en la citada aplicación hasta cumplimentarla en todos sus términos.

3.– Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskabidean. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatu aplikazioan, elektronikoki.

3.– Las otras personas investigadoras participantes, deberán facilitar su número de DNI o NIE en la solicitud, que será verificado automáticamente en la administración competente desde el aplicativo mencionado, por medios electrónicos.

4.– OIAP lerroko 2. modalitateko eskabideen kasuan, parte hartzen duten erakunde guztiak izango dira eskatzaileak –3. artikuluan aurreikusitako erakundeak ere izan beharko dute–. Haietako bat proiektuaren koordinatzailea izango da: proiektuaren garapenaz arduratuko da, eta Administrazioarekiko solaskidetza eta harremanak bere gain hartuko ditu. Berariaz adieraziko da hori eskabidean, baita erakunde parte-hartzaileak zein diren ere. Urrats hori egin ondoren baino ezingo dute erakunde parte-hartzaileek beren eskabidea aurrekoari lotu. Gainerakoan, banakakoaren modu berean egingo dute.

4.– Cuando se trate de solicitudes a la modalidad 2 de la línea PIBA, todas las entidades participantes, que también deberán ser entidades contempladas en el artículo 3, actuarán cada una de ellas como solicitante. Una de ellas asumirá la condición de entidad coordinadora del proyecto, a efectos de responsabilizarse del desarrollo del mismo y de asumir las funciones de interlocución y relación con la Administración. Dicha circunstancia se hará constar expresamente en esa solicitud, indicando además cuáles son las entidades participantes. Solo después de este paso podrán las entidades participantes vincular su solicitud a la anterior, realizándola en lo demás de la misma manera que la individual.

5.– Eskabidean erantzukizunpeko adierazpen bat ere erantsi behar da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.6 artikuluan aipatzen dena (Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen bidez sartu zen). Adierazpen horrek hauek jaso beharko ditu:

5.– La solicitud incluye la declaración responsable a que se refiere el apartado 6.º del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, introducido por la Ley 5/2010, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para 2011. Dicha declaración comprende lo siguiente:

– Erakunde eskatzaileak helburu bererako beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutan eskatu duen –eta, hala badagokio, eskuratu– dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabiderik.

– Si la entidad solicitante ha solicitado y, en su caso, obtenido subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualquier administración o ente tanto público como privado.

– Erakunde eskatzailea itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean dagoen edo egon den.

– Si la entidad solicitante está incursa o ha sido objeto de algún procedimiento de reintegro o sancionador.

– Erakunde eskatzaileak dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe dituen.

– Si la entidad solicitante tiene pendientes pagos de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Erakunde eskatzaileak dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik duen, edo horretarako desgaitzen duen legezko debekurik duen.

– Si la entidad solicitante se encuentra sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o incurso/a en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

– Erakunde eskatzaileak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste debekuren bat duen.

– Si la entidad solicitante se halla incursa en alguna de las restantes prohibiciones que establece el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

– Erakunde eskatzaileak onuradun izateko beharkizun guztiak betetzen dituela.

– Que la entidad solicitante cumple todos los requisitos para obtener la condición de beneficiario.

– Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela Hezkuntza Sailaren Ikerketa Zuzendaritzari jakinarazteko dirulaguntza emateko eskatu eta kontuan hartzen diren baldintzetako bati eragiten dioten egoeretan izandako edozein aldaketa, baita edozein administrazioren edo erakunde publiko zein pribaturen eskutik helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak jaso izanaren berri emateko ere.

– Que la entidad solicitante adquiere el compromiso de comunicar a la Dirección de Investigación del Departamento de Educación, la modificación de cualquier circunstancia que afecte a alguno de los requisitos exigidos y tenidos en cuenta para la concesión de la subvención, así como la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

– Eskabideko datuak egiazkoak direla eta erakunde eskatzaileak bere gain hartuko dituela datuen zehaztasun-ezak ekar litzakeen erantzukizunak.

– Que son ciertos los datos que figuran en la solicitud, asumiendo la entidad solicitante las responsabilidades que pudieran derivarse de las inexactitudes que consten en la misma.

6.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan jasotakoaren arabera.

6.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización de la entidad solicitante para que el órgano gestor obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, recogidas en artículos 18 y 19 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

Dena dela, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimena. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.

No obstante, la parte solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, en cuyo caso, deberá facilitar en la propia solicitud, la documentación acreditativa actualizada pertinente.

9. artikulua.– Jakinarazpenak eta aurkeztutako eskabideko hutsak zuzentzea.

Artículo 9.– Notificaciones y subsanación de deficiencias en la solicitud presentada.

Zorrotz bete beharreko epe bat adierazten duten jakinarazpenak (esaterako, hutsak zuzentzea eta deialdia ebazteko eskatzea) prozedura honen arabera egingo dira:

Aquellas notificaciones que deban generar plazo de estricto cumplimiento, tales como el requerimiento de subsanación y la de resolución de la convocatoria y otras que se pudieran dar, se realizarán mediante el siguiente procedimiento:

1.– Dirulaguntzaren eskabideak oso-osorik beteta etorri ezean edo aginduzko agiri guztiekin batera aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko errekerimendua egingo zaie erakunde eskatzaileei. Epe horretan ez badituzte akatsak zuzentzen, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

1.– Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación preceptiva, se requerirá a las entidades solicitantes para que, en un plazo de diez días subsanen la falta o acompañen los documentos preceptivos. Si en este plazo no se realiza la subsanación, se les tendrá por desistidas, de conformidad con el artículo 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/eu) argitaratuko da akatsak zuzentzeko jakinarazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La notificación para subsanación de deficiencias se realizará mediante publicación en el tablón de anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/es), y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente.

2.– Aurrekoa eragotzi gabe, organo kudeatzaileak eginiko jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak helaraziko dizkie interesdunei, eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute, inolaz ere, egindako jakinarazpen balioa izango.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor remitirá a las personas interesadas avisos de la publicación de la notificación realizada, mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico indicados en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

10. artikulua.– Hautaketa Batzordea eta ebaluazio-prozedura.

Artículo 10.– Comisión de Selección y Procedimiento de evaluación:

1.– Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela begiratuz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko dute zein eskabide onartu izapidetzeko eta zein ez.

1.– La Comisión de Selección realizará la propuesta de Resolución de concesión y denegación de las ayudas contempladas, velando por la correcta aplicación de los términos recogidos en esta Orden, especialmente respecto a los criterios de evaluación. Previamente habrá debido determinar la admisión o exclusión a trámite de las diferentes solicitudes.

2.– Batzorde hori hauek osatuko dute: Amaia Esquisabel Alegria, Ikerketako zuzendaria (batzordeburua izango da); Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria; eta Lourdes Astorkia Loidi, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Esta comisión estará constituida por Amaia Esquisabel Alegría, Directora de Investigación, que la presidirá, por Miren Artaraz Miñón, Directora de Política y Coordinación Universitaria, y por Lourdes Astorkia Loidi, técnica de la Dirección de Investigación.

3.– Proiektuen ebaluazioak bi urrats izango ditu. Lehenik, onartu den eskaera bakoitzari buruzko txostenak eskatuko dizkio Hautaketa Batzordeak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalari, zeinak 11. artikuluan aipatzen diren irizpideetarako puntuazioa ezarri beharko baitu, lerro bietan 8 zenbakia duen irizpiderako izan ezik, hurrengo artikuluan azaltzen denaren arabera.

3.– La evaluación de proyectos constará de dos pasos. En primer lugar, la Comisión de Selección solicitará informes sobre cada solicitud admitida a la Subdivisión de Coordinación y Evaluación de la Agencia Estatal de Investigación del Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades, que deberá establecer una puntuación para los criterios citados en el artículo 11 siguiente, con excepción del criterio numerado como 8 en ambas líneas, según se determina en el artículo siguiente.

Bigarrenik, Hautaketa Batzordeak berak baloratuko du 8. irizpidea –proiektu bakoitzak EAEko ikerketarako estrategiei eta plangintzei begira duen garrantzia neurtzen duen irizpidea–; kanpoko erakunde ebaluatzaileak 8. irizpideaz egindako balorazioa berrikusiko du –irizpide horrek proiektuaren finantzaketan beste erakunderen batek izandako parte hartzea neurtzen du–, eta, azkenik, 10. irizpidea ere berrikusiko du, artikulu honen 2.2 zenbakian adierazitakoari jarraituz.

En segundo lugar, la propia Comisión de Selección valorará el criterio 8 referido a la Relevancia de cada proyecto en relación a las estrategias y planes de investigación de la CAPV y finalmente revisará también el criterio 10, como se explica en el apartado 2.2 del artículo 11.

Ebaluazioaren bi faseon emaitza izango da puntuazio orokorra.

Como resultado de estas dos fases de la evaluación se obtendrá la puntuación general.

11. artikulua.– Ebaluazio-irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de evaluación.

