Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

38. zk., 2019ko otsailaren 22a, ostirala

N.º 38, viernes 22 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
955
955

21/2019 DEKRETUA, otsailaren 12koa, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita larrialdi-egoerei aurre egiteko jarduera, zentro edo establezimendu zehatz batzuei ezartzen zaizkien autobabeserako betebeharrak arautzen dituen Dekretua.

DECRETO 21/2019, de 12 de febrero, de segunda modificación del Decreto por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia.

Bai Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak bai oinarrizko estatu-ordenamendu sektorialak autobabes-betebehar batzuk ezartzeko beharra aurreikusten zuten jarduera edo establezimenduen titularrentzat, dela arrisku-sortzaile izateagatik, dela elementu zaurgarriak edukitzeagatik. EAEko Legea garatuz eta estatuko araudian ezarritakoa kontuan izanik, 277/2010 Dekretua eman zen, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko.

Tanto la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, como, en el ordenamiento sectorial estatal básico preveían la imposición de ciertas obligaciones de autoprotección para personas titulares de actividades o establecimientos ya por ser generadores de riesgo, ya por contener elementos vulnerables. En desarrollo de la Ley vasca y teniendo en cuenta lo dispuesto en la normativa estatal se dictó el Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia.

Geroago, Espainiako estatuan 17/2015 Legea eman zen, uztailaren 9koa, Babes Zibileko Sistema Nazionalarena, eta Euskadin, berriz, 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena; bi lege-testu horien bidez, erregulazio berri bat finkatu nahi zen autobabes-betebeharren alorrean.

Con posterioridad se ha dictado la Ley 17/2015, de 9 de julio, del Sistema Nacional de Protección Civil y en Euskadi el Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias, que vienen a establecer una nueva regulación en materia de obligaciones de autoprotección.

Dekretu honen bidez, 277/2010 Dekretuaren zenbait manu aldatzen dira (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena). Dekretu horri egiten zaion bigarren aldaketa da; izan ere, I. eranskina partzialki aldatu zuen Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legea garatzen duen erregelamendu berriak.

Por medio del presente Decreto se modifican determinados preceptos del Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia. Se trata de su segunda modificación dado que el Anexo I fue objeto de modificación parcial en el reciente reglamento de desarrollo de la Ley 10/2015, de 23 de diciembre, de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas.

Aldaketa honen helburua da, lehenik eta behin, aurreko erregelamendua legegintza-nobedade horietara eta beste batzuetara egokitzea (esate baterako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean bildutako zenbait nobedade, administrazio elektronikoari buruzkoak).

El propósito de esta modificación es, en primer lugar, adecuar el reglamento precedente a estas novedades legislativas, al tiempo que a otras como las relativas a la administración electrónica en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Bestalde, azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren aplikazioan izandako esperientzia lagungarria da dekretu horretan sar litezkeen zenbait aldaketa iradokitzeko, dekretua hobeki interpreta eta aplika dadin.

Por otra parte la experiencia en la aplicación del Decreto 277/2010 ayuda a apuntar posibles modificaciones en el mismo para mejorar su interpretación y aplicación efectiva.

Autobabes-plan jakin batzuen administrazio-homologazioa desagertzen da. Jatorrizko dekretuaren izapidetzea zela-eta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenak hausnartzeko gaitzat hartu zuen homologazioaren egokitasuna, jarduera hasi aurreko betekizuntzat hartuta, baldintza izan zitekeelako jarduerari ekiteko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauaren –barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoa– ikuspuntutik; halaber, hausnartu zen ea esku-hartzearen helburua beste teknika gutxiago hertsigarri batez lor zitekeen –gainerako planetarako xedatutakoa, adibidez–.

Desaparece la figura de la homologación administrativa de ciertos planes de autoprotección. Con motivo de la tramitación del Decreto originario el dictamen de la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi reflexionó sobre la procedencia de la homologación, configurada como un requisito previo al inicio de la actividad, como posible condicionante del inicio de la actividad desde la perspectiva de la Directiva 2006/123/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 12 de diciembre de 2006, relativa a los servicios en el mercado interior, y si la finalidad de tal intervención no podía conseguirse mediante una técnica menos restrictiva, como la prevista para el resto de los planes.

Behin zerbitzu-zuzentarau hori gure ordenamendura ekarrita, egoki ematen du autobabes-planen inskripzioa prozedura-mota bakar batera biltzeak, aldez aurretik baimenari buruzko esku-hartzerik eskatu barik, halako moldez non autobabes-neurriak hartu behar dituenaren erantzukizuna argitzen den erregistratzen dituen datuen zehaztasun eta egiazkotasunari dagokionez, hargatik eragotzi gabe administrazio publikoen gaitasuna, hartutako autobabes-neurriak ikuskatu eta kontrolatzekoa. Bestalde, aldez aurretiko homologazioaren tresna desagertu da Babes Zibileko Sistema Nazionalaren uztailaren 9ko 17/2015 Lege berrian ere, babes zibileko planen izapidetzeari dagokionez.

Una vez transpuesta la citada Directiva de servicios en nuestro ordenamiento, parece adecuado que confluya la inscripción de los planes de autoprotección en un único tipo de procedimiento, sin exigencias de una intervención autorizante previa, de modo que se clarifica la responsabilidad del obligado a las medidas de autoprotección en cuanto a la exactitud y veracidad de los datos que registra, sin perjuicio de la capacidad de las administraciones públicas para inspeccionar y controlar las medidas de autoprotección adoptadas. Por otra parte, el mecanismo de la homologación previa ha desaparecido igualmente en la tramitación de los planes de protección civil en la nueva regulación de la Ley 17/2015, de 9 de julio, del Sistema Nacional de Protección Civil.

Halaber, erregelamendua aldatzen da, autobabes-betebeharrak malgutzeko, zenbait jazoera edo ekitaldi puntuali dagokienez; izan ere, horrelako jazoerak oinarrizko autobabes-arauaren mugen barnean ez bazeuden ere, autobabes-plan bat izatera behartzen zituen gure arauak, nahiz eta egokiagoa izango zen aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea edukitzera behartzea, autobabes-plan sinplifikatu gisa, malguagoa eta eraginkorragoa, nola antolatzailearentzat hala larrialdi-zerbitzuentzat.

Se modifica igualmente el reglamento para flexibilizar las obligaciones de autoprotección respecto a eventos temporales a los que en nuestro ordenamiento, aun cuando no estaban dentro de los umbrales de la norma básica de autoprotección, se les venía exigiendo en nuestra norma un plan de autoprotección, cuando resultaría más adecuado establecer la exigencia de un dispositivo de riesgos previsibles, como plan de autoprotección simplificado más flexible y operativo, tanto para el organizador como para los servicios de emergencia.

Hona dekretu honek dakartzan beste aldaketa batzuk: autobabes-plana eduki behar duten establezimenduek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak; argitzea establezimenduaren edo jardueraren titularrak zer erantzukizun duen planaren barruko egintza eta datuen errealitateari buruz. Zehaztu egiten da, halaber, erregistro-inskripzioa inskribatutako datuen inskripzioa deklaratzeko baizik ez dela, eta ez dakarrela datu horien administrazio-baliozkotze edo -onarpenik, ez dituela ordezkatzen edo emantzat jotzen jarduerari ekiteko behar diren titulu gaitzaileen existentzia edo indarraldia.

Otras de las modificaciones que comporta este Decreto se refieren a la concreción de las exigencias de planes de autoprotección que integren los riesgos de diversas actividades comprendidas dentro de un mismo establecimiento o de la clarificación de la responsabilidad de la persona titular del establecimiento o actividad respecto a la realidad de los hechos y datos contenidos en el plan, puntualizando que su inscripción registral es meramente declarativa de los datos inscritos, sin que implique validación o aprobación administrativa de los mismos, ni sustituya o presuponga la existencia o vigencia de los títulos habilitantes precisos para el inicio de la actividad.

Bestalde, betebehar hau ezartzen da: agintariei komunikatzea establezimendu edo jardueratik kanpora hauteman daitezkeen simulakroak. Horrez gain, argitu egiten da plan-aldaketarik ez dakarten berrikuspen periodikoek titularraren dokumentu-sinestamendua baino ez dutela behar, baina berrikuspenak planaren aldaketa behartzen duenean, aldaketak erregistroan inskribatu behar dira eta berrikuspen-data idatzohartu.

En otro orden de cosas se obliga a comunicar a las autoridades los simulacros que sean percibidos desde el exterior del establecimiento o actividad. Además se aclara que las revisiones periódicas cuyo resultado no dé lugar a la modificación del plan no requieren sino la constatación documental de la revisión por la persona titular, mientras que cuando la revisión determina la modificación del plan deben inscribirse los cambios en el registro y anotarse la fecha de la revisión.

Eta azkenik, erregistroaren erregulazioa partzialki aldatzen da, administrazio elektronikoaren eskakizunetara egokitzeko, eta autobabes-neurriak izatera behartuta daudenek elektronikoki egin beharko dituzte administrazio publikoarekiko harremanak, erregistroei eta erregistro-komunikazioei dagokienez.

Y por último, se modifica parcialmente la regulación del registro, para acomodarse a las exigencias de la administración electrónica, exigiéndose al tiempo a los obligados a disponer medidas de autoprotección a relacionarse electrónicamente con la administración pública en relación a las inscripciones o comunicaciones registrales.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 12an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Seguridad, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de febrero de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– 1. artikuluaren 2. paragrafoa aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo primero.– Se modifica el párrafo 2.º del artículo 1, que queda redactado como sigue:

«2.– Arau honen xedea da derrigorrezko autobabes-neurriak ezartzea dekretu honen I. eranskinean zerrendatutako jarduera, zentro, establezimendu, esparru, instalazio edo bulegoetarako; baita honako hauek arautzea ere: autobabes-planak eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak landu eta benetan eta egiazki ezarri eta euren efikaziari eustea; euren administrazio-kontrola eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra».

«2.– Particularmente la presente norma tiene por objeto establecer las medidas de autoprotección obligatorias para las actividades, centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias enumeradas en el Anexo I de este Decreto; así como regular la elaboración, implantación material efectiva y mantenimiento de la eficacia de los planes de autoprotección y los dispositivos de riesgos previsibles; su control administrativo y el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi».

Bigarren artikulua.– 4. paragrafoa eransten zaio 1. artikuluari, eta honela geratzen da:

Artículo segundo.– Se añade un nuevo párrafo 4.º al artículo 1, con la siguiente redacción:

«4.– Autobabesaren plangintzaren aurreikuspenak unean uneko datu erreal, egiaztagarri eta objektiboetan oinarritu behar dira, ez, ordea, arauzko gomendioetara edo betekizunetara egokitzeko neurriak ezarriz gero egongo liratekeenetan».

«4.– La planificación de la autoprotección debe fundar sus previsiones en los datos reales constatables y objetivos existentes en cada momento, no en los que existirían de implementarse medidas de adecuación a recomendaciones o exigencias normativas».

Hirugarren artikulua.– 4. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo tercero.– Se modifica el artículo 4, que queda redactado como sigue:

«4. artikulua.– Autobabes-betebeharrak.

«Artículo 4.– Obligaciones de autoprotección.

