Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

142. zk., 2019ko uztailaren 29a, astelehena

N.º 142, lunes 29 de julio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
3622
3622

119/2019 DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez aldatzen baita jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duen Dekretua.

DECRETO 119/2019, de 23 de julio, de modificación del Decreto que aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley de espectáculos públicos y actividades recreativas.

10/2015 Legea, abenduaren 23koa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jarduerena, ikuskizunen arloan Euskal Autonomia Erkidegoak esleituta duen eskumen esklusiboa garatzeko eman zen.

La Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, se dictó en desarrollo de la competencia exclusiva que, en materia de espectáculos, tiene atribuida la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Hori garatzeko, dekretu hau eman da: 17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duena.

En desarrollo de la misma se ha dictado el Decreto 17/2019, de 5 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley de espectáculos públicos y actividades recreativas.

Aipatutako dekretuaren 105. eta 106. artikuluetan, beharrezko betekizunak eta prozedura garatzen dira, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 31.3 eta 25.4 artikuluen babespean ekitaldiak egiteko. Lehenengo kasuan, establezimendu bat gaitzeko tituluan jasota ez dauden ikuskizun eta jardueren baimen bereziak dira. Bigarren kasuko jarduerei dagokienez, legearen arabera, establezimendu bat gaitzeko tituluaren barruan sartzen dira, jarduera nagusiaren osagarri edo akzesorio modura, baina baldintza batzuk bete behar dituzte, eta udal-agintaritzari jakinarazi behar zaizkio.

En los artículos 105 y 106 del citado Decreto se desarrollan los requisitos y procedimiento para la celebración de eventos al amparo del artículo 31.3 y del artículo 25.4 de la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas. En el primer caso se trata de autorizaciones singulares de espectáculos y actividades no comprendidas en el título habilitante de un establecimiento, en el segundo de ciertas actividades que la Ley comprende dentro del título habilitante de un establecimiento como complementarias o accesorias a la principal, pero que sujeta a ciertas condiciones y a ser comunicadas a la autoridad municipal.

Bi kasuetan, aurrez zehaztutako aldi batean egiteko ekitaldi-kopuru itxi bat ezartzen du dekretuak. Halere, betekizun edo muga hori ez dago jasota erreferentziazko bi lege-manuetako ezeinetan, eta zurrunegia da haren xedea eta legearen espiritua aintzat hartzen baditugu. Gainera, konponbide uniformea ezartzen du izaera ezberdina duten zenbait arau-kasutarako. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 31.3 artikuluko kasuek berezkoa dute noizbehinkakotasuna, baina ez da hori gertatzen lege horren 25.4 artikuluaren arabera establezimenduaren lizentziarekin dagoeneko gaituta datozen jarduera osagarri eta akzesorioekin.

En ambos casos el citado Decreto impone un número cerrado de eventos a realizar durante un periodo temporal predeterminado, requisito o limitación que no se contiene en ningún de los dos preceptos legales de referencia, y que resulta excesivamente rígido atendiendo a su finalidad y al espíritu de la Ley, además de implicar una solución uniforme para supuestos normativos de naturaleza diversa. La ocasionalidad es consustancial a los supuestos del artículo 31.3 de la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas, pero no a la de las actividades complementarias y accesorias a la principal que vienen habilitadas ya con la licencia del establecimiento a tenor del artículo 25.4 de dicha Ley.

Edonola ere, antolatzaileen, ikusleen eta gainerako herritarren eskubideak eta betebeharrak bermatzeko, arauan jasota dauden funtsezko muga hauek dira garrantzitsuak: muga akustikoak, ordutegi- eta edukiera-mugak, jarduera-motak eta abar. Beharraren eta proportzionaltasunaren ikuspegitik manu haiek ezartzen duten zenbakizko murrizketa aztertu ostean, badirudi ez dela tresnarik egokiena lortu nahi diren helburuak lortzeko.

En cualquier caso, lo relevante cara a garantizar los derechos y deberes de las personas organizadoras, espectadoras y el resto de la ciudadanía reside en las limitaciones sustantivas acústicas, horarias, de aforo, de tipo de actividad, etc. que se contienen en la norma. Analizada la restricción numérica que imponen tales preceptos desde la perspectiva de su necesidad y proporcionalidad, no parece resultar el instrumento más adecuado para el logro de los fines perseguidos.

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren manu horien irismen edo interpretazioari buruz sortu den eztabaida ikusita –Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen manuei lotuta–, xedapen honen bidez aldatu egiten dira, haien irismena argitzeko, erreferentziazko lege-manuen interpretaziorik zentzuzkoena abiapuntutzat hartuta.

