Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

119. zk., 2019ko ekainaren 25a, asteartea

N.º 119, martes 25 de junio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
3110
3110

AGINDUA, 2019ko ekainaren 18koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzen deialdia egiten duena eta laguntza horiek arautzen dituena.

ORDEN de 18 de junio de 2019, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan ayudas para la incorporación de personas socias a empresas de economía social.

2019ko ekitaldirako, Lan eta Justizia Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, helburu estrategikotzat hartu da lan-kooperatiba eta -sozietateen hazkuntza sustatzea eta laguntzea; horretarako, dirulaguntza-ildo hau gauzatu da, eta gizarte-ekonomiako enpresetan enplegua sortzeko baliabide ekonomikoak eman, arreta berezia jarrita kolektibo behartsuetan edo laneratze-beharrizanak dituzten kolektiboetan: desgaituak, nekazaritza-ustiategien titularrak eta gizarte-ekonomiako enpresetako inoren konturako langileak.

El Plan Estratégico de Subvenciones para el ejercicio 2019 del Departamento de Trabajo y Justicia recoge como objetivo estratégico la ayuda y el fomento en el crecimiento de cooperativas y sociedades laborales, que se materializa en la presente línea de ayudas, dotando de recursos económicos la generación de empleo en las empresas de economía social con especial atención a colectivos desfavorecidos o con dificultades de inserción: personas desempleadas, personas con discapacidad, titulares de explotaciones agrarias y personas trabajadoras por cuenta ajena en empresas de economía social.

300 mila euroko zuzkidura dagoenez, 200 pertsonaren gutxieneko helburu bat finkatu da dirulaguntzen agindu honen onuradunak izateko aukera izan dezaten. Azken batean, aurten, Euskadiko Aurrekontu Orokorretan adierazitakoa betetzea da helburua, non esplizituki baitago adierazita lehentasunezko helburua dela kapital soziala handitzea eta indartzea eta, ondorioz, era horretako enpresen sozietate-oinarria. Horretarako, zuzenean erraztuko zaie kolektibo batzuei nahitaezko ekarpena harpidetzea, eta, edonola ere, langabeei emango zaie lehentasuna.

Con una dotación de 300 mil euros, se ha fijado un objetivo mínimo de 200 personas para el 2019 que puedan resultar beneficiarias de la presente Orden de ayudas. En definitiva, se trata de dar cumplimiento a lo recogido en los Presupuestos Generales de Euskadi para el presente año, que explícitamente recoge el objetivo prioritario de ampliar y reforzar el capital social y, por ende, la base societaria de este tipo de empresas, facilitando directamente la suscripción de la aportación obligatoria de determinados colectivos, priorizando en todo caso al de personas desempleadas.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legea onartu ostean –haren indarraldia 2019ko ekitaldira luzatuta–, deialdia finantzatzeko aurrekontu-kreditu nahikoa dagoela egiaztatuta, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluarekin bat etorriz, eta Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuak ematen dizkidan eskumenen arabera, hau

En su virtud, habiéndose aprobado la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, prorrogada para el ejercicio 2019, comprobada la existencia de crédito presupuestario suficiente para financiar la convocatoria y oído el Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi, y de acuerdo a las competencias que me atribuye el Decreto 84/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Trabajo y Justicia,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak dirulaguntzatzat hartuko dira, eta honako jarduketa hauek finantzatzeko erabiliko dira:

Las ayudas previstas en la presente Orden tendrán la consideración de subvenciones que irán dirigidas a financiar las siguientes actuaciones:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea, bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

a) La incorporación de personas desempleadas a empresas con forma jurídica de Sociedad Cooperativa o Sociedad Laboral, en calidad de personas socias trabajadoras o de trabajo de duración indefinida.

b) Inoren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

b) La incorporación como personas socias trabajadoras o socias de trabajo de las personas trabajadoras no-socias con contrato laboral por cuenta ajena, en activo, en empresas con forma jurídica de Sociedad cooperativa o laboral.

c) Desgaituak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) La incorporación como personas socias trabajadoras o socias de trabajo de personas que tengan la condición de discapacitadas, en empresas con forma jurídica de Sociedad cooperativa o laboral.

d) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak sartzea, nekazaritzako kooperatibetako bazkide gisa.

d) La incorporación como personas socias a cooperativas agrarias, de titulares de explotaciones agrícolas, ganaderas, forestales y mixtas.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak, emate-mugak, eta dirulaguntzak esleitzeko prozedura.

Artículo 2.– Recursos económicos, límite en la concesión y procedimiento de adjudicación de las subvenciones.

1.– Agindu honen xedea betetzeko, hirurehun mila (300.000) euro jarriko dira. Zenbateko orokor hori handitu ahal izango da, betiere dirulaguntzak esleitzeko prozedura ebatzi aurretik, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik, eta aurrekontu erabilgarririk badago Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berak kudeatutako gainerako programak bete ondoren. Halakorik gertatuz gero, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

1.– A los efectos del cumplimiento del objeto de esta Orden, se destinará un importe de trescientos mil (300.000) euros. Dicho importe global expresado podrá ser incrementado, siempre con anterioridad a la resolución del procedimiento de adjudicación de las subvenciones, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas y en función las disponibilidades presupuestarias que resulten de la ejecución del resto de programas gestionados por la propia Dirección de Economía Social del Departamento de Trabajo y Justicia. De producirse dicha circunstancia se dará publicidad de la misma mediante Resolución del Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social.

2.– Deskribatutako lau kolektiboei dagokienez, aurreko apartatuan zehaztutako diru-zenbatekoa aski bada, eskakizunak betetzen dituzten laguntza-eskabide guztiei emango zaizkie laguntzak.

