Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea

N.º 181, martes 24 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
4315
4315

128/2019 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez behin betiko onesten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak.

DECRETO 128/2019, de 30 de julio, por el que se aprueban definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

I
I

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babespean, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onetsi ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, autonomia-erkidego osoaren lurralde-plangintzarako aurreneko tresna izan zirenak. Gainera, gidalerro horien garapen gisa, 14 lurralde-plan partzial eta 10 lurralde-plan sektorial idatzi eta onartu dira, eta hori izan da, oro har, lurralde-antolamenduaren lehenengo belaunaldi bat.

Al amparo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, mediante Decreto 28/1997, de 11 de febrero, se aprobaron definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, primer instrumento de planificación territorial para toda la comunidad autónoma. Así mismo, como desarrollo de estas se han redactado y aprobado 14 Planes Territoriales Parciales y 10 Planes Territoriales Sectoriales, en lo que ha supuesto en conjunto una primera generación de planeamiento territorial.

Ordutik hona, urte hauetan diziplina-ikuspegi eta gai berriak sortu dira, lurralde-plangintzan aztertu behar direnak: klima-aldaketaren erronka, hiri-berroneratzea, azpiegitura berdea, paisaia, ekonomia zirkularra eta mugikortasuna, besteak beste; parte-hartze publikoak beste neurri bat hartu du, gobernantza lurraldeko gobernuari nagusitu zaio, eta, azkenik, lurralde-adierazleen kudeaketa gizakiaren ekintza neurtzeko elementu gisa agertzen da.

Desde entonces, durante estos años han surgido nuevas cuestiones y enfoques disciplinares que se deben contemplar en la planificación territorial: el reto del cambio climático, la regeneración urbana, la infraestructura verde, el paisaje, la economía circular o la movilidad, entre otros; la participación pública ha adquirido otra dimensión, la gobernanza se ha impuesto al gobierno del territorio, y finalmente la gestión de los indicadores territoriales aparece como elemento de medida de la acción del ser humano.

Aurrekari horiekin, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aztertzen dira, lurralde- eta hirigintza-plangintzaren arloko gainerako tresnak berrikusteko erreferentzia-esparru berrituaren funtzioa bete dezaten. Maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraikiz formulatu eta izapidetu dira gidalerrook, eta indargabetu egiten dira 1997ko gidalerroak.

Con estos antecedentes se revisan las Directrices de Ordenación Territorial en la voluntad de que sirvan de marco de referencia renovado para la revisión de los restantes instrumentos de planificación territorial y urbanística. Su formulación y tramitación se ha realizado siguiendo el procedimiento previsto en el artículo 10 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo y derogan, las Directrices de 1997.

II
II

Dokumentuak testuingurua aztertzea du abiapuntutzat, eta azterketa hori bai lurralde-plangintzaren arloan, bai ikuspegi sozio-ekonomikotik eta lurralde-arlokotik egiten da. Lurralde-arloari dagokionez, orografia irregularra eta biztanleriaren kokatze trinkoa duen lurraldea da EAE (kokatze trinko hori batez ere Kantauriko isurialdean). Aurreikusia dago biztanleria-geldialdia eta -zahartzea, eta horrek mendekotasun-tasa handitzea eragingo du; industriaren tertziarizazioak eta energia berriztagarrien tasa areagotzeko premiak I+Gan inbertsio handiagoa egitea eragingo du. Testuinguru horretan, klima-aldaketaren erronka ere azaltzen da, klima-aldaketak lurraldearen, biztanleriaren, natura-ingurunearen eta jarduera sozioekonomikoen gaineko eraginak okerragotuko baititu, bereziki itsasoaren mailaren igoerari, prezipitazioen erregimenaren aldaketari eta tenperatura, uholde eta bero-boladei dagokienez. Horregatik guztiagatik, gure lurraldea ez da horren kaltebera izan behar, eta bai erresilienteagoa, eta horrelako egoerei aurre egiteko gaitasuna izan behar du.

El documento parte de un análisis del contexto, tanto a nivel de planificación territorial como de encuadre socioeconómico y territorial: territorialmente en cuanto que con orografía accidentada, con un asentamiento denso de la población sobre todo en la vertiente cantábrica; con una previsión de estancamiento poblacional y envejecimiento lo que hará aumentar la tasa de dependencia; la terciarización de la industria y la necesidad de aumentar la tasa de energías renovables va a requerir de una mayor inversión en I+D. En este contexto se presenta además el reto del cambio climático, que agudizará los impactos sobre el territorio, la población, el medio natural y las actividades económicas, especialmente el relativo a la subida del nivel del mar, al cambio en el régimen de precipitaciones y en la temperatura, las inundaciones y las olas de calor; todo ello demanda un territorio menos vulnerable y más resiliente, capaz de hacer frente a estas situaciones.

