Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

68. zk., 2019ko apirilaren 8a, astelehena

N.º 68, lunes 8 de abril de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

DISPOSICIÓN DEROGADA

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
1753
1753

60/2019 DEKRETUA, apirilaren 2koa, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua aldatzen duena.

DECRETO 60/2019, de 2 de abril, por el que se modifica el Decreto de estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad.

Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren arabera, saileko zuzendaritza-organo desberdinei dagozkie biblioteka eta dokumentazio bibliografikoa katalogatzeko zerbitzuen eta artxibo-zerbitzuen antolaketarekin lotutako eginkizunak.

En el Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, diversos órganos directivos departamentales tienen atribuidas funciones que se corresponden con la ordenación de servicios biblioteca y catalogación bibliográfica, así como de ordenación archivística.

Bikoiztasun horiek antolaketan distortsiorik eragin ez dezaten, eta jarduera horien prestazioa arrazoizko eran dimentsionatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren dokumentazioaren Baloraziorako, Aukeraketarako eta Dokumentaziora Jotzeko Batzordearen presentzia ere, aldaketa zehatzak egingo dira aipatutako egitura-dekretuan.

Para evitar que tales duplicidades impliquen distorsiones en la organización y a fin de dimensionar racionalmente la prestación de tales actividades, así como la presencia de la Comisión de Valoración, Selección y Acceso de la documentación de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, se procede a la modificación puntual del citado Decreto de estructura.

Horrela, sail guztietako zerbitzu-zuzendaritza guztiei dagozkien egitekoak kudeatzen dituen zuzendaritzan kontzentratuko dira, hau da, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzan, bibliografia erregistratu, artxibatu eta antolatzeko sistemekin lotutako eginkizunak, katalogazioa barnean dela. Orain arte, aipatu zuzendaritzak eta Komunikazio Zuzendaritzak zituzten banatuta zeregin horiek. Hala ere, artxibo polizialek eta gisa horretako katalogazio bibliografiko teknikoak, daukaten berezitasuna kontuan hartuta, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren eginkizuna izaten jarraituko dute.

De tal modo se concentran en la Dirección que asume las funciones comunes a las Direcciones de Servicios del conjunto de Departamentos, la Dirección de Régimen Jurídico, Servicios y Procesos Electorales, aquellas funciones relativas a sistemas de registro, archivo y organización bibliográfica, incluida su catalogación, tareas que hasta la fecha se repartían entre dicha Dirección y la Dirección de Comunicación. Se mantiene, no obstante, la singularidad de los archivos policiales y la catalogación bibliográfica técnica de tal índole como propia de la Dirección de Coordinación de Seguridad.

Bestalde, argiago zehazten da Komunikazio Zuzendaritzaren jardun-eremua, eta, horrela, informazio-harremanak bideratzeaz, informazioa eta publizitate instituzionala zabaltzeaz eta herritarrei informazioa emateaz gain, beste egiteko bat nabarmendu nahi da: ikuspuntu informatiboa erabiliz, politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea sail honi dagokionez, baita sailaren kudeaketa-arloetan aktualitateak komunikabideetan duen isla aztertzea ere.

Por otra parte se especifica con mayor claridad el ámbito de actuación de la Dirección de Comunicación, más allá de la canalización de las relaciones informativas, la difusión de información, la publicidad institucional o la información a la ciudadanía, para poner de relieve su labor en el estudio y análisis, desde el punto de vista informativo, de la coyuntura política, económica y social atinente a este Departamento, así como en la prospección del reflejo informativo de la actualidad en las áreas de gestión departamentales.

Aipatutako aldaketa horiez gain, argitu egiten da Ertzaintzako lanpostuak betetzeari dagokionez Segurtasun Sailburuordetzaren eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren arteko eskumenen banaketa, eginkizunak aldi baterako esleitzeagatiko zerbitzu-eginkizunei dagokienez, hain zuzen ere.

Además de las citadas modificaciones, se clarifica el reparto de atribuciones en materia de provisión de puestos de trabajo en la Ertzaintza entre la Viceconsejería de Seguridad y la Dirección de Recursos Humanos en lo que atañe a las comisiones de servicios por atribución temporal de funciones.

Azkenik, aurreikusi egiten da datuak babesteko ordezkariaren nahitaezko figura Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroan, hain zuzen ere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/680 (EB) Zuzentarauak eta haren transposizioa egingo duen legediak ezarritakoaren arabera. Aipatutako zuzentaraua 2016ko apirilaren 27koa da, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez.

Y, por último, se contempla la preceptiva existencia de la figura del delegado o delegada de protección de datos en el Centro de Elaboración de datos de carácter policial de Euskadi, en los términos que disponga la Directiva (UE) 2016/680 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativa a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales por parte de las autoridades competentes para fines de prevención, investigación, detección o enjuiciamiento de infracciones penales o de ejecución de sanciones penales y a la libre circulación de dichos datos, y la legislación que la transponga.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoan ezarritakoaren arabera, sailen erregelamendu organikoen egitasmoak egokituko zaizkie jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei, baita antolaketa-irizpide hauei ere: austeritatea, egiturak soiltzea, eduki zabaleko egiteko-arloak bateratzea, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatzea eta informazioaren teknologiez ahalik eta gehien baliatzea.