2.– Se concederán todas las ayudas solicitadas que cumplan los requisitos exigidos en el supuesto de que la cuantía económica determinada en el apartado anterior resultara suficiente para los cuatro colectivos descritos.

3.– Kontsignazio ekonomikoa nahiko ez bada, honelaxe jokatuko da:

3.– Si la consignación económica no fuera suficiente, se procederá de la siguiente manera:

– Nahikoa bada 1.a) artikuluaren babespean aurkeztu eta onartutako eskabide guztietarako, lehenengo eta behin, horiexek ordainduko dira. Soberako gainerakoa dela eta, beste hiru kolektiboetan onartutako eskabideen arteko murrizketa proportzionala egingo da.

– Si resultara suficiente para cubrir todas las solicitudes presentadas y reconocidas al amparo del artículo 1.a), se atenderán primero a todas ellas. El resto sobrante se aplicará una reducción proporcional entre todas las solicitudes reconocidas para los tres otros colectivos.

– 1.a) artikuluaren babespean aurkeztu eta onartutako eskabide guztiei aurre egiteko nahikoa ez bada, proportzioan murriztuko da agindu honetako baliabide ekonomikoen zenbateko globala, eskabide horien guztien artean. Aipatutako beste hiru kolektiboen eskabideei ezezkoa emango zaie, 1. apartatuan aipatutako zuzkidura agortu delako.

– Si no resultara suficiente para cubrir todas las solicitudes presentadas y reconocidas al amparo del artículo 1.a), se aplicará una reducción proporcional entre todas ellas del montante global de los recursos económicos destinados a cubrir la presente Orden. Las solicitudes restantes de los otros tres colectivos enumerados se denegarán por agotamiento de la dotación referida en el apartado 1.

3. artikulua.– Bitarteko elektronikoak erabiltzea.

Artículo 3.– Utilización de medios electrónicos.

1.– Interesdunek aurrez aurre zein elektronikoki egin ahal izango dituzte prozedura horri dagozkion eskabide, kontsulta eta izapide guztiak.

1.– Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento tanto mediante el canal presencial como mediante el canal electrónico.

Izapideak aurrez aurre zein elektronikoki egiteko jarraibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta bestelako ereduak https://www.euskadi.net egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira, helbide honetan:

Las instrucciones sobre la forma de tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos estarán disponibles en la sede electrónica https://www.euskadi.net, en la dirección indicada a continuación:

https://www.euskadi.eus/ayuda-incorporacion-socias-2019/web01-tramite/es

https://www.euskadi.eus/ayuda-incorporacion-socias-2019/web01-tramite/es

2.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea aukeratzen dela ere (aurrez aurrekoa edo elektronikoa), ez du eragingo aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak horrela egin behar izatea, hau da, une oro alda daiteke.

2.– El empleo de un canal, presencial o electrónico, en el trámite de solicitud y aportación de documentación no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento, pudiendo modificarse en cualquier momento.

Eskabidearen osteko izapideak, bide elektronikoz, helbide honen bitartez egingo dira:

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

https://euskadi.net/micarpeta

4. artikulua.– Onuraduna izateko betekizunak.

Artículo 4.– Requisitos para obtener la condición de beneficiario.

1.– Agindu honetako laguntzak lortu ahal izateko, eskatzaileek honako betekizun hauek bete behar dituzte:

1.– Para acceder a las ayudas previstas en la presente Orden, las personas solicitantes deberán cumplir los siguientes requisitos:

– 1.a), 1.b) eta 1.c) artikuluetan adierazitako kasuetarako, eskubide osoko bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

– Para los supuestos del artículo 1.a), 1.b) y 1.c), adquirir la condición de persona socia trabajadora o de trabajo de pleno derecho, con carácter indefinido, entre el 7 de julio de 2018 y la fecha de publicación de la presente Orden en el BOPV, ambos incluidos.

– 1.d) artikuluko kasurako, eskubide osoko bazkide mugagabe bihurtzea 2018ko uztailaren 7tik agindu hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean, bi egun horiek barnean hartuta.

– Para el supuesto del artículo 1.d), adquirir la condición de persona socia de pleno derecho, con carácter indefinido, entre el 7 de julio de 2018 y la fecha de publicación de la presente Orden en el BOPV, ambos incluidos.

2.– Eskakizun espezifikoak:

2.– Requisitos específicos:

a) Langabeen kasuan:

a) en el caso de personas desempleadas:

– Langabe gisa inskribatuta egotea enplegu-zerbitzu publikoan, eta gutxienez hiru hileko antzinatasuna izatea. Antzinatasun horrek etenik gabekoa izan beharko du, eta bazkide gisa sartu aurrekoa, bi egoeren arteko etenik gabe. Eskakizun hori bete behar izanez gero, probaldia hasteko egunean bete beharko da –probaldia Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legean dago araututa–.

– Estar inscrita como desempleada en el correspondiente Servicio Público de Empleo con una antigüedad mínima de tres meses. Dicha antigüedad deberá ser ininterrumpida e inmediatamente anterior a su incorporación como persona socia. El cumplimiento de este requisito se referirá, si lo hubiere, a la fecha de inicio del periodo de prueba regulado en la Ley 4/1993, de 24 de junio, de Cooperativas de Euskadi.

b) Inoren konturako langileak bazkide gisa sartzen direnerako:

b) en el caso de incorporación como personas socias de personas trabajadoras por cuenta ajena:

– Inoren konturako langileak onuradunak izan daitezke, baldin eta bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko lan-kontratua sei hiletik gorako antzinatasuneko kontratua izan badute enpresan bertan. Ez da dirulaguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean egin bada.

