Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

114. zk., 2019ko ekainaren 18a, asteartea

N.º 114, martes 18 de junio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
2954
2954

AGINDUA, 2019ko ekainaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, 2019ko ekitaldirako dirulaguntzen deialdia egiten duena, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuari jarraikiz.

ORDEN de 11 de junio de 2019, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se convocan, para el ejercicio 2019, las subvenciones previstas en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, 2015eko azaroaren 6an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako dekretua eman zen zenbait arau aplikatzearen ondorioz, hain zuzen: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta 651/2014 (EB) Erregelamendua, 2014ko ekainaren 17koa, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua, funtsean, inbertsioak sustatzea da enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko eta horrekin indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ditzaten, inbertsio horiekin zuzenean lotutako azterketek ere bai.

Con fecha 6 de noviembre de 2015 tuvo lugar la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. El citado Decreto se dictó en aplicación de las Directrices sobre ayudas estatales en materia de protección del medio ambiente y energía 2014-2020 (DO, C 200, 28-06-2014) y del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea, y pretende incentivar, básicamente, las inversiones encaminadas a alcanzar un nivel de protección del medio ambiente que permita a la empresa beneficiaria superar las normas comunitarias vigentes, incluyendo los estudios directamente vinculados a estas inversiones.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera, urtero, dagokion deialdiaren agindua argitaratuko da, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manuari jarraikiz, hau finkatzen du: dirulaguntzaren xede izango diren lerro zehatzak; laguntza-lerro eta laguntza-azpilerro bakoitzerako eta esleipen-prozedura bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak; eskabideak aurkezteko epea; eskabidea aurkezterakoan entregatu beharreko dokumentazioa; baloratzeko, lortu beharreko gutxieneko puntuazioa; proiektu bakoitzeko eman daitekeen gutxieneko zenbatekoa eta proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa; eta dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera deialdietan beharrezkoa den edukia zein gainerako araudi aplikagarria.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 13 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, anualmente se procederá a la publicación de la pertinente Orden de convocatoria con el contenido que en el citado artículo se contempla. En este sentido, la presente Orden, en cumplimiento del mandato contenido en el Decreto mencionado, viene a establecer: las líneas concretas objeto de ayuda; las concretas disponibilidades presupuestarias para cada uno de los procedimientos de adjudicación y para cada una de las líneas y sublíneas de ayuda; el plazo de presentación de solicitudes; la documentación que se ha de entregar al presentar la solicitud; la puntuación mínima que deben alcanzar las solicitudes para su valoración; la cuantía mínima a otorgar por proyecto y la cuantía máxima de las subvenciones a otorgar por proyecto y/o centro de producción; así como, el resto del contenido necesario de la convocatoria establecido en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y demás normativa de aplicación.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko bere Berdintasun Politikako Dokumentu Programatikoarekin bat etorriz, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin bat etorriz.

El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda en sintonía con su propio Documento Programático de Política de Igualdad en el marco del VII Plan para la Igualdad de Mujeres y Hombres en la CAE aprobado el 19 de junio de 2018, tendrá en cuenta aquellas actuaciones que incorporen la perspectiva de género para su desarrollo, considerándolas de carácter estratégico de acuerdo a los criterios establecidos en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen erregimen hau kudeatzeko eskumena. Zuzendariak hartuko du Balorazio Epaimahaiko presidente ardura eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

Conforme a la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, la competencia para la gestión de este régimen subvencional corresponde a la Dirección de Administración Ambiental. Será su Director quien asumirá el papel de Presidente del Tribunal de Valoración, y designará a dos personas funcionarias adscritas a la mencionada Dirección para constituir el citado Tribunal.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei emango zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera, agindu honen bidez Ihobe SA, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da dirulaguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako funtzioak egiteko, hauetan jasotakoaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.

Conforme a lo establecido, el artículo 15 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, mediante la presente Orden, se designa a la Sociedad Pública de Gestión Ambiental Ihobe, S.A., sociedad dependiente del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco, como entidad colaboradora para la gestión de estas subvenciones y el desarrollo de las funciones detalladas en el artículo 15.2 del citado Decreto, en los términos que se establecen en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

Laguntza hori Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko aginduaren bidez onartutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan jasota dago, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Esta ayuda se recoge en la Orden del Consejero de 14 de marzo de 2018 por la que se aprueba el Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda 2018-2020, tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Dirulaguntzetarako programa hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu ahal izango da, 2014-2020ko EAEko EGEF Programa Eragilearen barruan, laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. EGEFen ekarpena Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarra izango da.

El presente programa de ayudas está cofinanciado por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional, FEDER, en el marco del Programa Operativo FEDER del País Vasco 2014-2020, cuando el beneficiario de la ayuda sea pequeña o mediana empresa. La contribución del FEDER supondrá el cincuenta por ciento del importe subvencionado por el Gobierno Vasco.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak emandako eskumenen arabera, eta EAEko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau,

Por lo que antecede, en virtud de las atribuciones que me son conferidas en el Decreto 77/2017, de 11 abril por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda y de conformidad, asimismo, con lo establecido en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2019ko ekitaldirako, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. zk., 2015); hona laguntza-lerroak:

El objeto de la presente Orden es convocar, para el ejercicio 2019, las subvenciones a empresas para la realización de inversiones, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, destinadas a la protección del medio ambiente, conforme a lo establecido en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente (BOPV n.º 212/2015) en las siguientes líneas:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas a la inversión que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.

c) Ayudas para estudios medioambientales.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

d) Ayudas a la inversión para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, si se cumplen las siguientes condiciones acumulativas:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– La inversión se destina a reducir los residuos generados por otras empresas.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– En otras circunstancias, los materiales reciclados o reutilizados tratados serían eliminados o tratados de manera menos respetuosa con el medio ambiente.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Las ayudas no liberarán indirectamente a las personas responsables de la contaminación de una carga que deba ser soportada por aquellas con arreglo a la legislación de la Unión, o de una carga que deba considerarse un coste empresarial normal.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– La inversión no tiene como único efecto aumentar la demanda de materiales para reciclado sin aumentar la recogida de tales materiales.

– Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

– La inversión irá más allá del estado actual de la técnica.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar a la persona responsable de la contaminación o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga».

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

f) Ayudas a las PYMEs para servicios de asesoramiento en materia de medio ambiente.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte dirulaguntzek, lerro hauetan.

Estas subvenciones se ajustarán a las condiciones y límites establecidos en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, en las siguientes líneas.

2. artikulua.– Diruz lagunduko diren lerro zehatzak.

