Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

35. zk., 2019ko otsailaren 19a, asteartea

N.º 35, martes 19 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
868
868

2/2019 LEGEA, otsailaren 14koa, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzkoa.

LEY 2/2019, de 14 de febrero, de medidas presupuestarias urgentes para el ejercicio 2019 en materia de retribuciones y otros aspectos relativos a la prórroga.

Eusko Legebiltzarrak 2/2019 Legea, otsailaren 14koa, lansarien arloan 2019ko ekitaldirako presako aurrekontu-neurriei eta luzapenaren beste alderdi batzuei buruzkoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 2/2019, de 14 de febrero, de medidas presupuestarias urgentes para el ejercicio 2019 en materia de retribuciones y otros aspectos relativos a la prórroga

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Hasia da 2019. urtea, baina oraindik ez da onartu Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-proiektua, ekitaldi honi dagokiona. Horren ondorioz, automatikoki indarrean sartu da Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren IX. tituluan jasotzen den luzapen-araubidea (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen du testu bategin hori). Titulu horren arabera, izan ere, gerta liteke ekitaldi baten hasieran ekitaldi horretarako aurrekontuak onartu gabe egotea eta aurreko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Legearen indarraldia ekitaldi horretara luzatzea. Indarraldia, nolanahi ere, luzapen-araubidea oro har erregulatzen duen araudiari jarraituz luzatuko da beti.

El inicio del año 2019 sin la aprobación del proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para dicho ejercicio ha provocado la automática entrada en vigor del régimen de prórroga contemplado en el Título IX del texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo. Dicha norma prevé el supuesto de que, al inicio de un ejercicio económico, no hubieran sido aprobados los presupuestos generales correspondientes, y se extienda al mismo la vigencia de la Ley de Presupuestos Generales del ejercicio anterior. Tal extensión de vigencia, no obstante, debe tener lugar con observancia, en todo caso, de la normativa que regula con carácter general el régimen de prórroga.

Hain zuzen, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluaren helburua da aurrekontu orokorren luzapena oro har arautzea, eta aurreko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Legearen indarraldiaren luzapena osatzea; horretarako, oinarrizko arau eta adostasun-arau jakin batzuk ezartzen ditu, luzapen-aldian aplikatzeko. Arau horiek modua ematen dute aurrekontua gauzatzeko; horrela, aurreko ekitaldietatik edota luzatutako ekitaldian amaitu ez ziren programa edo jarduketetatik eratorritako egitura-gastuak eta aurrekontu-konpromisoak estal daitezke. Arauok, hori bai, behin-behinekoak izango dira.

En efecto, el Título IX del Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, tiene por objeto la regulación general de la prórroga de los presupuestos generales, complementando la extensión de la vigencia de la Ley de Presupuestos Generales del ejercicio anterior con el establecimiento de ciertas normas sustantivas y de congruencia que han de aplicarse durante el período de prórroga. Dicha regulación posibilita la ejecución presupuestaria tanto en relación con la cobertura de los gastos de estructura como de los compromisos presupuestarios derivados de ejercicios anteriores y de los programas o actuaciones que no hayan debido finalizar en el ejercicio prorrogado, pero se caracteriza por su provisionalidad.

Hori dela eta, uste da komenigarria eta egokia dela luzapenak eragindako zenbait arazo konpontzeko neurri batzuk ezartzea, arazo horiei premiazko eta berehalako konponbidea emate aldera, baina lege-mailako arau bat behar da neurri horiek aplikatu ahal izateko. Kasurako, hauek izan daitezke neurri horietako batzuk: sektore publikoko langileen ordainsariak gehitzea, hartzeko pasiboak eguneratzea, Eusko Legebiltzarrerako aurrekontu-zuzkidura finkatzea edo 2019. urterako tasen zenbatekoa areagotzea.