– Podrán ser beneficiarias las personas trabajadoras por cuenta ajena cuyo contrato laboral inmediatamente anterior a su incorporación como personas socias trabajadoras o de trabajo en la Entidad de Economía Social tenga más de seis meses de antigüedad en la propia empresa. No se otorgará subvención cuando el contrato laboral indefinido estuviera incluido en el ámbito de aplicación del Real Decreto 1382/1985, que regula la relación laboral de carácter especial del personal de alta dirección.

– Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatu den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzen badira, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkide horiek jatorrizko erakundean kontratu mugagabea izan duten inoren konturako langileak izatea.

– En el caso de la incorporación como personas socias trabajadoras o socias de trabajo en una entidad de Economía Social como consecuencia de una subrogación legal en virtud de una contrata de servicios o una concesión administrativa en la que la entidad de Economía Social resulte adjudicataria, será requisito imprescindible que las personas socias incorporadas hayan sido personas trabajadoras por cuenta ajena con contrato indefinido en la entidad de procedencia.

c) Bazkide gisa desgaituak sartzen direnerako:

c) En el caso de incorporación como personas socias de personas discapacitadas:

– Desgaitasuna duten pertsonak badira, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako erakunderen batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako erakunde hori izan daitekeela desgaituek zerbitzuak ematen zituzten enplegu-zentro berezi bera. Enpresaratze horrek Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean izan behar du.

– Personas que tengan la condición de discapacitadas y que, provenientes de centros especiales de empleo, se incorporen a una entidad de economía social con carácter permanente, pudiendo ser la entidad de economía social el mismo centro especial de empleo donde venían prestando sus servicios. La incorporación se deberá realizar en un centro de trabajo de la Comunidad Autónoma Vasca.

– Agindu honen ondorioetarako, desgaituak izango dira: gutxienez % 33ko minusbaliotasun onartua dutenak, urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialak dituztenak.

– Se entenderá por persona con discapacidad a los efectos de la presente Orden a aquella que esté afectada por deficiencias físicas, psíquicas y/o sensoriales que tenga reconocida una minusvalía, como mínimo, del 33%.

d) Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnerako:

d) En el caso de incorporación a cooperativas agrarias:

– Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak izatea, betiere euren kasa eta zuzenean egiten badituzte ustiategirako behar diren jarduerak, denbora osoan edo partzialean.

– Ser titulares de explotaciones agrícolas, ganaderas, forestales o mixtas y que realicen de forma personal y directa las actividades necesarias para la explotación de aquellas, ya sea a tiempo total o a tiempo parcial.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzea.

– Se incorporen como personas socias a cooperativas agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Ustiategiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute.

– Las explotaciones incorporadas deben estar radicadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkideak badira, bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira, arrazoi horiek egiaztatu beharko dira nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostenaren bitartez.

– Cuando ya pertenezcan a una cooperativa agraria de la Comunidad Autónoma Vasca, con una permanencia de por lo menos 5 años, y cambien de cooperativa agraria por razones objetivas justificadas, deberán acreditar mediante la aportación de informe favorable de la entidad representativa de las cooperativas del sector agrario sobre la necesidad objetiva de dicho cambio.

3.– Eskakizun orokorrak:

3.– Requisitos generales:

– Egunean izatea indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

– Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social impuestas por las disposiciones vigentes, así como en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Eskatzailea ez egotea laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

– No hallarse la persona solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

– Jakinaraztea eskatu egin dela eta, hala badagokio, lortu egin dela beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu bererako emandako beste dirulaguntzaren, laguntzaren, diru-sarreraren edo baliabideren bat.

– Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

4.– Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunak izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden pertsonak.

4.– No podrán obtener la condición de beneficiario de las subvenciones reguladas en esta orden las personas en quienes concurra alguna de las circunstancias mencionadas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5.– Enpresaratze horrek Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiren batean izan behar du, eta erakunde horrek egoitza sozial eta fiskalak ere bertan egon behar du.

5.– La incorporación se deberá realizar en un centro de trabajo de la Comunidad Autónoma Vasca y la entidad a la que se incorpora deberá tener el domicilio social y fiscal en la misma.

5. artikulua.– Eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea

Artículo 5.– Acreditación de determinados requisitos de la persona solicitante.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatzeko, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko dira 4. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako eskakizun orokorrak, eta eskabidean sartuko da adierazpen hori.

1.– En aplicación de la modificación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán los requisitos generales recogidos en el apartado 3 del artículo 4.

2.– Eskabideetan adierazita egongo da badagoela aukera laguntza-eskatzaileak baimena emateko gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatu ditzan, aurrez aurreko zein elektronikoki egin, hartara eragotzi gabe Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenak.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la persona solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, tanto cuando utilice el canal presencial como el electrónico, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

3.– Halaber, eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta bete egiten dituela dirulaguntzaren onuraduna izateko indarreko araudian ezarritako betekizunak.

3.– En dicha solicitud, la persona solicitante manifestará que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

6. artikulua.– Eskabideak eta inprimakiak aurkeztea, modua eta epea.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes y formularios, forma y plazo.

1.– Dirulaguntzen eskabideak egiteko, agindu honen I. eranskineko inprimaki normalizatua erabili behar da, zeina aurreko artikuluan zehaztutako egoitza elektronikoan eskuratu baitaiteke.

1.– Las solicitudes se realizarán mediante instancia normalizada que se adjunta como anexo de esta Orden, que a su vez estará disponible en la sede electrónica reseñada en el artículo anterior.

2.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Las solicitudes deberán presentarse en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako lurralde-ordezkaritzetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako organoetan, behar bezala eta osorik betetako eskabide normalizatuaren bidez. Bide elektronikoa erabiliz egiten diren eskabideak https://euskadi.net/nirekudeaketak helbidean aurkeztuko dira.