1.– I. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte:

1.– Las obligaciones de las personas titulares de las actividades reseñadas en el Anexo I serán las siguientes:

a) Jarduerari dagokion autobabes-plana edo haren forma sinplifikatua –aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa– lantzea eta honi komunikatzea: jarduera ustiatu edo abiarazteko lizentzia, baimen edo eskueste erabakigarria eman behar duen administrazio publiko eskudunaren organoari.

a) Elaborar el plan de autoprotección, o su forma simplificada como dispositivo de riesgos previsibles, correspondiente a su actividad y comunicarlo al órgano de la administración pública competente para otorgar la licencia, permiso o autorización determinante para la explotación o inicio de la actividad.

b) Dekretu honetan xedatutako datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrera bidaltzea, eta datu horiek eguneratuta izatea.

b) Remitir al Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi los datos previstos en este Decreto, y mantener actualizados dichos datos.

c) Autobabes-planak edo haren forma sinplifikatua –aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa– ezartzeko eta haien efikaziari eusteko jarduerak garatzea, dekretu honetan definitutako edukiarekin eta irizpideekin bat etorrita.

c) Desarrollar las actuaciones para la implantación y el mantenimiento de la eficacia del plan de autoprotección, o su forma simplificada como dispositivo de riesgos previsibles, de acuerdo con el contenido y criterios definidos en este Decreto.

d) Autobabes-plana edo, hala badagokio, haren forma sinplifikatua –aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide gisa– ezarri izanaren egiaztagiria ematea, III. eranskinean zehaztutako informazioa gehituz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdien eta babes zibilaren inguruko eskumenak dituen Administrazio Orokorreko organoari bidaltzea, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorraren bidez.

d) Emitir el certificado de la implantación del plan de autoprotección, o de su forma simplificada como dispositivo de riesgos previsibles en caso de que proceda, adjuntando la información especificada en el Anexo III y remitirlo al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil a través del Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi.

e) Autobabesaz arduratzeko pertsona fisikoak izendatzea, jardueraren titularrak ez badira.

e) Nombrar a las personas físicas responsables de su autoprotección, en el caso de ser diferentes de la persona titular de la actividad.

f) Zerbitzuko langileak informatu eta trebatzea eduki hauei buruz: autobabes-planak edo haien forma sinplifikatua –aurreikusteko moduko arriskurako baliabide gisa–.

f) Informar y formar al personal a su servicio en los contenidos del plan de autoprotección, o su forma simplificada como dispositivo de riesgos previsibles.

g) Arriskuko eta larrialdiko egoerei aurre egiteko behar diren bitarteko pertsonal eta materialei eustea.

g) Mantener los medios personales y materiales necesarios para afrontar situaciones de riesgo y de emergencia.

h) Erantzukizun zibileko aseguru bat edo beste finantza-berme baliokideren bat sinatzea, beren jarduera, instalazio, zentro, establezimendu edo bulegoek babes zibilaren arloan eragin ditzaketen kalteak estaltze aldera.

h) Suscribir un seguro de responsabilidad civil o cualquier otra garantía financiera equivalente que cubra los daños que puedan ocasionar sus actividades, instalaciones, centros, establecimientos o dependencias en el ámbito de la protección civil.

i) Dagokion autobabes-planean edo haren forma sinplifikatuan –aurreikusteko moduko arriskurako baliabide gisa– aurreikusitako neurriak edo egoeraren arabera egokienak eta arrazoizkoenak aplikatzea.

i) Aplicar las medidas previstas en el respectivo plan de autoprotección, o su forma simplificada como dispositivo de riesgos previsibles, o las que resulten más adecuadas y justificadas por las circunstancias.

j) Jarduera ustiatu edo abiarazteko lizentzia, baimen edo eskueste erabakigarria ematen duen organoari jardueren edo instalazioen edozein aldaketa funtsezkoren berri ematea, autobabesari dagokion guztian.

j) Informar al órgano que otorga la licencia, permiso o autorización determinante para la explotación o inicio de la actividad acerca de cualquier modificación o cambio sustancial en la actividad o en las instalaciones, en aquello que afecte a la autoprotección.

k) Nahitaezko ariketa edo simulakro periodikoak egitea babes zibileko plan bereziek eragindako esparru, zentro, establezimendu eta instalazioetan, bai eta autobabes-planetan jasotako ariketa eta simulakro periodikoak egitea ere.

k) La realización de ejercicios o simulacros periódicos exigibles en las zonas, centros, establecimientos e instalaciones afectados por planes especiales de protección civil, así como la realización de los ejercicios y simulacros periódicos contemplados en los correspondientes planes de autoprotección.

2.– I. eranskinean aipatutako jardueren titularrek betebehar hauek izango dituzte administrazio publikoetako agintari eskudunekiko lankidetzari dagokionez, aplikatu beharreko babes zibileko arauen eremuan:

2.– Las obligaciones de las personas titulares de las actividades reseñadas en el Anexo I, en relación a la colaboración con las autoridades competentes de las administraciones públicas, en el marco de las normas de protección civil que le sean de aplicación, son las siguientes:

a) Lankidetzan aritzea agintari publikoekin herritarrentzako autobabes-neurrien berri ematen eta neurriok sustatzen, bai eta biztanleria trebatzeko gainerakoetan ere jardueren eremuaz kanpokoan eragina duten jarduerak direnean.

a) Colaborar con las autoridades públicas en la difusión de información y promoción de medidas de autoprotección para la ciudadanía y en el resto de actividades de preparación de la población, cuando se trate de actividades con afección al exterior de tales actividades.

b) Titularrek programak eginez gero ukitutako pertsonak informatzeko, ondo bermatu behar dute informazioa guztiz eskuragarria izatea edozein motatako desgaitasuna duten pertsonentzat.

b) Los programas de información a las personas afectadas que se realicen por las personas titulares deberán garantizar que la información sea plenamente accesible a personas con discapacidad de cualquier tipo.

c) Hala badagokio, beharrezko den informazioa ematea autobabes-plana eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak integratzeko goragoko maila bateko autobabes-planetan eta babes zibileko planetan.

c) Facilitar la información necesaria para, en su caso, posibilitar la integración del plan de autoprotección y los dispositivos de riesgos previsibles en otros planes de autoprotección de ámbito superior y en los planes de protección civil.

d) Larrialdien Euskal Sistemaren Zerbitzuen esku jartzea Erregistroko datuen idatzizko kopia bat, plano eta guzti, lokalaren edo establezimenduaren sarreran, agerian.

d) Poner a disposición de los servicios del Sistema Vasco de Atención de Emergencias, en un lugar visible a la entrada del local o establecimiento, una copia escrita de los datos del Registro, incluyendo los planos.

e) Aldez aurretik komunikatzea EAEko Administrazio Orokorrean larrialdien eta babes zibilaren arloan eskumena duen organoari Autobabes Planean edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidean aurreikusitako simulakroak edo ariketak, bai eta informazio-kanpainak eta kontrolerako behar diren datuak ere, dekretu honen 10. artikuluan xedatu legez.

e) Comunicar previamente al órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil la realización de los simulacros o ejercicios previstos en el plan de autoprotección o dispositivo de riesgos previsibles, así como las campañas informativas y los datos necesarios para su control, en los términos establecidos en el artículo 10 de este Decreto.

f) Babes zibileko agintari eta zerbitzuei azkar ematea edozein larrialdiren berri eta, orobat, beren jardueren ondoriozko arriskua nabarmen handitzea eragin dezakeen edozein gorabeheraren berri.

f) Informar con celeridad a las autoridades y a los servicios de protección civil de cualquier emergencia, y de cualquier incidencia que pueda comportar un incremento significativo del riesgo derivado de sus actividades.

g) Babes zibileko agintariei eta agenteei eskatzen duten informazioa ematea jarduerari buruz, eta informaziora iristen uztea ikuskaritza-zereginetan dihardutenean.

g) Facilitar a las autoridades de protección civil y a sus agentes la información que les requieran sobre su actividad, y el acceso a la misma en el ejercicio de sus labores de inspección.

3.– Hezkuntza-ziklo guztietako ikastetxeek nahitaezkoa izango dute babes zibilaren inguruko informazioko, prebentzioko eta dibulgazioko jarduerak programatzea, eta aldizka ebakuazioko ariketa edo simulakro bat egitea, dagokion autobabes-planaren aurreikuspenen arabera».

3.– Los centros escolares de los diferentes ciclos educativos están obligados a programar actividades de información, prevención y divulgación en materia de protección civil, y a realizar periódicamente un ejercicio o simulacro de evacuación, de acuerdo con las previsiones del plan de autoprotección correspondiente».

Laugarren artikulua.– 5. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo cuarto.– Se modifica el artículo 5, que queda redactado como sigue:

«5. artikulua.– Langileen autobabes-betebeharrak.

«Artículo 5.– Obligaciones de autoprotección del personal.

Dekretu honen I. eranskinean aipatutako jardueren zerbitzuko langileek nahitaez hartu behar dute parte, euren gaitasunak kontuan izanda, autobabes-planean edo bestelako autobabes-baliabide eta -neurrietan, eta haien arabera esleitzen zaizkien funtzioak onartu».

El personal al servicio de las actividades reseñadas en el Anexo I de este Decreto tendrá la obligación de participar, en la medida de sus capacidades, en el plan de autoprotección u otros dispositivos y medidas de autoprotección y de asumir las funciones que le sean asignadas en los mismos».

Bosgarren artikulua.– 6. artikuluaren 4. paragrafoa aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo quinto.– Se modifica el párrafo 4.º del artículo 6, que queda redactado como sigue:

«4.– Autobabes-plana eduki behar duten zentro, establezimendu, espazio, instalazio eta egoitzek beren planean integratu behar dituzte fisikoki bertan egiten diren jarduera guztien planak, eta aintzat hartu behar dituzte Dekretu honen 1. eranskinean aipatu gabeko gainerako jarduerak.

«4.– Los centros, establecimientos, espacios, instalaciones y dependencias que deban disponer de plan de autoprotección deberán integrar en su plan los planes de las distintas actividades que se encuentren físicamente en el mismo, así como contemplar el resto de actividades no incluidas en el Anexo I de este Decreto.

Integrazio horretarako, zentro, establezimendu, eremu, instalazio edo bulegoko planaren arrisku-azterketak barne hartu behar ditu jarduera bakoitzaren arrisku-azterketa, eta bateragarriak izan behar dira plan hori eta jarduera horien gainerako autobabes-planak.

Tal integración implica que el análisis de riesgos del plan del centro, establecimiento, espacio, instalación o dependencia comprenderá el de los riesgos particulares de cada una de las actividades que contengan y que exista compatibilidad entre dicho plan y el resto de planes de autoprotección de tales actividades.

Zentro, establezimendu, eremu, instalazio eta bulego horietan autobabes-plan integral bakarra onar daiteke, baldin eta jarduera bakoitzaren arrisku partikular guztiak kontuan hartzen badira».

En dichos centros, establecimientos, espacios, instalaciones y dependencias se podrá admitir un plan de autoprotección integral único, siempre que se contemple todos los riesgos particulares de cada una de las actividades que contengan».

Seigarren artikulua.– 10. artikuluaren 8. paragrafoa aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo sexto.– Se modifica el párrafo 8 del artículo 10, que queda redactado como sigue:

«8.– Derrigorrezkoa da Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari komunikatzea, telefonoz, establezimendutik edo jardueratik kanpora nabaritu daitezkeen ariketak edo simulakroak, baita Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren baliabideek parte hartuko duten simulakroak ere; komunikatu ere, egiten diren egun berean, hasieraren eta amaieraren berri emanda».

«8.– Será obligada la comunicación, vía telefónica, al centro de coordinación de emergencias de Euskadi, de la realización de ejercicios o simulacros que sean percibidos desde el exterior del establecimiento o actividad, así como aquellos simulacros en los que vayan a participar recursos del Sistema Vasco de Atención de Emergencias, el mismo día de su realización comunicando inicio y finalización del mismo».

