Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

53. zk., 2019ko martxoaren 15a, ostirala

N.º 53, viernes 15 de marzo de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
1361
1361

27/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez onartzen baita Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren zati arautzailea, eta agintzen baita osorik argitaratzea Urkiolako Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana eta bertako kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen dokumentua (ES2130009).

DECRETO 27/2019, de 26 de febrero, por el que se aprueba la parte normativa del Plan Rector de Uso y Gestión del Parque Natural de Urkiola, y se ordena la publicación íntegra del segundo Plan Rector de Uso y Gestión y Documento de Directrices y Actuaciones de Gestión para el Parque Natural y la Zona Especial de Conservación (ZEC) Urkiola ES2130009.

Urkiola, duen balio natural handia dela-eta, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bategineko Naturagune Babestu aitortutako eremu bat da. Bi tipologia gainjartzen dira bertan: batetik, Parke Natural deklaratua dago, abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren bidez –ostean, 93/1994, 252/1995 eta 97/1998 Dekretuek aldatu zuten dekretu hori–, eta, bestetik, Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremu ere bada, otsailaren 16ko 24/2016 Dekretuarekin bat etorriz.

Urkiola es un espacio que ha sido reconocido por su alto valor natural como Espacio Natural Protegido del texto refundido Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril (TRLCN, en adelante). En él se superponen dos tipologías: por un lado, está declarado Parque Natural mediante Decreto 275/1989, de 29 de diciembre, modificado posteriormente por los Decretos 93/1994, 252/1995 y 97/1998 y, por otro, también es Zona Especial de Conservación (ZEC) de la Red Natura 2000 conforme al Decreto 24/2016, de 16 de febrero.

Parke Naturala denez, batetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 20. artikuluak eskatzen du Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat izan behar duela –ekainaren 18ko 147/2002 Dekretuaren bidez onartua, eta duela gutxi aldatua Urkiolako Parke Naturalaren Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana aldatzeko ekainaren 3ko 91/2014 Dekretuaren bidez–, eta, bestetik, 27. artikuluaren arabera, Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plan bat erantsi beharko zaio, hauek jasotzen dituena: aipatutako gune naturala kudeatzeko arau, jarraibide eta irizpide orokorrak; naturagunearen barnean egingo diren ekonomia- eta aisialdi-jarduerak ordenatzeko arauak, eta guneko helburu zehatzak garatzen dituzten programak prestatzeko jarraibideak.

En cuanto Parque Natural, el artículo 20 TRLCN exige que disponga de un Plan de Ordenación de los Recursos Naturales (PORN), aprobado por Decreto 147/2002, de 18 de junio y que ha sido recientemente modificado por el Decreto 91/2014 de 3 de junio de modificación del Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Parque Natural de Urkiola, y que deberá acompañarse, según el artículo 27, de un Plan Rector de Uso y Gestión (PRUG) que contendrá las normas, directrices y criterios generales para gestionar el espacio natural a que se refiera, las normas para la ordenación de las actividades económicas y recreativas que se desarrollen dentro del espacio natural y las directrices para la elaboración de los programas que desarrollen los objetivos concretos del espacio.

Bestalde, Natura 2000 Sarearen tipologiak berarekin dakar kontserbazio-neurri jakinak izan beharra eremuak, eta, horretarako, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluak agintzen die, batetik, Eusko Jaurlaritzari kontserbazio arauak ezartzea –hori aipatutako otsailaren 16ko 24/2016 Dekretuaren bidez egin zen–, eta, bestetik, foru-organoei, espazioa kudeatzeko jarraibideak onartzea.

Por su parte, la tipología de Red Natura 2000 conlleva que el ámbito cuente con las medidas de conservación necesarias, a cuyo fin el artículo 22.5 TRLCN ordena al Gobierno Vasco establecer las normas de conservación, lo cual tuvo lugar mediante el mencionado 24/2016, de 16 de febrero y a los órganos forales para que aprueben las directrices de gestión del espacio.

Gainera, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 18. artikuluaren arabera, leku berean gainezartzen badira naturagune babestuetako figura bat baino gehiago, Urkiolan gertatzen den bezala, dokumentu bakarrean koordinatu beharko dira horien arauak eta plangintza-mekanismoak, eta, eremuaren kudeaketa-plana sartuko da dokumentu horretan, osotasun koherente bat osa dezaten kategoria bakoitzaren arabera aplikatzekoak diren araubideek.

Además, el artículo 18 TRLCN señala que en caso de solaparse en un mismo lugar distintas figuras de espacios protegidos, como ocurre en Urkiola, las normas reguladoras de los mismos así como los mecanismos de planificación deberán ser coordinados para unificarse en un único documento integrando la planificación del espacio, al objeto de que los diferentes regímenes aplicables en función de cada categoría conformen un todo coherente.

