Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

23. zk., 2019ko otsailaren 1a, ostirala

N.º 23, viernes 1 de febrero de 2019


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
540
540

12/2019 DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen dituena.

DECRETO 12/2019, de 29 de enero, por el que se regulan las becas de formación de jóvenes en el área de Acción Exterior.

1995ean, Eusko Jaurlaritzak Europako gaien eta eskualdeen arteko lankidetza eremuetan profesionalak prestatzeko beka-politika abian jarri zuen, Lehendakaritzaren eremuan.

Desde el año 1995 el Gobierno Vasco ha mantenido una política de becas de especialización de profesionales en las áreas de Asuntos Europeos y Cooperación Interregional pertenecientes a Lehendakaritza.

Beka hauen aurrekari hurbilenak hauek dira: uztailaren 26ko 171/2011 Dekretua (Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzekoa) eta uztailaren 26ko 172/2011 Dekretua (Kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzekoa). Martxoaren 18ko 36/2014 Dekretuak aldatu zuen azken dekretu hori.

El antecedente inmediato de las becas proyectadas lo constituyen el Decreto 171/2011, de 26 de julio, por el que se regulan las becas de especialización de profesionales en el área de Acción Exterior, y el Decreto 172/2011, de 26 de julio, por el que se regulan las becas de especialización en el ámbito de las Colectividades y Centros Vascos en el exterior (modificado por el Decreto 36/2014, de 18 de marzo).

Momentu horretan, bekak bi dekretutan arautzea erabaki zen. Baina egindako deialdietan eskuratutako esperientziaren ostean, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala kontutan harturik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari egokia iruditu zaio Europako gaien, kanpoko euskal komunitatearen eta kanpo-harremanen alorretan profesionalak espezializatzeko bekak batera arautzea, irizpideak bateratuta, baina beka-modalitate bakoitzaren berezitasunei eutsiz.

En ese momento se estimó oportuno regular de manera diferenciada las becas. Sin embargo, tras la experiencia obtenida de las convocatorias realizadas hasta la fecha, y atendiendo a la estructura funcional y organizativa de Lehendakaritza, la Secretaría General de Acción Exterior ha considerado oportuno regular de forma conjunta las becas de especialización de profesionales en las áreas de la Asuntos Europeos, Comunidad Vasca en el Exterior y Relaciones Exteriores, unificando criterios, pero manteniendo a la vez las especificidades propias de cada una de estas modalidades de becas.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da Lehendakariari laguntza ematen dion organoa Euskal Autonomia Erkidegoak kanpo harremanetarako duen estrategia politiko instituzionala zehazten eta zuzentzen, eta idazkaritza nagusi horri dagokio Jaurlaritzak kanpoan duen harremana programatzea, sustatzea eta koordinatzea. Kanpo harremanen, Europar Batasunaren eta kanpoko euskal komunitatearen alorretan gauzatzen ditu, besteak beste, bere eginkizunak.

La Secretaría General de Acción Exterior del Gobierno Vasco es el órgano que asiste al Lehendakari en la definición y dirección de la estrategia político-institucional de la Acción Exterior de la Comunidad Autónoma de Euskadi, correspondiéndole la programación, el impulso y coordinación de la acción exterior del Gobierno Vasco, desarrollando, entre otras, sus funciones en las áreas de las Relaciones Exteriores la Unión Europea y la Comunidad Vasca en el Exterior.

Beraz, dekretu honen helburua da kanpo harremanen arloan gazteak prestatzeko bekak sustatzea hiru alorretan: Europako gaien alorrean, kanpoko euskal komunitatearen alorrean eta kanpo harremanen alorrean.

Es por ello por lo que el presente Decreto pretende impulsar las becas de formación de jóvenes en el ámbito de Acción Exterior en tres áreas: Asuntos Europeos, Comunidad Vasca en el Exterior y Relaciones Exteriores.

Horregatik guztiagatik, Lehendakariak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak, 2019ko urtarrilaren 29ko bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

Por todo ello, a propuesta del Lehendakari, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 29 de enero de 2019,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDEA, BETEKIZUNAK, ETA DEIALDIA
OBJETO, REQUISITOS Y CONVOCATORIA

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honek kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzen ditu.

1.– El presente Decreto regula las becas destinadas a impulsar la formación de jóvenes en el ámbito de Acción Exterior.

2.– Beka horiek honako hiru modalitate hauetan sailkatzen dira:

2.– Estas becas se clasifican en tres modalidades, que son las siguientes:

a) Europako gaietako bekak: Eusko Jaurlaritzan Europako gaien alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

a) Becas de Asuntos Europeos, destinadas a formar al personal becado en las áreas que tiene asignadas la Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Asuntos Europeos.

b) Kanpoko euskal komunitatearen alorreko bekak: Eusko Jaurlaritzan kanpoko euskal komunitatearen alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

b) Becas de la Comunidad Vasca en el Exterior, destinadas a formar al personal becado en las áreas que tiene asignadas la Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Comunidad Vasca en el Exterior.

c) Kanpo-harremanetako bekak: Eusko Jaurlaritzan kanpo-harremanen alorrean eskumena duen zuzendaritzari esleitu zaizkion arloei buruzko prestakuntza emateko bekadunei.

c) Becas de Relaciones Exteriores, destinadas a formar al personal becado en las áreas que tiene asignadas la Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Relaciones Exteriores.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren bulegoetan jaso ahal izango da prestakuntza hori, edo EAEk kanpoan dituen ordezkaritzetako edozeinetan edo haien mendeko bulegoetan, deialdi bakoitzean zehaztutakoaren arabera.

3.– Esta formación se podrá llevar a cabo en dependencias de la Administración General de la Comunidad Autónoma en Euskadi, o en cualquiera de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior u oficinas dependientes de ellas, según se determine en cada convocatoria.

2. artikulua.– Pertsona onuradunak.

Artículo 2.– Personas beneficiarias.

