Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala

N.º 23, viernes 1 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

AUTORIDADES Y PERSONAL

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

Cursos de formación y perfeccionamiento

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
552
552

EBAZPENA, 2019ko urtarrilaren 23koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deialdia egiten duena.

RESOLUCIÓN de 23 de enero de 2019, de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, por la que se convoca procedimiento de selección para acceso a Cursos de Especialización de Brigada Móvil para funcionarios y funcionarias de carrera de la Escala Básica de la Ertzaintza.

Deialdia egiteko, honako hauetan xedatutakoa hartu da aintzat: Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea; Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea; eta Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua, eta horren gainean maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak eta otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak egindako aldaketak.

La presente convocatoria se realiza de conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco, en la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Publica de Euskadi y en el Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Selección y Formación de la Policía del País Vasco, y las modificaciones efectuadas al mismo por el Decreto 111/2002, de 21 de mayo y el Decreto 36/2004, de 17 de febrero.

Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Errektoreak ere onartu du deialdia, eta, hartara, Segurtasuneko sailburuordeak egindako eskabideari erantzun zaio.

Igualmente se cuenta con la aprobación de la actividad por parte del Consejo Rector de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y es atendida la solicitud en tal sentido efectuada por el Viceconsejero de Seguridad.

Horretan guztian oinarrituta, zuzendari honek erabaki du Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egitea, honako oinarriekin bat etorriz.

En base a todo ello, esta Directora ha resuelto convocar procedimiento de selección para acceso a Cursos de Especialización de Brigada Móvil, destinados a funcionarios y funcionarias de carrera de la Escala Básica de la Ertzaintza, con arreglo a las siguientes

OINARRIAK
BASES

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Primera.– Objeto de la convocatoria.

1) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategoriako Karrerako funtzionarioentzat, oposizio bitartez, Brigada Mugikorreko Espezializazio Ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurarako deialdia egiten da.

1) Se convoca procedimiento de selección por el sistema de oposición, para acceso a Cursos de Especialización de Brigada Móvil, para funcionarios y funcionarias de carrera de la Categoría de Agente de la Escala Básica de la Ertzaintza.

2) Deitutako plazak 40 dira guztira.

2) El número de plazas que se convocan es un total de 40.

3) Hautaketa-prozedura horren fase bat gehiago gisa osatuko da prestakuntza-ikastaro batekin batera.

3) El procedimiento selectivo se complementará como una fase más del mismo, con la realización de un curso de formación.

4) Deitutako plaza kopurua handi daiteke sortzen diren plaza hutsen arabera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren ebazpen bidez. Ebazpen hori Euskal Herriko Poliziaren hautaketa- eta prestakuntza-araudia onartzen duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko da.

4) El número de plazas convocadas será ampliable en función de las vacantes, mediante Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, que se hará pública en el Boletín oficial del País Vasco, de acuerdo a lo previsto en el artículo 40.2 del Decreto 315/1994, de 19 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de Selección y Formación de la Policía del País Vasco.

Lanpostu-gehikuntza hori hamargarren oinarriko 3. zenbakian aurreikusitako izapidea gauzatu aurretik ezarri beharko da.

Tal ampliación deberá ser realizada con anterioridad al trámite previsto en la Base Décima n. º 3.

Bigarrena.– Izangaien betekizunak.

Segunda.– Requisitos de participación:

1) Hautaketa-prozeduran onartuak izateko honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1) Las personas que deseen tomar parte en el procedimiento de selección, para ser admitidas, deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Aldez aurretik eskaera egitea.

a) Efectuar solicitud previa.

b) Ertzaintzaren karrerako funtzionario izaera edukitzea.

b) Tener la condición de funcionario o funcionaria de carrera de la Ertzaintza.

c) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian jarduneko zerbitzu administrazio-egoeran izatea.

c) Hallarse en la situación administrativa de servicio activo en la Categoría de Agente de la Escala Básica de la Ertzaintza.

d) Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.5 artikuluaren arabera, lanean gutxieneko aldia egon beharra ezarriko duen lanpostuari atxikita ez egotea izangaia.

d) No estar sujeta al periodo especial de permanencia mínima en el puesto de trabajo al que esté adscrita establecido en el artículo 65.5 de la Ley 4/1992, de 17 de julio de Policía del País Vasco.

e) Brigada Mugikorreko Espezializazioan hiru deialdi baino gehiagotan parte hartu gabe egotea. Deialdi bat agortutzat emango da, eta konputagarritzat joko da, funtzionarioa ikastaroan parte hartzeko ontzat ematen den kasuan. Ez ordea, deia egiten duen organoak ikusten badu, nahi gabeko kausa dela-eta, izangaia ikastarora ez dela bertaratu edo ikastaroa ez duela amaitu. Hala denean, behar bezala justifikatuta egon beharko du.

e) No haber participado en más de tres convocatorias de Especialización de Brigada Móvil. Se entenderá agotada una convocatoria, y por tanto computable, cuando el funcionario o funcionaria haya sido admitido a tomar parte en la misma, salvo que la incomparecencia o no finalización del curso obedezca a causa involuntaria, debidamente justificada, que haya sido así apreciada por el órgano convocante.

f) Deialdi honetako I. eranskinean aipatutako baztertzeko osasun-kasuen taulan ez egotea.

f) No estar incursa en el cuadro de exclusiones médicas que figura en el Anexo I de la presente convocatoria.

2) Hautaketa-prozeduran parte hartzeko aurreko atalean ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.

2) Quienes deseen tomar parte en el procedimiento deberán reunir todos los requisitos establecidos en el apartado anterior a la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

3) Hautaketa-prozeduran onartua izateko eta parte hartzeko, nahikoa izango da izangaiek, beren eskabide orrian, eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adieraztea; betiere, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte. Bi aldeok ziurtatzea deitzen duen organoaren eginkizuna izango da, eta ofizioz ziurtatuko du dagokionean Segurtasun Sailak eskatuz.

