Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

170. zk., 2019ko irailaren 9a, astelehena

N.º 170, lunes 9 de septiembre de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
AGENCIA VASCA DE COOPERACIÓN PARA EL DESARROLLO
4121
4121

EBAZPENA, 2019ko irailaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2019ko deialdia egiten baita.

RESOLUCIÓN de 3 de septiembre de 2019, del Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, por la que se convocan ayudas a intervenciones de acción humanitaria con cargo a la cooperación para el desarrollo, para el ejercicio 2019.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuak (2019ko ekainaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120 zk.) arautzen ditu ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak.

El Decreto 90/2019, de 18 de junio, (Boletín Oficial del País Vasco n.º 120 de 26 de junio de 2019), regula las ayudas a intervenciones de acción humanitaria.

Dekretu horren 7 artikuluan xedatutakoarekin bat, garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2019ko deialdia egin behar da.

De conformidad a lo establecido en el artículo 7 del citado Decreto, procede convocar las ayudas a intervenciones de acción humanitaria con cargo a la cooperación para el desarrollo para el ejercicio 2019.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 9ko 5/2008 Legearen 10.b) artikuluan ematen zaizkion eskumenez baliaturik, 2019ko uztailaren 9ko bileran, erabaki zuen zuzendariari proposatzea dirulaguntzerako deialdia abiaraztea, eta dirulaguntzak emateko oinarrizko irizpideak onartu zituen.

El Consejo Rector de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, dentro de las facultades que le confiere la Ley 5/2008, de 9 de junio, de creación de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo en su artículo 10 b), adoptó el acuerdo, en sesión celebrada el día 9 de julio de 2019, de proponer al Director del ente activar la convocatoria de las ayudas, aprobando los criterios básicos para su otorgamiento.

Hori dela bide, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan (2019ko ekainaren 26ko EHAA, 120. zk.) araututako laguntzen 2019ko deialdia egitea. Dekretu horren bidez, garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko esku-hartzeak egiteko laguntzak arautzen dira, gatazka-testuinguruetan eta beste indarkeria-egoera batzuetan krisi humanitarioak jasaten dituzten biztanleentzat, eremu humanitarioan erabiltzen diren nazioarteko estandarren bitartez identifikatuta.

El objeto de la presente Resolución es convocar, para el ejercicio 2019, las ayudas reguladas por el Decreto 90/2019, de 18 de junio (BOPV n.º 120, de 26 de junio de 2019), por el que se regulan las ayudas a intervenciones de acción humanitaria con cargo a la cooperación para el desarrollo, dirigidas a las poblaciones que sufren crisis humanitarias en contextos de conflictos y otras situaciones de violencia, identificados mediante estándares internacionales utilizados en el ámbito humanitario.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Artículo 2.– Dotación económica.

Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkiduraren zenbatekoa, guztira, 3.900.000 eurokoa izango da.

El importe global de la dotación económica destinada a esta convocatoria es de 3.900.000 de euros.

Esku-hartze mota bakoitzerako honako diru-zuzkidura hau ezarri da:

La dotación económica para cada una de las modalidades de intervención es la siguiente:

Ekintza humanitarioko proiektuak, ondoz ondoko lehia-prozeduraren bidez emanak: 1.000.000 euro.

Proyectos de acción humanitaria, concedidos mediante procedimiento de concurrencia sucesiva: 1.000.000 euros.

Ekintza humanitarioko estrategiak, norgehiagoka-prozeduraren bidez emanak: 2.900.000 euro. Zuzkidura esleitzerakoan, lehentasuna emango zaie Afrikako kontinentean garatuko diren eskabideei. Dirulaguntza jaso dezaketen eskabideak badaude eta, norgehiagoka-prozeduraren ondoriozko hurrenkera dela-eta, ezin bazaio dirulaguntzarik esleitu Afrikan garatuko den estrategia bati, dirulaguntza emango zaio, lehenik eta behin, kontinente horretako dirulaguntzen artean puntuaziorik onena lortu duenari. Gainerako testuinguruetan egikaritu beharreko esku-hartzeen beheranzko hurrenkerari jarraituko dio laguntzen emakidak, modalitate honetako funtsak agortu arte.

Estrategias de acción humanitaria, concedidas mediante procedimiento de concurrencia competitiva: 2.900.000 euros. En la asignación de la dotación, se priorizarán las solicitudes que se desarrollen en el continente africano. En el caso de que, aun habiendo solicitudes subvencionables y debido al orden de prelación derivado de la concurrencia competitiva, no pudiera asignarse ninguna subvención a una estrategia a desarrollarse en el continente africano, se subvencionará, en primer lugar, aquella que hubiera obtenido la mejor puntuación entre las subvencionables en ese continente. La concesión seguirá el orden descendente de las intervenciones a ejecutar en el resto de contextos, hasta el agotamiento de los fondos de esta modalidad.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.

