Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena

N.º 185, lunes 30 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
4434
4434

AGINDUA, 2019ko irailaren 2koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sartzeko prestaketa-laguntzetarako 2020ko deialdia egiteko eta laguntza horiek arautzeko dena.

ORDEN de 2 de septiembre de 2019, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan, para el ejercicio 2020, las ayudas destinadas a preparar el acceso a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

Giza baliabideen garrantzia abiaburu hartuta, eta jakinda zenbateraino den beharrezko Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sartzeko bidea ematea eta erraztea, egonkortasuna bultzatzeko eta Justiziaren zerbitzu publikoaren kalitatea ona izateko, eta, hartara, herritarrak gustura egoteko eta konfiantza handiagoa izateko Justizia Administrazioarekin, duela hamar urte baino gehiago abiarazitako jarduera-ildoarekin jarraitzea erabaki dugu, eta agindu honen bidez hainbat laguntza ematea, Zuzenbideko lizentziadunak motiba daitezen beren urratsak Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora bideratzera. Hartara, Justizia Administrazioak langile egonkorrak izango ditu, eta lana eraginkorrago eta kalitate hobeaz egiteko moduan egongo da.

Partiendo de la base de la importancia capital de los recursos humanos y una vez constatada la necesidad de fomentar y favorecer el acceso a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia, a fin de propiciar la estabilidad y con ello el adecuado nivel de calidad del servicio público de la Justicia que incremente el grado de satisfacción y confianza de la ciudadanía en la Administración de Justicia, se ha considerado oportuno continuar con la línea de actuación emprendida hace ya más de una década, con resultados satisfactorios, manteniendo mediante la presente Orden una línea de ayudas que tienen como objetivo motivar a las personas licenciadas en Derecho para que dirijan sus aspiraciones profesionales hacia las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia, facilitando así a la Administración de Justicia medios personales estables y contribuyendo con ello a un mejor grado de eficacia y calidad.

Aurreko deialdiekin alderatuta, laguntza-kopurua handitu da, eta egindako aldaketei eutsi zaie, bai betekizunetan bai merezimenduak baloratzeko irizpideetan. Horien artean, hauek nabarmentzen dira: eskatzailea mantentzen dutenen diru-sarreretan gehieneko muga ezartzea, eta espediente akademikoaren balorazioa espediente horren batez besteko nota orokorraren arabera egitea.

En relación a convocatorias anteriores se ha aumentado el número de ayudas y se mantienen las modificaciones realizadas tanto entre los requisitos como los criterios de valoración de méritos, entre otros, cabe destacar el establecimiento de un tope máximo de ingresos por parte de las personas de las que dependa la solicitante y a la valoración del expediente académico de acuerdo con la nota media global del mismo.

Lan eta Justizia Sailaren Diruaguntzen Plan Estrategikoaren barruan –Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez onartua– kokatzen da deialdi hau, eta gastu-espedientearen aurretiko izapide-araubidearen mende dago, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua aplikatuz. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargurako gastu-espedienteen aurretiko izapidea erregulatzen da.

Esta convocatoria está encuadrada dentro del Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Trabajo y Justicia aprobado mediante Orden de 8 de febrero de 2019 de la Consejera de Trabajo y Justicia, y está sujeta al régimen de tramitación anticipada de expediente de gasto, en aplicación de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expediente de gasto con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Era berean, administrazio publikoen dirulaguntzak emateko jarduera arautzen duten printzipioen arabera ebatziko da deialdi hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako eran, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudiarekin bat.

Asimismo, se resolverá conforme a los principios que rigen la actividad subvencional de las Administraciones Públicas, en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, con arreglo a la normativa básica establecida por la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

Horrenbestez, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora sartzeko oposizioak prestatzeko 40 beka emateko lehiaketaren 2020ko deialdia iragartzea eta arautzea.

Es objeto de la presente Orden convocar y regular, para el ejercicio 2020, el concurso para otorgar 40 becas destinadas a la preparación de oposiciones a las Carreras Judicial y Fiscal, y al Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Artículo 2.– Dotación económica.

1.– Beka bakoitzak 6.600 euroko laguntza emango du, urtero. Hilero 550 euro emango dira.

1.– El importe de cada una de las becas será de 6.600 euros anuales. El devengo se producirá mensualmente a razón de 550 euros.

2.– 2020ko ekitaldian, agindu honek jasotzen dituen laguntzetarako berrehun eta hirurogeita hamalau mila (264.000) euroko kopurua ezarriko da, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan ezarritako aurrekontu-partidaren kontura.

2.– Se destina al objeto de las ayudas a las que se refiere la presente Orden, para el ejercicio 2020, la cantidad de doscientos sesenta y cuatro mil (264.000) euros con cargo a la partida presupuestaria establecida en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Kreditu egokia eta nahikoa izan arte ez dira emango 2020ko ekitaldirako bekak.

3.– La concesión de las becas no se producirá hasta que no se cumpla la condición de la existencia de crédito adecuado y suficiente para el ejercicio 2020.

3. artikulua.– Iraupena.

Artículo 3.– Duración.

1.– Bekek urtebeteko iraupena izango dute, 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

1.– Las becas tendrán la duración de un año a contar desde el 1 de enero a 31 de diciembre de 2020.

2.– Aurreko zenbakian ezarritako epean onuradunak dagokion hautaketa prozesua gainditzen badu, laguntzaren epea bere izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean amaituko da, edo, lehenago gertatzen bada, Eskola Judizialean sartzen denean.

2.– Si durante el plazo establecido en el párrafo anterior la persona beneficiaria supera el correspondiente proceso selectivo, la duración de la ayuda finalizará en la fecha de la publicación de su nombramiento en el Boletín Oficial del Estado o, de resultar anterior, en la fecha de su incorporación a la Escuela Judicial.

3.– Deialdi honen xede diren bekak ebazteko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa egotea Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urterako aurrekontu orokorretan, hala xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren bidez ordainduko diren gastu-espedienteak aurrez izapidetzeari buruzko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan.