Zazpigarren artikulua.– 10. artikuluaren 9. paragrafoa aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo séptimo.– Se modifica el párrafo 9 del artículo 10, que queda redactado como sigue:

«9.– Establezimenduaren edo jardueraren titularrak parte hartu nahi badu establezimendutik kanpoko baliabideen –larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemakoen– simulakroan, gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin proposatu beharko dio hori babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari. Parte-hartze edo lankidetza hori beren irizpideen bitartez baloratuko dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek, beren lan-programen edo programatutako simulakroaren interesaren arabera.

«9.– En el caso de que la persona titular del establecimiento o actividad quiera la participación en el simulacro de recursos externos al propio establecimiento integrantes del sistema vasco de emergencias y protección civil deberá proponerlo a la Dirección competente en materia de protección civil y emergencias del Gobierno Vasco, con una antelación no inferior al mes. Dicha participación o colaboración se valorará discrecionalmente por los servicios del sistema vasco de emergencias y protección civil en función de sus programas de trabajo o del interés del simulacro programado.

Edonola ere, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren zerbitzuek simulakro edo ariketetan behatzaile edo partaide gisa parte hartzeko eskatu ahal izango dute, jardueraren titularrari eta babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari hurrengo ariketan edo simulakroan egon nahi dutela adieraziz».

En cualquier caso, los servicios del sistema vasco de emergencias y protección civil podrán interesar tomar parte en los simulacros o ejercicios como observadores o participantes, manifestando su voluntad de incorporación al próximo ejercicio o simulacro a la persona titular de la actividad y a la Dirección competente en materia de protección civil y emergencias del Gobierno Vasco».

Zortzigarren artikulua.– 10. artikuluaren 10. paragrafoa aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo octavo.– Se modifica el párrafo 10 del artículo 10, que queda redactado como sigue:

«10.– Ariketak edo simulakroak jakinarazteko beharrezkoa den informazioaren edukia, aurreko paragrafoan aipatzen dena, dekretu honen IV. eranskinean zehazten da».

«10.– El contenido de la información necesaria para la notificación de ejercicios o simulacros a los que se alude en el anterior párrafo viene definida en el Anexo IV de este Decreto».

Bederatzigarren artikulua.– 11. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo noveno.– Se modifica el artículo 11, que queda redactado como sigue:

«11. artikulua- Planaren indarraldia eta plana eguneratu eta berrikusteko irizpideak.

«Artículo 11.– Vigencia del plan y criterios para su actualización y revisión.

1.– Autobabes-planak amaiera jakinik gabeko indarraldia izango du eta behar bezala eguneratu behar da.

1.– El plan de autoprotección tendrá vigencia indeterminada y se mantendrá debidamente actualizado.

2.– Titularrak hiru urtean behin gutxienez berrikusi behar du plana, edo jarduerak edo azpiegiturak aldatzen direnean hasierako idazkerari dagokionez, edo ariketa edo simulakro baten emaitzen ondorioz, plana aldatzea beharrezkoa edo gomendagarria den ikusteko. Titularrak dokumentuz jasota utziko du egindako berrikuspena.

2.– La persona titular debe revisar el plan con una periodicidad no superior a tres años o cuando se produzcan modificaciones de la actividad o las infraestructuras respecto a la redacción inicial o como consecuencia de las conclusiones de la realización de un ejercicio o simulacro, para comprobar si se requiere o se aconseja la modificación del plan. La persona titular dejará constancia documental de la revisión realizada.

3.– Aldian aldiko edo aparteko berrikuspenaren ondorioz autobabes-plana aldatu behar bada funtsezko edo egiturazko alderdiei dagokienez, teknikari eskudunak beharrezko aldaketak idatziko ditu eta Euskadiko autobabes-planen erregistro orokorrari komunikatuko zaizkio, zeinean data idatzohartuko baitzaio planaren azken aldaketari, berrikuspenaren ondoriozkoari».

3.– Cuando de la revisión periódica o extraordinaria se desprenda la necesidad de la modificación del plan de autoprotección en aspectos esenciales o estructurales se redactarán las modificaciones que procedan por técnico competente y se comunicarán al Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi, en el cual se anotará la fecha de la última modificación del plan derivada de su revisión».

Hamargarren artikulua.– III bis kapitulua eransten da. Izenburua: «Autobabes-neurriak aldi baterako ekitaldi eta jardueretan». Honela geratu da idatzita:

Artículo décimo.– Se añade un nuevo Capítulo III bis titulado «Medidas de autoprotección en eventos o actividades temporales», con la siguiente redacción:

«III bis kapitulua.– Autobabes-neurriak aldi baterako ekitaldi eta jardueretan.

«Capítulo III Bis.– Medidas de autoprotección en eventos o actividades temporales.

12.bis artikulua.– Autobabesa aldi baterako ekitaldietan.

Artículo 12 bis.– Autoprotección en eventos temporales.

1.– I.3 eranskineko jarduerak autobabes-neurri hauen mende egongo dira:

1.– Las actividades incluidas en el Anexo I.3 estarán sujetas a las siguientes obligaciones de autoprotección:

a) Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea prestatu behar dute II bis eranskinean xedatutakoarekin bat etorrita, larrialdietan jarduteko plana eta ezarpen-plana egin, eta Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrari jakinarazi, erregistroari gutxieneko eduki hau izango duen komunikazioa eginez:

a) Deberán realizar un Dispositivo de Riesgos Previsibles de acuerdo al contenido del Anexo II Bis, elaborar un Plan de Actuación de Emergencias y un Plan de Implantación y efectuar la notificación al Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi mediante una comunicación al registro con el siguiente contenido mínimo.

– Ekitaldiaren izena.

– Nombre de evento.

– Ekitaldi-mota eta definizioa.

– Tipo y Definición del evento.

– Ekitaldiaren deskripzioa.

– Descripción del evento.

– Zenbat bertaratuko diren (gutxi gorabehera) eta erabiltzaileen deskripzioa.

– N.º asistentes estimados y descripción de usuarios.

– Ekitaldiaren data.

– Fecha del evento.

– Ekitaldiaren lekua (helbidea eta koordenatuak).

– Lugar de realización incluyendo dirección y coordenadas.

– Titularraren identifikazioa.

– Identificación de la persona titular.

– Segurtasun-baliabide eskuragarria.

– Recurso de seguridad disponible.

b) Egin beharreko jarduera sartzen bada autobabeserako oinarrizko arauaren I. eranskinaren esparruan –Larrialdi-egoerak sor ditzaketen zentroen, establezimenduen edota bulegoen autobabeserako oinarrizko araua onartzen duen martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuak onetsia–, autobabes-plan osoa edo egun dagoenaren autobabes-plan osagarria landu beharko da.

b) Si la actividad a realizar entrase dentro del ámbito del Anexo I de la Norma Básica de Autoprotección aprobada por el Real Decreto 393/2007, de 23 de marzo, por el que se aprueba la Norma Básica de Autoprotección de los centros, establecimientos y dependencias dedicados a actividades que puedan dar origen a situaciones de emergencia, deberá elaborarse un completo plan de autoprotección o un plan de autoprotección complementario del ya existente.

2.– Kapazitatea edo edukiera txikiagoa bada manu honen lehen paragrafoaren a) letran aurreikusitako jakinarazpena beharrezkoa duen zifra baino, jardueren titularrek borondatez aurkeztu ahal izango dute jakinarazpen bat, eduki honekin:

2.– Si la capacidad o aforo fuera inferior a la cifra para la que se requiere la notificación prevista en la letra a) del párrafo primero de este precepto, las personas titulares de las actividades podrán presentar voluntariamente una notificación con el siguiente contenido.

a) Ekitaldiaren izaera eta ezaugarriak.

a) Naturaleza y características del evento.

b) Titularra edo legezko ordezkaria.

b) Persona titular o representante legal.

c) Larrialdien arloko arduraduna.

c) Persona responsable de Emergencias.

d) Arriskuaren azterketa eta neurri zuzentzaileak.

d) Análisis de Riesgo y medidas correctoras.

e) Larrialdietako bitartekoen eta eskuartekoen inbentarioa.

e) Inventario de los medios y recursos de emergencia.

f) Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana.

f) Plan de actuación ante emergencias.

g) Barne-komunikazioak.

g) Comunicaciones internas.

h) Komunikazioak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemarekin.

h) Comunicaciones con el Sistema Vasco de Atención de Emergencias.

i) Planimetria.

i) Planimetría.

3.– Babes zibilean eta larrialdietan eskumena duen sailak bere web orrialdean eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko ditu aurreko paragrafoetan aurreikusitako dokumentuen formatu ofizialak».

3.– El departamento competente en materia de protección civil y emergencias publicará formatos oficiales de los documentos previstos en los párrafos anteriores en su página web y en la sede electrónica del Gobierno Vasco».

«12.ter artikulua.– Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

«Artículo 12 ter.– Dispositivos de riesgos previsibles.

1.– Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea da ekitaldiaren estaldura egokia bermatzeko neurri guztien multzoa, segurtasunaren eta asistentzia sanitarioaren ikuspegitik begiratuta, eta kontuan hartuta ekitaldiaren ezaugarriak eta aurreikusteko moduko arriskuen identifikazioa.

1.– El dispositivo de riesgos previsibles es el conjunto de todas aquellas medidas que garanticen la adecuada cobertura del evento desde la perspectiva de la seguridad y la asistencia sanitaria del mismo, atendiendo a sus características y a la identificación de los riesgos previsibles.

2.– Baliabide hori diseinatzean, honako hauek hartuko dira kontuan: ekitaldiaren lekua, data, iraupena, ekitaldiaren arrazoia, bertaratuko den jende-mota, aurreikusteko moduko arriskuak eta aurreikusi ezin direnak, kolektiboak eta indibidualak, meteorologia –ekitaldia toki irekian egiten bada–, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebakuazio-ibilbideak, ospitaleak eta bertaratutako pertsonen segurtasuna berma dezakeen guztia.

2.– En su diseño se tendrán en cuenta el lugar del evento, la fecha, duración, motivo del evento, el tipo de personal que asistirá, riesgos previsibles e imprevisibles, colectivos e individuales, meteorología si se trata de un evento al aire libre, recursos humanos y materiales, rutas de evacuación, hospitales y todo aquello que pueda asegurar la seguridad de las personas asistentes.

3.– Aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak, laburbilduta, honako hauek jasoko ditu, dekretu honen II. bis eranskinak aipatutako gutxieneko edukien arabera: titularren identifikazioa; jardueraren deskripzioa eta kokalekua; arriskuen analisia; autobabeserako neurriak eta baliabideak; detekzio- eta alerta-prozedurak; jarduera-plana; eta ezarpen- eta ebaluazio-programa.

3.– El dispositivo de riesgos previsibles contendrá, de modo sucinto, la identificación de las personas titulares; la descripción de la actividad y su emplazamiento; el análisis de riesgos; las medidas y medios de autoprotección; los procedimientos de detección y alerta; el plan de actuación; y un programas de implantación y evaluación, de conformidad con los contenidos mínimos a los que se refiere el Anexo II bis de este Decreto.

