Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena

N.º 182, miércoles 25 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4358
4358

AGINDUA, 2019ko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duena (2019-2020 ikasturtea). Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabili ahal izango dituzte gailu horiek. (L4. Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

ORDEN de 10 de septiembre de 2019, de la Consejera de Educación, por la que se convocan subvenciones para la adquisición de dispositivos digitales en el curso académico 2019-2020, para su utilización por el alumnado que curse Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato en centros docentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco (L4. Materiales didácticos y Tecnologías de la Información y la Comunicación).

Autonomia Estatutuak –abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren bidez onartuak– 16. artikuluan ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa betetze aldera, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa da irakaskuntza bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta bera gara dezaten lege organikoei kalterik egin gabe, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenei kalterik egin gabe eta hori betearazteko eta bermatzeko beharrezko den goi-ikuskaritzari kalterik egin gabe».

El Estatuto de Autonomía aprobado por la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece en su artículo 16 que, en aplicación de lo dispuesto en la Disposición Adicional primera de la Constitución, es de la competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio del artículo 27 de la Constitución y Leyes Orgánicas que lo desarrollen, de las facultades que atribuye al Estado el artículo 149.1.30 de la Constitución y de la Alta Inspección necesaria para su cumplimiento y garantía.

Halaber, herritar guztiek dute hezkuntzarako eskubidea eta irakaskuntzako askatasuna, eta botere publikoen zeregina da dauden mugak edo desorekak berdintzera bideratutako neurriak hartzea, hezkuntzara berdintasun egoeran iritsi ahal izateko.

Asimismo, el derecho a la educación y a la libertad de enseñanza asiste a todo ciudadano y ciudadana, y es obligación de los poderes públicos arbitrar medidas dirigidas a compensar las limitaciones o desequilibrios existentes para acceder a la educación en situación de igualdad.

Hezkuntza Saila berriztatze-prozesuak bultzatzen ari da unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, deialdi espezifikoen bidez eta zuzenean aldaketak sartzeko jarduerak, proiektuak eta esperientziak proposatuz, irakaskuntza- edo antolakuntza-praktikak hobetuko dituztenak eta, horrenbestez, hezkuntza-sistemaren kalitatea hobetzeko aukera emango dutenak.

El Departamento de Educación viene impulsando procesos de innovación en los centros docentes no universitarios, tanto a través de convocatorias específicas, como directamente proponiendo actividades, proyectos y experiencias encaminadas a introducir cambios, que mejoren la práctica docente u organizativa y, como consecuencia, propicien una mejora de la calidad del sistema educativo.

Gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek eta gizartearen eskura jarri diren baliabide digitalek ekarri dute hezkuntzaren alorrean ere sartzea gizarteak berak ohiko jarduera guztietan erabiltzen dituen bitarteko berriak. Zenbait programaren bidez sartu dira pixkanaka IKTak gure ikastetxeetan, eta, une honetan, sare eta gailu digitalak erabiltzeak eragin beharko lukeen aldaketa pedagogikoa zein metodologikoa sustatzea da xedea. Baliabide teknologikoen erabilerak ikasketa-erritmo desberdinetara egokitzen laguntzen du, berdinen arteko ikasketa bultzatzen, ikasten ikasteko gaitasuna indartzen eta gelaren espazio fisiko eta denborazkoa zabaltzen ikasketarako ingurune birtual eta nonahikora. Horrez gain, hezkuntza-plataforma digitalen bidez, ikasgela kanpoaldera zabaltzen da, eta ikasleek eta haien familiek edozein unetan izan ditzakete baliabide gehiago, eduki analogikoen mende soilik zertan egon gabe. Horri guztiari bide emateko, beharrezkoa da irakasteko eta ikasteko prozesuan baliabide digitalen (baliabide metodologikoak eta tresnak) erabilera eta ezaguera pixkanaka hartzen joatea.

Los cambios y progresos experimentados en la sociedad y los recursos digitales puestos a su disposición han llevado a introducir en el mundo educativo las nuevas herramientas que la propia sociedad utiliza en toda su actividad. Diversos programas han ido introduciendo las TIC en nuestros centros educativos y en este momento se quiere promover el cambio pedagógico y metodológico que ha de suponer la introducción de redes y dispositivos digitales. La utilización de recursos tecnológicos favorece la adaptación a los diferentes ritmos de aprendizaje, impulsa el aprendizaje entre iguales, potencia el aprender a aprender y amplía el espacio físico-temporal del aula en un entorno virtual y ubicuo de aprendizaje. También, a través de las plataformas educativas digitales el aula se abre al exterior y el alumnado y sus familias pueden disponer en cualquier momento de más recursos, sin depender únicamente de los contenidos analógicos. Todo esto requiere un acercamiento progresivo a la nueva realidad de recursos digitales (metodológicos e instrumentales) en el proceso enseñanza-aprendizaje.