Artículo 2.– Líneas concretas objeto de ayuda.

Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, eskakizun hauek betez gero:

En la presente convocatoria serán objeto de ayuda las actuaciones enumeradas en el artículo anterior que cumplan los siguientes requisitos:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión:

– Usainak murrizteko inbertsioak.

– Inversiones para la reducción de la emisión de olores.

– Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.

– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles en instalaciones de fundición, siempre y cuando la depuración vaya más allá de lo exigido por la legislación medioambiental vigente.

– Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

– Inversiones en equipos destinados a posibilitar la regeneración en fábrica y/o el reciclaje por terceros de arenas y finos de moldeo de las fundiciones férreas, en particular las arenas y finos de moldeo químico o moldeo en verde, siempre que no alcancen los doscientos mil (200.000) euros de inversión (incluidas inversiones para la adecuada segregación, almacenamiento previo y/o transporte que posibiliten dicho reciclaje por terceros), teniendo en cuenta su reintroducción en el proceso de fundición u otros procesos productivos alternativos.

– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Las inversiones podrán ser realizadas, tanto por empresas generadoras, como por gestores de residuos.

– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de preparación para la reutilización de residuos (PXR).

– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak:

c) Ayudas para realizar estudios ambientales:

– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

– Estudios dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de hormigones y prefabricados que incorporen residuos de arenas de moldeo químico y/o escorias de acero especial e inoxidable y escorias de fundición no férrea, para los cuales no existe alternativa a la gestión en vertedero. Los estudios deberán incluir pruebas de envejecimiento a 2 años e incluirán las pruebas recogidas en el protocolo facilitado en www.ihobe.eus

– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen igorpenak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

– Estudios dirigidos a fomentar la minimización de emisiones al aire de gases de efecto invernadero o gases de lluvia ácida mediante el tratamiento de gases por condensación a baja temperatura, así como el tratamiento de gases mediante su tratamiento biológico.

– Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

– Estudios sobre contaminantes emergentes y/o persistentes (PFOs, PFOAS, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCPs, ftalato...).

– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

– Estudios sobre residuos de construcción-demolición emergentes y residuos de construcción y demolición peligrosos.

– Usainak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

– Estudios olfatométricos voluntarios para la minimización de la emisión de olores, siempre y cuando se cumplan las siguientes condiciones:

– Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.

– Se realice la identificación de las fuentes confinadas y difusas y la caracterización de las emisiones de olor en las mismas.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

– El muestreo, la determinación de la concentración, la velocidad de emisión y el caudal de olor se realizarán de acuerdo con la norma UNE-EN 13725:2004 «Calidad del aire. Determinación de la concentración de olor por olfatometría dinámica». La determinación de las emisiones de olor de la instalación se realizará por entidades acreditadas para la norma UNE-EN 13725:2004.

– Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.

– Se elabore a su vez un estudio olfatométrico mediante una modelización de la dispersión de olores.

– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

– Estudios para la adecuación y verificación de la calidad medioambiental de materiales secundarios.

– Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

– Otros estudios ambientales declarados preferentes en el Plan de prevención y gestión de residuos 2020 del Gobierno Vasco.

– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerako ingurumen-azterlanak eta ingurumen-bideragarritasuneko azterlanak.

– Otros estudios ambientales y de viabilidad ambiental que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

d) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.

– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados.

– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEEs).

– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, kutsaduragabetzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con objeto de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones.

– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.

– Inversiones en dispositivos/maquinaria y sistemas de organización para evitar la mezcla de RCDs, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes.

– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga».

f) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

f) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental. En la presente convocatoria únicamente se subvencionarán las siguientes sublíneas:

– Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.

– Ayudas para acciones promovidas por asociaciones empresariales en relación a la promoción del Registro EMAS que supongan la participación activa y directa de sus PYMEs asociadas.

– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.

– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS), tanto la consultoría previa, como los costes de la entidad de verificación.

– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

– Ayudas a la renovación del registro EMAS. No se concederán ayudas para la renovación para actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.) ni para las auditorías anuales no relacionadas con la renovación del registro.

– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III), declaraciones ambientales de producto (EPD’s) y a la implantación y certificación o registro de huella ambiental. No se concederán ayudas para la implantación y certificación de huella ambiental de actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.).

– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación, o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la recuperación de conformidad con el principio «quien contamina paga», siempre y cuando el importe total de los estudios a realizar no supere los veinte mil (20.000) euros.

– Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko, baldin eta ingurumen-organoak berariaz eskatu ez badu.

– Ayudas a las empresas de sectores de mayor impacto en el medio ambiente para la presentación del «documento único de suelos», siempre y cuando no haya sido requerido de forma expresa por parte del Órgano Ambiental.

3. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak, interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Podrá ser persona beneficiaria de las subvenciones que se convocan por la presente Orden cualquier persona física o jurídica de naturaleza privada dedicada a actividades industriales, mercantiles o de prestación de servicios, con o sin fines lucrativos, así como las asociaciones constituidas por las mismas que representan los intereses generales y comunes, que cumplan los requisitos establecidos en el artículo 3 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar diren aldi guztietan eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Eskatzaileak baimenari uko egin ahal izango dio espresuki, horretarako egiaztagiria Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduko 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las entidades solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de las mismas, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. El solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación en los términos previstos en el artículo 22 del Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4. artikulua.– Esleipenerako eta kuantifikaziorako prozedurak.

Artículo 4.– Procedimiento de adjudicación y cuantificación.

Ondorengo prozedurak erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:

Las subvenciones que se convocan en la presente Orden se adjudicarán mediante los siguientes procedimientos:

1.– Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa. Jarduera-lerro hauetan aplikatuko da prozedura hori, motagatik eta proiektuaren inbertsioaren zenbatekoagatik prozedura sinplifikatu bidez esleitzea erabakitzen bada salbu:

1.– Procedimiento ordinario: concurrencia competitiva y cuantificación por prorrateo. Este procedimiento se aplicará a las siguientes líneas de actuación, salvo que, por tipología e importe de la inversión del proyecto, se determine su adjudicación mediante procedimiento simplificado:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión.

a.1.– Usain-igorpenak murrizteko inbertsioak.

a.1.– Inversiones para la reducción de la emisión de olores.

a.2.– Konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.

a.2.– Inversiones en equipos para la depuración de compuestos orgánicos volátiles en instalaciones de fundición, siempre y cuando la depuración vaya más allá de lo exigido por la legislación medioambiental vigente.

a.3.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

a.3.– Otras que cumplan los requisitos establecidos en la presente Orden y en el Decreto que desarrolla.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

b) Ayudas para la adaptación anticipada a futuras normas de la Unión.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak, prozedura sinplifikatu bidez esleitzeko ezaugarriak betetzen ez direnean.

c) Ayudas para estudios medioambientales, cuando no concurran las características para su adjudicación mediante el procedimiento simplificado.

d) Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 2. artikuluan ezarritako baldintza metagarriak betetzen badira.

d) Ayudas a la inversión para el reciclado y reutilización de residuos, que cumplan las condiciones acumulativas establecidas en el artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

e) Ayudas para el saneamiento de terrenos contaminados cuando no se pueda identificar a la persona responsable de la contaminación, o no pueda ser considerado legalmente como responsable de financiar la rehabilitación de conformidad con el principio «quien contamina paga».