3) Para que la persona pueda ser admitida y tomar parte en el procedimiento selectivo, bastará con que manifieste en su solicitud que reúne todos y cada uno de los requisitos exigidos, referidos siempre a la finalización del plazo de presentación de solicitudes. La comprobación de los citados requisitos se llevará a cabo de oficio por el órgano convocante para lo que se requerirá la oportuna certificación del respectivo órgano competente del Departamento de Seguridad.

Hori alde batera utzi gabe, hautaketa-prozeduran zehar, prozedura horretan parte hartzen duenari, Ebazpen honetako Bigarren Oinarriko 1.f) puntuan adierazitako baztertze medikoen taularen barruan dagoela egiaztatzeari begira, beharrezkotzat jotzen diren azterketa medikoak egingo zaizkio. Egiaztatze hori horretarako izendatutako Epaimahai medikoak egingo du.

Sin perjuicio de ello, durante el procedimiento de selección, se someterá a quienes participen en el mismo a cuantas pruebas médicas sean precisas en orden a comprobar su adecuación al cuadro de exclusiones médicas mencionado en la Base Segunda 1.f) de la presente Resolución. Dicha comprobación será realizada por un Tribunal Medico nombrado al efecto.

4) Hautaketa-prozeduraren uneren batean, onartutako eta baztertzeko zerrenda egiten duen organo eskudunak jakingo balu izangaietako bati deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzen bat falta zaiola, hautaketa prozesutik kanpo utziko luke, eta hala badagokio, prestakuntza ikastarotik baztertu egingo luke, betiere, interesdunari entzun ondoren.

4) Si en cualquier momento del procedimiento selectivo, llegara a conocimiento del órgano competente para aprobar la relación de personas admitidas y excluidas que alguna de ellas carece, inicialmente o por circunstancias sobrevenidas, de los requisitos exigidos para tomar parte en la convocatoria, la excluirá del procedimiento selectivo, o en su caso del curso de formación, previa audiencia de la misma.

Hirugarrena.– Eskabideak.

Tercera.– Solicitudes.

1) Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek, sailen arteko intraneten bitartez –Gurenet– eta horretan azaltzen den eskabide eredua erabiliz egin beharko dute eskaria.

1) Quienes deseen tomar parte en el procedimiento selectivo, deberán formalizar solicitud a través de la intranet departamental Gurenet, cumplimentando el modelo de solicitud que se encontrará disponible en la misma.

2) Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 20 egun baliodunekoa izango da.

2) El plazo para presentar solicitudes será de 20 días hábiles, a contar desde el siguiente al de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

3) Eskabidean zehaztu egin beharko dute oposizioko probak zein hizkuntzatan egin nahi dituzten, gazteleraz edo euskaraz.

3) En la solicitud, se deberá hacer constar la lengua, euskera o castellano, en que se desee realizar las pruebas de la oposición.

4) Izangaiak eskabidean aipatu egin beharko du eskatutako betekizun guztiak dituela eskabidea aurkezteko epe-mugarako.

4) En la solicitud, deberá manifestarse que a la fecha de finalización del plazo señalado para la presentación se reúnen todos y cada uno de los requisitos exigidos.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

Cuarta.– Admisión de aspirantes.

1) Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak, onartu eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko du eta zerrenda hori Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko da.

1) Finalizado el plazo de presentación de solicitudes, la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias aprobará la relación provisional de personas admitidas y excluidas, que se hará pública de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

2) Behin-behineko zerrendan baztertuta agertzen diren izangaiei dagozkien arrazoiak adieraziko zaizkie, eta interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabideak izan ditzakeen hutsak zuzentzeko.

2) La relación provisional expresará, con referencia a cada persona excluida, las causas que hubieran motivado su exclusión, concediendo un plazo de 10 días hábiles para formular reclamaciones y subsanar los defectos de que adoleciera la solicitud.

3) Aurkeztutako erreklamazioak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren Ebazpenean izango dira onartuak edo baztertuak eta horren bitartez, Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz, argitaratuta agertuko den onartutako eta baztertutakoen zerrenda behin betikoa izango da.

3) Las reclamaciones presentadas serán aceptadas o rechazadas en la Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias por la que se eleve a definitiva la relación provisional de personas admitidas y excluidas, que se hará pública de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

Quinta.– El Tribunal Calificador.

1) Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da, eta beraren helburua izango da oposizio-lehiaketako probak zehaztea, garatzea eta ebaluatzea eta izangaiak hautatzea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen eta uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren aurreikuspenen arabera. Epaimahai horrek epaimahaiburua eta bi bokal izango ditu. Bokaletako batek idazkari lanak eta eginkizunak izango ditu xede.

1) Al objeto de la determinación, desarrollo y evaluación de las pruebas de la oposicion y la selección de las personas participantes se constituirá un Tribunal Calificador, conforme a las previsiones de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco y el Decreto 315/1994, de 19 de julio, que estará integrado por un Presidente/a y dos Vocales uno de los cuales ejercerá las funciones y tareas de Secretario/a.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideen eta ordezkoen izendapena Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko da eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenaren bitartez egingo da. Otsailaren 28ko 4/2005 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, bere eraketan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ordezkaritza orekatua izango da.

El nombramiento de las personas que integran el Tribunal Calificador y sus suplentes se hará público de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta, mediante Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias. De conformidad con lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 28 de febrero, en su composición existirá una representación equilibrada de mujeres y hombres.

2) Epaimahai Kalifikatzailearen jardunak organo kolegiatuen funtzionamenduko araudi erregulatzailean indarrean diren xedapenak aintzat hartuko ditu.

2) La actuación del Tribunal Calificador se regirá por las normas reguladoras del funcionamiento de los órganos colegiados.

Epaimahai Kalifikatzailea osatzen duten kideei Sektore Publikoko Araubide Juridikoko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan bildutako abstentzio eta errefusatze kausak ezarriko zaizkie.

A las personas que integran el Tribunal Calificador les serán de aplicación las causas de abstención y recusación recogidas en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de Régimen Jurídico del Sector Público.

Epaimahai kalifikatzailean parte hartzeagatik legez ezarritako kalte-ordainak jasoko dira.

La participación en el presente Tribunal Calificador dará lugar a la percepción de las indemnizaciones legales previstas.

