Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena

N.º 185, lunes 30 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4432
4432

AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2019ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

ORDEN de 17 de septiembre de 2019, del Consejero de Cultura y Política Lingüística, por la que se establecen las bases reguladoras y se convocan, para el ejercicio 2019, subvenciones para la puesta en valor del patrimonio cultural marítimo.

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura-ondarearen arloko eskumen osoa bereganatu zuen, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babespean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikulua kontuan hartuta.

La Comunidad Autónoma del País Vasco, al amparo del artículo 148.1.16 de la Constitución y a tenor del artículo 10.19 del Estatuto de Autonomía, asumió la competencia exclusiva en materia de Patrimonio Cultural.

Eskumen hori baliatuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea onartu zen, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozedura bete behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak kultura-interesekoak direla deklaratzeko eta nola kudeatu behar den euskal kultura-ondarea sustapen-, kontserbazio- eta babes-arloei dagokienez.

En el ejercicio de tales competencias se aprueba la Ley 6/2019 de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco que rige los procedimientos de declaración de bienes de interés cultural de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como la gestión del Patrimonio Cultural Vasco en los aspectos de promoción, conservación, difusión y salvaguarda.

Gizartean, zabalagoa da ondarearen kontzeptua gaur egun eta, testuinguru horretan, zenbait eremu berri agertu dira, orain arte gutxitan aztertu direnak; areago, aipatutako legeak berak ere ez ditu eremu horiek modu generikoan jorratzen. Horregatik, joan den ekitaldian, itsas sektore tradizionalaren gainbehera eta ia desagerpena kontuan hartuta, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko laguntzen lehen deialdia egin zen. Ia desagertzear dagoen sektore bat da eta, paradoxikoa badirudi ere, antolatzen hasi da geratzen diren kultura horren arrasto bakanei babes teknikoa emateko eta bere horretan mantentzeko. Era berean, kultura-ondarean badago beste arlo bat, oraindik orain bazterrean egon dena, eta garrantzi handia hartzen ari dena: itsas ondarea. Hamarkadetan, arrantza-sektorea gainbehera etorri da nabarmen, eta, oro har, hala gertatu da itsasoarekin lotutako jarduera tradizional guztiekin ere. Gainbehera horrek berekin ekarri du kultura materialaren eta immaterialaren elementuen galera. Izan ere, oso gutxi dira ondare horretan egun mantentzen diren laginak, eta, are gutxiago, bizirik daudenak, eta, horregatik, beharrezkoa da erakundeen laguntza, maila guztietan, itsas kultura-ondarea babeste aldera.

En el contexto de la ampliación del concepto de patrimonio que en la sociedad se ha dado, han surgido algunos ámbitos nuevos que escasamente habían sido objeto de atención, y que incluso la propia ley mencionada los trata de una manera genérica. Por ello, el pasado ejercicio, en un contexto de decaimiento y práctica desaparición del sector marítimo tradicional se realizó la primera convocatoria de ayudas referidas a la puesta en valor del patrimonio cultural marítimo. Se trata de un sector en vías de total desaparición que, paradójicamente, ha empezado a organizarse para el apoyo técnico y mantenimiento de los pocos restos de esta cultura que quedan. Igualmente, ha cobrado fuerza un área del patrimonio cultural a la que hasta hace poco no se prestaba demasiada atención: el patrimonio marítimo. El fuerte declive ya de varias décadas del sector pesquero y, en general, de todas las actividades tradicionales relacionadas con el mar, ha provocado una perdida enorme de elementos de cultura material e inmaterial de este sector. De hecho, se puede calificar como de residuales las muestras de este patrimonio que actualmente se mantienen, más aún las vivas, lo que hace necesario el apoyo institucional en todos los órdenes, a fin de poder preservar este patrimonio cultural marítimo.

Hutsune hori eta Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen agindua betetzeko, agindu hau onartzen da, helburu hartuta dirulaguntza hauetarako deialdia egitea eta haiek eskatzeko eta ebazteko modua eta baldintzak arautzea, betiere horretara bideratutako diru-zenbatekoa kontuan hartuta. Izan ere, hala ezarrita dago sailak 2018-2020 aldirako duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta sailaren web-orrian argitaratuta dago, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/web01-s2kultur/eu/. Plana Kultura Sailaren 2019ko maiatzaren 6ko dirulaguntzen Urteko Planaren bitartez garatzen da.

A fin de cubrir este vacío y cumplir el mandato que de la Ley 6/2019 de Patrimonio Cultural Vasco emana se aprueba la presente Orden que tiene por objeto la convocatoria de estas subvenciones, así como la regulación del modo y condiciones en que las mismas podrán ser solicitadas y resueltas con cargo al importe consignado para tal finalidad. Todo ello tal y como se estable en el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento para el periodo 2018-2020, aprobado por el Consejero de Cultura y Política Lingüística y publicado en la web del Departamento, en la dirección http://www.euskadi.eus/plan-departamental/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-2018-2020/web01-s2kultur/es/, y que se desarrolla mediante el Plan Anual de subvenciones del Departamento de Cultura de 6 de mayo de 2019.

Hori guztia abenduaren 22ko 5/2017 Legean adierazitako aurrekontu-kredituaren barruan. 5/2017 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen ditu eta indarrean jarraitzen du 2019. urtean, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretu bidez onartutako aurrekontu-araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategineko IX. Tituluan (luzapen-erregimena) zehazten den moduan.

Todo ello dentro del crédito presupuestario recogido en la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018 que sigue vigente en el presente año 2019 según lo establecido en el Título IX (régimen de prórroga) del Texto Refundido de las disposiciones legales en materia de régimen presupuestario aprobado mediante Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo.

Hori dela eta, hau

Por ello,

XEDATZEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen helburua da dirulaguntzak emateko deialdi bat egitea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko itsas kultura-ondarearen ondasun higikor, higiezin eta immaterialak babesteko jarduerak sustatzeko, aintzat hartuta haien balio historikoa, etnografikoa, arkeologikoa edo soziala; agindu honen bidez, orobat, dirulaguntza horiek emateko araubidea ezartzen da.

La presente Orden tiene por objeto la convocatoria de subvenciones para promover las actividades de protección de bienes muebles, inmuebles e inmateriales que forman parte del patrimonio cultural marítimo del País Vasco, en base a su valor histórico, etnográfico, arqueológico o social, así como la fijación de su régimen de concesión.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 2.– Actividades subvencionables.

1.– Agindu honen babespean, laguntzak emango dira itsas ondarearen arloan kultura-balioa duten elementuak sustatzeko, sendotzeko, konpontzeko eta egokitzeko; jarduera horiek, betiere, bateragarriak izan behar dira elementu horien kultura-balioekin.

1.– Las ayudas al amparo de la presente Orden, están destinadas a elementos de valor cultural en el ámbito del patrimonio marítimo, que precisan actuaciones de fomento, consolidación, reparación y adecuación para su uso, siempre que estas sean compatibles con los valores culturales de los mismos.

2.– Bost dirulaguntza-lerrotan emango dira laguntzak, jarraian adierazten den bezala:

2.– Las ayudas se encuadran en las 5 líneas subvencionales que se indican a continuación:

1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu: honako hauek lagunduko dira diruz:

Línea 1: trabajos en embarcaciones de madera, al objeto de su musealización: serán subvencionables:

a) Esku hartzeko edo berritzeko lana egin aurretik irizpideak finkatzeko beharrezko diren azterlan edo analisiak.

a) Estudios y/o análisis necesarios para establecer criterios previos a su intervención o restauración.

b) Segurtasunerako eta sarbideetarako obrak edo elementuak, bai ontzi barrukoak bai sarbideetakoak.

b) Obras o elementos de seguridad y de acceso, tanto interior como de acceso a las embarcaciones.

c) Kartelak, panelak eta beste edozein informazio-mekanismo, interpretazioa egiteko beharrezkoa dena, baina ontziaren izaerarekin loturarik ez duena.

c) Cartelería, paneles y cualquier otro mecanismo expositivo necesario para la interpretación, y ajeno a la naturaleza de la embarcación.

d) Prest jartzeko lanak, gero erakusgai jarri ahal izateko.

d) Trabajos de puesta a punto para su exposición.

2. lerroa: egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

Línea 2: armado y puesta a punto de embarcaciones de madera para dar servicio al público.

a) Barne dira segurtasun- eta nabigazio-ekipamenduaren gastuak, bai eta ontziaren garrantzia azpimarratzeko egindakoak ere, halakorik balego.

a) Se incluyen gastos de equipamiento de seguridad y navegación, así como los de la puesta en valor propiamente dicha, si la hubiera.

b) Egiturazko lanak, nabigaziorako beharrezkoak direnak.

b) Obras estructurales necesarias para la navegación.

