Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena

N.º 185, lunes 30 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4424
4424

139/2019 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Euskadin lege-gordailuaren kudeaketa arautzen duena.

DECRETO 139/2019, de 10 de septiembre, de la gestión del depósito legal en Euskadi.

Autonomia Estatutuak 10. artikuluan ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa daukala kulturaren alorrean, eta, zehatzago aipatuta, honako gai hauetan: ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoan, eta Estatuaren izenean ez dauden artxibo, liburutegi eta museoetan, hartara eragotzi gabe Konstituzioaren 149.1.28 eta 149.2 artikuluetan xedatutakoa.

El Estatuto de Autonomía para el País Vasco establece, en su artículo 10, que la Comunidad Autónoma de Euskadi tiene competencia exclusiva en materia de cultura y, más específicamente, en lo que hace referencia al patrimonio histórico, artístico, monumental, arqueológico y científico, así como a los Archivos, Bibliotecas y Museos que no sean de titularidad estatal, sin perjuicio de los dispuesto en los artículos 149.1.28 y 149.2 de la Constitución.

Lege-gordailuaren instituzio juridikoaren helburua da: herri baten kulturaren edizio idatzizkoa, ikusizkoa, soinuzkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala biltzea, babestea, zabaltzea eta irispidean jartzea, jabetza intelektualaren eskubideei buruzko araudiaren eta datu pertsonalen babesaren esparruan; eta kultura-prestazio publiko gisa eratzen da.

La institución jurídica del depósito legal tiene como finalidad reunir, preservar, difundir y hacer accesible la edición escrita, visual, sonora, audiovisual y digital de la cultura de un país, en el marco de la normativa que regula los derechos de la propiedad intelectual y de la protección de datos de carácter personal, y se constituye como una prestación cultural pública.

2011. urtean, Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legea onartu zen, zeinak editorea jotzen baitu gordailugile nagusitzat eta zeinaren bitartez xedatzen baita euskarri ukigarria duten eta euskarri ukiezina duten argitalpenak gordailutzea. Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuak 23/2011 Legearen arau-garapena osatu zuen; izan ere, lineako argitalpenen lege-gordailua arautzeko orduan, lineako argitalpen esapidea erabiltzen du euskarri ukiezina duten argitalpenak izendatzeko, hori baita argitalpen elektronikoen eremuan gehien erabiltzen den terminoa.

En el año 2011, se promulga la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal, que confiere a la figura del editor el papel de sujeto depositante principal y prevé el depósito de las publicaciones en soporte tangible y en soporte no tangible. El Real Decreto 635/2015, de 10 de julio, por el que se regula el depósito legal de las publicaciones en línea, vino a completar el desarrollo normativo de la Ley 23/2011, al regular el depósito legal de las publicaciones en línea, para referirse a las publicaciones en soporte no tangible, por ser la expresión publicaciones en línea el término más común utilizado en el mundo de las publicaciones electrónicas.

Estatu mailako araudia indarrean sartu denez gero, beharrezkoa da Euskadin lege-gordailuaren kudeaketa egokitzea, eta erregelamendu eguneratua izatea, euskarri ukigarria duten argitalpenak eta lineako argitalpenak integratuko dituena.

La entrada en vigor de la normativa estatal hace necesario adaptar la gestión del depósito legal en Euskadi y disponer de un reglamento actualizado que integre tanto las publicaciones en soporte tangible como las publicaciones en línea.

Dekretu honek, Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legearen azken xedapenetako bigarrenean ezarritakoan oinarrituta, lege-gordailuaren kudeaketari buruzko alderdiak garatu eta aplikatzen ditu Euskadin, eta zazpi kapitulutan egituratzen du edukia: xedapen orokorrak, lege-gordailua gauzatzeko betebeharra, lege-gordailuaren administrazioa, euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia, euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailua gauzatzea, lineako argitalpenen lege-gordailua eta, azkenik, zehatzeko ahala eta ikuskatze-lana.

Este Decreto, en base a lo establecido en la Disposición final segunda de la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal, desarrolla y aplica los aspectos relativos a la gestión de depósito legal en Euskadi, y estructura su contenido en siete capítulos: disposiciones generales, obligación del depósito legal, administración del depósito legal, número del depósito legal de las publicaciones en soporte tangible, constitución del depósito de las publicaciones en soporte tangible, depósito legal de las publicaciones en línea y, finalmente, potestad sancionadora y función inspectora.

Euskadiko Editoreen Elkarteari kontsulta egin zaio dekretu hau egiteko.

El Gremio de Editores de Euskadi ha sido consultado en la elaboración del presente Decreto.

Horrenbestez, dagozkion nahitaezko txostenak eman eta gero, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat etorriz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko irailaren 10ean egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, una vez emitidos los informes preceptivos correspondientes y de acuerdo con el dictamen de la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Cultura y Política Lingüística, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 10 de septiembre de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da lege-gordailuaren kudeaketa arautzea Euskadin; hori dela eta, baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari jaso ditzan edozein euskarritan egiten diren eta edozein prozeduraren bitartez –doan zein kostu bidez– publikoki banatzeko edo komunikatzeko diren mota orotako argitalpenen aleak; unean uneko garai historikoko euskal kulturaren ondare bibliografikoa, soinuzkoa, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala babesteko eta ondare hori irispidean jartzeko xedez –helburu kulturalarekin, informazio eta ikerketarako, eta lanak berrargitaratzeko–, eta hori guztia hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legea, Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretua, eta jabetza intelektualari eta datuen babesari buruzko legedia.

1.– El presente Decreto tiene por objeto regular la gestión del depósito legal en Euskadi, permitiendo a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi la recogida de ejemplares de las publicaciones de todo tipo reproducidas en cualquier tipo de soporte y destinadas por cualquier procedimiento a su distribución o comunicación pública, sea esta gratuita u onerosa, con la finalidad de preservar el patrimonio bibliográfico, sonoro, visual, audiovisual y digital de la cultura vasca en cada momento histórico y permitir el acceso al mismo con fines culturales, de investigación o información y de reedición de obras, de conformidad con lo dispuesto en la Ley estatal 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal, en el Real Decreto 635/2015, de 10 de julio, por el que se regula el depósito legal de las publicaciones en línea, y en la legislación sobre propiedad intelectual y protección de datos.

