Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

42. zk., 2019ko otsailaren 28a, osteguna

N.º 42, jueves 28 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
1098
1098

AGINDUA, 2019ko otsailaren 20koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+Gko proiektuak egiteko 2019ko ekitaldirako laguntzak. Bikaintek 2019 programa.

ORDEN de 20 de febrero de 2019, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se regulan y convocan, para este ejercicio 2019, ayudas para el desarrollo de proyectos de I+D, mediante la contratación de personas doctoradas y la realización de doctorados industriales en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Programa Bikaintek 2019.

Transferentzien Batzorde Mistoaren 2008ko abenduaren 11ko Osoko Bilkurak ikerketa eta garapen zientifiko eta teknikoko nahiz berrikuntzako funtzioak Estatuko Administraziotik Euskal Autonomia Erkidegora eskualdatzeko Erabakia hartu zuen.

En el Pleno de la Comisión Mixta de Transferencias de 11 de diciembre de 2008, se adoptó el Acuerdo de traspaso de funciones de la Administración del Estado a la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de investigación y desarrollo científico y técnico, e innovación.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana –Euskadiko ZTBP 2020–, espezializazio adimendunean oinarritua, Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteetan I+G+b politikak garatzeko duen programazio-tresna da.

El Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación –PCTI Euskadi 2020–, que está basado en la especialización inteligente, es el instrumento de programación con que cuenta el Gobierno Vasco para el desarrollo de las políticas de I+D+i durante los próximos años.

Talentu ikertzaileari dagokionez, Planak lan-ildo hauek ditu, besteak beste:

En relación con el talento investigador, este Plan contiene, entre otras, las líneas de trabajo siguientes:

– Ikertzaileak enpresa-egituran sartzea.

– Incorporación de personas investigadoras al tejido empresarial.

– Ezagutzaren transferentzia bultzatzea Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragileen eta enpresen artean.

– Impulso de la transferencia del conocimiento entre los agentes de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación (RVCTI) y las empresas.

– Zientziaren eta teknologiaren eremuan generoen arteko desoreka murriztea, aukeren, eskubideen eta erantzukizunen berdintasuna sustatuz.

– Reducción de la brecha de género en el ámbito científico-tecnológico, promoviendo la igualdad de oportunidades, derechos y responsabilidades.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen tresnak (109/2015 Dekretua, ekainaren 23koa) Sareko eragile-mota bakoitzerako Adierazleen Aginte taulak definitzen ditu, III. eranskinean, eta, horrekin batera, zehazten ditu eragile-mota bakoitzak egiaztapenaren unean bete behar dituen baldintza espezifikoak eta 2020. urtean bete beharko dituenak.

El instrumento que regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación (Decreto 109/2015, de 23 de junio) define, en su Anexo III, los Cuadros de Mandos de Indicadores para las distintas tipologías de agentes de la Red, así como los requisitos específicos que debe cumplir cada tipo de agente en el momento de su acreditación, y los que deberán cumplir en el año 2020.

Baldintza horien artean dago, Zentro Teknologiko, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentro eta Enpresetako I+G Unitate kategoria duten eragileek duten langileen gutxieneko kopuru batek doktore titulua izatea.

Entre dichos requisitos figura el que los agentes con las categorías de Centros Tecnológicos, Centros de Investigación Cooperativa y Unidades de I+D empresariales deberán contar en sus plantillas con un número mínimo de personas poseedoras del título de doctor o doctora.

Horren ildotik, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez, aipatutako ekitaldirako industria-doktorego industrialak egiteko eta ikertzaileak hartzeko Bikaintek programaren deialdia egin zen, eta honako jarduketa hauek jaso zituen:

En esa línea, por Orden de 21 de marzo de 2018, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, se convocaron, para dicho ejercicio, ayudas para la realización de doctorados industriales y la incorporación de personal investigador en la CAPV, programa Bikaintek, contemplando las siguientes actuaciones:

– Doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatzeko laguntzak.

– Ayudas para la contratación de personas investigadoras con título de doctora o doctor.

– Enpresetan edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile jakinetan Doktorego-ikasketak egingo dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzak.

– Ayudas para la contratación de personas que fueran a realizar sus estudios de doctorado en empresas o en determinados agentes de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación –RVCTI–.

Doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatzeko laguntza-lerroak gaur arte indarrean egon diren Berrikertu eta Ikertu programen filosofia berbera jarraitzen du, enpresa-sektorean beren jarduketak garatuko dituzten eta doktore-titulua duten pertsonak kontratatzea kofinantzatzen baitu. Era horretan, doktore-prestakuntzan beren trebetasunak bereziki garatuak dituzten pertsonak enpresa-ehunean sartzen laguntzen du lerro honek, eta, horrela, enpresen talentu- eta lehiakortasun-maila handitzen laguntzen du.

La línea de ayudas para la contratación de personas investigadoras con título de doctor o doctora mantiene la misma filosofía que los programas Berrikertu e Ikertu de los ejercicios anteriores, cofinanciando la contratación de doctoras y doctores que fueran a desarrollar sus actividades en el sector empresarial, contribuyendo, así, a introducir en el tejido empresarial a personas con habilidades especialmente desarrolladas en su formación, elevando de esta manera el nivel de talento y competitividad de las empresas.

Beste laguntza-lerro batek, doktorego-ikasketak ZTBESko enpresetan edo eragile jakinetan doktorego-ikasketak egingo dituzten pertsonak kontratatzekoak, talentua atxikitzea eta doktoregoko ikasleak EAEko I+Gko proiektuak enpresa-ingurumenetan garatzeko baldintzetan jartzea du helburu. Aldi berean, EAEko industria-ehunaren lehiakortasuna eta nazioartekotze-gaitasuna gehitzen laguntzen du.

En la otra línea de ayudas, la de contratación de personas que vayan a realizar sus estudios de doctorado en empresas o en determinados agentes de la RVCTI, se pretende retener talento y situar al estudiantado de doctorado en condiciones de desarrollar proyectos de I+D en entornos empresariales de la CAPV, contribuyendo, al mismo tiempo, a incrementar la competitividad y la capacidad de internacionalización del tejido industrial vasco.

Bi lerroetan Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua aplikatuko da (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra).

En ambas líneas, es de aplicación el Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, publicado en el Diario Oficial de la Unión Europea L 187, de 26 de junio de 2014 (en adelante, Reglamento general de exención por categorías).

2018ko lehen ekitaldi honetan jasotako esperientziak eragiten du Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak deialdi berri hau egitea. Jarduketa hau saileko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan aurreikusten da.

La experiencia adquirida en ese primer ejercicio de 2018 hace que el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras lance esta nueva convocatoria, que está contemplada en su Plan Estratégico de Subvenciones.

Deialdiak Ikertzailearen Gutun Europarrean eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodean jasotzen diren printzipioak zainduko ditu, Ikerketaren Europar Espaziorako ezarrita baitaude.

La convocatoria preservará los principios contemplados en la Carta Europea del Investigador y en el Código de Conducta para la contratación de investigadores establecidos para el Espacio Europeo de Investigación.

Horrenbestez, honako hau

Y, en virtud de ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ZATI OROKORRA
PARTE GENERAL

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea 2019. ekitaldirako laguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea da, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresetan eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileetan I+G proiektuak garatzeko, doktore titulua duten ikertzaileak hartuz eta industria-doktoregoak eginez, karrera profesionalen hasieratik ikertzaileen laneratzea sustatzeko eta, talentua bereganatzearen bitartez, EAEko ekoizpen-ehunaren lehiakortasuna gehitzeko.

Es objeto de la presente Orden regular y convocar, para este ejercicio 2019, ayudas para el desarrollo de proyectos de I+D mediante la incorporación de personal investigador con título de doctor o doctora y la realización de doctorados industriales en las empresas ubicadas o que tengan una instalación productiva en la Comunidad Autónoma del País Vasco y en los agentes de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación, favoreciendo la inserción laboral desde el inicio de sus carreras profesionales y elevando la competitividad del tejido productivo vasco a base de incorporar talento en el mismo.

2. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Artículo 2.– Actividades subvencionables.

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:

Se convocan ayudas para las siguientes actuaciones:

a) Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.

a) La contratación de personas con título de doctor o doctora para su dedicación a proyectos de I+D desarrollados por las entidades beneficiarias.

b) Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2020ko ZTBParen espezializazioko arloen barruan industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.

b) La formación de doctorandos y doctorandas industriales mediante la cofinanciación de los costes laborales del personal investigador en formación que participe en un proyecto de investigación industrial, dentro de las áreas de especialización del PCTI 2020, en el que se enmarcará su tesis doctoral.

3. artikulua.– Laguntzen izaera eta emateko prozedura.

Artículo 3.– Naturaleza de las ayudas y procedimiento de concesión.

Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango dira.

Las ayudas a conceder tendrán la naturaleza de subvenciones no reintegrables, y se otorgarán bajo los principios de publicidad, concurrencia y objetividad.

Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik dirulaguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 33. artikuluetan ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.

El procedimiento de concesión de la subvención será de concurrencia competitiva, para ambas líneas de ayuda, de forma que, aplicados los criterios de evaluación de las solicitudes, se elaborarán sendos listados en función de las puntuaciones obtenidas, adjudicándose las ayudas de manera ordenada hasta agotar los fondos destinados al efecto, teniendo en cuenta que para obtener la subvención tendrán que superar las puntuaciones mínimas que se establecen en los artículos 22 y 33.

4. artikulua.– Aplikatu beharreko araudia.

Artículo 4.– Normativa aplicable.

Deialdi honen xede diren laguntzei Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua aplikatuko zaie (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzak Erregelamendu horren 25. artikuluan aurreikusten dira, eta beren I. eta II. kapituluetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

A las ayudas objeto de esta convocatoria les será de aplicación el Reglamento (UE) n.º 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio de 2014, por el que se declaran determinadas categorías de ayudas compatibles con el mercado interior en aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado, publicado en el Diario Oficial de la Unión Europea L 187, de 26 de junio de 2014 (en adelante, Reglamento general de exención por categorías). Las ayudas, que deben cumplir lo establecido en los capítulos I y II del citado Reglamento, están incardinadas en el artículo 25 de dicho Reglamento.

5. artikulua.– Definizioak.

Artículo 5.– Definiciones.

Agindu honen ondorioetarako, honako hauek definitu dira:

A efectos de la presente Orden se entenderá por:

ZTBESko eragileak: 109/2015 Dekretua, 2015eko ekainaren 23koa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzkoa.

Agentes de la RVCTI: los definidos en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ): Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan horrela definitutakoak, eskabidearen aurkezpen-datan zentro horien erregistroan inskribatuta badaude.

Centros de Investigación Cooperativa (CIC): los así definidos en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, que estén inscritos, en la fecha de presentación de la solicitud, en el registro de tales centros.

Zentro teknologikoak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan horrela definitutakoak, eskabidearen aurkezpen-datan zentro horien erregistroan inskribatuta badaude.

Centros Tecnológicos: los así definidos en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, que estén inscritos, en la fecha de presentación de la solicitud, en el registro de tales centros.

Jabetza industrialaren eskubideak: arau hauetan xedatutakoak: 24/2015 Legea, uztailaren 24koa, Patenteei buruzkoa eta hori betearazteko Erregelamendua onartzen duen 316/2017 Errege Dekretua, martxoaren 31koa; 174/2001 Legea, abenduaren 7koa, Markei buruzkoa; 20/2003 Legea, uztailaren 7koa, Diseinu Industrialaren Babes Juridikoari buruzkoa; 11/1988 Legea, maiatzaren 3koa, Produktu Erdieroaleen Topografien Babes Juridikoari buruzkoa; eta, horrela badagokio, 55/2002 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, ikerkuntza-erakunde publikoetan egindako asmaketak ustiatzeari eta lagatzeari buruzkoa.

Derechos de propiedad industrial: los dispuestos en las siguientes normas: Ley 24/2015, de 24 de julio, de Patentes y en el Real Decreto 316/2017, de 31 de marzo, por el que se aprueba el Reglamento para su ejecución; Ley 174/2001, de 7 de diciembre, de Marcas; Ley 20/2003, de 7 de julio, de Protección Jurídica del Diseño Industrial; Ley 11/1988, de 3 de mayo, de Protección Jurídica de las Topografías de los Productos Semiconductores; y, en su caso, en el Real Decreto 55/2002, de 18 de enero, sobre explotación y cesión de invenciones realizadas en los entes públicos de investigación.

Jabetza intelektualaren eskubideak: apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onartutako Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoak.

Derechos de propiedad intelectual: los dispuestos en el Texto Refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, aprobado por Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril.

Krisialdian dauden enpresak: Europako Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioaren 2.2 apartatuan horrela definitutakoak (Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideen gaineko Komunikazioa). Komunikazio hori Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean (C249) argitaratu zen, 2014ko uztailaren 31n.

Empresas en crisis: las definidas como tales en el apartado 2.2 de la Comunicación de la Comisión Europea relativa a las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (2014/C 249/01), publicada en el «Diario Oficial de la Unión Europea», C249, de 31 de julio de 2014.

Laguntzaren intentsitatea: laguntzaren intentsitate gordina, proiektuan diruz lagun daitezkeen kostuen ehunekoaren bidez adierazia. Kopuru guztiak zergetakoak edota bestelakoak diren kenkarien aurretikotzat hartuko dira. Laguntzaren intentsitate gordina onuradun bakoitzaren arabera kalkulatuko da.

Intensidad de ayuda: el importe bruto de la ayuda expresado en porcentaje de los costes subvencionables del proyecto. Todas las cifras se entenderán antes de deducciones fiscales o de otro tipo. La intensidad bruta de la ayuda se calculará por cada beneficiario.

I+G proiektuak: Agindu honen ondorioetarako, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatuen Laguntzei buruzko Esparru Komunitarioan (2014 / C 198/01) definitzen denaren arabera, I+G proiektuak izango dira ikerketa eta garapeneko kategoria bat edo batzuk hartzen dituzten jarduerak (haiek ere Esparruan definituak) garatzeko proiektuak; Oinarrizko Ikerketa, Ikerketa Industriala eta Garapen Esperimentala garatzekoak, besteak beste.

Proyecto de I+D: a los efectos de la presente Orden, se entenderá por Proyecto de I+D, según se define en el Marco Comunitario sobre Ayudas Estatales de Investigación y Desarrollo e Innovación (2014/ C 198/01), la operación que incluye actividades que abarcan una o varias categorías de investigación y desarrollo, como: investigación fundamental, Investigación Industrial y Desarrollo Experimental, definidas asimismo en el Marco.

Ikerketa industrialeko proiektuak: honetara bideratutako proiektuak: produktu, prozesu edo zerbitzu berriak sortzeko edo lehendik bazeudenak nabarmen hobetzeko lagungarri izan daitezkeen jakintza eta gaitasun berriak eskuratzeko helburuz eginiko ikerketa planifikatua edo azterlan kritikoak. Bertan sartzen da sistema konplexuen osagaiak sortzea, eta, halaber, honako hauek sar daitezke: prototipoak eraikitzea laborategi erako ingurune batean edo dauden sistemekin simulatutako interfazedun ingurune batean, baita lerro pilotuak ere, ikerketa industrialerako eta, bereziki, teknologia generikoa baliozkotzeko beharrezkoa denean.