Horregatik, hiru deialdi egin dira, ikastetxe publikoei eta itunduei zuzenduta, baliabide digitalen bidezko ikaskuntza-irakaskuntza berritze-proiektuan parte har dezaten, hau da, «sare_hezkuntza gelan» proiektuan; Sare_Hezkuntza izeneko ikastetxe-sare bat sortzea da helburua, eta haren garapenak beste ikastetxe batzuei joera bat markatu eta hobetzeko bideak erakutsiko dizkie.

Por todo ello, se han tramitado varias convocatorias, dirigidas a los centros públicos y concertados, para participar en el proyecto de innovación para la enseñanza-aprendizaje con recursos digitales, sare_hezkuntza gelan, con el objetivo de crear una red de centros Sare_Hezkuntza, cuya evolución marque tendencia y muestre caminos de mejora a otros centros.

Deialdi horietan ezarritakoaren arabera, hautatutako ikastetxeetako ikasleek gailu digitalak erosteko laguntzak jaso ahalko dituzte baldin eta beka baten onuradun izan badira unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beka eta ikasketa-laguntzen ebatzitako azken deialdian, eskola-materialaren atalean.

En dichas convocatorias, se establecía que el alumnado de estos centros seleccionados podrá beneficiarse de ayudas dirigidas a la adquisición de dispositivos digitales, siempre que sea beneficiario de una beca en la última convocatoria resuelta de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios, en el componente de material escolar.

Kontuan harturik zer dioten: Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuak; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluak –Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren eremuko dirulaguntzak erregulatzeari buruzkoa–; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenek, honako hau

Teniendo en cuenta el Decreto 79/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Educación, y de conformidad con lo establecido en el Título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, referente a la regulación de las subvenciones en el ámbito de la administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como lo establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y demás disposiciones de general aplicación,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdia egiten dut gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzetarako (2019-2020ko ikasturtea), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Se convocan subvenciones para la adquisición de dispositivos digitales en el curso académico 2019-2020, para su utilización por el alumnado que curse Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria y Bachillerato en centros docentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Artículo 2.– Crédito disponible.

Helburu horretarako, 1.528.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatutako aurrekontu-partidaren kontura.

A este fin se destinará la cantidad de 1.528.000,00 euros, que se financiarán con cargo a la partida presupuestaria establecida al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2019.

3. artikulua.– Betekizun orokorrak.

Artículo 3.– Requisitos generales.

1.– Deialdi honetaz balia daitezke Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2019-2020ko ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetakoak zein itunduetakoak, baldin eta betekizun hauek betetzen badituzte:

1.– Podrá acogerse a esta convocatoria el alumnado que en el curso académico 2019-2020 curse Educación Primaria, Educación Secundaria Obligatoria o Bachillerato en un centro docente público o concertado del País Vasco, siempre que se reúnan los siguientes requisitos:

a) Matrikulatuta dagoen ikastetxea «sare_hezkuntza gelan» izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera.

a) El centro docente donde esté matriculado haya sido incluido en la red sare_hezkuntza gelan en cualquiera de las convocatorias a partir del curso 2014-2015.

b) Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

b) El alumno o alumna sea beneficiario o beneficiaria en el curso 2018-2019 de una beca en la convocatoria de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios, en el componente de material escolar.

Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntza eskatu bada eta laguntza hori ukatu egin bada, deialdi honen xede den laguntza eskatu eta kautelaz onartu ahal izango da, baldin eta eskaerarekin batera egiaztatzen bada ukatze haren aurkako gorako errekurtsoa aurkeztu dela epe barruan. Kasu horietan, deialdi honen xede den laguntzaren eskaeraren ebazpenak kontuan hartuko du aipatutako gorako errekurtsoaren ebazpenean xedatutakoa.