4.– Las solicitudes que utilicen el canal presencial podrán presentarse en las Delegaciones Territoriales del Departamento de Trabajo y Justicia del Gobierno Vasco, o ante los órganos previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, mediante instancia normalizada, debidamente cumplimentada en todos sus términos. Las solicitudes que utilicen el canal electrónico se presentarán a través de: https://euskadi.net/misgestiones

7. artikulua.– Nahitaezko dokumentazioa.

Artículo 7.– Documentación preceptiva.

Agindu honetan adierazitako onurez baliatu nahi dituzten erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

Las personas interesadas en acogerse a los beneficios previstos en la presente Orden presentarán, junto con la solicitud, la siguiente documentación:

a) Oro har:

a) Con carácter general:

– Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez, behin betiko eskubide osoko bazkide-izaera noiz hartu duen zehaztuta.

– Acreditación de la condición de persona socia mediante la certificación correspondiente del acuerdo del Órgano de Administración en la que se determine la fecha en la que adquiere la condición de persona socia de pleno derecho de duración indefinida.

– Sozietateak emandako ziurtagiria, non adieraziko baita zenbateko kapitala harpidetu duen eskatzaileak enpresan bazkide gisa sartu den unean. Ziurtagiri horretan, kasuan-kasuan, sarrera-kuotari eta hasierako ekarpenari buruzko diru-kopuruak adierazi beharko dira banaka.

– Certificado emitido por la Sociedad a la que se incorpora, del capital suscrito por la persona solicitante en el momento de su incorporación a la empresa en calidad de persona socia. Dicho certificado deberá desglosar, en su caso, las cantidades referidas a la cuota de ingreso y a la aportación inicial.

b) Langabeen kasuan:

b) En el caso de personas desempleadas:

– Langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzko ziurtagiria, enplegu-zerbitzu publikoak emana.

– Certificado de periodos de inscripción en el desempleo, expedido por el correspondiente Servicio Público de Empleo.

– Dagokion enplegu-zerbitzu publikoaren ziurtagiria, non egiaztatu behar baita, hala badagokio, zenbat aitortu zaion ordainketa bakarreko langabezia-prestazioan.

– Certificado del correspondiente Servicio Público de Empleo, en su caso, acreditativo de la cuantía reconocida en concepto de prestación de desempleo en su modalidad de pago único, en su caso.

c) Inoren konturako langileak bazkide gisa sartzen direnerako:

c) En el caso de incorporación como personas socias de trabajadores por cuenta ajena:

– Lan-bizitzaren txostena, lan-kontratua hasi den egunetik aurrerakoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, non agertu behar baita kontratu horrek sei hiletik gorako antzinatasuna duela.

– Informe de Vida Laboral a partir de la fecha en que comienza el contrato de trabajo, expedido por la Tesorería General de la Seguridad Social, donde se refleje la antigüedad de dicho contrato por más de seis meses.

– Epemugarik gabe eta eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartu aurretik eskatzaileak erakundearekin zeukan erlazioari buruzko ziurtagiria, enpresak emana. Hau da, langilearekiko erlazioari dagokionez, argitu behar du inoren konturako langilea zen edo bazkide langilea edo iraupen mugatuko lan-bazkidea zen.

– Certificado de la empresa de la relación que mantenía la persona solicitante con la entidad en la fecha inmediatamente anterior a su incorporación como persona socia trabajadora o de trabajo de pleno derecho con carácter indefinido. Es decir, si la relación era de persona trabajadora por cuenta ajena o bien era en calidad de persona socia trabajadora o persona socia de trabajo de duración determinada.

– Legezko subrogazio baten ondorioz sartuz gero, zerbitzu-kontratua edo administrazio-emakidarena, legezko subrogazioa egiaztatzeko.

– En el caso de la incorporación como consecuencia de una subrogación legal, el Contrato de servicios o de concesión administrativa en que se acredite la subrogación legal.

d) Desgaituak bazkide gisa sartzen direnerako:

d) En el caso de incorporación como personas socias de personas discapacitadas.

– Minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emana, non minusbaliotasun-maila adieraziko baita.

– Certificado oficial de minusvalía expedido por la Diputación Foral correspondiente, indicando el grado de minusvalía.

e) Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnerako:

e) En el caso de incorporación a cooperativas agrarias:

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-ustiategien erregistroaren ziurtagiria, dagokion foru-aldundiak emana, non adieraziko baita nor den ustiategiaren titularra, hala badagokio; nekazaritza-araubideko laneko bizi-agiria, edo nekazaritzako inoren konturako langileen araubide berezikoa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak emana.

– Certificado del Registro de Explotaciones Agrarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, expedido por la Diputación Foral correspondiente, indicando la titularidad de la explotación, en su caso, Fe de vida laboral en el régimen especial agrario, o en el sistema especial para trabajadores por cuenta propia agrarios, expedido por la Tesorería de la Seguridad Social.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibaren bateko bazkideak badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: baja hartuko duten kooperatibaren ziurtagiria (kooperatiba horretan igarotako aldia azaldu beharko da), eta aldaketa hori egiteko premia objektiboaren aldeko txostena, nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emana.

En el supuesto de que ya pertenezcan a una cooperativa agraria de la Comunidad Autónoma Vasca, se deberá aportar certificado de la cooperativa en que se da de baja sobre periodo de permanencia en dicha cooperativa, e informe favorable de la entidad representativa de las cooperativas del sector agrario sobre la necesidad objetiva del cambio.

– Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baitu zer dedikazio-erregimen daukan (partziala edo osoa) nekazaritza-ustiategian.

