Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

93. zk., 2019ko maiatzaren 20a, astelehena

N.º 93, lunes 20 de mayo de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
2359
2359

6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.

LEY 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

Eusko Legebiltzarrak 6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 6/2019, de 9 de mayo, de Patrimonio Cultural Vasco.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
I
I

Zentzurik zabalenean, kultura-ondarea da iraganetik gizarteak jaso dituen ondasunen multzoa, zeinean gizarte horrek kontserbatzea eta transmititzea merezi duten balioak aitortzen dituen. Kultura-balioak aldakorrak direnez, ondarearen kontzeptua bera etengabe eraikiz doa, eta hura osatzen duten elementuak ere mudakorrak dira eta ekarpen berriak hartzeko irekita daude.

En su sentido más amplio, el patrimonio cultural es el conjunto de bienes heredados del pasado en los que cada sociedad reconoce unos valores dignos de ser conservados y transmitidos. Al ser los valores culturales cambiantes, el concepto mismo de patrimonio se encuentra en permanente construcción y los elementos que lo configuran forman un conjunto susceptible de modificación y abierto a nuevas incorporaciones.

Nazioarteko araudiak ere aldaketak onartzeko gaitasun hori erakusten du. Munduko Kultura eta Natura Ondarea Babesteko Hitzarmenak (1972) artean kultura-ondarea ondasun ukigarrietara mugatzen zuen, ondasun horiek monumentuak izan, multzoak edo tokiak izan; Kultura Tradizionala eta Herritarra babesteko Gomendioak (1989), aldiz, ateak ireki zizkion ondare ukiezinari, eta ikuspegi hori indartu zuen Kultura Ondare Materiagabea Babesteko Hitzarmenak (2003). Nazioarteko beste agiri batzuek ohiko babes-eremuak zabaldu eta dibertsifikatu zituzten; esate baterako, XX. mendeko Ondare Arkitektonikoa Babesteko Gomendioak (1991), Paisaiaren Europako Hitzarmenak (2000), Urpeko Kultura Ondarea Babesteko Hitzarmenak (2001) edo Industria Ondareari buruzko Nizhny Tagil-eko Gutunak (2003). Horiek guztiek kultura-ondarearen kontzeptu berri bat ondu dute; alegia, eraketa ukigarriak ez ezik (objektuak, eraikinak edo paisaiaren adierazpen materialak), giza sorkuntzaren emaitza diren bestelako adierazpen ukiezinak ere hartuko dituen kontzeptua. Babes-eremuen ikuspegi zabalago hau indartzera etorri da, gainera, ondarearen bi dimentsio onartzen duen ikuspegi berria, hau da, ondarea memoria moduan ulertzea, baina baita baliabide garrantzitsu moduan ere, zeinak eragin handia baitauka jarduera ekonomikoan eta turismoan, bai eta garapen-politikak aurrera eramateko lagungarri gisa ere.

La propia normativa internacional constituye un reflejo de esta adaptación a los cambios. La Convención para la Protección del Patrimonio Mundial Cultural y Natural (1972) identificaba todavía el patrimonio cultural con los bienes tangibles, bien fueran monumentos, conjuntos o lugares; la Recomendación sobre la Salvaguarda de la Cultura Tradicional y Popular (1989) abrió las puertas al patrimonio intangible, que será reforzado con la Convención para la Salvaguardia del Patrimonio Cultural Inmaterial (2003). Otros documentos internacionales como la Recomendación sobre la Protección del Patrimonio del Siglo XX (1991), el Convenio Europeo del Paisaje (2000), la Convención sobre el Patrimonio Cultural Subacuático (2001) o la Carta de Nizhny Tagil sobre el Patrimonio Industrial (2003), entre otros, ampliaron y diversificaron los ámbitos de tutela tradicionales. Entre todos ellos han ido acuñando un nuevo concepto de patrimonio cultural que se manifiesta no sólo a través de formas tangibles como objetos, construcciones o manifestaciones materiales del paisaje, sino que atiende también a otras expresiones intangibles de la creatividad humana. Esta ampliación de los ámbitos de tutela se ha enriquecido, además, con la nueva percepción de una herencia bidimensional que, siendo memoria, es también importante recurso, dado su impacto en la actividad económica y el turismo y su factor coadyuvante en las políticas de desarrollo.

Euskal Autonomia Erkidegoa (aurrerantzean, EAE) aitzindarietako bat izan zen kultura-ondarea babestu, aberastu, hedatu eta sustatzeko lana bermatzen duen ordenamendu juridikoa sortzen, eta horren froga da Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea. Lehenengo arau autonomikoa izan zen kulturala kalifikatzailea erabiltzen ondareaz aritzeko, eta lehenengoa, baita ere, ondasun immaterialak zuzenean aitortzen. Igaro den denborak, alabaina, euskal kultura-ondareari buruzko lege berri bat idaztea eskatzen du, azken urteotan kultura-ondarearen kontzeptualizazioan gertatu den bilakaera ordenamendu juridikoan txertatzeko, zeren ondare horren azterketa- eta jardun-eremua nabarmen zabaldu baita.

La Comunidad Autónoma del País Vasco (en adelante, CAPV) fue una de las pioneras en la creación de un ordenamiento jurídico que garantizase la defensa, enriquecimiento, difusión y fomento de su patrimonio cultural, con la aprobación de la Ley 7/1990, de 3 de julio, del Patrimonio Cultural Vasco. Fue la primera norma autonómica en utilizar el calificativo cultural para referirse a su patrimonio y la primera también en reconocer de forma directa a los bienes inmateriales. El tiempo transcurrido, sin embargo, aconseja la redacción de una nueva ley de patrimonio cultural vasco que responda a la necesidad de incorporar al ordenamiento jurídico la evolución conceptual que el patrimonio cultural ha experimentado en los últimos años, en los que se ha ampliado considerablemente su campo de análisis y de actuación.

Horrenbestez, lege berri honen helburu nagusia kultura-ondarearen kudeaketa integrala bermatzea da, hau da, alde batetik, ondarea identifikatu, dokumentatu, ikertu, kontserbatu eta babestuko duen kudeaketa, baina horrekin batera haren transmisioa, sustapena eta balio-nabarmentzea bermatzeko konpromisoa agerian utziko duena. Hori guztia ondarea babesteko eta sustatzeko eredu eraginkorrago baten bidez, oraingo eta etorkizuneko belaunaldienganako transmisioa eta gozamena segurtatuz. Horretaz gainera, liburutegi, artxibo eta museoen sistemetan gure ordenamendu juridikoan egon diren aldaketetara egokituta dago; arlo horiek lege honen ezarpen-eremutik kanpo gelditzen dira, lege-araudi berezkoa jaso baitute.

De acuerdo con ello, el objetivo principal de esta nueva ley va encaminado a garantizar la gestión integral del patrimonio cultural, una gestión que contemple su identificación, documentación, investigación, conservación y protección, pero que haga también explícito el compromiso con su transmisión, fomento y puesta en valor. Todo ello, a través de un modelo más eficiente de protección y fomento de dicho patrimonio, garantizando su transmisión, conocimiento y disfrute a las generaciones presentes y futuras. Además, se adecua a los cambios operados en nuestro ordenamiento jurídico en relación con el sistema de bibliotecas, de archivos y de museos, que quedan fuera del ámbito de aplicación de la presente ley, remitiéndose a su regulación específica.

Kultura Ondare Immaterialaren Babeserako 2015eko maiatzaren 26ko 10/2015 Legea promulgatu ondoren, lege berri honek aitortzen du, halaber, 2003ko Kultura Ondare Immateriala Babesteko Hitzarmenak nazioarteko araudian izan duen eragin erabakigarria, zeren, bertan esaten denez, kultura-ondare immateriala –belaunaldiz belaunaldi helarazia eta komunitateek ingurunearekin eta historiarekin elkar eraginez etengabe berritua– identitate eta jarraidura sentipen bat ematen baitie komunitateei, eta kultura-aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzeko laguntza ematen baitu.

Tras la promulgación de la Ley 10/2015, de 26 de mayo, para la Salvaguarda del Patrimonio Cultural Inmaterial, esta nueva ley reconoce también la influencia decisiva que ha tenido en la normativa internacional la Convención para la Salvaguarda del Patrimonio Cultural Inmaterial de 2003, cuando señala que el patrimonio cultural inmaterial –transmitido de manera intergeneracional y recreado constantemente por las comunidades en interacción con su entorno y su historia– infunde a éstas un sentimiento de identidad y continuidad, y contribuye a promover el respeto por la diversidad cultural y la creatividad humana.

Hori guztia aintzat hartuta, arau honek euskal kultura-ondarearen barruan sartzen ditu gure erkidegoaren kultura-herentzia osatzen duten adierazpide esanguratsu guztiak: batetik, errealitate materialen bitartez gauzatzen direnak (higiezinak edo higigarriak), eta, bestetik, errealitate immaterialen bitartez gauzatzen direnak (adibidez, tradizioak eta ahozko adierazpideak, ikuskizun-arteak, errituak eta jai-ekitaldiak, naturari eta unibertsoari buruzko jakintza eta praktikak eta eskulangintza-teknika tradizionalak, euskal nortasuna era dinamikoan osatzen doazenak eta testigantza ematen dutenak egungo banaketa administratiboa gainditzen duen kolektibotasun nazional baten ibilbide historikoari buruz. Lege honek kasu egiten dio errealitate horri seigarren artikuluaren eta bosgarren xedapen gehigarriaren bidez.

Teniendo en cuenta todo ello, este texto normativo incluye dentro del patrimonio cultural vasco a todas aquellas expresiones significativas que configuran la herencia cultural de nuestra comunidad y que se manifiestan a través de realidades materiales, inmuebles o muebles, y de realidades inmateriales como tradiciones y expresiones orales, artes del espectáculo, usos sociales, rituales y actos festivos, conocimientos y usos relacionados con la naturaleza y el universo, y técnicas artesanales tradicionales que van configurando de una manera dinámica la identidad vasca y que dan testimonio de la trayectoria histórica de una colectividad nacional que supera la actual división administrativa. La actual ley atiende a dicha realidad a través del artículo sexto y de la disposición adicional quinta.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartzeak eta garatzeak ekarri dute kultura-ondarea, lege honetako xedea, euskarri digitalean katalogatua, dokumentatua eta zabaldua izatea, ondare bibliografiko, dokumental eta museistikoarekin gertatzen den bezala, izaera orokorreko beste xedapen batzuek arautzen baitituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.

Con la irrupción y desarrollo de las nuevas tecnologías de la información y de la comunicación, el patrimonio cultural objeto de esta ley está siendo catalogado, documentado y difundido en soporte digital, al igual que el patrimonio bibliográfico, documental y museístico, que es regulado en la Comunidad Autónoma del País Vasco a través de otras disposiciones de carácter general.

Ondare digitalak, objektu analogiko batetik birtualizatuak edo objektu digital gisa sortuak, mundu fisikoaren banaketa tradizionalak gainditzen ditu eta espazio kultural digital berri batera bildu ohi da, interkonexioak dituena artxiboak gordetzeko tresnak konpartitzeko, datuak erabiltzeko eta zabaltzeko. Era horretara aukera ematen digu kultura-edukia eskuragarriago jartzeko eta baita berrerabiltzeko ere, baldin eta bateragarria bada jabego intelektualaren eskubideekin eta izaera pertsonaleko datuak babestearekin.

Este patrimonio digital, virtualizado a partir de un objeto analógico o nacido como objeto digital, supera las divisiones tradicionales del mundo físico y tiende a confluir en un nuevo espacio cultural digital interconectado en el que se comparten herramientas de preservación de archivos, tratamiento de datos y difusión, ofreciendo la oportunidad de hacer más accesible el contenido cultural e incluso de posibilitar su reutilización, siempre que sea compatible con los derechos de propiedad intelectual y con la protección de datos de carácter personal.

II
II

Lege-ekimen honen oinarri dira Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 10. artikuluan, 17. eta 19. zenbakietan, EAEri emandako kultura-arloko eskumenak. Hain zuzen, 17. zenbakian xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du kultura-arloan. Bestalde, lehen aipatutako 10. artikuluaren 19. zenbakiak erkidego honi ematen dio ondare historiko, artistiko, monumental, arkeologiko eta zientifikoaren gaineko eskumen esklusiboa, eta EAEk bere gain hartzen du Estatuak ondare hori esportazioaren eta espoliazioaren aurka babesteko ezarritako arauak eta betebeharrak betetzea.

La iniciativa legal tiene su encaje en el marco de las competencias que el Estatuto de Autonomía del País Vasco otorga, en materia de cultura, a la CAPV en el artículo 10, en sus apartados 17 y 19. De conformidad con lo dispuesto en el apartado 17, la CAPV ostenta la competencia exclusiva en materia de cultura. Por su parte, el apartado 19 del previamente reseñado artículo 10 reconoce la competencia autonómica exclusiva en materia de patrimonio histórico, artístico, monumental, arqueológico y científico, asumiendo la CAPV el cumplimiento de las normas y obligaciones que establezca el Estado para la defensa de dicho patrimonio contra la exportación y la expoliación.

Azaroaren 25eko 27/1983 Legean (Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa) ezarritako eskumen-araubideari dagokionez, 6. artikuluak xedatzen du EAEko erakunde komunen eskumena dela Autonomia Estatutuaren arabera Erkidego honi dagozkion gai guztiei buruz legeak egitea edo lege horiek betearaztea, non eta gai horiek, estatutu horretan, aipatutako legean edo ondorengo lege batzuetan, ez zaizkien lurralde historikoetako foru-organoei aitortzen edo esleitzen. Arau horretako bigarren zenbakiak adierazten du lege-mailako arauak emateko ahalmena Eusko Legebiltzarrari bakarrik dagokiola. Lurralde Historikoen Legearen 7. artikuluak foru-erakundeei esleitzen die ondare historiko-artistikoa, monumentala eta arkeologikoa kontserbatu, hobetu, berriztatu edo, hala badagokio, induskatzeko lanetan erakunde komunetatik sortutako arauak garatu eta betetzeko eskumena. Azkenik, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak aitortzen duenez, udalerrien eskumena da udal ondare historikoa babestea, kudeatzea eta kontserbatzea.

En lo relativo al régimen competencial establecido en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, el artículo 6 dispone la competencia de las instituciones comunes de la CAPV para la legislación y la ejecución en todas aquellas materias que, correspondiendo a esta Comunidad según el Estatuto de Autonomía, no se reconozcan o atribuyan en dicho Estatuto, la citada ley u otras posteriores, a los órganos forales de los territorios históricos. El apartado segundo de dicho precepto señala que, en todo caso, la facultad de dictar normas con rango de ley corresponde en exclusiva al Parlamento Vasco. En el artículo 7 de la referida Ley de Territorios Históricos, se atribuye a las instituciones forales la competencia de desarrollo y ejecución de las normas emanadas de las instituciones comunes en materia de conservación, mejora, restauración o, en su caso, excavación del patrimonio histórico artístico monumental y arqueológico. Por último, los municipios ostentan la competencia de protección, gestión y conservación del patrimonio histórico municipal reconocida por la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi.

Euskal kultura-ondareari buruzko legeak zehazten ditu kultura-ondarearen arloan euskal administrazio publikoen hiru mailetako bakoitzari dagozkion jarduerak, eta jarduera horien koordinazioaren ardura izango duen organoa sortzen du. Eskumen-marko horretatik abiatuz, lege honek erraztu egiten du EAEren eta beste zenbait erkidegoren arteko elkarlana, alegia, EAEren kultura-ondare aberatsaren zati bat konpartitzen dutenekin, nazioen gaineko egituretan (Akitania Euskadi-Navarra Euroeskualdea, kasu) gauzatutako ahaleginen ildotik.

La ley de patrimonio cultural vasco especifica las actuaciones que en materia de patrimonio cultural corresponden a cada uno de los tres niveles de las administraciones públicas vascas y crea el órgano encargado de garantizar la coordinación de las mismas. A partir de este marco competencial, la presente ley facilita el marco de cooperación con comunidades con las que la CAPV comparte una parte de su rico acervo cultural, en línea con los esfuerzos materializados en estructuras supranacionales como la Eurorregión Aquitania Euskadi-Navarra.

III
III

Legeak hamaika titulu ditu, 91 artikulu, bost xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen. Aurren-aurrenik, gainera, legearen berritasun nabarmenenak azaltzen eta arrazoitzen dituen zioen adierazpen hau du.

La presente ley se estructura en once títulos, 91 artículos, cinco disposiciones adicionales, cinco disposiciones transitorias, una disposición derogatoria y dos disposiciones finales. Va encabezada además por la presente exposición de motivos, en la que se justifican y explican algunas de las novedades más importantes de la misma.

I. tituluak legearen xedapen orokorrak biltzen ditu, non, besteak beste, xedea eta aplikazio-eremua ezartzen diren. Gainera, euskal kultura-ondarea babesteko jardunbidean inplikatuta dauden administrazio publikoak definitzen dira, eta haien funtzioak eta eskumenak arautu. Alde horretatik, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren bidez erakunde komunek garatu behar dituzten eginkizunak zehazten dira. Halaber arautzen dira foru-erakundeek eta udalek dituzten eskumen eta eginkizunak. Horretaz gainera, bi organo berriren arautzea txertatu da: Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseilua, euskal administrazio publikoen diziplina anitzeko organo parte-hartzaile gisa, kultura-ondarearen alorra esleiturik duen euskal kultura-administrazioaren organo aholku-emaile gisa, eta Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoa, zeinak helburu nagusi baitu komunikazioa, elkarlana eta laguntza emateko betebeharra egikaritzea administrazio publikoen artean, bai eta, zeharka, kultura-administrazioaren eta inplikaturiko gainerako administrazio sektorialen artean ere.

El Título I recoge las disposiciones generales de la ley, donde, entre otros aspectos, se establece su objeto y ámbito de aplicación, definiendo las administraciones públicas implicadas en la tutela del patrimonio cultural vasco y regulando las funciones y competencias de éstas. En este sentido, se detallan las competencias y funciones que por medio del Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco corresponden a las instituciones comunes. Asimismo, se regulan las funciones y competencias de las instituciones forales y de los ayuntamientos. Se incorpora, además, la regulación de dos nuevos órganos: el Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco, como principal órgano participativo de carácter multidisciplinar de las administraciones públicas vascas, y el Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco, cuyo principal objetivo es el de hacer valer el deber de comunicación, cooperación y asistencia mutua entre administraciones públicas a nivel interadministrativo y transversalmente entre la administración cultural y el resto de administraciones sectoriales implicadas.

Ondaretzat aintzatesten da historikoki ikustezinak izan diren talde sozialen beste baliabide, jaraunspen eta jakintza batzuen multzoa, esaterako, emakumezkoena. Legean ondareari buruzko ikuspegi integratzaile bat jasotzen da, imajinario femeninoaren zentzuak eta esanahiak balio kultural gisa berreraikitzeko aukera emango duena eta balioko duena herentzia eta ekarpen femeninoa elementu bereizgarri gisa ikusarazteko eta birbaloratzeko politika publikoen jarduna errazteko.

Se reconoce como patrimonio al conjunto de recursos, herencias y saberes de grupos sociales históricamente invisibilizados, como ha sido el caso de las mujeres. En la ley se recoge un enfoque integrador del concepto de patrimonio que permita reconstruir los sentidos y los significados del imaginario femenino como valor cultural y que sirva para facilitar la acción de políticas públicas que visibilicen y revaloricen como elementos diferenciales el legado y aporte femenino.

II. eta III. tituluak kultura-ondasunak babesteko ereduari eta aitortzeko prozedurari buruzkoak dira, hurrenez hurren, eta IV. tituluak euskal kultura-ondarearen EAEko erregistroen gaineko arauketa berri bat dakar. Hiru babes-maila bereizten dira, ondasunak dituen kultura-balioen garrantziaren arabera: babes berezia duten kultura-ondasunak, babes ertaina duten kultura-ondasunak eta oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak. Halaber, babesteko hemeretzi kategoria bereizten dira, lehen zeuden hirurak izan beharrean: sei ondasun higiezinen kasuan, bi ondasun higigarrien kasuan eta hamaika ondasun immaterialei dagokienez.

Los títulos II y III se refieren al modelo de protección y al procedimiento de declaración de los bienes culturales, respectivamente, y en el Título IV se incorpora una nueva regulación sobre los registros de la CAPV del patrimonio cultural vasco. Se distinguen tres niveles de protección en función de la importancia de los valores culturales de los que sea portador el bien: bienes culturales de protección especial, bienes culturales de protección media y bienes culturales de protección básica. Se distinguen, asimismo, diecinueve categorías de protección, en vez de las tres anteriormente existentes: seis para los bienes inmuebles, dos para los bienes muebles y once para los bienes inmateriales.

Aldatu egiten dira deklarazio-espedienteak ebazteko eta jakinarazteko epeak, bai eta kultura-ondasunak babesteko prozedurazko izapideak ere; horretara, babes-espedientea hasten den unean legezko babes-araubidea berehala eta behin-behinean aplikatuko dela xedatzen da, eta, halaber, lizentziak eten egingo direla, bai babes berezia duten ondasunetan bai babes ertaina dutenetan.

Se modifican los plazos para la resolución y notificación de los expedientes de declaración, así como los trámites procedimentales para la protección de los bienes culturales, estableciendo la aplicación inmediata y provisional del régimen legal de protección y la suspensión de licencias desde la incoación del expediente de protección, tanto en los bienes culturales de protección especial como en los de protección media.

V., VI. eta VII. tituluetan hainbat neurri jasotzen dira, ondorengo agiri hauetan oinarriturik: Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilea, zeinaren bidez onartzen baita Ezgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei eta Haien Inklusio Sozialari buruzko Lege orokorraren testu bategina, Irisgarritasuna Sustatzeko 20/1997 Legeari dagokiona, eta apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

En los títulos V, VI y VII se incluyen medidas para favorecer las condiciones de accesibilidad universal inspiradas en la Convención de las Naciones Unidas sobre Derechos de las Personas con Discapacidad, el Real Decreto Legislativo 1/2013 de 29 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley General de Derechos de las Personas con Discapacidad y de su inclusión social y la Ley 20/1997 para la promoción de la Accesibilidad y el Decreto 68/2000 de 11 de abril, por el que se aprueban las normas técnicas sobre condiciones de accesibilidad y de los entornos urbanos, espacios públicos, edificaciones y sistemas de información y comunicación.

Berritasun gisa azpimarratu behar da Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroko kultura-ondasunei aplikagarriak zaizkien esku hartzeko eta kontserbatzeko irizpide komunak ezarri direla, eta proiektu tekniko espezifiko bat eta esku hartzeari buruzko txosten bat egiteko obligazioa ere bai, Krakoviako 2000ko Gutunaren ondorioz sortutako nazioarteko arau-tradizioari jarraituz. Gainera, babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasun higiezinetan eta higigarrietan baimendu daitezkeen esku-hartze moten gaineko erregulazio zehatz bat ezarri da. Ondare immaterialaren erregulazioak garrantzi handiagoa hartu du, ondare mota hori azken urteotan irabazten ari den aitorpenarekin bat. Horretarako, bi babes-tresna espezifiko berri sortu dira: Kultura Ondasun Immaterialaren EAEko Inbentarioa eta kultura-ondasun immaterialak zaintzeko planak. Bi tresnok ondare hori zaintzea eta bideragarri egitea dute helburu.

Destaca como novedad la incorporación de unos criterios comunes de intervención y conservación aplicables a los bienes culturales inscritos en el Registro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco, así como la obligación de elaborar un proyecto técnico específico junto con una memoria de intervención, todo ello de acuerdo con la tradición normativa internacional generada a raíz de la Carta de Cracovia (2000). Además, se establece una regulación pormenorizada de los diferentes tipos de intervención permitidos en bienes culturales inmuebles y muebles de protección especial y media. En el caso del patrimonio inmaterial, su regulación adquiere mayor peso e importancia, en consonancia con el reconocimiento que en los últimos años ha adquirido este tipo de patrimonio. Para ello, se crean dos nuevos instrumentos específicos de protección: el Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales y los planes de salvaguarda de bienes culturales inmateriales, ambos orientados a asegurar la salvaguarda y viabilidad de dicho patrimonio.

Bestalde, ondasun higiezinen ingurunea arautzearen garrantzia azpimarratzen da; ingurunea soilik mugatu beharko da babestutako ondasunei behar bezalako babesa bermatzeko eta haien balioa nabarmentzeko beharrezkoa denean. Ingurunearen definizio berria eta orohartzailea sartu da, haren izaera instrumentala islatzen duena, ondasuna hartzen duen paisaia-, hiri- eta arkitektura-testuinguruari eusteko. Gainera, oraingo ikuspegi eta joera berriekin bat etorrita, ikusizko kutsadura eta kutsadura akustikoa arautzen dira.

Por otra parte, se incide en la regulación del entorno de los bienes inmuebles, cuya delimitación tendrá lugar únicamente cuando sea necesaria para garantizar la debida protección y puesta en valor de los bienes protegidos. También se establece una nueva definición omnicomprensiva del concepto de entorno, reflejando su carácter instrumental con el objeto de mantener el contexto paisajístico, urbano y arquitectónico en que se integra el bien. Además, en sintonía con las nuevas tendencias y sensibilidades actuales, se regula la contaminación visual y acústica.

Halaber, VIII. titulua ere gehitu da, industria-ondareari buruzkoa zeina errotuta baitago euskal identitatean, mendeetan zehar bateragarri egin baititu paisaiarekiko eta biodibertsitatearen kontserbazioarekiko errespetuzkoak diren bizimoduak eta ekoizteko erak eta, era berean, bereziki XX. mendean, lotura karakteristiko eta berezia ezarri baitu Euskadiko industria-iraultzaren berebiziko elementuak izandako lan-modu, toki, ofizio eta eraikinekin. Iraultza horrek aldatu egin zituen euskal geografiako hiri eta herri ugaritako bizimoduak eta paisaia, eta esanahi desberdina eta bereizgarria eman zien. Fabrika, lantoki izateaz gain, bilakatu zen familien diru-sarreren iturri eta, gainera, duintasuna erreibindikatzeko, sozializatu eta elkarretaratzeko eta hurrengo belaunaldientzako etorkizun hobea eraikitzeko gune.

Se incorpora, asimismo, un Título VIII donde se recoge el patrimonio industrial, radicado en una identidad vasca que durante siglos se ha caracterizado por compatibilizar formas de vida y producción respetuosas con el paisaje y la conservación de la biodiversidad y que a su vez, especialmente a lo largo del siglo XX, se ha conformado estableciendo un vínculo característico y especial con las formas del trabajo, los lugares, los oficios y los edificios que constituyeron elementos singulares de la revolución industrial en Euskadi. La fábrica como lugar de trabajo constituyó no sólo la fuente de los ingresos de las familias sino el espacio de reivindicación de la dignidad, de la socialización y asociación y de la construcción de un futuro mejor para las siguientes generaciones.

IX. titulua oso-osorik zentratzen da ondare arkeologikoan eta paleontologikoan, jarduera arkeologiko eta paleontologikoak baimentzeko sistemaren funtsezko elementuak atxikiz, baina altxaeren azterketa estratigrafikoa erantsita. Beste berritasun batzuen artean nabarmentzekoa da, halaber, baimendutako jarduerak bertatik bertara zuzentzeko betebeharra, edo jarduera arkeologikoei buruzko txostenak gutxieneko eduki batzuk jaso behar izatea. Gainera, beren-beregi definitzen da zer den ustezko eremu arkeologikoa, kautelazko figura gisa.

El Título IX se dedica de forma específica al patrimonio arqueológico y paleontológico, manteniendo los elementos sustanciales del sistema de autorización de actividades arqueológicas y paleontológicas, entre las que se incorpora el análisis estratigráfico de los alzados. Destaca también, entre otras novedades, el deber de dirección presencial de las actividades autorizadas, o la incorporación de unos contenidos mínimos para la elaboración de las memorias de actividades arqueológicas. Se regula, asimismo, la figura cautelar de zona de presunción arqueológica, que se define de forma expresa.

X. tituluak sustapen-neurriak jasotzen ditu. Babestutako ondasunak kontserbatu eta haien balioak nabarmentzeari begira ezartzen diren obligazioak betetzen laguntzeko, laguntza ekonomikoak eta pizgarri fiskalak arautzeko beharra aurreikusten du euskal kultura-ondarearen legeak, gaur egun indarrean dagoen lege-esparruak EAEko administrazioei aitortzen dizkien eskumenen argitan. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek lan publikoetan egindako inbertsioaren ehuneko bat, gutxienez, baliatu beharko dute euskal kultura-ondarea kontserbatzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Gainera, babestutako kultura-ondasunen kontserbazioa eta haien balioa nabarmentzeko egiten diren diru-ekarpenen kontzeptuan, foru-erakundeek zergak arintzeko neurriak arautu beharra jasotzen da.

El Título X recoge las medidas de fomento. En aras de facilitar el cumplimiento de las obligaciones de conservación y puesta en valor de los bienes protegidos, la ley de patrimonio cultural vasco prevé la necesidad de regular ayudas económicas y la posibilidad de establecer incentivos fiscales, basándose en las competencias reconocidas por el actual marco legal a las administraciones vascas. En este sentido, se contempla la obligación de que el Gobierno Vasco y las diputaciones forales destinen a la conservación y puesta en valor del patrimonio cultural vasco el equivalente, como mínimo, al uno por ciento de la inversión en obra pública. Prevé, asimismo, la posibilidad de que las instituciones forales regulen medidas de desgravación fiscal por las aportaciones realizadas con destino a la conservación y puesta en valor de bienes culturales protegidos.

XI. tituluan Administrazioko arau-hausteak eta haiei dagozkien zehapenak arautzen dira. Lehenik eta behin, arau-hauste motak zerrendatzen dira –arin, larri edo oso larri gisa sailkatuta–; gero, zehapenak direla eta, azpimarratzen da kalteak konpontzeko betebeharra, ahal den guztietan, eta eragindako kalte eta galeren ordaina ematearen betebeharra, kasu orotan. Funtsezko neurria da, gizartea sentsibilizatzeko ahaleginen osagarri diren zehapenen disuasio-indar gisa.

El Título XI se destina a la regulación de las infracciones administrativas y sus correspondientes sanciones. En primer lugar, se pormenoriza un elenco de infracciones clasificadas en leves, graves y muy graves, destacando posteriormente, con respecto a las sanciones, la obligación, cuando sea posible, de la reparación de daños y, en todo caso, la indemnización de los daños y perjuicios causados. Se trata de una medida básica para reforzar el carácter disuasorio de las sanciones como complemento a los esfuerzos de sensibilización social.

Xedapen gehigarrietan, iragankorretan eta azken xedapenetan ezartzen da, besteak beste, lege honetan aurreikusitako babes-mailen eta aurretik ezarritakoen baliokidetasuna, baita aukera dagoela elkarlanerako eta kooperaziorako akordioak sustatzeko Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin kultura-ondareari buruz eta udaletako hirigintzako agirietako informazioa Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistrora eramateari buruz.

