Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

30. zk., 2019ko otsailaren 12a, asteartea

N.º 30, martes 12 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
738
738

18/2018 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen dekretua bigarren aldiz aldatzeko dena.

DECRETO 18/2019, de 5 de febrero, de segunda modificación del Decreto por el que se regulan las elecciones a representantes sindicales de los funcionarios de la Ertzaintza, la composición del Consejo de la Ertzaintza y el procedimiento para la determinación.

Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen bitartez, Ertzaintzaren langile funtzionarioen ordezkaritzaren esparru juridikoa ezarri zen, baita lan-baldintzak ezartzerakoan hark izan beharreko parte-hartzea ere. Horretarako, Ertzaintzako Kontseiluan honako hauek ezartzeko sistema konplexu bat eratu zen: ordezkaritza-mailak eta -modalitateak, erakunde sindikaletako eta, hala badagokio, federazio eta konfederazioetako ordezkariak eta delegatuak; eta haiek kuantifikatzeko, identifikatzeko eta izendatzeko, hauteskunde-ordezkaritzaren irizpidea baliatzen da.

La Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco, establece en el marco jurídico de la representación del personal funcionario de la Ertzaintza y de su participación en la determinación de las condiciones de trabajo. Para ello conforma un sistema complejo de determinación de los distintos niveles y modalidades de representación, representantes, delegados y representantes de las organizaciones sindicales y, en su caso, federaciones y confederaciones, en el Consejo de la Ertzaintza, cuya cuantificación, identificación y designación se efectúa por el criterio de audiencia electoral.

Lege-aurreikuspen horiek garatuz eman zen, hain zuzen ere, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretua. Erregelamendu-xedapen hori urriaren 11ko 392/1994 Dekretu bidez aldatu zen.

En desarrollo de tales previsiones legales se dictó el Decreto 50/1993, de 16 de marzo, por el que se regulan las elecciones a representantes sindicales de los funcionarios de la Ertzaintza, la composición del Consejo de la Ertzaintza y el procedimiento para la determinación de los delegados que correspondan a las organizaciones sindicales. Dicha disposición reglamentaria fue modificada por Decreto 392/1994, de 11 de octubre.

Aipaturiko araudi hori aplikatzean, Ertzaintzako langileen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak egin diren bakoitzean eratutako hauteskunde-batzordeek ezinbestean garatu behar izan zituzten antolakuntza-praxian kontzeptuak edota hutsuneak argitzeko interpretazio-irizpideak. Ertzaintzako langileen ordezkariak aukeratzeko 2017ko hauteskundeetan eratutako hauteskunde-batzordeko kideek Segurtasun Sailari eskatu behar izan zioten martxoaren 16ko 50/1993 Dekretua aldatzeko, gutxienez, hauteskunde-batzordeak bertako hutsuneak argitzeko hartutako erabakiak txertatzeko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hautagai-zerrenden eta hautatutako izangaien argitalpena ezabatzeko. 2017ko abenduaren 12ko hauteskunde-batzordearen aktan, izan ere, horixe jaso zen.

La aplicación de la citada normativa ha requerido que las Juntas Electorales constituidas con ocasión de diferentes elecciones a representantes del personal de la Ertzaintza tuvieran que desarrollar criterios interpretativos para clarificar conceptos o lagunas en la praxis organizativa electoral. La Junta Electoral constituida con ocasión de las elecciones a representantes del personal de la Ertzaintza celebradas en 2017 solicitaron al Departamento de Seguridad que se procediera a la modificación del Decreto 50/1993, de 16 de marzo, para, cuando menos, introducir los acuerdos adoptados por la Junta Electoral ante lagunas del mismo, y para que se elimine la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de las candidaturas y de los candidatos o candidatas electas. Así se recoge en el acta de tal Junta Electoral de fecha 12 de diciembre de 2017.

Oraingo aldaketa honen xedea hobekuntza-proposamen horiei erantzuna ematea da. Zentzuzkoa dirudi hauteskunde-prozesuak hobeki kudeatzeko eta gerta litezkeen zenbait lege-hutsune salbatu beharra saihesteko balio izan duten irizpideak sartzea aipaturiko lege-arauan. Bestalde, ez du inolako zentzurik hautagai-zerrendak eta hautatutako ordezkari sindikalak argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; izan ere, langileen ordezkariak aukeratzeko beste ezein hauteskundetan ez da halakorik gertatzen, eta Ertzaintzan zerbitzuak ematen dituzten langileetara mugatuta dagoen prozesu batean datu gehiegi argitaratzea dakar.

La presente modificación pretende dar respuesta a tales propuestas de mejora. Parece razonable incorporar a la norma los criterios que han servido para una mejor gestión de los procesos electorales y evitar la necesidad de salvar posibles lagunas legales. Y por otra parte carece de sentido la publicación en el boletín oficial de las candidaturas y de los representantes sindicales electos dado que ello no sucede en ningún otro ámbito de las elecciones a representantes del personal y que constituye una publicidad desmesurada de un proceso cuyo ámbito se encuentra limitado al personal, que presta servicios en la Ertzaintza.

Bestalde, kendu egiten dira erregulaziotik erakunde sindikaletako delegatuak izendatzearekin lotutako alderdiak, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen bigarren aldaketaren abenduaren 1eko 6/2006 Legeak indargabetutakoak.

