Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

111. zk., 2019ko ekainaren 13a, osteguna

N.º 111, jueves 13 de junio de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
DEPARTAMENTO DE GOBERNANZA PÚBLICA Y AUTOGOBIERNO
2872
2872

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko bost matrikula ordaintzeko bost beka iragartzen baitira. Aipatutako ikastaroa IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du.

RESOLUCIÓN de 4 de junio de 2019, de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública, por la que se convocan cinco becas destinadas a sufragar los gastos de cinco matrículas para realizar el «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)» organizado por la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU), dependiente del Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP).

IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» antolatu du.

La Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU), dependiente del Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), organiza el «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)».

Kontuan hartuta ikastaroen entitatea, egitura eta kostua, orain arte egindako edizioetan bi errealitate azaleratu dira: ikusi da, batetik, ikasle batzuei laguntza ekonomikoa eman behar zaiela ikastaroa egiteko, eta bestetik, beharrezkoa dela errendimendu eta bikaintasun akademiko handiko unibertsitarioak aitortzea eta saritzea, eta ikasleon prestakuntza unibertsitarioa bultzatzea. Aldaketa hau LHIEEren Kontseilu Errektoreak eta IVAPeko Zuzendaritzak adostu eta onartu dute, kontuan hartuta azken urteotako dirulaguntzen garapena eta bilakaera.

Habida cuenta de la entidad, estructura y coste del curso, la experiencia de las diversas ediciones ya realizadas, muestra dos realidades. Por un lado, la necesidad de facilitar y prestar apoyo económico a parte del posible alumnado para poder realizar el curso. Por otro lado, la incentivación entre alumnado de alto rendimiento y excelencia académica para dirigir su formación hacia el Urbanismo. Esta modificación de la propuesta ha sido planteada y aceptada por el Consejo Rector de EVETU a la dirección del IVAP visto el desarrollo y devenir de las subvenciones en los últimos años.

Hori dela eta, erabaki da «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiten duten ikasleentzako bekak honela banatzea: 3 beka, laguntza ekonomikoa behar duten ikasleentzat, eta beste 2, beren titulazio unibertsitarioan batezbesteko akademiko handia lortu dutenentzat.

Por ello se determina que en el «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)», se convoquen 3 becas destinadas a personas que requieran apoyo económico para la realización del mismo y 2 becas para personas con una media académica elevada en su titulación universitaria.

Deialdi hau Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak indarrean duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoko dirulaguntzen lerro bat da, eta hiri-antolamenduarekin eta hirigintzarekin zerikusia duten alorretan diharduten pertsonen prestakuntza eta birziklatzea sustatzea du helburu.

La presente convocatoria se configura como una línea subvencional enmarcada dentro del vigente Plan Estratégico de Subvenciones del Instituto Vasco de Administración Pública, y tiene como objetivo favorecer la formación y el reciclaje de las personas que desarrollan su actividad en las áreas relacionadas con la Ordenación del Territorio y el Urbanismo.

Hori dela eta, honako hau

Por consiguiente,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– Iragartzea eta onartzea «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko bost matrikula ordaintzeko bost bekatarako deialdiaren oinarriak, bat etorriz ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotako oinarriekin. Aipaturiko ikastaroa IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du.

Artículo único.– Convocar y aprobar las bases de la convocatoria de cinco becas destinadas a sufragar los gastos de cinco matrículas para realizar el «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)» organizado por la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU), dependiente del Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP) con arreglo a las bases contenidas en el Anexo I, Anexo II y Anexo III de la presente Resolución.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Errekurtsoa ebazpena eman duen organoari jar dakioke edo Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabeteko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Contra la presente Resolución de la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública, que no agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de alzada, según lo dispuesto en el artículo 121 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el plazo de un mes contado desde el día siguiente al de la publicación de esta Resolución. El recurso podrá interponerse ante el órgano emisor de esta Resolución o ante el Consejero de Gobernanza Pública y Autogobierno. Si transcurriesen tres meses desde la interposición del recurso de alzada sin que recaiga resolución expresa, se podrá entender desestimado el recurso y se podrá acudir a la vía contencioso-administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.

IVAPeko zuzendaria.
Sinatuta, IVAPeko zuzendaria kanpoan dagoelako (200/2012 Dekretuaren 8.2.f) artikulua, eta 40/2015 Legearen 13. artikulua).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko idazkari nagusia,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.

I. ERANSKINA, «HIRIGINTZA ETA LURRALDE IKASKETAK XLV (45) IKASTAROA (2019-2020)» EGITEKO BOST MATRIKULA ORDAINTZEKO BOST BEKATARAKO DEIALDIAREN OINARRI KOMUNAK IRAGARTZEN DITUEN EBAZPENARENA. AIPATUTAKO IKASTAROA IVAP-HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN MENDEKO LHIEE-LURRALDE ETA HIRI IKASKETETARAKO EUSKAL ESKOLAK ANTOLATU DU
OINARRIAK

En Vitoria-Gasteiz, a 4 de junio de 2019.

La Directora del IVAP.
Firmado en ausencia de la Directora del IVAP (artículo 8.2.f) del Decreto 200/2012; y artículo 13 de la Ley 40/2015).

El Secretario General del Instituto Vasco de Administración Pública,

FULGENCIO ALEDO AMORÓS.

ANEXO I a la DE La RESOLUCIÓN POR LA QUE SE CONVOCAN LAS BASES COMUNES PARA LAS CINCO BECAS DESTINADAS A SUFRAGAR LOS GASTOS DE CINCO MATRÍCULAS PARA REALIZAR EL «XLV (45) CURSO DE URBANISMO Y ESTUDIOS TERRITORIALES (2019-2020)» ORGANIZADO POR LA ESCUELA VASCA DE ESTUDIOS TERRITORIALES Y URBANOS (EVETU), DEPENDIENTE DEL INSTITUTO VASCO DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA (IVAP)
BASES

Lehenengoa.– Xedea.

Primera.– Objeto.

Deialdi honen helburua da oinarri komun arautzaileak ezartzea, bost lagunen matrikulak ordaintzeko bost beka norgehiagoka-araubidean esleitzeko, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) Ikastaroa (2019-2020)» egiteko. IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu du aipatutako ikastaroa.

La presente convocatoria tiene por objeto establecer las bases reguladoras comunes de la adjudicación, en régimen de concurrencia competitiva, de cinco becas destinadas a sufragar los gastos de cinco matrículas del «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)», organizado por la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU).

Bi matrikula-beka mota ezartzen dira:

Se establecen dos tipos de beca de matrícula:

A mota: 3 matrikula-beka baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak II. eranskinean ezartzen dira.

Tipo A: 3 becas de matrícula para alumnado con recursos económicos reducidos que cumplan los requisitos establecidos en la convocatoria. Las bases específicas se establecen en el Anexo II.

