Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2019ko uztailaren 30a, asteartea

N.º 143, martes 30 de julio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
3648
3648

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 23koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen II. faserako deialdia (Elkartek Programa), 2019ko ekitaldirako.

RESOLUCIÓN de 23 de julio de 2019, de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad, por la que se hace pública la convocatoria de la fase II, para el ejercicio 2019, de las ayudas a la Investigación Colaborativa en áreas estratégicas – Programa Elkartek.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da –Elkartek Programa– (2016ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.). Agindu hori 2018ko abenduaren 17ko Aginduak aldatu du.

La Orden de 9 de diciembre de 2016 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, modificada por Orden de 17 de diciembre de 2018, regula el Programa de Ayudas a la Investigación Colaborativa en áreas estratégicas – Programa Elkartek (BOPV n.º 247 de 29 de diciembre de 2016).

Aipatutako agindu arautzaile horren 10.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, II. faserako deialdia egin behar da, I. fasean onartu diren proiektuei laguntzak esleitzeko, eta, horretarako, behar diren arauak eman behar dira.

De conformidad con lo establecido en el artículo 10.3 de la citada Orden reguladora, procede realizar la convocatoria de la Fase II, para la adjudicación de las ayudas a los proyectos previamente aprobados en la Fase I, dictando a tal objeto las normas necesarias.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, honako hau

Por lo expuesto, en virtud de la facultad establecida en el artículo 10 de la Orden de referencia,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen helburua hauxe da: II. faserako deialdia egitea, I. fasean onartutako proiektuetarako laguntzak esleitzeko. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduan I. fasea aurreikusi zen, eta horretarako deialdia 2018ko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen (abenduaren 28ko EHAA, 249. zk.). Aipatutako agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da (Elkartek Programa), 2019ko ekitaldiari dagokionez. Proiektuak 2019ko eta 2020ko ekitaldietan egitekoak izango dira.

Es objeto de la presente Resolución, la convocatoria de la Fase II, para la adjudicación de las ayudas a los proyectos previamente aprobados en la Fase I (convocada mediante Resolución de 18 de diciembre de 2018 (BOPV n.º 249 de 28 de diciembre) y prevista en la Orden de 9 de diciembre de 2016 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras reguladora del Programa de Ayudas a la Investigación Colaborativa en áreas estratégicas – Programa Elkartek, para el ejercicio 2019. Los proyectos podrán comprender los ejercicios 2019 y 2020.

2. artikulua.– Eskabideak eta epea.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 35.350.000,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin.

A la financiación de las ayudas objeto de la convocatoria, según los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al respecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2019, se destinará un importe de 35.350.000,00 euros.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehenago, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Estos importes podrán ser modificados, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas y con carácter previo a la resolución de las mismas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros programas de ayudas del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras. En tal caso se dará publicidad mediante la correspondiente resolución de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad.

3. artikulua.– Betekizunak.

Artículo 3.– Requisitos.

Deialdi honetako laguntzak eskuratu ahal izateko, egiaztatu beharko da Elkartek programa arautzen duen Aginduaren 3. eta 18. artikuluetan proiektu eta entitate eskatzaileei buruz ezarritako baldintzak betetzen direla.

Para poder acceder a las ayudas objeto de convocatoria deberá acreditarse el cumplimiento de los requisitos establecidos, en relación con los proyectos y entidades solicitantes, en los artículos 3 y 18 de la Orden que regula el programa Elkartek.

4. artikulua.– Eskabideak: aurkeztea eta epea.

Artículo 4.– Solicitudes: presentación y plazo.

1.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 9ko Aginduaren 11. artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat etorriz egin beharko da eskabidea (agindu horren bitartez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza-programa arautzen da, Elkartek Programa).

1.– La solicitud deberá realizarse en los términos establecidos por el artículo 11 de la Orden de 9 de diciembre de 2016 de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras reguladora del Programa de Ayudas a la Investigación Colaborativa en áreas estratégicas – Programa Elkartek.

2.– Honako egoitza elektroniko honen bidez bakarrik eskuratu eta bete ahal izango da eskabidea:

2.– El acceso a la solicitud y su cumplimentación se realizará exclusivamente través de la sede electrónica que se señala a continuación:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (gaztelania)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/ (castellano)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskara)

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/ (euskera)

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2019ko irailaren 12ko 12:00etan amaituko da.

3.– El plazo de presentación de solicitudes, se iniciará a las 09:00 horas del día siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 12:00 del día 12 de septiembre de 2019.

XEDAPEN GEHIGARRIa
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, eta laguntzak emateko proposamena egiteko, ebaluazio-organo bat eratzen da, zeinaren osaera hauxe izango baita:

Para el análisis y evaluación de las solicitudes, así como para elaborar la propuesta de concesión de las ayudas, se constituye el Órgano de Evaluación cuya composición será la siguiente:

Lehendakaria: teknologiaren arloan eskuduna den zuzendaritzako titularra, Iosu Madariaga Garamendi; eta ordezkoa: teknologiaren arloan eskuduna den sailburuordetzako titularra, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Estará presidido por la persona titular de la Dirección competente en materia de Tecnología, Iosu Madariaga Garamendi y como suplente la persona titular de la Viceconsejería en materia de Tecnología, Estíbaliz Hernáez Laviña.

Honako kide hauek izango dira bokalak:

Serán vocales los siguientes miembros:

– Industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako titularra, Alejandro López Cárcamo; eta ordezkoa: industriaren garapenaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Agustín García Pérez.

– La persona titular de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Alejandro López Cárcamo, y como suplente un técnico de la Dirección competente en materia de Desarrollo Industrial, Agustín García Pérez.

– SPRIren ordezkari bat, Alberto Fernández González; eta ordezkoa: Maite Hernández.

– Un Representante de SPRI, Alberto Fernández González y como suplente, Maite Hernández Hernández.

– Teknologiaren arloan eskumenak dituen zuzendaritzako teknikari bat, Jesús Ángel Martínez; eta ordezkoa: Natividad Niño Bartolomé, zeinak idazkari-lanak egingo baititu.

– Un técnico/a de la Dirección competente en materia de Tecnología, Jesús Angel Martínez Martínez y como suplente Natividad Niño Bartolomé, que realizará las funciones de Secretaría.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Contra la presente Resolución podrá interponerse recurso de alzada ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 23a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 23 de julio de 2019.

La Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Análisis documental

Euskadi, bien común