Por otra parte se elimina de la regulación lo referente a la designación de delegados de las organizaciones sindicales que ya había quedado derogado por la Ley 6/2006, de 1 de diciembre, de segunda modificación de la Ley de Policía del País Vasco.

Aldaketa-proposamen hau ordezkari sindikalen gehiengoak adostu zuen 2018ko ekainaren 26an egin zen bilkurako negoziazio-mahaian, eta Ertzaintzako Kontseiluak haren aldeko txostena eman zuen 2018ko uztailaren 16an egindako bilkuran.

Esta propuesta de modificación ha sido objeto de acuerdo con la mayoría de la representación sindical en la sesión de la Mesa de negociación, en la sesión celebrada el día 26 de junio de 2018 y ha sido informada favorablemente por el Consejo de la Ertzaintza, en la sesión celebrada el día 16 de julio de 2018.

Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 5ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Seguridad, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 5 de febrero de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretua aldatu egiten da. Hona hemen aldaketak:

Artículo primero.– Se modifica el Decreto 50/1993, de 16 de marzo, por el que se regulan las elecciones a representantes sindicales de los funcionarios de la Ertzaintza, la composición del Consejo de la Ertzaintza y el procedimiento para la determinación de los delegados que correspondan a las organizaciones sindicales en los términos que siguen:

Bat.– Aldatu egin da dekretuaren izenburua; izen hau izango du aurrerantzean: «50/1993 Dekretua, martxoaren 16koa, Ertzaintzako ordezkari sindikalen hauteskundeak arautu eta erakunde sindikalei dagozkien Ertzaintzako Kontseiluko kideak zehazten dituena».

Uno.– Se da nueva redacción al título del Decreto que pasa a denominarse «Decreto 50/1993, de 16 de marzo, por el que se regulan las elecciones a representantes sindicales en la Ertzaintza y se determinan las personas integrantes del Consejo de la Ertzaintza que corresponden a las organizaciones sindicales».

Bi.– Idazketa berria ematen zaio 1. artikuluari:

Dos.– Se da nueva redacción al artículo 1:

«1. artikulua.– Ertzaintzako ordezkari sindikalen hauteskunde-prozesua erregulatzea eta erakunde sindikalei dagozkien Ertzaintzako Kontseiluko kideak zehaztea da dekretu honen xedea.»

«Artículo 1.– Es objeto del presente Decreto la regulación del proceso de elecciones de representantes sindicales en la Ertzaintza y se determinan las personas integrantes del Consejo de la Ertzaintza que corresponden a las organizaciones sindicales.»

Hiru.– Idazketa berria ematen zaio 3. artikuluko 2. zenbakiari:

Tres.– Se da nueva redacción al párrafo 2.º del artículo 3:

«2.– Deialdian alderdi hauek guztiak adieraziko dira: zer egunetan egingo diren hauteskundeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta berrogeita hamar eta hirurogei egun bitartean egin beharko dira ezinbestean), hauteskunde-atalak eta -mahaiak, errolda osoa, zenbat ordezkari aukeratuko diren eta hauteskunde-kanpainak zenbateko iraupena izango duen.»

«2.– La convocatoria señalará la fecha de las elecciones que habrán de celebrarse entre los cuarenta y cincuenta días posteriores a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, las secciones y mesas electorales, el censo global y número de representantes a elegir así como la duración de la campaña electoral.»

Lau.– Idazketa berria ematen zaio 4. artikuluko 1. zenbakiari:

Cuatro.– Se da nueva redacción al párrafo 1.º del artículo 4:

«1.– Legearen arabera eratutako erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek sustatu ahalko dituzte hautagai-zerrendak. Hautagai-zerrenda bakoitzak mugape bakoitzean hautatu beharreko ordezkariak bezainbeste hautagai hartu beharko ditu barne gutxienez, eta haiek halako bi gehienez.»

«1.– Podrán promover candidaturas las organizaciones, federaciones y confederaciones sindicales legalmente constituidas. Cada candidatura deberá incluir, como mínimo, tantas personas candidatas como representantes a elegir en cada circunscripción y, como máximo, el doble de los mismos.»

Bost.– 4. zenbakia gehitzen zaio 5. artikuluari:

Cinco.– Se añade un nuevo párrafo 4.º al artículo 5:

«4.– Hautagaiek edozein hauteskunde-mugapetan aurkezteko aukera izango dute, erroldatuta dagoen hauteskunde-atala zer lurralde historikotan dagoen alde batera utzita».

«4.– Las personas candidatas podrán presentarse por cualquier circunscripción electoral, con independencia del Territorio Histórico en que se halle incluida la sección electoral donde se encuentre censado.»

Sei.– Idazketa berria ematen zaio 6. artikuluko 2. zenbakiari:

Seis.– Se da nueva redacción al párrafo 2.º del artículo 6:

«2.– Segurtasun Sailak egingo du, dituen datuak oinarri hartuta, hauteskunde-errolda; bertan funtzionarioaren izena, bi abizenak, antzinatasuna eta lanbide-zenbakia eta NAN zenbakia jasoko dira».