A la vista de la controversia suscitada sobre el alcance o interpretación de los citados preceptos del citado Decreto 17/2019 de 5 de febrero, en relación con aquellos de la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, de los que traen causa, por medio de la presente disposición se modifican para clarificar su alcance tomando como punto de partida la interpretación más razonable de los preceptos legales de referencia.

Beraz, aipatutako gai horretara mugatzen da aldaketa, eta, horrela, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen espirituaren barruan, ahalbidetzen du ukitutako interes ezberdinen eskubideak eta betebeharrak uztartzea, publikoak zein partikularrak, modu koherentean eta establezimendu bakoitzaren lizentzien eta nagusitzat edo osagarritzat eskaintzen dituzten jardueren arteko korrelazio-beharra zainduta, betiere lizentzian jasotako exijentziak eta baldintzak betez eta toki-autonomia errespetatuz; izan ere, esparru hori da egokiena arlo zehatz hau argitu eta orekatzeko.

La modificación se circunscribe, por tanto, a la cuestión apuntada, de un modo que permite, dentro del espíritu de la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, compaginar los derechos y deberes de los diversos intereses afectados, tanto los públicos como los particulares, de un modo coherente con la necesidad de la correlación entre las licencias de cada establecimiento y las actividades que oferten como principales o complementarias, respetando siempre las exigencias y condiciones contempladas en la licencia y siendo respetuosos con la autonomía local, ámbito que resulta el más apropiado para dilucidar y equilibrar esta concreta materia.

Era berean, zuzendu egiten da otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 35. artikuluaren 1. paragrafoan dakarren bidaltze-ohar okerra. Argitaratutako testuan, aipatutako dekretuaren 37.6 artikulura bidaltzen duen ohar bat dago, baina ordutegi orokorraren luzapenak ezartzen dituen manua arau horren 32.8 artikulua da.

Igualmente se corrige la remisión errónea que se contiene en el párrafo 1 del artículo 35 del Decreto 17/2019, de 5 de febrero. En el texto publicado aparece una remisión al artículo 37.6 del Decreto citado cuando el precepto que establece las ampliaciones del horario general es el artículo 32.8 de la misma norma.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 23an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Seguridad, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 23 de julio de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 35. artikuluaren 1. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

Artículo primero.– Se modifica el párrafo 1 del artículo 35 del Decreto 17/2019, de 5 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley de espectáculos públicos y actividades recreativas, que queda redactado como sigue:

«1.– Debekatuta dago lokalen kanpoan edariak kontsumitzea 23:00etatik aurrera, hargatik eragotzi gabe 32. artikuluaren 8. paragrafoan aurreikusitako ordutegi orokorraren luzapenak. Hala ere, udal bakoitzak ezarri ahal izango ditu muga zorrotzagoak, udal-ordenantzen bidez.»

«1.– Está prohibida la consumición de bebidas en el exterior de los locales a partir de las 23:00 horas, sin perjuicio de las ampliaciones del horario general contempladas en el párrafo 8 del artículo 32. No obstante, cada ayuntamiento puede establecer limitaciones superiores mediante ordenanza municipal.»

Bigarren artikulua.– Aldatu egiten da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 105. artikuluaren 2. paragrafoa, eta honela idatzita geratzen da:

Artículo segundo.– Se modifica el párrafo 2.º del artículo 105 del Decreto 17/2019, de 5 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley de espectáculos públicos y actividades recreativas, que queda redactado como sigue:

«2.– Baimen horiek jendaurreko ikuskizun eta jolas-jarduera noizbehinkako edo puntualetarako bakarrik izango dira, horrelakotzat ulertuz behin egitearekin agortzen direnak, ohikoak, errepikatuak edo aldizkakoak ez direnak.»

«2.– Dichas autorizaciones solo procederán para la celebración de espectáculos públicos o actividades recreativas ocasionales o puntuales, entendiendo como tales las que se agotan en su propia celebración, sin implicar habitualidad, reiteración o periodicidad.»

Hirugarren artikulua.– Aldatu egiten da Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 106. artikuluaren 1. paragrafoaren b) apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

Artículo tercero.– Se modifica el apartado b) del párrafo 1 del artículo 106 del Decreto 17/2019, de 5 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de desarrollo de la Ley de espectáculos públicos y actividades recreativas, que queda redactado como sigue:

«b) Jarduera nagusiaren osagarriak eta akzesorioak izatea, horrelakotzat ulertuz gaikuntza-tituluan sartutako jardueren gauzatzea hobea, osoagoa, erakargarriagoa edo perfektuagoa izaten laguntzen dutenak.»

«b) Resulten complementarias y accesorias a la actividad principal, entendiendo como tales aquellas que hagan mejor, más completa, atractiva o perfecta la realización de las actividades incluidas en el título habilitante.»

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 23an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 23 de julio de 2019.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común