Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

43. zk., 2019ko martxoaren 1a, ostirala

N.º 43, viernes 1 de marzo de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
1121
1121

30/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baitira herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzko Dekretua eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko Dekretua.

DECRETO 30/2019, de 26 de febrero, de modificación del Decreto sobre la participación voluntaria de la ciudadanía en el sistema vasco de atención de emergencias y del Decreto de distinciones del Gobierno Vasco en materia de atención de emergencias y protección civil.

Urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretua, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa, Larrialdien Kudeaketari buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen V. kapitulua garatuz eman zen.

El Decreto 24/2010, de 19 de enero, sobre la participación voluntaria de la ciudadanía en el sistema vasco de atención de emergencias, se dictó en desarrollo del Capítulo V de la Ley 1/1996, de 3 de abril, de Gestión de Emergencias.

Lege hori apirilaren 21eko 5/2016 Legeak aldatu zuen, eta, ondoren, apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretua onetsi zen, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena. Lege-aldaketa horiek eragina izan zuten babes zibileko boluntarioen araubideko zenbait alderditan. Halaber, babes zibilari buruzko Estatuko legedia aldatu da, eta uztailaren 9ko 17/2015 estatuko Legeak, Babes Zibileko Sistema Nazionalari buruzkoak, xedapen berriak ditu babes zibileko boluntarioen arloan.

La ley citada se modificó por la Ley 5/2016, de 21 de abril y, posteriormente, se procedió a aprobar el Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias. Tales modificaciones legales afectaron parcialmente a algunos aspectos del régimen del voluntariado de protección civil. Además se ha modificado igualmente la normativa estatal sobre protección civil y la actual Ley estatal 17/2015, de 9 de julio, del Sistema Nacional de Protección Civil, contiene nuevas previsiones en materia de voluntariado de protección civil.

Horren guztiaren ondorioz, 24/2010 Dekretua lege-erregulazio berrira egokitu behar da.

De todo ello deriva la necesidad de adaptar el Decreto 24/2010 a la nueva regulación legal.

Horretarako, herritarrek lagundu eta parte hartzeko sareen kontzeptua txertatu behar da larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sisteman. Sare horiek erregistroan inskribatuta dauden boluntarioen erakundeek eta erakunde laguntzaile itunduek osatzen dituzte.

Ello supone introducir el concepto de redes de apoyo y participación ciudadana al Sistema vasco de atención de emergencias y protección civil, red que conforman el conjunto de organizaciones del voluntariado y entidades colaboradoras convenidas inscritas en el registro.

Boluntarioen erakunde multzoa laguntza-sarea da larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemarentzat. Sare hori, alde batetik, boluntarioen tokiko erakundeek osatzen dute, eta, bestetik, euren helburuen artean babes zibilari laguntzea duten erakundeek; horregatik, kontuan hartuta osagarri onak izan daitezkeela larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema indartzeko herritarren ahalegina behar duten arlo eta espezialitateetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmenak egiten ditu erakunde horiekin, laguntza hori modu desinteresatu eta altruistan eskain dezaten.

El conjunto de las organizaciones de voluntariado constituye una red de apoyo al sistema vasco de atención de emergencias y protección civil. Tal red está constituida por una parte por las organizaciones locales del voluntariado y, por otra, por aquellas entidades que tienen entre sus fines el apoyo a la protección civil y que por tal razón y atendiendo a la complementariedad que pueden suponer para reforzar el sistema de atención a emergencias y protección civil en áreas o especialidades en las que es preciso un refuerzo ciudadano, la Administración General de la Comunidad Autónoma decide convenir con tales entidades para que de modo altruista y desinteresado ofrezcan tal apoyo.

Suhiltzaile boluntarioei buruzko kapitulua kentzen da, eta, horren ordez, xedapen gehigarri bat sartzen, haien araubidea zerbitzu bakoitzaren erregelamenduaren bidez erregulatzeko. Lehendik ere erregelamenduzko erregulazioak legeak zioena errepikatzen zuen, eta zerbitzu bakoitzaren erregelamendura bidaltzen, dekretuaren gainerako erregulaziotik aparte utzita. Horregatik, erabaki da figura hori artikulatutik kentzea, eta xedapen gehigarri batean jasotzea, bat etorriz apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluarekin, zeinak blokean bidaltzen baitu suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen araudira –apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena–.

Se sustituye el capítulo dedicado a los bomberos y bomberas voluntarias por una disposición adicional que remite su régimen a lo que dispongan los reglamentos de cada servicio. Ya anteriormente la regulación reglamentaria se limitaba a reiterar lo dispuesto en la ley y remitirse a los reglamentos de cada servicio, desligándolo del resto de la regulación del Decreto. Por tal razón se opta por excluir de la regulación del articulado a tal figura y contenerla en una disposición adicional, lo cual concuerda con lo que expresa el artículo 49 del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias, que contiene una remisión en bloque a la normativa de los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento.

Beste alde batetik, erregelamendua legeak dioenari egokitzen zaio boluntarioaren betebeharrak bere laneko bizitza eta lanbide-garapenarekin bateratzeko neurrien alorrean; zuzendu egiten dira dekretuak dagoeneko indargabetuta dauden edo aldatu diren arauen gainean egindako aipamenak, eta administrazio-prozedura erkidearen erregulazio berrira ere egokitzen da, orobat administrazio elektronikoen eskakizunetara, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroa dela eta.