«2.– El Departamento de Seguridad a través de los datos de que dispone elaborará el censo electoral en el que se incluirá el nombre y dos apellidos del funcionario o funcionaria, fecha de antigüedad, en su caso, su número profesional y el número del DNI.»

Zazpi.– Idazketa berria ematen zaio 6. artikuluko 4. zenbakiari:

Siete.– Se da nueva redacción al párrafo 4.º del artículo 6:

«4.– Hauteskundeetarako deialdia Segurtasun Sailaren intranet korporatiboan argitaratu eta hamar egun naturaleko epearen barruan, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzak argitara emango du intranet korporatiboan eta Ertzaintzako Unitate guztien iragarki-oholetan Unitate bakoitza atxikita dagoeneko hauteskunde-atalari edo -mahaiari dagokion hauteskunde-erroldaren zatia, eta gutxienez 7 egun naturalez egongo da bertan.»

«4.– La Dirección competente en materia de recursos humanos en el plazo de diez días naturales contados a partir de la publicación de la convocatoria de elecciones en la intranet corporativa del Departamento de Seguridad, hará pública en la intranet corporativa y en los tablones de anuncios de todas las Unidades de la Ertzaintza el censo electoral provisional correspondiente a la sección y mesa electoral a la que corresponde la Unidad, exponiéndose en un plazo no inferior a 7 días naturales.»

Zortzi.– Idazketa berria ematen zaio 7. artikuluari:

Ocho.– Se da nueva redacción al artículo 7:

«7. artikulua.– Behin-behineko hauteskunde-errolda unitate bakoitzeko iragarki-oholetan egoteko aldia amaitzen denean, zerrendan sartu dutela edo ez dutela-eta, edozein funtzionariok aurkeztu ahal izango dio erreklamazioa Hauteskunde Batzordeari hiru egun balioduneko epean. Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hiru egun balioduneko epearen barruan emango du horren inguruko ebazpena, eta behar izanez gero, hauteskunde-erroldan aldaketak egiteko eskatuko du.»

«Artículo 7.– En el plazo de tres días hábiles contados a partir de la finalización del período de exposición del censo electoral provisional en cada una de las Unidades, cualquier funcionario o funcionaria podrá presentar reclamación ante la Junta Electoral sobre su inclusión o exclusión en el censo. La Junta Electoral resolverá lo procedente en el plazo de tres días hábiles, contados a partir del siguiente al de la fecha límite para interponer las reclamaciones, ordenando en su caso las modificaciones que fueran pertinentes en el censo electoral.»

Bederatzi.– Idazketa berria ematen zaio 8. artikuluko 1. zenbakiari:

Nueve.– Se da nueva redacción al párrafo 1.º del artículo 8:

«1.– Hauteskunde-erroldaren inguruko erreklamazioen ebazpena eman ondoren, unitate bakoitzari dagokion hauteskunde-ataleko edo -mahaiko behin betiko hauteskunde-errolda emango du argitara Hauteskunde Batzordeak intranet korporatiboan eta unitate horietako iragarki-oholetan. Bost egun balioduneko epearen barruan, erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izango dituzte hauteskunde-mugape guztietan, eta horretarako, Hauteskunde Batzordeari idazki bat igorri beharko diote; proposamena egiten duen erakundearen deitura, siglak eta sinboloak, hautagaien izen-abizenak, NAN zenbakiak, eta hautagaiek zerrendan joateko esanbidez emandako baimena ere jaso beharko dira idazki horretan. Ertzaintzako zein funtzionario hautatu daitekeen zehazteko baino ez du balioko errolda horrek.»

«1.– Una vez resueltas las reclamaciones sobre el censo la Junta Electoral hará público, en la intranet corporativa y mediante inserción en los tablones de anuncios de las Unidades, el censo electoral definitivo correspondiente a la sección y mesa electoral a la que pertenezca. En el plazo de cinco días hábiles las organizaciones, federaciones y confederaciones de sindicatos podrán presentar sus candidaturas en cada una de las circunscripciones electorales ante la Junta Electoral, mediante escrito en el que se hará constar la denominación, siglas y símbolos de la organización proponente, los nombres y apellidos de las personas candidatas, su DNI, así como la aceptación expresa de los mismos para su inclusión en la candidatura. Este censo únicamente tiene validez para la determinación del personal funcionario de la Ertzaintza, que pueda ser elegido o elegible.»

Hamar.– Idazketa berria ematen zaio 9. artikuluari:

Diez.– Se da nueva redacción al artículo 9:

«9. artikulua.– 1.– Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu ondoren, hiru eguneko epearen barruan, Hauteskunde Batzordeak hautagaien aldarrikapena egingo du, eta dagokien lurralde historikoko hauteskunde-mugape bakoitzeko hautagai aldarrikatu horiek hauteskunde-mahaiak instalatuko diren hauteskunde-ataletan eta lantokietan argitaratuko dira, baita intranet korporatiboan ere.

«Artículo 9.– 1.– Una vez finalizado el plazo de presentación de candidaturas y en el de tres días la Junta Electoral efectuará la proclamación de las candidaturas, publicándose las candidaturas proclamadas correspondientes a la circunscripción electoral del Territorio Histórico respectivo, en las secciones electorales y en los centros de trabajo donde esté prevista la instalación de mesa de electoral y en la intranet corporativa.