1.– Dirulaguntzak emateko ebazpen-proposamena prestatu ahal izateko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek izango ditu kontuan, lerro bakoitzeko eskaerak ebaluatu, aukeratu eta lehentasunen arabera ordenatu ahal izateko:

1.– Al objeto de elaborar la propuesta de resolución de las subvenciones la Comisión de Selección tendrá en cuenta los siguientes criterios para cada línea, que aplicará en la evaluación, selección y ordenación por prioridad de las solicitudes:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– 8. eta 10. irizpideen balorazioa.

2.– Valoración de criterios 8 y 10.

2.1.– 8. irizpidea baloratzeko, zeina EAEko estrategiei eta plangintzei begira proiektu bakoitzak duen garrantziari buruzkoa baita, dagokien bi azpiataletan deskribaturiko itemak baliatuko ditu Hautaketa Batzordeak, agindu honen III. eranskinari jarraituz.

2.1.– Para la valoración del criterio 8 relativo a la relevancia de los resultados que se pretenden en relación con estrategias y planes autonómicos, la Comisión de Selección valorará el criterio según los ítems descritos en los dos subapartados correspondientes, según el Anexo III de esta Orden.

2.2.– 10. irizpidea berrikusiz, Hautaketa Batzordeak egiaztatuko du lankidetzan diharduen erakunde parte-hartzailea bat datorrela 3.1.2.3 artikuluan adierazitakoarekin eta kanpo-ebaluazioaren balorazioa errespetatuko duela, halakorik dagoenean. Bestela, 0 puntu emango dira.

2.2.– Con la revisión del criterio 10, la Comisión de Selección verificará que la entidad coparticipante se corresponda con lo especificado en el artículo 3.1.2.3, y respetará la valoración de la evaluación externa cuando así sea. En caso contrario se considera con 0 puntos.

3.– Ebaluazio-sistema homogeneizatzeko eta irizpideak aplikatzean objektibotasun handiagoa lortzeko, balorazio-irizpideen xehetasunak jaso dira deialdiaren III.1 eta III.2 eranskinetan, ebaluatzaileei euren lanean laguntzeko eta ebaluazio-prozedura gardenagoa izan dadin.

3.– Con la finalidad de homogeneizar el sistema de evaluación y lograr una mayor objetividad en la aplicación de los criterios, los Anexos III.1 y III.2 a la convocatoria recogen el detalle pormenorizado de los criterios de valoración, tanto como apoyo a la acción de las diferentes personas evaluadoras, así como en orden a una mayor transparencia del procedimiento de evaluación.

4.– Puntuazio orokorrean berdinketarik egonez gero, 1. irizpidearen arabera lortu den kalifikazio handiena hartuko da aintzat, lehenik; berdinketak jarraitzen badu, 2. irizpidearen araberakoa; gero 3. irizpidearen araberakoa eta, azkenik, 4. irizpidearen araberakoa. Guztiarekin ere, berdinketak jarraitzen badu, eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbakia erabiliko da ebazpena emateko irizpide gisa. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabide-inprimakian agertuko da.

4.– Los empates en la puntuación general se resolverán atendiendo a la mayor calificación obtenida en el criterio 1, primero, y si persistiera el empate, el criterio 2, posteriormente el 3 y finalmente el 4. Si a pesar de todo, persistiera un empate, se resolverá en base al número aleatorio que la aplicación de cumplimentación de las solicitudes asigna a cada una de ellas, en orden creciente. Este número quedará reflejado en el impreso de solicitud que se genera en la aplicación telemática.

12. artikulua.– Onartutako aurrekontua zehaztea eta laguntzak esleitzeko prozedura.

Artículo 12.– Determinación del presupuesto aceptado y procedimiento de adjudicación de las ayudas.

1.– Dirulaguntzak lehiaketaren bidez emango dira, eta proiektuak dirauen artean jaso ahal izango dira. Horretarako, Hautaketa Batzordeak egingo du laguntzak esleitzeko proposamena, aurkeztutako eskabideak ebaluatu ondoren.

1.– Las subvenciones se concederán mediante el procedimiento de concurso y corresponderán a la duración completa del proyecto. A estos efectos, la propuesta de adjudicación de las ayudas la realizará la Comisión de Selección mediante la evaluación de las solicitudes presentadas.

2.– Ebaluazioan 50 puntu edo hortik gorako balorazioa lortzen duten eskaerak bakarrik lagun daitezke diruz.

2.– Se considerarán financiables solamente las solicitudes que obtengan una valoración de 50 puntos o más en la evaluación.

3.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzak emateko, hiru prozedura independente erabiliko dira: bi OIAP lerrorako (modalitate bakoitzerako bat), eta beste bat UEP lerrorako.

3.– La concesión de las ayudas establecidas en esta orden se realizará mediante tres procedimientos independientes: dos para la línea PIBA, uno según cada modalidad, y otro para la línea PUE.

4.– Onartutako aurrekontua 5. artikuluan ezarritako kontzeptuetara egokituko da, eta zehaztuko da eskaeran planteatutako eta behar bezala egiaztatutako beharren arabera, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalaren txostenetan jasotako gomendioen arabera. Urteka banatuko da dirulaguntzaren guztirako zenbatekoa, aipatu diren beharren eta onartutako lan-planaren arabera.

4.– El presupuesto aceptado, que se ajustará a los conceptos establecidos en el artículo 5, se determinará en función de las necesidades planteadas que sean debidamente acreditadas en la solicitud, y de las recomendaciones recogidas en los informes de la Subdivisión de Coordinación y Evaluación de la Agencia Estatal de Investigación del Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades. La cantidad total correspondiente a la subvención será distribuida por anualidades de acuerdo con las mencionadas necesidades y al plan de trabajo aprobado.

5.– Laguntzak lehentasun-ordenari jarraikiz esleituko dira, balorazio-fasean proiektu bakoitzak dagokion laguntza-lerroan –eta dagokion modalitatean, kasuan kasu– lortutako puntuazio orokorraren arabera. Onartutako aurrekontuaren arabera eta 1. 2. eta 5. artikuluekin bat etorriz emango dira laguntzak.

5.– La adjudicación de las ayudas se realizará siguiendo el orden de prelación resultante de la puntuación general obtenida en la línea subvencional correspondiente y su modalidad, en su caso, por cada proyecto en la fase de valoración, concediéndose las ayudas según el presupuesto aceptado y conforme a los artículos 1, 2 y 5.

13. artikulua.– Ebaztea, eta onartzea edo ukatzea.

Artículo 13.– Resolución y aceptación o renuncia.

1.– Hautaketa Batzordeak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari aurkeztuko dio ebazpen-proposamena, eta sailburuordeak esleitu edo ukatu egingo du, ebazpen arrazoitu baten bidez. Ebazpen horren berri artikulu honetako 3. zenbakiaren arabera jakinaraziko da.

1.– La Comisión de Selección elevará la propuesta de Resolución al Viceconsejero de Universidades e Investigación, quien realizará las adjudicaciones o, en su caso las denegaciones y exclusiones, mediante resolución motivada que será notificada conforme al apartado 3 de este artículo.

2.– Onartzen den proiektu bakoitzari buruzko datu hauek jaso beharko dira ebazpenean:

2.– En la resolución se harán constar las siguientes referencias de cada Proyecto aprobado:

– Laguntza zer lerrotan –eta modalitatetan, hala badagokio– eskatzen den.

– Línea y Modalidad, en su caso, en la que se solicita la ayuda.

– Eskaeraren kodea.

– El código de la solicitud.

– Erakunde eskatzaileko ikertzaile nagusiaren izena.

– El nombre de la persona investigadora principal de la entidad solicitante.

– Erakunde onuraduna.

– La entidad beneficiaria.

– Erakunde parte hartzaileak, halakorik bada.

– La/s entidad/es participante/s, en su caso.

– Ikerketa-proiektuaren titulua.

– Título del proyecto de investigación.

– Proiektua burutuko den urtealdi bakoitzari zer diru-zenbateko esleituko zaion.

– El importe adjudicado a cada una de las anualidades en que se desarrollará el proyecto.

Lankidetza-proiektuak badira (OIAP lerroko 2. modalitatea), parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari dagokion finantzaketa jasoko da.

En el caso de proyectos en cooperación (modalidad 2 de línea PIBA), se hará constar la financiación individualizada a cada entidad beneficiaria participante.

Finantzatuko ez diren edo baztertu diren eskaeretarako, hau adieraziko da:

Para las solicitudes no financiadas o excluidas se indicará:

– Laguntza zer lerrotan –eta modalitatetan, hala badagokio– eskatzen den.

– Línea y Modalidad, en su caso, en la que se solicita la ayuda.

– Eskaeraren kodea.

– El código de la solicitud.

– Erakunde eskatzaileko ikertzaile nagusiaren izena.

– El nombre de la persona investigadora principal de la entidad solicitante.

– Erakunde eskatzailea.

– La entidad solicitante.

– Ez finantzatzeko edo baztertzeko arrazoia.

– El motivo de no financiación o exclusión.