3.– A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las becas objeto de convocatoria queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2020.

4. artikulua.– Baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos.

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean:

Las personas solicitantes deberán reunir los siguientes requisitos en el momento de la presentación de su solicitud:

a) Oposaketen aurreko deialdian eskatzen ziren baldintzak betetzea.

a) Cumplir las condiciones exigidas en la última convocatoria de la oposición.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea eta azken zazpi urteetatik gutxienez bostetan bertan bizi izana.

b) Estar empadronado y tener residencia efectiva en la Comunidad Autónoma de Euskadi al menos cinco años de los últimos siete.

c) Zuzenbideko lizentzia edo gradua izatea.

c) Poseer la Licenciatura o Grado en Derecho.

d) Lizentzia edo gradua, gehienez ere, orain dela zazpi urte lortutakoa izatea.

d) No haber transcurrido más de siete años desde la obtención de la Licenciatura o Grado.

e) Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izatea, edo, laguntzaren onuradun izatekotan, zuzendaritza hori izateko konpromisoa adieraztea.

e) Disponer de la dirección de una persona preparadora que deberá pertenecer a la Carrera Judicial o Fiscal, o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia o el compromiso de contar con la misma en caso de resultar beneficiario de la ayuda.

f) Hiru urteko gehienezko epean –jarraian edo aldizka– deialdi honetan aipatzen diren oposizioak prestatzeko edozein bekaren, antzeko izaeradun graduondokoren edo laguntzaren onuradun ez izana.

f) No haber sido persona beneficiaria durante un máximo de tres años, continuados o alternos, de cualquier tipo de beca, estudio de postgrado de naturaleza análoga o ayuda para la preparación de oposiciones a las que se refiere la presente convocatoria.

g) Eskatzailea mantentzen dutenek 80.000 euro gordinetik gorako diru-sarrerarik ez edukitzea. Diru-sarreratzat hartuko dira laneko edota jarduera ekonomikoetako etekinen ondoriozkoak eta kapital higiezin zein higigarrietako etekinen ondoriozkoak. Era berean, irabazizko transmisioetatik eratorritako ondare-irabaziak ere zenbatuko dira.

g) No tener ingresos superiores a 80.000 euros brutos por parte de las personas de las que dependa la solicitante. Como ingresos se computarán tanto los derivados de rendimientos de trabajo y/o actividades económicas, como de los de capital inmobiliario y mobiliario. Asimismo se computarán las ganancias patrimoniales derivadas de trasmisiones lucrativas.

Berdin zenbatuko dira langabeziagatiko, aurretiko erretiroagatiko, ezintasunagatiko eta DSBEgatiko prestazioak, kontribuzio-prestazioak edo kontribuziorik gabeko prestazioak, gizarte-behar larrietarako diru-sarrerak, gizarteratzeko diru-sarrerak edo aurrekoen antzeko beste batzuk.

También tendrán está consideración los ingresos relativos a prestaciones por desempleo, prejubilación, incapacidad, RGI, prestaciones contributivas o no contributivas, ingreso de emergencia social, inserción social u otros de tipo análogo a los anteriores.

h) Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea zigor- edo administrazio-bidean, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

h) No haber sido sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni de hallarse incurso en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello.

Sexuagatiko diskriminazioa dela-eta zigor- edo administrazio-bidean zigortuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.

Tampoco podrá percibir la ayuda quien haya sido sancionado penal o administrativamente por incurrir en discriminación por razón de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

i) Egiaztatu behar da erakundeak ez daukala abian itzultze- edo zehapen-prozedurarik, edo horiek amaituta dituela; hortaz, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute itzultze- edo zehapen-prozedurek.

i) No estar incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, de tal manera que la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

j) Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean edukitzea.

j) Hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

k) Ezin izango dira beken onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusten den debekuren bat egiten dutenak.

k) No podrán acceder a las becas aquellas personas en quienes concurra alguna de las prohibiciones prevenidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskaerak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabetekoa izango da.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes desde el día siguiente al de la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskaera horiek aurrez aurre zein bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ahal izango dira.

2.– Dichas solicitudes podrán presentarse tanto de forma presencial como electrónica.

– Aurrez aurre: eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan (Zuzenean zerbitzuan), Eusko Jaurlaritzaren Justiziako Lurralde Kudeaketako Unitateetan, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.

– Canal presencial: las solicitudes se presentarán en las Oficinas de Atención Ciudadana (Zuzenean), en las Unidades de gestión territorial de Justicia (EATs) del Gobierno Vasco, o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Bitarteko elektronikoak erabiliz: eskabideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, artikulu honen 4. apartatuan adierazitako helbideen bitartez.

– Canal electrónico: las solicitudes se presentarán accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado 4 del presente artículo.

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko bide bera erabiltzera, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea.

3.– El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

4.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus egoitza elektroniko honetan eskura daitezke:

4.– Las especificaciones sobre cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en la siguiente sede electrónica de euskadi.eus:

https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/becas-carrera-judicial-2019-2020/web01-tramite/es

https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/becas-carrera-judicial-2019-2020/web01-tramite/es

Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, honako webgune honetan egin daitezke:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de:

http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

http://www.euskadi.eus/mi carpeta

5.– Eskatzaileek Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak eta horiekin batera doazen egiaztagiriak. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluek ezartzen duten bezala.

5.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con las acreditaciones que se acompañe, en cualquiera de los idiomas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establece el artículo 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartu direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.

6.– La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

6. artikulua.– Zer dokumentu aurkeztu behar den eskabidearekin batera.

Artículo 6.– Documentación a aportar junto a la solicitud.