B mota: 2 matrikula-beka historial akademiko bikaina duten ikasleentzat. Ikasle hauek deialdian ezarritako betekizunak bete behar dituzte betiere. Berariazko oinarriak III. eranskinean ezartzen dira.

Tipo B: 2 becas de matrícula para alumnos/as con excelente historial académico y que cumplan los requisitos establecidos en la convocatoria. Las bases específicas se establecen en el Anexo III.

Eskatzaileek matrikula-beka horietako edozein eskatu ahal izango dute; edo biak eskatu ahal izango dituzte, bi baldintzak betetzen badituzte, betekizun akademikoaren eta muga ekonomikoarena.

Las personas solicitantes, que cumplan los requisitos académicos y de umbral económico, podrán presentar su candidatura a cualquiera de los tipos de becas de matrículas o a ambos.

Bigarrena.– Baliabide ekonomikoak eta bekaren zenbatekoa.

Segunda.– Recursos económicos y cuantía de la beca.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ildo horretan 2018rako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz, 2019rako luzatu dena, 13.900,00 euro bideratuko dira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroko (2019-2020)» matrikula ordaintzeko iragarritako bost dirulaguntzak finantzatzeko. Matrikula ordaintzeko bost beketako bakoitzaren zenbatekoa 2.780,00 eurokoa da.

Atendiendo a los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al respecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, prorrogados para el 2019, a la financiación de las cinco becas convocadas para abonar la matrícula del «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)», se destina la dotación económica de 13.900,00 euros. La cuantía individualizada es de 2.780,00 euros para cada una de las cinco becas de matrícula.

Motaren bateko bekaren bat hutsik geratuz gero, betekizunak betetzen ez dituen eskaerarik ez dagoelako, beste motako beka gisa esleituko da, horretarako betekizunak betetzen dituzten eskaerarik egonez gero.

En caso de quedar desierta la adjudicación de alguna de las becas de uno de los dos tipos por no haber solicitudes que cumplan los requisitos establecidos, estás serán adjudicadas como becas del otro tipo, siempre que haya solicitudes que cumplan los requisitos exigidos para ello.

Hirugarrena.– Dirulaguntzaren kudeaketa.

Tercera.– Gestión de la subvención.

Deialdi honetako laguntzen esleipena eta jarraipena IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak kudeatuko ditu.

La adjudicación y seguimiento de las ayudas a que se refiere esta convocatoria se gestionará por la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanismo (EVETU) del Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP).

Laugarrena.– Baldintzak.

Cuarta.– Requisitos.

Bost matrikula-beken deialdian parte hartzeko, dela A motakoan, dela B motakoan, eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte, mota bakoitzerako ezartzen diren baldintza espezifikoez gainera:

Para concurrir a la presente convocatoria de cinco becas de matrícula, tanto del Tipo A como del Tipo B, las personas solicitantes deberán cumplir los siguientes requisitos y además los que se determinen específicamente para cada uno de los tipos:

a) «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV (45) Ikastaroan (2019-2020)» matrikulatzeko eskaera egin behar dute.

a) Deberán haber solicitado la matriculación en el «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)».

b) Goi-mailako unibertsitate-titulu ofiziala eduki beharko dute, edo Hirigintzaren diziplinartekotasunari lotutako titulazioren bati lotutako unibertsitate-graduren bat.

b) Poseer título universitario oficial de carácter superior, o grado universitario vinculado con titulaciones que estén relacionadas con el carácter multidisciplinar del Urbanismo.

c) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, 2018ko abenduaren 31tik, gutxienez.

c) Deberán tener vecindad administrativa en la Comunidad Autónoma del País Vasco, desde, al menos, el 31 de diciembre de 2018.

Bosgarrena.– Baztertzeko kausak.

Quinta.– Causas de exclusión.

Honako hauek ezin izango dituzte deialdi honetan aurreikusitako matrikula-bekak eskatu:

Quedan excluidos de la posibilidad de solicitar las becas de matrícula previstas en la presente convocatoria:

a) Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edo zehapen penalen bat duten pertsona fisikoek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sartutako debekuak eta zehapenak ere barruan daudela.

a) Quienes se encuentren incursos en prohibición al efecto, o en sanción administrativa o penal que conlleve la imposibilidad de obtención de subvención o ayuda pública, incluida la introducida por la Ley 4/2005 de 18 de febrero de 2005, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

b) Deialdi honekin bateragarri ez den bekaren edo laguntzaren bat jaso dutenek.

b) Quienes hayan percibido beca o ayuda incompatible con la presente convocatoria.

c) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak adierazitako beste edozein kausa aplika dakiekeen pertsonek.

c) Las personas en quienes concurra cualquier otra de las causas señaladas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Seigarrena.– Onuradunen betebeharrak.

Sexta.– Obligaciones de los beneficiarios y las beneficiarias.

Beken onuradunek jatorrizko xederako erabili beharko dute beka; hau da, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLV. (45) (2019-2020)» ikastaroko sei moduluak gainditzeko.

Las personas adjudicatarias de estas becas están obligadas a destinar la beca a la finalidad para la que se concede, entendiéndose por tal la superación de los seis módulos del «XLV (45) Curso de Urbanismo y Estudios Territoriales (2019-2020)».

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak ezartzen duenaren arabera, beka hauek jasotzen dituztenek honako betebehar hauek ere izango dituzte:

Asimismo, de conformidad con el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, serán también obligaciones de las personas beneficiarias de estas becas, las siguientes:

a) Dirulaguntza emateko oinarritzat hartzen den egoeran egotea.

a) Encontrarse en la situación que fundamente la concesión de la subvención.

b) Laguntza eman dien entitateari justifikatzea baldintzak eta betebeharrak betetzen dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

b) Justificar ante la entidad concedente el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad que determina la concesión o disfrute de la ayuda.

c) Laguntza eman dien entitatearen egiaztatze-jarduketei men egitea. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura jasotako laguntzak eta dirulaguntzak direla-eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egin beharreko kontrol-jarduerei eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren arautegi espezifikoan ezarritako jarduerei men egitea.

c) El sometimiento a las actuaciones de comprobación, a efectuar por la entidad concedente, y a las de control que corresponden a la Oficina de Control Económico en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

d) Dirulaguntza eman dien entitateari komunikatzea beste administrazio, erakunde publiko edo erakunde pribaturen batek xede bera duten dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak emanez gero.

d) Comunicar a la entidad concedente la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera Administraciones o entes, tanto públicos como privados.

e) Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektiboa edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea laguntza eman dien entitateari.

e) Comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

Zazpigarrena.– Eskatzailearen bizikidetza- edo familia-unitate mota.

Séptima.– Tipo de unidad convivencial/familiar a la que pertenece la persona solicitante.