3. lerroa: lehorreko instalazioen garrantzia nabarmentzea: ontziolak, lonjak, portuko beste elementu batzuk eta egurrezko egitura txikiak, hala nola ontziralekuak. Jasota eta halakotzat balioetsita egon behar dute Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kultura-ondarearen katalogoetan. Honako hauek sartzen dira atal honetan:

Línea 3: puesta en valor de instalaciones de tierra: astilleros, lonjas, y elementos portuarios; y estructuras lígneas menores como embarcaderos. Incluidos y valorados como tal en los catálogos de patrimonio cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística. Se incluyen:

a) Aurretiazko azterlanak: historikoak, arkeologikoak edo ondarezkoak, esku-hartzerako irizpideak finkatzeko beharrezkoak direnak.

a) Estudios previos: históricos, arqueológicos y/o patrimoniales necesarios para establecer los criterios para la intervención.

b) Elementua balioestearekin bateragarriak ez diren elementu eta atalak kentzea.

b) Eliminación de elementos o partes incompatibles con la puesta en valor.

c) Zenbait eraikin erabiltzeko moduan jartzea. Proiektu teknikoak, obra-zuzendaritza eta instalazio orokorrak.

c) Puesta en uso de edificios. Proyectos técnicos, dirección de obras e instalaciones generales.

d) Kartelak, panelak eta instalazioak, egin beharreko balorazioari edo musealizazioari berez dagozkionak.

d) Cartelería, paneles e instalaciones propias de la puesta en valor o musealización a realizar.

e) Ez dira diruz lagunduko berritze- edo urbanizatze-lanak.

e) No se incluyen obras de restauración y urbanización.

4. lerroa: egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetan modu egonkorrean atrakatzeko gastuak eta ontziaren nabigaziorako baimenak barne. Egindako konponketak diruz lagunduko dira dirulaguntza ondasunaren ezaugarrietara egokitzen bada eta ondarearen balioak kaltetzen ez badira. Gainera, ontziek erregistratuta egon behar dute euskal portuetan, eta uretaratuta egon, edo 2019an uretaratzeko aurreikusita.

Línea 4: gastos de reparación y adecuación de embarcaciones de madera, incluyendo gastos de tramitación de licencias, gastos de los atraques estables en puertos vascos, y permisos de la embarcación para su navegación. Las reparaciones efectuadas serán objeto de subvención siempre y cuando esta se ajuste a las características del bien y no menoscabe los valores patrimoniales. Además, deben encontrarse registradas en puertos vascos y estar botados o tener previsión de hacerlo en el ejercicio 2019.

5. lerroa: elkarte edo erakunde publiko zein pribatuek egurrezko itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko antolatutako ekitaldiak: diruz lagunduko dira zenbait jarduera edo ekitaldi-atal, baldin eta zuzeneko lotura badute itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko lanarekin (ontzien kontzentrazioak, erakusketak, hitzaldiak, jarduera didaktikoak, argitalpenak...).

Línea 5: eventos realizados por asociaciones o entidades públicas o privadas para la puesta en valor del patrimonio cultural marítimo en madera: se subvencionarán las actividades o partes de los eventos directamente asociadas a la puesta en valor del patrimonio cultural marítimo (concentraciones de embarcaciones, exposiciones, conferencias, actividades didácticas, publicaciones...).

3.– Ez da dirulaguntzarik jasoko ikus-entzunezko ekipamendua, informatika-programak eta webguneak erosteko.

3.– Queda excluida la compra de equipamiento audiovisual, programas informáticos y webs.

4.– 1 eta 2. lerroak bateraezinak dira ontzi bakar baterako. Ontzi baterako bi lerroetara aurkeztuz gero, 1. lerrokoa izango lehentasunezkoa, eta bazter utziko da 2. lerrokoa, balioetsi gabe.

4.– Las líneas 1 y 2, son incompatibles entre sí para una misma embarcación. En caso de presentarse a ambas líneas una misma embarcación, se considerará prioritaria la encuadrada en la Línea 1, desechándose, sin valorar, la de la Línea 2.

5.– Deialdi honetan, gehienez hiru dirulaguntza emango zaizkio eskatzaile bakoitzari, dirulaguntzen lerro bakoitzean. Hiru eskaera baino gehiago eskatuz gero, puntuaziorik handiena lortzen duten hirurak baino ez dira aintzat hartuko, eta, berdinketa gertatuz gero, dirulaguntza handiena jasotzen duten hirurak.

5.– En ningún caso se concederán en la presente convocatoria más de tres subvenciones a un mismo solicitante, en una misma línea subvencional. En el caso de haberse presentado más de tres solo se estimarán las tres que resulten con una mayor puntuación, y, en caso de empate, las tres que supongan una mayor cantidad subvencionada.

3. artikulua.– Pertsona eta erakunde hartzaileak.

Artículo 3.– Personas y entidades destinatarias.

1.– Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek 4. lerroan; eta, lerro guztietan, haiek osatutako elkarteek, eta pertsona juridikoek, baldin eta helbidea EAEn badute, edo EAEn garatzen badituzte deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak, betiere hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz.

1.– Podrán concurrir a estas subvenciones las personas físicas en la Línea 4; y en todas las líneas las agrupaciones de las mismas y personas jurídicas, con domicilio en la CAPV, o que desarrollen las actividades objeto de subvención descritas en esta convocatoria en el ámbito de la CAPV, de conformidad con lo establecido en los apartados siguientes.

Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan.

En virtud de lo establecido en el artículo 11.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, también podrán acceder a la condición de beneficiario las agrupaciones de personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, las comunidades de bienes o cualquier otro tipo de unidad económica o patrimonio separado que, aun careciendo de personalidad jurídica, puedan desarrollar las actividades objeto de subvención.

Elkarteak badira (pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dute, eskabidean nahiz laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak exekuzioan zer konpromiso hartu duen bere gain eta haietako bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion, onuraduntzat joko baitira. Betiere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar da, nahiko ahalorde duena elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Elkarteak ezingo dira desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

Cuando se trate de agrupaciones de personas físicas o jurídicas, públicas o privadas sin personalidad, deberán hacerse constar expresamente, tanto en la solicitud como en la resolución de concesión, los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos, que tendrán igualmente la consideración de beneficiarios. En cualquier caso, deberá nombrarse un representante o apoderado único de la agrupación, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la agrupación. No podrá disolverse la agrupación hasta que haya transcurrido el plazo de prescripción previsto en el artículo 44 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Agindu honetako 2.2 artikuluko 1., 2., 3. eta 5. lerroetan deskribatutako jarduerei dagozkien dirulaguntzak pertsona juridiko pribatu zein publikoek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta artikulu horretan aipatu jarduerak burutzen badituzte.

2.– Para las subvenciones correspondientes a las actividades descritas en las líneas subvencionales 1, 2, 3 y 5 del artículo 2.2 de la presente Orden, podrán ser beneficiarias personas jurídicas, públicas o privadas, que realicen las actividades a las que se refiere el mismo.

3.– Agindu honetako 2.2 artikuluko 4. lerroan deskribatzen diren jarduerei dagozkien dirulaguntzak, berriz, pertsona fisiko edo juridikoek eskuratu ahal izango dituzte, publiko nahiz pribatu, baldin eta lerro horretan aipatutako jarduerak burutzen badituzte; baita nortasun juridikorik gabeko pertsona juridikoen elkarteek, publiko nahiz pribatuek, ondasun-erkidegoek edo izaera juridikorik gabeko bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereziek ere. Hori guztia ontziaren jabeak badira edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabetzaren gaineko baimena badute, agiri bidez justifikatua.

3.– Para las subvenciones correspondientes a las actividades descritas en la Línea 4 del artículo 2.2 de la presente Orden podrán ser beneficiarias personas físicas o jurídicas, públicas o privadas, que realicen las actividades a las que se refiere el mismo; así como las agrupaciones de personas jurídicas, públicas o privadas, comunidades de bienes o cualquier otro tipo de unidad económica o patrimonio separado carente de personalidad jurídica. Todo ello mientras sean propietarias de la embarcación, o tratándose de arrendatarios o titulares de otros derechos reales sobre los mismo, tengan autorización de la propiedad, justificada documentalmente.

4.– 3. lerroaren pertsona onuradunek diruz lagundutako elementuaren jabeak izan beharko dute edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabetzaren gaineko baimena izan beharko dute, agiri bidez justifikatua.

4.– Las personas beneficiarias de la Línea 3 deberán ser propietarias del elemento objeto de la subvención, o, tratándose de arrendatarios o titulares de otros derechos reales sobre los mismo, tener autorización de la propiedad, justificada documentalmente.

5.– 1. eta 2. lerroetan txertatutako elementuen kasuan, esku hartutako objektuaren jabetza egiaztatu beharko da edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabeen baimena izan beharko da, agiri bidez justifikatua. Museoek edo antzeko erakundeek egiaztatu beharko dute dagokion elementua erakundean gordailututako funtsen artean dagoela.

5.– En el caso de los elementos incluidos en las Líneas 1 y 2 se deberá acreditar la propiedad del bien objeto de intervención, o, tratándose de arrendatarios o titulares de otros derechos reales sobre los mismos, autorización de sus propietarios, justificada documentalmente. En el caso de museos o instituciones similares, será suficiente la acreditación de que el elemento en cuestión se encuentra entre los fondos depositados de su institución.

4. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzaileek eta ontziek bete beharreko baldintzak.

Artículo 4.– Requisitos de las personas o entidades solicitantes y de las embarcaciones.

1.– Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debekuetako bat ezarria duenak ezingo ditu deialdi honetako dirulaguntzak jaso. Baldintza hori bete beharko dute hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, baldintza betetzen dela egiaztatuko da bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

1.– Es requisito para acceder a las subvenciones objeto de esta convocatoria no hallarse incurso en ninguna de las prohibiciones del artículo 13.2 y 13.3 de la Ley General de Subvenciones. Lo es tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida, por lo que se verificará su respectivo cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar el pago.

