Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

79. zk., 2019ko apirilaren 26a, ostirala

N.º 79, viernes 26 de abril de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
2033
2033

AGINDUA, 2019ko apirilaren 17koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baita Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzen 2019ko ekitaldirako programa. Indartu 2019 Programa.

ORDEN de 17 de abril de 2019, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se regula y se convoca para el ejercicio 2019, el programa de ayudas a empresas que realicen inversión productiva que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico, para impulso de las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea y otros municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Programa Indartu 2019.

2017-2020 Industrializazio Planak aberastasuna sortzea –garapen industrialaren aldeko apustu garbia eginda– eta gizarte-desberdintasunak murriztea lehenesten ditu. Aberastasunaren sorrerak industria du adierazle nagusi gisa. Zazpi urtez krisi ekonomikoa bizi ondoren, gure gizartea eta enpresa-sarea ahulduta geratu dira, baina hazkunde ekonomikoko garai baten aurrean gaude. 2016an, Euskal Autonomia Erkidegoak 2008ko jarduera ekonomikoaren maila berreskuratu zuen, eta industriaren sektorea berriz ere enplegu garbia sortzen hasi zen. Enplegua sortzeko ekoizpen-inbertsioa sustatzea funtsezko ardatz estrategikoetako bat da Jaurlaritzak arlo horretan garatuko dituen ekintzak bideratzeko.

El Plan de Industrialización 2017-2020 considera la generación de riqueza, como una decidida apuesta por el desarrollo industrial, y la reducción de las desigualdades sociales. La generación de riqueza tiene como principal exponente a la industria. Tras siete años de crisis económica que dejaron debilitados a nuestra sociedad y al tejido empresarial, volvemos a encontrarnos en una fase de crecimiento económico. En 2016 Euskadi recuperó el nivel de actividad económica de 2008, y el sector industrial empezó a crear empleo neto de nuevo. La promoción de inversión productiva generadora de empleo como uno de los ejes estratégicos fundamentales que deben orientar la actuación del Ejecutivo en esta materia.

Hori oinarritzat hartuta, Planak tresna eta programa egokiak egituratzen ditu enpresa-inbertsioak bultzatzeko eta sustatzaile berriei laguntza integrala emateko, horiek enplegu-aukera berriak sor ditzaten. Horrela, diskriminazio positiboa ezartzen du, bereziki, honako inbertsio hauek sustatzeko: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatutako inbertsioak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak.

Reforzando tal consideración, el Plan estructura los instrumentos y programas adecuados para impulsar inversiones empresariales y establecer un apoyo integral a nuevos promotores, generadores de nuevas oportunidades de empleo, estableciendo una discriminación positiva para incentivar, especialmente, tanto a las inversiones radicadas en Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea, como a aquellas inversiones consideradas como estratégicas y prioritarias en municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Plan hori aplikatuz, Deialdia oinarrizko ezaugarri hauen inguruan konfiguratzen da; laburbilduz:

En aplicación del citado Plan, esta Convocatoria se configura, en síntesis, en torno a las siguientes características básicas:

I.– Eremu horietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan, lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo dituen ekoizpen-inbertsioa sustatzea, enpresa berrien bidez nahiz lehendik dauden enpresen bidez. Dena den, produktuaren eraldaketa-prozesuko hobekuntzekin, gaitasunak handitzearekin edo jarduera berriak garatzearekin zuzenean lotuta dauden inbertsioek lehentasuna izango dute.

I.– Incentivar la inversión productiva, que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico, ubicada en dichas zonas y en el resto de los municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco, realizada tanto por nuevas empresas como por empresas existentes, teniendo preferencia aquellas inversiones directamente ligadas con mejoras en el proceso de transformación del producto, incremento de capacidades o desarrollo de nuevas actividades.

II.– Lurraldea kontuan hartzen duen diskriminazio positiboa, langabezia-egoera larriagoa jasaten duten zenbait eremuren kasuan, krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako edo garapena oztopatzen duen egiturazko hondatze-egoera jasan dutelako.

II.– Discriminación positiva de contenido territorial, dirigido hacia determinadas zonas que sufren con mayor gravedad la situación de desempleo, bien porque el efecto de la crisis económica les ha afectado más intensamente o bien porque existe una situación de deterioro estructural que dificulta su desarrollo.

III.– Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute. Horrela, programaren hasieran, baliabide propioen gutxieneko estaldura eskatzen da, enpresa berrientzat nahiz lehendik daudenentzat. Estaldura hori dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioen zenbateko osoaren % 25ekoa da, laguntza publikoak kenduta.

III.– Incidencia en la necesidad de que las inversiones estén adecuadamente financiadas, exigiéndose una cobertura mínima de recursos propios, al inicio del mismo, tanto para las nuevas empresas como para las empresas existentes, del 25% del total de las inversiones subvencionables, descontado los apoyos públicos al mismo.

IV.– Enpresa edo enpresa-talde bakoitzeko hiru milioi euroko gehieneko laguntza ezartzea, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren arabera, eta sortu beharreko enplegu-bolumena kontuan hartu gabe.

IV.– Fijar una ayuda máxima de tres millones de euros por empresa o grupo empresarial, en función de la inversión subvencionable, con independencia del volumen de empleo a crear.

Laguntzei buruzko Agindu hori kontuan hartzen da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Laguntzei buruzko Plan Estrategikoan, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan ezarritakoa betez.

Esta Orden de ayudas está contemplada en el Plan Estratégico de Ayudas del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, en cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Zehaztutako guztiarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen IV. eta VI. tituluetan –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako testu bategina– eta aurreko Legearen Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak garatutako Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Estatuaren 2014-2020rako eskualde-laguntzei buruzko Gidalerroei (2014ko uztailaren 23ko AO, C 209) eta 2014ko ekainaren 17ko Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamendu berriari –haren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jotzen dira barne-merkatuarekin, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187)– jarraikiz, 14. eta 17. artikuluetan zehaztutakoa oinarritzat hartuta eta Europako Batzordeak Estaturako 2014-2020 eskualde-laguntzen mapa onetsi eta gero, behar-beharrezkoa da ekoizpen-inbertsioa egingo duten enpresentzako laguntza-programaren deialdiaren terminoak garatzea, horrela Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerriak indartze aldera lehiakortasun-inbertsioa eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako laguntzen programaren, hau da, Indartu Programaren deialdirako terminoak garatzea, honako helburu hauek lortu ahal izateko: ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresa guztiek laguntzak lortu ahal izatea; lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa ahalbidetzea; inbertsio horien exekuzio dinamikoa ahalbidetzea; eta, inbertsioak amaitu ondoren, enpresa onuradunek gutxieneko denbora-tarte batean laguntzak emateko kontuan hartu ziren baldintzak mantentzea.

De acuerdo con lo expuesto, conforme a lo dispuesto en los Títulos IV y VI de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, texto refundido aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre y en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, desarrollada por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley anterior y conforme a las Directrices sobre las ayudas estatales de finalidad regional para 2014-2020 (DO, C 209, de 23-07-2014) y el nuevo Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014), en base a lo establecido en los artículos 14 y 17, así como, la consiguiente aprobación por parte de la Comisión Europea del mapa de ayudas regionales 2014-2020 para el Estado, es necesario desarrollar los términos de la convocatoria de un programa de ayudas a empresas que realicen inversión productiva, que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico para impulso de las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea, así como del resto de municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco, Programa Indartu, al objeto de facilitar el acceso a las ayudas a todas aquellas empresas que realicen inversiones productivas, que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico, que cumplan el objetivo de posibilitar una ejecución dinámica de las mismas y para garantizar, una vez finalizadas estas, el mantenimiento por las beneficiarias de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de las ayudas durante un periodo mínimo de tiempo.

Horrenbestez, honako hau

Y, en virtud de ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako, edo enpresa-taldeentzako, 2019ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta horretarako deialdia egitea, betiere hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan.

Es objeto de esta Orden regular y convocar, para el ejercicio 2019, en los términos que se recogen en los siguientes artículos, ayudas a las empresas, o grupo empresarial, que realicen inversión productiva que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico, destinadas a la creación y/o ampliación de capacidad productiva, en las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea y en otros municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Arau honetan araututako laguntzek honako hauek bete beharko dituzte: Estatuaren 2014-2020rako eskualde-laguntzei buruzko Gidalerroak eta 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 zenbakiko salbuespeneko Erregelamendu orokorraren 14. eta 17. apartatuetan ezarritakoa –haren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzearen ondorioz (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187)–, betiere Espainiarako 2014-2020 Eskualde Laguntzen Mapak baimendutako gehieneko intentsitateak errespetatzen badira. Laguntza horizontalei buruzko arauak eta laguntza sektorialei buruzko araudiak ere errespetatu beharko dira.