Las disposiciones adicionales transitorias y finales establecen, entre otras cuestiones, la equivalencia de los niveles de protección previstos en esta ley con los niveles de protección precedentes, la posibilidad de promover acuerdos de colaboración y cooperación con el Gobierno de Navarra y con la Mancomunidad de Iparralde en materia de patrimonio cultural y el traslado de la información de los documentos urbanísticos municipales al Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

I. TITULUA
TÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen xedea da EAEko euskal kultura-ondarearen araubide juridikoa ezartzea, beraren babesa, kontserbazioa eta balio-nabarmentzea bermatzeko, bai eta pertsona guztiek, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek, irisgarritasun unibertsaleko baldintzetan posible direnean, ondare hori ezagutu, ikertu, hedatu eta goza dezatela erraztea ere.

La presente ley tiene por objeto establecer el régimen jurídico del patrimonio cultural vasco de la CAPV, con el fin de garantizar su protección, conservación y puesta en valor, así como de posibilitar su conocimiento, investigación, difusión y disfrute por todas las personas en condiciones de accesibilidad universal siempre que las condiciones así lo permitan, tanto a la generación actual como a las generaciones futuras.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Lege honen ondorioetarako, honako ondasun hauek osatzen dute euskal kultura-ondarea: arte, historia, arkeologia, paleontologia, etnologia, antropologia, hizkuntza, zientzia, industria edo paisaia edo arkitektura aldetik, edo kulturaren beste edozein alderdiren aldetik, balioa duten Euskadiko kultura-ondasun guztiek (higiezinak direla, higigarriak edo immaterialak), aintzat hartuak izateko eta belaunaldi arteko transmisiorako interesa badute.

1.– A los efectos de esta ley, forman parte del patrimonio cultural vasco todos aquellos bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales que ostentan un valor artístico, histórico, arqueológico, paleontológico, etnológico, antropológico, lingüístico, científico, industrial, paisajístico, arquitectónico o de cualquier otra naturaleza cultural que merezcan ser considerados de interés para su reconocimiento y transmisión intergeneracional.

2.– Kulturaren arloan eskumena duen saila arduratuko da EAEra itzul daitezen bere lurraldetik kanpo dauden eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak.

2.– El departamento competente en materia de cultura velará por el retorno a la CAPV de los bienes integrantes del patrimonio cultural vasco que se hallen fuera de su territorio.

3.– Lege honen ondorioetarako, honelako aintzatespenak izango dira:

3.– A los efectos de esta ley, tienen consideración de:

a) Ondasun higiezinak, Kode Zibilaren 334. artikuluan zehaztutakoak.

a) Bienes inmuebles, los enumerados en el artículo 334 del Código Civil.

b) Kultura-ondare higigarri moduan hartzen dira, eskuratzeko modukoak izanik, aurreko kapituluan aipatu ez diren kultura-ondasunak; eta, orokorrean, puntu batetik bestera garraia daitezkeen ondasun guztiak, hori egin badaiteke haien euskarri den ondasun higiezinari kalterik egin gabe.

b) Patrimonio cultural mueble, aquellos bienes culturales susceptibles de apropiación no comprendidos en el capítulo anterior, y en general todos los que se pueden transportar de un punto a otro sin menoscabo de la cosa inmueble a que estuvieren unidos.

c) Kultura-ondare immateriala deitzen da komunitateek, taldeek eta, hala badagokio, pertsonek onartzen dituzten praktikak, esamoldeak eta ezagutzak eta jakitateak, bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak ere, beren kultura-ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen die identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena.

c) Patrimonio cultural inmaterial, las expresiones o conocimientos, junto con los instrumentos, objetos y espacios culturales que les son inherentes, que las comunidades, los grupos y, en su caso, las personas reconozcan como parte integrante de su patrimonio cultural. Este patrimonio cultural inmaterial, que se transmite de generación en generación, es recreado constantemente por las comunidades y grupos en función de su entorno, su interacción con la naturaleza y su historia. Les infunde un sentimiento de identidad y continuidad y contribuye a promover el respeto de la diversidad cultura y la creatividad humana.

Ondorio horietarako, kontuan izan beharko da 56.2 artikuluan ondare immaterialaz araututakoa.

A estos efectos, habrá que considerar lo regulado en el artículo 56.2 sobre patrimonio inmaterial.

4.– Kultura-ondasun higiezinak, higigarriak eta immaterialak lotuta egon daitezke elkarrekin. Lotura hori dagoela jotzen da baldin eta ondasunen banaketak haien kultura-balioa gutxitzea badakar.

4.– Los bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales pueden estar vinculados entre sí. Se considera que existe vinculación entre bienes culturales cuando la separación de los mismos conlleva la devaluación de su valor cultural.

3. artikulua.– Eskumen-eremua.

Artículo 3.– Ámbito competencial.

1.– Hona hemen zein diren administrazio eskudunak lege honen ondorioetarako:

1.– Son competentes, a los efectos de la presente ley:

a) Eusko Jaurlaritza.

a) El Gobierno Vasco.

b) Foru-erakundeak.

b) Las instituciones forales.

c) Udalak.

c) Los ayuntamientos.

2.– Hauek dira Eusko Jaurlaritzaren eginkizunak:

2.– Corresponde al Gobierno Vasco:

a) Lege honen oinarrizko arau-garapena onartzea.

a) Aprobar el desarrollo normativo básico de la presente ley.

b) Euskal administrazio publikoek euskal kultura-ondarearen alorrean egiten dituzten jarduketak koordinatzea.

b) Coordinar las actuaciones de las administraciones públicas vascas en materia de patrimonio cultural vasco.

c) Kultura-ondasunak deklaratzea, lege honetan xedatutakoarekin bat.

c) Declarar los bienes culturales de acuerdo a las determinaciones establecidas en esta ley.

d) Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroa eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroa kudeatzea.

d) Gestionar el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y el Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

e) Euskal kultura-ondarearen inbentarioak egitea eta eguneratuta edukitzea, eta horretarako behar diren irizpide tekniko eta metodologikoak ezartzea.

e) Elaborar y mantener actualizados los inventarios del patrimonio cultural vasco, así como establecer los criterios técnicos y metodológicos para su elaboración.

f) Euskal kultura-ondareari eragiten dioten arau eta planen aldez aurretiko txostena egitea.

f) Realizar el informe preceptivo previo sobre las normas y planes que afecten al patrimonio cultural vasco.

g) Euskal kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko sustapen-neurri ekonomikoak bultzatzea.

g) Impulsar las medidas económicas de fomento para la puesta en valor del patrimonio cultural vasco.

h) Eroslehentasun-eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubidea egikaritzea, bai beretzat bai beste erakunde batzuentzat.

h) Ejercer el derecho de tanteo y retracto, para sí o para otras instituciones.

i) Euskal kultura-ondarearen zabalkundea egitea.

i) Divulgar el patrimonio cultural vasco.

j) Akordioak eta lankidetza-hitzarmenak sustatzea beste autonomia-erkidegoekin, Estatuaren Administrazio Orokorrarekin, Europako instituzioekin eta nazioarteko erakundeekin.

j) Promover los acuerdos y relaciones de colaboración con otras comunidades autónomas, la Administración General del Estado, las instituciones europeas y organismos internacionales.

k) Lege honetan berariaz aitortutako gainerako eskumenak.

k) Las demás competencias reconocidas explícitamente en esta ley.

Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren bitartez gauzatuko dira zenbaki honetan zerrendatutako eskumenetatik eratortzen diren administrazio-eginkizunak.

Las funciones administrativas derivadas de las competencias enumeradas en el presente apartado se realizarán a través del Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

3.– Hauek dira foru-erakundeek tokian tokiko lurraldean dituzten eginkizunak:

3.– Corresponde a las instituciones forales en sus respectivos territorios históricos:

a) Euskal kultura-ondarea kontserbatzeko, hobetzeko eta zaharberritzeko edo, hala badagokio, indusketa-lanak egiteko emandako arauak garatzea eta gauzatzea.

a) El desarrollo normativo y ejecución de la conservación, mejora, restauración o, en su caso, excavación del patrimonio cultural vasco.

b) Babestutako kultura-ondasunetan egin beharreko esku-hartzeei baimena ematea, lege honetan xedatutakoarekin bat.

b) Autorizar las intervenciones sobre bienes culturales protegidos, de acuerdo con lo establecido en la presente ley.

c) Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunetan egiten diren esku-hartzeak ikuskatzea, lege honetan xedatutakoarekin bat.

c) Inspeccionar las actuaciones realizadas en bienes integrantes del patrimonio cultural vasco, de acuerdo con lo establecido en la presente Ley.

d) Aurri-deklarazioaren espedientea ebatzi aurretiko txostena egitea.

d) Realizar el informe preceptivo previo a la resolución del expediente de declaración de ruina.

e) Euskal kultura-ondarearen kontserbazioa eta zaharberritzea sustatzeko neurri ekonomikoak bultzatzea.

e) Impulsar las medidas económicas de fomento para la conservación y restauración del patrimonio cultural vasco.

f) Euskal kultura-ondarea mantentzeko, hobetzeko eta sustatzeko pizgarri fiskalak arautzea.

f) Regular los incentivos fiscales destinados al mantenimiento, mejora y promoción del patrimonio cultural vasco.

g) Lurralde historikoan dagoen kultura-ondarearen zabalkundea egitea.

g) Divulgar el patrimonio cultural localizado en el territorio histórico.

h) Lege honetan berariaz aitortutako gainerako eskumenak.

h) Las demás competencias reconocidas expresamente en esta ley.

4.– Hauek dira udalek beren udal-eremuan garatu beharreko eginkizunak:

4.– Corresponde a los ayuntamientos en su ámbito municipal:

a) Babestu beharreko ondasunen hirigintza-katalogoak idaztea eta kudeatzea.

a) Redactar y gestionar los catálogos urbanísticos de protección.

b) Baimena ematea monumentu-multzoetan egin beharreko esku-hartzeei, lege honek horretarako bidea ematen duen kasuetan.

b) Autorizar las intervenciones sobre conjuntos monumentales, en los casos que así se prevea en la presente ley.

c) Udal-mugartean dauden kultura-ondasunen hur-hurreko aurri-egoeretan kalteak ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, lege honetan xedatutakoarekin bat.

c) Adoptar las medidas necesarias para evitar daños, en caso de ruina inminente de los bienes culturales localizados en su término municipal, de conformidad con lo establecido en la presente ley.

d) Udal-mugartean dagoen kultura-ondarea sustatzea eta haren zabalkundea egitea.

d) Fomentar y divulgar el patrimonio cultural localizado en su término municipal.

e) Lege honetan berariaz aitortutako gainerako eskumenak.

e) Las demás competencias reconocidas expresamente en esta ley.

5.– EAEko administrazio publikoek elkarrekin lan egingo dute, hertsiki, kultura-ondarea defendatzeko zereginak eta eskumenak betetzeko orduan; horretarako, elkarrekiko harremanetan komunikazioa, lankidetza eta laguntza erabatekoak izango dira.

5.– Las administraciones públicas de la CAPV colaborarán estrechamente entre sí en el ejercicio de sus funciones y competencias para la defensa del patrimonio cultural, mediante relaciones recíprocas de plena comunicación, cooperación y asistencia mutua.

4. artikulua.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseilua.

Artículo 4.– El Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseilua sortzen da, euskal administrazio publikoen kultura-ondarearen eskumena duen diziplina anitzeko organo parte-hartzaile gisa, kultura-ondarearen alorra esleiturik duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita.

1.– Se crea el Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco como órgano participativo de carácter multidisciplinar de las administraciones públicas vascas en materia de patrimonio cultural, adscrito al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

2.– Honako hauek dira Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren zeregin nagusiak:

2.– El Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco tiene las siguientes funciones principales:

a) Aholku ematea euskal administrazio publikoei kultura-ondarearen alorrean.

a) Asesorar a las administraciones públicas vascas en materia de patrimonio cultural.

b) Babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasunen deklarazio-proposamenen gaineko txostenak ematea Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, lege honen ondorioetarako, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren aktetan jasotako akordioek jarduera-prozedurak abian jartzeko baliotasuna izango dute, babes berezia eta ertaina duten kultura-ondareetan.

b) Emitir informes al Gobierno Vasco sobre las propuestas de declaración de los bienes culturales de protección especial y media. En cualquier caso, a efectos de esta ley, los acuerdos del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco recogidos en acta tendrán validez para la puesta en marcha de los procedimientos de actuación en los patrimonios culturales de protección especial y media.

c) Lege honetan agindutako txostenak egitea.

c) Elaborar los informes previos previstos en la presente ley.

3.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren osaera, antolamendua, funtzionamendua eta zereginak erregelamendu bidez ezarriko dira. EAEko erakundeetako pertsonal kualifikatuak eta kultura-ondarearen alorrean jarduten duten sektore profesionaleko teknikariek, espezialistek edo ordezkariek osatuta egongo da.

3.– La composición, organización, funcionamiento y funciones del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco se establecerán mediante reglamento. Estará integrado por personal cualificado de las instituciones de la CAPV y por personal técnico, especialista o representante de los sectores profesionales que actúan en el ámbito del patrimonio cultural.

4.– Antolaketa- eta funtzionamendu-sistema bat ezarriko da erregelamenduz, honako alderdi hauek, gutxienez, jasoko dituena:

4.– Reglamentariamente se establecerá un sistema de organización y funcionamiento que en todo caso contemplará:

a) Erabakiak hartzeko euskarri tekniko aski bat, alorrean alorreko espezialista adituen entzunaldiaz hornitua.

a) Un soporte técnico suficiente en la toma de decisiones, con la audiencia de especialistas cualificados en las distintas materias.

b) Osoko bilkuren bidez edo beren beregi sorturiko batzordeen bidez funtzionatzea.

b) Un funcionamiento en pleno o mediante comisiones que se creen al efecto.

c) Emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua, bai Osokoan bai sor litezkeen batzordeetan.

c) Una composición equilibrada de hombres y mujeres tanto en la composición del Pleno como de las comisiones que puedan crearse.

5. artikulua.– Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoa.

Artículo 5.– Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco.

1.– Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoa sortzen da, kultura-ondarearen eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita, eremu horretan euskal administrazio publikoen erakundearteko elkarlana antolatzeko.

1.– Se crea el Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco, adscrito al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural, al objeto de articular la cooperación interinstitucional entre las administraciones públicas vascas en esta materia.

2.– Honako hauek dira Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoaren zeregin nagusiak:

2.– El Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco tiene las siguientes funciones principales:

a) Euskal kultura-ondarearen babesari buruzko informazio-trukea eta elkarlana bultzatzea.

a) Favorecer el intercambio de información y la colaboración en la protección del patrimonio cultural vasco.

b) Irizpide bateratuak eta jarduketa-planak proposatzea, euskal kultura-ondarea zaintzeko, transmititzeko, bere balioa nabarmentzeko eta haren zabalkundea egiteko.

b) Proponer criterios comunes y planes de actuación para la salvaguarda, transmisión, puesta en valor y difusión del patrimonio cultural vasco.

c) Euskal kultura-ondarea sustatzeko koordinazio-neurriak proposatzea.

c) Proponer medidas de coordinación de fomento del patrimonio cultural vasco.

d) Euskal kultura-ondarea babesteko eta kudeatzeko lanean inplikaturiko beste administrazioekin lankidetza eraginkorra bultzatzea, batez ere lurralde-antolamendu eta hirigintzarekin, etxebizitzarekin, industriarekin, ingurumenarekin, turismoarekin eta hezkuntzarekin.

d) Promover una cooperación efectiva con el resto de administraciones implicadas en la tutela y gestión del patrimonio cultural vasco, con una especial incidencia en la ordenación del territorio, y urbanismo, vivienda, industria, medio ambiente, turismo y educación.

3.– Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoaren osaera, antolamendua, funtzionamendua eta zeregin osagarriak erregelamendu bidez ezarriko dira. Bertan, ordezkari-kopuru bera izango dute, alde batetik, Eusko Jaurlaritzak, eta beste aldetik, foru aldundiek eta udalek; organoaren presidentea Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburua izango da.

3.– La composición, organización, funcionamiento y funciones complementarias del Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco se establecerán por vía reglamentaria, debiendo preverse en dicha normativa una representación paritaria entre el Gobierno Vasco, por un lado, y las diputaciones forales y los ayuntamientos, por otro, y recayendo la presidencia del órgano en la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

Nolanahi ere, Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoa osatzen duten hiru erakundeetako batek eskatzen badu, biltzeko deia egin beharko da, eta urtean bi koordinazio-bilera egin beharko dira gutxienez.

En todo caso, el Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco deberá ser convocado si media solicitud de cualquiera de los tres entes institucionales que lo componen, y deberán celebrarse, como mínimo, dos reuniones de coordinación anuales.

6. artikulua.– Elkarlana eta lankidetza euskal kultura-ondarearen alorrean.

Artículo 6.– Colaboración y cooperación en materia de patrimonio cultural vasco.

1.– Eusko Jaurlaritzak lehentasunez sustatuko ditu euskal kultura-ondarearen alorrean elkarlana eta lankidetza espainiar Estatukoak diren edo ez diren erkidego eta lurraldeekin EAErekin lotura kulturalak, historikoak edo linguistikoak baldin badituzte. Horretarako, elkarlan- eta lankidetza-akordioak formalizatu ahal izango ditu, dagokion moduan, autonomia-erkidego eta lurralde horietako erakunde publiko eta pribatuekin, baita kanpoko gizataldeetan artikulaturik dagoen diasporarekin ere.

1.– El Gobierno Vasco promoverá, de manera preferente, la colaboración y cooperación en materia de patrimonio cultural vasco con las comunidades y territorios, pertenecientes o no al Estado español, que tengan vínculos históricos, lingüísticos y culturales con la CAPV. A tal fin, podrá formalizar, según proceda, acuerdos de colaboración y cooperación con las instituciones públicas y privadas de dichas comunidades y territorios, así como con la diáspora articulada en las colectividades vascas en el exterior.

2.– Halaber, Eusko Jaurlaritzak akordioak eta lankidetza-harremanak sustatuko ditu beste autonomia-erkidego batzuekin, Estatuaren Administrazio orokorrarekin, Europako instituzioekin eta nazioarteko erakundeekin.

2.– Asimismo, el Gobierno Vasco promoverá acuerdos y relaciones de colaboración con otras comunidades autónomas, la Administración General del Estado, las instituciones europeas y organismos internacionales.

7. artikulua.– Herritarren laguntza eta jardun publikoa.

Artículo 7.– Colaboración ciudadana y acción pública.

1.– Euskal kultura-ondarearen eskumena duten administrazioek herritarren parte hartzea bultzatuko dute euskal kultura-ondarea kontserbatzeko, babesteko, haren balioa nabarmentzeko, sustatzeko, erabiltzeko eta zabalkundea egiteko lanean, eta, horretarako, ondare horri buruz dagoen informazioa haien eskura jarriko dute.

1.– Las administraciones competentes en materia de patrimonio cultural vasco impulsarán la participación ciudadana en la conservación, protección, puesta en valor, fomento, utilización y difusión del patrimonio cultural vasco, facilitando el acceso a la información existente sobre el mismo.

2.– Kultura-ondasun bat suntsitu, hondatu edo galtzeko arriskua dagoela dakiten herritarrek horren berri eman beharko diote ondasuna kokatuta dagoen lurraldeko foru-aldundiari edo udalari.

2.– Las personas que tengan conocimiento de riesgos de destrucción, deterioro o pérdida de un bien cultural deberán ponerlo en conocimiento de la diputación foral o el ayuntamiento correspondiente al lugar en que se sitúa el bien.

3.– Edonork du legitimitatea kultura-ondarearen alde jarduteko, eta, beraz, egoki iritzitako egintzak bideratu ahal izango ditu, administrazio-bidean edo bide judizialean, administrazio publikoei lege honetan xedatutakoa bete dezatela exijitzeko.

3.– Cualquier persona está legitimada para actuar en defensa del patrimonio cultural, pudiendo ejercer tanto en vía administrativa como en vía judicial las acciones oportunas para exigir de las administraciones públicas el cumplimiento de lo dispuesto en esta ley.

4.– Administrazioak, Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoaren bidez, parte hartzeko mekanismoak antolatuko ditu herritarrek kultura-ondasunen babesa proposatu dezaten lege honetan dauden irizpide eta kategorien arabera.

4.– La Administración, a través del Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural Vasco, habilitará los mecanismos de participación para que la ciudadanía proponga, según los criterios y categorías existentes en la presente ley, la protección de bienes culturales.

II. TITULUA
TÍTULO II
BABES EREDUA
DEL MODELO DE PROTECCIÓN

8. artikulua.– Babes-mailak.

Artículo 8.– Niveles de protección.

1.– Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasuna, dagokien babes-mailaren arabera, honelakoak izango dira:

1.– Los bienes que componen el patrimonio cultural vasco se clasificarán en alguno de los siguientes niveles de protección:

a) Babes berezia duten kultura-ondasunak: babes berezia jasoko dute lege honen 2.1 artikuluko kultura-balioetako bat duten EAEko kultura-ondasun higiezin, higigarri eta immaterial nabarmenenek.

a) Bienes culturales de protección especial: se declararán bienes culturales de protección especial aquellos inmuebles, muebles e inmateriales más sobresalientes de la CAPV que reúnan alguno de los valores culturales citados en el artículo 2.1 de esta ley.

b) Babes ertaina duten kultura-ondasunak: babes ertaina jasoko dute lege honen 2.1 artikuluko kultura-balioetako bat duten EAEko kultura-ondasun higiezin eta higigarri garrantzitsuek.

b) Bienes culturales de protección media: se declararán bienes culturales de protección media aquellos inmuebles y muebles relevantes de la CAPV que reúnan alguno de los valores culturales citados en el artículo 2.1 de esta ley.

c) Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak: oinarrizko babesa jasoko dute indarrean dauden udal hirigintza-plangintzako dokumentuetako katalogoetan sartuta dauden ondasunetatik abiatuta arauz zehazten diren eta lege honen 2.1 artikuluan aipaturiko kultura-balioren bat duten kultura-intereseko higiezinek, salbu eta babes berezia edo ertaina aitorturik dutenek, horiek Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta baitaude.

c) Bienes culturales de protección básica: serán bienes culturales de protección básica aquellos inmuebles de interés cultural que reúnan alguno de los valores culturales citados en el artículo 2.1 de esta ley y que se determinen reglamentariamente a partir de los bienes incluidos en los catálogos de los documentos vigentes de planeamiento urbanístico municipal, excluyendo de estos los que hayan sido o sean declarados de protección especial y media y, por tanto, incluidos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

2.– Bizirik dagoen egile baten kultura-ondasunaren babesa salbuespentzat joko da, eta kasu horretan titularraren berariazko baimena beharko da.

2.– La protección de un bien cultural de un autor o autora vivo tendrá carácter excepcional y requerirá la autorización expresa de su titular.

9. artikulua.– Kultura-ondare higiezina babesteko kategoriak.

Artículo 9.– Categorías de protección del patrimonio cultural inmueble.

1.– EAEren interesaren izenean babes bereziko eta ertaineko kultura-ondare deklaratzen diren ondasun higiezinak kategoria hauetako batean sailkatu beharko dira:

1.– Los bienes inmuebles que por su interés para la CAPV sean objeto de declaración como bienes culturales de protección especial y media deberán clasificarse en alguna de las siguientes categorías:

a) Monumentua.

a) Monumento.

b) Monumentu-multzoa.

b) Conjunto monumental.

c) Eremu arkeologiko edo paleontologikoa.

c) Zona arqueológica o paleontológica.

d) Lorategi historikoa.

d) Jardín histórico.

e) Kultura-ibilbidea.

e) Itinerario cultural.

f) Kultura-espazioa.

f) Espacio cultural.

2.– Lege honen ondorioetarako, honela ulertzen dira:

2.– A los efectos de esta ley, se entiende por:

a) Monumentua: giza jarduerak sortutako eraikina edo obra materiala, unitate berezia osatzen duena.

a) Monumento: construcción u obra material producida por la actividad humana que configura una unidad singular.

b) Monumentu-multzoa: lege honetan babesten diren balioetako batzuk dituztelako kultura-unitate bat osatzen duten ondasun higiezinen multzoa, modu jarraituan zein ez-jarraituan; ez da nahitaezkoa izango osagai diren elementuek banaka garrantzirik edo kultura-baliorik izatea.

b) Conjunto monumental: agrupación de bienes inmuebles que, ubicados de forma continua o discontinua, conforman una unidad cultural por contar con algunos de los valores objeto de protección en esta ley, sin que sea exigible la relevancia de esos valores a los elementos individuales que lo configuran.

c) Eremu arkeologikoa edo paleontologikoa: interesa duten aztarna arkeologiko edo paleontologiko egiaztatuak dituen gunea.

c) Zona arqueológica o paleontológica: es aquel espacio en el que se haya comprobado la existencia de restos arqueológicos o paleontológicos de interés.

d) Lorategi historikoa: gizakiak diseinatutako eta zedarritutako gunea, kultura- eta natura-balioak eta -berezitasunak dituena.

d) Jardín histórico: espacio delimitado y diseñado por el ser humano, que tiene valores y atributos naturales y culturales.

e) Kultura-ibilbidea: biztanlegune, eskualde eta herrialde ezberdinen arteko truke eta elkarrizketarekin lotutako kultura-esanahia duen komunikazio-bidea.

e) Itinerario cultural: vía de comunicación cuyo significado cultural está relacionado con el intercambio y diálogo entre localidades, regiones y países diferentes.

f) Kultura-espazioa: esanahi desberdinak, ukigarri zein ukiezinak, identifikatzen diren esparru naturala, lurrekoa, itsasertzekoa, ibaietakoa, landagunekoa, hirigunekoa edo hiri-ingurukoa.

f) Espacio cultural: ámbito natural, terrestre, costero o fluvial, rural, urbano o periurbano en el que se identifican significados diversos, tanto tangibles como intangibles.

3.– Kategoria kolektibo baten barruan deklaratzen diren kultura-ondasunen artean egon daitezke banaka-banaka babes-maila ezberdina duten ondasunak; hala eta guztiz ere, ez da beharrezkoa izango horien banakako deklarazioa, eta lege honetan banaka esleitzen zaien babes-mailari dagokion babes-araubidea aplikatuko zaie. Horretaz gainera, nola banakotasun hori gainditzen duen kultura-ondasun kolektibo baten zati diren, ondasun kolektiboetarako aurreikusitako babes-araubidea ere aplikatuko zaie, kasuan-kasuan ematen zaien babes-mailaren arabera.

3.– Los bienes culturales declarados dentro de una categoría de carácter colectivo podrán incluir bienes que individualmente presenten diferentes niveles de protección, a los que será de aplicación el régimen de protección previsto en esta ley para cada nivel, sin que sea necesaria su declaración de modo individualizado. Asimismo, dado que constituyen parte de un bien cultural colectivo que supera su carácter individual, será de aplicación, además, el régimen de protección previsto para estos bienes de categoría colectiva, de acuerdo con el nivel de protección que se le asigne.

4.– Dena den, kultura-ondasun kolektiboei esleitzen zaien babes-maila beti izango da banaka dituzten ondasunen artean mailarik altuena duenaren parekoa edo hortik gorakoa.

4.– El nivel de protección que se asigne al bien cultural colectivo será igual o superior al mayor de los que individualmente contenga.

10. artikulua.– Kultura-ondare higigarria babesteko kategoriak.

Artículo 10.– Categorías de protección del patrimonio cultural mueble.

1.– Euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-intereseko ondasun higigarriak kategoria hauetako batean sailkatu beharko dira:

1.– Los bienes muebles de interés cultural que componen el patrimonio cultural vasco deberán clasificarse en alguna de las siguientes categorías:

a) Ondasun higigarri banakakoa.

a) Bien mueble individual.

b) Ondasun higigarrien multzoa.

b) Conjunto de bienes muebles.

2.– Lege honen ondorioetarako, ondasun higigarri banakakoa da berez, banaka hartuta, kultura-balioa duen ondasun higigarria.

2.– A los efectos de esta ley se entiende por bien mueble individual aquel que tiene un valor cultural como elemento singular en sí mismo.

3.– Lege honen ondorioetarako, ondasun higigarrien multzoa da, berez, banaka hartuta, kultura-balioaz gainera, ondasun bateratuen kultura-unitate zabalago bat osatzen duena, kidetasun estilistikoa, fisikoa, tipologikoa edo bestelakoa dela-eta.

3.– A los efectos de esta ley se entiende por conjunto de bienes muebles aquellos integrados por bienes culturales individuales que, además del valor singular de cada uno ellos, configuran una unidad cultural más amplia como bienes agrupados, por su afinidad estilística, física, tipológica o de cualquier otra naturaleza.

4.– Ondasun higigarrien multzo baten barruan deklaratzen direnen artean egon daitezke banaka-banaka babes-maila ezberdina duten ondasunak. Ondasun higigarrien multzoari esleitzen zaion babes-maila beti izango da banaka dituzten ondasunen artean mailarik altuena duenaren parekoa edo hortik gorakoa.

4.– Un conjunto de bienes muebles puede incluir bienes que individualmente presenten diferentes niveles de protección. El nivel de protección que se asigne al conjunto de bienes muebles será igual o superior al mayor de los que individualmente contenga.

11. artikulua.– Kultura-ondare immateriala babesteko kategoriak.

Artículo 11.– Categorías de protección del patrimonio cultural inmaterial.

Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasun immaterialak gutxienez kategoria hauetan sailkatu ahalko dira, zeinak beren artean iragazkorrak izango diren:

Los bienes inmateriales que componen el patrimonio cultural vasco contarán al menos con las siguientes categorías, que deberán considerarse, en todo caso, permeables entre sí:

a) Kulturaren ahozko tradizioak eta adierazpideak; hizkuntza barne, kultura-ondare immaterialaren hedatzailea den aldetik, eta toponimia.

a) Tradiciones y expresiones orales de la cultura, incluido el idioma como vehículo del patrimonio cultural inmaterial y la toponimia.

b) Bertsolaritza.

b) Bertsolarismo.

c) Musika.

c) Música.

d) Dantza.

d) Danza.

e) Emanaldi tradizionalak eta oroitzapenezkoak.

e) Representaciones tradicionales y conmemorativas.

f) Usadio sozialak.

f) Usos sociales.

g) Gastronomia.

g) Gastronomía.

h) Kirola.

h) Deporte.

i) Jai-ekitaldiak.

i) Actos festivos.

j) Naturarekin eta unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta usadioak.

j) Conocimientos y usos relacionados con la naturaleza y el universo.

k) Eskulangintzari eta industriari buruzko teknikak.

k) Técnicas artesanales e industriales.

III. TITULUA
TÍTULO III
DEKLARAZIO PROZEDURA
DEL PROCEDIMIENTO DE DECLARACIÓN
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
BABES BEREZIA ETA ERTAINA DUTEN KULTURA ONDASUNAK
DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN ESPECIAL Y MEDIA

12. artikulua.– Deklarazio-espedienteak hastea.

Artículo 12.– Incoación de los expedientes de declaración.

1.– Babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasunen deklarazioak Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailaren deklarazio-espedientea hastea eskatuko du. Prozedura ofizioz hasiko da beti, alor horretako eskumena duen sailordetzaren eskutik, bai norberaren ekimenez bai beste organo eta administrazio batzuen edo edozein pertsona fisiko edo juridikoren eskariz.

