Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

116. zk., 2019ko ekainaren 20a, osteguna

N.º 116, jueves 20 de junio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
3012
3012

AGINDUA, 2019ko ekainaren 5ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezaguera sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzeko oinarriak ezarri eta horiek emateko deialdia egiten baita 2019. urterako.

ORDEN de 5 de junio de 2019, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se establecen las bases reguladoras y se convocan subvenciones a entidades privadas que realicen proyectos para la generación de conocimiento en la conservación del Patrimonio Natural para el año 2019.

Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 11.1.a) artikuluak xedatzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena dauka ingurumen eta ekologia gaietan Estatuko oinarrizko legeria garatzeko eta oinarrizko legeria hori Autonomia Erkidegoaren lurraldean betearazteko.

El artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, establece que la Comunidad Autónoma ostenta competencia para el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología.

Aipatutako eskumena Ingurumen eta Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gauzatzen du, halaxe xedatzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren 24/2016 Dekretuak, 13. artikuluan.

La citada competencia se ejerce por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 9 del Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauak, biodibertsitatearen kontserbazioko helburuak betetzeko, ikerkuntza eta lan zientifikoak sustatzeko beharra adierazten du, habitat naturalak edo basoko fauna eta flora kontserbatzeko, eta horien kontserbazio-egoera zaintzeko. Antzeko helburuak ditu Hegazti basatiak babesteari buruzko 2009/147/EE Zuzentarauak.

La Directiva 92/43/CEE, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres o Directiva Hábitats señala la necesidad de fomentar la investigación y los trabajos científicos necesarios para contribuir a alcanzar los objetivos de conservación de la biodiversidad mediante la conservación de los hábitats naturales y de la fauna y flora silvestres, así como para la vigilancia de su estado de conservación. En la misma línea se pronuncia la Directiva 2009/147/CE relativa a la conservación de las aves silvestres.

Ildo berean, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legeak ezartzen du administrazio publikoek dibertsitate biologikoarekin eta aipatu legearen helburuekin lotutako ikerkuntza-programak garatzea sustatuko dutela.

Por su parte, la Ley 42/2007, del Patrimonio Natural y la Biodiversidad establece que Las Administraciones Públicas fomentarán el desarrollo de programas de investigación sobre la diversidad biológica y sobre los objetivos de dicha Ley.

«Biodibertsitate Estrategia 2020ra arte: gure bizi-asegurua eta kapital naturala» «COM (2011) 244 azkena» izeneko EBren estrategiak adierazten duenez, biodibertsitatearen gaineko ezagutza da politikak egiteko abiapuntua, betiere informazio eta datu zientifiko eguneratuak oinarri. Hori horrela, estrategiak informazioarekin eta jarraipenarekin lotutako arloak hobetzeko neurri zehatzak aurreikusten ditu.

La Estrategia de la UE sobre la biodiversidad hasta 2020: nuestro seguro de vida y capital Natural COM (2011) 244 final señala que el conocimiento sobre la biodiversidad es el punto de partida para la elaboración de las políticas a partir de información y datos científicos actualizados y prevé medidas concretas para mejorar los aspectos relativos al seguimiento y la información.

Maila autonomikoan, 2016an onartutako 2030erako Euskadiko Biodibertsitate Estrategiak naturaren ezagutza eta kultura sustatzea ezartzen du bere lau helburuetako bat bezala, ekintza nagusietako bat bezala Euskadiko Naturari Buruzko Informazio Sistema sustatzea eta sendotzea ezarriz.

En el ámbito autonómico, la Estrategia de Biodiversidad del País Vasco 2030 aprobada en 2016 establece como una de sus 4 metas la de promover el conocimiento y la cultura de la Naturaleza, con el impulso y fortalecimiento del Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi, como una de las acciones centrales.

Bere aldetik, 2014an onartutako 2020rako Geodibertsitate Estrategiak honako ekintza hau aurreikusten du: indarreko Euskadiko Administrazio Orokorraren dirulaguntza lerroen artean geodibertsitatearen eta ondare geologikoaren azterketa sartzea.

Por su parte, la Estrategia de Geodiversidad 2020 aprobada en 2014 incluye entre sus acciones la de Incorporar en las líneas de subvención de la AGPV existentes el estudio de la geodiversidad y el patrimonio geológico.

Helburu horiek guztiak betetzeko asmoz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak dirulaguntza lerro hau sustatzen du.

Con el fin de dar cumplimiento a los citados objetivos, el Departamento de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda promueve la presente línea de ayudas.

Laguntza hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 13ko Aginduaren bidez onartutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 ekitaldietarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren barruan jasota dago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Esta ayuda se recoge en Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda-para los ejercicios 2018-2020 aprobado por Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, del 13 de marzo de 2018, tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak emandako eskumenen arabera, eta Euskadiko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntza eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

En virtud de la competencia que me otorga el Decreto 77/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda, y de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo, 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lehiaren prozeduraren bitartez dirulaguntzak ematea arautzeko helburua du agindu honek; laguntza horiek jaso ahalko dituzte 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko ekainaren 30era bitartean natura-ondarearen gaineko ezagutza hobetzeko, eta, hortaz, bere kontserbazioa sustatzeko azterlanak eta ikerketa-lanak egiten dituzten erakunde publikoek, Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte, betiere.

La presente Orden tiene por objeto regular la concesión de subvenciones por el procedimiento de concurrencia competitiva, a las que podrán acogerse las entidades privadas que realicen estudios y trabajos de investigación aplicada para la mejora del conocimiento y por tanto de la conservación del Patrimonio Natural, desde el 1 de enero de 2019 hasta el 30 de junio de 2020, dentro del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Erakunde bakoitzak xede eta helburu desberdinak dituzten bi proiektu egiteko dirulaguntza jaso ahalko du, gehienez ere.

A cada entidad solo podrá concederse subvención para un máximo de 2 proyectos, con distinta finalidad y objetivos.

2. artikulua.– Proiektuek jorratutako gaiak.

Artículo 2.– Temática de los proyectos.

Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondarea babesteari aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

Los proyectos susceptibles de ser subvencionados tendrán como finalidad la realización de estudios y trabajos de investigación aplicada para la conservación del Patrimonio Natural, debiendo versar sobre las siguientes temáticas:

a) Natura 2000 Sarea.

a) Red Natura 2000.

– Natura 2000 Sareko espazioak (Kontserbazio Bereziko Eremuak eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan aurreikusitako azterketak eta lanak.

– Estudios y trabajos contemplados en los decretos de designación de los espacios de la Red Natura 2000 (ZEC y ZEPA) y aprobación de sus medidas de conservación.

b) Natura 2000 Saretik kanpoko Batasuneko intereseko edo eskualde mailako intereseko habitat naturalen eta erdinaturalen gaineko azterketak eta lanak, betiere, habitaton kontserbazio egoera hobetzeko baliagarriak direnak.

b) Estudios y trabajos sobre los hábitats naturales y seminaturales de interés comunitario o regional fuera de la Red Natura 2000 y los espacios Naturales Protegidos, que contribuyan a la mejora de su estado de conservación.

c) Mehatxatutako basoko fauna eta flora espezieak, bai maila autonomikoan bai Batasun mailan, betiere, erreferentzia gisa mehatxatutako espezieen katalogoak hartuta.

c) Especies de flora y fauna silvestre amenazada, tanto a nivel autonómico, como comunitario, tomando como referencia los catálogos de especies amenazadas.