Por otra parte, se adapta el reglamento a lo dispuesto en la ley respecto a las medidas para compatibilizar el deber de las personas voluntarias con su vida laboral y desarrollo profesional; se corrigen las remisiones legales que efectúa el Decreto a normas ya derogadas o modificadas y se adapta a la nueva regulación del procedimiento administrativo común y a las exigencias de la administración electrónica en relación al registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil.

Agiri pertsonalei edo Eusko Jaurlaritzak toki-erakundeetako boluntarioentzat ematen dituen ziurtagiriei dagokienez, kendu egin da agiria hiru urtean behin berritu beharra, ez baita beharrezkotzat jotzen.

Respecto a los documentos personales o acreditaciones que expide el Gobierno Vasco para el personal voluntario de las organizaciones locales se elimina la necesidad de renovación del documento cada tres años por resultar innecesaria.

Ildo beretik dakar hauek arautzea: babes zibileko boluntario-ziurtagiria lortzeko curriculumeko prestakuntza edo gaitasunak, curriculumeko konpetentzia horiek egiaztatzeko modua, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren prestakuntza-planak.

Igualmente implica regular la formación o competencias curriculares precisas para obtener la acreditación como voluntario o voluntaria de protección civil y regular la forma de acreditación de tales competencias curriculares, así como los planes de formación de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

Prebentzioko eta larrialdietan esku-hartzeko jardueretan boluntario bezala parte hartzeko behar diren curriculumeko konpetentziak erregulatzeko, oinarrizko gaitasunak hartzen dira kontuan, babes zibileko zerbitzu profesionalei laguntzeko sarean parte hartzeko beharrezkoak direnak.

Las competencias curriculares para participar como voluntario o voluntaria en actividades preventivas y de intervención en emergencias se regulan atendiendo a las destrezas básicas que deben disponerse para formar parte de la red de apoyo a los servicios profesionales de la protección civil.

Babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, konpetentzia edo gaitasun horiek zehaztu daitezke, kasu hauetan: gaitasun horiek beharrezkoak ez direnean lankidetza oso espezifikoa edo espezializatua delako, edo, alderantziz, konpetentzia orokorrekin loturarik ez duten beste batzuk behar direnean. Halakoetan, entitate laguntzaileak Larrialdiei Aurre Egiteko Sisteman integratzeko egiten diren hitzarmenetan ezar daiteke zer curriculum-konpetentzia behar diren eta nola egiaztatu behar diren.

Tales competencias o destrezas pueden venir matizadas en el caso de entidades colaboradoras de la protección civil cuando se trate de una colaboración muy específica o especializada que no requiere disponer del conjunto de tales destrezas o por el contrario requiere de otras no relacionadas entre las competencias generales. En tales casos los convenios que regulan la integración de estas entidades colaboradoras en el sistema de atención a emergencias pueden establecer que competencias curriculares resultan adecuadas y cómo acreditarlas.

Curriculumeko konpetentziak honela egiazta daitezke: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak antolatutako eta homologatutako prestakuntza-ikastaroak gaindituz; konpetentzia horiek egiaztatzen dituzten titulu akademiko edo ziurtagiri profesionalen bidez; edo egiaztatuz profesional gisa parte hartu izana Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko funtsezko zerbitzuetan. Arau hau indarrean sartu aurretik erakunde horietan eskubide osoko boluntario bezala ari zirenek ez dute konpetentzia hori egiaztatu beharrik izango.

La acreditación de las competencias curriculares puede realizarse mediante la superación de cursos de formación organizados y homologados por la Academia Vasca de Policía y Emergencias; títulos académicos o certificados profesionales que las acreditan, o haber participado como profesional en servicios esenciales del sistema de atención a emergencias y protección civil. Se exime de acreditar tales competencias curriculares a quienes ya con anterioridad a la entrada en vigor de esta norma venían ejerciendo como voluntarios de pleno derecho en tales organizaciones.

Azkenik, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroan bitarte elektronikoen bidez inskribatzea exijitzen da.

Por último, se exige la tramitación electrónica para la inscripción en el registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil.

Azkenik, aldatu egiten da Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren 8. artikulua, Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diplomari buruzkoa.

Por otra parte se modifica el Decreto 253/2017, de 21 de noviembre, sobre las distinciones del Gobierno Vasco en materia de atención de emergencias y protección civil, en lo referente a su artículo 8, relativo al diploma de reconocimiento a la labor del voluntariado de protección civil de Euskadi.

Hori horrela izanik, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 26an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ostean, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Seguridad, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 26 de febrero de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

I. kapitulua.– Dekretu hau aldatzea: 24/2010 Dekretua, urtarrilaren 19koa, herritarrek larrialdiei aurre egiteko euskal sisteman duten borondatezko parte-hartzeari buruzkoa.

Capítulo I.– Modificación del Decreto 24/2010, de 19 de enero, sobre la participación voluntaria de la ciudadanía en el sistema vasco de atención de emergencias.