Proyectos de investigación industrial: proyectos orientados a la investigación planificada o los estudios críticos encaminados a adquirir nuevos conocimientos y aptitudes que puedan ser útiles para desarrollar nuevos productos, procesos o servicios, o permitan mejorar considerablemente los ya existentes; comprende la creación de componentes de sistemas complejos y puede incluir la construcción de prototipos en un entorno de laboratorio o en un entorno con interfaces simuladas con los sistemas existentes, así como líneas piloto, cuando sea necesario para la investigación industrial y, en particular, para la validación de tecnología genérica.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (RVCTI) garapen- eta berrikuntza-erakundeen multzo bat da. Sarean lan eginez I+G+b orekatuko jardueren mix bat garatzen dute, ikerkuntza espezializatu eta bikaina egiten dute, eta horrek eragina du Euskadiko aberastasunean eta ongizatean.

Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación (RVCTI): conjunto de entidades de investigación, desarrollo e innovación que, trabajando en red, desarrollan un mix de actividad de I+D+i equilibrado, realizando una investigación especializada y excelente que contribuye a la creación de riqueza y bienestar en Euskadi.

Enpresetako I+G unitateak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan horrela definitutakoak, eskabidearen aurkezpen-datan unitate horien erregistroan inskribatuta badaude.

Unidades de I+D empresariales: los así definidos en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, que estén inscritos, en la fecha de presentación de la solicitud, en el registro de tales unidades.

6. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 6.– Recursos económicos.

1.– Abenduaren 22ko 5/2017 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, onartutako kredituak aintzakotzat hartuta aurrekonturik badagoenez, 2019ko ekitaldirako luzatu baita, eta Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren IX. tituluan aurrekontu-luzapenaren erregimenari buruz jasotzen denaren arabera (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartua), kreditu nahikoa dago deialdi honetara bideratzeko. Gauzak horrela, 6.600.000 euro dira 1. artikuluan azaldutako xedera bideratzen diren baliabide ekonomikoak.

1.– Existiendo dotación presupuestaria suficiente según los créditos autorizados por la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio de 2018, prorrogados para el ejercicio 2019, y en función de lo establecido sobre el régimen de prórroga presupuestaria en el Título IX del Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, por el que se aprueba el Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, la presente convocatoria de ayudas cuenta con suficiente cobertura presupuestaria, así los recursos económicos destinados a la finalidad del artículo 1 ascienden a la cantidad de 6.600.000 de euros.

2.– Entitate onuradunek garatutako I+Gko proiektuetan jarduteko doktore-tituludunak kontratatzeko lerrorako, 2019ko ekitaldirako ordainketa-kreditua 660.000 euro koa da, eta konpromiso-kredituak: 1.320.000 euro 2020an eta 660.000 euro 2021ean.

2.– Para la línea de contratación de personas con título de doctor o doctora, para su dedicación a proyectos de I+D desarrollados por las entidades beneficiarias, el crédito de pago en el ejercicio 2019 es de 660.000 euros, y los créditos de compromiso: 1.320.000 euros en 2020 y 660.000 euros en 2021.

3.– Industriako doktoregaien prestakuntzarako lerrorako, 2019ko ekitaldirako ordainketa-kreditua 940.000 eurokoa da, eta konpromiso-kredituak: 980.000 euro 2020an; 1.040.000 euro 2021ean eta 1.000.000 euro 2022an.

3.– Para la línea de formación de doctorandos industriales el crédito de pago en el ejercicio 2019 es de 940.000 euros, y los créditos de compromiso: 980.000 euros en 2020; 1.040.000 euros en 2021 y 1.000.000 de euros en 2022.

4.– Eman beharreko laguntza guztien bolumenak ez du gaindituko kontsignazio hori, edo kontsignazio hori eguneratzen denean ateratzen dena, betiere indarrean dagoen legerian kredituak lortzeko edo aurrekontuak aldatzeko aurreikusten den erregimenari jarraikiz eta horiei buruzko ebazpena eman aurretik. Hori gertatzen bada, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da.

4.– El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada consignación o la que resulte de su actualización, conforme al régimen de vinculación crediticia o de modificación presupuestaria prevista en la legislación vigente y con carácter previo a la resolución de las mismas. De producirse dicha circunstancia se dará publicidad mediante la oportuna resolución de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad.

5.– Laguntzak esleitu ondoren ez bada agortzen 2. artikuluan definitutako laguntza-lerroetakoren batean esleitutako zenbatekoa, soberakina beste lerro bat finantzatzeko erabili ahal izango da.

5.– Si tras la adjudicación de las ayudas no se agotara la cuantía inicialmente asignada a una de las líneas de ayuda definidas en el artículo 2, el excedente se podrá destinar a la financiación de la otra línea.

7. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 7.– Entidades beneficiarias.

Laguntza hauen onuradun entitate hauek izan daitezke:

Podrán ser entidades beneficiarias de las ayudas, las siguientes:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.

a) Empresas ubicadas o que tengan una instalación productiva en la Comunidad Autónoma del País Vasco, excepto las que operen en los sectores excluidos en el artículo 1, apartados 2, 3 y 4, del Reglamento (UE) 651/2014 de la Comisión, de 17 de junio.

b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

b) Agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, en las categorías de Centros de Investigación Cooperativa, Centros Tecnológicos y Unidades de I+D empresariales, acreditados en el momento de la solicitud, conforme a lo establecido en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación.

8. artikulua.– Erakunde onuradunen baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos de las entidades beneficiarias.

Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

Las entidades beneficiarias deberán cumplir los requisitos siguientes:

1.– Ekoizpen-zentro bat edukitzea Euskal Autonomia Erkidegoan, non garatuko baita dirulaguntza jasoko duen jarduera.

1.– Disponer de un centro productivo en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el que se desarrollará la actividad a subvencionar.

2.– Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak egunean edukitzea, baita dirulaguntzak itzultzeko obligazioen ordainketak ere.

2.– Encontrarse al corriente de sus obligaciones con Hacienda y Seguridad Social, así como en el pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

3.– Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko araudia betetzea.

3.– Cumplir la normativa sobre propiedad industrial e intelectual.

4.– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.

4.– No encontrarse sancionadas penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación de sexo, de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan dauden pertsonak edo erakundeak, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, ez eta krisialdian dauden enpresak ere, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioarekin bat eginez (C249 EBAO, 2014-07-31koa).

5.– Quedan excluidas, como beneficiarias de las subvenciones reguladas en esta Orden, las personas o entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, las que estén sujetas a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común, así como las empresas en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO C249, 31-07-2014).

6.– Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten entitateak, abenduaren 28ko 14/2007 Legean, Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzkoan, ezarritakoari jarraikiz.

6.– No podrán ser beneficiarias de estas ayudas las entidades dedicadas a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

7.– Laguntza hauen onuradun izateko baldintzak betetzeari eutsi egin beharko zaio, emandako dirulaguntza guztia likidatu arte.

7.– Las condiciones para poder ser beneficiarias de estas ayudas habrán de mantenerse hasta la liquidación de la subvención concedida.

9. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Artículo 9.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Entitate onuradunek betebehar hauek dituzte:

Son obligaciones de las entidades beneficiarias:

1.– Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena jasotzen duen egunetik hasi eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunak ikertzailearen lan-kontratua aurkezten ez badu dirulaguntzari uko egiten diola ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la ayuda la entidad beneficiaria no presenta el contrato laboral con la persona investigadora se entenderá que renuncia a la ayuda.

2.– Dirulaguntza eman den xederako erabiltzea.

2.– Utilizar la ayuda para el destino concreto para el que ha sido concedida.

3.– Hautatutako ikertzaileekin dagokion lan-kontratua sinatzea, indarrean dagoen lan-arloko legeriaren arabera eta jarduketa bakoitzerako zehazten den kontratu-iraupenarekin eta ordainsariarekin, halakorik zehazten bada.

3.– Formalizar el contrato laboral correspondiente con las personas investigadoras seleccionadas, de acuerdo con la legislación laboral vigente y con la duración de los contratos y la retribución que, en su caso, se indique para cada actuación.

4.– Prestakuntzan dauden ikertzaile kontratatuei beharrezkoa den laguntza ematea eta instalazioen, ekipoen eta baliabide materialen, prestakuntzakoen edo beren jarduera modu egokian behar duten bestelakoen erabilera ahalbidetzea.

4.– Proporcionar al personal investigador en formación contratado el apoyo necesario y facilitarle el uso de las instalaciones, equipos y medios materiales, formativos o de cualquier otro tipo que resulten precisos para el adecuado desarrollo de su actividad.

5.– Dirulaguntza emateko orduan kontuan hartu den edozein inguruabar (objektiboa nahiz subjektiboa) aldatu bada, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari jakinaraztea.

5.– Comunicar a la Dirección de Tecnología y Estrategia la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención.

6.– Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik jasotako dirulaguntzen, laguntzen, diru-sarreren edo baliabideen berri ematea Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari.

6.– Comunicar a la Dirección de Tecnología y Estrategia la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedente de cualquier administración o ente, tanto público como privado.

7.– Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari jakinaraztea agindu honen ondorioz emandako laguntzen kargura finantzatutako kontratuen betearazpenean gertatzen diren uko egiteak, etenaldiak eta gainerako gorabeherak, gertatu eta hamar egun balioduneko gehieneko epearen barruan.

7.– Comunicar a la Dirección de Tecnología y Estrategia las renuncias, interrupciones y demás incidencias en la ejecución de los contratos financiados con cargo a las ayudas otorgadas en el marco de esta Orden en el plazo máximo de diez días hábiles desde la fecha en que se producen.

8.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutakoa), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta horiek garatzeko arauetan ezarritako obligazio guztiak betetzea.

8.– Cumplir con las obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y sus normas de desarrollo.

9.– Behin betiko fakturak gordetzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskura jartzea horiek, hamar urteko gutxieneko aldian.

9.– Conservar las facturas definitivas y tenerlas a disposición de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante un periodo mínimo de diez años.

10.– Entitate onuradunek programa, jarduera, inbertsio edo diruz lagun daitezkeen edozein motatako ekintzen finantzaketaren izaera publikoaren publizitate egokia egin beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan xedatutako baldintzei jarraikiz.

10.– Dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación de programas, actividades, inversiones o actuaciones de cualquier tipo que sean objeto de subvención, en los términos reglamentariamente establecidos, de conformidad con lo establecido en el artículo 18.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

11.– Bere egitea, halaber, Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik dirulaguntzak jasotzen dituztenei Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen dizkien betebeharrak, hala nola tratu berdinean oinarritutako printzipioaren mende jardun beharra, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.

11.– Asumir las obligaciones impuestas por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, a las entidades que contratan, convenian o reciben subvenciones de la Administración, entre las que se encuentra la obligación de regirse por los principios de igualdad de trato, igualdad de oportunidades y el respeto a la diversidad y diferencia de sus trabajadoras y trabajadores.

12.– Laguntza hauen babespean kontratatutako pertsonen parte hartzearekin garatzen diren proiektu eta gainerako jardueretan indarreko legerian xedatutakoa betetzen dela zaintzea, bioetikari, animaliekin esperimentatzeari, biosegurtasunari, segurtasun biologikoari, ingurumenaren babesari, natura-ondareari eta bodibertsitateari eta datuak babesteari dagokienez.

12.– Velar, en los proyectos y demás actividades en los que participen las personas contratadas al amparo de estas ayudas, por el cumplimiento de lo establecido en la normativa vigente en materia de bioética, experimentación animal, bioseguridad, seguridad biológica, protección del medioambiente, patrimonio natural y biodiversidad y protección de datos.

13.– Bere gain hartu beharko dute Ikertzailearen Gutun Europarrari eta Ikertzaileak Kontratatzeko Jokabide Kodeari (EEE/2005/251/CE) buruzko Europako Erkidegoko Batzordearen martxoaren 11ko Gomendioan xedatutakoa (L75 EBAO, 2005eko martxoaren 22koa).

13.– Asumir lo dispuesto en la Recomendación de la Comisión Europea (2005/251/CE) de 11 de marzo (DOUE L75 de 22 de marzo de 2005), relativa a la Carta Europea del Investigador y Código de Conducta para la contratación de personas investigadoras.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasunak eta laguntzak metatzea.

Artículo 10.– Compatibilidades y acumulación de subvenciones.

1.– Agindu honen xede diren laguntzen kargura finantzatutako kontratuak ez dira bateragarriak izango kontratatutako langileen beste lan-kontratu baten indarraldiarekin.

1.– Los contratos financiados con cargo a las ayudas objeto de esta Orden serán incompatibles con la vigencia de cualquier otro contrato laboral por parte del personal contratado.

2.– Entitate onuradun bakoitzari eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoa ez da inola ere izango dirulaguntza emateko xedearen kostua gainditzeko adinakoa, ez bakarka ez beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandakoei gehituta; izan ere, gainfinantzaketa badago edo Agindu honen 20. eta 31. artikuluetan aurreikusitako laguntza-mugak gainditzen badira, soberakinari dagokion zenbatekoa kendu egingo da, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

2.– El importe de las subvenciones a conceder a cada entidad beneficiaria en ningún caso podrá ser de tal cuantía que, aisladamente o en concurrencia con otras subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados, supere el coste de la finalidad para la que se concedió la subvención, ya que en caso de producirse sobrefinanciación y/o que se superen los límites de ayudas previstos en los artículos 20 y 31 de la presente Orden, se minorará la cantidad correspondiente al exceso mediante Resolución de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad.

11. artikulua.– Laguntzak ebaluatzeko eta kudeatzeko organoa.

Artículo 11.– Órgano de evaluación y de gestión de las ayudas.

1.– Horretarako sortutako ebaluazio-organoaren egitekoa izango da aurkeztu diren eskaerak aztertzea eta ebaluatzea, baita laguntzak emateko proposamenak egitea ere.

1.– Un Órgano de Evaluación, creado a estos efectos, realizará el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas, así como las propuestas de concesión de las ayudas.

2.– Ebaluazio Organoa honako hauek osatuko dute: Iosu Madariaga Garamendi jauna, Teknologia eta Estrategiako zuzendaria, lehendakari-lanetan arituko da; eta, bere ordezko, Aitor Urzelai Inza jauna, Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria. Kideak izango dira, bestetik, Xabier Domínguez López de Lacalle jauna (ordezko, Gonzalo Martínez jauna), eta Joseba Beldarrain Agirre jauna, Ebaluazio Organoko idazkari-lanetan (ordezko, Natividad Niño Bartolomé anderea).

2.– El Órgano de Evaluación estará formado por Iosu Madariaga Garamendi, Director de Tecnología y Estrategia, que ejercerá las labores de presidencia, siendo suplente el Director de Emprendimiento, Innovación y Sociedad de la Información, Aitor Urzelai Inza. Serán vocales Xabier Domínguez López de Lacalle (suplente: Gonzalo Martínez Martínez), y Joseba Beldarrain Agirre, que ejercerá las funciones de secretaría del Órgano de Evaluación (suplente: Natividad Niño Bartolomé).

3.– Eskaerak aztertu eta ebaluatzeko lanak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak izendatzen dituen langile teknikoek egingo dituzte. Bere eginkizunak gauzatzeko beharrezkotzat jotzen badu, gai zehatz bakoitzean aditua den pertsonalaren lankidetza eduki ahal izango du.

3.– Los trabajos materiales de estudio y evaluación de las solicitudes serán realizados por el personal técnico de la Dirección de Tecnología y Estrategia. Cuando lo considere necesario, para la realización de sus funciones, podrá contar con la colaboración de personal experto en cada una de las materias específicas.

4.– Ebaluazio-organoak aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu, agindu honetan ezarritako betekizunak aintzat hartuta. Ondoren, txosten teknikoa egingo du, eta, txosten horretan, eskaeraren azterketaren emaitza zehaztuko du eta hautatutako eskaerak proposatuko ditu, bai eta ukatu egin direnak ere. Txostenak erreserbako eskabideen zerrenda bat jaso ahal izango du laguntza-lerro bakoitzerako, ebaluazioan lortutako puntuazioaren arabera handienetik txikienera ordenatuta.