2.– Aldarrikatutako hautagaiak ezingo dira aldatu, kasu hauetan izan ezik: hautagairen bat hil egin delako edo uko egin diolako, edo hautaezintasunen bat sortu delako. Kasu horietan egin beharko diren aldakuntzak ahalik eta lasterren egingo dira eta aurreko paragrafoan adierazitako moduan argitaratuko dira.

2.– Las candidaturas proclamadas no podrán ser objeto de modificación excepto en el supuesto de fallecimiento o renuncia de personas candidatas o inelegibilidad sobrevenida. Las variaciones que hayan de realizarse por estas causas se efectuarán en el plazo más breve posible y serán objeto de publicación del modo previsto en el párrafo antecedente.

3.– Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-mugapeko erroldari dagokion informazioa emango dio aldarrikatutako hautagaiari, hala eskatzen badu; informazio horretan, langileen identifikazio-datu bakarra lanbide-zenbakia izango da.»

3.– La Junta Electoral facilitará a la candidatura proclamada, que así lo solicite, la información correspondiente al censo de la circunscripción electoral en que el único dato identificativo del personal será el número profesional.»

Hamaika.– Idazketa berria ematen zaio 10. artikuluko 1. zenbakiari:

Once.– Se da nueva redacción al párrafo 1.º del artículo 10:

«1.– Hauteskunde-kanpaina botoak lortzeko egindako legezko ekintzen multzoak osatzen du. Aldarrikatuak izan diren hautagaiek edota hautagai aldarrikatuak dituzten sindikatu eta erakunde, federazio eta konfederazio sindikalek baino ezingo dituzte gauzatu halako ekintzak.»

«1.– La campaña electoral es el conjunto de actividades lícitas desarrolladas en orden a la captación del voto. Solo los candidatos o candidatas y las organizaciones, federaciones y confederaciones sindicales cuyas candidaturas hubieran sido proclamadas podrán llevar a cabo las citadas actividades.»

Hamabi.– Kendu egiten da 10. artikuluaren 3. zenbakia.

Doce.– Se suprime el párrafo 3.º del artículo 10.

Hamahiru.– Idazketa berria ematen zaio 11. artikuluko 4. zenbakiari:

Trece.– Se da nueva redacción al párrafo 4.º del artículo 11:

«4.– Hauteskunde-mahaiak edukiko dituzten lantokietan hauteskunde-propagandarako kartelak ipintzeko tokiak izango dituzte eskuragarri aldarrikatutako hautagaiek. Toki horiek berdinak izango dira azaleraz eta erabilgarritasunez eskuragarri dauden leku guztietan.»

«4.– Las candidaturas proclamadas dispondrán en los centros de trabajo donde esté prevista la instalación de mesa de electoral de lugares reservados para la colocación de carteles de propaganda electoral. Dichos espacios serán de igual superficie y análoga utilidad en cada uno de los emplazamientos disponibles.»

Hamalau.– Idazketa berria ematen zaio 11. artikuluko 5. zenbakiko a) letrari:

Catorce.– Se da nueva redacción a la letra a) del párrafo 5.º del artículo 11:

«a) Hauteskunde Batzordeak argitara emango du zein aretotan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren ekintzak. Segurtasun Saila ekintza horiek burutzeko egokiak diren aretoak erabilgarri izaten saiatuko da, zerbitzu publikoan inolako trabarik jarri gabe.»

«a) La Junta Electoral hará pública la determinación de los locales, los días y horas en que puedan llevarse a cabo los actos. A tal efecto el Departamento de Seguridad facilitará la disponibilidad de los locales adecuados para el desarrollo de tales actividades con la previsión de que no se entorpezca el servicio público.»

Hamabost.– IV. kapituluaren izena aldatu egiten da; izen hau izango du aurrerantzean: «Botoa aldez aurretik emateko eskubidea gauzatzea».

Quince.– Se modifica la denominación del Capítulo IV que pasa a titularse: «Ejercicio del derecho al voto de forma anticipada».

Hamasei.– Idazketa berria ematen zaio 12. artikuluari:

Dieciséis.– Se da nueva redacción al artículo 12:

«12. artikulua,– 1.– Hautesleek botoa aldez aurretik emateko aukera izango dute, Hauteskunde Batzordeak ezarritako egunetik aurrera, hautagaiak aldarrikatu ondoren eta gehienez ere bozketa egiteko aurreikusita dagoen eguna baino bi egun lehenagora arte. Xede horretarako, hautesleak honako hauek eskatuko dizkio Hauteskunde Batzordeari: erroldan dagoela ziurtatzeko egiaztagiria, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperak eta botorako gutun-azal bat.

«Artículo 12.– 1.– Las personas electoras podrán emitir su voto, de forma anticipada, a partir de la fecha que establezca la Junta Electoral, tras la proclamación de las candidaturas y hasta dos días antes de la fecha en que haya de celebrarse la votación. Con esta finalidad, la persona electora solicitará a la Junta electoral una certificación de estar incluido en el censo y las papeletas de todas las candidaturas proclamadas y un sobre de votación.

2.– Behin dagokion lantokian eskabidea jaso duela eta erroldan erregistratuta dagoela egiaztatu ondoren, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek ziurtagiria eman eta hautesleari entregatuko diote, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperez eta botorako gutun-azal batez gain; horren ondoren, aplikazio informatikoan dagokion oharra txertatuko dute.