2.– Halaber, eskatzaileek zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar dituzte, eta ordainduta eduki dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak, onuradun diren unetik dirulaguntzaren likidazioa egin arte. 3.1 artikuluan aipatzen diren elkarte eta erkidegoak osatzen dituzten kide guztiek bete beharko dute baldintza hori.

2.– Así mismo es requisito para acceder a las subvenciones objeto de convocatoria hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, así como en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, desde el acceso a la condición de beneficiario hasta la liquidación de la subvención. En el caso de las agrupaciones y comunidades a que se refiere el artículo 3.1, el requisito será exigido a todos los miembros que la compongan.

3.– Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, erregistro egokian inskribatuta egotea.

3.– Tener capacidad de obrar suficiente, y en el caso de las personas jurídicas, estar legalmente constituida e inscrita, cuando así corresponda, en el Registro pertinente.

4.– Ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskuratu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.

4.– No podrán acceder a las subvenciones objeto de la presente convocatoria quienes se encuentren sancionados administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni la que se halle incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, incluido lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– 1., 2. eta 4. lerroetako dirulaguntzak jasoko dituzten ontziek EAEko erakusketa-zentroetan egon beharko dute erakusgai; edo EAEko portuetan erregistratuta egon beharko dute.

5.– Previamente, todas las embarcaciones objeto de subvención de las líneas 1, 2, y 4 deben estar depositados en centros expositivos del País Vasco; o encontrarse registrados en puertos del País Vasco.

6.– 3. Lerroan diruz lagundu daitezkeen elementu guztiek Euskal Kultura Ondarearen katalogoetan jasota egon beharko dute, ondare horren parte diren aldetik.

6.– Todos los elementos susceptibles de ser subvencionados en la Línea 3 deben encontrarse en los catálogos de Patrimonio Cultural Vasco como parte integrante del mismo.

5. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 5.– Recursos económicos.

Baliabide ekonomiko hauek bideratuko dira 1. artikuluan adierazitako xedea lortzeko: berrehun mila (200.000) euro. Horietatik 1. lerrora bideratuko dira 50.000 euro. 2. lerrora beste 50.000 euro. 3. lerrora 50.000 euro. 4. lerroan 20.000 euro banatuko dira gehienez. Azkenik, 5. lerrora 30.000 euro bideratuko dira.

Los recursos económicos destinados a la finalidad prevista en el artículo 1 ascienden a doscientos mil (200.000) euros. De estos, se destinan para la Línea 1, 50.000 euros. Para la Línea 2, 50.000 euros. La línea 3 contará con 50.000 euros. La Línea 4 repartirá un máximo de 20.000 euros. Por último, para la Línea 5 se destinan 30.000 euros.

6. artikulua.– Dirulaguntzen gehieneko kopurua edo muga.

Artículo 6.– Límite o cuantía máxima de las subvenciones.

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren dirulaguntzen gehieneko muga hauxe izango da: diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren (BEZ barne) ehuneko berrogeita hamar (% 50), 1., 2. eta 3. lerroetan gehienez ere 30.000 euro. Bestalde, 4. eta 5. lerroetan aurreikusitako jarduerek 3.000 euro jasoko dituzte gehienez.

Las subvenciones que se concedan con arreglo a lo previsto en la presente Orden, tendrán como límite máximo el equivalente al cincuenta por cien (50%), IVA incluido, de la cuantía económica del presupuesto susceptible de ser subvencionado, en las Líneas 1, 2 y 3, con un máximo de 30.000 euros. Las actividades enmarcadas en las Líneas 4 y 5, recibirán un máximo de 3.000 euros.

7. artikulua.– Proiektuak gauzatzeko epea.

Artículo 7.– Plazo para realizar los proyectos.

Diruz lagundutako proiektuek hasita egon beharko dute, edo 2019ko ekitaldian hasi beharko dira, eta, beranduenik ere, 2019ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu beharko dira.

Los proyectos objeto de subvención deberán estar ya iniciados o iniciarse dentro del ejercicio 2019 y llevarse a cabo, como máximo, hasta el 31 de diciembre de 2019.

8. artikulua.– Bateragarritasuna.

Artículo 8.– Compatibilidad.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko eta pribatu batzuek xede bererako emandakoekin, bai eta onuradunak finantzaziorako lor litzakeen beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere, betiere batera eskuratutako diru-zenbatekoek gainditzen ez badute diruz lagundutako jardueraren kostu efektiboa. Kostu hori gainditzen bada, deialdi honen babespean emandako dirulaguntza murriztuko da gehiegizkoa den partea kenduta.

Las subvenciones que se concedan al amparo de la presente convocatoria serán compatibles con las que para la misma finalidad pudieran haber concedido o conceder otras Administraciones o entes públicos o privados, así como con cualesquiera otros ingresos o recursos que el sujeto beneficiario pudiera obtener para su financiación, siempre que el conjunto de las cantidades que se reciban no supere el coste efectivo de la actuación subvencionada. En caso de superarse dicho coste se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso el importe de la subvención concedida en virtud de la presente convocatoria.

9. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 9.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

1.– Las solicitudes podrán formularse en el plazo de un mes, a computar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden.

2.– Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak nahiz presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta gauzatzeko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan. Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez, prozedura administratiboaren edozein izapide egiteko.

2.– En virtud de lo dispuesto en el artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las personas físicas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos o presenciales. Las personas jurídicas, en cambio, estarán obligadas a relacionarse a través de medios electrónicos para la realización de cualquier trámite del procedimiento administrativo.

3.– Eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean; betiere, eskabide normalizatuaren bitartez, zeina osorik eta behar bezala bete beharko den (aipatu erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan).

3.– Las solicitudes podrán presentarse de forma presencial en la Dirección de Patrimonio Cultural, sita en la calle Donostia-San Sebastián número 1 (01010 Vitoria-Gasteiz), en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos) o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos.

Eskabideak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, euskadi.eus-en egoitza elektronikoan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan: http://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

Así mismo, las solicitudes podrán presentarse por medios electrónicos en la sede electrónica de euskadi.net y en los registros electrónicos del mencionado artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas: www.euskadi.eus/sede-electronica/

4.– Pertsona fisikoek, eskaera egiteko eta dokumentuak aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzen badute, ez dituzte nahitaez baliabide horiek erabili behar prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

4.– Para las personas físicas, el empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de: www.euskadi.eus/micarpeta

5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: www.euskadi.eus/servicios/1075802

5.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica: www.euskadi.eus/servicios/1075802

6.– Erakunde edo pertsona eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

6.– Las personas o entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

10. artikulua.– Erakunde edo pertsona eskatzaileen betekizunak egiaztatzea.

Artículo 10.– Acreditación de requisitos de la persona o entidad solicitante.

1.– Eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio organo emaileak ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Kasu horretan, eskatzaileak kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

1.– La persona solicitante podrá oponerse expresamente a que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social a través de certificados telemáticos, en cuyo caso el solicitante deberá aportar entonces las correspondientes certificaciones.

Pertsona juridikoen kasuan, Kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du haiek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las personas jurídicas se verificará automáticamente, por el órgano gestor.

Interesdunek, Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

En el supuesto de tributar en la Hacienda de Navarra, las personas interesadas deberán presentar certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias.

2.– Eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako betekizun hauek egiaztatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.6 artikuluari jarraituz:

2.– En aplicación del artículo 50.6 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, los siguientes requisitos:

– Adierazi beharko da helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik. Helburu bererako, beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik lortu ez bada, ez eta eskatu ere, horren berri ematen duen zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados. En el caso de no haberse solicitado ni obtenido otras subvenciones, ayudas o ingresos para la misma finalidad se habrá de presentar una declaración jurada indicando tal extremo.

– Eskaera egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

– No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Halaber, erakunde edo pertsona eskatzaileak adierazi behar du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

– Así mismo, la persona o entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

– Erantzukizunpeko adierazpenean, halaber, aditzera emango da eskatzaileak ez daukala ezarria Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debekurik.

– Del mismo modo, la declaración responsable contendrá una manifestación de no hallarse incursa en ninguna de las prohibiciones prevenidas en los artículos 13.2 y 13.3 de la Ley General de Subvenciones.

3.– Eskabideetan jasoko da laguntza eskatzen duen pertsonak berariaz uko egin dezakeela organo kudeatzaileak gainerako datuak edo agiriak lortu edo egiaztatzea, bide presentziala nahiz bide elektronikoa erabiltzen duenean, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenei kalterik egin gabe. Baimenik ematen ez bada, interesdunak dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du eta, hala egiten ez badu, dirulaguntza ukatu ahal izango zaio.

3.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante se oponga expresamente a que el resto de los datos o documentos necesarios sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, tanto cuando utilice el canal presencial como el electrónico, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública. El no consentimiento conllevará la obligatoriedad de la aportación de la documentación por parte del interesado, siendo su ausencia motivo de denegación de la subvención.

11. artikulua.– Proiektuari buruzko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 11.– Documentación que deberá acompañar a la solicitud relativa al proyecto.