Matrikula-beken deialdi honen ondorioetarako, familia- edo bizikidetza-unitatetzat joko da 2018ko abenduaren 31n eskatzailea dagoen errolda kolektiboan agertzen diren pertsona guztiek osatzen dutena. Bi bizikidetza- edo familia-unitate mota bereiziko dira: pertsona bakarrekoa edo pertsona anitzekoa. Horrenbestez:

A los efectos de esta convocatoria de becas de matrícula, se entenderá por unidad convivencial/familiar la que está formada por las personas que figuran en el padrón colectivo en el que está incluida la persona solicitante a fecha de 31 de diciembre de 2018; y se distinguirán dos tipos de unidad convivencial/familiar: la pluripersonal y la unipersonal. De tal modo que:

1.– Pertsona anitzeko bizikidetza- edo familia-unitatea izango da eskatzaileak eta honakoren batek (edo batzuek) osatzen dutena:

1.– Unidad convivencial/familiar pluripersonal es la formada por el solicitante y alguna/s de las siguientes personas:

a) Bere aurreko ahaideek eta haien bikotekideek.

a) Sus ascendientes y las parejas de estos.

b) Bere anai-arrebek eta amaren edo aitaren ondorengoek, baldin eta hogeita bost urtetik beherako ezkongabeak badira, edo nagusiagoak, baldin eta desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat badute eta eskatzailearekiko edo bere gurasoekiko menpekotasuna badute.

b) Sus hermanos/as y las personas descendientes de la madre o del padre, que sean solteras menores de veinticinco años y las de mayor edad cuando se trate de personas con discapacidad física, psíquica o sensorial que dependan del solicitante o de sus progenitores.

c) Bere ezkontideak edo izatezko bikotekideak.

c) Su cónyuge o pareja de hecho.

d) 25 urtetik beherako bere seme-alabek (edo nagusiagoek, baldin eta desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat badute eta gurasoekiko menpekotasuna badute).

d) Sus hijos y/o hijas menores de 25 años (y los de mayor edad cuando se trate de personas con discapacidad física, psíquica o sensorial que dependan de sus progenitores).

e) Eskatzailearen edo haren aurreko ahaideen erantzukizunpeko harrera-egoeraren batean dauden pertsonek, pertsona horiei aplikagarri zaizkien foru-arauen arabera.

e) Las personas que se encuentren, con respecto al solicitante o sus ascendientes, en alguna de las situaciones de acogimiento contempladas por la normativa foral que les sea de aplicación.

f) Atal honetan aipatutako ahaidetasun-harremanik egon gabe eskatzailearekin bizi den pertsonak, ezin denean egiaztatu bien artean errentamendu-harremana dagoela edo pisua partekatzen dutela helbide horretan.

f) La persona que conviva en el domicilio con la persona solicitante, sin que medie entre ellas ninguna relación de parentesco de las mencionadas en este apartado, cuando no pueda justificarse una relación de arrendamiento o de alquiler de piso compartido entre ambas, en lo que a ese domicilio se refiere.

2.– Pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitatea izango da eskatzaileak bakar-bakarrik osatzen duena, eta bizikidetza-unitate hori pertsona bakarrekoa eta ekonomikoki independentea izango da.

2.– Unidad convivencial/familiar unipersonal es la formada únicamente por el solicitante, constituyendo una unidad de convivencia unipersonal e independiente económicamente.

Eskatzailearekin jende gehiago bizi bada, eskatzailea pertsona bakarreko bizikidetza-unitate ekonomikoki independentetzat jotzeko, egiaztatu beharko da beste pertsona horiek berarekin pisua partekatzen ari direla, alokairuan. Horretarako, alokairuaren kontratuaren fotokopia, edota zinpeko deklarazio bat aurkeztu beharko da.

Cuando hubiera otras personas que conviven con la persona solicitante, para que la persona solicitante pueda ser considerada unidad de convivencia unipersonal e independiente económicamente, deberá justificar que estas personas se encuentran en la situación de alquiler de piso compartido con ella, mediante fotocopia del contrato de alquiler y/o declaración jurada.

Zortzigarrena.– Eskabideak, dokumentazioa, aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea.

Octava.– Solicitudes, documentación, plazo de presentación y subsanación.

1.– Izapidetze elektronikoa erabili behar izango da prozedura honen izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta egiteko, arau hauei jarraikiz: 21/2012 Dekretua, otsailaren 21ekoa, Administrazio Elektronikoari buruzkoa; 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa, eta 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

1.– Se deberá solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento mediante tramitación electrónica, de conformidad con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica; y el Decreto 72/2008, de 29 de abril, de creación, organización y funcionamiento de los registros de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

Eskaera honako helbide elektroniko honetan egingo da, Laguntzak eta Sariak ataletik: hhttp://www.ivap.euskadi.eus/diru_laguntzak/2019/bekak_evetu/z16-h2home/eu/

La solicitud se realizará, en el apartado «Premios y ayudas» en la sede electrónica http://www.ivap.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2019/becas_evetu/z16-h2home/es/

Eskatzaileak identifikatu beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzean erabilgarri dauden bitarteko elektronikoekin. Identifikazio-bitarteko horiek zein diren jakiteko, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan kontsultatu daiteke, «Izapideak/Identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoak» atalean.

Las personas solicitantes deberán identificarse con un medio de identificación electrónica admitido para su utilización a la fecha de presentación de la instancia, los cuales se podrán consultar en la Sede Electrónica del Gobierno Vasco, en el apartado Trámites/Medios de identificación electrónica admitidos.

Eskabidearen ondorengo izapideak, Nire karpeta atalaren bidez: https://euskadi.eus/misgestiones

Los trámites posteriores a la solicitud se realizan a través de «Mi carpeta» https://euskadi.eus/misgestiones

Eskabideak dagokion erantzukizunpeko adierazpenak izango ditu.

La solicitud contendrá las correspondientes declaraciones responsables.

2.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

2.– Documentación que debe acompañar a las solicitudes.

2.1.– Unibertsitate-titulu akademikoaren kopia edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu izanaren kopia.

2.1.– Copia del título académico universitario o del pago de las tasas correspondientes para la expedición del mismo.

2.2.– Ikasketa-espedientearen kopia, ikastaroa egiteko alegatu den unibertsitate-tituluan lortutako batez besteko nota jasotzen duena. Nota hori 1etik 10erako puntuazio bidez adieraziko da. Nolanahi ere, aurkeztutako ikasketa-espedientean ikasgaien notak ez badira puntuka agertzen, baliokidetzako taula hauen arabera aterako da batez besteko nota: ohorezko matrikula, 10 puntu; bikain, 9,00 puntu; oso ongi, 7,50 puntu; nahikoa, 5,50 puntu. Batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko ikasketa-planen arabera gai kalifikazio hutsa duten ikasgaiak edo kredituak.

