Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

129. zk., 2019ko uztailaren 9a, asteartea

N.º 129, martes 9 de julio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3346
3346

8/2019 LEGEA, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa.

LEY 8/2019, de 27 de junio, del Plan Vasco de Estadística 2019-2022.

Eusko Legebiltzarrak 8/2019 Legea, ekainaren 27koa, 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 8/2019, de 27 de junio, del Plan Vasco de Estadística 2019-2022.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.37 artikuluaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du honako gai hauetan: (...) 37. Euskal Herriko Estatistika bere helburu eta eskumenetarako».

El Estatuto de Autonomía del País Vasco dispone en su artículo 10.37 que «La Comunidad Autónoma del País Vasco tiene competencia exclusiva en las siguientes materias: (...) 37. Estadística del País Vasco para sus propios fines y competencias».

Artikulu hori aplikatuz, Eusko Legebiltzarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) onartu zuen. Lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduera arautu zen, bai eta jarduera horretan jardungo zuen erakundea eratu ere. Lege hori, beraz, ezinbesteko abiapuntua izan da.

En aplicación de dicho artículo, el Parlamento Vasco aprobó la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en la que se regula la actividad estadística de la Comunidad Autónoma, y se crea la organización dedicada al desenvolvimiento referente a dicha actividad. Esta ley es, por lo tanto, el necesario e insoslayable punto de partida.

Dena den, estatistika-jardueraren erregulazioa ez da arau horretara mugatzen, aurreikusita baitago estatistika-jarduera Euskal Estatistika Planak antolatuko duela. Plan horretan, indarrean dagoela egingo diren estatistikak eta antzeko beste jarduera batzuk jasoko dira, baina, horretarako, lege bidez onartu beharra dago plana. Plan horrek markatzen du jarduera-esparruaren goiko erpina, gero urteko estatistika-planek garatuko dutena.

No obstante, la regulación de la actividad estadística no se agota en esta norma, pues se prevé que el instrumento ordenador de dicha actividad sea el Plan Vasco de Estadística, que contendrá las estadísticas y otras actividades de esta naturaleza que se han de realizar durante el periodo de su vigencia y que se deberán aprobar mediante ley. Dicho plan viene a constituir el vértice superior del marco de actuación, que se verá desarrollado, a su vez, por los programas estadísticos anuales.

Aurreko zazpi planak –1989-1992, 1993-1996, 1997-2000, 2001-2004, 2005-2008, 2010-2012 eta 2014-2017 aldietakoak– urteko estatistika-programen bidez garatu ziren, eta zehaztu zuten aldi bakoitzean zer estatistika egingo ziren, nork egingo zituen eta zein baldintza teknikorekin egingo ziren. Azken planaren indarraldia amaitu denez, Eusko Legebiltzarrak plan berria onartu behar du.

Los siete anteriores planes, 1989-1992, 1993-1996, 1997-2000, 2001-2004, 2005-2008, 2010-2012 y 2014-2017, desarrollados, a su vez, por programas estadísticos anuales, han determinado las estadísticas que debían realizarse en cada periodo, por quién se iban a llevar a cabo y en qué condiciones técnicas. El último de estos planes ha agotado su vigencia, por lo que procede que el Parlamento Vasco apruebe uno nuevo.

Premisa horiek aintzat hartuta, 2019-2022 aldirako Euskal Estatistika Plana onartuko da lege honen bidez. Bost urte horietan zehar Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundeak egingo dituen estatistikak eta antzeko jarduerak ezartzen dira planean. Bost urteko lehendabiziko plana da hau, eta helburu du estatistika-jarduera legegintzaldietatik bereiztea. Izan ere, azken bi planetan, legegintzaldiek baldintzatu dute plana martxan jartzea.

De acuerdo con estas premisas, mediante la presente ley se procede a aprobar el Plan Vasco de Estadística 2019-2022, que contiene las estadísticas y otras actividades de esta naturaleza que ha de realizar la organización estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el quinquenio. Este es el primer plan quinquenal y tiene el objetivo de desvincular la actuación estadística de las diferentes legislaturas que han condicionado su puesta en marcha en los dos últimos planes.

