Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

90. zk., 2019ko maiatzaren 15a, asteazkena

N.º 90, miércoles 15 de mayo de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
SPRI-AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
2276
2276

EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» 2019 laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.

RESOLUCIÓN de 2 de mayo de 2019, del Director General de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, por la que se procede a la aprobación, publicación y convocatoria de las bases reguladoras del Programa de Ayudas «Plan Renove en Polígonos Industriales – Urbanización» 2019.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak, hainbat ekintza egiten ditu bultzada bat emateko Euskal Autonomia Erkidegoko industria eta enpresen jarduerari, inbertsioari, garapenari, industri arloko dibertsifikazio eta lehiakortasunari, berrikuntzari, nazioartekotzeari, Informazioaren eta Ezagutzaren Gizarteari eta enpresen ekintzailetzari.

SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Ente Público de Derecho Privado dependiente del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco, tiene encomendadas las actuaciones dirigidas a promover la actividad industrial y empresarial, la inversión, el desarrollo, la diversificación y la competitividad industrial, la innovación, la internacionalización, el desarrollo de la Sociedad de la Información y del Conocimiento y el fomento de la actividad emprendedora empresarial, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza gauzatzen ditu 2017-2020 Industrializazio Planean jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoa da lehiakortasunerako testuingurua hobetzea, lehendik dauden industrialdeak modernizatuz eta azpiegitura fisikoak berrituz. Ondorioz, Laguntza Programa hau diseinatzean helburu nagusia izan da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, laguntza emanaz lehendik dauden Industrialde eta Enpresa Parkeak modernizatzeko eta horietako elementu zehatzak hobetzeko proiektuei.

A este respecto, SPRI viene desarrollando diversas acciones encaminadas a cumplir con los objetivos recogidos en el Plan de Industrialización 2017-2020, siendo uno de ellos, la mejora del contexto para la competitividad, a través del impulso a la modernización de los polígonos industriales existentes, renovando la infraestructura física. En consecuencia, el presente Programa de Ayudas se ha diseñado con el objetivo prioritario de promover acciones que mejoren la competitividad de las empresas, mediante el apoyo a proyectos orientados a modernizar y mejorar determinados elementos de los Polígonos Industriales y Parques Empresariales existentes.

Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe

Por lo expuesto,

ERABAKI DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen eta, beraz, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren organo nagusien funtzioak arautzen dituen azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuan ezarritakoaren arabera, «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» 2019 Laguntza Programari dagozkion oinarri arautzaileak eta deialdia onartzea, zeintzuen edukia atxikita baitago Ebazpen honen I. eranskinean.

Primero.– De conformidad con lo establecido en el Decreto 160/2018, de 13 de noviembre, que aprueba los Estatutos de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, por lo que se regulan las funciones de los órganos rectores de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, aprobar las bases reguladoras y las convocatoria correspondiente al Programa de Ayudas «Plan Renove en Poligonos Industriales – Urbanización» 2019, cuyo contenido se adjunta a modo de Anexo I a la presente Resolución.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraiki, «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» 2019 laguntza programaren oinarri arautzaileak onartzen dituen Ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Segundo.– De conformidad con el artículo 49.2 del Decreto legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, proceder a la publicación íntegra en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Resolución de aprobación de las bases reguladoras correspondientes al Programa de Ayudas «Plan Renove en Poligonos Industriales – Urbanización» 2019.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, hautazko izaeraz, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendari Nagusiaren aurrean, hilabete bateko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Tercero.– Contra la presente Resolución, podrá interponer, con carácter potestativo, recurso de reposición ante la Dirección General de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente de la publicación de la presente Resolución, o interponer directamente recurso contencioso-administrativo ante la jurisdicción contencioso-administrativo en el plazo de dos meses contados a partir del día siguiente de la publicación de la presente Resolución.

Bilbao, 2019ko maiatzaren 2a.

En Bilbao, a 2 de mayo de 2019.

Zuzendari nagusia,

El Director General,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI,

«INDUSTRIALDEETARAKO RENOVE PLANA – URBANIZAZIOA» 2019 LAGUNTZA PROGRAMA
PROGRAMA DE AYUDAS «PLAN RENOVE EN POLIGONOS INDUSTRIALES - URBANIZACIÓN» 2019

Lehenengoz 2018an abiarazitako «Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa» izeneko programa honen 2019ko deialdiaren helburua da industrialdeetako eta jarduera ekonomikoko guneetako azpiegiturak eta lehiakortasuna hobetzea, kudeaketa integral bat garatuz.

El presente programa, como nueva convocatoria del denominado «Plan Renove en Polígonos Industriales – Urbanización» 2019, lanzado por primera vez en 2018 está dirigido a la mejora de infraestructuras y de competitividad de polígonos industriales y áreas de actividad económica, desde una actuación de gestión integral de los mismos.

Euskadik daukan lurzoru eskaintza oso jarduera ekonomiko ezberdinetara zuzenduta dago eta era guztietako egoerak erakusten ditu, dela definizioari, dela ezaugarriei dagokienez: badira 70eko hamarkada baino lehen garatutako lurzoruak (industrialdeak), dagoeneko finkatuta daudenak, badira berriki eraldatutako enpresa-sareak, eta badira ere okupazio maila desberdinekin aktibo dauden espazioak.

Euskadi cuenta con una oferta de suelo destinado a actividad económica muy heterogénea, que presenta un amplio abanico de situaciones diversas tanto en cuanto a su definición, como por sus características: desde suelos (polígonos) desarrollados antes de los años 70 y consolidados, pasando por tejidos de reciente transformación y hasta espacios en activo y con diferentes grados de ocupación.

Hainbeste egoera ezberdin egon arren, kasu guztietan ageri da ezaugarri komun bat, azken urteotako egoera ekonomikoak areago indartu duena, hots, gero eta nabe edo lursail gehiago daudela hutsik industrialdeetan eta jarduera ekonomikoko guneetan, eta oso gutxi –edo batere ez– inbertitzen dela lagapen publikoko espazio horietan. Horren ondorioz, industrialdeek eta jarduera ekonomikoko guneek halako gune kaltetu itxura hartzen dute askotan, ezen zaila egiten baita, batetik, gune horietan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea eta, bestetik, jarduera berriak kokatzea hutsik dauden espazioetan. Joera horrek areago larritzen ditu egoera batzuk, zeintzuetan hasieratik bertatik baitzeuden gabeziak eta hutsuneak, bai urbanizazioaren arloan, bai gune horien mantenimendu eta zerbitzu-azpiegituren zainketan. Antzeko egoera dute pabilioi indibidualei edo industria-haztegiko pabilioi modularrei zerbitzua ematen dieten urbanizazio-gune pribatiboek ere.

A pesar de esta diversidad de situaciones, se puede identificar un denominador común en todas ellas, potenciado por la coyuntura económica de los últimos años: la proliferación de naves y solares vacíos en la mayoría de los polígonos industriales y áreas de actividad económica, unido a la escasa o nula inversión efectuada en las zonas dotacionales y de espacios de cesión pública de los mismos, que ofrecen, en muchos casos, un imagen de degradación de los polígonos y áreas de actividad económica tal, que dificultan, de una parte, la competitividad de las empresas ubicadas y, de otra parte, la instalación de nuevas actividades en los espacios vacantes. El impacto de esta tendencia viene a agravar, en algunos casos, situaciones que de partida ya presentaban carencias y deficiencias, tanto a nivel de urbanización, como de mantenimiento y preservación de los espacios y de las infraestructuras de servicios que los alcanzan. Similar situación se percibe en zonas de urbanización privativa que dan servicio a pabellones individuales o pabellones modulares de industria-nido.

Ikuspegi funtzional edo konpetentzial batetik, ezin da alde batera autzi Industrialdeetako eta Jarduera Ekonomikoko gainerako gainerako gune publikoak mantentzeko zeregina, berez, eta gehienbat, gune publiko horien administrazio titularrei dagokiela.

Desde el punto de vista funcional o competencial, no puede soslayarse que el mantenimiento de las zonas públicas de los Polígonos Industriales y resto de Áreas de Actividad Económica, es un quehacer que compete, en principio y mayoritariamente, a las administraciones titulares de tales zonas públicas.

Hala eta guztiz ere, hori esanda, egia da baita ere herrialdearen ezaugarri fisikoen eta orografikoen ondorioz, aipatutako gune horien zati handi bat EAEko kokagune desberdinetan sustatu direla, kontuan hartu gabe, edo behar bezala baloratu gabe, gerora gune horiek mantentzeak nolako zama ekarriko zion tokiko administrazioari. Izan ere, joan den hamarkadaren amaierara arte, Estatuan eta Erkidego Autonomoetan lurzorua eta hirigintza arautzeko ematen diren arauak ez ziren hasi Iraunkortasun Planak eta antzeko tresnak lantzeko beharra aurreikusten, tokiko Administrazioarentzat industri edo enpresa erabilerarako hirigintzako esparruak eragingo duen inpaktu ekonomikoa zehaztu ahal izateko.

Ahora bien, dicho esto, no es menos cierto que por las características físicas y orográficas del país, gran parte de las señaladas áreas se han promovido en diferentes emplazamientos de la CAE, sin tener en cuenta o sin valorar adecuadamente, la carga que el mantenimiento de dichos ámbitos podía tener para la Administración local. De hecho, no es hasta finales de la década pasada, cuando las diversas normas que, en materia de suelo y urbanismo se van promulgando en el Estado y en las Comunidades Autónomas, comienzan a prever la necesidad de elaborar Planes de Sostenibilidad e instrumentos equivalentes, que permitan determinar el impacto económico que para la Administración local tendrá un ámbito urbanístico de uso industrial o empresarial.

Horregatik, deskribatu denaren arabera, ulertu badaiteke ere udal eskumen baten aurrean gaudela, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko legearen 17. artikuluko 3,9 eta 16 paragrafoetan adierazten den bezala, ezin da ukatu Industrialdeen eta Enpresa Guneen egoera gure sektore industrialaren lehiakortasuna kaltetzen hasita dagoela. Herrialdeak dituen zailtasun orografiko nabarmenak kontuan hartuta, bereziki Gipuzkoako eta Bizkaiko tradizio industrial handiko guneetan, lehendik dauden jarduera ekonomikoko sektoreetan esku hartzea oso garrantzitsua da Administrazioarentzat, batez ere ekonomiaren eta industriaren sustapenean eskumena duen autonomikoarentzat, izan ere, gure herrialdean industri sektorearen pisua ingurukoetan baina handiagoa da. Hori bai, kontuan hartu behar da, urte anitzeko programa bat bada ere, denboran mugatu beharra dagoela eta, hala badagokio, Tokiko Administrazioaren laguntzek edo kudeaketa-eredu berriek ordezkatuko dutela programa hori.

Por ello, aunque pueda entenderse, en virtud de lo descrito, que nos encontramos ante una competencia municipal de las establecidas en el artículo 17 párrafos 3,9 y 16 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi, no puede obviarse que el estado de los Polígonos y Áreas Empresariales comienza a afectar a la competitividad de nuestro sector industrial. Ante las evidentes dificultades orográficas que presenta el país, especialmente en zonas con amplia tradición industrial de Gipuzkoa y Bizkaia, la actuación en sectores de actividad económica preexistentes, es de especial importancia para aquella Administración, como la autonómica con competencia en materia de promoción económica e industrial y, más si cabe, en un país en el que el peso del sector industrial es más elevado que en ámbitos limítrofes. Todo ello sin perjuicio de que, aunque se trate de un programa plurianual, debe limitarse claramente en el tiempo, siendo sustituido en su caso por ayudas otorgadas desde la Administración Local, o por nuevos modelos de gestión, en su caso.

Egoeraren diagnostiko horrek erakusten du jarduera ekonomikoko guneen kudeaketa-eredu tradizionalek eboluzionatu egin behar dutela kudeaketa-eredu parte-hartzaile bihurtzeko, non enpresariak, enpresak eta erakundeak izango baitira beharrezko diren sinergiak bilatu eta indartu behar dituztenak lehiakortasuna hobetzeko eta, horrez gain, industrialdea bera mantentzeko eta hobetzeko. Inplikaturiko erakunde guztien lankidetzaren bitartez sortu ahal izango da Industrialdeak kudatzeko eredu berri bat, tokiko Administrazioaren eta enpresarien artean partekatua, eta erantzukizunak eta zama ekonomikoak partekatuta.

Este diagnóstico de la situación, sugiere que los modelos de gestión tradicionales de las áreas de actividad económica deben evolucionar hacia modelos de gestión participativos, en los que empresarios, empresas e instituciones deben buscar y potenciar, allí donde surjan, las necesarias sinergias que posibiliten, no solo la mejora de la competitividad, sino también, el mantenimiento y mejora de los propios polígonos industriales. Mediante la colaboración de todas las entidades implicadas, podrá generarse un nuevo modelo de gestión de Polígonos compartido entre Administración local y empresarios, con responsabilidades y cargas económicas compartidas.