– Declaración responsable de la persona solicitante haciendo constar el régimen de dedicación (parcial o total) en la explotación agraria.

f) Hala badagokio, hauek:

f) En el caso de que proceda:

– Kasuan-kasuan, espetxe-egoera egiaztatzen duen agiria: Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena / Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa / Espetxeak emandako ziurtagiria.

– Documentación acreditativa, en su caso, de su situación penitenciaria: resolución de la Dirección General de Instituciones Penitenciarias / Auto del Juzgado de Vigilancia Penitenciaria, / Certificación expedida por el Centro Penitenciario.

– Bizikidetza-ziurtagiria, familia-liburuaren kopia eta erantzukizunpeko adierazpena, non adieraziko baita ordaindutako jarduerarik ez duen seme edo alaba bat edo gehiago dituela bere kargura, baldin eta sartzen diren pertsonek euren kargura badute ordaindutako jarduerarik gabeko ondorengo bat edo gehiago.

– Certificado de convivencia, copia del libro de familia y declaración responsable de que tiene a su cargo a uno o varios hijos y/o una o varias hijas que no desempeñan actividad retribuida, en el supuesto de incorporación de personas que tengan a su cargo a uno o varios descendientes que no desempeñan actividad retribuida.

– Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, aurreko lanpostuko lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duten agiriak. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia, eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duten agiriak.

– En el supuesto de personas que han sido víctimas de terrorismo, documentación que acredite que las circunstancias que han dificultado o impedido el normal desempeño de las funciones de su puesto de trabajo anterior han sido consecuencia del acto de terrorismo. Si la persona contratada es el o la cónyuge o el hijo o la hija de la víctima de terrorismo, fotocopia del Libro de Familia y documentación que acredite que el fallecimiento o invalidez de la víctima fue debido a un acto de terrorismo.

– Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonen kasuan, genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren kopia, edo Fiskaltzaren txostena, non adierazi behar baita salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela zantzuen arabera eta babes-agindua eman arte behintzat, edo genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.

– En el supuesto de personas que han sido víctimas de violencia de género, copia de la Orden de protección de la víctima de la violencia de género o informe del Ministerio Fiscal que indique la existencia de indicios de que la persona denunciante es víctima de violencia de género en tanto se dicta la orden de protección, o sentencia condenatoria por hechos constitutivos de violencia de género.

– Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

– En el supuesto de personas que han finalizado su proceso de reinserción socio-laboral en una empresa de inserción, certificado de la empresa de inserción que acredite la fecha en la que finalizó dicho proceso.

– Toxikomano ohien kasuan, onuraduna errehabilitazio-programan sartzea onartzen duen Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

– En el supuesto de personas ex toxicómanas, copia de la notificación del Director de Empleo y Formación por la que se acepta la incorporación de la persona beneficiaria al programa de rehabilitación.

8. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 8.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honetan araututako dirulaguntzak bateratu daitezke arrazoi eta xede beragatik beste edozein administraziok edo erakunde publikok ematen dituen bestelako laguntzekin. Edonola ere, dirulaguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu agindu honen 7. artikuluko 2. eta 4. apartatuetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por esta u otras Administraciones o Entes públicos. En cualquier caso, el importe de las subvenciones no podrá superar el importe máximo previsto en los apartados 2 y 4 del artículo 7 de esta Orden.

2.– Agindu honen bidez lortutako laguntzak beste administrazio edo erakunde publiko batek xede eta helburu berarekin emandakoekin batera jasotzen baditu onuradunak, eta agindu honetako 7. artikuluaren 2. eta 4. apartatuetan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen bada laguntza horiek guztiak batuta, gaindikin hori bateraezina dela adieraziko da, eta Lan eta Justiziako Sailak eman beharreko laguntza gutxitu egingo da.

2.– Cuando las ayudas previstas en la presente Orden concurran con cualesquiera otras que por el mismo objeto y finalidad perciba la persona beneficiaria de esta u otras Administraciones o Entes públicos, si la suma de las mismas superase el importe máximo previsto en los apartados 2 y 4 del artículo 7 de esta Orden, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Trabajo y Justicia.

3.– Agindu honen bidez emandako laguntzak eta ordainketa bakarreko langabezia-prestazioa (langabeziaren kapitalizazioa) batera jasotzen badira, eskatzailea langabetzat hartuko da ondorio guztietarako, eta, dirulaguntza hartzeko eskubidea izateko, 4.2.a) artikuluan ezarritako eskakizuna bete beharko du.

3.– Cuando las ayudas otorgadas por la presente Orden concurran con la prestación por desempleo en su modalidad de pago único (capitalización del desempleo) el solicitante tendrá la consideración de persona desempleada a todos los efectos, debiendo reunir el requisito establecido en el artículo 4.2.a) para poder tener derecho a la subvención.

9. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 9.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Honako betebehar hauek izango dituzte dirulaguntza hauen onuradunek, hartara eragotzi gabe indarreko araudi aplikagarriek ezarritako beste batzuk ere, eta, batez ere, kontuan hartuta bai Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan adierazitako betebeharrak eragotzi barik:

Sin perjuicio de otras señaladas por la normativa vigente que le resulten de aplicación, y, en particular, las obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en esta Orden quedan obligadas a:

1.– Dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hamabost egunera, onuradunak dirulaguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu egin duela ulertuko da.

1.– Si en el plazo de quince días contados a partir de la notificación de la Resolución de concesión de la subvención solicitada la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma se entenderá que la ha aceptado.

2.– Bazkide egiten denetik hiru urte betetzen direnean, dirulaguntzaren onuradunak justifikatu beharko du sartu zen erakundeko bazkide izaten jarraitzen duela, salbu eta onuradunaren borondatearen aurkako arrazoiak egiaztatzen badira, edo justifikatzen bada sozietatearen kapitalerako ekarpena egiten jarraitzen duela (diruz lagundutako zenbatekoa gutxienez). Horretarako, izaera hori lortu eta hiru hileko epean enpresan segitzen duela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.