2.– Prozedura sinplifikatua: norgehiagokarik gabekoa.

2.– Procedimiento simplificado: concurrencia no competitiva.

Deialdiko dirulaguntzak prozedura sinplifikatu bidez esleituko dira kasu hauetan:

Las ayudas objeto de convocatoria se adjudicarán mediante el procedimiento simplificado en los siguientes casos:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak, ezaugarri hauek badituzte:

a) Ayudas para financiar inversiones que permitan ir más allá de las normas de la Unión en materia de protección medioambiental, o incrementar el nivel de protección medioambiental en ausencia de normas de la Unión, en las que concurran las siguientes características:

a.1.– Burdina-galdategietako hondarrak eta finak, batez ere, moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak, berrehun mila (200.000) eurora iristen ez badira (aipatutako birziklatzea ahalbidetuko duten sailkatze egoki, aurretiazko gordetze eta/edo garraiorako inbertsioak barne), galdatze-prozesuan edo bestelako ekoizpen-prozesu alternatiboetan berriz sartzea kontuan hartuta.

a.1.– Inversiones en equipos destinados a posibilitar la regeneración en fábrica y/o el reciclaje por terceros de arenas y finos de moldeo de las fundiciones férreas, en particular las arenas y finos de moldeo químico o moldeo en verde, siempre que no alcancen los doscientos mil (200.000) euros de inversión (incluidas inversiones para la adecuada segregación, almacenamiento previo y/o transporte que posibiliten dicho reciclaje por terceros), teniendo en cuenta su reintroducción en el proceso de fundición u otros procesos productivos alternativos.

a.2.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

a.2.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI a los requerimientos derivados de normas internacionales y/o del comprador o usuario final del combustible, respecto a las características del combustible alternativo (CDR, CSR), siempre y cuando no existan otras vías de valorización mejores que la combustión desde el punto de vista de la jerarquía de gestión de residuos. Las inversiones podrán ser realizadas, tanto por empresas generadoras, como por gestores de residuos.

a.3.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

a.3.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de preparación para la reutilización de residuos (PXR).

b) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira. Zehazki, deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

b) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. En concreto, en la presente convocatoria únicamente se subvencionarán las siguientes sublíneas:

b.1.– Plastikoak identifikatu eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.

b.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos para un mejor reciclado, en especial en lo que se refiere a plásticos con retardantes de llama bromados.

b.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

b.2.– Inversiones orientadas a la reutilización de piezas y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de los vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctrico-electrónicos (RAEEs).

b.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, kutsaduragabetzea hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

b.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil, con el objetivo de mejorar la descontaminación y potenciar al máximo la reutilización de componentes y el reciclaje y valorización de los residuos procedentes de dichas operaciones.

b.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.

b.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de RCDs, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak, 20.000 eurotik beherakoak, ezaugarri hauek badituzte:

c) Ayudas para realizar estudios medioambientales, de importe inferior a 20.000 euros, en las que concurran las siguientes características:

c.1.– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.Ihobe.eus helbidean eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

c.1.– Estudios dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de hormigones y prefabricados que incorporen residuos de arenas de moldeo químico y/o escorias de acero especial e inoxidable y escorias de fundición no férrea, para los cuales no existe alternativa a la gestión en vertedero. Los estudios deberán incluir pruebas de envejecimiento a 2 años e incluirán las pruebas recogidas en el protocolo facilitado en www.ihobe.eus

c.2.– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen igorpenak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta, eta tratamendu biologikoa erabilita.

c.2.– Estudios dirigidos a fomentar la minimización de emisiones al aire de gases de efecto invernadero o gases de lluvia ácida, mediante el tratamiento de gases por condensación a baja temperatura, así como el tratamiento de gases mediante su tratamiento biológico.

c.3.– Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.).

c.3.– Estudios sobre contaminantes emergentes y/o persistentes (PFOs, PFOAS, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCPs, ftalatos,...).

c.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

c.4.– Estudios sobre residuos de construcción-demolición emergentes y residuos de construcción y demolición peligrosos.

c.5.– Azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

c.5.– Estudios olfatométricos voluntarios para la minimización de la emisión de olores, siempre y cuando se cumplan las siguientes condiciones:

– Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.

– Se realice la identificación de las fuentes confinadas y difusas y la caracterización de las emisiones de olor en las mismas.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

– El muestreo, la determinación de la concentración, la velocidad de emisión y el caudal de olor se realizarán de acuerdo con la norma UNE-EN 13725:2004 «Calidad del aire. Determinación de la concentración de olor por olfatometría dinámica». La determinación de las emisiones de olor de la instalación se realizará por entidades acreditadas para la norma UNE-EN 13725:2004.

– Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.

– Se elabore a su vez un estudio olfatométrico mediante una modelización de la dispersión de olores.

c.6.– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

c.6.– Estudios para la adecuación y verificación de la calidad medioambiental de materiales secundarios.

c.7.– Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

c.7.– Otros estudios ambientales declarados preferentes en el Plan de prevención y gestión de residuos 2020 del Gobierno Vasco.

c.8.– Ingurumen-bideragarritasuneko beste azterlan batzuk, horien zenbatekoa guztira hamar mila (10.000) eurotik gorakoa ez bada.

c.8.– Otros estudios de viabilidad ambiental, siempre y cuando el importe total de los estudios a realizar no supere los diez mil (10.000) euros.

d) ETEen kasuan, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko laguntzak, ezaugarri hauek badituzte:

d) Ayudas a las PYMEs para financiar los costes externos derivados de servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental, en las que concurran las siguientes características:

d.1.– Enpresa-elkarteek sustatuko EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.

d.1.– Ayudas para acciones promovidas por asociaciones empresariales en relación a la promoción del Registro EMAS, que supongan la participación activa y directa de sus asociados.