1.– La declaración de los bienes culturales de protección especial y media requerirá la incoación del correspondiente expediente de declaración por parte del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural. La incoación del procedimiento se realizará siempre de oficio por la viceconsejería competente en esta materia, bien por iniciativa propia, por petición de otros órganos y administraciones, o de cualquier persona física o jurídica.

2.– Prozeduraren hasiera interesdunen eskariz sustatzen bada, hiru hilabeteko epean ebatzi beharko da –eta jakinarazi– hasiera egokia den ala ez.

2.– En caso de promoverse la iniciación del procedimiento de incoación por parte de los interesados, deberá resolverse y notificarse en el plazo de tres meses sobre si procede o no a la incoación.

13. artikulua.– Deklarazio-espedientearen entzunaldia eta jendaurreko informazioa izapidetzea.

Artículo 13.– Trámite de audiencia e información pública del expediente de declaración.

Kultura-ondasun higiezinak, higigarriak eta immaterialak babesteko espedientea jendaurrean jarriko da, eta interesdunei entzungo zaie, arau hauek beteta:

El expediente de protección de los bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales se someterá a información pública y audiencia a los interesados, siguiendo los criterios que se señalan a continuación:

a) Kultura-ondasun higiezinen kasuan, entzunaldia kasuan kasuko foru-aldundiari, ondasuna kokatuta dagoen udalari, eragindako jabeei eta espedienteari hasiera emateko eskatu duten entitate, elkarte eta partikularrei entzunaldia emango zaie; gainera, espedientea jendaurrean jarriko da. Monumentu-multzoak edo gainerako tipologia kolektiboetako ondasunak badira, eragindako jabeentzako eta partikularrentzako jakinarazpenen ordez, tokian tokiko aldizkari ofizialetan argitaratuko da espedientearen hasieraren berri.

a) En el caso de los bienes culturales inmuebles, se concederá audiencia a la diputación foral del territorio histórico correspondiente, al ayuntamiento del término municipal en que se sitúa el bien, a las personas propietarias afectadas, a las entidades, asociaciones y particulares que hayan solicitado la incoación del expediente y, asimismo, será sometido a información pública. Cuando se trate de conjuntos monumentales y resto de tipologías de carácter colectivo, la notificación a las personas propietarias afectadas y a las particulares de la incoación será sustituida por la publicación en los boletines oficiales correspondientes.

b) Kultura-ondasun higigarrien kasuan, entzunaldia kasuan kasuko foru-aldundiari, ondasuna kokatuta dagoen udalari eta eragindako jabeei emango zaie.

b) En el caso de los bienes culturales muebles, se concederá audiencia a la diputación foral del territorio histórico correspondiente, al ayuntamiento del término municipal en que se sitúa el bien y a los propietarios afectados.

c) Kultura-ondasun immaterialen kasuan, entzunaldia kasuan kasuko foru-aldundiari eta udalei emango zaie; gainera, espedientea jendaurrean jarriko da. Eragindako partikularrei egin beharreko jakinarazpena tokian tokiko aldizkari ofizialaren bidez egingo da.

c) En el caso de los bienes culturales inmateriales, se concederá audiencia a la diputación foral del territorio histórico y a los ayuntamientos correspondientes y, asimismo, será sometido a información pública. La notificación a aquellos posibles particulares afectados se llevará a cabo a través de la publicación en los boletines oficiales correspondientes.

14. artikulua.– Deklarazio-espedienteak iraungitzea.

Artículo 14.– Caducidad del expediente de declaración.

1.– Deklarazio-erabakia hamabi hileko epean, gehienez, ebatzi eta jakinarazi beharko da, espedientearen hasiera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik zenbatuta.

1.– El acuerdo de declaración deberá resolverse y notificarse en el plazo máximo de doce meses, a contar desde la fecha de publicación de la incoación en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Gehienezko epe hori igaro eta esanbidezko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, deklarazio-prozedura iraungi egingo da. Prozedura hasi zuen organo bera izango da iraungitzeko ebazpena emango duena eta eskatu zuenari jakinaraziko diona, eta, horrekin batera, jarduketak artxibatzeko aginduko du.

2.– El vencimiento del plazo máximo establecido sin que se haya dictado y notificado resolución expresa producirá la caducidad del procedimiento de declaración. Corresponderá al órgano que inició el procedimiento dictar y comunicar, a quien lo solicitó, resolución de caducidad del procedimiento, ordenando el archivo de las actuaciones.

15. artikulua.– Espedientea hasteak eta haren iraungitzea ebazteak dakartzan ondorioak.

Artículo 15.– Efectos de la incoación y de la resolución de caducidad.

1.– Ondasun bat babesteko espedientea hasteaz bat, ondasun hori babesteko araubide berariazkoa aplikatuko da behin-behinean, bai eta lege honetan aurreikusitako babes-araubide erkidea eta berezia ere. Ondasun higiezinen kasuan, eten egingo dira babestutako guneetan partzelatzeko, eraikitzeko eta eraisteko lizentziak eta dagoeneko emanda daudenen ondorioak, babes-araubidean ezarritakoaren arabera.

1.– La incoación de todo expediente de protección de un bien conllevará la aplicación inmediata y provisional del régimen particular de protección del bien, así como del régimen de protección común y específico previsto en esta ley. En el caso de los bienes inmuebles, causará la suspensión del otorgamiento de las licencias de parcelación, edificación o demolición en las zonas protegidas, así como de los efectos de las ya otorgadas, en los términos establecidos en el régimen de protección.

2.– Espedientea iraungi izanaren ebazpenak eraginik gabe utziko du legeko babes-araubidearen behin-behineko aplikazioa, eta, horren ondorioz, aurreko zenbakian udal-lizentzietarako aipatzen den etendura bukatu egingo da.

2.– La resolución de caducidad del expediente dejará sin efecto la aplicación provisional del régimen de protección de la ley y supondrá el levantamiento de la suspensión a que se refiere el apartado anterior.

16. artikulua.– Deklarazioaren edukia.

Artículo 16.– Contenido de la declaración.

Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunen deklarazioak honako elementu hauek jasoko ditu, gutxienez ere:

La declaración de bienes que integran el patrimonio cultural vasco incluirá, como mínimo, los siguientes extremos:

a) Ondasunaren babes-maila eta kategoria. Babestutako ondasun bat baino gehiago baldin badago, horietako bakoitzaren maila adieraziko da.

a) La categoría del bien y el nivel de protección. En el caso de que haya más de un bien protegido, se especificará el nivel para cada bien.

b) Ondasunaren eta haren kultura-balioen deskribapen argia eta zehatza, haren parte diren osagarri guztiena barne, eta, hala badagokio, babesa jasotzen duten eta berari lotuta dauden beste ondasunen deskribapena ere.

b) La descripción clara y precisa del bien y de sus valores culturales, con los elementos que lo integran, y, en su caso, de los bienes vinculados que también se protegen.

c) Ondasunaren babesa justifikatzen duten balio kulturalen azalpena.

c) La explicación de los valores culturales que justifican la protección del bien.

d) Elementu degradatzaileen zerrenda, ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa sortzen dutenak barne, arintze edo ezabatze aldera.

d) La relación de elementos degradantes, incluidos los causantes de contaminación visual o acústica, para su atenuación o eliminación.

e) Proposatutako babes-neurriak, egin ahal diren edo, bere kasuan, debekatuta dauden jarduerak zehaztuta.

e) Las medidas de protección propuestas, con especificación de las actuaciones admisibles o, en su caso, prohibidas.

f) Ondasunaren mugaketa, eta, hala badagokio, hura behar bezala babesteko eta beraren balioa nabarmentzeko beharrezkoa den ingurunearena.

f) La delimitación del bien y, en su caso, del entorno necesario para su debida protección y puesta en valor.

g) Desgaitasuna duten pertsonek dituzten irisgarritasun-behar espezifikoei erantzuteko arrazoizkoak diren proposamenen eta doikuntzen zerrenda.

g) La relación de propuestas y ajustes razonables para responder a las necesidades específicas de accesibilidad de las personas con discapacidad.

h) Babes berezikotzat jotako ondasunen zerrenda, horrelakorik balego, eroslehentasun-eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubidea egikaritzeko, baldin eta monumentu-multzo bat edo banakoturik ez dagoen beste kategoria bat bada; salbuespenak dira ondasunen zerrenda hau behar ez duten gune arkeologikoak.

h) La relación, en su caso, de los bienes que se consideren de protección especial, a los efectos del ejercicio del derecho de tanteo y retracto, cuando se trate de un conjunto monumental u otra categoría de carácter no individualizado, con excepción de las zonas arqueológicas para las que no se exige esta relación de bienes.

17. artikulua.– Deklarazio orokorra.

Artículo 17.– Declaración genérica.

1.– Eusko Jaurlaritzak babes bereziko kultura-ondasun edo babes ertaineko kultura-ondasun deklaratu ahalko du ondasun-kategoria, -mota edo -era zehatz bat, aldez aurretik espediente bat emanda, non eragindako ondasunen zerrenda osoa, haien kokalekua eta bidezko txostenak eta dokumentazioa jasoko diren.

1.– El Gobierno Vasco podrá declarar como bienes culturales de protección especial o como bienes culturales de protección media toda una categoría, tipo o género de bienes, previo expediente, en el que figurará una relación completa posible de los bienes afectados, con su localización, informes y documentación convenientes.

2.– Deklarazio orokorraren espedientea bideratzeko, kapitulu honetan ezarritako izapide berberak bete beharko dira, eta espedientea ebazteko proposamena argitaratzen denetik aurrera, behin-behinean, legean ezarritako babes-araubidea aplikatuko zaie eragindako ondasunei.

2.– La tramitación de este expediente de declaración genérica se someterá a los mismos trámites establecidos en el presente capítulo, aplicándose desde la publicación de la resolución de incoación a los bienes afectados, con carácter provisional, el régimen de protección establecido en la ley.

18. artikulua.– Deklarazioa onartzea eta argitaratzea.

Artículo 18.– Aprobación y publicación de la declaración.

1.– Babes berezia duen kultura-ondasunaren deklarazioa Gobernu Kontseiluaren dekretu bidez onartuko da, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuaren proposamenez.

1.– La declaración de bien cultural de protección especial se aprobará por decreto del Consejo de Gobierno, a propuesta de la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

2.– Babes ertaina duen kultura-ondasunaren deklarazioa Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailburuaren agindu bidez onartuko da.

2.– La declaración de bien cultural de protección media se llevará a cabo por orden de la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

3.– Babes-araudi berariazko bat jasotzen duten eta aurreko zenbakietan aipatzen diren dekretu-aginduak xedapen orokortzat joko dira. Eta haien izapideak egiteko, lege honetan aurreikusten diren prozedurazko arauei jarraituko zaie.

3.– Tanto el decreto como la orden mencionados en los apartados anteriores que incluyan un régimen particular de protección tendrán la consideración de disposición de carácter general. En cuanto a su tramitación, se estará a lo dispuesto en las normas procedimentales recogidas en la presente ley.

4.– Babes berezia edo ertaina duten kultura-ondasunen deklarazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko dira.

4.– La declaración de un bien cultural de protección especial o media se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y en el boletín oficial del territorio histórico correspondiente.

19. artikulua.– Deklarazioa azkentzea.

Artículo 19.– Extinción de la declaración.

Babes berezia duen kultura-ondasun baten eta babes ertaina duen kultura-ondasun baten deklarazioa indarrik gabe utzi ahal izango da, osorik edo partez, deklarazioa egiteko erabili diren izapide berberak erabiliz, aldez aurretik Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluak horren aldeko txostena ematen badu.

La declaración de un bien como bien cultural de protección especial y bien cultural de protección media podrá ser dejada sin efecto, de forma total o parcial, por los mismos trámites seguidos para su declaración, previo informe favorable del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

Ondasun baten babes berezia edo ertaina azkendu dela deklaratzeko ekintza administratiboak arrazoituta egon beharko du eta prozedurari hasiera ematea eskatu zuenari jakinarazi beharko zaio.

El acto administrativo que declare la extinción de la protección especial o de la protección media de un bien deberá estar motivado y ser comunicado a quien solicitó la incoación.

20. artikulua.– Jabetza Erregistroan inskribatzea.

Artículo 20.– Inscripción en el Registro de la Propiedad.

Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen organoak ofizioz eskatuko du babes berezi eta ertainaren deklarazioa jasotzen duten kultura-ondasun higiezinak Jabetza Erregistroan doan inskribatzeko. Erregistroko arduradunek beharrezko neurriak hartuko dituzte inskripzioa egoki egin dadin.

El órgano competente del Gobierno Vasco en materia de patrimonio cultural instará de oficio la inscripción gratuita en el Registro de la Propiedad de los bienes culturales inmuebles declarados de protección especial y media. Las personas responsables de este registro adoptarán, en todo caso, las medidas oportunas para la efectividad de dicha inscripción.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
OINARRIZKO BABESA DUTEN KULTURA ONDASUNAK
DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN BÁSICA

21. artikulua.– Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak deklaratzeko prozedura.

Artículo 21.– Procedimiento de declaración de los bienes culturales de protección básica.

1.– Ondasun higiezin bat oinarrizko babesa duen kultura-ondasun deklaratuko da indarrean dauden udal hirigintza-plangintzako dokumentuetako katalogoetan sartzen denean, salbu eta jadanik Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartuta badago. Horretarako, Eusko Jaurlaritzan hirigintzaren eskumena duen sailak udal hirigintza-plangintzak onartzen dituzten ebazpenak jakinaraziko dizkio Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari.

1.– La declaración de un bien inmueble como bien cultural de protección básica se produce por su inclusión en los catálogos de los documentos vigentes del planeamiento urbanístico municipal, salvo en el caso de aquellos bienes que estén incluidos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco. A tal efecto, el departamento competente en materia de urbanismo del Gobierno Vasco comunicará al departamento competente en materia de patrimonio cultural las resoluciones de aprobación del planeamiento urbanístico municipal.

2.– Deklarazioa Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatuko da. Erregistro horretan inskribatutako ondasunek babes berezia edo babes ertaina duten kultura-ondasun deklaratuak izateko behar besteko balio badute, lege honetan azken horientzat aurreikusitako izapideak egin beharko dira. Kasu horietan, 15. artikuluan ezarritako babes-araubidea aplikatu beharko zaie, aldi baterako.

2.– La declaración se inscribirá en el Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica. En el supuesto de que los bienes inscritos en dicho registro cuenten con valores culturales suficientes para ser declarados bienes culturales de protección especial o protección media, se requerirá la tramitación prevista en esta ley para cada uno de ellos. En estos casos, les será de aplicación transitoria el régimen de protección establecido en el artículo 15.

22. artikulua.– Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunen deklarazioa azkentzea.

Artículo 22.– Extinción de la declaración como bienes culturales de protección básica.

Oinarrizko babesa duen kultura-ondasun baten deklarazioa indarrik gabe utzi ahal izango da, osorik edo partez, deklarazioa egiteko erabili diren izapide berberak erabiliz, eta aldez aurretik Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluak horren aldeko txostena ematen badu.

La declaración de un bien como bien cultural de protección básica sólo podrá ser dejada sin efecto, de forma total o parcial, por los mismos trámites seguidos para su declaración, previo informe favorable del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural del País Vasco.

IV. TITULUA
TÍTULO IV
EUSKAL KULTURA ONDAREAREN ERREGISTROAK
DE LOS REGISTROS DEL PATRIMONIO CULTURAL VASCO

23. artikulua.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroa sortzea.

Artículo 23.– Creación del Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroa sortzen da, kultura-ondasun higiezinak, higigarriak eta immaterialak babesteko eta kudeatzeko tresna gisa. Bertan, deklarazioa jaso duten babes bereziko eta ertaineko ondasunak inskribatuko dira.

1.– Se crea el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco como instrumento para la protección y gestión de los bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales, en el que se inscribirán los bienes de protección especial y de protección media que hayan sido declarados.

2.– Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak kudeatuko du Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroa. Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dira.

2.– La gestión del Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco corresponderá al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural. Su organización y funcionamiento se establecerán reglamentariamente.

24. artikulua.– Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroa sortzea.

Artículo 24.– Creación del Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

1.– Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroa sortzen da. Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak kudeatuko du erregistroa, eta erregelamendu bidez arautuko ditu haren antolamendua eta funtzionamendua.

1.– Se crea el Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica. El departamento del Gobierno Vasco competente en patrimonio cultural deberá ocuparse de su gestión, estableciendo su organización y funcionamiento vía desarrollo reglamentario.

2.– Ondasun bat Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatzeko prozedura amaitzen denean, zuzenean kenduko da ondasun hori, hala badagokio, Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistrotik.

2.– La conclusión del procedimiento de inscripción de un bien en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco tiene como efecto directo la exclusión, en su caso, de dicho bien del Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

25. artikulua.– Kultura-ondasunak Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatzea.

Artículo 25.– Inscripción de los bienes culturales en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y en el Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasunek kode bana jasoko dute, identifikatu ahal izateko.

1.– Cada uno de los bienes inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y en el Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica recibirá un código para su identificación.

Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunen kasuan, sistema operatiboa erregelamenduz ezarriko da, aldundiek jakin dezaten zein esku-hartze egin daitezkeen ondasun horietan.

En el caso de los bienes culturales de protección básica, se establecerá reglamentariamente el sistema operativo para que las diputaciones tengan conocimiento de las intervenciones que se pudieran realizar sobre estos bienes.

2.– Bi erregistroek honako hauen fede emango dute: bertan jasotako datuena, bertan inskribatuta dauden ondasunen identifikazioari eta kokapenari eragiten dieten jarduketena, eta erregistroen gainean egiten diren egintzena.

2.– Ambos registros darán fe de los datos en ellos consignados, de las actuaciones que afecten a la identificación y localización de los bienes en estos inscritos, y de los actos que se realicen sobre ellos.

3.– Erregistro horietan inskribatuta dauden ondasunen titularrek jakinaren gainean jarriko dute Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen saila, baldin edozein esku-hartze edo lekualdatze gertatzen bada edo beren ondasunei eragiten dieten egintza juridikoak eta bestelako gorabeherak gertatzen badira.

3.– Los titulares de bienes inscritos en estos registros comunicarán al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural cualquier intervención o traslado, así como todos los actos jurídicos y las circunstancias que puedan afectar a dicho bien para su anotación.

4.– Era berean, foru aldundiek eta udalek ere jakinaren gainean jarriko dute Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen saila, baldin inskribatutako ondasunei eragiten dieten egintza administratiborik eta jarduketarik egiten bada.

4.– A los mismos efectos, las diputaciones forales y los municipios comunicarán al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural los actos administrativos y actuaciones que afecten a los bienes inscritos.

26. artikulua.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan irispidea izatea.

Artículo 26.– Acceso al Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y al Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica.

Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroko eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroko irispidea publikoa izango da, erregistroetan jasotako oharrei dagokienez, salbu eta –segurtasuna eta ordena publikoa, pertsonen bizitza pribatua eta intimitatea eta legeak babestutako sekretu komertzialak eta zientifikoak direla-eta– babestu beharreko informazioei dagokienez, datuak babesteko arauei jarraituz. Orobat, mugatu egingo da erregistrorako irispidea, erregistratutako ondasunen segurtasuna bermatze aldera, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

El acceso al Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y al Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica será público en cuanto a las anotaciones contenidas en los mismos, salvo en lo referente a aquellas informaciones que hayan de ser salvaguardadas en función de la seguridad y el orden público, la vida privada y la intimidad de las personas y los secretos comerciales y científicos protegidos por la ley, de conformidad con la normativa de protección de datos. Asimismo, se limitará el acceso al registro en aras de la seguridad de los bienes registrados, en las condiciones que reglamentariamente se establezcan.

V. TITULUA
TÍTULO V
KULTURA ONDASUNEN BABES ARAUBIDE ERKIDEA
DEL RÉGIMEN COMÚN DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES CULTURALES

27. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 27.– Ámbito de aplicación.

1.– Babes-araubide erkidearen arauak berdin aplikatuko zaizkie kultura-ondasun higigarriei, higiezinei eta immaterialei, edozein dela ere haien babes-maila (berezia, ertaina edo oinarrizkoa).

1.– Las prescripciones del régimen común de protección serán de aplicación a los bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales, tanto a los de protección especial o media como a los de protección básica.

2.– Babes-araubide erkide honekin batera, nahitaez bete beharko da ondasun mota bakoitzari jarritako legezko babes-araubidea ere, zeina babes-mailaren eta, hala badagokio, babes-espedientean ezarritako araubide berariazkoaren arabera zehaztuko baita.

2.– Junto con este régimen común de protección, será de obligado cumplimiento el régimen legal de protección establecido para cada tipología de bienes, de conformidad con el nivel de protección que se otorgue a los mismos y el particular que se incorpore, en su caso, en el expediente de protección.

28. artikulua.– Titulartasun publikoa duten kultura-ondasunen araubide juridikoa.

Artículo 28.– Régimen jurídico de los bienes culturales de titularidad pública.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatuta dauden titulartasun publikoko ondasunak preskribaezinak eta enbargaezinak dira.

1.– Los bienes de titularidad pública inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco son imprescriptibles e inembargables.

2.– Administrazio publikoek ezin izango dituzte babes berezia duten kultura-ondasunak besterendu, elkarri egiten dizkioten eskualdatzeetan izan ezik.

2.– Los bienes culturales de protección especial no podrán ser enajenados por las administraciones públicas, salvo las transmisiones que éstas efectúen entre sí.

29. artikulua.– Ondasunak kontserbatzeko betebeharra.

Artículo 29.– Deber de conservación.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan eta Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatutako kultura-ondasunen jabeak, edukitzaileak edo ondasunen gaineko eskubide errealen titularrak behartuta daude hirigintzaren eta kultura-ondarearen alorrean indarrean dagoen legediak ezarritakoa betez ondasun horiek behar bezala kontserbatzera, zaintzera, babestera eta erabiltzera, ondasunen osotasuna bermatzeko eta galdu, suntsitu edo hondatu ez daitezen.

1.– Las personas que tengan la condición de propietarias, poseedoras y demás titulares de derechos reales sobre los bienes culturales inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y en el Registro de la CAPV de Bienes de Protección Básica están obligadas a conservarlos, cuidarlos, protegerlos y utilizarlos debidamente en los términos establecidos por la legislación vigente en materia de urbanismo y de patrimonio cultural, para asegurar su integridad, y evitar su pérdida, destrucción o deterioro.

2.– Ondasunen titularrek aurreko zenbakian adierazitako kontserbatzeko obligazioak bete ezean, honako neurri hauek agindu ahal izango dituzte foru-aldundiek, ofizioz edo Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailaren eskariz:

2.– En caso de incumplimiento por parte de las personas titulares de los deberes de conservación señalados en el apartado anterior, las diputaciones forales, de oficio o a instancia del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural, podrán ordenar:

a) Babestutako kultura-ondasunetan egiten den edozein obra, lan edo jarduketa berehala etetea, baldin eta obra, lan edo jarduketa horiek lege honetan xedatutakoa urratuz egin badira.

a) La inmediata suspensión de cuantas obras, trabajos o actuaciones de cualquier tipo que se lleven a cabo sobre bienes culturales protegidos, contraviniendo lo dispuesto en esta ley.

b) Aplikatzekoa den babes-araubidearekin bateragarriak ez diren ondasunaren erabilerak etetea.

b) La suspensión de un uso del bien incompatible con el régimen de protección que le sea de aplicación.

c) Kasuan kasuko ondasuna ez galtzeko edo bertan egindako kalteen ondorioak ezabatzeko beharrezkoak diren neurriak betearaztea.

c) La ejecución de las medidas que resulten precisas para evitar la pérdida del bien en cuestión o para revertir los daños ocasionados sobre el mismo.

3.– Babestutako ondasunaren kontserbazioa bermatzeko beharrezkoa bada, foru-aldundiak zuzenean egin ahal izango ditu ondasunaren osotasuna ziurtatzeko atzeraezinak diren esku-hartzeak. Ondasuna kontserbatzera behartuta dagoenak ordainduko du esku-hartzea, eta betearazte-bidea erabiliz eskatu ahal izango zaio ordaintzeko.

3.– En caso de resultar preciso para garantizar la conservación del bien protegido, la diputación foral podrá realizar directamente las intervenciones necesarias que resulten inaplazables para asegurar la integridad del bien. El coste de la intervención deberá ser asumido por el obligado a conservar el bien, pudiendo requerirse por vía ejecutiva.

4.– Tokian tokiko foru-aldundiak emango du kultura-ondasun higiezinen kontserbazioa bermatzea xede duen esku hartzeko agindu irmoa. Agindu horrek zehaztuko du, esku-hartzearen ordainketari begira, horren helburu diren babestutako ondasunek zuzeneko eta berehalako obligazio erreala duten. Obligazio erreal hori orri-bazterreko ohar bidez adierazi behar da Jabetza Erregistroan, berme erreala dela espresuki jasota eta egon daitezkeen bestelako bermeen aldean lehentasunezkoa dela zehaztuz.

4.– La orden firme de intervención sobre bienes culturales inmuebles para garantizar su debida conservación será emitida por la diputación foral correspondiente. Dicha orden determinará la afección real directa e inmediata sobre los bienes protegidos objeto de la intervención con el fin de dar cumplimiento del deber de costear la intervención. La afección real se hará constar mediante nota marginal en el Registro de la Propiedad, con constancia expresa de su carácter de garantía real y con carácter preferente a cualquier otra garantía que exista sobre el mismo.

30. artikulua.– Betearazte subsidiarioa eta isunak, ondasunak kontserbatzeko betebeharra hausteagatik.

Artículo 30.– Ejecución subsidiaria y multas por incumplimiento del deber de conservar.

1.– Lege honetan ezarritako eginbeharrak betetzen direla bermatzeko ematen diren betearazpen-aginduak bete ezik, foru-aldundiek ahalmena izango dute agindutakoa modu subsidiarioan betearazteko obligaziodunaren kontura, betiere gauzatzeko aurrekontu balioetsia behin-behinean likidatu ondoren.

1.– El incumplimiento de las órdenes de ejecución emitidas para garantizar el cumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente ley habilitará a las diputaciones forales correspondientes a llevar a cabo la ejecución subsidiaria de lo ordenado con cargo a la obligada y previa liquidación provisional del presupuesto estimado para su ejecución.

2.– Hertsatzeko isunak jarriko dira, hilero, gehienez ere hamar elkarren segidan; horietako bakoitzaren zenbatekoa jarraian aipatzen direnetatik handienaren bestekoa izango da, gehienez: obren edo jarduketen kostuaren hamarrena edo 1.000 euro.

2.– Se impondrán multas coercitivas con periodicidad mensual y con un máximo de diez multas consecutivas, por el importe máximo cada una de la mayor de las siguientes cantidades: la décima parte del coste de las obras o actuaciones impuestas, o 1.000 euros.

3.– Behartutako pertsonak hertsatzeko hamar isun jasoz gero, betearazpen subsidiariora joko da, obligaziodunaren kontura, isunik jarri gabe ere, baldin eta dagokion foru-aldundiak komenigarri ikusten badu agindutakoa modu subsidiarioan betearaztea.

3.– En caso de que la persona obligada acumule diez multas coercitivas, procederá la ejecución subsidiaria con cargo a la misma, lo que podrá llevarse a cabo sin necesidad de imposición de multas, cuando la diputación foral correspondiente considere conveniente la ejecución subsidiaria de lo ordenado.

4.– Hertsatzeko isunak jarri arren, beste isun batzuk ere jarriko dira zehapen gisa, haien izaera ez baita zehatzailea.

4.– La imposición de multas coercitivas resulta independiente y compatible con las multas que se impongan en concepto de sanción, no teniendo aquéllas naturaleza sancionadora.

31. artikulua.– Kultura-ondasunak desjabetzea.

Artículo 31.– Expropiación de los bienes culturales.

1.– Babestutako kultura-ondasunak desjabetu ahalko dira, onura publikoko eta interes sozialeko honako arrazoi hauek direla medio:

1.– Serán consideradas causas de utilidad pública o interés social para la expropiación de los bienes culturales protegidos:

a) Kultura-ondasunak defendatzea eta babestea.

a) La defensa y protección de los bienes culturales.

b) Babestutako ondasunen jabeek, edukitzaileek eta eskubideen titularrek lege honetan ondasuna kontserbatzeko eta zaintzeko ezarritako betebeharrak ez betetzea; horrek ahalmena ematen baitio Administrazioari babestutako ondasuna osorik edo partzialki desjabetzeko.

b) El incumplimiento de los deberes de conservación y cuidado establecidos en esta ley por parte de las personas propietarias, poseedoras o titulares de derechos sobre los bienes protegidos, que facultará a la Administración para la expropiación total o parcial del bien protegido.

c) Babestutako higiezin baten aurri-deklarazioa. Babestutako ondasun bat aurri deklaratzeko espedientea irekiz gero edo aurri-egoeraren salaketa jasoz gero, nahitaez desjabetzeko prozedura ireki ahal izango da.

c) La declaración de ruina de un inmueble protegido. La incoación de un expediente de declaración de ruina de un bien protegido o la denuncia de su situación de ruina podrán dar lugar a la incoación del procedimiento de expropiación forzosa.

2.– Babestutako kultura-ondasunik desjabetuz gero, balio justuaren barruan zenbatuko dira ondasun horien kontserbazio egokia bermatzeko administrazio eskudunek egiten dituzten esku-hartzeei dagozkien zorrak.

2.– Se computarán como parte del justiprecio, en caso de expropiación de los bienes culturales protegidos, las deudas exigibles correspondientes a intervenciones realizadas por las administraciones competentes para garantizar la debida conservación de los citados bienes.

32. artikulua.– Babestutako kultura-ondasunetarako irispidea.

Artículo 32.– Acceso a los bienes culturales protegidos.

1.– Kultura-ondasunen titularrek lege hau betearazteko beharrezkoa den informazioa eta ondasunetarako irispidea eskuratu beharko diete agintari eskudunei edo funtzionario arduradunei.

1.– Las personas titulares de bienes culturales deberán facilitar a las autoridades competentes o al personal funcionario responsable la información que resulte necesaria y el acceso a los mismos para la ejecución de la presente ley.

2.– Era berean, kultura-ondasunen titularrek ikertzeko aukera eman behar diete, nahitaez, dagokion foru-aldundiaren berariazko baimena duten ikertzaileei. Baimena eman ahal izateko, aurrez eskari arrazoitua egin beharko da. Baina ukatu egin ahal izango da –edo baldintzak jarri–, baldin eta beharrezkoa bada kultura-ondasuna behar bezala babesteko edo horren ezaugarriek hala gomendatzen badute.

2.– Asimismo, las personas titulares de bienes culturales estarán obligadas a permitir su estudio a las personas investigadoras expresamente autorizadas a tal efecto por la diputación foral correspondiente. La concesión de esta autorización irá precedida de solicitud motivada y podrá denegarse o establecer condiciones en atención a la debida protección del bien cultural o a las características del mismo.