– Gutxi aztertuta dauden edo euren gaineko informazioa dagoeneko zaharkituta dagoen taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

– Estudios para la obtención de datos primarios (distribución) de taxones poco estudiados o cuya información esté obsoleta. Se deberá incluir información cartográfica

– Katalogatutako basoko fauna eta flora espezieen banaketari, kalteberatasunari edo/eta arrisku-mailari buruzko azterketak.

– Estudios sobre estado de conservación, vulnerabilidad y/o grado de amenaza de especies de flora y fauna silvestre catalogada.

d) Natura-ondareko beste elementu batzuk.

d) Otros elementos del Patrimonio Natural.

– Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitate ekologikoa lurralde guztian hobetzeko osagaiei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, eta ibaien atalak (zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea).

– Estudios y trabajos sobre los elementos para la mejora de la coherencia de la Red Natura 2000 y de la conectividad ecológica en el conjunto del territorio: elementos del patrimonio natural y del paisaje, tramos fluviales: fragmentación, dinámica, análisis y restauración.

– Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Uraren Esparru Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei men eginez.

– Estudios y trabajos sobre humedales y otros ecosistemas acuáticos: bases para la gestión de ecosistemas acuáticos, bajo los criterios de conservación ligados a la Red Natura 2000 y a la Directiva Marco del Agua.

– Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Informazio kartografikoa eman beharko da.

– Estudios para la obtención de datos primarios (distribución) de especies exóticas invasoras. Se deberá incluir información cartográfica.

– Espezie exotiko inbaditzaileen kudeaketarako proposamenak.

– Propuestas de gestión para especies exóticas invasoras.

– Natura-ondareko datu-bilketako metodologiak eta harmonizazioa: biodibertsitatea eta geodibertsitatea.

– Metodologías y armonización en la recogida de datos sobre el patrimonio natural: biodiversidad y geodiversidad.

– Ekosistemen eta prozesu geologikoen funtzionamenduaren ulermen eta hedapena errazten duten ikerketa-proiektuak (ereduen sorkuntza, joeren analisia, adierazleak...).

– Proyectos de investigación relativos a la generación de modelos, análisis de tendencias, indicadores, etc., que faciliten la comprensión y difusión sobre el funcionamiento de los ecosistemas y los procesos geológicos.

– Ekosistemak, habitatak, espezieak edo interes geologikoko lekuak tokiko eskalan leheneratzeko jarraibideak eta irizpideak.

– Directrices y criterios para la restauración de ecosistemas, hábitats, especies o lugares de interés geológico a la escala local.

– Natura-ondarea kontserbatzeko beharrezkoak diren paisaia dibertsifikatzeko kultura-osagai tradizionalak.

– Elementos culturales tradicionales diversificadores del paisaje y necesarios para la conservación del Patrimonio Natural.

– Natura-guneen, landa-eremuen eta hiri-eremuen paisaiaren kalitatea aztertu, balioetsi eta hobetzeko jarraibideak.

– Análisis, valoración y directrices de mejora de la calidad paisajística del medio natural, las áreas rurales y los espacios urbanos.

– Klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatean eta geodibertsitatean dituen ondorioei edota biodibertsitateko osagaiek klima-aldaketara moldatzeko dituzten estrategiei buruzko azterlanak.

– Estudios relativos a los efectos del cambio climático sobre la biodiversidad y la geodiversidad en el País Vasco y/o sobre estrategias de adaptación de los elementos de la biodiversidad al cambio climático.

– Jarduera antropogenikoen eragina natura-ingurunearen eta kultura-ondarearen kontserbazioan edo degradazioan (dibertimenduzkoak aisialdikoak, turistikoak eta beste).

– Impactos de las actividades antropogénicas (recreativas, de ocio, turísticas y otras) en la conservación y/o degradación del patrimonio natural.

3. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria.

Aurreko artikuluetan ezarritako helburuetarako, ehun eta hirurogei mila (160.000) euro erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura.

Para las finalidades establecidas en los artículos anteriores se destinarán ciento sesenta mil (160.000) euros, con cargo a los Presupuestos Generales de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 4.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak bateragarriak izango dira funts publiko zein pribatuen kontura helburu bererako eman daitezkeen beste dirulaguntzekin. Ondorengo apartatuan xedatutakoa salbuespena izango da.

1.– La concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden será compatible con aquellas otras, que teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas con cargo a fondos públicos o privados, salvo lo dispuesto en el apartado siguiente.

2.– Agindu honetan araututako dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko aurrekontuaren kontura eta xede berarekin emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin.

2.– Será incompatible la concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden, en el supuesto de que la entidad hubiera obtenido subvenciones o ayudas con cargo al presupuesto del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, para la misma finalidad.

3.– Nolanahi ere, laguntzen zenbateko osoak ezin izango du eragin proiektua gainfinantzatuta egotea. Holakorik gertatuz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa gutxituko zaio deialdi honetan emandako laguntzari.

3.– En todo caso, la cuantía global de las ayudas percibidas no podrá dar lugar a sobrefinanciación del proyecto. Ante tal supuesto, se reducirá el importe de la ayuda concedida en virtud de la presente convocatoria en la cantidad correspondiente al exceso.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dute elkarte edo bestelako erakunde pribatuek, baldin eta horien egitekoa natura babestearekin eta ikertzearekin edota natura-ondarearekin lotuta badago, edo natura-ingurunean lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badute eta beren ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada. Orobat, erakunde horiek legez eratuta eta dagokien erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, urte bateko antzinatasunarekin, gutxienez, agindu hau argitaratzen den eguna aintzat hartuta.

1.– Podrán ser entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Orden, las asociaciones u otras entidades privadas, cuyo objeto esté relacionado con la protección, el estudio de la naturaleza o el patrimonio natural o cuenten con una trayectoria acreditada en relación al patrimonio natural y su ámbito de actuación sea la Comunidad Autónoma del País Vasco. Así mismo, las citadas entidades deberán estar legalmente constituidas e inscritas en los correspondientes Registros, con una antelación de al menos un año desde la fecha de publicación de la presente Orden.

2.– Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo ikertzearekin lotutako esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, jardunen memoria aurkeztu beharko dute, erakundeak onartua; hala eta guztiz ere, Sailak beharrezko agiri osagarriak eskatu ahalko ditu, egoki iritziz gero.

2.– A efectos de acreditar la trayectoria de las asociaciones u otras entidades en experiencias relacionadas con la protección o el estudio del Patrimonio Natural, se deberá aportar la última memoria de actividades, aprobada por la entidad, pudiendo el Departamento solicitar la documentación complementaria necesaria si lo considera oportuno.

3.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak eskatzeko, erakunde eskatzaileek ezin izango dute izan dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dioten zehapen penalik edo administrazio-zehapenik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat.

3.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en esta convocatoria las entidades que se encuentren sancionadas administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o se hallen incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Laguntzen deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak jasotzerik ez dute izango ingurumen-legedia ez betetzetik eratorritako falta astun edo oso astunengatik zigortutako erakundeek, beharrezko zuzenketa-neurriak egikaritu eta dagokion zehapena ordaindu arte.

4.– No podrán acceder a las subvenciones previstas en esta convocatoria, las entidades que hubieran sido sancionadas por faltas graves y muy graves derivadas del incumplimiento de la legislación medioambiental, hasta no haber ejecutado las medidas correctoras pertinentes y haber satisfecho la correspondiente sanción.