Lurralde-estrategia berriaren oinarriak bat datoz identifikatutako zenbait lurralde-erronkarekin (2030 Garapen Jasangarrirako Agenda, Nazio Batuen Erakundeak onetsia; Garapen Jasangarriaren 17 helburuak; Quitoko HABITAT III Hiri Agenda Berria; Amsterdameko Itunak onartutako Europar Batasunaren 2020ko Lurralde Agenda). Lurralde bat edo lurralde-antolamendurako politika bat proiektatzen dute, zeinak lurralde-estrategia jasangarri, inklusibo, orekatu, elkarrekin erlazionatu eta partizipatiboa baitu ikuspegitzat.

Las bases de la nueva estrategia territorial se alinean con los retos territoriales identificados en la «Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible» aprobada por la Asamblea General de las Naciones Unidas, en los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) y en la «Nueva Agenda Urbana (HABITAT III)» aprobada en Quito, así como en la «Agenda Territorial de la Unión Europea 2020 »Pacto de Amsterdam", proyectando un territorio o una política de ordenación territorial que tiene por visión ser una estrategia territorial sostenible, inclusiva, viva, inteligente, equilibrada, interrelacionada y participativa.

Dokumentua zenbait printzipio gidaritan oinarritzen da, eta printzipio horiek egungo lurralde-eredua lurralde-erronka berrietara egokitzen dute. Erronka horiek proposatu den lurralde-eredu berriaren balio erantsi bat dira. Lurralde-ereduak elementu hauek ditu bereizgarritzat: ingurumen fisikoa eta egitura berdea; landa-habitata; hiri-habitata; paisaia, kultura-ondarea eta ondare naturala, eta baliabide turistikoak; baliabideen kudeaketa jasangarria; mugikortasuna eta logistika; zeharkako gaiak eta gobernantza.

El documento se erige sobre una serie de principios rectores que adecúan el modelo territorial vigente a los nuevos retos territoriales los cuales constituyen el valor añadido del nuevo modelo territorial propuesto que queda definido por los siguientes elementos: medio físico e infraestructura verde; hábitat rural; hábitat urbano; paisaje, patrimonio cultural y natural, y recursos turísticos; gestión sostenible de los recursos; movilidad y logística; cuestiones transversales y gobernanza.

III
III

Ingurune fisikoari buruzko kapitulua dokumentuaren atalik garrantzitsuenetako bat da. Hori dela eta, artikulu bat ez ezik, eranskin arauemaile bat ere eskaintzen zaio, biak ala biak derrigor bete beharrekoak. Zehatz esanda, erabilera-matrizeak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoru urbanizaezina antolatzeko oinarria, zeina lurraldearen % 93 baita; gainera, ingurune fisikoaren elementuei eta prozesuei eta jardueren kontrolari buruzko jarraibideak sartzen dira, eta jasangarritasuna eta garapen orekatua dira jarraibide horien guztien funtsak. Azpiegitura berdea hiru modu hauetan sartzen da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan: bere definizioa eta ezaugarriak jasoz; autonomia-erkidegoan duen azpiegitura berdea adieraziz; jarraibideak ezarriz, gidalerro horiek eskala desberdinetan garatzeko, lurralde- eta hirigintza-plangintzaren bidez, horrela tresna bat izango baita lurralde-zatiketa birmoldatzeko eta ekosistemetako zerbitzuak indartzeko, lurraldean isolatuta dauden espazio babestuen ikuspegi tradizionala gaindituz eta horren ordez plangintza kontziente bat ezarriz, naturak eskaintzen dizkigun zerbitzu ugariei eta beren funtzionamenduari buruz ulertzen duguna oinarritzat hartuta.

El capítulo de medio físico es uno de los más importantes de todo el documento y, como tal, se le dedica no solo un artículo sino también un anexo normativo, ambos de carácter obligatorio. En concreto, la matriz de usos expresa la base sobre la que ordenar todo el suelo no urbanizable de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que es el 93% del territorio; además, se introducen directrices sobre elementos y procesos del medio físico y sobre control de actividades, teniendo como principios de todas ellas la sostenibilidad y el desarrollo equilibrado. La infraestructura verde se introduce en las Directrices de Ordenación Territorial de tres formas: se recoge su definición y los rasgos que la caracterizan; se señala la infraestructura verde a nivel de Comunidad Autónoma y se establecen directrices para su desarrollo a distintas escalas, a través del planeamiento territorial y urbanístico, configurándose así como una herramienta para recomponer la fragmentación territorial y reforzar los servicios de los ecosistemas, superando la visión tradicional de espacios protegidos aislados en el territorio, por una planificación consciente en base a la comprensión de los múltiples servicios que nos ofrece la naturaleza y de su funcionamiento.

Landa-arloaren eta hiri-arloaren arteko inbrikazio sendoko lurralde batean, ereduak planteatzen du landa-habitatak lehenengo sektorea zaindu eta sustatzea eta herritarren zerbitzuak hobetzea duela premisatzat, bere bizitza-maila hiri-habitatarenarekin parekatzeko.

Sobre un territorio con fuerte imbricación entre lo urbano y lo rural, el modelo plantea un hábitat rural que tiene como premisa la preservación y promoción del sector primario y la mejora de servicios para la población, de forma que su nivel de vida se equipare al del hábitat urbano.