Ondorioz, legearen artikuluetan definituta daude hura kokatzeko eta mugatzeko koordenatu materiala eta denborazkoa.

En consecuencia, en el articulado de la ley se encuentra la definición de las coordenadas material y temporal que la sitúan y encuadran.

Legearen esparru materiala, 1. artikuluan zehaztuta ageri dena, estatistikak eta antzeko jarduerak egitean datza. Horiek guztiak zerrendatuta daude testu artikulatuaren eranskinean, legearen arau-balio berberarekin.

El ámbito material de la ley, delimitado en su artículo 1, consiste en la realización de las estadísticas y otras actuaciones de esta naturaleza relacionadas en el anexo al texto articulado, el cual se integra en la ley con el mismo valor normativo que esta.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, planak indarrean dela egingo diren estatistikak eta antzeko jarduerak bilduko ditu. 2019-2022 Euskal Estatistika Planak ez du horien aipamen soila egiten; aitzitik, eragiketa bakoitzaren ezaugarri nagusiak ere azaltzen ditu, uste baita horien ezaugarriak beharrezkoak direla, hobeto defini daitezen. Eta horrekin ez da deuseztatzen urteko estatistika-programen eraginkortasuna, eragiketa bakoitzerako behar diren zehaztapenak ematen baitituzte programa horiek. Gainera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean (otsailaren 18ko 4/2005 Legean) 16. artikuluak agindutakoari jarraituz –estatistiken eta azterketen egokitzapenaz ari dela–, Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundeak sistematikoki sartuko du sexuaren aldagaia Euskal Estatistika Planaren barruan egiten diren estatistika-eragiketetan, eta genero-ikuspegia txertatuko du bildutako informazioaren ustiapenean eta analisian.

El artículo 6.2 de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, dispone que el plan contendrá las estadísticas y otras actividades de esta naturaleza en el periodo de su vigencia. Este Plan Vasco de Estadística 2019-2022 va más allá de esta escueta referencia e indica las principales características de cada una de las operaciones, por considerar su inclusión conveniente para una definición más completa de las mismas, pero sin que ello anule la operatividad de los programas estadísticos anuales, en el seno de los cuales se realizarán las necesarias concreciones a cada operación. Además, tal y como prescribe el artículo 16 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres, cuando se refiere a la adecuación de las estadísticas y los estudios, la organización estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi incluirá sistemáticamente la variable sexo en las operaciones estadísticas que se lleven a cabo dentro del Plan Vasco de Estadística, e integrará la perspectiva de género en la explotación y análisis de la información recabada.

Eranskinean, beraz, eragiketak banan-banan aipatzeaz gain, bakoitzaren ezaugarriak ere azaltzen dira. Hona hemen eragiketen ezaugarriak:

Por ello, el anexo no solo se ciñe a enumerar las operaciones, sino que expone, para cada una de ellas, las siguientes características:

a) Helburu orokorrak, urteko estatistika-programetan garatzen direnak.

a) Los objetivos generales, que alcanzan su desarrollo en los programas estadísticos anuales.

b) Erakunde arduraduna (egilea eta, hala badagokio, kontratatzailea). Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) II. tituluko III. kapituluan aipatutako eskumena dauka. Eskumen hori Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundearen esparruko organo eta enteei bakarrik ematen zaie, legearen 35. artikuluan zehaztutakoei, alegia.

b) El organismo responsable (ejecutor y, en su caso, contratante), con incidencia en la competencia a que se refiere el Capítulo III del Título II de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que únicamente se atribuye en el marco de los órganos y entes de la organización estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi previstos en el artículo 35 de la propia ley.

c) Beste erakunde parte-hartzaile batzuk. Elkarrekin parte hartzeko aukera dute, bai eragiketa osoan zehar, bai eragiketaren faseren batean.

c) Otros organismos intervinientes, teniendo en cuenta que existe la posibilidad de coparticipación bien a lo largo de toda una operación, bien mediante la participación en algunas de las fases de que consta.