3.– Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/eu), eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak. Horrez gain, publikotasun-ondorioetarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, adierazteko nortzuk diren onuradunak eta zenbateko dirulaguntza ematen zaien, iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo sei hilabeteen barruan.

3.– La resolución se publicará en el tablón de anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco (http://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/piba-pue-2020/web01-tramite/es), y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente de su publicación, sin perjuicio de que, a efectos de publicidad, se publique en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de los beneficiarios y de los importes de la subvención concedida, dentro de los seis meses siguientes a la publicación en el tablón de anuncios.

Hori hala izanik ere, organo kudeatzaileak aukera izango du interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak helarazteko, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute, inolaz ere, egindako jakinarazpen balioa izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de la publicación de la notificación realizada, mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico indicados en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

4.– Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

4.– Contra dicha resolución podrán las personas interesadas interponer recurso de alzada ante la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su notificación.

Deialdi hau argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean berariazko ebazpenik ematen edo jakinarazten ez bada, eskabideak ezetsitzat jo ahal izango dira administrazioaren isiltasunagatik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 22.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ebazteko epe hori eten ahal izango da ebaluazioak dirauen bitartean.

En el caso de que no se hubiera dictado ni notificado resolución alguna antes de 6 meses desde la publicación de la presente convocatoria, las mismas se podrán entender desestimadas por silencio administrativo. Este plazo para la resolución podrá ser interrumpido, de acuerdo con lo previsto en el artículo 22.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, durante el período que dure la evaluación.

5.– Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ebazpena argitaratzen denetik hasita hamar eguneko epean erakunde onuradunak berariaz uko egiten ez badio dirulaguntzari, onartzen duela ulertuko da. Une horretatik aurrera hasiko da proiektua gauzatzen, urtebeteko, bi urteko edo hiru urteko aldian, ebazpenean zehaztutakoaren arabera.

5.– Si en el plazo de diez días después de la publicación de la resolución en la Sede Electrónica del Gobierno Vasco la entidad beneficiaria no realiza una renuncia expresa, se entenderá que acepta la subvención. A partir de este momento se iniciará la ejecución de los proyectos, por un período de uno, dos o tres anualidades, según lo establecido en la resolución.

6.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan jasotako dirulaguntza publikoa dela behar bezala jakinarazteko, Gobernu Kontseiluaren 2007ko martxoaren 17ko Erabakiari dagokionez, organo kudeatzaileak EHAAn argitaratu beharko du diruz lagundutako eskabideen zerrenda, ebazpena irmo bilakatu eta hurrengo hilabetean.

6.– Así mismo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.2 del DL 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, para la adecuada publicidad del carácter público de la subvención contemplada en el artículo 18.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en relación al Acuerdo del Consejo de Gobierno de 27 de marzo de 2007, el órgano gestor deberá proceder a efectuar la publicación en el BOPV de la relación de solicitudes subvencionadas dentro del mes siguiente a aquel en que la resolución devenga firme.

14. artikulua.– Beste dirulaguntza eta laguntza batzuekiko bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Artículo 14.– Compatibilidad/incompatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

Dirulaguntza hau bateragarria da beste erakunde finantzatzaile batzuek helburu bererako emandako beste batzuekin, sail honek euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko deialdian eman dituen laguntza ekonomikoak izan ezik. Baldin eta ikerketa-proiektu batek beste instituzio baten deialdian edo Eusko Jaurlaritzako beste sail baten deialdian parte hartzen badu eta zati batean behintzat finantzatua izan bada, beste instituzio horren finantzaketak estaltzen ez duen zatia deialdi honen bidez osatu ahal izango da, baina guztirako finantzaketak ezingo ditu gainditu ikerketak dituen diru-beharrak. Gainfinantzaketarik detektatuz gero, dagokion diru-kopurua murriztuko da deialdi honen bidez emandako finantzaketan. Eskatzaileak argi eta garbi azaldu beharko du zein diren kanpoko finantzaketaren xedea, jarduerak, zenbatekoa eta banaketa.

Esta subvención es compatible con otras concedidas por otras instituciones financiadoras para la misma finalidad a excepción de las ayudas económicas otorgadas por este Departamento en la convocatoria para apoyar las actividades de grupos de investigación del sistema universitario vasco. Cuando un proyecto de investigación haya concurrido a una convocatoria de otra institución o de otro Departamento del Gobierno Vasco y haya sido financiado en parte, se le podrá subvencionar a través de esta convocatoria la parte complementaria de las necesidades del proyecto no cubiertas por la financiación del otro organismo, evitando en todo momento que la financiación total supere las necesidades requeridas por la investigación. En caso de que se detecte algún tipo de sobrefinanciación se reducirá la financiación concedida a través de esta convocatoria en la cantidad correspondiente. La parte solicitante deberá acreditar suficientemente el objeto, actividades, cantidad y distribución de la financiación externa.

15. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzeko baldintzak.

Artículo 15.– Condiciones del libramiento de la subvención.

1.– Erakunde onuradunari ordainduko zaio dirulaguntzaren zenbatekoa. Baldin eta OIAP lerroko 2. modalitatearen araberako lankidetza-proiektua bada, proiektuan berean parte hartzen duen erakunde onuradun bakoitzari ordainduko zaio.

1.– El importe de las subvenciones se librará a la entidad beneficiaria. Si se trata de un proyecto de colaboración según modalidad 2 de la línea PIBA, se librará a cada una de las entidades beneficiarias participantes en el mismo proyecto.

2.– Urteari dagokion kopurua aurretik ordainduko da, exekuzio-faseko urte bakoitzean. 13.5 artikuluan deskribatutako dirulaguntza onartzeko aldia igaro ondoren egingo da lehen urtekoari dagokion ordainketa. Bigarren eta hirugarren urteetako ordainketa aurreratuak egin baino lehen, aurreko urteko txostena aurkeztu beharko da, baita helburuen betetze-mailaren eta dirulaguntzaren exekuzioaren justifikazio zuzena ere, onartutako proiektu-planean aurreikusitako eran.

2.– El pago de las anualidades se hará con carácter anticipado cada uno de los años de la fase de ejecución. El pago de la primera anualidad se efectuará una vez pasado el período de aceptación de la subvención descrito en el artículo 13.5. Los pagos anticipados de la segunda y tercera anualidad, en su caso, estarán condicionados a la entrega del informe anual del año anterior y siempre que presente una correcta justificación del grado de cumplimiento de objetivos y de la ejecución de la subvención, tal como se hubiera previsto en el plan del proyecto aprobado.

Proiektua exekutatzeko azken urteari dagokionez, dirulaguntzaren % 75 ordainduko da aurrez. Azken urteko bigarren ordainketa egiteko –gainerako % 25a–, 4.1 artikuluan adierazitako aldi gehigarria igaro ondoren egingo da; hots, erakunde onuradunak dagokion dokumentazio guztia, aginduaren 16.1 artikuluaren 2., 3. eta 4. zenbakietan zehaztutakoa, bidali eta Ikerketa Zuzendaritzak oniritzia eman ondoren.

Cuando se trate de la última anualidad de ejecución del proyecto, se librará anticipadamente el 75% de la subvención. El segundo pago de la última anualidad, correspondiente al 25% restante, se efectuará una vez cumplido el período adicional indicado en el artículo 4.1 para que la entidad beneficiaria presente toda la documentación correspondiente establecida en el artículo 16.1, apartados 2, 3 y 4 de la Orden y sea aceptada con el visto bueno de la Dirección de Investigación.

16. artikulua.– Proiektuaren garapenari eta dirulaguntzaren justifikazioari buruzko agiriak.

Artículo 16.– Documentos para el seguimiento del desarrollo del proyecto y la justificación de la subvención.

Dirulaguntza 13.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, dirulaguntza exekutatzeko fasea hasiko da, baita haren jarraipena egitekoa ere. Horretarako, erakunde onuradunak jarraipenerako eta justifikaziorako honako agiri hauek entregatu beharko ditu bide telematikoaren aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin, adierazten diren epeetan (aplikazio telematikoak eskainiko ditu behar diren txantiloi edo ereduak):

Una vez aceptada la subvención conforme establece el artículo 13.5, comenzará la fase de ejecución y su seguimiento, para lo cual, la entidad beneficiaria deberá aportar, en los plazos que se indican, mediante la aplicación accesible por vía telemática, y con la firma electrónica del representante legal, la siguiente documentación de seguimiento y justificación de la que la aplicación para tramitación telemática facilitará plantilla o modelo, en su caso.

1.– Bi lerroetarako agiri komunak.

1.– Documentación común a las dos líneas.