Lehenengo artikulua.– 1. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo primero.– Se modifica el párrafo 1 del artículo 1, que pasa a tener la siguiente redacción:

«1.– Dekretu honen helburua da Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarekin lankidetzan aritzen diren erakundeetan herritarren borondatezko parte-hartzea arautu, sustatu eta bultzatzea, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan xedatutakoa garatuz.»

«1.– Es objeto de este Decreto regular, promover y fomentar la participación voluntaria de los ciudadanos y las ciudadanas en organizaciones colaboradoras con el Sistema vasco de atención de emergencias y protección civil, en desarrollo de lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias.»

Bigarren artikulua.– 2. artikulua aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo segundo.– Se modifica el artículo 2, que pasa a tener la siguiente redacción:

«2. artikulua.– Herritarrek laguntzeko eta parte hartzeko sareak.

«Artículo 2.– Red de apoyo y participación ciudadana.

1.– Babes zibilaren intereseko boluntario-erakunde hauek osatzen dute Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemako herritarrek laguntzeko eta parte hartzeko sarea:

1.– Conforman la red de apoyo y participación ciudadana del Sistema vasco de atención de emergencias y protección civil las siguientes organizaciones de voluntariado de interés para la protección civil:

a) Babes zibileko udal-egiturari lotutako Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

a) Las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de Euskadi asociadas a la estructura municipal de protección civil.

b) IV. kapituluak aipatzen dituen Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileak, Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena badute.

b) Las entidades colaboradoras de la protección civil de Euskadi convenidas con el Gobierno Vasco a las que se refiere el Capítulo IV.

2.– Babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzan propio sortutako erregistroan inskribatuko dira aurreko paragrafoetan aipatutako erakunde eta entitateak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistema osatzen duen sarearen barruan jarduteko beharrezko baldintza gisa, eta kasuan kasu dagokion bulegoaren mende egongo dira.»

2.– Las organizaciones y entidades a que se refieren los párrafos anteriores serán inscritas en el registro constituido al efecto en la Dirección competente en materia de atención de emergencias y protección civil del Gobierno Vasco, como condición necesaria para la actuación dentro de la red que conforma el Sistema vasco de atención de emergencias y protección civil bajo la dependencia que en cada caso corresponda.»

Hirugarren artikulua.– 3. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo tercero.– Se modifica el párrafo 1 del artículo 3, que pasa a tener la siguiente redacción:

«1.– Istripu, hondamendi edo lazeria publikoetan, boluntarioek dagokion agintaritzaren mendekotasun funtzionalarekin jardungo dute. Arau orokor gisa, errefortzua edo laguntza ematera mugatuko dira, eta, hala badagokio, profesionalez eta funtzionarioez osatutako zerbitzu publikoen ordezkotza subsidiarioa egingo dute, bat etorriz Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 64. Artikuluarekin».

«1.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 64 del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias, la actuación del voluntariado en caso de accidentes, catástrofes o calamidades públicas se desarrollará bajo la dependencia funcional de la autoridad correspondiente y como regla general se constreñirá a servir de refuerzo o colaboración y, en su caso, de suplencia subsidiaria de los servicios públicos integrados por profesionales o funcionariado».

Laugarren artikulua.– 4. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo cuarto.– Se modifica el párrafo 1 del artículo 4, que pasa a tener la siguiente redacción:

«1.–Boluntarioek ondoko xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte: Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren II kapitulua; boluntariotzari buruzko erregulazio orokorra, boluntarioak integratzen diren erakundeei aplika dakiekeena; dekretu hau eta aplika daitekeen gainerako ordenamendu juridikoa, eta erakunde bakoitzaren barne-arau eta estatutuek agindutakoak.»

«1.– Las personas voluntarias tendrán los derechos y deberes contenidos en el Capítulo II del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias, la legislación reguladora del voluntariado en general aplicable a las organizaciones en que se integren, el presente Decreto, y el resto del ordenamiento jurídico aplicable, además de los que se desprendan de las normas internas y estatutos de cada organización.»

Bosgarren artikulua.– 4 bis artikulua gehitzen da, honela idatzita:

Artículo quinto.– Se añade un artículo 4 bis, con la siguiente redacción:

«4. bis artikulua.– Boluntario-betebeharrak laneko bizitzarekin bateratzea.

«Artículo 4 bis.– Compatibilización de los deberes del voluntariado con la vida laboral.

1.– Administrazio publikoek sustatuko dute haien barruan eta enpresa pribatuen eremuan ahalbidetuko dela neurriak hartzea, negoziazio kolektiboan adostutakoa erabat errespetatuz, besteren konturako langileek edo enplegatu publikoek babes zibileko boluntariotza-zereginak gauzatzeko aukera izan dezaten.

1.– Las Administraciones Públicas promoverán que, en su seno y en el ámbito de las empresas privadas, se facilite, con pleno respeto a lo acordado en la negociación colectiva, la adopción de medidas para que los trabajadores y trabajadoras por cuenta ajena o el personal empleado público puedan ejercer sus labores de voluntariado de protección civil.

2.– Agintaritza eskudunak babes zibileko larrialdiei eta hondamendiei aurre egiteko dagokion plana aktibatzen duenean, babes zibileko boluntarioen nahitaezko eginbehar publiko pertsonala da, lan-araudian edo enplegu publikoari buruzkoan xedatutakoaren ondorioetarako, agintaritza eskudunak emandako mobilizazio-aginduei jarraitzea, bat etorriz Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 65.4 artikuluarekin.