5.– Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikuluan aurreikusten diren egoeraren baten eraginpean dauden erakundeek. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. zenbakitik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

5.– Asimismo, no podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del antedicho artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y tendrán el alcance que para cada una se establece.

6.– Eskaera egin duen erakundea boluntariotzako erakunde bat baldin bada, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta egon beharko da, hala xedatzen baitu irailaren 1eko 169/2000 Dekretuak, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituenak.

6.– En el caso en que la entidad solicitante sea una Organización de Voluntariado, que deberá estar inscrita en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado, de conformidad con lo establecido en el Decreto 169/2000, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de funcionamiento del Censo General de Organizaciones del Voluntariado y se regulan determinados aspectos relativos al voluntariado.

7.– Eskaera egin duen erakundea fundazio bat edo onura publikoko elkarte bat bada, indarreko legedian ezarritako baldintzak bete beharko ditu (Fundazioen Babeslaritzan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkeztutako azken kontu-ematearen egiaztapen dokumentala). Fundazioen kasuan, gainera, euren estatutuak EAEko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean aurreikusitakora egokitu beharko dituzte.

7.– En el caso en el que la entidad solicitante tuviera naturaleza jurídica de Fundación o de Asociación de Utilidad Pública, que cumple con los requisitos de la legislación vigente (acreditación documental de la última rendición de cuentas presentada al Protectorado o al Registro General de Asociaciones respectivamente, y que Las fundaciones deberán adaptar sus estatutos a lo previsto en Ley 9/2016, de 2 de junio, de Fundaciones del País Vasco.

6. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 6.– Gastos subvencionables.

1.– Diruz lagungarriak izango dira proiektuak gauzatzearekin zuzenean lotutako gastu guztiak, jarraian zerrendatutako gastuak izan ezik; izan ere, azken horiek adierazten den ehunekoei dagozkien laguntzak soilik jaso ahalko dituzte:

1.– Se consideran subvencionables la totalidad de los gastos directamente relacionados con la ejecución de los proyectos, excepto los gastos que se relacionan a continuación los cuales solo serán subvencionables en los porcentajes que se indican:

a) Langile-gastuak: erakunde onuraduneko langileek sortutakoak soilik jotzen dira halakotzat, langileak plantillakoak nahiz proiektua gauzatzeko berariaz kontratutakoak izan; gastuok, betiere, nomina bidez justifikatu beharko dira. Gastu horiek proiektuaren gastu osoaren % 45era arte lagundu ahal izango dira diruz. Proiektuaren koordinazio eta zuzendaritzako gastuak ezingo dira emandako dirulaguntzaren % 10 baino handiagoak izan.

a) Gastos de personal: solo se consideran como tales los generados por el personal de la entidad beneficiaria, bien sea de plantilla o contratado específicamente para la realización del proyecto, que se justificarán mediante nóminas o contratos de trabajo. Estos gastos solo serán subvencionables hasta el 45% del coste total del proyecto. Los gastos en concepto de coordinación y dirección del proyecto no podrán superar el 10% de la subvención concedida.

b) Inbertsioak: informatika-ekipamenduak edo beste aktibo finko batzuk erosteari dagozkien gastuak joko dira halakotzat. Gastu horiek proiektuaren gastu osoaren % 25era arte lagundu ahal izango dira diruz.

b) Inversiones: se consideran como tales los gastos correspondientes a la compra de equipos informáticos u otras adquisiciones de activos fijos. Estos gastos solo serán subvencionables hasta el 25% del coste total del proyecto.

c) Gastu orokorrak: halakotzat hartuko dira erakundearen egiturak proiektua gauzatzeko eragindakoak (telefonoa, elektrizitatea, posta, fotokopiak, etab.). Gastu horiek proiektuaren gastu osoaren % 5era arte lagundu ahal izango dira diruz. Ez da beharrezkoa gastu horiek justifikatzea.

c) Gastos generales: se consideran como tales los realizados por la estructura de la entidad para la realización del proyecto (teléfono, electricidad, correo, fotocopias, etc.). Estos gastos solo serán subvencionables hasta el 5% del coste total del proyecto. Estos gastos no necesitan ser justificados.

2.– Beste gastu batzuk: halakotzat joko dira dietei eta lekualdatzeei dagozkienak, bai eta, beren izaera dela eta, a), b) eta c) apartatuetan justifikatu ezin diren gastuak.

2.– Otros gastos: se considerarán como tales gastos los correspondientes a dietas, desplazamientos y aquellos gastos que por su naturaleza no han podido justificarse en los apartados a, b y c.

3.– Zeharkako zergak, balio erantsiaren gaineko zerga eta beste batzuk ez dira diruz laguntzeko modukoak izango, baldin eta berreskuratu edo konpentsa badaitezke.

3.– No serán subvencionables los impuestos indirectos, impuesto sobre valor añadido y otros, cuando sean susceptibles de recuperación o compensación.

4.– Edonola ere, proiektua gauzatzeko aldian egindako gastuak bakarrik lagunduko dira diruz. Diruz lagun daitezkeen gastuek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa bete beharko dute.

4.– En cualquier caso, solo se subvencionarán gastos devengados durante el periodo de ejecución del proyecto. Los gastos subvencionables habrán de someterse en todo caso a las reglas que se establecen el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

7. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 7.– Cuantía de las ayudas.

1.– Norgehiagoka bidezko dirulaguntzatzat hartuko dira laguntzak, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoak, 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Las ayudas tendrán la consideración de subvenciones en concurrencia competitiva, conforme a lo establecido en el artículo 51.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

2.– Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 6. artikuluan ezarritakoarekin bat onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta, proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

2.– La cuantía máxima de la subvención será el 80% del presupuesto aceptado conforme a lo establecido en el artículo 6 y no podrá exceder de la cantidad de 20.000 euros por proyecto.

3.– Erakunde bakoitzak bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta proiektu bakoitzak xede eta helburu desberdinak izango ditu. Bi proiektuak lagundu ahal izango dira diruz.

3.– Cada entidad podrá presentar un máximo de dos proyectos y cada proyecto debe tener distinta finalidad y objetivos. Los dos proyectos podrán ser subvencionados.

4.– Erakunde batek deialdi honen arabera diruz lagundu daitezkeen bi proiektu baino gehiagorentzat eskatu badu dirulaguntza, erakunde ebazleak puntuazio handiena lortu duten bi proiektuei emango die dagokien dirulaguntza.

4.– En el supuesto de que la entidad haya presentado solicitud de subvención para más de dos proyectos que conforme a la presente convocatoria puedan resultar subvencionados, el órgano resolutor de las ayudas otorgará la correspondiente subvención a los dos proyectos que hayan obtenido mayor puntuación.

8. artikulua.– Erakunde eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.

Artículo 8.– Acreditación de determinados requisitos de la entidad solicitante.

1.– Erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz. Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute. Bestetik, eskaera eginez, baimena ematen zaio organo kudeatzaileari Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean informazioa eska dezan, eta, horrela, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen jakiteko. Hala ere, eskatzaileak baimen hori berariaz ukatu ahal izango du; baina, kasu horretan, eskabidearekin batera, dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatzeko.

1.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias por parte de las entidades solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, en aplicación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; en el supuesto de tributar en la hacienda de Navarra, las personas interesadas deberán presentar certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias. Por otro lado, la solicitud de ayudas implica la autorización al órgano gestor para recabar de la Tesorería General de la Seguridad Social información relativa al cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social; no obstante, el solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento, debiendo aportar los correspondientes certificados junto con la solicitud que acrediten el cumplimiento de obligaciones con la Seguridad Social.