2.– Cuando se cumplan tres años desde que adquirió la condición de persona socia, la persona beneficiaria de la subvención deberá justificar su permanencia como tal en la entidad a la que se incorporó, excepto cuando se acrediten causas ajenas a la voluntad de la persona beneficiaria, o se justifique que su aportación al capital en la sociedad, al menos en la cantidad subvencionada, continua en la empresa. A tal efecto, en el plazo de tres meses desde que se cumplió tal condición, deberá remitir certificado acreditativo de dicha permanencia.

3.– Aldi berean, onuradunak hasiera batean egindako ekarpenari eusten diola egiaztatu beharko du, eta aurreko apartatuan ezarrita dagoen epean egoera horren egiaztagiria bidali beharko du. Ekarpena borondatez murriztu bada, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egingo da.

3.– Al mismo tiempo la persona beneficiaria deberá justificar el mantenimiento de la aportación inicial, debiendo remitir, en el mismo plazo establecido en el apartado anterior, certificado acreditativo de tal circunstancia. Si se hubiera producido una disminución voluntaria de la misma se procederá a la modificación de la resolución de concesión de la subvención.

4.– Edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan xedatutakoa bete beharko da berariaz, bertan baitaude adierazita zein diren onuradunen betebeharrak.

4.– En todo caso, habrá de observarse expresamente lo establecido en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, relativa a las obligaciones de los beneficiarios.

10. artikulua.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak, dirulaguntzen zenbatekoa eta zenbateko hori zehazteko irizpideak.

Artículo 10.– Gastos subvencionables, cuantía de las subvenciones y criterios para su determinación.

1.– Programa honen kargura emandako dirulaguntzei dagokienez, onuradunek bazkide langile bihurtzeko kapital sozialean egin behar dituzten ekarpenak ordaintzen laguntzeko finantzaketarako erabiliko dira kooperatiba-sozietate edo lan-sozietatean sartzeko unean, eta, edonola ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren arabera egokituko dira.

1.– Las subvenciones concedidas con cargo al presente programa irán destinadas a cofinanciar el desembolso de las aportaciones hechas al capital social para adquirir la condición de persona socia trabajadora realizado por la persona beneficiaria en el momento de su incorporación en la sociedad cooperativa o laboral correspondiente, y se adecuarán en todo caso a lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Lan eta Justizia Sailak honenbesteko dirulaguntzak emango ditu:

2.– El Departamento de Trabajo y Justicia concederá como subvención las siguientes cuantías:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetarako: 2.500 euro.

a) Por los supuestos previstos en el artículo 1.a): 2.500 euros.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetarako: 1.500 euro.

b) Por los supuestos previstos en el artículo 1.b): 1.500 euros.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetarako: 2.000 euro.

c) Por los supuestos previstos en el artículo 1.c): 2.000 euros.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetarako: 2.000 euro.

d) Por los supuestos previstos en el artículo 1.d): 2.000 euros.

3.– Kopuru horrek hirurehun (300) euroko igoera izango du, gehien jota, apartatu hauetan adierazitako kontzeptu bakoitzeko, eta metatu ahal izango dira:

3.– Dicha cantidad se incrementará en trescientos (300) euros por causa de cada uno de los conceptos señalados en los apartados siguientes, que tendrán carácter acumulativo:

a) Emakumea izatea.

a) Ser mujer.

b) Desgaitua izatea, hau da, urritasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat izatea, eta gutxienez % 45eko minusbaliotasun onartua.

b) Tener la condición de persona discapacitada, entendiendo como tal a aquella persona que esté afectada por deficiencias físicas, psíquicas y/o sensoriales, y reconocida una minusvalía, como mínimo, del 45%.

c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako esparru-hitzarmena kontuan hartuta, hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea kooperatiba- edo lan-sozietateren batean bazkide gisa sartutakoak.

c) En atención al Convenio Marco entre el Gobierno Vasco y el Ministerio de Justicia en materia penitenciaria, tener la condición de personas internas en tercer grado y de personas liberadas condicionales que se incorporen como personas socias trabajadoras o de trabajo en una Sociedad cooperativa o laboral.

d) Egoitza soziala Eusko Jaurlaritzaren talka-planeko 17 udalerrietako batean egotea, hain zuzen, eremu behartsu gisa katalogatutako eremuen arteko batean (Abanto Zierbena: Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia, Irun).

d) La incorporación se realice en alguna entidad cuyo domicilio social se encuentre en alguno de los 17 municipios recogidos en el Plan de Choque del Gobierno Vasco para zonas catalogadas como «desfavorecidas» (Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena: Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia, Irun).

e) Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duen seme-alabaren bat edo batzuk ardurapean izatea.

e) El padre o la madre de una familia monoparental, entendiéndose por tal aquella persona que tenga a su cargo uno o varios hijos y/o una o varias hijas que no desempeñen actividad retribuida.

f) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak. Pertsona bat egoera horretan dagoela ulertzeko: pertsona bera edo seme-alabak ezkontidearen edo antzeko harremanen baten bidez lotura egonkorra izan duen beste edozeinen indarkeria fisiko edo psikikoaren biktimak izan dira, betiere modu egiaztatu batean bai genero-indarkeriaren biktima babesteko aginduaren bidez, bai Fiskaltzaren txostenaren bidez –non adierazi behar baita salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela zantzuen arabera eta babes-agindua eman arte behintzat–, bai genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaiaren bidez.