2.– Dekretu honen bitartez, honako lan bibliografiko eta argitalpen hauen lege-gordailua kudeatzen da:

2.– Las obras bibliográficas y publicaciones cuyo depósito legal se gestiona por medio del presente Decreto son las siguientes:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan, euskarri ukigarrian edo linean editatu edo ekoitzitako lan bibliografikoak.

a) Obras bibliográficas editadas o producidas en soporte tangible o en línea en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo, Espainiako estatuan, euskarri ukigarrian editatu edo ekoitzitako euskarazko argitalpenak.

b) Obras bibliográficas editadas o producidas en soporte tangible en euskera en el Estado español fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Euskal Autonomia Erkidegoari loturiko domeinu-izen baten pean editatutako edo ekoitzitako lineako argitalpenak.

c) Publicaciones en línea editadas o producidas bajo un nombre de dominio vinculado a la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) Euskaraz editatu edo ekoitzitako argitalpenak.

d) Publicaciones en línea editadas o producidas en euskera.

e) Euskal kulturarekin lotutako lineako argitalpenak.

e) Publicaciones en línea relacionadas con la cultura vasca.

2. artikulua.– Lege-gordailuaren helburua.

Artículo 2.– Finalidad del depósito legal.

Lege-gordailuaren helburua, Euskadin, euskal lan bibliografikoak eta argitalpenak bildu, biltegiratu eta kontserbatzea da, babesteko eta datozen belaunaldientzat uzteko xedez, bai eta lan horien edizioaren edo ekoizpenaren estatistika ofizialen informazio-iturri zehatza izateko xedez ere.

La finalidad del depósito legal en Euskadi es recopilar, almacenar y conservar las obras bibliográficas y publicaciones vascas, con objeto de preservarlas y legarlas a las generaciones futuras, así como ser fuente de información precisa de las estadísticas oficiales de la edición o producción de las mismas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
GORDAILUA GAUZATZEKO BETEBEHARRA
OBLIGACIÓN DEL DEPÓSITO

3. artikulua.– Lege-gordailua gauzatu behar duten lanak.

Artículo 3.– Obras sujetas a depósito legal.

1.– Lege-gordailuak hauek hartzen ditu:

1.– El depósito legal comprende:

a) Euskarri ukigarrietan banatzen diren bibliografia-lanak; aurrerantzean, euskarri ukigarria duten argitalpenak.

a) Las obras bibliográficas distribuidas en soporte tangible, en adelante publicaciones en soporte tangible.

b) Euskarri ukiezinetan banatzen diren bibliografia-lanak; aurrerantzean, lineako argitalpenak.

b) Las obras bibliográficas distribuidas en soporte no tangible, en adelante publicaciones en línea.

2.– Euskarri ukigarria duten honako argitalpen eta baliabide mota hauen launa ale gordailutu behar dira Euskadin:

2.– Deben depositarse en Euskadi cuatro ejemplares de los siguientes tipos de publicaciones y recursos en soporte tangible:

a) Liburu eta liburuxken paperezko lehenengo argitalpenak eta berrargitalpenak, edozein dela ere haiek inprimatzeko modua, saltzekoak izan edo ez izan.

a) Las primeras ediciones y reediciones de libros y folletos en papel, cualquiera que sea su forma de impresión y estén o no destinados a la venta.

b) Baliabide jarraituak, hala nola argitalpen seriatuak, aldizkariak, urtekariak, oroitidazkiak, egunkariak eta baliabide integragarriak (orri solte eguneragarriak, kasurako).

b) Recursos continuados, tales como publicaciones seriadas, revistas, anuarios, memorias, diarios y recursos integrables, como las hojas sueltas actualizables.

c) Partiturak.

c) Partituras.

d) Mapak, planoak, atlasak, mapa nautikoak, aeronautikoak eta zerukoak.

d) Mapas, planos, atlas, cartas marinas, aeronáuticas y celestes.

3.– Euskarri ukigarria duten honako argitalpen eta baliabide mota hauen hiruna ale gordailutu behar dira Euskadin:

3.– Deben depositarse en Euskadi tres ejemplares de los siguientes tipos de publicaciones y recursos en soporte tangible:

a) Berez propaganda komertziala ez diren baina zabalkunde-helburua duten orri inprimatuak.

a) Hojas impresas con fines de difusión que no constituyen propaganda esencialmente comercial.

b) Edozein teknikaz egindako estanpa originalak.

b) Estampas originales realizadas con cualquier técnica.

c) Argazki editatuak.

c) Fotografías editadas.

d) Paisaia eta hirien postalak.

d) Postales de paisajes y ciudades.

e) Iragarki- eta publizitate-kartelak.

e) Carteles anunciadores y publicitarios.

f) Maila hauetako testu-liburuak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.

f) Libros de texto de Educación Infantil, Primaria, Secundaria Obligatoria, Bachillerato y de Formación Profesional.

g) Soinu-dokumentuak.

g) Documentos sonoros.

h) Ikus-entzunezko dokumentuak.

h) Documentos audiovisuales.

i) Mikroformak.

i) Microformas.

j) Edozer euskarri ukigarri duten dokumentu elektronikoak, unean uneko teknikak ahalbidetzen dituenak, baina Internet bidez libre eskuratzeko moduan ez daudenak.

j) Documentos electrónicos en cualquier soporte tangible, que el estado de la técnica permita en cada momento, y que no sean accesibles libremente a través de Internet.

k) Edozein film zinematografikoren dokumentu osoen kopia berriak –dela dokumentala, dela fikzioa–, jatorrizko bertsioan, eta haren gaineko publizitate-materialaren ale bat.

k) Copia nueva de los documentos íntegros, en versión original, de toda película cinematográfica, documental o de ficción, y un ejemplar del material publicitario correspondiente.

4.– Honako hauen bina alek gauzatu behar dute lege-gordailua Euskadin: laminak, kromoak, kartak, aurreko apartatuan jasota ez dauden postalak, eta euskarri ukigarrian argitaratutako zorion-txartelak.

4.– Están sujetos a depósito legal en Euskadi dos ejemplares de láminas, cromos, naipes, postales no recogidas en el apartado anterior y tarjetas de felicitación publicadas en soporte tangible.

5.– Aurreko apartatuetan aipatutako aleetako bat euskarri ukigarrian edo euskarri ukiezinean gordailutu ahal izango da. Bigarren aukeraren alde egiten bada, artxibo digitalaren gordailua bitarteko elektronikoak baliatuz gauzatu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.

5.– Uno de los ejemplares a los que se hace referencia en los apartados precedentes podrá depositarse en soporte tangible o en soporte no tangible. En el caso de elegir la segunda opción, el depósito del archivo digital podrá realizarse por medios electrónicos, a través de la sede electrónica del Gobierno Vasco.