Las ayudas reguladas en la presente norma estarán sometidas a las Directrices sobre las ayudas estatales de finalidad regional para 2014-2020 y a lo establecido en los apartados 14 y 17 del Reglamento general de exención n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014), siempre que se respeten las intensidades máximas permitidas por el Mapa de Ayudas Regionales 2014-2020 para España. También se respetarán las normas sobre ayudas horizontales, y normativas sobre ayudas sectoriales.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos Económicos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera (2019ko ekitaldirako aurreko urteko aurrekontuak luzatu ziren), eta Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak IX. tituluan aurrekontuen luzapen-araubidearen gainean ezarritakoarekin bat etorriz honako laguntza deialdi honek nahikoa aurrekontu-estaldura dauka; horrela, bada, 1. artikuluaren xederako erabiliko diren baliabide ekonomikoak 12.000.0000,00 eurokoak izango dira.

1.– Según los créditos autorizados por la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio de 2018, prorrogados para el ejercicio 2019, y en función de lo establecido sobre el régimen de prórroga presupuestaria en el Título IX del Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, por el que se aprueba el Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, la presente convocatoria de ayudas cuenta con suficiente cobertura presupuestaria, así los recursos económicos destinados a la finalidad del artículo 1 ascienden a la cantidad de 12.000.000,00 euros.

2.– Emango diren dirulaguntzen guztizko zenbatekoa ez da izango aipatutako kontsignaziotik gorakoa edo hura berritzetik ateratzen denetik gorakoa, betiere kreditu-loturaren erregimenarekin edo indarrean diren legeetan aurreikusitako aurrekontu-aldakuntzarekin bat etorriaz, eta laguntzak ebatzi baino lehen. Inguruabar hori gertatuko balitz, horren berri emango luke Industriako sailburuordeak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen bat argitaratuz. Ez da laguntza berririk emango zenbateko hori agortzen denean, eta gertakari hori publiko egin ondoren jasotzen diren eskabideak ez dira onartuko.

2.– El volumen total de las subvenciones a conceder no superará la citada consignación o la que resulte de su actualización, conforme al régimen de vinculación crediticia o de modificación presupuestaria previsto en la legislación vigente y con carácter previo a la resolución de las mismas. De darse esta circunstancia la misma se haría pública, mediante resolución del Viceconsejero de Industria, en el Boletín Oficial del País Vasco. No procederá la concesión de nuevas ayudas una vez agotado dicho importe, inadmitiéndose nuevas solicitudes a partir del momento en que se publique este hecho.

3. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 3.– Entidades Beneficiarias.

1.– Honako enpresa hauek lortu ahal izango dituzte Agindu honetan jasotzen diren laguntzak: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo aurrekoekin lotutako zerbitzu tekniko aurreratuak egiten badituzte; eta zerbitzu logistikoen enpresak –garraioa salbu–, baldin eta diruz lagundu beharreko inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean edo Oiartzualdean kokatuta badaude. Alderdi horiek Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Laguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014ko maiatzaren 21eko SA 38472 (2014/N) zenbakiko Erabakian identifikatuta daude.

1.– Podrán acceder a las ayudas contempladas en la presente Orden las Grandes Empresas y las Pequeñas y Medianas Empresas (PYME) que cumplan con la característica de ser empresas industriales extractivas, transformadoras, productivas y de servicios técnicos avanzados anexas a las anteriores, así como, empresas de servicios logísticos, excluido el transporte, cuyas inversiones objeto de la ayuda se localicen en las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea de la Comunidad Autónoma del País Vasco identificadas en la Decisión de la Comisión (21-05-2014) sobre Ayuda Estatal n.º SA 38472 (2014/N) que aprueba el Mapa de Ayudas Regionales 2014-2020 para España.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan (5.2 artikuluan adierazten dira), enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egindako inbertsioek bakarrik jasoko dituzte dirulaguntzak.

2.– En los municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco, detallados en el artículo 5.2, solo se subvencionarán las inversiones que hagan las Pequeñas y medianas Empresas (Pymes).

3.– Mikroenpresa, enpresa txikiak eta enpresa ertainak (ETEak) 250 pertsona baino gutxiago dituzten enpresak dira, betiere horien urteko negozio-bolumenak 50 milioi euroak gainditzen ez baditu, edo urteko balantze orokorrak 43 milioi euroak gainditzen ez baditu.

3.– La categoría de microempresas, pequeñas y medianas empresas (Pyme) está constituida por las empresas que ocupan a menos de 250 personas y cuyo volumen de negocios anual no excede los 50 millones de euros, o cuyo balance general anual no rebase los 43 millones de euros.

ETEen kategorian, enpresa txikitzat jotzen dira, 50 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

En la categoría de PYME, se define pequeña empresa como una empresa que ocupa menos de 50 personas y cuyo volumen de negocios anual o cuyo balance general anual no rebase los 10 millones de euros.

ETEen kategorian, mikroenpresatzat jotzen dira, 10 langile baino gutxiago izanik, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 2 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak.

En la categoría de PYME, se define microempresa como una empresa que ocupa menos de 10 personas y cuyo volumen de negocios anual o cuyo balance general anual no rebase los 2 millones de euros.

Beste batzuekin elkartuta edo lotuta dauden enpresen kasuan, enpresa-taldeak bete beharko ditu baldintza horiek.

En el caso de que la empresa esté asociada o vinculada con otras, los requisitos anteriores deberá cumplirlos el grupo de empresas así formado.

Adierazitakoaren beste interpretazio batzuetarako, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoa hartuko da kontuan. Haren bitartez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarriak direla aitortzen da, Itunaren 107. eta 108. artikuluak (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187) edo horiek ordezkatzen edo aldatzen dituzten xedapenak aplikatuz.

Para cualquier otra interpretación de lo señalado anteriormente, se tendrá en cuenta lo establecido en el Anexo I del Reglamento (UE) n.º 651/2014 de 17 de junio de 2014 por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014) o las disposiciones que la sustituyan o modifiquen.

4.– Industria-taldeei dagokienez, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Ebazpen honetako 5.2 artikuluan zehaztutako udalerrietan kokatuta dauden taldeko enpresek egindako inbertsioak bakarrik hartuko dira kontuan, baldin eta horien prozesuak industria-jarduerarekin, erauzketarekin, eraldaketarekin, ekoizpenarekin edo zerbitzu tekniko aurreratuekin edo zerbitzu logistikoetako enpresekin lotuta badaude (garraioa salbu) eta proiektuan definitzen bada, eta taldeko enpresa guztien arteko akzio-partaidetza % 100ekoa bada.

4.– En lo relativo a grupos empresariales, únicamente, se tendrá en cuenta las inversiones que realicen las empresas del grupo, ubicadas en las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea y municipios determinados en el artículo 5.2 de esta Orden cuyos procesos se encuentren vinculados a la misma actividad industrial, extractiva, transformadora, productiva y de servicios técnicos avanzados anexos a las anteriores así como, empresas de servicios logísticos, excluido el transporte, que se defina en el proyecto y con una participación accionarial, entre ellas, que alcance el 100%.

5.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzak Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ez ezik, laguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ere ordainduta dauzkaten erakundeek soilik eskuratu ahal izango dituzte.

5.– Solo podrán acceder a las ayudas contempladas en la presente Orden las entidades que se encuentren al corriente de sus obligaciones con Hacienda y Seguridad Social y que se hallen al corriente de pago de obligaciones por reintegro de ayudas.

6.– Laguntzen onuradun izateko, enpresa eskatzaileek ez dute zigor eta administrazio arloko zehapenik izan behar, horiek laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea eragin baitezakete, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne hartuta.

6.– Para ser beneficiarias de las ayudas, las entidades solicitantes no deberán encontrarse sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o ayudas públicas, ni hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

7.– Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan zehaztutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

7.– Asimismo, no podrán obtener la condición de beneficiarias las entidades en las que concurran alguna de las circunstancias recogidas en el artículo 13.2 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

8.– Onuradun izateko izaera dirulaguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.

8.– La condición para poder ser beneficiaria habrá de mantenerse durante todo el periodo de vigencia de la subvención.

4. artikulua.– Kanpoan utzitako erakundeak.

Artículo 4.– Entidades excluidas.