En el caso de que se haya solicitado la ayuda al estudio para la escolarización de niveles no universitarios y dicha ayuda haya sido denegada, podrá solicitarse y admitirse cautelarmente la solicitud de ayuda objeto de la presente convocatoria en el caso de que se acredite, junto con la solicitud, que se ha presentado en plazo recurso de alzada contra aquella denegación. En estos supuestos, la resolución de la solicitud de la ayuda objeto de la presente convocatoria tendrá en cuenta lo dispuesto en la resolución del mencionado recurso de alzada.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aurreko deialdietan dirulaguntza hau bera jaso zuten ikasle bekadunak. Aurreko deialdi horiek Hezkuntzako sailburuaren honako agindu hauen bidez arautu ziren: 2015eko irailaren 30eko Agindua, 2016ko irailaren 26ko Agindua, 2017ko irailaren 28ko Agindua eta 2018ko uztailaren 18ko Agindua.

Queda excluido el alumnado becario que ya haya sido beneficiario de esta misma subvención en las convocatorias precedentes, reguladas por las órdenes de 30 de septiembre de 2015, 26 de septiembre de 2016, 28 de septiembre de 2017 y 18 de julio de 2018, de la Consejera de Educación.

c) Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2018ko urriaren 3tik aurrera erosi izana.

c) El dispositivo digital por el que se solicita la ayuda se corresponda con aquel por el que haya optado el centro para todo el grupo del o de la solicitante y haya sido adquirido a partir del día 3 de octubre de 2018.

2.– Eskabidea aurkezten duena (6. artikuluan jasoa) honako egoera hauetakoren batean badago, ikaslea ezin izango da dirulaguntzaren onuradun izan:

2.– Para que el alumnado pueda ser beneficiario de la subvención, en la persona que presente la solicitud (contemplada en el artículo 6) no puede concurrir ninguna de las siguientes circunstancias:

– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua izan bada, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Que haya sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

– Konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaera egin izana, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratuta egotea, esku-hartze judizialaren menpe egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta egotea, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.

– Que haya solicitado la declaración de concurso voluntario, que haya sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, que se halle declarada en concurso, esté sujeta a intervención judicial o haya sido inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

– Bide eman du administrazioarekin egindako kontraturen bat irmoki suntsiaraz dadin, kausaren batean errudun deklaratuta egotearren.

– Que haya dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

– Honako kasu hauetakoren batean egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak badira.

– Que esté incursa en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General.

– Bete gabe izatea indarrean dauden xedapenek zergen edo gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak.

– Que no se halle al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

– Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.

– Que tenga la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

– Ez izatea egunean dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketa.

– Que no se halle al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalen bat izatea, edo dirulaguntzak jasotzeko legezko debekuren bat izatea, bereziki sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenari jarraikiz.

– Que haya sido sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o que se encuentre incursa en prohibición legal alguna que les inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Ikaslea 2018-2019 ikasturtea hasi eta gero sartu bada ikastetxean eta horren ondorioz ikasturte horretan ezin izan badu bekarik eskatu unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian, parte hartu ahal izango du hurrengo ikasturtean (2020-2021) gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzen deialdian, betiere betekizun hau betetzen badu: bekaduna izatea unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian 2019-2020 ikasturtean. Kasu horietan, gailua erosi izana egiaztatu ahal izango du ikastetxean sartu den datatik aurrera.

3.– El alumnado que se haya incorporado al centro una vez iniciado el curso 2018-2019 y que, dada la fecha de incorporación, no pudo solicitar la beca en la convocatoria de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios en el citado curso, podrá concurrir en la convocatoria de subvenciones para la adquisición de dispositivos digitales del curso siguiente (2020-2021) siempre y cuando cumpla el requisito de ser becario en la convocatoria de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios, en el componente de material escolar, en el curso 2019-2020. En estos casos podrá acreditar la compra del dispositivo a partir de la fecha de incorporación al centro.

4. artikulua.– Gailu digitalen ezaugarriak.

Artículo 4.– Características de los dispositivos digitales.

Gailu digitalak deialdi honetako laguntzaz erosi ahal izateko, II. eranskineko ezaugarri teknikoak edo hortik gorakoak bete beharko ditu gailuak, 3. artikuluaren lehenengo apartatuko c) letran ezarritakoaz gain.

Para que la compra de los dispositivos digitales pueda ser objeto de la ayuda establecida en la presente convocatoria, han de cumplir las características técnicas del Anexo II, o superiores, además de lo establecido en la letra c) del apartado uno del artículo 3.

5. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Artículo 5.– Cuantía de las ayudas.