3) Hautaketa sistema osatzen duten proben garapena eta ebaluaketa, Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, eta horrek, jarduteko autonomia osoa izango du. Prozeduraren objektibotasunaz Epaimahai Kalifikatzailea arduratuko da baita deialdiko oinarriak betetzea bermatu ere.

3) El desarrollo y evaluación de las pruebas que integran el sistema selectivo corresponderá al Tribunal Calificador, que actuará con plena autonomía funcional, será responsable de la objetividad del procedimiento y garantizará el cumplimiento de las bases de la convocatoria.

4) Epaimahai Kalifikatzaileak, bere jardunerako, –hautaketa sistema osatzen duten probetarako–, aholkulari edo adituen laguntza izan dezake. Horien lana, beren berezitasun-jarduna ikusirik, aholkatzea eta modu teknikoan laguntzea izango da.

4) El Tribunal Calificador podrá disponer la incorporación a sus trabajos de personal asesor o especialista, quienes prestarán el asesoramiento y colaboración técnica en el ejercicio de sus especialidades.

5) Deialdiaren oinarrietan aurreikusten ez diren alderdiei dagokienez, hautatzeko sistema burutzeko beharrezko jotzen dituzten neurriak hartu, eta oinarri horiek ulertu eta ezartzerakoan sortzen diren arazo guztiak erabaki ahal izango ditu epaimahaiak, baita bere funtzioetako jarduna ere.

5) El Tribunal Calificador podrá adoptar las medidas necesarias para el desarrollo del sistema selectivo en todo lo no previsto en las presentes Bases, y resolver cuantas cuestiones se susciten relativas a su interpretación y aplicación, así como para el propio ejercicio de sus funciones.

6) Epaimahaiak ezingo ditu hautagai gehiago hautatu, deialdiko lanpostu kopurua baino. Muga hori hausten duten proposamen guztiak erabat deusezak izango dira.

6) El Tribunal no podrá seleccionar un número mayor de aspirantes que el de plazas convocadas, siendo nulas de pleno derecho todas las propuestas que infrinjan tal limitación.

7) Epaimahai kalifikatzailearen erabakiak Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko dira.

7) Los Acuerdos del Tribunal Calificador se harán públicos de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

8) Epaimahai kalifikatzaileari zuzendutako idatziak honako posta-elektronikora bidali beharko dira:

8) Los escritos dirigidos al Tribunal Calificador se remitirán a la siguiente dirección de correo electrónico:

2019brigadamugikorra@seg.euskadi.eus

2019brigadamugikorra@seg.euskadi.eus

Epaimahaiak bide horretatik erantzungo die jasotako idatziei, beti ere, Ertzaintzako funtzionarioen posta-elektroniko korporatiboko norbanako helbidera zuzendutakoei.

El Tribunal responderá a los escritos que reciba por esta misma vía, dirigidos siempre a la dirección individual de correo electrónico corporativa de los funcionarios y las funcionaras de la Ertzaintza.

Seigarrena.– Hautaketa prozesua.

Sexta.– El proceso selectivo.

1) Hautaketa prozesua oposizio bitartez izango da. Oposizio horretan izangaien gaitasuna eta beraien arteko lehentasun hurrenkera zehaztuko dira.

1) El proceso selectivo será el de oposicion, que determinará la aptitud de las personas aspirantes y fijará el orden de prelación entre ellas.

2) Oposizioko guztirako puntuazioa hori osatzen duten ariketa edo proba desberdinetan lortutako gehiketatik lortutakoa izango da, eta hala dagokionean, euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatuko da. Puntuazio horrek zehaztuko du izangaien lehentasun ordena.

2) La puntuación total de la oposición será la suma de las obtenidas en los distintos ejercicios o pruebas que componen la misma, incrementada con la que, en su caso, resulte de la evaluación como mérito del conocimiento del euskera, y determinará el orden de prelación de las personas aspirantes.

Zazpigarrena.– Oposizioa.

Séptima.– La oposición.

a) Oposizioan segidan honako proba hauek egin beharko dira:

a) La oposición consistirá en la sucesiva celebración de las siguientes pruebas:

1) Lehenengo proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Gaitasun fisikoa neurtzeko proba, 0tik 40ra bitartean baloratuko da. Ebazpen honetako II. eranskinean adierazten diren ariketa fisikoak egingo dira.

1) Primera Prueba. De carácter obligatorio y eliminatorio. Prueba de Aptitud Física, que se valorará de 0 a 40 puntos Consistirá en la realización de los ejercicios físicos que se contienen en el Anexo II de la presente convocatoria.

Izangaiek euren ardurapean bakarrik egingo dituzte ariketa fisikoak, eta horretarako egokia den kirol ekipoaz horniturik bertaratu beharko dute.

Los ejercicios físicos se realizarán bajo la exclusiva responsabilidad de quienes participen; para dicha realización, deberán presentarse con el equipo deportivo adecuado.

Lehenengo proba honetan, bi ataletan banaturiko lau (4) ariketa egin beharko dira.

Esta primera prueba consistirá en la realización de cuatro (4) ejercicios repartidos en dos apartados.

Lehen atalean hiru ariketa egin beharko dira, indarra neurtzekoak. Atal hau osatzen duten hiru ariketok 0tik 10 puntura bitartean baloratuko dira. Atal hau gainditzeko gutxienez 18 puntu lortu beharko dira. Era berean, hiru ariketotatik bitan gutxieneko bost puntuak ez lortzea ere proba ez gainditutzat joko da. Betekizun horietako bat ez gainditzea atal hori ere ez gainditzea adieraziko luke.

El primer apartado consistirá en la realización de tres ejercicios de manifestación de fuerza. Cada uno de los tres ejercicios que componen este apartado se valorará de 0 a 10 puntos. Para superar este apartado: no se podrá suspender más de una prueba y la suma de puntos de los 3 ejercicios deberá ser igual o superior a 18 puntos. El incumplimiento de alguno de estos requisitos supondrá la no superación del mismo.

Bigarren atalean ariketa bakarra egin beharko da, erresistentzia aerobikoa neurtzeko izango dena. Ariketa hau 0tik 10 puntura bitartean baloratuko da. Atal hau ez gainditutzat joko da ariketa honetan gutxienez bost puntu lortzen ez badira.