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, betiere, eskabidearekin batera:

Documentación que deberá acompañar, en todos los casos, a la solicitud:

a) Diruz lagundu daitezkeen lerro guztietarako: jardueraren edo proiektuaren ahalik eta memoriarik xehatuena, ontziaren, eraikinaren edo jardueraren ezaugarriak argi eta garbi adieraziz. Memoria horretan berariaz jasoko dira diruz lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehieneko epeak; horiek, betiere, ez dira izango 2019ko abenduaren 31z geroztikoak.

a) Para todas las líneas subvencionales: memoria lo más detallada posible de la actividad o proyecto, con indicación clara de las características de la embarcación, edificio o actividad. En esta memoria se deberá consignar, de forma expresa, los plazos máximos de ejecución de la actividad subvencionada, no pudiendo estos superar el 31 de diciembre de 2019.

b) Diruz lagundu daitezkeen lerro guztietarako: proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, egoitza elektronikoan eta Kultura Ondarearen Zerbitzuan eskuragarri dagoen «Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa: www.euskadi.eus/servicios/1075802

b) Para todas las líneas subvencionales: presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto, según el modelo «Presupuesto de ingresos y gastos» disponible en la sede electrónica y en el Servicio de Patrimonio Cultural: www.euskadi.eus/servicios/1075802

c) 1., 2. eta 4. lerroetako elementuen kasuan, lehorrean baldin badaude eta nabigaziorako balio ez badute, esku-hartzearen xede den elementuaren gaineko jabetza egiaztatu beharko da; elementuen errentariek edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularrek, berriz, jabeen baimena aurkeztu beharko dute, agiri bidez justifikatua. Museoek edo antzeko erakundeek egiaztatu beharko dute dagokion elementua erakundean gordailututako funtsen artean dagoela.

c) Para los elementos incluidos en las Líneas 1, 2 y 4, que se encuentran en seco y no presentan navegabilidad; acreditación de la propiedad del bien objeto de intervención, o, tratándose de arrendatarios o titulares de derechos reales sobre los mismos, autorización de sus propietarios, justificada documentalmente. En el caso de museos o instituciones similares, será suficiente la acreditación de que el elemento en cuestión se encuentra entre los fondos depositados de su institución.

d) 1., 2. eta 4. lerroetan diruz lagundutako elementuen kasuan, horiek nabigazio-egoeran badaude, dagokien itsas kapitaintzaren erregistroaren kopia autentikoa edo ziurtagiria.

d) Para los elementos objeto de subvención en las Líneas 1, 2 y 4, que se encuentren en situación de navegación copia auténtica o certificado del Registro en la Capitanía Marítima correspondiente.

e) 3. lerroan txertatutako elementuen kasuan, esku hartutako objektuaren jabetza egiaztatu beharko da edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabeen baimena izan beharko da, agiri bidez justifikatua.

e) Para el caso de los elementos incluidos en la Línea 3, acreditación de la propiedad del bien objeto de intervención, o, tratándose de arrendatarios o titulares de otros derechos reales sobre los mismos, autorización de sus propietarios, justificada documentalmente.

f) Oro har, eskatutako dirulaguntzaren berme izango den beste edozein agiri, betiere dagokion ulermena eta balorazioa egiteko balio badu.

f) En general, cualesquiera otros que avalen la subvención solicitada y que puedan servir para la oportuna comprensión y valoración.

12. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Artículo 12.– Gestión de las ayudas.

Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio deialdi honetako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea.

Corresponderá al Director de Patrimonio Cultural la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

13. artikulua.– Dokumentazioa aztertzea eta akatsak zuzentzea.

Artículo 13.– Revisión de la documentación y subsanación de defectos.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskaera epe barruan eta behar bezala egin dela eta eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela.

1.– La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, verificará que la solicitud se ha realizado en plazo y forma, así como que ha sido acompañada de la documentación exigida.

2.– Eskabidea izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; hartarako, ebazpen bat emango da aldez aurretik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lege horren 14.2. eta 14.3 artikuluetan aipatzen diren pertsona juridiko edo pertsona fisikoen taldeetako batzuek modu presentzialean aurkezten badute eskabidea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesdunei eskatuko die akatsen zuzenketa bitarteko elektronikoz aurkez ditzaten. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

2.– En el supuesto de que se apreciase la falta de documentos requeridos para la admisión a trámite de la solicitud o defectos formales en aquellos, así como en el caso de que se observaran defectos en la documentación alegada para su valoración, se le requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición o decaída en su derecho al trámite, previa Resolución. En virtud de lo previsto en el artículo 68.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, si alguna persona jurídica, o agrupación de personas físicas, a las que hace referencia el artículo 14.2 y 14.3 de la ley presenta su solicitud presencialmente, la Dirección de Patrimonio Cultural requerirá al interesado para que la subsane a través de su presentación electrónica. A estos efectos, se considerará como fecha de presentación de la solicitud aquella en la que haya sido realizada la subsanación.

14. artikulua.– Balorazio Batzordea.

Artículo 14.– Comisión de Valoración.

1.– Dirulaguntzaren helburu diren jarduerak balioesteko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, 2.2 artikuluan adierazitako dirulaguntza-lerroei dagozkien prozeduretako bakoitzean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa errespetatuz). Eskaerak aurkezteko epea amaituta eta eskaerak onartu diren ala ez erabaki ondoren eratuko da batzorde hori, zeinak, ezarritako esleipen-irizpideak oinarri hartuta, dagokion proposamena igorriko baitio Kulturako sailburuordeari, hark ebatz dezan. Honako hauek osatuko dute batzordea:

1.– Para la valoración de las actividades para las que se ha solicitado subvención, una vez finalizado el plazo de presentación, se constituirá, en cada uno de los procedimientos relativos a las líneas subvencionales relacionadas en el artículo 2.2, una Comisión de Valoración (de conformidad con lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de mujeres y hombres), que, resueltas las cuestiones de admisión e inadmisión, en base a los criterios de adjudicación establecidos elevará la oportuna propuesta para la posterior resolución al Viceconsejero de Cultura, y que estará integrada por:

– Kultura Ondarearen zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak gertatuz gero, bere kalitate-botoaz ebatziko ditu.

– El Director de Patrimonio Cultural, o la persona en quien delegue, que ejercerá las funciones del Presidente de la Comisión de Valoración y dirimirá, con su voto de calidad, los empates que pudieran producirse.

– Euskal Kultura Ondarearen Zentroko arduraduna.

– La responsable del Centro de Patrimonio Cultural Vasco.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikari bat, Kulturako sailburuordeak izendatua. Batzordeko idazkaria izango da. Idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

– Un técnico/a de la Dirección de Patrimonio Cultural, nombrado por el Viceconsejero de Cultura, ejerciendo de Secretario/a de la Comisión. Corresponderá al Secretario velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado, certificar las actuaciones del mismo y garantizar que los procedimientos y reglas de constitución y adopción de acuerdos son respetados.

– Itsas kultura-ondarearen arloan entzute handia duten bi pertsona.

– Dos personas de reconocido prestigio en el mundo de la investigación del patrimonio cultural marítimo.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Balorazio Batzordearen osaera, hala ezarritako baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

La composición de la Comisión de Valoración se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo previsto en el artículo 49.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores del País Vasco.

2.– Balorazio Batzordeak, egoki deritzonean, proiektuari dagokion gai zehatz eta espezifikoan aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

2.– Cuando la Comisión de Valoración lo estime conveniente, podrá recabar la colaboración de personas asesoras, expertas conocedoras en la materia concreta y específica de que trate el Proyecto.

3.– Balorazio Batzordearen eraketa baliozkoa izan dadin, beharrezkoa izango da batzordeburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek, eta kideen erdiek parte hartzea, hara bertaratuta edo urrunetik.

3.– Para la válida constitución de la Comisión de Valoración se requerirá la asistencia presencial o a distancia del presidente y secretario/a, o quienes les suplan, y de la mitad, al menos, de sus miembros.

4.– Balorazio Batzordeko kideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

4.– Los miembros de la Comisión de Valoración deberán abstenerse y podrán ser recusados, en los términos previstos en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

5.– Prozedura bakoitzean, Balorazio Batzordeak, esleipen-irizpideak oinarri hartuta, ebazpen-proposamenak egingo dizkio Kulturako sailburuordeari, eta, haietan jasoko du zer dirulaguntza ematea proposatzen duen, honako hauek zehaztuta: onuradunen izenak, proiektuenak eta dirulaguntzen zenbatekoak. Onuraduna nortasun juridikorik gabeko elkarte bat baldin bada, adierazi beharko da, orobat, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartu duen konpromisoa, bai eta kide bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horretaz gainera, adierazi beharko du zer dirulaguntza ukatzea proposatzen duen eta zein diren horretarako arrazoiak.

5.– En cada uno de los procedimientos, la Comisión de Valoración, sobre la base de la aplicación de los criterios de adjudicación establecidos, elevará las correspondientes propuestas de resolución al Viceconsejero de Cultura, recogiendo en ellas las subvenciones que se propone conceder, con expresión de la identidad de las personas propuestas como beneficiarias, proyecto para cuya realización se propone la concesión y cuantía de la subvención; Si el sujeto beneficiario fuese una agrupación sin personalidad jurídica, se expresará además los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos. Asimismo, expresará las que se propone denegar, indicando los motivos de la denegación.

15. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 15.– Procedimiento de concesión.

Norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko:

Las subvenciones contempladas en esta Orden se otorgarán mediante el siguiente procedimiento de concurrencia competitiva:

– Behin eskabideak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, kasua bada, 13. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatutakoan, agindu honetan ezarritako betekizunak konplitzen dituzten jarduerak ebaluatuko ditu Balorazio Batzordeak, hurrengo puntuetan finkatzen diren irizpideekin bat etorriz.

– Una vez finalizado el plazo de presentación de solicitudes; sustanciado, en su caso, el trámite previsto en el artículo 13, las actividades presentadas que cumplan los requisitos establecidos en esta Orden serán evaluadas por la Comisión de Valoración atendiendo a los criterios que se fijan en los puntos siguientes.

– 1., 2., 3. eta 5. lerroetan, dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek gutxienez hirurogei (60) puntu lortu beharko dituzte ebaluazio-fasean. 4. lerroaren kasuan, gutxienez hamabost (15) puntu lortu beharko dira laguntzak jaso ahal izateko.

– Únicamente accederán a las ayudas, en las Líneas 1, 2, 3 y 5, aquellas actuaciones que hayan obtenido un mínimo de sesenta puntos (60 puntos) en la fase de evaluación. Para la Línea 4 se deberán obtener un mínimo de quince puntos (15), para acceder a las ayudas.

– Dirulaguntza-lerro bakoitzari esleitutako zuzkidura ekonomikoa nahikoa baldin bada hasiera batean kalkulatutako zenbatekoa estaltzeko, zenbateko horiei jarraituz emango dira dirulaguntzak, eta dagokion prozedura ebatziko da. Hala badagokio, 4. eta 5. lerroetan sobera geratutako saldoarekin 1., 2. eta 3. lerroetako hasierako zuzkidura handituko da. Era berean, 1., 2. eta 3. lerroetan soberako saldoa geratuz gero, soberakina gainerako lerroetara bideratuko da, 1. lerrotik hasita; hala eta guztiz ere soberako saldoa geratzen bada, 4. eta 5. lerroetara bideratuko da, hurrenkera horretan. Diruz lagundu daitezkeen 4. eta 5. lerroetako kantitateak 20.000 eta 30.000 euro baino handiagoak badira, hurrenez hurren, zenbateko horien murrizketa lineala egingo da, zuzkidura horiek dagokion estaldurarako nahikoak izan arte.

– Si la dotación económica asignada a cada línea subvencional alcanzase para dar cobertura a las cuantías inicialmente calculadas, se asignarán las subvenciones por el importe de las mismas y se dictará la correspondiente resolución del procedimiento. El saldo excedentario que pudiera darse en las Líneas 4 y 5 se destinará, en su caso, a incrementar la dotación inicial de las líneas 1, 2 y 3. Igualmente, en caso de excedente en alguna de las Líneas 1, 2 y 3, el sobrante se añadirá a las restantes comenzando desde la línea 1; si aun así se produjera un excedente se acumulará a las líneas 4 y 5, en dicho orden En caso de que las cantidades a subvencionar de las líneas 4 y 5 sobrepasen los 20.000 y 30.000 euros respectivamente euros asignados a este apartado se efectuará una reducción lineal de los respectivos montantes hasta que dichas dotaciones resulten suficientes para su cobertura.

16. artikulua.– Ebaluazio- eta hautaketa-irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de evaluación y selección.

Jarduketak lerro bakoitzean ebaluatu eta hautatuko dira, kasuan kasuko irizpideak kontuan hartuta.

La evaluación y selección de las actuaciones se efectuará en cada línea con sus correspondientes criterios.

I.– 1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu:

I.– Línea 1: trabajos en embarcaciones de madera, al objeto de su musealización:

a) Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik. Gehienez ere 50 puntu emango dira.

a) Calidad e interés de la actividad desde el punto de vista cultural. Se valorará hasta 50 puntos.

Jarraian zehazten den moduan ebaluatuko da jarduerarekiko interesaren balorazioa: museoetan eta atrakatze-egoeran dauden ontzietan egindako jarduerak: 50 puntu gehienez. Lehorreko erakusketa-zentroetan edo atrakatuta dauden ontzietan egindakoak, oraindik musealizatu gabe daudenean: 40 puntu gehienez. Musealizazio-prozesuan dauden ontziak: 30 puntu gehienez.

La valoración del interés de la actividad se evaluará de la manera que se especifica a continuación: en las actuaciones que afecten a embarcaciones musealizadas y en situación de atraque: hasta 50 puntos; embarcaciones que se encuentran en centros expositivos en seco o en situación de atraque, sin musealizar aún: hasta 40 puntos; embarcaciones en proceso de musealización: hasta 30 puntos.

b) Ontziaren antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

b) Se le otorgará un punto por cada década de antigüedad de la embarcación, hasta un máximo de 10 puntos.

c) Kontserbazio-egoeraren arabera 5 puntu emango dira gehienez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

c) Según el estado de conservación se darán hasta 5 puntos, con la siguiente consideración:

Egoera txarrean badago eta % 80tik gorako konponketak behar baditu: 1 puntu.

Mal estado, más de un 80% de reparación necesaria: 1 punto.

Egoera onargarrian badago eta % 50-80 arteko konponketak behar baditu: 3 puntu.

Estado aceptable, de un 50 a 80%de reparación necesaria: 3 puntos.

Egoera onean badago eta % 30-50 arteko konponketak behar baditu: 4 puntu.

Buen estado, desde un 30% a 50% de reparación necesaria: 4 puntos.

Egoera bikainean badago eta % 20tik beherako konponketak behar baditu: 5 puntu.

Excelente estado, menos de un 20% de reparación necesaria: 5 puntos.

d) Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

d) La valoración del estado original de la embarcación será merecedora de hasta 10 puntos. Recibirá hasta 10 puntos si conserva más del 60% de sus elementos originales. Hasta 6 puntos si mantiene más del 25% de sus elementos originales y hasta 2 puntos a los que mantengan menos del 25% de su estado original.

e) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

e) Se otorgarán hasta 10 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca y ha sido realizada en el País Vasco. Hasta 6 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca o ha sido realizada en el País Vasco; y 0 puntos si no se da ni uno ni otro caso.

f) Gehienez 15 puntu emango zaizkie, horien ezaugarriak direla-eta, ikono bat bihurtu diren eta kategoria guztiak gainditzen dituzten ontziei.

f) Se otorgarán hasta 15 puntos a la embarcación que por sus características sea un icono y exceda a toda categorización.

II.– 2. Lerroa: egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

II.– Línea 2: armado y puesta a punto de embarcaciones de madera para dar servicio al público.

a) Gehienez 70 puntu emango dira, jardueraren arabera. Gehienez 70 puntu emango dira ontziaren bitartez itsas kultura tradizionalarekin lotutako jarduerak egin badaitezke. Gehienez 50 puntu emango dira itsas edo kultura-jarduerekin lotutako jarduerak egiten badira; eta gehienez 35 puntu ontziak publiko orokorrarentzako zerbitzu orokorrak eskaintzen baditu.

a) Se otorgarán hasta 70 puntos dependiendo de la actividad que se realice. Hasta 70 puntos si la embarcación da servicio para la realización de actividades relacionadas con la cultura tradicional marítima. Hasta 50 puntos si se trata de actividades relacionadas con actividades marítimas o culturales; y hasta 35 si la embarcación da servicios generales a público general.

b) Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

b) Se le otorgará un punto por cada década de antigüedad, hasta un máximo de 10 puntos.

c) Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

c) La valoración del estado original de la embarcación será merecedora de hasta 10 puntos. Recibirá hasta 10 puntos si conserva más del 60% de sus elementos originales. Hasta 6 puntos si mantiene más del 25% de sus elementos originales y hasta 2 puntos a los que mantengan menos del 25% de su estado original.

d) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

e) Se otorgarán hasta 10 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca y ha sido realizada en el País Vasco. Hasta 6 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca o ha sido realizada en el País Vasco; y 0 puntos si no se da ni uno ni otro caso.

III.– 3. lerroa: lehorreko instalazioen garrantzia nabarmentzea: ontziolak, lonjak, portuko beste elementu batzuk eta egurrezko egitura txikiak, hala nola ontziralekuak.

III.– Línea 3: puesta en valor de instalaciones de tierra: astilleros, lonjas, elementos portuarios; y estructuras lígneas menores, como embarcaderos.

a) Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik. Eman beharreko guztizko puntuaziotik, 45 puntuko balorazioa emango zaio gehienez ere.

a) Calidad e interés de la actividad desde el punto de vista cultural. Se valorará hasta 45 puntos de la puntuación total a conceder.

Kalitatea handia: gehienez, 45 puntu.

Calidad alta: hasta 45 puntos.

Kalitate ertaina: gehienez, 30 puntu.

Calidad media: hasta 30 puntos.

Kalitate baxua: gehienez, 15 puntu.