2.– Acudir a las órdenes de movilización que dicte la autoridad de protección civil tras activar el correspondiente plan para hacer frente a catástrofes y emergencias de protección civil es un deber público inexcusable de carácter personal a los efectos de la normativa laboral o de empleo público, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 65.4 del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias.

3.– Boluntarioen erakundeetan lankidetza aktiboan emandako denbora, arau-hauste astun edo oso astunagatik boluntarioa erakunde horietatik baztertua izan ez bada, merezimendutzat jo ahal izango da euskal administrazio publikoetan sartzeko edo horietan lan-kontratua izateko, baldin eta lanpostu horien eginkizunak boluntario moduan egindako zerbitzuei edo lortutako gaitasun edo prestakuntzari lotuta badaude, kasuan kasuko enplegatu publikoei aplikagarri zaien araudian ezartzen denaren arabera.»

3.– El tiempo de colaboración activa en organizaciones del voluntariado y siempre que no haya sido apartado de estas organizaciones con motivo de una infracción grave o muy grave, podrá considerarse como mérito para el ingreso o contratación laboral en las administraciones públicas vascas en todos los supuestos en los que sus funciones guarden relación con los servicios prestados, las aptitudes o la formación adquirida como voluntaria o voluntario, en los términos que se determine en la normativa aplicable a los empleados públicos de que se trate.»

Seigarren artikulua.– 6. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo sexto.– Se modifica el párrafo 2 del artículo 6, que pasa a tener la siguiente redacción:

«2.– Orobat bultzatuko dute babes zibilaren intereseko boluntarioen erakundeen hornikuntza, prestakuntza eta gaikuntza, baldin eta erakunde horiek lankidetzan jarduten badute babes zibileko agintaritzek diseinatutako plan eta programekin, edo haietan parte hartzen badute; eta bermatuko dute, egokien iritzitako formula erabiliz, erakunde horiek beren kideen arrisku pertsonalak aseguratzea, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 66. artikuluan aurreikusten den eran.»

«2.– Igualmente promoverán el equipamiento, formación y capacitación de las organizaciones de voluntariado de interés para la protección civil que colaboren y participen en los planes y programas diseñados por las autoridades de protección civil; y garantizarán, mediante la fórmula que estimen más conveniente, el aseguramiento por dichas organizaciones de los riesgos personales de sus miembros, en los términos previstos en el artículo 66 del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias y este Decreto.»

Zazpigarren artikulua.– 13. artikulua aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo séptimo.– Se modifica el artículo 13, que pasa a tener la siguiente redacción:

«13. artikulua.– Prestakuntza.

«Artículo 13.– Formación.

Euskal administrazio publikoek babes zibileko toki-erakundeetako boluntarioen hasierako eta etengabeko prestakuntza bultzatuko dute.»

Las Administraciones Públicas vascas promoverán la formación inicial y permanente de las personas pertenecientes a las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil.»

Zortzigarren artikulua.– 14. artikulua aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo octavo.– Se modifica el artículo 14, que pasa a tener la siguiente redacción:

«14. artikulua.– Boluntarioen akreditazioak.

«Artículo 14 Acreditaciones del voluntariado.

1.– Eusko Jaurlaritzan Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko eskumena duen Zuzendaritzak Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen toki-erakundeei emango dizkie erakunde horietako kideen identifikazio-agiri pertsonalak.

1.– La Dirección competente en materia de Atención de Emergencias y Protección Civil del Gobierno Vasco expedirá a las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de Euskadi los documentos personales de identificación de sus miembros.

2.– Agiria doan emango da, dagokion toki-erakundeak aurretik eskatu eta gero. Erakunde horrek kide boluntarioa dela ziurtatu beharko du, eta dekretu honetan aipatzen diren curriculumeko konpetentziak dituela egiaztatu. Eskaerarekin batera, nortasun-agiriko argazkien tamainako bi argazki erantsiko dira.

2.– La expedición del documento será gratuita y se realizará previa petición de la correspondiente organización local, que deberá certificar la condición de miembro voluntario y acreditar que dispone las competencias curriculares a que se refiere este Decreto. A la solicitud se adjuntarán dos fotografías de tamaño carné.

3.– Agiria pertsonala eta besterenezina da, eta, galdu edo hondatuz gero, edo datuak aldatuz gero, berritu egin behar da.

3.– El documento es de carácter personal e intransferible y habrá de renovarse en caso de pérdida, deterioro o alteración de los datos que figuran en el mismo.

4.– Boluntario batek bere erakundean baja ematen badu, hari itzuliko dio akreditazioa, eta erakundeak Eusko Jaurlaritzan larrialdiei aurre egiteko eta babes zibileko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko du.»

4.– El personal voluntario que cese en su vínculo con su organización habrá de devolver a esta su acreditación, debiendo la organización remitirla a la Dirección competente en materia de atención de emergencias y protección civil del Gobierno Vasco.»

Bederatzigarren artikulua.– III. kapitulua kentzen da, «Suhiltzaile boluntario»ei buruzkoa.