2.– Una vez recibida la solicitud en el centro de trabajo correspondiente, tras la comprobación de la inscripción en el censo, el personal de la dirección competente en materia de recursos humanos que trabaje en el Centro, extenderá el certificado y lo entregará a la persona electora, junto con las papeletas de todas las candidaturas proclamadas y un sobre de votación, procediendo a efectuar la anotación correspondiente en la aplicación informática.

3.– Botoa aukeratu ondoren, horretarako gutun-azalean sartuko du hautesleak dagokion boto-papera, eta gutun-azala itxiko du; azkenik, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria beste gutun-azal batean sartuko ditu (handiagoan); bi gutun-azal horiek erregistratuta dagoen hauteskunde-mahaira igorriko ditu; azkenik, Hauteskunde Batzordera bidaliko da hori guztia.

3.– Cuando la persona electora haya elegido su opción de voto introducirá la papeleta correspondiente en el sobre establecido al efecto, que cerrará, y este, a su vez, juntamente con la fotocopia del documento nacional de identidad y la certificación censal, en otro de mayores dimensiones, que dirigirá a la mesa electoral, en la que se encuentra inscrito, que deberá ser remitido a la Junta Electoral.

4.– Aldez aurretik bozkatzeko eskabidea egiteari eta ziurtagiria duen gutun-azala eta botoa emateko gutun-azala entregatzeari dagokionez, bi modu desberdinetan egin daiteke: hauteslea zuzenean aurkeztuta Hauteskunde Batzordearen egoitzan, edo bestela, dagokion lantokira eramanda.

4.– La solicitud del voto anticipado y la recepción del sobre que contiene la certificación y el sobre de votación podrá efectuarse, bien directamente mediante comparecencia personal de la persona electora en la sede de la Junta Electoral, o bien, en el centro de trabajo correspondiente.

5.– Hautesleak inolako zalantzarik gabe egiaztatu beharko du bere nortasuna eta hauteslea dela, bai botoa aldez aurretik emateko eskubidea gauzatzeko eskaera egiteko, bai errolda-ziurtagiria jasotzeko, aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperekin eta botorako gutun-azalekin batera, baita aldez aurretik botoa emateko ere.

5.– La persona electora deberá acreditar indubitadamente su identidad y la condición de electora para solicitar el ejercicio del derecho al voto de forma anticipada, recibir la certificación censal, junto con las papeletas de todas las candidaturas proclamadas y los sobres de votación y remisión del voto, así como para emitir su voto de forma anticipada.

6.– Aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileen kasuan, beste pertsona batek aurkeztu ahalko du hauteslea hauteskunde-erroldan dagoelako ziurtagiria, betiere behar bezalako baimena badu pertsona horrek; halaber, baimendutako pertsona horrek jaso ahalko ditu bai ziurtagiri hori bai aldarrikatutako hautagai guztien boto-paperak eta botoa emateko gutun-azala.

6.– En el caso del personal que se hallara de baja por incapacidad temporal, se podrá realizar, a través de persona debidamente autorizada la presentación de la solicitud de certificación de estar incluido en el censo electoral y su recepción, junto con las papeletas de todas las candidaturas proclamadas y un sobre de votación.

Behin botoa aukeratuta eta hirugarren zenbakian ezarrita dauden urratsak eginda, boto-eskubidea gauzatzeko dokumentazioa aurkeztu ahalko du, behar bezala baimenduta dagoen pertsonaren bitartez.

Una vez que la persona electora haya elegido su opción de voto y haya procedido, conforme se establece en el apartado tercero, podrá disponer la presentación de la documentación para ejercitar el derecho al voto, a través de persona debidamente autorizada.

Bi izapide horiek egiteko, nortasuna eta ordezkaritza frogatu beharko ditu pertsona horrek, baita haren baja-partea ere, lehendik aurkeztu ez badu.

Para la realización de ambas tramitaciones, se deberá acreditar la identidad y representación bastante, así como, el parte de baja de aquel, salvo que hubiera sido presentado con anterioridad.

7.– Hauteskunde Batzordeak bozketa egiteko egunaren bezperara arte jaso ahalko ditu hautesleak aldez aurretik emandako botoari dagozkion gutun-azalak. Bozketa egiteko egunean, aldez aurretik emandako botoen gutun-azalak hauteskunde-mahaietara igorriko ditu Hauteskunde Batzordeak, eta hauteskunde-mahai horren idazkariak gordeko ditu, hautestontzian sartzeko unea iritsi arte.

7.– La Junta Electoral recepcionará los sobres correspondientes al voto emitido de forma anticipada hasta el día inmediatamente anterior al de la celebración de la votación. El día de la votación, la Junta Electoral remitirá a las mesas electorales los sobres correspondientes al voto anticipado, que serán custodiados por el secretario o secretaria de las mismas hasta el momento en que corresponda su introducción en la urna.

8.– Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek eskumena izango dute eskabideak jasotzeko, Hauteskunde Batzordearen izenean ziurtagiriak emateko eta artikulu honen lehen zenbakian aurreikusitako gainerako dokumentazioa entregatzeko, baita emandako botoak jasotzeko ere.