Calidad baja: hasta 15 puntos.

b) Eskabideko helburu den proiektuaren edo ekimenaren ezaugarri teknikoak. Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie proposatutako ekimenarekin lortu nahi diren helburuak zehazten dituzten proiektuei eta proiektuaren garapen zehatza aurkezten dutenei, finkatutako helburuak erdiesteko egin behar diren obra motak adierazten badituzte, betiere.

b) Características técnicas del proyecto o iniciativa para la que se solicita. Se valorará hasta 40 puntos a aquellos proyectos que especifiquen los objetivos que se persiguen con la iniciativa propuesta y a los que presenten un desarrollo exhaustivo del proyecto, detallando los tipos de obras necesarios para alcanzar los objetivos fijados.

c) Jarduerak nolako zabalkundea eta hedapena duen kanpoan. Gehienez ere 15 puntu emango zaizkie EAEn oihartzun handia duten ekimenei; lurralde-mailako edo tokiko oihartzuna dutenei, berriz, 10 puntu gehienez.

c) Repercusión y difusión exterior de la actividad. Se valorará hasta 15 puntos de la puntuación total a conceder a aquellas iniciativas que tengan una amplia repercusión en la CAPV, seguidas de las que tengan repercusión a nivel territorial o local, con hasta 10 puntos.

IV.– 4. lerroa: egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak.

IV.– Línea 4: gastos de reparación y adecuación de embarcaciones de madera.

Diruz lagunduko dira laguntza hauen xede diren ontzietan egindako esku-hartze guztiak, baldin eta ondasunaren ondare-balioen aurkakoak ez badira:

Serán objeto de subvención, todas las intervenciones en las embarcaciones objeto de estas ayudas, siempre que la intervención a realizar no sea contraria a los valores patrimoniales del Bien:

a) Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

a) Se le otorgará un punto por cada década de antigüedad, hasta un máximo de 10 puntos.

b) Kontserbazio-egoeraren arabera 5 puntu emango dira gehienez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

b) Según el estado de conservación se darán hasta 5 puntos, con la siguiente consideración:

Egoera txarra: 1 puntu.

Mal estado: 1 punto.

Egoera onargarria: 3 puntu.

Estado aceptable: 3 puntos.

Egoera ona: 4 puntu.

Estado bueno: 4 puntos.

Egoera bikaina: 5 puntu.

Excelente estado: 5 puntos.

c) Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

c) La valoración del estado original de la embarcación será merecedora de hasta 10 puntos. Recibirá hasta 10 puntos si conserva más del 60% de sus elementos originales. Hasta 6 puntos si mantiene más del 25% de sus elementos originales y hasta 2 puntos a los que mantengan menos del 25% de su estado original.

d) Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

d) Se otorgarán hasta 10 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca y ha sido realizada en el País Vasco. Hasta 6 puntos si se trata de una tipología de embarcación vasca o ha sido realizada en el País Vasco; y 0 puntos si no se da ni uno ni otro caso.

e) Gehienez 15 puntu emango zaizkie, horien ezaugarriak direla-eta, ikono bat bihurtu diren eta kategoria guztiak gainditzen dituzten ontziei.

e) Se otorgarán hasta 15 puntos a la embarcación que por sus características sea un icono y exceda a toda categorización.

V.– 5. lerroa: elkarte edo erakunde publiko nahiz pribatuek egindako ekitaldiak.

V.– Línea 5: eventos realizados por asociaciones o entidades públicas o privadas.

Diruz lagundu ahal izango dira elkarte edo erakunde publikoek nahiz pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan egindako jarduerak eta ekitaldiak.

Serán objeto de subvención las actividades y eventos realizados en la Comunidad Autónoma Vasca por asociaciones o entidades públicas o privadas.

a) Gehienez 70 puntu emango dira, antolatuko den ekitaldiaren arabera. Horrela, gehienez 70 puntu emango dira dirulaguntza jasoko duen ekitaldiak hiru baldintza hauek betetzen baditu.

a) Se otorgarán hasta 70 puntos dependiendo del tipo de evento a realizar. Así se otorgarán hasta 70 puntos si el evento objeto de subvención cumple estas tres condiciones.

– Ekitaldiak euskal itsas tradizioaren defentsan edo dibulgazioan oinarritzen badira (erakusketak, agerraldiak, hitzaldiak...).

– Tratarse de eventos enmarcados en la defensa o divulgación de la tradición marítima vasca (exposiciones, demostraciones, conferencias...).

– Itsas jarduerarekin lotutako jarduera multzo handiago baten barruan txertatuta badago.

– Incluirse dentro de un grupo más numeroso de actividades relacionadas con la actividad marítima.

– Oraindik erabili egiten diren ontzi tradizionalen multzo bat gaineratzen badute.

– Incluir una concentración de embarcaciones tradicionales en uso.

Gehienez 60 puntu emango dira hiru baldintza horietatik bi betetzen badira edo ontzi tradizionalen multzo bat bada, eta gehienez 50 puntu horietako bat betetzen bada (dagoeneko baloratuta dauden multzoen kasuan salbu).

Se otorgarán 60 puntos si cumple dos de las tres condiciones, o si se trata de una concentración de embarcaciones tradicionales y hasta 50 puntos si cumple una de ellas (a excepción de las concentraciones ya valoradas).

b) Gehienez 15 puntu emango dira, ekitaldiaren iraupenaren arabera. Gehienez 15 puntu emango dira ekitaldiak astebete edo gehiago irauten badu, eta gehienez 10 puntu bi eguneko edo gehiagoko iraupena badu; bestalde, 5 puntu emango dira ekitaldiak egun bateko iraupena badu.

b) Se otorgarán hasta 15 puntos dependiendo de los días de duración del evento. Hasta 15 puntos si la duración es de una semana o más; hasta 10 puntos si es de dos o más días de duración; y hasta 5 puntos, si es un evento de un día de duración.

c) Jarduerak nolako zabalkundea eta hedapena duen kanpoan. Gehienez ere 15 puntu emango zaizkie EAEn oihartzun handia duten ekimenei; lurralde-mailako edo tokiko oihartzuna dutenei, berriz, 10 puntu gehienez.

c) Repercusión y difusión exterior de la actividad. Se valorará hasta 15 puntos a aquellas iniciativas que tengan una amplia repercusión en la CAPV, las que tengan repercusión a nivel territorial o local recibirán hasta 10 puntos.

17. artikulua.– Balorazio- eta kuantifikazio-irizpideak.

Artículo 17.– Criterios de valoración y cuantificación.

1.– Ebaluazio- eta hautaketa-fasea bukatu ondoren esleituko zaizkie deialdi honetako dirulaguntzak hautatutako proiektuei, 2. artikuluan ezarritako lerroetako bakoitzean.

1.– La adjudicación de las subvenciones objeto de convocatoria se realizará, para los proyectos seleccionados una vez substanciada la respectiva fase de evaluación y selección, en cada una de las líneas establecidas en el artículo 2.

2.– Pertsona onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa zehazte aldera, dirulaguntza-lerro bakoitzean kalkulatuko da hasiera batean eman beharreko zenbatekoa, 6. artikuluan adierazitako gehieneko muga errespetatuta, eta balorazio-fasean lortutako puntuazioaren proportzioan.

2.– Al efecto de determinar la cuantía correspondiente a cada persona beneficiaria se procederá, en cada línea subvencional, a calcular, dentro del respeto del importe máximo que posibilita el artículo 6, y en proporción a la puntuación obtenida en la fase de valoración, el importe inicial a conceder.

1., 2. eta 3. lerroetako dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa finkatzeko, Epaimahai Kalifikatzaileak deialdiari zuzendutako gehieneko diru kopuru osoaren hainbanaketa egingo du artikulu honetako 15. lerrokadan aipatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskabideen artean, betiere jarraian zehazten diren formulak aplikatuaz:

Para la determinación del importe de la subvención de las Líneas 1, 2 y 3, el Tribunal Calificador procederá al prorrateo del importe global máximo destinado a la convocatoria entre las solicitudes que hayan obtenido por lo menos la puntuación mínima mencionada en el artículo 15, mediante la aplicación de las fórmulas que se señalan a continuación:

a) Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean hasieran proposatutako zenbatekoa. Formula hau erabiliko da horretarako:

a) El mencionado prorrateo se realizará en función de la puntuación obtenida y el importe inicialmente propuesto en cada caso, utilizándose para ello la fórmula siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

non,

siendo,

Si = eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

Si = Importe de la subvención a conceder.

Ei = kasu bakoitzean hasieran proposatutako laguntzaren zenbatekoa.

Ei = Importe de la subvención inicialmente propuesto en cada caso.

Pi = programa edo jarduera bakoitzari Batzordeak esleitutako puntuazioa.

Pi = Puntuación otorgada por el Tribunal a cada programa o actividad.

b) Baldin eta aurreko apartatuan ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen baturak aurrekontu-muga gainditzen badu, formula honen bidez zehaztuko da kasu bakoitzean eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa:

b) En el supuesto de que la suma de los importes de las subvenciones calculadas mediante el procedimiento mencionado en el apartado anterior excediera el límite presupuestario, el importe de la subvención a conceder en cada caso, y según cada apartado del artículo 2.2, vendría determinado por la fórmula siguiente:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

non,

siendo,

S’i = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa.

S’i = Importe definitivo de la subvención correspondiente a cada programa o actividad.

D = Dirulaguntzaren helburu diren programa edo jardueren artean banatu beharreko zenbatekoa.

D = Importe a repartir entre todos los programas o actividades objeto de subvención.