Dekretu honetan araututako beken onuradun izateko, honako eskakizun hauek bete beharko dituzte pertsona eskatzaileek:

Podrán ser beneficiarias de las becas reguladas en el presente Decreto las personas solicitantes que cumplan los siguientes requisitos:

a) Bekak iragarritako urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, edo ofizialki onartutako Euskal Etxe bateko bazkide izatea.

a) Tener la vecindad administrativa en la Comunidad Autónoma del País Vasco o ser socio o socia de un Centro Vasco–Euskal Etxea oficialmente reconocido, con anterioridad al 1 de enero del año en que se convoquen las becas.

b) Unibertsitateko goi-mailako edo graduko tituluduna izatea. Atzerriko tituluen kasuan, titulu horren aitortzaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat (errege-dekretu horren bitartez ezartzen dira unibertsitateko ikasketa-maila ofizialarekiko eta tituluekiko homologaziorako eta baliokidetza-adierazpenerako baldintzak eta prozedura, bai eta goi-mailako hezkuntzako atzerritar ikasketak baliozkotzekoak ere, eta esaten da zer prozeduraren bidez zehaztu behar den zer elkarrekikotasun duten, goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko mailei dagokienez, arkitekto, ingeniari, lizentziadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko eta diplomadun titulu ofizialek).

b) Poseer titulación universitaria superior o de grado. En el caso de titulaciones extranjeras deberá presentarse copia digitalizada del reconocimiento de dicho título de acuerdo a lo establecido en el Real Decreto 967/2014, de 21 de noviembre, por el que se establecen los requisitos y el procedimiento para la homologación y declaración de equivalencia a titulación y a nivel académico universitario oficial, y para la convalidación de estudios extranjeros de educación superior, y el procedimiento para determinar la correspondencia a los niveles del marco español de cualificaciones para la educación superior de los títulos oficiales de arquitecto, ingeniero, licenciado, arquitecto técnico, ingeniero técnico y diplomado.

c) Beken deialdia egin den urteko urtarrilaren 1ean 28 urte izatea gehienez.

c) Tener 28 años, como máximo, el 1 de enero del año en que se convoquen las becas.

d) Unibertsitate-titulua duten pertsonentzako eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako beste bekarik ez jaso izatea aurrez.

d) No haber sido beneficiaria con anterioridad de becas de formación dirigidas a personas con titulación universitaria, con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

e) Halaber, ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren pertsonak, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz. Zehapenaren iraunaldian zehar izango da aplikagarri eskakizun hori.

e) No podrán ser beneficiarias de estas becas las personas en quienes concurra alguna de las circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres. Este requisito será aplicable en el período de duración de la sanción.

3. artikulua.– Beken izaera.

Artículo 3.– Naturaleza de las becas.

1.– Beka hauek itzulgarriak ez diren diru-laguntzatzat joko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik emandako diru-laguntzak arautzeko indarrean dagoen araudiaren arabera kudeatuko dira.

1.– Estas becas tendrán la consideración de subvenciones no reintegrables y se encontrarán sometidas a la normativa vigente reguladora de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País vasco.

2.– Bekak esleitu eta jaso arren, ez da inolako kontratu-, lan- edo estatutu-harremanik sortuko bekadunen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren artean; horrela, bekadunei gomendiotan emandako lanak bat etorri beharko dira bekaren helburuarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko duten harremanak ez du inolaz ere antzik izango bere pertsonalarekin duen harremanarekin.

2.– La concesión y disfrute de las becas no establecerá relación contractual, laboral o estatutaria alguna entre las personas becadas y la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de tal manera que las labores encomendadas a la persona becaria deben estar en consonancia con la finalidad de la beca, sin que la relación con la Administración General del País Vasco se asemeje en ningún caso a la relación existente con su personal.

4. artikulua.– Iraupena.

Artículo 4.– Duración.

Bekak hamabi hilabetetarako dira. Bekaz lagundutako jardunean hasitako egunetik aurrera zenbatuko da epea, eta esleipen-ebazpenean zehaztuko da egun hori. Beken iraupena luzaezina izango da.

La duración de las becas será de doce meses a partir del día de inicio, que se concretará en la resolución de adjudicación. La duración de las becas será improrrogable.

5. artikulua.– Deialdia.

Artículo 5.– Convocatoria.

1.– Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiaren edo sailburuordetzaren titular den pertsonak emandako ebazpen baten bidez egingo dira beken deialdiak, aldizka.

1.– Las becas se convocarán, con carácter periódico, mediante resolución de la persona titular de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de acción exterior.

2.– Honako hauek zehaztu beharko dira ebazpen horretan: deialdiaren xedea, deialdiko beken modalitatea eta kopurua, beken destinoa, zenbatekoa eta ordainketa, hautaketa-batzordearen osaera eta kideen izendapena, 12. artikuluan adierazitako baloratzeko irizpideak, haien haztapena eta, proben modalitatea, eta eskabideak aurkezteko modua eta epeak, baita eskabide-eredua ere.

2.– En la Resolución de convocatoria habrá de constar el objeto de la convocatoria, modalidad y número de becas que se convocan, destino, dotación y pago de las becas, la designación de las personas integrantes de la Comisión de Selección, los criterios de valoración determinados en el artículo 12, su ponderación, la modalidad de las pruebas, así como el modo y plazo de presentación de solicitudes y el modelo de solicitud.

3.– Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, eta denek jakin dezaten, www.euskadi.eus web orrian argitaratuko da ebazpen hori.

3.– Dicha resolución se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y surtirá efectos desde el día siguiente al de su publicación. No obstante, para general conocimiento, la resolución de convocatoria también se publicará en www.euskadi.eus

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
HAUTATZEKO PROZEDURA
PROCEDIMIENTO DE SELECCIÓN

6. artikulua.– Prozedura-mota.

Artículo 6.– Tipo de procedimiento.