8.– El personal de la Dirección competente en materia de recursos humanos que trabaje en el Centro, estará facultado para recibir las solicitudes, para emitir las certificaciones en nombre de la Junta Electoral y hacer entrega del resto de documentación previstas en el apartado primero de este artículo; así como también, para recepcionar los votos emitidos.

9.– Izapide hori egiteko, aplikazio informatiko bat baliatuko da; aplikazio informatiko horretan, giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek dagokion erroldan sartu eta emandako botoak erregistratu beharko dituzte.

9.– Para la realización de esta tramitación, será utilizada una aplicación informática, que posibilite al personal de la Dirección competente en materia de recursos humanos que trabaje en el Centro el acceso al censo correspondiente y la anotación de la emisión del voto.

10.– Langileek erroldatuta dauden hauteskunde-mahaiaren egoitza den lantokian egin beharko dituzte izapideak, edo bestela, Hauteskunde Batzordearen egoitzan. Hauteskunde Batzordeak erabaki dezake beste lantoki batzuetan egin daitezkeela izapideak.»

10.– El personal habrá de realizar estas tramitaciones en el centro de trabajo, donde tenga su sede la mesa electoral, en cuyo censo se halla incluido o en la sede de la Junta Electoral. La Junta Electoral podrá establecer otros centros en que pueda realizarse esta tramitación.»

Hamazazpi.– Idazketa berria ematen zaio 16. artikuluari:

Diecisiete.– Se da nueva redacción al artículo 16:

«16. artikulua.– Hauteskunde Batzordeak erabakiko du hauteskunde-eguneko ordutegia, hots, hasiera- eta bukaera-orduak; zortzi orduko iraupena izango du hauteskunde-egunak.»

«Artículo 16.– La Junta Electoral determinará el horario de la jornada electoral, su hora de inicio y de finalización, que, en todo caso, será de ocho horas.»

Hamazortzi.– Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluko 3. zenbakiari:

Dieciocho.– Se da nueva redacción al párrafo 3.º del artículo 17:

«3.– Aldez aurretik emandako botoak hauteskunde-eguna bukatu ondoren sartuko dira.»

«3.– Los votos correspondientes al voto emitido de forma anticipada se introducirán en la urna una vez finalizada la jornada electoral.»

Hemeretzi.– Idazketa berria ematen zaio 17. artikuluko 4. zenbakiari:

Diecinueve.– Se da nueva redacción al párrafo 4.º del artículo 17:

«4.– Hautesle batek aldez aurretik botoa eman badu, baina hauteskunde-egunean dagokion mahaian botoa aurrez aurre eman nahi badu, egin ahal izango du, baldin eta mahaiko kideei aldez aurretik jakinarazten badie. Kasu horretan, mahaiko idazkariak aktan eta dagokion gutun-azalean jasoko du hori, eta gutun-azal hori, zabaldu gabe eta hautestontzian sartu gabe, suntsitu egingo da gainontzeko dokumentu eta boto-paperekin batera.»

«4.– En el supuesto de que un elector que haya ejercido su derecho de votar de forma anticipada opte, en el día de la celebración de las elecciones, por votar personalmente en la mesa que le corresponda podrá hacerlo siempre y cuando lo haga saber anticipadamente a las personas parte de la misma. En este supuesto el secretario de la mesa lo hará constar en el acta y en el sobre correspondiente que será destruido sin haber sido abierto ni introducido en la urna con el resto de los documentos y papeletas que asimismo deban ser objeto de destrucción.»

Hogei.– Idazketa berria ematen zaio 18. artikuluari:

Veinte.– Se da nueva redacción al artículo 18:

«18. artikulua.– 1.– Baliogabeko botoak hauek izango dira:

«Artículo 18.– 1.– Será voto nulo:

a) Eredu ofizialez bestelako boto-paperez emandakoak, gutun-azalik gabeko boto-paperez emandakoak eta gutun-azal berean hautagai bat baino gehiago dutenak. Gutun-azal batean hautagai beraren boto-paper bat baino gehiago egonez gero, boto bakar bat izango balitz bezala zenbatuko da.

a) El voto emitido en sobre o papeleta diferente a la del modelo oficial, así como el emitido en papeleta sin sobre, o en sobre que contenga más de una papeleta de diferente candidatura. Si hubiera un sobre con más de una papeleta de la misma candidatura se computará como un solo voto.

b) Hautagai-zerrendaren edo hautagairen baten izena aldatuta edo ezabatuta edo beste izenen bat erantsita daraman boto-paper batean emandako botoa.

b) El voto emitido en papeleta en la que se hubieren añadido, modificado o tachado el nombre de alguna persona candidata o de la candidatura.

c) Sufragio-eskubidea gauzatzearekin lotu gabeko esapideren bat duen boto-paperean emandako botoa.

c) El voto emitido en papeleta que contenga cualquier expresión ajena al ejercicio del derecho de sufragio.

d) Botoa emateko egunean 9. artikuluaren 3. zenbakiko baldintza betetzen ez duen hautagairen baten alde emandako botoa.

d) El voto emitido a candidatura que no cumpliera en la fecha de la votación el requisito contenido en el párrafo 3.º del artículo 9.