2.– Eskabideek honako aukera hau jaso beharko dute: dirulaguntzak eskatzen dituen erakundeak esanbidez adieraztea baimena ematen diola organo kudeatzaileari gainerako datuak edo dokumentuak lortu edo egiaztatzeko, bazter utzi gabe Administrazio Publikoak esleituta dauzkan egiaztatze-, kontrol- edo ikuskatze-ahalmenak.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 6 artikuluan xedatzen duenez, honako betekizun hauek egiaztatuko dira eskabidearekin batera aurkeztuko den erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

3.– En aplicación del artículo 50.6 del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

a) Jakinaraztea ea eskatu den helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandako dirulaguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik eta, kasua bada, ea eskuratu den.

a) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

b) Pertsona edo erakunde eskatzailea administrazio- edo zigor-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, edo dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez dagoela, ezta sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuren baten eraginpean ere.

b) No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o No está incursa en ninguna prohibición legal que la inhabilite para obtener subvenciones o ayudas públicas, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edo bukatuta dagoen edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan sartuta ez dagoela.

c) No estar incursa en ningún procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación o ha terminado el mismo.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 51.1 bis artikuluan xedatzen duenaren arabera, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu ahal izango du honako baldintza hauek betetzen dituela:

4.– En aplicación de lo dispuesto en el artículo 51.1 bis del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, podrá sustituirse por una declaración responsable de la persona solicitante la acreditación del cumplimiento de los siguientes requisitos:

a) Diruz laguntzeko modukoa ez den gastua estaltzeko behar adinako finantza-gaitasuna duela.

a) Que dispone de capacidad financiera suficiente para cubrir el gasto no subvencionado.

b) Helburu bererako dirulaguntzarik ez jasotzea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.

b) Que no está percibiendo Subvenciones para la misma finalidad con cargo a las dotaciones presupuestarias del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

c) Erakunde eskatzailea boluntariotzako erakunde bat den kasuetan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda egotearen ziurtagiria, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera.

c) En el caso en que la entidad solicitante sea una Organización de Voluntariado, que está inscrita en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado, de conformidad con lo establecido en el Decreto 169/2000, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de funcionamiento del Censo General de Organizaciones del Voluntariado y se regulan determinados aspectos relativos al voluntariado.

d) Halaber, erakunde eskatzaileak adierazi behar du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela dirulaguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

d) Asimismo, la entidad solicitante ha de manifestar que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

9. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta aurkezteko epea.

Artículo 9.– Formalización de solicitudes y plazos de presentación.

1.– Eskabideak 30 eguneko epean aurkeztu ahal izango dira, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

1.– Las solicitudes podrán presentarse, en el plazo de 30 días contado desde el día siguiente a la publicación de la Orden.

2.– Eskabideak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/servicios/1016204

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de euskadi.eus https://www.euskadi.eus/servicios/1016204

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskabide-orria, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskaerak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.

En esta dirección se encontrará disponible el formulario de solicitud, el modelo de declaración responsable, y los modelos de formularios que se mencionan a continuación, así como información encaminada a facilitar la presentación y justificación de las solicitudes de forma telemática.

3.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento administrativo común de las Administraciones.

4.– Eskabidearen ondorengo izapideak «nire karpeta»ren bidez egin eta jakinaraziko dira, https://euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Los tramites posteriores a la solicitud, se realizarán y notificarán a través de mi carpeta https://euskadi.eus/micarpeta

5.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Era berean, prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak, Euskararen Erabilera Normalizatzekoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

5.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskatzaileei jakitera ematen zaie aurkezten dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla eta dirulaguntzetarako deialdi hau eta arloari loturiko gainerako administrazio-espedienteak kudeatzea izango dela horren helburua, betiere honako arau hauetan xedatutakoaren arabera: Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa; Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, pertsona fisikoen babesari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; erregelamendu horrek 95/46/EC Zuzentaraua baliogabetu zuen. Fitxategiaren arduraduna Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza da, eta zuzendaritza horretan gauzatuko dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak; horretarako, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

6.– De conformidad con la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales y con el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento europeo y del consejo de 27 de abril de 2016 relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE, se informa a los y las solicitantes que los datos que faciliten serán incluidos en un fichero con la finalidad de gestionar la presente convocatoria de subvenciones y cualquier otro expediente administrativo relacionado con la materia. El responsable de este fichero es la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, ante la cual se podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, dirigiéndose para ello al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, Dirección de Servicios, c/ Donostia-San Sebastián, 1; 01010 de Vitoria-Gasteiz.

10. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 10.– Documentación a presentar.

14. artikuluko balioespen-irizpideak behar den bezala aplikatzeko, eskabidea egiteko formulario normalizatua zehaztasun nahikoarekin bete beharko da eta honako agiriekin batera aurkeztu:

El formulario normalizado «solicitud» con el nivel de detalle suficiente para poder aplicar adecuadamente los criterios de valoración del artículo 14 habrá de acompañarse de la siguiente documentación:

1.– http://ingurumena.encuesta.euskadi.net/index.php/586195 estekan eskuragarri dagoen online formularioa, 14. artikuluko balioespen-irizpideak behar bezala aplikatu ahal izateko zehaztapen nahikoarekin, eta horren pdf-a erantsi. Proiektuaren memoria ere erantsi ahalko da, gehienez ere 30 orrialdekoa.

1.– Formulario online disponible en http://ingurumena.encuesta.euskadi.net/index.php/586195 con el nivel de desglose suficiente para poder aplicar adecuadamente los criterios de valoración del artículo 14 y adjuntar el pdf resultante. Se podrá adjuntar también una memoria del proyecto, que no supere las 30 páginas de extensión.

2.– Dirulaguntza-deialdiaren aurreko urteko jardueren memoria. Erakundeak onartutako jarduerak izan beharko dira.

2.– Memoria de actividades del año anterior al de la convocatoria de la ayuda, aprobadas por la entidad.

3.– Erakunde onuraduna boluntariotzako erakunde bat baldin bada, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean inskribatuta ote dagoen egiaztatuko da, hala xedatzen baitu irailaren 1eko 169/2000 Dekretuak, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituenak. Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du baldintza hori betetzen den. Egiaztapen horiek egitea ezinezkoa balitz, interesdunari berari eskatuko zaio baldintzok betetzen dituela agiri bidez egiazta dezan.

3.– En el caso de las entidades beneficiaria sea una Organización de Voluntariado, la acreditación de inscripción en el Censo General de Organizaciones del Voluntariado, de conformidad con lo dispuesto al efecto en el Decreto 169/2000, de 1 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento de funcionamiento del Censo General de Organizaciones del Voluntariado y se regulan determinados aspectos relativos al voluntariado, se verificará automáticamente por el órgano gestor. Si no fuera posible dicha verificación, se requerirá al interesado para que acredite documentalmente ese extremo.

4.– Eskaera egin duen erakundea fundazio bat edo onura publikoko elkarte bat bada, organo kudeatzaileak berak automatikoki egingo du Fundazioen Babeslaritzan edo Elkarteen Erregistro Orokorrean aurkeztutako azken kontu-ematearen egiaztapen dokumentala, baita, fundazioen kasuan, bere estatutuak indarrean dagoen fundazioen gaineko legeriara egokituta daudela ere. Egiaztapen horiek egitea ezinezkoa balitz, interesdunari berari eskatuko zaio baldintzok betetzen dituela agiri bidez egiazta dezan.