3.– Kultura-ondasunen jabeek edo edukitzaile legitimoek baimena eman beharko dute ondasunaren jendaurreko bisitaldiak egiteko, tokian tokiko foru-aldundian kultura-ondarearen eskumena duen sailak erregelamendu bidez ezartzen dituen baldintzetan. Ez da, aldiz, obligaziorik egongo kultura-ondasunak, haien eremuak edo elementuak bisitagai jartzeko, baldin eta titular edo jabe legitimoek arrazoi justifikatu bat alegatzen badute, betiere oinarrituta intimitate-, ohore- eta bestelako funtsezko eskubideetan eta askatasun publikoetan, edo Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak ontzat emandako beste edozein arrazoitan. Kultura-ondasun higigarrien kasuan, bisitaren ordez, ondasunaren gordailua egin ahal izango da, alde biek aldez aurretik hala adosten badute.

3.– Las personas que tengan la condición de propietarias o poseedores legítimas de los bienes culturales deberán permitir la visita pública en las condiciones que regule reglamentariamente el departamento competente en materia de patrimonio cultural de la diputación foral correspondiente. Quedarán eximidos de la obligación de visita los bienes culturales, zonas o elementos de los mismos, cuando sus titulares o poseedores legítimos aleguen causa justificada fundamentada en el derecho a la intimidad, honor y otros derechos fundamentales y libertades públicas, o cualesquiera otras causas que fueran estimadas por el departamento competente en materia de patrimonio cultural de la diputación foral. En el caso de los bienes culturales muebles, se podrá sustituir la visita por el depósito del bien, previo acuerdo entre las partes.

4.– Lege honetan araututako babes-erregimenek proposamenak jasoko dituzte, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonei ondasun kulturaletarako sarbidea ahalbidetuko dietenak, betiere proposamen horiek bateragarriak baldin badira babestutako balio kulturalekin. Era berean, lege hau indarrean sartu eta lau urteko gehienezko epean, desgaitasun fisikoak dituzten pertsonei sarbide unibertsala bermatuko zaie babestutako ondasun kulturalei buruzko informaziora eta horiei buruz sortzen diren material didaktikoetara.

4.– Los regímenes de protección regulados en la presente ley contemplarán propuestas que permitan el acceso a los bienes culturales de las personas con discapacidades físicas, siempre que estas propuestas sean compatibles con los valores culturales que hayan sido protegidos. Así mismo, se garantizará, en un plazo máximo de cuatro años a partir de la entrada en vigor de esta ley, el acceso universal de las personas con discapacidades físicas a la información sobre los bienes culturales protegidos y a los materiales didácticos que se generen sobre los mismos.

VI. TITULUA
TÍTULO VI
KULTURA ONDASUNAK BABESTEKO ARAUBIDE ESPEZIFIKOA, DUTEN BABES MAILAREN ARABERA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE PROTECCIÓN EN FUNCIÓN DE LOS NIVELES DE PROTECCIÓN
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
EUSKAL KULTURA ONDAREAREN EAEKO ERREGISTROKO KULTURA ONDASUNAK
DE LOS BIENES CULTURALES DEL REGISTRO DE LA CAPV DEL PATRIMONIO CULTURAL VASCO
1. ATALA
SECCIÓN 1.ª
BABES BEREZIA ETA ERTAINA DUTEN KULTURA ONDASUNETAN ESKU HARTZEA ETA HAIEK KONTSERBATZEA
DE LAS INTERVENCIONES Y CONSERVACIÓN DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN ESPECIAL Y MEDIA

33. artikulua.– Esku-hartzeak baimentzea.

Artículo 33.– Autorización de las intervenciones.

1.– Oro har, foru-aldundiei dagokie lege honen bidez babesten diren kultura-ondasunetan egin beharreko esku-hartzeak baimentzea.

1.– Con carácter general, corresponde a las diputaciones forales otorgar la autorización de las intervenciones en los bienes culturales protegidos por esta ley.

2.– Artikulu honetan aipaturiko esku-hartzeak baimentzeari buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera jasotzen den egunaren biharamunetik zenbatuta. Epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, administrazio-isiltasuna dela eta.

2.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución sobre la autorización de las intervenciones a las que se refiere este artículo será de tres meses, contados a partir del día siguiente a la recepción de la solicitud, transcurridos los cuales sin haber sido notificada la resolución, los interesados que la hubieran solicitado podrán entenderla desestimada por silencio administrativo.

3.– Lege honen bidez babesten diren ondasunetan egiten diren esku-hartzeei buruzko baimenak interesdunei eta Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaizkie.

3.– Las autorizaciones otorgadas por las diputaciones forales sobre intervenciones en los bienes protegidos por esta ley deberán ser notificadas a las personas interesadas, así como comunicadas al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

34. artikulua.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan dauden kultura-ondasun higiezinetan eta higigarrietan esku hartzeko irizpide orokorrak.

Artículo 34.– Criterios generales de intervención sobre bienes culturales inmuebles y muebles incluidos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan dagoen euskal kultura-ondarearen edozein ondasunetan egiten diren esku-hartzeetan, ondasunaren ezagutza, kontserbazioa, zaharberritzea eta haren balioa nabarmentzeari begirako birgaitzea bermatuko dira, zientzia eta teknikaren bitarteko guztien bidez.

1.– Las intervenciones sobre cualquier bien del patrimonio cultural vasco incluido en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco garantizarán por todos los medios de la ciencia y de la técnica su conocimiento, conservación, restauración y rehabilitación para su puesta en valor.

2.– Lege honen ondorioetarako, kultura-ondasun baten balioa nabarmentzea da hura ezagutzeko, balioztatzeko, aitortzeko eta erabilera emateko egiten diren jarduketen multzoa, betiere ondasunaren kultura-balioak desitxuratu gabe egiten bada.

2.– A los efectos de esta ley, se entiende por puesta en valor el conjunto de actuaciones encaminadas a conocer, valorizar, reconocer y dotarle de uso a un bien, sin desvirtuar por ello los valores culturales por los que ha sido objeto de protección.

3.– Ondasunen erabilerak bateragarria izan behar du deklarazioan babestu nahi diren balioekin, eta beti bermatu beharko da haien kontserbazioa eta balioa nabarmentzea.

3.– El uso al que se destinen estos bienes deberá ser compatible con los valores objeto de protección en su declaración, garantizando en todo caso su conservación y puesta en valor.

4.– Oinarrizko jardun-printzipioa hau izango da: ondasunak berekin dituen kultura-balioen transmisioa segurtatzeko nahitaezkoa den gutxieneko esku-hartzea eta aplikatzen diren prozeduren itzulgarritasuna.

4.– Se establece como principio básico de actuación la intervención mínima indispensable para asegurar la transmisión de los valores culturales de los que es portador el bien y la reversibilidad de los procedimientos que se apliquen.

5.– Esku-hartzeetan, ondasunaren bilakaerari buruzko informazioa ematen duten eta garai guztietan atxiki diren eranskinak errespetatuko dira. Orobat, babestutako ondasunak kaltetu dituzten eranskinak kentzeko ahalegina egingo da.

5.– Las intervenciones respetarán los añadidos de todas las épocas que perviven en el bien y que proporcionan información sobre la evolución del mismo. Así mismo, se procurará retirar los añadidos degradantes de los bienes protegidos.

6.– Falta diren zatiak berreraikitzea edo berrezartzea baimenduko da bakar-bakarrik zati horien benetakotasuna frogatzen duen aski informazio zehatza dagoenean eta, gainera, honako baldintza hauetako bat gertatzen denean:

6.– Únicamente se permitirá la reconstrucción o reintegración de las partes que falten cuando se cuente con información precisa fehaciente de la autenticidad de la parte a reconstruir y concurra, además, alguno de los siguientes supuestos:

a) Esku-hartzea beharrezkoa izatea ondasunaren osotasuna bermatzeko edo haren kultura-balioak egoki ulertzeko.

a) Que la intervención sea necesaria para garantizar la integridad del bien o para una correcta comprensión de sus valores culturales.

b) Berrezartze-lanetan jatorrizko elementuak erabiltzea edo, hori ezinezkoa bada, elementu bateragarriak; azken kasu horretan, jatorrizkoetatik bereizteko modukoak izango dira.

b) Que en su reposición se utilicen elementos originales o, si ello no fuera posible, compatibles, debiendo, en este último caso, ser discernibles de los originales.

7.– Baimentzen diren gehikuntzek multzoaren harmonia gorde beharko dute, baina jatorrizko zatietatik bereiziko dira, faltsifikazio historikoak edo artistikoak eragozteko. Gehikuntza horien izaerak haien itzulgarritasuna bermatu beharko du, ondasunari kalterik egin gabe.

7.– Las adiciones que se autoricen deberán respetar la armonía del conjunto, distinguiéndose de las partes originales para evitar las falsificaciones históricas o artísticas. La naturaleza de estas adiciones deberá garantizar su reversibilidad sin daños sobre el bien.

8.– Esku-hartzeetan, barne egiturak, banaketak eta akaberak babestu beharko dira, kanpoko inguratzaileen babes-maila berarekin, eta elementu eratzaileak eraistea ekidingo da, non eta banan-banan ordezkatzeko ez bada, eta orduan jatorrizkoen antzeko egiturak jarriko dira.

8.– En las intervenciones se deberán proteger las estructuras interiores, distribuciones y acabados, con el mismo nivel de protección que los envolventes exteriores, evitándose la demolición de sus elementos constituyentes, salvo para su sustitución, elemento a elemento, por estructuras similares a las existentes.

9.– Debekatu egiten da ondasuna eta haren ingurunea eratzen duten teknika eta materialekin bateragarriak ez direnak erabiltzea, edo araubide aplikagarriari jarraituz babestu nahi diren balioekin bateragarriak ez direnak. Esku-hartzeetan erabiltzen diren teknikek eta materialek esperientziaren bitartez edo ikerketaren bitartez nahikoa egiaztatuta dauden jokaera eta emaitzak izan behar dituzte.

9.– Se prohíbe el uso de técnicas y materiales que no sean compatibles con los que conforman el bien y su entorno, o con los valores objeto de protección según el régimen aplicable. Las técnicas y materiales utilizados en las intervenciones deberán ofrecer comportamientos y resultados suficientemente avalados por la experiencia o por la investigación.

10.– Araudi sektorialen aplikazioa ondasunaren kultura-balioak kontserbatzearen mende egongo da.

10.– La aplicación de las normativas sectoriales se supeditará a la conservación de los valores culturales del bien.

35. artikulua.– Esku hartzeko proiektua eta txostena.

Artículo 35.– Proyecto y memoria de intervención.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroko kultura-ondasun bat deklaratzeko balioei eragiten dieten esku-hartzeek proiektu tekniko espezifiko bat beharko dute, ondasunaren izaerarekin eta esku-hartzearen izaerarekin bat datorrena. Ondasunaren titularrak aurkeztu beharko du txosten hori, foru-aldundietan kultura-ondarearen eskumena duen departamentuak onar dezan. Lege honen 46.2 artikuluan aipatzen diren esku-hartzeen kasuan, proiektu teknikoa udalei aurkeztu beharko zaie.

1.– Las intervenciones que afecten a los valores objeto de declaración de un bien cultural inscrito en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco deberán contar con un proyecto técnico específico adecuado a la naturaleza del bien y de la propia intervención, que deberá ser presentado por la persona titular del bien para su aprobación al departamento competente en materia de patrimonio cultural de las diputaciones forales. En el caso de las intervenciones a las que hace referencia el apartado 46.2 de la presente ley, el proyecto técnico deberá ser presentado a los ayuntamientos.

2.– Esku-hartzea bukatutakoan, hura egiaztatu eta erregistratze aldera, txosten bat aurkeztu beharko du ondasunaren titularrak, tokian tokiko foru-aldundian kultura-ondarearen eskumena duen departamentuan.

2.– Al término de cada intervención, para su verificación y registro, la persona titular del bien deberá presentar la correspondiente memoria en el departamento competente en materia de patrimonio cultural de la diputación foral correspondiente.

3.– Legezko gaitasuna duten profesionalek idatzi beharko dituzte bai esku-hartzearen proiektua bai haren gaineko txostena ere; esku-hartzearen izaerak hala eskatzen duenean, profesional horiek diziplina arteko taldeetan integratuko dira.

3.– Tanto el proyecto como la memoria de la intervención deberán ser redactados por profesionales legalmente cualificados y, cuando así lo requiera la naturaleza de la intervención, se integrarán en equipos interdisciplinares.

4.– Foru-aldundien eginkizuna da esku-hartzeko proiektuaren eta txostenaren edukiak ezartzea.

4.– Corresponde a las diputaciones forales establecer los contenidos del proyecto y de la memoria de intervención.

5.– Memoriak, nolanahi ere, ondorengo oinarrizko zehaztapenak izango ditu:

5.– La memoria deberá incorporar, en todo caso, las siguientes determinaciones básicas:

a) Esku hartutako eremuaren egoera eta mugaketa.

a) Situación y delimitación del área objeto de la intervención.

b) Esku-hartzerako erabilitako metodologia adieraztea.

b) Indicación de la metodología utilizada en la intervención.

c) Halaber, jarduera arkeologikoen eta paleontologikoen kasuan, alderdi hauek ere jasoko ditu:

c) Así mismo, en el caso de las actividades arqueológicas y paleontológicas, incorporará:

1) Unitate estratigrafikoen, mailen eta geruzen informazio zehatza.

1) Información detallada de unidades estratigráficas, niveles y lechos.

2) Aztarnategiaren egoera esku-hartzearen ondoren.

2) Situación del yacimiento tras la intervención.

3) Aztarnategiaren azken balorazioa.

3) Valoración final de yacimiento.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
BABES BEREZIA DUTEN KULTURA ONDASUNEN ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN ESPECIAL

36. artikulua.– Babes berezia duten kultura-ondasunen araubidea.

Artículo 36.– Régimen de los bienes culturales de protección especial.

1.– Babes berezia duten kultura-ondasunak lege honetan aurreikusitako babes-araubidearen bitartez arautuko dira, bai eta ondasun bakoitzaren deklarazioan ezartzen den berariazko araubideren bitartez ere.

1.– Los bienes culturales de protección especial se regularán por el régimen de protección previsto en esta ley, así como por el régimen particular que se establezca en la declaración de cada bien.

2.– Kultura-ondasun higiezinak, higigarriak eta immaterialak izan ahalko dira babes bereziko kultura-ondare.

2.– Podrán ser bienes culturales de protección especial los bienes culturales inmuebles, muebles e inmateriales.

37. artikulua.– Babes berezia duten kultura-ondasun higiezinetan esku hartzeko irizpide komunak.

Artículo 37.– Criterios comunes de intervención en bienes culturales inmuebles de protección especial.

Babes bereziko kultura-ondarearen edozein kategoriari eragiten dion obra edo esku-hartze orok kategoria horren babes-araubidean jasotako irizpideak bete beharko ditu. Babes-araubide berariazkorik izan ezean, bakar-bakarrik baimenduko dira ondasunen kontserbatzea eta haien balioa nabarmentzea xede duten esku-hartzeak, lege honen 34. artikuluan adierazitako irizpideekin bat.

Toda obra o intervención que afecte a cualquier categoría de bien cultural de protección especial se ajustará a los criterios especificados en su régimen de protección. En caso de no contar con dicho régimen de protección particular, se permitirán tan solo aquellas intervenciones destinadas a la conservación y puesta en valor de los bienes, de acuerdo con los criterios recogidos en el artículo 34 de esta ley.

38. artikulua.– Babes berezia duten kultura-ondasun higiezinetan esku hartzeko irizpide espezifikoak.

Artículo 38.– Criterios específicos de intervención en bienes culturales inmuebles de protección especial.

1.– Monumentuetan esku hartzeko, honako irizpide hauek bete beharko dira:

1.– Cualquier intervención en un monumento respetará los siguientes criterios:

a) Eraikuntza-sistemen osotasunari eusteko beharrezkoak diren gutxieneko kontserbazioko esku-hartzeak baimenduko dira, baldin eta sistema horiek huts eginez gero kalte konponezinak sor badaitezke monumentuan, estalkietan eta iragazgaizteetan, edo egituretan eta zimenduetan.

a) Se autorizarán las intervenciones de conservación mínimas necesarias para mantener la integridad de los sistemas constructivos cuyo fallo pudiera provocar pérdidas irreparables, tanto en el monumento como en cubiertas e impermeabilización y estructuras y cimentación.

b) Beste eraikuntza-sistemetan (itxiturak, zatiketak, zurgin-lanak eta estaldurak) bakarrik esku hartuko da haien osotasunari eusteko, eta ez da aldaketa nabarmenik egingo.

b) Solo se actuará sobre otros sistemas constructivos tales como cerramientos, particiones, carpinterías y revestimientos para mantener su integridad, evitando toda alteración sustancial de los mismos.

c) Instalazio-sistemen eguneratzea onartuko da, baldin eta monumentuaren erabilera hobetzera zuzenduta badago eta ez badio kalterik ekartzen babestutako balioen kontserbazioari.

c) Se admitirá la actualización de los sistemas de instalaciones siempre que vaya enfocada a mejorar el uso del monumento y su implantación no incida negativamente en la conservación de los valores protegidos.

d) Erabilerak aldatzea onartuko da, betiere aldaketa horiek ezinbestekoak badira monumentua kontserbatzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Erabilera berria monumentuaren osotasunarekin bateragarria dela frogatu beharko da.

d) Se admitirán cambios de uso cuando sean imprescindibles para asegurar la conservación y puesta en valor del monumento, debiendo demostrarse la compatibilidad del nuevo uso con su integridad.

2.– Monumentu-multzoetan esku hartzeko, honako irizpide hauek bete beharko dira:

2.– Cualquier intervención que afecte a conjuntos monumentales deberá respetar los siguientes criterios:

a) Multzoaren hiri- eta arkitektura-egiturari eutsiko zaie, baita inguruaren ezaugarri orokorrei eta paisaiaren soslaiari ere; hori dela eta, ez dira onartuko lerrokadurak aldatzea, eraikigarritasuna aldatzea, lur-zatikatzeak edo higiezin-eransketak, baldin eta multzoaren egiturari ezaugarri orokorrei eragiten badiete, salbu eta berariazko babes-araubidean jasotako kasuetan.

a) Se mantendrán la estructura urbana y arquitectónica del conjunto, y las características generales del ambiente y de la silueta paisajística, para lo cual no se permiten modificaciones de alineaciones, alteraciones de la edificabilidad, parcelaciones ni agregaciones de inmuebles que alteren la estructura y características generales del conjunto, salvo las excepciones recogidas en su régimen de protección particular.

b) Multzoaren elementu eratzaileetan egiten diren esku-hartzeen koordinazioa bultzatuko da, eta, horretarako, esku-hartzeak ondasun babestuaren gainean duen inpaktuaren aldez aurretiko ebaluazioa egingo da, kontserbatu beharreko multzoaren osagarriak ezagutzeko eta haren balioa nabarmentzeko jarraibideak emateko.

b) Se promoverá la coordinación de las intervenciones en los elementos constituyentes del conjunto mediante una evaluación previa del impacto de la intervención sobre el bien protegido, en la que se reconozcan los aspectos constitutivos del conjunto a conservar y se den pautas para su puesta en valor.

c) Multzoaren elementu eratzaileetan barne-birgaitzerako esku-hartzeak onartuko dira, erabilera berrietara egokitzekoak eta bizigarritasuna hobetzekoak, betiere eraginik ez badute eraikuntza-, arkitektura- eta ingurumen-sistemen osotasunean.

c) Se admitirán intervenciones de rehabilitación interior, de adaptación a nuevos usos y de mejora de la habitabilidad en los elementos constituyentes del conjunto, siempre que no afecten a la integridad de los sistemas constructivos, arquitectónicos y ambientales característicos del mismo.

3.– Eremu arkeologikoetan esku hartzeko, irizpide hauek bete beharko dira:

3.– Cualquier intervención en una zona arqueológica deberá respetar los siguientes criterios:

a) Bakar-bakarrik baimendu ahal izango dira helburu zientifikoa duten jarduerak, ikerketa arkeologikora bideratutakoak eta aztarnak in situ mantentzera zuzendutakoak, salbu eta berariazko babes-araubidean jasotako salbuespenak.

a) Las únicas actividades autorizables serán aquellas de carácter científico, enfocadas a la investigación arqueológica, así como al mantenimiento de los restos in situ, salvo las excepciones recogidas en su régimen de protección particular.

b) Jarduera zientifiko horiek aztarnategiaren azterketa globala egiteko programa batean sartu beharko dira, eta aztarnategia hobeto ezagutzen lagundu beharko dute, haren balioa nabarmentzen errazteko.

b) Dichas actividades de carácter científico deberán estar encuadradas en un programa de estudio global del yacimiento y deberán contribuir a un mejor conocimiento para facilitar la puesta en valor del mismo.

c) Behin esku-hartze arkeologikoa amaitutakoan, lurpean geratzen diren egiturak eta aztarna higiezinak agertu diren lekuan bertan kontserbatuko dira.

c) Una vez finalizada la intervención arqueológica, las estructuras y restos inmuebles que aún se conserven en el subsuelo serán conservados en el lugar de aparición de los mismos.

d) Garrantzi historiko-arkeologikoa duten egiturak eta aztarna higiezinak ez ezik, kontserbazio-mailagatik garrantzia dutenak ere kontserbatuko dira.

d) Serán objeto de conservación aquellas estructuras y restos inmuebles que presenten relevancia, no sólo desde el punto de vista histórico-arqueológico, sino también por su grado de conservación.

4.– Lorategi historikoetan, kultura-ibilbideetan edo kultura-paisaietan esku hartzeko, honako irizpide hauek bete beharko dira:

4.– Cualquier intervención en un jardín histórico, en un itinerario cultural o en un espacio cultural respetará los siguientes criterios:

a) Elementu eratzaileetan egiten diren esku-hartzeen koordinazioa bultzatuko da, eta, horretarako, esku-hartzeak ondasun babestuaren gainean duen inpaktuaren aldez aurretiko ebaluazioa egingo da, kontserbatu beharreko ondasunaren osagarriak ezagutzeko eta haren balioa nabarmentzeko jarraibideak emateko.

a) Se promoverá la coordinación de las intervenciones en los elementos que los constituyen mediante una evaluación previa del impacto de la intervención sobre el bien protegido, en la que se reconozcan los aspectos constitutivos del mismo a conservar y se den pautas para su puesta en valor.

b) Ondasunak mantentzeko esku-hartzeak, indartzekoak eta berreskuratzekoak lege honen 2.1 artikuluan aipatzen diren balioak dituzten kultura- zein natura-elementuei aplikatuko zaizkie.

b) Las intervenciones de mantenimiento, refuerzo y recuperación serán de aplicación tanto a los elementos culturales como a los naturales portadores de los valores a los que hace referencia el artículo 2.1 de esta ley.

c) Aintzat hartuko da, behar izanez gero, ondasunaren immaterialtasuna, eta babes-neurri espezifikoak eta bereziak hartuko dira beraren iraunkortasuna, eboluzioa eta ohiko erabilera bultzatzeko.

c) Deberá considerarse, en su caso, la dimensión inmaterial del bien y se establecerán medidas específicas y singulares de protección que favorezcan su mantenimiento, evolución y uso habitual.

39. artikulua.– Babes berezia duten kultura-ondasun higigarrietan esku hartzeko irizpideak.

Artículo 39.– Criterios de intervención en bienes culturales muebles de protección especial.

1.– Babes berezia duten kultura-ondasun higigarrietan esku hartzeko, honako irizpide hauek bete beharko dira:

1.– Cualquier intervención en un bien cultural mueble de protección especial respetará los siguientes criterios:

a) Ondasuna honda ez dadin bideratutako prebentziozko kontserbaziorako estrategiak aplikatzea.

a) La aplicación de estrategias de conservación preventiva orientadas a evitar el deterioro del bien.

b) Diziplina arteko ikerketa bat egitea, esku-hartzean jarraitu beharreko irizpide eta lan-metodologia ezartzeko.

b) La realización de una investigación interdisciplinar, con el fin de establecer los criterios y la metodología de trabajo a seguir en la intervención.

c) Kontserbazio sendagarriko esku-hartzeak eta zaharberritzekoak aplikatzea, batez ere kultura-ondasuna betiko galtzeko arriskua edo haren balio kultural, artistiko edo historikoetan galera bat izateko arriskua duten hondamen-kasu larrietan.

c) La aplicación de intervenciones de conservación curativa y restauración, prioritariamente en los casos graves de deterioro que impliquen un riesgo de pérdida irremediable del bien cultural o una merma de sus valores culturales, artísticos o históricos.

d) Egindako esku-hartzeari buruzko txosten bat idaztea, hautatutako irizpideak eta lan-metodologia azalduko dituena, bai eta esku hartutako eremuak eta erabilitako produktuak ere, argi zehaztuz zer proportziotan erabili diren eta zein den haien izen zientifikoa. Txostenak, halaber, obraren mantentze-lanei eta kontserbatze-lanei buruzko plan bat jasoko du, non gerora obra ez hondatzeko eta haren egonkortasuna luzatzeko jarraibideak jasoko diren.

d) La elaboración de un informe de la intervención realizada en el que se detallen los criterios y la metodología de trabajo adoptados, las zonas intervenidas, los productos empleados, el nombre científico de los mismos y las proporciones aplicadas. El informe incluirá, asimismo, un plan de mantenimiento y conservación del bien que indique las pautas a seguir para evitar su deterioro en el futuro y prolongar su estabilidad.

e) Proposamen bat egingo da mantenimendu-gomendioekin, ondasun higigarriak beste esku-hartze bat exijituko duen kalte gehiago jasan ez dezan.

e) Se realizará una propuesta de recomendaciones de mantenimiento con el fin de evitar que el bien mueble vuelva a sufrir daños que exijan una nueva intervención.

2.– Tratatutako ondasuna jatorrizko kokalekura itzuliko da, toki horrek behar diren baldintza egokiak baditu. Zaharberritzeko arrazoia izan bada kokalekuaren ingurumen-egoera txarra, ondasuna jatorrizko kokaleku horretan berriz jarri baino lehen arazo horiek konpondu direla bermatu beharko da, ondasunaren kontserbazioa segurtatze aldera.

2.– El bien tratado será reintegrado a su ubicación original, siempre que este reúna las condiciones adecuadas. En el caso de que la restauración haya sido motivada por el mal estado ambiental del lugar en que se encontraba, la reintegración a su ubicación original estará supeditada a que se hayan subsanado dichos problemas y se pueda garantizar la conservación del bien.

40. artikulua.– Eroslehentasun-eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubidea.

Artículo 40.– Derecho de tanteo y retracto.

1.– EAEko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubideak izango ditu inter vivos eskualdatze kostu bidezkoetan, borondatezkoetan zein babes berezia duten kultura-ondasunen gaineko betearazpen-prozeduretatik eratorritakoetan.

1.– La Administración General de la CAPV ostentará los derechos de tanteo y retracto en las transmisiones inter vivos onerosas, voluntarias o derivadas de un procedimiento de ejecución patrimonial de los bienes culturales de protección especial.

2.– Hiru hilabeteko epean, EAEko Administrazio Orokorreko dagokion organoak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahal izango du, bai beretzat, bai beste Administrazio edo erakunde publiko batzuentzat edo irabazi asmorik gabeko kultura-erakundeentzat; hala gertatuz gero, adostutako prezioa ordaindu beharra izango du. Lehentasunez erosteko eskubidea erabiliz gero, erosketa egin behar duen administrazioak edo erakundeak, kasuan kasuko organo eskudunaren bitartez, kostu bidezko eskuraketaren ebazpena eman behar du aurretiaz, egin beharreko aurrekontu-erreserba eginda edo, izaera publikoa ez duten erakundeen kasuan, ordainketaren bermea, erabakitzen den erosketa hori gauzatu ahal izateko.

2.– En el plazo de tres meses, el órgano que corresponda de la Administración General de la CAPV podrá ejercer el derecho de tanteo para sí o para otras administraciones o instituciones públicas o de carácter cultural sin ánimo de lucro, obligándose al pago del precio convenido. El ejercicio del derecho de tanteo requerirá que la administración o institución para la que se ejerce adopte previamente, por el órgano en cada caso competente, el acuerdo de adquisición onerosa pertinente, con la necesaria reserva presupuestaria o, en el caso de instituciones de naturaleza no pública, garantía de pago, al objeto de materializar la adquisición que se acuerde.

3.– Lehentasunez erosteko eskubidea eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko prozedurak honako arau hauek bete beharko ditu:

3.– El procedimiento para el ejercicio del derecho de tanteo y retracto se someterá a las siguientes prescripciones:

a) Eskualdatzea egiten duenak jakinarazi beharko dio Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari, modu frogagarrian jakinarazi ere, kultura-ondasuna eskualdatzeko asmoa duela, eta datu hauek guztiak zehaztu: prezioa, ordainketaren atzerapena –horrelakorik badago–, eroslearen nortasuna eta eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak.

a) La persona transmitente deberá notificar fehacientemente al departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco su pretensión de transmitir el bien cultural, señalando el precio, aplazamiento de pago si existiera, identidad del adquirente y el resto de condiciones fundamentales de la transmisión.

b) Ondare-betearazpen prozedura batean egindako eskualdatzeen kasuan, esleipena egiten duen erakundeak Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari jakinarazi beharko dio, aldez aurretik, eskualdatzea, hiru eguneko epean, prezioa eta esleipenduna zein izango den adierazita.

b) En los supuestos de transmisiones llevadas a cabo en un procedimiento de ejecución patrimonial, el organismo que haya de proceder a la adjudicación deberá realizar previa notificación de esta circunstancia, en el plazo de tres días, al departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco, con indicación de precio e identidad de la persona que vaya a ser adjudicataria.

c) Eskualdatzeko asmoaren gaineko jakinarazpen frogagarria garaiz eta modu egokiz jaso ondoren, EAEko Administrazio Orokorrak uko egin ahal izango dio lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzeari, eta horren berri eman beharko dio eskualdatzaileari. Administrazioak ez badu lehentasunez erosteko eskubidea erabili jakinarazpen osoa eta frogagarria jaso eta hurrengo hiru hilabete igaro ondoren, eskubide hori iraungi egingo da jakinarazitako eskualdatzeari dagokionez.

c) Recibida la notificación fehaciente de la pretensión de la transmisión en tiempo y forma, la Administración General de la CAPV podrá comunicar su renuncia al ejercicio del derecho de tanteo, debiendo comunicar la citada renuncia a la persona transmitente. Si la Administración no ejercitara el tanteo en el plazo de tres meses siguientes a la notificación completa y fehaciente, se producirá la caducidad de tal derecho respecto a la transmisión notificada.

d) EAEko Administrazio Orokorrak honako kasu hauetan gauzatu ahalko du atzera eskuratzeko eskubidea:

d) La Administración General de la CAPV podrá ejercer el derecho de retracto en los siguientes supuestos:

d.1.– Eskualdatzea egiten duenak ez badu jakinarazpena egin, edo egin duen jakinarazpena osatugabea edo akastuna bada.

d.1.– En el caso de falta de notificación de la persona transmitente, o si ésta resulta incompleta o deficiente.

d.2.– Jakinarazitako eskualdatzea lehentasunez erosteko eskubidea iraungi baino lehen egin bada.

d.2.– Si se ha llevado a efecto la transmisión notificada antes de la caducidad del derecho de tanteo.

d.3.– Lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzeko epea amaitu ondoren, eskualdatzea jakinarazpenean adierazitako baldintzak aldatuta egin bada.

d.3.– Si transcurrido el plazo para el ejercicio del derecho de tanteo se ha llevado a efecto la transmisión modificando las condiciones señaladas en la notificación.

d.4.– Aipatutako baldintzetan eta hiru hileko epean gauzatu ahalko da atzera eskuratzeko eskubidea. Atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko epea eskualdatzea egin dela jakiten den unean hasiko da kontatzen, edozein bitartekoren bidez jakinda ere.

d.4.– Se podrá ejercer el derecho de retracto en el plazo de tres meses en las condiciones previamente reseñadas. El cómputo del plazo para el ejercicio del derecho de retracto se iniciará desde el momento en que se tuviera conocimiento por cualquier medio de que la transmisión se ha llevado a efecto.