2.– Boto zuritzat hartuko dira boto-paperik gabeko gutun-azalak edo boto-paper zuria dutenak.»

2.– Se computará como voto en blanco los correspondientes a sobres que contengan papeleta en blanco y los que no contengan papeleta alguna.»

Hogeita bat.– 22. artikuluaren 2. zenbakiaren amaieran hau erantsi da:

Veintiuno.– Se añade al final del párrafo 2.º del artículo 22 lo siguiente:

«Boto-berdinketa edo hauteskunde-mugape batean bete beharreko azken postua betetzeko osoen edo hondarren berdinketa gertatuz gero, Ertzaintzan antzinatasun handiena duen hautagaia aukeratuko da, eta antzinatasun berdin-berdina badute, zaharrena.»

«En caso de empate de votos o de empate de enteros o de restos para la atribución del último puesto a cubrir en una circunscripción electoral, resultará elegida la persona candidata de mayor antigüedad en la Ertzaintza y en caso de igualdad, la de mayor edad.»

Hogeita bi.– Idazketa berria ematen zaio 22. artikuluko 3. zenbakiari:

Veintidós.– Se da nueva redacción al párrafo 3.º del artículo 22:

«3.– Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hautagai-zerrendak aurkeztu dituzten erakunde, federazio eta konfederazio sindikalen ordezkariek bi egun izango dituzte, intranet korporatiboaren bidez modu frogagarrian jakinarazten zaienetik aurrera, egoki iritzitako erreklamazioak egiteko. Hauteskunde Batzordeak ebatziko ditu erreklamazio horiek, aurkezten direnetik bost eguneko epean gehienez ere.»

«3.– Hechos públicos los resultados provisionales las personas representantes de las organizaciones, federaciones y confederaciones sindicales que hayan presentado candidaturas dispondrán de dos días a contar desde la fecha en que fehacientemente se les haya notificado a través de la intranet corporativa, para la interposición de esas reclamaciones que estimen pertinentes que serán resueltas por la Junta en un plazo máximo de cinco días desde su presentación.»

Hogeita hiru.– Idazketa berria ematen zaio 23. artikuluko 3. zenbakiari:

Veintitrés.– Se da nueva redacción al párrafo 3.º del artículo 23:

«3.– Hauteskunde Batzordeak hautagai hautetsien aldeko aldarrikatze-egiaztagutunak egingo ditu, eta Segurtasun Sailaren intranet korporatiboan hautagai-zerrenda bakoitzeko hautagai hautetsien zerrenda argitaratuko du, dagozkion ondorioetarako.»

«3.– La Junta Electoral expedirá a favor de las personas candidatas electas credenciales de su proclamación y hará pública en la intranet corporativa del Departamento de Seguridad la relación nominal de las personas candidatas electas de cada candidatura a los efectos que procedan.»

Hogeita lau.– 25. artikuluko i) letrari idazketa berria ematen zaio:

Veinticuatro.– Se da nueva redacción a la letra i) del artículo 25:

«i) Hauteskunde-prozesuan kontuan hartu beharreko irizpideak finkatzea».

«i) Fijar los criterios a tener en cuenta en el proceso electoral».

Hogeita bost.– 25. artikuluari j) letra gehitzen zaio:

Veinticinco.– Se añade una nueva letra j) al artículo 25:

«j) Ordenamendu juridikoak izenda dakizkion beste guztiak».

«j) Todas aquellas que le sean encomendadas por el ordenamiento jurídico»

Hogeita sei.– 7. zenbakia gehitzen zaio 25. artikuluari:

Veintiséis.– Se añade un nuevo párrafo 7.º al artículo 25:

«7.– Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako langileek, lantokian horretan dihardutenek, Dekretu honek ematen dizkien jardun guztiak egiteko eskumena izango dute, baita Hauteskunde Batzordeak emandako beste edozein jardun ere».

«7.– El personal de la Dirección competente en materia de recursos humanos que realice las funciones en el centro, estará facultado para realizar todas aquellas actuaciones que se les atribuye en el presente Decreto y todas aquellas que le sean encomendadas por la Junta Electoral.»

Hogeita zazpi.– Idazketa berria ematen zaio 26. artikuluko 3. zenbakiari:

Veintisiete.– Se da nueva redacción al párrafo 3.º del artículo 26:

«3.– Hauteskunde-atal bakoitzean hautesleen zerrenda bat egongo da, eta hurrenkera alfabetikoan egongo dira hautesleak ordenatuta zerrenda horietan. Atal bakoitzean hauteskunde-zerrenda bat baino gehiago egonez gero, hautesleen zerrenda hauteskunde-mahaien arabera egituratuko da».

«3.– En cada una de las secciones electorales existirá una lista de electores y electoras por orden alfabético. En el supuesto de que en cada sección exista más de una mesa electoral, la lista de electores y electoras se estructurará, asimismo, por mesas electorales.»

Hogeita zortzi.– Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 4. zenbakiari:

Veintiocho.– Se da nueva redacción al párrafo 4.º del artículo 28:

«4.– Giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritzako lantokiko langileek bozketara eta boto-zenbaketara bertaratzeko aukera izango dute, hauteskunde-mahaietako kideei haien eginkizunetan laguntzeko eta kontsultak Hauteskunde Batzordera bideratzeko, beharrezkoa joz gero.»