1.1.– Laguntzaileen kontratua, 5.2.a) artikuluaren arabera: dirulaguntzak laguntzaileentzako diru-hornidurarik badu, laguntzaileari buruzko proposamena bidali beharko da, zeinean ikertzailea nor den, haren ibilbide akademikoa edo CVa eta adostasuna jasoko baitira. Geroago, organo kudeatzaileak proposamena onartutakoan, laguntzailea erakunde onuradunarekin lotzen duen kontratuaren kopia bidali beharko da, non parte hartuko duen proiektuaren kodea eta titulua adieraziko baitira, eta bai haren egitekoak eta urteko dedikazioa ere. Kontratu hori ezingo da ebazpenaren argitalpena baino lehenagokoa izan, eta, zein urtetarako zehazten den, harexen lehen sei hilabeteetan aurkeztu beharko da. Kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntza ez bada deialdian ezarritako zenbatekoaren % 100ekoa eta ez badu kontratuaren kostu guztia estaltzen, laguntzaileek beste eginkizun batzuk egin ahal izango dituzte erakundean, harik eta eurei dagokien dedikazioa bete arte.

1.1.– Contrato de personal colaborador según el artículo 5.2.a): si la subvención incluye dotación para personal colaborador se deberá enviar la propuesta de persona colaboradora, que incluirá identidad, trayectoria académica o CV de la persona investigadora que haya sido seleccionada y conformidad de la misma; posteriormente, y una vez aprobada la propuesta por el órgano gestor, se remitirá copia del contrato que vincula a esta persona con la entidad beneficiaria, donde deberá constar expresamente el código y título del proyecto en el que participará, así como sus funciones y dedicación anual. Este contrato no podrá ser anterior a la fecha de publicación de la resolución debiéndose aportar en los seis primeros meses de la anualidad para la que se contempla. Si la subvención concedida por este concepto no fuera del 100% de la cantidad establecida en la convocatoria y no cubriera el coste total del contrato, el personal colaborador podrá realizar algunas otras funciones en la entidad hasta completar la dedicación que le corresponda.

1.2.– Urteko txostenak: 15.2 artikuluan aurreikusitako 2. edo ondorengo ordainketak baino lehen aurkeztu beharko dira nahitaez. Erakunde onuradun bakoitzeko ikertzaile nagusiak, proiektua exekutatzeko urte bakoitza amaitzean, proiektuaren urteko txosten bat aurkeztu beharko dio organo kudeatzaileari. Txosten horretan honako hauek jasoko dira: proiektuaren helburuen erdieste-maila, izandako gorabeherak, ateratako emaitzak, eta urtean dirulaguntzatik benetan gastatu denaren zenbatespena. Horrekin batera, dirulaguntzari loturiko gastuaren gaineko egiaztagiriak eta ordainagiriak biltzen dituen zerrenda zehatz bat jasoko da.

1.2.– Informes anuales: serán preceptivos antes del 2.º o posterior pago contemplados en el artículo 15.2. La persona investigadora principal de la entidad beneficiaria deberá presentar ante el órgano gestor al finalizar cada una de las anualidades de ejecución un informe anual del proyecto en el que conste el grado de consecución de los objetivos del proyecto, así como las incidencias habidas, los resultados obtenidos y la expresión de gasto realmente efectuado de la subvención durante la anualidad. Así mismo, el informe contendrá una relación detallada de cada documento acreditativo o factura del gasto expresado en relación con la subvención.

Jarduera-planaren edozein apartatutan aldaketak egin nahi badira, ikerketa-zentroko edo unibertsitateko legezko ordezkariak baimena eskatu beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari. Egindako eta baimendutako aldaketek errespetatu egin behar dituzte Ikerketako Estatuko Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak (SCE) eta Hautaketa Batzordeak dagokion puntuazio-kalkulua egiteko erabili dituzten elementuak. Ikerketa Zuzendaritzak zehaztuko du aldaketa horiek konprometitutako dirulaguntzak aldarazten edo indargabetzen dituzten, aurretik dagokion espedientea egin ostean.

En el caso de que se deseen introducir cambios en el plan de actividades, en cualquiera de sus apartados, el responsable legal del centro de investigación o de la Universidad, deberá solicitar autorización a la Dirección de Investigación. Los cambios introducidos y autorizados deben respetar aquellos elementos que hayan sido tenidos en cuenta por la Subdivisión de Coordinación y Evaluación (SCE) de la Agencia Estatal de Investigación y la Comisión de Selección para el cálculo de la puntuación correspondiente. La Dirección de Investigación determinará si dichos cambios merecen modificación o revocación de subvenciones comprometidas, previo el oportuno expediente.

1.3.– Gastuaren amaierako ziurtapena: proiektua exekutatzeko azken urtea amaitzerakoan, dagokion urteko txostena aurkeztu ondoren, erakunde onuradunak, egindako gastu guztiaren ziurtagiria aurkeztu beharko du, kontzeptuen araberako banaketa adieraziz, eta, aplikatu gabeko gerakinik balego, hori ere justifikatuz. Era berean, proiektu bererako edo proiektuaren helburu partzialetarako jasotako sarreren eta egindako gastuen balantzea aurkeztu beharko du. Ziurtagiria aurkezteko epea, zeinak bat etorri behar baitu urteko txostenetan adierazitakoarekin, bi hilekoa izango da, proiektua amaitzen denetik hasita. Gastuaren guztizko betearazpenaren % 40 –gutxienez eska daitekeen betekizuntzat hartua– baino gehiagoko ez-betetzeak 18.2.3 artikuluan deskribatutako dirulaguntza eskubidea galtzea ekarriko du.

1.3.– Certificación final del gasto: al finalizar el último año de ejecución del proyecto, una vez presentado el informe anual correspondiente, la entidad beneficiaria deberá presentar certificación del gasto total ejecutado manifestando la distribución por conceptos y justificando la existencia de remanentes no aplicados, si los hubiese. Igualmente se deberá presentar un balance de los ingresos percibidos, si los hubiese, y gastos realizados para el mismo proyecto u objetivos parciales de dicho proyecto. El plazo de presentación de esta certificación, que deberá corresponderse con lo expresado en los informes anuales, será de dos meses posteriores a la finalización del proyecto. El incumplimiento superior al 40% de la ejecución total del gasto, considerado requisito mínimo exigible, conllevará la pérdida del derecho de subvención, descrita en el artículo 18.2.3.

1.4.– Amaierako txosten zientifikoa: Formatu askea du, eta nahitaez egin behar da, azken urtea ordainduko bada. Proiektua exekutatzeko azken urtea amaitu ondoren lau hilabete igaro baino lehen, proiektuko ikertzaile nagusiak amaierako txosten zientifikoa aurkeztu beharko du, eta, bertan, zehaztasun handiz adierazi zein diren aurrekariak, bibliografia, helburuak, metodologia, emaitzak, emaitzen eztabaida, ondorioak eta zabalkundea emateko eta jendarteratzeko jarduerak.

1.4.– Informe científico final: de formato libre, es preceptivo para el último pago de la última anualidad. Antes de transcurridos los cuatro meses posteriores a la finalización del último año de ejecución del proyecto, la persona investigadora principal del proyecto deberá presentar un informe científico final en el que deberá describir con detalle los antecedentes, bibliografía, objetivos, metodología, resultados, discusión de los resultados, conclusiones y actividades de difusión y divulgación.

1.5.– Argitalpenak: baldin eta liburu, monografia, artikulu, doktore-tesi, lizentzia-tesina, kongresuetarako komunikazio edo abarretan argitaratu badira proiektuaren emaitzak, edo patenteak, kontratuak, baliagarritasun-modeloak eta abar eragiten badituzte, Hezkuntza Sailaren babesletza jaso beharko da, proiektuaren kodea ere aipatuz. Argitalpenen kopia bana bidali beharko da Ikerketa Zuzendaritzara.

1.5.– Publicaciones: cuando se hayan publicado los resultados del proyecto en libros, monografías, artículos, tesis doctorales, tesinas de licenciatura, comunicaciones a congresos, etc. o den lugar a patentes, contratos, modelos de utilidad, etc., deberá constar el patrocinio del Departamento de Educación citando el código del proyecto. Se deberá enviar a la Dirección de Investigación una copia de las publicaciones.

1.6.– Urteko txostenei, amaierako txosten zientifikoari eta argitalpenei ebaluazio zientifikoa egin dakieke, 10. artikuluan aurreikusitako ebaluazioaren ildo beretik. Aipatu ebaluazioan 100 puntutik 50 ez lortzea itzultzeko kausa izango da, eta 19.2 artikuluari jarraikiz jardungo da.

1.6.– Los informes anuales así como el informe científico final y las publicaciones realizadas podrán ser sometidos a evaluación científica, en el mismo sentido que la evaluación contemplada en el artículo 10. En el caso de que la misma no alcanzase los 50 puntos sobre 100, se considerará causa de reintegro, y se procederá de conformidad con el artículo 19.2.

1.7.– Dirulaguntza behar bezala aplikatzen dela egiaztatu ahal izango du organo kudeatzaileak espedienteen % 20ko ausazko lagin baten bidez. Horretarako, egiaztagiri guztiak ematea eskatuko zaie hautatutako erakunde onuradunei.

1.7.– El órgano gestor podrá comprobar, a través de una muestra aleatoria de un 20% de los expedientes, la adecuada aplicación de la subvención, a cuyo fin requerirá a las entidades beneficiarias seleccionadas la remisión de toda la documentación justificativa.