Si = Aurreko formularen arabera programa edo jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren hasierako zenbatekoa.

Si = Importe inicial de la subvención correspondiente a cada programa o actividad, calculado en función de la fórmula anterior.

18. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazpen- eta jakinarazpen-epeak, jakinarazteko eta argitaratzeko moduak.

Artículo 18.– Gestión, resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y de publicidad.

1.– Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Kulturako sailburuordeari dagokio, balorazio-batzordeak proposatuta, pertsona interesdunek planteatu dituzten gai guztien gainean ebaztea.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán, en cada línea de ayudas objeto de convocatoria, a través del correspondiente procedimiento, cuya respectiva resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las personas interesadas, corresponde, a propuesta de la Comisión de valoración, al Viceconsejero de Cultura.

2.– Esleipen-prozedura bakoitzean hartutako den ebazpenak zehaztutako du eskatutako dirulaguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: pertsonaren edo erakunde onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua eta emandako zenbatekoa. Nortasun juridikorik gabeko elkarteak badira, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa adierazi beharko dira.

2.– La resolución que se adopte en cada procedimiento de adjudicación determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras la identidad de la persona o entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado y el importe concedido. Si el sujeto beneficiario fuese una agrupación sin personalidad jurídica, se expresará además los compromisos de ejecución asumidos por cada miembro de la agrupación, así como el importe de subvención a aplicar por cada uno de ellos.

Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasuna eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

En el caso de las denegadas recogerá: la identidad de la persona o entidad solicitante y los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Aurreko lerrokadan aipatzen den ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

3.– La resolución a la que se refiere el párrafo anterior no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie ebazpena, eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egin zaion jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, jakinarazpen-ondoreetarako.

4.– Sin perjuicio de la notificación de la Resolución a quien solicite las ayudas, la resolución se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco. En todo caso se tomará como fecha de notificación la de aquella que se hubiera producido en primer lugar, surtiendo los efectos de la notificación.

5.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori igarota aurreko paragrafoan ezarritako jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

5.– El plazo máximo para resolver el respectivo procedimiento y notificar lo resuelto será de cuatro meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual sin haberse efectuado la publicación establecida en el apartado anterior, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

6.– Dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

6.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones previstas en la presente Orden quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación. Si el procedimiento concluyese con la inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, y este no se efectuase en el plazo voluntario para el pago, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de beneficiario.

19. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 19.– Obligaciones de las personas o entidades beneficiarias.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte agindu honetan zehaztu eta arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek:

Las personas o entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas y reguladas en la presente Orden deberán cumplir, en todo caso, las siguientes obligaciones:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención, las personas o entidades beneficiarias no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Helburua betetzea, proiektua exekutatzea edo jarduera gauzatzea, dirulaguntzaren oinarri diren aldetik.

2.– Cumplir el objetivo, ejecutar el proyecto o realizar la actividad en que se fundamenta la concesión de la subvención.

3.– Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

3.– Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

4.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu direla, beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emanak, hala gertatuz gero.

4.– Comunicar a la Dirección de Patrimonio Cultural la obtención de subvenciones, ingresos o recursos para la misma finalidad procedente de cualquier administración o entes tanto públicos como privados.

5.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu dela, hala gertatzen denean. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren exekuzioan atzerapenak eragin ditzaketen jazoerak edo egoerak, baldin eta proiektua exekutatzeko ezintasuna badakarte.

5.– Comunicar a la Dirección de Patrimonio Cultural la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención. En especial, será obligatorio comunicar, a la mayor brevedad posible, cualquier circunstancia o hecho que provoque un retraso en la ejecución de las actividades subvencionadas que vaya a derivar en la imposibilidad de ejecución del proyecto.

6.– Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak egiten ari direla eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta, orobat, haiek dituzten ikuskatze-, jarraipen-, egiaztapen- eta kontrol-ahalmen zein -funtzioei men egitea.

6.– Facilitar a la Dirección de Patrimonio Cultural, así como a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, la información que les sea requerida en el ejercicio de sus funciones, respecto de las subvenciones percibidas, así como someterse a sus funciones o facultades de control, comprobación, seguimiento e inspección de las actividades subvencionadas.

7.– Diruz lagundutako jarduerarekin lotuta sor litezkeen karteletan, testuetan edo inprimatutako beste edozein bitarteko erreal edo birtualetan, adierazi beharko da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela, eta, gainera, sailaren logotipo ofiziala jaso beharko da haietan.

7.– Incorporar en los carteles, textos o cualquier medio impreso real o virtual, que pudieran surgir de la actividad aquí subvencionada, la mención de que ha sido subvencionada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco e incluir el logo oficial del Departamento.

8.– Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean (bereziki, 14. eta 46. artikuluetan) jasotako beste edozein betebehar, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko (hura garatzen duen Erregelamendua onartzen duena) 68. artikulutik eratorritako betebeharrak ere.

8.– En general cualquier otra obligación contenida en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda del País Vasco, aprobada mediante el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y las recogidas en de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en especial las del artículo 14 y 46; así como las obligaciones derivadas del artículo 68 del real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento que la desarrolla.

20. artikulua.– Azpikontratazioa.

Artículo 20.– Subcontratación.

Onuradunak diruz laguntzen den jardueraren % 100 azpikontratatu ahal izango du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

El beneficiario podrá subcontratar hasta el 100% de la realización de la actividad subvencionada, resultando de aplicación a la subcontratación lo previsto en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

21. artikulua.– Dirulaguntza jaso duten jardueren kontrola eta jarraipena.

Artículo 21.– Control y seguimiento de las actividades subvencionadas.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egingo du diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik.

La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, como órgano de gestión de la presente Orden, velará por el control y seguimiento de las actividades subvencionadas.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki jotzen dituen ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

A tal efecto, y sin perjuicio de las facultades que legalmente corresponden a otras entidades y organismos públicos, corresponderá a la Dirección de Patrimonio Cultural Vasco la realización de cuantas inspecciones y comprobaciones estime oportunas o necesarias en orden a garantizar la correcta ejecución de las actividades subvencionadas.

22. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

Artículo 22.– Pago de la subvención.

1.– Ordainketa bakar batean ordainduko dira agindu honen kargura emandako dirulaguntzak. Aurretik, betiere, justifikatu beharko da diruz lagundutako jarduera gauzatu dela, bai eta zer kostu izan duen ere, 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

1.– Las subvenciones concedidas con cargo a la presente Orden serán abonadas mediante un único libramiento, previa justificación de la realización de la actuación subvencionada y su efectivo costo, conforme a lo establecido en el artículo 24.

Ez da inolako ordainketarik egingo, onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución de procedencia de reintegro.

2.– Erregistratu gabe egonez gero Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota erregistro horretan dauden bankuko datuak aldatu nahi izanez gero, herritarrei arreta emateko bulegoetan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez erregistratu daiteke edo datuak aldatu, edo, bestela, era hauetako batean:

2.– En caso de no estar registrado o querer modificar los datos bancarios existentes en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía este registro o modificación se puede realizar mediante el impreso disponible en las oficinas de atención ciudadana o:

– bide presentzialean: honako helbide honetan dagoen inprimaki-eredua aurkeztuta:

– por canal presencial: formulario según modelo establecido en:

https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-sede/eu/

https://www.euskadi.net/y22-izapide2/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

– bide elektronikoa erabilita: https://www.euskadi.eus/web01-sede/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

– por canal electrónico: https://www.euskadi.net/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/regtelter_infor/es_rtt/infor_rtt.html

23. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.

Artículo 23.– Gastos subvencionables.

1.– Agindu honen ondorioetarako, baldintza hauek betetzen dituzten gastuak lagunduko dira diruz: diruz lagundutako jardueraren izaerarekin nabarmen lotuta egotea, erabat beharrezkoak izatea eta 7. artikuluan ezarritako epean gauzatzea, betiere agindu honetako 2. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta.

1.– A los efectos de esta orden, se consideran gastos subvencionables aquellos que de manera indubitada respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, resulten estrictamente necesarios y se realicen en el plazo establecido en el artículo 7, teniendo en cuenta, en todo caso, lo establecido en el artículo 2 de la presente Orden.

2.– Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak baino handiagoa denean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu obrarako edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Aurkeztutako eskaintzen artetik bat aukeratzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

2.– Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo 3 ofertas de diferentes proveedores con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra o la prestación del servicio. La elección entre las 3 ofertas presentadas, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

3.– Betiere, honako hauek aplikatuko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa.

3.– En todo caso, será de aplicación lo previsto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el artículo 83 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento que la desarrolla.

24. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 24.– Justificación de la subvención.

1.– Pertsona fisikoek modu presentzialean aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean (aipatu erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan). Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez, dirulaguntza justifikatzeko.

1.– Las personas físicas podrán presentar la documentación justificativa de forma presencial en la Dirección de Patrimonio Cultural, sita en la calle Donostia-San Sebastián número 1 (01010 Vitoria-Gasteiz), en Zuzenean, en los registros auxiliares de la CAPV (recogidos en el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus Organismos Autónomos) o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. Las personas jurídicas deberán utilizar obligatoriamente medios electrónicos para la justificación de la subvención.

Justifikazio-agiriak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, http://www.euskadi.net/nirekudeaketak webgunearen bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan.