1.– Dekretu honetan araututako bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira. Hortaz, dekretu honetan aipatutako balorazio-irizpideak eta hautatzeko prozedurak kontuan hartuta, prozedura gainditzen duten hautagaiei soilik esleituko zaizkie, gehienez ere, deitutako beken kopurura iritsi arte.

1.– Las becas reguladas en el presente Decreto se adjudicarán mediante el procedimiento de concurso, de forma que atendiendo a los criterios de valoración y procesos de selección contemplados en el presente Decreto, solo se concederán a las personas candidatas que lo superen, hasta cubrir, como máximo, el número de becas que se convoquen.

2.– Prozeduraren deialdia eta ebazpena, ebazpen bakar baten bidez gauzatuko dira bekaren modalitate guztietarako. Kanpo-harremanen eremuan eskumena duen idazkaritza nagusiaren edo sailburuordetzaren titular den pertsonak emango du ebazpen hori.

2.– La convocatoria y la resolución del procedimiento se articularán, para todas las modalidades de beca, mediante única resolución de la persona titular de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior.

7. artikulua.– Izapidetze telematikoa.

Artículo 7.– Tramitación telemática.

1.– Pertsona interesdunek bide elektronikoak erabil ditzakete prozedura honen izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko.

1.– Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios telemáticos.

2.– Bitarteko elektronikoak erabiltzeko prozedurari eta jarraibideei dagokienez, dagokion deialdian ezarritakoaren arabera jokatuko da.

2.– En cuanto al procedimiento e instrucciones para la utilización de los medios telemáticos, se estará a lo especificado en la correspondiente convocatoria.

8. artikulua.– Eskabideak eta betekizunen egiaztatzea.

Artículo 8.– Solicitudes y acreditación de requisitos.

1.– Eskabideak kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiari edo sailburuordetzari helarazi beharko zaizkio, bertaratuta edo bide telematikotik, eta zer bekatarako aurkezten diren adierazi beharko da:

1.– Las solicitudes se dirigirán, de forma presencial o telemática, a la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior, indicando la modalidad de beca a la que se presenten:

a) Zuzenean aurkeztu ahal izango dira deialdi-ebazpenean adierazten den zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren herritarrak hartzeko bulegoetan edo Administrazio Prozedura Erkidearen esparruan aplikagarri den araudian zehaztutako tokietan.

a) De forma presencial en la dirección que se indique en la Resolución de convocatoria, en las Oficinas de Atención Ciudadana del Gobierno Vasco o en los lugares especificados en la normativa aplicable en materia de Procedimiento Administrativo Común.

b) Bide telematikotik aurkeztu ahal izango dira, dekretu honen 7. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) Por medios electrónicos de conformidad con lo establecido en el artículo 7 del presente Decreto.

2.– Eskatzaile bakoitza deitutako beka-modalitateetako bakar batera aurkeztu ahal izango da.

2.– Cada persona solicitante únicamente podrá presentarse a una de las modalidades de beca que se convoquen.

3.– Eskaera-orriarekin batera, honako dokumentu hauen kopia soila edo eskaneatua aurkeztu beharko da:

3.– A la solicitud se acompañará copia simple o escaneada de la siguiente documentación:

a) NANa edo, hala badagokio, pasaportea.

a) DNI o en su caso del Pasaporte.

b) Pertsona eskatzaileak beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehenagotik administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan zuela egiaztatzen duen errolda-agiria, edo, hala badagokio, dagokion Euskal Etxeak emandako eta ofizialki onartutako ziurtagiria, pertsona eskatzailea aipatutako egun hori baino lehenagotik Euskal Etxe horretako bazkide dela ziurtatzen duena.

b) Certificado de empadronamiento acreditativo de la vecindad administrativa de la persona solicitante en la Comunidad Autónoma del País Vasco con anterioridad al 1 de enero del año en que se convoquen las becas o, en su caso, certificado emitido por el correspondiente Centro Vasco-Euskal Etxea, reconocido oficialmente, que acredite su condición de socio o socia con anterioridad a la fecha descrita.

c) Goi-mailako edo graduko unibertsitate-titulua eta, hala badagokio, dagokion homologazioa.

c) Título acreditativo de la titulación universitaria superior o de grado y, en su caso, de la homologación correspondiente.

d) Curriculum vitaea, ikasketa-espedientea erantsita.

d) Curriculum vitae, con inclusión del expediente académico.

e) Eskatzaileak egindako ikasketen eta dakizkien hizkuntzen ziurtagiriak. Merezimendu gisa aintzat hartuak izateko, aurkezten diren ziurtagiriek ofizialak izan beharko dute, eta balio akademikoa izan.

e) Certificados de los estudios realizados y de conocimientos de idiomas. Los certificados que se acrediten, con objeto de ser computados como méritos, deberán tener carácter oficial y validez académica.

f) Mediku-ziurtagiria, non zehaztu beharko baitu bekadunak ez duela bere zereginak eta betebeharrak egoki garatzea galaraziko dion gaixotasunik.

f) Se aportará un certificado médico que especifique que no se padece enfermedad alguna que impida el correcto desarrollo de las tareas y obligaciones de la persona becada.

4.– Laguntza izapidetzen duen organoak 8.3 artikuluaren a), b), c) eta e) letretan adierazitako dokumentazioa lortzeko edo egiaztatzeko aukera izango du, dagozkion elkarreragingarritasuneko organoen bidez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4.– La documentación requerida en los apartados a), b), c) y e) del artículo 8.3 podrá ser consultada o recabada por el órgano de instrucción correspondiente a cada modalidad de beca, a través de los correspondientes servicios de interoperabilidad, en los términos previstos en el artículo 28.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Eskabidea aurkezten den unean, eskatzaileak hauxe adierazi beharko du, deialdi ebazpenean ezarritako eredu normalizatuan jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez:

5.– En el momento de formular la solicitud, mediante declaración responsable que formará parte del modelo normalizado que se establezca en la resolución de la convocatoria, la persona solicitante manifestará lo siguiente:

a) Zuzena dela eta errealitatearekin bat datorrela eskaeran adierazitako informazioa, curriculum vitaekoa eta erantsitako gainontzeko dokumentazioa.

a) Que la información referenciada en la solicitud, curriculum vitae y demás documentación anexa a la solicitud es veraz y responde a la realidad.

b) Eskatzaileak ez duela aurrez jaso honelako beste bekarik, edo unibertsitate-titulua duten pertsonentzako beste bekarik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

b) No haber resultado anteriormente persona beneficiaria de estas mismas becas, o de otras becas de formación dirigidas a personas con titulación universitaria, con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen administrazio-zehapen edo zehapen penalik eta ez dagoela laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekuren baten pean, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

c) No encontrarse sancionada penal ni administrativamente, con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni hallarse incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo de conformidad con lo dispuesto en la Disposición Final Sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de Mujeres y Hombres.