Horrenbestez, aipatu estrategia bultzatzeko eta garatzeko helburuarekin, egoki dirudi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak laguntza politika espezifiko eta berezi bat sustatzea, SPRIren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren mendeko erakundea den heinean, Sail hori halaber eskumenduna delarik ekonomiaren sustapen eta industri antolamenduko gaietan. Hori Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen, apirilaren 7koaren, 111 artikuluan babestuta, eta arau horrek eskatzen dituen baldintza konbentzionalak beteta. Eszenatoki horretan, badirudi komenigarria dela inbertsio publikoko ildo bat irekitzea jarduera ekonomikoko espazio horietan ekintza puntual eta mugatuak bultzatzeko eta sustatzeko, hiru helburu hauekin:

De esta forma, y con objeto de ir trabajando en el impulso y desarrollo de la estrategia citada, parece oportuno desde la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a través de SPRI, como entidad dependiente del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, departamento competente a su vez en materia de promoción económica y ordenación industrial, impulsar un política de ayudas específica y excepcional, al amparo del artículo 111 de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi y siguiendo los requisitos convencionales por esta norma exigidos. Una línea de inversión pública, que impulse e incentive actuaciones puntuales, acotadas y finalistas en estos espacios de actividad económica con un triple objetivo:

– Arazo zehatzak konpontzea industrialdea hobeto egokitu dadin kokatuta dauden eta kokatu nahi duten enpresetara, espazioak kualitatiboki hobetzeko, erakargarriagoak egiteko, eta balioa emateko.

– Resolver problemáticas específicas para adaptarlos mejor a las empresas instaladas y a aquellas que se quieran instalar, con el objetivo de conseguir la mejora cualitativa de estos espacios e incrementar su atractivo, posibilitando su puesta en valor.

– Lurzoru industrialari aplikatzea hiriguneetan garatzen ari diren birgaitze politika aktiboak.

– Trasladar al suelo industrial las políticas activas de rehabilitación que se están desplegando en tejidos urbanos.

– Enpresa arteko elkarteak eta Administrazioen eta enpresen arteko lankidetza sustatzea, jarduera ekonomikoko guneak kudeatzeko eta hobetzeko.

– Impulsar el asociacionismo empresarial y la colaboración entre la Administración y las empresas en la gestión y mejora de las áreas de actividad económica.

Era berean, «Renove Industrialdeak Plana – Urbanizazioa» programaren bigarren deialdi honek helburutzat dauka laguntza-ildo espezifiko bat ematea eta diruz laguntzeko moduko ekintza gehiagarriak onartzea «Ezkerraldea, Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean» sartutako udalerrietako jarduera ekonomikoko guneentzat. Talka Planaren xedea da arreta espezifikoa ematea Bizkaia eta Gipuzkoako 17 udalerritako premiei, gainerako udalerriak baino egoera kalteberagoan daudelako ikuspuntu objektibo batetik.

Asimismo, en esta segunda convocatoria del «Plan Renove en Polígonos Industriales – Urbanización», se pretende ofrecer una línea específica de ayuda, así como actuaciones subvencionables añadidas a las áreas de actividad económica situadas en municipios incluidos en el denominado «Plan de Choque 2018-2019 para el desarrollo socioeconómico de Ezkerraldea, Meatzaldea y Oarsoaldea», que pretende atender de manera de manera específica las necesidades de 17 municipios de Bizkaia y Gipuzkoa, dada su posición, objetivamente más desfavorecida respecto al resto del Territorio.

Funtsean, Programa honen helburua da dirulaguntza ildo bat ezartzea udalentzat eta bestelako toki administrazioentzat, jabe-komunitateentzat, enpresari elkarteentzat, eta industrialde batean edo jarduera ekonomikoko gune batean kokatuta dauden enpresentzat (bakarka edo lankidetzan), dela diagnostikoak egiteko, dela gune horietan hobekuntza eta birgaitze proiektu eta lanak egiteko. Jarduera hori nolabaiteko salbuespenezko paranorama batean kokatzen da, aipatu Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 111 artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta ez du jarraitzeko bokaziorik, deialdiak derrigortzen duen urte aniztasunetik harantzago, esan den bezala, Euskadiko industrialdeen eta gune ekonomikoen narriadura egoera iraultzeko helburuarekin. Ildo horretan, egiaztatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aldetik borondatea dagoela deskribatutako norabidean lan egiteko, adierazitako helburuak bete eta gero, eta industrialdeak kudeatzeko eta mantentzeko eredu berri baterako oinarriak jarri eta gero, enpresak eta tokiko Administrazioa izan daitezen beharrezko ahaleginak bideratuko dituztenak, aipatu espazio horiek zuzen funtzionatzeko eta kontserbatzeko, betiere bermatuta denboran iraungo dutela, dauden enpresentzat duten erakarmena mantenduz, eta inplikaturiko eragile guztien artean sortu eta/edo erakarri ditzakegun proiektu berrientzat erakargarriak izan daitezen.

En definitiva, este Programa quiere impulsar el establecimiento de una línea de subvención para ayuntamientos y otras administraciones locales, comunidades de propietarios, asociaciones de empresarios, empresas individuales y en colaboración, vinculados y/o ubicados en un polígono industrial o área de actividad económica, para la elaboración de diagnósticos, proyecto y ejecución de mejoras y rehabilitación de las citadas áreas. Esta actuación se enmarca en un panorama de cierta excepcionalidad, en el sentido señalado por el artículo 111 de la Ley de Instituciones Locales de Euskadi citada, y sin vocación de continuidad más que la plurianualidad a la que obligue esta convocatoria, con objeto de, en el sentido indicado, revertir una situación de deterioro de las áreas industriales y económicas de Euskadi. En este sentido, constatar la voluntad por parte de la Administración General de la Comunidad Autonómica de Euskadi de trabajar en el sentido descrito para que, una vez cumplidos los objetivos señalados, y puestas las bases para un nuevo modelos de gestión y mantenimiento de áreas industriales, sean las empresas y la Administración local, las que dediquen los esfuerzos precisos para un correcto funcionamiento y conservación de dichos espacios, garantizando su perdurabilidad en el tiempo, manteniendo su atractivo para las empresas existentes, así como para los nuevos proyectos que seamos, entre todos los actores implicados, capaces de crear y/o atraer.

Eta horren guztiaren helburua izango da garapen industrialeko estrategia integral bat garatzea euskal enpresen posizionamendua hobetzeko.

Todo ello con el objetivo de desarrollar una estrategia integral de desarrollo industrial que busca la mejora del posicionamiento de las empresas vascas.

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Programa honen helburua da laguntza ematea Industrialdeetan, Enpresa Parkeetan eta Jarduera Ekonomikoko Guneetan kokatutako urbanizazio-gune publiko eta pribatuak berrurbanizatu, zaharberritu, birgaitu eta hobetzeko proiektuak eta ekintzak gauzatzeko. Industrialde, Enpresa Parke eta Jarduera Ekonomikoko Gune bezela, udal-plangintzan jasota dauden guneak, eta profil industrial, logistiko edo tertziarioko jarduera ekonomikoak garatzeko kalifikatuta daudenak ulertu beharko dugu. Ezingo dute dirulaguntzarik hartu Merkataritza Azalera Handietan, Merkataritza Guneetan edo nagusiki merkataritza-jardueretara bideratutako lursailetan egitekoak diren proiektuek.

El presente Programa tiene por objeto apoyar la ejecución de proyectos y actuaciones de Reurbanización, Regeneración, Rehabilitación y Mejora de Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas destinadas a actividad económica. A tal efecto, se considerarán Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas destinadas a actividad económica, aquellos espacios recogidos en el planeamiento municipal, y calificados para el desempeño en los mismos de actividades económicas de perfil industrial, logístico, terciario, etc. No tendrán cabida en el presente programa, proyectos a ejecutar en Grandes Superficies Comerciales, Centros Comerciales, o parcelas en las que se desarrolle principalmente actividad comercial.

2. artikulua.– Laguntzen izaera.

Artículo 2.– Naturaleza de las ayudas.

1.– Programa honen bidez ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko fondo galdurako dirulaguntzak izango dira.

1.– Las ayudas que se concedan en el marco del presente Programa tendrán la consideración de subvenciones a fondo perdido no reintegrables.

2.– Programa hau gauzatu eta ebaztean bete egin beharko dira publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioak.

2.– El presente Programa subvencional está sometido a los principios de publicidad, concurrencia y objetividad en su ejecución y resolución.

3. artikulua.– Terminoak eta definizioak.

Artículo 3.– Términos y definiciones.

Programa honen ondorioetarako, definizio hauek finkatzen dira:

A efectos del presente Programa se establecen las siguientes definiciones.

1.– «SPRI», SPRI – Enpresen Ganapenerako Euskal Agentziaren izen komertziala (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publikoa).

1.– «SPRI». Nombre comercial de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, ente público de derecho privado adscrito al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco.

2.– «SPRILUR». SPRI Taldearen Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia.

2.– «SPRILUR». Sociedad Pública del Grupo SPRI, adscrita al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco.

3.– Erantzukizunezko aitorpena. Erakundearen legezko ordezkariak egindako erantzukizunpeko aitorpena, hauek egiaztatzen dituena:

3.– Declaración responsable. Declaración realizada por el/la representante legal de la entidad en la que se hagan constar las siguientes circunstancias:

a) Erakundeko legezko ordezkariaren izen-abizenak eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia (NAN) edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

a) Nombre y apellidos y Número del Documento Nacional de Identidad (DNI) o Número de Identificación de Extranjero (NIE) de el/la representante legal de la entidad.

b) Erakundearen izena, Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) edo Kodea (IFK) eta baltzuaren helbidea.

b) Denominación de la entidad, Número o código de Identificación Fiscal (NIF/CIF), domicilio social.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan daudela eskatzailearen egoitza eta diruz laguntzeko moduko ekintzak (Laguntza Eskaeran azaldutakoak) hartuko dituen Jarduera Ekonomikoko Gunearen egoitza.

c) Domicilio de la entidad solicitante en la Comunidad Autónoma Vasca y domicilio del Área de Actividad Económica en el que se realizarán las actuaciones subvencionables descritas en la Solicitud de Ayuda, y que deberá estar situado en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Egunean dagoela Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edota haren kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere Eusko Jaurlaritzarekiko betebeharretan, eta ez daukala iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI Taldeko ezein enpresarekin.

d) Encontrarse al corriente de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantenga con el Gobierno Vasco, señalando que no tiene deudas vencidas, reclamadas y no abonadas con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI.

e) Enpresak badira, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta laguntza eskatzen den ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntzen zerrenda, bertan adieraziz laguntza hori noiz eman zen (edo noiz likidatu zen), zein organismok eman zuen, zein programaren barruan, eta emandako (edo likidatutako) laguntzaren zenbatekoa.

e) Relación, en el caso de empresas, de ayudas de minimis concedidas en los dos ejercicios fiscales anteriores y durante el ejercicio fiscal en el que se solicita la ayuda, indicando fecha de concesión (o liquidación en su caso), organismo, programa e importe concedido (o liquidado en su caso) de la ayuda.

f) Proiektu hori bera gauzatzeko beste erakunde publiko zein pribatu batzuei eskatutako edota haiek emandako dirulaguntzak, bertan adieraziz laguntza hori noiz eskatu zen, eta, hala badagokio, zein organismok eman zuen, zein programaren barruan eta laguntzaren zenbatekoa.

f) Relación de ayudas que para el mismo proyecto hayan sido solicitadas y/o concedidas por instituciones públicas o privadas, indicando fecha de solicitud, o en su caso, de concesión, organismo, programa e importe de la ayuda.

g) Ez dagoela arau honen 5.2.g) artikuluan aurreikusitako egoeraren batean.

g) No encontrarse en alguna de las situaciones previstas en el artículo 5.2.g) de esta norma.

h) Konpromisoa hartzen duela jasotako laguntzaren aurrerakina enpresaren kontabilitatean pasibo gisa islatzeko, baldin eta itzultzea agintzen duen ebazpen bat ematen bada.

h) Compromiso de reflejar como pasivo en la contabilidad de la empresa el anticipo de la ayuda percibido y de restituirlo a SPRI en caso de que así lo disponga la resolución por la que se acuerde el reintegro de la misma.

i) Konpromisoa hartzen duela araudi honen 10.8.b) artikuluan adierazitakoa betetzeko.

i) Compromiso en relación al cumplimiento de lo señalado en el artículo 10.8.b) de la presente normativa.

j) Baimena ematen diola SPRIri ziurtagiriak eska diezazkien Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari eta Araba, Bizkaia nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiei, ziurtagiri horien bidez bermatzeko ordezkatutako enpresak zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela. Horrela, aurkeztutako laguntza eskaerak aztertu edo ordaindu ahal izango dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50.3 artikuluari jarraiki, zeinak Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen baitu.

j) Autorización a SPRI, a obtener de los Departamentos correspondientes de la Tesorería General de la Seguridad Social, de la Agencia Estatal de Administración Tributaria, y de las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, certificados acreditativos de que la empresa a la que se representa está al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y que de esta forma se puede proceder al estudio y/o liquidación de las solicitudes de ayuda que presenta en base al artículo 50.3 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Erakundea. Diruz lagundutako jarduera ekonomikoa egiten duen pertsona juridikoa, horretarako titulu juridikoa daukalarik.

4.– Entidad. Persona jurídica que realiza la actividad económica subvencionada, disponiendo de título jurídico para ello.