f) Personas que hayan sido víctimas de violencia de género entendiéndose que se encuentran en esta situación cuando estas o sus hijos y/o hijas hayan sido víctimas de violencia física o psíquica, ejercida por el cónyuge o por la persona que esté o haya estado ligado a ella de forma estable por análoga relación de afectividad, siempre que estos hechos hayan sido acreditados con la correspondiente Orden de protección de las víctimas de la violencia de género, informe del Ministerio Fiscal que indique la existencia de indicios de que la persona denunciante es víctima de violencia de género en tanto se dicta la orden de protección, o sentencia condenatoria por hechos constitutivos de violencia de género.

g) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren bidez: laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezarri, eta laneratze-enpresen erregistroa sortu, baldin eta kooperatiba-sozietate edo lan-sozietatean sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hiletan gertatzen bada.

g) Personas que hayan finalizado su proceso de inserción socio-laboral en una empresa de inserción, reguladas en el Decreto 182/2008, de 11 de noviembre, por el que se regula la calificación de empresas de inserción, se establece el procedimiento de acceso a las mismas y su registro y se crea el registro de empresas de inserción, siempre que la incorporación a la sociedad cooperativa o sociedad laboral se produzca dentro de los doce meses posteriores a la finalización del mencionado proceso.

h) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren III. kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil egin bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasun-egoeran geratu bada.

h) Personas que hayan sido víctimas de actos de terrorismo, en los términos que a los efectos de fomentar su contratación establece el Capítulo III del Decreto 290/2010, de 9 de noviembre, por el que se regula el Desarrollo del sistema de asistencia integral a las víctimas de terrorismo, así como los hijos e hijas y el cónyuge de una víctima de acto terrorista cuando esta hubiere fallecido o resultara en situación de invalidez que le impidiese el desempeño de una actividad retribuida.

i) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak). Agindu honetan aurreikusitako laguntzen ondorioetarako, halakotzat hartuko dira lantalde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

i) Personas ex toxicómanas (ex alcohólicas y ex drogadictas), considerando como tales a los efectos de las ayudas previstas en esta Orden, a aquellas que, habiendo superado a juicio del equipo terapéutico correspondiente las fases de desintoxicación y deshabituación y llevando más de seis meses de tratamiento continuado, se considere de interés su adscripción a un programa de reinserción social a través del trabajo.

4.– Ematen den dirulaguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, honako ehuneko hauek, zeinak onuradunak bazkide egiteko unean kooperatiba- edo lan-sozietatean harpidetutako kapitalari baitagozkio (gehi, sarrera-kuota edo jaulkipen-prima):

4.– En ningún caso la subvención otorgada podrá sobrepasar los siguientes porcentajes, referidos siempre al capital suscrito (más la cuota de ingreso o la prima de emisión) por la persona beneficiaria en el momento de su incorporación como persona socia en la sociedad cooperativa o laboral correspondiente:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.

a) Para los supuestos previstos en el artículo 1.a): el 100%.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50.

b) Para los supuestos previstos en el artículo 1.b): el 50%.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.

c) Para los supuestos previstos en el artículo 1.c): el 75%.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, ehunekoa harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.

d) Para los supuestos previstos en el artículo 1.d): el 75%. En el supuesto de dedicación a tiempo parcial, el porcentaje se reducirá al 50% del capital suscrito.

5.– Edonola ere, kapital-ekarpen horrek eskatzaileak egindako benetako diru-ekarpena izan behar du, eta ez da kontuan hartuko lagapen, dohaintza edo doako bestelako formularen bidez egindako ekarpena edo ekarpen-zatia.

5.– En todo caso, la suscripción de capital debe suponer un desembolso económico efectivo para la persona solicitante, excluyéndose la aportación o aquella parte de la misma, obtenida por cesión, donación o por cualquier otra fórmula a título gratuito.

11. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 11.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean edo nahitaezko dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari. Hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko da. Dena den, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi behar du, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21.1 eta 68.1 artikuluetan.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona solicitante para que, en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publikotasun-prozedura.

Artículo 12.– Gestión, resolución, recursos y procedimiento de publicidad.

1.– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza izango da agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las subvenciones reguladas en la presente Orden será la Dirección de Economía Social.

2.– Gizarte Ekonomiaren zuzendariak esanbidez emandako ebazpenaren bidez eman edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak, zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egindako proposamenaren arabera; izan ere, aipatutako irizpideen arabera aztertu eta ebaluatuko dituzte eskabideak. Ebazpen bakar hori banaka jakinaraziko zaie eskatzaileei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera.

2.– La concesión y la denegación de las subvenciones previstas en la presente Orden se realizará mediante resolución única del Director de Economía Social, a propuesta de los servicios técnicos de la Dirección, que analizarán y evaluarán las solicitudes de conformidad con los criterios mencionados. Dicha resolución única se notificará individualmente a los solicitantes según lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.

Dicha resolución no agota la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Agindu honen babesean egindako eskabideak esanbidez ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez, aginduak ondorioak dituenetik kontatzen hasita. Epe horretan ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, hartara eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra.

3.– El plazo máximo para dictar y notificar resolución expresa sobre las solicitudes presentadas al amparo de esta Orden será de seis meses a contar desde que la misma surta efectos. Transcurrido dicho plazo sin que se haya dictado y notificado resolución expresa, las solicitudes se podrán entender desestimadas a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

4.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, eta dirulaguntza emateko ebazpena berariaz eta banaka jakinaraztea baztertu gabe, honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren ebazpena argitaratuta: alde batetik, agindu honen babespean, zer erakundek jaso duten dirulaguntza eta zenbateko laguntza jaso duten; bestetik, zeini aldatu zaion emandako dirulaguntza.

4.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución de concesión, mediante resolución del Director de Economía Social se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de las personas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente disposición con expresión de las cuantías recibidas, así como la de aquellas respecto de las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

13. artikulua.– Ordaintzeko era.