Por ello, se ha estimado conveniente y oportuno establecer una serie de medidas destinadas a solventar algunos problemas ocasionados por la prórroga cuya solución se considera urgente e inaplazable y que requieren una norma de rango legal para su aplicación, tales como el incremento de las retribuciones del personal al servicio del sector público, la actualización de los haberes pasivos, la fijación de la dotación presupuestaria para el Parlamento Vasco o la actualización de la cuantía de las tasas para el ejercicio 2019.

Horri begira, beraz, arau honen bidez zenbait xedapen onartzen dira, aurrekontu-luzapenaren araubidearen osagarri, aurrekontu luzatuan gaikuntzarik ez duten gastu jakin batzuk baimentzeko helburuz; izan ere, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean diren xedapenen arabera, gastu horiek gauzatzeko, kreditu gehigarriak eman behar dira, eta, beraz, lege-mailako arau bat behar da.

A tales efectos, por tanto, por la presente norma se aprueban un conjunto de disposiciones que vienen a complementar el régimen de prórroga presupuestaria con objeto de autorizar determinados gastos para los cuales no existe habilitación en el presupuesto prorrogado, y que, de conformidad con las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, requieren la concesión de créditos adicionales y, por lo tanto, una norma con rango de ley.

Aurreikusitako neurri horiek finantzatzeko beharrezko diren kredituak 2019ko ekitaldira luzatutako gastuen egoera-orrian esleitutakoarekin baino zenbateko handiagoarekin finantzatu behar dira. Horretarako, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak 2019ko ekitaldirako aurreikusitako ekarpenekin lortutako diru-sarrerak erabiliko dira, zeinak handiagoak baitira Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2018ko Aurrekontuaren sarreren egoera-orrian esleitutako zenbatekoak baino; halaber, diruzaintzako geldikinak erabiliko dira kredituak finantzatzeko. Ekitaldi honetan diru-sarrera handiagoak daudenez, beraz, arau honetan jasotako neurriak finantzatu ahal izango dira; horrez gain, dena dela, bete egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoak aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasankortasunari dagokionez ezarri dituen helburu eta konpromisoak.

Los créditos necesarios para proceder a la financiación de las medidas previstas, por un importe superior al consignado en el estado de gastos prorrogado para el ejercicio 2019, se financiarán con cargo a los ingresos obtenidos por las mayores aportaciones previstas para este ejercicio 2019 por el Consejo Vasco de Finanzas Públicas, que superan las cifras consignadas en el estado de ingresos del Presupuesto de la Administración de la Comunidad Autónoma para el ejercicio 2018, así como con cargo a remanentes de tesorería. La disposición de mayores ingresos durante el presente ejercicio permite, en consecuencia, proceder a la financiación de las medidas previstas en la presente norma, sin perjuicio de respetar el cumplimiento de los objetivos y compromisos adquiridos en materia de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera por la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Lege honen helburua da xedapen batzuk ezartzea, alde batetik Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018rako Aurrekontu Orokorrak 2019ra luzatzeko araubidea osatzeko, eta bestetik Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legea osatzeko, zeinaren indarraldia 2019ko ekitaldira luzatzen baita.

La presente ley tiene por objeto el establecimiento de una serie de disposiciones complementarias al régimen de prórroga de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2018 durante el ejercicio 2019, así como a la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, que extiende su vigencia al ejercicio 2019.

2. artikulua.– Ordainsarien eta hartzeko pasiboen erregimena.

Artículo 2.– Régimen de retribuciones y haberes pasivos.

1.– 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2018ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean % 2,25 gehituko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen zerbitzura dauden eta lan-kontratukoak ez diren langileen urteko ordainsari osoak, baita lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen, behin-behineko langileen eta Zuzendaritzako langileen ordainsariak ere.

1.– Con efectos desde el 1 de enero de 2019, las retribuciones anuales íntegras del personal al servicio de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi no sujeto a régimen laboral, así como del lehendakari, consejeros y consejeras, altos cargos y asimilados, personal eventual y personal directivo, se incrementarán un 2,25% con respecto a las vigentes a 31 de diciembre de 2018.