d) Gaia. Ikerketarekin lotutako jardueraren esparru generikoa mugatu behar da. Hauek dira gaiak:

d) Área temática. Se trata de delimitar el campo genérico de actividad sobre el que recae la investigación. Las áreas temáticas son las siguientes:

1) Demografia eta gizarte-ohiturak

1) Demografía y hábitos sociales

2) Hizkuntzak

2) Lenguas

3) Osasungintza eta osasuna

3) Sanidad y salud

4) Hezkuntza

4) Educación

5) Lan-merkatua eta lan-kostuak

5) Mercado de trabajo y costes laborales

6) Gizarte-babesa eta gizarte-zerbitzuak

6) Protección social y servicios sociales

7) Kultura, aisia eta kirolak

7) Cultura, ocio y deportes

8) Justizia eta segurtasuna

8) Justicia y seguridad

9) Ingurumena

9) Medio ambiente

10) Lehen sektorea

10) Sector primario

11) Industria eta energia

11) Industria y energía

12) Eraikuntza eta etxebizitza

12) Construcción y vivienda

13) Zerbitzu-sektorea

13) Sector servicios

14) Merkataritza eta automobil-zerbitzuak

14) Comercio y servicios del automóvil

15) Herri-administrazioa

15) Administración pública

16) Finantzak eta aseguruak

16) Finanzas y seguros

17) Kontu ekonomikoak

17) Cuentas económicas

18) Prezioak

18) Precios

19) Gizarte-ekonomia

19) Economía social

20) Estatistika-azpiegitura

20) Infraestructura estadística

21) Estatistika-garapena

21) Desarrollo estadístico

22) Informazioaren gizartea eta I+G+B

22) Sociedad de la información e I+D+i

23) Beste batzuk.

23) Otros.

e) Egoera. Jakin behar da estatistika-eragiketari lehendik heldu zaion; hots, aurreko aldietan egin izan den, ala lehendabizikoz egiten den.

e) La situación. Se trata de saber si la operación estadística está abordada, porque se ha venido realizando sucesivamente, o está en su primera experiencia.

f) Emaitzak zenbatean behin zabalduko diren. Herritarrei adierazten zaie zenbatean behin izango dituzten eskuragarri emaitzak, alde batera utzita zer-nolako maiztasunarekin lan egiten den.

f) Periodicidad de la difusión de los resultados. Se trata de informar a la ciudadanía sobre la frecuencia con que se va a disponer de los resultados, con independencia de la periodicidad con que se trabaja.

g) Eragiketa mota. Estatistika zein motatakoa den azaltzen da; batez ere, informazio-bilketarik ote dakarren berekin (direktorioa, zentsua, laginketa bidezko inkesta), abiapuntu izan diren informazioei bestelako xehetasunik gehitzen zaien (bilketa, sintesia), edo tresna osagarriren bat ba ote den, normalizazioa, metodologia hobetzea edo estatistika garatzea dakarrena.

g) Clase de operación. Se informa sobre la naturaleza de las estadísticas, particularmente si lleva implícita una recogida expresa de información (directorio, censo, encuesta por muestreo), si se trata de añadir valor a otras informaciones existentes de las que se parte (recopilación, síntesis), o si se trata de un instrumento auxiliar que suponga normalización, mejoras metodológicas o desarrollo estadístico.

2. artikuluan, urteko estatistika-programen garapena eta exekuzioa ezartzen da, eta aurreikuspen bat egiten da, behar bezala arrazoituta dauden etorkizuneko beharretara egokitzeari buruz.

El artículo 2 establece el desarrollo y ejecución de los programas anuales de estadística, con su previsión de adaptación a las necesidades futuras debidamente motivadas.

3. artikuluan, estatistika-jardueraren araubide juridikoa erregulatzen da, Europako Estatistiken Jardunbide Egokiei buruzko Kodeko printzipioetan eta Estatistika Ekoizpenaren Europako eskema nagusian oinarritutako estatistika-eragiketen kalitatea bermatuz.

El artículo 3 regula el régimen jurídico de la actuación estadística garantizando la calidad de las operaciones estadísticas basadas en los principios del Código de Buenas Prácticas de las Estadísticas Europeas y en el esquema general de Producción Estadística europeo.