Así mismo, la documentación justificativa, podrá ser presentada por medios electrónicos a través de http://www.euskadi.net/misgestiones y en los registros electrónicos del mencionado artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, laguntza eragin duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

2.– Para la justificación de la subvención concedida, la entidad o persona beneficiaria deberá presentar la documentación que acredite que se ha realizado la actividad que motivó la subvención y de los gastos ocasionados por el mismo, y como mínimo la siguiente:

a) Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak: egindako jarduerari buruzko memoria, ahalik eta zehatzena eta argazkiak txertatuz; ziurtagiri teknikoa, egindako obra edo jarduera zehaztuta.

a) Justificantes de la actividad realizada: memoria de la actividad realizada, lo más detallada posible, incluyendo fotografías; certificación técnica en la que se detalle la obra o actividad realizada.

b) Gastu guztiak justifikatzeko agiriak, jarraian zehazten denarekin bat datozenak:

b) Justificantes del total de los gastos realizados de conformidad con lo que a continuación se señala:

– Izandako gastuen fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan baliozkoak direnak edo administrazio-efikazia dutenak. Modu korrelatiboan zerrendatuta. Denak ere diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuei dagozkienak izango dira, eta haien zenbatekoak egindako gastuaren bestekoa izan beharko du. Ezohiko formatua edo formatu txikia duten ziurtagiriak badira (tiketak eta abar), horien fotokopiak erantsi beharko dira DIN A-4 formatuan, zenbatuta eta fakturazioari dagokion zenbaki berarekin.

– Facturas de gastos originados y demás documentos con valor probatorio equivalente, con validez en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa. Numerados de forma correlativa Todos ellos correspondientes a gastos con motivo de la realización de la actividad subvencionada por una cuantía equivalente al importe total del gasto efectuado. En caso de ser justificantes de formato no habitual o pequeño (tickets, etc), deberán adjuntarse fotocopias de los mismos en composiciones DIN A-4, numerados y con el mismo número correspondiente a la facturación los mismos.

c) Zinpeko adierazpen bidez, dirulaguntza jaso duen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena, espresuki adieraziz erakunde publiko nahi pribatuetatik jasotako laguntzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntza barne dela. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntzaz gainera ez bada bestelako laguntzarik jaso, hori adierazten duen ziurtagiri bat atxikiko da.

c) Mediante declaración jurada, balance definitivo lo más desglosado posible de gastos e ingresos de la actividad subvencionada, haciendo mención expresa de las ayudas recibidas tanto de instituciones públicas como privadas e incluyendo la ayuda otorgada por el Departamento de Cultura y Política Lingüística. En el caso de no haberse recibido ayuda alguna diferente a la del Departamento de Cultura y Política Lingüística, se adjuntará certificación de tal extremo.

d) Onuraduna beste administrazio publiko bat denean, organo eskudunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du, emandako dirulaguntzaren helburua bete dela adierazteko eta hartarako erabilitako zenbatekoak zehazteko.

d) Cuando la entidad beneficiaria sea otra Administración Pública, además deberá aportarse certificación del órgano competente, en la que conste el cumplimiento del objeto y la finalidad de la subvención concedida y los importes destinados al efecto.

e) Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia horiek aurkeztu beharko dira, lehenago aurkeztu ez badira.

e) En aquellos casos en que la actuación subvencionada precise de licencias o autorizaciones, y junto con la solicitud de ayuda únicamente se hubiere acompañado acreditación de haber sido solicitadas, deberán presentarse las licencias definitivas otorgadas, salvo que hayan sido aportadas en algún momento anterior.

3.– Diruz lagundutako proiektuak 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen justifikatu beharko dira.

3.– Los proyectos subvencionados deberán ser justificados, como máximo: antes del 15 de enero de 2020.

4.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

4.– En todo caso, para la justificación de los gastos subvencionables será de aplicación lo previsto en el artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

25. artikulua.– Dirulaguntzaren likidazioa.

Artículo 25.– Liquidación de la subvención.

1.– Helburua eta irizpideak.

1.– Objeto y criterios.

Behin betiko likidazio-ebazpena emango da, hain zuzen ere emandako dirulaguntza egokitzeko benetan garatutako proiektuaren dimentsiora. Justifikatutako diru-zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontua baino handiagoa izateak ez du emango eskubiderik hasieran onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzeko.

Con el fin de ajustar la subvención que se haya reconocido a lo efectivamente desarrollado se emitirá resolución de liquidación definitiva. Bajo ninguna circunstancia la justificación de un gasto superior al presupuesto inicialmente presentado dará derecho a incremento alguno en la subvención inicialmente reconocida.

2.– Prozedura.

2.– Procedimiento.

a) Behin aztertuta dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak, egokitzat jotzen badira, murrizketa egin beharra dagoenean ordaindu beharreko zenbatekoa ordainduko da.

a) Una vez analizada la documentación remitida a los efectos de justificación de la subvención, y entendiéndose correctamente justificada, se procederá al pago de la nueva cantidad resultante de los supuestos en que cabe realizar una minoración.

b) Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta dirulaguntzaren xedea bete dela ikusten denean, dirulaguntza emateko hasierako ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan dena baino txikiagoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako sarrera edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.

b) Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido su objeto, cuando los costes reales hayan sido inferiores a lo presupuestado, o se haya obtenido otra subvención, ayuda o ingreso concurrente por parte de otra entidad pública o privada que lleve a la superación de los límites establecidos, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución inicial de concesión de subvenciones.

c) Salbuespeneko kasuetan, jardueraren ez gauzatze partzialak onartu ahal izango dira, betiere diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera xedaturiko jarduketa bat dela egiaztatzen bada eta xede-jarduera eskaeran aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 75era iristen bada. Kasu horretan, emakidaren ebazpena aldatuko da, eta emandako zenbatekoa txikiagotu egingo da, azken aurrekontuari dagokionez justifikatutako kantitatearen proportzio berean.

c) Excepcionalmente, podrán admitirse incumplimientos parciales de la ejecución de la actividad, siempre que se acredite una actuación inequívocamente tendente a la satisfacción de los objetivos y compromisos de la actividad subvencionada y el grado de cumplimiento de la actividad alcance, como mínimo, el 75% del presupuesto correspondiente a la totalidad de la actividad presentada en la solicitud. En este caso, procederá la modificación de la Resolución de concesión, minorando el importe finalmente concedido en la proporción de la cantidad efectivamente justificada con respecto al presupuesto total.

d) Ebazpenaren terminoak aldatu egingo dira likidazioaren Ebazpenean, baldin eta dirulaguntza osorik ezeztatzea bidezkoa bada edo agindu honetako 26. artikuluan zehaztutako kasuetan.

d) Los términos de dicha Resolución serán igualmente modificados en la Resolución de liquidación, cuando proceda la revocación de la subvención y en los casos señalados en el artículo 26 de esta Orden.

26. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 26.– Incumplimientos.

1.– Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat, EONALTBren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

1.– Constituirán supuestos de incumplimiento, de acuerdo a los artículos 53 del TRLPOHGPV y al 37 de la Ley General de Subvenciones:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

a) La aplicación total o parcial de las subvenciones percibidas para actividades distintas de las previstas en la presente Orden.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden o, en su caso, de las que se establezcan en el acto de concesión.

c) Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea; batik bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutako ez-betetzeak.

c) Cualquier otra que por así establecerlo con carácter general cualquier otra disposición en materia subvencional, en especial los supuestos de incumplimiento regulados en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere bi arau hauen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

2.– La constatación de la existencia de alguno de los supuestos contemplados en el número anterior del presente artículo determinará, en los términos y previo el cumplimiento de lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora en materia de subvenciones que procedan.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.

Cláusula informativa en materia de protección de datos de carácter personal.

– Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

– Responsable: Departamento de Cultura y Política Lingüística; Dirección de Patrimonio Cultural.

– Xedea: Itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko dirulaguntzak kudeatzea.

– Finalidad: gestión de las subvenciones destinadas a la puesta en valor del patrimonio cultural marítimo.

– Legitimazioa: Interes publikoko edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoei loturiko egitekoren bat gauzatzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

– Legitimación: tratamiento necesario para el cumplimiento de una misión realizada en interés público o en el ejercicio de poderes públicos conferidos al responsable del tratamiento (Ley General de Subvenciones y de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco).

– Hartzaileak: Arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

– Destinatarios: los datos personales podrán ser facilitados a Administraciones Públicas con competencias en la materia.

– Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, hala nola tratamendua mugatu zein aurkaratzeko. Ikus informazio gehigarria.

– Derechos: Ud. tiene el derecho de acceso, rectificación y supresión de sus datos, así como de limitación u oposición a su tratamiento, como se explica en la información adicional.

Informazio osagarria: Datuen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: https://www.euskadi.eus/rgpd/1075802

Información adicional: podrá ampliar información en materia de protección de datos en la siguiente dirección web: https://www.euskadi.eus/rgpd/1075802

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

Contra la presente Orden podrán los/as interesados/as interponer recurso potestativo de reposición (artículo 123 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas), ante el Consejero de Cultura y Política Lingüística, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso jurisdiccional Contencioso-Administrativo en el plazo de dos meses desde la misma fecha, ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (artículo 10 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, Reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 17 de septiembre de 2019.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común