Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena

N.º 182, miércoles 25 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
4359
4359

AGINDUA, 2019ko irailaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien 2019ko funtzionamendu-gastuetarako dirulaguntzak emateko dena.

ORDEN de 10 de septiembre de 2019, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se conceden ayudas a los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para la atención a gastos de funcionamiento de los Juzgados de Paz, en el ejercicio 2019.

Bestalde, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 35.3 artikuluan autonomia-erkidegoari ematen dizkio Justizia Administrazioko beharrei erantzuteko eskumenak, 13.1 artikuluarekin bat etorriz. Eskumen horien egikaritza azaroaren 6ko 1684/1987 Errege Dekretuarekin hasi zen, eta martxoaren 1eko 410/1996 eta martxoaren 15eko 514/1996 errege-dekretuen bidez egindako eskualdaketei esker, aipatutako beharrei hobeto erantzuteko garapen egokia ahalbidetu zuen. Lan eta Justizia Sailak kudeatu eta bultzatu behar ditu eskualdatutako zereginak.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco en su artículo 35.3 en relación con el 13.1, confiere a la Comunidad Autónoma competencias relativas a la atención de las necesidades de la Administración de Justicia, cuyo ejercicio comenzó con el Real Decreto 1684/1987, de 6 de noviembre y que, tras los traspasos efectuados por los Reales Decretos 410/1996, de 1 de marzo y 514/1996, de 15 de marzo, posibilitan un desarrollo más adecuado a dichas necesidades, correspondiendo la gestión e impulso de las funciones sobre esta materia al Departamento de Trabajo y Justicia.

Botere Judizialaren Lege Organikoak xedatzen duenez, bake-epaitegiak udalerriaren esparruan txertatutako organoak dira, eta Auzitegi eta Epaitegien Mugape eta Antolaketari buruzko abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 50. eta hurrengo artikuluetan jasotako aurreikuspenen arabera, bake-epaitegien instalazioak eta baliabide materialak tokian tokiko udalaren ardura dira, bai eta beraiei diruz lagundu behar izatea ere.

Los Juzgados de Paz se conciben por la Ley Orgánica del Poder Judicial como órganos incardinados en el ámbito del municipio, y a tenor de las previsiones contenidas en los artículos 50 y siguientes de la Ley 38/1988, de 28 de diciembre, de Demarcación y de Planta Judicial, se prevé que las instalaciones y medios instrumentales de los Juzgados de Paz estarán a cargo del Ayuntamiento respectivo, así como la necesidad de subvencionar a los mismos.

Ildo horretatik, 38/1988 Legearen 52. artikuluan xedatzen denez, justizia gaietan eskumena duten administrazioen aurrekontuetan jasota dago udalei diruz laguntzeko aurrekontu-kreditu bat kontsignatu beharra dagoela, bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteagatik. Dirulaguntza hori udalerri bakoitzeko eskubidedun biztanleen kopuruaren araberakoa izango da.

En este sentido, el artículo 52 de la precitada Ley 38/1988, establece que en los presupuestos de las Administraciones competentes en materia de Justicia se establece la necesidad de consignar un crédito presupuestario para subvencionar a los Ayuntamientos por la atención a los gastos de funcionamiento de estos. Dicha subvención se modulará en función del número de habitantes de derecho del municipio.

Bake Justiziari buruzko abenduaren 22ko 411/1998 Dekretuak ere arautzen du gai hau: ardura nagusiak udalen eskuetan egoten jarraituko du, finantzaketan Euskal Autonomia Erkidegoak lagunduko badu ere.

También el Decreto 411/1998, de 22 de diciembre, sobre Justicia de Paz, regula esta materia, manteniendo la responsabilidad principal en los Ayuntamientos, con un apoyo en su financiación por parte de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Horrela, dirulaguntzen programa bat egituratu da bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko; horixe izango da udalek arlo horretan dituzten betebeharren euskarri ekonomikoa.

Así, se ha articulado un programa subvencional para la atención a los gastos de funcionamiento de los Juzgados de Paz como soporte económico de las necesidades que sobre esta materia recaen en los Ayuntamientos.

Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 12.1.f) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren eginkizuna izango da «bake-epaitegientzako laguntza-programak kudeatzea eta bake-justiziaren arloko jarduerak bultzatzea».

El artículo 12.1.f) del Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia, atribuye a la Dirección de la Administración de Justicia la facultad de «gestionar programas de ayudas a los Juzgados de Paz e impulsar actuaciones en materia de Justicia de Paz».

Deialdi hau Lan eta Justizia Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan dago. Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko otsailaren 8ko Aginduaren bidez onartu zen plan hori.

Esta convocatoria está encuadrada dentro del Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Trabajo y Justicia aprobado mediante Orden de 8 de febrero de 2019 de la Consejera de Trabajo y Justicia.

Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.b) artikuluak xedatzen duenez, lege-mailako arau batek Administrazioari ezartzen badio dirulaguntza horiek ematea edo haien zenbatekoa, dirulaguntza horiek zuzenean eman ahal izango dira, kasuan kasuko lege-mailako araudiaren arabera aplikatu beharreko prozedura erabiliz.

El artículo 22.2.b) de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, establece que podrán ser objeto de concesión directa aquellas subvenciones cuyo otorgamiento o cuantía venga impuesto a la Administración por una norma de rango legal, que seguirán el procedimiento de concesión que les resulte de aplicación de acuerdo con su propia normativa.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 48.4 artikuluak (testu bategin hura azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) azpimarratzen du gai hori.

Asimismo, el artículo 48.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, incide sobre esta cuestión.

Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginari jarraikiz (testu bategin hura azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau

Por ello, de conformidad con lo dispuesto en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en virtud de las competencias que me atribuye el Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Agindu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko udalei laguntzak ematea da, beren bake-epaitegien 2019ko funtzionamendu-gastuei aurre egin diezaieten.

Primero.– El objeto de la presente Orden es la concesión de ayudas a los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco para la atención a gastos de funcionamiento de los Juzgados de Paz en el ejercicio 2019.

Bigarrena.– 459.325 euroko kreditua bake-epaitegiak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalen artean banatzeko moduluak onartzea, I. eranskinean aipatutako udalentzat onartutako zenbatekoen arabera, bulego judizial horien funtzionamendu-gastuak ordaintzen laguntzeko. Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Segundo.– Aprobar los módulos de distribución de crédito de 459.325 euros entre los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco con Juzgado de Paz, conforme a las cuantías concedidas a cada uno de los municipios que se especifican en el Anexo I, para ayudar a sufragar los gastos de funcionamiento de estos órganos judiciales, atendiendo a los siguientes criterios:

1.– Udalerrietako eskubidedun biztanleria, organo eskudunak egindako azken argitalpenaren araberakoa, eskala honi jarraikiz:

1.– Población de derecho de los municipios, de acuerdo con la última publicación oficial efectuada por el organismo competente, de conformidad con la siguiente escala.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– 1.850 euroko osagarria jasoko dute udalek, udalerrian espetxea badago.

2.– Los Ayuntamientos de municipios donde radique un centro penitenciario, percibirán un complemento de 1.850 euros.

3.– Udalerriko biztanleriaren arabera egokituko litzaiekeen kopuruaren % 85 jasoko dute udalek, udalerriko bake-epaitegiko idazkaritza langile bakarreko idazkaritza-talde bateko partaidea bada.

3.– Los Ayuntamientos de los municipios cuyas Secretarías de Juzgados de Paz estén integradas en Agrupaciones dotadas de personal único, percibirán una subvención en cuantía equivalente al 85 por 100 de la cantidad que les correspondería por población del Municipio.

Aurreko paragrafoan aipatutako idazkaritza-taldeen egoitza udalerrian kokatuta duten udalek, arau orokorren arabera dagokien zenbatekoaren % 100ez gain, udalerriko biztanleriaren arabera idazkaritza-taldeko udalei dagokien zenbatekoaren % 15 jasoko dute.

Los Ayuntamientos de municipios donde se encuentra radicada la sede de las Agrupaciones de Secretarías a que se refiere el apartado anterior percibirán el 100% de la cuantía que les corresponda, según las reglas generales, más el 15 por 100 de las cantidades que les correspondan, por población de sus Municipios, a los Ayuntamientos de su agrupación.

Hirugarrena.– Agindua ematea bake-epaitegiak dituzten udalei zenbateko hauek ordainketa bakar batean ordaindu diezaietela.

Tercero.– Ordenar que el abono, a los Ayuntamientos con Juzgados de Paz, de las cantidades correspondientes se realice en un solo pago.

Laugarrena.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 459.325 euroko gastua onartu da, aurrekontu-aplikazio hauen pentzutan egingo dena: 19.0.1.12.21.0100.1.422.01.14110.001/U,19.0.1.12.21.0100.2.422.01.14110.001/V eta 19.0.1.12.21.0100.3.422.01.14110.001/I

Cuarto.– Para la financiación de las ayudas previstas en la presente Orden se ha aprobado el gasto correspondiente por importe total de 459.325 euros con cargo a las aplicaciones presupuestarias: 19.0.1.12.21.0100.1.422.01.14110.001/U,19.0.1.12.21.0100.2.422.01.14110.001/V y 19.0.1.12.21.0100.3.422.01.14110.001/I

Bosgarrena.– Justizia Administrazioko Zuzendaritzak, dirulaguntzak emateko arauak eta baldintzak betetzen direla ikusteko, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egingo ditu, besteak beste, egokitzat jotzen dituen gainbegiratu, ikuskatu eta egiaztatzekoak direnak.

Quinto.– Corresponderá a la Dirección de la Administración de Justicia la realización de las tareas de gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria entre las que se encuentran las supervisiones, inspecciones y comprobaciones que considere necesarias para asegurar el cumplimiento de las normas y condiciones de las ayudas asignadas.