Artículo 13.– Forma de pago.

1.– Agindu honetan adierazitako dirulaguntzak ordainketa-agindu bakar batez emango dira dirulaguntza esleitu eta berehala.

1.– Las subvenciones contempladas en la presente Orden se harán efectivas mediante un libramiento único que se efectuará con carácter inmediato tras la concesión de la misma.

2.– Eskatzaileari dirulaguntzarako eskubidea onartzen bazaio, dirulaguntza horren abonua jasotzeko, Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena (emanda ez badauka edo datuak aldatu bahi baditu). Altak edo aldaketak helbide hauetan egin daitezke:

2.– En el caso de que a la persona solicitante se le reconozca el derecho a la ayuda, habrá de darse de alta en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía (en el caso de que no lo estuviera ya o quisiera modificar los datos existentes), para poder materializar el abono de la ayuda concedida, en alguna de las siguientes direcciones:

– Aurrez aurre eginez gero, hemen ezarritako inprimaki-ereduaren arabera: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

– por canal presencial: formulario según modelo establecido en: http://www.euskadi.net/altaterceros

– Elektronikoki eginez gero: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

– Por canal electrónico: http://www.euskadi.net/altaterceros

14. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 14.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Dirulaguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatuz gero, helburua betetzat jotzen bada, eta, hala badagokio, administrazio honen edo beste edozein administrazioren edo erakunde publikoren baten dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke. Horretarako, alabaina, agindu honetan onuradun izateko ezarri diren betekizunak bete behar dira. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako dirulaguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta onuradunek soberakinak itzuli beharko dituzte.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones o ayudas otorgadas por esta u otras Administraciones o Entes públicos, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos en esta Orden para ser persona beneficiaria. A estos efectos, el Director de Economía Social dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas y se procederá por parte de las personas beneficiarias a la devolución de los importes recibidos en exceso.

15. artikulua.– Ez-betetzeak eta erantzukizunak.

Artículo 15.– Incumplimientos y responsabilidades.

1.– Onuradunak ez baditu arauak betetzen (dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarrikoak, eta erabilgarri diren gainerako xedapenak); edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira; edo emandako dirua, bere helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada; orduan, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta interesdunari hamabost eguneko epea emango dio entzunaldirako, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak dirulaguntza galduko du, eta, bi hileko epean, ordura arte jasotako dirulaguntzak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; horrez gainera, legez egin daitezkeen gainerako egintzak ere egingo dira. Hori guztia halaxe izango da honako hauek oinarri hartuta: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoa.

1.– El incumplimiento por parte de la persona beneficiaria de los términos establecidos en la resolución de concesión, en el artículo 37 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y demás normas de aplicación, la falsedad de los datos presentados, la aplicación de la cantidad percibida para una finalidad distinta de la que motivó su concesión determinará previa tramitación del oportuno expediente incoado al efecto por la Dirección de Economía Social y audiencia a la persona interesada por un periodo de quince días, la pérdida de la subvención y la obligación de reintegrar a la Tesorería General del Gobierno Vasco en el plazo de dos meses las cantidades percibidas, más los correspondientes intereses de demora que correspondan, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, todo ello de acuerdo con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Ez-betetze partziala gertatuz gero, eta bazkideak gutxienez 18 hilabete iraun badu, jasotako dirulaguntza itzuli beharko da, 3 urtera iristeko falta den denboraren proportzioan. 18 hilabete baino gutxiago iraun badu, dirulaguntza osoa itzuli beharko du.

2.– En caso de incumplimiento parcial, y siempre que la persona socia hubiera permanecido como mínimo 18 meses, procederá el reintegro de la subvención percibida de forma proporcional al tiempo que reste para el cumplimiento de los 3 años. En caso de que hubiera permanecido menos de 18 meses completos, deberá reintegrar el total de la subvención.

16. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 16.– Procedimiento de reintegro.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeetan, dirulaguntzak itzultzeko prozedura hauek bete beharko dira:

En el supuesto de los incumplimientos previstos en el artículo anterior, el procedimiento para el reintegro de las ayudas percibidas será el siguiente:

a) Gizarte Ekonomiaren zuzendariak prozedura hasi dela eta zergatik hasi den adieraziko dio interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio egoki iritzitako alegazioak egin ditzan.

a) El Director de Economía Social comunicará a la persona interesada la iniciación del procedimiento de reintegro y las causas que lo fundamentan, concediendo un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jasota edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebazpena emango du, zeinean, beharrezkoa bada, kopuru egokiak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra xedatuko baitu; horretarako gehieneko epea bi hilekoa da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen formulado, el Director de Economía Social dictará Resolución por la que se declare la obligación, en su caso, de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses a contar desde la notificación de esta resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Itzultzeko prozedura ebazteko epea hamabi hilekoa izango da gehien jota.

El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de doce meses.

c) Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoari jarraituz.

c) La falta de reintegro en el período voluntario será puesta en conocimiento de la Viceconsejería de Economía, Finanzas y Presupuestos del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Araudi aplikagarria
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Normativa aplicable.

Agindu honetan adierazitako dirulaguntzetarako, honako hauetan xedatutakoa aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako testu bategina–; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko oinarrizko arauak –Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuan garatua–.

Las subvenciones a que se refiere esta orden se sujetan a lo dispuesto en el título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y en los preceptos básicos de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, a su vez desarrollada por Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta interesdunek beronen aurkako aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Lan eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hileko epean.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente a su publicación, o bien, recurso contencioso-administrativo ante la Sala de dicha Jurisdicción del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir, asimismo, del día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de junio de 2019.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común