4.– En el caso en el que la entidad solicitante tuviera naturaleza jurídica de Fundación o de Asociación de Utilidad Pública, la acreditación documental de la última rendición de cuentas presentada al Protectorado o al Registro General de Asociaciones respectivamente y la adecuación de sus estatutos a la legislación vigente sobre fundaciones, se verificará automáticamente por el órgano gestor. Si no fuera posible dicha verificación, se requerirá al interesado para que acredite documentalmente ese extremo.

11. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 11.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak eskabidean akatsen edo zehaztugabetasunen bat aurkitzen badu, erakunde eskatzaileari jakinaraziko dio, eta akatsa edo zehaztugabetasuna zuzentzeko hamar eguneko epea emango dio. Jakinarazpenean, adierazi egingo da erakundeak zuzenketa egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan jasotakoari jarraituz.

Si la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud, lo comunicará a la entidad solicitante, concediéndole un plazo de diez días para que proceda a su subsanación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

12. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzeko ardura duen organoa.

Artículo 12.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eginkizunak betetzea.

Corresponde a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Viceconsejería de Medio Ambiente del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

13. artikulua.– Balorazio Batzordea.

Artículo 13.– Comisión de valoración.

1.– Aurkezturiko eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta aukeratzeko, balorazio-batzorde bat osatuko da, eta honako kide hauek izango ditu:

1.– Para el análisis, evaluación y selección de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de Valoración compuesta por los siguientes miembros:

a) Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria, presidente lanak beteko dituena.

a) El Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático, que ejercerá las funciones de presidente.

b) Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak izendatuko dituenak. Zerbitzuan antzinakotasun handiena duen pertsonak beteko ditu idazkari lanak.

b) Dos técnicos/as de la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático que serán designados/as por el Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático, correspondiendo a la persona de mayor antigüedad en el servicio las tareas propias de la secretaría.

c) Proposamenak ebaluatzeko, natura-ondarearen kontserbazioan diharduten beste teknikari edota aditu batzuen iritzia jaso ahal izango da.

c) Para la evaluación de las propuestas se podrá recabar la opinión de personal técnico o experto en conservación del patrimonio natural.

2.– Behin eskabideak ebaluatu ondoren, Balorazio Batzordeak dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Ingurumeneko sailburuordeari. Proposamen horretan zehaztuko da zein proiektuk jaso dezaketen dirulaguntza, bai eta azken horien zenbatekoak ere, betiere agindu honen 14. artikuluan aipatutako esleipenerako irizpideen eta aurrekontu-mugen arabera. Era berean, haren ustez baztertu beharko liratekeen proiektuak eta horren zergatia adieraziko ditu.

2.– Una vez evaluadas las solicitudes, la Comisión elevará a la Viceconsejera de Medio Ambiente la propuesta de resolución, que ajustándose a los criterios de adjudicación señalados en el artículo 14 de la presente Orden y a los límites presupuestarios, determine los proyectos susceptibles de obtener subvención así como la cuantía de la misma. Asimismo, indicará los proyectos que se propone sean rechazados y el motivo de tal propuesta.

14. artikulua.– Balioespen-irizpideak eta esleipen-prozedura.

Artículo 14.– Criterios de valoración y procedimiento de adjudicación.

1.– Natura-ondareari buruzko ikerketa aplikatuko azterketak eta lanak baremo honen arabera balioetsiko dira:

1.– Los estudios y trabajos de investigación aplicada sobre el Patrimonio Natural, se valorarán conforme al siguiente baremo:

a) Azterlanak zer neurritan egokitzen diren agindu honetako 2. artikuluan zerrendatutako gaietara; 40 puntu lortu ahalko dira, gehienez, honela zatikatuta:

a) Grado de ajuste de los estudios y trabajos a las temáticas relacionadas en el artículo 2 de la presente Orden, hasta un máximo de 40 puntos, con el siguiente desglose:

– 2.a) artikuluko gaiak, 40 puntura arte.

– Temáticas del artículo 2.a), hasta 40 puntos.

– 2.b) artikuluko gaiak, 30 puntura arte.

– Temáticas del artículo 2.b), hasta 30 puntos.

– 2.c) artikuluko gaiak, 30 puntura arte.

– Temáticas del artículo 2.c), hasta 30 puntos.

– 2.d) artikuluko gaiak, 15 puntura arte.

– Temáticas del artículo 2.d), hasta 15 puntos.

b) Proposamenaren kalitate teknikoa balioztatzeko aintzat hartuko da azterlana edo proiektua zer neurritan egokitzen den (proiektu/azterlanaren fitxa teknikoa) online formulariora eta ENIS Euskadiko Naturari Buruzko Informazio Sistemaren parametroetara eta edukietara eta entregagaien proposamenera http://www.euskadi.eus/informacion/como-aportar-informacion-al-sistema-de-informacion-de-la-naturaleza-de-euskadi/web01-a2ingdib/es/, betiere 2. artikuluan zehaztutako lerroei lotuta (40 puntura arte).

b) Calidad técnica de la propuesta que se valorará atendiendo al ajuste del estudio o proyecto al formulario online (ficha técnica del proyecto/estudio) y a los parámetros y contenidos incluidos en el Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi (SINE) y propuesta de entregables http://www.euskadi.eus/informacion/como-aportar-informacion-al-sistema-de-informacion-de-la-naturaleza-de-euskadi/web01-a2ingdib/es/, siempre en relación con las líneas señaladas en el artículo 2 (hasta 40 puntos).

– zer neurritan egokitzen diren online formulariora (proiektu/azterlanaren fitxa teknikoa), 20 puntura arte.

– Grado de ajuste en el formulario online (ficha técnica del proyecto/estudio), hasta 20 puntos.

– zer neurritan egokitzen diren ENISaren parametro eta edukietara eta entregagaien proposamenera, 20 puntura arte.

– Grado de ajuste a los parámetros y contenidos del SINE y propuesta de entregables, hasta 20 puntos.

c) Zer neurritan egokitzen den aurrekontua, proiektu/azterlanaren aurrekontua fitxaren banakapena aintzat hartuta.

c) Grado de ajuste del presupuesto, atendiendo al desglose en la ficha presupuesto del proyecto/estudio, hasta 20 puntos.

d) Lanean parte hartzen duten erakunde eta pertsonek zer-nolako gaitasuna, eskarmentua eta curriculuma duten agindu honen 2. artikuluan zerrendatzen diren jardueren antzekoetan, (10 puntura arte).

d) Capacidad, experiencia y currículo de las entidades y de las personas participantes en el trabajo, en la realización de actividades similares a las descritas en el artículo 2 de la presente Orden en los últimos 10 años (hasta 10 puntos).

e) Proiektuak deialdi honetan dirulaguntza jaso dezaketen beste proiektu batzuekin duen koordinazio-maila, edo horiekin koordinatzeko gaitasuna; edo aurreko faseetan egin diren azterlan eta proiektuak garatzeko gaitasuna (10 puntura arte).

e) Nivel de coordinación o capacidad de coordinarse con otros proyectos susceptibles de ser subvencionados en la presente convocatoria o de desarrollar o profundizar en estudios y proyectos llevados a cabo en fases anteriores (hasta 10 puntos).

2.– Euskaraz egiten diren proiektuei edota irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkeztutakoei 10 puntu gehitu ahalko zaizkie, gehienez; 5 puntu baldintza bakoitzeko.