6.– Era berean, baliteke Euskadin gordailua gauzatu beharra izatea webguneetako eta lineako argitalpenetako artxiboen kopia banak, barneko metadatuekin batera, argitalpenon irispidea librea izan zein mugatua izan, baldin eta Euskadiko Kontserbazio Zentroak (dekretu honen 9. artikuluan aipatua) aukeratu baditu eta honako baldintza hauetako bat betetzen badute:

6.– Asimismo, podrá estar sujeto a depósito legal en Euskadi una copia de los archivos, junto con los metadatos que incluyan, de las publicaciones en línea y de los sitios web, tanto de acceso libre como de acceso restringido, que sean seleccionados por el Centro de Conservación de Euskadi al que hace referencia el artículo 9 de este Decreto y cumplan alguna de las siguientes condiciones:

a) Euskaraz egotea.

a) Que estén en euskera.

b) Helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan daukan edozein pertsona fisiko edo juridikok editatua edo ekoitzia izatea.

b) Que estén editadas o producidas por cualquier persona física o jurídica que tenga su domicilio, residencia o establecimiento permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeari loturiko domeinu-izen baten pean editatua edo ekoitzia izatea.

c) Que estén editadas o producidas bajo un nombre de dominio vinculado al territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4. artikulua.– Lege-gordailua gauzatu beharrik ez duten argitalpenak.

Artículo 4.– Publicaciones excluidas del depósito legal.

Ez dute lege-gordailua gauzatu beharrik izango Euskadin honako hauek:

No serán objeto de depósito legal en Euskadi:

a) Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legearen 5. artikuluan aipatutako argitalpenak.

a) Las publicaciones a las que hace referencia el artículo 5 de la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal.

b) Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako lineako argitalpenak.

b) Las publicaciones en línea que se establecen en el artículo 4 del Real Decreto 635/2015, de 10 de julio, por el que se regula el depósito legal de las publicaciones en línea.

5. artikulua.– Lege-gordailuaren zenbakia eskatzera eta lege-gordailua gauzatzera edo gauzatzen laguntzera behartuta dauden pertsonak.

Artículo 5.– Personas obligadas a solicitar el número de depósito legal y a constituir o facilitar la constitución del mismo.

1.– Helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan daukan editorea behartuta dago lege-gordailuaren zenbakia eskatzera. Behartuta dagoen editoreak eskatzen ez badu, ekoizleak, inprimatzaileak, estanpatzaileak edo grabatzaileak eskatu beharko du, eta hurrenkera horretan eskatu ere.

1.– Está obligada a solicitar el número de depósito legal de las publicaciones en soporte tangible la persona editora que tenga su domicilio, residencia o establecimiento permanente en Euskadi. Si la persona editora obligada no lo hubiera solicitado, deberá hacerlo, en su defecto, la persona productora, impresora, estampadora o grabadora, en este orden.

2.– Editoreak bizilekurik edo sukurtsalik ez badu Espainiako estatuan, edo baliabide mota dela-eta beharrezkoa bada, helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra Euskadin duen ekoizleak, inprimatzaileak, estanpatzaileak edo grabatzaileak gauzatu beharko du euskarri ukigarria duten argitalpenen gordailua.

2.– Cuando la persona editora no resida o tenga sucursal en el Estado español o en los casos en que por razón del tipo de recurso así proceda, el depósito de las publicaciones en soporte tangible deberá ser cumplimentado por el productor, impresor, estampador o grabador que tenga domicilio, residencia o establecimiento permanente en Euskadi.

3.– Lineako argitalpenen eta webguneen editorea edo ekoizlea behartuta dago lineako argitalpen horien eta webguneen lege-gordailua gauzatzen laguntzera; Euskadiko Kontserbazio Zentroak bilduko ditu.

3.– Está obligada a facilitar la constitución del depósito legal de las publicaciones en línea y de los sitios web, mediante la recopilación por parte del Centro de Conservación de Euskadi, la persona editora o productora de dichas publicaciones en línea y de los sitios web.

6. artikulua.– Jarduketa subsidiarioa.

Artículo 6.– Actuación subsidiaria.

Lege-gordailuari dagozkion betebeharrak betetzen ez badira, lege-gordailuaren bulegoek arduradunari eskatuko diote betebehar horiek bete ditzala hilabeteko epean, eta, horrela egin ezean, dekretu honen 21. artikuluan ezarritako zehatzeko ahala egikarituko da.

En caso de incumplimiento de las obligaciones relativas al depósito legal, las oficinas de depósito legal requerirán a la persona responsable para que proceda en el plazo de un mes a su cumplimiento, ejerciéndose en caso contrario la potestad sancionadora prevista en el artículo 21 del presente Decreto.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LEGE-GORDAILUAREN ADMINISTRAZIOA: GORDAILU-BULEGOAK ETA EUSKADIKO KONTSERBAZIO ZENTROA
ADMINISTRACIÓN DEL DEPÓSITO LEGAL: OFICINAS DE DEPÓSITO Y CENTRO DE CONSERVACIÓN DE EUSKADI

7. artikulua.– Lege-gordailuaren administrazioa.

Artículo 7.– Administración del depósito legal.

Euskadin, lege-gordailuaren administrazioa lege-gordailuaren bulegoen eta Euskadiko Kontserbazio Zentroaren bitartez kudeatuko da.

La administración del depósito legal en Euskadi se gestionará a través de las oficinas de depósito legal y del Centro de Conservación de Euskadi.

8. artikulua.– Lege-gordailuaren bulegoak.

Artículo 8.– Oficinas de depósito legal.

Lege-gordailuaren bulegoak euskarri ukigarria duten argitalpenen gordailuzainak dira. Euskadiko Kontserbazio Zentroa atxikita dagoen zerbitzuak kudeatuko ditu, eta lurralde historikoetako hiru hiriburuetan egongo dira.

Las oficinas de depósito legal son los centros depositarios de las publicaciones en soporte tangible. Serán gestionadas por el servicio al que esté adscrito el Centro de Conservación de Euskadi y se ubicarán en cada una de las tres capitales de los Territorios Históricos.

9. artikulua.– Euskadiko Kontserbazio Zentroa.

Artículo 9.– Centro de Conservación de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumena daukan sailari atxikita dago Euskadiko Kontserbazio Zentroa, eta Euskadiko Liburutegiak beteko ditu haren funtzioak, edo, hala badagokio, Euskadiko Liburutegiari esleitutako funtzioak betetzen dituen liburutegi-zerbitzuak.

El Centro de Conservación de Euskadi está adscrito al departamento competente en materia de cultura del Gobierno Vasco, y sus funciones serán desempeñadas por la Biblioteca de Euskadi o, en su caso, por el Servicio de Bibliotecas que ejerza las funciones atribuidas a la Biblioteca de Euskadi.

10. artikulua.– Errepositorio digitalak.

Artículo 10.– Repositorios digitales.

1.– Euskadiko Kontserbazio Zentroak beharrezkoak jotzen dituen errepositorioak sortzea erabaki ahal izango du, atzemandako edo entregatutako lineako argitalpenak kontserbatzeko eta haien zabalkundea egiteko, ahalik eta kudeaketa eraginkorrena izateko helburuarekin.

1.– El centro de Conservación de Euskadi podrá acordar la constitución de los repositorios que considere necesarios para conservar y difundir las publicaciones en línea capturadas o entregadas, con el objetivo de conseguir la mayor eficiencia en su gestión.