El segundo apartado consistirá en la realización de un único ejercicio de resistencia aeróbica. Este ejercicio se valorará de 0 a 10 puntos. La no obtención de una puntuación mínima de cinco puntos en este ejercicio supondrá la no superación de este apartado.

Gaitasun fisikoaren proba gainditzeko proba hori osatzen duten atal bakoitza gainditu beharko da.

Para la superación de la prueba de aptitud física será necesario superar cada uno de los dos apartados de la que está compuesta.

2) Bigarren proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Test psikoteknikoa egingo da eta 0tik 20 puntura bitartean baloratuko da. Proba honetan gutxienez 10,00 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da. Bigarren proba honetan Brigada Mugikorraren eginkizunetarako gaitasunak baloratuko zaizkie izangaiei.

2) Segunda prueba, de carácter obligatorio y eliminatorio, prueba psicotécnica. Esta prueba se valorará de 0 a 20 puntos procediéndose automáticamente a la exclusión de quienes no obtengan un mínimo de 10,00 puntos. Esta segunda prueba estará compuesta de un ejercicio dirigido a la evaluación de las aptitudes de las personas aspirantes para el para el desempeño de las funciones de Brigada Móvil.

Idatzizko test psikotekniko bati erantzun beharko zaio honako aldagaiak ebaluatzeari begira: hitzezko gaitasunak, arrazoitze-gaitasunak eta gaitasun espazialak.

Consistirá en contestar por escrito a un test psicotécnico encaminado a evaluar variables tales como: aptitudes verbales, aptitudes de razonamiento y aptitudes espaciales.

Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun aukera izango dira. Lau aukera horietatik bat bakarrik izango da erantzun zuzena.

Cada una de las preguntas del cuestionario contará con cuatro alternativas de respuesta, de las cuales solo una de ellas será correcta.

Proba honetan, erantzun zuzen bakoitzak puntu bat batuko du, eta, gaizki emandako erantzun bakoitzak, aldiz, 0,333 puntu kenduko ditu. Erantzun bat baino gehiagoko galderak erantzun gabetzat hartuko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Cada respuesta correcta sumará un punto y la respuesta no acertada, restará 0,333 puntos. Las preguntas con más de una respuesta, se considerarán no contestadas. Las preguntas no contestadas, no penalizarán.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, ariketa bakoitza gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, ariketa bakoitzeko puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak honako formula hau aplikatuko du:

En aras al buen orden del sistema selectivo, el Tribunal Calificador, teniendo en cuenta el nivel mínimo exigible demostrado en esta prueba y antes de conocer la identidad de las personas aspirantes, podrá decidir el umbral de puntuación donde establecer la puntuación mínima necesaria para superar la misma, haciendo público dicho acuerdo. En tal caso, para la obtención de la puntuación de la prueba, conforme a lo descrito en el párrafo anterior, el Tribunal Calificador aplicará la siguiente formula:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

PCA = (PCmax / 2) x (1 + (PD - m) / (PDmax - m))

Hau da:

Dónde:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa

PCA = Puntuación convertida obtenida por la persona aspirante

APgeh = Ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (deialdiaren oinarrien arabera, ariketan lor daitekeen puntuazio gehiena: 20 puntu)

PCmax = Puntuación convertida máxima del ejercicio (Puntuación máxima alcanzable en el ejercicio según las Bases de la Convocatoria: 20 puntos)

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PD = Puntuación directa obtenida por la persona aspirante:

PZ = Erantzun zuzenak – (errore kopurua x 0,333)

PD = número de aciertos – (número de errores x 0,333)

m = Epaimahaiak ezarritako ariketa gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

m = Umbral de puntuación mínima necesaria para superar el ejercicio establecido por el Tribunal.

3) Hirugarren proba. Derrigorrezkoa eta baztertzailea. Proba honetan nortasun ezaugarriak eta orekarik ez izatearen beste adierazle batzuk ebaluatuko dira eta izangaiaren jokaera eta izaera egokitasunak zehaztuko dira. Proba hau honako bi ariketek osatuko dute:

3) Tercera prueba, de carácter obligatorio y eliminatorio. Dirigida a evaluar los rasgos de personalidad y otros indicadores de desajuste y determinar la idoneidad conductual y competencial de las personas aspirantes. Esta prueba estará compuesta de dos ejercicios:

a) Nortasun-testa: ariketa honen helburua da ebaluatzea hautaketa-prozeduran parte hartzen dutenen nortasun-ezaugarri nagusiak eta asaldura eta moldatu ezina neurtzeko adierazleak. Proba honetan, 0 puntutik 10era emango dira, eta kanpoan utziko dira gutxienez 5 puntu lortzen ez dutenak.

a) Ejercicio de test de personalidad dirigido a evaluar rasgos de personalidad general, así como indicadores de desajuste o inadaptación de quienes participan en el procedimiento selectivo. Este ejercicio se valorará de 0 a 10 puntos, procediéndose automáticamente a la exclusión de quienes no obtengan un mínimo de 5,00 puntos.

Test psikologikoa aurrez aurreko elkarrizketa baino lehen egingo eta zuzenduko da.

La realización del ejercicio del test psicológico así como su corrección se efectuará con anterioridad a la realización ejercicio de entrevista individual.

b) Aurrez aurreko elkarrizketa, lan-jardunarekin zerikusia duten jokabideak neurtzekoa. Ariketa 0 puntutik 10era baloratuko da, eta gutxienez 5 puntu lortzen ez duena modu automatikoan baztertuta geratuko da.

b) Ejercicio de entrevista dirigido a la medición de las conductas relacionadas con la actividad laboral. Este ejercicio se valorará de 0 a 10 puntos, procediéndose automáticamente a la exclusión de quienes no obtengan un mínimo de 5 puntos.

Elkarrizketaren ariketa egin aurretik, prozesuan parte hartzen dutenek curriculum vitae sinplifikatu bat bete beharko dute, eskuratuko zaien eredu normalizatuaren arabera. Curriculum hori ez da puntuagarria izango, eta elkarrizketa egiteko oinarri gisa baino ez da erabiliko.