2.2.– Copia del expediente académico en el que conste la nota media obtenida, referida a la titulación universitaria alegada para la realización del curso. El expediente académico deberá estar en en puntuación de 1 a 10. Ahora bien, en el caso de que el expediente académico presentado no recoja las notas en puntos de las diversas asignaturas, la nota media se calculará atendiendo a las siguientes tablas de equivalencias: Matrícula de honor, 10 puntos; Sobresaliente, 9,00 puntos; Notable, 7,50 puntos; Aprobado, 5,50 puntos. No se tendrán en cuenta, para el cálculo de la nota media, las asignaturas o créditos que, según los Planes de Estudio, solo puedan calificarse como «apto».

2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, egiaztatzen dutenak eskatzaileak administrazio-egoitza gutxienez 2018ko abenduaren 31z geroztik daukala Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean; errolda-agiri horiek, halaber, egiaztatu beharko dute eskatzailearekin bizi diren pertsona guztiak gutxienez 2018ko abenduaren 31z geroztik bizi direla etxe horretan eskatzailearekin.

2.3.– Certificado o certificados de empadronamiento, en el/los que se acredite el mantenimiento, por el solicitante, de la vecindad administrativa en algún municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco con antigüedad, al menos desde el 31 de diciembre de 2018, así como la residencia o convivencia de todas las personas que residan o convivan con el solicitante, en ese/esos domicilios el 31 de diciembre de 2018.

2.4.– Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena, 2018ko ekitaldiari dagokiona eta, baten bat errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, egoera horren erantzukizunpeko adierazpena.

2.4.– Declaración del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas-IRPF de la unidad familiar convivencial en la que se encuadra, del ejercicio 2018, en el supuesto de que alguna persona de la unidad esté exenta de presentarla, declaración responsable de esta circunstancia y certificado fiscal acreditativo.

2.5.– Deialdi honetan parte hartzeko islatutako diru-sarrerez gain bere familia- edo bizikidetza-unitatean beste sarrerarik ez dagoela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

2.5.– Declaración responsable de que, en su unidad convivencial/familiar no existen otros ingresos, que los reflejados en la solicitud para concurrir a esta convocatoria.

2.6.– Eskabidean eta aurkeztutako agirietan adierazitako datu guztiak egiazkoak direla eta deialdi honetan agertu behar den daturik ezkutatu ez dela dioen erantzukizunpeko adierazpena.

2.6.– Declaración responsable de que todos los datos consignados en la solicitud y en los documentos que aporta son ciertos y de que no se ha omitido ningún dato que debiera hacerse constar en esta convocatoria.

2.7.– Curriculum vitaea.

2.7.– Curriculum-vitae.

2.8.– Era berean, eskatzaileak pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitate independentea osatzen duela adierazten badu, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu: Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena pertsona bakarreko bizikidetza- eta familia-unitatea osatzen duela eta alokairuaren kontratua edota erantzukizunpeko adierazpena berarekin bizi diren pertsonak bere errentatzaileak direla edo berarekin pisua alokairuan partekatzen ari direla.

2.8.– Asimismo, en el supuesto de que la persona solicitante declare que constituye una unidad convivencial/familiar unipersonal e independiente, habrá de aportar también la siguiente documentación: declaración responsable en la que indique que es unidad convivencial familiar unipersonal y fotocopia del contrato de alquiler y/o declaración responsable en la que indique que las personas con las que vive son sus arrendadoras o se encuentran en la situación de alquiler de piso compartido con ella.

Eskatutako dokumentazioa pdf formatuan soilik erantsi ahal izango da.

La documentación exigida deberá adjuntarse únicamente en formato pdf.

3.– Aurkezteko epea.

3.– Plazo de presentación.

Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea egongo da, deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

El plazo de presentación de solicitudes será de 1 mes a partir del día siguiente al de la publicación de la resolución de convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Eskabideak zuzentzea.

4.– Subsanación de solicitudes.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aurkeztu beharreko eskabideak eta dokumentuek ez badituzte betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, edo haien edukia ez bada nahikoa, 10 egun balioduneko epearen barnean falta hori zuzentzeko edo eskatutako dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio eskatzaileari, eta horrela egin ezean eskabideari uko egin diola ulertuko dela adieraziko zaio, betiere Administrazioak ebazpen espresua eman eta jakinarazi ondoren.

De conformidad con lo dispuesto en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, si la solicitud y los documentos que deben aportarse no reunieran todos los requisitos establecidos en la presente convocatoria, o su contenido resultare insuficiente, se requerirá a la persona solicitante para que, en el plazo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución expresa de la Administración, que deberá ser dictada y notificada.

5.– Gainerako izapideak.

5.– Resto de trámites.

Espedienteen sarbidea, izapidetzea eta jarraipena egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean egingo ditu eskatzaileak: https://euskadi.eus/y22-home/eu

Para el acceso, tramitación y seguimiento de cada expediente, la persona solicitante deberá acceder al apartado «Mi carpeta» desde la sede electrónica https://euskadi.eus/y22-home/es

Bederatzigarrena.– Balioespen-epaimahaia.

Novena.– Tribunal de valoración.

Aurkeztutako eskabideak LHIEEko Kontseilu Errektoreak balioetsiko ditu.

La valoración de las solicitudes presentadas se realizará por el Consejo Rector de EVETU.

1.– Zereginak.

1.– Funciones.

Deialdi honen esparruan, Kontseilu Errektoreak honako funtzio hauek izango ditu:

En el marco de la presente convocatoria, el Consejo Rector tendrá como funciones:

a) Deialdi honetan parte hartzeko eskatzaile onartuen eta baztertuen zerrenda onestea.

a) Aprobar la relación de admitidos y excluidos para concurrir en la presente convocatoria.

b) Aurkeztutako eskabideak baloratzea, matrikula-beken esleipen-proposamena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari helarazteko.

b) Valorar las solicitudes presentadas, al objeto de elevar, a la Dirección del Instituto Vasco de Administración Pública, la propuesta de adjudicación de las becas de matrícula.

2.– Osaera.

2.– Composición.

Lurralde eta LHIEE Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak eratzen du balioespen-epaimahaia, berari dagokiolako eskola horren prestakuntza-beken esleipen-proposamena egitea, bat etorriz LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren eraketa, funtzionamendua eta antolaketa arautzen duen martxoaren 11ko 80/1996 Dekretuarekin.

El Tribunal de valoración está compuesto por el Consejo Rector de la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU) ya que de acuerdo con el Decreto 80/1986, de 11 de marzo sobre constitución, funcionamiento y organización de «Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskola / Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos», las funciones, respecto a la proposición para la adjudicación de becas de formación de esta Escuela corresponden a su Consejo Rector.

Gaur egun, LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak kide hauek ditu:

El Consejo Rector de la Escuela Vasca de Estudios Territoriales y Urbanos (EVETU) se encuentra compuesto, en la actualidad, por los siguientes miembros:

– Lehendakaria: Fulgencio Aledo Amorós (IVAPeko idazkari nagusia).