1.– Laguntza hauen onuradun izatetik baztertuta geratuko dira krisialdian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014ko uztailaren 31ko 2014/C 249/01), gutxienez honako baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

1.– Quedan excluidas, como beneficiaras de estas ayudas, las empresas en crisis. Se considerará que una empresa está en crisis, según lo dispuesto en las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01, de 31-07-2014), aquellas en las que concurran, al menos, una de las siguientes circunstancias:

i) erantzukizun mugatuko sozietate bat bada, harpidetutako kapital sozialaren erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz; hori gertatzen da, metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz metatutako zenbateko negatiboa handiagoa denean harpidetutako kapital sozialaren erdia baino;

i) tratándose de una sociedad de responsabilidad limitada, cuando haya desaparecido más de la mitad de su capital social suscrito como consecuencia de las pérdidas acumuladas; es lo que sucede cuando la deducción de las pérdidas acumuladas de las reservas (y de todos los demás elementos que se suelen considerar fondos propios de la sociedad) conduce a un importe acumulativo negativo superior a la mitad del capital social suscrito;

ii) sozietate batean gutxienez bazkide batzuek sozietatearen zorraren gaineko erantzukizun mugagabea dutenean, kontabilitatean ageri diren euren funts propioen erdia baino gehiago desagertu denean metatutako galeren ondorioz;

ii) tratándose de una sociedad en la que al menos algunos socios tienen una responsabilidad ilimitada sobre la deuda de la sociedad, cuando haya desaparecido por las pérdidas acumuladas más de la mitad de sus fondos propios que figuran en su contabilidad;

iii) enpresa porrot edo kaudimengabezia prozeduran dagoenean edo bere Zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak betetzen dituenean porrot edo kaudimengabezia prozedura baten pean jartzeko, hartzekodunek hala eskatuta;

iii) cuando la empresa se encuentre inmersa en un procedimiento de quiebra o insolvencia o reúna los criterios establecidos en su Derecho nacional para ser sometida a un procedimiento de quiebra o insolvencia a petición de sus acreedores;

iv) ETEa ez den enpresa bat bada, aurreko bi urteetan enpresaren zorra/kapitala ratioa 7,5etik gorakoa izan bada eta enpresaren interesen estaldura-ratioa, EBITDAren oinarriaren gainean kalkulatuta, 1,0tik behera egon bada.

iv) tratándose de una empresa que no sea una PYME, cuando, durante los dos años anteriores: la ratio deuda/capital de la empresa haya sido superior a 7,5 y la ratio de cobertura de intereses de la empresa, calculada sobre la base del EBITDA, se haya situado por debajo de 1,0.

2.– Ez zaie arau honetan araututako laguntzarik emango Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresei; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria. Erregelamendu horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, diruz lagundu daitezkeen 100 milioi eurotik gorako kostuak dituzten inbertsiorako eskualde laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.

2.– No se concederán las ayudas reguladas en esta norma a empresas de los sectores excluidos por el artículo 13 del Reglamento general de exención n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014). En aplicación del artículo 4, de este Reglamento, las ayudas regionales a la inversión con unos costes subvencionables superiores a 100 millones de euros deberán ser notificadas a la Comisión Europea.

3.– Ez da dirulaguntzarik emango eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.

3.– Tampoco podrán concederse cuando el solicitante haya puesto fin a una actividad idéntica o similar en el Espacio Económico Europeo (EEE) durante los dos años anteriores a su solicitud o que, en el momento de la presentación de la solicitud de ayuda, tenga planes concretos para poner fin a dicha actividad en un plazo máximo de dos años después de que la inversión se haya completado.

4.– Kanpoan geratuko dira autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.

4.– Quedan excluidas las Entidades que constituyen la Administración Institucional de la Comunidad Autónoma.

5.– Kanpoan geratuko dira, halaber, armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen dituzten erakundeak, eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.

5.– Quedan excluidas las entidades que se dediquen a la producción, comercialización y financiación de armas, así como las empresas que estén sujetas a una orden de recuperación pendiente en virtud de una decisión previa de la Comisión por la que se haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

5. artikulua.– Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerriak.

Artículo 5.– Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea y municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, honela definitu dira Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea: ezaugarri sozioekonomikoengatik eta langabezia-indize handiagatik, industria-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako edo egituren hondatze-egoeran daudelako, sustapen ekonomikoan oinarritutako tratamendu bereizia behar dute.

1.– A los efectos de lo establecido en esta Orden, se definen como Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea aquellas áreas que, por sus particulares características socioeconómicas y elevado índice de desempleo, bien porque el efecto de la crisis industrial les ha afectado más intensamente o bien porque existe una situación de deterioro estructural, requieren un tratamiento diferencial de promoción económica.

Honako eremu hauek izango dira Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea: Espainiarako 2014-2020 Eskualdeko Dirulaguntzen Mapa onesten duen Estatu Laguntzari buruzko Batzordearen 2014ko maiatzaren 21eko SA 38472 (2014/N) zenbakidun Erabakian jasota daudenak.

Así, serán Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea las incluidas en la Decisión de la Comisión (21-05-2014) sobre Ayuda Estatal n.º SA 38472 (2014/N) referente al que aprueba el Mapa de Ayudas Regionales 2014-2020 para España.

Erabaki horretan oinarrituta, honako eremu hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea:

En base a la citada Decisión, son Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea de la Comunidad Autónoma del País Vasco las siguientes:

a) Oiartzualdea (Gipuzkoa), honako udalerri hauek osatua: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Hernani.

a) Oiartzualdea (Gipuzkoa), integrada por los siguientes municipios: Errenteria, Pasaia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Irun, y Hernani.

b) Nerbioi itsasadarra (Bizkaia), honako udalerri hauek osatuta: Sestao, Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi eta Erandio.

b) Ría del Nervión (Bizkaia), integrada por los siguientes municipios: Sestao, Ortuella, Valle de Trápaga-Trapagaran, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Zierbena, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo, Alonsotegi, y Erandio.

2.– Deialdi honetan ezarritakoaren arabera, gainerako udalerriak izango dira, eremu ahul gisa hartzen ez diren kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa dutenak, ezarritako azken kalkuluaren arabera, EUSTATen eskuragarri dagoena (http:// eu.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial.html). Honako hauek dira:

2.– A los efectos establecidos en esta convocatoria, se identifican como resto de municipios, que no tengan la consideración de zona desfavorecida, a los que cumplan con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en base al último cálculo establecido y disponible por el EUSTAT en la página (http://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/info_territorial_c.html), y que son los siguientes:

a) Araba: Agurain, Berantevilla, Bastida, Laudio, Navaridas, Oyón-Oion, Erribera Beitia eta Zambrana.

a) Álava: Salvatierra, Berantevilla, Labastida, Llodio, Navaridas, Oyón-Oion, Ribera Baja, y Zambrana.

b) Bizkaia: Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Güeñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Urduña, Sukarrieta, Trucios-Turtzioz, Ubide eta Zalla.

b) Bizkaia: Artzentales, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Busturia, Elantxobe, Güeñes, Valle de Carranza, Lanestosa, Orduña, Sukarrieta, Trucios-Turtzioz, Ubide, y Zalla.

c) Gipuzkoa: Soraluze-Placencia de las Armas.

c) Gipuzkoa: Soraluze-Placencia de las Armas.

6. artikulua.– Laguntzak eskuratzeko irizpideak.

Artículo 6.– Criterios para acceder a las ayudas.

Laguntza jaso dezakeen inbertsioak Agindu honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratu ahal izateko, inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen eta data horretatik aurrera egin beharko da, betiere 2019ko ekitaldian hasiko da eta gehienez ere 2020ko abenduaren 31ra arte, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera. Horrez gain, honako betekizun hauek bete beharko ditu:

A efectos de que la inversión susceptible de apoyo pueda acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden, la misma no podrá iniciarse antes de la fecha de presentación de la solicitud y deberá realizarse a partir de esa fecha, siempre iniciándose en el ejercicio 2019, y, como máximo, hasta el 31 de diciembre de 2020, en función de sus características y de sus planes empresariales, debiendo cumplir además los siguientes requisitos:

a) Enpresa handiek, gutxienez, 2.000.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute; ETEek, aldiz, gutxienez 500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute. Baita ere onartuko dira, aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 50 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 15 lanpostu garbi sortzen dituzten (enpresa txiki eta ertainen kasuan) enpresen inbertsioak.

a) Las grandes empresas, deberán realizar una inversión admitida mínima de 2.000.000,00 de euros; las PYMES, deberán realizar una inversión admitida mínima de 500.000,00 de euros. También se considerarán las inversiones de las empresas que, aunque no alcancen los mínimos de inversión admitida indicada con anterioridad, generen un mínimo de 50 empleos netos, en el caso de grandes empresas, y un mínimo de 15 empleos netos, en el caso de Pymes.

b) Enpresaren baliabide propioak, dirulaguntzak kanpoan utzita, gutxienez dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izan beharko dute.

b) Que los recursos propios de la empresa, excluidas las ayudas, alcancen, al menos, el 25% del importe de la inversión considerada subvencionable.

c) Kontuan hartu beharreko inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.

c) Las inversiones a considerar deberán realizarse por una sola entidad jurídica, y en el caso de grupos empresariales, con participación accionarial del 100%, que dispongan de varios centros productivos, únicamente en el centro productivo o centros productivos que cumplan con los criterios de la presente norma y sean objeto de las inversiones.

d) Enpresa onuradunek bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa oinarritu beharko dute, 13.1.a) artikuluan eskatzen den ekonomi eta finantza planaren bidez.

d) Las entidades solicitantes deberán fundamentar su viabilidad técnica, económica y financiera, a través del plan económico financiero que se exige en el articulo 13.1.a).