Uste da guztiz indarrean dagoela «hiriburuen euskal sistema polinuklearra», hiri ertainen eginkizunaren aldeko apustua berresten da jasangarritasun-irizpideen bidez «Eraldaketa-ardatzak» delakoan batera artikulatuz; oraindik uste da eremu funtzionalak piezak direla, eskala egokia duten piezak lurralde-orekako estrategia posibleak aplikatzeko. Hiri-habitataren ikuspegiak hiri kontsolidatua lortzea du helburu, hiri konplexu bat sustatuz, erabilera-nahasketa duen hiri trinko bat, sozialki kohesionatuta dagoena, eta hiri-berroneratzearen aldeko apustu sendoa egiten da, «hiri-hazkundearen perimetroa» izeneko tresnaren alde eginez, hiri-hedapena mugatzea helburutzat hartuta, eta lurzorua hobeto aprobetxatzeko bizitegi-kuantifikazioa bultzatuz, lurzoruaren okupazio berrien aurrean. Aurrekoaren ildotik, lehentasunezkotzat jotzen da arreta berezia eskaintzea dagoen industria-lurzoruari, eta hura birgaitu eta berrerabiltzeari, uste baita zenbait jarduera ekonomikok hiri konplexu bat sortzen lagundu dezaketela, erabilera-nahasketa duen eta kohesionatuta dagoen hiria, eta hurbileko merkataritza-eredua nabarmendu behar da, hiri kontsolidatuan erabilera-nahasketa horri modu nabarian lagundu behar dion jarduera ekonomikotzat hartuta.

Se considera plenamente vigente la concepción de «sistema polinuclear vasco de capitales», se renueva la apuesta por el papel de las ciudades medias mediante su articulación conjunta con criterios de sostenibilidad en lo que se ha llamado «Ejes de Transformación»; se sigue considerando que las áreas funcionales constituyen piezas cuya escala es adecuada para la aplicación de posibles estrategias de equilibrio territorial. La visión del hábitat urbano se orienta hacia la ciudad consolidada, promoviendo una ciudad compleja, con mezcla de usos, compacta y cohesionada socialmente, apostándose de forma decidida por la regeneración urbana, por la herramienta de «Perímetro de Crecimiento Urbano» para limitar la expansión urbana y por una cuantificación residencial tendente a favorecer el mejor aprovechamiento del suelo urbano frente a nuevas ocupaciones en el territorio. En línea con lo anterior, se entiende prioritario poner en valor el suelo industrial existente, su rehabilitación y reutilización, considerándose que existen actividades económicas que pueden contribuir a una ciudad compleja, con mezcla de usos y cohesionada, destacando el comercio de proximidad, como actividad económica que ha de contribuir de forma importante a esa mezcla de usos en la ciudad consolidada.

Gidalerroek paisaiari buruzko ikuspegi berri bat bere egiten dute, lurraldean dagoen giza jarduera modu integralean ikusteko tresna gisa hartuta, bai paisaia bikainetan, bai antolatu beharra duten ohiko paisaietan ikusteko, alegia. Ondarea (kulturala nahiz naturala) zaindu beharreko baliabide bat da, eta horregatik, funtsezkoa da modu jasangarrian kudeatzea. Bestalde, jarduera turistikoak hainbesteko tamaina hartzen du ezen planifikatu behar baita jasangarria izateko eta gauzatzen den lurraldea desorekatuko duen inpakturik ez eragiteko.

Las Directrices incorporan la nueva visión sobre el paisaje, como herramienta para contemplar de forma integral la acción humana sobre el territorio, tanto en los paisajes sublimes como en los cotidianos precisos de ordenación. El patrimonio (tanto cultural como natural) es un recurso que debe preservarse, y en este sentido su gestión sostenible resulta fundamental. Por otra parte, la actividad turística adquiere una dimensión tal que debe planificarse para resultar sostenible, y no provocar impactos que desequilibren el territorio sobre el que se desarrolla.

Baliabideen kudeaketa jasangarriak urari buruzko kapituluan uholde-arriskua, hornikuntza eta saneamendua bistaratzen dizkigu; energia ere bai, bi hauek dituelarik lurralde-politikaren eta politika sektorialaren ardatz nagusi: energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak; ekonomia zirkularra, kanpokoarekiko mendekotasuna gutxitzeko eta barneko baliabideak ahalik eta gehien profitatzeko, eraginkorragoak izanez eta baliabideak fluxu ekonomikoan mantenduz ahalik eta luzeen.

La gestión sostenible de los recursos nos lleva a contemplar en el capítulo de agua la inundabilidad, el abastecimiento y el saneamiento; la energía con la eficiencia energética y las energías renovables como ejes principales de la política territorial y sectorial; la economía circular, de forma que se trate de minimizar la dependencia exterior y de aprovechar al máximo los recursos internos, siendo más eficientes y manteniendo los recursos dentro del flujo económico el mayor tiempo posible.