4.– El Órgano de Evaluación efectuará el análisis de las solicitudes presentadas en atención al cumplimiento de los requisitos establecidos en la presente Orden, emitirá un informe técnico en el que se concrete el resultado del análisis de la solicitud, y propondrá las solicitudes seleccionadas y las denegadas. El informe podrá incluir una relación de solicitudes de reserva para cada una de las líneas de ayuda, ordenada en sentido decreciente, en función de la puntuación obtenida en la evaluación.

5.– Ebaluazio-organoaren osaera baliozkoa izango da bilerak eta deliberazioak egiteko eta erabakiak hartzeko, eta, funtzionamenduari dagokionez, arau honetan aurreikusita ez dagoenerako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.

5.– La constitución del órgano de Evaluación será válida a los efectos de celebración de sesiones, deliberaciones y toma de acuerdos, y, en lo relativo a su funcionamiento no previsto en esta norma, se aplicará lo dispuesto en los artículos 15 y siguientes de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del sector público.

6.– Dirulaguntza hauen organo kudeatzailea Teknologia eta Estrategiako zuzendaria izango da.

6.– El órgano gestor de estas subvenciones será el Director de Tecnología y Estrategia.

12. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

Artículo 12.– Presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 7ko 09:00etan hasiko da eta 2019ko maiatzaren 21eko 12:00etan amaituko da.

1.– El plazo de presentación de las solicitudes se iniciará a las 09:00 horas del día 7 de marzo de 2019 y finalizará a las 12:00 horas del día 21 de mayo de 2019.

2.– Eskabideen aurkezpena, errekerimenduak, jakinarazpenak eta agindu honetan jasotako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

2.– Tanto la presentación de las solicitudes, requerimientos, notificaciones y demás gestiones implicadas en esta Orden se efectuarán por medios electrónicos, de conformidad con el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Eskabideak eta erantzukizunpeko adierazpenak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko jarraibideak eta gainerako ereduak eskuragarri daude egoitza elektroniko honetan: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/

3.– Las especificaciones de cómo tramitar, por el canal electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables y los demás modelos están disponibles en la siguiente sede electrónica: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/

4.– Era berean, espedienterako sarbidea eta eskabidearen osteko gainerako izapideak kanal elektronikoaren bidez egingo dira, helbide honen bitartez: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=eu&seccion=AF&servicio=I

4.– El acceso al expediente y demás trámites posteriores a la solicitud, se realizarán por canal electrónico, a través de la dirección siguiente: http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=es&seccion=AF&servicio=I

5.– Behar bezala beteta aurkeztu behar da eskaera, erakunde edo pertsona eskatzailearen sinadura onartua daramala, eta arau honen 21. eta 32. artikuluetan adierazten diren agiriak izan behar ditu.

5.– La solicitud cumplimentada incorporará, además de la firma reconocida de la persona o entidad solicitante, la documentación soporte que se refiere en los artículos 21 y 32 de la presente norma.

6.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte dirulaguntzaren eskabidea eta eskatutako agiriak. Halaber, dirulaguntza eskabidearen ondoriozko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean xedatutakoa betez.

6.– La solicitud de subvención, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de subvenciones, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

7.– Ez da nahitaezkoa izango dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku dauden indarreko agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskaeran bertan adierazi beharko da agiriok zein datatan eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren.

7.– No será preceptiva la presentación de aquellos documentos vigentes que ya se encuentren en poder de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En este supuesto, se hará constar en la solicitud, la fecha y órgano o dependencia en que se presentaron.

8.– Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari 10 egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.

8.– Si las solicitudes no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación exigida, se requerirá por medios electrónicos a la entidad solicitante para que, en un plazo de 10 días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición.

9.– Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Teknologia eta Estrategiako zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean (urriaren 1eko 39/2015 Legean) xedatutakoa aplikatuko da.

9.– En cualquier caso, el órgano gestor de estas ayudas, Director de Tecnología y Estrategia, podrá requerir a las entidades solicitantes cuanta documentación y/o información complementaria considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada, señalándose que, en lo no expresamente previsto en la presente Orden, resultará de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10.– Dirulaguntza jasotzeko eskabide bat aurkezten bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio Teknologia eta Estrategiako zuzendariari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta gizarte-segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak, beharrezko den aldiro. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

10.– La presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que el órgano gestor de estas ayudas, Director de Tecnología y Estrategia, obtenga de forma directa, tantas veces como sea necesario, la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación del cumplimiento de las citadas obligaciones.

13. artikulua.– Dirulaguntzak emateko ebazpena.

Artículo 13.– Resolución de concesión de subvenciones.

1.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari dagokio hautatutako eskaerak, egintza bakar batean, ebaztea.

1.– Corresponderá a la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad dictar la resolución, en un único acto, de las solicitudes seleccionadas.

2.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenak hauek jasoko ditu, gutxienez:

2.– La resolución de concesión o denegación, contendrá, como mínimo, lo siguiente:

a) Dirulaguntza ematen zaien eskabideen zerrenda. Zerrenda horretan, eskaera bakoitzerako, honako hauek adieraziko dira: erakunde onuraduna, kontratatutako pertsonen identitatea, diruz laguntzen den kontratuaren epea, eskatutako kostu finantzagarria eta proposatutako dirulaguntzaren zenbateko globala.

a) Relación de las solicitudes a las que se concede la subvención indicando, para cada una de ellas, la entidad beneficiaria, la identidad de las personas contratadas, el plazo del contrato que se subvenciona, el coste financiable solicitado y la cuantía global de subvención propuesta.

b) 60 puntu baino gehiago lortu arren, finantzaketa-aukerarik gabe geratu diren eskabideen zerrenda.

b) Relación de las solicitudes que habiendo obtenido más de 60 puntos hubieran quedado sin posibilidad de financiación.

c) Dirulaguntza ukatzen zaien eskabideen zerrenda, ukatze horren arrazoiekin batera.

c) Relación de las solicitudes a las que se deniega la subvención junto con los motivos que fundamentan dicha denegación.

3.– Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3.– El plazo máximo para resolver el procedimiento, y notificar lo resuelto a las entidades interesadas, será de seis meses a contar desde el día siguiente a la publicación de esta convocatoria, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las entidades interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpenak ez dio amaierarik emango administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete erakunde interesdunek organo eskudunaren aurrean, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

4.– La resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma las entidades interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el órgano competente, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde interesdunei. Nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da erakunde onuradunen eta emandako dirulaguntzen zerrenda, jendeak oro har horren berri izan dezan. Ebazpenari eranskin bat gehituko zaio, justifikazio-fasea amaitu arte egin behar diren urratsak eta fase horretan aurkeztu behar den dokumentazioa adierazita.

5.– La resolución será notificada individualmente a las entidades interesadas, sin perjuicio de que, para general conocimiento, se publique en el boletín Oficial del País Vasco la relación de las entidades beneficiarias y de las subvenciones concedidas. A la resolución le acompañará un Anexo, en el que se indiquen los sucesivos pasos a seguir hasta la finalización de la fase de justificación y la documentación que deberá aportarse en dicha fase.

6.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun diren erakundeei ez zaie laguntzarik emango, ezta emandakoa ordainduko ere, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak eta beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat izapidetzen ari bazaie eta oraindik amaitu gabe badago.

6.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas en esta Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

14. artikulua.– Laguntzak aldatzea.

Artículo 14.– Modificación de las ayudas.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira edota beste edozein Administraziotatik edo erakunde publiko nahiz pribatutatik dirulaguntza gehiago lortzen bada, edota bestelako diru-sarrerak badaude helburu bera lortzeko, dirulaguntza emateko ebazpena alda daiteke, betiere agindu honetan onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención y, en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos en la presente Orden.

2.– Eskaera egitean aurkezturiko proiektuen memorietan jasotako jarduerak dira doktoreek edota doktoregaiek gauzatu beharko dituztenak. Nolanahi ere, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak aldaketak baimendu ditzake, aldez aurretik hala eskatuz gero Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzari, eta erakunde onuradunak behar bezala justifikatuz gero jarduerak amaitu aurretik, betiere jardueren helburuak eta nondik norakoa desitxuratzen ez badira.

2.– Las actuaciones referidas a los proyectos en los que participen las personas doctoradas, o los doctorandos o doctorandas industriales, comprenderán necesariamente las contempladas en la memoria del proyecto aportada en el momento de la solicitud, pudiendo autorizarse cambios en las mismas por parte de la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad, siempre que hayan sido previamente solicitados a la Dirección de Tecnología y Estrategia y plenamente justificados por la entidad beneficiaria con anterioridad a su finalización, y no se desvirtúe la naturaleza y objetivos perseguidos.

3.– Dirulaguntza hauen babespean eginiko kontratuen etenaldiek dirulaguntzen baldintzak aldarazi ditzakete, beste ebazpen baten bidez. Etenaldian onuradunak sortuko dituen kontratazioaren ondoriozko gastuak (kostu gordina eta gizarte-segurantzako enpresa-kuota) ez dira diruz lagungarritzat hartuko.

3.– Las interrupciones de los contratos celebrados al amparo de estas subvenciones podrán dar lugar a la modificación de los términos de la concesión, mediante nueva resolución. No se considerarán subvencionables los gastos (coste bruto y cuota patronal de la seguridad social) derivados de la contratación en los que incurra la beneficiaria durante el periodo de interrupción.

Kasu horien barruan jaso ahalko dira gutxienez hiru hilabeteko aldi baterako ezintasun-egoerengatik gertatutakoak (amatasuna, aitatasuna, edoskitzea, arriskuko haurdunaldia, adopzioa, etab.).

Podrán contemplarse dentro de estos supuestos las interrupciones por concurrencia de situaciones de incapacidad temporal por un periodo de al menos tres meses (maternidad, paternidad, lactancia, embarazo de riesgo, adopción, etc.).

4.– Agindu honen babespean sinatutako kontratuak hasiera batean ezarritako epeak igaro baino lehen amaituz gero, emandako laguntzen doikuntza egin ahal izango da, eta, horrela badagokio, laguntza horiek itzularazi, dagozkion berandutze interesekin batera.

4.– Las extinciones, antes de los plazos inicialmente contemplados, de los contratos celebrados al amparo de esta Orden, podrán dar lugar al reajuste de las ayudas concedidas y, en su caso, al reintegro de las mismas, así como a los intereses de demora que correspondan.

5.– Aldaketek ez dute inolaz ere handituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.

5.– Las modificaciones no conllevarán, en ningún caso, aumento de la cuantía de la subvención concedida inicialmente.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 15.– Incumplimientos.

1.– Entitate onuradunak Agindu honetan edo Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2013 Lege Orokorraren 37. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoa edo betekizun eta betebeharretako edozein betetzen ez badu, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, organo eskudunak, interesduna entzun ondoren, ez-betetzeari buruzko espedientea irekiko du, eta, administrazio-ebazpen bidez, laguntza errebokatzea erabakiko du, baita, horrela badagokio, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzultzeko obligazioa ere, dagozkion gainerako egintzak baztertu gabe. Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– En los supuestos en que la entidad beneficiaria incumpliera cualesquiera de los requisitos y obligaciones establecidos en la presente Orden o en las establecidas en el artículo 37 y siguientes de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, o en los supuestos previstos en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, el órgano competente, previo el oportuno expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia al interesado, adoptará mediante resolución administrativa la revocación de la ayuda y, en su caso, la obligación de reintegrar las ayudas percibidas y los intereses legales correspondientes, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ireki eta ebatziko ditu ez-betetzeei buruzko espedienteak.

2.– La incoación de expediente de incumplimiento, así como su resolución, corresponderá a la Viceconsejera de Tecnología, Innovación y Competitividad.

3.– Ez-betetzeak mailakatzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

3.– Los criterios de graduación de incumplimientos serán los que se indican a continuación:

a) Laguntza ematea eragin zuten helburuak guztiz eta nabarmenki ez betetzeak (jarraipen eta kontrol baliabideen bidez zehaztuko da hori), dirulaguntza oso-osorik itzularazteko kausa izango da, eta, horrela badagokio, jasotzeke dauden kopuruak kobratzeko eskubidea eta dirulaguntzaren onuradun izaera bera ere galduko dira.

a) El incumplimiento total y manifiesto de los objetivos para los que se concedió la ayuda, determinado a través de los mecanismos de seguimiento y control, será causa de reintegro total de la subvención, y en su caso de la pérdida del derecho al cobro de las cantidades pendientes de percibir y de la consideración de beneficiaria de la subvención.

b) Laguntza ematea eragin zuten helburuak partzialki ez betetzeak dagokion dirulaguntzaren zatia itzularaztea eragingo du, baita jasotzeke dauden kopuruak kobratzeko eskubidea galtzea ere.

b) El incumplimiento parcial de los objetivos para los que se concedió la ayuda conllevará la devolución de aquella parte de la subvención que corresponda, así como la pérdida del derecho al cobro de las cantidades pendientes de percibir.

c) Laguntzak justifikatzeko dokumentazioa ez aurkezteak jaso eta justifikatu ez diren laguntzen itzulketa eragingo du, eta, horrela badagokio, jasotzeke dauden kopuruak kobratzeko eskubidea galduko da.

c) La falta de presentación de la documentación correspondiente a la justificación de las ayudas conllevará la devolución de las cantidades percibidas y no justificadas, y en su caso la pérdida del derecho al cobro de las cantidades pendientes de percibir.

4.– Agindu honen xede diren laguntzen onuradun diren erakundeek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan ezarritako arau-hausteen eta zehapenen araubidea bete beharko dute.

4.– Las entidades beneficiarias de las ayudas objeto de esta Orden quedarán sujetas al régimen de infracciones y sanciones establecido en el Título IV de la a Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
DOKTOREAK KONTRATATZEKO LERROARI BURUZKO BERARIAZKO XEDAPENAK
DISPOSICIONES ESPECÍFICAS PARA LA LÍNEA DE CONTRATACIÓN DE DOCTORAS Y DOCTORES

16. artikulua.– Jarduketaren helburua.

Artículo 16.– Objetivo de la actuación.

1.– Jarduketa honen helburua laguntzak ematea da, Euskal Autonomia Erkidegoko zentroetan entitate onuradunek garatzen dituzten industria-ikerketako proiektuak lantzen dituzten doktore-tituludunak kontratatzeko, bai banaka garatutakoak, kontratatutako doktoreen aldetik, bai I+Gko departamentu baten barruan, entitate onuraduneko beste langileekin batera.

1.– El objetivo de esta actuación es la concesión de ayudas a la contratación de personas con título de doctor o doctora que desarrollen proyectos de investigación industrial de las entidades beneficiarias en centros de la Comunidad Autónoma del País Vasco, tanto de manera individual, por parte de los doctores o doctoras contratados, como dentro de un departamento de I+D o junto a otro personal de la entidad beneficiaria.

2.– Enpresan garatzen ari diren I+Gko proiektuen edo jardueren gehikuntza nabarmen bat egiteko aplikatu beharko dira laguntzak, eta eskabidean laguntzaren beharra eta sustapen-eragina justifikatu beharko dira.

2.– Las ayudas deberán aplicarse para llevar a cabo un aumento sustancial de los proyectos o actividades de I+D que venga realizando la empresa, debiendo justificar en su solicitud la necesidad y el efecto incentivador de la ayuda.

17. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen jardueraren baldintzak.

Artículo 17.– Requisitos de la actividad subvencionable.