Artículo noveno.– Se suprime el Capítulo III «Bomberos Voluntarios».

Hamargarren artikulua.– 26. artikulua aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo décimo.– Se modifica el artículo 26, que pasa a tener la siguiente redacción:

«26. artikulua.– Prozedura.

«Artículo 26.– Procedimiento.

1.– Erregistroan inskribatzeko eskatuko dute toki-erakundean eskuduna den arduradunak edo elkarte edo erakunde laguntzaileko lehendakaritzako titularrak, agiri hauek erantsita:

1.– La inscripción en el registro se realizará a solicitud de la persona responsable competente en la entidad local o de la persona titular de la presidencia de la asociación o entidad colaboradora, acompañando la siguiente documentación:

a) Eraketa egiaztatzen duten agiriak, estatutuak, araudiak edo barne-arauak.

a) Documentación acreditativa de su constitución, así como de los estatutos, reglamentos o normas internas.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko eremura eta larrialdietara atxikitako antolakunde edo erakundean jardunean dauden kideen eta arduradunaren izenen zerrenda.

b) Relación nominal de todos los miembros activos de la organización o entidad circunscritos a la emergencia y al ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como de su responsable.

c) Egiaztagiria, organo eskudunak egindakoa, dagokion erregistro publikoan inskripzioa egina duela egiaztatzen duena. Espainiako Gurutze Gorriaren kasuan eta babes zibileko boluntarioen toki-elkarteen kasuan ez da beharrezkoa izango horrelako egiaztapenik.

c) Certificación, expedida por el órgano competente, que acredite su inscripción en el registro público correspondiente. No será precisa tal certificación en el caso de las agrupaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil, ni en el caso de la Cruz Roja Española.

d) Elkarte modura eratutako toki-erakundeen kasuan, hitzarmen bidez tokiko babes zibilarekiko lotura eta hari atxikia izana egiaztatzen duen egiaztagiria.

d) En el caso de organizaciones locales constituidas como asociaciones, certificación de la autoridad local que acredite su vinculación e integración en la protección civil local mediante un convenio.

2.– Eskabidea bide telematikoz aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzan.

2.– La instancia se presentará, por vía telemática en la sede electrónica del Gobierno Vasco, en la Dirección competente en materia de atención de emergencias y protección civil del Gobierno Vasco.

3.– Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak aztertuko ditu aurkeztutako agiriak, eta, aurreko artikuluan aipatutako datuetan akatsik edo hutsunerik baldin badago, eskatzaileari jakinaraziko dio, dagokion zuzenketa egin dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera. Gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko da prozedura.»

3.– La Dirección competente en atención de emergencias y protección civil del Gobierno Vasco examinará la documentación aportada y caso de apreciar falta o insuficiencia de alguno de los datos referidos en el artículo anterior lo comunicará a la persona solicitante para su subsanación de conformidad con la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. El plazo máximo para la resolución del procedimiento será de 3 meses.»

Hamaikagarren artikulua.– VI. kapitulua gehitzen da; honela idatzita egongo da:

Artículo undécimo.– Se añade un nuevo capítulo VI, con la siguiente redacción:

«VI. kapitulua.– Curriculumeko konpetentziak eta prestakuntza.

«Capítulo VI.– Competencias curriculares y formación.

28. artikulua.– Curriculumeko konpetentziak.

Artículo 28.– Competencias curriculares.

1.– Behean aipatzen diren curriculumeko konpetentziak egiaztatu beharko dira baldin eta babes zibileko boluntarioen toki-erakunde bateko eskubide osoko kide boluntario bezala parte hartu nahi bada babes zibileko eta larrialdiei aurre egiteko lan prebentibo eta operatiboetan:

1.– La participación en tareas preventivas y operativas de protección civil y atención de emergencias como voluntario o voluntaria de pleno derecho de una organización local del voluntariado de protección civil requiere la acreditación de las siguientes competencias curriculares:

a) Identifikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdi-egoera bakoitzean aplikatu beharreko oinarrizko araudia eta antolaketa, baita babes zibileko planak, taktika operatiboak eta autobabeserako neurriak ere.

a) Identificar la normativa y organización básica aplicable a cada situación de emergencias dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como los planes de protección civil, tácticas operativas y medidas de autoprotección.

b) Ezagutzea zein diren oinarrizko arrisku natural eta teknologikoen motak eta horien jatorria, faktore eragileak eta sailkapena, baita prebentziorako, autobabeserako eta esku-hartzerako oinarrizko neurriak ere.

b) Reconocer básicamente los diferentes tipos de riesgos naturales y tecnológicos, su naturaleza, factores y clasificación, así como las medidas básicas de prevención, autoprotección e intervención.

c) Mantentzea eta egiaztatzea erakundeak dituen bitarteko materialen funtzionamendua, larrialdiak prebenitzeko eta haietan esku hartzeko erabilitakoena.

c) Mantener y comprobar el funcionamiento de los medios materiales empleados en la prevención e intervención ante emergencias de que disponga la organización.

d) Larrialdietan komunikazioetarako oinarrizko elementuak erabiltzea.

d) Utilizar elementos básicos de comunicaciones en situaciones de emergencias.