2.– La valoración de los proyectos que se realicen en euskera, o las realizadas por organizaciones sin ánimo de lucro, se incrementará con un máximo de 10 puntos, 5 puntos por cada supuesto.

3.– Artikulu honetako 2. apartatuan aurreikusitako puntu osagarriak erantsi aurretik hirurogei (60) puntu baino gutxiago eskuratzen dituzten eskaerek ezingo dute dirulaguntzarik jaso.

3.– Las solicitudes que obtengan menos de sesenta (60) puntos de valoración antes de la suma de los puntos adicionales previstos en el apartado 2 de este artículo, no serán objeto de subvención.

4.– Dirulaguntza lehiaketa bidez esleituko da: prozedura horren arabera, puntu gehien lortu duenetik gutxien lortu duenera aztertuko dira eskaerak, deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen badituzte eta deialdian ezarritako mugekin, betiere, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

4.– El procedimiento de adjudicación de la subvención será mediante concurso: se estimarán las solicitudes por orden de mayor a menor valoración, siempre que reúnan los requisitos determinados en la convocatoria y con sus límites, y hasta que se extinga el crédito presupuestario.

5.– Ebazpen-proposamenean, erakunde onuradunen zerrenda eta diruz lagunduko diren proiektuen eta, orobat, emandako zenbatekoen zerrenda jasotzeaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jasoko da, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko –balioztatzean, 60 puntu edo gehiago jaso badute, betiere. Erakunde horiei dagokienez, ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, proiektuak adieraziko dira, eta, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehieneko zenbatekoa azalduko da; nolanahi ere, zenbateko hori ez da sekula ere izango aurrekontuetan onartutakoa baino handiagoa.

5.– La propuesta de resolución, además de la relación de las entidades beneficiarias respecto de las que se identificarán los proyectos subvencionados y los respectivos importes asignados, recogerá una relación ordenada de otras entidades solicitantes suplentes para el caso de que se produzca alguna renuncia por parte de las beneficiarias, siempre que hayan obtenido una valoración de 60 puntos o más. Respecto de tales entidades, relacionadas por orden de suplencia, se identificarán los proyectos y se expresará el importe máximo que en caso de renuncia podría alcanzar la ayuda, que nunca sería superior a la dotación presupuestaria aprobada.

15. artikulua.– Deialdiaren ebazpena.

Artículo 15.– Resolución de la convocatoria.

1.– Ingurumen sailburuordeak emango du ebazpena, eta banan-banan emango zaie horren berri erakunde interesdunei, lau hilabeteko epean, gehienez ere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.

1.– La Viceconsejera de Medio Ambiente dictará Resolución, la cual se notificará individualmente a las entidades interesadas, en el plazo máximo de cuatro meses, a contar desde la finalización del plazo de presentación de las solicitudes.

2.– Adierazitako epea igarota ez bada jakinarazpenik egin, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko da, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako; nolanahi ere, administrazioak bete beharko du lege horrek ezartzen dion ebazteko betebeharra.

2.– Si transcurrido el expresado plazo no se hubiera efectuado la indicada notificación, las solicitudes se entenderán desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación que la citada Ley impone a la Administración de resolver expresamente.

3.– Lehen paragrafoak aipatzen duen ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta, horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote erakunde interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena espresuki ematen bada, jakinarazpena eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, eta, bestela, balizko egintza eman eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita (berari dagokion araudi espezifikoaren arabera), betiere urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3.– La Resolución a la que se refiere el párrafo primero no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación si es acto fuera expreso o a partir del día siguiente de aquel en que (de acuerdo con su normativa específica), se produzca el acto presunto, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpen horren bidez eman edo, hala balegokio, ukatu edo kanporatuko dira agindu honetan ezarritako laguntzak. Ematen baldin badira, honako hauek adieraziko ditu: onuraduna zein den; emandako laguntza zenbatekoa den; eta dirulaguntza zein proiekturi eman zaion, diruz lagundutako jardunaren zenbateko osoa zehaztuta. Laguntzak ukatzen badira, horren zergatia adieraziko da.

4.– La resolución determinará la concesión y, en su caso, la denegación y exclusión de las ayudas previstas en esta Orden, expresando en el caso de las primeras, la entidad beneficiaria, la dotación concedida, el proyecto subvencionado con indicación del montante de la actuación subvencionable. Para las denegadas expresará la causa de denegación.

5.– Ebazpena jakinarazpen telematikoz adieraziko zaie interesdunei, hala xedatzen baitu Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak V. Tituluan, eta jakinarazpen hori egindakotzat joko da pertsona edo erakunde interesdunak, edo, hala badagokio, horren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak jakinarazpena jaso izana elektronikoki izenpetzen duenean. Horrela, jakinarazitako egintza jaso izana elektronikoki izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira kasuan-kasuan ezarri beharreko epeak. Halaber, 21/2012 Dekretuan aipatutako helbide elektronikoan egintza jakinarazten den egunetik aurrera hamar egun naturaleko epean, pertsona edo erakunde interesduna, edo, hala badagokio, horren legezko ordezkaria edo baimendutako pertsona, jakinarazpenaren edukian sartzen ez bada, jakinarazpena errefusatu egin duela ulertuko da, izapidea egindakotzat joko da, eta prozedurak aurrera egingo du, non eta, ofizioz edo pertsona edo erakunde hartzailearen eskariz, ez den egiaztatzen oztopo tekniko edo materialak direla-eta ezinezkoa izan dela edukian sartzea. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, eman zaien dirulaguntzaren zenbatekoa eta finantzatutako inbertsio-proiektua adierazita.

5.– La resolución que se adopte será notificada a los interesados mediante notificación telemática, conforme a lo dispuesto en el Título V del Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica, entendiéndose practicada la misma en el momento en el que la persona o entidad interesada o, en su caso, el representante legal o persona autorizada, firme electrónicamente su recepción, debiendo comenzar el plazo establecido en cada caso a partir del día siguiente al de la firma electrónica de la recepción del acto objeto de notificación; así como que, transcurrido el plazo establecido de diez días naturales desde la puesta a disposición de la persona o entidad interesada o, en su caso, representante legal o persona autorizada, del acto objeto de notificación en la dirección electrónica a que se refiere el mencionado Decreto 21/2012, sin que aquella acceda a su contenido, se entenderá que la notificación ha sido rechazada, teniéndose por efectuado el trámite y siguiéndose el procedimiento, salvo que de oficio o a instancia de la persona o entidad destinataria se compruebe la imposibilidad técnica o material del acceso. Sin perjuicio de que a efectos de general conocimiento se publique, en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de entidades beneficiarias con indicación del respectivo importe de la ayuda concedida y proyecto de inversión financiado.

16. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Artículo 16.– Justificación de la subvención.

1.– Ez da inolako ordainketarik egingo onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

1.– No se efectuará ningún pago en tanto el beneficiario no se halle al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social o sea deudor por resolución de procedencia de reintegro.