– Presidente: Fulgencio Aledo Amorós (Secretario General del IVAP):

– Lehendakariordea: Ignacio de la Puerta Rueda (Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratzeko zuzendaria. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).

– Vicepresidente: Ignacio de la Puerta Rueda (Director de Planificación Territorial, Urbanismo y Regeneración Urbana. Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda).

– Kidea: Jesús María Erquicia Olaciregui (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Lurraldearen Antolamendurako eta Plangintzarako Zerbitzuko arduraduna).

– Vocal: Jesús María Erquicia Olaciregui (Responsable del Servicio de Ordenación del Territorio y Planeamiento. Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda)

– Kidea: Tomás Orallo Quiroga (abokatua. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila).

– Vocal: Tomás Orallo Quiroga (Abogado. Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda).

– Kidea: Mikel Ocio Endaya (Bilboko Udaleko Hiri Plangintzarako Saileko zuzendaria).

– Vocal: Mikel Ocio Endaya. (Director del Área de Planificación Urbana del Ayuntamiento de Bilbao).

Idazkaria: Nekane Ribado Vitorica. LHIEeko koordinatzailea, prestakuntza- eta dokumentazio-kudeatzailea.

Secretaria: Nekane Ribado Vitorica. Coordinadora de EVETU, Gestora de Formación y Documentación.

3.– Funtzionamendua.

3.– Funcionamiento.

Balioespen Epaimahaiak botoen gehiengo sinple bidez hartuko ditu erabakiak. Kontseilu Errektorea kide anitzeko organoa denez gero, oinarri hauetan espresuki bildu gabeko edozein alderdi finkatzeko araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-24 artikuluek osatuko dute.

El Tribunal de valoración adoptará sus acuerdos por mayoría simple de votos. Como órgano colegiado, en lo no recogido expresamente en estas bases, su régimen será el dispuesto en los artículos 15 a 22 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Epaimahaiaren lehendakaria edo idazkaria edo eginkizun horretarako eskuordetutako pertsona ez bada Balioespen Epaimahaiko bilerara bertaratzen, bertaratutako kideek gehiengo soil bidez erabakiko dute nork izango dituen lehendakari- edo idazkari-eginkizunak, betiere bilera egiteko nahikoa quorum badago.

Si el Presidente y/o Secretario del Tribunal o persona en quien hayan delegado, no acudieran a la reunión del Tribunal de Valoración, y siempre que exista quórum suficiente para la celebración de la misma, los miembros presentes decidirán, por mayoría simple, quien habrá de cumplir, de entre ellos, las funciones de Presidente y/o Secretario.

Hamargarrena.– Beka esleitzea.

Décima.– Adjudicación de la beca.

LHIEEren Kontseilu Errektoreak, Balioespen Epaimahai eraturik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariari igorriko dio ebazpen-proposamena, non jasoko baitira, batetik, bekaren esleipendunen zerrenda, eta, bestetik, beka eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten pertsonen zerrenda, horiek ukatzeko arrazoiak zeintzuk diren adierazita. Hala badagokio, ordezko eskabideen zerrenda jasoko da ebazpenean, esleipendunen batek bekari uko egingo balio erabiltzeko.

El Consejo Rector de EVETU, constituido como Tribunal de valoración, elevará a la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública la propuesta de resolución, que contendrá, por un lado, la relación de personas adjudicatarias de la beca y, por otro lado, la relación de personas que no cumplen los requisitos exigidos para acceder a la beca, señalando cuáles son los motivos para la denegación. En su caso, la resolución contendrá la relación de personas suplentes, para el supuesto de que se produjera alguna renuncia por parte de algún adjudicatario/a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak ebazpen bidez ebatziko ditu iragarritako bekak, edo, hala badagokio, deialdia guztiz edo partzialki hutsik geratu dela deklaratuko du.

La Directora del Instituto Vasco de Administración Pública, mediante Resolución, resolverá la adjudicación de las becas convocadas, o, en su caso, declarará que la convocatoria ha quedado desierta total o parcialmente.

Bekak esleitzeko edota deialdia hutsik deklaratzeko ebazpena egun berean eman eta argitaratuko da deialdiaren Interneteko helbide elektronikoan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, sei hilabeteko epean, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

La Resolución por la que se adjudican las becas, o se declara desierta la convocatoria, se dictará y se publicará, el mismo día, en la dirección electrónica de internet de la convocatoria y en el Boletín Oficial del País Vasco, todo ello dentro de los seis meses a contar desde el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hamaikagarrena.– Matrikula-beka onartzea.

Undécima.– Aceptación de la beca de matrícula.

Beka onartzen dutela idatziz jakinarazi beharko dute esleipendunek, telematikoki, https://euskadi.eus/misgestiones egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalean, hiru egun balioduneko epearen barnean, esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta deialdiaren Interneteko helbide elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

La aceptación de la beca por las personas adjudicatarias deberá comunicarse por escrito presentado telemáticamente en el apartado «Mi carpeta» desde la sede electrónica https://euskadi.eus/misgestiones, en el plazo de tres días hábiles, contados a partir del día siguiente al de la publicación de la Resolución de adjudicación en el Boletín Oficial del País Vasco y en la dirección electrónica de internet de la convocatoria.

Hamabigarrena.– Bekari uko egitea.

Duodécima.– Renuncia a la beca.

Esleipendunak bekari uko egiten badio, idatziz jakinarazi beharko du, era telematikoan, https://euskadi.eus/misgestiones egoitza elektronikoan, «Nire karpeta» atalean, eta esleipenaren ondoriozko eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu. Uko egitea beste izapiderik gabe onartuko da. Halakoetan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzak ebatziko du, Kontseilu Errektorearen proposamena ikusita, ea beka ordezkoen zerrendan hurrengo puntuazioa duten pertsonei esleitu behar zaien.

La renuncia a la beca por parte de la persona adjudicataria deberá notificarse por escrito presentado telemáticamente en el apartado «Mi carpeta» de la sede electrónica https://euskadi.eus/misgestiones y supondrá la pérdida de todos los derechos económicos derivados de la adjudicación. La renuncia se aceptará sin más trámite. En estos supuestos, la Dirección del Instituto Vasco de Administración Pública resolverá, a propuesta del Consejo Rector, si procede, la adjudicación de la beca a las personas suplentes con orden de puntuación subsiguiente.

Hamahirugarrena.– Matrikula-beka ordaintzea.

Decimotercera.– Pago de la beca de matrícula.

Beka onartu ondoren, esleipendunek matrikula-bekaren kopuru osoaren (2.780,00) euro aurre-ordainketa bat jasoko dute, eta zenbateko horrekin ordaindu beharko dute ikastaroaren matrikularen zenbateko osoa, 2019ko abenduaren 10a baino lehen.