1997ko gidalerroek hiriburuen euskal sistema polinuklearra gauzatzeko proposatzen duten harreman-sistema gehienbat burutu dela jotzen da. Jauzi terminologiko bat proposatzen da: azpiegituraz hitz egitetik mugikortasunaz hitz egitera pasatzen da, euskarri materialetik haratago doan sistema integratutzat hartuta. Intermodalitatea bermatzen duen eredu bat planteatzen da, garraio publikoa sustatzen duena eta oinezkoen eta txirrindularien mugikortasunak garrantzia berreskuratzen duena, batez ere hiriguneetan eta distantzia laburretan. Logistikaren arloan, salgaien garraioko sistema integratu bat proposatzen da, zeinaren barnean finkatzen eta indartzen baita tren, portu eta aireportuetako logistikaren papera.

El sistema relacional que proponían las Directrices de 1997 para hacer efectivo el sistema polinuclear vasco de capitales se entiende mayormente culminado. Se propone un salto terminológico pasándose de hablar de infraestructura a hablar de movilidad como un sistema integrado que va más allá del soporte material; y se plantea un modelo que garantice la intermodalidad, fomente el transporte público, y en el que la movilidad peatonal y ciclista recuperen importancia, especialmente en los núcleos urbanos y las cortas distancias. En materia logística se propone un sistema integrado de transporte de mercancías dentro del cual se consolide y potencie el papel de la logística ferroviaria, los puertos y aeropuertos.

IV
IV

Bukatzeko, kontzeptu arloko berritasun handi bat: eredua zeharkako zenbait gairekin osatzen da, zeinen politikek gainditzen baitituzte lurralde-antolamenduarenak nahiz eta hausnarketa beharra duten gidalerro hauetatik: irisgarritasun unibertsala, genero-ikuspegia, klima-aldaketa, osasun, euskara eta lurralde-erlazioa. Hiri-eredu jendeztatu batek, erabilera-nahasketaren aldetik konplexua bada eta sozialki kohesionatuta badago, arlo hauetan aipatutako helburuak lortzen laguntzen du. Lurralde-erlazioari dagokionez, gai hori gero eta konplexuagoa da, eta hor sare birtualek fisikoaren harresiak desegiten dituzte; horrexegatik, hain zuzen ere, beharrezkoagoa da erlazio hori kontuan hartzea, Euskal Autonomia Erkidegoak Europaren errotula gisa duen ahalmena garatuz eta lurraldeen arteko lankidetza estutuz. Gaineratu behar da dekretu hau idazteko eta onartzeko prozesuan gauzatu dela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 18.etik 22.erako artikuluetan xedatutako izapidetza, eta derrigorreko txostenak eman direla.

Finalmente, como gran novedad conceptual el modelo se completa con una serie de cuestiones transversales cuyas políticas superan las propias de la ordenación del territorio pero necesitadas de reflexión desde estas Directrices: la accesibilidad universal; la perspectiva de género, el cambio climático, la salud, el euskera y la interrelación territorial. Un modelo de ciudad denso, complejo en cuanto a mezcla de usos y cohesionado socialmente favorece la consecución de los objetivos trazados en estas cuestiones. Respecto a la interrelación territorial, se trata de una cuestión cada vez más compleja en la que las redes virtuales diluyen las barreras de lo físico, por lo que precisamente hacen más necesaria la consideración de esta interrelación, desarrollando la potencialidad de la Comunidad Autónoma del País Vasco como rótula europea y estrechando la colaboración entre territorios. Cabe abundar que, en el proceso de redacción y aprobación del presente Decreto se han llevado a cabo la tramitación prevista en artículos 18 a 22 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, habiendo sido emitidos los informes preceptivos correspondientes.

Gobernantzari buruzko kapitulua berrikuntza da lurralde-plangintzan, eta 1997tik garatutako lurralde-antolamenduaren lehenengo belaunalditik sortutako ondorioetatik abiatzen da: lehenengo eta behin, «parte-hartzearen kultura» bat sortu beharra dago, eragile sozial gehiago inplikatzen duena lurralde-plangintzaren prozesuetan; bigarrenik, pertsonek lurraldearen gainean izango duten ekintza zenbait adierazle bidez neurtu behar da, eta adierazle horiek bermatuko dute erabakiak etorkizunean hartzea; hirugarrenik, irizpideak behar dira lurralde-plan partzialen eta sektorialen arteko koordinazio eraginkorra gertatzeko; azkenik, administrazio-integrazio bat lortu behar da, planen izapidetzean atzerapenik ez gertatzeko, kezka hori beti izan bada egindako parte-hartze prozesu osoan.

El capítulo de gobernanza supone una innovación en la planificación territorial y parte de las conclusiones efectuadas a partir de la primera generación de planeamiento territorial desarrollada desde 1997: en primer lugar se hace necesario generar una «cultura de la participación» que implique a más agentes sociales en los procesos de planificación territorial; en segundo lugar, la acción de las personas sobre el territorio ha de ser medida mediante una serie de indicadores que avalen la futura toma de decisiones; en tercer lugar, se precisan criterios para una efectiva coordinación entre los planes territoriales parciales y sectoriales; y por último, es preciso lograr una integración administrativa que evite dilaciones en la tramitación de los planes, preocupación que ha sido recurrente en todo el proceso participativo llevado a cabo.