6.– Hautatze-prozesua amaitu ondoren, eta bekak esleitu aurretik, organo kudeatzaileak egoki iritzitako jatorrizko agiriak aurkezteko eskatuko du, eskatutako eta adierazitako eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko.

6.– Una vez finalizado el proceso de selección y con carácter previo a la adjudicación, el órgano de gestión de las becas requerirá la presentación de la documentación original que estime oportuna a los efectos de verificar el cumplimiento de los requisitos exigidos y alegados.

9. artikulua.– Eskabidea zuzentzea eta hobetzea.

Artículo 9.– Subsanación y mejora de la solicitud.

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo eskatutako dokumentazioa falta badu, eskatzaileak hamar eguneko epea izango du behin behineko zerrenda argitaratzen den egunetik hasita, hutsa zuzentzeko edo eskatutako agiriak aurkezteko. Zuzentzeko errekerimendu horiek beka-modalitate bakoitzari dagokion instrukzio-organoak egingo ditu.

Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos, o no fuera acompañada de la documentación exigida, la persona solicitante dispondrá de un plazo de diez días a partir de la fecha de publicación del listado provisional para subsanar la falta o acompañar los documentos preceptivos. Dichos requerimientos de subsanación serán efectuados por el órgano de instrucción correspondiente a cada modalidad de beca.

Epe hori igarotzen bada eskabidea zuzendu gabe, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak (urriaren 1eko 39/2015 Legeak) 68. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Transcurrido dicho plazo sin presentarse subsanación, se le tendrá por desistida en su petición, de conformidad con lo dispuesto en el artículo de 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea.

Artículo 10.– Publicación de listados provisionales y definitivos.

1.– Behin-behineko zerrendak www.euskadi.eus web orrian argitaratuko dira, eta onartutako, baztertutako eta zuzentzeko dauden eskabideak zerrendatuko dituzte; eta baztertutakoak zergatik baztertu diren eta zuzentzeko daudenak zuzentzeko zer dokumentu aurkeztu behar diren adieraziko da ere. Hiru zerrenda ezberdin argitaratuko dira, bana beken modalitate bakoitzeko.

1.– Los listados provisionales de las solicitudes admitidas, excluidas y pendientes de subsanación, serán publicados en www.euskadi.eus, con indicación de las causas de exclusión y de la documentación a aportar para subsanar la solicitud. Se publicarán tres listados diferenciados, uno por cada modalidad de beca.

2.– Baztertutako pertsona interesdunek hamar eguneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik hasita. Epean aurkeztutako erreklamazioak onartuak edo baztertuak izango dira behin-betiko onartuen eta baztertuen zerrendetan.

2.– Las personas solicitantes que hayan sido excluidas dispondrán de un plazo de 10 días a contar desde la fecha de publicación del listado provisional para presentar reclamaciones. Las reclamaciones presentadas en plazo serán aceptadas o rechazadas en los listados definitivos de solicitudes admitidas y excluidas.

3.– Erreklamazioak aurkezteko edo eskabidea zuzentzeko epea igarotzean, behin-betiko onartuen eta baztertuen zerrendak, guztira hiru zerrenda.

3.– Finalizado el plazo para formular reclamaciones o para subsanar las solicitudes, se publicarán los tres listados definitivos de solicitudes admitidas y excluidas.

11. artikulua.– Hautaketa-batzordea.

Artículo 11.– Comisión de Selección.

1.– Beka modalitate bakoitzerako, honako kide hauek osatutako hautaketa-batzordeak zenbatetsiko ditu merezimenduak:

1.– La valoración de los méritos de cada una de las modalidades de las becas será realizada por una Comisión de Selección compuesta por los siguientes miembros:

a) Bekaren modalitate bakoitzaren alorrean eskumenak dituen zuzendaritzaren titular diren pertsonak; eta horietako bat batzordeburua izango da. Berdinketa gertatuz gero, batzordeburuak kalitate-botoa izango du.

a) Las personas titulares de las Direcciones competentes en el área correspondiente a cada modalidad de beca, a una de las cuales corresponderá la presidencia. En caso de empate, la presidencia tendrá voto de calidad.

b) Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiko edo sailburuordetzako goi-mailako hiru teknikarik, beka-modalitate bakoitzari dagokion alorreko bana; horietako bat batzordeko idazkaria izango da.

b) Tres personas técnicas superiores de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior, una por cada área correspondiente a cada modalidad de beca, una de las cuales desempeñará funciones de secretaría de la Comisión.

Hautaketa-batzorde horretako kideen izendapenari dagokionez, emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkari-kopurua orekatua izan dadin ahalegindu behar da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

En el nombramiento de las personas que han de formar parte de esta Comisión de Selección se procurará una presencia equilibrada de mujeres y hombres, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

Gainera, Batzordeko kideak izendatzerakoan kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan nahikoa gaitasun edukitzea. Batzordeko kideek euren jardunean hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute.

Asimismo, en el momento de designar a las personas integrantes de dicha comisión se tendrá en cuenta, en la medida de lo posible, el conocimiento de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Las personas integrantes de la comisión podrán emplear cualquiera de las dos lenguas oficiales.