Tras la aceptación de la beca, las personas adjudicatarias recibirán un pago anticipado de la totalidad de la dotación de la beca de matrícula (2.780,00 euros), cuantía con la que deberán abonar el importe de la totalidad de la matrícula del curso antes del 10 de diciembre de 2019.

Hamalaugarrena.– Kobratzeko eskubidea galtzea eta beka itzultzea.

Decimocuarta.– Pérdida del derecho al cobro y reintegro de la beca.

1.– Esleipendunen batek deialdi honen seigarren oinarrian ezarritako betebeharrak urratzen baldin baditu, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariak, espedienteko interesdunari entzunaldi-izapidea eskaini ondoren, emandako beka kobratzeko eskubidea galdu dela aitortuko du, edo, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli behar direla eta aplikagarriak diren interesak eskatu behar direla adieraziko du, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53. artikuluan ezarritakoaren arabera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

1.– En caso de incumplimiento por parte de algún adjudicatario/a de las obligaciones establecidas en la base sexta de la presente convocatoria, la Directora del IVAP, previo trámite de audiencia a la persona interesada en el expediente, declarará la pérdida del derecho al cobro de la beca concedida o, en su caso, la procedencia del reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia de los intereses que resulten de aplicación, según lo establecido en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco (Texto Refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, de conformidad con la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones).

Arau orokor gisa, jasotako zenbateko osoa itzuli beharko da. Hala ere, Kontseilu Errektoreak, kasuan kasuko egoeren arabera, jasotako zenbatekoen zati bat itzultzeko proposatu ahalko du, gainditutako modulu-kopuruaren arabera eta uko egiteko arrazoiei erreparatuta.

Como regla general, se deberá proceder al reintegro de la cantidad total recibida, sin embargo, el Consejo Rector podrá proponer, en atención a las circunstancias del caso, el reintegro parcial de las cantidades percibidas en función del número de módulos superados, y las causas de la renuncia.

2.– Izapidetutako espedientearen zioz jasotako zenbatekoak itzuli behar direla ondorioztatzen bada, eta, hala badagokio, baita zenbateko horri dagozkion legezko interesak ere, ebazpen bat emango da, itzulketa hori egiteko beharrezko informazioa jasoko duena. Dirua bi hilabeteko epean itzuli beharko da, itzuli beharra adierazten duen jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita, eta, betiere, kontuan hartu beharko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bigarren tituluan ezarritakoa. Dekretu horrek, hain zuzen, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.

2.– En el caso de que del expediente instruido se derive la obligación de reintegrar las cantidades recibidas y, en su caso, los correspondientes intereses legales, se dictará una resolución que contendrá la información necesaria para que pueda realizarse el reintegro dentro del plazo de dos meses a contar desde la notificación de la declaración de la procedencia del reintegro, teniendo en cuenta lo establecido en el Título Segundo del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

3.– Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Ogasun eta Ekonomia Sailari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin ahal izateko, indarrean dauden xedapenak ezarritakoaren arabera.

3.– La falta de reintegro en período voluntario será puesta en conocimiento del Departamento de Hacienda y Economía a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

Hamabosgarrena.– Administrazio-isiltasuna.

Decimoquinta.– Silencio administrativo.

1.– Deialdi honetan araututako emakida-prozedura ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori bukatu eta ebazpenik jakinarazten ez bada, eskatzaileek ezetsitzat jo beharko dituzte beka-eskabideak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

1.– El plazo máximo para la resolución y notificación del procedimiento de concesión regulado en esta convocatoria es de seis meses, a partir del día siguiente al de la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco. Transcurrido el plazo sin haberse notificado esta, las personas solicitantes podrán entender desestimada su solicitud de beca, a los efectos establecidos en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Hamaseigarrena.– Datuak babestea.

Decimosexta.– Protección de datos.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu Babeserako Erregelamendu Orokorra) pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako legeria betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: «Hobekuntza eta prestakuntza ikastaroak». Tratamendu horren helburua da deialdi hau kudeatzea eta ebaztea.

En cumplimiento del Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos (Reglamento general de protección de datos); de la Ley Orgánica 3/2018, de 5 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales; y del resto de normativa vigente en materia de protección de datos, se informa que los datos de carácter personal serán incorporados a la actividad de tratamiento denominada «Cursos de Formación y Perfeccionamiento». La finalidad de dicho tratamiento será la gestión y resolución de la presente convocatoria.

Tratamenduaren arduraduna da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza. Datuetarako iristeko eskubidea, datuak zuzentzeko, ezabatzeko edo emateko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, tratamenduari aurka egiteko eskubidea eta emandako adostasuna errebokatzeko eskubidea, edo aplikagarria zaion araudiak arautzen dituen gainerako eskubideak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren zein Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean balia daitezke.

El responsable de este tratamiento será la Dirección del Instituto Vasco de Administración Pública, y ante ella, o ante la Delegada de Protección de Datos de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, podrán ejercitarse los derechos de acceso, rectificación, supresión, portabilidad, limitación, oposición y revocación, así como cualquier otro derecho previsto por la normativa de aplicación.

Deialdi honetako parte-hartzaileei buruzko datuak LHIEEko errektore kontseiluari jakinaraziko zaie, eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailari eta dagokion Zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkie. Datu pertsonalak ez dira lagako, lege-betebeharra existitzen ez bada, eta ez zaizkie transferituko hirugarren herrialdeei.

Los datos relativos a las personas participantes en la presente convocatoria serán comunicados al Consejo Rector de EVETU. Los datos de las personas adjudicatarias serán comunicados al Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco y a la Administración Tributaria correspondiente. No se cederán los datos a terceros, salvo obligación legal, ni se transferirán a terceros países.

Hemen kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatz guztia:

Puede consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos en:

http://www.ivap.euskadi.eus/z16-h2home/eu/contenidos/informacion/dbeo_prestakuntza/eu_def/index.shtml

http://www.ivap.euskadi.eus/z16-h2home/es/contenidos/informacion/dbeo_prestakuntza/es_def/index.shtml

II. ERANSKINA, A MOTAKO MATRIKULA-BEKAK EMATEKO OINARRIAK IRAGARTZEN DITUEN EBAZPENARENA: HIRU MATRIKULA-BEKA, BALIABIDE EKONOMIKO URRIAK IZANIK «XLV (45) Hirigintza eta Lurralde Ikasketak Ikastaroa (2019-2020)» EGIN NAHI DUTEN IKASLEENTZAT
OINARRIAK
ANEXO II DE LA RESOLUCIÓN POR LA QUE SE CONVOCAN LAS BASES PARA LA CONCESIÓN DE BECAS TIPO A: TRES BECAS DE MATRÍCULA PARA ALUMNADO CON RECURSOS ECONÓMICOS REDUCIDOS PARA REALIZAR EL «XLV (45) CURSO DE URBANISMO Y ESTUDIOS TERRITORIALES (2019-2020)»
BASES

Lehenengoa.– Betekizunak.