d.2.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitza bai ziurtapen-erakundearen kostuak.

d.2.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS), tanto la consultoría previa, como los costes de la entidad de verificación.

d.3.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

d.3.– Ayudas a la renovación del registro EMAS. No se concederán ayudas para la renovación para actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.), ni para las auditorías anuales no relacionadas con la renovación del registro.

d.4.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

d.4.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (tipo I o tipo III), declaraciones ambientales de producto (EPD’s) y a la implantación y certificación o registro de huella ambiental. No se concederán ayudas para la implantación y certificación de huella ambiental de actividades dedicadas exclusivamente a oficina (bancarias, seguros, inmobiliarias, asesorías, etc.).

d.5.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa guztira gehienez hogei mila (20.000) euroko bada.

d.5.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes, cuando no se pueda identificar al responsable de la contaminación o no pueda ser tenido legalmente como responsable de financiar la recuperación de conformidad con el principio «quien contamina paga», siempre y cuando el importe total de los estudios a realizar no supere los veinte mil (20.000) euros.

d.6.– Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko, baldin eta ingurumen-organoak berariaz eskatu ez badu.

d.6.– Ayudas a las empresas de sectores de mayor impacto en el medio ambiente para la presentación del «documento único de suelos», siempre y cuando no haya sido requerido de forma expresa por parte del Órgano Ambiental.

5. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 5.– Dotación presupuestaria.

1.– Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkidura, guztira, milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

1.– El importe total de la dotación presupuestaria para la presente convocatoria de subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente asciende a un millón seiscientos mil (1.600.000) euros, que se desglosarán del siguiente modo:

– Zortziehun eta berrogeita zortzi mila (848.000) euro, prozedura arrunt bidez esleitutako proiektuetarako.

– Ochocientos cuarenta y ocho mil (848.000) euros para los proyectos adjudicados por el procedimiento ordinario.

– Zazpiehun eta berrogeita hamabi mila (752.000) euro, prozedura sinplifikatu bidez esleitutako proiektuetarako.

– Setecientos cincuenta y dos mil (752.000) euros para los proyectos adjudicados por el procedimiento simplificado.

2.– Prozedura sinplifikatuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura modu honetan banatuko da:

2.– En el procedimiento simplificado, la dotación para las diferentes líneas y sublíneas se distribuirá del siguiente modo:

a) Enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babes maila bat lortzeko edo arau aplikagarririk ezean ingurumen-babesa hobetzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

a) Ayudas para financiar inversiones encaminadas a alcanzar un nivel de protección del medio ambiente que permita a la empresa beneficiaria superar las normas que le sean de aplicación, o mejorar la protección del medio ambiente en ausencia de normas aplicables:

a.1.– Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

a.1.– Inversiones en equipos destinados a posibilitar la regeneración en fábrica y/o el reciclaje por terceros de arenas y finos de moldeo químico o moldeo en verde: cien mil (100.000) euros.

a.2.– BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

a.2.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI: cien mil (100.000) euros.

a.3.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

a.3.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de preparación para la reutilización de residuos (PXR): cincuenta mil (50.000) euros.

b) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira:

b) Ayudas para financiar inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, siempre y cuando se cumplan las condiciones acumulativas del punto 4 del artículo 2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente:

b.1.– Hondakin fluxuetan sugar atzeratzaile bromatudun plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos con retardantes de llama bromados: cincuenta mil (50.000) euros.

b.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuen eta tresna elektriko eta elektronikoen piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.2.– Inversiones para la reutilización de piezas y reciclaje y valorización de vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctricos y electrónicos (RAEEs): cincuenta mil (50.000) euros.

b.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil: cincuenta mil (50.000) euros.

b.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de RCDs, y para posibilitar la separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes: cincuenta mil (50.000) euros.

c) Europar Batasuneko araudia gainditzera bideratutako etorkizuneko inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren azterlanak egiteko laguntzak: ehun eta berrogeita hamabi mila (152.000) euro.

c) Ayudas para estudios medioambientales dirigidos a analizar la viabilidad técnica, económica y ambiental de futuras inversiones destinadas a superar las normas comunitarias: ciento cincuenta y dos mil (152.000) euros.

d) Ingurumen-arloko kanpoko aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei ematen zaizkien laguntzen esparruan, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro, honela banatuta:

d) En el marco de las ayudas a las PYMEs para servicios de asesoramiento externo en materia medioambiental, ciento cincuenta mil (150.000) euros repartidos de la siguiente manera:

d.1.– Enpresa-elkarteentzako laguntzak, EMAS erregistroa sustatzeko: hamar mila (10.000) euro.

d.1.– Ayudas a las asociaciones empresariales para el fomento del Registro EMAS: diez mil (10.000) euros.

d.2.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, hamabost mila (15.000) euro.

d.2.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS): quince mil (15.000) euros.

d.3.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

d.3.– Ayudas a la renovación en el registro EMAS: veinte mil (20.000) euros.

d.4.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. mota edo III. mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: berrogeita hamar mila (50.000) euro.

d.4.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III) y huella ambiental: cincuenta mil (50.000) euros.

d.5.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

d.5.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes: veinte mil (20.000) euros.

d.6.– Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko: hogeita hamabost mila (35.000) euro.

d.6.– Ayudas a las empresas de sectores de mayor impacto en el medio ambiente para la presentación del «documento único de suelos»: treinta y cinco mil (35.000) euros.

3.– Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada, soberan dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo -azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.

3.– En el caso de que, por falta de concurrencia de solicitudes o incumplimiento de requisitos, no se agotará la cantidad asignada para alguna de las líneas o sublíneas señaladas, la cantidad excedente podrá incrementar la cantidad asignada a otra línea o sublínea de adjudicación, mediante Resolución de la Viceconsejera de Medio Ambiente a propuesta del Tribunal de Valoración, y en función del número de solicitudes presentadas.

6. artikulua.– Laguntzak EGEF, Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatzea.

Artículo 6.– Cofinanciación de las ayudas por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional FEDER.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko dira laguntza horiek, eta EGEFen ekarpena dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar izango da, onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude lerro honetako laguntzak, eta hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak: Onuradunak Estatuko legeria eta Europar Batasuneko araudia bete beharra dauka, kontrolari, erantzukizunari, zehapen-araubideari eta ez-betetzeei dagokienez, baita ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere.