La realización del ejercicio de entrevista individual, requerirá, en forma previa a su ejecución, la cumplimentación, por parte de las personas participantes en el proceso, de un currículum vitae simplificado, que se cumplimentará en formato normalizado que se facilitará; el cual no tendrá carácter puntuable, sirviendo, únicamente, como elemento de apoyo para la realización de la entrevista individual.

Zortzigarrena – Oposizioko proben garapena.

Octava.– Desarrollo de las pruebas de la oposición.

1) Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean. Ondorengo azterketak noiz, zein ordutan eta non egingo diren gutxienez hirurogeita hamabi ordu lehenago iragarriko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean.

1) La fecha, hora y lugar de celebración de la primera prueba se anunciará en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, con una antelación no inferior a siete días naturales. Los sucesivos anuncios de celebración de las restantes pruebas se harán públicos con una antelación mínima de setenta y dos horas.

2) Epaimahai Kalifikatzaileak deialdi honetan ezarritakoa ez bezala egin ahal izango ditu proba edo oposizioa osatzen duten ariketa desberdinak; hau da, ordena desberdinean eta egun berean proba bat baino gehiago egin edo ez egin. Azken honetan, emaitzak agertuko dira aurreko proba gainditu duten neurrian.

2) El Tribunal Calificador podrá disponer la celebración de las pruebas y de los distintos ejercicios que las integren en orden diferente al establecido en esta convocatoria, así como la celebración de varias pruebas el mismo día. En este caso, solo se evaluará cada prueba respecto de quienes hayan superado la anterior.

3) Epaimahaiak derrigorrezko probak edota ariketak egiteko finkatutako tokian, datan eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa prozeduratik baztertuta utziko ditu behin betiko, baztertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Arau bera aplikatuko zaie edozein derrigorrezko probetara edo ariketetara berandu bertaratzen diren izangaiei.

3) Se producirá la exclusión automática del procedimiento de selección de quienes no comparezcan al llamamiento del Tribunal para el desarrollo de las pruebas obligatorias en la fecha, hora y lugar que se señale, incluso por razones de fuerza mayor. La misma regla se aplicará a quienes concurran a la realización de cualquiera de las pruebas o ejercicios una vez iniciados.

4) Oposiziogileek identitatea egiaztatzen duten agiria eraman beharko dute proba guztietara, Epaimahai Kalifikatzaileak noizbait eska baitiezaieke hori erakusteko.

4) Se deberá comparecer a las diferentes pruebas portando documentación acreditativa de la identidad de la persona participante, cuya presentación podrá ser exigida por el Tribunal Calificador en todo momento.

5) Proben emaitzak, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordio bitartez, Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoaren bat etorriz argitaratuko dira.

5) Los resultados de las pruebas se harán públicos mediante Acuerdo del Tribunal Calificador, de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

Bederatzigarrena.– Euskararen ezagutza baloratzea.

Novena – La valoración del conocimiento del euskera.

1) Eskabideak aurkezteko epe-mugan, Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei 8,00 puntu aitortuko zaizkie.

1) Se otorgará 8,00 puntos a quienes tengan acreditado o se les haya reconocido el Perfil Lingüístico 1 de la Ertzaintza, en la fecha de finalización del plazo de presentación de solicitudes.

2) Hautaketa-prozesuaren garapenean ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko inolako probarik egingo.

2) No se realizará prueba alguna destinada a la acreditación del conocimiento del euskera en el desarrollo del proceso selectivo.

3) Aipatutako egiaztagiriak Epaimahai kalifikatzaileak konprobatu eta baloratuko ditu ofizioz.

3) La comprobación y valoración de dicha acreditación se les realizará de oficio por el Tribunal Calificador.

Hamargarrena.– Azken kalifikazioa.

Décima.– Calificación final.

1) Oposizioko guztirako kalifikazioa, proba edo ariketa desberdinetan lortutako puntuaketaren batuketa izango da, eta hala dagokionean euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik gehitzen dena, guzti horrek zehaztuko duelarik izangaien lehentasun-hurrenkera.

1) La puntuación final de la oposición será la suma de las obtenidas en los distintos ejercicios o pruebas que componen la misma, incrementada con la que, en su caso, resulte de la evaluación como mérito del conocimiento del euskera, y determinará el orden de prelación de las personas aspirantes.

2) Lehentasun-hurrenkerako puntuazioen berdinketa honako irizpideekin bat etorriz ebatziko dira eta honako ordena jarraituz:

2) Los empates a puntuación en el orden de clasificación se dirimirán conforme con los siguientes criterios en el orden que se establecen:

a) Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea.

a) La Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres.

b) Euskararen ezagutzan lortutako puntuazio altuena.

b) Mayor puntuación alcanzada en el conocimiento del euskera.

c) Gaitasun fisikoaren proban (oposizioko lehen proba) lortutako puntuazio altuena.

c) Mejor puntuación en la prueba de capacitación física (primera prueba de la oposición).

3) Hautaketa sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, Bosgarren Oinarrian aurreikusitako Epaimahai kalifikatzaileak, Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari igorriko dizkio:

3) Concluida la clasificación que integra el sistema selectivo, el Tribunal Calificador previsto en la Base Quinta, aprobará, publicará de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta y remitirá a la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias:

a) Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda. Puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatuta egongo da.

a) La relación de quienes hayan superado la oposición en orden de mayor a menor puntuación obtenida.

b) Hautaketa sistema gainditu ondoren eta sailkapen hurrenkerari jarraituz, deitutako plaza kopuruan sartzen diren pertsonen zerrenda.

b) La relación de personas seleccionadas, integrada por quienes hubieran superado el procedimiento selectivo siguiendo la prelación del orden de clasificación y tuvieran cabida en el número de plazas convocadas.

c) Hautaketa sistema gainditu ondoren eta sailkapen hurrenkerari jarraituz, deitutako plaza kopuruan sartzen ez direnen zerrenda.

c) La relación de las personas no seleccionadas, integrada por quienes hayan superado el sistema de selección siguiendo la prelación del orden de clasificación y no hubieran tenido cabida en el número de plazas convocadas.