4.– Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak lantzean, gutxieneko irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

4.– En la elaboración de los dispositivos de riesgos previsibles deben observarse los siguientes criterios mínimos:

a) Teknikari eskudun batek idatzi behar du, eta teknikari horrek berak eta jardueraren titularrak sinatu behar dute, pertsona fisikoa bada, edo titularra ordezkatzen duen pertsonak, titularra pertsona juridikoa bada.

a) Deberá estar redactado por técnico competente y suscrito tanto por este como por la persona titular de la actividad si es una persona física, o por persona que le represente si es una persona jurídica.

b) Arriskuak prebenitzeko eta kontrolatzeko prozedurek hauek hartuko dituzte kontuan: arreta-neurriak, istripuen edo gertakari larrien zioak saihesteko; laneko baimen bereziak, arriskuak sortzen dituzten eragiketak edo atazak egiteko, eta jardueraren titularrari anomalia edo gorabeheren berri ematea.

b) Los procedimientos preventivos y de control de riesgos tendrán en cuenta precauciones para evitar causas de accidentes o sucesos graves; permisos especiales de trabajo para la realización de operaciones o tareas que generen riesgos y la comunicación de anomalías o incidencias a la persona titular de la actividad.

c) Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak arriskuen ebaluazioa eduki behar du, eta horren arabera zehaztuko dira ekitaldirako gutxieneko eta beharrezko baliabideak.

c) El dispositivo de riesgos previsibles deberá incluir una evaluación de riesgos en función de la cual se determinen los medios y recursos mínimos necesarios para el evento.

d) Antolaketa-egitura hierarkizatuta egongo da, kide guztiek larrialdietan eduki behar dituzten funtzioak eta erantzukizunak finkatuta.

d) La estructura organizativa que contemple estará jerarquizada, fijando las funciones y responsabilidades de todos sus miembros en situaciones de emergencia.

e) Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea aplikatzeko arduradunari dagokio honako hauek egitea: baliabidea abiaraztea; Babes Zibileko agintari eskudunei jakinaraztea, SOS-DEIAK Eusko Jaurlaritzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen bidez; langileei informazioa ematea, eta berehalako neurriak hartzea, istripuaren edo gorabeheraren ondorioak gutxitzeko.

e) La persona responsable de la aplicación del dispositivo de riesgos previsibles es a quien corresponde activar el dispositivo; notificar a las autoridades competentes de Protección Civil a través de los Centros de Coordinación de Emergencias del Gobierno Vasco (SOS Deiak); informar al personal, y adoptar las acciones inmediatas para reducir las consecuencias del accidente o suceso.

f) Larrialdietan jarduteko planaren edukiak: gerta litezkeen istripuak edo gorabeherak eta bertan ezarritako dagozkien larrialdi-egoerak, kasu bakoitzean aplikatu beharreko jardute-prozedurak. Hori horrela, honako hauek bermatu behar dira: detekzioa eta alerta; alarma; esku-hartze koordinatua; ebakuazioa eta sorospena; informazioa arriskuan egon daitezkeen pertsonei eta larrialdi-zerbitzuen kanpoko laguntza eskatu eta jasotzea.

f) El plan de actuación en emergencias deberá detallar los posibles accidentes o sucesos y las correspondientes situaciones de emergencia establecidas en el mismo, así como los procedimientos de actuación a aplicar en cada caso, garantizando la detección y alerta; la alarma; la intervención coordinadas; la evacuación y socorro; la información a las personas expuestas al riesgo y la solicitud y recepción de ayuda externa de los servicios de emergencia.

g) Ezarpena, jendea informatzeko tresnekin, eta ezarpenerako behar diren bitartekoak eta baliabideak.

g) La implantación incluirá mecanismos de información al público y la provisión de los medios y recursos precisa para su aplicabilidad.

h) Baliabideak planimetria ere jasoko du, honako hauei dagokienez: batetik, kokalekuak eta jarduera, eta, bestetik, esleitutako bitarteko eta baliabideen kokapena.»

h) El dispositivo incluirá planimetría en relación a los emplazamientos y la actividad y a la ubicación de los medios y recursos asignados al mismo».

Hamaikagarren artikulua.– 13. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo undécimo.– Se modifica el artículo 13, que queda redactado como sigue:

«13. artikulua – Administrazio eskudunei igortzea.

«Artículo 13.– Remisión a las administraciones competentes.

Autobabes-plana eta, hala badagokio, aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea hauekin batera joango da: jarduera abiarazteko behar den lizentzia, baimena eta eskuestea emateko behar diren gainerako dokumentuekin.

El plan de autoprotección, y en su caso el dispositivo de riesgos previsibles, deberá acompañar a los restantes documentos necesarios para el otorgamiento de la licencia, permiso o autorización necesaria para el comienzo de la actividad.

Jarduera abiarazi baino lehen, hau eskatu behar du jardueraren titularrak: Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskriba daitezela erregistro horretan inskribatu beharreko datuak».

Con carácter previo al inicio de la actividad la persona titular de la misma deberá solicitar la inscripción en el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi de los datos que deban ser inscritos en dicho registro».

Hamabigarren artikulua.– Kendu egiten da 14. artikulua.

Artículo duodécimo.– Se suprime el artículo 14.

Hamahirugarren artikulua.– Kendu egiten da 15. artikuluaren 1. paragrafoaren b) letra.

Artículo decimotercero.– Se suprime la letra b) del párrafo 1.º del artículo 15.

Hamalaugarren artikulua.– 16. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

Artículo decimocuarto– Se modifica el artículo 16, que queda redactado como sigue:

«16. artikulua.– Autobabesa sustatzea eta bultzatzea.

«Artículo 16.– Promoción y fomento de la Autoprotección.

EAEko administrazio publikoek, bere eskumenen esparruan, modu koordinatuan sustatuko dute autobabes-kultura herritarren artean, bai eta mota horretako neurriak hartu behar dituzten pertsonen artean ere. Horretarako:

Las administraciones públicas vascas, en el marco de sus competencias, promoverán de forma coordinada la cultura de la autoprotección entre la ciudadanía y las personas obligadas a adoptar medidas de tal índole, mediante:

Jarduketak garatu behar dira, herritarrek, enpresek eta erakundeek informazioa eta sentsibilizazioa har ditzaten arriskuen prebentzio eta kontrolaren alorrean, bai eta larrialdietarako prestatu eta larrialdiei erantzuteko gaietan ere.

El desarrollo de actuaciones orientadas a la información y sensibilización de los ciudadanos, empresas e instituciones en materia de prevención y control de riesgos, así como en materia de preparación y respuesta en situaciones de emergencia.

a) Eskolan, autobabes-tekniken ikaspena sustatu behar da.

a) La promoción del aprendizaje de técnicas de autoprotección en el ámbito escolar.

Autobabeserako antolamenduak sortzea sustatu behar da arriskua sortzen duten enpresa eta erakundeen artean, eta informazio eta aholkularitza egokia eman behar zaie».

La promoción de la constitución de organizaciones de autoprotección entre las empresas y entidades que generen riesgos, facilitándoles una adecuada información y asesoramiento».

Hamabosgarren artikulua.– 17. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo decimoquinto.– Se modifica el artículo 17, que queda redactado como sigue:

«17. artikulua.– Zehapen-araubidea.

«Artículo 17.– Régimen sancionador.

Autobabes-betebeharrak ez betetzeak administrazio publiko eskudunen zehapena ekar lezake, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuan ezarritakoarekin bat eginda.»

El incumplimiento de las obligaciones de autoprotección será sancionable por las administraciones públicas competentes, conforme a lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/2017, de 27 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Gestión de Emergencias».

Hamaseigarren artikulua.– 18. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo decimosexto.– Se modifica el artículo 18, que queda redactado como sigue:

«18. artikulua.– Sortzea, xedea eta adskripzioa.

«Artículo 18.– Creación, finalidad y adscripción.

1.– Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorra sortzearen xedea da plan horien datu aipagarriak inskribatzea, bai eta behartutako subjektuek dauzkaten bestelako autobabes-neurriak ere, larrialdietarako eta babes zibileko zerbitzu publikoei irispidea errazteko euren eskumenak baliatzeko behar duten informaziora; orobat, administrazio-kontrola eta ikuskaritza ahalbidetzea autobabes-arautegia betetzen dela bermatu behar duten administrazioei.

1.– El Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi se crea con la finalidad de inscribir los datos relevantes de los mismos, así como otras medidas de autoprotección que dispongan los sujetos obligados, para facilitar a los servicios públicos de atención de emergencias y protección civil el acceso a la información necesaria para el ejercicio de sus competencias, así como para permitir el control administrativo e inspección a desarrollar por las administraciones encargadas de velar por el cumplimiento de la normativa de autoprotección.

2.– Erregistroa adskribatzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean larrialdien eta babes zibilaren eskumenak dituen zuzendaritzari, eta hark kudeatu beharko du.

2.– El registro se adscribe a la dirección de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil, que será la encargada de gestionarlo.

3.– Erregistroak bi atal desberdin ditu:

3.– El registro consta de dos secciones diferenciadas:

a) Autobabes-planen atala.

a) Sección de planes de autoprotección.

b) Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen atala».

b) Sección de dispositivos de riesgos previsibles».

Hamazazpigarren artikulua.– 19.4 artikuluaren a) letra aldatzen da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:

Artículo decimoséptimo.– Se modifica la letra a) del artículo 19.4, que queda redactada como sigue:

«a) Autobabes-planen eta aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen datuak inskribatu eta erregistro-zenbakia eman».

«a) Inscribir los datos referentes a los planes de autoprotección y dispositivos de riesgos previsibles y asignarles un número registral».

Hamazortzigarren artikulua.– 20. artikuluaren izenburua aldatzen da, eta honelaxe geratu da: «Autobabes-planen atala».

Artículo decimoctavo.– Se modifica el título del artículo 20, que pasa a denominarse «Sección de planes de autoprotección».

Hemeretzigarren artikulua.– 20. artikuluko lehenengo paragrafoaren goiburukoa aldatzen da; aurrerantzean honela egongo da idatzita:

Artículo decimonoveno.– Se modifica el encabezamiento del párrafo primero del artículo 20, que queda redactado como sigue:

«Erregistroko lehen atalean –autobabes-planak–, Erregistroaren antolaketaren oinarri izango dira erregistro-orriak, haren aplikazio-eremuko zentro, establezimendu, bulego edo esparru bakoitzerako. Erregistro-horri bakoitzean, gutxienez, hauek jasoko dira:».

«En la sección primera del registro, dedicada a los planes de autoprotección, el Registro se organizará en hojas registrales para cada centro, establecimiento, dependencia o espacio de su ámbito de aplicación, debiendo recogerse en cada una de ellas, al menos, los siguientes asientos:»

Hogeigarren artikulua.– 2. paragrafoa eransten zaio 20. artikuluari, eta honela geratzen da:

Artículo vigésimo.– Se añade un párrafo 2.º al artículo 20, con la siguiente redacción:

«2.– Halaber, atal eta erregistro-orri horretan honako hauek inskribatuko dira: titularrak autobabes-planaren ezarpen-ziurtagiriari dagokionez egiten dituen komunikazioak eta berrikuspen-datak, planaren aldaketa dakartenean, bai eta azken ariketa edo simulakroa noiz egin den ere».

«2.– Igualmente se inscribirán en dicha sección y hoja registral las comunicaciones que realice la persona titular respecto al certificado de implantación del plan de autoprotección y la fecha de sus revisiones cuando den lugar a la modificación del plan, así como la fecha de realización del último ejercicio o simulacro».

Hogeita batgarren artikulua.– 3. paragrafoa eransten zaio 20. artikuluari, eta honela geratzen da:

Artículo vigésimo primero.– Se añade un párrafo 3.º al artículo 20, con la siguiente redacción:

«3.– Jarduera batek arrisku edo zaurgarritasun berezia daukanean, berez edo arrisku edo zaurgarritasun bereziko eremuetan dagoelako, erregistroaz arduratzen den organoak hau eska diezaieke jardueraren titularrei: beste datu batzuk aurkez ditzatela, erregistroaren xedeetarako beharrezko, egoki eta proportziozko badira.

«3.– Cuando una actividad presente un especial riesgo o vulnerabilidad, por sí mismas, o por hallarse en entornos de riesgo o con especial vulnerabilidad, el órgano encargado del Registro podrá requerir de las personas titulares de la actividad, a presentar otros datos que resulten necesarios, adecuados y proporcionados a las finalidades del Registro.