Estas ayudas están cofinanciadas por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional, suponiendo la contribución del FEDER el cincuenta por ciento del importe subvencionado cuando el beneficiario de la ayuda sea pequeña o mediana empresa. En consecuencia, las ayudas están sometidas a lo dispuesto en el Reglamento (UE) n.º 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo, de 17 de diciembre de 2013, y las obligaciones derivadas de la cofinanciación del FEDER (Anexo I). El beneficiario está obligado al cumplimiento de la legislación nacional y comunitaria en materia de control, responsabilidad, régimen sancionador e incumplimiento, así como al resto de obligaciones establecidas en el artículo 20 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Diruz lagundutako jarduketen gaineko informazio- eta komunikazio-neurri guztietan Europar Batasunak EGEFen bitartez ere diruz laguntzen duela aipatu behar dute, betiere agindu honen I. eranskinaren arabera.

En todas las medidas de información y comunicación de las actuaciones subvencionadas que se lleven a cabo, se debe hacer mención a la cofinanciación de la Unión Europea a través del FEDER de acuerdo al Anexo II de la presente Orden.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 7.– Plazo de presentación de solicitudes.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

El plazo de presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

8. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 8.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira helbide honetan: www.euskadi.eus/servicios/1026404.

1.– Las solicitudes habrán de presentarse por medios electrónicos en www.euskadi.eus/servicios/1026404

Helbide horretan eskuratu ahal izango dira: eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.

En dicha dirección se encontrará disponible el formulario de solicitud, el modelo de declaración responsable, y los modelos de formulario que se mencionan a continuación, así como información encaminada a facilitar la presentación y justificación de las solicitudes de forma telemática.

2.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

2.– Si la solicitud se realiza mediante representante, se deberá acreditar la representación conforme a lo establecido en los artículos 5 y 6 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Eskaerari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

3.– La solicitud se deberá acompañar de la siguiente documentación:

– Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. Artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Declaración responsable, firmada por persona con poderes en la entidad, en los términos establecidos en el artículo 11.4 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente y el artículo 69 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

– Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

– Formulario «Datos básicos y de contacto».

– Proiektuari buruzko datuen formularioa.

– Formulario «Datos del proyecto».

– Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskabideetan, eskatzailearen erabakia justifikatzeko azterlan ekonomikoa aurkeztu beharko da.

– Formulario «Presupuesto y costes subvencionables». En las solicitudes relativas a inversiones vinculadas a ir más allá de las normas de la Unión, incrementar el nivel de protección en ausencia de normas o adaptación anticipada a futuras normas y saneamiento de terrenos contaminados, se deberán detallar los costes subvencionables de acuerdo con lo especificado en el artículo 6 y en el Anexo II del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente. En el caso de solicitudes en la línea de reciclado y reutilización de residuos, se deberá aportar el análisis económico realizado para soportar la decisión de la persona solicitante.

– Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

– Opcionalmente, y en aras a aclarar puntos del formulario, se podrá presentar una memoria explicativa del proyecto, presupuestos, u otra documentación que el solicitante estime de interés.

9. artikulua.– Eskaera zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de la solicitud.

Dirulaguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eransteko eskatuko zaio interesdunari; eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

Si la solicitud de subvención no reuniese los requisitos exigidos en el artículo anterior y los exigidos, en su caso, por la legislación específica aplicable, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo improrrogable de diez días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución dictada al efecto por el órgano competente para resolver la convocatoria.

10. artikulua.– Baztertzeak.

Artículo 10.– Exclusiones.

Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko. Krisialdian dauden enpresak ezin izango dira onuradun izan, krisialdian dauden enpresa ez finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C 249).

No serán objeto de subvención los proyectos relativos a inversiones iniciadas con anterioridad a la presentación de la solicitud correspondiente. Tampoco podrán acceder a las subvenciones las empresas en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO, C 249, 31-07-2014).

11. artikulua.– Esleitzeko eta baloratzeko irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de adjudicación y valoración.

Prozedura arruntaren bidez esleipenak ondoren adierazitako balorazio-irizpideen arabera egingo dira:

En el procedimiento ordinario de concesión se tomarán en consideración los criterios de adjudicación y valoración que a continuación se exponen:

a) Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, ondorengo sektoreetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreetako batzuk direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.

a) Incidencia de la actividad industrial sobre el medio ambiente: se valorará, por considerarse que se trata de aquellos sectores de mayor impacto en el medio ambiente, la realización de inversiones referidas a instalaciones incluidas en los siguientes sectores: fundición, acero, laminación en caliente, cemento, vidrio, cerámica, cal, gestores de residuos, tratamientos superficiales, galvanizado en caliente, pasta-papel y el sector químico. Asimismo, se valorará la aportación a los objetivos del Programa Marco Ambiental vigente.

b) Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zein motatakoa den baloratuko da, argi bereiziz «hodi-bukaerakoak» izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta aintzat hartuko da, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.

b) Mejora ambiental y el carácter ecoeficiente de la inversión a realizar: se valorará la naturaleza de la misma, distinguiendo entre la realización de proyectos comúnmente conocidos como «fin de tubo», esto es, dirigidos al tratamiento de las emisiones contaminantes, y aquellos otros tendentes a evitar la generación de las mismas, tomándose igualmente en consideración la cuantificación de la mejora en términos absolutos y relativos y la mejora conseguida en la reducción de contaminantes de mayor peligrosidad.

c) Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan eta habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuaren espazio horiekiko hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.

c) Realización de inversiones en instalaciones que afecten a las zonas sensibles a las que se refieren la Directiva 2009/147/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 30 de noviembre de 2009, relativa a la conservación de las aves silvestres y la Directiva 92/43/CEE, del Consejo, de 21 de mayo de 1992, relativa a la conservación de los hábitats naturales y de la flora y fauna silvestres; a los espacios naturales protegidos en virtud del Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de conservación de la naturaleza del País Vasco; o a núcleos urbanos: se valorará la cercanía y el interés medioambiental del proyecto respecto a estos espacios.

d) Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak berritzailetzat hartuko dira, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.

d) Carácter ecoinnovador del proyecto: se valorará el grado de innovación y transferibilidad del mismo. En concreto, se considerarán innovadores, sin necesidad de justificación adicional, todas aquellas tecnologías recogidas en el Listado Vasco de Tecnologías Limpias.

e) Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: irizpide honetan, kontuan hartuko da enpresak ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barruko diagnostikorik daukan eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.

e) La coherencia y calidad del proyecto: se valorará la existencia de un diagnóstico interno de la empresa que determine la problemática ambiental concreta, justificándose adecuadamente la efectividad de la solución a abordar en el proyecto.

f) Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek euren enpresa txikia edo ertaina dela egiaztatzea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz, ezarritakoa betez.

f) La acreditación, por parte de las personas jurídicas solicitantes, de su condición de pequeña o mediana empresa de conformidad con lo establecido en la Recomendación de la Comisión de 6 de mayo de 2003 sobre la definición de microempresas, pequeñas y medianas empresas.

g) Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.

g) La acreditación de estar en disposición de certificados válidos de sistemas de gestión medioambiental (SGMA) en el emplazamiento donde se ejecuta la inversión.

h) Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako plan bat izatea edo «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde kolaboratzailea» dela aitortzen duen agiria izatea edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketan garatzen ibilbidea izatea.

h) La acreditación de disponer de un Plan de igualdad para mujeres y hombres en la gestión de la plantilla o que tenga el reconocimiento como «Entidad Colaboradora para la Igualdad de Mujeres y Hombres» o que cuente con trayectoria en el desarrollo de políticas o actuaciones dirigidas a la igualdad de mujeres y hombres.