Artículo 3.– Plazo, presentación y formalización de solicitudes.

1.– Eskabideak epe hauetan aurkeztu beharko dira:

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será:

a) Ekintza humanitarioko proiektuak: 2019ko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahal izango dira eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hala ere, dirulaguntza-lerro horretan esleitutako diru-zuzkidura agortzen bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu egingo da, EHAAn horren berri ematen den egunean.

a) Proyectos de acción humanitaria: las solicitudes podrán presentarse a lo largo de todo el ejercicio presupuestario del año 2019 a partir del día siguiente a la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, sin perjuicio de la finalización del plazo en caso de agotamiento de la dotación económica asignada en dicha línea subvencional, en la fecha en que se dé publicidad de ello en el citado Boletín.

b) Ekintza humanitarioko estrategiak: eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Estrategias de acción humanitaria: las solicitudes podrán presentarse, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Deialdi honen babesean, gehienez ere laguntza bat emango zaio erakunde berari dirulaguntza-modalitate bakoitzeko. Erakunde batek eskabide bat baino gehiago aurkezten baditu, sarrera-erregistroaren arabera lehenengo aurkeztu zuen eskabidea bakarri onartuko zaio.

2.– Al amparo de la presente convocatoria no se concederá más de una ayuda por modalidad subvencional a la misma entidad. En el caso de que la misma entidad presente más de una solicitud solo se admitirá la presentada en primer lugar según registro de entrada.

3.– Bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dira eskabideak, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan («Tramiteak eta Zerbitzuak»; «Dirulaguntzak eta bekak» atala), edo, bestela, web-orri honetan: http://www.elankidetza.euskadi.eus, «Deialdiak» atalean.

3.– La solicitud deberá presentarse por medios electrónicos en la siguiente sede electrónica: https://www.euskadi.eus en «Trámites y Servicios», apartado «Ayudas, becas y subvenciones» o través de la página web: http://www.elankidetza.euskadi.eus en el apartado «Convocatorias».

4.– Eskabidea egiteko, eskabide normalizatua erabiliko da –https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus web-orrian (deialdien atalean) eskuratu daiteke–. Eskabide hori behar bezala betetzeko, web-orrian ezarritako formatu, jarraibide eta agirien arabera egin beharko da.

4.– La solicitud se realizará mediante una instancia normalizada, disponible en la sede electrónica https://euskadi.eus y en la página web www.elankidetza.euskadi.eus en el apartado convocatorias, y para cumplimentar debidamente la misma, habrá que seguir los formatos, las directrices y documentación que se establecen en la citada página web.

5.– Eskaera egin osteko izapideak helbide hauetan egin beharko dira: http://www.euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus

5.– Los trámites posteriores a la solicitud, se realizan a través de http://www.euskadi.eus o a través de www.elankidetza.euskadi.eus

4. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

Artículo 4.– Comisión de Selección.

Aurreko artikuluan aipatutako hautaketa-batzordea honako hauek osatuko dute:

La Comisión de Selección a la que se refiere el artículo precedente estará compuesta por las siguientes personas:

– Batzordeburua: Ainara Arrieta Archilla andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko arduraduna.

– Presidenta: D.ª Ainara Arrieta Archilla, Responsable de Coordinación Técnica de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

– Bokala: M.ª Pilar Diez Arregui andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Lankidetzako teknikaria.

– Vocal: D.ª M.ª Pilar Diez Arregui, Técnica de Cooperación de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

– Idazkaria: Ana Rojo González andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Aholkularitza Juridikoko arduraduna.

– Secretaria: D.ª Ana Rojo González, Responsable de la Asesoría Jurídica de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan ezarritakoaz gain, ebazpen honek hizpide dituen dirulaguntzek honako hauek xedatutakoa betetzen dute: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa) VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua; eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia (horren erregelamendua 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartu zen).

Además de lo establecido en el Decreto 90/2019, de 18 de junio, por el que se regulan las ayudas a intervenciones de acción humanitaria, las subvenciones a las que se refiere esta Resolución se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre; y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Resolución, que no agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada ante la presidencia de la Agencia Vasca de Cooperación al Desarrollo, en el plazo de un mes, a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos desde el día siguiente a la fecha de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de septiembre de 2019.

El Director de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Análisis documental

Euskadi, bien común