4) Eraginkortasun-printzipioa aplikatuz, hautatutako izangaien zerrendetan edozein arrazoirengatik sor daitezkeen bete gabeko lanpostuak bete ahal izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez, deitutako plaza guztiak bete arte, aurreko puntuko c atalean ezarritako lehentasun-hurrenkera jarraituz, Kategoria horretako lanpostu hutsa hurrengo dauden izangaiekin bete arte. Erabaki horiek Hamaseigarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko dira.

4) En aplicación de los principios de eficacia y eficiencia, las vacantes que, por cualquier motivo se puedan generar en la relación de personas aspirantes seleccionadas, podrán ser cubiertas mediante Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, por las personas aspirantes subsiguientes que pertenezcan a la Categoría en que se produzca la vacante siguiendo el orden de clasificación establecido en el apartado c) del punto anterior, hasta completar el total de plazas convocadas. Tales Resoluciones serán publicadas de conformidad con lo previsto en la Base Decimosexta.

Hamaikagarrena. – Brigada Mugikorreko Espezializazio ikastaroak.

Undécima.– Cursos de Especialización de Brigada Móvil.

1) Hautatuek Hamargarren Oinarrian dioenaren arabera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak deituko ditu Ebazpenaren bidez, Brigada Mugikorreko Ikastaroak egiteko.

1) Las personas seleccionadas según lo dispuesto en la Base Décima serán convocadas mediante Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias para la realización de los Cursos de Especialización de Brigada Móvil.

2) Ikastaro desberdinetan atxikitzeko 10.3.a) Oinarrian ezarritako lehentasun-hurrenkera izango da kontuan.

2) De cara a la adscripción a los distintos cursos se tendrán en cuenta el Orden de prelación establecido en la Base 10.3.a).

3) Interesdunei ikastaroetan sartzeko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak jakinaraziko die Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez.

3) La comunicación a las personas interesadas para su incorporación a los Cursos se tramitará por la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, a través de la Dirección de Recursos Humanos.

Prestakuntza-ikastaroa hasten denean, ikastaroa egitera ez aurkezteak ikastaroa egitetik bazter utziko du hautagaia eta baja adieraziko zaio; interesdun-eragileak ezinbesteko arrazoiarengatik eragindako ausentzia behar bezala jakinarazten ez badio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari. Ezinbesteko arrazoitzat joko da, lanerako ezintasun iragankorraren ondorioz, hautagaia ikastaroan sartzen ez bada eta gaixotasunagatiko edo istripuarengatiko baja bitartez justifikatzen ez bada.

La no incorporación al Curso de Formación en la fecha en que el mismo se inicie conllevara la baja del mismo de las personas no incorporadas; salvo que dicha ausencia se produzca por causa de fuerza mayor debidamente notificada a la Academia Vasca de Policía y Emergencias por parte de la persona afectada. Se entenderá que existe fuerza mayor cuando la no incorporación sea consecuencia de una incapacidad laboral transitoria, justificad mediante el correspondiente parte de baja por enfermedad o accidente.

4) Prestakuntza-ikastaroak horien Ikasketa Planarekin bat etorriz garatuko dira.

4) Los Cursos de Formación se desarrollarán de conformidad con el Plan de Estudios del mismo.

5) Brigada Mugikorreko Espezializazio Ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo dira edo zuzendari nagusiak erabakitzen duen egoitzan.

5) Los Cursos de Formación se desarrollarán en la Academia Vasca de Policía y Emergencias o en aquellos centros o dependencias que la Directora General de la misma designe.

6) Familia- eta Lan-bizitza uztartzeari buruzko Legea ezarriz aldagarria izango da prestakuntza-ikastaroetan sartzeko eskubidea; ezkontza eta erditzea, erditze aurretiko eta erditze ondorengo egoeretatik sortutakoak izango dira kontuan. Inguruabar horiek aintzat hartzeko eragindako pertsonek Polizia eta Larrialdietako zuzendari nagusiari igorri beharko dizkiote halako alegazioak. Familia- eta Lan-bizitza uztartzeari buruzko Legea ezartzetik sortutako inguruabarren ezarpenean –ezkontza eta erditzea, erditze aurretiko eta erditze ondorengo egoeretatik sortutakoak– ikastaro batera atxikitako prestakuntza-ikastaroa egingo duen izangaiari dagokionez, 10.3.a) Oinarrian ezarritakoaren lehentasun-hurrenkeraren arabera, ez da bere azken kalifikaziorik argitaratuko eta aurreko postuko izangaiaren prestakuntza-ikastaroaren kalifikazioa argitaratu arte bertan behera geratuko da.

6) La adscripción a los Cursos de formación podrá ser variada en aplicación de aplicación de la Ley de Conciliación de la Vida Laboral y Familiar; matrimonio y situaciones derivadas de parto, preparto o postparto. Para que tales circunstancias puedan ser apreciadas, las mismas habrán de ser alegadas por las posibles personas afectadas ante la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias. Respecto de la persona o personas que realicen el curso de formación adscritas a un curso en aplicación de circunstancias derivadas de la aplicación de la Ley de Conciliación de la Vida Laboral y Familiar; matrimonio y situaciones derivadas de parto, preparto o postparto, la calificación del mismo no será publicada y se mantendrá en suspenso hasta que se publique la calificación del curso de formación de la persona que, según el orden de prelación establecido en la Base 10.3.a), se encuentre clasificada en el puesto inmediatamente anterior.

7) Prestakuntza-ikastaro bakoitzaren azken emaitzak Hamabosgarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko dira.

7) La calificación final de cada Curso de Formación se hará pública de conformidad con lo previsto en la Base Decimoquinta.

8) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabakiko du prestakuntza-ikastaroa gainditu ez dutenen baztertzea.

8) La Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias declarará la exclusión de quienes no superen el curso de formación.

9) Prestakuntza-ikastaroaren edozein momentutan ikusiko balitz ikaslearen espedientetik prestakuntza-aldia ezin izango lukeela gainditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak bazter utzi ahal izango du prozesutik, betiere, interesdunari entzun ondoren.