12. artikulua.– Prozedura sinplifikaturako haztatzea.

Artículo 12.– Ponderación para el procedimiento ordinario.

1.– Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden laguntza emateko irizpideengatik, guztira, 100 puntu jaso ahal izango dira, eta puntu horiek honelaxe banatuko dira:

1.– Los criterios de valoración contemplados en el artículo 11 de la presente Orden, serán ponderados con una puntuación total de 100 puntos, quedando distribuidos los mismos con la puntuación máxima que a continuación se expone:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Ondorengo artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, gutxienez 100 puntutik 55 lortzen dituzten eskaerek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.

2.– Serán objeto de subvención aquellos proyectos que alcancen o superen la puntuación mínima de 55 puntos sobre 100, conforme a los criterios de adjudicación establecidos en el siguiente artículo.

13. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta esleipen-irizpideak.

Artículo 13.– Cuantía de la subvención y criterios de adjudicación.

1.– Ez dira inola ere gaindituko ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuaren, urriaren 27koaren, 1. eranskinean zehaztutako gehieneko ehunekoak.

1.– En ningún caso se sobrepasarán los porcentajes máximos establecidos en el Anexo I del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

2.– Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

2.– En el procedimiento de concesión ordinario, la cuantía se determinará por prorrateo en función de:

a) Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluan islatutako irizpide teknikoen haztatzea aplikatuz.

a) La puntuación del proyecto en aplicación de la ponderación reflejada conforme al artículo anterior.

b) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

b) Los importes de inversión neta de los proyectos.

Dirulaguntzek ezingo dute inola ere izan ehun eta hogei mila (120.000) eurotik gorakoak proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) eurotik gorakoak ere azterlanen kasuan.

En ningún caso las subvenciones podrán exceder la cuantía máxima de ciento veinte mil (120.000) euros por proyecto y/o centro de producción para inversiones y para saneamiento de terrenos, y cincuenta mil (50.000) euros para estudios.

Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko dirulaguntzara iristen diren proiektuak bakarrik diruz lagunduko dira.

Solo serán objeto de subvención, los proyectos que superando la puntuación mínima señalada en el artículo anterior, alcancen una subvención mínima de tres mil (3.000) euros.

3.– Prozedura sinplifikatuan, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

3.– En el procedimiento de concesión simplificado, la cuantía se determinará en función de:

a) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

a) Los importes de inversión neta de los proyectos.

b) Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.

b) La división de la asignación presupuestaria disponible para cada línea entre el número de proyectos a subvencionar.

Gehieneko zenbatekoa honako hau izango da:

La cuantía máxima será de:

a) Ingurumen-inbertsioetarako laguntzen kasuan, dirulaguntzek ezingo dute gainditu gehieneko kopuru hau:

a) En el caso de ayudas a inversiones ambientales, las subvenciones no podrán exceder la cuantía máxima de:

a.1.– Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: berrogei mila (40.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.1.– Inversiones en equipos destinados a posibilitar la regeneración en fábrica y/o el reciclaje por terceros de arenas y finos de moldeo químico o moldeo en verde: cuarenta mil (40.000) euros por proyecto y sesenta mil (60.000) euros por centro de producción.

a.2.– BAT handiko hondakinak egokitzeko inbertsioak: berrogeita hamar mila (50.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogeita hamar mila (70.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.2.– Inversiones destinadas a la adecuación de residuos de alto PCI: cincuenta mil (50.000) euros por proyecto y setenta mil (70.000) euros por centro de producción.

a.3.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro.

a.3.– Inversiones destinadas a implantar o adecuar operaciones de preparación para la reutilización de residuos (PXR): diez mil (10.000) euros.

b) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzen kasuan, dirulaguntzak gehienez izango dira:

b) En el caso de ayudas a inversiones para el reciclado y reutilización de residuos generados por terceros, las subvenciones no podrán exceder la cuantía máxima de:

b.1.– Hondakin fluxuetan sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak: hamar mila (10.000) euro proiektu eta ekoizpen-zentro bakoitzeko.

b.1.– Inversiones para posibilitar la identificación y separación de plásticos con retardantes de llama bromados: diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

b.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuen eta tresna elektriko eta elektronikoen piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak: bost mila (5.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentroko.

b.2.– Inversiones para la reutilización de piezas y reciclaje y valorización de vehículos al final de su vida útil y de los residuos de aparatos eléctricos y electrónicos (RAEEs): cinco mil (5.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

b.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta kutsaduragabetzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak: hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentroko.

b.3.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para el desmantelamiento y descontaminación de vehículos y barcos al final de su vida útil: diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

b.4.– Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko: hamar mila (10.000) euro ekipo bakoitzeko eta hamabost mila (15.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

b.4.– Inversiones en dispositivos/maquinaria para evitar la mezcla de RCDs, y para posibilitar separación de mezclas de residuos de construcción y demolición que permitan la posterior valorización de las fracciones resultantes: diez mil (10.000) euros por equipo y quince mil (15.000) euros por centro de producción.

c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzen kasuan, hamar mila (10.000) euro proiektuko eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

c) En el caso de las ayudas para estudios ambientales, diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d) Kanpoko aholkularitza-zerbitzuetarako ETEentzako laguntzen kasuan, dirulaguntzak gehienez izango dira:

d) En el caso de ayudas a las PYMEs para servicios de asesoramiento externo, las subvenciones no podrán exceder la cuantía máxima de:

d.1.– Enpresa-elkarteentzat EMAS erregistroa enpresa txikien eta ertainen artean sustatzeko dirulaguntzak: bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo enpresa-elkarte bakoitzeko.