2.– Aurreko apartatuan aipatutako errepositorioetan irispide mugatuko baliabiderik badago, Euskadiko Kontserbazio Zentroak instalatutako terminalen bidez baino ezin izango dituzte egin kontsultak erabiltzaileek, datu pertsonalen eta jabetza intelektualaren babesari buruzko legedia errespetatuz.

2.– Cuando los repositorios a los que se refiere el apartado anterior incluyan recursos de acceso restringido, la consulta a los mismos por parte de los usuarios se llevará a cabo únicamente desde los terminales instalados por el Centro de Conservación de Euskadi, respetando la legislación sobre protección de datos de carácter personal y propiedad intelectual.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
EUSKARRI UKIGARRIA DUTEN ARGITALPENEN LEGE-GORDAILUAREN ZENBAKIA
NÚMERO DE DEPÓSITO LEGAL DE LAS PUBLICACIONES EN SOPORTE TANGIBLE

11. artikulua.– Euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia eskatzea.

Artículo 11.– Solicitud de número del depósito legal de las publicaciones en soporte tangible.

1.– Euskarri ukigarria duen argitalpen bat inprimatzen edo ekoizten amaitu baino lehen, betebeharra daukan pertsonak lege-gordailuaren zenbaki bat eskatu beharko du helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra daukan lurralde historikoko lege-gordailuaren bulegoan.

1.– Antes de que finalice la impresión o producción de una publicación en soporte tangible, la persona obligada deberá solicitar un número de depósito legal en la oficina de depósito legal del Territorio Histórico en la que tenga su domicilio, residencia o establecimiento permanente.

2.– Lege-gordailuaren bulego bakoitzak erregistro bat izango du, lege-gordailuaren hurrenez hurreneko zenbaketa propioa jasotzeko.

2.– Cada oficina de depósito legal llevará un registro para la anotación de la numeración propia y correlativa de depósito legal.

12. artikulua.– Eskabidea telematikoki izapidetzea.

Artículo 12.– Tramitación telemática de la solicitud.

Lege-gordailuaren zenbakia telematikoki eskatuko da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez, eta eskaera hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektronikoan jasoko da. Erregistro horrek eskaera telematikoki jaso dela egiaztatzen duen agiri elektronikoa bidaliko du automatikoki, interesdunak froga bat izan dezan Administrazioak eskaera jaso duela egiaztatzeko.

La solicitud del número de depósito legal se presentará de forma telemática a través de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco y se recepcionará en el registro electrónico de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Este registro emitirá automáticamente un recibo electrónico justificante de la recepción telemática de la solicitud, de forma que la persona interesada tenga constancia de que la misma ha sido recibida por la Administración.

13. artikulua.– Euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia esleitzea.

Articulo 13.– Asignación del número de depósito legal de las publicaciones en soporte tangible.

1.– Eskabidea aztertu ondoren, lege-gordailuaren bulegoak lege-gordailuaren zenbaki bat esleituko dio euskarri ukigarria duen argitalpenari, eta interesdunari jakinaraziko dio bitarteko elektronikoen bidez.

1.– Examinada la solicitud, la oficina de depósito legal asignará un número de depósito legal a la publicación en soporte tangible, notificándolo a la persona interesada a través de medios electrónicos.

2.– Zenbaki hori behin-behinean esleituko da, gordailua gauzatu arte edo zenbakia bera baliogabetu arte.

2.– La asignación del número tendrá carácter provisional, hasta que se constituya el depósito o se anule el número asignado.

3.– Lege-gordailuaren zenbakia LG siglarekin adieraziko da (Lege Gordailua), eta haren ondoren hauek: gordailu-bulegoa dagoen lurralde historikoaren siglak, gordailua gauzatzeko zenbakia, eta urtea (lau zifra). Lege-gordailuaren zenbakia osatzen duten zatiak zuriune batez banatuko dira, urtea izan ezik, aurretik gidoi bat eramango baitu. Urtea bakoitza amaitutakoan, zenbaketa itxi egingo da, eta, berriro hasiko da zenbaketa beste urte bat hastearekin batera.

3.– El número de depósito legal se consignará con las siglas LG (Lege Gordailua), seguido de las siglas de la capital del territorio histórico en el que se ubica la oficina depositaria, el número de constitución del depósito y el año de constitución del mismo, en cuatro cifras. Las diversas partes del número de depósito legal estarán separadas por un espacio, salvo el año, que irá precedido de un guión. Al finalizar cada año, se cerrará la numeración, que se inicia de nuevo al comenzar el año siguiente.

4.– Hauek dira aurreko apartatuak aipatzen dituen lurralde historikoen hiriburuen laburdurak: BI, Bilborena; D, Donostiarena, eta G, Vitoria-Gasteizena.

4.– Las siglas de las capitales de los territorios históricos a los que hace referencia el apartado anterior son BI para Bilbao, D para Donostia / San Sebastián y G para Vitoria-Gasteiz.

5.– Kasu hauetan, lege-gordailuaren zenbakia bakarra izango da beti:

5.– Mantendrán siempre un único número de depósito legal:

a) Baliabide jarraituak, aldizkako argitalpenak (egunkariak, astekariak...), argitalpen seriatuak eta baliabide integragarriak, nahiz eta haien periodikotasuna aldatu. Erakunde editoreak edo inprimatzaileak helbidea aldatzen badu ere, apartatu honek hizpide duen lege-gordailuaren zenbakia berdin atxikiko da, baita euskarri material ezberdinetan zabaltzen direnen kasuan ere.

a) Los recursos continuados, publicaciones periódicas, como diarios y revistas, publicaciones seriadas y recursos integrables, aunque su periodicidad sea variable. En caso de que la entidad editora o impresora cambie de domicilio, el número de depósito legal de las publicaciones a las que hace referencia este apartado también deberá mantenerse, incluidas las que se difunden en varios soportes materiales.

b) Zenbait liburukitako argitalpenak, edo dokumentu batez baino gehiagoz osaturik daudenak, nahiz eta euskarri material ezberdinetan zabaldu.

b) Las publicaciones en varios volúmenes o que constan de más de un documento, aunque se difundan en varios soportes materiales.

6.– Argitalpen batek edizio bat baino gehiago baditu, edizio bakoitzak lege-gordailuaren zenbaki ezberdina eramango du, egunkarien edizioen kasuan izan ezik, lege-gordailuaren zenbaki bera eramango baitute.

6.– Si existe más de una edición de una misma publicación, cada una de ellas llevará un número de depósito legal diferente, a excepción de las diferentes ediciones de los diarios, que se publicarán bajo el mismo número de depósito legal.