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza berrehun (200) euro izango da gehienez, eta muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua.

La cuantía de las ayudas será de hasta un máximo de doscientos (200) euros por solicitante, con el límite del importe justificado por la factura del dispositivo concreto.

Irizpide horiek aplikatu ondoren eman beharreko laguntzetan ateratzen den guztizko kopurua 2. artikuluan adierazitako aurrekontu-kreditua baino handiagoa bada, onuradun bakoitzari kalkulatu zaizkion zenbatekoak proportzioan murriztuko dira, laguntzen guztizkoa aipatutako mugara egokitu arte.

Si, tras la aplicación de los criterios anteriores la cuantía global resultante del total de las ayudas concedidas fuera superior al crédito presupuestario señalado en el artículo 2, las cuantías calculadas para cada beneficiario serán reducidas proporcionalmente hasta ajustar el total de las ayudas al referido límite.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes.

1.– Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

1.– La solicitud será realizada por el alumno o la alumna mayor de edad o menor emancipado, y si fuere menor no emancipado, por el padre, madre o representante legal.

2.– Bide elektronikoz egingo da eskaera, www. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus web-orriaren bidez, eta bi aukera hauetako bat baliatuz:

2.– La solicitud se realizará de forma electrónica, accediendo a www. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus y utilizando una de las dos opciones siguientes:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

– Acceder mediante certificado digital (DNI, Tarjeta Izenpe,...) o Juego de Barcos (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

La utilización del certificado digital supone la presentación telemática. Se deberá firmar electrónicamente la solicitud. Solo entonces quedará registrada la misma. No deberá presentarse en el centro de estudios el impreso generado por la aplicación informática.

– Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

– Registrarse en el sistema, mediante un Correo Electrónico, y uno de los elementos siguientes:

● HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.

● DIE (Documento Identificativo de Educación), junto con la fecha de nacimiento.

● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

● Documento Nacional de Identidad (DNI), junto la fecha de caducidad del mismo. Las personas de nacionalidad extranjera se identificarán mediante su Número de Identificación de Extranjeros (NIE), fecha de nacimiento, y en su caso, el número de su Tarjeta de Identificación de Extranjeros (TIE). En ambos casos la identidad de la persona solicitante se verificará través del servicio de verificación de datos contemplado en la disposición adicional segunda del Decreto 21/2012, de Administración Electrónica.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskaera-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, 7. artikuluan zehazten den epean.

La utilización del registro en el sistema, mediante un Correo Electrónico, conlleva la obligatoriedad de imprimir el formulario de solicitud tras haber sido cumplimentado, el cual ha de ser firmado y presentado en el centro de estudios en el plazo contemplado en el artículo 7.

3.– Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

3.– En el caso de que el solicitante no disponga de medios para presentar la solicitud por vías telemáticas, podrá realizarla acudiendo al centro donde esté matriculado.

4.– Eskabide-eredua deialdi honen I. eranskinean dago.

4.– El modelo de solicitud se encuentra en el Anexo I de la presente convocatoria.

Formularioan, «telefono mugikorra» eta «helbide elektronikoa» atalak bete behar ditu eskatzaileak. Bete ostean, ulertzen da eskatzaileak baimena ematen diola Hezkuntza Sailari agindu honetako 10.7 artikuluan aurreikusitako ohar osagarriak helarazteko.

En el formulario el o la solicitante cumplimentará los apartados «teléfono móvil» y «correo electrónico». Con su cumplimentación, se entiende que la persona solicitante habilita al Departamento de Educación a efectos de avisos adicionales a los contemplados en el artículo 10.7 de la presente Orden.

5.– Eskabidea aurkezten duen pertsonak –6. artikuluan dago adierazita– eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko du betebehar hauek betetzen dituela:

5.– La persona que presente la solicitud (contemplada en el artículo 6) acreditará mediante declaración responsable, incluida en la solicitud, el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

a) Ikasleak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2018-2019 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

a) Haber sido el alumno o la alumna beneficiario o beneficiaria en el curso 2018-2019 de una beca en la convocatoria de becas y ayudas al estudio para la escolarización de estudiantes de niveles no universitarios, en el componente de material escolar.

b) Ikasleak aurreko deialdietan (2015-2016, 2016-2017, 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteak) dirulaguntza hau bera jaso ez izana.

b) No haber sido el alumno o la alumna beneficiario o beneficiaria de esta misma subvención en las convocatorias precedentes, correspondientes a los cursos 2015-2016, 2016-2017, 2017-2018 y 2018-2019.

c) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta ez egotea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

c) No haber sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

d) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, ezein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaituta egon gabe.

d) No haber solicitado la declaración de concurso voluntario, no haber sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, no hallarse declarada en concurso, no estar sujeta a intervención judicial o no haber sido inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

e) Kausaren batean erruduntzat jotzeagatik, Administrazioarekin egindako ezein kontraturen suntsiarazpen irmoa emanda ez egotea.

e) No haber dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

f) Ez egotea honako kasu hauetakoren batean: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; abenduaren 26ko 53/1984 Legea, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo ez izatea Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak.

f) No estar incursa en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o no tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General.

g) Beteta izatea indarrean dauden xedapenek zergen edo gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak.

g) Que se halla al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias o frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes.

h) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

h) No tener la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

i) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

i) Hallarse al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

j) Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik ez izatea, edo dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ez izatea, bereziki sexu-bereizkeriaren ondorioz, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenari jarraikiz.

j) No haber sido sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas o no encontrarse incursa en prohibición legal alguna que les inhabilite para ello, con expresa referencia a las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

k) Adieraztea eskabideko eta harekin batera doan dokumentazioko datuak egiazkoak direla, eta betetzen direla laguntza horiek jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

k) Que son ciertos los datos contenidos en la instancia y documentación que la acompaña, y que cumplen los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiarios o beneficiarias de estas ayudas.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 7.– Plazo de presentación de solicitudes.

Hilabeteko epea egongo da eskabideak aurkezteko, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

La solicitud se presentará en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el BOPV.

8. artikulua.– Eskabidea aurkeztearekin lotutako ondorioak.

Artículo 8.– Efectos vinculados a la presentación de la solicitud.

1.– Ikasleak eskabide-eredua sinatuta aurkezteak edo, hura adingabe emantzipatu gabea izanez gero, haren ordez eskatzailearen legezko ordezkariak sinatzeak esan nahi du sinadura horrekin hau adierazten dutela:

1.– La presentación de la solicitud firmada por el alumno o alumna, y en el caso de que sea menor de edad no emancipado por su representante legal, implica que con dicha firma declaran lo siguiente:

a) Laguntzaren deialdiaren oinarriak onartzen dituztela.

a) Que aceptan las bases de la convocatoria para la que solicitan la ayuda.

b) Eskabidean jarritako datu guztiak egiazkoak direla.

b) Que todos los datos incorporados a la solicitud se ajustan a la realidad.

c) Eskabidea aurkezteak baimena ematen diola Hezkuntza Sailari eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko, NAN, AIZ edo AIT agirien bidez.

c) Que la presentación de la solicitud implica la autorización al Departamento de Educación para verificar la identidad de la persona solicitante a través del DNI, NIE o TIE.

d) Jakitun daudela ezen, aitortutako datuak zuzenak ez badira, beka edo laguntza ukatu edo errebokatuko zaiela.

d) Que quedan enterados de que la inexactitud de las circunstancias declaradas dará lugar a la denegación o revocación de la beca o ayuda.

e) Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatutatik beste beka edo laguntzarik eskuratuz gero, horren berri eman beharko diola Hezkuntza Sailari.

e) Que en caso de obtener otra ayuda procedente de cualquier administración o entidad pública o privada, deberá comunicarlo al Departamento de Educación.

f) Laguntza jaso eta baliatu ahal izateko ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen dituztela egiaztatuko dutela, eta adierazten dutela ez daudela dirulaguntzen onuradun izateko gaitasunik gabe uzten dituen inolako lege-auzitan sartuta.

f) Que acreditarán el cumplimiento de las condiciones y requisitos establecidos para la concesión y disfrute de la ayuda y que declaran que no están incursos en ninguna causa legal que les inhabilite para ser beneficiarios de subvenciones.

g) Onartzen dutela beka emateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko egin beharreko jarduketak egitea.

g) Que se someterán a las actuaciones de comprobación precisas para verificar, en su caso, el cumplimiento de las condiciones que determinaron la concesión de la beca.

2.– Dirulaguntzaren eskabidea aurkeztean, eskatzaileak baimena ematen dio laguntza ematen duen organoari zuzenean egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela laguntzak eskatzen dituen eskatzaileak; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, hala xedatuta baitago dirulaguntzen erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

2.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del o de la solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social por parte de dicho o dicha solicitante de las ayudas, que se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor, sin necesidad del consentimiento de los mismos, conforme a lo establecido en el artículo 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento General de Subvenciones, y en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

9. artikulua.– Organo kudeatzailea.