4.– Monumentu-multzoen barruko ondasunak edo banakakoa ez den beste kategoria batekoak direnean, eskubide hori erabiliko ahalko da soilik multzoaren babes-araubidean banaka babes berezikotzat jotako ondasunen kasuan.

4.– Cuando se trate de bienes integrados en conjuntos monumentales, así como otras categorías de bienes de carácter no individualizado, únicamente se podrá hacer uso de este derecho respecto de aquellos que hayan sido reseñados en el régimen de protección del conjunto como de protección especial de forma individualizada.

5.– Babes berezia duten kultura-ondasunen inter vivos eskualdatze kostu bidezkoetan, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzeko artikulu honetan ezarritakoak ezinbestez bete beharrekoak izanik ere, eta aurreikusitako transakzioen berri egotea bermatze aldera, babes berezia duten kultura-ondasunen enkanteen sustatzaileek jakinarazi beharko diote Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari, gutxienez hilabete bat lehenago, ondasunak besterendu nahian egingo diren enkanteen berri. Jakinarazpenean, enkantearen eguna, ordua eta lekua agertu beharko dira, baita ondasunak enkantearen hasieran izango duen prezioa ere.

5.– Sin perjuicio del obligado cumplimiento de las determinaciones establecidas en este artículo para el ejercicio del derecho de tanteo y retracto de las transmisiones onerosas inter vivos de bienes culturales de protección especial, y a fin de garantizar el conocimiento de las transacciones previstas, las personas promotoras de subastas de bienes culturales de protección especial deberán notificar al departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco, con una antelación mínima de un mes, la celebración de las subastas en las que se pretenda enajenar dichos bienes. La notificación deberá indicar la fecha, hora y lugar de celebración de la subasta, así como el precio de salida a subasta del bien.

6.– Notarioek eta jabetza-erregistratzaileek, beren eskumenak gauzatuz, uko egingo diote babes berezia duten kultura-ondasunak eskuratzeko tituluak eskritura publikoan jasotzeari eta inskribatzeari, baldin eta behar bezala egiaztatzen ez bazaie jakinarazpena egin dela lehen adierazitako eran. Gainera, babes berezia duten kultura-ondasunen eskualdatzeak eskritura publikoan formalizatzeko edo erregistroan inskribatzeko asmoa izanez gero, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari jakinarazi beharko diote, baldin eta Administrazioak aipatu ondasunak lehentasunez eskuratzeko eskubidea badu eta ez badira lege honetan eskatzen diren jakinarazpenak egin. Lehentasunez eskuratzeko eskubidea erabiltzeko agintzen duen administrazio-ebazpena titulu nahikoa izango da Jabetza Erregistroan inskribatzeko, prezioaren ordainketa edo gordailua egiaztatu ondoren.

6.– Las y los notarios y registradores de la propiedad denegarán, en el ejercicio de sus facultades, la formalización en escritura pública y la inscripción de los títulos de adquisición de los bienes culturales de protección especial, cuando no se les acredite debidamente la existencia de la notificación, en los términos señalados anteriormente. Asimismo, deberán notificar al departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco cualquier pretensión de formalización en escritura pública o de inscripción registral de transmisiones de bienes culturales de protección especial, sometidas al derecho de adquisición preferente de la Administración, que no incorporen las notificaciones exigidas en esta ley. La resolución administrativa por la que se acuerda el ejercicio del derecho de adquisición preferente será título suficiente para su inscripción en el Registro de la Propiedad, previa acreditación del depósito o pago del precio.

3. ATALA
SECCIÓN 3.ª
BABES ERTAINA DUTEN KULTURA ONDASUNEN ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN MEDIA

41. artikulua.– Babes ertaina duten kultura-ondasunen araubidea.

Artículo 41.– Régimen de los bienes culturales de protección media.

1.– Babes ertaina duten kultura-ondasunak lege honetan aurreikusitako babes-araubidearen bitartez arautuko dira, bai eta ondasun bakoitzaren deklarazioan ezartzen den berariazko araubideren bitartez ere.

1.– Los bienes culturales de protección media se regularán por el régimen de protección previsto en esta ley, así como, en su caso, por el régimen particular que se establezca en la declaración de cada bien.

2.– Ondasun higiezinak eta higigarriak izan ahalko dira babes ertaina duten kultura-ondare.

2.– Podrán ser bienes culturales de protección media los inmuebles y muebles.

42. artikulua.– Babes ertaina duten kultura-ondasun higiezinetan esku hartzeko irizpide komunak.

Artículo 42.– Criterios comunes de intervención en bienes culturales inmuebles de protección media.

1.– Babes ertaineko kultura-ondarearen edozein kategoriari eragiten dion obra edo esku-hartze orok kategoria horren babes-araubidean jasotako irizpideak bete beharko ditu. Babes-araubide berariazkorik izan ezean, erabilera berrietara egokitutako aldaketak baimendu ahal izango dira, betiere eusten bazaie ezaugarri formalei, egitura nagusiei, banaketei eta espazioen konposizio esanguratsuei. Beti errespetatuko dira lege honen 34. artikuluan adierazitako irizpideak.

1.– Toda obra o intervención que afecte a cualquier categoría de bien cultural de protección media se ajustará a los criterios especificados en su régimen de protección. En caso de no contar con dicho régimen de protección particular, se podrán permitir modificaciones de adecuación a los nuevos usos siempre y cuando se mantengan sus características formales, estructuras principales, distribuciones y configuraciones espaciales de relevancia. En todo caso se respetarán los criterios recogidos en el artículo 34 de esta ley.

2.– Erabilera berrietara egokitzeko zailak diren ondasunak badira, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren aldeko txostena eskatuko da aldez aurretik.

2.– En el caso de bienes que tienen poco rango de adaptabilidad a nuevos usos, se requerirá un informe favorable previo del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco.

43. artikulua.– Babes ertaina duten kultura-ondasun higiezinetan esku hartzeko irizpide espezifikoak.

Artículo 43.– Criterios específicos de intervención en los bienes culturales inmuebles de protección media.

1.– Monumentuetan esku hartzeko, honako irizpide hauek bete beharko dira:

1.– Cualquier intervención en un monumento respetará los siguientes criterios:

a) Eraikuntza-sistema guztiak zaharberritzeko esku-hartzeak baimenduko dira.

a) Se autorizarán las intervenciones dirigidas a la restauración de todos los sistemas constructivos.

b) Erabileraren edozein aldaketa onartuko da, ez badu eraginik ondasunaren balio babestuetan eta kontserbazio-baldintza hobeak badakartza eta ondasunaren balioa nabarmentzearen alde egiten badu.

b) Se admitirá cualquier cambio de uso, siempre que no afecte a los valores protegidos del bien y que conlleve unas mejores condiciones de conservación y puesta en valor.

2.– Eremu arkeologikoetan esku hartzeko, irizpide hauek bete beharko dira:

2.– Cualquier intervención en una zona arqueológica respetará los siguientes criterios:

a) Eremu arkeologikoan aldaketak eragin ditzakeen edozein jarduera egin aurretik, ikerketa arkeologiko bat egin beharko da. Obrak egiteko lizentzia lortzeko, baldintza hori betetzea nahitaezkoa izango da.

a) Con carácter previo al desarrollo de cualquier actividad que pueda suponer afección patrimonial en la zona arqueológica, deberá llevarse a cabo un proyecto de investigación arqueológica, quedando supeditada a ello la concesión de licencia para la ejecución de las obras proyectadas.

b) Esku-hartze arkeologikoa amaitutakoan, azaleratu diren egiturak eta aztarna higiezinak dauden ingurunean bertan integra daitezen bultzatuko da, eta eraikinaren, kanalizazioaren edo dena delakoaren bideragarritasuna egitura horiek kontserbatzearekin bateragarria izan dadin.

b) Finalizada cualquier intervención arqueológica, se promoverá la integración de las estructuras y restos inmuebles puestos al descubierto en el entorno en que se sitúan, haciendo compatible la viabilidad de la edificación, canalización o lo que fuere con la conservación de dichas estructuras.

44. artikulua.– Babes ertaina duten kultura-ondasun higigarrietan esku hartzeko irizpideak.

Artículo 44.– Criterios de intervención en los bienes culturales muebles de protección media.

1.– Babes ertaina duten kultura-ondasun higigarrietan egiten diren esku-hartzeetan, segurtasuna, biltegiratzea, erakustea eta garraiatzea baldintza egokietan egiten dela bermatuko da, halako moldez non ondasuna hondatzeko eta suntsitzeko arrisku guztiak ekidingo diren, bereziki espoliazioa, berotasuna, argitasuna, hezetasuna, kutsadura eta gai kimiko eta biologikoak, dardarak eta kolpeak.

1.– Las intervenciones en los bienes culturales muebles de protección media deberán garantizar las condiciones de seguridad, almacenamiento, exposición y transporte que los protejan contra todas las formas de deterioro y de destrucción, en especial de la expoliación, el calor, la luz, la humedad, la contaminación y contra los diferentes agentes químicos y biológicos, las vibraciones y los golpes.

2.– Aurreko zenbakian ezarritakoa betearazteko behar diren betebeharrak ezarriko dituzte foru-aldundiek.

2.– Las diputaciones forales establecerán los requisitos necesarios para dar cumplimiento a lo establecido en el apartado precedente.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
OINARRIZKO BABESA DUTEN KULTURA ONDASUNEN ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE LOS BIENES CULTURALES DE PROTECCIÓN BÁSICA

45. artikulua.– Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunen araubidea.

Artículo 45.– Régimen de los bienes culturales de protección básica.

1.– Oinarrizko babesa duten kultura-ondasunen babes-araubidea udaleko hirigintza-araudiak ezarritakoa izango da, eta ondasun horiek inola ere ezin izango dira eraitsi, ez osorik, ezta partzialki ere.

1.– El régimen de protección de los bienes culturales de protección básica será el establecido en la normativa urbanística municipal, sin que en ningún caso sea posible su derribo, ni total ni parcial.

2.– Kultura-ondare higiezinak izan ahalko dira oinarrizko babesa duten kultura-ondasun.

2.– Podrán ser bienes culturales de protección básica los bienes culturales inmuebles.

VII. TITULUA
TÍTULO VII
KULTURA ONDASUNAK BABESTEKO ARAUBIDE ESPEZIFIKOA, HAIEN TIPOLOGIAREN ARABERA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES CULTURALES EN FUNCIÓN DE SU TIPOLOGÍA
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
KULTURA ONDASUN HIGIEZINAK BABESTEKO ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES CULTURALES INMUEBLES

46. artikulua.– Hirigintza-lizentziaren aurretik lortu beharreko nahitaezko baimenak.

Artículo 46.– Autorizaciones preceptivas previas a la licencia urbanística.

1.– Hirigintzako baimenak eman baino lehen, nahitaez lortu beharko dira Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroko ondasunei eragiten dieten obrak edo jarduerak egiteko lege honetan eskatzen diren baimenak.

1.– Será preceptiva, con carácter previo al otorgamiento de las licencias urbanísticas, la obtención de las autorizaciones establecidas en la presente ley para la realización de obras o actuaciones que afecten a los bienes del Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

2.– Udalek zuzenean baimenduko dituzte Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan sartutako monumentu-multzoen gaineko esku-hartzeak, baldin eta esku-hartze horiek aurreikusita badaude Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak ontzat emandako lurralde- eta hirigintza-antolamenduko planetan edo kultura-ondasunaren deklarazioa duen arloa babesteko plan berezietan. Baimen edo lizentzia horiek hamar eguneko epean jakinarazi beharko zaizkio kasuan kasuko foru-aldundiari, zeinak eragindako ondasuna lehengoratzeko agindu ahalko baitu, baldin eta baimenak edo lizentziak horretarako onartutako babes-araubidearen aurkakoak badira.

2.– Las intervenciones sobre conjuntos monumentales incluidos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco que hayan sido previstas en planes de ordenación territorial y urbana o en los planes especiales de protección del área afectada por la declaración de bien cultural informados favorablemente por el departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco serán autorizadas directamente por los ayuntamientos. Dichas autorizaciones o licencias deberán ser comunicadas en el plazo de diez días a la diputación foral correspondiente, que podrá ordenar la reposición del bien afectado a su estado original en el caso de que aquéllas sean contrarias al régimen de protección aprobado al efecto.

3.– Ezin izango da babestutako ondasunetan obrak edo esku-hartzeak egiteko agindurik eman, baldin eta administrazioek aurretik baimena emateari buruz ezarritako eskakizunak betetzen ez badira lege honetan ezarritakoaren arabera.

3.– No podrán dictarse órdenes para la ejecución de obras o intervenciones sobre los bienes protegidos que no cumplan las exigencias de autorización previa por las administraciones competentes de conformidad con lo dispuesto en la presente ley.

47. artikulua.– Hirigintza-, lurralde- eta ingurumen-ordenamendua kultura-babesari egokitzea.

Artículo 47.– Adecuación del ordenamiento urbanístico, territorial y medioambiental a la protección cultural.

1.– Lurralde- edo hirigintza-antolamenduko tresnek, bai eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunetan eragiten duten sektore-plan edo -programek ere, kultura-ondasunei eta ustezko eremu arkeologikoei ematen zaien babesarekin bateragarria izango den antolamendua ezarriko dute.

1.– Los instrumentos de ordenación territorial o urbanística, así como los planes o programas sectoriales que incidan sobre bienes integrantes del patrimonio cultural vasco, establecerán una ordenación compatible con la protección otorgada a los bienes culturales y a las zonas de presunción arqueológica.

2.– Lege honetan Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasun higiezinei zein ustezko eremu arkeologikoan sartutako ondasunei ematen zaien babesak lehentasuna izango du hirigintza-, lurralde- eta ingurumen-antolamenduko tresnekiko. Bi urteko epea egongo da, ondasuna inskribatzen denetik kontatzen hasita, antolamendu horiek kasuan kasu ezarritako kultura-babeseko araubidera egokitzeko, ikusizko kutsadurari berebiziko arreta jarriz.

2.– La protección otorgada en esta ley a los bienes inmuebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco, así como a los incluidos en las zonas de presunción arqueológica, prevalecerá sobre los instrumentos de ordenación urbanística, territorial y medioambiental, que dispondrán de un plazo máximo de dos años, a contar desde el momento de inscripción del bien, para adaptar dichos ordenamientos al régimen de protección cultural establecido en cada caso, con una especial atención a la contaminación visual.

3.– Hirigintza-, lurralde- eta ingurumen-antolamenduko tresnek kultura-ondasun higiezin babestuen babesa eta kontserbazioa bermatzeko zehaztapenak jaso beharko dituzte beren dokumentazioaren barruan, bai eta ustezko eremu arkeologikoena ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailaren aldeko txostena izan beharko dute. Txosten hori nahitaezkoa izango da, ondasun horiei dagozkien zehaztapenetan loteslea izango da, eta bi hilabeteko epean emango da, eskatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Epe horren barruan txostena eman ezean, aldeko txostena dela ulertuko da.

3.– Los instrumentos de ordenación urbanística, territorial y medioambiental deberán contener, dentro de su documentación, determinaciones para garantizar la protección y conservación de los bienes culturales inmuebles protegidos, así como de las zonas de presunción arqueológica. A tal fin, deberán contar con el informe favorable del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural. Dicho informe tendrá carácter preceptivo, será vinculante en las determinaciones correspondientes a estos bienes y deberá ser emitido en el plazo de dos meses, contados a partir del día siguiente a su solicitud, entendiéndose favorable en caso de no ser emitido en ese plazo.

4.– Dagoeneko deklarazioa jaso duten monumentu-multzoei dagokienez, harik eta dagokien hirigintza-antolamenduko tresna onartzen zaien arte, ez dira onartuko esku-hartze hauek: lehendik dauden lerrokadurak eta sestrak aldatzea; eraikigarritasuna gehitzea edo aldatzea, lur-zatikatzeak eta lur-eransketak egitea, eta, oro har, aldaketak egitea bolumenen, estalkien eta baoen banaketan, eraikin-multzoaren harmoniari eta eraikineko konponbide teknikoei eta artistikoei eragiten badiete.

4.– En aquellos conjuntos monumentales ya declarados que no tengan aprobado el correspondiente instrumento de ordenación urbanística, no se admitirán modificaciones en las alineaciones y rasantes existentes, incrementos o alteraciones de la edificabilidad, parcelaciones y agregaciones y, en general, cambios en la distribución de volúmenes, cubiertas y huecos que afecten a la armonía del conjunto y a sus soluciones técnicas y artísticas.

5.– Kultura-ondasunei zuzenean edo zeharka eragiten dieten ingurumen-inpaktuaren ebaluazio guztiak izapidetzean, bai eta ustezko eremu arkeologikoei eragiten dietenak izapidetzean ere, ingurumenean eskumena duen administrazioak txostena eskatuko dio Eusko Jaurlaritzan kultura-eskumena duen sailari. Txosten hori nahitaezkoa eta loteslea izango da, eta haren zehaztapenak ingurumen-deklarazioan erantsi beharko dira.

5.– En la tramitación de todas las evaluaciones de impacto ambiental que puedan afectar directa o indirectamente a los bienes culturales, así como a las zonas de presunción arqueológica, la Administración competente en materia de medio ambiente solicitará informe del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural, que tendrá carácter preceptivo y vinculante, debiendo incluirse sus determinaciones en la declaración ambiental.

48. artikulua.– Lekualdatzeak.

Artículo 48.– Desplazamientos.

Babestutako kultura-ondasun higiezinak ezin dira beren ingurunetatik atera. Ezin izango dira lekuz aldatu, salbu eta ezinbesteko kasuetan edo interes sozialeko arrazoiak daudenean. Kasu horietan, tokian tokiko foru-aldundiaren baimena beharko da lekualdaketa egiteko.

Un bien cultural inmueble protegido es inseparable de su entorno. No podrá procederse a su desplazamiento salvo, excepcionalmente, por causa de fuerza mayor o interés social. En todo caso, el desplazamiento deberá ser autorizado por la diputación foral correspondiente.

49. artikulua.– Kultura-ondasun higiezinen ingurunea.

Artículo 49.– Entorno de los bienes culturales inmuebles.

1.– Lege honek babesten dituen kultura-ondasun higiezinen ingurunea da ondasun horiek betetzen duten espazioa eta espazioak hartzen dituen elementuak, gertu egon ala ez, horiek aldatzeak eragina badu ondarearen kultura-balioetan eta ondarearen balioa nabarmentzean.

1.– El entorno de los bienes culturales inmuebles protegidos por esta ley está constituido por el espacio y por los elementos en él comprendidos, se hallen o no próximos, cuya modificación pueda afectar a los valores culturales del bien y a su puesta en valor.

2.– Ondasunaren babesa bermatzeko eta haren balioa nabarmentzeko beharrezkotzat joz gero soilik mugatuko da ingurunea, eta mugaketa horrek helburu instrumentala izango du, ondasunaren paisaia-, hiri- eta arkitektura-testuinguruari eusteko, modu jarraituan zein ez-jarraituan.

2.– La delimitación del entorno se efectuará únicamente cuando se considere necesario para garantizar la protección y puesta en valor del bien, y tendrá una finalidad instrumental, con el objeto de mantener el contexto paisajístico, urbano y arquitectónico en que se integra el bien, ya sea de forma continua o discontinua.

3.– Ondasunaren ingurunea mugatuz gero, ingurunea bera deklarazioa jaso duen ondasunaren parte izango da, lege honen ondorioetarako. Babes-araubideak babes-araubide espezifiko bat sartu beharko du ingurune horretarako.

3.– En caso de delimitarse un entorno, este tendrá el carácter de parte integrante del bien declarado a los efectos de esta ley. El régimen de protección deberá incorporar un régimen específico de protección para este entorno.

4.– Kasuan kasuko foru-aldundiek zuzenean baimendu ahal izango dute babestutako ondasunaren inguruan dauden ondasun higiezinak eraistea, betiere babes-araubideak esku-hartze hori ahalbidetzen badu.

4.– Las diputaciones forales correspondientes podrán autorizar directamente la demolición de los bienes inmuebles situados en el entorno del bien protegido en caso de que el régimen de protección permita dicha intervención.

5.– Hirigintzako plangintzak zenbait jarduera aurreikusi beharko ditu babestutako kultura-ondasun higiezinen ingurunean, babesten ari den ondasuna behatzean, hautematean, ikertzean edo gozatzean eragina duten elementuak, eraikuntzak eta instalazioak kentzeko.

5.– El planeamiento urbanístico deberá prever la realización de las actuaciones necesarias en el entorno de los bienes culturales inmuebles protegidos para la eliminación de elementos, construcciones e instalaciones que afecten a la contemplación, apreciación, estudio o disfrute del bien objeto de la protección.

6.– Baldin eta ondasunen inguruneetan lan txikiak egiten badira, eta lan horiek ez badute inolako eragin material edo bisualik babestutako kultura-ondasunetan, kasuan kasuko foru-aldundiari eman beharko zaio lan horien berri, lanak hasi baino hilabete bat lehenago, gutxienez. Foru-aldundiek ikusten badute deklarazioa jaso duten ondasunetan aurreikusitako esku-hartzeek ondasunak arriskuan jar ditzaketela, eten ahalko dituzte esku-hartze horiek, kautelaz, eta hilabete batez, gehienez.

6.– En el supuesto de obras menores que se realicen en los entornos y que no tengan incidencia material o visual sobre los bienes culturales protegidos, éstas deberán comunicarse a la diputación foral correspondiente con una antelación mínima de un mes sobre su ejecución. En aquellos casos en que las diputaciones forales observen que las actuaciones previstas sobre los bienes declarados pueden hacer peligrar a los mismos, podrán suspender cautelarmente su ejecución por un plazo máximo de un mes.

50. artikulua.– Kultura-ondasunen balioei ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa eragiten dieten elementuen instalazioak debekatzea.

Artículo 50.– Prohibición de instalación de elementos que originen contaminación visual o acústica sobre los bienes culturales.

1.– Lege honen ondorioetarako, ikusizko kutsadura da babestutako kultura-ondasun baten gainean pertzepzio inbasiboa sortzen duen edozein interferentzia, baldin eta pertzepzio horrek ondasuna behatzea eragozteaz, zailtzeaz edo desitxuratzeaz gain, haren testuinguru-balioak degradatzen baditu.

1.– A los efectos de esta ley, se entiende por contaminación visual toda interferencia que genere una percepción invasiva sobre un bien cultural protegido impidiendo, dificultando o distorsionado su contemplación y degradando sus valores contextuales.

Era berean, kutsadura akustikotzat jotzen da inguruan zaratak edo bibrazioak egotea, sortzailea edozein emisore akustiko delarik, babestutako kultura-ondasuna behatzea zailtzen edo distortsionatzen dutenean.

De igual manera, se entiende por contaminación acústica la presencia en el ambiente de ruidos o vibraciones, cualquiera que sea el emisor acústico que las origine, que dificulte o distorsione la contemplación de un bien cultural protegido.

2.– Euskal kultura-ondarearen EAEko erregistroetan inskribatutako ondasun higiezinen espedientean zehaztuta azalduko dira ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa eragiten duten elementuak: eraikuntzak, instalazioak, errotuluak edo seinaleak, hiri-altzariak, jarduerak edo ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa eragiten duen beste edozein elementu.

2.– En el expediente de los bienes inmuebles inscritos en los registros de la CAPV del patrimonio cultural vasco se especificarán los elementos generadores de contaminación visual y acústica: construcciones, instalaciones, rótulos o señales, mobiliario urbano, actividades o cualquier otro elemento que sea generador de contaminación visual o acústica.

3.– Lege honen bitartez babestutako kultura-ondasunei eragiten dien ikusizko kutsadura edo kutsadura akustikoa ezabatzea sustatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek.

3.– El Gobierno Vasco y las diputaciones forales fomentarán la eliminación de la contaminación visual o acústica que afecte a los bienes culturales protegidos por esta ley.

51. artikulua.– Babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasunen aurri-deklarazioa.

Artículo 51.– Declaración de ruina de los bienes culturales de protección especial y media.

1.– Babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasunen aurri-deklarazioa honako lege honen eta legea garatzeko ematen diren arauen bidez arautuko da.

1.– La declaración de ruina de los bienes culturales de protección especial y media se regirá por las disposiciones de la presente ley y de la normativa que se dicte en su desarrollo.

2.– Baldin eta, hirigintzaren arloko legerian ezarritakoarekin bat etorriz, babes berezia eta ertaina duten ondasun batzuen aurri-deklaraziorako prozedura bat abiarazten bada, ofizioz edo interesdunak eskaturik, lege honetan ezarritako irizpideen araberako deklarazioa egin aurretik, Eusko Jaurlaritzari kultura-ondasunaren desafektazioaren gaineko baimena eskatu beharko zaio.

2.– En caso de que, de conformidad con lo dispuesto en la legislación urbanística, se incoe, de oficio o a instancia de parte, un procedimiento para la declaración de ruina de bienes culturales de protección especial y media, con carácter previo a su declaración, de acuerdo con los criterios establecidos en esta ley, deberá instarse la autorización del Gobierno Vasco sobre la desafectación del bien cultural.

3.– Udalek babes berezia edo ertaina duen ondasun bati eragiten dion aurri-espedienteari hasiera eman zaiola jakinarazi beharko diete ondasunaren jabeei, bertan bizi direnei eta ondasunaren gaineko eskubide errealen titularrei, baita kasuan kasuko foru-aldundiari eta Eusko Jaurlaritzan kultura-ondasunaren eskumena duen organoari ere, erakunde horiek legitimatuta baitaude prozeduraren alderdi izateko.

3.– Los ayuntamientos deberán comunicar la incoación del expediente de ruina que afecta a un bien cultural de protección especial y media, además de a las y los propietarios, moradores y titulares de derechos reales sobre el bien, a la diputación foral correspondiente y al órgano competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco, entidades legitimadas para ser parte del procedimiento.

4.– Aurri-deklarazioari buruzko espedientearen ebazpena eman baino lehenago, nahitaezkoa izango da kasuan kasuko foru-aldundiak higiezinaren egoerari buruzko txostena ematea, non adierazi beharko baitira higiezin hori konpontzeko titularrak foru-aldundiari eska diezazkiokeen diru-laguntzak eta babestutako ondasunaren gaineko betearazpen-aginduak edo bestelako ebazpenak, horrelakoak egonez gero.

4.– Previamente a la resolución del expediente de declaración de ruina será preceptiva la emisión de informe de la diputación foral correspondiente relativo al estado del inmueble, con señalamiento de las ayudas económicas que puede solicitar la persona titular del bien protegido a la diputación foral para su reparación y de las órdenes de ejecución o demás resoluciones que, en su caso, recaigan sobre el bien protegido.

5.– Espedientean ageri diren txostenak ikusirik, eta Euskal Kultura Ondarearen EAEko Kontseiluaren nahitaezko irizpen loteslea eman ondoren, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen organoak desafektazio horretaz ebatziko du, eta ondasuna osorik edo partez desafektatu ahal izango du, edo ondasunaren babes-araubidea aldatu benetako inguruabarretara egokitzeko.

5.– A la vista de los informes obrantes en el expediente y previo dictamen preceptivo y vinculante del Consejo de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco, el órgano competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco resolverá sobre la desafectación, pudiendo desafectar total o parcialmente el bien, o bien modificar su régimen de protección para adecuarlo a las circunstancias reales del mismo.

6.– Baldin eta babestutako ondasuna desafektatzea ebazten bada, desafektazioa ez da eraginkorra izango harik eta kultura-ondasuna luze eta zabal dokumentatzen duen txosten bat aurkeztu arte.

6.– En caso de que se resuelva la desafectación del bien protegido, la eficacia de la desafectación quedará condicionada a la presentación de una memoria que documente exhaustivamente el bien cultural.

7.– Bidezko izango da babes berezia edo ertaina duten ondasunen aurri ekonomikoaren deklarazioa egitea, baldin eta babes berezia edo ertaina duen eraikin edo eraikuntza bati egiturazko egonkortasuna berriz emateko egin beharreko konponketen kostuak higiezinaren berregokitze-kostuaren % 60 gainditzen badu eta egiaztatzen bada ez dagoela diru-laguntzarik portzentaje horren eta beharrezko konpontze-lanen kostuaren guztizkoaren arteko diferentzia ordaintzeko. Konpontze-kostuaren balioespenean ez da aplikatuko adinagatiko baliogabetzearen inolako koefizienterik; bai, ordea, gehiagotze-koefiziente batzuk, baldin eta haiek aplikatzea justifikatuta badago, ondasuna babestea eragin zuten kultura-balio batzuk egotearen arabera.

7.– Procederá la declaración de ruina económica de los bienes culturales de protección especial o media cuando el coste de las reparaciones necesarias para devolver la consolidación estructural a un edificio o construcción de protección especial o media supere el 60% del coste de reposición del inmueble y se verifique la ausencia de ayudas económicas para cubrir la diferencia entre el citado porcentaje y el total del coste de las obras de reparación necesarias. No se aplicará en la valoración del coste de reposición coeficiente alguno de depreciación por edad, pero sí se podrán aplicar los coeficientes de mayoración cuya aplicación pueda considerarse justificada con base en la existencia de los valores culturales que dieron lugar a la protección del bien.

8.– Aurri-deklarazioaren egoera lege honetan aurreikusten diren kontserbazio-eginbeharrak ez betetzearen ondorio bada, eraispena ezingo da baimendu, eta higiezina jabearen kontura kontserbatzea exijituko da.

8.– Si la declaración de ruina es consecuencia del incumplimiento de las obligaciones de conservación previstas en la presente ley, no podrá autorizarse el derribo y se exigirá su conservación a cargo de la persona propietaria.

9.– Kultura-intereseko ondasun baten eraispen partzialak edo osoak ez du inola ere ekarriko hirigintza-aprobetxamendu handiagorik.

9.– En ningún caso la demolición total o parcial de un bien de interés cultural podrá dar lugar a un mayor aprovechamiento urbanístico.