Eskabidearekin batera agiri hauek ere aurkeztu behar dira:

La solicitud se acompañará de la siguiente documentación:

a) NANaren fotokopia.

a) Fotocopia del DNI.

b) Udal ziurtagiria, jatorrizkoa edo kopia ziurtatua, eskatzailearen administrazio-auzotasuna eta bizilekua egiaztatzen dituena 4. artikuluko b) letran ezarritako epean. Ziurtagiriak, gainera, eskatzailearen bizilekuan bizi diren pertsona guztiak jaso beharko ditu.

b) Certificación municipal, original o copia auténtica, que acredite la vecindad administrativa y residencia de la persona solicitante por el plazo fijado en la letra b) de la relación del artículo 4. Tal certificación deberá expresar, además, todas las personas que residen en el domicilio del solicitante.

c) Eskatzailea mantentzen dutenen egoera ekonomikoari buruzko egiaztagiriak. Horretarako, 2018. urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren behin-behineko edo behin betiko likidazioaren fotokopia aurkeztu beharko da, edo, bestela, 2018an izandako diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak, haien sarrera-maila dela-eta, aipatu aitorpena egin behar ez dutenen kasuan.

c) Documentación acreditativa de la situación económica de las personas de las que dependa la solicitante. A tal efecto, se presentará fotocopia completa de la liquidación provisional o definitiva del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas correspondiente al ejercicio 2018 o certificados acreditativos de ingresos percibidos durante 2018 en el supuesto de no estar obligados a la presentación de la citada declaración por razón de su nivel de ingresos.

Betiere, PFEZaren agiriak eta eranskinak aurkeztuko dira, eta horietan berariaz jaso beharko dira honako hauen diru-sarrera gordinak eta etekin garbia: lan-etekinak eta jarduera ekonomikoen etekinak, bai eta kapital higiezinen, higigarrien eta ondare-irabazienak ere.

En todo caso, se presentará la documentación y anexos del IRPF donde se recoja expresamente los ingresos brutos y el rendimiento neto tanto de los rendimientos de trabajo como de las actividades económicas, así como de los de capital inmobiliario, mobiliario y ganancias patrimoniales.

Halaber, eskatzaileak edo mantentzen dutenek langabezia-prestaziorik, aurre-erretirorik, larrialdi sozialeko diru-sarrerarik, gizarteratzeko laguntzarik edo halako sarrerarik jaso izan badu 2018. urtean, horiek egiaztatzeko agiriak (INEMekoak, Gizarte Segurantzakoak edo dagokien erakunde edo organoenak); berdin dio jasotzailea errenta-aitorpenean sartuta dagoen ala ez.

También, en su caso, se aportarán certificaciones del INEM, Seguridad Social, entidad u órgano correspondiente sobre aquellos ingresos relativos a prestaciones por desempleo, prejubilación, incapacidad, RGI, prestaciones contributivas o no contributivas, ingreso de emergencia social, inserción social u otro tipo, percibidos durante el 2018 por la persona solicitante o por aquellas de quienes dependa, tanto estén exentos como incluidos en la declaración correspondiente.

Eskatzailea mantentzen duten pertsonen banaketa, dibortzio edo antzeko egoerarik baldin bada, egoera hori egiaztatzen duen dokumentazioaz gain (familia liburua, epaia, eta abar), beharrezkoa da hitzarmen arauemailea ere aurkeztea. Hitzarmen arauemaile horretan jasotako diru-sarrerak ordaindu ez badira, zuzenbidean onartutako legezko edozein bitartekoren bidez egiaztatuko da.

En supuestos de separación, divorcio u otras circunstancias análogas, de las personas de las que dependa la persona solicitante, además de la documentación -Libro de familia, sentencia, etc.– acreditativa de dicha situación, es necesario además la remisión del convenio regulador. En caso de impago de los ingresos consignados en el citado convenio regulador se acreditará mediante cualquier medio legalmente admitido en derecho.

Eskatzailea bere gurasoak ez diren pertsonek mantentzen badute ekonomikoki, elkarbizitzako gutxieneko denboraldi bat egiaztatu beharko du zuzenbidean onartutako legezko edozein bitartekoren bidez. Denboraldi hori gutxienez 2018ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkezteko epea ireki bitartekoa izango da.

En aquellas situaciones en las que las personas solicitantes dependan económicamente de personas diferentes a sus progenitores, deberán acreditar por cualquier medio legalmente admitido en derecho, un periodo mínimo de convivencia, al menos, desde el 1 de enero de 2018 hasta la fecha de apertura del plazo de presentación de solicitudes.

d) Espediente akademiko osoa, jatorrizkoa edo kopia autentifikatua.

d) Expediente Académico completo, original o copia auténtica.

Aurreko deialdietan ikasketa-espedientea aurkeztu duten eskatzaileek ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.

Están eximidos de esta obligación aquellos solicitantes que lo hubieran aportado en anteriores convocatorias.

Espediente horretan, batez besteko nota orokorra jaso beharko da berariaz (0tik 10erako zenbaki-eskalan).

En el citado expediente deberá estar recogida de manera expresa la nota media global del mismo (escala numérica de 0 a 10).

e) Euskara-maila egiaztatzen duen dokumentazioaren originala edo kopia ziurtatua. Aurreko deialdietan dokumentazio hori aurkeztu duten edo Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan dauden eskatzaileek ez dute aurkeztu beharrik izango.

e) Documentación acreditativa original o copia auténtica, en su caso, del nivel de conocimiento de euskera. Están eximidos de esta obligación aquellas personas solicitantes que lo hubieran aportado en anteriores convocatorias o que estén incluidas en el Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera (RUTCE).

f) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatzen duten jatorrizko ziurtagiriak, eskudun organoek igorritakoak.

f) Certificaciones originales acreditativas del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social, expedidas por el órgano competente respectivamente.

Artikulu honen a), e) eta f) letretan eskatzen den dokumentazioa egiaztatzeko, agindu honen 7. artikuluaren 1. apartatuan jasotzen diren aurreikuspenak erabili ahalko dira.

La acreditación de la documentación requerida en los puntos a), e) y f) del presente artículo se podrá realizar mediante las previsiones contenidas en el apartado 1 del artículo 7 de la presente Orden.

7. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea eta erantzukizun-adierazpenak.