7. artikulua.– Laguntza jaso dezakeen inbertsioa.

Artículo 7.– Inversión susceptible de apoyo.

1.– Dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioa, baldin eta, agindu honetan eta hura garatzeko xedapenetan ezarritakoaz gain, baldintza hauek betetzen baditu:

1.– Se considera inversión susceptible de apoyo, a efectos del cálculo de las ayudas, la adquisición de activos fijos que se incorporen al activo de la empresa y que cumplan, además de los que fueran de aplicación en virtud de lo dispuesto en la presente Orden y sus disposiciones de desarrollo, los requisitos siguientes:

a) Honako kategoria hauetakoren batean dauden aktiboak izatea, Kontabilitate Plan Orokorreko (azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan jasotakoa) ondoko epigrafeetako definizioaren arabera:

a) Que se trate de alguna de las siguientes categorías, según la definición que, al efecto, establece el Plan General de Contabilidad, recogido en el Real Decreto 1514/2007 de 16 de noviembre, en los epígrafes siguientes:

– 203 Jabetza industriala eta patenteak.

– 203 Propiedad Industrial y Patentes.

– 206 Aplikazio informatikoak.

– 206 Aplicaciones informáticas.

– 210 Lurrak eta ondasun naturalak.

– 210 Terrenos y Bienes naturales.

– 211 Eraikuntzak.

– 211 Construcciones.

– 212 Instalazio teknikoak.

– 212 Instalaciones técnicas.

– 213 Makineria.

– 213 Maquinaria.

– 214 Lanabesak.

– 214 Utillaje.

– 215 Beste instalazio batzuk.

– 215 Otras instalaciones.

– 217 Informazio-prozesuetarako ekipoak.

– 217 Equipos para procesos de información.

«Lurrak eta ondasun naturalak» eta «Eraikuntzak» epigrafeetako inbertsioaren kopurua, gehienez ere, dirulaguntza jaso dezaketen gainerako aktibo guztiak bestekoa izango da. Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartuko. Neurri bera aplikatuko zaie ezaugarri horietako inbertsioak egiten dituzten logistikako biltegiei.

La inversión en «Terrenos y Bienes naturales» y «Construcciones» se considerará por una cuantía máxima igual al resto de los activos subvencionables. En el caso de superar dicha cuantía máxima, la inversión excedente no computará como inversión subvencionable. Esta misma medida, se aplicara a la realización de almacenes de logística que conlleven inversiones de dichas características.

Edonola ere, aktiboek zuzeneko lotura izan behar dute enpresaren helburu soziala den jarduerarekiko.

En todo caso, los activos deberán estar directamente relacionados con la actividad que constituye el objeto social de la empresa.

Logistikako biltegiak diruz lagun daitezkeen aktibo gisa hartuko dira.

Se considerará como activos subvencionables los almacenes de logística.

Aktiboen preziotzat joko da haien balio «garbia», hots, fakturatutako zenbatekoari Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta ateratzen den balioa.

Se considerará como precio de los activos su valor «neto», entendiéndose como tal el importe facturado una vez deducido el Impuesto sobre el Valor Añadido.

b) Lehenengo aldiz erabili edo abian jartzea. Honako hauek ere dirulaguntza jaso ahal izango dute: establezimendu baten aktiboak eskuratzea (establezimendu hori konkurtso-prozedura bidezko likidazioagatik itxita badago) edota establezimendu batetik datozen aktiboak eskuratzea (hirugarren batek merkatu-baldintzetan eskuratu izan ez balitu, establezimenduak ateak itxiko zituen). Erabilitako eraikin edo bestelako eraikuntzak eskuratzen badira, berriak balira bezala jokatuko da haiekin.

b) Que sean utilizados o entren en funcionamiento por primera vez. También se considerará subvencionable tanto la adquisición de activos pertenecientes a un establecimiento, siempre que esté cerrado por liquidación de procedimiento concursal, o bien activos que provienen de un establecimiento que, de no haber sido adquiridos por un tercero en condiciones de mercado, hubiera cerrado. En el caso de que se trate de la adquisición de edificios y otras construcciones ya usados, tendrán el tratamiento de nuevos.

c) Enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte irautea. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

c) Que tengan establecido un período mínimo de amortización de cinco años, para grande empresas, debiendo permanecer, al menos, cinco años en el activo de la misma. En el caso de Pymes, estos períodos se reducen a tres años.

d) Aktiboak, oro har, ez egotea inori lagata, ez kontraprestazioarekin, ez kontraprestaziorik gabe.

d) Que no se hallen cedidos a terceros, con o sin contraprestación.

e) Enpresa eskatzaileak berak fabrikatutakoak ez izatea (edonola ere, haien balioa ez da inoiz izango eragiten duten kanpo-kontsumoa baino handiagoa).

e) Que no hayan sido fabricados por la propia empresa solicitante y, en cualquier caso, nunca se computarán por un valor superior al de los consumos externos que incorporen.

f) Bazkideren batek kapitalari gauzatan egindako ekarpenek ezin izango dute laguntzarik jaso.

f) No serán subvencionables las aportaciones a capital en especie por parte de alguno de los socios.

g) Finantza-errentamendu bidez finantzatzen den inbertsioaren barruan sartuta egotea, berariaz, errentamenduaren kontratua amaitzen denean erosteko aukera, dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio gisa hartzeko xedez.

g) Que la inversión financiada mediante arrendamiento financiero incluya, explícitamente, la opción de compra al término del contrato del mismo, al efecto de considerarla inversión subvencionable.

h) Ordezkapen-inbertsioa ez da ezein kasutan dirulaguntza jaso dezakeen inbertsiotzat hartuko.

h) En ningún caso se entenderá subvencionable la inversión de sustitución.

i) Laguntza jaso dezaketen aktibo immaterialak onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu beharko dira, aktiboko elementu amortizagarritzat jo beharko dira, hirugarren bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan eta gutxienez bost urte egin beharko dituzte enpresaren aktiboan. ETEen kasuan, aldi hori hiru urtekoa izango da.

i) Los activos inmateriales subvencionables deberán ser explotados exclusivamente en el establecimiento del beneficiario, deberán ser considerados elementos del activo amortizables, deberán ser adquiridos a un tercero en condiciones de mercado y deberán permanecer en el activo de la empresa un periodo mínimo de cinco años. En el caso de Pymes, será de tres años.

2.– Enpresa elkartu edo lotuei erositako aktiboetatik datozen inbertsioak berariaz adierazi beharko dira eskaeran, eta kanpo-kontroleko kontu-ikuskapenetan oinarrituta baloratuko dira.

2.– Las inversiones provenientes de la adquisición de activos a empresas asociadas o vinculadas, deberán indicarse expresamente en la solicitud y serán valoradas en base a auditorías de control externo.

Enpresa elkartuaren edo lotuaren ondorioetarako, Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskina aplikatuko da; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko AO, 187 L), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.

A los efectos de empresa asociada o vinculada se estará a lo señalado en el Anexo I del Reglamento general de exención n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado (DO, L 187, de 26-06-2014).

3.– Laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, inbertsioa eskabidea aurkezteko data igaro ondoren abiarazten duten enpresek bakarrik baliatu ahal izango dituzte; betiere 2019ko ekitaldi honetan hasi beharko dute.

3.– Para garantizar el efecto incentivador de las ayudas, podrán acogerse a las mismas las empresas que inicien la inversión con posterioridad a la fecha de presentación de la solicitud, y siempre deberán iniciar la ejecución en el presente ejercicio 2019.