2.– Pertsona onuradunek, honako hau aurkeztu beharko dute 2020ko uztailaren 31 baino lehen https://euskadi.net/nirekarpeta tresnaren bitartez:

2.– Las personas beneficiarias deberán aportar, con anterioridad al 31 de julio de 2020, a través de https://euskadi.eus/micarpeta

a) Diruz lagundutako ekintzak gauzatu direla azaltzen duen deskripzio-memoria. Han zehaztuko da zein diren jardueraren ezaugarri nagusiak eta zenbateraino bete diren jardunaren helburuak.

a) Memoria descriptiva de la realización de las acciones subvencionadas, describiendo las características más destacadas de la misma y el grado de cumplimiento de los objetivos de la actuación.

b) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

b) Facturas, o documentos de pago que acrediten la efectiva realización del gasto subvencionado.

c) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, betiere zehaztuz, hala badagokio, beste dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk jaso direla helburu bererako; horrez gain, eta hala badagokio, adieraziko da eskabidea aurkeztu den diruz laguntzeko moduko programetan BEZa diruz lagundu daitekeen ala ez.

c) Relación de ingresos y gastos, especificando, en su caso, la percepción de otras subvenciones, ayudas o ingresos para la misma finalidad, incluyendo, en su caso, indicación respecto a si el IVA es subvencionable o no en los programas subvencionables en los que se haya presentado solicitud.

d) «Proiektuaren laburpen fitxa» inprimakia.

d) Formulario «ficha resumen del proyecto».

3.– Dirulaguntza hau aplikatzearen ondorioz sortzen diren lanen ondoriozko dokumentuak, materialak eta datu-baseak emateko unean, «Ingurumenari buruzko informazioa tratatzeari eta entregatzeari buruzko argibideak» eta «Informazio geografikoa entregatzeko jarraibideak» agirietan ezarritakoa kontuan hartu beharko da. Agiri horiek biak Euskadi.eus atarian daude eskuragarri.

3.– Los documentos, materiales y bases de datos resultantes de los trabajos que resulten de la aplicación de la presente subvención deberán ser proporcionados atendiendo a lo dispuesto en las «Instrucciones sobre el tratamiento y entrega de la información ambiental», y en las «Pautas para la entrega de la información geográfica». Ambos documentos se encuentran disponibles en Euskadi.eus

4.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak, aurkeztutako emaitzetan eta egiaztapenetan eta dokumentazioan oinarrituz, dirulaguntzaren likidazioa egingo du, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

4.– La Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, sobre la base de los resultados y comprobaciones y la documentación aportada, procederá a liquidar la subvención que corresponda, mediante la oportuna resolución del Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren ordainketa.

Artículo 17.– Pago de la subvención.

Agindu honen arabera emandako dirulaguntzak zatituta ordainduko dira, zehazki, bi ordainketa eginez. Honela egingo dira ordainketak:

El abono de las subvenciones que se concedan al amparo de la presente Orden se efectuará fraccionadamente mediante dos libramientos, que se materializarán de la siguiente forma:

a) Lehenengoa –emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50– 17.a) artikuluan adierazitako epean, dirulaguntzari berariaz uko egin ez bazaio.

a) El primero, por importe equivalente al 50% de la subvención concedida, se efectuará una vez transcurrido el plazo indicado en el artículo 17.a) sin haber mediado renuncia.

b) Gainerako zenbatekoa 2020an ordainduko da, erakunde onuradunak diruz lagundutako jarduerak eta jardueron kostuak egiaztatzeko agiriak Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari aurkeztu eta gero, betiere artikulu honetan ezarritakoaren arabera.

b) El segundo, por la cantidad restante, se realizará en 2020, una vez presentada por la entidad beneficiaria, a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático del Gobierno Vasco, la documentación acreditativa de la efectiva realización de las actuaciones subvencionadas y de su coste, conforme lo establecido en el presente artículo.

Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetze-aldian badaude.

La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

18. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradunek: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikulua, eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak. Zehazki, betebehar hauek bete beharko dituzte:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en concreto las siguientes:

a) Emandako dirulaguntza eta, horrekin batera, agindu honetan aipatutako baldintza eta arau guztiak onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza esleitu izana jakinarazten duen komunikazioa jaso eta 10 eguneko epearen barruan, dirulaguntzaren onuradunak berariaz eta idatziz hari uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

a) Aceptar la subvención otorgada, lo que conlleva la de todas las condiciones y normas citadas en la presente Orden. En este sentido se entenderá que esta queda aceptada, siempre que la entidad beneficiaria no renuncie expresamente y por escrito a la misma, en el plazo de 10 días tras la fecha de la recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención.

b) Diruz lagundutako jarduketak 2020ko ekainaren 30a baino lehen amaitzea.

b) Finalizar Las actuaciones objeto de subvención antes del 30 de junio de 2020.

c) Proiektuarekin lotutako argitalpen, liburuxka eta, oro har, publizitatean berariaz adierazi behar da hura Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu duela, hala xedatzen baitu abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan jasota dagoen Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunari buruzko araudiak. Dekretu horrek arautzen du Eusko Jaurlaritzako erakunde-nortasunaren eskuliburua (http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-contsepr/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/simbolos_identidad.html)

c) Hacer mención expresa en todas aquellas publicaciones, folletos o publicidad en general de que ha sido subvencionada por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, cumpliendo lo dispuesto en la Normativa de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco contenida en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco (http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-contsepr/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/simbolos_identidad.html), e incluir mención al patrocinio del citado departamento.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren babesa aipatzea egiten diren dokumentuetan eta prentsa-komunikazioetan, baita publizitatean ere. Jardunari zabalkundea emateko kartel eta materialetan, eta egiten den publizitatean eta, zehazki, diruz lagundutako ibilgailu edo ekipamenduetan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren logotipoak agertu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera (http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-contsepr/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/simbolos_identidad.html), eta, halaber, sail horren babesa aipatuko da.

Incluir mención al patrocinio del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco en los documentos que se elaboren y comunicaciones a prensa que se realicen, así como en cuanta publicidad se realice. Todos los carteles y materiales de difusión, así como en cuanta publicidad se realice, y específicamente en las obras, vehículos o equipamientos que se subvencionen, deberán incluir los logotipos del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda conforme a lo dispuesto en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco (http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.eus/r48-contsepr/es/contenidos/informacion/v2_simbolos/es_simboide/simbolos_identidad.html) e incluir mención al patrocinio del citado departamento.

d) Proiektuen emaitzak Eusko Jaurlaritzaren euskarri elektronikoen bitartez hedatzea. Hori dela eta, ingurumen informazioaren tratamendu eta entregari buruzko jarraibideen arabera aurkeztu beharko dira agiri guztiak, honako estekan zehaztu bezala: http://www.euskadi.eus/informazioa/nola-bidali-informazioa-euskadiko-naturari-buruzko-informazio-sisteman-sartzeko/web01-s2ing/eu/. Informazioan sortutako agiriez gain, erakunde onuradunek proiektuaren laburpen bat ere aurkeztu beharko dute, «Proiektuaren laburpen fitxa» inprimakian zehaztu bezala.

d) Difundir los resultados de los proyectos a través de los soportes electrónicos del Gobierno Vasco, por lo que la documentación deberá ser proporcionada atendiendo a lo dispuesto en las instrucciones sobre el tratamiento y entrega de la información ambiental, disponible en el enlace: http://www.euskadi.eus/informacion/como-aportar-informacion-al-sistema-de-informacion-de-la-naturaleza-de-euskadi/web01-s2ing/es/. Además de la documentación generada en el proyecto, las entidades beneficiarias deberán entregar un resumen del proyecto de acuerdo con el formulario «ficha resumen del proyecto».

e) Azterlan eta argitalpenek berdintasun- eta genero-ikuspuntuak barneratu beharko dituzte, eta, jardueretarako publizitatea edo material didaktikoak baliatzen badituzte, ez dute hizkuntza edo irudi sexistarik erabiliko hedapen-euskarrietan, hala agintzen baitu Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 3. artikuluan. Halaber, zuzenean sortzen dituzten agirietan, hizkera inklusiboa izango da.