Artículo 7.– Acreditación de determinados requisitos de la persona solicitante y declaraciones responsables.

1.– Eskabideek aukera emango dute eskatzaileak espresuki baimena eman dezan jarraian adierazten diren datuak edo dokumentuak organo kudeatzaileak eskuratzeko edo egiaztatzeko:

1.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante consienta expresamente que los siguientes datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor:

– Nortasunari buruzko datuak (NANa).

– Datos de identidad (DNI).

– Euskararen ezagutza-mailaren egiaztagiria, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuan kontsultatuta.

– Acreditación del nivel de conocimiento de euskera por consulta al Registro Unificado de Títulos y Certificados de Euskera (RUTCE).

– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

– Estar al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

Eskatzaileak berariaz egingo balio uko ofiziozko jarduera horretarako baimena emateari, informazio hori egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko luke.

En caso de que la persona solicitante denegara expresamente el consentimiento para esta actuación de oficio, estará obligada a presentar la documentación acreditativa.

2.– Gainera, eskabidean sartuko den erantzukizun-adierazpen baten bidez, inguruabar hauek egiaztatuko dira:

2.– Además, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes circunstancias:

– Prestatu nahi duen oposizioaren azken deialdian eskatu ziren betekizunak betetzen dituela.

– Reunir los requisitos exigidos en la última convocatoria de la Oposición que deseo preparar.

– Hiru urteko gehieneko epean –jarraian edo aldizka– deialdi honetan aipatzen diren oposizioak prestatzeko edozein bekaren, antzeko izaeradun graduondokoren edo laguntzaren onuradun ez dela izan.

– Que no ha sido persona beneficiaria durante un máximo de tres años, continuados o alternos, de cualquier tipo de beca, estudio de postgrado de naturaleza análoga o ayuda para la preparación de oposiciones a las que se refiere la convocatoria.

– Eskatzaileak Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza duela, edo izango duela, laguntzaren onuradun izatea lortzen badu.

– Que la persona solicitante, dispone o va a disponer en caso de resultar beneficiaria de la ayuda de la dirección de una persona preparadora perteneciente a las Carrera Judicial o Fiscal o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

– Ez duela xede eta helburu bererako laguntza edo dirulaguntzarik jaso, administrazio publiko eta erakunde pribatuetatik.

– No estar recibiendo ninguna ayuda o subvención con este mismo objeto y finalidad concedida por administraciones públicas o entidades privadas.

– Ez duela zigorrik jaso, ez penalik ez administratiborik, laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea galarazten dionik.

– No haber recibido ninguna sanción, penal o administrativa, que le imposibilite obtener subvenciones o ayudas públicas.

– Ez daukala dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko desgaitzen duen legezko debekurik, berariaz aipatuz sexuagatiko diskriminazioarengatik sortu direnak, 4/2005 Legearen seigarren xedapenean ezartzen dena betez (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa).

– No estar incursa en ninguna prohibición legal que inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo, en cumplimiento de lo dispuesto en la disposición sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres.

– Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dauzkala.

– Hallarse al corriente de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social, impuestas por las disposiciones vigentes.

– Egiaztatu behar da eskatzaileak ez daukala abian itzultze- edo zehapen-prozedurarik, edo horiek amaituta dituela; hortaz, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute itzultze- edo zehapen-prozedurek.

– No estar incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, de tal manera que la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

– Laguntza horien onuraduna izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

– Que cumple con los requisitos establecido en la normativa vigente para ser persona beneficiaria de estas ayudas.

– Egiazkoak direla eskabidean eta erantsitako agirietan jasotako datuak.

– Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña.

– Ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13.2 artikuluan ezarritako debekurik.

– Que no se encuentra incursa en ninguna de las prohibiciones establecidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Laguntzaren onuradunek, laguntzaren ebazpena eman aurretik, aipatutako betekizunak egiaztatuko dituzte, dagokion ziurtagiria aurkeztuz edo organo kudeatzaileak zuzenean egiaztapena egiteko baimena emanez.

Las personas beneficiarias de la ayuda, antes de que se resuelva su concesión, acreditarán los requisitos anteriores, bien aportando la certificación correspondiente, bien prestando consentimiento para que el órgano gestor lo verifique directamente.

8. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Eskatzaileek aurkeztutako agiriak aztertuta, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak egiaztatzen badu eskatzaileren batek aurkeztutako dokumentazioan zerbait falta dela edo aurreko artikuluetan adierazitako betekizunak betetzen ez direla, eskatuko dio hamar eguneko epean hutsa zuzen dezala edo dagozkion agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko dio horrela egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela. Horretarako, aldez aurretik ebazpena emango da.

Si, a la vista de la documentación presentada por las personas solicitantes, la Dirección de la Administración de Justicia comprobara que la misma es incompleta o no reúne los requisitos señalados en los artículos anteriores se le requerirá para que, en el plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, sí así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución.

9. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 9.– Órgano de gestión de las ayudas.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen kudeaketa-lanak egitea.

Corresponde a la Dirección de la Administración de Justicia la gestión de la presente convocatoria.

10. artikulua.– Merezimenduak balioestea.

Artículo 10.– Valoración de méritos.

1.– Onuradun izan ahal izateko, honako merezimendu hauek hartuko ditu kontuan hautaketa-batzordeak:

1.– Se considerarán méritos valorables en su conjunto por la Junta de Selección, para acceder a la condición de beneficiario:

a) Egoera ekonomikoa, 0tik 45 puntura bitarteko eskalan baloratuko da, banakapen honen arabera:

a) La situación económica, que será valorada conforme a una escala de 0 a 45 puntos, según el desglose siguiente:

A) Sarrerak eurotan familia-unitateko:

A) Ingresos / euro unidad familiar:

– < 15.000: 25 puntos.

– < 15.000: 25 puntos.

– 27.000: 20 puntu.

– 27.000: 20 puntos.

– 40.000: 15 puntu.

– 40.000: 15 puntos.

– 53.000: 10 puntu.