4. artikuluan ezartzen denez, entitateek, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek obligazioa dute eskatzen zaien informazioa emateko, plan honetan arautzen diren estatistikak gauzatze aldera. Informazio horren barruan sartzen dira «datu pertsonalen kategoria bereziak», 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 9. artikuluak aipatzen dituenak (Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena). Ildo horretatik, azpimarratu beharra dago zer-nolako giza baliabideak, neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak dituen euskal estatistika-erakundeak, bermatzeko errespetatzen direla datu pertsonalen tratamendua gidatuko duten printzipio arau-emaileak.

El artículo 4 establece la obligación de las diversas entidades, personas físicas y personas jurídicas de suministrar la información requerida para la elaboración de las estadísticas reguladas en este plan. Dentro de esta información se encuadran las llamadas «categorías especiales de datos personales» a que se refiere el artículo 9 del Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE. En este sentido, hemos de destacar los medios humanos, las medidas técnicas y organizativas con los que cuenta la organización estadística vasca para garantizar el respeto de los principios normativos que deben regir el tratamiento de los datos de carácter personal.

Bestalde, ezin da ahaztu Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea (apirilaren 23ko 4/1986 Legea) estatistiken ekoizpena administrazioko datuen bidez egitearen aldekoa dela; administrazio publikoan erabiltzen diren prozedurak berritzeko egindako ahaleginak ahalik eta errentagarrien bihurtu nahi ditu, kudeaketa- eta estatistika-xedeetarako aldi berean erabil daitezen eta, horrela, ahal den neurrian ekidin nahi du bi aldiz eskatzea informazioa herritarrei, enpresei eta beste ente batzuei.

Por otra parte, no puede olvidarse que la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, propugna la producción de estadísticas a través de datos administrativos, a fin de rentabilizar al máximo los esfuerzos que realicen las administraciones públicas para innovar sus procedimientos, de forma que sirvan al mismo tiempo a los fines de gestión y también a los fines estadísticos, y se evite así en lo posible toda duplicidad de petición de información a la ciudadanía, empresas y otros entes.

Azken xedapenetatik lehenengoan, bost aldaketa egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) lau artikulutan: 10. artikulua datu pertsonalen babesari buruzko araudira eta Estatistika Programaren Batzordeak 2005eko otsailaren 24an onartutako Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodeko printzipioetara egokitu da, administrazio-erregistroetako datuak eskuratzeari, erabiltzeari eta integratzeari dagokienez, helburu izanik informatzaileei karga murriztea, hori ez baitzegoen behar adina araututa 4/1986 Legearen 10. artikuluaren 3. apartatuan. Berregituratu egin dira 20., 29. eta 33. artikuluak, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietara (IKT) egokitu.

En la disposición final primera, se realizan cinco modificaciones en cuatro artículos de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en el sentido de que se adapta el artículo 10 a la normativa sobre protección de datos de carácter personal y a los principios del Código de Buenas Prácticas en las Estadísticas Europeas adoptado por el Comité del Programa Estadístico el 24 de febrero de 2005 en cuanto al acceso, utilización e integración de los datos de los registros administrativos con el fin de reducir la carga a los informantes, aspecto que actualmente estaba infrarregulado en el apartado 3 del artículo 10 de la Ley 4/1986. Los artículos 20, 29 y 33 se reestructuran y se adaptan a las tecnologías de la información y la comunicación (TIC).

Azkenik, lege honetako azken xedapenetatik bigarrena, hirugarrena eta laugarrena planaren bigarren koordenatuari buruzkoak dira; hots, denboraren koordenatuari buruzkoak. Ezartzen da 2022ko abenduaren 31n amaituko dela planaren indarraldia; hau da, aurrekontu-ekitaldien amaieran. Orobat ezarri da plana luzatu egingo dela, baldin eta ez bada beste bat onartu haren indarraldia amaitzerakoan.