e) Incorporar en los estudios y publicaciones las perspectivas de igualdad y de género y no utilizarán en ningún soporte de difusión, en caso de realizar publicidad o materiales didácticos para las actividades, lenguaje o imágenes sexistas, de conformidad con el artículo 3 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. De igual modo en los documentos que directamente generen, el lenguaje deberá ser inclusivo.

f) Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari lagatzea, dohainik eta ez modu esklusiboan, aurkeztutako dokumentuetan biltzen den informazio teknikoa eta grafikoa, administrazio horrek erabiltzeko eta haren informazio-sistemetan sartzeko, baita informazio hori hedatzeko eta/edo argitaratzeko bibliografia-arloko, ikus-entzunezkoen arloko, informatika-arloko edo teknikaren erabilerak ahalbidetzen duen edozein baliabide eta formatutan. Nolanahi ere, egile-eskubideak beti errespetatuko dira, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina onartzen duenak, xedatutakoaren arabera. Era berean, arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatu, argitu eta harmonizatu beharko dira, eta une oro bete beharko da uztailaren 18ko 27/2006 Legeak, ingurumen-gaiei buruzko informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituenak, xedatzen duena (lege horrek 2003/4/EE eta 2003/35/EE zuzentarauak biltzen ditu).

f) Ceder, con carácter gratuito y no exclusivo, al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda el derecho de utilización de la información técnica y gráfica contenida en la documentación presentada, para su uso e incorporación en los sistemas de información de esta Administración, así como su divulgación y/o publicación en cualesquiera medios y formatos bibliográficos, audiovisuales, informáticos o que permita el uso de la técnica, respetándose en todo caso los derechos de autor en los términos del Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, regularizando, aclarando y armonizando las disposiciones legales vigentes sobre la materia, y a su vez dando cumplimiento a lo dispuesto en la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente (incorpora las Directivas 2003/4/CE y 2003/35/CE).

Erakundearen ustez, emandako informazioaren zati bat uztailaren 18ko 27/2006 Legeak (Ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituenak) 13. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat badator, dokumentazioa bi bertsiotan aurkeztuko da: alde batetik, bertsio osoa, salbuespenekin bat etor daitezkeen zatiak adierazita; eta, bestetik, bertsio laburtua, zati horiek kenduta. Azken bertsio hori izango da jendaurrean jarriko dena.

Si la entidad considera que parte de la información entregada está sujeta a las excepciones previstas en el artículo 13 de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente, la entrega de la documentación se realizará mediante una versión íntegra, en la que se señalen las partes que pueden estar sujetas a las excepciones y una versión reducida, de la que se excluyan esas partes. Esta versión es la que se pondría a disposición del público.

g) Emaitzak hedatu edo esperientziak trukatze aldera Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldietan parte hartzea, horrelakorik erabakitzen bada.

g) Participar si así se decidiese en jornadas organizadas por Gobierno Vasco para la difusión de resultados o intercambio de experiencias.

h) Agindu honen babesean jasotako dirulaguntzari dagokionez, organo emaileak egin beharreko egiaztapen-jardunak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko finantzako eta kudeaketako gainerako egiaztapen- eta kontrol-jardun guztiak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi berezian ezarritako guztiak onartzea ere.

h) Someterse a las actuaciones de comprobación a efectuar por el órgano concedente, así como cualesquiera otras de comprobación y control financiero y de gestión que corresponden a la Oficina de Control Económico en relación con la subvención percibida al amparo de lo dispuesto en esta Orden, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

i) Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

i) Utilizar la subvención para el concreto destino para el que ha sido concedida.

19. artikulua.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 19.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Baldin eta aldatzen badira dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik beste dirulaguntza batzuk edo bestelako laguntza batzuk jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da; betiere, dirulaguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Ondorio horietarako, Ingurumeneko sailburuordeak dagokion ordainketa-ebazpena emango du; ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren kopurua doitu egingo da, edota, hala dagokionean, jasotako gehiegizko zenbatekoak itzultzeko eskatuko da, bai eta berandutze-interesak ere.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser entidad beneficiaria de esta. A estos efectos, por la Viceconsejera de Medio Ambiente se dictará la oportuna Resolución de Liquidación, en la que se reajustarán los importes de la subvención concedida, o, en su caso, se ordenará la devolución de los importes recibidos en exceso además de los intereses de demora.

Dirulaguntza jaso duen jarduera egiteko eta amaitzeko epeari dagokionez, erakunde onuradunaren borondatez kanpoko arrazoiak ageri direnean eta behar bezala justifikatuta dagoenean, erakunde horrek, jarduera amaitzeko epea baino gutxienez hilabete lehenago, dirulaguntza jaso duen jarduera amaitzeko aldez aurretik zehaztutako epeak handitzeko eskatu ahal izango du.

En relación al plazo de realización y finalización de la actuación subvencionada, cuando concurran causas ajenas a la voluntad de la entidad beneficiaria debidamente justificadas, dicha entidad podrá solicitar, con una antelación mínima de 1 mes al vencimiento del plazo de ejecución establecido, la ampliación de los plazos inicialmente previstos para la realización de la actuación subvencionada.

20. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzultze-prozedura.

Artículo 20.– Incumplimientos y procedimiento de reintegro.

1.– Onuradunak jasotako dirulaguntza eskatu eta eman zeneko xederako erabiltzen ez badu, dirulaguntza eskatu zeneko jarduera egiten ez badu, interesdun zeneko helburu zehatzetarako izan dela justifikatzen ez badu edo, oro har, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan, agindu honetan edo emakida-erabakian ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, arau horretan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako xedapenak ezarriko dira, eta, ondorioz, itzuli egin beharko ditu bai emandako eta jasotako diru-kopuruak, edota haien zati bati, bai kopuruoi legez ezar dakizkiekeen interesak.

1.– En el supuesto que la entidad beneficiaria no utilice la subvención para el destino específico para el que se solicitó y concedió, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumpla las obligaciones establecidas en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, vendrá obligada a reintegrar la cuantía concedida y percibida, o parte de ella, además de los intereses legales que resulten de aplicación, siguiendo el procedimiento establecido al efecto, en dicha norma y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Halaber, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunaren muga gaindituz gero, onuradunak itzuli egin beharko du dirulaguntza honen helburu den jardueraren kostutik gora jasotako dirua, agindu honen 4. artikuluan adierazitakoaren arabera. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, ez eta kalte eta galerengatiko kalte-ordainak edota, kasua bada, erantzukizun penala eskatzeko ere.

2.– Igualmente, procederá el reintegro del exceso obtenido sobre el coste de la actividad objeto de la presente subvención en el supuesto de que se rebase el límite de compatibilidad con otras ayudas o subvenciones, de acuerdo con lo señalado en el artículo 4, sin perjuicio de las posibles sanciones que puedan imponerse, así como de las indemnizaciones por daños y perjuicios que pudieran exigirse y, en su caso, de responsabilidad penal.

3.– Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira dagozkien legezko ondorioetarako.

3.– Las referidas cantidades tendrán consideración de ingresos públicos a los efectos legales pertinentes.

21. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 21.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan aipatutako dirulaguntzak honako xedapen hauetan xedatutakoaren menpe egongo dira: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoa; eta Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta 887/2006 Dekretuan jasotako oinarrizko araudia, zeinaren bidez azken horren Araudia onartzen den.

Las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 5 de junio de 2019.

El Consejero de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común