7.– Lege-gordailuaren zenbakia erraz ikusteko eta identifikatzeko moduko toki batean egongo da. Liburu formatuko argitalpenetan, nahitaez, ISBN inprimatuta dagoen orri berean egongo da lege-gordailuaren zenbakia, eta eskubide-orrialdean edo atari kontrako orrialdean jarri ahal izango da. Egunkari formatua duten argitalpen seriatuetan, mantxetan jarri beharko da lege-gordailuaren zenbakia.

7.– El número de depósito legal estará en un lugar visible e identificable. En el caso de las publicaciones en formato de libro, el número de depósito legal deberá figurar obligatoriamente en la misma hoja de impresión que el ISBN, pudiendo consignarse en el reverso de la portada o en la contraportada de la obra. En el caso de las publicaciones seriadas con formato de periódico, el número de depósito deberá figurar en la mancheta.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
EUSKARRI UKIGARRIA DUTEN ARGITALPENEN GORDAILUA GAUZATZEA
CONSTITUCIÓN DEL DEPÓSITO DE LAS PUBLICACIONES EN SOPORTE TANGIBLE

14. artikulua.– Euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailua gauzatzea.

Artículo 14.– Constitución del depósito legal de las publicaciones en soporte tangible.

1.– Betebeharra duen pertsonak hiru hileko epea izango du helbidea, bizilekua edo establezimendu iraunkorra duen lurralde historikoko lege-gordailuaren bulegoan gordailu hori egiteko, lege-gordailuaren zenbakia esleitu zaiola jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; argitalpena banatzen edo saltzen hasi baino lehen betiere.

1.– La persona obligada dispondrá de un plazo de tres meses, a contar desde el día siguiente al de la notificación de la asignación del número de depósito legal, para depositar la publicación en soporte tangible en la oficina de depósito legal del territorio histórico en la que tenga su domicilio, residencia o establecimiento permanente, siempre con carácter previo a su distribución o venta.

Justifikatutako arrazoiren bat dela medio, ez bada gordailua gauzatu aipatutako epean, luzapena eskatu ahal izango du, baina ezin izango da hasierako epearen erdia baino gehiago luzatu. Isiltasun positiboaren bidez, luzapena eman egin dela ulertuko da.

Si no se ha constituido el depósito en el plazo indicado por alguna razón justificada, podrá solicitar una prórroga que no deberá exceder de la mitad del plazo inicialmente otorgado. La prórroga se entenderá concedida por silencio positivo.

2.– Betebeharra duen pertsonak aurkeztutako aleren batek zatirik falta badu edo akatsik badu, gordailu-bulegoak eskatu behar dio beste ale bat aurkezteko, osorik eta akatsik gabe, hilabeteko epean, errekerimendua egiten denetik aurrera.

2.– En caso de que la persona obligada presentara algún ejemplar incompleto o defectuoso, la oficina de depósito debe requerirle que deposite un nuevo ejemplar completo y sin defecto alguno en el plazo de un mes, desde el citado requerimiento.

3.– Lanak oso-osorik gordailutu behar dira; faszikulu-bildumak, osorik eta azaleztatuta, eta serie mugatuko komiki-bildumak, osorik.

3.– Las obras deberán ser depositadas en su integridad, las colecciones de fascículos completas y encuadernadas, y las colecciones de cómics de serie limitada completas.

4.– Azaleztatze edo formatu edo aurkezpen molde bat baino gehiago dituzten lanetan, gordailutzeko betebeharra banaka beteko da molde horietarako, bakoitza lan independente bat balitz bezala.

4.– En las obras que presenten distintas encuadernaciones u otros formatos o fórmulas de presentación, la obligación de depósito se deberá cumplimentar para cada presentación, que será tratada como si fuese una obra independiente.

5.– Eguneroko prentsa eta aldizkako argitalpenak harpidetzatzat hartu behar dira, lege-gordailuaren bulegoetan berehala entregatzen direla bermatu ahal izateko.

5.– La prensa diaria y las publicaciones periódicas deberán ser consideradas como suscripciones para garantizar la entrega inmediata de las mismas en las oficinas de depósito legal.

6.– Lege-gordailuaren bulegoek arduraz zainduko dute lan beraren ondoz ondoko argitalpen seriatuei edo liburukiei esleitutako lege-gordailuaren zenbakiak ez direla bikoizten.

6.– Las oficinas de depósito legal velarán para evitar la duplicación de números de depósito legal asignados a publicaciones seriadas o a volúmenes sucesivos de una misma obra.

15. artikulua.– Euskarri ukigarria duten argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia baliogabetzeko kasuak.

Artículo 15.– Supuestos de anulación del número de depósito legal de las publicaciones en soporte tangible.

1.– Dekretu honen 14. artikuluko 1. apartatuan ezarritako epean, betebeharra duen pertsonak esleitu zaion lege-gordailuaren zenbakia baliogabetzeko eskatu ahal izango du, argitalpena egiten ez bada edo gauzatzea eragozten duen arrazoi justifikaturen bat badago. Erantzunik ez badago, baliogabetzeko eskaera isiltasun positiboaren bidez onartu dela ulertuko da.

1.– La persona obligada, dentro del plazo establecido en el artículo 14, apartado 1, de este Decreto, podrá solicitar que se anule el número de depósito legal asignado cuando la publicación no se realice o exista alguna razón justificada que impida la constitución de la misma. Dicha solicitud de anulación se entenderá estimada por silencio positivo en caso de ausencia de respuesta.

2.– Lege-gordailua gauzatu behar ez duen materialen bati lege-gordailuaren zenbakia eman bazaio, dagokion lege-gordailuaren bulegoak baliogabetuko du zenbaki hori, eta ez da gordailutuko.

2.– Todo número de depósito legal que haya sido dado a un material que no sea objeto de depósito legal, será anulado por la oficina de depósito legal correspondiente y no se efectuará el depósito del mismo.

3.– Baliogabetzen diren zenbakiak ezin izango zaizkio beste argitalpen bati esleitu.

3.– Los números anulados no se podrán asignar a otra publicación.

16. artikulua.– Euskarri ukigarria duten argitalpenen destinoa.

Artículo 16.– Destino de las publicaciones en soporte tangible.

1.– Euskadiko Kontserbazio Zentroak euskarri ukigarria duten argitalpenen bina ale zainduko ditu (dekretu honen 3. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan aipatutako argitalpenena). Eta 3. artikuluko 5. apartatuan ezartzen denez, ale bietako bat euskarri ukiezinean zaindu ahal izango da.

1.– El Centro de Conservación de Euskadi custodiará dos ejemplares de las publicaciones en soporte tangible a las que hace referencia el artículo 3, apartados 2, 3 y 4, del presente Decreto. Tal como se prevé en el artículo 3, apartado 5, uno de los dos ejemplares podrá ser custodiado en soporte no tangible.