e) Biktimak bilatzeko, salbatzeko eta erreskatatzeko jarduerak egitea bitarteko eta teknika egokiekin eta segurtasun-baldintzetan.

e) Realizar las actividades de búsqueda, salvamento y rescate de víctimas, utilizando los medios y técnicas adecuados en condiciones de seguridad.

f) Larrialdi egoeretan lehen sorospenak eta bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea egitea, baita desfibriladorea erabiltzea eta zaurituak maneiatzea eta garraiatzea ere, betiere ezarritako protokoloen arabera.

f) Realizar primeros auxilios en situaciones de emergencia, maniobras básicas de reanimación cardiopulmonar, así como utilizar el desfibrilador, y ejecutar el manejo y transporte de personas heridas, de conformidad con los protocolos establecidos.

g) Suteak itzaltzeko oinarrizko elementuak erabiltzea (su-itzalgailuak eta suteetako ur-hargune hornituak erabiltzea).

g) Utilizar elementos básicos de extinción de incendios (manejo de extintores y bocas de incendios equipadas).

h) Larrialdi-egoeretan herritarrak ebakuatzeko eta aterpetzeko operazioak egitea.

h) Realizar operaciones de evacuación y albergue de la ciudadanía en situaciones de emergencia.

i) Larrialdi-egoeretan laguntza psikiko eta soziala ematea, ezarritako protokoloen arabera.

i) Realizar el apoyo psicosocial en situaciones de emergencia, de conformidad con los protocolos establecidos.

2.– Babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, izenpeturiko hitzarmenaren lankidetza-eremua jarduera espezializatuei buruzkoa bada, eta jarduera horietarako ez bada beharrezkoa dekretu honetan aipaturiko curriculumeko konpetentziak izatea, halakoetan dagokion lankidetza-hitzarmenean zehaztuko dira curriculum-konpetentzia espezializatuak.

2.– En el caso de entidades colaboradoras de protección civil cuando el ámbito de la colaboración contemplada en el convenio suscrito se refiera a actividades especializadas que no requieran disponer del conjunto de competencias curriculares antedichas, el convenio de colaboración correspondiente definirá las competencias curriculares especializadas.

29. artikulua.– Curriculumeko konpetentziak egiaztatzea.

Artículo 29.– Acreditación de competencias curriculares.

1.– Babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioen curriculumeko konpetentzia horiek honela egiaztatu ahal izango dira:

1.– Las competencias curriculares antedichas de los voluntarios y voluntarias de las organizaciones locales del voluntariado de protección civil podrán acreditarse de las siguientes maneras:

a) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako ematen duen prestakuntza-ikastaroa gaindituz.

a) Superando el curso formativo destinado a tal efecto, impartido por la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

b) Larrialdietan jarduteko funtzioak gauzatzeko curriculumeko oinarrizko konpetentziak ematen dituen titulu akademiko baten edo profesionaltasun-ziurtagiri baten bidez. Nolanahi ere, egiaztatutzat joko dira Larrialdietako eta Babes Zibileko teknikariaren titulua eta Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko Goi Mailako teknikariaren titulua dutenak, kontuan hartuta zer kualifikazio profesional eta konpetentzia sartzen diren titulazioa horietan.

b) Estando en posesión de un título académico o certificado de profesionalidad que otorgue las competencias curriculares básicas para ejercer funciones para actuar en emergencias. En todo caso, se entenderán acreditadas aquellas personas en posesión del título de técnico o técnica de emergencias y protección civil y de técnico o técnica superior de coordinación de emergencias y protección civil, o equivalentes a efectos académicos, atendiendo a las cualificaciones profesionales y competencias de tales titulaciones.

c) Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemarako funtsezkotzat edo oinarrizkotzat jotako zerbitzuetako zerbitzu profesionalak eman izana egiaztatuz.

c) Acreditando haber prestado servicios como profesional de los servicios considerados esenciales o básicos para el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil.

2.– Aurreko artikuluan aipatutako babes zibileko entitate laguntzaileen kasuan, curriculumeko konpetentziak egiaztatu ahal izango dira lankidetza-hitzarmenak edo hitzarmen horren jarraipen-batzordeak ezarritako ordezko mekanismoen bidez, betiere espezializazioaren berezkotasunak kontuan hartuta.

2.– En el caso de las entidades colaboradoras de protección civil a las que se refiere el artículo anterior la acreditación de las competencias curriculares que correspondan podrá realizarse por medio de los mecanismos alternativos que se establezcan en el convenio de colaboración o por la comisión de seguimiento del mismo atendiendo a las singularidades de su especialización.

30. artikulua.– Prestakuntza.

Artículo 30.– Formación.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak babes zibileko boluntarioen erakundeentzako prestakuntza-plan bat onartu eta argitaratuko du urtero, dauden babes zibileko boluntarioen erakundeei kontsulta egin ostean. Dokumentu horrek honako hauek jasoko ditu: prestakuntza-jarduerak, antzemandako premien eta errealitateen arabera planifikatuak; sartzeko arauak; egon daitezkeen ebaluazio-probak, eta dagokion ziurtagiria ematea.

1.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias aprobará y publicará anualmente el plan de formación para las organizaciones del voluntariado de protección civil, previa consulta a las organizaciones del voluntariado de protección civil existentes. Este documento recogerá las actividades formativas planificadas en función de las necesidades y realidades detectadas y reflejará las normas de acceso, las posibles pruebas de evaluación y la expedición del correspondiente certificado.