d.1.– Ayudas a las asociaciones e empresariales para el fomento del Registro EMAS entre las pequeñas y medianas empresas: cinco mil (5.000) euros por proyecto y/o asociación empresarial.

d.2.– Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko laguntzak: sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.2.– Ayudas a la inscripción en el Registro del Sistema Europeo de Gestión Medioambiental (EMAS): seis mil (6.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.3.– EMAS erregistroaren ebazpena berritzeko laguntzak, hiru mila (3.000) euro proiektuko eta/edo produkzio-zentro bakoitzeko.

d.3.– Ayudas a la renovación de la resolución del registro EMAS: tres mil (3.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.4.– UNE-EN ISO 14006 Ekodiseinu Araua, ekoetiketak (I. edo III. motakoak) edota ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.4.– Ayudas a la implantación y certificación en Norma de Ecodiseño UNE-EN ISO 14006, ecoetiquetas (Tipo I o Tipo III) o huella ambiental: cuatro mil (4.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.5.– Jarduera potentzialki kutsagarriak izan dituzten orubeetako zoruaren kalitate-adierazpenak egiteko laguntzak: hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.5.– Ayudas para la declaración de calidad del suelo de solares que hayan soportado actividades potencialmente contaminantes: diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

d.6.– Ingurumen-inpaktu handiena duten sektoreetako enpresentzako laguntzak, lurzoru-agiri bakarra aurkezteko: hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.6.– Ayudas a las empresas de sectores de mayor impacto en el medio ambiente para la presentación del «documento único de suelos»: diez mil (10.000) euros por proyecto y/o centro de producción.

4.– Diruz lagun daitekeen kostua zehazteko, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Balorazio Epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

4.– Al objeto de determinar el coste subvencionable conforme a lo establecido en el artículo 6.4. del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, el Tribunal de Valoración podrá ajustar la inversión neta indicada por el solicitante, teniendo en cuenta, tanto la documentación y datos aportados por la entidad solicitante, como los valores/precios medios de mercado y resto de información de que disponga. En caso de que, entre la inversión neta aportada por la entidad solicitante y el cálculo de la inversión neta realizado existiera una diferencia superior al 50%, el órgano gestor comunicará a la entidad solicitante el resultado del cálculo de la inversión neta realizado, así como los datos tenidos en cuenta para su determinación, concediéndole un plazo de 10 días para que presente, en su caso, las alegaciones que estime oportunas.

14. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzeko ardura duen organoa.

Artículo 14.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzeko eta aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eginkizunak betetzea.

Corresponderá a la Dirección de Administración Ambiental del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria y el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas.

15. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

Artículo 15.– Entidad Colaboradora.

1.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa erakunde laguntzaile izendatzen da, honako hauek ezarritakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

1.– Para la gestión de las subvenciones que se regulan en la presente Orden, se designa a la Sociedad Pública Ihobe, S.A., como Entidad Colaboradora en los términos que se establecen en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

2.– Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 15.2 artikuluan deskribatutako funtzioak egingo ditu, aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.

2.– Ihobe, S.A., en calidad de Entidad Colaboradora, realizará las funciones descritas en el artículo 15.2 del Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, en los términos previstos en la resolución anual por la que se encomienda a la citada Sociedad Pública la realización de determinados programas y actividades.

16. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 16.– Resolución.

1.– Esleitzeko prozedura bakoitzeko ebazpena urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere ondorengo sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie pertsona interesdunei.

1.– La resolución que se adopte en cada procedimiento de adjudicación será dictada y notificada a las personas interesadas en el plazo máximo de seis meses, a contar desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasoko ez balu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, 25 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– De conformidad con lo establecido en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, si una vez transcurrido dicho plazo no hubiera sido notificada a la persona interesada resolución alguna, la solicitud correspondiente podrá entenderse desestimada.

3.– Dirulaguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publikotasun-ondoreetarako.

3.– La resolución del procedimiento de concesión de subvenciones será publicada en la sede electrónica del Gobierno Vasco a efectos de publicidad.

4.– Diruz lagundutako proiektuak 2013ko abenduaren 17ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2 apartatuko 115. artikuluan xedatutako zerrenda publikoan agertuko dira.

4.– Los proyectos subvencionados aparecerán en la lista pública prevista en el artículo 115, Apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

17. artikulua.– Baldintzen agiria.

Artículo 17.– Pliego de condiciones.

Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete beharreko baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei banan-banan helaraziko zaien baldintzen agiri batean jasoko dira, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Atendiendo a las concretas características de cada proyecto, cuando proceda, se establecerán las condiciones técnicas y económicas de observancia obligatoria para la realización del proyecto subvencionado. Estas condiciones se recogerán en un pliego de condiciones que se notificará de forma individualizada a cada entidad beneficiaria, conforme a lo establecido en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente.

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 2020/2015 Dekretuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren urteko aginduaren arabera diruz lagundutako proiektuen betekizun orokorrak «Oinarrizko gida diruz lagundutako proiektuak gauzatzeko eta justifikatzeko» agirian daude jasota. Hemen dago eskura: http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/prot2018/web01-a2ingair/eu/

Los requisitos comunes se recogen en la Guía Básica para la ejecución y justificación de los proyectos subvencionados según el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, y la Orden anual, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda que se encuentra disponible en https://www.euskadi.eus/y22-izapide/es

18. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 18.– Recursos.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda en el plazo de un mes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 123 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o bien recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 29/1998, de 13 de julio, de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Agindu honen bidez deitutako dirulaguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien dirulaguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzen duena.

A las subvenciones objeto de convocatoria por la presente Orden serán de aplicación las previsiones contenidas en el Decreto 202/2015, de 27 de octubre, por el que se regulan las subvenciones a empresas para la realización de inversiones destinadas a la protección del medio ambiente, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Agindu honetan jasotako zenbateko osoa eta esleipen-prozedura bakoitzean zehaztutako esleipena handitu ahal izango dira, eskatutako laguntza guztien zenbateko osoa kontutan izanik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta horien ebazpena eman baino lehen. Zenbatekoa aldatzen bada, Ingurumen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da argitara.

El importe global, así como, la asignación concreta a cada uno de los procedimientos de concesión señalados en la presente Orden, podrán ser incrementados, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de otros Programas del Departamento de Medio Ambiente Planificación Territorial y Vivienda y con carácter previo a la resolución de las mismas. De dicha circunstancia se dará publicidad mediante la correspondiente Resolución de la Viceconsejera de Medio Ambiente.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 11.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LóPEZ.

I. ERANSKINA

En Vitoria-Gasteiz, a 11 de junio de 2019.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARíA ARRIOLA LóPEZ.