2.– Deialdi-ebazpenean zehaztuko dira batzordeko kideak, eta ordezkapenak aurreikusi ahal izango dira, karguak hutsik badaude, titularrak bertaratzen ez badira, gaixorik badaude edo legezko beste kausaren bat gertatzen bada ordezkoak izateko.

2.– La resolución de convocatoria identificará a sus integrantes y podrá prever sustituciones para los casos de vacante, ausencia, enfermedad u otra causa legal.

3.– Hala badagokio, hautaketa-batzordeak espezialisten laguntza izan dezake. Aholkulariek hitza izango dute batzordean, baina botorik ez.

3.– La Comisión de Selección podrá contar, en su caso, con el asesoramiento de personas técnicas especialistas, las cuales participarán en ella, con voz pero sin voto.

4.– Hautaketa-batzordeak elkarrizketak egin ahal izango dizkiete hautagaiei, Europako eta nazioarteko egoera ekonomikoaren eta politikoaren berri ba ote duten jakiteko, bai eta euskal diasporaren edo euskal emigrazioaren berri ere, eta eskatutako profilera egokitzen diren ala ez aztertzeko.

4.– La Comisión de Selección podrá entrevistar a las personas candidatas al objeto de analizar su conocimiento en relación con la actualidad económica y política europea e internacional, así como de la diáspora o emigración vasca, y su adecuación al perfil requerido.

5.– Batzordearen erabakiek batzordekide gehienen aldeko botoa beharko dute.

5.– Cualquier acuerdo que adopte la Comisión de Selección requerirá el voto favorable de la mayoría de sus miembros.

12. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 12.– Criterios de valoración.

1.– Honako balorazio-irizpide hauei jarraituko zaie bekaren modalitate guztietan:

1.– Los criterios de valoración para todas las modalidades de becas son los siguientes:

a) Unibertsitateko ibilbide akademikoaren arabera, 10 puntu emango dira, gehienez, lizentzian edo graduan lortutako eta dokumentuen bidez egiaztatutako batez besteko nota kontuan hartuta. Honela banatuko dira puntuak:

a) La trayectoria académica universitaria se valorará con hasta 10 puntos, que serán otorgados teniendo en cuenta la nota media obtenida en la licenciatura o grado acreditada documentalmente, del modo siguiente:

– 2 puntu, batez besteko nota 5 eta 5,99 bitartekoa bada.

– 2 puntos cuando la nota media se encuentre entre 5 y 5,99.

– 4 puntu, batez besteko nota 6 eta 6,99 bitartekoa bada.

– 4 puntos cuando la nota media se encuentre entre el 6 y el 6,99.

– 6 puntu, batez besteko nota 7 eta 7,99 bitartekoa bada.

– 6 puntos cuando la nota media se encuentre entre el 7 y el 7,99.

– 8 puntu, batez besteko nota 8 eta 8,99 bitartekoa bada.

– 8 puntos cuando la nota media se encuentre entre el 8 y el 8,99.

– 10 puntu, batez besteko nota 9 eta 10 bitartekoa bada.

– 10 puntos cuando la nota media se encuentre entre 9 y 10.

b) Eskatzaileak Europar Batasunaren, kanpo harremanen edo kanpoan den euskal komunitatearen alorrean dituen ezagutzak, bakoitzak eskatutako beka motaren arabera; 15 puntu emango dira gehienez, honela banatuta:

b) Los conocimientos de la persona solicitante, en temas de la Unión Europea, las Relaciones Exteriores o la Comunidad Vasca en el Exterior, en función de la beca a la que se presenten, se valorará hasta 15 puntos, del modo siguiente:

– 10 puntu, gutxienez 50 orduko iraupena duen ikastaro bakoitzeko.

– 10 puntos por cursos de al menos 50 horas.

– 15 puntu, gutxienez 100 orduko iraupena duen ikastaro bakoitzeko.

– 15 puntos por cursos de 100 horas o superiores.

c) Euskara jakitea, ahozko eta idatzizko gaitasuna kontuan hartuta; 20 puntu emango dira gehienez, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan eta euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuetan xedatuaren arabera, baldin eta B1 maila egiaztatzen badu, honela banatuta:

c) El nivel de conocimiento oral y escrito de euskera, se valorará con hasta 20 puntos, de conformidad a lo establecido en los Decretos 297/2010, de 9 de noviembre, y 47/2012, de 3 de abril, de reconocimiento de los estudios oficiales realizados en euskera y de exención de la acreditación con títulos y certificaciones lingüísticas en euskera, y que serán otorgados del modo siguiente una vez acreditado el nivel B1 como condición previa para acceder a las becas:

– B2: 5 puntu.

– B2: 5 puntos.

– C1: 10 puntu.

– C1: 10 puntos.

– C2: 20 puntu.

– C2: 20 puntos.

d) Ingelesa jakitea, ahozko eta idatzizko gaitasuna kontuan hartuta; 15 puntu emango dira gehienez, otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak (araubide bereziko hizkuntza-ikasketen mailetako -oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua eta gaitasun maila- curriculuma ezartzekoak eta ikasketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan jartzekoak) xedatuaren arabera, honela banatuta:

d) El nivel de conocimiento oral y escrito de inglés, se valorará con hasta 15 puntos, de acuerdo con lo previsto en el Decreto 46/2009, de 24 de febrero, por el que se dispone la implantación de las enseñanzas de idiomas de régimen especial en la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establece el currículo de los niveles Básico, Intermedio, Avanzado y Aptitud de dichas enseñanzas, del modo siguiente:

– B1: 5 puntu.

– B1: 5 puntos.

– B2: 10 puntu.

– B2: 10 puntos.

– C1 edo maila altuagoa: 15 puntu.