– 53.000: 10 puntos.

– 66.000: 5 puntu.

– 66.000: 5 puntos.

– > 66.001: 0 puntu.

– > 66.001: 0 puntos.

B) Sarrerak eurotan, familia-unitateko kide bakoitzeko, honako kopuru hauetara arte:

B) Ingresos / euro por miembro de unidad familiar hasta:

– < 3.000: 20 puntu.

– < 3.000: 20 puntos.

– 7.000: 16 puntu.

– 7.000: 16 puntos.

– 10.000: 12 puntu.

– 10.000: 12 puntos.

– 13.000: 8 puntu.

– 13.000: 8 puntos.

– 16.000: 4 puntu.

– 16.000: 4 puntos.

– > 16.001: 0 puntu.

– > 16.001: 0 puntos.

Etekin garbien arabera zenbatuko dira PFEZren aitorpenaren bidez egiaztatzen diren diru-sarrerak, bai laneko eta jarduera ekonomikoko etekinen ondoriozkoak, bai kapital higiezin zein higigarrietako etekinen ondoriozkoak. Era berean, irabazizko transmisioetatik eratorritako ondare-irabaziak ere zenbatuko dira.

El cómputo de los ingresos acreditados mediante declaración del IRPF se realizará según sus rendimientos netos, tanto los derivados de rendimientos de trabajo como de las actividades económicas, así como de los de capital inmobiliario y mobiliario. Asimismo se computarán las ganancias patrimoniales netas derivadas de las transmisiones lucrativas.

Zuzenbidean legez onartzen diren eta PFEZren aitorpenak ez diren bitartekoen bidez egiaztatzen diren gainerako diru-sarreretan, diru-sarrera osoak zenbatuko dira.

Del resto de ingresos acreditados mediante medios legalmente admitidos en derecho y diferentes a la declaración del IRPF se computarán sus ingresos íntegros.

b) Espediente akademikoa espediente horren batez besteko nota orokorraren arabera baloratuko da, 0tik 35era arteko puntuatzean, banakapen honen arabera:

b) El expediente académico, que será valorado según la nota media global del mismo, conforme a una escala de 0 a 35 puntos, según el desglose siguiente:

– 9tik Ohorezko Matrikulara: 35 puntu.

– 9 a Matrícula de Honor: 35 puntos.

– 8tik 8,99ra: 30 puntu.

– 8 a 8,99: 30 puntos.

– 7tik 7,99ra: 25 puntu.

– 7 a 7,99: 25 puntos.

– 6tik 6,99ra: 15 puntu.

– 6 a 6,99: 15 puntos.

c) Euskara jakitea: 0 eta 15 punturen artean, B1: 5 puntu, B2: 10 puntu, eta C1: 15 puntu.

c) Conocimiento de euskera: de 0 a 15 puntos, B1: 5 puntos, B2: 10 puntos y C1: 15 puntos.

d) Aurreko urteetan onuraduna izatea: 0tik 5 puntura bitartean. Urtebetez: 2 puntu; bi urtez: 5 puntu.

d) El ser beneficiario de la ayuda en años anteriores: de 0 a 5 puntos. Por un año: 2 puntos y por dos años: 5 puntos.

2.– Eskatzaile biren edo gehiagoren artean puntuazio-berdinketa egonez gero, hauek hartuko dira kontuan berdinketa hori hausteko: lehenik, espediente akademikoaren batez besteko nota orokorra; berdinketak jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio egoera ekonomikoagatik lortutako puntuaziorik altuenari; eta, oraindik ere berdinketak jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio aurreko urteetan onuraduna izateagatik lortutako puntuaziorik altuenari.

2.– En caso de existir igualdad de puntos en dos o más solicitantes, se resolverá el empate atendiendo en primer lugar a la nota media global del expediente académico, en caso de persistir el empate se dará prioridad a la puntuación más alta por la situación económica y si aun así persistiera el empate se dará prioridad a la puntuación mayor por haber sido beneficiario de la ayuda en años anteriores.

3.– Baldin eskatzaileren batek ez badu lortzen gutxienez 6ko batez besteko nota ikasketen espedientean, besterik gabe lehiaketatik kanpo geratuko da, beste inongo merezimendurik baloratzen hasi gabe.

3.– Las personas solicitantes cuyos expedientes académicos no alcancen una nota media de 6 resultarán excluidas automáticamente sin que se entre a valorar otros posibles méritos.

11. artikulua.– Laguntzen onuradunak aukeratzea.

Artículo 11.– Selección de las personas beneficiarias a las ayudas.

1.– Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, hautaketa-batzordeak erabakiko du zein hautagai proposatu bekak eskuratzeko. Honako hauek, edo beraiek izendatutako ordezkoek, osatuko dute batzordea:

1.– Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, la propuesta de las personas candidatas se realizará por una Junta que estará integrada por las personas que a continuación se relacionan, o aquellas en quien deleguen:

Presidentea:

Presidente:

– Justizia Administrazioko zuzendaria.

– Ilma. Sra. Directora de la Administración de Justicia.

Bokalak:

Vocales:

– Karrera Judizialeko kide bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente jaunak izendatutakoa.

– Un/una miembro de la Carrera Judicial designado/a por el Excmo. Sr. Presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia.

– Excma. Fiscal Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Lan eta Justizia Saileko Justiziako zuzendaria.

– Ilma. Sra. Directora de Justicia del Departamento de Trabajo y Justicia.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko gobernu-salako idazkaria.

– Ilma. Sra. Secretario de la Sala de Gobierno del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Fakultateetako dekanoak.

– Ilmas. Sras. Decanas de las Facultades de Derecho sitas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Justizia Administrazioko Zuzendaritzako teknikari bat izango da idazkaria, eta haren titularrak izendatuko du.

Actuará como Secretario un Técnico de la Dirección de la Administración de Justicia, designado por su titular.