5.– Laguntzaren intentsitatea. Laguntzaren zenbateko gordina, diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru hori zergen edota bestelako kargen kenkarien aurretikoa izango da.

5.– Intensidad de la ayuda. Importe bruto de ayuda expresado en porcentaje de los costes subvencionables, antes de cualquier deducción fiscal u otras cargas.

6.– Jarduera Ekonomikoko Guneak. Udal-plangintzan jasota dauden guneak, eta profil industrial, logistiko edo tertziarioko jarduera ekonomikoak garatzeko kalifikatuta daudenak.

6.– Áreas de Actividad Económica. Áreas recogidas en el planeamiento municipal, y calificadas para el desempeño en las mismas de actividades económicas de perfil industrial, logístico, terciario, etc.

7.– Urbanizazio Publikoa, Ekipamenduak eta zuzkidurak. Dagokion instrumentu urbanistikoaren bitartez erabilpen publikoko lursail gisa definituta daudenak eta xede hauetarako erabiliko direnak: errepideak, espazio libreak, aparkalekuak, zuzkidurak, erabilpen anitzetarako ekipamendu publikoak, e.a.

7.– Urbanización Pública, Equipamientos y dotaciones. Parcelas que mediante el instrumento urbanístico pertinente han quedado definidas como parcelas de uso público para su utilización como vialidad, espacios libres, aparcamiento, dotaciones, equipamientos públicos para usos diversos, etc.

8.– Urbanizazio pribatua. Lursail pribatibo bat, xede hauetarako erabiliko dena: eraikinak ostatatzeko eta eraikinaren erabilera osagarrietarako, aparkalekuetarako, ibilgailuen maniobretarako, espazio libreetarako, e.a.

8.– Urbanización Privada. Parcela privativa destinada a albergar edificación, así como usos auxiliares de la misma, como zona de aparcamiento, maniobrabilidad de vehículos, espacios libres, etc.

9.– Eraikina. Jarduera ekonomikoko gune bateko urbanizazio publiko edo pribatu batean dagoen eraikuntza.

9.– Edificación. Construcción que puede encontrarse en zona de urbanización pública o privada, ubicada en un área de actividad económica.

10.– Deskontaminazioa.– Jarduera ekonomikoko gune bateko lursail edo eraikin batean lurzoruak edo eraikina bera garbitzeko ekintza, Ingurumen arloko sail eskudunak baimendu behar duena.

10.– Descontaminación. Actuación dirigida a la remediación de suelos o edificios, sujeta a autorización por parte del Departamento competente en materia de Medio Ambiente, sobre un terreno o edificio ubicado en un área de actividad económica.

4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

1.– Programa honen xederako, hots, dirulaguntzak emateko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 3.100.000 eurorainokoak dira, eta, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak bere aurrekontuetan horretarako sortutako zuzkiduretakoak izango dira, zeintzuk sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.

1.– Los recursos económicos destinados al objeto de este Programa para la concesión de ayudas, ascienden a la cantidad de 3.100.000 euros, y provendrán de las correspondientes dotaciones presupuestarias establecidas al efecto en los presupuestos de SPRI-Agencia Vasca de desarrollo Empresarial, incluidos en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Baliabide horiek ekintza-ildo hauetan banatuko dira:

Dichos recursos se distribuirán en las siguientes líneas de actuación:

1. ildoa: «Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean» sartutako udalerrietan egingo diren ekintzak, 1.200.000 euroko aurrekontua duena. Hauek dira eskualde horietako udalerriak: Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia eta Irun.

Línea 1: Actuaciones en los municipios incluidos en el «Plan de Choque 2018-2019 para el desarrollo socioeconómico de Ezkerraldea, Meatzaldea y Oarsoaldea», dotada con la cantidad de 1.200.000 euros. Dichos municipios son los siguientes: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia e Irún).

2. ildoa: «Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean» ez dauden EAEko gainerako udalerrietan egingo diren ekintzak, 1.900.000 euroko aurrekontua duena.

Línea 2: Actuaciones en el resto de municipios de la Comunidad Autónoma de Euskadi, no incluidos en el «Plan de Choque 2018-2019 para el desarrollo socioeconómico de Ezkerraldea, Meatzaldea y Oarsoaldea», dotada con la cantidad de 1.900.000 euros.

2.– Programarako funtsak agortzen badira, programari amaiera emango zaio, eta horren berri emango du SPRIren zuzendari nagusiak sozietatearen web orrian (www.spri.eus) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

2.– El agotamiento de los fondos destinados al Programa implicará la terminación del mismo, declarándose tal circunstancia mediante resolución de la Dirección General de SPRI, publicada en la web www.spri.eus y en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Behin aurrekontu-kreditua bukatuta, ezingo da beste dirulaguntzarik eman eta, hori dela eta, aurkeztu diren baina ebazteke dauden eskaerak ezetsi egingo dira.

3.– Una vez agotado el crédito presupuestario no se podrán conceder nuevas ayudas, desestimándose por tal motivo expresamente aquellas solicitudes presentadas y pendientes de resolución.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte diruz lagundu daitezkeen proiektuak egiteko titulu juridikoa daukatenek, zehazki, Udalek, Udal Mankomunitateek, Koadrila eta Administrazio Batzordeek, Kontzejuek, Euskadiko Garapenerako Elkarteak, Kontserbaziorako Erakunde Urbanistikoek, Enpresa Komunitate edota Elkarteek, eta oinarri hauetan aurreikusitako ekintzak Industrialdeetan, Enpresa-parkeetan eta Jarduera Ekonomikoko Guneetan gauzatzen dituzten enpresek (bakarka nahiz lankidetzan).

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en el presente Programa, quien ostente título jurídico para realizar los proyectos objeto de subvención, en concreto Ayuntamientos, Mancomunidades de Ayuntamientos, Cuadrilla y Juntas Administrativas, Concejos, Agencias de Desarrollo de Euskadi, Entidades Urbanísticas de Conservación, Comunidades y/o Asociaciones de empresas, así como empresas individuales y en colaboración, que lleven a cabo actuaciones de las previstas en las bases, en Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas de Actividad Económica.

2.– Onuradunek ondoko baldintza hauek bete behar dituzte:

2.– Las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Dirulaguntza bideratzea Programa honen oinarrietan aurreikusitako ekintzetara, hau da, EAEn kokatutako Industrialde, Enpresa-parke eta Jarduera Ekonomikoko Guneetara.

a) Destinar la subvención a actuaciones de las previstas en las bases de este Programa, en Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas de Actividad Económica ubicados en la CAPV.

b) Urbanizazio Publikoari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea dirulaguntzaren xede den Industrialdean, Enpresa-parkean edo Jarduera Ekonomikoko Gunean, argi adieraziz erantzukizuna hartzen duela egoera onean mantentzeko urbanizazio publikorako, ekipamenduetarako, zuzkidurarako edo jabari publikorako espazio guztiak edo batzuk.

b) En relación a la Urbanización Pública, acreditar legitimidad a través de un medio válido en derecho para actuar sobre el Polígono, Parque Empresarial y Área de Actividad Económica para la que se solicite la subvención, siendo al menos corresponsables del correcto mantenimiento de todos o de parte de los espacios destinados a la urbanización pública, equipamientos, dotaciones y dominio público de los mismos.

c) Urbanizazio Pribatuari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea aipatu azalera horretan.

c) En relación a la Urbanización Privada, acreditar legitimidad a través de un medio válido en derecho para actuar sobre la citada superficie.

d) Eraikinari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea aipatu azalera horretan.

d) En relación a la Edificación, acreditar legitimidad a través de un medio válido en derecho para actuar sobre la citada superficie.

e) Toki Administrazioei dagokienez, SPRIrekin Diru Laguntzak Arautzeko Hitzarmen bat izenpetzea, zeinean diru laguntza emateko baldintzak zehaztuko diren, araudi honetan, Euskadiko Toki Erakundeen Legean eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa aplikatuz.

e) En el caso de las Administraciones locales, suscribir con SPRI un Convenio regulador de la subvención, determinando las condiciones de concesión de la misma, en aplicación de lo previsto en la presente normativa, en la Ley de Instituciones Locales de Euskadi y resto de normativa aplicable.

f) Enpresa egunean egotea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere Eusko Jaurlaritzarekiko betebeharretan, eta ez izatea iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI Taldeko ezein enpresarekin.

f) Estar al corriente de las obligaciones tributarias y para con la Tesorería General de la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así como de las obligaciones que mantenga con el Gobierno Vasco, sin tener asimismo deudas vencidas, reclamadas y no abonadas con cualquiera de las empresas del Grupo SPRI.

g) Ondoko egoeraren batean ez egotea:

g) No encontrarse en alguna de las siguientes situaciones:

Lehenengoa.– Dirulaguntza publikoak lortzeko edota Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioarekin edo bere sektore publikoarekin kontratatzeko legezko debekua edo gaitasun gabetzea izatea, horren barruan sartzen direlarik sexu bazterkeriagatik egoera horretan daudenak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera.

Primero.– Incursas en prohibición o inhabilitación para la obtención de ayudas públicas o para contratar con la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco o su sector público, con inclusión de la que se haya producido por discriminación por razón de sexo en virtud de la Ley para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela.

Segundo.– Sujetas a una orden de recuperación de ayudas pendiente tras una decisión previa de la Comisión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Hirugarrena.– Legegintzako 1/1997 Dekretuaren 50. artikuluko egoeretan eta 13/2003 Legearen 13. artikulukoetan egotea, zeinaren ondorioz ezin baita izan laguntzen onuradun.

Tercero.– En los supuestos del artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997 y en los del artículo 13 de la Ley 38/2003 por el que no pueda obtenerse la condición de beneficiario.

Laugarrena.– Enpresen kasuan, 200.000 eurotik gorako minimis laguntza bat jaso izana, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora jaitsiko da. Beste laguntza batzuekiko metatze-arauak Programaren 11. artikuluan daude zehaztuta.

Cuarto.– Haber recibido, en el caso de las empresas, una ayuda total de minimis superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del período que comprende el ejercicio fiscal en curso y los dos ejercicios anteriores. Este máximo se reduce a 100.000 euros si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera. Las reglas de acumulación con otras ayudas se detallan en el artículo 11 del Programa.

Bosgarrena.– Agintaritza eskudunak egiaztatzea ezen erakunde horrek lehia galarazten, murrizten edo faltsutzen duten jarduerak egiten dituela.

Quinto.– Que por la autoridad competente se halla constatado que desarrolla prácticas que puedan impedir, restringir o falsear el juego de la competencia.

Seigarrena.– Armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen aritzea, betiere abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

Sexto.– Dedicarse a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007 de 28 de diciembre de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

Zazpigarrena.– Bere jarduera garatzea sektore hauetakoren batean: (i) arrantza eta nekazaritza, (ii) nekazaritzako produktuen lehen mailako produkzioa, eta (iii) nekazaritza produktuen eraldaketa eta merkaturatzea, 1407/2013 Araudiaren 1.1 c) artikuluan aurreikusitako kasuetan.

Séptimo.– Desarrollar actividades en alguno de los siguientes sectores: (i) pesca y acuicultura, (ii) producción primaria de los productos agrícolas, y (iii) transformación y comercialización de productos agrícolas en los casos previstos en el artículo 1.1 c) del Reglamento 1407/2013.

Zortzigarrena.– Oraindik bete gabe izatea edozein administraziotatik edo sektore publikoko edozein erakundetatik jasotako laguntza edo dirulaguntzei dagozkien zenbatekoak itzultzeko betebeharrak. Ezingo dute, halaber, deialdi honetan parte hartu zehapen-prozedura batean zehapen irmo bat jaso dutenek (betiere, laguntza publiko batetik datorren zehapena bada), edo horrelako programetan lehiatzea galarazten duten zehapenak dituztenek, baldin eta zehapena betetzen ari badira. Eskatzailea dirua itzultzeko prozedura batean edo mota horretako zehapen-prozedura baten barruan badago, horren emaitza ikusita emango -edo, hala badagokio, ordainduko- da laguntza.

Octavo.– Tener pendientes obligaciones de reintegro de cantidades correspondientes a ayudas o subvenciones provenientes de Presupuestos públicos de cualquier Administración o entidad perteneciente a sus sectores públicos. Tampoco podrán concurrir a la presente convocatoria quienes hubieren sido sancionados con carácter firme en un procedimiento sancionador que tuviere por origen la concesión de ayudas públicas o cualquier otro que impida la concurrencia a programas de esta naturaleza y se encuentren en el tiempo de cumplimiento de la sanción. Si el solicitante se encuentra incurso en un procedimiento de reintegro o sanción de esta naturaleza, la concesión o en su caso el pago de la ayuda quedará condicionados al resultado del mismo.

3.– Laguntza eskaerak aurkezten diren unetik likidaziora arte, laguntzen onuradun izateko baldintzak bete beharko dira.

3.– El cumplimiento de los requisitos para ser beneficiaria de las ayudas habrá de mantenerse desde el momento de presentación de las solicitudes de ayuda hasta la liquidación.

6.artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 6.– Actuaciones subvencionables.