– C1 o nivel superior: 15 puntos.

e) Atzerriko beste hizkuntza batzuk jakiteagatik, 10 puntu emango zaizkie, gehienez, B1, B2 mailako edo goragoko jakintza egiaztatzen dutenei, otsailaren 24ko 46/2009 Dekretuak (araubide bereziko hizkuntza-ikasketen mailetako -oinarrizkoa, tartekoa, aurreratua eta gaitasun maila- curriculuma ezartzekoak eta ikasketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoan jartzekoak) xedatuaren arabera, honela banatuta:

e) Otros idiomas extranjeros, se valorarán con hasta 10 puntos a quienes acrediten conocimientos de nivel B1, B2 o superiores, de acuerdo con lo previsto en el Decreto 46/2009, de 24 de febrero, por el que se dispone la implantación de las enseñanzas de idiomas de régimen especial en la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establece el currículo de los niveles Básico, Intermedio, Avanzado y Aptitud de dichas enseñanzas, del modo siguiente:

– B1: 2,5 puntu.

– B1: 2,5 puntos.

– B2: 5 puntu.

– B2: 5 puntos.

– C1 edo maila altuagoa: 10 puntu.

– C1 o nivel superior: 10 puntos.

f) Eskatzailearen profil akademikoa, -pertsonak duen ezagutza eta nazioartean izandako harremanen esperientzia bezala hartuta- bekaren xede den edukietara egokitzea; 15 puntu emango dira gehienez, deialdi-ebazpenean ezarritakoaren arabera.

f) La adecuación del perfil académico determinado por sus conocimientos y experiencia en el ámbito de las relaciones internacionales de la persona al contenido del objeto de la beca, se valorará con hasta 15 puntos, en los términos que se establezca en la resolución de convocatoria.

2.– Hautaketa-batzordeek behar diren probak egin ahal izango dituzte aipatutako irizpide horiek baloratzeko.

2.– Para la valoración de los anteriores criterios la Comisión de Selección podrá realizar las pruebas pertinentes.

13. artikulua.– Esleipena.

Artículo 13.– Adjudicación.

1.– Beka-modalitate bakoitzeko arlo bakoitzean eskumena duten zuzendaritzei dagokie prozeduraren instrukzioa egitea.

1.– Corresponderá a las direcciones competentes en cada una de las áreas correspondientes a cada modalidad de beca la instrucción del procedimiento.

2.– Egindako balorazioa kontuan hartuta, Hautaketa Batzordeak txosten bat egingo du eta beka-modalitate bakoitzeko instrukzio-organoei bidaliko die, hauek, balorazioa eta espedientea ikusita, dagozkion ebazpen-proposamenak egin ditzaten.

2.– La Comisión de Selección, teniendo en cuenta la valoración efectuada, elaborará un informe que remitirá los órganos de instrucción de cada modalidad de beca para que, a la vista del mismo y del resto del expediente, formulen las correspondientes propuestas de resolución.

3.– Beka-modalitate bakoitzeko instrukzio-organoek beken behin-behineko esleipen-proposamena formulatuko dute gutxienez 50 puntu lortu dituzten hautagaien artetik, beren modalitateko hautagai-zerrenden artean gehienezko puntuazioa lortu duten pertsonei. Proposamen hori arrazoitua izango da eta interesatuei jakinarazi beharko zaie deialdian ezartzen den moduan, eta hamar eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazioak aztertu ondoren, organo instrukzio-egileak behin betiko ebazpen-proposamena aurkeztuko du.

3.– Los órganos de instrucción de cada modalidad de beca formularán la correspondiente propuesta de adjudicación provisional de las becas a aquellas personas que, habiendo alcanzando 50 puntos, hubieran obtenido la máxima puntuación entre las candidaturas de su modalidad. Dicha propuesta será motivada y deberá notificarse a las personas interesadas en la forma en la que se establezca en la convocatoria, y se concederá un plazo de diez días para presentar alegaciones. Examinadas las alegaciones, cada órgano instructor elevará la propuesta de resolución definitiva.

4.– Gainera, beka-modalitate bakoitzeko instrukzio-organoek ordezkoen zerrenda formulatuko dute, norbaitek uko eginez gero edo bestelako gorabeheraren bat gertatuz gero ordezkoak izateko. Ordezkoen zerrenda hori kasuan kasuko balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-hurrenkeraren araberakoa izango da, baldin eta hautaketa-fasean gutxienez 50 puntu lortutako hautagaiak soilik kontuan hartuta.

4.– Los órganos de instrucción de cada modalidad de beca formularán, además, el correspondiente listado de suplentes para los supuestos de renuncia o cualquier otra posible incidencia, ordenados según el orden de prelación resultante de la aplicación de los criterios de valoración correspondientes, siempre que hubiera personas candidatas que hubieran alcanzado el mínimo de 50 puntos en la fase de selección.

5.– Bekak esleitu gabe gera daitezke, bai hautagairik ez delako aurkeztu, bai hautagaiek ez dutelako gutxieneko puntuazioa lortu.

5.– Las becas podrán ser declaradas desiertas, ya sea por no haber candidaturas o por no alcanzar ninguna de las personas concurrentes la puntuación mínima exigida.

14. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 14.– Resolución.

1.– Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiaren edo sailburuordetzaren titular den pertsonak, instrukzio-organoek egindako behin betiko ebazpen proposamenak kontuan hartuta, dagokion esleipen-ebazpena emango du. Ebazpen horretan zioak adieraziko dira, baita administrazio prozedura agortzen duela ere. Gainera, beken onuradunak izendatuko dira, destinoak eta jardunean hasteko eguna adieraziko dira, eta ordezkoen zerrenda emango da, halakorik badago. Baldintzak betetzen dituen hautagairik ez badago, bekak esleitu gabe geratzen direla adieraziko da ebazpenean.

1.– La persona titular de la Secretaría General o de la Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior, a la vista de las propuestas de resolución definitivas de los órganos de instrucción, adoptará la correspondiente resolución de adjudicación, que será motivada y agotará la vía administrativa, designando a las personas beneficiarias de las tres modalidades de becas, los destinos, la fecha de inicio y, en su caso, las personas suplentes para cada modalidad de beca, o declarando desiertas las que carecieran de candidaturas aptas.