2.– Agiri horiez gainera, UEP lerrorako, jarraipen-dokumentazio hau beharko da nahitaez:

2.– Además de la citada, para la línea PUE, será preceptiva como documentación de seguimiento, la siguiente:

2.1.– Parte hartzen duten erakundeen arteko hitzarmena eta enpresaren ordainketa: lankidetza-hitzarmena sinatu beharko da unibertsitate onuradunaren eta enpresa parte-hartzaile(ar)en artean, bai eta lankidetzan ari diren erakunde parte-hartzaileen artean ere, baldin badaude, Transferentzia Teknologikorako Erakunde baten bitartez (hala nola: BTBak, Unibertsitate-Enpresa Fundazioa, Estrategia Teknologikorako Unitatea edo beste batzuk). Hitzarmen horretan honako hauek jaso beharko dira: ekonomia-harremanak; ikerketaren garapenean erantzukizunak nola banatzen diren; proiektuaren emaitzen jabea nor den eta haien erabilera eta baliatzea zein izango diren, eta deialdiari dagokionez enpresek beren gain hartu dituzten betebeharrak.

2.1.– Convenio entre las entidades participantes y pago de la empresa: se deberá suscribir un convenio de colaboración entre la universidad beneficiaria y la/s empresa/s participantes, así como las entidades coparticipantes, si las hubiere, por mediación de una entidad de Transferencia de Tecnología (tal como OTRI, Fundación Universidad-Empresa, Unidad de Estrategia Tecnológica, u otros). En dicho convenio deberán figurar las relaciones económicas, el reparto de las responsabilidades en el desarrollo de la investigación y la propiedad, uso y disfrute de los resultados del proyecto, así como las obligaciones contraídas por la/s empresa/s con relación a la convocatoria.

Ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez hilabeteko epean, sinatutako hitzarmena eta enpresaren ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira Ikerketa Zuzendaritzan, dirulaguntzaren lehen ordainketa egiteko aldez aurretik bete beharreko baldintza moduan.

Se deberá presentar ante la Dirección de Investigación, en un plazo no superior a un mes desde la comunicación de la Resolución, el Convenio suscrito, así como la acreditación del pago de la empresa, como condición previa para que se realice el primer pago de la subvención.

2.2.– Enpresaren txostenak: diruz lagundutako ikerketan lortutako emaitzak enpresak nola aplikatu eta/edo ustiatu dituen ikusteko, jarraipen bat egingo da; horretarako, enpresa parte-hartzaileak, proiektua amaitzen duenean, memoria bat aurkeztuko du, eta, bertan, proiektuaren garapenari eta lortutako emaitzei buruz duen iritzia adieraziko du. Geroago, proiektua amaitu ondorengo urtearen amaieran, emaitzen ustiapenari buruzko txostena aurkeztu beharko du, eta bertan adierazi beharko du emaitzak nola erabili dituen, emaitza horiek enpresan nola ezarri dituen, zer patente egin dituen eta zer onura lortu dituen.

2.2.– Informes de la empresa: se realizará un seguimiento de la aplicación y/o explotación por parte de la empresa de los resultados obtenidos a través de la investigación subvencionada por lo que la empresa participante deberá presentar una memoria al finalizar el proyecto expresando su opinión sobre el desarrollo del proyecto y los resultados alcanzados. Posteriormente, al terminar el año desde la finalización del proyecto deberá presentar un informe de explotación de resultados, manifestando la utilización que ha hecho de los resultados, así como su implantación en la empresa, patentes realizadas y beneficios obtenidos.

Enpresaren legezko ordezkariak sinatu behar ditu txosten horiek, eta unibertsitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin aurkeztu behar dira.

Dichos informes deberán figurar firmados por el representante legal de la empresa y deberán ser aportados con la firma electrónica del representante legal de la universidad beneficiaria.

3.– Salbuespenez, ikerketa-proiektua bukatzea eta, ondorioz, dirulaguntza osorik erabiltzea eragotzi duten arrazoiak egon badira, ikertzaile nagusiak, erakundeko legezko ordezkariaren oniritziarekin, proiektua burutzeko eta kreditua gastatzeko epealdia luzatu dadila eskatu ahal izango dio Ikerketako Zuzendaritzari. Luzapenak ez du gaindituko hiru hilabeteko epea proiektuaren betearazpen materialari dagokionez, eta ez dio inolaz ere eragingo emandako urtealdien betearazpenari. Aurreikusitako exekuzio-amaierako eguna baino lehen egin beharko da eskaera.

3.– En el caso excepcional de que existieran razones que impidieran la finalización en fecha prevista del proyecto de investigación, y el consiguiente consumo de la subvención, la persona investigadora principal, con el visto bueno de la persona representante legal de la entidad, podrá solicitar a la Dirección de Investigación, una prórroga en la ejecución del proyecto y en el consumo del crédito, que no excederá de los tres meses para la ejecución material del proyecto, y que en ningún caso podrá afectar a la ejecución de las anualidades concedidas. Esta solicitud habrá de realizarse antes de la fecha prevista de fin de ejecución.

Hirugarrenek (hornidurak eta argitalpenak) esku hartzeko aurreikusitako epeen luzapenari buruzkoak soilik izan ahal izango dira luzapen-eskabidean aipatutako arrazoiak, eta behar bezala egiaztatuta, betiere.

Las razones aducidas en la solicitud de prórroga solo podrán referirse a alargamiento de plazos previstos para la intervención de terceros (suministros y publicaciones), adecuadamente justificado, en todo caso.

17. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan adierazitakoak ere, eta zehazki baldintza hauek:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en concreto, las siguientes obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto refundido de la Ley de Principios ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, o en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

1.– Dirulaguntza ematearen oinarrian dagoen proiektua betearaztea.

1.– Ejecutar el proyecto, que fundamenta la concesión de las subvenciones.

2.– Dirulaguntza ematen duen erakundeari betekizunak eta baldintzak betetzen direla frogatzea, eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin dela eta haren helburua bete dela ere bai.

2.– Justificar ante el órgano concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad y el cumplimiento de la finalidad que determinen la concesión o disfrute de la subvención.

3.– Dirulaguntza ematen duen organoak egin beharreko egiaztatze-jarduerak onartzea, baita Espainiako nahiz Europako kontrol-organo eskudunek egin ditzaketen finantza-egiaztatze eta -kontrol oro ere, eta aurreko jardueren burutzapenean eska dakiekeen informazio oro ematea, EAEHONALTBko 50.2.c artikuluan jasotzen den bezala.

3.– Someterse a las actuaciones de comprobación, a efectuar por el órgano concedente, así como cualesquiera otras de comprobación y control financiero que puedan realizar los órganos de control competentes, tanto nacionales como comunitarios, aportando cuanta información le sea requerida en el ejercicio de las actuaciones anteriores, tal y como se recoge en el artículo 50.2.c de TRLPOHGPV.

4.– Jarduera beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin finantzatu dela jakinaraztea dirulaguntza ematen duten organoari.

4.– Comunicar al órgano concedente la obtención de otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos que financien las actividades subvencionadas.

Adierazitakoaren berri izan bezain laster egin beharko da jakinarazpen hori, eta, nolanahi ere, jasotako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.

Esta comunicación deberá efectuarse tan pronto como se conozca y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

5.– Dirulaguntza emateko ebazpen-proposamena eman aurretik egiaztatzea egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, ondoren zehazten den moduan:

5.– Acreditar con anterioridad a dictarse la propuesta de resolución de concesión que se halla al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, en la forma que se determina a continuación:

Dirulaguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteak berarekin ekarriko du eskatzaileak baimena ematea organo kudeatzaileari zuzenean egiazta dezan hark egunean dituela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización de la entidad solicitante para que el órgano gestor obtenga de forma directa tal acreditación de estar al corriente en cuanto a las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz ukatu dezake baimen hori, eta, hala eginez gero, aurreko zenbakian aurreikusitakoak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu hala eskatuz gero.

No obstante, la parte solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, en cuyo caso, deberá aportar cuando le sea solicitada la certificación de los términos previstos en el apartado anterior.

6.– Kontabilitate-liburuak, erregistro bideratuak eta gainerako agiriak behar bezala ikuskatuak izatea onuradunari kasu bakoitzean aplikatzekoa zaion merkataritza-legeriak eta sektorekoak eskatutako baldintzetan, eta dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatutako kontabilitateko egoera-orri eta erregistro espezifiko oro, egiaztatze- eta kontrol-jardun egokia bermatzeko.

6.– Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable al beneficiario en cada caso, así como cuantos estados contables y registros específicos sean exigidos por las bases reguladoras de las subvenciones, con la finalidad de garantizar el adecuado ejercicio de las facultades de comprobación y control.

7.– Jasotako funtsak zertarako erabili diren frogatzen duten agiriak gordetzea, baita elektronikoak ere, baldin eta egiaztatu eta kontrolatu ahal badira.

7.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

8.– Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluko 4. apartatuan jasotako zabalkunde-neurriak betetzea.

8.– Adoptar las medidas de difusión contenidas en el apartado 4 del artículo 18 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones.