2.– Espainiako Liburutegi Nazionalera hauek bidaliko dira: 3. artikuluaren 2. apartatuan aipatutako argitalpenen bina ale eta 3. artikuluaren 3. apartatuan aipatutako argitalpenen ale bana.

2.– Se enviarán a la Biblioteca Nacional de España dos ejemplares de las publicaciones a las que hace referencia el artículo 3, apartado 2, y un ejemplar de las que hace referencia artículo 3, apartado 3.

17. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo editatu edo ekoitzitako euskarri ukigarria duten euskarazko argitalpenak.

Artículo 17.– Publicaciones en euskera en soporte tangible no editadas o producidas en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo –baina Espainiako estatuko lurraldean– euskarri ukigarria duten euskarazko argitalpenak argitaratzen dituen editoreak edo, bestela, ekoizleak, inprimatzaileak, estanpatzaileak edo grabatzaileak lan horien bina ale bidali beharko ditu Euskadiko Kontserbazio Zentrora. Aleetako bat euskarri ukiezinean bidali ahal izango da, 3. artikuluaren 5. apartatuan ezartzen denez.

La persona editora o, en su defecto, la persona productora, impresora, estampadora o grabadora que publique obras en euskera en soporte tangible fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en un territorio del Estado español, deberá enviar dos ejemplares de dichas obras al Centro de Conservación de Euskadi. Uno de los dos ejemplares podrá enviarlo en soporte no tangible, tal como se prevé en el artículo 3, apartado 5.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
LINEAKO ARGITALPENEN LEGE-GORDAILUA
DEPÓSITO LEGAL DE LAS PUBLICACIONES EN LÍNEA

18. artikulua.– Lineako argitalpenen lege-gordailua kudeatzeko prozedura.

Artículo 18.– Procedimiento de gestión del depósito legal de las publicaciones en línea.

1.– Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatuta, Euskadiko Kontserbazio Zentroari dagokio erabakitzea lineako zer argitalpen eta zer webgune atzemango edo gordailutuko diren, kontserbatu eta kontsultatu ahal izateko, dekretu honen 3. artikuluko 6. apartatuan aipatzen diren edukien lagin zabal eta adierazgarri bat jasotzeko irizpideari jarraituz.

1.– En aplicación de lo previsto en el Real Decreto 635/2015, de 10 de julio, por el que se regula el depósito legal de las publicaciones en línea, corresponde al Centro de Conservación de Euskadi determinar qué publicaciones en línea y qué sitios web son los que se capturarán o depositarán a los efectos de su conservación y consulta, siguiendo el criterio de lograr una muestra amplia y representativa de los contenidos a los que hace referencia el artículo 3, apartado 6, del presente Decreto.

2.– Irispide libreko lineako argitalpenen kasuan, Euskadiko Kontserbazio Zentroak komunikazio-sareen bitartez argitalpen horiek hautatzeko eta atzemateko prozedurak eta maiztasuna ezarriko ditu, eta eduki horien editoreak edo ekoizleak laguntza emango du hautaketa- eta atzemate-lan horietan.

2.– En el caso de las publicaciones en línea libremente accesibles, el Centro de Conservación de Euskadi establecerá los procedimientos y la frecuencia de selección y captura de las mismas a través de redes de comunicación, y la persona editora o productora de esos contenidos facilitará dicha selección y captura.

3.– Irispide mugatuko lineako argitalpenen kasuan, editoreak edo ekoizleak beharrezkoak diren gakoak emango dizkio Euskadiko Kontserbazio Zentroari, argitalpenok eskuratu eta erreproduzitzeko edo komunikazio-sareen bitartez transferitu ahal izateko. Gainera, beharrezkoak diren bitartekoak emango dizkio zentro horri gordailua gauzatu behar duten lineako argitalpenak kontsultatzeko eta erreproduzitzeko aukera egon dadin etorkizunean, inolako gakorik sartu behar izan gabe kontsultatu edo kontserbatu ahal izateko.

3.– En lo que hace referencia a las publicaciones en línea de acceso restringido, la persona editora o productora deberá proporcionar al Centro de Conservación de Euskadi las claves que permitan el acceso y reproducción de las mismas o su transferencia a través de redes de comunicación. Asimismo, deberá proporcionar los medios para que dicho centro pueda consultar y reproducir en el futuro las publicaciones en línea sujetas a depósito, sin que sea necesaria la introducción de clave alguna para su consulta o conservación.

4.– Euskadiko Kontserbazio Zentroak lineako argitalpenak eta webguneak hautatzeko eta atzemateko eskaera egin ondoren, editoreak edo ekoizleak hilabeteko epea izango du gehienez ere erantzuteko, eskaera egin den unetik aurrera.

4.– El plazo máximo del que dispone la persona editora o productora para dar respuesta a la solicitud realizada por el Centro de Conservación de Euskadi para la selección y captura de las publicaciones en línea y de los sitios web es de un mes, a contar desde el momento en el que se ha realizado dicha solicitud.

5.– Aurreko apartatuetan ezarritako betebeharrek ezin izango diete kalterik ekarri irispide mugatuko lineako argitalpenen eskubideen titular diren pertsonen interes legitimoei, eta ezin izango diote karga ekonomikorik gehitu argitalpenak eskuragarri jartze soiletik zuzenean eratorritakoari.

5.– El cumplimiento de las obligaciones señaladas en los apartados precedentes no podrá perjudicar los legítimos intereses de las personas titulares de los derechos de las publicaciones en línea de acceso restringido ni podrá suponer una carga económica adicional a la directamente derivada de la mera puesta a disposición de dichas publicaciones.

6.– Ez zaie lege-gordailuaren zenbakirik esleituko lineako argitalpenei. Lineako argitalpenen editoreek edo ekoizleek aukera izango dute ISBN zenbakia eskatzeko, edo nazioarteko erakunde eskudunek onartzen duten beste edozein zenbakizko identifikatzaile.

6.– No se asignará número de depósito legal a las publicaciones en línea. Los editores o productores de publicaciones en línea podrán solicitar número ISBN u otro identificador numérico estándar aceptado por los organismos internacionales competentes.

19. artikulua.– Lineako argitalpenak kontserbatzeko lankidetza.

Artículo 19.– Colaboración en la conservación de las publicaciones en línea.

1.– Lineako argitalpenen lege-gordailua arautzen duen uztailaren 10eko 635/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Kontserbazio Zentroak lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango ditu argitalpenen, webguneen eta baliabide digitalen lineako banaketa egiteko plataformak dauzkaten erakunde publiko edo pribatuekin (erakundeek beraiek editatu edo ekoitzitakoak direnean), baldin eta kontserbatzeko errepositorio segurutzat hartzen badira. Horretarako, plataforma horiek eginkizun horretarako behar diren betekizunak bete beharko dituzte, Euskadiko Kontserbazio Zentroak ezarritako irizpideen arabera eta zentro horrek berak ikuskaturik.