1.– Erakundearen memorian, erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute, batetik, egingo dituzten I+Gko jarduerak garatzeko langile ikertzaileak kontratatzeko beharra, eta, bestetik, laguntzaren sustapen-eragina. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.

1.– Las entidades solicitantes deberán justificar, en la memoria de la entidad, la necesidad de captación de personal investigador para desarrollar las actividades de I+D que lleven a cabo y el efecto incentivador de la ayuda. Para garantizar el cumplimiento del efecto incentivador los proyectos de investigación no podrán empezar antes de la presentación de la solicitud de ayuda.

2.– Dirulaguntza jaso ahal izango dute entitate onuradunek ikertzaileekin formalizatzen dituzten 24 hilabeteko etengabeko kontratuek, laguntzaren hasiera-datatik zenbatzen hasita.

2.– Serán subvencionables contratos ininterrumpidos, de 24 meses, que las entidades beneficiarias formalicen con las personas investigadoras, a computar desde la fecha de inicio de la ayuda.

3.– Kontratazioak Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizpen instalazio batean egin beharko dira, non garatuko baitira ikerketa-jarduerak.

3.– Las contrataciones deberán realizarse en una instalación productiva de la Comunidad Autónoma del País Vasco donde se desarrollarán las actividades investigadoras.

4.– Entitate eskatzaileek eskaera egin orduko kontratatuta dauzkaten doktore tituludunentzako laguntza eskatu ahalko dute ekitaldi honi dagokion eskaera egitean, betiere, 2018ko ekainaren 13aren ondoren kontratatuta badaude, data horretan bukatu zelako Bikaintek 2018 programan eskaera egiteko epea.

4.– Se podrá solicitar una ayuda para personas con título de doctor o doctora ya contratadas por la entidad solicitante en el momento de presentar la solicitud a esta actuación, siempre que la contratación se haya efectuado con posterioridad al 13 de junio de 2018, fecha fin de presentación de solicitudes a la convocatoria de las ayudas Bikaintek en el ejercicio 2018.

5.– Kontratuak indarreko legeriaren arabera egin beharko dira.

5.– Los contratos deberán realizarse conforme al marco legal vigente.

6.– Kontratazioa kalitate-baldintzetan egin beharko da, kontratatutako pertsonaren profilarekin bat datorren ordainsaria bermatzeko. Zentzu horretan, urteko gutxieneko kostu hauek ezartzen dira (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua): 40.000 euro.

6.– La contratación deberá realizarse en condiciones de calidad, garantizando una remuneración acorde al perfil de la persona contratada. En este sentido, se estipula un coste (entendido como retribución bruta más coste empresarial de la seguridad social) anual mínimo de 40.000 euros.

7.– Ez dute dirulaguntzarik jasoko Berrikertu, Ikertu edo Bikaintek 2018 programetan dirulaguntza jaso duten kontratuak izan dituzten ikertzaileekin egindako kontratuek.

7.– No serán subvencionables los contratos realizados con una persona investigadora cuyo contrato haya estado ya subvencionado en los programas Berrikertu, Ikertu o Bikaintek 2018.

8.– Deialdi berean, entitate onuradunek doktore tituludun 2 pertsona kontratatzeko dirulaguntzak lor ditzakete, gehienez ere.

8.– En cada convocatoria, una misma entidad solicitante podrá recibir apoyo para la contratación de un máximo de 2 personas con título de doctor o doctora.

18. artikulua.– Kontratatuek bete beharreko baldintzak.

Artículo 18.– Requisitos de las personas contratadas.

Kontratatuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

Las personas contratadas deberán reunir los siguientes requisitos:

1.– Doktore-graduaren jabe izatea eskabidea aurkezten den unean.

1.– Estar en posesión del grado de Doctor o Doctora en la fecha de presentación de la solicitud.

2.– 2018ko ekainaren 14aren aurretik, lan-harremanik ez izatea laguntza eskatzen duen entitatearekin, ezta harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batekin ere.

2.– No haber estado vinculada laboralmente con la entidad con la que solicita la ayuda, ni con ninguna otra relacionada accionarial o socialmente con la misma, en fechas previas al 14 de junio de 2018.

3.– Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.

3.– No contar con una participación en el capital de la entidad que solicita la ayuda o de otra relacionada accionarial o socialmente con la misma que suponga una capacidad de control efectivo, directo o indirecto, de la entidad.

4.– Entitate baten eskabideak hautagai gisa ez agertzea.

4.– No figurar como candidata en la solicitud de más de una entidad.

19. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 19.– Gastos subvencionables.

Dirulaguntza jaso dezakeen gastutzat hartuko da doktorea kontratatzeko kostua: soldata-ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kuota, urteko kuota hobaridunak kenduta, halakorik bada.

Será gasto subvencionable el coste de la contratación del doctor o doctora, entendido como la suma de la retribución salarial bruta más la cuota empresarial de la Seguridad Social, descontadas las cuotas bonificadas anuales, si las tuviere.

20. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 20.– Cuantías de las subvenciones.

1.– Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.

1.– La intensidad máxima de las ayudas, como porcentaje sobre los costes subvencionables del proyecto, será del 50%.

2.– Dirulaguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango.

2.– El importe máximo anual de la subvención no podrá superar los 30.000 euros.

3.– Laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea kontatzen. Sartzeko data horrek 23.1 artikuluan ezarritako epearen barruan egon beharko du.

3.– Cuando la incorporación al centro de trabajo del doctor o doctora se produzca con posterioridad a la fecha de notificación de la resolución de concesión, la ayuda comenzará a contar su plazo desde la fecha efectiva de incorporación del doctor o doctora al centro de trabajo. La fecha de incorporación deberá estar comprendida dentro del plazo indicado en el artículo 23.3.

4.– 2018ko ekainaren 13aren ondoren eta laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi aurretik kontratatzen bada doktorea, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen laguntzaren epea.

4.– En el caso de que el doctor o doctora fuera contratado por la entidad con posterioridad al 13 de junio de 2018 y antes de la notificación de la resolución, la ayuda comenzará a contar su plazo al día siguiente al de la notificación de la resolución de concesión.

21. artikulua.– Eskabideen edukia.

Artículo 21.– Contenido de las solicitudes.

Entitate eskatzaileek formatu elektronikoan bete beharko dute eskabide normalizatua, eduki hauekin:

Las entidades solicitantes deberán cumplimentar una solicitud normalizada en formato electrónico, con los siguientes contenidos:

1.– Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:

1.– Documentación relativa a la entidad solicitante:

a) Erakundea identifikatzeko datuak.

a) Datos de identificación de la entidad.

b) Entitatearen memoria. Jardueraren deskribapen laburra, ekoizpen-sektorea, I+Gren arloko aurrekariak, arlo horretan azken urteetan eginiko jarduerak, negozio-bolumena, lortutako emaitzak eta dituen baliabide fisikoak eta giza baliabideak, haien kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.

b) Memoria de la entidad: breve descripción de la actividad principal, sector productivo, antecedentes en materia de I+D, actuaciones realizadas en este área en los últimos años, volumen de negocio, resultados obtenidos y medios físicos y humanos con los que cuenta, especificando las categorías técnicas y sexo.

c) Kontratatutako pertsonak lan egingo duen proiektuaren memoria. Memoriaren edukiak honako hauek jaso behar ditu:

c) Memoria del proyecto en el que desarrollará su trabajo la persona contratada. El contenido de la memoria incluirá:

– Arlo zientifikoan, gaur-egungo egoera aurreratuenaren azalpena, eta proiektuaren TRLaren azalpena.

– Explicación del estado del arte y especificación del TRL del proyecto.

– Metodología: proiektuaren deskribapena eta egituraketa; hurbilketa tekniko-zientifiko arrazoitua; proiektuaren lehentasunen argitasuna; planteatzen den kudeaketa-eskemaren egokitasuna; proiektuaren garapenerako erabiliko diren baliabideen egokitasuna; aurrekontuen egituraketa eta gardentasuna.

– Metodología: descripción y estructuración del proyecto; aproximación técnico-científica justificada; claridad en las prioridades del proyecto; idoneidad del esquema de gestión planteado; adecuación de los medios destinados al desarrollo del proyecto; claridad en la estructura y desglose presupuestarios.

– Gehigarri zientifiko-teknikoa, gaur-egungo zientziaren aurrerapena kontuan izanda (proiektuarekin zein berrikuntza atali eta erronka teknologikori egiten zaion aurre); patente edo jakintza babesteko zein beste eredu aurreikusten da.

– Aportación científico-técnica con respecto al estado del arte actual (componente de innovación y reto tecnológico afrontado por el proyecto); previsión de protección de resultados mediante patentes u otros modelos de protección.

– Teknologi-arrisku neurtua: erronka zientifiko-teknologikoak gainditzeko gaitasuna eta, baita, proiektuan aurreikusten diren emaitzak lortzekoa.

– Riesgo tecnológico controlado: análisis de la capacidad de superar los retos científicos tecnológicos y de alcanzar los resultados que se plantean para el Proyecto.

– Balizko emaitza ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, eta horiek zer nolako eragina daukaten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.

– Resultados esperados del proyecto: económicos, sociales y medioambientales, y su impacto en la mejora de la competitividad y capacidad innovadora de la empresa.

– Beharraren justifikazioa eta laguntzaren sustapen-eragina, irizpide hauetako batean edo batzuetan oinarrituta defendatuko beharko dena: proiektuaren bolumenaren gehikuntza, haren aplikazio-eremuarena, proiektuan inbertitutako guztizko zenbatekoarena edo betearazpen-erritmoarena, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamenduko 6. artikuluan xedatutakoaren ildotik.

– La justificación de la necesidad y el efecto de incentivación de la ayuda se defenderá sobre la base de uno o varios de los siguientes criterios: el aumento del volumen del proyecto, de su ámbito de aplicación, del importe total invertido en el proyecto o del ritmo de ejecución del mismo, de acuerdo con lo establecido en el artículo 6 del Reglamento general de exención por categorías.

d) Kontratatutako langilea txertatuko den I+G lantaldearen edo ikerketa-taldearen osaera eta kurrikuluma.

d) La composición del equipo de I+D o del grupo de investigación en el que se incorporará la persona contratada, así como su curriculum.

e) Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).

e) Certificados de hallarse al corriente en el cumplimiento de obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social (únicamente si no autoriza al Departamento a solicitarlos).

f) Beste instituzio publiko edo pribatuei proiektu bererako eskatutako edo haietatik jasotako dirulaguntzen zerrenda.

f) Relación de subvenciones que para el mismo proyecto han sido solicitadas y/o concedidas por otras instituciones públicas o privadas.

2.– Kontratatutako langileari buruzko agiriak:

2.– Documentación relativa a la persona contratada:

a) NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.

a) Fotocopia del DNI o de la tarjeta de residente, en su caso.

b) Doktore-tituluaren kopia, edo eskabidea aurkezten den datan doktore-graduaren jabe izatearen ziurtagiri akademikoarena.

b) Copia del título de doctor/doctora o de la certificación académica de estar en posesión del grado de doctor/doctora en la fecha de presentación de la solicitud.

c) Curriculum Vitae-a, garatu beharreko I+G proiektuaren inguruko meritu garrantzitsuenak jasotzen dituena: laneko esperientzia profesionala, beti ere, proiektuaren arloko gaietan, proiektuarekin zerikusia duten argitalpenak, etab.

c) Curriculum Vitae en el que se destaquen los méritos más relevantes en relación con el proyecto de I+D a desarrollar: experiencia profesional relacionada con la temática del proyecto, publicaciones relacionadas con el proyecto, etc.

d) Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.

d) Certificado de vida laboral actualizado.

e) Diruz lagundu beharreko lan-kontratuaren kopia, lanpostuaren kokapena, kontratuaren xedea eta eginkizunak eta alderdi ekonomikoak eta denborazkoak argi adierazita.

e) Copia del contrato laboral a subvencionar, indicando la localización del puesto de trabajo, el objeto y funciones del mismo, así como de los aspectos económicos y temporales que se establezcan.

f) Desgaitasun-ziurtagiria, horrela badagokio (% 33 edo gehiagokoa).

f) Certificado de discapacidad en su caso (grado igual o superior al 33%).

3.– Erakundearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

3.– Declaración responsable de la entidad, la cual quedará sometida al régimen sancionador, tanto administrativo como penal vigente, en caso de falseamiento de datos, respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

a) Ordainduta dituela dirulaguntzak itzultzeko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

a) Que se halla al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen.

b) Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.

b) Que no ha sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

c) Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako presuntzioa ezar daitekeen enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla-eta.

c) Que no está incursa en la prohibición de obtener subvenciones que afectan también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

d) Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

d) Que la entidad solicitante no ha sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

e) Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

e) Que la entidad no ha solicitado la declaración de concurso voluntario, ni ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, ni se halla declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, ni esté sujeto a intervención judicial ni inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

f) Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

f) Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

g) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

g) Que no está incursa la entidad solicitante, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

h) Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

h) Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

i) Lana eta familia bateragarri egiteko planak edo berdintasunerako planak izatea, edo Emakundek aukera-berdintasuneko erakunde laguntzaile gisa aitortu izana.

i) Que existen planes de conciliación o planes de igualdad o estar reconocida como Entidad Colaboradora en igualdad de oportunidades por Emakunde.

j) Proposatutako ikertzaileak 2018ko ekainaren 14aren aurretik ez duela izan lan-arloko kontratu-loturarik entitate eskatzailearekin edo akzioen edo sozietateen bidez horiekiko lotura daukaten beste batzuekin.

j) Que la persona investigadora propuesta no ha tenido una vinculación contractual de carácter laboral con la entidad solicitante ni con ninguna otra relacionada accionarial o socialmente con las mismas con anterioridad al 14 de junio de 2018.

k) Proposatutako ikertzaileak ez daukala partaidetzarik –zuzeneko edo zeharkako kontrola ahalbidetzen dionik– haien kapitalean edota akzioen edo sozietateen bidez haiekiko lotura duten beste batzuen kapitalean. Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 1.2.c) artikulua eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.

k) Que la persona investigadora propuesta no cuenta con participación en su capital o en el de otras relacionadas accionarial o socialmente con ellas que suponga una capacidad de control efectivo, directo o indirecto, de las mismas.

l) Ez dagoela Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean; ez dagoela xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero; eta ez dela krisialdian dagoen enpresa, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).

l) Que no incurre en ninguna de las circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que no está sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común, ni es una las empresa en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO C249, 31-07-2014).

m) Entitatea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

m) Que no es una entidad dedicada a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

n) Ez duela beste laguntzarik, dirulaguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik jaso laguntzaren xedea finantzatzen duenik eta kapitulu honetan aurreikusten diren laguntzen bateragarritasunean eragin lezakeenik.

n) Que no ha recibido otras ayudas, subvenciones, ingresos o recursos que financien las actividades objeto de ayuda y que pudieran afectar a la compatibilidad de las ayudas contempladas en este capítulo.

22. artikulua.– Eskabideak ebaluatzeko irizpideak.

Artículo 22.– Criterios de evaluación de las solicitudes.