9.– Jasotako funtsak itzultzea lege honen 37. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

9.– Proceder al reintegro de los fondos percibidos en los supuestos contemplados en el artículo 37 de la citada ley.

18. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea. Gutxieneko betekizun galdagarriak.

Artículo 18.– Alteración de las condiciones de la subvención. Requisitos mínimos exigibles.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, betiere dirulaguntzaren helburua bete dela ulertzen bada, eta, kasua bada, beste instituzio publiko edo pribatu batek emandako laguntzarik ere eskuratu bada, dirulaguntzak emateko ebazpeneko diru-kopuruak ere aldatu ahal izango dira. Dirulaguntza jasotzeko baldintzen aldaketatzat joko dira, halaber, behar bezala justifikatzen edo egiaztatzen ez diren gastuak; kasu horretan, beraz, egokiro justifikatu edo egiaztatu ez diren gastuak laguntzeko diru-kopuruak aldatzeko ebazpena emango da.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta, y en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra institución pública o privada, podrá dar lugar a la modificación de los correspondientes importes de la resolución de la concesión de subvenciones. Igualmente se considerarán alteraciones de las condiciones de subvención y, por tanto, conllevará la correspondiente resolución de modificación de los importes de subvención todos los gastos que no hayan sido convenientemente justificados y/o acreditados.

Ondorio horietarako, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak dagokion likidazio-ebazpena emango du, emandako dirulaguntzen zenbatekoak berregokitzeko.

A estos efectos, la Viceconsejería de Universidades e Investigación dictará la oportuna resolución de liquidación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

Agindu honetan ezarritakoa ez betetzeagatik urte bakoitzerako esleitutako zenbatekoa aldatu edo bertan behera uzten bada, hori jakinarazteko, banakako ebazpena emango du Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak.

La modificación o anulación de la cantidad adjudicada a cada anualidad por incumplimiento de lo establecido en la presente Orden será notificada mediante resolución individual del Viceconsejero de Universidades e Investigación.

2.– Aldaketa horiek bidezkoak izan ahal izango dira baldin eta agindu honen bidez diruz lagunduko diren proiektuentzako gutxieneko eskakizun galdagarriak gordetzen badira, betiere. Horiek ez betetzeak dirulaguntza eskabidea galtzea ekarriko du, eta, hala dagokionean, jasotako zenbatekoak gehi dagozkion berandutze-interesak Euskadiko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharra.

2.– Estas modificaciones podrán ser procedentes siempre que se guarden los siguientes requisitos, mínimos exigibles a los proyectos subvencionados mediante esta orden, cuyo incumplimiento conllevará la pérdida del derecho de subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan.

2.1.– 6.1 artikuluan deskribatutako ikertzaile-taldeen osaera.

2.1.– Composición de los equipos investigadores descrita en artículo 6.1.

2.2.– Aurreko deialdietan diruz lagundutako proiektuetan parte hartu duten ikertzaileen bateraezintasuna, 6.2 artikuluaren hirugarren paragrafoan deskribatua.

2.2.– Incompatibilidad de personas investigadoras participantes en proyectos subvencionados en anteriores convocatorias descrita en el tercer párrafo del artículo 6.2.

2.3.– Gastuaren azken egiaztagirian jasotako proiektuaren guztizko betearazpenaren % 40 ez betetzea, 16.1.3 artikuluan deskribatua.

2.3.– Incumplimiento superior al 40% de la ejecución del gasto total del proyecto recogido en la certificación final del gasto descrita en el artículo 16.1.3.

19. artikulua.– Dirulaguntzarako eskubidea galtzeko edo itzultzeko arrazoia.

Artículo 19.– Causa de reintegro o de pérdida del derecho a la subvención.

Ikusiz gero ez direla betetzen dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak, jasotako dirua eta dagozkion berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkio, xedapen hauen arabera: Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 53. artikulua; arau-hausteen eta administrazio-zehapenen arloko oinarrizko araudia; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikulua, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron la concesión de la subvención dará lugar a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora que procedan, de conformidad y en los términos establecidos en el artículo 53 del el Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la normativa básica en materia de infracciones y sanciones administrativas así como en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

1.– Arau-hauste administratibo bat gertatzen bada, laguntza eta dirulaguntza publikoen alorreko arau-hausteen eta zehapenen araubidea aplikatuko da, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan jasotakoa.

1.– En los supuestos constitutivos de una infracción administrativa, se aplicará el régimen de infracciones y sanciones en materia de ayudas y subvenciones públicas contenido en el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan azaldutakoez gain, hauek ere hartuko dira dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzeko edo dirulaguntza itzultzeko arrazoitzat:

2.– Además de las señaladas en el artículo 53 de la mencionada Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, las siguientes serán causas de reintegro o pérdida del derecho a la subvención:

2.1.– Proiekturako eskaera egin duen ikertzaile nagusiak ikerketa-proiektuari uko egitea edo ikertzaile hori erakunde onuraduna ez den beste erakunde batera edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora aldatzea, baldin eta horrek arriskuan jartzen badu proiektuaren zuzendaritza eta aurreikusitako helburuak lortzea.

2.1.– La renuncia al proyecto de investigación por parte de la persona investigadora principal o el traslado de esta a otra entidad distinta de la beneficiaria o su traslado fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que haga peligrar la dirección del proyecto y el alcance de los objetivos previstos.

2.2.– Ikerketa proiektu bera egiteko beste iturri batzuetatik jasotako finantzaketak metatzen badira edo ikerketa proiektuaren aldaerak, behar bezala justifikatu gabeak, beste erakunde, antolakunde edo zentro publiko edo pribaturen bati aurkezten bazaizkio finantzatzeko laguntza eske, aurrez Ikerketa Zuzendaritzari horren berri eman gabe eta horren onarpena jaso gabe.

2.2.– La acumulación sobre un mismo proyecto de investigación de financiación procedente de otras fuentes o la presentación ante otras entidades, entes o centros públicos o privados, en demanda de financiación, de variantes del proyecto de investigación no justificadas suficientemente, sin que haya habido notificación previa a la Dirección de Investigación y aprobación por parte de esta.

2.3.– Ikerketa proiektua ez garatzea proposatutako helburuen eta onartutako epeen arabera.

2.3.– El desarrollo del proyecto de investigación no coincidente con los objetivos propuestos y los plazos estipulados.

2.4.– Deialdi honetako oinarriak larriki ez betetzea –osorik edo partez–, hauei buruzkoak barne: urteko txostenen, gastuaren ziurtagiriaren eta amaierako txostenaren ebaluazioari buruzko kontuak (16. artikulua) eta gastuaren justifikazio-agiriak gordetzeari buruzkoak (17.7 artikulua).

2.4.– El incumplimiento grave total o parcial de las bases de esta convocatoria, incluido lo relativo a la evaluación de informes anuales, certificación de gasto e informe final, contemplada en el artículo 16 y a la custodia de justificantes de gasto enunciada en 17.7.

2.5.– Laguntzen izaera publikoari buruzko zabalkunde-neurriak hartzeko betebeharra ez betetzea, agindu honen 17.8 artikuluan jasotako neurriak, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Legearen 37 artikuluan xedatutakoarekin bat.

2.5.– El incumplimiento de la obligación de adoptar las medidas de difusión sobre el carácter público de las ayudas, recogidas en el artículo 17.8 de esta Orden, de acuerdo a lo dispuesto en el artículo 37.1d de la Ley 38/2003, General de Subvenciones.

2.6.– Datuak larriki ezkutatzea edo aldatzea, edo eskaera manipulatzea.

2.6.– La ocultación grave de datos, su alteración o cualquier manipulación en la solicitud.

20. artikulua.– Datuak babestea.

Artículo 20.– Protección de datos.

Ebazpen honetan aipatzen diren prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalen tratamendua Ikerketa Zuzendaritzak egingo du, datuen tratamenduaren «arduraduna» den aldetik; datu horiek «Ikerketa proiektuak» izeneko fitxategian gordeko dira. Datu pertsonal horien tratamenduaren xede izango da deialdi hau kudeatu eta ebazpena ematea. Horren interes publikoan eta bertan parte hartzeko eskaeran oinarritzen da xede hori.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada en los procedimientos a los que se refiere esta resolución serán tratados por la Dirección de Investigación, en su carácter de «responsable» de tratamiento de los datos e incorporados al fichero denominado «Proyectos de investigación». La finalidad de dicho tratamiento de datos personales será la gestión y resolución de la presente convocatoria. Finalidad basada en el interés público de las mismas y en la solicitud de participación en ellas.

Interesdunek beren datuei buruzko irispide-eskubidea, zuzentzekoa, ezereztekoa eta transferitzekoa erabil ditzakete, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa edo hari aurka egiteko eskubidea ere; horretarako, idazki bat bidali behar dute Ikerketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita en este sentido a la Dirección de Investigación, c/ Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste organismo publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.