9) Si en cualquier momento del desarrollo del curso de formación, del expediente del alumno o alumna se desprendiera la imposibilidad de superarlo, podrá procederse a su exclusión del proceso mediante Resolución de la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, previa audiencia de la persona interesada.

Hamabigarrena. – Baztertzeko osasun-kasuen taula.

Decimosegunda. – Adecuación al cuadro de exclusiones médicas.

1) Hautaketa-prozeduran zehar, bere osotasunean hartuta, izendatutakoei beharrezko jotzen diren proba medikoak egin ahal izango zaizkie, ebazpen honetako Bigarren Oinarriko 1.f) atalean aurreikusitako baztertzeko osasun-kasuetan ez daudela egiaztatze aldera.

1) Durante el procedimiento selectivo, considerado en su conjunto, se podrá someter a quienes participen en el mismo a cuantas pruebas médicas sean precisas en orden a comprobar su adecuación al cuadro de exclusiones médicas mencionado en la Base Segunda 1.f) de la presente Resolución.

2) Aurreko zenbakian aurreikusitakoaren xedeetarako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak epaimahai mediko bat izendatuko du eta izendapen hori Hamaseigarren Oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko da.

2) A los fines previstos en el número anterior, la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias nombrará un Tribunal Médico, cuya designación se hará pública se hará pública de conformidad con lo previsto en la Base Decimosexta.

3) Epaimahai hori mahaiburu batek, bi bokalek eta idazkari batek osatuko dute.

3) El Tribunal Médico estará integrado por un Presidente/a, dos Vocales y un Secretario/a.

4) Hautaketa-prozesutik eta prozeduratik baztertzeko motiboren bat aurkitu bada, epaimahai medikoak ematen dituen txostenak arrazoituak izango dira, eta jarraitzen den prozeduran betiere bermatuko da eragindako pertsonak entzuna izateko duen eskubidea.

4) Los informes que emita el Tribunal Médico deberán ser motivados cuando se advierta la concurrencia de alguna causa de exclusión del proceso selectivo y el procedimiento que se siga, en todo caso, respetará el derecho de audiencia de la persona afectada por la misma.

5) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari dagokio baztertzeko osasun-kasuen taulako kasuren bat dela-eta hautagai bat kanporatzeko agintzeko eskumena.

5) La exclusión por las causas previstas en esta Base corresponderá a la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

6) Oinarri honetan aurreikusitako Epaimahai medikoari aplikagarri zaizkio Bosgarren oinarriko 2. eta 7. paragrafoetan bildutako arauak.

6) Al Tribunal Médico previsto en esta Base le son de aplicación las reglas contenidas en los números 2 y 7 de la Base Quinta.

Hamahirugarrena. – Araubide juridikoa.

Decimotercera. – Régimen jurídico.

1) Izangaiak prestakuntza-ikastaroetan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Barne Erregimenaren Araudian ezarritako diziplinazko erregimenaren arauak begiratu beharko dituzte eta gertatutakoaren inguruan irakaskuntza arloko diziplinazko Polizia kidegoen diziplinazko erregimena izango da aplikagarri. Halaber, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia izango da eskoletan ez egoteko edozein lizentzia edo baimena eman ahal izango duen eskudun organoa.

1) Las personas seleccionadas, durante la realización de los cursos de formación se someterán a las normas de régimen disciplinario establecidas en el Reglamento de Régimen Interior de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y, con carácter supletorio para aquellos supuestos en que el hecho no constituya simple falta disciplinaria docente, a las normas de régimen disciplinario de los Cuerpos de Policía del País Vasco. Igualmente, será la Academia de Policía del País Vasco el órgano competente para conceder cualquier tipo de licencia o permiso que exima de la asistencia a actividades lectivas.

Prestakuntza-ikastaroan zehar eskola-jardueretarako asistentzia ezinbestekoa da, eta edozein baimen motatarako zerbitzu-eginkizuntzat joko da.

La asistencia a las actividades lectivas durante el curso de formación es obligatoria, y tendrá la consideración de necesidades de servicio a efectos de cualquier solicitud de permiso.

2) Izangaiei prestakuntza-aldian zehar lizentzia bat emango zaie, lanean diren lanpostuari dagokionez.

2) A Las personas seleccionadas, durante la realización de los cursos de se les concederá una licencia respecto del puesto de trabajo que vinieran desempeñando.

3) Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroa gainditzeak bere horretan ez du aitortuko halako lanpostu baterako atxikipena edota espezialitate hori betekizun moduan duten lanpostuei esleitutako betekizunak burutzera. Hala ere, gainditzen duten pertsonek behartuta izango dira aukeraketa hori egitera lehen deialdia egiten denean; hala egin ezean, 4/1992 Legearen 65. artikuluan agertzen diren ohiko sistemen edo 72. artikuluan agertzen den aparteko sistemaren arabera, prestakuntza eta jasotako ezagutzak eskatzen dituzten lanpostu huts guztietara atxikituak izan baitaitezke ezinbestean. Azken kasu horretan ez da inolako diru-konpentsaziorik izango.

3) La superación de los Cursos de Especialización de Brigada Móvil no otorgará por sí sola derecho a la adscripción a un determinado puesto de trabajo ni al desempeño de las funciones asignadas a puestos que tengan como requisito esta especialidad. Ello no obstante, las personas que lo superen estarán obligados a solicitar, en la primera convocatoria que se produzca, ya sea por los sistemas ordinarios contemplados en el artículo 65 o por el sistema excepcional del artículo 72 de la Ley 4/1992, y con carácter preferente, todas aquellas vacantes que requieran para su provisión de la formación y conocimientos adquiridos, pudiendo, de no hacerlo así, ser adscritos o asignados con carácter forzoso a cualquiera de ellos. En este último caso no existirá derecho a compensación económica alguna.

4) Prestakuntza ikastaroak derrigorrezkoak eta baztertzekoak dira, eta eurotara ez bertaratzeak edo ez gainditzeak ondorio hauek izango ditu izangaientzako: hautaketa-prozesutik berehalakoan bazter uztea eta kategorian sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak egingo du bazter uzteko den deklarazioa.