Era berean, autobabes-plan edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide osoa komunikatzea eska dezake. Erregistroaz arduratzen den organoak ofizioz eskatuta bakarrik inskribatuko dira autobabes-plan edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide osoa».

Igualmente podrá requerir la comunicación del plan de autoprotección o dispositivo de riesgos previsibles completo. No procederá la inscripción del plan de autoprotección o dispositivo de riesgos previsibles completo sino cuando haya sido requerido de oficio por el órgano encargado del Registro».

Hogeita bigarren artikulua.– 20. artikulu berri bat gehitzen da, eta honela geratzen da:

Artículo vigésimo segundo.– Se añade un nuevo artículo 20, con la siguiente redacción:

«20 bis artikulua.– Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideen atala.

«Artículo 20 bis.– Sección de dispositivos de riesgos previsibles.

Erregistroko bigarren atalean –aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabideak–, erregistro-orrietan antolatuko dira mota horretako baliabidea daukaten ekitaldiak, eta orri bakoitzean honako idatzohar hauek jaso behar dira:

En la sección segunda del registro, dedicada a los dispositivos de riesgos previsibles, se organizará en hojas registrales para evento sobre el que se disponga un dispositivo semejante, debiendo recogerse en cada una de ellas los siguientes asientos:

a) Ekitaldiaren izena.

a) Denominación del evento.

b) Ekitaldi-mota eta haren deskripzio laburra.

b) Tipo de evento y breve descripción del mismo.

c) Zenbat inguru bertaratu daitezkeen, eta bertaratu daitezkeenen tipologia, adinen arabera.

c) Número estimado de asistentes y tipología por edades.

d) Datak eta hasierako eta amaierako orduak.

d) Fechas y horas de inicio y finalización.

e) Lekua edo kokapena (posta-helbidea, koordenatuak, errutometroa, irteera-helduera eta abar).

e) Localización o emplazamiento (dirección postal, coordenadas, rutómetro, salida-llegada, etc.).

f) Jardueraren titularrak (edo lege-ordezkaria) eta harremanetarako bideak.

f) Personas titulares de la actividad (o representante legal) y medios de contacto.

g) Baliabidearen deskripzioa eta eskuragarri dauden bitartekoen inbentarioa (botika-kutxa, desfibriladorea, anbulantzia, segurtasuneko langileak eta abar).

g) Descripción del dispositivo e Inventario de medios y recursos disponibles (botiquín, desfibrilador, ambulancia, personal de seguridad, etc.).

h) Baliabidearen arduraduna ekitaldia egiten den bitartean eta harremanetarako bideak.

h) Persona responsable del dispositivo durante la celebración y medios de contacto.

i) Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana.

i) Plan de actuación ante emergencia.

j) Planimetria».

j) Planimetría».

Hogeita hirugarren artikulua.– 22. artikuluaren idazketa aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo vigésimo tercero.– Se da nueva redacción al artículo 22, que queda redactado como sigue:

«22. artikulua.– Inskripzio-prozedura.

«Artículo 22.– Procedimiento de inscripción.

1.– Autobabes-plana edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea eduki behar duten jardueren titularrek, jarduerak abiarazi baino lehen, Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrean inskribatzeko eskatu behar dute eta inskribatu beharreko datuak komunikatu, dekretu honetan azaldutako nahitaezko dokumentazioa erantsita.

1.– Las personas titulares de las actividades a disponer de plan de autoprotección o dispositivo de riesgos previsibles, con carácter previo al inicio de las mismas, deberán solicitar la inscripción en el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi, comunicando los datos inscribibles acompañados de la documentación preceptiva que se refleja en este Decreto.

Halaber, jardueren titularrei eskatu ahal izango zaie I. eranskinera batu ez diren jardueren autobabes-planak egiteko eta erregistratzeko, jarduerok arrisku edo zaurgarritasun berezia daukatenean berez edo arrisku edo zaurgarritasun bereziko eremuetan daudelako. Eskakizun hori ofizioz egingo da larrialdien eta babes zibilaren gaietan eskumena duen zuzendaritzaren ebazpenaren bidez. Halakoetan, jardueraren titularrari arrazoizko epea emango zaio plana egin eta ezartzeko, baina epe hori ezin da izan urtebete baino luzeagoa.

Asimismo, se podrá exigir la elaboración y correspondiente registro de los planes de autoprotección a las personas titulares de actividades no incluidas en el Anexo I cuando presenten un especial riesgo o vulnerabilidad, por sí mismas, o por hallarse en entornos de riesgo o con especial vulnerabilidad. Dicha exigencia se realizará de oficio, mediante resolución de la Dirección competente en materia de emergencias y protección civil. En estos casos, se concederá a la persona titular de la actividad un plazo razonable que, en ningún caso, será superior a un año para la elaboración e implantación del plan.

Era berean, Euskadin dauden zentro, establezimendu, bulego eta esparruen titularrek eskatu ahal izango dute erregistroan inskribatzeko, nahiz eta I. eranskinaren barruko jardueretan ez ibili, baldin eta borondatez egiten badute autobabes-plana dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorrita; hala, inskripzioa nahitaezkoa zaien establezimenduen betebehar berberak izango dituzte erregistroarekiko, baina edozein unetan eta borondatez eskatu ahal izango dute erregistro-orria ezereztea, jarduerak jarraitu arren.

Igualmente, podrán solicitar de forma facultativa la inscripción en el Registro las personas titulares de los centros, establecimientos, dependencias y espacios radicados en Euskadi, dedicados a actividades no incluidas en el Anexo I, que voluntariamente elaboren el plan de autoprotección conforme a lo previsto en este decreto, asumiendo de ese modo las mismas obligaciones con respecto al registro que los establecimientos para los que la inscripción es obligatoria, si bien, en cualquier momento y de modo voluntario, podrán solicitar la cancelación de su hoja registral aunque continúen su actividad.

2.– Erregistro-prozedura euskarri elektronikoan izapidetuko da; horretarako, tresnak eta aplikazioak doituko dira Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoaren barruan, eskaera bide elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izateko; horretarako, dokumentazioa onartutako formatuetan aurkeztu behar da, interesduna identifikatu eta gero. Izan ere, hauen bidez identifikatu behar da interesduna: ziurtatze-zerbitzuen emaileen konfiantzazko zerrendan dauden emaileek jaulkitako sinadura elektronikoko ziurtagiri elektronikoetan oinarritutako sistemen eta itundutako pasa-hitzeko sistemen bidez.

2.– El procedimiento registral se tramitará en soporte electrónico, para lo que se habilitarán los mecanismos y aplicaciones dentro de la sede electrónica del Gobierno Vasco, para que se pueda presentar la solicitud por vía electrónica, adjuntando la documentación precisa en formatos admitidos, previa identificación de la persona interesada mediante sistemas basados en certificados electrónicos de firma electrónica expedidos por prestadores incluidos en la lista de confianza de prestadores de servicios de certificación, así como sistemas de clave concertada.

3.– Dekretu honetako autobabes-betebeharrak bete behar dituzten pertsonek bide elektronikoz jardun behar dute erregistroarekin erregistro-datuak inskribatzeko, aldatzeko, eguneratzeko edo zuzentzeko, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.3 artikuluan xedatutakoarekin.

3.– Las personas sujetas a las obligaciones de autoprotección comprendidas en este Decreto estarán obligadas a relacionarse con el registro a través de medios electrónicos para los procedimientos de inscripción, modificación, actualización o rectificación de sus datos registrales, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.3 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Erregistroko inskripzio-, aldaketa- edo ezerezte-eskaerak ez baditu bete beharrekoak betetzen, organo eskudunak hamar eguneko epea emango dio interesdunari akatsa zuzen dezan edo behar diren agiriak ekar ditzan, eta adieraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena eman ondoren Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

4.– Si la solicitud de inscripción, modificación o cancelación registral no reuniera los requisitos exigidos, el órgano competente requerirá a la persona interesada para que, en el plazo máximo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en los artículos 21 y 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, de Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Erregistroko inskripzio-, aldatze- edo ezerezte-eskaerak Erregistroaz arduratzen den organo eskudunak ebatzi eta jakinarazi behar ditu, hilabeteko epean, gehienez ere, aurkeztu zirenetik; epe horretan ebazten ez badira, interesdunek uler dezakete eskaera onartu dela.

5.– Las solicitudes de inscripción, modificación o cancelación registral deberán ser resueltas y notificadas, por el órgano competente encargado del Registro, en un plazo no superior a un mes desde su presentación; si no se resuelve en este plazo, las personas interesadas pueden entender que su solicitud ha sido estimada.

Jakinarazpenean, espresuki adieraziko zaio eskatzaileari bere jarduerarekin lotutako datuak baliozkotasunez inskribatu direla, baita esleitutako erregistro-zenbakia eta ondorio-data ere.

En la notificación se hará constar expresamente a la persona solicitante que los datos relacionados a su actividad han quedado válidamente inscritos y también el número registral asignado y la fecha de efectos.

6.– Erregistroan jasotako datuen deklarazio-ondorioak baino ez ditu izango inskripzioak, eta berez ez dakar administrazio-onarpen edo -baliozkotzerik behartutako subjektuek deklaratutako datuen egiazkotasunari, gaurkotasunari edo zuzentasunari buruz. Bestalde, inskripzioa administrazio-izapide independentea da, hots, ez dauka loturarik administrazio-lizentzia edo -eskuesteak eman, aldatu edo errebokatzekoekin edo aplikatu beharreko edozein administrazio-kontrolekin; beraz, inskripzioak ez du ordezten, babesten zein emantzat jotzen haien existentzia edo indarraldia».

6.– La inscripción producirá efectos meramente declarativos de los datos que consten en el registro, no confiere por sí misma una aprobación o validación administrativa de la exactitud, actualidad o corrección de los datos declarados por los sujetos obligados. Por otra parte la inscripción constituye un trámite administrativo independiente al de la concesión, modificación o revocación de las licencias o autorizaciones administrativas, o cualquier otro tipo de control administrativo que fuera aplicable, por lo que aquella ni sustituye, ni ampara, ni presupone su existencia o vigencia».

Hogeita laugarren artikulua.– 24. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo vigésimo cuarto.– Se modifica el artículo 24, que queda redactado como sigue:

«24. artikulua.– Erregistro-orria ezereztea.

«Artículo 24.– Cancelación de la hoja registral.

1.– Jarduera amaituz gero autobabes-plana Erregistroan inskribatu zaion zentro, establezimendu, bulego edo esparruan, titularrak idatzoharra ezerezteko eskatu behar du gehienez hilabeteko epean, jarduera amaitu zenetik. Horretarako, datuak ezerezteko formulario elektronikoa beteko da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan eskuratu baitaiteke. Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdien eta babes zibilaren inguruko eskumena duen administrazio orokorreko organoak hilabeteko epean emango du Euskadiko autobabes-planen erregistro orokorreko baja-ebazpena, eta interesdunari komunikatuko dio.

1.– Finalizada la actividad que se desarrolla en el centro, establecimiento, dependencia o espacio cuyo plan de autoprotección haya sido inscrito en el Registro, la persona titular estará obligada a solicitar la cancelación de la anotación en el plazo máximo de un mes desde el cese de la actividad. A tal efecto, se cumplimentará el formulario electrónico de cancelación de datos disponible en la sede electrónica del Gobierno Vasco. El órgano de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi competente en materia de atención de emergencias y protección civil dictará resolución de baja en el Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi en el plazo de un mes, comunicándolo a la persona interesada.

2.– Aurreko paragrafoetan esandakoa gorabehera, amaiera-data jakina duten jardueren autobabes-plan inskribatuei edo aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabide inskribatuei dagokienez, bai eta ekitaldien komunikazio hutsei dagokienez ere, Erregistroak ofizioz ezereztuko du kasuan kasuko erregistro-orria, behin jarduera amaituta».