Hori guztia betetzeko, Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan honek izaera bikoitza du: batetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 27. artikuluan aurreikusitako tresna da Urkiolako Parke Naturalerako, eta, bestetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluko bigarren paragrafoko Natura 2000 Sarea eremua kudeatzeko jarraibideak onartzen ditu, hori guztia testu bategin horren 18. artikuluan aurreikusitako agiri bakarrean.

Para el cumplimiento de todo ello, este PRUG reúne la doble naturaleza de ser el instrumento previsto en el artículo 27 TRLCN para el Parque Natural de Urkiola, y de aprobar las directrices de gestión del espacio RN2000 del artículo 22.5 segundo párrafo TRLCN, todo ello en un único documento previsto en el artículo 18 TRLCN.

Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan markatutako pausuei jarraikiz egin da haren izapidetzea, eta, halaber, azpimarratu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean elkarlana izan dela hori idatzi eta sustatzeko. Arabako Foru Aldundiak prestatu eta izapidetu du Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Plana, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 25. artikuluan eta 228/1994 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, hura baita Urkiolako Parke Naturalaren kudeatzailea Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Horrela, apirilaren 27ko 191/2015 Foru Aginduaren bidez Arabako Foru Aldundiak eta apirilaren 16ko 698/2015 Foru Aginduaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak, hurrenez hurren, ebatzi zuten hasiera ematea Urkiolako Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana onartzeko prozedurari, eta bi xedeetarako baliagarri izan zedila, bai Parke Naturalari, bai Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa-jarraibideen eta -jardunenei dagokionez. Dokumentua, aldi berean eta bi hileko epean, entzunaldi-izapidean eskaini zitzaien eraginpeko administrazioei eta gizarte-, ekonomia-eta ingurumen-interesen ordezkari diren elkarteei, eta jendaurrean jarri zen interesdunentzat. Gainera, nahitaezko txostenak eskatu zitzaizkien kide anitzeko organoei. Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana eta kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen 2017ko uztailaren 3ko dokumentua onartu zituen Parke Naturaleko patronatuak. Ondoren, dokumentua onartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiak 2017ko uztailaren 26an eta Arabako Foru Aldundiak 2017ko irailaren 19an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean hirigintza-arloko eskumenak dituzten organoei eta Foru Aldundiei helarazi zitzaien, eta horiek aldeko txostenak eman zituzten.

Su tramitación ha seguido los pasos marcados en el artículo 29 TRLCN, en la que ha de destacarse asimismo la coordinación que ha existido entre la Administración General del País Vasco, la Diputación Foral de Álava y la Diputación Foral de Bizkaia en su redacción e impulso. La Diputación Foral de Álava, gestora del Parque Natural de Urkiola junto con la Diputación Foral de Bizkaia, según lo establecido en el artículo 25 del TRLCN, y 5 del Decreto 228/1994, ha elaborado y ha tramitado el II Plan Rector de Uso y Gestión del Parque Natural de Urkiola. Así, Mediante Orden Foral 191/2015, de 27 de abril, la Diputación Foral de Álava y mediante Orden Foral 698/2015 de 16 de abril la Diputación Foral de Bizkaia respectivamente, resolvió iniciar el procedimiento de aprobación del II PRUG de Urkiola y que sirviese a ambos fines, tanto respecto al Parque Natural como a las directrices y actuaciones de gestión de la ZEC. El documento se sometió simultáneamente por un periodo de dos meses a trámite de audiencia a las administraciones afectadas, a las asociaciones representativas de los intereses sociales, económicos y ambientales, y a información pública a las personas interesadas. Además se solicitaron los informes preceptivos a los órganos colegiados. El Patronato del Parque Natural aprobó el documento del II PRUG y el documento de directrices y actuaciones de gestión el 3 de julio de 2017. Tras ello, el documento fue aprobado inicialmente por la Diputación Foral de Bizkaia con fecha 26 de julio de 2017 y por la Diputación Foral de Álava con fecha 19 de septiembre de 2017, y se remitió a los órganos competentes en materia urbanística de la Administración General del País Vasco y de la Diputación Forales, los cuales emitieron informes favorables.

Horren ostean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluek, 2017ko otsailaren 6an eta 2017ko otsailaren 27an egindako saioetan, hurrenez hurren, behin betiko onartu zuten Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana; plan horretan ezartzen ditu, batetik, parkearen kudeaketarako jarraibide, irizpide eta jokamolde orokorrak, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen 29.e artikuluarekin bat, eta, bestetik, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 artikuluaren bigarren paragrafoarekin bat, Natura 2000 Sareko gunerako, kudeaketarako jarraibideak, zeinek, kontserbazio-helburuak oinarri hartuta, barne hartzen baitituzte guneak kontserbazio-egoera egokian mantentzeko neurri egokiak, habitat naturalak eta espezieen habitatak hondatzea ekiditeko neurri egokiak eta inguru horien izendapena bultzatu duten espezieei eragiten dieten aldaketak ekiditeko neurriak.