Primera.– Requisitos.

Baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleei hiru matrikula-beka emateko egindako deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek, I. eranskineko laugarren oinarrian ezarritako betekizunez gainera, honako hauek ere beteko beharko dituzte, bereziki:

Para concurrir a la presente convocatoria de tres becas de matrícula para alumnado con recursos económicos reducidos, las personas solicitantes deberán cumplir los siguientes requisitos, además de los establecidos en la base cuarta del Anexo I:

a) Eskatzailearen bizikidetza- edo familia-unitateak ez gainditzea gehieneko muga ekonomiko hauek: pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitatearen kasuan, 21.000 euro; pertsona anitzeko bizikidetza- edo familia-unitatearen kasuan, berriz, 69.000 euro, eranskin honen bigarren oinarrian zehaztutakoaren arabera.

a) La unidad convivencial/familiar de la que forme parte, no deberá superar el umbral máximo de 21.000 euros en la unidad convivencial/familiar unipersonal y 69.000 euros en la unidad convivencial/familiar pluripersonal, calculado según lo establecido en la base segunda de este anexo.

b) Gutxienez batezbesteko nota hau eduki behar dute matrikulaziorako eskatzen den unibertsitate-titulazioaren ikasketa-espedientean: 5,75 puntu, ikasketak Arkitektura, Ingeniaritza edo antzeko adarretan egiten dituzten ikasleek, eta 6, 75 puntu, Zientzia Juridiko, Gizarte Zientzia eta Giza Zientzietan lizentziatutako edo graduatutako gainerako ikasle guztiek.

b) Deberán tener como nota media mínima en el expediente académico correspondiente a la titulación universitaria exigida las siguiente: 5,75 puntos para alumnos/as que hayan cursado estudios correspondientes a las ramas de Arquitectura, Ingeniería o similares y 6,75 puntos para el resto de los/as licenciadas y graduadas de las ramas Jurídicas, Ciencias Sociales y Humanidades.

Bigarrena.– Eskabideak balioestea.

Segunda.– Valoración de las solicitudes.

HLIEEren Kontseilu Errektoreak balioetsiko ditu aurkeztutako eskabideak, eta, ondoren, baliabide ekonomiko urriak dituzten ikasleei zuzendutako A motako matrikula-beken esleipendunen zerrenda proposatuko du.

La valoración de las solicitudes presentadas se realizará por el Consejo Rector de EVETU que deberá proponer la adjudicación de las tres becas de matrícula del tipo A, para alumnado con escasos recursos.

Matrikula-bekak puntuazio akademiko altuena duten pertsonei esleituko zaizkie, puntuazio altuenetik baxuenera, baldin eta ezarritako muga ekonomikoa eta ezarritako gutxieneko puntuazio akademikoa betetzen baldin badituzte. Bi eskatzaileren edo gehiagoren puntuazioen artean berdinketarik badago, berdinketa hausteko, baliabide ekonomiko gutxien duenari emango zaio lehentasuna.

Estas tres becas se adjudicarán a las personas con mayor puntuación académica, en orden de mayor a menor puntuación siempre que cumplan los requisitos de cumplimiento del umbral económico establecido y de puntuación académica mínima establecida. Si se produjera un empate en las puntuaciones entre dos o más personas solicitantes, el empate se dirimirá, otorgando la preferencia a la de menor recursos económicos.

Pertsona bera izango balitz balizko onuraduna bi matrikula-beka motetan, B beka mota esleituko zaio, eta, beraz, A motakoa, puntuazioaren hurrenkeraren arabera dagokionari esleituko zaio.

Si una misma persona resultara posible adjudicataria de los dos tipos de beca de matrícula, se le otorgará la beca tipo B, adjudicándole la beca tipo A a la siguiente persona que le corresponda en base al orden de puntuación.

1.– Balioespen akademikoa.

1.– Valoración académica.

Jasotako eskabideak balioesteko, ikasketa-espedienteko batezbesteko nota hartuko da kontuan, 1etik 10erako puntuazioan jarrita. Puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuta ezarriko da eskatzaileen lehentasun-ordena, beheranzko puntuazio-hurrenkeran, baldin eta aurreikusitako baldintza ekonomikoak betetzen badituzte. Eskatutako gutxieneko puntuazio akademikora iristen ez diren eskabideak baztertu egingo dira.

A fin de valorar las solicitudes recibidas, se tendrá en cuenta la nota media del expediente académico referida en puntuación de 1 a 10. Ordenadas las puntuaciones de mayor a menor, quedará establecido el orden de prelación de las personas solicitantes, en orden decreciente de puntuación, siempre que cumplan los requisitos económicos establecidos. Las solicitudes en las que no se alcance la puntuación académica mínima requerida serán excluidas.

2.– Eskatzailearen bizikidetza- edo familia-unitatearen baliabide ekonomikoak.

2.– Recursos económicos de la unidad de convivencia/familiar de la que forme parte la persona solicitante.

Pertsona bakarreko edo pertsona anitzeko bizikidetza- edo familia-unitatearen baliabide ekonomikoak zenbatzeko, unitate horren 2018ko ekitaldi fiskaleko PFEZaren aitorpenetako zerga-oinarriaren baturak hartuko dira kontuan.

El cómputo total de recursos económicos de la unidad de convivencia/familiar, pluripersonal o unipersonal, estará formado por la suma de la base imponible de las declaraciones de IRPF de esa unidad del ejercicio fiscal 2018.

Hori guztia kontuan hartuta, deialdi honen xede diren beka baten esleipendun izan ahal izateko gehieneko muga ezarriko da bizikidetza- edo familia-unitate bakoitzerako, honela:

De acuerdo con todo ello, el umbral máximo para poder ser declarado adjudicatario/a de una de las becas objeto de esta convocatoria, quedará determinado para cada unidad de convivencia/familiar, tal como a continuación se indica:

– Pertsona bakarreko bizikidetza- edo familia-unitatea: 21.000 euro, gehienez.

– Unidad de convivencia/familiar unipersonal: 21.000 euros máximo.

– Pertsona anitzeko bizikidetza- edo familia-unitatea: 21.000 euro unitatea osatzen duen lehen helduagatik, gehi beste 16.000 euro familia-unitatea osatzen duten 14 urtetik gorako pertsona bakoitzeko, unitateko lehen heldutzat jo den pertsonaz gain. Halaber, beste 10.000 euro ezarriko dira familia-unitatea osatzen duten 14 urtetik beherako pertsona bakoitzeko. Edonola ere, gehieneko muga ezin izango da 69.000 eurotik gorakoa izan.