10.– Eraikin bat erortzeko zorian, hau da, hur-hurreko aurri-egoeran dagoela antzematen bada, kasuan kasuko udalak aginduko du pertsonei eta ondasunei kalteak ekiditeko beharrezko neurriak hartzeko, eta kasuan kasuko foru-aldundiari jakinarazi beharko dio, berehala, ondasunaren gainean zer-nolako lanak egiteko asmoa duen. Segurtasun-zioak direla-eta ezabatu behar diren elementuak berriz jartzea aurreikusi beharko dute lan horiek, lege honen erregelamendu-garapenaren bitartez ezartzen den prozedurari jarraituz.

10.– Cuando se aprecie la concurrencia de una situación de ruina inminente, el ayuntamiento correspondiente ordenará la adopción de las medidas necesarias para evitar daños a personas y bienes, debiendo comunicar con carácter inmediato a la diputación foral correspondiente las obras que pretende llevar a cabo sobre el bien, que deberán prever la reposición de los elementos que, por motivos de seguridad, hayan de ser retirados, siguiendo el procedimiento que se establezca mediante desarrollo reglamentario de esta ley.

Aginduak adierazi beharko du zein epetan hartu beharko diren aipatutako neurriak.

La orden deberá señalar el plazo en el que se deberán adoptar las medidas indicadas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
KULTURA ONDASUN HIGIGARRIAK BABESTEKO ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES CULTURALES MUEBLES

52. artikulua.– Jakinarazteko betebeharra.

Artículo 52.– Obligación de comunicar.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatuta dauden ondasun higigarrien jabeek eta edukitzaileek erregistro horretan eman beharko dute ondasun horien lekualdaketen berri, baita ondasun horiek saltzeko asmoen berri ere, Administrazioak lehentasunez erosteko eskubidea baliatu ahal dezan.

1.– Las personas propietarias y poseedoras de bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco deberán comunicar en dicho registro los traslados de lugar, así como su disposición a vender al objeto de que la Administración pueda ejercer el derecho de tanteo.

2.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatuta dauden ondasun higigarriei buruzko informazioan egoten diren aldaketen berri eman beharko die Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei, urtean bitan, gutxienez.

2.– El Gobierno Vasco comunicará a las diputaciones forales, como mínimo dos veces al año, los cambios producidos en la información de los bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

53. artikulua.– Gordailutzea eta zaintzea.

Artículo 53.– Depósito y custodia.

1.– Foru-aldundiek agindu ahalko dute Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasun higigarriak behin-behingoz leku egoki batzuetan gordailutzeko, betiere egiaztatzen bada jatorriko kokalekuak ez dituela betetzen ondasun horiek behar den bezala kontserbatzeko beharrezko diren baldintzak. Halaber, posible den guztietan, ondasun horiek esleituta daukaten xedea betetzea errespetatu beharko da. Behin babestutako ondasuna behar den bezala kontserbatzea bermatzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla egiaztatuz gero, jatorrizko kokalekura itzul dadin baimenduko da.

1.– Las diputaciones forales podrán ordenar el depósito provisional en lugares adecuados de bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco, si se comprueba que el lugar de su ubicación original no cumple las condiciones necesarias para su debida conservación, debiendo respetar, siempre que sea posible, el cumplimiento de la finalidad que los mismos tengan asignada. Una vez acreditado el cumplimiento de las condiciones necesarias para garantizar la debida conservación del bien protegido, se autorizará su retorno al lugar de ubicación original.

2.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasun higigarrien titularrek ondasun horiek gordailuan lagatzea adostu ahalko dute administrazio publikoekin. Gordailuan lagatzeak gordailututako ondasunak jendeari erakusteko eskubidea ekarriko du berekin Administrazio gordailuzainarentzat, salbu eta horrekin pertsonen interes zilegiei kalte egin ahal bazaie eta hori horrela dela behar den bezala justifikatzen bada.

2.– Las personas titulares de bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco podrán acordar con las administraciones públicas la cesión en depósito de los mismos. En todo caso, la cesión en depósito conllevará el derecho de la Administración depositaria a exponer al público los bienes depositados, salvo que con ello pudieran perjudicarse intereses legítimos de personas y así quede debidamente justificado.

54. artikulua.– Loturiko kultura-ondasun higigarriak.

Artículo 54.– Bienes culturales muebles vinculados.

1.– Babes berezia eta ertaina duten kultura-ondasun higigarriak, baldin eta ondasun higiezin edo immaterial batetik bereiztezintzat aitortuak izan badira, babes bereziko edo ertaineko ondasuntzat joko dira, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatuko dira eta ondasun higiezin edo immaterialaren destinoaren mende egongo dira, non eta Eusko Jaurlaritzan kultura-ondasunaren eskumena duen sailak ez duen salbuespenez baimentzen ondasun horiek bereiztea, betiere hori egiteko dauden arrazoiak adierazita.

1.– Los bienes culturales muebles de protección especial y media que hayan sido reconocidos como inseparables de un bien inmueble o inmaterial tendrán la consideración de bienes culturales de protección especial o media se incluirán en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco y estarán sometidos al destino de aquél, a no ser que el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural autorice su separación con carácter excepcional, indicando las razones que lo motivan.

2.– Lekualdaketa baimentzeko eskarian honako alderdi hauek zehaztu beharko dira: ondasunaren jatorria eta norakoa, lekualdaketaren unean uneko edo behin betiko izaera, eta kontserbazio-baldintzak, segurtasuna, garraioa eta, dagokion heinean, aseguratzea.

2.– En la solicitud de autorización de desplazamiento se deberá especificar su origen y destino, la naturaleza puntual o definitiva del desplazamiento, las condiciones de conservación, seguridad, transporte y, en la medida en que le corresponda, su aseguramiento.

3.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroak, lekualdaketa baimentzen duen ebazpenean, ondasuna babesteko argibide zehatzak gehitu ahalko ditu, kontserbazio eta babeserako arriskuak aurreikusten direnean desplazamendua geldiarazteko neurriak hartuz.

3.– El Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco, en la resolución en que autorice el desplazamiento, podrá añadir información detallada para la protección del bien, tomando medidas para detener el desplazamiento cuando se prevean riesgos para su conservación y salvaguarda.

55. artikulua.– Kultura-ondasun higigarrien eskualdaketen erregistro-liburua.

Artículo 55.– Libro de registro de transacciones de bienes culturales muebles.

1.– Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasun higigarrien merkataritzan eskuarki diharduten pertsonek erregistro-liburu bat formalizatu beharko dute, ondasun horien gainean egiten dituzten eskualdaketak jaso beharko dituena. Liburuan, transakzio gai den ondasunaren identifikazioko datuak eta argazkia agertu beharko dira, gutxienez, bai eta transakzio horretan esku hartzen duten alderdien identifikazioa ere.

1.– Las personas o entidades que habitualmente ejerzan el comercio de bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco deberán formalizar un libro de registro de las transmisiones que realicen sobre dichos bienes. En dicho libro deberán figurar, como mínimo, los datos de identificación y la fotografía del bien objeto de transacción, así como la identificación de las partes que intervienen en la misma.

2.– Arestian aipatutako pertsonek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailean, zeinean adierazi beharko baitute aurreko zenbakian aurreikusten den eskakizuna betetzen dutela eta jarduerak irauten duen bitartean transakzioen erregistro-liburua eguneraturik edukitzeko hitz ematen dutela.

2.– Las personas o entidades previamente señaladas deberán presentar una declaración responsable en el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural, manifestando que cumplen con el requisito previsto en el apartado anterior, y que se comprometen a mantener el libro de registro de las transacciones actualizado, mientras la actividad tenga vigencia.

3.– Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteak, lege honetan aurreikusitako ondorioetarako eta aplikagarria den indarreko araudiaren ondorioetarako, egun horretatik jarduera hori modu mugagabean egiteko gaitzen du, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailaren aldetik geroago egin daitezkeen egiaztapenak eragotzi gabe; gainera, gaikuntza hori kendu ahal izango zaie, ebazpen arrazoitu baten bitartez eta interesdunei entzun ondoren, baldin eta egiaztatzen bada zehaztasun-gabezia, faltsukeria edo ez-egiteren bat dagoela, funtsezkoa, erantzukizunpeko adierazpenean bildutako edozein datutan, edo baldin eta eskakizunen baten ez-betetze geroratua gertatzen bada.

3.– La presentación de la declaración responsable habilita, a los efectos previstos en esta ley y de la normativa en vigor que sea de aplicación, para poder ejercer desde ese día dicha actividad con carácter indefinido, sin perjuicio de las comprobaciones que posteriormente se puedan realizar por parte del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural, pudiendo ser privadas de esta habilitación mediante resolución motivada y previa audiencia de los interesados, cuando se constate la inexactitud, falsedad u omisión, de carácter esencial, de cualquier dato contenido en la declaración responsable o cuando se produzca el incumplimiento sobrevenido de algún requisito.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
KULTURA ONDASUN IMMATERIALAK BABESTEKO ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DE PROTECCIÓN DE LOS BIENES CULTURALES INMATERIALES

56. artikulua.– Kultura-ondare immateriala babestea eta zaintzea.

Artículo 56.– Protección y salvaguarda del patrimonio cultural inmaterial.

1.– Kultura-ondare immaterialaren babesaren helburua izango da etorkizunean hura zainduta eta bideragarri egongo dela bermatzea, ondare hori identifikatzeko, zenbait euskarritan hari buruzko dokumentazioa ezartzeko, ikertzeko, begiratzeko, berpizteko, sustatzeko eta erakusteko beharrezkoak diren neurriak eta baliabideak ezarriz.

1.– La protección del patrimonio cultural inmaterial tendrá por finalidad garantizar su salvaguarda y transmisión, a través del establecimiento de las medidas y medios necesarios para su identificación, documentación en distintos soportes, investigación, preservación, revitalización, promoción y enseñanza.

2.– Kultura-ondare immaterialtzat joko da bakarrik giza eskubideen arloan dauden nazioarteko tresnekin eta erkidegoen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkar-errespetuaren aginduekin bateragarri dena.

2.– Únicamente se considerará patrimonio cultural inmaterial el que sea compatible con los tratados internacionales de derechos humanos y con los imperativos de respeto mutuo entre comunidades, grupos e individuos.

57. artikulua.– Kultura-ondare immateriala babesteko araubidea.

Artículo 57.– Régimen de protección del patrimonio cultural inmaterial.

1.– Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak lan egingo du kultura-ondare immateriala osorik babesteko, zeina beste kultura-ondasun higiezin edo higigarri batzuei lotu ahalko baitzaie, baita haren garapenarekin lotutako espazioei ere, balio erantsia ematen dion talde koherente bat bezala.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural velará por la protección integral del patrimonio cultural inmaterial, que podrá estar vinculado a otros bienes culturales inmuebles o muebles, así como a los espacios relacionados con su desarrollo, como un conjunto coherente que le dota de valor añadido.

2.– Deklarazioa jaso duten kultura-ondasun immaterialak babesteko araubideak kasuan kasuko aplikagarriak izango zaizkion babes-, sustapen- eta hedapen-neurriak ezarri beharko ditu.

2.– El régimen de protección de los bienes culturales inmateriales declarados deberá señalar las medidas correspondientes de salvaguarda, fomento y difusión que le serán de aplicación.

58. artikulua.– Kultura-ondare immateriala zaintzeko tresna espezifikoak.

Artículo 58.– Instrumentos específicos para la salvaguarda del patrimonio cultural inmaterial.

1.– Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak Kultura Ondasun Immaterialaren EAEko Inbentarioa egingo du, bai eta kultura-ondasun immaterialak zaintzeko planak ere.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural elaborará el Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales, así como planes de salvaguarda.

2.– Kultura Ondasun Immaterialaren EAEko Inbentarioa oinarrizko tresna izango da euskal kultura-ondare immateriala identifikatzeko, ezagutzeko eta garatzeko, eta Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroari dagokio hura egitea, gordetzea eta haren zabalkundea egitea.

2.– El Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales será el instrumento básico para la identificación, conocimiento y evolución del patrimonio cultural inmaterial vasco, y corresponde al Centro de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco su elaboración, custodia y difusión.

3.– Kultura Ondasun Immaterialaren EAEko Inbentarioa egiteko prozesua, haren egitura eta irispidea erregelamendu bidez ezarriko dira.

3.– El proceso de elaboración, la estructura y el acceso al Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales se determinarán por vía reglamentaria.

4.– Kultura Ondasun Immaterialen EAEko Inbentarioaren elementuak aldizka berrituko dira, erkidego honetako kultura-ondare immateriala izandako bilakaeraren berri izateko, eta, hala badagokio, zaintza-neurriak egokitzeko, bideragarriagoa izan dadila bermatze aldera.

4.– Los elementos del Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales se renovarán periódicamente, con el objetivo de conocer la evolución experimentada en el patrimonio cultural inmaterial de esta comunidad y, en su caso, de adecuar las medidas de salvaguarda para garantizar mejor su viabilidad.

5.– Baldin eta Kultura Ondasun Immaterialen EAEko Inbentarioan inskribatutako ondasunek babes berezia duten kultura-ondasun deklaratuak izateko behar besteko balio badute, lege honetan azken horientzat aurreikusitako izapideak egin beharko dira. Kasu horietan, 15. artikuluan ezarritako araubidea aplikatu beharko zaie, aldi baterako.

5.– En el supuesto de que los bienes integrados en el Inventario de la CAPV de Bienes Culturales Inmateriales cuenten con valores culturales suficientes para ser declarados bienes culturales de protección especial, se requerirá la tramitación prevista en esta ley para éstos. En estos casos, les será de aplicación transitoria el régimen de protección establecido en el artículo 15.

59. artikulua.– Kultura-ondasun immaterialen kudeaketa-organo espezifikoak eta zaintza-planak.

Artículo 59.– Órganos de gestión específicos y planes de salvaguarda de bienes culturales inmateriales.

1.– Lege honen 11. artikuluan bereizitako kategoria bakoitzerako kudeaketa-organo espezifikoa sortuko da, zeinean parte hartuko baitute Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, Eudel-ek, erkidego eramaileek eta kultura-ondare immaterialeko eremu espezifikoetan ezagunak diren erakundeak.

1.– Se creará, para cada una de las categorías distinguidas en el artículo 11 de la presente ley, un órgano de gestión específico en el que participarán el Gobierno Vasco, las diputaciones forales, Eudel, las comunidades portadoras y organizaciones reconocidas en ámbitos específicos del patrimonio cultural inmaterial.

2.– Sortuko diren kudeaketa-organoen misio nagusia izango da, batetik, jarduera-lehentasunak identifikatzea eta, bestetik, kultura-ondasun immaterialak babesteko planak egitea, sustatzea eta ebaluatzea.

2.– La misión principal de los órganos de gestión que se creen será, por un lado, identificar las prioridades de actuación y, por otro, elaborar, fomentar y evaluar planes de salvaguarda de bienes culturales inmateriales.

3.– Kultura-ondasun immaterialak babesteko planak tresna bat dira, ondasun horiek babesteko estrategiak eta jarduerak batzen dituena. Egoki diren babes-, sustapen- eta hedapen-neurriak jasoko dituzte, lagunduko dutenak eragindako erkidego eramaileak dinamizatzen, ez bakarrik alderdi ekonomikoan, baizik eta bereziki alderdi sozial eta kulturalean.

3.– Los planes de salvaguarda de bienes culturales inmateriales se constituyen en el instrumento que integra las estrategias y actuaciones de salvaguarda de dichos bienes. Incluirán las medidas de salvaguarda, fomento y difusión que se consideren oportunas y que contribuirán a la dinamización de las comunidades portadoras afectadas, en su vertiente no sólo económica, sino fundamentalmente social y cultural.

VIII. TITULUA
TITULO VIII
INDUSTRIA ONDAREA
PATRIMONIO INDUSTRIAL

60. artikulua.– Definizioa.

Artículo 60.– Definición.

Industria-ondarea osatzen dute industriarekin lotutako hainbat jarduerak (teknikoak, erauztekoak, teknologikoak, ingeniaritzakoak, ekoizpenekoak eta eraldatzekoak) izandako eboluzioaren testigantza adierazgarria, baita industria-kulturarekin loturiko adierazpenena ere, ematen duten ondasun higiezin, higigarri eta immaterialen multzoa.

El patrimonio industrial está integrado por el conjunto de bienes inmuebles, muebles e inmateriales que constituyen testimonios significativos de la evolución de las actividades técnicas, extractivas, tecnológicas, de la ingeniería, productivas y de transformación relacionadas con la industria, así como de las manifestaciones vinculadas a la cultura industrial.

61. artikulua.– Industria-ondarearen edukia.

Artículo 61.– Contenido del patrimonio industrial.

1.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun higiezinak: teknika- eta industria-jarduerarekin lotutako instalazioak, lantegiak ingeniaritza-lanak eta paisaiak.

1.– Son bienes inmuebles del patrimonio industrial las instalaciones, fábricas, obras de ingeniería y paisajes relacionados con la actividad técnica e industrial.

2.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun higigarriak: teknologia-, lantegi- eta ingeniaritza-jarduerekin lotutako tresnak, makineria eta piezak.

2.– Son bienes muebles del patrimonio industrial los instrumentos, la maquinaria y las piezas relacionadas con las actividades tecnológicas, fabriles y de ingeniería.

3.– Honako hauek dira industria-ondarearen ondasun immaterialak: teknologia- eta industria-jarduerarekin lotutako praktikak, irudikapenak, adierazpenak eta ezagutzak, baita industrializazioaren alderdi sozialak ere, eta bereziki eguneroko bizitzaren aldaketekin eta langileen mugimenduaren historiarekin lotutakoak.

3.– Son bienes inmateriales del patrimonio industrial las prácticas, representaciones, expresiones y conocimientos relacionadas con la actividad técnica e industrial, así como los aspectos sociales de la industrialización, y muy especialmente los relacionados con los cambios en la vida cotidiana y con la historia del movimiento obrero.

62. artikulua.– Industria-ondarean esku hartzeko irizpideak.

Artículo 62.– Criterios para la intervención en el patrimonio industrial.

1.– Industria-ondareen babesa ez da bateraezina izango horiek ustiatzeko baimen administratiboekin, baina babesak berekin ekarriko du babesteko gomendiorako kultura-balioak identifikatzen dituzten elementuak kontserbatu beharra.

1.– La protección de bienes del patrimonio industrial no será incompatible con las concesiones de carácter administrativo que permitan su explotación, aunque determinará la necesidad de una conservación de los elementos en los que se identifican los valores culturales que aconsejan dicha protección.

2.– Bertan behera utzitako industria-jardueren zein berreskuraezinak direnen kasuan beste era bateko erabilerak, publikoak zein pribatuak, ezartzea sustatuko da, bateragarriak badira industria-ondarearen ondasunak kontserbatzearekin eta babestearekin.

2.– En el caso de actividades industriales abandonadas o irrecuperables, se promoverá la implantación de usos de otra naturaleza, tanto públicos como privados, que resulten compatibles con la conservación y protección de los bienes del patrimonio industrial.

IX. TITULUA
TÍTULO IX
ONDARE ARKEOLOGIKOAREN ETA PALEONTOLOGIKOAREN ARAUBIDE ESPEZIFIKOA
DEL RÉGIMEN ESPECÍFICO DEL PATRIMONIO ARQUEOLÓGICO Y PALEONTOLÓGICO

63. artikulua.– Ondare arkeologikoaren eta paleontologikoaren definizioa.

Artículo 63.– Definición de patrimonio arqueológico y paleontológico.

Lege honen ondorioetarako, ondare arkeologiko eta paleontologikotzat joko dira gizakiei buruz eta, oro har, izaki bizidunei buruz interes zientifikoa duten eta informazio garrantzitsua ematen duten aztarna materialak, higigarriak zein higiezinak, azalean zein lur-azpian edo urpean egonda ere.

A los efectos de esta ley, se considerarán patrimonio arqueológico y paleontológico todos aquellos restos materiales, muebles e inmuebles que proporcionan información sobre los seres humanos y, en general, sobre los seres vivos, que tengan un interés científico y que den una información relevante, tanto si se encuentran en la superficie como en el subsuelo o bajo las aguas.

64. artikulua.– Jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak.

Artículo 64.– Actividades arqueológicas y paleontológicas.

Lege honen ondorioetarako, jarduera arkeologikotzat eta paleontologikotzat joko dira labar-artearen ikerketak, bai eta ondasun edo eremu arkeologikoei edo paleontologikoei eragiten dieten prospekzioak, zundaketak, indusketak, kontrolak edo beste zernahi lan, ondorengo paragrafoetako definizioekin bat etorriz:

Tendrán la consideración de actividades arqueológicas o paleontológicas a los efectos de esta ley, los estudios de arte rupestre, así como las prospecciones, sondeos, excavaciones, controles y cualesquiera otras que afecten a bienes o zonas arqueológicas o paleontológicas, de conformidad con las siguientes definiciones:

a) Prospekzio arkeologikoa: lur-eremu baten esplorazioa da, era guztietako aztarna historikoak, arkeologikoak edo paleontologikoak bilatzera zuzentzen dena; erabiltzen den teknikaren arabera, honako era hauetako batekoak izan daitezke:

a) Prospección arqueológica: es la exploración del terreno dirigida a la búsqueda de toda clase de restos históricos, arqueológicos o paleontológicos, que según la técnica a utilizar podrá ser:

1) Ikusizko prospekzioa: gainazalaren esplorazioa da, lur-eremu baten miaketa ere egiten duena eta interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten materialak biltzea ekar dezakeena.

1) Prospección visual: es la exploración superficial con reconocimiento del terreno que puede suponer la recogida de materiales de interés arqueológico o paleontológico.

2) Prospekzio geofisikoa: lurpearen azterketa da, zientzia fisikoen aplikazioaren bitartez egiten dena.

2) Prospección geofísica: es el estudio del subsuelo mediante la aplicación de las ciencias físicas.

3) Lagin bidezko prospekzioa: espazio mugatu batetik lurra erauztea da, leku horretan aztarnategi arkeologiko bat dagoen edo ez egiaztatzeko egindakoa. Prospekzio hori amaitutzat emango da lehen ebidentzia arkeologiko kontestualizatuak agertzen direnean.

3) Prospección con catas: es la extracción de tierra en un espacio delimitado, realizada con el fin de comprobar la existencia de un yacimiento arqueológico en el lugar. Se dará por finalizada cuando aparezcan las primeras evidencias arqueológicas contextualizadas.

b) Zundaketa arkeologikoa: eremuaren osotasunarekiko proportzioan, neurri txikikoa den indusketa da, eta aztarnategi arkeologiko baten sekuentzia estratigrafikoa ezagutzeko egindakoa.

b) Sondeo arqueológico: es la excavación de reducidas dimensiones en relación y proporción con el todo, realizada con objeto de reconocer la secuencia estratigráfica de un yacimiento arqueológico.

c) Indusketa arkeologikoa: aztarna arkeologikoak eta paleontologikoak ikertzeko, dokumentatzeko eta lurpetik ateratzeko edo erauzteko jarduera da, sedimentuen estratigrafiari jarraituz.

c) Excavación arqueológica: es la actividad de investigar, documentar y desenterrar o extraer restos arqueológicos y paleontológicos atendiendo a la estratigrafía de los sedimentos.

d) Kontrol arkeologikoa: interes arkeologikoa izan dezakeen espazio bati eragiten dioten edo eragin diezaioketen obra-prozesu batean esku hartzea da, hau da, obra horiek gainbegiratzea, behar izanez gero, obra horiek egiten diren bitartean agertzen diren interes arkeologikoko ebidentzia edo elementuen kontserbazioa edo dokumentazioa ahalbidetzen duten neurri egokiak ezarrita.

d) Control arqueológico: es la intervención en un proceso de obras que afectan o pueden afectar a un espacio de posible interés arqueológico, consistente con la supervisión de aquéllas, estableciendo las medidas oportunas que permitan la conservación o documentación, en su caso, de las evidencias o elementos de interés arqueológico que aparezcan en el transcurso de las mismas.

e) Labar-artearen ikerketa: metodo arkeologikoaren bidez ikertuak izan daitezkeen labar-adierazpenak eta haien testuinguruak ikertzera, haien dokumentazio grafikoa egitera eta erreproduzitzera zuzendutako landa-lanen multzoa da.

e) Estudio de arte rupestre: es el conjunto de tareas de campo orientadas al estudio, documentación gráfica y reproducción de manifestaciones rupestres susceptibles de ser estudiadas por el método arqueológico y de su contexto.

f) Altxaeren azterketa estratigrafikoa: eraikinen eraikuntza-bilakaera aztertzeko eta ezagutzeko metodologia arkeologikoa aplikatzea da. Ez da jarduera arkeologikotzat joko altxaeren azterketa estratigrafikoa, baldin eta haren xedea hezkuntza-metodoa edo prestakuntza ezagutzea edo ikastea bada eta ez badakar berekin ondasunaren gaineko loturarik.

f) Análisis estratigráfico de los alzados: es la aplicación de la metodología arqueológica para el análisis y conocimiento de la evolución constructiva de las edificaciones. No se considerará actividad arqueológica el análisis estratigráfico de los alzados cuyo objeto es el conocimiento o aprendizaje del método o la formación educativa y no impliquen afecciones sobre el bien.

g) Jarduera paleontologikoak: jarduera paleontologikotzat joko dira zona paleontologikoa ikasgai duten landa-lanak (prospekzioak, zundaketak, indusketak edo kontrolak izanik ere), zonak ez badu metodologia arkeologikoa aplikatzea eskatzen, horrela denean zona arkeologikotzat joko baita.

g) Actividades paleontológicas: tendrán la consideración de actividades paleontológicas los trabajos de campo, sean éstos de prospección, sondeo, excavación o control, cuyo objeto de estudio sea una zona paleontológica siempre que esta no requiera de la aplicación de la metodología arqueológica, en cuyo caso se tratará como zona arqueológica.

65. artikulua.– Ustezko eremu arkeologikoa.

Artículo 65.– Zona de presunción arqueológica.

1.– Aztarna arkeologikoak egon daitezkeela uste den eremuetan, orubeetan edo eraikinetan, jabeak edo egin nahi diren obren sustatzaileak azterketa bat aurkeztu behar du, hirigintzako lizentzia eman baino lehenago, orubearen edo eraikinaren balio arkeologikoari eta obra-proiektuan izan dezakeen eraginari buruz. Foru-aldundiek arautu egingo dute zein kasutan ez den beharrezkoa izango azterketa hori aurkeztea proiektu arkeologikoa egiteko.

1.– En las zonas, solares o edificaciones en que se presuma la existencia de restos arqueológicos, la persona propietaria o promotora de las obras que se pretendan realizar deberá aportar, con carácter previo al otorgamiento de la licencia urbanística, un estudio referente al valor arqueológico del solar o edificación y la incidencia que pueda tener el proyecto de obras. Las diputaciones forales regularán los supuestos en los que no sea necesaria la presentación de dicho estudio para la realización del proyecto arqueológico.

2.– Behin azterketa egin eta gero, foru-aldundiak zehaztuko du ea proiektu arkeologikoa beharrezkoa den edo ez, eta, hori guztia ikusirik, obra-lizentziaren aurreko baimena emango du. Proiektu arkeologikoa idazteari eta betearazteari dagokionez, lege honen 67. artikuluan aurreikusten den laguntzen araubidean ezarritakoari jarraituko zaio.

2.– Una vez realizado, en su caso, el estudio, la diputación foral determinará la necesidad del proyecto arqueológico, y a la vista de todo ello otorgará la autorización previa a la licencia de obras. En cuanto a la redacción y ejecución del proyecto arqueológico, se estará a lo dispuesto en el régimen de ayudas previsto en el artículo 67 de la presente ley.

3.– Lortutako informazioan oinarrituta erabakiko da beharrezkoa den ala ez babesa ematea babes berezia edo ertaina duen kultura-intereseko ondasun deklaratuz, edo adieraziko da lege honen arabera babesa merezi izateko moduko kultura-baliorik ez duela, eta, horrenbestez, eremuari ez zaio inolako babesik emango.

3.– Con base en la información obtenida, se determinará la procedencia de su protección mediante la declaración de bien de interés cultural de protección especial o media, o bien se constará que carece de valores culturales merecedores de protección de conformidad con esta ley, por lo que no se le otorgará ninguna protección.

66. artikulua.– Jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak baimentzea.

Artículo 66.– Autorización de actividades arqueológicas y paleontológicas.

1.– EAEren lurralde-eremuan jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko –lurrekoak edo urpekoak izan–, kasuan kasuko foru-aldundiaren aldez aurreko baimena beharko da, salbu eta lurrak iraultzea ez dakarten gainazaleko prospekzio-proiektuak edo eraikinen altxaerak direnean.

1.– La realización de actividades arqueológicas o paleontológicas, terrestres o subacuáticas, en el ámbito territorial de la CAPV, precisará autorización previa de la diputación foral correspondiente, exceptuando los proyectos de prospección superficial que no conlleven remoción de tierras y los alzados de los edificios.

2.– Baimenaren titularrak baimentzen den jarduera arkeologiko eta paleontologikoaren zuzendaria izan behar du. Baimenaren titularrak pertsona fisiko bat izan beharko du, eta baimentzen diren jarduera arkeologikoen edo paleontologikoen zuzendaritza bere gain hartzeko behar besteko arkeologia edo paleontologia alorretako formakuntzadun unibertsitate-titulazioa eta esperientzia duela egiaztatu beharko du.

2.– La persona titular de la autorización deberá ser el director o la directora de la actividad arqueológica y paleontológica objeto de autorización. La persona titular de la autorización deberá ser una persona física que acredite una titulación universitaria con formación suficiente en arqueología o paleontología y experiencia contrastada para asumir la dirección de las actividades arqueológicas o paleontológicas que se autorizan.

3.– Foru-aldundi bakoitzak arautuko ditu nahitaezko baimena emateko modua, bai eta baimena ematetik ondorioztatzen diren betebeharrak ere. Dena den, baimenaren titularrak nahitaezko txostenen eta memorien kopia bidaliko dizkio Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari, bai eta lortutako materialen inbentarioen kopia ere, material horiek zein estratigrafiatatik datozen identifikatuz.

3.– La concesión de la preceptiva autorización, así como las obligaciones derivadas de su otorgamiento, serán reguladas por las respectivas diputaciones forales. En todo caso, la persona titular de la autorización enviará al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural copia de los informes y memorias preceptivos, así como de los inventarios de los materiales obtenidos, con identificación de la estratigrafía de la que proceden.

4.– Deklaratutako eremu edo ondasun arkeologikoei edo paleontologikoei eragiten dien edonolako obraren ondorioz jarduera arkeologikoa edo paleontologikoa egitea beharrezko bihurtzen denean, obren sustatzaileak kasuan kasuko proiektu arkeologikoa edo paleontologikoa aurkeztu beharko dio ondasuna kokatuta dagoen lurralde historikoko foru-aldundiari, obra horiek egin aurretik proiektu hori onar dezan.

4.– En los casos en que la actuación arqueológica o paleontológica se haga necesaria como consecuencia de cualquier tipo de obras que afecten a zonas o bienes arqueológicos o paleontológicos declarados, el promotor o la promotora de las obras deberá presentar el correspondiente proyecto arqueológico o paleontológico ante la diputación foral del territorio histórico en que radique el bien, para su aprobación previa a la ejecución de dichas obras.