2.– Prestakuntza-plan horretako prestakuntza-jardueretan parte hartu ahal izango dute babes zibileko boluntariotzako erakunde laguntzaileen erregistroan inskribatuta dauden erakundeetako kide direnek.

2.– Tendrán acceso a las actividades formativas de dicho plan de formación las personas que se hayan adherido a organizaciones inscritas en el registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil.

3.– Hauek sartuko dira prestakuntza-ikastaroetan:

3.– Los cursos de formación incluirán:

a) Nahitaezko oinarrizko prestakuntza, boluntario-izaeraren akreditazioa eskuratzeko beharrezkoak diren curriculumeko konpetentziak lortzera eta ziurtatzera bideratua.

a) Formación básica obligatoria, destinada a la obtención y certificación de las competencias curriculares necesarias para adquirir la acreditación del voluntariado.

b) Eguneratzeko prestakuntza. Helburu hau izango du: erakundeak osatzen dituzten pertsonek euren mailari eustea bilakaera izan duten edo aldatu egin diren gaietan.

b) Formación de actualización que tendrá por objeto mantener el nivel de conocimientos de quienes integran las organizaciones, en aquellas materias que hayan experimentado evolución o modificación.

c) Hauei prestakuntza espezifikoa ematea: erakundeetako burutzan edo agintean dauden pertsonei, edo babes zibileko boluntarioen instrukzio-lanetan laguntzen duten monitoreei.

c) Formación específica para personas que ejerzan las jefaturas y mandos de las organizaciones o monitores y monitoras que colaboren en las tareas de instrucción del voluntariado de protección civil.

d) Espezializazioko prestakuntza ematea, helburu honekin: erakundeetako kideek jakin behar dituzten arlo edo egiteko espezifikoetan sakontzea.

d) Formación de especialización, que tendrá como objeto profundizar respecto de áreas o tareas específicas cuyo conocimiento deba ser conocido por las personas integrantes de las organizaciones.

4.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren programazioan, boluntarioen parte-hartzea sustatuko da, ahal den neurrian urrutiko prestakuntza ahalbidetzen duten teknologiak erabiliz.

4.– La programación de la Academia Vasca de Policía y Emergencias facilitará la participación del personal voluntario mediante el empleo de tecnologías que posibiliten la formación a distancia en la medida de lo posible.

5.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak homologatu ahal izango ditu, egin baino lehen, dekretu honetan aurreikusi ez diren beste ikastaro batzuk, betiere organismo autonomo horrek ezarritako betekizunak betetzen badituzte honako alderdi hauei dagokienez: helburuak, programak, edukiak, iraupena, egutegia, irakasleak, ebaluazio-sistemak, eskainitako plazak eta non eta zer baliabide materialekin egingo diren.»

5.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias podrá homologar, con carácter previo a su realización, otros cursos distintos a los ya contemplados en este Decreto, siempre que cumplan los requisitos establecidos por dicho organismo autónomo, con relación a los objetivos, programas, contenidos, duración, calendario, profesorado, sistemas de evaluación, plazas ofertadas y lugar y medios materiales destinados a su realización.»

Hamabigarren artikulua.– Xedapen gehigarri bakarra aldatzen da, eta bigarren xedapen gehigarria eransten da, honela idatzita:

Artículo duodécimo.– Se modifica la disposición adicional única y se añade una segunda disposición adicional, que pasan a tener la siguiente redacción:

«XEDAPEN GEHIGARRIAK

«DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Udalaz gaindiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak.

Primera.– Organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de ámbito supramunicipal.

Salbuespen gisa, udalaz gaindiko jarduera-eremuko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeak erregistratzeko baimena eman ahal izango da, baldintza hauek betetzen badira: barnean diren udalen onarpena izatea, horrelako beste erakunderik ez egotea eremu horretan, eta babes zibileko planek eta udal-erakundeen arteko akordioek erabili behar diren baliabideen mugiarazte eraginkorra eta gainezarpenik gabekoa ahalbidetzea.

Excepcionalmente podrá autorizarse el registro de organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil cuyo ámbito de actuación sea supramunicipal, siempre y cuando exista anuencia por parte de todos los municipios incluidos, no existan otras organizaciones en dicho ámbito, y los planes de protección civil o los acuerdos entre los entes municipales posibiliten una movilización eficaz y sin solapamientos de los recursos que deban actuar.

Bigarrena.– Suhiltzaile boluntarioak.

Segunda.– Bomberos y bomberas voluntarias.

Suhiltzaile boluntarioak arautuko dira suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuen berezko araudietan xedatutakoaren arabera, berezko araudi horietan suhiltzaile boluntarioak agertzen badira, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoaren arabera."

Los bomberos y bomberas voluntarias se regirán por lo dispuesto en los reglamentos propios de los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento en el caso de que se contemple en los mismos tal figura, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 49 del Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias.»

Hamahirugarren artikulua.– Bigarren xedapen iragankorra kentzen da.

Artículo decimotercero.– Se suprime la disposición transitoria segunda.