V
V

Dokumentazio honek osatzen ditu Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak:

Las presentes Directrices de Ordenación Territorial están constituidas por la siguiente documentación:

– 12 kapituluko memoria bat: lehenengo biak berrikuspenari, oinarriei eta printzipio gidariei buruzkoak dira; hurrengo 10ak lurralde-ereduaren definizioari buruzkoak dira; bukatzeko, bi eranskin daude, bat azpiegitura berdeaz eta ekosistemetako zerbitzuez ari da, eta bestea, ordea, gaiaren egoeraren adierazleez, helburuez eta lurralde-jarraibideez ari da. Lurralde-jarraibideek aplikazio-arauetako artikuluak betetzen dituzte.

– Una Memoria que consta de 12 capítulos: los 2 primeros corresponden al marco de revisión, bases y principios rectores y los 10 siguientes corresponden a la definición del modelo territorial finalizando con 2 anexos, uno sobre infraestructura verde y servicios de los ecosistemas y otro con los indicadores de estado de la cuestión, objetivos y directrices territoriales, las cuales se remiten a artículos de las Normas de Aplicación.

– Sintesi-mapa, non Euskal Autonomia Erkidegoan jasotzen baita proposatutako lurralde-eredua.

– Mapa Síntesis, en el que se condensa sobre la Comunidad Autónoma del País Vasco el modelo territorial propuesto.

– Aplikazio-arauak, hiru kapitulutan bildutako 38 artikulu dituztenak: lehenengo kapitulua, duen xedeari eta izaerari buruzkoa; bigarren kapituluan, espazioaren antolamendurako eta erabilerarako gidalerroak (derrigor bete beharrekoak) daude; hirugarren kapituluan, ordea, gomendio mailako gidalerroak (administrazio eskudunak ez baditu betetzen gidalerro horiek, justifikatu beharko du hartutako erabakia, bai eta ezarritako helburuekin bateragarria dela ere. Aplikazio-arauak bost eranskinekin osatzen dira.

– Normas de Aplicación, que constan de 38 artículos agrupados en 3 capítulos: un primer capítulo relativo a su objeto y naturaleza; un segundo capítulo que contiene directrices de ordenación y uso del espacio (de obligado cumplimiento) y un tercer capítulo con directrices recomendatorias, para las que, en caso de que la administración competente se aparte de ellas, deberá justificar la decisión adoptada y su compatibilidad con los objetivos de que se trata. Las Normas de Aplicación se completan con cinco anexos.

Dokumentuak bere ingurumen-azterlan estrategikoa ere badu, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin bat etorriz egindako ingurumen-izapidetzaren emaitza dena, eta barruan sartu dira ingurumen-organoak emandako ingurumen-adierazpen estrategikoan bildutako zehaztapenak, neurriak eta baldintzak.

El documento cuenta además con su correspondiente Estudio Ambiental Estratégico, fruto de la tramitación ambiental llevada a cabo de acuerdo con la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de Evaluación Ambiental, habiendo sido incluidas las determinaciones, medidas y condiciones recogidas en la Declaración Ambiental Estratégica emitida por el órgano ambiental.

Bukatzeko, aipatu behar da dokumentuak parte-hartze prozesu handi bat izan duela, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakotik haratago doana. Prozesu hori 2015etik 2018ra bitartean gertatu da, erakunde-arloan nahiz arlo sozialean, eta modu presentzialean nahiz digitalean. Prozesuaren ondorio gisa, edukiz beteriko dokumentu bat lortu ahal izan da eta adostasun zabal batera iritsi, eragindako administrazio, erakunde publiko eta pribatuen artean, bai eta planteatu den lurralde-ereduarekin lotutako gai handietan inplikatutako euskal herritar gehienen artean ere.

Finalmente señalar que el documento ha contado con un proceso de participación muy intenso que ha ido más allá de lo establecido en la Ley 4/1990, de 31 de mayo. Este proceso, desarrollado entre 2015 y 2018, se ha llevado a cabo tanto en el ámbito institucional como social, y de forma presencial y digital, lo que ha permitido obtener un documento rico en contenidos y alcanzar un consenso amplio entre las diversas administraciones y entidades públicas y privadas afectadas, así como entre la mayor parte de la ciudadanía vasca implicada con respecto a los grandes temas asociados al modelo territorial planteado.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 30ean egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 30 de julio de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onestea.

Artículo 1.– Aprobación definitiva de las Directrices de Ordenación Territorial.

Behin betiko onesten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, zeinen dokumentazio guztia helbide elektroniko honetan kontsultatu ahal izango baita:

Se aprueban definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma, cuya documentación completa podrá ser consultada en la siguiente dirección electrónica:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/lurralde-plangintza-hirigintza-hiri-berroneratzea/

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/planificacion-territorial-urbanismo-regeneracion-urbana/

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen aplikazio-eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoa da.