Por último, las disposiciones finales segunda, tercera y cuarta de la ley se dedican a la segunda de las coordenadas fundamentales del plan, la de orden temporal, y se establece como término de expiración de su vigencia el 31 de diciembre de 2022, de forma consecuente con la expiración de los ejercicios presupuestarios, así como la eventual prórroga del plan para el supuesto de que no se apruebe uno nuevo a la expiración del presente.

1. artikulua.– Onarpena eta edukia.

Artículo 1.– Aprobación y contenido.

1.– 2019-2022 Euskal Estatistika Plana onartzen da.

1.– Se aprueba el Plan Vasco de Estadística 2019-2022.

2.– Esandako plana Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jarduera 2019-2022 aldirako arautzen duen tresna da, eta, behar izanez gero, luzatu egingo da.

2.– Dicho plan es el instrumento ordenador de la actividad estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi durante el periodo 2019-2022, sin perjuicio de su eventual prórroga.

3.– Planean, lege honetako eranskinean zehazten diren estatistikak eta antzeko jarduerak jasoko dira.

3.– El plan tiene como contenido la realización de las estadísticas y otras actuaciones de esta naturaleza incluidas en los anexos de la presente ley.

2. artikulua.– Urteko estatistika-programak.

Artículo 2.– Programas anuales de estadística.

1.– 2019-2022 Euskal Estatistika Plan hau urteko estatistika-programen bidez garatu eta exekutatuko da.

1.– El desarrollo y ejecución de este Plan Vasco de Estadística 2019-2022 se realizará a través de programas estadísticos anuales.

2.– Urteko estatistika-programetan zehaztu eta definituko dira estatistika-eragiketa horien ezaugarriak, aurrekontu-zuzkiduren esparruan.

2.– Los programas estadísticos anuales determinarán y definirán las características constitutivas de dichas operaciones estadísticas, en el marco de las dotaciones presupuestarias.

3.– Salbuespenez, urteko estatistika-programek plan honetako eranskinean jasotako ezaugarrietako batzuk aldatu ahal izango dituzte, baina horretarako, aurrez, aldeko txostena egin beharko du Euskal Estatistika Batzordeak. Aldaketa horrek arrazoitua izan beharko du, eta ez die eragingo eragiketaren izaerari eta helburuei.

3.– Los programas estadísticos anuales podrán modificar, excepcionalmente, alguna de las características previstas en los anexos a este plan, previo informe favorable de la Comisión Vasca de Estadística. Dicha modificación habrá de ser motivada, y no podrá afectar ni a la naturaleza ni a los objetivos de la operación.

3. artikulua.– Estatistika-jardunaren araubide juridikoa.

Artículo 3.– Régimen jurídico de la actuación estadística.

1.– Planaren ondoriozko estatistika-jarduna Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) 2. artikuluan ezarritako araudiak eta lege honek gidatuko dute.

1.– La actuación estadística derivada del plan se regirá por la normativa prevista en el artículo 2 de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y por la presente ley.

2.– Plana garatzeko eta exekutatzeko onartzen diren urteko estatistika-programak Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legearen (apirilaren 23ko 4/1986 Legearen) 2. artikuluaren 1. paragrafoko erregelamenduzko xedapenen parte izango dira.

2.– Los programas estadísticos anuales que se aprueben en desarrollo y ejecución del plan formarán parte de las disposiciones reglamentarias a que se refiere el párrafo 1 del artículo 2 de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-jardueraren funtsa izango da, batetik, Europako Estatistika Sistemaren Batzordeak onartutako Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodean oinarritutako kalitate-irizpideei jarraituko diela, eta, bestetik, estatistika-eragiketa bakoitzaren proiektu teknikoak Europako Estatistika Sisteman definitutako Estatistika Ekoizpenaren eskema orokorrean oinarrituko direla.

3.– En todo caso, la actividad estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi estará fundamentada en los criterios de calidad basados en el Código de Buenas Prácticas de las Estadísticas Europeas, adoptado por el Comité del Sistema Estadístico Europeo, y en que los proyectos técnicos de cada operación estadística sigan el esquema general de Producción Estadística definido por el Sistema Estadístico Europeo.

