Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

134. zk., 2019ko uztailaren 16a, asteartea

N.º 134, martes 16 de julio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
3446
3446

AGINDUA, 2019ko uztailaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan 2019. urtean babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak.

ORDEN de 10 de julio de 2019, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se da publicidad a los importes de los créditos consignados para la financiación de ayudas de diversas actuaciones protegibles en materia de vivienda y suelo en 2019.

Etxebizitzaren programan jarduera-lerro desberdinak daude, eta egoera horrek berekin dakar Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak edo haren erakunde publikoek jarduketa zuzenak egitea, lurzorua erosi eta urbanizatzeko edo etxebizitzak eraikitzeko, saltzeko zein alokairuan emateko. Jarduketa horiek kontratu publiko, kontratu-programa, lankidetza-hitzarmen eta abarren bitartez bideratzen dira, eta prozedura espezifikoak eta bereiziak dituzte haien emaitzak herritarrei jakinarazteko.

En el programa de vivienda existen determinadas líneas de actividad que implican intervenciones directas en el mercado del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda o de sus Sociedades Públicas, en compra y urbanización de suelo y en edificación de viviendas, tanto en compra como en alquiler. Estas actuaciones se canalizan a través de contratos públicos, contratos-programas, convenios de colaboración, etc. y tienen procedimientos específicos y diferenciados de difusión pública de sus resultados.

Dirulaguntza-politika ugarik deialdi indibidual eta espezifikoa izaten dute –esaterako, itunpeko sustapen bateko dirulaguntzen esleipena– edo deialdi publiko propioak eta bereiziak –renove, irisgarritasuna, eta abar–. Edozein kasutan ere, deialdi horietan ezarrita egoten dira politika horiek finantzatzeko kredituak.

Existe también un amplio abanico de políticas subvencionales que son objeto o bien de una convocatoria individual y específica (por ejemplo: la adjudicación de las subvenciones de una promoción concertada) o bien de convocatorias públicas propias y diferenciadas (renove, accesibilidad, etc.), En cualquiera de los casos, las propias convocatorias ya establecen los créditos destinados a financiar dichas políticas.

Azkenik, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan badaude beste laguntza batzuk ezaugarri hauek dituztenak: arau bidez erregulatzen dira eta ez dute aldizkako deialdirik, eta beraz, edozein unetan eska daitezke eta segidan ematen dira. Horiek horrela, aurreikusita dago horiek finantzatzeko aurrekontu-kredituen zenbatekoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar direla. Betebehar hori ezarri da herritarrei emateko informazio-maila hobetzeko, bereziki onuradunei.

Finalmente, hay otro conjunto de ayudas en materia de vivienda y suelo que se caracterizan por estar reguladas en normas y no ser objeto de convocatoria periódica, de forma que se pueden solicitar en cualquier momento y se conceden de manera sucesiva. Por eso está previsto que anualmente se deben publicar en el Boletín Oficial del País Vasco los importes de los créditos presupuestarios consignados para su cobertura financiera. Esta obligación responde a la evidente intención de mejorar los niveles de información a la ciudadanía, y, específicamente, a las personas beneficiarias.

2019. ekitaldiko kredituak argitara emateko betebeharrak honako arau hauei eragiten die zehazki:

Concretamente, las normas a las que afecta la obligación de publicidad de créditos para el ejercicio 2019 son las siguientes:

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2008ko martxoaren 28ko EHAA, 59. zenbakia).

Decreto 39/2008, de 4 de marzo, sobre régimen jurídico de viviendas de protección pública y medidas financieras en materia de vivienda y suelo (BOPV n.º 59, de 28 de marzo de 2008).

2006ko abenduaren 29ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zk.). Agindu hori 2007ko martxoaren 8ko Aginduak zuzendu zuen (2007ko maiatzaren 7ko EHAA, 86. zk.) eta honako agindu hauek aldatu egin zuten: 2011ko azaroaren 23ko Agindua, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena (2011ko azaroaren 29ko EHAA, 226. zk.); 2014ko azaroaren 26ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena (abenduaren 1eko EHAA, 229. zk.), eta 146/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

Orden de 29 de diciembre de 2006, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre medidas financieras para rehabilitación de vivienda (BOPV n.º 18, de 25 de enero de 2007), corregida por Orden de 8 de marzo de 2007 (BOPV n.º 86, de 7 de mayo de 2007) y modificada por Orden de 23 de noviembre de 2011, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes (BOPV n.º 226, de 29 de noviembre de 2011), por Orden de 26 de noviembre de 2014, del Consejero de Empleo y Políticas Sociales (BOPV n.º 229, de 1 de diciembre) y por el Decreto 146/2015, de 21 de julio, de Colaboración Financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en materia de vivienda y suelo (BOPV n.º 146, de 4 de agosto de 2015).