Las Directrices de Ordenación Territorial tienen como ámbito de aplicación todo el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.– Dokumentazioa.

Artículo 3.– Documentación.

1.– Dokumentu hauek osatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak:

1.– Las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma están integradas por los documentos siguientes:

a) Memoria.

a) Memoria.

b) Sintesi-mapa.

b) Mapa Síntesis.

c) Aplikatzeko arauak, dekretu honen I. eranskin gisa sartzen direnak.

c) Normas de aplicación, que se incluyen como Anexo I al presente Decreto.

2.– Gainera, onespen-dekretu honen barruan jasota dago, II. eranskin gisa, ingurumen-alderdiak txertatzeko moduari buruzko laburpena, ingurumenean duen eraginaren jarraipena egiteko hartuko diren neurriak barne hartzen dituena, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa betez.

2.– Igualmente, el presente Decreto de aprobación incluye, como Anexo II, un extracto relativo a la integración de los aspectos ambientales, incluidas las medidas de seguimiento de los efectos en el medio ambiente, a los efectos de lo dispuesto en el artículo 26.2 de la Ley 21/2013, de 9 de diciembre, de Evaluación Ambiental.

4. artikulua.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen jarraipenerako memoria.

Artículo 4.– Memoria de seguimiento de las Directrices de Ordenación Territorial.

1.– Bi urtean behin, lurralde-antolamenduaren eskumena duen Sailak «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen egoera» izeneko memoria bat egingo du. Bertan aztertuko dira lurralde-antolamenduaren gidalerroak zer neurritan aplikatzen diren, udal- eta lurralde-plangintzan duten eragina eta, hala badagokio, identifikatutako bat ez etortzeak ekiditeko hartu beharreko neurriak.

1.– El Departamento competente en materia de ordenación del territorio elaborará cada dos años una Memoria titulada «Situación de las Directrices de Ordenación Territorial» en la que se analizará su nivel de aplicación, la incidencia en el planeamiento territorial y municipal y las medidas a adoptar, en su caso, para paliar los desajustes identificados.

2.– Aipatu memoria eratzeko metodologian honako hauek hartuko dira kontuan:

2.– La metodología para la elaboración de la citada memoria tendrá en cuenta:

a) Gidalerroen aplikazioa, ebaluazio-aldian zehar onartutako lurralde-plan partzialen, lurralde-plan sektorialen eta plan orokorren bitartez.

a) La aplicación de las Directrices a través de los Planes Territoriales Parciales, los Planes Territoriales Sectoriales y los Planes Generales aprobados definitivamente durante el período de evaluación.

b) Lurralde- eta hirigintza-iraunkortasuneko adierazleen bilakaera neurtzeko azterketa kuantitatiboa, azterketa egiten den aldian.

b) Un análisis cuantitativo de la evolución de los indicadores de sostenibilidad territorial y urbanística durante el período de estudio.

c) Azterketa kualitatibo bat, adituak diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko errealitatea ezagutzen duten pertsonei egindako galdetegi eta elkarrizketen bidez.

c) Un análisis cualitativo a través de cuestionarios y entrevistas con personas expertas y conocedoras de la realidad de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Memoria egiteko, lurralde-antolamenduaren eskumena duen Sailak aurretiaz udal guztiei eskatuko die esan dezatela beren iritziz nola egokitzen den beren udalerriko antolamendu-plangintza Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetara eta lurralde-plangintzara.

3.– Para la elaboración de la Memoria, el departamento competente en materia de ordenación del territorio, con carácter previo, requerirá a todos los municipios una valoración sobre la adecuación del planeamiento general vigente en su municipio a las Directrices de Ordenación Territorial y al planeamiento territorial.

5. artikulua.– Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikustea.

Artículo 5.– Revisión de la Directrices de Ordenación Territorial.

1.– Oro har, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak indarrean jarri eta zortzi urtera, Eusko Jaurlaritzak ikusiko du berrikusi behar diren ala ez.

1.– Con carácter general, a los ocho años de la entrada en vigor de las Directrices de Ordenación Territorial, el Gobierno Vasco verificará la oportunidad de proceder a su revisión.

2.– Hala ere, lehenago edo geroago berrikus daitezke, gorabehera hauetako bat tartean bada:

2.– No obstante, en cualquier momento anterior o posterior se deberá proceder a su revisión si se produjera alguna de las circunstancias siguientes:

a) Gerora gertatutako gorabehera batzuek aldatzen badituzte Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan hartutako hipotesiak, populazioaren oinarrizko faktoreei, enplegu-dinamikari edo etxebizitza-merkatuari dagokionez, eta horren ondorioz, ezarritako antolamendu-irizpide orokorrak aldatu behar badira.

a) Cuando circunstancias sobrevenidas alteren las hipótesis adoptadas en las Directrices de Ordenación Territorial en cuanto a las magnitudes básicas de población, dinámica de empleo o mercado de la vivienda, de forma que obliguen a modificar los criterios generales de ordenación establecidos.