De conformidad con lo dispuesto en la disposición final primera del Decreto 24/2016, de 26 de noviembre los proyectos de reglamentos orgánicos de los Departamentos se adecuarán a los principios inspiradores y a los objetivos previstos en el programa del Gobierno para cada una de las áreas de actuación asignadas a los mismos, así como a los siguientes criterios organizativos: austeridad, aplanamiento de estructuras, agrupación de áreas funcionales con amplios contenidos, identificación de áreas funcionales staff no estructurales y el máximo aprovechamiento de las tecnologías de la información.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko apirilaren 2an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Seguridad, previa aprobación del Lehendakari, y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 2 de abril de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Segurtasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 8. artikuluaren e) letra aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

Artículo primero.– Se modifica la letra e) del artículo 8 del Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, que pasa a tener la siguiente redacción:

«e) Politikaren, ekonomiaren eta gizartearen egoera aztertzea, ikuspuntu informatibotik, sailaren jardun-arloei dagozkien alderdietan.»

«e) Estudiar y analizar, desde el punto de vista informativo, la coyuntura política, económica y social en aquellos aspectos relativos a las áreas de actuación departamentales.»

Bigarren artikulua.– Segurtasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 8. artikuluaren f) letra aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

Artículo segundo.– Se modifica la letra f) del artículo 8 del Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, que pasa a tener la siguiente redacción:

«f) Aktualitateak komunikabideetan duen islari buruzko azterlanak eta txostenak egitea, baldin eta Segurtasun Sailean eragina badute, eta hedabideek sortutako informazioa ematea sailaren jardun-arlo desberdinei.»

«f) Elaborar estudios e informes sobre el reflejo informativo de la actualidad que incidan en el Departamento de Seguridad, y facilitar la información generada por los medios de comunicación a las distintas áreas de actuación departamentales.»

Hirugarren artikulua.– Segurtasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 11. artikuluaren 3. apartatuaren f) letrari beste paragrafo bat gehitu zaio, eta honela esango du:

Artículo tercero.– Se añade un nuevo párrafo a la letra f) del apartado 3.º del artículo 11 del Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, del siguiente tenor:

«Artxibo eta antolaketa bibliografikoaren arloan dituen eskumenei dagokionez, behar diren dokumentazio bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo gisa arituko da, sailaren politika behar bezala gauzatzeko eta administrazio-zerbitzuak optimizatzeko.»

«En relación a sus atribuciones en materia de archivos y organización bibliográfica actúa como órgano de catalogación de cuanta documentación bibliográfica sea precisa para el ejercicio de la política departamental y la optimización de los servicios administrativos.»

Laugarren artikulua.– Segurtasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 14. artikuluaren 2. apartatuaren d) letra aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

Artículo cuarto.– Se modifica la letra d) del apartado 2.º del artículo 14 del Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, que pasa a tener la siguiente redacción:

«d) Ertzaintzako langileen izendapen askeko lanpostuak betetzeko deialdiak egitea, ebaztea eta errebokatzea, sistema horren bitartez egiten denean edo zerbitzu-eginkizunen deialdien kasuan. Horrez gain, Ertzaintzako langileei eginkizunak aldi baterako esleitzeagatiko zerbitzu-eginkizunak izendatzea eta errebokatzea.»

«d) Convocar, resolver y revocar la provisión de puestos del personal de la Ertzaintza cuyo sistema de provisión sea la libre designación, tanto si se realiza mediante dicho sistema o por medio de comisión de servicios, así como la asignación y revocación de comisiones de servicios por atribución temporal de funciones al personal de la Ertzaintza.»

Bosgarren artikulua.– Segurtasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 19. artikuluaren 2. apartatuaren b) letra aldatu da, eta honela geratuko da idatzita:

Artículo quinto.– Se modifica la letra b) del apartado 2.º del artículo 19 del Decreto 83/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Seguridad, que pasa a tener la siguiente redacción:

«b) Euskadiko Poliziaren Datuak Prestatzeko Zentroaren kudeaketaren titulartasuna. Zentro horretan, datuak babesteko ordezkari bat egongo da, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/680 (EB) Zuzentarauak eta haren transposizioa egingo duen legediak ezarritakoaren arabera. Aipatutako zuzentaraua 2016ko apirilaren 27koa da, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez.»

«b) La titularidad de la gestión del Centro de Elaboración de Datos de la Policía de Euskadi. Dicho Centro contará con un delegado o delegada de protección de datos en los términos que disponga la Directiva (UE) 2016/680 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 27 de abril de 2016, relativa a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales por parte de las autoridades competentes para fines de prevención, investigación, detección o enjuiciamiento de infracciones penales o de ejecución de sanciones penales y a la libre circulación de dichos datos, y la legislación que la transponga.»

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko apirilaren 2an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 2 de abril de 2019.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común