5.– Esku-hartzearen eremuaren garai historikoetara egokitzen den prestakuntza egiaztatzen dutenei bakarrik emango zaizkie jarduera arkeologikoen zuzendaritzarako baimenak.

5.– Únicamente se otorgarán autorizaciones para la dirección de actividades arqueológicas a quienes acrediten formación adecuada al periodo o periodos históricos que se correspondan con la zona de intervención.

6.– Eremu paleontologiko batean ikerketako edozein landa-lanen zuzendaritza-ardura izateko, eremu hori kokatuta dagoen lurralde historikoko foru-aldundiak ikertu nahi den aztarnategiaren ezaugarrietarako egokia den titulazio akademikoa exijitu beharko du. Nolanahi ere, ziurtatuta geratu beharko da zuzendari horrek paleontologia-lanetan edo lekuko tipologiarekin bat datozen natura-zientzien adarretan duen prestakuntza.

6.– Para la dirección de cualquier trabajo de campo de investigación en una zona paleontológica, la diputación foral del territorio histórico en que se localice dicha zona habrá de exigir la titulación académica adecuada a las características del yacimiento que se pretende investigar. En cualquier caso, deberá quedar certificada su formación en paleontología o en las ramas de las ciencias de la naturaleza acordes con la tipología del lugar.

7.– Eremu paleontologiko baten gaineko esku-hartzearen garapenak metodologia arkeologikoaren aplikazioa eskatzen duenean, esku-hartze hori jarduera arkeologikotzat aitortua izango da zuzenean, eta nahitaez bete beharrekoak izango dira lege honek jarduera arkeologikoei buruz ezartzen dituen zehaztapenak.

7.– En caso de que el desarrollo de la intervención sobre una zona paleontológica requiera de la aplicación de metodología arqueológica, pasará automáticamente a ser reconocida como actividad arqueológica, siendo de obligado cumplimiento las determinaciones que esta ley establece para las actividades arqueológicas.

67. artikulua.– Proiektu arkeologikoak eta paleontologikoak finantzatzea.

Artículo 67.– Financiación de los proyectos arqueológicos y paleontológicos.

Babes berezia edo ertaina duten kultura-ondasunei eragiten dien edozein obratan proiektu arkeologikoen eta paleontologikoen idazketaren eta betearazpenaren finantzaketa jardueren titularraren kontura izango da, zuzenbide publikoko erakundeak direnean. Baldin eta titularra pribatua bada, kasuan kasuko foru-aldundiak bere gain hartuko du gastuen parte bat laguntzak emanez, edo zuzenean gauzatuko du proiektua, horrela egitea beharrezkotzat joz gero. Foru-aldundia, dena dela, behartuta egongo da jarduera arkeologikoak hartuko duen guztizko kopuruaren % 50 ordaintzera.

La financiación de la redacción y ejecución de los proyectos arqueológicos y paleontológicos en cualquier tipo de obras que afecten a bienes culturales de protección especial o media correrá a cargo de la persona titular de las actuaciones afectantes, en el caso de que se trate de entidades de derecho público. En caso de que la persona titular sea privada, la diputación foral correspondiente participará en la asunción de los gastos mediante la concesión de ayudas o ejecutará directamente el proyecto, si lo estima necesario. En todo caso, la diputación foral estará obligada a satisfacer el 50% del monto total que suponga la actuación arqueológica.

68. artikulua.– Eremu arkeologikoetan esku hartzeko proiektuen betebeharrak.

Artículo 68.– Requisitos de los proyectos de intervención en zonas arqueológicas.

1.– Ez da baimenduko, inola ere, egin beharreko esku-hartzea egin ondoren aztarnategia egokitzeko neurririk jasotzen ez duen ikerketako proiektu arkeologikorik egitea. Neurri horiek aztarnategiaren eta agerian jarritako aztarnen kontserbazioa bermatu beharko dute, aztarna horien balioa nabarmentzeko.

1.– No se autorizará, en ningún caso, la realización de un proyecto arqueológico de investigación que no incluya medidas de adecuación del yacimiento posteriores a la intervención. Estas medidas deberán garantizar la conservación del yacimiento y de los restos puestos al descubierto para su puesta en valor.

2.– Kasuan kasuko foru-aldundiak baimendu beharko du eremu arkeologiko bateko aztarnak sendotzeko, zaharberritzeko edo haren balioa nabarmentzeko proiektu oro. Horrelako proiektu bat ezingo da baimendu, aurretik ez bada egiten azterketa arkeologiko xehekatu bat, zaharberritu, sendotu edo balioztatu nahi dena zehazteko. Azterketa horrek aztarnategiaren berreraikuntza eta haren balioa nabarmentzea ziurtatuko duten oinarriak finkatu eta irizpideak ezarri beharko ditu, eraikuntza- eta okupazio-historiaren arabera.

2.– Todo proyecto de consolidación, restauración o puesta en valor de los restos de una zona arqueológica deberá ser autorizado por la diputación foral correspondiente. Ningún proyecto de este tipo podrá ser autorizado si no va precedido de un estudio arqueológico detallado de lo que se pretenda restaurar, consolidar o poner en valor. Este estudio deberá sentar las bases y establecer los criterios que aseguren la reconstrucción y puesta en valor del yacimiento, de acuerdo a su historia constructiva y de ocupación.

69. artikulua.– Jarduera arkeologikoen eta paleontologikoen titularren nahitaezko komunikazioak, eta materialak gordailutzeko lekua adieraztea.

Artículo 69.– Comunicaciones preceptivas de las personas titulares de actividades arqueológicas y paleontológicas, y señalamiento del lugar de depósito de materiales.

1.– Jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko baimenaren titularrek jarduera arkeologikoen eta paleontologikoen hasiera- eta amaiera-data jakinaraziko dizkiote kasuan kasuko foru-aldundiari, eta, halaber, jarduera garatzean gertatzen diren gorabehera guztien berri eman beharko diote.

1.– Las personas titulares de autorización de actividades arqueológicas y paleontológicas notificarán a la diputación foral correspondiente la fecha de inicio y de finalización de las actividades arqueológicas y paleontológicas, debiendo comunicar cuantas incidencias se produzcan en el desarrollo de la actividad.

2.– Baimenaren titularrak berak zuzendu beharko ditu jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak, eta jarduera horiek bertatik bertara ikusi beharko ditu. Baldin eta, justifikatutako arrazoiak direla medio, titularrak jarduerak bertatik bertara zuzentzea ezinezkoa badu, horren berri eman beharko dio kasuan kasuko foru-aldundiari eta bere erantzukizuna beste pertsona baten esku utzi beharko du, zeinak titularra ez dagoenean jardueren zuzendaritza bere gain hartzeko zenbait baldintza bete beharko baititu, titulazioari, gaitasun profesionalari eta behar besteko ezagutzari dagokienez.

2.– La persona titular de la autorización deberá dirigir personalmente las actividades arqueológicas y paleontológicas, debiendo presenciar las mismas. En caso de imposibilidad de ejercicio presencial de la dirección por motivos justificados, deberá ponerlo en conocimiento de la diputación foral correspondiente, delegando su responsabilidad en una persona que reúna los requisitos de titulación, capacitación profesional y conocimientos necesarios para asumir la dirección en su ausencia.

3.– Behin landa-lanak amaituta, esku-hartzea amaitzen denetik gehienez ere hamabost eguneko epean, jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko baimenaren titularrek Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari jakinarazi beharko diote material arkeologikoak edo paleontologikoak jaso dituztela, horrelakorik badago, eta eskatu beharko dute material horiek gordailutzeko sigla eta lekua komunikatzeko.

3.– Finalizados los trabajos de campo, en el plazo máximo de quince días desde la finalización de la intervención, las personas titulares de la autorización de actividades arqueológicas y paleontológicas deberán comunicar al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural la recogida, en su caso, de materiales arqueológicos y paleontológicos, solicitando que le sea asignada sigla al yacimiento y lugar de depósito para esos materiales.

4.– Behin materialen berreskurapena baieztatuta, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak identifikazio-sigla esleituko dio aztarnategiari, edo aurretik dagoena jakinaraziko du, aurreko esku-hartzerik egon bada. Orobat, esku-hartze arkeologiko eta paleontologikoko zuzendaritzari jakinaraziko dio zer lekutan gordailutu behar diren berreskuratutako materialak: oro har, lurralde-museoetan edo Eusko Jaurlaritzak horretarako izendutako gordailutzeko lekuak izango dira.

4.– Confirmada la recuperación de materiales, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural asignará la sigla de identificación al yacimiento o notificará la ya existente, caso de existir intervenciones anteriores. Asimismo, comunicará a la dirección de la intervención arqueológica y paleontológica el lugar donde debe procederse al depósito de los materiales recuperados, que serán, como norma general, los museos territoriales o centros de depósito designados para tal fin por el Gobierno Vasco.

5.– Material paleontologiko hutsak gordailutzeko lekua adierazteko, izaera horren araberako zentroak aukeratuko dira, natura-zientziei lotutakoak, lehentasunez.

5.– Para la designación del lugar de depósito de los materiales de naturaleza exclusivamente paleontológica serán elegidos preferiblemente centros acordes con su naturaleza, asociados a las ciencias naturales.

70. artikulua.– Interes arkeologikoa eta paleontologikoa duten ondasunak gordailutzea.

Artículo 70.– Depósito de bienes de interés arqueológico y paleontológico.

1.– Jarduera arkeologiko eta paleontologiko baimenduen ondorioz eta ustekabean aurkitzen diren ondasunak kasuan kasuko lurralde-museoetan edo Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak xede horretarako izendatzen dituen zentroetan gordailutu beharko dira, eta haren baimenarekin bakarrik lekualdatu ahal izango dira beste zentro batzuetara, xedatuko denari jarraituz. Lekualdaketarako baimena egiteko, dagokion foru-aldundiaren aldeko txostena beharko da, erakunde horri dagozkionean bere kontserbazioa eta gordetzea.

1.– Los bienes hallados como consecuencia de actividades arqueológicas y paleontológicas autorizadas y de hallazgos casuales deberán ser depositados en los museos territoriales correspondientes o en aquellos centros que a tal fin designe el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural y solamente podrán ser trasladados a otros centros con su autorización, basándose en lo que se disponga. La autorización de traslado deberá realizarse con el informe favorable de la diputación foral correspondiente, en los casos en los que su depósito y conservación correspondan a dicha institución.

2.– Ustekabean aurkitutako interes arkeologikoko eta paleontologikoko objektuak eta gainerako materialak aurkitu diren lekuan bertan utzi beharko dira, harik eta foru-aldundiak haiei buruzko irizpena ematen duen arte. Salbuespen gisa, material horiek desagertzeko edo hondatzeko arrisku larria daukatenean, ondasunaren izaerak ahalbidetzen badu, kasuan kasuko lurralde-museoan edo Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak xede horretarako izendatzen duen zentroan entregatu beharko dira.

2.– Los objetos y restos materiales de interés arqueológico y paleontológico descubiertos casualmente deberán ser mantenidos en el lugar en que han sido hallados hasta que la diputación foral dictamine al respecto. Excepcionalmente, en el caso de que corran grave peligro de desaparición o deterioro, deberán ser entregados, si la naturaleza del bien lo permite, en el museo territorial correspondiente o centro que a tal fin designe el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

71. artikulua.– Baimendutako jarduera arkeologikoen eta paleontologikoen txostena.

Artículo 71.– Memoria de las actividades arqueológicas y paleontológicas autorizadas.

1.– Behin materialak horretarako izendatutako lekuan gordailututa, edozein jarduera arkeologiko eta paleontologiko egiteko baimenaren titularrak jarduera horri dagokion txostena aurkeztu beharko du kasuan kasuko foru-aldundian, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan, baimendutako esku-hartze hori amaitzen denetik zenbatuta gehienez ere bi urteko epean.

1.– Depositados los materiales en el lugar designado al efecto, la persona titular de la autorización de cualquier actividad arqueológica y paleontológica, en el plazo máximo de dos años a contar desde la finalización de la intervención autorizada, deberá presentar en la diputación foral que corresponda la memoria de dicha actividad, en los términos que reglamentariamente se determinen.

2.– Indusketa sistematikoko prozesuen mende dauden aztarnategien kasuan, haiek garatzeko urte bat baino gehiago behar bada, txosten bat aurkeztu beharko da, gehienez ere bi urteko epean, bosgarren kanpainaren amaieratik aurrera –edo azken kanpainaren amaieratik, bost baino gutxiago badaude–, zeinean hura ematen den data arte lortutako emaitzak bilduko baitira. Dena dela, behin aztarnategiko lan arkeologikoak edo paleontologikoak amaituta, amaierako txostena aurkeztu beharko da gehienez ere bi urteko epean, baimendutako esku-hartze arkeologikoa edo paleontologikoa behin betiko ixten denetik.

2.– En el caso de yacimientos sometidos a procesos de excavación sistemática, cuyo desarrollo supere el marco anual, en el plazo máximo de dos años a partir del final de la quinta campaña, o del final de la última campaña, si hubiera menos de cinco, deberá presentarse la memoria con los resultados obtenidos hasta la fecha de su emisión. En todo caso, una vez finalizados los trabajos arqueológicos o paleontológicos en el yacimiento, deberá presentarse la memoria final en un plazo máximo de dos años, desde el cierre definitivo de la intervención arqueológica o paleontológica autorizada.

3.– Baimenaren titularrak Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari igorriko dio memoriaren kopia, lortutako materialen behin betiko inbentarioa erantsita, material horiek zein estratigrafiatatik datozen identifikatuz, eta esku-hartze horretan zehar sortutako dokumentazio grafikoa erantsita ere.

3.– La persona titular de la autorización remitirá al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural copia de la memoria acompañada del inventario definitivo de los materiales obtenidos, con identificación de la estratigrafía de la que proceden y de la documentación gráfica generada en el transcurso de la intervención.

4.– Txosten berri horiek ikusirik, Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailak erregistroak eta inbentarioak eguneratu beharko ditu, eta, behar izanez gero, aztarnategiaren egoera berritik ondoriozta daitekeen babes-prozedurari ekin beharko dio. Aldiz, txosten horietatik ondorioztatzen bada ez direla agertzen aztarnategia kultura-ondasun deklaratzera eraman zuten balioak, deklarazio hori ondoriorik gabe uzteko prozedurari ekingo zaio.

4.– A la vista de los nuevos informes, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural deberá actualizar sus registros e inventarios y, en su caso, iniciar el procedimiento de protección que pueda derivarse de la nueva situación del yacimiento. Por el contrario, si de estos informes se deduce la ausencia de los valores que llevaron a su declaración como bien cultural, se iniciará el procedimiento para dejar sin efecto dicha declaración.

5.– Foru-aldundien eginkizuna da baimendutako jarduera arkeologiko eta paleontologikoei buruzko txostenaren edukiak ezartzea.

5.– Corresponde a las diputaciones forales establecer los contenidos de la memoria de las actividades arqueológicas y paleontológicas autorizadas.

72. artikulua.– Materialak eta materialei dagokien dokumentazioa jendearen eskueran jartzea.

Artículo 72.– Puesta a disposición del público de los materiales y documentación correspondiente.

Jarduera arkeologiko eta paleontologikoak zuzentzeko baimena duen pertsonak baino ezingo ditu entregatutako materialen gaineko azterketa eta ikerketak egin, entrega hori egiten denetik bi urteko epean; pertsona horrek berariaz baimena eman dezake epe hori bukatu baino lehenago materialok jendaurrean uzteko, beste azterlan eta ikerketetarako probetxugarriak izan daitezen.

Los estudios e investigaciones sobre los materiales entregados sólo podrán ser realizados por la persona autorizada para dirigir las actividades arqueológicas o paleontológicas durante los dos años siguientes a dicha entrega, a no ser que esa persona autorice expresamente que queden a disposición del público con anterioridad, al objeto de facilitar otros estudios e investigaciones.

73. artikulua.– Foru-aldundien zuzeneko esku-hartzeak.

Artículo 73.– Intervenciones directas de las diputaciones forales.

1.– Foru-aldundiek zuzenean gauzatu ahal izango dute edozein esku-hartze arkeologiko, interes arkeologikoa duten aztarnak daudela inork jakiten duen edo daudela uste den edozein lekutan, eta, xede horretarako, bizkortasun-printzipioaren arabera jardungo dute, ahalik eta kalterik txikiena egiten saiatuta. Jarduera horiek ekonomikoki ebalua daitezkeen kalteak badakartzate, haien kalte-ordaina Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean aldi baterako okupazioei buruz xedatutakoaren arabera egingo da.

1.– Las diputaciones forales podrán ejecutar directamente cualquier intervención arqueológica o paleontológica en cualquier lugar en que se conozca o presuma la existencia de restos de interés arqueológico o paleontológico, actuando a tal efecto de conformidad con el principio de celeridad y procurando causar el menor daño posible. La indemnización de estas actuaciones, en el caso de que supongan daños económicamente evaluables, se realizará conforme a lo previsto en la Ley de Expropiación Forzosa para las ocupaciones temporales.

2.– Foru-aldundiek, era berean, beharrezkoak diren esku-hartze arkeologikoak eta paleontologikoak gauzatzeko agindu ahal izango dute, kasuan kasuko proiektu arkeologikoa edo paleontologikoa aurkeztu eta onartu ondoren, gune arkeologiko edo paleontologiko babestuei dagokienez, baldin eta haien kontserbazioa edo dokumentazioa arriskuan badago lege honetan xedatutakoa ez betetzeagatik. Kasu horietan, proiektu arkeologikoaren edo paleontologikoaren finantzaketa osoa arau-hauslearen kontura izango da, ezar dakiokeen beste edozein zehapenez gainera. Bien bitartean, kautelaz eten ahal izango dira ondare arkeologikoa edo paleontologikoa arriskuan jartzen duten jarduerak.

2.– Asimismo, las diputaciones forales podrán ordenar la ejecución de las intervenciones arqueológicas y paleontológicas necesarias, previa presentación y aprobación del proyecto arqueológico o paleontológico correspondiente, respecto de zonas arqueológicas o paleontológicas protegidas cuya conservación o documentación peligre por incumplimiento de lo dispuesto en esta ley. En estos casos, la financiación del proyecto arqueológico o paleontológico correrá en su totalidad a cargo de la persona infractora, con independencia de la sanción que, en su caso, pueda recaer. Entre tanto, podrán ser suspendidas cautelarmente las actuaciones que hacen peligrar el patrimonio arqueológico o paleontológico.

74. artikulua.– Interes arkeologikoa eta paleontologikoa duten ondasunen aurkikuntzak.

Artículo 74.– Hallazgos de bienes de interés arqueológico y paleontológico.

1.– EAEren lurralde-eremuan aurkitzen diren interes arkeologikoko eta paleontologikoko ondasunak, direla ezustekoak, direla xede horretarako eskainitako lan sistematiko baten ondoriozkoak, jabari publikokoak izango dira.

1.– Los bienes de interés arqueológico y paleontológico descubiertos en el ámbito territorial de la CAPV, ya sea de forma casual o fruto de un trabajo sistemático dedicado a tal fin, serán de dominio público.

2.– Lege honen ondorioetarako, ezusteko aurkikuntzatzat joko da euskal kultura-ondareari dagozkion balioen jabe diren objektuak eta aztarna materialak aurkitzea, baldin eta aurkikuntza horiek zoriz edo edonolako lur-mugimenduren eta eraispenen baten edo edozein motatako lanen ondorioz gertatzen badira, betiere horrelako objekturik edo aztarnarik zegoela inork ez zekien lekuetan.

2.– A los efectos de la presente ley, tendrán la consideración de hallazgos casuales los descubrimientos de objetos y restos materiales poseedores de los valores que son propios del patrimonio cultural vasco que se hayan producido por azar o como consecuencia de cualquier tipo de remociones de tierra, demoliciones u obras de cualquier índole en lugares en que se desconocía la existencia de los mismos.

3.– Baimendutako jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiten direnean, aurkitzaileek kasuan kasuko foru-aldundiari jakinarazi beharko dizkiote aurkikuntzak eta lortutako emaitzak, erregelamenduz aurreikusten den epean.

3.– Cuando se trate de actividades arqueológicas y paleontológicas autorizadas, las personas que realicen descubrimientos deberán notificar a la diputación foral correspondiente los hallazgos y resultados obtenidos, en el plazo que reglamentariamente se prevea.

4.– Ezusteko aurkikuntzak berehala jakinarazi beharko zaizkio kasuan kasuko foru-aldundiari edo udalari. Udalak, edonola ere, foru-aldundiari eman beharko dio horren berri, berrogeita zortzi orduko epean.

4.– Los hallazgos casuales deberán ser notificados inmediatamente a la diputación foral o al ayuntamiento correspondiente. En todo caso, el ayuntamiento deberá ponerlo en conocimiento de la diputación foral en un plazo de cuarenta y ocho horas.

5.– Aurkikuntza hori lur-mugimenduengatik edo edozein motatako obrarengatik lortu bada, kasuan kasuko foru-aldundiak –edo, urgentziazko kasuetan, udal bakoitzeko alkateek– lan horiek berehala geldiarazteko agindu ahal izango dute gehienez ere hamabost egunetako eperako, foru-aldundi horri berrogeita zortzi orduko epean lanen geldiaraztea jakinaraziz. Geldiarazte horrek ez du ekarriko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik. Beharrezko gertatzen bada, foru-aldundiak luzatu ahal izango du etenaldia, kasuan kasuko jarduera arkeologikoa izan dadin. Kasu horretan, herri-administrazioen erantzukizunari buruzko legerian xedatutakoari jarraituko zaio.

5.– Si el hallazgo ha sido obtenido por la remoción de tierras u obras de cualquier índole, la diputación foral correspondiente o, en caso de urgencia, las personas titulares de las alcaldías de los municipios respectivos, notificando a dicha diputación en el plazo de cuarenta y ocho horas, podrán ordenar la interrupción inmediata de los trabajos durante un plazo máximo de quince días. Dicha paralización no comportará derecho a indemnización alguna. En caso de que resulte necesario, la diputación foral podrá mantener la suspensión para realizar la actuación arqueológica correspondiente. En este caso, se estará a lo dispuesto en la legislación general sobre la responsabilidad de las administraciones públicas.

Foru-aldundiek beren gain hartuko dute proiektu arkeologikoa idazteko eta betearazteko kostua, proiektu hori beharrezko gertatzen bada, salbu eta Eusko Jaurlaritzak eragindako ondasuna deklaratzeko espediente bat abiarazten badu; kasu horretan, lege honen 67. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Las diputaciones forales asumirán los costes de redacción y ejecución del proyecto arqueológico, en caso de que el mismo resulte necesario, salvo que el Gobierno Vasco incoe expediente para declarar el bien afectado, en cuyo caso se estará a lo dispuesto en el artículo 67 de la presente ley.

X. TITULUA
TÍTULO X
SUSTAPEN NEURRIAK
DE LAS MEDIDAS DE FOMENTO

75. artikulua.– Sustapen-neurri ekonomikoak.

Artículo 75.– Medidas económicas de fomento.

1.– Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek, lege honen hirugarren artikuluan aurreikusitako eskumenak baliatuz, euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunen titularrei laguntza ekonomikoa emateko neurriak arautuko dituzte, lege honetan aurreikusitako betebeharrak –ondasun horiek kontserbatzeari, zaintzeari, haien balioa nabarmentzeari eta zabalkundea emateari dagokienez– bete daitezen sustatze aldera.

1.– El Gobierno Vasco y las diputaciones forales regularán, con base en las competencias previstas en el artículo tercero de la presente norma, medidas de ayuda económica destinadas a las personas titulares de bienes integrantes del patrimonio cultural vasco, al objeto de fomentar el cumplimiento de las obligaciones de conservación, salvaguarda, puesta en valor y difusión de dichos bienes previstas en esta ley.

2.– Artikulu honetan jasotako sustapen-neurri ekonomikoak ematean behar diren bermeak ezarriko dira, neurri horien bidez kontserbatzen, zaharberritzen edo hobetzen diren ondasunekin espekulatzerik egon ez dadin.

2.– En el otorgamiento de las medidas económicas de fomento contempladas en este artículo se fijarán las garantías necesarias para evitar la especulación con los bienes que con ellas se conserven, restauren o mejoren.

3.– Artikulu honetan aipatzen den laguntza ekonomikoa ematen denetik hamar urteko epean Eusko Jaurlaritzak edo kasuan kasuko foru-aldundiak lagundutako kultura-ondarea eskuratzen badu, eskuratze-prezioari kopuru bat kenduko zaio, hain zuzen, laguntzaren zenbateko gaurkotuaren baliokidea izango dena, laguntza konturako ordainketatzat joko baita.

3.– Si en el plazo de diez años, a contar desde el otorgamiento de la ayuda económica a la que se refiere este artículo, el Gobierno Vasco o la diputación foral correspondiente adquiriera el bien cultural que ha sido objeto de ayuda, se deducirá del precio de adquisición una cantidad equivalente al importe actualizado de la ayuda, que se considerará como pago a cuenta.

4.– Lege honetan ezarritako kontserbazio-betebeharra betetzen ez duten titularrek ezin izango dituzte jaso artikulu honetan aurreikusitako sustapen-neurriak.

4.– Las personas titulares que no cumplan el deber de conservación establecido en esta ley no podrán acogerse a las medidas de fomento previstas en este artículo.

76. artikulua.– Euskal kultura-ondarera bideratutako ehunekoa.

Artículo 76.– Porcentaje destinado al patrimonio cultural vasco.

1.– Aurreko artikuluan ezarritakoa betetze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta haren lurralde historikoen administrazioek lan publikoa finantzatzera zuzendutako aurrekontu-atalen % 1 baliatuko dute, gutxienez, euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, haien zabalkundea egiteko eta haien balioa nabarmentzeko.

1.– En aras del cumplimiento del artículo precedente, las administraciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de sus territorios históricos destinarán a la conservación, salvaguarda, puesta en valor y difusión de los bienes integrantes del patrimonio cultural vasco el equivalente, al menos, al 1% de las partidas presupuestarias destinadas a la financiación de obra pública.

2.– Betekizun horretatik salbuetsita daude lege honen helburuak betetzeko egiten diren obrak.

2.– Quedan exceptuadas de esta obligación las obras que se realicen en cumplimiento de los objetivos de esta ley.

3.– Lege hau garatzeko erregelamenduan ezarriko da euskal kultura-ondarera zuzendutako ehunekoa aplikatzeko sistema zehatza.

3.– En el reglamento de desarrollo de esta ley se determinará el sistema concreto de aplicación del porcentaje destinado al patrimonio cultural vasco.

77. artikulua.– Euskal kultura-ondarea kontserbatzeko eta haren balioa nabarmentzeko pizgarri fiskalak.

Artículo 77.– Incentivos fiscales a la conservación y puesta en valor del patrimonio cultural vasco.

1.– Foru-aldundiek arautu ahalko dute, beren eskumenen esparruan, euskal kultura-ondarearen titularrek hura kontserbatzeko eta haren balioa nabarmentzeko pizgarri fiskalak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren foru-arauetan, sozietate-zergan, ondarearen zergan, ondasun higiezinen gaineko zergan, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan eta eraikuntza, instalazio eta obren zergan.

1.– Las instituciones forales podrán regular, en el marco de sus competencias, los incentivos fiscales a la conservación y puesta en valor del patrimonio cultural vasco por parte de sus titulares en las normas forales del impuesto sobre la renta de las personas físicas, el impuesto de sociedades, el impuesto de patrimonio, el impuesto sobre bienes inmuebles, el impuesto sobre el incremento del valor de los terrenos de naturaleza urbana y el impuesto sobre construcciones, instalaciones y obras.

2.– Orobat, foru-erakundeek euskal kultura-ondarea kontserbatzera eta haren balioa nabarmentzera zuzendutako dohaintzen pizgarri fiskalak arautu ahalko dituzte, mezenasgoaren pizgarri fiskalak arautzen dituzten foru-arauetan.

2.– Asimismo, las instituciones forales podrán regular los incentivos fiscales de las donaciones destinadas a la conservación y puesta en valor del patrimonio cultural vasco en las normas forales que regulen los incentivos fiscales al mecenazgo.

78. artikulua.– Euskal kultura-ondareko ondasunak ordainean ematea.

Artículo 78.– Dación en pago de bienes del patrimonio cultural vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorrarekin sortutako zorrak osorik edo partzialki ordaindu ahalko dira euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasun higiezinak eta higigarriak ordainean emanez, zerga-arautegian aplikatzekoak diren foru-arauetan ezarritakoaren arabera.

El pago total o parcial de las deudas contraídas con la Hacienda General del País Vasco podrá realizarse mediante la dación en pago con bienes inmuebles y muebles del patrimonio cultural vasco, conforme a lo dispuesto en la normativa que resulte de aplicación.

79. artikulua.– Euskal kultura-ondarearen gaineko ikaskuntza, ikerketa eta prestakuntza.

Artículo 79.– Enseñanza, investigación y formación sobre el patrimonio cultural vasco.

1.– Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin eta udalekin lankidetzan, unitate didaktikoak egingo ditu formatu digitalean Historiaren eta Artearen ezagutza-arloetako curriculumaren esparruan, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuko ikasleei zuzenduak, euskal kultura-ondarearen berri emateko.

1.– El Gobierno Vasco, en colaboración con las diputaciones forales y los ayuntamientos, elaborará unidades didácticas en formato digital, en el marco del currículo de las áreas del conocimiento Historia y Arte, destinadas al alumnado de la enseñanza reglada no universitaria, para dar a conocer el patrimonio cultural vasco.

2.– Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiekin eta udalekin elkarlanean, kultura-ondareari buruzko gaietan ikerkuntza eta prestakuntza sustatuko du, eta helburu horretara zuzendutako lankidetza-bide egokiak ezarriko ditu unibertsitateekin eta elkarteekin edo zentro espezializatuekin, publikoak zein pribatuak izan.

2.– El Gobierno Vasco, en colaboración con las diputaciones forales y los ayuntamientos, promoverá la investigación y la formación en las materias relativas al patrimonio cultural, y establecerá los medios de cooperación adecuados a dicho fin con las universidades y con asociaciones o centros especializados, públicos y privados.

XI. TITULUA
TÍTULO XI
ZEHAPEN ARAUBIDEA
RÉGIMEN SANCIONADOR
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ARAU HAUSTEAK
INFRACCIONES

80. artikulua.– Ikuskatzea eta ikerketa-prozedura hastea.

Artículo 80.– Inspección e incoación del procedimiento de investigación.

1.– Administrazio eskudunek eta horretarako baimena duten langileek lege honetan ezarritakoak benetan betetzen direla egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduera egin ahalko dituzte.

1.– Las administraciones competentes y el personal autorizado podrán llevar a cabo cuantas actuaciones consideren procedentes para la comprobación del efectivo cumplimiento de las determinaciones previstas en la presente ley.

2.– Eskumena duen sailak izendatutako ikuskatzaileek agintaritzako agenteen kontsiderazioa izango dute beren funtzioak betetzen dituztenean.

2.– El personal inspector designado por el departamento competente tendrá, en el ejercicio de sus funciones, la consideración de agentes de la autoridad.