4.– Publikoak izango dira beti aurreko artikuluan ezarritakoaren araberako estatistika ofizialei eta Gobernuko sailetako estatistika-organoek egindako estatistikei dagozkien emaitzak, eta berriz erabili ahal izateko formatu batean argitaratu behar dira.

4.– Los resultados correspondientes a las estadísticas oficiales conforme a lo dispuesto en el artículo anterior, y a las estadísticas elaboradas por los órganos estadísticos de los diferentes departamentos del Gobierno, serán siempre públicos y deberán ser publicados en formato reutilizable.

5.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa betez, plan honetan aurreikusitako estatistikek genero-ikuspegia txertatuko dute bildutako informazioa ustiatzeko eta analizatzeko etapetan.

5.– En cumplimiento de lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, las estadísticas contempladas en este plan integrarán la perspectiva de género en las etapas de explotación y análisis de la información recabada.

4. artikulua.– Nahitaez erantzun beharra.

Artículo 4.– Obligatoriedad de respuesta.

1.– Nahitaez bete behar dira 2019-2022 Euskal Estatistika Planean jasotzen diren estatistikak. Obligazio horrek datu pertsonalen babesaren alorrean indarrean dagoen eta aplikagarri den araudia errespetatu beharko du.

1.– Las estadísticas contenidas en este Plan Vasco de Estadística 2019-2022 son de cumplimentación obligatoria. Dicha obligación deberá respetar la normativa vigente y aplicable en materia de protección de datos de carácter personal.

2.– Dena den, estatistika-erakundeari emandako datuak estatistika-sekretuaren eraginpean egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) –19. artikulutik 23.era– ezarritakoa betez.

2.– En todo caso, los datos suministrados a la organización estadística quedan sometidos al régimen de secreto estadístico a que se refieren los artículos 19 a 23 de la citada Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.–. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legean (apirilaren 23ko 4/1986 Legean) egindako aldaketak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificaciones de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– 10. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

1.– Se modifica el artículo 10, que pasa a tener la siguiente redacción:

«1.– Hurrengo apartatuetan ezarritakoaren arabera zehazten diren norbanakoek edo entitateek 9. artikuluan aipatzen den informazioa emateko obligazioa daukate, halakorik eskatzen bazaie.

«1.– Las personas o entidades que se determinen conforme a lo dispuesto en los apartados siguientes tienen la obligación de suministrar la información a que se refiere el artículo 9 que les sea requerida.

2.– Estatistika bakoitzaren erregulazioak zehaztuko du zer pertsona edo entitate dauden behartuta informazioa ematera, edozein dela ere haien izaera fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, eta naziotasuna, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan badute edo izan badute beren bizilekua edo egoitza, edo hor kokatuta badaude.

2.– La regulación de cada estadística determinará las personas o entidades obligadas a suministrar la información, con independencia de la naturaleza física o jurídica, pública o privada, y de la nacionalidad de aquellas, siempre que tengan o hayan tenido su domicilio o residencia o estén establecidas dentro del ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Informazio hori baldin badator familia-intimitaterako eta intimitate pertsonalerako eskubideari buruz dagokion unean indarrean den araudiak babestutako datuetatik, honako lege-testu hauetara egokitu beharko dira: 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena, eta gainerako araudi aplikagarria. Nolanahi ere, datu horiek eskatuko dira beti interes orokorreko arrazoiengatik, estatistika-eragiketen helburuei dagokienez proportzionaltasun-irizpideekin, eta lortutako informazioen anonimotasuna gordetzeko beharrezkoak diren bermeekin.

3.– En el supuesto de que dicha información venga constituida por datos amparados por la normativa vigente en cada momento sobre el derecho a la intimidad familiar y personal, su suministro se ajustará a lo dispuesto por el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE, y demás normativa de aplicación. En cualquier caso, dichos datos serán siempre requeridos por razones de interés general, con criterios de proporcionalidad con relación a los objetivos de las operaciones estadísticas, y con las garantías necesarias que permitan preservar el anonimato de las informaciones obtenidas.