2006ko abenduaren 29ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (2007ko urtarrilaren 25eko EHAA, 18. zk.).

Orden de 29 de diciembre de 2006, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre medidas financieras en materia de suelo referente a la adquisición onerosa de suelo para formación de patrimonios públicos de suelo con destino preferente a la promoción de viviendas de protección oficial de régimen general y de régimen especial (BOPV n.º 18, de 25 de enero de 2007).

2008ko azaroaren 7ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa. (2008ko azaroaren 19ko EHAA, 222. zk.). Agindu hori honako agindu hauek zuzendu zuten: 2008ko abenduaren 9ko Agindua (2009ko urtarrilaren 29ko EHAA, 14. zk.) eta 2009ko urtarrilaren 28ko Agindua (2009ko martxoaren 12ko EHAA, 50. zk.); eta honako xedapen honek aldatu egin zuen: 628/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan (2009ko abenduaren 30eko EHAA, 250. zk.).

Orden de 7 de noviembre de 2008, del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, sobre ayudas a la promoción de viviendas de protección pública y medidas de fomento al alquiler (BOPV n.º 222, de 19 de noviembre de 2008), corregida por Orden de 9 de diciembre de 2008 (BOPV n.º 14, de 29 de enero de 2009) y por Orden de 28 de enero de 2009 (BOPV n.º 50, de 12 de marzo de 2009) y modificada por el Decreto 628/2009, de 22 de diciembre, de Colaboración Financiera entre las entidades de crédito y la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en materia de vivienda y suelo (BOPV n.º 250, de 30 de diciembre de 2009).

Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak erosteko finantza-neurriei buruzkoa (2010eko urriaren 21eko EHAA, 203. zk.).

Orden de 6 de octubre de 2010, del Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, de medidas financieras para compra de vivienda (BOPV n.º 203, de 21 de octubre de 2010).

Esan behar da 2019rako birgaitze-jardueraren lerroan, etxebizitza- eta eraikin-parkearen energia-efizientzia hobetzeko politikei zuzenean lotuta dauden zenbait jarduera Euskadiko EGEF 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan finantzatuko direla. Hori dela eta, jardueren beste publizitate-betebehar batzuk sortzen dira, zeinak xedapen honen testuan jasota baitaude.

Es preciso añadir que en la línea de actividad de rehabilitación para 2019, algunas actuaciones vinculadas directamente a las políticas de mejora de la eficiencia energética del parque de viviendas y edificios, han sido seleccionadas para su inclusión en el Programa Operativo País Vasco FEDER 2014-2020, lo que conlleva nuevas obligaciones de publicidad de actuaciones, que se incluyen en el texto de la presente Orden.

Horren ondorioz, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

En su virtud, y de conformidad con lo dispuesto en el artículo 4 del Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, y sobre la base normativa en materia de vivienda y suelo, en vigor,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– 2019ko ekitaldian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko dirulaguntza lerroei finantza-estaldura emateko honako ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:

Primero.– Dar publicidad a los créditos de pago y de compromiso destinados a dar cobertura financiera a las líneas subvencionales en materia de vivienda y suelo, a conceder en el ejercicio 2019, que se indican a continuación:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Bigarrena.– «Alokairuaren sustapena» epigrafean sartzen diren dirulaguntzak babestekoak diren jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzeko; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko; zuzkidura bizitokiak sustatzeko, eta landa-eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzeko.

Segundo.– El epígrafe denominado «Fomento al arrendamiento» comprende las subvenciones para las actuaciones protegibles de: promoción de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, adquisición de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, promoción de alojamientos dotacionales y rehabilitación y puesta en arrendamiento de viviendas de titularidad pública en medios rurales.

Hirugarrena.– «2019ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak» epigrafean sorospen-eskubidea duten jardun hauek sartzen dira: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizitokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak egiteko, edozein herri-administrazioren lurzoru-ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal dela, babes publikoko etxebizitza-sustapenera bideratzeko.

Tercero.– El epígrafe denominado «Subsidios Convenio Financiero 2019» comprende las siguientes figuras con derecho a subsidiación: promoción de viviendas para arrendamiento protegido, operaciones de adquisición de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido, promoción de alojamientos dotacionales y operaciones de adquisición onerosa de suelo para formación de patrimonios públicos de suelo dependientes de cualquier Administración Pública, con destino preferente a la promoción de vivienda de protección pública.