Dena den, deialdi hau argitaratu eta/edo eskabidea aurkeztu aurretik egiten diren inbertsioak ere hartuko dira kontuan, inbertsioak abiarazi aurretik, eskatzaileak laguntza eskuratzeko aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkeztu badu eta, salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6.2 artikuluan zehaztutakoari jarraiki, honako informazio hau jasotzen badu: enpresaren izena eta tamaina, egin beharreko inbertsioen deskribapena (hasiera- eta amaiera-egunak barne), kokapena, kostuen zerrenda, eskatutako laguntza-mota (itzuli beharrik gabeko laguntza) eta hura gauzatzeko behar duen finantzaketa publikoaren zenbatekoa. Kasu horretan, enpresa interesdunak behin betiko eskaera bat aurkeztu beharko du horretarako epea irekitzen denean, Agindu honetako 12. eta 13. artikuluetako terminoetan.

No obstante, se tendrán en cuenta las inversiones que se realicen antes de la publicación de esta convocatoria y/o presentación de la solicitud, si el solicitante, previo al inicio de las mismas, ha presentado, por escrito, una presolicitud de ayuda que, de conformidad con lo establecido en el artículo 6.2 del Reglamento general de exención n.º 651/2014, de 17 de junio de 2014, contendrá la siguiente información: nombre y tamaño de la empresa, descripción de las inversiones a realizar (incluidas sus fechas de inicio y finalización), ubicación de las mismas, lista de costes, tipo de ayuda solicitada (ayuda a fondo perdido) y el importe de la financiación pública necesaria para su realización. En este supuesto la interesada deberá presentar necesariamente, una vez abierto el plazo al efecto, una solicitud definitiva en los términos de los artículos 12 y 13 de esta Orden.

8. artikulua.– Enplegua.

Artículo 8.– Empleo.

1.– Enplegua sortzeko konpromisoa eta, hala badagokio, hasierako plantillari eustea balio garbietan neurtuko dira, enpresak aurkeztutako Langileen Izen Zerrenda (LIZ) dokumentua aintzat hartuta.

1.– La creación comprometida de empleo y, en su caso, el mantenimiento de la plantilla inicial será medida en términos netos, en base a los documentos «Relación Nominal de Trabajadores-RNT»que aporte la empresa.

2.– Ondorio horietarako, egun dauden enpresen kasuan, hasierako plantilla kalkulatzeko, honako hau hartuko da abiapuntu gisa:

2.– A estos efectos, para las empresas existentes, el cálculo de la plantilla inicial se realizará teniendo como punto de partida inicial:

– deialdia argitaratu aurreko azken hamabi hilabeteetako batez besteko aritmetikoa;

– la media aritmética de los últimos doce meses anteriores a la publicación de la convocatoria;

– edo, deialdia argitaratu aurreko 36 hilabeteetan plantillak izan duen bilakaeratik ondorioztatzen dena, behar bezala justifikatuta eta enplegu-galera esanguratsuak egiaztatzen badira.

– o, la media aritmética que se derive de la evolución de la plantilla de los 36 meses anteriores a la publicación de la convocatoria, justificada adecuadamente y siempre que se comprueben pérdidas significativas de empleo.

3.– Sortutako enplegua, 6.a) artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzetan oinarrituta, onetsitako denbora-horizontea amaitu eta hurrengo 6 hilabeteen barruan gauzatu beharko da gehienez ere.

3.– El empleo generado, en base a los mínimos exigidos en el artículo 6.a), deberá materializarse, como máximo, dentro de los 6 meses siguientes a la finalización del horizonte temporal aprobado.

4.– Hasierako plantillari eustea, eta, hala badagokio, sortutako enplegu berriaren bolumenari eustea, 6.a) artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzetan oinarrituta, gutxienez hiru urtez mantendu beharko da enpresa onuradunean, enplegua sortzen denetik edo denbora-horizontea (luzapenak barne direla) amaitzen denetik. Bai ETEetan bai enpresa handietan.

4.– El mantenimiento de la plantilla inicial y, en su caso, el nuevo empleo generado, en base a los mínimos exigidos en el artículo 6.a), deberá mantenerse durante un periodo mínimo de tres años en la empresa beneficiaria, desde el momento en que el empleo se encuentre creado o desde la finalización del horizonte temporal, prorrogas incluidas. Tanto en las pymes como en las grandes empresas.

5.– Enpresa-taldeen kasuan, hasierako plantillari eustea edo, hala badagokio, sortutako enpleguaren justifikazioa eta jarraipena egitea taldeko enpresa hauei dagokienez bakarrik bete beharko da: Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan kokatuta dauden enpresak, 5.2 artikulukoak, proiektuan zehazten den industria-jarduerari lotuta dauden prozesuak dituztenak; horien arteko akzio-partaidetzak % 100ekoa izan beharko du.

5.– En lo relativo a los grupos empresariales, el mantenimiento de la plantilla inicial o, en su caso, la justificación y mantenimiento del empleo generado se referirá, únicamente, a las empresas del grupo ubicadas en las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea o en los municipios con una tasa de desempleo superior al 20% de la media anual de la Comunidad Autónoma del País Vasco, del artículo 5.2, y cuyos procesos se encuentren vinculados a la misma actividad industrial que se defina en el proyecto y con una participación accionarial, entre ellas, que alcance el 100%.

6.– Enplegua sortzeko hartutako konpromisoaren gaineko jarraipena eta, egoki bada, hasierako plantillari eusteko jarraipena batez besteko aritmetikoen bitartez justifikatu ahal izango dira, oinarritzat hiru urteko epea harturik, artikulu honen 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

6.– El seguimiento de la creación comprometida de empleo y, en su caso, el mantenimiento de la plantilla inicial se podrá justificar mediante el cálculo de medias aritméticas sobre un periodo de tres años, según lo dispuesto en el párrafo 3 de este artículo.

9. artikulua.– Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa.

Artículo 9.– Modalidad e importe de las ayudas.

Agindu honen esparruan eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10ekoak izango dira.

Las ayudas a conceder en el marco de la presente Orden adoptarán la forma de ayudas a fondo perdido y supondrán el 10% de la inversión susceptible de apoyo.

Laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa-talde bakoitzeko.

Las ayudas tendrán un límite máximo que, en ningún caso, podrá superar la cantidad de 3.000.000,00 euros por empresa o grupo empresarial, en su caso.

10. artikulua.– Laguntzak metatzea eta laguntzen mugak.

Artículo 10.– Acumulación y límites de las ayudas.

Deialdi honetan jasotako laguntzen xede berarekin beste administrazio publiko batzuek emandako laguntzak bateragarriak izango dira, laguntza guztien baturak ez badu gainditzen Estatuaren 2014-2020 aldirako eskualde-laguntzei buruzko Gidalerroen 5.4 apartatuan (2014ko uztailaren 23ko AO, C 209) ezarritako muga. Horrelako laguntzarik jasoz gero, horren berri eman behar zaio Industria Garatzeko Zuzendaritzari.

Las ayudas otorgadas por otras Administraciones Públicas que tengan el mismo objeto que las recogidas en la presente convocatoria serán compatibles en tanto no superen en su conjunto el límite establecido en el apartado 5.4 de las Directrices sobre las ayudas estatales de finalidad regional para 2014-2020 (DO, C 209, de 23-07-2014), debiendo poner en conocimiento, dichas ayudas, a la Dirección de Desarrollo Industrial.

Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

En caso de superarse dicho límite, la ayuda concedida en virtud de esta Orden se minorará en la cantidad correspondiente al exceso.

11. artikulua.– Prozedurari hasiera ematea.

Artículo 11.– Inicio del procedimiento.

1.– Laguntzak publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraiki emango dira, eta ebazpenak espedienteak osatu ahala emango dira.

1.– Las ayudas reguladas se otorgarán bajo los principios de publicidad, concurrencia y objetividad, las resoluciones se irán dictando a medida que los expedientes estén totalmente completos.

2.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 9:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea; eta 2019ko irailaren 30ean amaituko da, 12:00etan, edo, 2. artikuluan adierazten den moduan, eskuragarri dauden funtsak agortzen direnean.

2.– El plazo de presentación de solicitudes comienza a las 9:00 horas del día siguiente al de la publicación de esta Orden, en el Boletín Oficial del País Vasco, y termina el 30 de septiembre de 2019, a las 12:00 horas, o con el agotamiento de los fondos disponibles, según lo indicado en el artículo 2.

3.– Eskabideak aurreko paragrafoan adierazitako epean aurkeztu beharko dira. 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 2. artikuluaren 23. apartatuaren arabera –erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria–, dirulaguntza jaso dezaketen inbertsioak ez dira hasi behar eskabideak aurkeztu baino lehen. Horrenbestez, ezin izango dira sartu aldez aurretik eginikoak, salbu eta Agindu honetako 7.3 artikuluko kasuan. Kasu horretan, lehenengo eskabidearen eta aldez aurretiko eskaeraren datak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.