2.– No obstante lo dicho en los párrafos precedentes, respecto de los planes de autoprotección o dispositivos de riesgos previsibles inscritos relativos a actividades temporales con fecha cierta de terminación, así como con respecto a las meras comunicaciones de eventos, el Registro procederá de oficio a la cancelación de la correspondiente hoja registral una vez haya transcurrido dicha actividad».

Hogeita bosgarren artikulua.– 25. artikulua aldatzen da, eta honela egongo da idatzita aurrerantzean:

Artículo vigésimo quinto.– Se modifica el artículo 25, que queda redactado como sigue:

«25. artikulua.– Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren larrialdi-zerbitzuen irispide elektronikoa.

«Artículo 25.– Acceso electrónico de los servicios de emergencias del Sistema Vasco de Atención de Emergencias.

1.– Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren larrialdi-zerbitzu publikoek bide telematikoaren bidezko irispide segurua edukiko dute Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorreko erregistro-datu eta agirietara.

1.– Los servicios públicos de emergencias del Sistema Vasco de Atención de Emergencias tendrán acceso seguro por vía telemática a los datos registrales y documentos del Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi.

2.– Larrialdi-zerbitzuen titular diren administrazio publikoek kasuan kasuko organismoen pertsona baimenduak zehaztu behar dituzte Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrerako sarbidea izan dezaten. Pertsona baimendu horien ardura izango da erregistro-datuak eta -dokumentuak dekretu honetan ezarritako xedeetarako bakarrik erabil daitezen bermatzea».

2.– Las distintas administraciones públicas titulares de los servicios de emergencias tienen la responsabilidad de determinar las personas autorizadas de los respectivos organismos para acceder al Registro General de Planes de Autoprotección de Euskadi. Las personas autorizadas serán responsables de que los datos y los documentos registrales se utilicen exclusivamente para las finalidades que se establecen en este Decreto».

Hogeita seigarren artikulua.– Kendu egiten da xedapen iragankorra.

Artículo vigésimo sexto.– Se suprime la disposición transitoria.

Hogeita zazpigarren artikulua.– Aldatu egiten da «AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUAREN I. ERANSKINA. Jardueren katalogoa». Honela idatzita geratuko da:

Artículo vigésimo séptimo.– Se modifica el «ANEXO I AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE. Catálogo de actividades», que queda redactado como sigue:

«I. ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA.

«ANEXO I AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE.

Jardueren katalogoa

Catálogo de actividades

1.– Arautegi sektorial espezifikoa duten jarduerak.

1.– Actividades con reglamentación sectorial específica.

a) Industria-, biltegiratze- eta ikerketa-jarduerak:

a) Actividades industriales, de almacenamiento y de investigación:

– Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak, irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatiko 2. zutabeko kopuruak edo handiagoak daudenean (Substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskuak kontrolatzeko neurriak onartu ditu arau horrek).

– Establecimientos en los que Intervienen Sustancias Peligrosas: aquellos en los que están presentes sustancias peligrosas en cantidades iguales o superiores a las especificadas en la columna 2 de las partes 1 y 2 del Anexo I del Real Decreto 840/2015, de 21 de septiembre por el que se aprueban las medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas.

– Produktu kimikoak biltegiratzeko jarduerak, jarraibide tekniko osagarrietara bilduak, kopuru hauetan:

– Las actividades de almacenamiento de productos químicos acogidas a las instrucciones Técnicas complementarias y en las cantidades siguientes:

• ITC APQ-1, 50 m3-tik gorakoak.

• ITC APQ-1, de capacidad mayor a 50 m3.

• ITC APQ-2, denak.

• ITC APQ-2, todas.

• ITC APQ-3, denak, kloro likidoa behe presioan biltegiratzekoak izan ezik (< 2,5 bar absolutu).

• ITC APQ-3, todas, excepto los almacenamientos de cloro líquido a baja presión (< 2,5 bar absolutos).

• ITC APQ-4, denak, edukiontzi mugikorrak izan ezik.

• ITC APQ-4, todas, excepto envases móviles.

• ITC APQ-5, 3., 4. edo 5. kategoriakoak.

• ITC APQ-5, de categoría 3, 4 o 5.

• ITC APQ-6, 500 m3-tik gorakoak, edo 200 l-tik gorakoak, A motako produktuak badira; 400 l-tik gorakoak, B motakoak badira, edo 1.000 l-tik gorakoak, C motakoak badira.

• ITC APQ-6, de capacidad mayor a 500 m3 o aquellos de capacidad mayor a 200 l si se trata de productos de clase A, o mayor de 400 l si son de clase B, o mayor a 1.000 l si son de clase C.

• ITC APQ-7, 200 m3-tik gorakoak, edo 600 l-koak edo hortik gorakoak (horietatik 50 l, gutxienez, T+ motakoak, edo 150 l, gutxienez, T motakoak).

• ITC APQ-7, de capacidad mayor a 200 m3, o aquellos de capacidad igual o superior a 600 l de los cuales 50 l, al menos, sean de clase T+ o 150 l, a menos, de clase T.

• ITC APQ-8, 50 t-tik gorakoak ontziratu gabe edo 200 t-tik gorakoak ontziratuta, edo 5 t-tik gorakoak, norberak erabiltzeko ontziak badira.

• ITC APQ-8, de capacidad mayor a 50 t a granel o mayor a 200 t si se trata de envasado o mayor a 5 t si se trata de envasado para uso propio.

• ITC APQ-9, 1 t-tik gorakoak.

• ITC APQ-9, de capacidad superior a 1 t.

• ITC APQ-10, denak.

• ITC APQ-10, todas.

– Lehergaiak dauden establezimenduak: otsailaren 6ko 252/2006/Pre Aginduan arautuak. Agindu horren bidez eguneratu zen 10. Jarraibide Tekniko Osagarria, istripu larrien prebentzioari buruzkoa, otsailaren 24ko 130/2017 Errege Dekretuan onartutako Lehergaien Erregelamendukoa.

– Establecimientos en los que intervienen explosivos: aquellos regulados en la Orden/Pre/252/2006, de 6 de febrero, por la que se actualiza la Instrucción Técnica Complementaria número 10 sobre prevención de accidentes graves del Reglamento de Explosivos, aprobado por el Real Decreto 130/2017, de 24 de febrero, por el que se aprueba el reglamento de Explosivos.

– Hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduerak: hondakin arriskutsuak jasotzea, biltegiratzea, balioztatzea edo deuseztatzea, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legeak dioenari jarraikiz.

– Actividades de Gestión de Residuos Peligrosos: aquellas actividades de Recogida, Almacenamiento, Valorización o Eliminación de Residuos Peligrosos, de acuerdo con lo establecido en la Ley 22/2011, de 28 de julio, de residuos y suelos contaminados.

– Meatzaritzarekin lotutako ustiapenak eta industriak: apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuan arautuak –meatzaritzako segurtasunaren oinarrizko arauen erregelamendu orokorra onartu baitu arau horrek–, bai eta erregelamendu horren jarraibide tekniko osagarrietan arautuak ere.

– Explotaciones e industrias relacionadas con la minería: aquellas reguladas por el Real Decreto 863/1985, de 2 de abril, por el que se aprueba el Reglamento General de Normas Básicas de Seguridad Minera y por sus Instrucciones Técnicas Complementarias.

– Genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeko instalazioak: arrisku handiko jardueratzat (4. motakoa) edo arrisku ertainekotzat (3. motakoa) hartuak urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuan, zeinak garapen- eta exekuzio-erregelamendu orokorra onartu baitio apirilaren 25eko 9/2003 Legeari, non finkatzen den zein araubide juridiko duen genetikoki eraldatutako organismoak leku itxian erabiltzeak, nahita zabaltzeak eta merkaturatzeak.

– Instalaciones de Utilización Confinada de Organismos Modificados Genéticamente: las clasificadas como actividades de riesgo alto (tipo 4) o riesgo moderado (tipo 3) en el Real Decreto 178/2004, de 30 de enero, por el que se aprueba el Reglamento General para el desarrollo y ejecución de la Ley 9/2003, de 25 de abril, por la que se establece el régimen jurídico de la utilización confinada, liberación voluntaria y comercialización de organismos modificados genéticamente.

– Substantzia edo material biologiko arriskutsuak lortzeko, eraldatzeko, tratatzeko, biltegiratzeko eta banatzeko instalazioak: 4. edo 3. taldeko agente biologikoak dituzten instalazioak, maiatzaren 12ko 664/1997 Errege Dekretuan zehaztuak. Lanean dihardutela, langileak agente biologikoekiko esposizioarekin zerikusia duten arriskuetatik babesteari buruzkoa da arau hori.

– Instalaciones para la Obtención, Transformación, Tratamiento, Almacenamiento y Distribución de Sustancias o Materias Biológicas Peligrosas: las instalaciones que contengan agentes biológicos del grupo 4 o del grupo 3, determinados en el Real Decreto 664/1997, de 12 de mayo, sobre la protección de los trabajadores contra los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos durante el trabajo.

b) Garraio-azpiegituren jarduerak:

b) Actividades de infraestructuras de transporte:

– Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko tunelak. 2004/54/EE Zuzentaraua, 2004ko apirilaren 29koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Europako errepide-sareko tunelen segurtasunari buruzkoa, eta errepideei buruzko foru-arautegia.

– Túneles de la red de carreteras de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Directiva 2004/54/CE, del Parlamento Europeo y del Consejo, de 29 de abril de 2004, sobre seguridad en los túneles de la red transeuropea de carreteras y normativa foral sobre carreteras.

– Merkataritza-portuak: interes orokorreko portuak, merkataritza-erabilera dutenak, bai eta haien erabilera osagarri edo laguntzaileak, azaroaren 26ko 48/2003 Legean zehaztuak. Interes orokorreko portuetako zerbitzuei eta araubide ekonomikoari buruzkoa da lege hori.

– Puertos Comerciales: los puertos de interés general con uso comercial y sus usos complementarios o auxiliares definidos en la Ley 48/2003, de 26 de noviembre, de régimen económico y de prestación de servicios de los puertos de interés general.

– Aireportuak, aerodromoak eta aireportuetako beste instalazioak: aireportuetako segurtasunari buruzko uztailaren 7ko 21/2003 Legean arautuak, bai eta nazioarteko arautegiaren mendekoak ere (OACI-Abiazio Zibilaren Nazioarteko Erakundearen Arauak eta Gomendioak), orobat Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren estatu-arau aplikagarrien mendekoak ere.

– Aeropuertos, aeródromos y demás instalaciones aeroportuarias: aquellos regulados por la Ley 21/2003, de 7 de julio, de Seguridad Aeroportuaria y por la normativa internacional (Normas y Recomendaciones de la Organización de la Aviación Civil Internacional-OACI) y nacional de la Dirección General de Aviación Civil aplicable.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

c) Actividades e infraestructuras energéticas:

– Instalazio nuklearrak eta erradioaktiboak: abenduaren 3ko 1836/1999 Errege Dekretuan arautuak. Instalazio nuklearrei eta erradioaktiboei buruzko erregelamendua onartu du arau horrek.

– Instalaciones Nucleares y Radiactivas: las reguladas por el Real Decreto 1836/1999, de 3 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento sobre Instalaciones Nucleares y Radiactivas.

– Azpiegitura hidraulikoak (presak eta urtegiak): A eta B kategoriakotzat hartuak 1996ko martxoaren 12ko Aginduan, non onartzen den presa eta urtegiei buruzko segurtasunaren arautegi teknikoa, bai eta 1995eko urtarrilaren 31ko Ebazpenean ere, non xedatzen den Ministroen Kontseiluaren akordio bat argitaratzea, uholdeen aurrean babes zibila planifikatzeko oinarrizko gidalerroa onartzen duena.