2.– Aurrez ezarritako baremoen arabera aukeratuko dira hautagaiak, hautaketa-batzordeak onartutako garapenaren arabera; horrela baloratuko dira eskatzaileek egiaztatutako merezimenduak. Akordioak hartzeko, batzordeko kideen gehiengo absolutuak ados egon behar du. Berdinketarik sortzen bada, presidenteak izango du boto erabakigarria.

2.– La selección de las personas candidatas se realizará de conformidad con los baremos establecidos, según el desarrollo que apruebe la Junta de Selección, a través de la cual valorará los méritos acreditados por las personas solicitantes. Los acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta de los miembros de la Junta; en caso de empate el Presidente gozará de voto de calidad.

3.– Batzordeak 40 hautagai aukeratu behar ditu lortu dituzten puntuen arabera, eta zein kidegotarako lehiatzen diren kontuan hartu gabe. Horiez gain, beste 10 eskatzaile ere aukeratu behar ditu, hurrengo 10 puntuazio onenak lortu dituztenak, aurreneko hogei horietako inork beken onuradun izateari utziko balio ere, beka bukatu delako, uko egin diolako, ez duelako ondo bete betebeharrekoa, ezintasunen bat sortu zaiolako edo onuradun izateko aukera galarazten duen beste edozein gorabehera izan duelako. Nolanahi, gorabehera hori laguntza eskuratu eta hurrengo bi hilen barruan gertatu bada egingo da ordezkapena, ez bestela.

3.– La Junta propondrá, junto con la relación de las 40 personas candidatas seleccionadas, en función de la puntuación obtenida e independientemente del Cuerpo al que opositaren, otra referida a los 10 solicitantes que hubieren obtenido las puntuaciones inmediatamente posteriores, como personas sustitutas para los supuestos de finalización, renuncia, incumplimiento, incapacidad sobrevenida o cualquier otro supuesto que implicare la pérdida de la condición de persona beneficiaria, siempre que se produjere en el plazo de dos meses desde la concesión de las ayudas.

4.– Ordezko izango diren 10 hautagai horien zerrenda merezimendu lehenetsien arabera lortu duten puntuazioaren hurrenkeran osatuko da.

4.– La relación de las 10 personas sustitutas se numerará según el orden de puntuación obtenida conforme a los indicados baremos de méritos preferentes.

5.– Deialdi honen bidez emango diren beketan bakanterik sortuko balitz, lehenengo ordezkoak eskuratuko du hutsik geratutako beka, 3. artikuluan ezarritako epea osatzeko falta den aldian.

5.– Producida una vacante en las becas concedidas en la presente convocatoria, se asignará a la primera persona sustituta de la relación con la duración que le restare al sustituido/a hasta alcanzar lo establecido en el artículo tercero.

Edonola ere, ekitaldiko aurrekontutik erabilgarri dagoenaren arabera izango du laguntza ordezkoak.

En cualquier caso, la asignación de dicha ayuda estará subordinada a las disponibilidades presupuestarias del ejercicio.

12. artikulua.– Bekak adjudikatzea.

Artículo 12.– Adjudicación de las becas.

1.– Hautaketa-batzordearen proposamena aztertu ondoren, Justizia Sailburuordetzak ebatziko du deialdiko bekak nori eman: nor hautatu duten, zer ordezko izango diren, eta, bakanterik balego, zer bakante diren. Sei hilabeteko epea izango du, gehienez, erabakia hartu eta jakinarazteko, agindu hau indarrean sartzen denetik hasita.

1.– Una vez analizada la propuesta de la Junta de Selección, la Viceconsejera de Justicia resolverá la convocatoria declarando las personas candidatas seleccionadas, sus sustitutos/as y, en su caso, las vacantes que se estimaren pertinentes. La resolución será dictada y notificada en un plazo máximo de seis meses a contar desde la entrada en vigor de la presente Orden.

Batzordeak epe horretan ez badu erabakirik adierazten, ezetsitzat joko dira eskabide guztiak. Ebazpen horren aurka, administrazio-bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio, hilabeteko epean, Lan eta Justizia Saileko sailburuari.

En caso de no resolverse de forma expresa en el plazo indicado, las solicitudes se entenderán desestimadas. Contra dicha resolución, que no agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada en el plazo de un mes ante la Consejera del Departamento de Trabajo y Justicia.

2.– Prozedurari buruzko ebazpena propio hautatu bakoitzari jakinarazteaz gain, aukeratutako hautagaien zerrenda, ordezkoen zerrenda eta, batere baldin badago, bakanteen zerrenda, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Justiziako sailburuordearen ebazpen bidez, bai eta emandako beka bakoitzaren zenbatekoa ere.

2.– Sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución del procedimiento, mediante resolución de la Viceconsejera de Justicia se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las personas candidatas seleccionadas, sus sustitutos/as y, en su caso, las vacantes, así como de las cuantías de las becas concedidas.

13. artikulua.– Beken baldintzak.

Artículo 13.– Condiciones de las becas.

1.– Karrera Judizial edo Fiskaleko edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko prestatzaile baten zuzendaritza izan beharko dute beken onuradunek.

1.– Las personas beneficiarias de la becas deberán disponer de la dirección de una persona preparadora que pertenecerán a la Carrera Judicial o Fiscal, o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia.

Prestatzailea beste kidego batekoa izan daiteke, baldin eta prestakuntza-prozesua gidatzeko merezimenduak dauzkala irizten bazaio. Horretarako, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak behar bezala arrazoitutako baimena eman beharko du.

La citada pertenencia podrá exceptuarse mediante autorización expresa y motivada de la Dirección de la Administración de Justicia, cuando se estimare que el personal preparador reúne méritos suficientes como para ser calificado como persona apta para dirigir el proceso preparatorio.

2.– Ezin da beka hau baliatu aldi berean beste bekaren bat edukiz gero, ez eta ordaindutako edozein zerbitzutan jardunez gero, non eta ez den Organo Judizialetan eta Fiskaltzan ordezko-zerbitzuren bat, hala bada, zerbitzua ematen duen bitartean bekaren dirua jasotzeko eskubidea etenda geratzeko eskatu beharko du onuradunak. Nolanahi, ezingo du sei hilabete baino gehiago egin zerbitzua ematen, bekak dirauen aldian.