4) Los Cursos de Formación tendrán carácter obligatorio y eliminatorio, y la no incorporación o su no superación determinará la automática exclusión de la persona del proceso selectivo y la pérdida de cuantos derechos pudieran asistirle. La declaración de la exclusión se efectuará por la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, pertsona batzuk ez badira agertzen ikastarora edo amaitzen ez badute, hauek egin daitezen hurrengoren batean egin ditzakete izangaiok: baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertuz gero, eta interesdunaren aldez aurretiko eskaririk bada. Baztertzearen adierazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak egingo du, berak hartuko baitu bidezko erabakia.

No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior, aquellas personas que, concurriendo causa de fuerza mayor, no se incorporen al curso o no lleguen a completarlo, podrán hacerlo en el siguiente que se celebre una vez desaparecidas las circunstancias impeditivas, previa solicitud de las mismas. La apreciación de la causa corresponderá a la Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, a la que competerá adoptar la resolución que proceda.

Hamalaugarrena. – Pertsonen identifikazioa hautaketa prozeduran.

Decimocuarta. – Identificación de las personas en el procedimiento selectivo.

Hautaketa prozedura honetan parte hartuko duten pertsonak, prozeduran (hautaketa prozesua, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia), eskaerako identifikaziorako lanbide zenbakiaren bitartez identifikatuko dira.

Aquellas personas que tomen parte en el presente procedimiento selectivo, a lo largo del mismo (proceso selectivo, curso de formación y periodo de prácticas) serán identificadas mediante número de identificación profesional empleado en la solicitud.

Hamabosgarrena. – Argitalpenak.

Decimoquinta. – Publicaciones.

Hala adierazten den kasuetan izan ezik, argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean egingo dira, Gurenet korporazioko intranetean kontsultatu ahal izango direnaren kaltetan izan gabe. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholeko argitalpen datak mugatzaileak izango dira epe-konputuetarako.

Salvo disposición expresa en contrario, las publicaciones se realizarán en el en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, sin perjuicio de que puedan ser consultadas en la intranet departamental Gurenet. La fecha de publicación en el Tablón de Anuncios de la Academia Vasca de Policía y Emergencias será determinante a efectos de cómputo de plazos.

Hamaseigarrena. – Deialdiaren zenbaketa.

Decimosexta. – Computo de convocatoria.

Euskal Herriko Poliziari buruzko hautapen- eta prestakuntza-erregelamendua onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 56. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, deialdia agortutzat joko da eta kontagarria izango da funtzionarioa horretan parte hartzera onartuta dagoenean, hautaketa prozesuan ez agertzea edo prozesua ez amaitzea borondatez kontrakoa ez bada eta behar bezala justifikatutakoa bada. Halakoetan prozesurako deia egiten duen organoak hartuko du erabakia era askean.

A los efectos establecidos en el artículo 56 del Decreto 315/1994, de 19 de julio por el que se aprueba el reglamento de selección y formación de la Policía del País Vasco, se entenderá agotada la presente convocatoria y por tanto computable cuando el funcionario o funcionaria sea admitido a tomar parte en la misma, salvo que la incomparecencia o no finalización del proceso selectivo obedezca a causa involuntaria, debidamente justificada, que será libremente apreciada por el órgano convocante.

Azken kasu horretan, eragindako pertsonak, 10.3.a) Oinarrian aurreikusitakoa baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari eskatuko dio deialdia konputagarria ez izatea, zuzendari nagusiari zuzendutako idazki baten bitartez.

En este último caso, la persona afectada habrá de efectuar la solicitud de que la convocatoria no sea computada mediante escrito dirigido a la Directora General de La Academia Vasca de Policía y Emergencias con anterioridad al trámite previsto en la Base 10.3.a).

Hamazazpigarrena. – Kalte-ordainak.

Decimoséptima. – Indemnizaciones.

Izangaien aldetik barneko edozein hautaketa prozesutako deialdietara aurkeztea borondatezkoa denez gero, izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hautaketa aldian, ikastaroaren prestakuntza-aldian eta praktika-aldian sor daitezkeen bidaia gastuen edo beste batzuen gainean, eta, beraz, Administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

Debido al carácter voluntario que ostenta la presentación por parte de las personas a cualquier proceso selectivo interno, los gastos por viajes u otros que se puedan producir durante la Fase de Selección, Curso de Formación o periodo de prácticas, no devengarán derecho alguno a las mismas y, por lo tanto, la Administración no estará obligada al pago de dichos gastos.

Hemezortzigarrena. – Errekurtsoak.

Decimoctava.– Recursos.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2005 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, deialdi honen kontra –bide administratiboari amaiera ematen diona– interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuta agertu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo administrazioarekiko auzietako ordena jurisdikzionalaren aurrean zuzen-zuzenean aurkaratu ahal izango dute.

De conformidad con lo establecido en los artículos 123 y 124 de la Ley 39/2005, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Publicas, contra la presente convocatoria, que pone fin a la vía administrativa, las personas interesadas podrán formular recurso potestativo de reposición ante la Dirección de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien impugnarla directamente ante el orden jurisdiccional contencioso-administrativo.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte administrazioaren isiltasuna dela-eta.

Caso de interponer el recurso potestativo de reposición, no se podrá acudir a la vía jurisdiccional hasta que aquel sea resuelto expresamente o se haya producido la desestimación presunta por silencio.

Interesdunak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998ko Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eskumena duen Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.

Si la persona interesada optara por la impugnación jurisdiccional, procederá interponer recurso contencioso-administrativo en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a la fecha de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo competente conforme a lo dispuesto en el artículo 14 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

Deialdi honetan, epaitegien jardunean edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jardunean eman daitezkeen egintza-administratiboei aurka egiteko, interesdunek administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen araubidean ezarritako kasu eta erak erabili behar izango dituzte.

Los actos administrativos que deriven de la presente convocatoria, de la actuación de los Tribunales o de los órganos de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, podrán ser impugnados por las personas interesadas en los casos y en la forma prevista en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común de las administraciones públicas.

Arkauti, 2019ko urtarrilaren 23a.

En Arkaute, a 23 de enero de 2019.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

La Directora General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común