– Infraestructuras Hidráulicas (Presas y Embalses): las clasificadas como categorías A y B en la Orden, de 12 de marzo de 1996, por la que se aprueba el Reglamento Técnico sobre Seguridad de Presas y Embalses, así como en la Resolución, de 31 de enero de 1995, por la que se dispone la publicación del Acuerdo del Consejo de Ministros por el que se aprueba la Directriz Básica de Planificación de Protección Civil ante el riesgo de Inundaciones.

d) Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloko arautegiaren mendeko ekitaldietarako lekuak, egoitzak eta instalazioak, baldin eta ezaugarri hauek badituzte:

d) Actividades de espectáculos públicos y actividades recreativas. Lugares, recintos e instalaciones en las que se celebren los eventos regulados por la normativa vigente en materia de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas, siempre que cumplan con las siguientes características:

– Aldi baterako establezimendu, egitura edo instalazioetan:

– En establecimientos o estructuras o instalaciones temporales:

• Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

• Edificios cerrados: con capacidad o aforo superior a 300 personas, o con una altura de evacuación igual o superior a 28 m.

• Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

• Instalaciones o estructuras cerradas eventuales, portátiles, desmontables o de temporada: con capacidad o aforo superior a 300 personas.

– Barrutietan edo leku irekietan:

– En espacios acotados o abiertos:

• Sarrera mugatua duten esparru edo barrutiak, 700 lagun baino gehiagorentzako edukiera edo kapazitatea dutenak.

• Recintos o espacios acotados con restricciones de acceso con un aforo o capacidad superior a 700 personas.

• Leku irekiak: 10.000 lagun edo gehiagorentzako edukiera eta kapazitatea dutenak.

• Espacios abiertos: aquellos con una capacidad o aforo igual o superior a 10.000 personas.

e) Autobabes-arautegi sektorialaren mendeko beste jarduera batzuk. Zentro, establezimendu, gune, instalazio, bulego edo antzekoetan egiten diren bestelako jarduerak, arautegi sektorial batek autobabes-betebeharrak ezartzen dituenean, dekretu honen ildotik.

e) Otras actividades reguladas por normativa sectorial de autoprotección. Aquellas otras actividades desarrolladas en centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias o medios análogos sobre los que una normativa sectorial específica establezca obligaciones de autoprotección en los términos definidos en este Decreto.

2.– Arautegi sektorial espezifikorik gabeko jarduerak.

2.– Actividades sin reglamentación sectorial específica.

a) Industria- eta biltegiratze-jarduerak:

a) Actividades industriales y de almacenamiento:

– Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota, ingurunearekiko kokapena eta sektorearen sute-arriskua kontuan hartuz, sute-sektore edo -area bakoitzaren eraikitako azalerak balio hauek gainditzen dituztenean: abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren II. eranskineko 2.1 taulan agertzen direnak (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

– Aquellas con una superficie construida de cada sector o área de incendio, que, en función del tipo de configuración del establecimiento industrial y de su ubicación con relación a su entorno y del riesgo intrínseco del sector de incendio, superen los valores de superficie construida, según la tabla 2.1 del Anexo II del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

– Substantzia arriskutsuak dauden establezimenduak: substantzia arriskutsuen kantitatea denean irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuaren I. eranskinaren 1. eta 2. zatietako 2. zutabean zehaztutakoen % 60 edo gehiago eta bertan adierazitako mailaren azpitiko kopuruak daudenean, bai eta bertan adierazitako atalaseak baino txikiagoak ere (dekretu horrek neurriak onartu ditu istripu larrietan gai arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren arriskuak kontrolatzeko).

– Establecimientos en los que Intervienen Sustancias Peligrosas: aquellos en los que están presentes sustancias peligrosas en cantidades iguales o superiores al 60% de las especificadas en la columna 2 de las partes 1 y 2 del Anexo I del RD 840/2015, de 21 de septiembre por el que se aprueban las medidas de control de los riesgos inherentes a los accidentes graves en los que intervengan sustancias peligrosas e inferiores a dichos umbrales.

– Suaren karga-dentsitatea neurtuta eta zuzenduta, industria-establezimenduaren konfigurazio-motaren eta ingurunearekiko kokapenaren arabera, gainditu egiten dituztenak ondoko taulako mailak. Maila horiek finkatzeko, erreferentziatzat hartu dira abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuaren I. eranskineko 1.3 taulan ezarritakoak (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

– Aquellas con una densidad de carga de fuego ponderada y corregida que, en función del tipo de configuración del establecimiento industrial y de su ubicación con relación a su entorno, superen los niveles de la tabla adjunta, los cuales se han fijado en referencia a los establecidos en la tabla 1.3 del Anexo I del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

Industria-establezimenduaren konfigurazio-mota Suaren karga-dentsitate neurtua eta zuzendua (Qs).

Tipo configuración establecimiento industrial Densidad de carga de fuego ponderada y corregida (Qs).

Mcal/m2 MJ/m2

Mcal/m2 MJ/m2

A Bertikalean Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

A En vertical En primer nivel bajo rasante 200<Qs 850<Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 300< Qs 1275< Qs

En planta sobre rasante 300<Qs 1275<Qs

Horizontalean Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 200< Qs 850< Qs

En horizontal En primer nivel bajo rasante 200<Qs 850<Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 400< Qs 1700< Qs

En planta sobre rasante 400<Qs 1700<Qs

B Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 800< Qs 3400< Qs

B En primer nivel bajo rasante 800<Qs 3400<Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

En planta sobre rasante 1600<Qs 6800<Qs

C Lehenengo mailan, lur arrasetik behera 1600< Qs 6800< Qs

C En primer nivel bajo rasante 1600<Qs 6800<Qs

Solairuan, lur arrasetik gora 1600< Qs 6800< Qs

En planta sobre rasante 1600<Qs 6800<Qs

D 3200< Qs 13600< Qs

D 3200<Qs 13600<Qs

E 3200< Qs 13600< Qs

E 3200<Qs 13600<Qs

Apartatu honen barruko industria-establezimenduek bazeukaten jarduteko lizentzia abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuk indarra hartu aurretik (industria-establezimenduetako suteen kontrako segurtasun-arautegia onartu du dekretu horrek).

Este apartado se refiere a los establecimientos industriales que ya contaban con licencia de actividad con carácter previo a la entrada en vigor del Real Decreto 2267/2004, de 3 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de seguridad contra incendios en los establecimientos industriales.

– Bigarren eta hirugarren taldeko likido hoztailea duten hotz-instalazioak, guztira erabilitako kopuruak 3 t-tan gainditzen dituztenean.

– Instalaciones frigoríficas con líquidos refrigerantes del segundo y tercer grupo cuando superen las cantidades totales empleadas en 3 t.

– IP02, IP03 eta IP-04 jarraibide tekniko osagarrietara bildutako instalazioak dituzten establezimenduak, likido sukoiak eta erregaiak biltegiratzeko edukiera 50 m3-tik gorakoa denean.

– Establecimientos con instalaciones acogidas a las ITC IP02, IP03 e IP-04 cuando la capacidad de almacenamiento de líquidos inflamables y combustibles sea superior a 50 m3.

b) Garraio-jarduerak eta -azpiegiturak:

b) Actividades e infraestructuras de transporte:

– Denetariko bidaiarien eta salgaien lehorreko garraiorako geltokiak eta aldageltoki modalak, 300 pertsona baino gehiago sartzen direnak edo 2.500 m2-tik gorako azalera erabilgarria dutenak.

– Estaciones de transporte terrestre e intercambiadores modales de transporte de todo tipo de viajeros y mercancías cuya ocupación sea mayor a 300 personas o superficie útil mayor a 2.500 m2.

– Trenbideak, metroa eta tranbia.

– Líneas Ferroviarias, metro y tranvía.

– Trenbide-tunelak, 1.000 m luze edo gehiago direnak.

– Túneles Ferroviarios de longitud igual o superior a 1.000 m.

– Errepide-sareko tunelak: hirikoak, 200 m baino luzeagoak, edo hiriartekoak, 500 m baino luzeagoak.

– Túneles de la red de carreteras de longitud superior a 200 m si son urbanos o 500 m si son interurbanos.

– Ordainpeko autobideak.

– Autopistas de peaje.

– Aparkatzeko guneak, salgai arriskutsuen errepide eta tren bidezko garraiorako.

– Áreas de Estacionamiento para el Transporte de Mercancías Peligrosas por Carretera y Ferrocarril.

– Merkataritza-portuak.

– Puertos comerciales.

c) Energia-jarduerak eta -azpiegiturak:

c) Actividades e infraestructuras energéticas:

– Azpiegitura hidraulikoak, Presen eta Urtegien Segurtasunari buruzko Erregelamendu Teknikoa erkidego barneko arroetan aplikatzearen ondoriozkoak.

– Las Infraestructuras Hidráulicas resultantes de la aplicación del contenido del Reglamento Técnico sobre Seguridad de Presas y Embalses para las cuencas intracomunitarias.

– Argindarra sortzeko zentroak edo instalazioak: 50 MW-tik gorako potentzia izendatua dutenak.

– Centros o Instalaciones destinados a la Producción de Energía Eléctrica: los de potencia nominal superior a 50 MW.

– Argindarra sortu eta goi tentsioko bihurtzeko instalazioak.

– Instalaciones de generación y transformación de energía eléctrica en alta tensión.

d) Osasun-jarduerak:

d) Actividades sanitarias:

– Erabilera sanitarioetarako establezimenduak, arreta medikoak ospitaleratze-erregimenean edo tratamendu intentsiboak edo kirurgikoak ematen dituztenak.

– Establecimientos de usos sanitarios en los que se prestan cuidados médicos en régimen de hospitalización o tratamiento intensivo o quirúrgico.

– Erabilera sanitarioko beste edozein establezimendu, 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera duena, edo 300 pertsona edo gehiago sartzen direna, edo 2.500 m2-tik gorako azalera erabilgarria duena.

– Cualquier otro establecimiento de uso sanitario que disponga de una altura de evacuación igual o superior a 28 m, o de una ocupación igual o superior a 300 personas, o una superficie útil superior a 2.500 m2.

e) Hezkuntza-jarduerak:

e) Actividades docentes:

– Hezkuntza-erabilerarako establezimenduak, bereziki desgaitasun fisiko edo psikikoren bat dutenentzat, edota ebakuazioa beren kabuz egitea ezinezko dutenentzat.

– Establecimientos de uso docente especialmente destinados a personas discapacitadas físicas o psíquicas o a otras personas que no puedan realizar una evacuación por sus propios medios.

– Hezkuntza-erabilerarako beste edozein establezimendu, baldin eta 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera badu, edo 50 pertsona edo gehiago sartzen badira.

– Cualquier otro establecimiento de uso docente siempre que disponga una altura de evacuación igual o superior a 28 m, o de una ocupación igual o superior a 50 personas.

f) Egoitza-jarduera publikoak:

f) Actividades residenciales públicas:

– Bizitegi publikorako erabilera duten establezimenduak, egoitza- edo aterpe-jarduerak dituztenak, baldin eta gaua pasatzekoak badira eta oheak 10 edo gehiago badira.

– Aquellos establecimientos de uso residencial público en los que se desarrollan actividades de residencia o de albergue con pernoctación y un número de camas igual o superior a 10.

– Maiatzaren 29ko 102/2000 Dekretuaren barruan dauden hotel-establezimenduak.

– Establecimientos hoteleros regidos por el Decreto 102/2000, de 29 de mayo.