ANEXO I

EGEF kofinantzaketatik eratorritako betebeharrak:

Obligaciones derivadas de la cofinanciación FEDER.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira dirulaguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak:

Las ayudas están cofinanciadas por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (la contribución del FEDER supondrá el 50% del importe subvencionado). Por ello, las ayudas están sometidas a lo dispuesto en el Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013, y las obligaciones derivadas de la cofinanciación del FEDER son, al menos, las siguientes:

– Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak legedi nazionala eta Europako Batasunekoa bete beharko ditu.

– El beneficiario está obligado al cumplimiento de la legislación nacional y comunitaria en materia de control, responsabilidad, régimen sancionador e incumplimiento.

– Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen esparruan kofinantzatuko da laguntza, eta alderdi horren berri eman beharko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 3. apartatuan eta XII. eranskineko 2.2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio- eta komunikazio-ekintza guztietan, EGEFen bidez Europar Batasunaren finantzazioa jaso dela aipatu beharko da, jarduketon berri emateko sortutako material edo euskarrietan, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; gainera, eragiketa gauzatu bitartean, labur deskribatuko da eragiketa bere webgunean, Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduta, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da obran, A3 tamainakoa gutxienez, eta han, Batasunaren dirulaguntza aipatuko da herritarrek nabarmen ikusteko moduan.

– La ayuda se cofinanciará en el marco del Programa Operativo FEDER del País Vasco 2014-2020, debiéndose publicitar este aspecto según el artículo 115, apartado 3, y el Anexo XII, apartado 2.2, del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013. En ese sentido, en todas las medidas de información y comunicación que lleven a cabo de las actuaciones subvencionadas, se debe hacer mención a la cofinanciación de la Unión Europea a través del FEDER en los diferentes materiales/soportes que se generen para esa difusión, incluyendo asimismo el emblema de la Unión y la referencia a la Unión Europea; y durante la realización de la operación se hará una breve descripción de la misma en su sitio de Internet destacando el apoyo financiero de la Unión, y se colocará al menos un cartel con información sobre el proyecto – de un tamaño mínimo A3 – en el que se mencionará la ayuda financiera de la Unión en un lugar bien visible para el público.

– Dirulaguntzei buruzko Estatuko arauak bete behar dira (Abenduaren 29ko HFP/1979/2016 Agindua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren programa eragileek diruz lagundu ditzaketen gastuei buruzko arauak onartzen dituena 2014-2020 aldirako), baita Europar Batasunekoak ere; hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamendua (EB) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1301/2013 Erregelamendua (EB).

– Cumplimiento de las normas de subvencionabilidad nacionales (Orden HFP/1979/2016, de 29 de diciembre, por la que se aprueban las normas sobre los gastos subvencionables de los programas operativos del Fondo Europeo de Desarrollo Regional para el período 2014-2020) y comunitarias (Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013, y Reglamento 1301/2013, del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013).

– Laguntza-araubideak nahitaez bete behar du 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direna, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

– El régimen de ayudas está sujeto al Reglamento 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado.

– Eragiketaren kostuak zehazteko metodoa eta dirulaguntza ordaintzeko baldintzak dirulaguntzen gaineko araudian adierazita dago (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua; HFP/1979/2016 Aginduaren 14., 15. eta 16. artikuluak, EGEFen 2014-2020 aldiko programa operatiboetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko arauak; eta 480/2014 Erregelamenduaren 20. eta 21. artikuluak).

– El método para determinar los costes de la operación y las condiciones de pago de la subvención es el indicado en la normativa reguladora del régimen de ayudas (artículo 67.6 del Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013, artículos 14, 15, y 16 de la Orden HFP/1979/2016, normas sobre los gastos subvencionables de los programas operativos del FEDER 2014-2020 y artículos 20 y 21 del Reglamento 480/2014).

– Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).

– Aportar la información sobre la actuación subvencionada que se le solicite, y en los formatos que se le soliciten (artículo 10.1 del Reglamento 1011/2014).

– Batasunak ere finantzatutako jardueren gaineko banan-banakako kontabilitatea eraman behar du, edo erraz identifikatzeko moduko kode espezifikoen bidezkoa (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 125.4.b artikulua).

– Llevar una contabilidad separada o con códigos específicos fácilmente identificables de las actuaciones cofinanciadas (artículo 125.4.b del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013).

– Eragiketari buruzko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzkoa artxibatu beharko du, hiru urteko epean, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hasita. Informazio hori, gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko du, hala eskatzen diotenean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.d eta 140.1 artikuluak).

– Archivar la información financiera, administrativa y de seguimiento del desarrollo de la operación seleccionada hasta que pasen 3 años a partir del 31 de diciembre siguiente a la presentación de las cuentas en las que estén incluidos los gastos de la operación, debiendo ponerla a disposición de las autoridades competentes cuando la soliciten (artículo 125.4.d y 140.1 del Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013).

– Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinarazi beharko du, bai eta gastuak justifikatu ere (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.2 artikulua).

– Informar sobre el nivel del logro de los indicadores de productividad asociados a esta operación al mismo tiempo que se justifica gastos (artículo 125.2 del Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013).

– EGEF laguntza onartuz gero, ontzat ematen da eragiketen zerrenda publikoan sartzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatua eta XII. eranskina).

– La aceptación de la ayuda FEDER supone la aceptación de ser incluido en la lista pública de operaciones que se recoge en el artículo 115, apartado 2 y Anexo XII del Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013.

– Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen lagunduko du bere kudeaketa-eremuan, eta ez du izango finantzazio bikoitzik, dokumentu faltsurik eta abar. Halaber, informazioa eman behar du, izan litezkeen arriskuak atzemateko. Neurri hauek guztiek berekin ekar dezakete iruzur-arriskuen aurkako prozedurak berrikustea eta, iruzur-arrisku handia dagoela ebaluatuz gero, laguntza-eskabideari ezezkoa ematea edo jasotako laguntza kentzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.c artikulua).

– Colaborar en la aplicación de medidas antifraude eficaces y proporcionadas en su ámbito de gestión, evitar doble financiación, falsificaciones de documentos, etc., así como proporcionar información para la detección de posibles riesgos. Estas medidas podrán derivar en la revisión de los procedimientos para evitar los riesgos de fraude y podrán dar lugar, en caso de evaluarse como alto el riesgo de fraude, a rechazar la solicitud de ayuda o retirada de la cobrada (artículo 125.4.c del Reglamento 1303/2013 del Parlamento Europeo y Consejo de 17 de diciembre de 2013).

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común