Urbanizazio publiko arloan dirulaguntzak jasotzeko moduko ekintzatzat joko dira Industrialde, Enpresa-parke eta Jarduera Ekonomikoko Guneetako lursailen urbanizazio, ekipazio, zuzkidura eta jabari publikoak Berrurbanizatu, Zaharberritu, Birgaitu eta Hobetzeko Proiektuak idaztea nahiz Gauzatzea, hartara gune horiek berritzeko eta hobeto baliatzeko euren erabiltzaile diren enpresa eta hiritarren aldetik. Era berean, diruz lagundu ahal izango da espazio horien gaineko Diagnostiko Azterketak eta Mugikortasun Planak egitea, eta baita ere euren kudeaketa integrala hobetzeko ekintzak garatzea, Enpresari Elkarteak sortuz.

Tendrán la consideración de actuaciones subvencionables en Urbanización Pública, la Redacción de Proyectos y/o la Ejecución de Obras de Reurbanización, Regeneración, Rehabilitación y Mejora de parcelas destinadas a la urbanización, equipamientos, dotaciones y dominio público de Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas de Actividad Económica, que permita la renovación de los citados espacios para su mejor uso por parte de las empresas y ciudadanos usuarios de dichas Áreas. Asimismo podrá apoyarse la Redacción de Estudios de Diagnóstico en relación a los citados espacios, Planes de Movilidad, así como las actuaciones dirigidas a la mejora de su gestión integral, a través de la creación de Asociaciones de Empresarios.

Urbanizazio pribatuari dagokionez, diruz laguntzeko moduko ekintzak izango dira eraikuntzari zerbitzua ematen dieten gune ez eraikigarriak Berrurbanizatu, Zaharberritu, Birgaitu eta Hobetzeko Proiektuak idaztea nahiz gauzatzea.

En lo relativo a Urbanización Privada, tendrán la consideración de actuaciones subvencionables, la Redacción y/o la Ejecución de Proyectos de Reurbanización, Regeneración, Rehabilitación y Mejora de zonas no edificables que den servicio a la edificación.

Aipatutako ekintzez gain, 1. Ildoaren kasuan espezifikoki, diruz laguntzeko moduko ekintza gehigarritzat hartuko dira titulartasun publiko edo pribatuko eraikinak eraistea eta deskontaminazio-lanak egitea Industrialde, Enpresa-parke eta Jarduera Ekonomikoko guneetako eraikinetan edo urbanizazio publiko nahiz pribatuetan.

Además de las actuaciones señaladas, específicamente y de forma adicional para la Línea 1, tendrán la consideración de actuaciones subvencionables la demolición de edificios de titularidad pública o privada, así como las labores de descontaminación en edificios o zonas de urbanización pública o privada en Polígonos Industriales, Parques Empresariales y Áreas de Actividad Económica.

Industrialde, Parke edo Jarduera Ekonomikoko guneak gutxienez 25.000 m2-ko azalera izan beharko du, eta urbanizazio lanek bukatuta egon behar dute 2012ko abenduaren 31 baino lehen. 1. ildoan adierazitako eraikinei dagokienez, 250 m2-ko azalera eraikia izan beharko dute gutxienez.

La superficie global del citado Polígono, Parque o Área de Actividad Económica no podrá ser inferior a 25.000 mt2 y la urbanización deberá haber sido finalizada, con anterioridad al 31 de diciembre de 2012. En cuanto a las edificaciones señaladas respecto de la Línea 1, deberán contar con una superficie edificada mínima de 250 mt2.

Ezingo dute dirulaguntzarik hartu Merkataritza Azalera Handietan, Merkataritza Guneetan edo nagusiki merkataritza-jardueretara bideratutako lursailetan egitekoak diren proiektuek.

No podrán ser objeto de subvención proyectos a ejecutar en Grandes Superficies Comerciales, Centros Comerciales, o parcelas en las que se desarrolle principalmente actividad comercial.

Jarduera horiek zerikusia izan behar dute epigrafe hauetako batekin edo batzuekin:

Las actuaciones descritas deberán estar relacionados con uno o varios de los siguientes epígrafes:

1.– Industrialdeen kudeaketa integrala hobetzeko ekintzak garatzea, horretarako sortuz Industrialdearen Kontserbazioa eta Birgaikuntza helburutzat duten Enpresari Elkarteak.

1.– Actuaciones dirigidas a la mejora de la gestión integral de los Polígonos, mediante la constitución de Asociaciones de Empresarios que tengan por objeto la Conservación y Rehabilitación del Polígono.

2.– Industrialdeen egoeraren Diagnostiko Azterketak egitea, bertan adieraziz zeintzuk diren berrurbanizatze, zaharberritze eta birgaitze premiak, zein den lanen kostua, zein epetan egingo diren inbertsioak, e.a.

2.– Redacción de Estudios de Diagnóstico de la situación de los Polígonos que definan las necesidades de reurbanización, regeneración y rehabilitación de los mismos, su coste, periodificación de las inversiones en el tiempo, etc.

3.– Mugikortasun Planak egitea.

3.– Redacción de Planes de Movilidad.

4.– Proiektuak egitea edo lanak garatzea ondoko hauetarako:

4.– Redacción de Proyectos y/o Ejecución de Obras sobre los siguientes aspectos:

– Industrialdeko zerbitzu-azpiegiturak berritzea eta hobetzea (kanalizazioak, ura biltzeko sistemak, e.a.).

– Renovación y mejora de las Infraestructuras de servicios del Polígono (canalizaciones, recogidas de aguas, etc).

– Errepide publikoak berritu eta hobetzea (zoladura, margotutako elementuak, aparkalekua, seinaleak, hiriko altzariak).

– Renovación y mejora de la vialidad pública (pavimentación, pintado, aparcamiento, señalización, mobiliario urbano).

– Industrialdeen irisgarritasuna hobetzeko ekintzak (exekuzioa, espaloiak konpontzea eta jaistea, bidegorriak egitea, oinezkoentzako pasabideak, e.a.).

– Actuaciones dirigidas a la mejora de la accesibilidad de los Polígonos (ejecución, reparación y rebaje de aceras, bidegorris, carril bicis, pasos de peatones, etc).

– Garraio publikoaren mugikortasuna hobetzeko ekintzak (autobus geltokiak, markesinak, infrmazio sistemak, e.a. hobetzea).

– Actuaciones dirigidas a la mejora de la movilidad en el transporte público (mejora de las paradas de autobús, marquesinas, sistemas de información).

– Jarduera Ekonomikoko Guneko garbiketa, hondakinen bilketa selektiboa eta ingurumen inpaktua murrizteko neurriak hobetzeko ekintzak.

– Actuaciones dirigidas a la mejora de la limpieza, sistemas de recogida selectiva de residuos y medidas que reduzcan el impacto ambiental del Área de Actividad Económica.

– Ekipamendu sozialak eta kirol-ekipamenduak aprobetxatzea, besteak beste, balizko instrumentu urbanistikoak idaztea beren erabilpenak aldatzeko eta horrela hobeto aprobetxatzeko.

– Aprovechamiento de equipamientos sociales y deportivos, incluyendo la redacción de posibles instrumentos urbanísticos destinados a la modificación de sus usos para un mejor aprovechamiento de los mismos.

– Gune berde erabilpenaren hobekuntza. Ez dira gastu hautagarritzat joko garbiketak edo mantenimenduko lanak.

– Mejora en el uso y aprovechamiento de zonas verdes (no se considerarán gastos elegibles tareas de limpieza o de mero mantenimiento).

– Urbanizazio pribatua berritu eta hobetzea.

– Renovación y mejora de Urbanización Privada.

5.– 1. ildoan sartutako udalerrientzat (eta bakarrik hauentzat), mota hauetako Proiektuak idaztea edota Obrak egitea:

5.– Exclusivamente, para los municipios incluidos en la Línea 1, Redacción de Proyectos y/o Ejecución de Obras sobre los siguientes aspectos:

– Eraikinak eraistea, ondoko hauek barne hartuz: proiektua idaztea, eraiste-lanak egitea, sortutako zaborrak erretiratzea eta guztia kudeatzea dagokion zabortegi baimenduarekin.

– Demolición de edificios, incluyendo la redacción del proyecto, así como las obras de demolición incluyendo la retirada del escombro generado y su gestión ante el vertedero de residuos autorizados correspondiente.

– Espazioak deskontaminatzea, ondoko hauek barne hartuz: lurzoruak garbitzeko proiektuak idaztea eta dagokion ingurumen agintaritzak baimendutako garbitze- eta deskontaminatze-lanak egitea.

– Descontaminación de espacios, incluyendo la redacción de proyectos de remediación de suelos, así como la ejecución de obras de remediación y descontaminación autorizadas por la autoridad ambiental competente.

Atal honetara biltzen diren diruz laguntzeko moduko ekintzek laguntza hauek jasoko dituzte:

Las actuaciones subvencionables de este apartado tendrán las siguientes ayudas:

– 1. ildoko udalerrietan, onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 60.

– El 60% de los gastos e inversiones elegibles aprobadas de la actuación en los municipios de la Línea 1.

– 2. ildoko udalerrietan, onartutako gastu eta inbertsio hautagarrien % 50.

– El 50% de los gastos e inversiones elegibles aprobadas de la actuación en los municipios de la Línea 2.

Urbanizazio Publikoko ekintzetarako dirulaguntzek muga hauek izango dituzte:

Las actuaciones, en Urbanización Pública, tendrán los siguientes límites de subvención:

– 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Enpresari Elkartea sortzea.

– 8.000 euros por actuación dirigida a la constitución de Asociaciones de Empresarios.

– 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Diagnostiko eta Beharren Azterketak egitea.

– 8.000 euros por actuación en el caso de Estudios de Diagnóstico y Necesidades.

– 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Mugikortasun Planak egitea.

– 8.000 euros por actuación en el caso de Planes de Movilidad.

– 50.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua idaztea.

– 50.000 euros por actuación en el caso de la Redacción del Proyecto.

– 150.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua gauzatzea eta Obra zuzentzea.

– 150.000 euros por actuación en el caso de la Ejecución del Proyecto y Dirección de Obra.

– 200.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua Idatzi eta Gauzatzea Lan Zuzendaritza batekin, eta Idatzi eta Gauzatzeko kasuetarako esandako muga partzialekin.

– 200.000 euros por actuación en el caso de Redacción y Ejecución del Proyecto con Dirección de Obra, con los límites parciales citados para la Redacción y la Ejecución.

– 300.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua Idatzi eta Gauzatzea Lan Zuzendaritzarekin, beti ere Idatzi eta Gauzatzeko muga partzialak errespetuta; eta 1. Ildoko udalerrien kasuan, Tokiko Administrazioak gauzatu beharko ditu.

– 300.000 euros por actuación en el caso de Redacción y Ejecución del Proyecto con Dirección de Obra, con los límites parciales citados para la Redacción y la Ejecución, en el caso de actuaciones en los municipios de la Línea 1, ejecutados por Administraciones Locales.

Urbanizazio Pribatuko ekintzen dirulaguntzek muga hauek izango dituzte:

Las actuaciones, en Urbanización Privada, tendrán los siguientes límites de subvención:

– 15.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua idaztea.

– 15.000 euros por actuación en el caso de la Redacción del Proyecto.

– 50.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua gauzatu eta Lana zuzentzea.

– 50.000 euros por actuación en el caso de la Ejecución del Proyecto y Dirección de Obra.

– 65.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua Idatzi eta Gauzatzea Lan Zuzendaritzarekin, eta Idatzi eta Gauzatzeko esandako muga partzialekin.

– 65.000 euros por actuación en el caso de Redacción y Ejecución del Proyecto con Dirección de Obra, con los límites parciales citados para la Redacción y la Ejecución.

Eraikinak eraisteko eta Deskontaminazio-lanetako ekintzak diruz lagundu ahal izango dira soilik 1. Ildoko udalerriek gauzatzen badituzte eta, kasu horretan, hauek izango dira dirulaguntzen mugak:

Las actuaciones, en Demolición de Edificación y en Descontaminación, que únicamente se considerarán subvencionables en los municipios incluidos en la Línea 1, tendrán los siguientes límites de subvención:

– 25.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua idaztea.

– 25.000 euros por actuación en el caso de la Redacción del Proyecto.

– 50.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua gauzatu eta Lana zuzentzea.

– 50.000 euros por actuación en el caso de la Ejecución del Proyecto y Dirección de Obra.

– 100.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua Idatzi eta Gauzatzea Lan Zuzendaritzarekin, beti ere Idatzi eta Gauzatzeko muga partzialak errespetatzen badira.

– 100.000 euros por actuación en el caso de Redacción y Ejecución del Proyecto con Dirección de Obra, con los límites parciales citados para la Redacción y la Ejecución.

7. artikulua.– Gastu eta inbertsio hautagarriak.

Artículo 7.– Gastos e inversiones elegibles.

1.– Gastu eta inbertsio hautagarriak izango dira diruz laguntzeko moduko ekintzekin zerikusia duten eta 6. artikuluan azalduta dauden ekintzak, baldin eta ondoko hauek gauzatzen badituzte: ingeniaritzek, aholkularitzek, arkitektura estudioek, lege-aholkularitzek eta aholkularitza teknikoek, enpresa eraikitzaileek, lanak gauzatzen dituzten enpresek eta zerbitzu enpresek, eta hala badagokio, Notaritzek eta Erregistroek.