2.– El disfrute de la beca es incompatible con la percepción de cualquier otra beca, estudios de postgrado de naturaleza análoga a esta materia, o con la realización de cualquier prestación de servicios remunerada, salvo que se trate del desempeño de labores de sustitución en Órganos Judiciales o en Fiscalía, en cuyo caso y previa solicitud se declarará la suspensión de la percepción de los derechos económicos que conlleva la beca durante el tiempo que dure tal prestación, que en ningún supuesto superará el plazo de 6 meses, durante el transcurso del disfrute de la beca.

3.– Beka etenda geratuko da, berdin-berdin, istripuagatik edo gaixotasun larriren batengatik onuraduna ezinduta geratzen bada; jakina, behar bezala egiaztatu beharko du ezintasun hori. Kasu honetan ere, goiko kasuan bezalaxe, sei hilabetez etengo da, gehienez, bekaren diru-iturria.

3.– Igual declaración de suspensión podrá efectuarse en caso de incapacidad sobrevenida por causa de accidente o enfermedad grave del beneficiario, siempre que se acredite debidamente y no supere el límite de tiempo establecido en el punto anterior.

4.– Epe hori pasatutakoan, oraindik ere beka etetea eragin zuten gorabeherek hor jarraitzen badute, bukatutzat emango da beka.

4.– Una vez transcurrido dicho plazo, si en uno u otro caso persisten las circunstancias que dieron origen a la suspensión de la beca, se considerará finalizada.

14. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de la persona beneficiaria.

1.– Beka onartzeaz bat, deialdi honetan jarritako arau guztien men geratzen da onuraduna; hori dela-eta, zehazki, 13. artikuluan azaldutako edozein gorabehera gertatuz gero, horren berri eman beharko du.

1.– La aceptación de la beca por parte de la persona beneficiaria implica la de todas las normas fijadas en la presente convocatoria y, en concreto, la de comunicar el sobrevenimiento de alguna de las circunstancias recogidas en el artículo 13.

Laguntza onartu egin dela ulertuko da, emakida-ebazpenaren jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera 15 egun pasa ondoren, onuradunak besterik adierazi ez badu.

La subvención se entenderá aceptada si, transcurridos 15 días desde el siguiente a la notificación de la Resolución de concesión, no se manifestara lo contrario por la persona beneficiaria.

2.– Karrera Judizialeko edo Fiskaleko kideek edo Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegokoek emandako prestaketa-ikastaroetara erregulartasunez eta aprobetxamenduz joatea, non eta ez daukan Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren baimena ez joateko.

2.– Asistir con regularidad y aprovechamiento a los cursos de preparación impartidos por miembros de la Carrera Judicial o Fiscal, o del Cuerpo de Letrados de la Administración de Justicia, salvo autorización de la Dirección de la Administración de Justicia.

3.– Honako deialdi honen ondoren egingo den lehen hautaketa-prozesuan parte hartzea, betiere gutxienez urtebeteko tartea baldin badago laguntzak emateko ebazpenaren argitalpen-dataren eta hautaketa-prozesuaren deialdiaren argitalpen-dataren artean.

3.– Participar en el primer proceso selectivo posterior a la presente convocatoria, siempre que medie al menos un año entre la fecha de publicación de la Resolución de concesión de las ayudas y la fecha de publicación de la convocatoria del proceso selectivo.

Ondorio horietarako, hautaketa-prozesuan parte hartu duela ulertuko da, prozesu horretako onartuen zerrendan badago eta azterketetara aurkeztu eta egiten baditu. Baldintza horiek egiaztatzeko, zuzenbidean legez onartuta dauden ziurtagiri edo egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

A estos efectos se entenderá como participación en el proceso selectivo a la inclusión en la lista de admitidos de la misma, así como la presentación y realización de los exámenes correspondientes, estas circunstancias quedaran acreditadas mediantes las certificaciones o justificantes legalmente admitidos en derecho.

Betiere, aurreko urteetan onuradun izan direnek ondorengo hautaketa-prozesuetan parte hartu beharko dute, puntu honen lehen paragrafoan aipatzen den urtebeteko epea igaro ez bada ere.

En todo caso, todas aquellas personas que hubieran resultado beneficiarias en años anteriores deberán participar en los procesos selectivos posteriores, aun cuando no hubiera transcurrido el plazo de un año al que se hace referencia en el párrafo primero de este punto.

Hautaketa-prozesu horietan parte hartzen dutenek ziurtagiri edo egiaztagiriak bidali beharko dituzte parte hartu duten hautaketa-prozesua egin eta berehala.

Los participantes en dichos procesos selectivos deberán remitir las certificaciones o justificaciones pertinentes inmediatamente después de la celebración del proceso selectivo en el que hubieran tomado parte.

4.– Hiru hilean behin, oposizioa prestatzen egindako gastuen justifikazio-memoria bidaltzea; prestatzaileak epe horretan egin dituen fakturak (jatorrizkoak nahiz kopia konpultsatuak) erantsi behar zaizkio memoriari.

4.– Remitir trimestralmente Memoria justificativa de los gastos realizados en la preparación de la oposición, adjuntando originales o copias compulsadas de las facturas emitidas durante dicho período por la persona preparadora.

5.– Dirulaguntza jasotzen duen bitartean gertatutako edozein gorabeheren berri ematea administrazioari.

5.– Comunicar a la Administración cualquier eventualidad que pudiere surgir durante el plazo de vigencia de la ayuda económica.

6.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen xedea fiskalizatzeko eskatutako informazio guztia ematea.

6.– Facilitar cuanta información le fuere requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

7.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura jasotzen diren laguntzen inguruan indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezartzen diren gainerako betebehar guztiak, eta, zehazki, 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazten dena (1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, laguntza eta dirulaguntza publikoen onuradunek dituzten betebeharrei buruzkoa, onartzen duena).