Asimismo, las personas concurrentes a esta convocatoria autorizan a la Dirección de Investigación a comprobar en otros organismos públicos la veracidad de los documentos presentados.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aipatzen diren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2020. urteko aurrekontu orokorretan behar besteko ordainketa- eta konpromiso-kreditu egokia egoteko baldintzapean gelditzen da agindu honetako laguntzen ebazpena.

A los efectos contemplados en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, sobre tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la resolución de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el año 2020.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIONES FINAL PRIMERA

Deialdi honen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren aurrean, bi hilabeteko epean, deialdia argitaratu ondoko egunetik aurrera.

Contra la presente convocatoria se podrá interponer, con carácter potestativo, un recurso de reposición ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación o, un recurso contencioso-administrativo ante el orden jurisdiccional contencioso–administrativo en el plazo de dos meses a contar asimismo desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIONES FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de diciembre de 2019.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
ANEXO I
DEIALDIAN AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHARREKO PRINTZIPIOAK
PRINCIPIOS QUE DEBEN CUMPLIR LOS PROYECTOS QUE SE PRESENTEN A LA CONVOCATORIA

Deialdian aurkezten diren proiektuek printzipio hauek bete beharko dituzte:

Los proyectos que se presenten a la convocatoria deben respetar los siguientes principios:

a) Honako adierazpen eta hitzarmen hauetan ezarritako oinarrizko printzipioak: Helsinkiko Adierazpena (Munduko Medikuntza Elkartea); Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena; Giza genomari eta giza eskubideei buruzko UNESCOREN Adierazpen Unibertsala, eta ikerkuntza biomedikoari, datu pertsonalen babesari eta bioetikari buruz Espainiako legedian ezarritako baldintzak.

a) Los principios fundamentales establecidos en la Declaración de Helsinki (Asamblea Médica Mundial), en el Convenio del Consejo de Europa relativo a los derechos humanos y la biomedicina, en la Declaración Universal de la Unesco sobre el genoma humano y los derechos humanos, los requisitos establecidos en la legislación española en el ámbito de la investigación biomédica, la protección de datos de carácter personal y la bioética.

b) Gizakiekin ikerketak egitea edo giza jatorriko laginak erabiltzea dakarten proiektuek Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa bete behar dute.

b) Los proyectos que impliquen la investigación en humanos o la utilización de muestras de origen humano deberán atenerse a lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 3 de julio, de Investigación Biomédica.

Era berean, lege horri lotuta egongo dira jatorria giza-enbrionarioetan duten zelulak eta ehunak edota horietatik eratorritako zelula-lerroak erabiltzea espezifikoki eskatzen duten ikerkuntza-proiektuak.

Igualmente deberán atenerse a dicha Ley los proyectos de investigación que impliquen específicamente la utilización de células y tejidos de origen embrionario humano o líneas celulares derivadas de ellos.

c) Saiakuntza klinikoak xede dituzten proiektuek otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuan ezarritakoa bete behar dute.

c) Los proyectos que comporten ensayos clínicos deberán cumplir con lo previsto en el Real Decreto 223/2004, de 6 de febrero.

d) Animaliekin esperimentuak egitea dakarten proiektuek indarrean den lege-araubidean ezarritakoa bete beharko dute, eta, bereziki, otsailaren 1eko 53/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa (53/2013 Errege Dekretua, Esperimentuak egiteko eta bestelako helburu zientifikoetarako nahiz irakaskuntzarako erabiltzen diren animaliak babesteko oinarrizko arauak ezartzen dituena).

d) Los proyectos que impliquen experimentación animal deberán atenerse a lo dispuesto en la preceptiva legal vigente y en particular en el Real Decreto 53/2013, de 1 de febrero, por el que se establecen las normas básicas aplicables para la protección de los animales utilizados en experimentación y otros fines científicos, incluyendo la docencia.

e) Genetikoki eraldatutako organismoak erabiltzea dakarten proiektuetan bete beharko da, batetik, Genetikoki eraldatutako organismoak bakarturik erabiltzeari, borondatez askatzeari eta merkaturatzeari buruzko apirilaren 25eko 9/2003 Legea, eta bestetik, lege hori garatzen duen arau orokorra onesten duen urtarrilaren 31ko 178/2004 Errege Dekretua.

e) Los proyectos que impliquen la utilización de organismos modificados genéticamente deberán atenerse a lo dispuesto en la Ley 9/2003, de 25 de abril, sobre la utilización confinada, liberación voluntaria y comercialización de organismos modificados genéticamente, y en el Real Decreto 178/2004, de 31 de enero, por el que se aprueba el reglamento general que la desarrolla.

f) Agente biologikoak erabiltzea dakarten proiektuak Laneko arriskuen prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta hori garatzen duten errege-dekretuetan xedatutakoari egokitu beharko zaizkio, agente biologikoekin kontaktuan izatearen ondoriozko arriskuei dagokienez.

f) Los proyectos que impliquen la utilización de agentes biológicos deberán ajustarse a lo establecido en la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de prevención de riesgos laborales, y en los reales decretos que la desarrollan, en cuanto a los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos.

g) Material genetikoa eskuratzea edo elkartrukatzea dakarten proiektuek bete beharko dute, batetik, Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena, bestetik, Elikadura eta Nekazaritzarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Hitzarmena, eta hirugarrenik, Mintegietako Haziei eta Baliabide Filogenetikoei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legea.

g) Los proyectos que impliquen adquisición o intercambio de material genético deberán atenerse a lo establecido en el Convenio sobre la Diversidad Biológica y en el Tratado Internacional sobre los Recursos Fitogenéticos para la Alimentación y la Agricultura y a lo establecido en la Ley 30/2006, de 26 de julio, de Semillas de Vivero y de Recursos Filogenéticos.

II. ERANSKINA
ANEXO II
ESKAERAREN EDUKIA
CONTENIDO DE LA SOLICITUD

1.– Eskaeran honako informazio hau jasotzen da:

1.– La solicitud incluye la siguiente información:

a) Erakunde eskatzailearen nortasuna, sinadura elektronikoaren bidez; eta ikertzaile nagusiaren sinadura, NANaren edo AIZren bidez. Enpresak IFZ aurkeztuko du.

a) Identidad de la entidad solicitante mediante firma electrónica y de la persona investigadora principal mediante número de DNI o NIE. La empresa aportará NIF.

b) Ikerketa-taldeak egingo duen lan-planari buruzko informazioa: helburuak, zereginen esleipena eta ikertzaile bakoitzaren ordu-dedikazioa.

b) Información sobre el plan de trabajo que vaya a realizar el equipo de investigación, informando sobre los objetivos, asignación de tareas y dedicación horaria de cada una de las personas investigadoras.

c) Aktiboan edo eskabide-fasean diren ikerketa-proiektuen identifikazioa, zeintzuetan, eskatutako proiektua garatzen ari delarik, ikertzaile-taldeak parte hartuko baitu; parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak zenbat ordu eskainiko dien.

c) Identificación de los proyectos de investigación activos o en fase de solicitud en los que participará el equipo de investigación coincidiendo con el desarrollo del proyecto solicitado; dedicación horaria a ellos de cada una de las personas investigadoras participantes.

d) Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzaren nortasuna, NANaren edo AIZren bidez; gainera, datu pertsonalak, titulazio akademikoa, kontratu-mota eta kontratatutako urteko ordu-dedikazioa.

d) Identificación de cada una de las personas investigadoras participantes mediante número de DNI o NIE; además datos personales; titulación académica, tipo de contrato y dedicación horaria anual contratada.

e) Aurrekontua: informazio ekonomikoa, diruz lagundu daitekeen kontzeptuaren arabera; eta kostu ekonomikoa, urtearen arabera. Biak ere 5. artikuluari jarraikiz.

e) Presupuesto: información económica por conceptos subvencionables y su coste económico, por anualidades, según artículo 5.

f) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, 8.5 artikuluaren arabera. Adierazpen horretan jasoko du, baita ere, aurkeztutako proiektuak printzipio bioetikoei buruzko 4.3 artikuluan ezarritakoa betetzen duela.

f) Declaración responsable del representante legal de la entidad solicitante, según artículo 8.5, en la que también declare que el proyecto presentado cumple lo establecido en el artículo 4.3 sobre los principios bioéticos.

2.– Eskaerarekin batera, dokumentazio teknikoa zein administratiboa aurkeztu behar da:

2.– A la solicitud debe acompañar documentación tanto técnica como administrativa:

2.1.– Agiri teknikoak:

2.1.– Documentación Técnica:

Dokumentazio administratibotik bereizita, eta aplikazioak sortzen duen eskabidearekin batera, dokumentazio teknikoan jasotako informazioaren bidez, aurkeztutako proposamen zientifikoaren ebaluazio teknikoa egingo da.

Diferenciada de la administrativa, y junto con la solicitud que genera el aplicativo, la documentación técnica constituye la información que servirá para evaluar técnicamente la propuesta científica presentada.

a) Ikerketa-proiektuaren memoria, honako alderdi hauek jasotzen dituela:

a) Una memoria del proyecto de investigación, en la que se incluirá:

– Laburpena.

– Resumen.