1.– Tendrán la consideración de gastos e inversiones elegibles los conceptos relacionados con las actuaciones subvencionables descritas en el artículo 6, realizados por empresas de ingeniería, consultoría, estudios de arquitectura, asesorías legales y técnicas, empresas constructoras, de ejecución de obras y empresas de servicios así como, en su caso, Notaria y Registro.

2.– Diruz laguntzeko moduko ekintzak Laguntza Eskaeraren aurkezpen elektronikoa egin eta gero hasiko dira, eta gehienez 12 hilabetean gauzatu beharko dira, dirulaguntza eskaera egiten den egunetik aurrera.

2.– La ejecución de las actuaciones subvencionables deberá comenzar con posterioridad a la presentación electrónica de la Solicitud de Ayuda, así como finalizarse en un plazo máximo de doce meses contados a partir de la fecha de solicitud de la ayuda.

Salbuespen gisa, tramitaziora onartuko dira 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekintzen laguntza eskaerak, eta eskaera aurkeztean aribidean daudenak, betiere, eskaerak araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.

Excepcionalmente, se admitirán a trámite Solicitudes de Ayuda de actuaciones iniciadas a partir del 1 de enero de 2019 y que estén en curso en el momento de presentar la Solicitud, siempre que estas Solicitudes sean presentadas dentro de los dos meses contados a partir de la fecha de la publicación de esta normativa en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Gastu hautagarriei dagozkien kontratuak egingo dituzten erakundeek ezingo dute izan zuzeneko nahiz zeharkako loturarik –pertsonala, akzio bidezkoa, e.a.– erakunde eskatzailearekin.

3.– Los trabajos que correspondan a los gastos elegibles, deberán ser realizados por entidades que no tengan vinculación de ningún tipo, personal, accionarial, etc, ni directa ni indirectamente con la entidad solicitante.

4.– Ez dira gastu hautagarritzat joko erakunde onuradunak egingo dituen ekintzekin zerikusia duten langile propioen gastuak.

4.– No se considerarán gastos elegibles los gastos de personal propio asociados a la actuación en los que incurra la entidad beneficiaria.

8. artikulua.– Gastu hautagarriei aplikatzeko baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos aplicables a los gastos elegibles.

1.– Gastu hautagarriak baloratzeko, irizpide hauek izango dira kontuan:

1.– En la valoración de los gastos elegibles se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Gastu hautagarriek lotura zuzena izango dute programa honen helburu den jarduerarekin, eta bere artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

a) Los gastos elegibles deberán estar directamente relacionados con la actividad que constituye el objeto de este Programa y cumplir con los requisitos establecidos en su articulado.

b) Deskontuak eta antzekoak izanez gero, gastua gutxitu egingo da.

b) Los descuentos y similares, supondrán un menor valor del gasto.

c) SPRIren iritziz proiektuaren gastu-aurrekontua handiegia bada antzeko proiektuen batez besteko gastuekin alderatuta, bere esku egongo da gastu hautagarrien oinarria murriztea, gastu egokitzat eta proportzionatutzat jotzen den zenbatekoaren arabera.

c) Si SPRI considerara que el presupuesto de gasto del proyecto es excesivo en comparación con el coste medio de gastos en proyectos de análoga naturaleza, se reducirá la cuantía de los gastos elegibles a lo que se considere un gasto ajustado y proporcionado.

d) Ez dira gastu hautagarritzat hartuko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edota bere mendeko sozietateek indarrean dituzten beste programa batzuen bidez lagundutako kontzeptuak edota gastuak.

d) No se incluyen como gastos elegibles conceptos y/o gastos subvencionables que hayan sido objeto de apoyo a través de otros Programas de la Administración General de la Comunidad Autónoma de País Vasco y/o de sus Sociedades dependientes.

e) Fakturan aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da izango gastu hautagarria.

e) No tendrá la consideración de gasto elegible el Impuesto sobre el Valor Añadido repercutido en factura.

9. artikulua.– Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak.

Artículo 9.– Modalidad y cuantía de las ayudas.

Deialdi honen xede diren laguntzak dirulaguntza gisa egituratuko dira onartutako gastu eta inbertsio hautagarriei buruzko neurrietan adierazitako portzentaje eta kopuruetan.

Las ayudas objeto de esta convocatoria se instrumentarán en forma de subvenciones, en los porcentajes y cantidades indicadas en las medidas sobre los gastos e inversiones elegibles aprobados.

Diruz laguntzeko moduko ekintza bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, erakunde bakoitzak urtean 200.000 euroko dirulaguntza jasoko du gehienez, salbu eta 1. ildoko udalerrietako Tokiko Administrazioek, kasu horretan dirulaguntza 300.000 eurorainokoa izango delarik gehienez.

La subvención máxima por entidad para la realización de una o más actuaciones subvencionables a lo largo del ejercicio para este programa de ayudas será de 200.000 euros, salvo en lo relativo a Administraciones Locales de los municipios incluidos en la Línea 1, en cuyo caso, las subvención máxima por entidad podrá alcanzar los 300.000 euros.

10. artikulua.– Laguntzak metatzea, mugak eta azpi-kontratazioa.

Artículo 10.– Acumulación, límites de las ayudas y subcontratación.

1.– Laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango erakunde onuradunak garatzeko asmoa duen jardueraren kostua baino handiagoa, soilik laguntza hori aintzat hartuta edo edozein administraziok edo horien sektore publikoek xede bererako emandako beste laguntza batzuk gehituta. Baldin eta beste laguntza publiko batzuk eta programa honen bidez emandakoa metaturik lortzen den zenbatekoak gainditu egiten badu kostu hori, murriztu egingo da programa honetan araututako laguntzaren zenbatekoa jardueraren gehiegizko finantzaketa saihesteko behar den neurrian.

1.– El importe de la ayuda, en ningún caso, podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras otorgadas por cualquier Administración o sus respectivos sectores públicos para la misma finalidad, supere el coste de la actividad a desarrollar por la entidad beneficiaria. De producirse que con la acumulación entre otras ayudas públicas y la otorgada en virtud de este Programa se supere dicho coste, el importe de la ayuda regulada en este Programa será minorado en la medida necesaria para evitar la sobrefinanciación de la actividad.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan onartutako proiektuek ez dute dirulaguntzarik jasoko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eta haren mendeko sozietateen beste programa batzuetan.

No obstante lo anterior, los proyectos aprobados en la presente convocatoria no serán susceptibles de apoyo en otros programas de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma del País Vasco y/o sus sociedades dependientes.

2.– Programa hau aplikatuz enpresentzat emango diren laguntzak de minimis laguntzak izango dira.

2.– Las ayudas concedidas a empresas en aplicación de este Programa tienen la consideración de ayudas de minimis.

3.– Enpresa onuradun batek jaso dezakeen gehienezko minimis laguntza ezingo da izan 200.000 eurotik gorakoa, egungo ekitaldi ekonomikoa eta aurreko biak aintzat hartuta. Baldin eta enpresa onuradunak besteren konturako garraio operazioak egiten baditu errepideko garraio-sektorean, gehiengo hori 100.000 eurora murriztuko da (horrez gain, laguntza ezingo da erabili merkatu-gaiak errepidez garraiatzeko ibilgailuak erosteko). Hortaz, programa honetan aurreikusitako laguntzak ez dira esleituko, baldin eta esleitutako laguntzak muga hori gainditu badezake hain justu ere onuradunak eskuratutako beste minimis laguntza batzuk erantsi ondoren. Berdin dio laguntza horiek zein administraziok esleitu dituen.

3.– La ayuda total de minimis que puede percibir una misma empresa beneficiaria no podrá ser superior a 200.000 euros contabilizados a lo largo del periodo que comprende el ejercicio económico en curso y los dos ejercicios anteriores. Si el beneficiario es una empresa que realiza por cuenta ajena operaciones de transporte de mercancías por carretera, este máximo se reduce a 100.000 euros (adicionalmente, la ayuda no puede utilizarse para la adquisición de vehículos de transporte de mercancías por carretera). Por este motivo, no se concederán las ayudas previstas en el presente Programa cuando la ayuda concedida agregada a otras ayudas de minimis que hubiese percibido la entidad beneficiaria, con independencia de la administración o administraciones concedentes, excediera dicho límite.

4.– Minimis laguntzak ez zaizkio metatuko Estatuko inongo dirulaguntzari, diruz lagun daitezkeen gastu horiei dagokienez, baldin eta metatze horrek gaindituko balu laguntzaren intentsitatea edo dagokion gehieneko laguntzaren kopurua. Gehieneko kopuru hori kasu bakoitzaren ezaugarri zehatzen arabera dago ezarrita, kategorien araberako salbuespen-araudi baten edo Batzordeak harturiko erabaki baten bitartez.

4.– Las ayudas de minimis no se acumularán con ninguna ayuda estatal en relación con los mismos gastos subvencionables, si dicha acumulación excediera de la intensidad de ayuda o del importe de ayudas superior correspondiente fijado en las circunstancias concretas de cada caso por un reglamento de exención por categorías o una decisión adoptados por la Comisión.

5.– Aurrez aipatutako muga horiek edo programa honek zehazten dituen beste batzuk gaindituz gero, soberako kantitatea murriztu egingo da programaren arabera emandako zenbatekotik.

5.– En caso de superarse alguno de los límites anteriores u otros que establezca este Programa, la ayuda concedida en virtud del mismo, se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

6.– Minimis laguntzak emandakotzat joko dira enpresari aitortzen zaionean baduela legezko eskubidea laguntza jasotzeko.

6.– Las ayudas de mínimis se consideraran concedidas en el momento en que se reconozca a la empresa el derecho legal de recibir la ayuda.

7.– Epeka ordainduko diren laguntzak ematen diren momentuan duten balioaren arabera eguneratuko dira.

7.– Las ayudas pagaderas en varios plazos se actualizarán a su valor en el momento en que se concedan.

8.– Diruz lagundutako jarduerak hirugarrenekin azpi-kontratatzea edo kontratatzea.

8.– Subcontratación o contratación con terceros de las actividades subvencionadas.

a) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki, ulertuko da onuradun batek azpi-kontratazio bat egin duela, baldin eta hirugarrenekin adosten badu partzialki edo osorik gauzatzea dirulaguntzaren xede den jarduera. Ez dira kontzeptu horretan sartuko onuradunak diruz lagundutako jarduera bere kabuz gauzatzeko egin behar dituen gastuak. Zentzu horretan, posible da hirugarrenak azpi-kontratatu edo kontratatzea diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 100eraino, eta hirugarrenen azpi-kontratazio edo kontrataziorako aplikagarri izango dira 29. artikuluan jasotako gainerako aurreikuspenak.

a) Conforme a lo previsto en el artículo 29 de la LGS, se entiende que un beneficiario subcontrata cuando concierta con terceros la ejecución total o parcial de la actividad que constituye el objeto de la subvención. Queda fuera de este concepto la contratación de aquellos gastos en que tenga que incurrir el beneficiario para la realización por sí mismo de la actividad subvencionada. A este respecto, la subcontratación o contratación de terceros podrá alcanzar hasta el 100% del importe de la actividad subvencionada, resultando de aplicación para la subcontratación o contratación de terceros de las actividades subvencionadas las restantes previsiones recogidas en el citado artículo 29.

b) Dirulaguntzen Lege Orokorreko 31.3 artikuluan aurreikusitakoa betez, diruz lagun daitekeen zenbatekoak gainditu egiten baditu kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiak kontratu txikirako ezarritako kopuruak, onuradunak gutxienez hiru hornitzaileren eskaintzak eskatu beharko ditu lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta, baldintza bereziak tarteko, merkatuan ez badago lana egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko behar beste erakunde, edo gastua dirulaguntza eman baino lehen egin bada. Hori guztia onuradunak, bere izaeragatik, kontratatzeko men egin beharreko beste prozedura batzuen kalterik gabe.

b) En aplicación de lo previsto en el artículo 31.3 de la Ley General de Subvenciones, cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la normativa vigente en materia de contratación pública para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención. Todo ello sin perjuicio de otros procedimientos de contratación a los que deba someterse el beneficiario en virtud de su naturaleza.

Aurkeztu diren eskaintzak -justifikazio fasean edo, bestela, diru laguntza eskaeran aurkeztu behar direnak- efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatuko dira. Hautatutakoak proposamen ekonomikorik onenak ez badira, berariaz zuritu beharko dira memoria batean.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

9.– 1407/2013 Erregelamenduan (EB) xedatutakoa betetzen dela bermatzeko finkatutako mekanismo orokorrak alde batera utzi gabe, EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) eta SPRIk programa honekin, eta EEEk bultzatutakoa, lotuta aitortutako laguntzak emateko prozesuan, elkarri jakinaraziko dizkiete emango dituzten laguntzak, finkatutako muga kuantitatiboak ez gainditzeko. Bi erakundeen laguntzen baturak muga hori gaindituz gero, laguntzetako zeini uko egiteko prest egongo litzatekeen edo laguntzetako zein murriztuko lukeen aukeratu ahalko du onuradunak, eta aurretiaz esleitutako laguntzaren zati bati edo osoari uko egiteko aukera izango du, betiere dagokion deialdian zehaztutako gainerako arauak betetzen badira.