1.– De acuerdo con lo previsto en el Real Decreto 635/2015, de 10 de julio, por el que se regula el depósito legal de las publicaciones en línea, el Centro de Conservación de Euskadi podrá establecer acuerdos de colaboración con aquellas entidades públicas o privadas que dispongan de plataformas de distribución en línea de las publicaciones, sitios web y recursos digitales que ellas mismas editen o produzcan, y que sean consideradas como repositorios seguros a efectos de conservación, siempre que estas plataformas cumplan los requisitos necesarios para desempeñar dicha función, de acuerdo con los criterios establecidos por el Centro de Conservación de Euskadi y bajo su supervisión.

2.– Lankidetza-hitzarmenetan, besteak beste, honako alderdi hauek jasoko dira:

2.– Los acuerdos de colaboración incluirán, entre otros aspectos, los siguientes:

a) Erakunde laguntzailearen errepositorioaren ezaugarriak.

a) Las características del repositorio de la entidad colaboradora.

b) Erakunde laguntzailearen argitalpenak edo baliabideak kontserbatzeko prozedurak.

b) Los procedimientos para la conservación de las publicaciones o recursos de la entidad colaboradora.

c) Lankidetzaren indarraldia.

c) El periodo de vigencia de la colaboración.

3.– Aurreko apartatuan adierazitakoa dela-bide, erakunde batekiko lankidetza-hitzarmen bat egiten denean, Euskadiko Kontserbazio Zentroak ez ditu erakunde horren baliabideak atzemango; izan ere, erakunde horrek, akordioa indarrean dagoen bitartean, argitalpenak eta baliabideak kontserbatzeko betebeharra izango du, bai eta plataforma jardunean mantentzeko ere. Lankidetzako erakundeak bere baliabideak irispidean jarriko ditu, Euskadiko Kontserbazio Zentroarentzat dekretu honen 3. artikuluko 18. apartatuan ezarritako baldintza berberetan.

3.– Cuando en virtud de lo indicado en el apartado anterior, se establezca un acuerdo de colaboración con una entidad, el Centro de Conservación de Euskadi no capturará los recursos de dicha entidad, quedando esta obligada a conservar las publicaciones y recursos, así como a mantener la plataforma activa en las condiciones estipuladas durante el periodo de vigencia del acuerdo. La entidad colaboradora facilitará el acceso a sus recursos en las mismas condiciones que las establecidas en el artículo 18, apartado 3, del presente Decreto para el Centro de Conservación de Euskadi.

4.– Edozein arrazoi dela-eta, aurreko apartatuetan aipatutako erakunde publiko edo pribatuak desagertzen badira edo erakunde horiek ez badituzte betetzen lankidetza-hitzarmena ahalbidetu zuten baldintzak, Euskadiko Kontserbazio Zentroari eman beharko zaizkio erakunde horietan dauden euskarri ukiezina duten baliabideak.

4.– En caso de desaparición por cualquier causa de las entidades públicas o privadas a las que se refieren los apartados anteriores o de que estas dejen de cumplir las condiciones que anteriormente hicieron posible el acuerdo de colaboración, los recursos en soporte no tangible conservados en dichas entidades deberán ser entregados al Centro de Conservación de Euskadi.

5.– Era berean, erakunde horiek kontserbaziorako eta kontsultak egiteko hartutako konpromisoak betetzea eragozten dituzten gorabeherak gertatzen direnean, erakundeok lege-gordailua gauzatzeko betebeharra bete beharko dute, dekretu honen 18. artikuluan adierazten denez.

5.– Asimismo, a partir del momento en que se produzcan las circunstancias que imposibiliten el cumplimiento de los compromisos de conservación y consulta adquiridos por dichas entidades, estás deberán cumplir con la obligación de depósito legal, tal como se estipula en el artículo 18 del presente Decreto.

6.– Euskadiko Kontserbazio Zentroak eguneratuta edukiko du lege-gordailuaren errepositorio seguru gisa lankidetzan aritzea erabakitzen duten banaketa-plataformen zerrenda. Bertan, zehaztuko du zein diren errepositorioaren ezaugarriak, zer baliabide kontserbatuko dituen erakunde laguntzaileak eta zenbat denbora egongo den indarrean lankidetza-hitzarmena.

6.– El Centro de Conservación de Euskadi mantendrá actualizada la relación de aquellas plataformas de distribución que acuerden cooperar como repositorios seguros del depósito legal, especificando cuáles son las características de su repositorio, qué recursos serán conservados por la entidad colaboradora, así como el período de vigencia de la colaboración.

20. artikulua.– Domeinuak kudeatzeko ardura duten erakundeek eta agente erregistratzaileek domeinuak identifikatzea.

Artículo 20.– Identificación de los dominios por parte de las entidades responsables de su gestión y de los agentes registradores.

1.– Interneteko domeinu-izenen erregistroa kudeatzeko ardura duten erakundeek –Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ezarriak– erregistratuta dauzkaten domeinu-izenen berri emango diote Euskadiko Kontserbazio Zentroari, hala eskatzen badie.

1.– Las entidades responsables de la gestión del registro de nombres de dominio de Internet establecidas en territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi proporcionarán al Centro de Conservación de Euskadi los nombres de dominio registrados ante ellas, a requerimiento de dicho centro.

2.– Era berean, domeinu-izenen agente erregistratzaile gisa jarduten duten pertsona fisiko edo juridikoek informazio bera emango diote Euskadiko Kontserbazio Zentroari, aurreko paragrafoan aipatutako erregistroetan egon ez eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko lotura duten domeinuei dagokienez.

2.– Asimismo, las personas físicas o jurídicas que actúen como agentes registradores de nombres de dominio proporcionarán la misma información al Centro de Conservación de Euskadi respecto de los dominios vinculados a la Comunidad Autónoma de Euskadi que no estén incluidos en alguno de los registros a los que se refiere el párrafo anterior.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
ZEHATZEKO AHALA ETA IKUSKATZE-LANA.
POTESTAD SANCIONADORA Y FUNCIÓN INSPECTORA

21. artikulua.– Zehatzeko ahala.

Artículo 21.– Potestad sancionadora.

1.– Honako hauetan xedatutakoaren arabera egikarituko da zehatzeko ahala: Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea, edo horiek ordezten dituen araudia.

1.– La potestad sancionadora se ejercerá de conformidad con lo previsto en la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal, la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público o en la normativa que sustituya a las mismas.

2.– Euskadiko Kontserbazio Zentroa atxikita dagoen sailari dagokio zehatzeko ahala, eta Euskadiko Liburutegiak izapidetuko du dagokion prozedura, edo, hala badagokio, Euskadiko Liburutegiari esleitutako funtzioak betetzen dituen liburutegi-zerbitzuak.