2.– Esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta denek jakin dezaten, www.euskadi.eus web orrian argitaratuko da ere.

2.– La resolución de adjudicación se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y, a efectos de general conocimiento, en www.euskadi.eus

3.– Ebazpen horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazio Auzietarako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Contra dicha resolución se podrá interponer potestativamente recurso de reposición ante el mismo órgano, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere sei hilabeteko epean, dagokion urteko deialdia argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Gainera, denek jakin dezaten, www.euskadi.eus web orrian ere argitaratuko da.

4.– La mencionada Resolución deberá dictarse y publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco y, a efectos de general conocimiento, en www.euskadi.eus en el plazo máximo de seis meses, a contar desde el día de publicación de la correspondiente convocatoria anual.

5.– Epe hori igaro eta ez bada ebazpena argitaratu, pentsatuko da eskabideak ezetsi egin direla.

5.– Transcurrido dicho plazo sin haberse publicado dicha resolución podrán entenderse desestimadas las solicitudes.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PROGRAMA GAUZATZEA
EJECUCIÓN DEL PROGRAMA

15. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.

Artículo 15.– Órgano de gestión de las ayudas.

Arlo bakoitzean eskumenak dituen zuzendaritzari dagokio dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea. Ondorio horietarako, zuzendaritza horrek pertsona bekadunaren jarduerak gainbegiratuko eta zuzenduko ditu.

Corresponderá a la Dirección competente en cada una de las áreas correspondientes a cada modalidad de beca, la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en el presente Decreto. A tal efecto, las actividades del becario o becaria serán supervisadas y dirigidas por dicha Dirección.

16. artikulua.– Pertsona bekadunen betebeharrak.

Artículo 16.– Obligaciones de las personas becadas.

1.– Beka jasotzeko eskabidea aurkezteak dekretu honetan eta urteko deialdiaren ebazpenean xedatutakoa onartzea dakar.

1.– La presentación de la solicitud de beca supone la aceptación de lo dispuesto en el presente Decreto y en la resolución de convocatoria anual.

2.– Beken onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

2.– Las personas beneficiarias de las becas quedan obligadas a:

a) Emandako beka onartzea. Horren ildotik, bekaren esleipen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 eguneko epean onuradunak bekari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela pentsatuko da.

a) Aceptar la beca concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de publicación de la resolución de adjudicación de la beca en el Boletín Oficial del País Vasco, la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Beren egoera familiarrari buruzko adierazpen bat aurkeztea, pertsona onuraduna zergei eta gizarte-segurantzari dagokienez zer egoeratan dagoen argitzeko, horrela, dagozkion atxikipen fiskalak egiteko.

b) Presentar una declaración de su situación económica, al objeto de clarificar la situación fiscal y de la seguridad social de la persona beneficiaria y poder efectuar, en su caso, las retenciones fiscales correspondientes.

c) Euskal Autonomia Erkidegoak kanpoan dituen ordezkaritzetako batean edo haien mendeko bulegoren batean gauzatu behar badute bekaz lagundutako jarduna, xede-herrialdeak eskatzen dituen bisak, txertoak eta baimenak lortzea hara joan aurretik.

c) Obtener, cuando la beca se vaya a desarrollar en una de las Delegaciones de Euskadi en el Exterior u oficinas dependientes de ellas, el correspondiente visado, vacunaciones, permisos o autorizaciones exigidos por el país de destino, antes de viajar al mismo.

d) Beka esleitzeko ebazpenean zehaztutako epean hastea bekaz lagundutako jarduna.

d) Incorporarse a la beca en la fecha indicada en la resolución de adjudicación de la misma.

e) Bekari dagozkion jardueretan dedikazio osoz jardutea, eta dagokion lantokiko edo bulegoko funtzionamendu-arauak betetzea.

e) Participar, con dedicación exclusiva, en las actividades propias de la beca y acatar las normas de funcionamiento del centro u oficina de destino.

f) Arlo bakoitzean eskumenak dituen zuzendaritzak beka bakoitzerako ezarritako aldizkako jardueren egutegia betetzea. Bi alderdiek egokitu ahal izango dute egutegi hori. Pertsona bekadunak ez du ordutegi edo lanaldi inposatu bat jarraituko, eta ez ditu lizentziak, baimena edo oporrak disfrutatzeko eskubiderik izango.

f) Cumplir con el calendario de actuaciones periódicas fijado para cada beca por la Dirección competente en cada una de las áreas, que podrá ser adaptado por ambas partes. La persona becaria no deberá seguir un horario o jornada impuesta, ni disfrutará de licencias, permisos o vacaciones.

g) Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak antolatutako prestakuntza-proiektuetan parte hartzea.

g) Participar en proyectos de formación de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior.

h) Hala badagokio, bekadunaren prestakuntza-xedearekin lotura zuzena duten hitzaldietan, ikastaroetan, jardunaldietan eta mintegietan parte hartzea, bekak kudeatzen dituen organoak hala proposatzen badio. Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak ordainduko ditu pertsona bekadunen izen-emateak, bidaiak, mantenua eta ostatu-hartzea. Behin prestakuntza amaitutakoan, landutako gaiei eta barneratutako jakintzari buruzko txosten zehatz bana egin beharko dute pertsona bekadunek.

h) Asistir, en su caso, a conferencias, cursos, jornadas y seminarios que tengan relación directa con el objeto de su formación, a propuesta del órgano gestor de las becas. Correrán a cuenta de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior los gastos de inscripción, viajes, manutención y alojamiento de las personas becadas. Finalizada la formación, las personas adjudicatarias de las becas deberán elaborar un informe detallado sobre los temas abordados y los conocimientos adquiridos.