2.– Era berean, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen zerbitzura dauden lan-araubideko langileen soldata-masa % 2,25 gehitu ahal izango da 2018ko ekitaldian ezarritakoaren aldean.

2.– Asimismo, con efectos desde el 1 de enero de 2019, la masa salarial del personal al servicio de las entidades del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi sometido a régimen laboral se podrá incrementar un 2,25% con respecto a la establecida en el ejercicio 2018.

3.– 2019ko ekitaldian aplikatzekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen II. tituluko III. kapituluan xedaturikoa, aurreko ataletan jasotakoari dagokionez izan ezik.

3.– Con la salvedad de lo previsto en los apartados anteriores, durante el ejercicio 2019 resultará de aplicación lo dispuesto en el Capítulo III del Título II de la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018.

4.– Hala ere, baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari, Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea egokitzeko eta garatzeko, 2019ko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez indarrean dauden oinarrizko baldintzen arabera.

4.– No obstante, se autoriza al Consejo de Gobierno para, a propuesta de los Departamentos de Hacienda y Economía, y de Gobernanza Pública y Autogobierno, proceder a la adecuación y desarrollo del régimen retributivo del personal al servicio del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi a las condiciones que con carácter básico rijan en relación con los gastos del personal al servicio del sector público durante el ejercicio 2019.

5.– 2019ko ekitaldian, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua aplikatzearen ondorioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioak gehitu egingo zaizkie eskatutako gabealdiak bete dituzten langileei, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko langileen ordainsariak gehitzen diren portzentaje berean.

5.– Durante el ejercicio 2019, las pensiones por haberes pasivos devengadas en aplicación del Decreto Legislativo 1/1986, de 13 de mayo, por el personal que hubiere cubierto los períodos de carencia exigidos, se incrementarán en el mismo porcentaje que las retribuciones del personal al servicio de la Administración general de la Comunidad Autónoma.

3. artikulua.– Eusko Legebiltzarraren aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria del Parlamento Vasco.

Eusko Legebiltzarrak 31.100.000 euroko aurrekontu-zuzkidura izango du 2019ko ekitaldirako.

La dotación presupuestaria del Parlamento Vasco para el ejercicio 2019 queda establecida en la cantidad de 31.100.000 euros.

4. artikulua.– Tasak.

Artículo 4.– Tasas.

Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, oinarriaren ehuneko jakin bat finkatua ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira, 2018. urtean eskatzen ziren zenbatekoei bat koma zero hamabost (1,015) koefizientea aplikatuta ateratzen den kopururaino.

A partir de la entrada en vigor de la presente ley, las tasas de la Hacienda General del País Vasco de cuantía fija, por no estar fijadas en un porcentaje de la base o no estar esta valorada en unidades monetarias, se elevarán hasta la cantidad que resulte de la aplicación del coeficiente uno coma cero quince (1,015) de la cuantía que resultaba exigible en el año 2018.

5. artikulua.– Finantzaketa.

Artículo 5.– Financiación.

Lege honetako neurriak Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 133. artikuluari jarraituz finantzatuko dira (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen du testu bategin hori), eta, hala badagokio, diruzaintzako geldikinen kargura.

La financiación de las medidas contempladas en la presente ley se realizará de conformidad con el artículo 133 del texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, y, en su caso, con cargo a remanentes de tesorería.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES
LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Baimenak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Autorización.

1.– Jaurlaritzari baimena ematen zaio sarreren eta gastuen egoera-orriak lege honetako xedapenetara egokitzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko 2019ko ekitaldian, aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenei jarraikiz. Horrez gain, baldin eta ekitaldi honetarako aurreikusitako ekarpenen guztizko zenbatekoen kargura kreditu globala areagotu nahi bada Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 20.2 artikuluan zehaztutako helburuak betetzeko (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen du testu bategin hori) eta artikulu horretan finkatutako mugekin, eta baldin eta gastuen egoera-orrian kredituak sortzen edo gaitzen badira, bete egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoak aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari dagokienez ekitaldi horretarako ezarri dituen helburuak eta konpromisoak.