b) Gidalerroen erabakietan aldaketa zehatzak izapidetu behar badira, eta ondorioz, aldaketak gertatzen badira lurraldearen egitura orokorrean.

b) Si se han de tramitar modificaciones concretas de las determinaciones de las Directrices que den lugar a alteraciones que incidan sobre la estructura general del territorio.

c) Gidalerroen garapenak agerian uzten badu helburuak zabaldu egin behar direla edo komeni dela zabaltzea, antolamendu-eredu beraren garapen aurreikusi gabeen bidez.

c) Cuando el desarrollo de las Directrices ponga de manifiesto la necesidad o conveniencia de ampliar sus objetivos mediante ulteriores desarrollos del mismo modelo de ordenación no previstos inicialmente.

d) Erkidegoaz gaindiko plan sektorialen bat onartzeak zehaztapenak ezartzen baditu autonomia-erkidegoan, eta zehaztapen horiek lurralde-ereduaren eraldaketa bat eragiten badute.

d) Cuando la aprobación de algún Plan Sectorial de carácter supracomunitario establezca determinaciones en el interior de la Comunidad Autónoma que impliquen una transformación del modelo territorial.

e) Gerora gertatutako beste gorabehera batzuek, antzeko izaera eta garrantzia dutenak, justifikatzen badute, gidalerro horien lurralde-ereduaren funtsezko irizpideei eragiteagatik, eta, zioak eman ondoren, hala erabakitzen badu Eusko Jaurlaritzak.

e) Cuando otras circunstancias sobrevenidas de análoga naturaleza e importancia lo justifiquen, por afectar a los criterios determinantes del modelo territorial de estas Directrices, y así lo acuerde motivadamente el Gobierno Vasco.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Araba Erdialdeko Lurralde Plan Partziala.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Plan Territorial Parcial de Álava Central.

Araba Erdialdeko eremu funtzionalaren lurralde-plan partziala berrikustean honako zehaztapen hauek aintzat hartu beharko dira:

La revisión del Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Álava Central deberá atenerse a las siguientes determinaciones:

1.– Araba Erdialdearen barnean, beren landa izaeragatik eta problematika espezifikoa dela-eta arreta berezia behar duten Arabako Ibarretako eta Arabako Mendialdeko eskualdeak bereizi eta nabarmentzea. Ondorio horietarako, berrikuspenaren diagnostikoaren aurreko fasean landa-eskualde horien gaineko Hasierako Oinarrizko Azterlana idatziko da.

1.– Distinguir y singularizar, dentro de Álava Central, las comarcas de los Valles Alaveses y de la Montaña Alavesa, cuyo carácter rural y problemática específica requieren una atención especial. A estos efectos, en la fase previa de diagnóstico de la revisión se redactará un Estudio Inicial Básico para las dos comarcas rurales citadas.

2.– Hasierako Oinarrizko Azterlanak honako hauek izango ditu barnean:

2.– Este Estudio Inicial Básico contendrá:

a) Soluzioen proposamena lurralde-aniztasuna baterako garapenerako eragile gisa erabiliz, hartako baliabideak hedatu eta dinamizatzeko estrategiak zehaztuz.

a) La propuesta de soluciones que aproveche la diversidad territorial como factor de desarrollo conjunto, determinando las estrategias de difusión y dinamización de sus recursos.

b) Landa-eskualdeetan kontuan hartu behar diren irizpide espezifikoak. Zehazki, haien egoera eta ezaugarri berezien haritik datozen berariazko premiak zehaztuko ditu, desorekak zuzentzeko estrategiak abian jarriko ditu, eta landa-garapen integraleko politikak ezartzea ahalbidetuko duen lurralde-tratamendua ezarriko du.

b) Los criterios específicos que por su singularidad han de considerarse en las comarcas rurales. En concreto, definirá las necesidades derivadas de su situación y características peculiares, propiciando estrategias correctoras de los desequilibrios y un tratamiento territorial que favorezca la implantación de políticas de desarrollo rural integral.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Busturialdea-Artibaiko lurralde-plan partziala.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Plan Territorial Parcial de Busturialdea-Artibai.

Busturialdea-Artibai eremu funtzionaleko lurralde-plan partzialak aurretiaz beharko du aurreko xedapen gehigarrian aipatutako azterlana egitea, kontuan hartuta, batetik, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeak ongi egituratzearen erronka, eta, bestetik, Urdaibaiko eskualdearen espezifikotasuna, Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legetik eratorritako lurralde-tratamendua eskatzen duena.

La revisión del Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Busturialdea-Artibai requerirá la elaboración previa del Estudio a que se refiere la disposición adicional anterior, teniendo en cuenta la adecuada estructuración de las comarcas Busturialdea y Lea-Artibai y la especificidad de la comarca de Urdaibai con su tratamiento territorial derivado de la Ley 5/1989, de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Lurralde-plan partzialen eta lurralde-plan sektorialen doitze-epea.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Plazo de adaptación de los Planes territoriales parciales y sectoriales.