1.– Eskabideen analisia eta ebaluazioa 11. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak egingo du, irizpide hauek jarraituz:

1.– El órgano de evaluación establecido en el artículo 11 realizará el análisis y evaluación de las solicitudes de acuerdo con los siguientes criterios:

a) Proposatutako I+G proiektuaren meritu zientifiko-teknologikoa: gaiari buruzko azken ezagutza; proposamenaren berritasuna; erronka teknologikoa; etab. Puntuazioa: 0 puntutik 40ra bitarte.

a) Mérito científico-tecnológico del proyecto de I+D propuesto: situación del estado del arte; novedad de la propuesta; retos tecnológicos, etc. Puntuación: de 0 a 40 puntos.

b) Hautagaiaren curriculumaren merituak eta egokitasuna gauzatu behar dituen zereginetarako, lanbide-esperientziaren eta prestakuntzaren arabera. Puntuazioa: 0 puntutik 30era bitarte.

b) Méritos curriculares del candidato o candidata y su adecuación a las tareas a realizar, en función de la experiencia profesional y formación. Puntuación: de 0 a 30 puntos.

c) Proiektuak, aurreikusitakoaren arabera, entitate eskatzaileen lehiakortasunean izango duen eragina. Halaber, baloratuko da I+G+b-ko jarduera-mailaren gehikuntzan izango duen sustapen-eragina, ikerketaren emaitzak prozesu, produktu eta zerbitzu berrietan aplikatzeko aukera eta horiek merkaturatzeko potentzialtasuna. Puntuazioa: 0 puntutik 15era bitarte.

c) Impacto previsto del proyecto en la competitividad de las entidades solicitantes. Se valorará, además del efecto incentivador de la ayuda en el incremento del grado de actividad de I+D+i, la aplicabilidad de los resultados de la investigación en nuevos procesos, productos y servicios y su potencialidad de llevarlos al mercado. Puntuación: de 0 a 15 puntos.

d) Proiektua ZTBP Euskadi 2020an zehaztutako lehentasun estrategikoekin edo abagune-arloekin bat etortzea. Puntuazioa: 0 puntutik 15era bitarte.

d) Alineación del proyecto con las prioridades estratégicas y con las áreas de oportunidad definidas en el PCTI Euskadi 2020. Puntuación: de 0 a 15 puntos.

ZTBP Euskadi 2020an lehentasun estrategiko hauek definitu dira:

Las prioridades estratégicas definidas en el PCTI Euskadi 2020 son:

– Fabrikazio aurreratua. Sektoreak: garraioa, metala, ekipamendu-ondasunak eta makina-erreminta.

– Fabricación avanzada. Sectores: transporte, metal, bienes de equipo y máquina herramienta.

– Energia: sorkuntza, garraioa, biltegiratzea, banaketa. Energia alternatiboak.

– Energía: generación, transporte, almacenamiento y distribución. Energías altenativas.

– Biozientziak eta osasuna.

– Biociencias y salud.

ZTBP Euskadi 2020an aukera-arlo hauek definitu dira:

Y las áreas de oportunidad definidas en el PCTI Euskadi 2020 son:

– Nekazaritzako elikagaien industria.

– Industria agroalimentaria.

– Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea.

– Planificación territorial y regeneración urbana.

– Aisialdia, entretenimendua eta kultura.

– Ocio, entretenimiento y cultura.

– Ekosistemen inguruko jarduerak.

– Actividades en relación con los ecosistemas.

2.– Eskabideen analisia eta ebaluazioa eginda, Ebaluazio Organoak proposamen bat egingo du, lortutako puntuazioen arabera ordenatuta; 60 puntura iristen ez diren eskabideak baztertuko ditu, eta laguntzen esleipena proposatuko du, funtsak agortu arte.

2.– Realizado el análisis y evaluación de las solicitudes, el Órgano de Evaluación elaborará una propuesta, ordenada en función de las puntuaciones obtenidas, eliminado aquellas solicitudes que no alcancen 60 puntos, y propondrá la adjudicación de las ayudas hasta el agotamiento de los fondos.

3.– % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko eskabideak egongo balira, ziurtatuko da bi eskabide onartuak izango direla, beti ere gutxienez 60 puntu lortu badituzte beraien eskaerek.

3.– En el caso de que existan solicitudes para la contratación de personas con discapacidad igual o superior al 33%, siempre y cuando las mismas hayan obtenido al menos 60 puntos, se garantizará la aprobación de hasta 2 solicitudes.

4.– Puntuazio berdina lortzen duten eskabideen kasuan, berdinketa ebazteko, artikulu honetako lehen apartatuan jasotzen diren irizpideen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskabidearen alde erabakiko da, irizpide horiek aipatzen diren hurrenkeraren arabera. Berdinketak bere horretan irauten badu, kontratatu beharreko pertsonaren genero-irizpidea aplikatuko da, emakume baten kontratazioa proposatzen duen eskabidearen alde; eta berdinketak iraungo balu, eskabidea lehenago aurkeztutakoaren alde.

4.– En los casos de solicitudes que obtengan igual puntuación, a efectos de resolver el empate, este se dirimirá a favor de la solicitud que tenga mayor puntuación en la valoración de los criterios recogidos en el primer apartado del presente artículo, según el orden en el que se citan. En caso de persistir el empate, se aplicará el criterio del género de la persona a contratar, a favor de la solicitud que plantee la contratación de una mujer frente a un hombre, y, si siguiera persistiendo el empate, a favor de la solicitud realizada en primer lugar.

23. artikulua.– Kontratuak aurkeztea.

Artículo 23.– Presentación de contratos.

1.– Entitate onuradunek 15 egun balioduneko epea izango dute doktoreekin formalizatutako lan-kontratuak aurkezteko, 13. artikuluan aipatzen den laguntza emateko Ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera. Aipaturiko lan-kontratua aurkeztu gabe iraungitzen bada epe hori, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

1.– Las entidades beneficiarias dispondrán de un plazo de 15 días hábiles, a contar desde el día siguiente al de la notificación de la Resolución de concesión a la que se refiere el artículo 13, para presentar los contratos laborales formalizados con los doctores y doctoras. Transcurrido dicho plazo sin la presentación del citado contrato, se entenderá que la beneficiaria renuncia a esta condición.

2.– Kontratuak honako hauek aipatu beharko ditu:

2.– El contrato deberá hacer referencia a lo indicado a continuación:

a) Doktorea bere lanpostuan hasten den benetako data eta kontratuaren iraupena. Laguntza indarrean hasten denetik, kontratuaren iraupenak, gutxienez, bi urtekoa eta jardunaldi osokoa beharko du izan.

a) La fecha de incorporación efectiva del doctor o doctora contratada a su puesto de trabajo y duración del contrato, que deberá ser de, al menos, dos años desde la fecha de inicio de cómputo de la ayuda, y ser a jornada completa.

b) Lanbide-kategoria eta urteko ordainsari gordina, zeinak eskabide-inprimakian jasotakoaren berdina edo handiagoa izan beharko baitu, laguntza zenbatzen hasten den unetik aurrera.

b) La categoría profesional y la retribución anual bruta, que deberá ser igual o superior a la referenciada en el impreso de solicitud, a partir de la fecha de inicio de cómputo de la ayuda.

c) Kontratuaren baterako finantzaketa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aldetik.

c) La cofinanciación del contrato por parte del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras.

3.– Deialdi honen babespean kontratatzen diren ikertzaileek hilabeteko gehieneko epean hasi beharko dute dagokien zentroan, laguntza ematen duen Ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, eta betiere enpresarekin adostuta. Eta, edozein kasutan, 2019ko abenduaren 31 baino lehen.

3.– El personal investigador que sea contratado al amparo de lo dispuesto en la presente convocatoria deberá incorporarse al centro de adscripción, y siempre de acuerdo con este, en un plazo máximo de un mes a contar desde el día siguiente al de la notificación de la Resolución de concesión y, en todo caso, antes del 31 de diciembre de 2019.

24. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea eta justifikatzea.

Artículo 24.– Pago y justificación de las ayudas.

1.– Dirulaguntzak honela ordainduko dira: % 25 ikertzailea lantokian lanean hasi ondoren ordainduko da, % 50 laguntzaren lehen urtea amaitzean, eta gainerako % 25a diruz lagundutako 24 hilabeteak amaitzean.

1.– El abono de las ayudas se realizará de la siguiente manera: 25% de la subvención concedida se pagará tras incorporarse el personal investigador al centro de adscripción, el 50% al finalizar la primera anualidad y el 25% restante al finalizar el período subvencionado de 24 meses.

2.– Dagozkion ordainketak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez egingo dira, urte bakoitza amaitu eta hurrengo hilabetean ondorengo justifikazio-agiriak aurkeztu ondoren, betiere entitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadura digitalarekin:

2.– Los abonos correspondientes se realizarán mediante Resolución de la persona titular de la Dirección de Tecnología y Estrategia, previa presentación, durante el mes siguiente a la finalización de cada una de las anualidades y con la firma digital del representante legal de la entidad beneficiaria, de la documentación justificativa siguiente:

– Ordainketa-eskabidea.

– Solicitud de pago.

– Jarraipen zientifiko-teknikoko urteko txostena, laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzekoa. Txosten hori isilpekoa izango da, eta hilabeteko epean aurkeztuko da, laguntza jaso zuen kontratua amaitzen denetik zenbatzen hasita, eta hauek jasoko ditu: kontratatutako pertsonek gauzatutako jarduerak, haiek kontratatuta entitateak lortutako onurak eta egin ohi zirenez gainera gauzatu diren I+G jarduera gehigarriak. Horrela badagokio, sortu diren patenteak eta egin diren argitalpenak aipatuko dira.

– Informe anual de seguimiento científico-técnico, justificativo del cumplimiento de las condiciones impuestas en la concesión de la ayuda. Este informe, que tendrá carácter confidencial y será presentado en el plazo de un mes desde la finalización del contrato para el que se concedió la ayuda, describirá las actividades realizadas por las personas contratadas, los beneficios obtenidos por la entidad beneficiaria con su contratación, así como las actuaciones de I+D adicionales respecto a las que habitualmente se venían realizando. Se hará referencia, en su caso, a las patentes a que hubiera dado lugar y a las publicaciones de que hubiera sido objeto.

Jarraipeneko txosten zientifiko-teknikoen ebaluazioaren emaitza erabakigarria izango da kontratuen finantzaketak aurrera jarraitzeko.

El resultado de la evaluación de los informes científico-técnicos de seguimiento será determinante para mantener la continuidad en la financiación de los contratos.

– Horrela badagokio, jasotako beste sarreren edo laguntzen zerrenda zehatza, zenbatekoak eta jatorriak adierazita.

– En su caso, relación detallada de otros ingresos o ayudas percibidas, con indicación de su importe y procedencia.

– Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.

– El último 10T de la persona contratada, firmado por el representante de la empresa.

– Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.

– Las dos últimas nóminas actualizadas de la persona contratada, y sus justificantes de pago.

– Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).

– Los dos últimos RNT (relación nominal de trabajadores) de la Seguridad Social.

– Justifikazio aldiko azken bi RLC agiriak (kotizazioko likidazioaren ordainagiria) eta horien ordainketa-ziurtagiriak.

– Los dos últimos RLC (relación de liquidación de cotizaciones), y sus justificantes de pago.

– Lan-kontratuaren kopia sinatua eta eguneratua, kontratatu den pertsonaren maila profesionala, urteko soldata gordina eta iraupena adieraziz.

– Copia del contrato laboral, actualizado y firmado, con indicación de la categoría profesional en la que está contratada la persona, el salario bruto anual y la duración temporal.

3.– Laguntza ematen duen ebazpenean aurreikusitako epea agortu baino lehen amaitzen bada kontratua, dirulaguntza doitu egingo da, eta, horrela badagokio, itzulketa egingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Oro har, aplikatu gabeko soberakina zein den zehazteko irizpidea laguntza jaso duen kontratutik bete gabe geratu den denboraren proportzioa izango da.

3.– En caso de extinción del contrato, antes del tiempo previsto en la resolución de concesión de la ayuda, se procederá al reajuste de la subvención y, en su caso, al reintegro a la Tesorería General del País Vasco. De manera general, el criterio para determinar el remanente no aplicado será la proporción del tiempo no ejecutado del contrato incentivado.

4.– Ezin izango da dirulaguntzaren ordainketarik egin, baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean zordun bada.

4.– No podrán realizarse pagos de la subvención si la entidad beneficiaria no se halla al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, o si es deudor por resolución de procedencia de reintegro.

5.– Entitate onuradunak, Programa kudeatzen duen Zuzendaritzaren eskariz, haren esku jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia, aurkeztu dituen datuak egiazkoak direla eta diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko.

5.– La entidad beneficiaria pondrá a disposición de la Dirección gestora del Programa, previo requerimiento de la misma, toda aquella documentación que fuera precisa para la comprobación de la veracidad de los datos presentados y de la realización de la actividad subvencionada.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
«DOKTOREGO INDUSTRIALEN» LERRORAKO BERARIAZKO XEDAPENAK
DISPOSICIONES ESPECÍFICAS PARA LA LÍNEA DE «DOCTORADOS INDUSTRIALES»

25. artikulua.– Jarduketaren helburua.

Artículo 25.– Objetivo de la actuación.

Jarduketa honen helburua industria-doktoregoak egiteko laguntzak ematea da, prestatzen ari diren ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, enpresarentzat interesgarria den industria-ikerketako proiektu bat gara dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrukoa izango baita.

El objetivo de esta actuación es la concesión de ayudas a la realización de doctorados industriales mediante la cofinanciación de los costes laborales del personal investigador en formación que desarrolle un proyecto de investigación industrial, de interés para la empresa, en el que se enmarcará su tesis doctoral.

26. artikulua.– Diruz lagundu daitekeen jardueraren betekizunak.

Artículo 26.– Requisitos de la actividad subvencionable.

1.– Prestakuntzan dauden ikertzaileak doktorego-ikasketetan matrikulatuta egon beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publiko zein pribatu bateko zentro batean, eta enpresa batean edo enpresa baten eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eragile baten arteko lankidetzan gauzatu beharko du industria-ikerketako proiektua, Teknologia Zentroen, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroen eta enpresetako I+G Unitateen kategorietan. Eragile horrek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko 2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera egiaztatuta egon behar du.

1.– El personal investigador en formación, que deberá estar matriculado en las enseñanzas de doctorado en un centro universitario de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de una universidad pública o privada, deberá ejecutar el proyecto de investigación industrial en una empresa o en colaboración entre una empresa y un agente integrado en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación –RVCTI–, en las categorías de Centros Tecnológicos, Centros de Investigación Cooperativa y Unidades de I+D empresariales, acreditado conforme a lo establecido en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

2.– Dirulaguntza jasotzen duten kontratuek lau urteko iraupena izango dute.

2.– Los contratos a subvencionar tendrán una duración de cuatro años.

3.– Industria-proiektu bat garatzea izango da haien lana, zeinaren emaitza enpresa interesdunarentzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren gaiei buruzko doktorego-tesi bat izango baita, enpresak garatzen duen ikerketa-lerro baten barruan, betiere proposatutako jarduerak berriak badira edo I+Gko jarduera arrunten parte gisa enpresak aurrera eramango ez lukeen ikerketa baten edo ikerketa-lerro baten hedakuntza edo betearazpena badakarte. Sustapen-eragina betetzen dela ziurtatzeko, ikerketa-proiektuak ezin izango dira hasi eskabidea egin aurretik.

3.– El trabajo a desarrollar será la realización de un proyecto de investigación industrial que dé lugar a una tesis doctoral en temas de interés y relevancia para la empresa interesada y que forme parte de una línea de investigación desarrollada por la misma, siempre que las actividades propuestas sean nuevas o supongan una mejora, ampliación o la ejecución de una investigación o línea de investigación que la empresa no llevaría a cabo como parte de sus actividades ordinarias de I+D, debiendo justificar en su solicitud la necesidad y el efecto incentivador de la ayuda. Para garantizar el cumplimiento del efecto incentivador los proyectos de investigación no podrán empezar antes de la presentación de la solicitud de ayuda.