– Unidad de convivencia/familiar pluripersonal: 21.000 euros por el primer adulto que integra la unidad, más 16.000 euros, por cada persona mayor de 14 años que integre la unidad familiar y más 10.000 euros por cada persona menor de 14 años que integre la unidad familiar. El umbral máximo, en todo caso, no podrá ser superior a los 69.000 euros.

III. ERANSKINA, B MOTAKO MATRIKULA-BEKAK EMATEKO OINARRIAK IRAGARTZEN DITUEN EBAZPENARENA: BI MATRIKULA-BEKA, ERRENDIMENDU AKADEMIKO ALTUA IZANIK «XLV (45) Hirigintza eta Lurralde Ikasketak Ikastaroa (2019-2020)» EGIN NAHI DUTEN IKASLEENTZAT
OINARRIAK
ANEXO III DE LA RESOLUCIÓN POR LA QUE SE CONVOCAN LAS BASES PARA LA CONCESIÓN DE LAS BECAS DE TIPO B: DOS BECAS DE MATRÍCULA PARA ALUMNADO CON EXCELENTE RENDIMIENTO ACADÉMICO PARA PARA REALIZAR EL «XLV (45) CURSO DE URBANISMO Y ESTUDIOS TERRITORIALES (2019-2020)»
BASES

Lehenengoa.– Betekizunak.

Primera.– Requisitos.

B motako bi matrikula-beka ezartzen dira, hau da, beren titulazio unibertsitarioa lortzeko egindako ikasketetan bikaintasun akademikoa lortzen duten errendimendu altuko ikasleentzat. Beka bat Arkitektura, Ingeniaritza edo antzeko adarretako titulazioan 7 puntu edo gehiago duen batentzat izango da, eta bestea Zientzia Juridiko, Gizarte Zientzia eta Giza Zientzia adarretako titulazioan 8 puntu edo gehiago duen beste batentzat izango da. Adar batekoa hutsik geratuz gero betekizunak betetzen ez dituen eskaerarik ez dagoelako, beste adarrean esleituko da, horretarako betekizunak betetzen dituzten eskaerarik egonez gero.

Se establecen dos becas de matrícula tipo B, es decir de excelencia académica para alumnado con alto rendimiento académico durante la realización de los estudios para obtener su titulación universitaria. Una beca será destinada a titulaciones de la rama de Arquitectura, Ingeniería o similares con 7 puntos o más y otra para licenciadas/os o graduadas/os de las ramas Jurídicas, Ciencias Sociales y Humanidades y similares con 8 puntos o más. En caso de no adjudicarse una de ellas por no haber solicitudes que cumplan los requisitos, y en la otra rama se queden solicitantes que cumplan requisitos sin obtener beca, esta pasara a adjudicarse en la otra rama.

Bi matrikula-beka emateko egindako deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek, I. eranskineko laugarren oinarrian ezarritako betekizunez gainera, honako hauek ere beteko beharko dituzte:

Para concurrir a la presente convocatoria de dos becas de matrícula, las personas solicitantes deberán cumplir los requisitos establecidos de la base cuarta del Anexo I, y además los siguientes requisitos:

a) Eskatzailearen baliabide ekonomikoak ezingo du gainditu 21.000 euroko muga, eranskin honen bigarren oinarrian zehaztutakoaren arabera.

a) Las rentas de la persona solicitante no deberán superar el umbral de 21.000 euros, calculado según lo establecido en la base segunda de este anexo.

b) Exijitutako titulazio unibertsitarioaren espediente akademikoaren batezbesteko notan 7 puntu edo gehiago lortu beharko dituzte beren ikasketak Arkitekturan, Ingeniaritzan edo antzekoetan egiten dituzten ikasleek; Zientzia Juridiko, Gizarte Zientzia eta Giza Zientzietan eta antzekoetan lizentziatutako edo graduatutako gainerako ikasleek, berriz, 8 puntu.

b) Deberán tener como nota media mínima en el expediente académico correspondiente a la titulación universitaria exigida al menos 7 puntos o más las alumnas y alumnos que hayan cursado estudios correspondientes a las ramas de Arquitectura, Ingeniería o similares y 8 puntos o más las licenciadas/os o graduadas/os de las ramas Jurídicas, Ciencias Sociales y Humanidades y similares.

Bigarrena.– Eskabideak balioestea.

Segunda.– Valoración de las solicitudes.

HLIEEren Kontseilu Errektoreak balioetsiko ditu aurkeztutako eskabideak, eta, ondoren, errendimendu altuko ikasleei zuzendutako B motako matrikula-beken esleipendunen zerrenda proposatuko du, II eranskinaren bigaren oinarriaren hirugarren parrafoan ezarritakoa eragotzi gabe.

La valoración de las solicitudes presentadas se realizará por el Consejo Rector de EVETU que deberá proponer la adjudicación de las dos becas de matrícula del tipo B, para alumnado con alto rendimiento académico, sin perjuicio de lo establecido en el tercer párrafo de la segunda base del Anexo II.

Bi matrikula-bekak puntuazio akademiko altuena duten pertsonei esleituko zaizkie, puntuazio altuenetik baxuenera, baldin eta ezarritako muga ekonomikoa eta ezarritako gutxieneko puntuazio akademikoa betetzen baldin badituzte.

Estas dos becas se adjudicarán a las personas con mayor puntuación académica, en orden de mayor a menor puntuación siempre que cumplan los requisitos de cumplimiento del umbral económico establecido y de puntuación académica mínima establecida.

1.– Balioespen akademikoa.

1.– Valoración académica.

Jasotako eskabideak balioesteko, ikasketa-espedienteko batezbesteko nota hartuko da kontuan, 1etik 10era arteko puntuazioan.

A fin de valorar las solicitudes recibidas, se tendrá en cuenta la nota media del expediente académico referida en puntuación de 1 a 10.

Puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuta ezarriko da eskatzaileen lehentasun-ordena, beheranzko puntuazio-hurrenkeran, baldin eta aurreikusitako baldintza ekonomikoak betetzen badituzte. Eskatutako gutxieneko puntuazio akademikora iristen ez diren eskabideak baztertu egingo dira.

Ordenadas las puntuaciones de mayor a menor, quedará establecido el orden de prelación de las personas solicitantes, en orden decreciente de puntuación, siempre que cumplan los requisitos económicos establecidos. Las solicitudes en las que no se alcance la puntuación académica mínima requerida serán excluidas.

2.– Baliabide ekonomikoak.

2.– Recursos económicos.

Eskatzailearen baliabide ekonomikoak zenbatzeko, pertsona horren 2018ko ekitaldi fiskaleko PFEZaren aitorpenetako zerga-oinarria hartuko da kontuan.

El cómputo total de las rentas de la persona solicitante estará determinado por la base imponible de las declaraciones de IRPF del ejercicio fiscal 2018.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común