3.– Las solicitudes deberán presentarse durante el periodo que se indique en el párrafo anterior y, según apartado 23 del artículo 2 del Reglamento, 651/2014, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, (DO L 187, de 26-06-2014), el inicio de las inversiones subvencionables no deberá comenzar antes de la presentación de las mismas, no pudiendo incluir aquellas realizadas con anterioridad, salvo en el supuesto del artículo 7.3, de esta Orden, en cuyos casos las fechas a considerar serán las de la primera solicitud y las de la presolicitud, respectivamente.

12. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 12.– Presentación de solicitudes.

1.– Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte.

1.– Las empresas que, de conformidad con lo establecido en esta Orden, reúnan las condiciones para poder acceder a las ayudas previstas deberán presentar una solicitud y la documentación del artículo siguiente.

2.– Eskabideak, dokumentazioa, errekerimenduak, jakinarazpenak eta laguntzak emateko deialdi honetan jasotako gainerako kudeaketak www.euskadi.eus Internet-helbidean beteko dira, eta bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

2.– Las solicitudes, y su documentación, requerimientos, notificaciones y demás gestiones implicadas en esta convocatoria de concesión, se cumplimentarán en la dirección de Internet www.euskadi.eus, y se efectuaran por medios electrónicos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Behar bezala beteta aurkeztu beharko da eskabidea –bakarra izango da enpresak egitea aurreikusten dituen jarduketa guztietarako–, eta, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinaduraz gain, hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak izan behar ditu.

3.– La solicitud cumplimentada, que será única para el conjunto de actuaciones previstas a realizar por la empresa, incorporará la firma reconocida de la persona que posea capacidad legal para representar a la entidad solicitante, y la documentación soporte a la que se refiere el artículo siguiente.

4.– Espedienterako sarbidea eta eskabidearen osteko gainerako izapideak kanal elektronikoaren bidez egingo dira, helbide honen bitartez: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta/

4.– El acceso al expediente y demás trámites posteriores a la solicitud, se realizarán por canal electrónico, a través de la dirección: http://www.euskadi.eus/micarpeta/

5.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko Oinarrizko Legearekin (azaroaren 24ko 10/1982) bat etorriz.

5.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zer datatan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu ziren.

6.– No será preceptiva la presentación de aquellos documentos vigentes que ya se encuentren en poder de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En este supuesto, se hará constar en la solicitud, la fecha y órgano o dependencia en que se presentaron.

7.– Laguntzarako eskabiderik aurkezten bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

7.– La presentación de la solicitud de ayuda, conllevará la autorización del solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación del cumplimiento de las citadas obligaciones.

13. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 13.– Documentación a presentar.

1.– Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du, eta, bertan, honako agiri hauek gehitu beharko ditu:

1.– La empresa solicitante deberá cumplimentar una solicitud, que deberá ir acompañada de la siguiente documentación:

a) Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira: industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta horiek egiteko epeak.

a) Memoria detallada de las inversiones a realizar en la que se incluirá el plan industrial, el plan económico-financiero de la empresa, el plan laboral relacionado y los plazos para su realización.

b) Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu.

b) Escritura de Constitución, solo si la empresa es de nueva creación, Tarjeta de Identificación Fiscal y poder de representación de la persona solicitante, excepto si los mismos obran en poder del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y no ha habido cambios.

c) Urteko kontuak eta dokumentazio osagarriaren kopiak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko du.

c) Cuentas Anuales y documentación adicional depositadas en el Registro Mercantil en los dos últimos ejercicios, o en su defecto, las dos últimas declaraciones del Impuesto sobre Sociedades, o en su caso, del Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas. En el caso de que la empresa esté asociada o vinculada con otras, esta documentación deberá referirse también al grupo de empresas así formado.

d) Hala badagokio, azken hiru ekitaldi ekonomikoei dagokien enpresako plantillaren bilakaeraren txosten zehatza, urteen araberakoa, eta urteko deialdia argitaratu aurreko 12 hilabeteei dagokien Langileen Izen Zerrenda (LIZ) dokumentua. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko du.

d) Memoria detallada, por años, de la evolución de la plantilla de la empresa correspondiente a los tres últimos ejercicios económicos y documentos Relación Nominal de Trabajadores-RNT, correspondientes a los 12 meses inmediatamente anteriores a la publicación de la convocatoria anual. En el caso de que la empresa esté asociada o vinculada con otras, esta documentación deberá referirse también al grupo de empresas así formado.

e) Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

e) Declaración responsable de la entidad, la cual quedará sometida al régimen sancionador, tanto administrativo como penal vigente, en caso de falseamiento de datos, respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

• Proiektu berarentzako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.

• Las ayudas que para el mismo proyecto haya solicitado y/o recibido de otras instituciones públicas o privadas.

• Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

• Que la entidad solicitante no ha sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener ayudas o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

• Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003 Legearen) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

• Que la entidad no ha solicitado la declaración de concurso voluntario, ni ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, ni se halla declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, ni esté sujeto a intervención judicial ni inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

• Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

• Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

• Que no está incursa la entidad solicitante, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

• Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

• Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

• Laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.

• Que se halla al corriente de pago de obligaciones por reintegro de ayudas.

• Laguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.

• Que no ha sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener ayudas.

• Honako enpresa hauei ere eragiten dieten laguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez.

• Que no está incursa en la prohibición de obtener ayudas que afectan también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

• Berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz, eta krisialdian dagoen enpresa bat ez izatea.

• Que no está sujeta a una orden de recuperación pendiente en virtud de una decisión previa de la Comisión por la que se haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior, y que no es una empresa en crisis.

2.– Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.

2.– Si las solicitudes no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación exigida, se requerirá, por medios electrónicos a la entidad solicitante para que, en un plazo de 10 días hábiles subsane, de la misma forma, la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, según prevé la Ley del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Industria Garatzeko Zuzendaritzak) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

3.– En cualquier caso, el órgano gestor de estas ayudas, Director de Desarrollo Industrial, podrá requerir a las entidades solicitantes cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, señalándose que, en lo no expresamente previsto en la presente Orden, resultará de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

14. artikulua.– Laguntzak ematea.

Artículo 14.– Concesión de ayudas.

1.– Industriako sailburuordeak, organo kudeatzaileak txostena egin eta gero, espedientea osatuta dagoenetik gehienez ere sei hilabeteko epean, administrazioaren ebazpena emango du. Ebazpen horretan, baiezkoa bada, onartutako inbertsio-plana jasoko du, eta dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa eta sortu beharreko enplegua zehaztuko ditu, eta, ondorioz, baita emandako laguntza ere. Ebazpena ezezkoa bada, horren arrazoiak zehaztuko ditu.

1.– El Viceconsejero de Industria, previo informe del órgano gestor, emitirá y notificará, en el plazo máximo de seis meses, desde que el expediente este completo, resolución administrativa en la que, de ser positiva, incorporará el plan de inversiones aprobado, y determinará tanto la inversión subvencionable como el empleo a generar y, en consecuencia, la ayuda concedida. Si la misma fuera denegatoria, se especificaran los motivos.

2.– Urte anitzeko proiektuen kasuan, ebazpenak dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioa zein den jasoko du, baita itzuli beharrik gabeko laguntzaren zenbatekoa ere, ekitaldi bakoitzean onartutako inbertsio-planaren arabera emango dena.

2.– En el supuesto de proyectos de carácter plurianual la resolución indicará la inversión subvencionable y la cuantía de la ayuda a fondo perdido concedida de acuerdo con el plan de inversiones aprobado, en cada ejercicio.

3.– Ebazpenak ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete erakunde interesdunek organo eskudunaren aurrean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraiki.

3.– La resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el órgano competente, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkio, bitarteko elektronikoak erabiliz, enpresa interesdun bakoitzari eta, horrez gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian urtero emango da argitara esleipendunen eta emandako laguntzen zenbatekoen zerrenda, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 49.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4.– Las resoluciones se notificaran, a través de medios electrónicos, de forma individualizada a cada empresa interesada, sin perjuicio de que con carácter anual se publique en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de los adjudicatarios e importes de ayuda concedida de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

5.– Agindu honetan ezarritako laguntzen erakunde onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoa ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat izapidetzen ari bazaie eta oraindik amaitu gabe badago.

5.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas contempladas en esta Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o ayudas de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

15. artikulua.– Laguntzen justifikazioa eta ordainketa.

Artículo 15.– Justificación y pago de ayudas.