Tras todo ello, el Consejo de Diputados de la Diputación Foral de Bizkaia y el Consejo de Diputados de la Diputación Foral de Álava, en sesión celebrada el 6 de febrero de 2017 y el 27 de febrero de 2017 respectivamente, aprobaron definitivamente el PRUG que establece, por un lado, las directrices, criterios y pautas generales para la gestión del parque conforme al artículo 29.e TRLCN, y por el otro, y de conformidad con el artículo 22.5 segundo párrafo, para el Espacio Red Natura 2000 las directrices de gestión que incluyen, con base en los objetivos de conservación, las medidas apropiadas para mantener los espacios en un estado de conservación favorable, las medidas adecuadas para evitar el deterioro de los hábitats naturales y de los hábitats de las especies, así como las alteraciones que repercutan en las especies que hayan motivado la designación de estas áreas.

Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartzeko eta Urkiolako naturagune horiek zuzenduko dituen dokumentua batera argitaratzeko bideratu dute Bizkaiko Foru Aldundiko eta Arabako Foru Aldundiko foru-organoek Parke Naturala zuzentzeko zati arautzailea. Dekretu honen bidez, bi gai horiek gauzatzen dira.

Los órganos forales de la Diputación de Álava y de Bizkaia han sometido la parte normativa que rige para el Parque Natural a la aprobación por Decreto del Gobierno Vasco y a la publicación conjunta del documento que regirá en dichos espacios naturales de Urkiola. Este Decreto lleva a cabo ambas cuestiones.

Azpimarratu behar da, gainera, eremu horrek badituela bai Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana –147/2002 Dekretuaren bidez onartu eta 91/2014 Dekretuaren bidez aldatua– Parke Naturalerako Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 4. artikuluko helburu zehatzak betetzeko, eta bai Natura 2000 Sareko gunerako arau batzuk, 24/2016 Dekretuaren II. eranskinean daudenak. Bi dokumentuak, 24/2016 Dekretuaren azken xedapenetako bigarreneko argibideei jarraikiz, dokumentu bakarrean biltzen ari dira –Eusko Jaurlaritzarena bakarrik da horren eskumena–, Urkiolako Parke Naturaleko Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana prestatu eta onartzeko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 30eko Aginduak hasitako prozeduraren bidez. Bi dokumentuekin bat dator Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana.

Debe señalarse, además, que el espacio cuenta con el PORN aprobado por Decreto 147/2002, y modificado por el Decreto 91/2014 para cumplir con los objetivos concretos del artículo 4 TRLCN para el Parque Natural, y con unas normas para el lugar RN2000 contenidas en el Anexo II del Decreto 24/2016. Ambos documentos, siguiendo las indicaciones de la Disposición Final Segunda del referido Decreto 24/2016, se están refundiendo en otro documento único, este competencia exclusiva del Gobierno Vasco, mediante el procedimiento iniciado por Orden de 30 de junio de 2016, de la Consejera de Medio Ambiente y Política Territorial para la elaboración y aprobación del Plan de Ordenación de los Recursos Naturales (PORN) del Parque Natural de Urkiola. El PRUG es conforme con ambos documentos.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, Euskal Herriko Natura Babesteko Legearen testu bateginaren 22.5 eta 29. artikuluekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26n egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de conformidad con los artículos 22.5 y 29 del TRLCN, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión de 26 de febrero de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Zati arautzailea onartzea.

Artículo 1.– Aprobación de la parte normativa.

Behin betiko onartzea Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II. Planaren zati arautzailea, plan horren lehen zatiko bigarren apartatuan dagoena.

Aprobar definitivamente la parte normativa del II Plan Rector de Uso y Gestión del Parque Natural de Urkiola contenida en la Primera Parte apartado segundo del mismo.

2. artikulua.– Argitalpena.

Artículo 2.– Publicación.

Dekretu honen eranskin gisa argitaratzea Urkiolako Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren eta bertako kudeaketa-jarraibideen eta -jardunen dokumentuaren (ES2130009) testu osoa.

Publicar, como anexo al presente Decreto, el texto íntegro del Plan Rector de Uso y Gestión y Documento de Directrices y Actuaciones de Gestión para el Parque Natural y la Zona Especial de Conservación (ZEC) Urkiola ES2130009.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-gasteiz, a 26 de febrero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común