Artículo 9.– Órgano de gestión.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak.

Corresponde a la Dirección de Innovación Educativa la gestión de las subvenciones previstas en la presente convocatoria.

10. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.

Artículo 10.– Procedimiento de concesión de las subvenciones.

1.– Deialdiko dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, eskabidea epe barruan eta behar bezala aurkeztuta, 3. eta 4. artikuluetako eskakizun subjektiboak eta objektiboak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute ikasleek, agindu honetan xedatutakoaren arabera. Eskabide bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, kalkulua honela egingo da: 5. artikuluak ahalbideratzen duen dirulaguntzaren zenbatekorik handiena esleituko da, eta, deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada horrela kalkulatutako banakako kopuru guztiak ordaintzeko, horrela kalkulatutako zenbatekoei dagozkien dirulaguntzak zehaztuko dira. Horrela gertatu ezean, 5. artikuluan xedatutakoaren arabera murriztuko dira zenbateko horiek.

1.– Podrán acceder a las subvenciones objeto de convocatoria los alumnos y alumnas que habiendo presentado su solicitud en tiempo y forma acrediten en los términos previstos en esta Orden reunir los requisitos subjetivos y objetivos previstos en los artículos 3 y 4. Para la determinación del importe de subvención correspondiente a cada una de las solicitudes se procederá a su cálculo asignando una cantidad equivalente a la cuantía máxima de subvención que posibilita el artículo 5, y en el caso de que el importe de la dotación económica de la convocatoria bastase para dar cobertura al montante global de las cuantías individuales así calculadas, se procedería a concretar las subvenciones por el importe así calculado. En caso contrario, dichas cuantías se reducirían de acuerdo a lo establecido en el artículo 5.

2.– Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak banan-banan egiaztatuko ditu eskabide guztiak, eta, horretarako, behar beste txosten tekniko eska diezaieke laguntza-zerbitzuei.

2.– La Dirección de Innovación Educativa verificará cada una de las solicitudes pudiendo, a tal fin, solicitar de los Servicios de Apoyo los informes técnicos que sean precisos.

3.– Eskabideak egiaztatu ostean, emandako dirulaguntzei buruzko ebazpena emango du Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak; bertan, ikasleen identifikazio-datuak eta emandako zenbatekoak adieraziko ditu. Horretaz gain, ukatutako dirulaguntzen zerrenda ere sartuko du, ukatzeko arrazoia adierazita. Ebazpenaren jakinarazpena argitaratuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, honako web-helbide honetan: htpps://euskadi.eus

3.– Efectuada la verificación de las solicitudes, la Directora de Innovación Educativa dictará resolución con indicación de las subvenciones concedidas, expresando los datos identificativos del alumno o alumna y el importe concedido. Incluirá, así mismo, la relación de las subvenciones denegadas, expresando el motivo de la denegación. La notificación de la Resolución se realizará mediante su publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco en la dirección: htpps://euskadi.eus

4.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

4.– Contra la resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Viceconsejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la notificación.

5.– Horrez gain, informazio soil gisa, ebazpena Hezkuntza Sailaren web-orrian ere argitaratuko da: www.hezkuntza.eus

5.– Adicionalmente, a efectos meramente informativos, la Resolución se publicará en la página web del Departamento de Educación: www.hezkuntza.eus

6.– Ebazpena sei hilabeteko epean argitaratuko da, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Epe hori bukatu eta ebazpen espresurik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

6.– La resolución se publicará en el plazo de seis meses a partir de la publicación de la convocatoria. Transcurrido dicho plazo sin que se haya dictado y notificado resolución expresa las y los interesados podrán entender desestimada su solicitud a efectos de lo previsto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

7.– Aurreko puntuan esandakoa alde batera utzi gabe, organo kudeatzaileak interesdunei jakinarazpen-abisuak bidali ahal izango dizkie, SMSak edo mezu elektronikoak igorriz eskabideetan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

7.– Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

8.– Ebazpena ikastetxeari jakinarazi eta hilabeteko epean, ikastetxeak honako hiru puntu hauek ziurtatuko ditu horretarako gaitutako aplikazioaren atalean: eskuratutako gailu digitala bat datorren ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoarekin; fakturaren zenbatekoa; eta fakturaren data 3. artikuluaren 1. apartatuaren c) letran jasotako data baino geroagokoa den.