1.– Laguntzak ordaintzeko, enpresa onuradunak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio, www.euskadi.eus webgunearen bitartez, Industria Garatzeko Zuzendaritzari, hau da, laguntzak kudeatzen dituen organoari:

1.– Para el abono de las ayudas la empresa beneficiaria deberá presentar, a través de la dirección de Internet, www.euskadi.eus, ante la Dirección de Desarrollo Industrial, órgano gestor de las ayudas, la siguiente documentación:

– Dirulaguntzaren xede den enpresak gauzatutako inbertsioen aitorpena.

– Una declaración de las inversiones materializadas objeto de la subvención.

– Inbertsioaren gastuen eta zenbatekoen zerrenda sailkatua (BEZa kanpo) barne hartuko duen fakturen koadroa.

– Cuadro de facturas con una relación clasificada de los gastos de la inversión e importes (IVA no incluido).

– Deklarazio bat, zeinaren bidez adierazten baita onuraduna ez dagoela –laguntza jaso ondoren– berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.

– Una declaración de que, tras la concesión de la ayuda, la beneficiaria no tiene ninguna orden de recuperación pendiente por una decisión de la Comisión de la Unión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado interior.

Aitortutako inbertsioak, berriz, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzek ikuskatuko dituzte. Behin betiko fakturek bat egin beharko dute lehen aipatutako fakturen koadroan zehaztutakoekin. Fakturak ikuskatzaileen esku egon beharko dira, eta, fakturetan, jaulkitze-dataz gain, hartzekodunaren identifikazioa jaso beharko da (erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta izen soziala), bai eta ordainketa-dokumentuak ere, zenbatekoa (BEZ banakatua) eta ordaintzeko data adierazita. Horrez gain, beharrezkotzat jotzen den dokumentazio eta informazio osagarri guztia eskatu ahal izango da.

Las inversiones declaradas serán objeto de inspección por parte de las Delegaciones Territoriales del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras. Las facturas definitivas tendrán que corresponderse con las especificadas en el cuadro de facturas arriba mencionado. Las facturas deberán encontrarse a disposición de la inspección y, además de la fecha de emisión, identificarán al acreedor (NIF y razón social de la entidad o empresa proveedora) así como, los documentos de abono, con su importe (IVA desglosado), y fecha de pago. Así mismo, se podrá requerir cuanta documentación e información complementaria resulte necesaria.

2.– Laguntza ordaindu baino lehen, aurreko paragrafoan adierazitako alderdiak egiaztatu ostean eta Industria Garatzeko Zuzendaritzako langile teknikoek sinatutako ordainketa-proposamenaren txostena aztertu eta gero, Zuzendaritza horretako titularrak ebazpena emango du. Ebazpen horretan, enpresa onuradunari ordaindu behar zaion zenbatekoa (osoa edo partziala) adieraziko du. Laguntzak, gehienez ere, urtean bi aldiz ordainduko dira. Ordainketa horien zenbatekoa justifikatutako inbertsioekiko proportzionala izango da.

2.– Con carácter previo al desembolso de la ayuda, verificados los aspectos señalados en el párrafo anterior y visto el informe de propuesta de pago suscrito por el personal técnico de la Dirección de Desarrollo Industrial, el titular de dicha Dirección dictará resolución en la que se indicará el importe, total o parcial, que corresponda satisfacer a la empresa beneficiaria. Las ayudas se abonarán, como máximo, dos veces al año, siendo el importe de dichos pagos proporcional a las inversiones justificadas.

3.– Inbertsioak egiteko epea amaituta, enpresak bi hilabete izango ditu inbertsioei buruzko azken aitorpena aurkezteko. Epe hori igarota, egindako inbertsioak ebaluatuko dira, ordura arte aurkeztutako inbertsioen aitorpenetan oinarrituta. Laguntzak kudeatzeko Zuzendaritzak laguntzaren azken likidazioaren txostena egingo du, justifikatutako inbertsioen partidari buruzkoa.

3.– Finalizado el plazo establecido para la realización de las inversiones, la empresa dispondrá de dos meses para la presentación de la última declaración de inversiones. Transcurrido dicho plazo, se procederá a la evaluación de las inversiones realizadas en base a las declaraciones de inversiones presentadas hasta la fecha, emitiéndose, por parte de la Dirección gestora de las ayudas el informe de liquidación final de la ayuda que corresponda, referente a la partida de inversiones justificadas.

4.– Enpresa batek laguntza ez-legitimo bat badu, zeinaren gainean Europako Batzordea kontrako erabakia hartu baitu, hura berreskuratzeko aginduarekin, eta laguntza hori itzulita ez badago, azken ordainketarako eskabidearekin batera aurkeztu beharko da hura ezeztatzeko justifikazioa. Izan ere, programa honen esparruan emandako laguntza ez da ordainduko aipatutakoa justifikatu arte.

4.– Cuando una empresa disponga de una ayuda ilegitima sobre la cual la Comisión Europea haya adoptado una Decisión negativa, con orden de recuperación, y esta no haya sido reembolsada, con la solicitud del abono final deberá aportar justificación de la cancelación de la misma, ya que no se efectuara el pago de la ayuda concedida en el marco del presente programa, hasta la justificación de dicho extremo.

5.– Emandako laguntza ordaindu aurretik, enpresa onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko da, baita laguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordaindu dituela ere, eta ez da ordainketarik egingo betebehar horiek betetzen ez baditu.

5.– Con carácter previo a cualquier abono de la ayuda concedida se verificará que la beneficiaria se halla al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social, así como del pago de obligaciones por reintegro de ayudas, no efectuándose ningún pago en caso de que así no fuera.

16. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las beneficiarias.

Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

Las beneficiarias de las ayudas reguladas en esta Orden deberán cumplir en todo caso las siguientes obligaciones:

1) Emandako laguntza onartzea. Onuradunak, dirulaguntzaren ordainketa jaso aurretik, edozein momentutan uko egin ahal izango dio laguntzari, berariaz eta idatziz.

1) Aceptar la ayuda concedida. En este sentido, la beneficiaria podrá renunciar a la misma, expresamente y por escrito, en cualquier momento antes de la precepción del abono de la subvención.

2) Laguntza hori eman zen helbururako erabiltzea.

2) Utilizar la ayuda para la finalidad para la que ha sido concedida.

3) Inbertsioa gauzatu dela eta hasierako enplegua eta, hala badagokio, sortutako enplegu berria mantendu dela justifikatzea, gutxienez hiru urtez.

3) Cumplir y justificar la ejecución de la inversión y el mantenimiento del empleo inicial y, en su caso, el nuevo empleo generado, durante un mínimo de tres años.

4) Sortutako enpleguari eusteko eta inbertsioa exekutatzeko epearen barruan, organo kudeatzaileari eskatzen zaion informazio osagarri oro igortzea; hala, proiektua garatu eta exekutatzeari dagokienez, Administrazioak egokitzat jotzen dituen egiaztapenak egin ahal izango ditu.

4) Remitir al órgano gestor, durante el periodo de ejecución de la inversión y del mantenimiento del empleo, cuanta información complementaria que les sea requerida, para que la Administración pueda realizar las comprobaciones que estime oportunas en relación con el desarrollo y ejecución del proyecto.

5) Inbertsio-proiektuari lotutako behin betiko fakturak artxibatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak haiek eskuratzeko moduan jartzea, bost urtez.

5) Archivar las facturas definitivas relacionadas con el proyecto de inversión y mantenerlas a disposición de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo de 5 años.

6) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, agindu honen kargura jasotako dirulaguntzari dagokionez beren betekizunak betetzen ari direla, onuradunei eskatutako informazio guztia erakundeoi ematea.

6) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de la ayuda recibida con cargo a esta Orden.

7) Beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik, helburu berbera edo antzeko bat burutzeko, laguntzak edo laguntzak, sarrerak edo baliabideak eskatu edo jaso badira, horren berri eman beharko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari.

7) Comunicar al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras la solicitud u obtención de ayudas o ayudas, ingresos o recursos para la misma o similar finalidad, procedente de cualquier otra Administración o Ente tanto público como privado.

8) Enpresak laguntza ilegitimorik badu, Europako Batzordeak dirulaguntza eman ostean erabaki negatiboa hartu duelako eta, ondorioz, itzultzeko agindua duelako, eta oraindik itzuli ez badu, horren berri eman beharko zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari.

8) Comunicar al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras si la empresa dispone de una ayuda ilegitima sobre la cual la Comisión Europea ha adoptado, con posterioridad a la concesión de la subvención, una Decisión negativa con orden de recuperación y esta aún no haya sido reembolsada.