3.– Uste bada lege honetan edo lege hau garatzeko arauetan aurreikusitako betebeharren aurkako jarduerarik edo arau-hauste gisa tipifikatu daitekeen jarduerarik egin dela, haiek ikertzeko prozedura hasi beharko da. Horrek ekar dezake dagokion zehapen-prozedura hastea, edo jarduerak artxibatzea, araudi honen aurkako inolako jarduerarik egiaztatzen ez bada.

3.– Cuando se presuma la realización de actuaciones que pueden constituir vulneraciones de las obligaciones previstas en la presente ley o su normativa de desarrollo o que puedan tipificarse como infracción, se deberá incoar procedimiento de investigación de las mismas, que podrá dar lugar a la incoación del procedimiento sancionador que corresponda o al archivo de las actuaciones si no se acredita vulneración alguna de la presente normativa.

4.– Delituaren edo zigor-zuzenbideko faltaren zantzurik antzematen bada, zehapena jartzeko organo eskudunak Fiskaltzari jakinaraziko dio, eta administrazio-prozedura zehatzailea eten egingo da, harik eta jurisdikzio penalak epaia ematen duen arte. Zehapen penalak, betiere horrelakorik izaten bada, administrazio-zehapena jartzea salbuetsiko du; horrek ez du esan nahi arau-haustea egin aurreko egoerara lehengoratzeko neurririk hartu beharko ez denik, edo euskal kultura-ondareari eragindako kalte eta galeren ordainak eskatuko ez direnik.

4.– En caso de que se acreditara la concurrencia de indicios de carácter de delito o falta penal, el órgano competente para la imposición de la sanción lo pondrá en conocimiento del Ministerio Fiscal, suspendiendo el procedimiento administrativo sancionador hasta tanto se pronuncie la jurisdicción penal. La sanción penal, en caso de que se produzca, excluirá la imposición de la sanción administrativa, sin perjuicio de la adopción de las medidas de reposición a la situación anterior a la comisión de la infracción, así como de la exigencia de reparación e indemnización de los daños y perjuicios ocasionados al patrimonio cultural vasco.

5.– Eskumena duten administrazioek hartu, aztertu eta, hala dagokionean, Justiziaren aurrean martxan jarriko dituzte herritarrek jakinarazten dizkieten kultura-ondarearen kontrako jardueren salaketak.

5.– Las administraciones competentes atenderán, estudiarán y –en su caso– pondrán en marcha las denuncias ante la Justicia de actuaciones contra el patrimonio cultural que les sean comunicadas por los ciudadanos.

81. artikulua.– Arau-haustearen kontzeptua.

Artículo 81.– Concepto de infracción.

1.– Kultura-ondarearen arloko administrazioko arau-hausteak izango dira lege honetan ezarritako betebeharrak urratzen dituzten ekintzak edo ez-egiteak; zehazki, 82., 83. eta 84. artikuluetan ezarritakoak.

1.– Son infracciones administrativas en materia de patrimonio cultural las acciones u omisiones que supongan la vulneración de las obligaciones previstas en la presente ley, en concreto las establecidas en los artículos 82, 83 y 84.

2.– Arau-haustea egiteagatik izan ditzakeen erantzukizun administratiboez gain, arau-hausleari urratutako legea betetzeko eska dakioke, baita eragindako kalteen ordaina ere.

2.– Las responsabilidades administrativas derivadas de la comisión de una infracción son compatibles con la exigencia al infractor del restablecimiento de la legalidad y la reparación de los daños causados.

3.– Administrazio eskudunak, bidezko diren zehapenak jartzea alde batera utzita, neurriak hartu beharko ditu, legezkotasuna berrezartzeko eta jarduera arau-hausleak eragindako kalteak konpontzeko.

3.– La Administración competente deberá adoptar, en todo caso, y con independencia de la imposición de las sanciones que corresponda las medidas tendentes a restablecer la legalidad y a reparar los daños causados por la actuación infractora.

4.– Kultura-ondarearen arloko arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

4.– Las infracciones en materia de patrimonio cultural se clasificarán en leves, graves y muy graves.

82. artikulua.– Arau-hauste arinak.

Artículo 82.– Infracciones leves.

Euskal kultura-ondarearen arloan, arau-hauste arinak hauek dira:

Constituyen infracciones leves en materia de patrimonio cultural vasco:

a) Babes bereziko eta babes ertaineko kultura-ondasunak aplikatu behar zaien babes-araubidean ezarritakoa urratuz erabiltzea.

a) El uso de los bienes culturales de protección especial y media contraviniendo lo dispuesto en el régimen de protección que les resulta de aplicación.

b) Kultura-ondasun babestuen jabeek, edukitzaileek eta titularrek beren ondasunei buruzko informazioa emateari uko egitea edo ondasunak aztertzeko baimenik ez ematea, lege honek ezarritako baldintzetan.

b) La negativa por las y los propietarios, poseedores y titulares de derechos reales sobre bienes culturales protegidos a facilitar la debida información o a permitir su estudio en los términos establecidos en esta ley.

c) Kultura-ondasun babestuak direla-eta, bisita publikoak egiteko baimena ematearekin lotutako legezko eta erregelamenduzko arauak ez betetzea.

c) El incumplimiento de los parámetros legales y reglamentarios de sometimiento de los bienes culturales protegidos a visita pública.

d) Kultura-ondasun babestuak kaltetuak izateko edo suntsitzeko arriskua dagoenean, jabeek eta horretara behartuta dauden gainerakoek dagokion foru-aldundiari horren berri ez ematea.

d) La falta de denuncia a la diputación foral correspondiente por parte de las y los propietarios y demás obligados, de la existencia de un riesgo de deterioro o destrucción de los bienes culturales protegidos.

e) Babes bereziko eta babes ertaineko ondasun higigarrien jabeek eta edukitzaileek Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroari ondasun horien lekualdatzearen berri emateko obligazioa ez betetzea.

e) El incumplimiento por las y los propietarios y poseedores de bienes muebles de protección especial y media de la obligación de comunicar el traslado de los mismos al Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco.

f) Euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasun higigarriekin merkataritzan eskuarki dihardutenek ondasun horien gainean egiten dituzten eskualdaketen erregistro-liburu bat formalizatzeko betebeharra ez betetzea.

f) El incumplimiento por las personas que habitualmente ejercen el comercio de bienes muebles integrantes del patrimonio cultural vasco de la formalización del libro de registro de las transmisiones que realicen de los citados bienes.

g) Baimendutako jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiten direnean, aurkitzaileek aurkikuntzak eta lortutako emaitzak jakinarazteko betebeharra ez betetzea; betebehar hori lege honen 69.3 artikuluan xedatuta dator.

g) El incumplimiento por la persona descubridora del hallazgo en actividades arqueológicas y paleontológicas autorizadas de las obligaciones de notificación de los hallazgos y resultados obtenidos, regulada en el artículo 69.3 de esta ley.

83. artikulua.– Arau-hauste larriak.

Artículo 83.– Infracciones graves.

Euskal kultura-ondarearen arloan, arau-hauste larriak hauek dira:

Constituyen infracciones graves en materia de patrimonio cultural vasco:

a) Ondasunen osotasuna bermatzeko eta ondasun horiek galdu, suntsitu edo hondatu ez daitezen, babestutako kultura-ondasunen jabeek, edukitzaileek edo ondasun horien gaineko eskubide errealen titularrek ondasunak kontserbatzeko, zaintzeko, eta behar bezala babesteko betebeharra ez betetzea dagokien babes-araubidearen arabera.

a) El incumplimiento por las personas propietarias, poseedoras y demás titulares de derechos reales sobre bienes culturales protegidos de su obligación de conservarlos, cuidarlos y protegerlos debidamente para asegurar su integridad y evitar su pérdida, destrucción o deterioro con sujeción al régimen de protección de los mismos.

b) Lizentziak edo betearazpen-aginduak ematea babestutako ondasunetan obrak egiteko, lege honetan ezarritako aurretiazko baimen edo nahitaezko txostenik izan gabe.

b) El otorgamiento de licencias o emisión de órdenes de ejecución en relación con los bienes culturales protegidos, para la realización de obras sin previa autorización o informes preceptivos establecidos en esta ley.

c) Babestutako ondasunetan esku hartzea, lege honetan ezarritako aurretiazko nahitaezko baimena lortu gabe, edo emandako baimenen zehaztapenen aurka jokatuta.

c) La ejecución de intervenciones sobre los bienes culturales protegidos sin la obtención de las preceptivas autorizaciones establecidas en esta ley o contraviniendo las determinaciones de las autorizaciones concedidas.

d) Babestutako ondasunetan obrak egiteko edo esku hartzeko betearazpen-aginduak ez betetzea.

d) El incumplimiento de las órdenes de ejecución de obras o intervenciones sobre los bienes culturales protegidos.

e) Ustezko eremu arkeologikoetan esku-hartzeak egitea, lege honetan horietarako ezarritako babes-araubidea bete gabe.

e) La realización de intervenciones sobre zonas de presunción arqueológica incumpliendo el régimen de protección establecido en esta ley para las mismas.

f) Jarduera arkeologikoak edo paleontologikoak egiteko baimenaren titularrak nahitaezko txostenen eta memorien kopia ez aurkeztea, ezta lege honen arabera lortutako materialen inbentarioen kopia ere.

f) El incumplimiento, por parte de la persona titular de la autorización para la realización de actividades arqueológicas o paleontológicas, de la presentación de copia de los informes y memorias preceptivas, así como de los inventarios de los materiales obtenidos, en los términos de la presente ley.

g) Loturiko ondasun higigarriak baimenik gabe bereiztea.

g) La separación no autorizada de los bienes muebles vinculados.

h) Babestutako ondasun higigarriak aldatzeko, konpontzeko edo zaharberritzeko baimenik gabeko esku-hartzeak egitea.

h) Las intervenciones no autorizadas de modificación, reparación o restauración de los bienes culturales muebles protegidos.

i) Babestutako eremu arkeologikoei edo ondasun arkeologikoei eragiten dieten obren sustatzaileak obrak hasi aurretik onartua izan dadin kasuan kasuko proiektu arkeologikoa aurkezteko betebeharra ez betetzea.

i) El incumplimiento de la persona promotora de obras que afecten a zonas o bienes arqueológicos protegidos de la obligación de presentar el proyecto arqueológico correspondiente para su aprobación previa a la ejecución de las obras.

84. artikulua.– Arau-hauste oso larriak.

Artículo 84.– Infracciones muy graves.

Euskal kultura-ondarearen arloan, arau-hauste oso larriak hauek dira:

Constituyen infracciones muy graves en materia de patrimonio cultural vasco:

a) Kultura-ondasun higiezin babestuak eraistea edo suntsitzea, lege honen aginduak bete gabe.

a) El derribo o destrucción de bienes inmuebles culturales protegidos incumpliendo las prescripciones de la presente ley.

b) Kultura-ondasun higigarri babestuak hondatzea.

b) La destrucción de bienes culturales muebles protegidos.

c) Baimendutako jarduera arkeologikoak edo paleontologikoak egitean aurkitutako ondasunen materialak gordailutzeko eta emateko betebeharra ez betetzea.

c) El incumplimiento de las obligaciones de depósito y entrega de materiales de los bienes hallados fruto de la ejecución de actividades arqueológicas o paleontológicas autorizadas.

d) Euskal kultura-ondaretzat jotzeko balioak dituzten objektu eta materialak ezustean aurkitzen dituenak aurkikuntzaren inguruko betebeharrak ez betetzea.

d) El incumplimiento de las obligaciones de la persona descubridora de objetos y materiales poseedores de los valores propios del patrimonio cultural vasco en los hallazgos casuales.

85. artikulua.– Arau-hausteen erantzuleak.

Artículo 85.– Responsables de las infracciones.

1.– Arau-hausteen erantzuleak dira lege honetan arau-haustetzat tipifikatutako jokabide edo ez-egiteen egileak eta, egile horiek erakunde edo enpresa baten mende badaude edo horien ordezkari badira, enpresa edo erakunde horiek izango dira erantzuleak.

1.– Son responsables de las infracciones las personas que sean autoras de las conductas u omisiones tipificadas como infracciones en esta ley y, en su caso, las entidades o empresas de quienes dependan o a quienes representen.

2.– Hauek ere erantzule izango dira, hala dagokionean:

2.– Serán también responsables, en su caso:

a) Araua hausten duen jarduera zein ondasunetan egiten den, ondasun horren jabeak, eskubide errealen titularrak edo edukitzaileak, baldin eta jarduera hori esanbidez nahiz isilbidez onartzen badute, eta ez badituzte kultura-ondarearen ondasunak ez kaltetzeko behar diren neurriak hartzen.

a) Las personas propietarias, titulares de derechos reales o poseedoras de los bienes en que se lleve a cabo la conducta infractora, cuando la consientan expresa o tácitamente y no adopten las medidas necesarias para impedir el daño en los bienes del patrimonio cultural.

b) Lege honen arabera legez kontrakoak diren obren eta esku-hartzeen sustatzaileak, eraikitzaileak, eta lan horiek zuzentzen dituzten teknikariak, obrak edo esku-hartzeak baimenik gabe edo legezko baldintzak bete gabe edo eteteko administrazio-aginduak bete gabe egiten direnean.

b) Las personas promotoras, constructoras y técnicas o técnicos directores de las obras o intervenciones consideradas ilegales de acuerdo con esta ley en cuanto a su ejecución sin autorización o incumpliendo sus condiciones o desatendiendo las órdenes administrativas de suspensión.

c) Kultura-ondarea suntsitzea edo kaltetzea dakarten obren edo esku-hartzeen proiektuak egiten dituzten profesionalak eta teknikariak.

c) Las personas profesionales y técnicas o técnicos autores de los proyectos de obras o intervenciones que impliquen la destrucción o el deterioro del patrimonio cultural.

d) Kultura-ondarea suntsitzea edo kaltetzea dakarten obren edo esku-hartzeen aldeko txosten teknikoak egiten dituzten pertsonak edo horien lizentzia, baimen eta proiektuak onartzen dituzten organoetako titularrak, baldin eta horien edukiak argiro hausten badu araua lege honen arabera.

d) Las personas que emitan informes técnicos favorables o las personas titulares de los órganos que aprueben licencias, autorizaciones y proyectos de obras o intervenciones que impliquen la destrucción o el deterioro del patrimonio cultural, cuyo contenido sea manifiestamente constitutivo de infracción de acuerdo con esta ley.

e) Legean ezarritako betebeharrak betetzen ez direla ezagututa, hortik onura ateratzen duten pertsonak.

e) Aquellas personas que conociendo el incumplimiento de las obligaciones que en ella se establecen, obtengan de ello un beneficio.

86. artikulua.– Arau-hausteak preskribatzea.

Artículo 86.– Prescripción de las infracciones.

1.– Administrazioko arau-hauste arinak hiru urtera preskribatuko dira; larriak bost urtera, eta oso larriak hamar urtera.

1.– Las infracciones administrativas leves prescribirán a los tres años, las graves a los cinco años y las muy graves a los diez años.

2.– Arau-hausteak preskribatzeko epea arau-haustea egin den egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko da. Behin eta berriz egindako arau-hausteetan, azken arau-haustea egiten den egunetik edo zilegi ez den egoera ezabatzen denetik hasiko da epea kontatzen.

2.– El plazo de prescripción de las infracciones comenzará a contarse desde el día siguiente a aquel en que la infracción se hubiera cometido. En los casos de infracción realizada de forma continuada, tal plazo se comenzará a contar desde el día en que se realizó el último hecho constitutivo de la infracción o desde que se eliminó la situación ilícita.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZEHAPENAK
SANCIONES

87. artikulua.– Zehapen-prozedura.

Artículo 87.– Procedimiento sancionador.

1.– Administrazio-zehapena jartzeko prozedura bat izapidetu beharko da, gertatutakoa zehazteko, interesdunari entzun ondoren. Zehapenak proportzionalak izango dira, gertakariaren larritasunaren, zehapena ezarri zaionaren egoera pertsonalaren eta euskal kultura-ondareari egin zaion edo egin zekiokeen kaltearen arabera.

1.– Las sanciones administrativas requerirán la tramitación de un procedimiento, con audiencia de la persona interesada, para fijar los hechos que las determinen, y serán proporcionales a la gravedad de los mismos, a las circunstancias personales del sancionado y al perjuicio causado o que pudiera haberse causado al patrimonio cultural vasco.

2.– Administrazio eskudunak, zehapen-prozedura hasteaz gain, agindu beharko du babestutako ondasunak behar bezala babesteko eta kontserbatzeko beharrezkoak diren neurriak berehala har daitezela.

2.– La administración competente, junto con la incoación del procedimiento sancionador, deberá ordenar la inmediata adopción de las medidas necesarias para garantizar la debida protección y conservación de los bienes culturales.

3.– Besteak beste, honako neurriak hartu ahalko dira: araua ustez hausten duen jardueran erabilitako materialak inkautatzea; jarduera horiek eteteko agindua ematea; establezimenduak eta lokalak zigilu bidez ixtea; fidantzak jartzea, eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak kautelaz gordailutzea, babestutako ondasunak suntsitzeko edo modu larrian kaltetzeko benetako arriskua dagoela egiaztatzen bada.

3.– Podrán adoptarse, entre otras medidas, la incautación de los materiales empleados en la actuación presuntamente constitutiva de infracción, la orden de suspensión de dichas actuaciones; la clausura de establecimientos o locales mediante su precinto o la fijación de fianzas, así como el depósito cautelar de los bienes integrantes del patrimonio cultural vasco en caso de que se acredite un riesgo cierto de destrucción o grave deterioro de los bienes protegidos.

88. artikulua.– Zehapenen zenbatekoa.

Artículo 88.– Cuantía de las sanciones.

1.– Honako zehapen hauek jarriko dira:

1.– Procederá la imposición de las siguientes sanciones:

Arau-hauste arinetan, 100.000 euro arteko isuna.

Multa de hasta 100.000 euros en los supuestos constitutivos de infracciones leves.

Arau-hauste larrietan, 250.000 euro arteko isuna.

Multa de hasta 250.000 euros en los supuestos constitutivos de infracciones graves.

Arau-hauste oso larrietan, 1.000.000 euro arteko isuna.

Multa de hasta 1.000.000 de euros en los supuestos constitutivos de infracciones muy graves.

2.– Hiru arau-hauste motentzat ezartzen den zehapenaren diru-zenbatekoa honako bi balorazio hauen neurriraino igo ahal izango da: bata, araua hautsi zuenak lortutako onuraren halako bi, eta, bestea, euskal kultura-ondareari eragindako kaltearen halako bi.

2.– La cuantía de la sanción establecida para cada uno de los tres tipos infractores podrá incrementarse hasta cubrir la mayor de las siguientes valoraciones: el doble del beneficio obtenido como consecuencia de la infracción o el doble del valor del daño causado al patrimonio cultural vasco.

3.– Eusko Jaurlaritzak baimena dauka lege honetan jasota dauden isunen zenbatekoa erregelamendu bidez eguneratzeko. Zenbateko horiek ezingo dira handitu bizi-kostuaren indize ofizialen gehikuntzaren gainetik.

3.– El Gobierno Vasco queda autorizado para proceder reglamentariamente a la actualización de la cuantía de las multas que se fijan en la presente ley. El porcentaje de los incrementos no será superior al de los índices oficiales de incremento del coste de vida.

89. artikulua.– Eragindako kalte eta galeren ordainak.

Artículo 89.– Exigencia de reparación de daños y perjuicios.

1.– Legez dagokion isuna alde batera utzita, euskal kultura-ondareari kalteak eragiten dizkioten arau-hausteek berekin ekarriko dute, ahal den neurrian, gauzak konpontzeko eta lehen zeuden moduan uzteko betebeharra, eta, edozein kasutan, eragindako kalteen eta galeren ordainei aurre egin behar izatea.

1.– Con independencia de la imposición de la sanción de multa que legalmente corresponda, las infracciones cometidas de las que se deriven daños en el patrimonio cultural vasco llevarán aparejada, cuando sea posible, la obligación de reparación y restitución de las cosas a su estado original, y, en todo caso, la indemnización de los daños y perjuicios causados.

2.– Konpontzeko betebeharra betetzen ez bada, dagokion foru-aldundiak ahalmena izango du konpontze-lanak modu subsidiarioan egiteko, arau-hauslearen kontura.

2.– El incumplimiento de la obligación de reparar facultará a la diputación foral correspondiente para ejecutar las tareas de reparación de forma subsidiaria y con cargo a la persona infractora.

3.– Babes bereziko, ertaineko eta oinarrizko babeseko ondasun higiezinetan baimenik gabe eraispenak egiteagatik izandako arau-hausteekin lotutako zehapen-prozeduretan, erantzuleek ondasun horiek berreraiki beharko dituzte, zehapen-espedientearen ebazpenean ezarritakoaren arabera, eta inoiz ere ezingo da eraitsitako eraikinari zegokiona baino eraikigarritasun handiagoa lortu.

3.– En los procedimientos sancionadores relativos a las infracciones por demoliciones no autorizadas en inmuebles de protección especial, media y básica, las y los responsables deberán proceder a su reconstrucción en los términos que se determine en la resolución del expediente sancionador, sin que en ningún caso pueda obtenerse mayor edificabilidad que la que correspondía al inmueble demolido.

90. artikulua.– Administrazio eskudunak.

Artículo 90.– Administraciones competentes.

1.– Eusko Jaurlaritzan kulturaren eskumena duen organoaren eskumena izango da 82. artikuluaren e), f) eta g) letretan tipifikatutako arau-hauste arinei dagozkien zehapen-prozedurak izapidetzea eta ebaztea, baita 83. artikuluaren f) eta g) letretan tipifikatutako arau-hauste larriei eta 84. artikuluaren c) letran tipifikatutako arau-hauste oso larriei dagozkienenak ere.

1.– Será competencia del órgano competente en materia de cultura del Gobierno Vasco la tramitación y resolución de los procedimientos sancionadores correspondientes a las infracciones leves tipificadas en los apartados e), f) y g) del artículo 82, así como para las infracciones graves tipificadas en el artículo 83 apartados f) y g) y para las infracciones muy graves tipificadas en el apartado c) del artículo 84.

2.– Aurreko zenbakian aipatutakoak salbu, dagokion foru-aldundiaren eskumena izango da lege honetan tipifikatutako arau-hausteei dagozkien gainerako zehapen-prozedurak izapidetzea eta ebaztea.

2.– Será competencia de la diputación foral correspondiente la tramitación y resolución de los procedimientos sancionadores correspondientes a las infracciones tipificadas en la presente ley no indicadas en el apartado precedente.

91. artikulua.– Zehapenak preskribatzea.

Artículo 91.– Prescripción de las sanciones.

Zehapen arinak bi urtera preskribatuko dira; larriak hiru urtera, eta oso larriak lau urtera, betiere zehapen-prozedura erabakitzen duen ebazpena irmoa den unetik zenbatzen hasita.

Las sanciones leves prescribirán a los dos años, las graves a los tres años, y las muy graves a los cuatro años, contados en todo caso desde la firmeza de la resolución que resuelve el procedimiento sancionador.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

EAEko lurralde-eremuan kokatuta dauden eta aldi berean Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen babespean kultura-ondasuntzat jo diren ondasun higigarri eta higiezin guztiak babes bereziko kultura-ondaretzat joko dira, baldin eta Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erregistroan sartu badira, eta babes ertaineko kultura-ondasuntzat, berriz, Euskal Kultura Ondasunaren EAEko Inbentario Orokorrean sartu badira. Kasu bietan, ondasun horiei aplikagarri zaien araubide juridiko berberaren pean egongo dira.

Todos aquellos bienes muebles e inmuebles sitos en el ámbito territorial de la CAPV que hubieran sido declarados bienes culturales al amparo de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, pasarán a tener la consideración de bienes culturales de protección especial aquellos incluidos en el Registro de Bienes Culturales Calificados, y tendrán la consideración de bienes culturales de protección media aquellos que hubieran sido incluidos en el Inventario General de la CAPV de Patrimonio Cultural Vasco. En ambos casos quedarán sometidos al mismo régimen jurídico de protección aplicable a éstos.

Orobat, Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legea indarrean sartu aurretik kultura-intereseko ondasun deklaratutako eta EAEn kokatutako ondasun higigarri eta higiezin guztiak euskal babes bereziko kultura-ondasuntzat joko dira, eta mota horretako ondasunei aplikatu beharreko babes-araubide juridiko bera aplikatuko zaie.

Asimismo, todos los bienes muebles e inmuebles sitos en el ámbito territorial de la CAPV que hubieran sido declarados de interés cultural con anterioridad a la entrada en vigor de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, pasarán a tener la consideración de bienes culturales de protección especial, y quedarán sometidos al mismo régimen jurídico de protección aplicable a estos.

Halaber, labar-artea jasotzen duten haitzuloak, babes-lekuak eta lekuak euskal herriaren kultura-ondasun dira, eta lege honetan kalifikatutako ondasunentzat aurreikusitako araubidearen mende daude.

Se consideran, asimismo, bienes culturales del pueblo vasco, y quedan sometidos al régimen previsto en la presente ley para los bienes culturales de protección especial, las cuevas, abrigos y lugares que contengan manifestaciones del arte rupestre.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen babespean Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erregistroan zein Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean sartutako kultura-ondasun higigarri eta higiezin guztiak berez sartuko dira Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan, lege hau onartzearekin batera.

Todos aquellos bienes culturales muebles e inmuebles que al amparo de la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, hubieran sido incluidos en el Registro de Bienes Culturales Calificados, así como aquellos incluidos en el Inventario General de Patrimonio Cultural Vasco, quedarán automáticamente incluidos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco con la aprobación de esta ley.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

Eusko Jaurlaritza saiatuko da, akordioen eta hitzarmenen bidez, EAEtik kanpo dauden eta euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunak bertara ekartzen.

El Gobierno Vasco procurará, mediante acuerdos y convenios, que los bienes integrantes del patrimonio cultural vasco que se hallen fuera del territorio de la CAPV sean reintegrados a esta.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA

Euskal kultura-ondareko ondasun kalifikatuei edo inbentariatuei beste lege eta araudietan egiten zaizkien erreferentziak babes berezia eta babes ertaina duten ondasunei dagozkiela ulertuko da.

Las referencias que figuran en otras leyes y reglamentos a los bienes calificados o inventariados del patrimonio cultural vasco quedarán sustituidas por las de los bienes de protección especial y media.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL QUINTA

Kontuan hartuta errealitate eta afinitate historikoa, kulturala eta linguistikoa, Eusko Jaurlaritzak elkarlanerako eta kooperaziorako akordioak sustatuko ditu Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin kultura-ondarearen alorrean.

En consideración a la realidad y la afinidad histórica, cultural y lingüística, el Gobierno Vasco promoverá la colaboración y cooperación con el Gobierno de Navarra y la Mancomunidad de Iparralde en materia de patrimonio cultural.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS
LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA

Lege hau indarrean sartu aurretik kultura-ondasun deklaratzeko hasitako espedienteen izapideak eta haien ondorioak lege honek ezarritakoaren mende geldituko dira.

La tramitación y efectos de los expedientes sobre declaración de bienes culturales incoados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley quedarán sometidos a lo dispuesto por ésta.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA

Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroa sortze aldera, Eusko Jaurlaritzan hirigintzaren eskumena duen sailak lege hau indarrean hasten den unean indarrean dauden udalen hirigintza-dokumentuen katalogoen berri emango dio Eusko Jaurlaritzan kultura-ondarearen eskumena duen sailari.

En orden a la creación del Registro de la CAPV de Bienes Culturales de Protección Básica, el departamento competente en materia de urbanismo del Gobierno Vasco dará traslado, al departamento competente en materia de patrimonio cultural del Gobierno Vasco, de los catálogos de los documentos urbanísticos municipales vigentes en el momento de entrada en vigor de la presente ley.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA TERCERA

Lege honetan aurreikusitako erregelamendu-mailako arauak indarrean hasi arte, dagoeneko daudenak aplikatu beharko dira, lege honetan ezarritakoaren kontra ez doan kontu orotan.

Hasta el momento de la entrada en vigor de las normas reglamentarias previstas en esta ley serán de aplicación las existentes, en todo aquello que no se oponga a lo establecido en esta.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA CUARTA

Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatutako ondasun higigarrien merkataritzan eskuarki diharduten pertsonek aurkeztu beharko dute 55. artikuluan aurreikusitako erantzukizunpeko adierazpena, urte beteko epean lege hau indarrean hasten denetik kontatzen hasita.

Aquellas personas o entidades que habitualmente ejerzan el comercio de bienes muebles inscritos en el Registro de la CAPV del Patrimonio Cultural Vasco deberán presentar, en el plazo de un año, la declaración responsable prevista en el artículo 55, a partir de la entrada en vigor de la presente ley.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA QUINTA

Euskal Kultura Ondarearen erakundearteko Organoak, bere sorreraren ondorengo hiru urteen epean, ikusizko kutsaduraren eta kutsadura akustikoaren aurkako plan bat egingo du, kultura-ondarearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak onartu beharko duena.

En el plazo de tres años, a contar desde su creación, el Órgano Interinstitucional de Patrimonio Cultural del País Vasco elaborará un plan de descontaminación visual y acústica, que deberá ser aprobado por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de patrimonio cultural.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

1.– Indargabetuta geratzen da uztailaren 3ko 7/1990 Legea, Euskal Kultura Ondarearena, kapitulu hauek izan ezik: III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta V. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena.

1.– Queda derogada la Ley 7/1990, de 3 de julio, del Patrimonio Cultural Vasco, salvo el Capítulo VI del Título III, relativo al patrimonio documental, así como el Capítulo I del Título V, sobre los servicios de archivos.

2.– Indargabetuta geratzen da martxoaren 26ko 62/1996 Dekretua, Euskadiko Arkeologia Ondarearen Aholku Batzordea eratzen duena.

2.– Queda derogado el Decreto 62/1996, de 26 de marzo, por el que se crea el Consejo Asesor de Patrimonio Arqueológico de Euskadi.

3.– Era berean, indargabetuta geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkako xedapen guztiak.

3.– Asimismo, quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en la presente ley.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

1.– Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari lege honetan berariaz aurreikusitako erregelamendu-xedapenak eman ditzan, legean bertan berariaz aurreikusten direnez gain, betiere haren eskumenekin bat.

1.– Se autoriza al Gobierno Vasco a dictar, además de las disposiciones reglamentarias expresamente previstas en la presente ley, las que sean precisas para su cumplimiento, de acuerdo con sus competencias.

2.– Eusko Jaurlaritzak baimena dauka lege honen 88. artikuluan jasota dauden isunen zenbatekoa erregelamendu bidez eguneratzeko. Zenbateko horiek ezingo dira handitu bizi-kostuaren indize ofizialen gehikuntzaren gainetik.

2.– El Gobierno Vasco queda autorizado para proceder reglamentariamente a la actualización de la cuantía de las multas que se fijan en el artículo 88 de la presente ley. El porcentaje de los incrementos no será superior al de los índices oficiales de incremento del coste de vida.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

La presente ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 10a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 10 de mayo de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común