1.– Egun indarrean dauden lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak Dekretu honetan xedatutakora moldatuko dira indarrean sartu eta hurrengo zortzi urteetako epean.

1.– Los Planes Territoriales Parciales y los Planes Territoriales Sectoriales vigentes en la actualidad, se adaptarán a lo dispuesto en el presente Decreto en el plazo de ocho años siguientes a su entrada en vigor.

2.– Moldaketa horri lantzen duen lurralde-planaren onarpenerako ezarritako prozedura aplikatuko zaio, eta planak lurralde-antolamenduko gidalerroekin gordetzen duen egokitzapenari buruzko berariazko atal bat sartu beharko du bere justifikazio-memorian.

2.– La adaptación se someterá al mismo procedimiento establecido para la aprobación del plan territorial de que se trate, e incorporará en su Memoria justificativa un apartado específico sobre la adecuación del plan a las Directrices de ordenación territorial.

3.– Dekretu hau indarrean jartzen denean hasierako onarpena izapidean duen lurralde-plangintzak ez du zertan moldaketa egin.

3.– La adaptación del planeamiento territorial en tramitación que cuente con aprobación inicial a la entrada en vigor del presente Decreto, no será obligatoria.

4.– Lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak indarrean mantenduko dira moldaketarik egiten ez zaien bitartean.

4.– Los Planes Territoriales Parciales y los Planes Territoriales Sectoriales, continuarán vigentes en tanto no se produzca su adaptación.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Hirigintza-plangintza orokorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Planeamiento urbanístico general.

1.– Indarreko plan orokorrak eta arau subsidiarioak zortzi urteetako epean dekretu honetan xedatutakora moldatuko dira, eta baita indarreko lurralde-plangintzara, lehenengo xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorrita, beren berrikuspen integrala erkidegoko hirigintza-legeekin bat etorrita abiatzen dutenean. Moldaketa hori gertatzen ez den bitartean, plangintza orokor horrek eta haren proposamenek indarrean jarraituko dute bertan jasotako baldintzetan.

1.– Los Planes Generales y Normas Subsidiarias vigentes se adaptarán en el plazo de ocho años a lo dispuesto en el presente Decreto, así como al planeamiento territorial vigente conforme a lo establecido en la disposición transitoria primera cuando inicien su revisión integral de conformidad con la legislación urbanística autonómica. Mientras no se produzca su adaptación, dicho planeamiento general y sus propuestas continuarán vigentes en sus propios términos.

2.– Berrikuspen partziala xede duen hirigintza-plangintza bere helburu eta proposamenak Dekretu honetan ezarritakoan eragina duten neurrian moldatuko da.

2.– El planeamiento urbanístico objeto de revisión parcial, se adaptará en la medida que sus objetivos y propuestas incidan en lo dispuesto en este Decreto.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Izapidean den hirigintza-plangintza orokorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA.– Planeamiento urbanístico general en tramitación.

Dekretu hau indarrean jartzen denean hasierako onarpena duen plangintza orokorrak ez du zertan moldaketa egin.

La adaptación del planeamiento general en tramitación que cuente con aprobación inicial a la entrada en vigor del presente Decreto no será obligatoria.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Bizitegi-kuantifikazioa udaleko hirigintza-plangintzan.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA.– Cuantificación residencial en el planeamiento urbanístico municipal.

Lurralde-plan partzialak gidalerro hauen aplikazioaren ondoriozko bizitegi-kuantifikaziora egokitu arte, udal-plangintzan honako hau hartuko da gehieneko bizitegi-ahalmentzat: indarrean dagoen lurralde-plan partzialaren ondorioz eta dekretu hau aplikatzearen ondorioz ateratzen diren gehieneko bi balioen artetik txikiena.

Hasta la adaptación de los Plantes Territoriales Parciales a la cuantificación residencial resultante de la aplicación de las presentes Directrices, el planeamiento urbanístico utilizará como capacidad residencial máxima el menor de los dos valores máximos que resulten del Plan Territorial Parcial en vigor y de la aplicación del presente Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira xedapen hauek:

Quedan derogadas las siguientes disposiciones:

1.– 28/1997 Dekretua, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin betiko onesteko dena.

1.– El Decreto 28/1997, de 11 de febrero, por el que se aprueban definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– 68/2006 Dekretua, martxoaren 28koa, udal planeamendua Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetara egokitzeko epea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren sententzia betetzeko.

2.– El Decreto 68/2006, de 28 de marzo, por el que se establece el plazo de adaptación del planeamiento municipal a las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco en cumplimiento de sentencia del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco.

3.– 4/2016 Dekretua, urtarrilaren 19koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onesten dituen Dekretua aldatzen baita, bizitegi-kuantifikazioari dagokionez.

3.– El Decreto 4/2016, de 19 de enero, de modificación del Decreto por el que se aprueban definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en lo relativo a la cuantificación residencial.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretua hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 30ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 30 de julio de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARíA ARRIOLA LÓPEZ.

(Véase el .PDF)
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común