4.– Informatzaileen erantzun-karga murrizteko, Euskal Estatistika Erakundeak eta maila operatiboan estatistika-erakundeko kide diren gainerakoek eskubidea izango dute administrazio-erregistro eta -fitxategi guztietan dauden datuak eskatzeko eta horiek atzerapenik gabe eta doan eskuratzeko, baita identifikatutako datu pertsonalak ere. Eskubidea izango dute, halaber, datu horiek erabiltzeko eta estatistiketan sartzeko, lege honen lehen tituluko II. kapituluan araututako estatistika-jardunaren esparruan estatistikak garatzeko, egiteko eta zabaltzeko beharrezkoa den heinean.

4.– Para reducir la carga de respuesta de los informantes, el Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística y el resto de los integrantes de la organización estadística a nivel operativo tendrán derecho a solicitar y obtener los datos contenidos en todos los registros y ficheros administrativos sin demora y gratuitamente, incluidos datos personales identificados, a hacer uso de ellos y a integrarlos en las estadísticas en la medida necesaria para el desarrollo, la elaboración y la difusión de las estadísticas dentro del marco de la actuación estadística regulado en el Capítulo II del Título primero de esta ley.

Halaber, Estatuko Administrazio orokorraren eta bere sektore publiko instituzionalaren organo eta enteek eskatutako administrazio-datuak bidali beharko dituzte, baita identifikatutako datu pertsonalak ere, estatistika-plan eta -programetako estatistika-eragiketak garatzeko eskatzen direnean.

Asimismo, los órganos y entes de la Administración general del Estado y de su sector público institucional estarán obligados a remitir los datos administrativos solicitados, incluidos los datos personales identificados que se requieran para el desarrollo de las operaciones estadísticas de los planes y programas estadísticos.

Euskal Estatistika Erakundeari eta maila operatiboan estatistika-erakundeko kide diren gainerakoei estatistikak egiteko eskuragarri jarri zaizkien administrazio-erregistro eta -fitxategiek metadatuak izango dituzte.

Los registros y ficheros administrativos puestos a disposición del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística y del resto de los integrantes de la organización estadística a nivel operativo, a fin de que sean utilizados para la elaboración de estadísticas, irán acompañados de los metadatos pertinentes.

Euskal Estatistika Erakundeak, maila operatiboan estatistika-erakundeko kide diren gainerakoek eta administrazio-erregistro eta -fitxategien titularrek horretarako beharrezkoak diren kooperazio-mekanismoak sortu beharko dituzte.

El Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística, el resto de los integrantes de la organización estadística a nivel operativo y los titulares de los registros y ficheros administrativos deberán crear los mecanismos de cooperación necesarios a tal efecto.

5.– Dagokion estatistika-eragiketaren erregulazioan ezarritakoarekin bat etorriz, informatzailetzat jotzen diren entitate publiko eta pribatuei baimena ematen zaie estatistika-eragiketen organo hartzaileei interesdunei buruzko datu pertsonalak lagatzeko, haien baimenik gabe, soil-soilik estatistika-eragiketak egiteko helburuz».

5.– Se autoriza a las entidades públicas o privadas que tengan la consideración de informantes, de conformidad con lo establecido en la regulación de la correspondiente operación estadística, a ceder a los organismos receptores de la operación estadística, sin el consentimiento de los interesados, los datos de carácter personal de que dispongan sobre los mismos, a efectos exclusivamente de la realización de las operaciones estadísticas».

2.– Aldatu egiten da 20. artikuluaren 3. apartatua. Honela geratzen da idatzita:

2.– Se modifica el apartado 3 del artículo 20, que pasa a tener la siguiente redacción:

«3.– Nolanahi ere, ez dute estatistika-sekretuaren betebeharraren babesik izango fitxategi-direktorioek; hau da, ez dira babespekoak izango establezimendu, enpresa, ustiategi edo bestelako enteen enumerazioak eta bakoitzaren kokalekua, izena, jarduera, helbide elektroniko korporatiboa, telefono korporatiboa eta sailkapenak egiteko tamaina- adierazlea».