7.– Cuantas otras obligaciones se establecen en el ordenamiento jurídico vigente respecto a las ayudas percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y en particular, lo dispuesto en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, relativo a las obligaciones de los beneficiarios y beneficiarias de ayudas y subvenciones públicas, así como lo señalado en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

15 artikulua.– Onuradunen hiruhileko justifikazio-memoria aurkezteko lekua eta modua.

Artículo 15.– Lugar y modo de presentación de la memoria justificativa trimestral de las personas beneficiarias.

1.– Agindu honen 14.4 artikuluan aurreikusitako justifikazio-memoria aurrez aurre aurkez daiteke Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan, Justiziako Lurralde Kudeaketako Unitateetan, edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan, agiri normalizatuan, atal guztiak behar bezala beteta. Eredua euskadi.net egoitza elektronikoan argitaratuko da.

1.– La memoria justificativa prevista en el apartado 4 del artículo 14 de la presente Orden, podrá presentarse de forma presencial en las Oficinas de Atención Ciudadana, Unidades de gestión territorial de Justicia (EATs) o ante los órganos previstos en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos. El modelo se publicará en la sede electrónica de euskadi.net.

2.– Halaber, justifikazioak bitarteko elektronikoen bitartez aurkeztu ahal izango dira helbide honetan:

2.– Así mismo, las justificaciones podrán presentarse por medios electrónicos en:

https://euskadi.eus/nirekudeaketak

https://euskadi.eus/mi carpeta

16. artikulua.– Pertsona onuradunen jarraipena.

Artículo 16.– Seguimiento de las personas beneficiarias.

1.– Justizia Administrazioko Zuzendaritzak egingo die jarraipena laguntzen onuradunei. Horretarako, hiru hilez behingo txostena eskatuko die onuradunen prestatzaileei.

1.– La Dirección de la Administración de Justicia realizará el seguimiento de las personas beneficiarias de las ayudas; para ello solicitará un informe trimestral a las personas preparadoras de las mismas.

2.– Prestatzaileek, aldizka eskatzen zaien txostena egiteaz gain, eskatzaileen aprobetxamenduan gertatzen den edozein gorabeheraren berri eman beharko diote Justizia Administrazioko Zuzendaritzari.

2.– Sin perjuicio del informe que periódicamente se solicite a los preparadores/as, estos/as deberán comunicar a la Dirección de la Administración de Justicia cualquier eventualidad que pudiere surgir en el aprovechamiento de las personas beneficiarias de las ayudas.

17. artikulua.– Lehentasunezko destinoa eskatzea eta zerbitzu-ematearen iraupena.

Artículo 17.– Solicitud de destino preferente y duración de la prestación de servicios.

1.– Laguntzen onuradunek, oposizioa gainditu badute, Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren destinoak eskatu beharko dituzte lehentasunez.

1.– Las personas beneficiarias de las ayudas, que hubieran aprobado la oposición, deberán solicitar con carácter preferente aquellos destinos que se oferten en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Beste destino bat hautatuz gero, itzuli egin beharko dira kontzeptu hori dela-eta jaso diren laguntzak, hautaketa hori justifikatzen duen ezinbesteko arrazoi objektiborik ez badago behintzat.

La elección de otro destino dará lugar al reintegro de las ayudas percibidas por este concepto, salvo razones de fuerza mayor u objetiva que justifiquen dicha elección.

2.– Hautaketa-prozesua gainditu ondoren destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan lortuz gero, gutxienez bi urtez jardun beharko dute lanean autonomia-erkidegoan bertan, halabeharrak eraginda beste nonbait jardun beharra egokitzen ez bazaie behintzat.

2.– En el supuesto de haber superado el proceso selectivo y obtenido destino en la Comunidad Autónoma de Euskadi, deberán prestar servicios durante un período mínimo de dos años en el ámbito de la Comunidad Autónoma, salvo que causas ajenas a su voluntad se lo impidan.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento:

Jaso den laguntza agindu honetan aurreikusten ez diren jardueretarako erabiltzea osorik edo zati batean.

La aplicación total o parcial de la ayuda percibida para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

Agindu honetan ezartzen diren betebeharrak ez betetzea, edo, bestela, emakida-ebazpenean ezartzen diren betebeharrak ez betetzea.

El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o, en su caso, de las que se establezcan en la Resolución de concesión.

Hala badagokio, dirulaguntza likidatzeko ebazpenean ezartzen den zenbatekoa horretarako zehaztu den epean ez itzultzea.

La no devolución de la cuantía que, en su caso, se señale en la Resolución de Liquidación de la subvención, en el plazo para ello establecido.

Dirulaguntzen arloan bete beharreko bestelako edozein baldintza, eta, zehazki, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak bete beharko dira.

Cualquier otro de obligado cumplimiento en materia subvencional y concretamente las recogidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Ez-betetze horietako edozein gertatu dela egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio jasotako kopuruak, eta itzulketa egokia dela hitzartzen denetik ordainketa egin artean sortzen diren berandutze-interesak eskatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko araubide orokorra erregulatzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuari jarraikiz eta horietan zehaztutako baldintzen arabera.

2.– La constatación de la existencia de alguno de estos supuestos determinará, en los términos y previo cumplimiento de lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la obligación de reintegrar a la Tesorería General de Euskadi las cantidades percibidas más el interés de demora devengado desde el momento de pago hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen bidez iragarritako deialdia eta berau garatzeko jarduketak honako xedapen hauen mende egongo dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean oinarrizko araudi gisa ezarritakoaren mende eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren mende. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluak ezarritakoa aplikatuko zaie.

La convocatoria anunciada por esta Orden y las actuaciones para su desarrollo estarán sometidas a lo regulado con carácter de normativa básica en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones. Asimismo, les será de aplicación lo dispuesto en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Modu osagarrian aplikatuko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa.

Será de aplicación supletoria lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak agindu honek.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 2a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de septiembre de 2019.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común