Laugarrena.– «Birgaitzea» izeneko epigrafea eta, zehazki, etxebizitzen eta eraikinen energia-efizientziara bideratutako diru-laguntzak estaliko dituen zatia EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin finantzatuko da, 2014-2020 programazio-aldirako.

Cuarto.– El epígrafe denominado «Rehabilitación» y, en concreto, la parte del mismo que cubra las subvenciones a la eficiencia energética de viviendas y edificios va a ser cofinanciado por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional, FEDER para el periodo de programación 2014-2020.

Beraz, eraikinen inguratzaile termikoetan esku hartzea eskatzen duten birgaitze-jarduketak burutzen dituzten jabekide-erkidegoek, dirulaguntza hauen onuradun badira, beren gain hartu beharko dituzte «Laguntzaren baldintzak ezartzen dituen dokumentua-LBED» agirian zehaztutako betebehar gehigarriak, Etxebizitzako sailburuordearen apirilaren 26ko 1/2017 Instrukzioari jarraikiz.

En consecuencia, las comunidades de propietarios que lleven a cabo actuaciones de rehabilitación que supongan una intervención en la envolvente térmica de la edificación y sean beneficiarias de estas subvenciones, deben asumir las obligaciones adicionales que se especifican en el «Documento que establece las condiciones de la ayuda-DECA», de acuerdo con la Instrucción 1/2017, de 26 de abril, del Viceconsejero de Vivienda.

Arlo honetan azkenean emango diren dirulaguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. apartatuko 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan agertuko dira.

Las subvenciones que finalmente se concedan en esta materia aparecerán en la lista pública prevista en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

Bosgarrena.– Agindu honetan aipatutako dirulaguntza-lerroek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra bete behar dute.

Quinto.– Las líneas subvencionales a que se refiere esta Orden están sometidas a la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Lerro horien kudeaketa arruntean arau hori aplikatzeak duen norainokoa Etxebizitzako sailburuordearen maiatzaren 23ko 2/2017 Instrukzioak –martxoaren12ko 2/2018 Instrukzioak garatua– eta Etxebizitzako sailburuordearen azaroaren 28ko 4/2017 Instrukzioak garatu dute.

El alcance que la aplicación de esta norma tiene en la gestión ordinaria de dichas líneas ha sido desarrollado en la Instrucción 2/2017, de 23 de mayo, del Viceconsejero de Vivienda, modificada por la Instrucción 2/2018, de 12 de marzo, y en la Instrucción 4/2017, de 28 de noviembre, del Viceconsejero de Vivienda.

Seigarrena.– 2019ko ekitaldiaren kontura eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu lehenengo atalean adierazitako diru-kopuruak edo indarrean dagoen legedi aplikagarriari jarraikiz aurrekontu-aldaketarik onartuz gero kopuru horiek izango duten igoeraren ondoriozko kopurua. Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu baten bidez.

Sexto.– El volumen total de ayudas a conceder con cargo al ejercicio 2019 no podrá exceder de las cuantías señaladas en el apartado primero o de la cantidad que resulte de su incremento al alza, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente aplicable. Las modificaciones se publicarán en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da laguntza gehiago emango. Kredituaren amaiera Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

No procederá, por tanto, la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe, haciéndose público el agotamiento del crédito en el Boletín Oficial del País Vasco, mediante Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

Zazpigarrena.– Hala ere, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira araudi honetan bildutako erregulazioari jarraikiz baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik baino ez ukatzen diren eskaerak, betiere eskatzaileak dagokion lurralde-ordezkaritzara edo zuzendaritza funtzional kudeatzailera idazki bat bidaltzen badu, eta bertan eskaerari baldintza beretan eusteko asmoa adierazten badu. Horretarako, diru-baliabide nahikoa egon beharko da hurrengo ekitaldian.

Séptimo.– No obstante, las solicitudes que reúnan todos los requisitos para ser atendidas conforme a la regulación contenida en la normativa en materia de vivienda y suelo a la que se refiere la presente Orden y que se denieguen únicamente por falta de recursos económicos, podrán ser resueltas en el ejercicio económico siguiente, siempre y cuando el solicitante dirija un escrito a la Delegación Territorial o Dirección funcional gestora correspondiente, manifestando su intención de mantener su solicitud en las mismas condiciones. Esta posibilidad estará condicionada a la existencia de recursos económicos suficientes en el ejercicio siguiente.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 10a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 10 de julio de 2019.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común