– Gaiaren aurrekariak eta oraingo egoera.

– Antecedentes y estado actual del tema.

– Bibliografia aipagarriena.

– Bibliografía más relevante.

– Proiektuaren interes orokorra.

– Interés general del proyecto.

– Hipotesiak eta Helburu orokor eta operatiboak.

– Hipótesis y Objetivos generales y operativos

– Proiektuaren azken emaitza eta emaitza hori ustiatzeko plana.

– Resultado final y plan de explotación de los resultados.

– Helburuei lotutako mugarriak. Lan-plana. Kronograma. Ikertzaileek zereginei eskainiko dieten denbora.

– Hitos asociados a los objetivos. Plan de trabajo. Cronograma. Dedicación de los investigadores a las tareas.

– Mugarri bakoitzean erabilitako metodologia.

– Metodología utilizada en cada hito.

– Proiektua burutzeko eskuragarri dauden instalazioak, tresnak eta teknikak.

– Instalaciones, instrumentos y técnicas disponibles para la realización del proyecto.

– Arduren banaketa.

– Distribución de responsabilidades.

– Ikerketa-taldeak gaiaren inguruan duen esperientzia.

– Experiencia del equipo investigador sobre el tema.

– Egindako azken 5 proiektuen emaitzak eta errendimendua.

– Resultados de los 5 últimos proyectos realizados y rendimiento obtenido.

– Eskatutako dirulaguntzaren justifikazio zehatza.

– Justificación detallada de la subvención solicitada.

– Bi erakunderen edo gehiagoren arteko lankidetza, egokia denean.

– Colaboración entre dos o más entidades, cuando proceda.

– (UEP lerrorako bakarrik) Enpresaren parte-hartzea proiektuan.

– (Solo para línea PUE) Participación de la empresa en el proyecto.

– (OIAP 2. mod. bakarrik) Erakunde parte-hartzaileetako taldeen kudeaketa, integrazioa eta komunikazioa.

– (Solo para Mod. 2 PIBA) Gestión, integración y comunicación de los grupos de las entidades participantes.

b) Ikerketa-taldea osatzen duten ikertzaileetako bakoitzaren curriculum vitae laburtua, formatu normalizatuan (azken 6 urteei buruzkoa, deialdiaren datatik zenbatzen hasita); eta UEP lerroan, baita enpresa parte-hartzaileko pertsona bakoitzarena ere. Titularrak sinatu beharko ditu CVak. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei agiriak zuzentzeko eskatuko zaie.

b) Curriculum vitae abreviado, en formato normalizado, referido a los últimos 6 años contados desde la fecha de convocatoria, de cada una de las personas investigadoras que conforman el equipo de investigación, y en la línea PUE, también el de cada persona perteneciente a la empresa participante. Los CV deberán estar firmados por su titular. Solo se tomarán en consideración los CV que se atengan a estas características, de manera que aquellos documentos que las incumplan serán objeto de requerimiento para subsanación.

c) Eskatutako material inbentariagarriaren proformako fakturak, hala dagokionean.

c) Cuando proceda, facturas proforma del inventariable solicitado.

d) (UEP lerrorako bakarrik) Enpresaren ezaugarriak eta orain arte egin diren I+G+B ekintzak.

d) (Solo para línea PUE) Características de la empresa y actividades de I+D+i realizadas hasta la fecha.

e) Ezaugarri teknikoetan oinarrituta proposamenaren balorazio zuzena egiteko egokitzat jotzen den dokumentazio teknikoa.

e) Aquella documentación técnica que se considere oportuna para la correcta valoración de la propuesta en base a las características técnicas.

2.2.– Administrazio-dokumentazioa:

2.2.– Documentación administrativa:

f) Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria (erantzukizunpeko adierazpena), 2019-2020 aldian aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da bakoitzak zenbat denbora eskainiko dion eskatutako proiektuari, 6.2 artikuluaren arabera.

f) Documento firmado (declaración responsable) por cada una de las personas investigadoras participantes donde conste su dedicación en proyectos activos durante el período 2019–2020, incluyendo también la dedicación de cada una al proyecto solicitado, según artículo 6.2.

g) Ikertzaile bakoitzak erakunde eskatzailearekin edo enpresa parte-hartzailearekin duen lan-egoera egiaztatzen duen dokumentazioa (UEP lerroa):

g) Documentación que acredite la situación laboral de cada persona investigadora con la entidad solicitante, o con la empresa participante (línea PUE):

– Kontratu mugagabea duen langileak badira, dagokion kontratua edo Gizarte Segurantzako kotizazio-datuen txostena aurkeztu beharko da.

Si se trata de personal con contrato indefinido se deberá presentar el correspondiente contrato o IDC de la Seguridad Social.

– Gutxieneko ikertzaile-taldeko langileak badira, gutxienez proiektuaren exekuzio-fasearen iraupen bera izango duen kontratu bat aurkeztu beharko dute, eta, proiektuko ikertzaile nagusia izanez gero, 4 hilabeteko aldi gehigarria, 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Gutxieneko taldea osatzen duten pertsonek ezin izango dute aurkeztu kontratua zabaltzeko konpromisorik.

– Si se trata de personal que forma parte del equipo mínimo investigador, deberán presentar un contrato cuya duración sea, como mínimo, igual a la de la fase de ejecución del proyecto, y en el caso de ser la persona investigadora principal del proyecto, con un periodo adicional de 4 meses, según establece el artículo 4.1. Las personas que forman parte del equipo mínimo NO podrán presentar compromiso de ampliación contractual.

Ikertzaile-taldeko langileak badira, baina ez gutxieneko taldekoak, kontratua aurkeztu beharko dute, non zehaztuta agertuko baitira hasiera- eta amaiera-datak, urteko dedikazioa eta, hala badagokio, kontratua zabaltzeko konpromisoa, 6.4 artikuluaren arabera. Obra-kontratua duten langileen kasuan, gainera, kontratatu den obrari dagokion ordu-dedikazioa adierazi beharko da, 6.5 artikuluaren arabera.

Si se trata de personal que forma parte del equipo investigador, pero no del equipo mínimo, se deberá presentar el contrato en el que aparezca especificado la fecha de inicio y fin, así como la dedicación anual, y, en su caso, el compromiso de ampliación contractual, según artículo 6.4. Cuando se trate de personal que haya sido contratado por obra, además se deberá declarar la dedicación horaria que implique la obra para la que ha sido contratado, según artículo 6.5.

Ikerbasquek kontratatutako eta erakunde eskatzaileari atxikitako ikertzaileak badira, Ikerbasquek egindako kontratua eta erakunde eskatzailearekiko atxikipen-agiria aurkeztu beharko dituzte; eta UPV/EHUk kontratatuta eta BERC (erakunde eskatzailea) bati atxikita badaude, UPV/EHUk egindako kontratua eta dagokion atxikipen-agiria.

Si se trata de personal investigador contratado por Ikerbasque y adscrito a la entidad solicitante, deberá presentar el contrato realizado por Ikerbasque y el documento de adscripción a la entidad solicitante, y en el caso de estar contratado por la UPV/EHU y adscrito a un BERC (entidad solicitante), el contrato realizado por la UPV/EHU y el documento de adscripción correspondiente.

h) (UEP lerrorako bakarrik) Enpresa parte-hartzailearen adierazpena, proiektuari zenbat diru eta zer baliabide ematen dizkion adierazten duena, eta, hala badagokio, lankidetzan diharduen erakunde parte-hartzailearen adierazpena, proiektuari zer baliabide ematen dizkion adierazten duena.

h) (Solo para línea PUE) Declaración de la empresa participante, en la que se indique la cantidad en metálico y recursos que aporta al proyecto, y, en su caso, declaración de la entidad coparticipante, en la que se indique los recursos que aporta al proyecto.

i) (UEP lerrorako bakarrik) Enpresa parte-hartzailearen erantzukizunpeko adierazpena.

i) (Solo para línea PUE) Declaración responsable de la empresa participante.

j) Hala badagokio, doktoratu aurreko laguntza emateko eta/edo izendatzeko dokumentua, proiektuan parte hartzeko baimenaren ziurtagiria eta laguntza aplikatzeko zentroarena, 6.6 artikuluaren arabera.

j) Cuando proceda, documentos de nombramiento y/o concesión de la ayuda predoctoral, certificado de autorización de participación en el proyecto y del centro de aplicación de la ayuda según artículo 6.6.

k) Hala badagokio, dirulaguntzak eta laguntzak lortzeko desgaitzeei eta zehapenei buruz 3.2 artikuluan xedatutakoarekin lotutako dokumentazioa.

k) Cuando proceda, documentación en relación a lo dispuesto en el artículo 3.2 sobre sanciones e inhabilitaciones para la obtención de subvenciones y ayudas.

l) Betekizun administratiboetan oinarrituta, proposamenaren balorazio zuzena egiteko egokitzat jotzen den dokumentazio administratiboa.

l) Aquella documentación administrativa que se considere oportuna para la correcta valoración de la propuesta en base a los requisitos administrativos.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común