II. kapitulua.– Eusko Jaurlaritzaren larrialdien eta babes zibilaren arloko sariei buruzko azaroaren 21eko 253/2017 Dekretuaren aldaketa.

Capítulo II.– Modificación del Decreto 253/2017, de 21 de noviembre, sobre las distinciones del Gobierno Vasco en materia de atención de emergencias y protección civil.

Hamalaugarren artikulua.– 8. artikulua aldatzen da; honela geratzen da idatzita:

Artículo decimocuarto.– Se modifica el artículo 8, que pasa a tener la siguiente redacción:

«8. artikulua.– Euskadiko babes zibileko boluntarioen lana aintzatesteko diploma.

«Artículo 8.– Diploma de reconocimiento a la labor del voluntariado de protección civil de Euskadi.

1.– Egindako zerbitzua aintzatesteko diploma Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako boluntarioei emango zaie:

1.– Se otorgará un diploma de reconocimiento al servicio prestado a la persona voluntaria perteneciente a las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de Euskadi:

a) Bereizgarri zurikoa, baldin eta zerbitzuan 10 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

a) Con distintivo blanco, a la trayectoria acreditada de más de 10 años de servicio.

b) Bereizgarri gorrikoa, baldin eta zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

b) Con distintivo rojo, a la trayectoria acreditada de más de 25 años de servicio.

2.– Diploma horiek eman dakizkieke orobat Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileetako boluntarioei, baldin eta erakunde laguntzaile horiek, hitzarmen bidez eta beren borondatez, konpromisoa hartu badute boluntarioen datuak jakinarazteko, babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroan inskribatzeko, betiere boluntarioen aldez aurretiko esanbidezko adostasuna dutela eta aintzatespen-diplomak emateko xedez.

2.– Los mismos diplomas podrán ser otorgados a las personas voluntarias pertenecientes a las entidades colaboradoras de la protección civil de Euskadi convenidas con el Gobierno Vasco, cuando, vía convencional, tales entidades colaboradoras se hayan comprometido voluntariamente a comunicar los datos del personal voluntario para su inscripción en el registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil, previo su consentimiento expreso y a los fines de la expedición de tales diplomas de reconocimiento.

3.– Egindako zerbitzua aintzatesteko bereizgarri gorriko diploma eman dakieke Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeei eta Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileei, baldin eta zerbitzuan 25 urtetik gorako ibilbidea egiaztatuta badaukate.

3.– Se otorgará el diploma de reconocimiento al servicio prestado con distintivo rojo igualmente a las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de Euskadi y las entidades colaboradoras de la protección civil de Euskadi convenidas con el Gobierno Vasco, con una trayectoria acreditada de más de 25 años de servicio.

4.– Babes zibileko boluntarioen erakunde laguntzaileen erregistroko inskripzio-datatik aurrera zenbatuko dira zerbitzu-urteak.»

4.– Los años de servicio se contabilizarán a partir de la fecha de inscripción en el registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil.»

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA

Dekretu hau indarrean sartu aurretik babes zibileko boluntarioen erakundeetan eskubide osoko boluntario bezala dihardutenek ez dituzte egiaztatu beharko dekretu honetan aipatutako curriculumeko konpetentziak, hargatik eragotzi gabe ezartzen diren birziklatze-jardueretan parte hartzeko betebeharra.

Las personas que estuvieran ejerciendo como voluntarias de pleno derecho en organizaciones del voluntariado de protección civil con anterioridad a la entrada en vigor de este Decreto no precisarán acreditar que disponen de las competencias curriculares referidas en el mismo, sin perjuicio de la obligación de participar en las actividades de reciclaje que se determinen.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA

Dekretu hau indarrean sartzen denetik (edo Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatzen denetik, geroagokoa balitz), 3 hilabeteko epea ezartzen da boluntarioen lana aintzatesteko diploma-emateari heldu nahi dioten Euskadiko babes zibileko erakunde laguntzaileek euren langile boluntarioen antzinatasuna inskribatu eta egiaztatu dezaten babes zibileko boluntariotzako erakunde laguntzaileen erregistroan. Bestela, antzinatasuna erregistroan inskribatu zirenetik aurrera zenbatuko da.

Se habilita un plazo de 3 meses desde la entrada en vigor de este Decreto, o desde la asunción del compromiso convencional con el Gobierno Vasco si fuera posterior, para que las entidades colaboradoras de la protección civil de Euskadi que quieran acogerse al otorgamiento de diplomas de reconocimiento a la labor del voluntariado puedan inscribir y acreditar la antigüedad a su personal voluntario ante el registro de organizaciones del voluntariado colaboradoras de la protección civil. En caso contrario, la antigüedad comenzará a contar desde la fecha de la inscripción registral.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Euskadiko babes zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzko Aginduko (2013ko ekainaren 14ko Agindua, Segurtasuneko sailburuarena) boluntarioen identifikazio-txartelen balio-dataren inguruko erreferentziak indargabetzen dira.

Se deroga toda referencia a la fecha de validez de los carnés de identificación de voluntarios y voluntarias de la Orden de 14 de junio de 2013, de la Consejera de Seguridad, sobre acreditación de los miembros de las organizaciones locales de voluntarios y voluntarias de protección civil de Euskadi.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 26 de febrero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común