– Eguneko zentroko jarduerak egiten direnean eta 50 pertsona baino gehiago sartzen direnean, edo eraikinaren ebakuazio-altuera 28 m edo gehiagokoa denean, edo ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonak daudenean.

– Cuando se desarrollan actividades como centro de día con una ocupación superior a 50 personas o la altura evacuación del edificio sea igual o superior a 28 m o cuando existan ocupantes que no puedan realizar la evacuación por sus propios medios.

– Zaharrentzako edo/eta ebakuazioa beren kabuz egin ezin duten pertsonentzako egoitzak.

– Residencias para personas mayores y/o para personas que no puedan realizar la evacuación por sus propios medios.

g) Beste jarduera batzuk: zentro, establezimendu, gune, instalazio, egoitza edo antzekoetan egindako beste jarduerak, ezaugarri hauetakoren bat dutenak:

g) Otras actividades: aquellas otras actividades desarrolladas en centros, establecimientos, espacios, instalaciones o dependencias o medios análogos que reúnan alguna de las siguientes características:

– Erabat merkataritzarako, administraziorako, zerbitzuak emateko edo beste edozertarako eraikinak edo zentroak, bertako ebakuazio-altuera 28 m edo gehiago bada, edo 300 pertsona edo gehiago sar badaitezke, edo 2.500 m2-tik gorako azalera duten merkataritza-jarduerak.

– Todos aquellos edificios o centros destinados íntegramente a actividades comerciales, administrativas, de prestación de servicios, o de cualquier otro tipo, siempre que la altura de evacuación del edificio sea igual o superior a 28 m, o bien dispongan de una ocupación igual o superior a 300 personas o dispongan de una superficie útil mayor que 2.500 m2 en caso de actividades comerciales.

– Erlijio-kultuko jardueretarako lekuak, kapazitatea edo edukiera 300 pertsonatik gorakoa dutenak.

– Lugares destinados a actividades de culto religioso que cuenten con una capacidad o aforo superior a 300 personas.

– Kudeatutako garaje eta aparkalekurako lokalak, 1.000 m2-tik gorako azalera dutenak.

– Locales destinados a garaje y aparcamiento gestionado con una superficie superior a 1.000 m2.

– Desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio itxiak, 300 pertsona edo gehiago sartzen direnak, amaitzeko data zehatza duten aldi baterako ekitaldiak ez direnean.

– Instalaciones cerradas desmontables o de temporada con capacidad igual o superior a 300 personas cuando no se refieran a eventos temporales con fecha cierta de terminación.

– Camping instalazioak, Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen definizioari jarraikiz, eta Turismoa Antolatzeko Legea aldatzen duen abenduaren 23ko 16/2008 Legeari jarraikiz.

– Instalaciones de camping, de conformidad con la definición dada por la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de ordenación del Turismo, así como por la Ley 16/2008, de 23 de diciembre, de modificación de la Ley de Ordenación del Turismo.

Leku irekiak: 20.000 lagun edo gehiagorentzako kapazitatea edo edukiera dutenak.

– Al aire libre: aquellos con una capacidad o aforo igual o superior a 20.000 personas.

3.– III bis kapituluan araututako aldi baterako ekitaldiak.

3.– Eventos temporales regulados en el Capítulo III Bis.

Iraupen jakineko eta mugatuko gizarte jarduerak edo ekitaldiak, behin egitearekin agortzen direnak, eta sartu gabe daudenak autobabes-plan baten aurreikuspenetan, jarduerak egiten diren establezimenduaren jarduera-lizentziaren babesean, arautegi sektorial berezia eduki edo ez, baldin eta honako ezaugarri hauek betetzen badituzte:

Las actividades sociales o eventos de duración determinada y limitada que se agoten en su propia celebración, no comprendidas en las previsiones de un plan de autoprotección al amparo de la correspondiente licencia de actividad del establecimiento donde se realicen, tengan o no reglamentación sectorial específica, que cumplan con las siguientes características:

– Aldi baterako establezimendu, egitura edo instalazioetan:

– En establecimientos o estructuras o instalaciones temporales:

• Eraikin itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak, edo 28 m edo gehiagoko ebakuazio-altuera dutenak.

• Edificios cerrados: con capacidad o aforo superior a 300 personas, o con una altura de evacuación igual o superior a 28 m.

• Aldi baterakoak, eramangarriak, desmuntagarriak edo sasoikoak diren instalazio edo egitura itxiak: 300 pertsona baino gehiagorentzako lekua dutenak.

• Instalaciones o estructuras cerradas eventuales, portátiles, desmontables o de temporada: con capacidad o aforo superior a 300 personas.

– Barrutietan edo leku irekietan:

– En espacios acotados o abiertos:

• Sarrera mugatua duten esparru edo barrutiak, 700 lagun baino gehiagorentzako edukiera edo kapazitatea dutenak.

• Recintos o espacios acotados con restricciones de acceso con un aforo o capacidad superior a 700 personas

• Leku irekiak: 10.000 lagun edo gehiagorentzako edukiera eta kapazitatea dutenak.»

• Espacios abiertos: aquellos con una capacidad o aforo igual o superior a 10.000 personas".

Hogeita zortzigarren artikulua.– II bis eranskin berri bat gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:

Artículo vigésimo octavo.– Se añade un nuevo Anexo II bis, con la siguiente redacción:

«II BIS ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

«ANEXO II BIS AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidearen gutxieneko edukia.

Contenido mínimo del dispositivo de riesgos previsibles.

Aurkibidea, orrialdeen zenbakiekin.

Índice paginado.

1.– Jardueraren titularren eta kokapenaren identifikazioa.

1.– Identificación de las personas titulares y del emplazamiento de la actividad.

• Jardueraren izena, jardueraren kokapenaren posta-helbidea. Telefonoa eta helbide elektronikoa.

• Denominación de la actividad, dirección postal de su emplazamiento de la actividad. Teléfono y email.

• Jardueraren titularrak. Izena edo sozietatearen izena, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

• Personas titulares de la actividad. Nombre o Razón social, dirección postal, teléfono y email.

• Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea aplikatzearen arduradunaren izena, posta-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

• Nombre de la persona responsable de la aplicación del dispositivo de riesgos previsibles, dirección postal, teléfono y email.

2.– Deskripzioa: jarduera, erabiltzaile-mota, jarduera garatzen den eremu fisikoa, sarbideak eta larrialdi-zerbitzuetarako irisgarritasuna (haiei buruzko dokumentazio grafikoarekin).

2.– Descripción de la actividad, tipos de usuarios y del medio físico en el que se desarrolla, incluyendo la descripción de los accesos y su accesibilidad para los servicios de emergencias (acompañando la documentación gráfica de tales extremos).

3.– Arriskuen azterketa.

3.– Análisis de riesgos.

4.– Erakundeak zer autobabes-neurri eta -bitarteko dituen (gizatiarrak zein materialak) arriskuak kontrolatu, larrialdiei aurre egin, eta larrialdietako kanpoko zerbitzuen esku-hartzea errazteko.

4.– Medidas y medios de autoprotección, humanos y materiales que dispone la entidad para controlar los riesgos y enfrentar situaciones de emergencia y facilitar la intervención de los Servicios Externos de Emergencias.

5.– Larrialdietan jarduteko prozedurak, honako hauek sartuta: detekzioa, SOS-DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari alerta ematea, larrialdiari aurre egiteko tresnak, ebakuazioa edo barruko babesa (konfinamendua), lehenengo laguntzak ematea, kanpoko laguntzak jasotzea, eta babes zibileko planekiko eta agintariekiko integrazioa eta lankidetza.

5.– Procedimientos de actuación en emergencias, que incluyan los procedimientos de detección y alerta al Centro de Coordinación de Emergencias SOS Deiak, y los mecanismos de respuesta frente a la emergencia, evacuación o confinamiento y prestación de las primeras ayudas, así como la recepción de ayudas externas y la integración y colaboración con los planes de protección civil y sus autoridades.

6.– Larrialdiei aurre egiteko jardun-plana, honako hauek zehaztuta: izan daitezkeen istripuak eta gertaerak, eta haiei dagozkien larrialdi-egoerak, bai eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko jarduketa-prozedurak ere. Larrialdiei aurre egiteko jardute-plana abian jartzeko arduraduna identifikatuko da.

6.– Plan de actuación ante emergencias, detallando los posibles accidentes o sucesos y las correspondientes situaciones de emergencia establecidas en el mismo, así como los procedimientos de actuación a aplicar en cada caso. Se identificará a la persona responsable de la puesta en marcha del plan de actuación ante emergencias.

7.– Baliabidea ezarri eta ebaluatzeko programa, baliabidean aktiboki parte hartzen duten langileak prestatu eta gaitzea barne, eta erabiltzaileentzako informazio-programa, seinaleztapena eta bisitarientzako jardute-arauak barne.

7.– Programa de implantación y evaluación del dispositivo incluyendo la formación y capacitación para el personal con participación activa en el dispositivo y programa de información para las personas usuarias que incluya la señalización y normas de actuación de visitantes.

8.– Eranskinak.

8.– Apéndices.

a) Dokumentazio grafikoa:

a) Documentación gráfica referente a:

• Kokapena.

• Ubicación.

• Sarbideak.

• Accesos.

• Errutometroa.

• Rutómetro.

• Elementuen banaketa.

• Distribución de elementos.

• Bitartekoen eta baliabideen banaketa.

• Distribución de medios y recursos.

• Ebakuazio-bideak.

• Vías de evacuación.

b) Komunikazio-direktorioa.

b) Directorio de comunicación.

• Larrialdietako langileen telefonoak.

• Teléfonos del Personal de emergencias.

• Kanpoko laguntzaren telefonoak.

• Teléfonos de ayuda exterior.

• Komunikatzeko beste modu batzuk».

• Otras formas de comunicación».

Hogeita bederatzigarren artikulua.– III bis eranskina gehitzen da. Honela idatzita egongo da:

Artículo vigésimo noveno.– Se añade un nuevo Anexo III bis, con la siguiente redacción:

«III BIS ERANSKINA, AZAROAREN 2KO 277/2010 DEKRETUARENA

«ANEXO III BIS AL DECRETO 277/2010, DE 2 DE NOVIEMBRE

Aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea ezarri izanaren ziurtagiria

Certificado de la implantación del dispositivo de riesgos previsibles.

EKITALDIAREN DATUAK

DATOS DEL EVENTO

JARDUERAREN TITULARRAREN EDO HAREN LEGEZKO ORDEZKARIAREN DATUAK

DATOS DE LA PERSONA TITULAR DE LA ACTIVIDAD O DE SU REPRESENTANTE LEGAL

Izena:

Nombre:

NANa:

DNI:

Helbidea:

Dirección:

Telefono-zenbakia:

Teléfono:

Fax-zenbakia:

Fax:

Helbide elektronikoa:

E-mail:

HAU ZIURTATZEN DUT:
CERTIFICO:

Aipatutako aurreikusteko moduko arriskuetarako baliabidea osorik ezarri dela, bertan azaldutako moduan eta 277/2010 Dekretuan ezarritako irizpideen arabera (277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko).

Que se ha realizado la implantación completa del DRP reseñado, en los términos que se recoge en el mismo y siguiendo los criterios establecidos en el Decreto 277/2010, de 2 de noviembre, por el que se regulan las obligaciones de autoprotección exigibles a determinadas actividades, centros o establecimientos para hacer frente a situaciones de emergencia.

........................................(e)n,................(e)ko.......................aren..............(e)(a)n.

En....................., a.... de.............. de.....

(Lekua eta data)

(Lugar y fecha)

Sin.:

Fdo.:

(Jardueraren titularra edo haren legezko ordezkaria)».

(La persona titular de la actividad o su representante legal)».

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabetera jarriko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor a los dos meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 12 de febrero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común