8.– En el plazo de un mes tras la notificación de la resolución al centro, este certificará en el apartado de la aplicación habilitado al efecto, los tres siguientes extremos: si el dispositivo digital adquirido se corresponde con aquel por el que haya optado el centro para todo el grupo del o de la solicitante, el importe de la factura, así como si la fecha de la factura es posterior a la fecha contemplada en la letra c) del apartado 1 del artículo 3.

Ikastetxeak konpromisoa hartzen du sei urtez gordetzeko eta kontserbatzeko ikasle eskatzaileek aurkeztu dituzten fakturak. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak laginketa-tekniken bidez eskatu ahal izango dio ikastetxeari beharrezko ikusten duen dokumentazioa.

El centro se compromete a guardar y conservar las facturas presentadas por los alumnos y alumnas solicitantes, durante un plazo de seis años. La Dirección de Innovación Educativa, mediante técnicas de muestreo, podrá requerir al centro la documentación pertinente.

11. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko betebeharrak bete behar dituzte agindu honetako dirulaguntzen onuradunek.

Las personas beneficiarias de las subvenciones convocadas en la presente Orden deberán cumplir en todo caso las obligaciones recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

12. artikulua.– Laguntzak ordaintzea.

Artículo 12.– Abono de las ayudas.

1.– Emandako laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren eta gailuak erosi direla egiaztatu ostean. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa. Apirilaren 1a baino lehen, ikastetxeak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren aurrean justifikatu beharko du laguntza horiek familiei ordaindu zaizkiela, eta horrela ziurtatu beharko du horretarako gaitutako aplikazioaren atalean.

1.– El abono de las ayudas concedidas se realizará de una sola vez, tras la resolución de la convocatoria y tras comprobar que se ha realizado la compra de los dispositivos, remitiéndose el importe total a los centros donde cursen los estudios los alumnos y alumnas beneficiarios/as. Antes del 1 de abril, el centro deberá justificar ante la Dirección de Innovación Educativa el abono de estas ayudas a las familias, certificándolo así en el apartado de la aplicación habilitado al efecto.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de las ayudas a las personas beneficiarias quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

13. artikulua.– Ez-betetzearen araubidea.

Artículo 13.– Régimen de incumplimiento.

1.– Dirulaguntzen onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kargurako laguntza publikoak erabiltzeagatik ezartzen den zehapen-araubideari heldu beharko diote, eta, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ondorengo kasu hauetan itzuli egin beharko dute eman eta jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, baita aplika daitezkeen legezko interesak ere (berandutze-interesa barnean dela):

1.– Las personas beneficiarias de las ayudas se encontrarán, en todo caso, sujetas al régimen de infracciones establecidas por razón de la disponibilidad de ayudas públicas con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi y, en aplicación del artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, vendrán obligadas a reintegrar la totalidad o parte de la cuantía concedida y percibida, además de los intereses legales que resultasen de aplicación, incluido el de demora, en los siguientes supuestos:

– Eskatzen diren baldintzak faltsutuz edo laguntza lortzea eragotziko zuketen baldintzak ezkutatuz lortu badute dirulaguntza.

– Obtención de la subvención falseando las condiciones requeridas para ello u ocultando aquellas que lo hubieran impedido.

– Dirulaguntza emateko oinarrizkoak diren xedea, jarduera edo proiektua ez betetzea (osorik edo zati batean) edo eskatzen den portaera ez izatea.

– Incumplimiento total o parcial del objetivo, de la actividad, del proyecto o la no adopción del comportamiento que fundamentan la concesión de la subvención.

– Finantza-kontrola eta -egiaztapena egiteko jarduerei aurka egitea, eragozpenak edo aitzakiak jartzea, edo uko egitea.

– Resistencia, excusa, obstrucción o negativa a las actuaciones de comprobación y control financiero.

– Dirulaguntza erabiltzen ez bada hura eskatu eta eman zenean adierazita zegoen xede espezifikorako.

– No utilización de la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió.

– Dirulaguntza eragin zuen jarduera burutzen ez bada.

– No realización de la actuación que dio origen a la subvención.

– Dirulaguntza zertarako eman zen, helburu zehatz horrexetarako erabili dela justifikatzen ez bada.