«4.– El personal de la Dirección competente en materia de recursos humanos que trabaje en el Centro, podrá asistir a la votación y al escrutinio, con el objeto de prestar asistencia a las personas integrantes de las Mesas en el desempeño de sus funciones y evacuar las consultas ante la Junta Electoral, en caso de que se estimara necesario.»

Hogeita bederatzi.– Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 5. zenbakiari:

Veintinueve.– Se da nueva redacción al párrafo 5.º del artículo 28:

«5.– Bai kontu-hartzaileek bai giza baliabideen arloan eskumena duen zuzendaritza ordezkatzen dutenek hauteskunde-mahaiaren eztabaidetan parte hartu ahal izango dute; hitz egin ahal izango dute baina ez dute botorik izango.»

«5.– Tanto las personas que ejerzan de interventores como las que representen a la Dirección competente en materia de recursos humanos podrán participar en las deliberaciones de la mesa electoral con voz pero sin voto.»

Hogeita hamar.– Idazketa berria ematen zaio 28. artikuluko 6. zenbakiari:

Treinta.– Se da nueva redacción al párrafo 6.º del artículo 28:

«6.– Kontu-hartzaileek, hala dagokienean, beren funtzioak betetzen dituzten hauteskunde-mahaian gauzatuko dute boto eskubidea, salbu eta eginkizunak erroldatuta dauden hauteskunde-mugapeaz bestelako hauteskunde-mahai batean gauzatzen badituzte. Hala bada, erroldatuta dauden hauteskunde-mahaian eman beharko dute dagokien botoa.»

«6.– Los interventores e interventoras ejercerán, en su caso, su derecho de sufragio en la mesa electoral en la que desarrollen sus funciones, salvo en el supuesto de que ejercieran esta función en una mesa electoral correspondiente a una circunscripción diferente a aquella en que se encontraren censados. En este caso habrán de ejercer su derecho al voto en la mesa en que se hallen censados.»

Hogeita hamaika.– Kendu egiten da 28. artikuluaren 7. zenbakia.

Treinta y uno.– Se suprime el párrafo 7.º del artículo 28.

Hogeita hamabi.– Idazketa berria ematen zaio 31. artikuluari:

Treinta y dos.– Se da nueva redacción al artículo 31:

«31. artikulua.– 1.– Erakunde, federazio eta konfederazio sindikal bakoitzari Ertzaintzako Kontseiluan dagokion ordezkarien kopurua finkatu eta hautatuak izan diren ordezkarien izen-abizenak jasotzen dituen zerrenda jakitera ematen duen Hauteskunde Batzordearen akordioa intranet korporatiboan argitaratzen denetik kontatzen hasi eta zazpi egun baliodunen gehieneko epean, erakunde, federazio eta konfederazio sindikal horietako organo eskudunek Segurtasun Saileko titularrari igorri beharko diote postu horietarako izendatuak izan direnen zerrenda.

«Artículo 31.– 1.– En el plazo máximo de siete días hábiles desde la inserción en la intranet corporativa del acuerdo de la Junta Electoral por el que se hace pública la relación nominal de representantes electos y la determinación del número de representantes que corresponden a cada una de las organizaciones, federaciones y confederaciones sindicales en el Consejo de la Ertzaintza, los órganos competentes de estas remitirán a la persona titular del Departamento de Seguridad la relación de aquellos que hayan sido designados para ocupar tales puestos.

2.– Aurreko zenbakian aipatutako izendapenak eta Segurtasun Saileko ordezkarienak intranet korporatiboan txertatutako Segurtasun Sailaren titularraren agindu bidez argitaratuko dira.

2.– Las designaciones a que se refiere el apartado anterior así como las correspondientes a las personas representantes del Departamento de Seguridad se harán públicas mediante Orden de la persona titular del Departamento de Seguridad insertada en la intranet corporativa.

3.– Aurreko zenbakian aipatzen den agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hamabost eguneko gehieneko epean eratu beharko da Ertzaintzako Kontseilua.»

3.– El Consejo de la Ertzaintza deberá constituirse en el plazo máximo de quince días contados a partir del siguiente al de la publicación de la Orden a que se refiere el apartado anterior.»

Hogeita hamahiru.– VIII. kapitulua kentzen da.

Treinta y tres.– Se suprime el Capítulo VIII.

Hogeita hamalau.– Laugarren xedapen iragankorra kentzen da.

Treinta y cuatro.– Se suprime la disposición transitoria cuarta.

Bigarren artikulua.– Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalen hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren osaketa eta erakunde sindikalei dagozkien ordezkariak hautatzeko bidea arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan Herrizaingo Sailari egin zaizkion aipamen guztiak segurtasun arloan eskumena duen sailari egiten zaizkiola ulertuko da.

Artículo segundo.– Todas las menciones al Departamento de Interior del Decreto 50/1993, de 16 de marzo, por el que se regulan las elecciones a representantes sindicales de los funcionarios de la Ertzaintza, la composición del Consejo de la Ertzaintza y el procedimiento para la determinación de los delegados que correspondan a las organizaciones sindicales, se entenderán sustituidas por la del departamento competente en materia de seguridad.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko otsailaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 5 de febrero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común