1.– Se autoriza al Gobierno a que, durante el ejercicio 2019 y de acuerdo con las disposiciones legales vigentes sobre régimen presupuestario, pueda realizar las modificaciones presupuestarias que sean necesarias para la adecuación de los estados de ingresos y gastos a las disposiciones establecidas en la presente ley. Adicionalmente, los incrementos del crédito global que se efectúen con cargo a la cuantía total de las aportaciones previstas para el presente ejercicio, para las finalidades y con los límites señalados en el artículo 20.2 del texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, así como las correspondientes generaciones o, en su caso, habilitaciones de crédito a que puedan dar lugar en el estado de gastos, deberán respetar el cumplimiento de los objetivos y compromisos adquiridos en materia de estabilidad presupuestaria y sostenibilidad financiera por la Comunidad Autónoma de Euskadi para dicho ejercicio.

2.– Era berean, Ogasun eta Ekonomia Sailari baimena ematen zaio egokitzapen teknikoak egiteko eta beharrezko programa, zerbitzu eta kontzeptuak sortzeko, baita Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateen aurrekontuak aldatzeko ere, lege honetako xedapenetara egokitzeko beharrezkoa bada.

2.– Asimismo, se autoriza al Departamento de Hacienda y Economía para la realización de las adaptaciones técnicas y la creación de los programas, servicios y conceptos presupuestarios necesarios, así como para la realización de las modificaciones de los presupuestos de las entidades integrantes del sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi que sean necesarias para su adecuación a las disposiciones establecidas en la presente ley.

3.– Eusko Legebiltzarrari xedapen honen babesean egindako eragiketen berri emango zaio.

3.– De las operaciones realizadas al amparo de la presente disposición se dará cuenta al Parlamento Vasco.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorren luzapen-araudia 2019ko ekitaldian.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Régimen de prórroga de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2018 durante el ejercicio 2019.

1.– Bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 127. artikuluak dioenarekin (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen du testu bategin hori), Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen edukia indarrean egongo da 2019ko ekitaldian ere. Hala ere, 2019ko ekitaldian ez da aplikatu beharko abenduaren 22ko 5/2017 Lege horren hamaikagarren xedapen gehigarrian jasota dagoen etena.

1.– De conformidad con lo previsto en el artículo 127 del texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo, el contenido de la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, extenderá su vigencia al ejercicio 2019. No obstante, durante el ejercicio 2019, no será de aplicación la suspensión prevista en la disposición adicional undécima de la referida Ley 5/2017, de 22 de diciembre.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorren luzapenak, 2019ko ekitaldian, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren IX. tituluan jasotzen den araubidea bete beharko du (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartzen du testu bategin hori). Bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorretan izendatuta ageri diren dirulaguntzetarako gastuen baimenak luzatuko dira; betiere, ekitaldi horretan amaitu beharreko programak edo jarduerak ez badituzte finantzatzen.

2.– La prórroga de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para 2018 durante el ejercicio 2019 se ajustará al régimen establecido en el Título IX del texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen presupuestario de Euskadi, aprobado por el Decreto Legislativo 1/2011, de 24 de mayo. En particular, se entenderán prorrogadas las autorizaciones de gasto destinadas a subvenciones que figuren nominativamente asignadas en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018 siempre y cuando no financien programas o actuaciones que por su naturaleza debieron finalizar en dicho ejercicio.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Garapena eta betearazpena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Desarrollo y ejecución.

Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Se autoriza al Gobierno para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución de la presente Ley.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardar.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 15a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 15 de febrero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común