4.– Oro har, laguntzako lehen hiru urteetan lortu beharko dute doktore-gradua. Doktore gradua lortzen dutenetik aurrera, doktorego ondoko hobekuntza-aldi bat garatzeko aukera emango dien ikerketa-jarduerak egingo ditu ikertzaileak, enpresak proposatutako industria-ikerketako proiektuaren barruan. Salbuespen-gisa, doktore gradua laguntzako laugarren urtean lortu ahal izango da, betiere doktorego tesiaren eboluzioak hori ziurtatzen badu. Ondorio horietarako, doktorego gradua doktorego-tesia defendatu eta onartzeko ekitaldiaren datan lortu dela ulertuko da.

4.– La obtención del grado de doctor deberá tener lugar, de manera general, durante los tres primeros años de la ayuda. A partir de la obtención del grado de doctor, la persona investigadora realizará actividades de investigación dentro del proyecto de investigación industrial propuesto por la empresa que le permitan desarrollar un período de perfeccionamiento posdoctoral. Excepcionalmente, la obtención del grado de doctor podrá tener lugar durante el cuarto año de la ayuda siempre que la evolución de la tesis doctoral así lo asegure. A estos efectos, se considera que se ha obtenido el grado de doctor en la fecha del acto de defensa y aprobación de la tesis doctoral.

5.– Diruz lagunduko diren kontratuek euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetarako izan beharko dute.

5.– Los contratos a subvencionar deberán corresponder a puestos de trabajo ubicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

6.– Ez dute dirulaguntzarik jasoko Berrikertu, Ikertu edo Bikaintek 2018 programetan dirulaguntza jaso duten kontratuak izan dituzten ikertzaileekin egindako kontratuek.

6.– No serán subvencionables los contratos realizados con una persona investigadora cuyo contrato haya estado ya subvencionado en los programas Berrikertu, Ikertu o Bikaintek 2018.

7.– Prestakuntzan dauden ikertzaileen kontratazioak kalitate-baldintzetan egin beharko dira. Zentsu honetan, urteko gutxieneko kostua (ordainsari gordina gehi Gizarte Segurantzako enpresa-kostua) 22.000 eurokoa izango da.

7.– La contratación de las personas investigadoras en formación deberá realizarse en condiciones de calidad. En este sentido, se estipula un coste (entendido como retribución bruta más coste empresarial de la seguridad social) anual mínimo de 22.000 euros.

8.– Laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren sartzen bada doktorea lantokian, benetan sartzen denetik hasiko da laguntzaren epea kontatzen. Sartzeko data horrek kontratuak aurkezteko 34. artikuluan ezarritako epearen barruan egon beharko du.

8.– Cuando la incorporación al centro de trabajo del doctorando o doctoranda se produzca con posterioridad a la fecha de notificación de la resolución de concesión, la ayuda comenzará a contar su plazo desde la fecha efectiva de incorporación al centro de trabajo. La fecha de incorporación deberá estar comprendida dentro del plazo para la presentación de los contratos prevista en el artículo 34.

9.– Prestakuntzan dagoen ikertzailea laguntza ematen duen ebazpena argitaratu aurretik kontratatzen bada, laguntza ematen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean hasiko da laguntzaren epea kontatzen.

9.– En el caso de que la persona doctoranda fuera contratada con anterioridad a la fecha de notificación de la resolución, la ayuda comenzará a contar su plazo al día siguiente al de la notificación de la resolución de concesión.

27. artikulua.– Prestakuntzan dauden ikertzaileen betekizunak, eskubideak eta betebeharrak

Artículo 27.– Requisitos, derechos y obligaciones de las personas investigadoras en formación.

1.– Prestakuntzan dauden ikertzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.– Las personas investigadoras en formación deberán cumplir los siguientes requisitos:

– Eskabideari dagokion ikasturterako doktorego-programa batean onartua izateko eskabidea aurkeztu izana eta, kontratua formalizatzeko unean, programa horretan matrikulatuta edo onartuta egotea, 34. artikuluaren arabera.

– Haber presentado su solicitud de admisión a un programa de doctorado para el curso correspondiente a la solicitud y, en el momento de la formalización del contrato, estar matriculada o admitida en dicho programa, de acuerdo con el artículo 34.

– Unibertsitateari lotutako tesi-zuzendari bat edukitzeaz gainera, enpresak edo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak izendatutako proiektu-arduradun bat izango du doktoregaiak.

– Además de disponer de un director o directora de tesis vinculado a la universidad, la persona doctoranda contará con una persona responsable del proyecto designada por la empresa o por el Agente de la Red Vasca de Ciencia Tecnología e Innovación.

– Laguntza eskatzen duen entitatean edo harekin akzio- edo sozietate-harremana duen beste batean kapital-partaidetzarik ez izatea, baldin eta entitatearen zuzeneko edo zeharkako benetako kontrol-gaitasuna ematen badu.

– No contar con una participación en el capital de la entidad que solicita la ayuda o de otra relacionada accionarial o socialmente con la misma que suponga una capacidad de control efectivo, directo o indirecto, de la entidad.

– Entitate bat baino gehiagoren eskabidean hautagai gisa ez agertzea.

– No figurar como candidata en la solicitud de más de una entidad.

– Doktore-tituluaren jabe ez izatea, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.

– No estar en posesión del título de Doctor, por cualquier universidad española o extranjera.

– Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez izana 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.

– No haber disfrutado, por un período superior a 12 meses, de una ayuda cuyo objetivo sea la formación predoctoral a través del desarrollo de una tesis doctoral, o similar.

2.– Prestakuntzan dauden ikertzaileek eskubide hauek izango dituzte:

2.– Las personas investigadoras en formación tendrán los siguientes derechos:

– Beraien ikerketako prestakuntza-jardueratik eratortzen diren jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak, eta egiten duten ekarpenaren arabera, gai horretan unean-unean indarrean dauden arauetan xedatutakoari jarraikiz.

– Derechos de propiedad intelectual y de propiedad industrial derivados de su propia actividad formativa en la investigación, y de acuerdo con su contribución, conforme a lo establecido en las normas que en cada momento estén vigentes en la materia.

– Kontratazio-zentroak aitortzen dizkien eta xedapen honetan ezarritakoarekin bateraezinak ez diren eskubide guztiak.

– Todos aquellos que su centro de contratación les reconozca y que no sean incompatibles con lo establecido en la presente disposición.

28. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 28.– Entidades beneficiarias.

1.– Kapitulu honetan jasotzen diren dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira agindu honen 7. artikuluan aurreikusitakoak, hau betetzen badute:

1.– Podrán acceder a la condición de entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas en este capítulo las del artículo 7 de esta Orden que cumplan lo siguiente:

a) Industria-ikerketako proiektu bat garatzen duten enpresak, enpresa bertako langileekin edo kontratatu berriekin. Pertsona horiek proiektuaren ezagutza-arloan matrikulatuta egon beharko dute, EAEko unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktorego-ikaskuntzetan.

a) Las empresas que desarrollen un proyecto de investigación industrial empleando personas, que podrán ser de la plantilla de la empresa o nuevas contrataciones, matriculadas en las enseñanzas de doctorado del área de conocimiento del proyecto, en una universidad de la CAPV pública o privada.

b) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera egiaztatuak, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:

b) Los agentes integrados en la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación –RVCTI–, en las categorías de Centros de Investigación Cooperativa y Centros Tecnológicos, acreditados conforme a lo establecido en el Decreto 109/2015, de 23 de junio, por el que se regula y actualiza la composición de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación, siempre que cumplan las dos condiciones siguientes:

– Prestakuntzan dauden ikertzaileak kontratatzea, enpresa batentzat interesgarria den industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, Ikertzaile horiek proiektuaren ezagutza-arloko doktorego-ikaskuntzetan matrikulatuta egon behar dute, enpresarekin industria-ikerketako proiektu bat garatzeko, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratazio-kostuen % 30eko gutxieneko kopuruko hitzarmena sinatuta daukan EAEko unibertsitate-zentro publiko edo pribatu batean, eta

– Que contraten a personas investigadoras en formación que participen en un proyecto de investigación industrial, de interés para una empresa, y que estén matriculadas en las enseñanzas de doctorado del área de conocimiento del proyecto, en una universidad de la CAPV pública o privada; y

– enpresa horrekin lankidetzarako kontratu bat izenpetu izana, industria-ikerketako proiektua garatzeko. Kontratu horren kopurua, gutxienez, prestakuntzan dagoen ikertzailearen kontratuaren % 30ekoa izango da.

– que tengan suscrito un contrato de colaboración con la empresa, para el desarrollo del proyecto de investigación industrial, por importe de, al menos, el 30% de los costes de contratación de la persona investigadora en formación.

2.– Enpresetako I+G unitateak enpresatzat hartuko dira.

2.– Las unidades de I+D empresariales tendrán la consideración de empresa.

3.– Deialdi bakoitzean enpresa batek bi doktorego-tesirako laguntza jaso ahal izango du gehienez, bai enpresak zuzenean aurkeztutako eskabideak bai ZTBESn integratutako eragileetako batekin lankidetzan garatutakoak kontuan harturik. Bestalde, ZTBESn integratutako eragile bakoitzak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen eta teknologia-zentroen kategorietakoak, plantillan dituen doktoreen % 10 adina tesi egiteko laguntza jaso ahal izango du.

3.– En cada convocatoria, una misma empresa solicitante podrá recibir apoyo para un máximo de dos tesis doctorales, teniendo en cuenta tanto las solicitudes presentadas directamente por la empresa como las desarrolladas en colaboración con uno de los agentes integrados en la RVCTI. Por su parte, cada agente integrado en la RVCTI, en las categorías de Centros de Investigación Cooperativa y Centros Tecnológicos, podrá recibir apoyo para la realización de un número máximo de tesis equivalente al 10% de los doctores/as que tenga en plantilla.

29. artikulua.– Erakunde onuradunen betebehar espezifikoak.

Artículo 29.– Obligaciones específicas de las entidades beneficiarias.

Agindu honen 8. eta 9. artikuluetan ezarritako baldintza eta obligazioez gain, entitate onuradunek eginbehar hauek izango dituzte:

Además de los requisitos y obligaciones establecidos en los artículos 8 y 9 de esta Orden, las entidades beneficiarias tendrán que:

a) Prestakuntzan dagoen ikertzailearen arduradun bat izendatzea, entitateko plantillako kideen artean.

a) Designar una persona responsable de la persona investigadora en formación que deberá pertenecer a la plantilla de la entidad.

b) Proposatutako ikertzaileak garatu beharreko I+G jardueren garapen egokia zaintzea, doktorego-tesia lor dezan.

b) Velar por el desarrollo adecuado de las actividades de I+D a realizar por la persona investigadora en formación propuesta para la obtención de su tesis doctoral.

c) Laguntza ematen duen organoari jakinaraztea kontratatutako ikertzailearen doktorego-tesia defendatu eta onartzeko egintzaren data, hogei eguneko epean gehienez, egintzaren egunetik zenbatzen hasita, laguntza ematen den epearen barruan gertatzen bada. Kontratatutako ikertzaileak doktorego-tesia defendatu eta onartzeko egintzaren dataren berri eman beharko dio entitate onuradunari.

c) Comunicar al órgano concedente, la fecha del acto de defensa y aprobación de la tesis doctoral de la persona investigadora contratada en el plazo máximo de veinte días hábiles desde que se produzca, cuando esta tenga lugar durante el período de ejecución de la ayuda. La persona investigadora contratada deberá poner en conocimiento de la entidad beneficiaria la fecha del acto de defensa y aprobación de la tesis doctoral.

d) Entitate onuradunak eta entitate horretan prestakuntzan dagoen ikertzailearen arduradunak, konpromisoa hartzen dute doktorego-tesiaren esparruan garatutako ikerketaren emaitzak argitaratzen laguntzeko, baita hori defendatzeko ekitaldi akademikoa errazteko ere. Hala eta guztiz ere, laguntzaren epean sor litezkeen jabetza industrialeko eskubideei eta jabetza intelektuala osatzen duten ondare-izaerako eskubideei dagokienez, gaiari buruz indarrean dagoen araudia aplikatuko da.

d) La entidad beneficiaria, así como la persona responsable de la persona investigadora en formación en dicha entidad, se comprometen a facilitar la publicación de los resultados de la investigación desarrollada en el marco de la tesis doctoral, así como en el acto académico de defensa de la misma. No obstante lo anterior, en relación con los derechos de propiedad industrial así como los derechos de carácter patrimonial que integran la propiedad intelectual que puedan generarse durante todo el período de la ayuda se aplicará la normativa vigente en la materia.

30. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 30.– Gastos subvencionables.

Diruz laguntzeko moduko gastuak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoaren menpe egongo dira, eta honako hauek izango dira:

Tendrán la consideración de gastos subvencionables, y los mismos se hallan sometidos a lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los siguientes:

a) Pertsonaleko zuzeneko kostuak (ikertzailearen kontratuaren kostua: soldata eta gizarte-segurantza).

a) Costes directos de personal (coste del contrato de la persona investigadora que comprenderá el salario y los costes de la seguridad social).

b) Zeharkako kostuak, betiere kostu sinplifikatuen sistema aplikatuta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 2014ko apirilaren 10eko 2/14 Zirkularrari jarraituz, eta 1303/2013 Erregelamenduaren (EB) 67.1 eta 68 artikuluetan eta 1304/2013 Erregelamenduaren (EB) 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Alde horretatik, diruz lagundu daitezkeen langileen kostu zuzenen % 15 zenbatuko da zeharkako kostutzat.

b) Costes indirectos, en aplicación del sistema de costes simplificados según circular n.º 2/14 de 10 de abril de 2014, de la Oficina de Control Económico, en aplicación de lo establecido en los artículos 67.1 y 68 del Reglamento (UE) n.º 1303/2013 y en el artículo 14 del Reglamento (UE) n.º 1304/2013. En este sentido, se computará como coste indirecto el 15% de los costes directos de personal subvencionables.

c) Ikerketa-jarduera dela-eta ikertzaileek I+Gko beste entitate batzuetara egiten dituzten bidaietatik eta egonaldietatik eratorritako ustiapen-gastuak. Gastu justifikagarriak kontzeptu hauek jaso ahal izango ditu: ostatu- eta mantenu-gastuak eta EAEtik helmugara garraio publikoan bidaiatzeko gastuak.

c) Gastos de explotación derivados de los viajes y estancias de las personas investigadoras en otras entidades de I+D, contraídos directamente como resultado de la actividad de investigación. El gasto justificable podrá comprender dos conceptos: gastos derivados del alojamiento y manutención, y gastos de desplazamiento en transporte público desde el País Vasco hasta el lugar de destino.

Egonaldiak I+Gko entitate publiko zein pribatuetan egin ahal izango dira, Espainiako zein atzerriko enpresak barne, baina ez doktorego-tesia garatzen ari den edo, lankidetzako proiektuen kasuan, lankidetza ematen ari den entitatean edo entitateetan.

Las estancias se podrán realizar en entidades de I+D, públicas o privadas, incluyendo empresas, extranjeras o españolas, salvo en la entidad o entidades en las que se esté desarrollando la tesis doctoral o, en el caso de proyectos en colaboración, en la entidad con la que se colabore.

Mantenu-gastu gisa, egunean 36 euroko zenbatekoa onartuko da, oro har, egonaldiko eguneko.

Como gasto de manutención se admitirá, con carácter general, un importe de 36 euros por día de estancia.

Aurreko a), b) eta c) ataletan aipatu diren diruz laguntzeko moduko gastuak interpretatzeko, aintzat hartuko da Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamenduko 2. eta 25. artikuluetan ezarritakoa.

Los gastos subvencionables mencionados en los apartados anteriores a), b), c), serán interpretados de acuerdo con lo establecido en los artículos 2 y 25 del Reglamento General de exención por categorías n.º 651/2014.

31. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa.

Artículo 31.– Cuantía de las subvenciones.

1.– 651/2014 zenbakiko Salbuespen Erregelamendu Orokorraren 25.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, laguntzen gehieneko intentsitatea dirulaguntza jaso dezaketen kostuen % 50ekoa izango da, urtean 26.000 euroko gehieneko mugarekin.

1.– De acuerdo con lo señalado en el artículo 25.5 del Reglamento General de exención n.º 651/2014, la intensidad máxima de las ayudas será del 50% de los costes subvencionables del proyecto, con el límite máximo de 26.000 euros anuales.

2.– Egonaldietarako laguntzari dagokionez, gehienez 6.000 euroko laguntza baimenduko da kontratatutako ikertzaile bakoitzeko, prestakuntza-aldi osoan egiten diren egonaldiak finantzatzeko, pertsona horiek ikerketa-proiektuaren eta/edo doktorego-tesiaren garapena sustatzea ahalbidetzen duten prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

2.– En relación con la ayuda para la realización de estancias, se autorizará una ayuda máxima de 6.000 euros, por cada investigador contratado, para la financiación de estancias que realicen a lo largo de todo el período de formación, con el fin de que dicho personal pueda realizar actividades formativas que permitan impulsar el desarrollo del proyecto de investigación y/o la tesis doctoral.

32. artikulua.– Eskabideen edukia.

Artículo 32.– Contenido de las solicitudes.

Entitate eskatzaileek formatu elektronikoan bete beharko dute eskabide normalizatua, zeinak eduki hauek izango baititu:

Las entidades solicitantes deberán cumplimentar una solicitud normalizada, en formato electrónico, y que constará de los siguientes contenidos:

1.– Entitate eskatzaileari buruzko agiriak:

1.– Documentación relativa a la entidad solicitante:

a) Erakundea identifikatzeko datuak.

a) Datos de identificación de la entidad.

b) Entitatearen memoria: jardueraren deskribapen laburra, ekoizpen-sektorea, I+Gren arloko aurrekariak, arlo horretan azken urteetan eginiko jarduerak, negozio-bolumena, lortutako emaitzak eta dituen baliabide fisikoak eta giza baliabideak, kategoria teknikoak eta sexua zehaztuta.

b) Memoria de la entidad: breve descripción de la actividad principal, sector productivo, antecedentes en materia de I+D, actuaciones realizadas en este área en los últimos años, volumen de negocio, resultados obtenidos y medios físicos y humanos con los que cuenta, especificando las categorías técnicas y sexo.

c) Prestakuntzan dagoen ikertzaile proposatuaren parte hartzearekin gauzatuko den I+G proiektuaren memoria. Memorian sartu beharrekoak hauexek dira:

c) Memoria del proyecto en el que desarrollará su trabajo la persona contratada. El contenido de la memoria incluirá:

– Arlo zientifikoan, gaiari buruzko azken ezagutza, eta proiektuaren TRLaren azalpena.

– Explicación del estado del arte y especificación del TRL del proyecto.

– Metodologia: proiektuaren deskribapena eta egituraketa; hurbilketa tekniko-zientifiko arrazoitua; proiektuaren lehentasunen argitasuna; planteatzen den kudeaketa-eskemaren egokitasuna; proiektuaren garapenerako erabiliko diren baliabideen egokitasuna; aurrekontuen egituraketa eta gardentasuna.

– Metodología: descripción y estructuración del proyecto; aproximación técnico-científica justificada; claridad en las prioridades del proyecto; idoneidad del esquema de gestión planteado; adecuación de los medios destinados al desarrollo del proyecto; claridad en la estructura y desglose presupuestario.

– Gehigarri zientifiko-teknikoa, gaur-egungo zientziaren aurrerapena kontuan izanda (proiektuarekin zein berrikuntza atali eta erronka teknologikori egiten zaion aurre); patente edo jakintza babesteko zein beste eredu aurreikusten da.

– Aportación científico-técnica con respecto al estado del arte actual (componente de innovación y reto tecnológico afrontado por el proyecto); previsión de protección de resultados mediante patentes u otros modelos de protección.

– Teknologia-arrisku neurtua: erronka zientifiko-teknologikoak gainditzeko gaitasuna eta, baita, proiektuan aurreikusten diren emaitzak lortzekoa.

– Riesgo tecnológico controlado: análisis de la capacidad de superar los retos científicos tecnológicos y de alcanzar los resultados que se plantean para el Proyecto.

– Balizko emaitza ekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak, eta horiek zer nolako eragina daukaten enpresaren lehiakortasuna eta berrikuntza hobetzeko.

– Resultados esperados del proyecto: económicos, sociales y medioambientales, y su impacto en la mejora de la competitividad y capacidad innovadora de la empresa.

– Beharraren justifikazioa eta laguntzaren sustapen-eragina, irizpide hauetako batean edo batzuetan oinarrituta defendatuko beharko dena: proiektuaren bolumenaren gehikuntza, haren aplikazio-eremuarena, proiektuan inbertitutako guztizko zenbatekoarena edo betearazpen-erritmoarena, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamenduko 6. artikuluan xedatutakoaren ildotik.

– La justificación de la necesidad y el efecto de incentivación de la ayuda, que se defenderá sobre la base de uno o varios de los siguientes criterios: el aumento del volumen del proyecto, de su ámbito de aplicación, del importe total invertido en el proyecto o del ritmo de ejecución del mismo, de acuerdo con lo establecido en el artículo 6 del Reglamento general de exención por categorías.

d) Lanpostuaren deskribapena eta lan-kontratuaren baldintzak, aurreikusitako urteko ordainsari gordina eta enpresaren Gizarte Segurantzako kuota barne.

d) La descripción del puesto de trabajo y las condiciones del contrato de trabajo, señalando la retribución anual bruta prevista y la cuota empresarial a la Seguridad Social.

e) Enpresaren eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen arteko lankidetza-kontratuaren kopia, halakorik badago.

e) Copia del contrato de colaboración entre la empresa y el agente de la RVCTI, en su caso.

f) Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean duela egiaztatzen duten ziurtagiri ofizialak (sailari horiek eskatzeko baimena eman ez badio).

f) Certificados oficiales de hallarse al corriente en el cumplimiento de obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social (únicamente si no ha autorizado al Departamento a solicitarlos).

2.– Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena. Administrazio- nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da adierazpen hori, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:

2.– Declaración responsable de la entidad solicitante, la cual quedará sometida al régimen sancionador, tanto administrativo como penal vigente, en caso de falseamiento de datos, respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

– Ordainduta dituela dirulaguntzak itzultzeko obligazioak, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.

– Que se halla al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones en los términos que reglamentariamente se determinen.

– Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.

– Que no ha sido sancionada mediante resolución firme con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones.

– Dirulaguntzak jasotzeko debekurik jaso ez duela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bategite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako presuntzioa ezar daitekeen enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo bestelako inguruabarrak direla-eta.

– Que no está incursa en la prohibición de obtener subvenciones que afectan también a aquellas empresas de las que, por razón de las personas que las rigen o de otras circunstancias, pueda presumirse que son continuación o que derivan, por transformación, fusión o sucesión, de otras empresas en las que hubiesen concurrido aquellas.

– Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

– Que la entidad solicitante no ha sido condenada mediante sentencia firme a la pena de pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas o por delitos de prevaricación, cohecho, malversación de caudales públicos, tráfico de influencias, fraudes y exacciones ilegales o delitos urbanísticos.

– Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.

– Que la entidad no ha solicitado la declaración de concurso voluntario, ni ha sido declarada insolvente en cualquier procedimiento, ni se halla declarada en concurso, salvo que en este haya adquirido la eficacia un convenio, ni esté sujeto a intervención judicial ni inhabilitada conforme a la Ley 22/2003, de 9 de julio, Concursal, sin que haya concluido el período de inhabilitación fijado en la sentencia de calificación del concurso.

– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik ez duela eragin.

– Que no ha dado lugar, por causa de la que hubiese sido declarada culpable, a la resolución firme de cualquier contrato celebrado con la Administración.

– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

– Que no está incursa la entidad solicitante, los administradores de las sociedades mercantiles o aquellos que ostenten la representación legal de otras personas jurídicas, en alguno de los supuestos de la Ley 3/2015, de 30 de marzo, reguladora del ejercicio del alto cargo de la Administración General del Estado, de la Ley 53/1984, de 26 de diciembre, de incompatibilidades del Personal al Servicio de las Administraciones Públicas, o tratarse de cualquiera de los cargos electivos regulados en la Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General, en los términos establecidos en la misma o en la normativa autonómica que regule estas materias.

– Zerga-egoitza ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

– Que no tiene la residencia fiscal en un país o territorio calificado reglamentariamente como paraíso fiscal.

– Lana eta familia bateragarri egiteko planak edo berdintasunerako planak izatea, edo Emakundek aukera-berdintasuneko erakunde laguntzaile gisa aitortu izana.

– Que existen planes de conciliación o planes de igualdad o estar reconocida como Entidad Colaboradora en igualdad de oportunidades por Emakunde.

– Entitate eskatzailea ZTBESreko agentea denean, proposatutako ikertzaileak kontratua formalizatu aurreko 12 hilabeteetan ez duela izan lan-arloko kontratu-loturarik entitate eskatzailearekin edo akzioen edo sozietateen bidez horiekiko lotura daukaten beste batzuekin.

– En el caso de los agentes de la RVCTI, que la persona investigadora propuesta no ha tenido una vinculación contractual de carácter laboral con la entidad solicitante ni con ninguna otra relacionada accionarial o socialmente con las misma, con anterioridad al 14 de junio de 2018.

– Proposatutako ikertzaileak ez daukala partaidetzarik –zuzeneko edo zeharkako kontrola ahalbidetzen dion partaidetzarik– haien kapitalean edota akzioen edo sozietateen bidez haiekiko lotura duten beste batzuen kapitalean.

– Que la persona investigadora propuesta no cuenta con participación en su capital o en el de otras relacionadas accionarial o socialmente con ellas que suponga una capacidad de control efectivo, directo o indirecto, de las mismas.

– Ez dagoela Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan, Europar Batasuneko Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jo eta gero xedatzeke dagoen berreskuratzeko agindu baten eraginpean daudenak, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).

– Que no incurre en ninguna de las circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, que no está sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común, ni es una las empresa en crisis, de acuerdo con la definición de las Directrices sobre ayudas estatales de salvamento y de reestructuración de empresas no financieras en crisis (DO C249, 31-07-2014).

– Entitatea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

– Que no es una entidad dedicada a la producción, comercialización y financiación de armamento, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 14/2007, de 28 de diciembre, de Carta de Justicia y Solidaridad con los Países Empobrecidos.

– Ez duela beste laguntzarik, dirulaguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik jaso laguntzaren xedea finantzatzen duenik eta kapitulu honetan aurreikusten diren laguntzen bateragarritasunean eragin lezakeenik.

– Que no ha recibido otras ayudas, subvenciones, ingresos o recursos que financien las actividades objeto de ayuda y que pudieran afectar a la compatibilidad de las ayudas contempladas en este capítulo.

3.– Kontratatutako langileari buruzko agiriak:

3.– Documentación relativa a la persona contratada:

a) NANaren edo, hala badagokio, egoiliar-txartelaren fotokopia.

a) Fotocopia del DNI o de la tarjeta de residente, en su caso.

b) Titulazio unibertsitariori dagokion ziurtagiri akademikoa, lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiei dagozkien datak jasotzen duena. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota adierazi behar du.

b) Certificado académico oficial de su titulación universitaria en el que consten las calificaciones obtenidas y las fechas de obtención de las mismas. El expediente debe reflejar la nota media del 1 al 10.

Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, baita ziurtagiri horren zinpeko itzulpena ere, baldin eta ziurtagiria EAEko bi hizkuntza ofizialetako batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den ikasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du, zeinetan adierazten den zein den espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan.

Cuando se hayan cursado los estudios en el extranjero, se presentará certificado oficial académico así como traducción jurada del mismo, siempre que no estuviera extendido en alguna de las dos lenguas cooficiales de la CAPV. En todos los casos, el certificado u otro documento que lo acompañe, deberá señalar cuáles son las calificaciones máxima y mínima dentro del sistema de evaluación que corresponda y cuál es la calificación mínima necesaria para aprobar. Además, deberá presentar el certificado oficial que indique cuál es la nota media del expediente académico dentro del sistema de evaluación español.

c) Curriculum Vitae-a, erakunde kontratugileak proposatutako lanpostuarekin lotutako merezimendu garrantzitsuenak azpimarratuta, lan-arloari nahiz arlo zientifikoari dagokionez; eskabidearen unean, eguneratuta egon beharko du. Ikerketa-esperientzia egiaztatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira.

c) Currículum Vitae, en el que se destaquen los méritos más relevantes en relación con el puesto de trabajo propuesto por la entidad contratante, tanto desde el punto de vista laboral como científico, actualizado al momento de la petición, junto con la documentación que permita acreditar su experiencia investigadora.

d) Proiektuari lotutako doktorego-tesiaren memoria: prestakuntzan dagoen ikertzaileak garatu behar dituen jardueren deskribapenean laguntzarako aurreikusitako lau urteak jaso behar dira.

d) Memoria de tesis doctoral asociada al proyecto: actividades y tareas a desarrollar por la persona investigadora en formación contemplando los cuatro años previstos de la ayuda.

e) Laguntzak irauten duen epean egitea aurreikusten diren egonaldiei buruzko azalpen-memoriak eta aurrekontuak, zein urtetan egingo diren adierazita.

e) Memorias explicativas y presupuestos correspondientes a las estancias previstas realizar a lo largo del período de duración de la ayuda, indicando el año en que se llevarán a cabo.

f) Lan-bizitzaren ziurtagiria, eguneratuta.

f) Certificado de vida laboral actualizado.

g) Desgaitasun-ziurtagiria, hala badagokio (% 33 edo gehiagokoa).

g) Certificado de discapacidad, en su caso (grado igual o superior al 33%).

4.– Kontratatutako pertsonaren erantzukizunpeko adierazpena, alderdi hauek egiazkoak direla adierazteko:

4.– Declaración responsable de la persona contratada, respecto a la veracidad de los siguientes aspectos:

a) Doktore-tituluaren jabe ez dela, ez Espainiako ez atzerriko ezein unibertsitateren eskutik.

a) De que no está en posesión del título de Doctor o Doctora, por cualquier universidad española o extranjera.

b) Doktorego-tesi edo antzekoren bat garatzearen bitartez doktorego-aurreko prestakuntza helburu zuen ezein laguntza jaso ez duela 12 hilabete edo gehiagoko epe batean.

b) De que no ha disfrutado, por un período superior a 12 meses, de una ayuda cuyo objetivo sea la formación predoctoral a través del desarrollo de una tesis doctoral, o similar.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, eskabidearen urtean EAEko fakultate batean doktorego-ikastaro batean matrikula formalizatzeko duen asmoari buruz.

c) Declaración responsable respecto de su intención de formalizar la matrícula en un curso de doctorado de una facultad de la CAPV en el año de la solicitud.

33. artikulua.– Eskabideak ebaluatzeko irizpideak.

Artículo 33.– Criterios de evaluación de las solicitudes.