– No justificación de la aplicación de la subvención a los fines determinados para los que se concedió.

– Oro har, betetzen ez badira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko VI. tituluan ezarritako obligazioak, agindu honetan ezarritakoak edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak.

– En general, incumplimiento de las obligaciones establecidas en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en esta Orden o en la resolución de concesión.

2.– Dirua itzultzeko, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedura beteko da. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira. Nolanahi ere, hori ez da eragozpena izango bideratu beharreko beste ekintza guztiak bideratzeko. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

2.– Para proceder al reintegro se seguirá el procedimiento establecido al efecto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participen en su gestión, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

14. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Artículo 14.– Compatibilidad de las subvenciones.

Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak bateragarriak izango dira eskatzaileak helburu bererako lortzen duen beste edozeinekin, administrazio publikoek edo erakunde publiko zein pribatuek emanda ere, baldin eta laguntza metatu guztien zenbatekoak gainditzen ez badu laguntza jasoko duen gailu digitalaren kostua. Gaindituz gero, gaindikina bateraezina dela deklaratuko da, eta neurri berean txikiagotuko da agindu honen bidez emandako laguntzaren zenbatekoa.

Las subvenciones concedidas al amparo de la presente Orden serán compatibles con cualquier otra otorgada para la misma finalidad que el o la solicitante pudiera obtener de otras administraciones públicas o entidades de naturaleza pública o privada, siempre que el importe acumulado de todas ellas no supere el coste del dispositivo digital para el que se concede la ayuda. Si lo superase, se declarará la incompatibilidad del exceso, reduciéndose en la misma medida el importe de la ayuda concedida en aplicación de esta Orden.

15. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 15.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetako bat aldatzen bada, eta dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada eta 3. artikuluko betebeharrak konplitzen badira, dirulaguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da. Horretarako, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak likidazio-ebazpen bat emango du, eta, han, emandako dirulaguntzen zenbatekoak berregokituko dira.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y se salvaguarden los requisitos del artículo 3, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de la concesión de subvenciones. A estos efectos la Dirección de Innovación Educativa dictará la oportuna resolución de liquidación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas.

16. artikulua.– Datu pertsonalak.

Artículo 16.– Datos de carácter personal.

Agindu honetako prozeduretan aurkeztutako eskabideetan eta dokumentuetan jasotako datu pertsonalen tratamendua Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak egingo du, datuen tratamenduaren «arduradun» gisa. Datu pertsonal horien tratamenduaren xede izango da deialdi hau kudeatu eta ebazpena ematea. Horren interes publikoan eta bertan parte hartzeko eskaeran oinarritzen da xede hori.

Los datos de carácter personal que consten en las solicitudes y documentación presentada en los procedimientos a que se refiere esta Orden serán tratados por la Dirección competente en materia de Innovación Educativa, en su carácter de «responsable» de tratamiento de los datos. La finalidad de dicho tratamiento de datos personales será la gestión y resolución de la presente convocatoria. Finalidad basada en el interés público de las mismas y en la solicitud de participación en ellas.

Interesdunek beren datuei buruzko irispide-eskubidea, zuzentzekoa, ezereztekoa eta transferitzekoa erabil ditzakete, bai eta datuen tratamendua mugatzekoa edo hari aurka egiteko eskubidea ere; horretarako, idazki bat bidali behar dute helbide honetara: Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.

Las personas interesadas podrán ejercitar los derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita en este sentido a la Dirección de Innovación Educativa, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz».

17. artikulua.– Ikuskatzea.

Artículo 17.– Inspección.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak datuak benetakoak direla egiaztatzeko egintzak abiarazteko eta abiaraztea eskatzeko ahala izango du, bai eta agindu honetan araututakoa betearazteko ere.

El Departamento de Educación del Gobierno Vasco se reserva la facultad de desarrollar acciones que permitan exigir y comprobar la veracidad de los datos y el cumplimiento de lo regulado en la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan araututa ez dagoen guztian, ordezko izaerarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra garatzeko erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

En lo no regulado por esta Orden se aplicarán, con carácter supletorio lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el reglamento de desarrollo de la Ley General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Baimena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari agindu hau betearazteko behar diren jarraibideak eman ditzan.

Se autoriza a la Dirección de Innovación Educativa para dictar aquellas instrucciones que sean necesarias para la aplicación de la presente Orden.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Orden cabe interponer un recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o un recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar, igualmente, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de septiembre de 2019.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común