9) Bere egin beharko dituzte Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik laguntzak jasotzen dituztenei otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen dizkien betebeharrak (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa), hala nola tratu berdinean oinarritutako printzipioaren mende jardun beharra, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta desberdintasunei zor zaien errespetua.

9) Asumir las obligaciones impuestas por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres, a las entidades que contratan, convenían o reciben ayudas de la Administración, entre las que se encuentra la obligación de regirse por los principios de igualdad de trato, igualdad de oportunidades y el respeto a la diversidad y diferencia de sus trabajadoras y trabajadores.

10) Diruz lagun daitezkeen kontratuen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egitea, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

10) Dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación de los proyectos que sean objeto de subvención, en los términos reglamentariamente establecidos, de conformidad con lo establecido en el artículo 18.4 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

11) Eman den laguntzaren indarraldian zehar egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta jasotako funtsak itzultzea, itzultzeko ebazpen baten ondorioz zorrak izanez gero.

11) Hallarse, durante todo el periodo de vigencia de la ayuda concedida, al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, así como de proceder al reintegro de fondos percibidos si es deudor por resolución de procedencia de reintegro.

12) Enpresaren deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa bereganatzea. Enpresa onuradunaren ekoizpen osoa edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramatea ulertuko da deslokalizazio gisa.

12) Asumir el compromiso de no incurrir en deslocalización empresarial, entendiendo como tal el traslado fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco de todo, o parte, de la producción de la beneficiaria.

13) Lagundutako inbertsioek, enpresa handien kasuan, gutxienez bost urteko amortizazio-aldia izango dute, eta enpresaren aktiboan gutxienez bost urte iraungo dute. ETEen kasuan, aldi horiek hiru urtekoak izango dira.

13) Las inversiones apoyadas tendrán un período mínimo de amortización de cinco años, para grande empresas, debiendo permanecer, al menos, cinco años en el activo de la misma. En el caso de Pymes, estos períodos se reducen a tres años.

14) Laguntza jaso dezaketen aktibo immaterialak onuradunaren establezimenduan soilik ustiatu beharko dira, aktiboko elementu amortizagarritzat jo beharko dira, hirugarren bati erosi beharko zaizkio merkatuko baldintzetan eta gutxienez bost urte egin beharko dituzte enpresaren aktiboan. ETEen kasuan, aldi hori hiru urtekoa izango da.

14) Los activos inmateriales subvencionables deberán ser explotados exclusivamente en el establecimiento del beneficiario, deberán ser considerados elementos del activo amortizables, deberán ser adquiridos a un tercero en condiciones de mercado y deberán permanecer en el activo de la empresa un periodo mínimo de cinco años. En el caso de Pymes, será de tres años.

15) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoa), Dirulaguntzeno azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta horiek garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera eska daitekeen beste edozein betebehar.

15) Cualquier otra obligación exigible conforme a lo previsto en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y sus normas de desarrollo.

17. artikulua.– Laguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 17.– Alteración de las condiciones de la ayuda.

1.– Laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntzaren xedea betetzat jotzen bada, eta laguntzak ematerakoan kontuan hartu zen betekizunetakoren bat aldatzen bada, edota beste laguntza edo dirulaguntza bat lortzen bada beste edozein erakunde publiko nahiz pribatu batetik; baina, horretarako, Agindu honetan onuradun izateko ezarritako betekizunak bete behar dira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la ayuda, siempre que se entienda cumplido el objeto de esta, y en su caso, la obtención concurrente de otras ayudas y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos en esta Orden para ser beneficiario de esta.

2.– Ondorio horietarako, erakunde eskatzaileak inbertsioa egiteko aurreikusten dituen epeak nahitaezkoak izango dira, eta horietan egindako aldaketa oro jakinarazi egin beharko zaio Industria Garatzeko Zuzendaritzari. Hala, hark dagokion ebazpena emango du egokitzat jotzen badu eta, bertan, emandako laguntzen epeak eta/edo zenbatekoak berregokituko dira.

2.– A estos efectos, los plazos previstos por la entidad solicitante para la realización de la inversión serán preceptivos y cualquier modificación de los mismos deberá ser puesta en conocimiento de la Dirección de Desarrollo Industrial, quien, si lo estima justificado, dictará la oportuna resolución en la que se reajustarán los plazos y/o importes de las ayudas concedidas.

3.– Halaber, enpresa onuradunak aldez aurretik eskabidea egin eta justifikatuz gero, onetsitako denbora-horizontea amaitu baino lehen, dirulaguntzak eman zituen administrazio-organoak luzapenak eman ahal izango ditu –12 hilabete gehienez– egin beharreko inbertsioak egiteko, betiere alegatutako arrazoiek hori justifikatzen badute. Luzapen horrek ez du aldaketarik eragingo emandako laguntzaren zenbatekoan.

3.– Asimismo, previa solicitud y justificación por parte de la empresa beneficiaria, con anterioridad a la finalización del horizonte temporal aprobado se podrá conceder, por el órgano administrativo que otorgó las ayudas, aplazamientos en la ejecución de las inversiones a realizar, hasta un máximo de 12 meses, siempre que las razones alegadas así lo justifiquen. Este aplazamiento, no obstante, no supondrá modificación alguna en el importe de la ayuda concedida.

18. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 18.– Incumplimientos.

1.– Enpresa onuradunak Agindu honetan ezarritako betekizunak, aplikatu behar diren gainontzeko arauak eta laguntzak emateko ebazpenean ezartzen direnak betetzen ez baditu, organo eskudunak, ez-betetzearen espedientea egin eta interesdunari audientzia eman eta gero, laguntza bertan behera uzteko administrazio-ebazpena emango du. Horrek laguntza jasotzeko eskubidearen galera eragingo du eta, hala badagokio, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako laguntzen tronkoa eta dagozkion berandutze-interesak itzuli beharra ere, betiere honako arauetan ezarritako terminoetan: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onestekoa; abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua; Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legea; eta horiek garatzeko arauak. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.

1.– En los supuestos en que la empresa beneficiaria incumpliera cualesquiera de los requisitos establecidos en el presente Orden y demás normas aplicables, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de las ayudas, el órgano competente, previo expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia a la interesada, declarará, mediante resolución administrativa, la pérdida del derecho a la ayuda y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco el principal de las ayudas percibidas, así como los intereses de demora que correspondan, de conformidad y en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, y en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y sus normas de desarrollo. Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos legales pertinentes.

Halaber, jasotako kantitateak itzuliko dira eta laguntzen arloan aplikatzekoa den berandutze-interesak eskatuko dira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 37. artikulua, Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91. artikulutik 93. artikulura, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategineko 53.1 artikulua.

Procederá el reintegro de las cantidades percibidas y la exigencia del interés de demora aplicable en materia de ayudas en los supuestos del artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, de los artículo 91 a 93 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y del artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Ez-betetzeen artean honako hauek daude:

2.– Entre las causas de incumplimiento estarán las siguientes:

a) Agindu honetako 6.a) artikuluan inbertsioari dagokionez ezarritako gutxienekoak ez betetzea.

a) La no materialización de los mínimos establecidos en el artículo 6.a) de esta Orden, relativos a la inversión.

b) Enplegua Agindu honetako 8. artikuluan zehaztutako baldintzen arabera ez mantentzea.

b) El no mantenimiento del empleo en base a las condiciones establecidas en el artículo 8, de esta Orden.

c) Onartutako inbertsioak ez hastea 2019ko ekitaldian.

c) El no iniciar en el ejercicio 2019 las inversiones aprobadas.

d) Aurkeztutako eskabidean inbertsioetarako aurreikusitako epeak ez betetzea.

d) El incumplimiento de los plazos previstos para la realización de las inversiones en la solicitud presentada.

e) Enpresak deslokalizatzea. Enpresa onuradunaren ekoizpen osoa edo zati bat Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eramatea ulertuko da deslokalizazio gisa.

e) El incurrir en deslocalización empresarial, entendiendo como tal el traslado fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco de todo, o parte, de la producción de la beneficiaria.

f) Proiektua beste zerbaitera desbideratzea edo laguntza emateko ebazpenean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea.

f) Cualquier otra desviación del proyecto o el incumplimiento de cualquier otra obligación que se disponga en la resolución de concesión de ayudas.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honen aurka, berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da sail honen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzien jurisdikzioan ere aurkatu ahal da, bi hileko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Contra la presente Orden podrá interponerse recurso de potestativo de reposición ante este órgano, en el plazo de un mes, o ser impugnando directamente ante el orden jurisdiccional contencioso-administrativo en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 17a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 17 de abril de 2019.

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Análisis documental

Euskadi, bien común