Seigarrena.– Dirulaguntza hauen onuradunak diren bake-epaitegiak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek honako betebehar hauek izango dituzte:

Sexto.– Los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco con Juzgado de Paz beneficiarios de las presentes ayudas están sujetos a las siguientes obligaciones:

1.– Udal onuradunek Justizia Administrazioko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dizkiote beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutatik helburu bererako jasotako laguntza edo dirulaguntzak, diru-sarrerak nahiz bestelako baliabideak.

1.– Los Ayuntamientos beneficiarios comunicarán a la Dirección de la Administración de Justicia la obtención de ayudas o subvenciones, ingresos o recursos para la finalidad subvencionada, procedente de cualquier Administración o ente público o privado.

2.– Dirulaguntza jasotzen duten udalak behartuta daude Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak dirulaguntzen destinoa fiskalizatzeko duten funtzioa betetzeko eskatzen dieten informazio guztia ematera.

2.– Los Ayuntamientos beneficiarios de subvenciones están obligados a facilitar cuanta información les sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las subvenciones.

3.– Udal onuradunek gastu zehatz batzuk ordaintzeko erabili beharko dute dirulaguntza: energia, elektrizitatea, gasa, telefonoa, garbiketa, bulegoko materiala, joan-etorriak, Udaleko langileen soldaten egoztea eta oro har bake-epaitegiaren funtzionamendurako gainerako gastu arruntak.

3.– Los Ayuntamientos beneficiarios deberán utilizar la subvención a sufragar los gastos concretos para los cuales sea concedida, en concreto los relativos a energía-eléctrica-gas, teléfono, limpieza, material de oficina, desplazamientos, imputación coste salarial del personal del Ayuntamiento y en general aquellos otros gastos corrientes necesarios para el funcionamiento del Juzgado de Paz.

4.– Bake Justiziari buruzko abenduaren 12ko 411/1998 Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, udalek urteroko lehen hiru hilabeteetan memoria aurkeztu beharko diote Justizia Administrazioko Zuzendaritzari, eta bertan azaldu zein udal-bitarteko eta -instalazio erabili ziren aurreko urtean bake-epaitegiari zerbitzua emateko, eta gastu errealak zenbatekoak izan ziren. Agindu honetako II. eranskinean ezarritako eredua erabilita idatziko da memoria.

4.– A efectos de dar cumplimiento a lo dispuesto en el artículo 14.1 del Decreto 411/1998, de 12 de diciembre, sobre Justicia de Paz, los Ayuntamientos deberán presentar a la Dirección de la Administración de Justicia dentro de los tres primeros meses de cada año la memoria explicativa de los medios e instalaciones municipales que hayan sido utilizadas para dar servicio al Juzgado de Paz durante el año anterior, así como las cuantías de los gastos reales ejecutados y ello conforme al modelo que figura como Anexo II de la presente Orden.

Alde horretatik, justifikatutako gastua onartutako dirulaguntza baino txikiagoa bada, justifikatu gabeko zenbatekoa bueltatu beharko da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan (testu bategin hura azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. eta 5. artikuluetan.

En este sentido, si el importe del gasto justificado fuera inferior a las subvenciones aprobadas, se procederá al reintegro de las cantidades no justificadas de conformidad con lo dispuesto en el artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y los artículos 4 y 5 del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

5.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira entitate publiko edo pribatuek xede berarekin ematen dituztenekin, baldin eta guztiak batuta dirulaguntza honen objektu den gastuaren % 100 gainditzen ez bada. Halakorik gertatuz gero, gastuaren % 100 gainditzen duen kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera dagokion dirulaguntzari.

5.– Las subvenciones reguladas en la presente Orden serán compatibles con cualesquiera otras para el mismo objeto otorgadas por otras Administraciones Públicas o Entidades Públicas o Privadas, siempre que la suma de ellas no supere el 100% del gasto objeto de esta subvención. En tal supuesto, se reducirá, en la cantidad correspondiente al exceso, el importe que les correspondiera en virtud de la presente convocatoria.

6.– Dirulaguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu egiten badira edo agindu honen objektu den dirulaguntzaz gain beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen bada beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batetik, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke, betiere laguntza eskuratzeko bete beharreko betekizunak bete gabe uzten ez direnean.

6.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados podrán dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, cuando no supongan incumplimiento de requisitos para ser beneficiario de la ayuda.

7.– Dirulaguntza emateko baldintzak betetzen ez direla frogatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, batetik, jasotako kopuruak eta, bestetik, sortutako legezko interesak, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartua) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan. Itzultzeko modua ere aipatutako lege-xedapenetan dago jasota.

7.– La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento, de las condiciones que motivaron la concesión de la subvención dará lugar, de conformidad y en los términos establecidos en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991 de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que procedan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de septiembre de 2019.

Lan eta Justiziako sailburua,

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común