2.– La potestad sancionadora corresponde al departamento al que está adscrito el Centro de Conservación de Euskadi, siendo instruido el correspondiente procedimiento por la Biblioteca de Euskadi o, en su caso, por el Servicio de Bibliotecas que ejerza las funciones atribuidas a la Biblioteca de Euskadi.

3.– Kulturaren alorreko eskumena daukan saileko sailburuordeak dauka zehapen-prozedura ebazteko eskumena.

3.– Es competente para resolver el correspondiente procedimiento sancionador la persona titular de la viceconsejería del departamento competente en materia de cultura.

4.– Zehapenen graduazioa proportzionaltasun-printzipioaren arabera egingo da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarri bezala.

4.– La graduación de las sanciones atenderá al principio de proporcionalidad previsto en el artículo 29 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

5.– Zehapenak jasotzeak ez du salbuesten lege-gordailua gauzatzeko betebeharretik.

5.– La imposición de las sanciones no eximen del deber de constituir el depósito legal.

22. artikulua.– Erantzuleak.

Artículo 22.– Responsables.

Lege-gordailuaren alorreko arau-hauste administratiboen erantzuleak izango dira Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legean tipifikatuta dauden kasuetan –eta dekretu honetan zerrendatuetan– egitez edo ez-egitez sartuta dauden pertsonak.

Serán responsables de infracciones administrativas en materia de depósito legal las personas que por acción u omisión incurran en los supuestos tipificados como tales en la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal, y reproducidos en el presente Decreto.

23. artikulua.– Arau-hausteak.

Artículo 23.– Infracciones.

1.– Arau-hauste arintzat joko dira honako hauek:

1.– Constituyen infracciones leves las siguientes:

a) Lege-gordailua gauzatu behar duen argitalpen baten gordailua ez gauzatzea dekretu honetan agindutako epeetan eta ale-kopuruarekin.

a) La ausencia de constitución del depósito legal de una publicación objeto del mismo en los plazos y con el número de ejemplares que se requieren en este Decreto.

b) Lege-gordailua gauzatzera behartuta dagoen baina behar duen zenbakia ez daukan edo gordailua gauzatu ez duen argitalpen baten aleak banatzea.

b) La distribución de ejemplares de una publicación sujeta a depósito legal que carezca del número correspondiente o que no haya sido objeto de depósito.

2.– Arau-hauste astunak izango dira honako hauek:

2.– Constituyen infracciones graves las siguientes:

a) Lege-gordailuaren zenbakia iruzurrez edo doloz manipulatzea.

a) La manipulación fraudulenta o dolosa del número de depósito legal.

b) Arau-hauste arinetan berrerortzea.

b) La reincidencia en la comisión de infracción leve.

c) Lege-gordailua gauzatu behar duen pertsonak datu faltsuak aurkeztea.

c) La presentación de datos falsos por las personas obligadas a facilitarlos para la constitución del depósito legal.

d) Ikuskatze-lana oztopatzea.

d) La obstrucción a la función inspectora.

e) Irispide mugatua edo murriztua duten lineako argitalpen elektronikoen arduradunek irispidea ukatzea gordailu-zentroei edo zentro horiek izendatutakoei, lege-gordailuaren funtzioak betetzen dihardutenean.

e) La negativa de los responsables de las publicaciones electrónicas en línea de acceso restringido o limitado a permitir el acceso a los centros depositarios o a quienes estos designen, a los efectos de cumplir con su función de depósito legal.

24. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 24.– Sanciones.

Lege-gordailuaren uztailaren 29ko 23/2011 Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako zehazpen hauek ezarri ahal izango dira:

De conformidad con lo previsto en el artículo 20 de la Ley 23/2011, de 29 de julio de depósito legal, podrán imponerse las siguientes sanciones:

1.– Arau-hauste arinak egiteagatik, 1.000 eta 2.000 euro arteko isun-zehapenak jarriko dira.

1.– Por la comisión de una infracción leve se impondrá la sanción de multa de entre 1.000 y 2.000 euros.

2.– Arau-hauste astunak egiteagatik, 2.001 eta 30.000 euro arteko isun-zehapenak jarriko dira.

2.– Por la comisión de infracciones graves se impondrá la sanción de multa de entre 2.001 a 30.000 euros.

3.– Arau-hauste horiei dagozkien diru-kopuruak, kontsumoko prezioen indizearen bilakaerarekin bat eguneratu ahal izango dira, zeina ofizialki argitaratzen baita.

3.– Las cuantías de estas infracciones podrán ser actualizadas de conformidad con la evolución del Índice de Precios al Consumo publicado oficialmente.

25. artikulua.– Ikuskatze-lana.

Artículo 25.– Función inspectora.

Lege-gordailuaren alorreko araudia betetzen dela ikuskatzeko eta kontrolatzeko egiaztatze-lana Euskadiko Kontserbazio Zentroa atxikita dagoen sailari dagokio, eta funtzio hori Euskadiko Liburutegiak beteko du, edo, hala badagokio, Euskadiko Liburutegiari esleitutako funtzioak betetzen dituen liburutegi-zerbitzuak, hargatik eragotzi gabe goi-ikuskaritzako lana, zeina Espainiako Liburutegi Nazionalak egingo baitu, 2011ko uztailaren 29ko 23/2011 Legearen 11. artikuluko 2. apartatuan adierazitakoari jarraituz.

La función inspectora de control y comprobación del cumplimiento de la normativa en materia de depósito legal corresponderá al departamento al que está adscrito el Centro de Conservación de Euskadi, siendo ejercida dicha función por la Biblioteca de Euskadi o, en su caso, por el Servicio de Bibliotecas que desempeñe las funciones atribuidas a la Biblioteca de Euskadi, todo ello sin perjuicio de la Alta Inspección, que será ejercida por la Biblioteca Nacional de España, tal y como se recoge en el apartado 2 del artículo 11, de la Ley 23/2011, de 29 de julio, de depósito legal.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Lankidetza-hitzarmenak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Convenios de colaboración.

Eusko Jaurlaritzak beste erakunde eta entitate publiko edo pribatu batzuekiko lankidetza-hitzarmenak sinatzea bultzatuko du, lege-gordailuaren kudeaketa Euskadin hobetu eta osatu dadin.

El Gobierno Vasco promoverá la firma de convenios con organismos y entidades públicos o privados con el objeto de mejorar y completar la gestión del depósito legal en Euskadi.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Euskarri ukigarriko argitalpenen lege-gordailuaren zenbakia esleitzeko nomenklatura berria, zeina dekretu honen 13. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan xedatu baita, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera erabiliko da.

La nueva nomenglatura para la asignación del número de depósito legal de las publicaciones en soporte tangible, prevista en los apartados 3 y 4 del artículo 13 del presente Decreto, resultará de aplicación desde el día 1 de enero de 2020.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de septiembre de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común