1.– Eskabideen ebaluazioa 11. artikuluan ezarritako ebaluazio-organoak egingo du, irizpide hauek jarraituz:

1.– El órgano de evaluación establecido en el artículo 11 evaluará las solicitudes de acuerdo con los siguientes criterios:

a) Proposatutako I+G proiektuaren meritu zientifiko-teknologikoa: gaiari buruzko azken ezagutza; proposamenaren berritasuna; erronka teknologikoa; etab. Puntuazioa: 0 puntutik 40ra bitarte.

a) Mérito científico-tecnológico del proyecto de I+D propuesto: situación del estado del arte; novedad de la propuesta; retos tecnológicos, etc. Puntuación: de 0 a 40 puntos.

b) Hautagaiaren curriculumeko merituak eta horren egokitasuna gauzatu behar dituen zereginetarako, lanbide-esperientziaren eta prestakuntzaren arabera. Puntuazioa: 0 puntutik 30era bitarte.

b) Méritos curriculares del candidato o candidata y su adecuación a las tareas a realizar, en función de la experiencia profesional y formación. Puntuación: de 0 a 30 puntos.

c) Proiektuak, aurreikusitakoaren arabera, entitate eskatzaileen lehiakortasunean izango duen eragina. Halaber, baloratuko da I+G+b-ko jarduera-mailaren gehikuntzan izango duen sustapen-eragina, ikerketaren emaitzak prozesu, produktu eta zerbitzu berrietan aplikatzeko aukera eta horiek merkaturatzeko potentzialtasuna. Puntuazioa: 0 puntutik 15era bitarte.

c) Impacto previsto del proyecto en la competitividad de las entidades solicitantes. Se valorará, además del efecto incentivador de la ayuda en el incremento del grado de actividad de I+D+i, la aplicabilidad de los resultados de la investigación en nuevos procesos, productos y servicios y su potencialidad de llevarlos al mercado. Puntuación: de 0 a 15 puntos.

d) Proiektua ZTBP Euskadi 2020an zehaztutako lehentasun estrategikoekin edo aukera-arloekin bat etortzea. Puntuazioa: 0 puntutik 15era bitarte.

d) Alineación del proyecto con las prioridades estratégicas y las áreas de oportunidad definidas en el PCTI Euskadi 2020. Puntuación: de 0 a 15 puntos.

ZTBP Euskadi 2020an lehentasun estrategiko hauek definitu dira:

Las prioridades estratégicas definidas en el PCTI Euskadi 2020 son:

– Fabrikazio aurreratua. Sektoreak: garraioa, metala, ekipamendu-ondasunak eta makina-erreminta.

– Fabricación avanzada. Sectores: transporte, metal, bienes de equipo y máquina herramienta.

– Energia: sorkuntza, garraioa, biltegiratzea, banaketa. Energia alternatiboak.

– Energía: generación, transporte, almacenamiento y distribución. Energías alternativas.

– Biozientziak eta osasuna.

– Biociencias y salud.

ZTBP Euskadi 2020an abagune-arlo hauek definitu dira:

Y las áreas de oportunidad definidas en el PCTI Euskadi 2020 son:

– Nekazaritzako elikagaien industria.

– Industria agroalimentaria.

– Lurralde-plangintza eta hiri-berroneratzea.

– Planificación territorial y regeneración urbana.

– Aisialdia, entretenimendua eta kultura.

– Ocio, entretenimiento y cultura.

– Ekosistemen inguruko jarduerak.

– Actividades en relación con los ecosistemas.

2.– Irizpide horiek aplikatuta eta baloratuta, eskabideen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Horren ondoren, laguntzak esleitu egingo dira, aipatutako ordena jarraituz funts guztiak agortu arte, betiere kontuan harturik laguntza eskuratzeko gutxienez 60 puntu lortu behar direla.

2.– Aplicados los criterios anteriores y valorados, se elaborará un listado ordenado de solicitudes, en sentido descendente, en función de la puntuación obtenida por cada una de ellas. A continuación, se adjudicarán las ayudas siguiendo el indicado orden hasta el agotamiento total de los fondos, teniendo en cuenta que para poder acceder a la ayuda es necesario obtener una puntuación mínima de 60 puntos.

3.– % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko eskabideak egongo balira, ziurtatuko da bi eskabide onartuak izango direla, beti ere gutxienez 60 puntu lortu badituzte beraien eskaerek.

3.– En el caso de que existan solicitudes para la contratación de personas con discapacidad igual o superior al 33%, siempre y cuando las mismas hayan obtenido al menos 60 puntos, se garantizará la aprobación de hasta 2 solicitudes.

4.– Puntuazio berdina lortzen duten eskabideen kasuan, berdinketa ebazteko, artikulu honetako lehen apartatuan jasotzen diren irizpideen balorazioan puntuaziorik handiena duen eskabidearen alde erabakiko da, irizpide horiek aipatzen diren hurrenkeraren arabera. Berdinketak bere horretan irauten badu, kontratatu beharreko pertsonaren genero-irizpidea aplikatuko da, emakume baten kontratazioa proposatzen duen eskabidearen alde, eta berdinketak iraungo balu, eskabidea lehenago aurkeztutakoaren alde.

4.– En los casos de solicitudes que obtengan igual puntuación, a efectos de resolver el empate, este se dirimirá a favor de la solicitud que tenga mayor puntuación en la valoración de los criterios recogidos en el apartado primero de este artículo, según el orden en el que se citan. En caso de persistir el empate, se aplicará el criterio del género de la persona a contratar, a favor de la solicitud que plantee la contratación de una mujer frente a un hombre, y si siguiera persistiendo el empate, a favor de la solicitud realizada en primer lugar.

34. artikulua.– Kontratuak aurkeztea eta prestakuntzan dauden ikertzaileak lanean hastea.

Artículo 34.– Presentación de contratos e incorporación del personal investigador en formación.

1.– Entitate onuradunek 15 egun balioduneko epea izango dute, laguntza emateko Ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera, prestakuntzan dauden ikertzaileekin formalizatutako lan-kontratuak laguntza ematen duen organoan aurkezteko. Aipaturiko lan-kontratua aurkeztu gabe iraungitzen bada epe hori, eskatzaileak laguntzari uko egiten diola ulertuko da.

1.– Las entidades beneficiarias dispondrán de un plazo 15 hábiles, a contar desde el día siguiente al de la notificación de la Resolución de concesión, para presentar, ante el órgano concedente, los contratos laborales formalizados con los investigadores en formación. Transcurrido dicho plazo sin la presentación del citado contrato, se entenderá que la beneficiaria renuncia a esta condición.

Kontratuarekin batera, aurkeztu beharko da eskabideari dagokion urterako doktorego-programa batean matrikula formalizatu izanaren edo doktorego-programa batean onartua izanaren egiaztagiria, doktorego-programaren ardura duen unitateak edo, halakorik ez bada, dagokion unibertsitatearen legezko ordezkariak emandakoa.

Junto al contrato deberá presentarse documento acreditativo de la formalización de la matrícula en un programa de doctorado o de la admisión a un programa de doctorado, para el curso correspondiente a la solicitud, expedido por la unidad responsable del programa de doctorado o, en su defecto, por el representante legal de la universidad correspondiente.

2.– Kontratuak lau urte iraun beharko du gutxienez, laguntza kontatzen hasten den egunetik, 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lanaldi osokoa izan beharko du. Urteko ordainsari gordina 26.3 artikuluan aipatutakoa adinakoa edo handiagoa izango da. Kontratuan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren industria-doktoratuentzako laguntzen baterako finantzaketa aipatu beharko da.

2.– El contrato deberá tener una duración de, al menos, cuatro años desde la fecha de inicio de cómputo de la ayuda, de acuerdo con lo indicado en el artículo 26.2, y ser a jornada completa. La retribución anual bruta deberá ser igual o superior a la referenciada en el artículo 26.3. El contrato debe hacer referencia a la cofinanciación por parte de las ayudas para doctorados industriales del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco.

3.– Deialdi honen babespean kontratatzen diren ikertzaileek hilabete gehieneko epean hasi beharko dute dagokien zentroan, laguntza ematen duen Ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita, eta betiere enpresarekin adostuta. Eta, edozein kasutan, 2019ko abenduaren 31 baino lehen.

3.– El personal investigador en formación que sea contratado al amparo de lo dispuesto en la presente convocatoria deberá incorporarse al centro de adscripción, y siempre de acuerdo con este, en un plazo máximo de un mes a contar desde el día siguiente al de la notificación de la Resolución de concesión y, en cualquier caso, antes del 31 de diciembre de 2019.

35. artikulua.– Laguntzen justifikazioa.

Artículo 35.– Justificación de las ayudas.

Justifikazioa hilabeteko epean aurkeztu beharko zaio laguntza ematen duen organoari, urtealdi bakoitzaren exekuzio-epea amaitzen den datatik zenbatzen hasita, eta dokumentazio hau eduki beharko du:

La justificación deberá presentarse al órgano concedente en el plazo máximo de un mes a contar desde el día siguiente a la fecha del fin del plazo de ejecución de cada anualidad, y deberá contener la documentación siguiente:

1.– Ordainketa-eskabidea.

1.– Solicitud de pago.

2.– Jarduketa zientifiko-teknikokoari buruzko memoria, laguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzekoa. Hauek jaso beharko ditu:

2.– Memoria de actuación científico técnica, justificativa del cumplimiento de las condiciones impuestas en la concesión de la ayuda, con indicación de:

a) Ikerketa-plana.

a) El Plan de Investigación.

b) Kontratatutako pertsonak ebaluazio-aldian egin dituen ikerketa-jardueren eta lortutako emaitzen dokumentua.

b) Documento de actividades de investigación llevadas a cabo por la persona contratada en el período de evaluación y los resultados obtenidos.

c) Bilatzen ziren emaitzak lortu diren.

c) La consecución de los resultados perseguidos.

d) Lanaren emaitzak argitaratu egin badira, argitalpen horiek aipatuko dira.

d) Si los resultados del trabajo hubieran sido objeto de publicaciones se indicará una referencia de las mismas.

3.– Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua frogatzen duena, honakoez osatua:

3.– Memoria económica justificativa del coste de las actividades realizadas, que deberá contener:

a) Lan-kontratu eguneratuaren sinatutako kopia.

a) Copia del contrato laboral, actualizado y firmado.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, proiektu-arduradunak eta kontratatu den pertsonak sinatuta. Bertan, hau zehaztu beharko da:

b) Declaración Responsable, firmada por la persona responsable del proyecto y la persona contratada, en la que se especifique:

– Ikertzaileak jasotzen duen ordainsaria, kostu gordina eta enpresaren kargurako gizarte-aseguruak banakatuta.

– La remuneración que percibe la persona investigadora desglosada en los conceptos de coste bruto y seguros sociales a cargo de la empresa.

– Gutxieneko kontratu-loturaren konpromisoa enpresaren eta kontratatutako langilearen artean.

– El compromiso de vinculación contractual mínimo entre la empresa y la persona contratada.

– Laguntza jaso duen jarduera finantzatzeko jaso diren beste laguntzak edo diru-sarrerak, haien zenbatekoa eta jatorria adierazita.

– Otras ayudas o ingresos percibidos que hayan financiado la actividad incentivada, con indicación de su importe y procedencia.

c) Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.

c) El último 10T de la persona contratada, firmado por el representante de la empresa.

d) Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.

d) Las dos últimas nóminas actualizadas de la persona contratada, y sus justificantes de pago.

e) Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).

e) Los dos últimos RNT (relación nominal de trabajadores) de la Seguridad Social.

f) Justifikazio aldiko azken bi RLC agiriak (kotizazioko likidazioaren ordainagiria) eta horien ordainketa-ziurtagiriak.

f) Los dos últimos RLC (relación de liquidación de cotizaciones), y sus justificantes de pago.

g) Egonaldiei lotuta egin diren bidaia- eta ostatu-gastuen egiaztagiriak.

g) Los justificantes de los gastos correspondientes a los viajes y alojamientos relacionados con las estancias.

Erakunde onuradunak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzaren esku jarriko du datuak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia, laguntzak ordaindu aurretik eta dokumentazio hori eskatu eta gero.

La entidad beneficiaria pondrá a disposición de la Dirección de Tecnología y Estrategia, antes del abono de las ayudas, y previo requerimiento de la misma, toda aquella documentación que fuera precisa para la comprobación de los datos pertinentes.

36. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Artículo 36.– Pago de las ayudas.

1.– Laguntzaren urtealdi bakoitzari dagokion zenbatekoa aurretiaz ordainduko da, oso-osorik.

1.– El importe correspondiente a cada anualidad de la ayuda se pagará íntegramente por anticipado.

2.– Lehen ordainketa, laguntzaren lehen urtealdiari dagokiona, doktoregaia lantokian lanean hasten denean izapidetuko da. Bigarren ordainketa, bigarren urtealdiari dagokiona, lehen urtealdiaren justifikazio partziala jaso eta aztertu ondoren izapidetuko da. Hirugarren ordainketa, hirugarren urtealdiari dagokiona, bigarren urtealdiaren justifikazio partziala jaso eta aztertu ondoren izapidetuko da. Laugarren ordainketa, laugarren urtealdiari dagokiona, aurreko urtealdia amaitzean izapidetuko da.

2.– El primer pago, correspondiente a la primera anualidad de la ayuda, se realizará tras incorporarse la persona investigadora al centro de adscripción. El segundo pago, correspondiente a la segunda anualidad, se tramitará después de recibir y revisar la justificación parcial de la primera anualidad. El tercer pago, corresponderá a la tercera anualidad, se tramitará tras recibir y revisar la justificación parcial de la segunda anualidad. El cuarto pago, correspondiente a la cuarta anualidad, se tramitará a la finalización de la anualidad anterior.

3.– Dagozkion ordainketak Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzako titularraren ebazpen baten bidez egingo dira.

3.– Los pagos correspondientes se realizarán mediante Resolución de la persona titular de la Dirección de Tecnología y Estrategia.

4.– Eskabidean jasotzen den doktorego-programan matrikula urtero formalizatu izanaren egiaztagiria ezinbesteko baldintza izango da kontratuak jarraitzeko eta dagokion urteko laguntza ordaintzeko.

4.– El documento justificativo de la formalización anual de la matrícula en el programa de doctorado indicado en la solicitud será requisito indispensable para la continuidad del contrato y para el abono de la anualidad correspondiente.

5.– Ezin izango da dirulaguntzaren ordainketarik egin, baldin eta erakunde onuradunak ez baditu egunean bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo dirua itzuli behar duela dioen ebazpenen batean zordun bada.

5.– No podrán realizarse pagos de la subvención si la entidad beneficiaria no se halla al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, o si es deudor por resolución de procedencia de reintegro.

6.– Aurreko apartatuetan aipatutako baldintzak ez betetzeak dirulaguntza eta dagozkion berandutze-interesak itzultzeko obligazioa eragin ahal izango du, baita laguntza kobratzeko eskubidea galtzea ere.

6.– El incumplimiento de los requisitos citados en los apartados anteriores podrá dar lugar a la obligación de reintegrar la ayuda y los intereses de demora correspondientes y/o a la pérdida del derecho al cobro de la ayuda.

7.– Laguntza ematean aurreikusitako epea agortu baino lehen kontratua amaitzen bada, dirulaguntza doitu egingo da, eta, horrela badagokio, itzulketa egingo zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari. Oro har, aplikatu gabeko soberakina zein den zehazteko irizpidea laguntza jaso duen kontratutik bete gabe geratu den denboraren proportzioa izango da.

7.– En caso de extinción del contrato, antes del tiempo previsto en la concesión de la ayuda, se procederá al reajuste de la subvención y, en su caso, al reintegro a la Tesorería General del País Vasco. De manera general, el criterio para determinar el remanente no aplicado será la proporción del tiempo no ejecutado del contrato incentivado.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición, ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, en el plazo de un mes, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 20a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de febrero de 2019.

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Análisis documental

Euskadi, bien común