9.– Sin perjuicio de los mecanismos generales fijados a fin de garantizar el cumplimiento de lo fijado por el citado Reglamento (UE) 1407/2013, en el proceso de otorgamiento de las ayudas que por el EVE y por SPRI se reconozcan en relación con este Programa y por el impulsado por EVE, en su caso, se comunicarán mutuamente las ayudas que vayan a otorgar a fin de no rebasar los límites cuantitativos fijados. Caso de que, la acumulación de ambas haga superar tal límite, se dará la opción al sujeto beneficiario respecto a cuál de ellas vaya a renunciar o reducir, pudiendo renunciar en todo o en parte a la previamente otorgada, siempre dentro del cumplimiento del resto de normas fijadas en la correspondiente convocatoria.

11. artikulua.– Laguntza eskaera.

Artículo 11.– Solicitud de Ayuda.

1.– Aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeek laguntza eskaera egiteko formularioa bete beharko dute SPRIren webgunean.

1.– Las entidades que reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán cumplimentar los formularios de Solicitud de Ayuda habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskaera hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– Dicha solicitud deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Laguntza eskaeran jaso beharko dira erakunde eskatzailearen, bere legezko ordezkariaren, erakunde barneko harremanetarako pertsonaren eta dirulaguntzaren ordainketa egiteko bankuko kontuaren identifikazio-datuak.

3.– La Solicitud de Ayuda deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal, de la persona de contacto dentro de la entidad y de la cuenta bancaria en la que en su caso será abonada la subvención.

4.– Laguntza eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Ayuda habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena, 3.3 artikuluan definituta dagoena.

a) Declaración responsable de el/la representante legal de la entidad definida en el artículo 3.3 anterior.

b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo ahalorde hori eman izanaren akordioaren ziurtagiri orijinala.

b) Copia del poder notarial de el/la representante legal o certificación original del acuerdo de otorgamiento de dicho poder.

c) Erakunde onuradunaren IFZ.

c) NIF de la entidad beneficiaria.

d) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak; eta berariazko baimena SPRIri eska diezaien organo eskudunei egiazta dezatela benetan bete direla zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

d) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así mismo autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

e) Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko.

e) Copia del certificado de la entidad financiera que acredite la titularidad y número de la cuenta corriente a nombre de la empresa beneficiaria.

f) Urbanizazio Publikoko proiektuetarako, eskatzaileak dirulaguntza eskatzen den Industrialde, Parke edo Jarduera Ekonomikoko Gunean aritzea zilegi duela ziurtatzen duen dokumentuaren kopia baliagarria, non adieraziko den eskatzaileak baduela interesa edo erantzukizuna hartzen duela egoera onean mantentzeko urbanizazio publikorako, ekipamenduetarako, zuzkiduretarako eta horien jabari publikorako espazio guztiak edo batzuk. Orobat aurkeztu beharko da proiektua garatuko den lursaileko Udalaren ziurtagiri bat esanez lursail hori jarduera ekonomikorako gune batean kokatuta dagoela, 25.000 m2-tik gora dituela, eta bere urbanizazio lanak bukatuak zirela 2012ko abenduaren 31 baino lehen.

f) Para proyectos en Urbanización Pública, copia del documento, valido en derecho, que acredite la legitimidad del solicitante para actuar sobre el Polígono, Parque o Área de Actividad Económica para la que se solicite la subvención, teniendo interés o siendo corresponsable del correcto mantenimiento de todos o de parte de los espacios destinados a la urbanización pública, equipamientos, dotaciones y dominio público de los mismos. Asimismo, deberá aportarse certificado del Ayuntamiento en el que se encuentre la parcela objeto del proyecto, en el que se señale que dicha parcela se encuentra ubicada en un ámbito destinado a actividad económica, de más de 25.000 mt2 de superficie y cuya urbanización ha sido finalizada con anterioridad al 31 de diciembre de 2012.

g) Urbanizazio Pribatuko proiektuetarako, proiektua gauzatuko den espazioaren titulartasuna (bakarkakoa ala partekatua) egiaztatzen duen erregistroko ziurtagiria. Alokairuan daudenek egoera hori akreditatu beharko dute espazioaren erabilera baimentzen duen lagapen kontratua aurkeztuta.

g) Para proyectos en Urbanización Privada, certificado registral que acredite la titularidad individual o compartida del espacio en el que se pretende ejecutar el proyecto. Los arrendatarios podrán acreditar dicha situación a través del contrato de cesión de uso que le atribuya el uso del citado espacio.

h) 1. ildoko udalerrietako eraikinak eraisteko proiektuetarako, eraitsi nahi den eraikinaren jabetza indibiduala edo partekatua adierazten duen katastroko ziurtagiria, egiaztatzen duena eraikinak baduela 250 m2-tik gorako azalera.

h) Para proyectos de Demolición de Edificios en los municipios de la Línea 1, certificado registral que acredite la titularidad individual o compartida del edificio que se pretende demoler y que acredite que la edificación cuenta con una superficie construida superior a 250 mt2.

i) 1. ildoko udalerrietako deskontaminazio-lanak egiteko proiektuetarako, eskatzaileak dirulaguntzaren xede den espazioan (eraikina, urbanizazio publikoa edo pribatua) aritzea zilegi duela egiaztatzen duen dokumentuaren kopia baliagarria.

i) Para proyectos de Descontaminación en los municipios de la Línea 1, copia del documento, valido en derecho, que acredite la legitimidad del solicitante para actuar sobre el espacio (edificio, urbanización pública o privada) para el que se solicite la subvención.

j) Memoriaren proiektua, hor sartuz:

j) Memoria del proyecto, incluyendo:

– Proiektuaren laburpena, proiektuaren xede den espazioaren egungo egoerari buruzko memoria (gehienez 10 orrialde), lanak hasteko eta bukatzeko aurreikusitako data, eta proiektuaren kokapena.

– Resumen del proyecto, incluyendo una memoria (máximo 10 caras), que acredite el estado actual del espacio objeto del proyecto, incluyendo fecha prevista de inicio, finalización y ubicación del proyecto.

– Proiektuaren aurrekontua partidaka banakatuta, balizko hornitzaileen eskaintzekin, fakturekin edo proformekin.

– Presupuesto del proyecto desglosado por partidas, soportado con ofertas o facturas proforma de posibles proveedores.

k) Baimena SPRIri honek eska dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan) alta emanda dagoen epigrafea.

k) Autorización a SPRI de solicitar el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social así como para consultar el epígrafe en el que se encuentra dada de alta la empresa en el IAE (Impuesto de Actividades Económicas).

5.– Lankidetzako proiektuak badira (Eraisketakoak, Deskontaminaziokoak, Urbanizazio Pribatukoak edo Enpresari Elkarte bat sortzeko proiektuak), enpresa eskatzaileek laguntza eskaera bakarra aurkeztu behar dute proiektu bakoitzeko, egitasmoan partaide diren guztien legezko ordezkariek modu digitalean sinatua. Programa honetatik eratorritako betebehar guztiei solidarioki erantzungo diete enpresa partaide guztiek. Erakunde onuradunen ahaldunetako batek proiektuaren buruzagitza hartu behar du, egitasmoaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko eta proiektuak aurrera egin dezan SPRIrekin izan beharreko bitartekaritza- eta harreman-funtzioak bere gain hartzeko, bai eta erakunde horren parte-hartze maila islatzeko, lankidetza-proiektuko gainerako enpresa guztiek duten erantzukizun solidarioa alde batera utzi gabe.

5.– Adicionalmente, en el caso de proyectos en colaboración (en Demolición, Descontaminación, Urbanización Privada o para la creación de Asociaciones de Empresarios), las empresas solicitantes deberán presentar una única solicitud de ayuda por proyecto, firmada digitalmente por cada una de las personas que representen legalmente a las entidades que participen en el mismo, que responderán solidariamente de cuantas obligaciones derivan de este Programa. Una de las personas apoderadas de las entidades beneficiarias habrá de asumir la condición de líder del proyecto, a efectos de responsabilizarse del desarrollo y de la gestión del mismo y de asumir todas las funciones de interlocución y relación necesaria para la buena marcha del proyecto con SPRI, así como reflejar su grado de participación, sin perjuicio de la responsabilidad solidaria de todas las empresas participantes en el proyecto en cooperación.

6.– Enpresa onuradunak eta SPRIk baliozkotzat joko dituzte dirulaguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora posta elektronikoz bidaltzen diren jakinarazpen guztiak.

6.– La empresa beneficiaria y SPRI darán validez a todas las comunicaciones emitidas vía email a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la empresa en la Solicitud de Ayuda.

7.– Eskatzaileek bermatuta izango dute beren hizkuntza, euskara edo gaztelania, ahoz nahiz idatziz erabiltzeko eskubidea, Programa honen ondorioz SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin (SPRI) izango dituzten harreman guztietan.

7.– Los solicitantes verán garantizado el derecho a usar y ser atendidos en su misma lengua, euskera o castellano, de manera oral o por escrito, en las relaciones que sostengan con SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial (SPRI) a raíz del presente Programa.

12. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea.

Artículo 12.– Plazo de presentación de las solicitudes de ayuda.

Laguntza eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo lanegunaren biharamunean hasiko da eta 2019ko urriaren 30ean, eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua), amaituko da, diru bailabideak lehenago agortzen ez badira.

El plazo de presentación de solicitudes se iniciará a partir del día hábil siguiente a la publicación de las presentes bases en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará a las 15:00 horas (hora peninsular española) del 30 de octubre de 2019, salvo agotamiento presupuestario.

13. artikulua.– Ebaluaketa eta ebazpen prozedura.

Artículo 13.– Procedimiento de evaluación y resolución.

1.– Laguntza hauek aitortuko dira egoki jasotako eskaeren hurrenkerari jarraituz. Hartara, eskaerak banaka eta modu ordenatuan ebatziko dira, eskaera bakoitza oinarri hauetan eskatutako dokumentazio guztiarekin egoki bete den unearen arabera. Laguntza-eskaeraren atal guztiak ez badaude beteta edo eskatutako gainerako dokumentazioa ez bada eskaerarekin batera aurkeztu, SPRIk 10 laneguneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko. Halaber, adieraziko du hala egin ezean ulertuko dela uko egin zaiola eskaerari, eta horren berri emango dio erakunde eskatzaileari. Epe hori agortzen bada zuzenketa egin gabe, SPRIk ebatziko du eskaerari uko egin zaiola.

1.– Estas ayudas se reconocerán conforme al procedimiento de reconocimiento sucesivo de las solicitudes correctamente recibidas. En tal sentido se resolverán de forma individual y ordenada en función del momento en que haya sido completada la solicitud con toda la documentación exigida en estas bases. En el caso de que la solicitud de ayuda no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, se subsane la falta o acompañen los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, SPRI dictará resolución declarando el desistimiento.

Ezingo da zuzenketarik egin ez proiektuaren memorian, ez proiektuko lanak egiteko kontratatutako enpresa hornitzaileek eginiko eskaintzetan. Hala ere, egoki iritziz gero, SPRIk hari buruzko informazio osagarria eskatu ahal izango du ebaluazio-prozesuan.

Tanto la memoria del proyecto como la/s oferta/s emitida/s por las empresas proveedoras contratadas para la realización de los trabajos del proyecto no son objeto de subsanación. No obstante, SPRI podrá requerir información adicional sobre la misma durante el proceso de evaluación, si así lo considerase oportuno.

2.– Dirulaguntzen eskaera espedienteak ordena bati jarraiki ebatziko dira, arau honetan eskaturiko dokumentazio guztiarekin osatuta geratzen diren unearen arabera.

2.– La Resolución de los expedientes de solicitud de las subvenciones se irá realizando ordenadamente en función del momento en que los mismos queden completados con toda la documentación exigida en la presente norma.

3.– Ebazpen epea. Sei hilabeteko gehienezko epea ezartzen da ebazpena emateko, deialdia ixten den egunetik aurrera. Epe horretan ebazpenik eman ez bada, onartu egin dela ulertuko da.

3.– Plazo de resolución. Se establece un plazo máximo de resolución de seis meses desde la fecha de cierre de la convocatoria. La falta de resolución en plazo se entenderá como resolución estimatoria.

4.– Aipatu ebazpena emandakoan erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio, SPRIko Zuzendari Nagusiak ebazpena emateko egin duen batzar egunetik zenbatzen hasi eta gehienez ere 20 eguneko epean.

4.– La resolución se dictará por la Dirección General de SPRI y se notificará a la entidad solicitante en un plazo máximo de 20 días desde su emisión.

5.– Ebazpenak jakinaraziko du zenbateko dirulaguntza ematen den, zein baldintzatan eta zein epetan egin behar den; halaber zehaztuko du jarduera hori garatzeko beharrezkoa den beste edozein baldintza.

5.– La comunicación a las entidades solicitantes de las resoluciones indicará la cuantía de subvención que se concede, las condiciones de la misma y los plazos para la realización de la actuación subvencionable, así como cualquier otra condición que sea necesaria para el desarrollo de la misma.