«3.– En todo caso, no quedarán amparados por el deber de secreto estadístico los ficheros-directorios, es decir, las enumeraciones de establecimientos, empresas, explotaciones u otros entes y sus correspondientes emplazamientos, denominaciones, actividades, direcciones electrónicas corporativas, teléfonos corporativos e indicadores de tamaño a efectos de clasificación».

3.– Aldatu egiten da 29. artikuluaren 1. apartatuaren a) letra. Honela geratzen da idatzita:

3.– Se modifica la letra a) del apartado 1 del artículo 29, que pasa a tener la siguiente redacción:

«a) Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika programetan sartutako estatistikei dagokienez:

«a) Respecto a las estadísticas incluidas en el Plan Vasco de Estadística y en los programas estadísticos anuales:

– Estatistika-jarduera zuzentzea eta koordinatzea.

– Dirección y coordinación de la actuación estadística.

– Eragiketa bakoitzaren proiektu teknikoa onartzea.

– Aprobación del proyecto técnico de cada operación.

– Lortzen diren estatistika-emaitzak argitaratzea eta zabaltzea, gutxienez, Euskal Estatistika Erakundearen web zerbitzarian, eta, beste organo edo enteren batek parte hartuz gero, hori esplizituki jasotzea.

– Publicación y difusión de los resultados estadísticos que se obtengan, al menos, en el servidor web del Instituto, haciendo constar explícitamente, en su caso, la participación de órganos o entes distintos al Instituto.

– Emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu direla iragartzea».

– Anuncio de la existencia de dichos resultados en el Boletín Oficial del País Vasco».

4.– Aldatu egiten da 29. artikuluaren 1. apartatuaren c) letra. Honela geratzen da idatzita:

4.– Se modifica la letra c) del apartado 1 del artículo 29, que pasa a tener la siguiente redacción:

«c) Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkari ofiziala izatea estatistikaren arloan, eta EAEko estatistika-erakundea osatzen duten guztien eta estatuko, eskualdeko edo, hala badagokio, nazioarteko estatistika-erakundeen arteko harremanak bideratzea. Horretarako, txosten bat egin beharko du, nahitaez, beste administrazio batzuekin estatistikaren inguruan akordio edo hitzarmen bat sinatu aurretik».

«c) Representación oficial de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia estadística y canalización de todas las relaciones de los integrantes de la organización estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi con los institutos estatales, regionales y, en su caso, internacionales de estadística. A estos efectos, emitirá informe preceptivo, previo a la firma de cualquier acuerdo o convenio de contenido estadístico con otras administraciones».

5.– Aldatu egiten da 33. artikuluaren 2. apartatuaren e) letra. Honela geratzen da idatzita:

5.– Se modifica la letra e) del apartado 2 del artículo 33, que pasa a tener la siguiente redacción:

«e) Beren eskumeneko estatistika-emaitza ofizialak beren webguneetan argitaratzea eta zabaltzea, Euskal Estatistika Erakundeari aurrez horien edukiaren berri emanda».

«e) Publicación y difusión de los resultados de las estadísticas oficiales de su competencia en sus portales departamentales, previa comunicación de su contenido al Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística».

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Planaren indarraldia.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Vigencia del plan.

2019-2022 aldirako Euskal Estatistika Plana indarrean jartzen denetik 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

La vigencia del Plan Vasco de Estadística 2019-2022 se extenderá al periodo comprendido entre su entrada en vigor y el 31 de diciembre de 2022.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Luzapena.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Prórroga.

Planaren indarraldia amaitzen denerako beste Euskal Estatistika Planik onartu ez bada, plan hau automatikoki luzatuko da harik eta beste plan bat indarrean jarri arte, aurrez ezarritako epeak edo aldiak direla medio kanpoan utzi behar diren estatistika-jardunen kasuan izan ezik.

En el caso de no haberse aprobado un nuevo Plan Vasco de Estadística al vencimiento del presente, este quedará automáticamente prorrogado hasta la entrada en vigor de un nuevo plan, excepto en lo relativo a aquellas actuaciones estadísticas que hayan de excluirse en virtud de plazos o periodos establecidos.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 2 de julio de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común