14. artikulua.– Likidazio-eskabidea. Aurkezteko epea.

Artículo 14.– Solicitud de Liquidación. Plazo de presentación.

1.– Diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu eta 30 egun naturaleko epearen barnean, erakunde onuradunek proiektua gauzatu izana justifikatu beharko dute, SPRIren web-guneko likidazio-eskabidearen inprimakiak betez.

1.– Una vez finalizada la actuación subvencionable, y en el plazo de 45 días naturales para la justificación de la misma, las entidades beneficiarias deberán justificar la ejecución del proyecto utilizando los formularios de Solicitud de Liquidación habilitados en la página web de SPRI.

2.– Eskabide hori sinadura elektronikoaren bidez sinatu beharko du erakundea ordezkatzeko ahalorde nahikoa duen pertsona batek. SPRIri egindako bidalketa telematikoaren eguna izango da aurkezpen-eguna.

2.– La Solicitud de Liquidación deberá ser firmada por la persona que posea poder suficiente para representar a la entidad mediante firma electrónica. Se considerará como fecha de presentación la del envío telemático a SPRI.

3.– Likidazio-eskabidean jaso beharko dira erakunde eskatzailearen, bere legezko ordezkariaren, erakunde barneko harremanetarako pertsonaren eta dirulaguntzaren ordainketa egiteko bankuko kontuaren identifikazio-datuak.

3.– La Solicitud de Liquidación deberá contener datos de identificación de la entidad solicitante y de su representante legal, de la persona de contacto dentro de la entidad y de la cuenta bancaria en la que en su caso será abonada la subvención.

4.– Likidazio-eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.– La Solicitud de Liquidación habrá de presentarse acompañada de la siguiente documentación:

a) Fakturen fotokopiak. Fakturek hilabeteko epean egindakoak izan behar dute, eskaeran proiektua exekutatzeko amaiera data gisa adierazitako egunetik zenbatzen hasita, eta likidazio-eskabide telematikoaren fakturen koadroan zehaztutakoekin bat etorri behar dute. Ez dira onartuko proiektua hasi baino lehenagoko data duten fakturak, ez eta aldez aurretik SPRIk onartu gabeko gastuei dagozkienak ere. Fakturek ordainduta egon beharko dute proiektuaren likidazio eskaera aurkeztu baino lehen. Ez dira kontuan hartuko likidazio-eskabidearen egunetik atzerako ordainketa-data duten fakturak.

a) Fotocopia de facturas. Las facturas deben ser emitidas en el plazo máximo de un mes a partir de la fecha de fin de la ejecución del proyecto declarada en la solicitud y corresponderse con las especificadas en el cuadro de facturas de la solicitud telemática de liquidación, no aceptándose facturas con fecha anterior al inicio del proyecto o referentes a gastos no aprobados previamente por SPRI. Las facturas deberán haber sido satisfechas con anterioridad a la presentación de la solicitud de liquidación del proyecto. No serán tenidas en consideración facturas cuya fecha de pago efectivo se encuentre aplazado más allá de la solicitud de liquidación.

b) Finantza erakundearen ordainagiriak. Bankuko egiaztagiriek fakturak igorri ostekoak izan behar dute. Hala ez bada, prozesuaren trazabilitatea azaldu behar da. Ez da onartuko proiektuaren hasiera-data baino lehenagoko ordainketa-egiaztagiririk. Era berean, egiaztagiriek argi adierazi behar dute agindua eman duen erakundearen izena, erakunde onuradunaren izena, ordainketa-eguna, ordaindu den zenbatekoa eta ordaindutako fakturaren edo fakturen zenbakia(k).

b) Justificantes de pago de institución financiera. Los justificantes bancarios deben ser posteriores a la emisión de las facturas, o en caso contrario, haber trazabilidad en el proceso. No se aceptarán justificantes de pago anteriores a la fecha de inicio del proyecto. Así mismo, los justificantes bancarios deberán recoger de manera clara, al menos, el nombre de la entidad ordenante, el nombre de la entidad beneficiaria, la fecha de pago, el importe satisfecho y el número de la factura o facturas abonadas.

c) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak; eta berariazko baimena SPRIri eska diezaien organo eskudunei egiazta dezatela benetan bete direla zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

c) Certificados, con un máximo de tres meses de antigüedad, que acrediten que la entidad se encuentra al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social y/o sus entidades colaboradoras, así mismo, autorización expresa a SPRI para solicitar de los órganos competentes el cumplimiento de obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social.

d) Likidazioaren memoria teknikoa eta ekonomikoa, non jasota egongo diren, besteak beste, eginiko lanen azalpena, lortu diren helburuak, proiektuan inplikatutako langileak, proiektua gauzatzeko gastuak, proiektuak enpresaren lehiakortasunean izan duen inpaktua, e.a.

d) Memoria técnica y económica de liquidación: en el que se recojan entre otros aspectos, la descripción de las tareas realizadas, los resultados obtenidos, los costes de ejecución incurridos, el impacto del proyecto en la competitividad de la empresa o del entorno, etc.

e) Proiektuaren exekuzioa egiaztatzeko dokumentu, azterketa, plan, proiektu eta gainerako agiri guztiak.

e) Se deben incluir todos los documentos, estudios, planes, proyectos, y demás documentación justificativa, acreditativa de la ejecución del proyecto.

5.– Likidazio-eskabidearen atal guztiak ez badaude beteta edo ez bada aurkeztu eskatutako dokumentazio guztia, SPRIk 10 egun balioduneko epea emango du akatsa zuzentzeko edo agiriak aurkezteko. Halaber, jakinaraziko du hala egin ezean ulertuko dela uko egin zaiola eskaerari, eta horren berri emango dio erakunde eskatzaileari. Aipatu epea igaro eta zuzenketarik egin ez bada, SPRIko Zuzendari Nagusiak laguntza ukatuko du ebazpen bidez.

5.– En el caso de que la solicitud de liquidación no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada del resto de la documentación exigida, SPRI requerirá para que, en un plazo máximo de 10 días hábiles, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida, comunicándose tal circunstancia a la entidad solicitante. Transcurrido dicho plazo sin haber procedido a la subsanación, la Dirección General de SPRI dictará resolución declarando el desistimiento.

6.– Enpresa onuradunak baliozkotzat joko ditu dirulaguntza eskaeran adierazitako harremanetarako pertsonaren helbide elektronikora SPRIk posta elektronikoz bidaltzen dituen jakinarazpen guztiak. Laguntza eskatzen duen enpresaren edota proiektuko liderraren posta elektronikoa bakarrik onartuko da harremanetarako helbide gisa.

6.– La entidad solicitante dará validez a todas las comunicaciones emitidas por SPRI vía e-mail a la cuenta de correo electrónico de la persona de contacto declarada por la entidad en la solicitud de ayuda. Solo se admitirá como cuenta de correo electrónico de contacto la correspondiente a la empresa que figure como solicitante y/o líder del proyecto.

15. artikulua.– Erakunde laguntzailea eta bere eginkizunak.

Artículo 15.– Entidad Colaboradora y sus funciones.

Behin likidazio-eskabidea beteta jaso ondoren, aurkeztutako proiektuen edota eginiko lanen ikuskapeneko ziurtagiri teknikoak eskatuko dizkio SPRIk erakunde laguntzaileari, likidazio-eskabidea tramitatzen hasi ahal izateko.

Una vez recibida la solicitud de liquidación completa, SPRI, para proceder a su tramitación, solicitará a la Entidad Colaboradora, las certificaciones técnicas de inspección de los Proyectos presentados y/o de las obras realizadas.

Programa honen ondorioetarako, SPRILUR izango da SPRIren erakunde laguntzailea, zeinak eginkizun hauek izango baititu:

Se considerara Entidad Colaboradora de SPRI a efectos de este programa a SPRILUR, que tendrá como funciones:

a) Bidalitako dokumentazio teknikoa aztertzea.

a) Analizar la documentación técnica remitida.

b) Egindako gastu hautagarriak behar bezala egin direla egiaztatzea.

b) Verificar la correcta ejecución de los gastos elegibles realizados.

c) Egindako ikuskapenei buruzko txostenak egitea.

c) Elaborar informes de las inspecciones realizadas.

d) Informazio teknikoa ematea Programaren batzordeari.

d) Facilitar información técnica a las comisiones del programa.

e) Gerta litezkeen gorabeherak SPRIri jakinaraztea.

e) Comunicar a SPRI, las posibles incidencias que se produzcan.

Azkenik, erakunde laguntzaileak txosten bat igorriko dio SPRIri ikuskapena egin dela egiaztatuz eta eskakizunak behar bezala bete diren ala ez adieraziz.

Finalmente, la Entidad colaboradora, emitirá un informe a SPRI en el que se acredite la inspección realizada y la conformidad o no del cumplimiento de los requisitos.

16. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Artículo 16.– Pago de la ayuda.

1.– Emandako laguntzaren % 25 laguntza eskaera onartzen den unean bertan ordainduko da aplikatzekoa den berme erregimenarekin, eta gainerakoa ordainketa bakarrean egingo da proiektua amaitutakoan eta behar bezala justifikatu ostean. Toki Administrazioei dagokienez, aipatu zenbatekoa ordaintzeko, derrigorrezko baldintza izango da arau honen 5. e) artikuluan diru laguntza erregulatzeko aipatutako Hitzarmena izenpetzea.

1.– Un 25% de la ayuda concedida será pagada en el momento de la aprobación de la Solicitud de Ayuda, con el régimen de garantías que resulte de aplicación y, el resto, mediante un único pago, a la finalización del proyecto y previa correcta justificación del mismo. En el caso de las Administraciones Locales, será condición obligatoria para el abono de la cantidad citada, la suscripción del Convenio regulador de la subvención citado en el artículo 5. e) de las presentes bases.

2.– Baldin eta gastu hautagarria onartutako aurrekontuan adierazitakoa baino txikiagoa bada, dirulaguntza proportzionalki egokituko zaio gastuari.

2.– En el supuesto de que el gasto elegible realizado sea inferior al presupuesto aprobado, este se ajustará proporcionalmente.

3.– Eskaeran eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta gehienez 60 egun naturaleko epean egingo dizkie ordainketak SPRIk erakunde onuradunei, betiere Batzorde Exekutiboak egiaztagiri horiek ebaluatu eta oniritzia eman ondoren. Ez da zenbatuko SPRIren berrikuspenaren ondoriozko epea, ezta abuztua ere, ez baita jotzen hil balioduntzat.

3.– SPRI procederá al libramiento del pago a la entidad beneficiaria de las ayudas en un plazo máximo de 60 días naturales a partir de la presentación de la documentación justificativa exigida en la solicitud y una vez evaluada y conforme. A efectos de este cómputo no se tendrá en cuenta el plazo motivado por la revisión de SPRI ni el mes de agosto que se considerará inhábil.

17. artikulua.– Erakunde Onuradunen Betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaz gain, erakunde onuradunek honako hauek ere bete beharko dituzte:

1.– Las entidades beneficiarias están obligadas, además de lo previsto en el artículo 50 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, a lo siguiente:

a) Emandako laguntza onartzea. Hartara, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen denetik 15 eguneko epean eta SPRIren aurrean espresuki horri uko egin ezean, ulertuko da erakunde onuradunak laguntza onartu duela.

a) Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la subvención, la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma ante SPRI, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Dirulaguntza ekintza plana garatzeko erabiltzea.

b) Destinar la ayuda otorgada al desarrollo del plan de actuación para el que ha sido concedida.

c) Onartzea SPRIk agiri osagarriak eska ditzakeela eta SPRIk izendatutako pertsonalak beharrezko eta komenigarri jotzen dituen egiaztapen eta azterketak egin ditzakeela instalazioetan, horrela egiaztatzeko proiektua gauzatu dela eta eskatutako baldintzak bete direla.

c) Aceptar que SPRI pueda requerir toda aquella documentación adicional que estime precisa, así como que personal designado por SPRI pueda realizar en cualquiera de sus instalaciones, cuantas comprobaciones y verificaciones considere necesarias y convenientes, con el fin de constatar la realización del proyecto objeto de la ayuda concedida y el cumplimiento de los requisitos exigidos.

d) Faktura osoak gordetzea eta SPRIren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku jartzea bost urtez, gastu hautagarriak egiten direnetik aurrera.

d) Conservar las facturas completas y tenerlas a disposición de SPRI y de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de cinco años a contar desde el momento de la realización de los gastos elegibles.

e) Proiektua garatu den espazioa jabetzan edukitzea eta aurreikusitako jarduera ekonomikoari atxikita mantentzea gutxienez bost (5) urtez, SPRIk laguntza ordaintzen duen egunetik kontatzen hasita.

e) Mantener el espacio sobre el que se haya ejecutado el proyecto en propiedad y adscrito al uso de actividad económica previsto, durante un plazo mínimo de cinco (5) años, a contar desde la fecha de abono, por SPRI, de la ayuda.

f) Laguntzen erabilera fiskalizatzeko eginkizuna betetzen duten aldetik, eskatutako informazioa ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.

f) Facilitar a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

g) SPRIri berehala jakinaraztea laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso dutela xede berbererako beste Administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik.

g) Comunicar inmediatamente a SPRI la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad que las ayudas aquí reguladas, procedentes de cualquier otra Administración o ente público o privado.

h) Dirulaguntza esleitzeko aintzat hartu den arrazoiren bat aldatu bada, SPRIri horren berri ematea.

h) Notificar a SPRI la modificación de cualquier circunstancia que haya sido tenida en cuenta para el otorgamiento de la ayuda.

i) SPRIrekin kolaboratzea proiektuaren xedearekin lotutako hedapen-ekintzetan, jardunbide egokien hedapenean parte hartuz.

i) Colaborar con SPRI en actuaciones de difusión relacionadas con el objeto del proyecto, participando en la difusión de buenas prácticas.

j) Dirulaguntzaren jatorriari buruzko publizitatea argi eta garbi egitea, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 18. artikuluaren arabera.

j) Dar publicidad, evidenciando de forma notoria, al origen de la ayuda recibida en base a lo señalado en el artículo 18 de la LGS.

18. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 18.– Modificación de las ayudas.

1.– Laguntza emateko baldintzetan edozein aldaketa gertatzen bada eta, edozein kasutan, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako laguntzak edo dirulaguntzak edota beste edozein diru-sarrera edo baliabide jaso badira xede berbererako, laguntza esleitzeko Ebazpena aldatu ahal izango da, betiere Programa honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen jarraitzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en el presente Programa.

2.– Halaber, programaren kudeatzaileak jarduerak gauzatzeko luzapen bat eman dezake, baldin eta erakunde eskatzaileek hala eskatu eta behar bezala justifikatzen badute; luzapen horren ondorioz, gehienez, 3 hilabetez atzeratu ahal izango da programak gauzatzeko epea (12 hilabetekoa da epe hori). Salbuespen bezala, SPRIk epe-luzapen osagarriak onar ditzake, betiere, behar bezala justifikatuta badaude.

2.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de las entidades solicitantes, se podrá conceder por parte del responsable de la gestión del programa un aplazamiento en la ejecución de las actividades a realizar, siempre que no se supere en más de 3 meses del plazo máximo de ejecución de los programas, establecido en 12 meses de duración. Excepcionalmente, SPRI podrá admitir ampliaciones de plazo adicionales siempre que estén debidamente justificadas.

3.– Gauzatutako ekintzak Laguntza Eskaeran jasotakoak izango dira ezinbestean, nahiz eta aukera egon aldaketak baimentzeko, baldin eta onuradunak behar bezala justifikatu baditu jarduerak amaitu aurretik eta Programa honen hasierako helburuak hutsaltzen ez badira.

3.– Las actuaciones comprenderán necesariamente las contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria aportada, pudiendo autorizarse cambios en las mismas, siempre que estos cambios hayan sido previamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos inicialmente por este Programa.

19. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 19.– Incumplimientos.

1.– Ikusiko balitz erakunde onuradunak ez duela bete oinarri hauetan, aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta laguntzen ebazpenean ezarritako baldintzetakoren bat, emandako laguntza eskuratzeko eskubidea galduko du eta SPRIri itzuli beharko dizkio ordura arte kobratu dituen laguntzen diru kopuruak gehi dagozkien legezko interesak, eta behar balitz, legezko jarduketak abiaraziko dira diru kopuru horiek itzul ditzan. Era berean, aholkularitza enpresak hutsegiteren bat egin badu, programa honi atxikitako beste proiektu batzuetan parte hartzea debeka dakioke.

1.– En el supuesto de que las entidades beneficiarias incumplieran alguno de los requisitos establecidos en el presente Programa y en las demás normas que le son de aplicación, así como alguna de las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la ayuda, perderán el derecho a la misma, con obligación de reintegrar a SPRI el montante de las ayuda que hubieran percibido hasta ese momento, más los correspondientes intereses legales que correspondan, procediéndose, en caso necesario, a ejercitar las acciones legales a las que hubiera lugar para conseguir su reintegro.

2.– Edozein kasutan ere, artikulu honetan aurreikusitakoaren ondoreetarako, hauek jotzen dira ez betetzetzat:

2.– En todo caso, se considerará incumplimiento a los efectos de lo previsto en este artículo:

a) SPRIren baimenik gabe aldatzea laguntza-eskaeran eta dokumentazio osagarrian jasotako ekintzak. SPRIri ez jakinaraztea proiektuaren gauzatze-faseko aldaketak, baldin eta aldaketa horiek mudatu egiten badituzte laguntza esleipena ematean aztertu ziren baldintzak. Posible da aldaketak baimentzea, betiere erakunde onuradunak aldaketa horiek eskatu badizkio SPRIri eta justifikatu baditu, ahal dela proiektuan aplikatu baino lehen, eta ez badute aldatzen Programa honetako ekintzen eta helburuen izaera.

a) Modificar, sin autorización de SPRI, las actuaciones contempladas en la Solicitud de Ayuda y documentación complementaria. La no notificación a SPRI, de cualquier cambio en la ejecución del mismo que altere las condiciones en las que este fue analizado para la concesión de la ayuda supondrá un incumplimiento a estos efectos. Podrán autorizarse cambios, siempre que estos hayan sido solicitados a SPRI y justificados por la entidad beneficiaria, en lo posible, con anterioridad a su aplicación al proyecto y siempre que no se desvirtúe la naturaleza de las actuaciones y los objetivos perseguidos por este Programa.

b) Gastu hautagarriak epe barruan ez justifikatzea edo Programa honetan eta laguntza emateko ebazpenean jasotako eskakizunak ez betetzea.

b) La no justificación en plazo de los gastos elegibles o el incumplimiento de los requisitos exigidos en este Programa o en la resolución de concesión de la ayuda.

c) Diruz lagundutako proiektua betetzeko epeak gainditzea, aldatzeko baimena edo luzapena eman ez bada.

c) Sobrepasar los plazos establecidos para la realización del proyecto subvencionado, siempre que no medie autorización de modificación o de prórroga.

d) Laguntza eskuratzea Programa honetan ezarritako baldintza eta eskakizunak edo laguntza emateak berekin zekartzan baldintzak bete gabe.

d) Haber obtenido la ayuda sin reunir las condiciones y requisitos establecidos en el presente Programa o incumpliendo las establecidas con motivo de la concesión de la ayuda.

e) Programan edo laguntza emateko ebazpenean aurreikusitako kontrol neurriak ez onartzea edo horien garapena oztopatzea.

e) Negarse u obstruir cualquiera de las medidas de control previstas en el Programa o en la concesión de la ayuda.

f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntzak emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

f) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de la ayuda.

g) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako arrazoiak.

g) Las causas previstas en el artículo 37 de la Ley General de Subvenciones.

3.– SPRIren zeregina izango da ez-betetzea egiaztatzeko espedientea hastea, izapidetzea eta ebaztea.

3.– El inicio, tramitación y la resolución del expediente de comprobación del incumplimiento corresponderá a SPRI.

4.– Ez badira betetzen deialdi honetan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan jasotako betekizunak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen direnak, dirulaguntza ezeztatuko da ez-betetze espedientea ireki ondoren, eta, dirulaguntza eta berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziari, 1/1997 Dekretu Legegilean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko II. tituluan (zeinaren bidez arautzen baitira EAEko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen araubide orokorra, bermeak eta itzulerak eta zeinaren bidez ezartzen baitira dirulaguntza horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, araubidea eta betebeharrak) ezarritakoari jarraiki, nahiz eta horrek ez duen eragotziko kasuan kasuko ekintza legalak abiraztea eta dagozkion zigorrak jartzea. SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiari dagokio dirulaguntza ezeztatzeko –eta, hala badagokio, partzialki edo guztiz itzularazteko- espedienteak abiarazi eta ebaztea.

4.– El incumplimiento de los requisitos establecidos en esta convocatoria y demás normas aplicables, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión, dará lugar, previo el oportuno expediente de incumplimiento, a la revocación de la misma y a la obligación de reintegrar a SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial las ayudas y los intereses de demora, conforme a lo dispuesto al respecto en el Decreto Legislativo 1/1997, así como el Título II del Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la CAE y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión sin perjuicio de las acciones legales y sanciones que correspondan. La incoación y resolución de los expedientes de revocación, y en su caso reintegro, parcial o total de las ayudas corresponderán a la Dirección General de SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial.

5.– Halaber, gainfinantziazioa badago ordainketaren ostean beste laguntza batzuk jaso izanagatik, programak helburu duen jardueraren kostua gainditzen duen laguntza zatia itzuli beharko da, 10. artikuluan araututakoari jarraiki. Kasu horretan, itzuli beharreko zenbatekoa zehaztuko da gertaera hori adierazteko eta itzulera erabakitzeko emango den ebazpenean.

5.– Procederá también el reintegro de la parte de la ayuda que exceda el coste de la actividad objeto del Programa cuando resulte la sobrefinanciación de la misma por motivo de la acumulación de otras ayudas regulada en el artículo 10, en momento posterior al cobro de la misma. La cantidad a reintegrar en este supuesto se determinará en la resolución que declare el hecho y acuerde el reintegro.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Industrialdeetarako Renove Plana – Urbanizazioa deialdiaren ezarritakoaren arabera izapidetzen ari diren espedienteek aipatu deialdian xedatutakoa hartuko dute aintzat behin betiko amaitzen diren arte.

Los expedientes que se encuentren en tramitación conforme a lo establecido en las bases del Programa «Plan Renove en Polígonos Industriales – Urbanización», en lo relativo a su convocatoria de 2018 se seguirán rigiendo por lo dispuesto en la misma hasta su conclusión definitiva.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Araudi aplikagarria. Programa honi araudi hau aplikatuko zaio:

Normativa aplicable. Al presente Programa le es de aplicación la siguiente normativa:

1.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta Lege hori garatzen duen Araudia (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua), dirulaguntza arloko oinarrizko legeriari dagokion guztian.

1.– Ley 38/2003 de 17 de noviembre General de Subvenciones y Reglamento que la desarrolla (Real Decreto 887/2006 de 21 de julio) en lo que constituya legislación básica en materia de subvenciones.

2.– Azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretua, EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena.

2.– Decreto Legislativo 1/1997 de 11 de noviembre por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

3.– Abenduaren 17ko 698/1991 dekretua, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura emandako dirulaguntzen berme eta ordainketen araubide orokorra, eta zeinetan finkatzen diren berorren kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak.

3.– Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

4.– Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Araudia (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L-352/1).

4.– Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión de 18 de diciembre, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de mínimis (DOUE L 352/1).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Datu pertsonalak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrean (aurrerantzean, DBEO) eta izaera pertsonaleko datuen esparruan aplika daitezkeen gainontzeko araudietan ezarritakoarekin bat eginez, jakinarazten da emandako datuak tratatu egingo direla eskatutako dirulaguntzaren espedientea kudeatzeko. Hala, datu pertsonalen tratamenduaren oinarri juridikoa SPRIren xedea betetzeko interes legitimoa da, haren eraketa-legean eta garapen-araudian ezarritakoari jarraikiz.

De conformidad con lo establecido en el Reglamento (UE) 2016/679 General de Protección de Datos (en adelante, RGPD) y demás normativa aplicable en materia de protección de datos de carácter personal, se informa de que los datos facilitados serán tratados con el fin de gestionar el expediente de la ayuda que se solicita, siendo la base jurídica por la que se tratan los datos personales, el interés legítimo para el cumplimiento de la finalidad de SPRI acorde a su Ley de creación y normativa de desarrollo.

Informazio hori enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumena duen Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei (ikus www.spri.eus/nortzuk-gara/spri-taldeko-sozietateak/) transmititu ahal izango zaie.

Dicha información podrá ser transmitida a empresas colaboradoras, Administración Pública con competencia en la materia y empresas del Grupo SPRI (ver www.spri.eus/es/quienes-somos/sociedades-del-grupo-spri).

Interesa duen pertsona orok erabil ditzake bere datu pertsonalak babesten dituen araudiak ezarritako eskubideak SPRIren aurrean. Horretarako, idatzi bat bidali beharko da lopd@spri.eus helbidera.

Todas las personas interesadas tienen la capacidad de ejercer los derechos que la normativa de protección de datos le ampara ante SPRI dirigiéndose por escrito a lopd@spri.eus.

SPRIk Datu Pertsonalen Babeserako esparruan egiten duenaren inguruko informazio gehigarriaren eta xehakatuaren berri izateko, www.spri.eus/pribatutasun-politika/ web-orrialdeko Pribatutasun-politika kontsulta daiteke.

Para consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos Personales en SPRI pueden dirigirse a la Política de Privacidad incluida en www.spri.eus/es/politica-de-privacidad/

Jakinarazten da datuak zaindu behar badira, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia izango dela horren arduraduna.

Se informa de que la autoridad de control en el caso que necesite solicitar la tutela de datos es la Agencia Española de Protección de Datos.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak oinarri hauekiko hartzen dituen erabakiek administrazio-izaera dute, eta, beraz, eskumeneko jurisdikzioa administrazioarekiko auziena izango da.

Las decisiones de SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial en relación a las presentes Bases son de naturaleza administrativa y la jurisdicción competente es la contencioso-administrativo.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común