i) Txosten partzialak aurkeztea ordainketak jaso aurretik, bai eta amaierako txosten zehatz bat ere, aztertu dituzten gaiei, sortutako arazoei, proposatutako konponbideei eta, oro har, bekarekin lotutako alderdi guztiei buruzkoa.

i) Presentar informes parciales con carácter previo a recibir los correspondientes pagos y un informe final detallado sobre los temas estudiados, problemas planteados, soluciones ofrecidas y, en general, sobre todos aquellos aspectos relacionados con la beca. El contenido mínimo de dichos informes, el plazo de presentación, el número de los que resulten preceptivos serán especificados en la resolución de cada convocatoria.

j) Jaso duten bekaren alorreko ikerlan bat aurkeztea beka amaitu baino lehen. Administrazioak ez du exijituko ikerlan hori zabaltzeko jabetza intelektualari dagozkion ustiatze eskubideak lagatzea.

j) Presentar antes de finalizar la beca un trabajo de investigación relativo al área de la beca que está desarrollando. No se exigirá que ceda a la Administración la explotación de los derechos de la propiedad intelectual para su difusión.

k) Beka behar bezala gauzatzea eragotziko duen gertakariren bat jazotzen bada, horren berri ematea beka kudeatzen duen organoari.

k) Notificar al órgano gestor de la beca cualquier incidencia que afecte a la consecución del buen fin de la misma.

l) Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegira beren eginkizunen jardunean eskatzen duten informazio guztia ematea deialdi honen babesean emandako bekei buruz.

l) Facilitar a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas la información que le sea requerida en el ejercicio de sus funciones respecto de las becas concedidas en base a esta convocatoria.

m) Helburu bererako bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak eskuratu izana jakinaraztea.

m) Comunicar la obtención de otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad.

n) Bete beharko du, era berean, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak, Diru-laguntzei buruzkoak, 14. artikuluan eta 46. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak; baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak ere.

n) Cumplir con las demás obligaciones contempladas en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, y el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

17. artikulua.– Beste jarduera edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

Artículo 17.– Incompatibilidad con otras actividades y ayudas.

Beka hau jasoz gero, ezin izango da bestelako bekarik edo laguntzarik jaso, ez eta soldatapeko lanik egin ere.

El disfrute de la beca es incompatible con la percepción de otra beca o ayuda y con la realización de cualquier trabajo remunerado.

18. artikulua.– Beken zenbatekoa eta ordaintzeko era.

Artículo 18.– Cuantía de las becas y forma de pago.

1.– Vitoria-Gasteizen gauzatuko diren beketako bakoitzaren zenbatekoa 16.000 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoak kanpoan dituen ordezkaritzetan gauzatuko diren beketako bakoitzarena, 24.000 eurokoa. Pertsona onuradunen mantenuak eta ostatu-hartzeak eragindako gastu arruntak ordaintzeko erabiliko dira, nagusiki, zenbateko horiek, eta deialdi-ebazpenetan egokitu egin ahal izango dira, beka bakoitzaren xede-herrialdeko Kontsumoko Prezioen Indizearen aldakuntzen arabera.

1.– La cuantía de las becas será de 16.000 euros cada una, para las becas cuyo destino sea Vitoria-Gasteiz, y de 24.000 euros cada una, para aquellas que se desarrollen en las Delegaciones de Euskadi en el exterior. Dichos importes están destinados a cubrir principalmente los gastos ordinarios de manutención y alojamiento de las personas beneficiarias y podrán ser actualizados en las correspondientes Resoluciones de convocatoria, en función de las variaciones del Índice de Precios al Consumo de lugar de destino de las becas.

2.– Uko egitea gertatuz gero, Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiaren edo sailburuordetzaren titular den pertsonak emandako ebazpen baten bidez erabakitzen bada ordezkapena, oraindik kontsumitu ez den bekaren zenbatekoa esleituko zaio ordezkoari. Kopuru hori beka amaitzeko denborarekiko proportzionala izango da.

2.– En el supuesto de renuncia, y siempre que la Secretaría General de Exterior o la Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior determine la sustitución por la persona suplente, se le asignará el montante de la beca que aún no haya sido consumido y que guardará proporción con el tiempo que reste de la beca.

3.– Bekak zatika ordainduko dira, ondoren adierazten den bezala:

3.– La forma de pago de las becas será fraccionada, del siguiente modo:

a) Lehenengo ordainketa beka esleitu eta gero egingo da, esleitutako diru-laguntzaren % 50ekoa, bekaduna onartu eta barne hartu ondoren.

a) El primer pago se efectuará tras la adjudicación de la beca, por un importe equivalente al 50% de la ayuda adjudicada, previa aceptación e incorporación de la persona becaria al destino de la beca.

b) Bigarren ordainketa, % 20koa, beka hasi eta 4 hilabete igaro ostean egingo da, txosten partziala aurkeztu ondoren.

b) El segundo pago, por el 20%, se efectuará transcurridos 4 meses desde el inicio de la beca, tras la presentación del informe parcial.

c) Hirugarren eta azken ordainketa, gelditzen den % 30ekoa, beka amaitu ondoren egingo da, betiere azken txostena eta ikerketa lana aurkeztu ondoren.

c) El tercer y último pago, por el 30% restante, se efectuará una vez finalizada la beca, tras la presentación del informe final y el trabajo de investigación.

4.– Dagozkion ordainketak (aurretiaz egindakoak izan ezik) egin baino lehen, modalitate bakoitza kudeatzen duen organoak pertsona bekadunaren probetxuari buruzko ziurtagiri bat emango du, eta espedientean jasoko da.

4.– Con carácter previo a los abonos correspondientes, excluidos, en su caso, los anticipados, el órgano gestor de cada modalidad de beca emitirá un certificado de aprovechamiento de la persona becada, que será incorporado al expediente.

19. artikulua.– Aseguruak.

Artículo 19.– Seguros.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak istripu-aseguru eta bidaiako laguntza-aseguru bana izenpetuko du atzerrian jardungo duen bekadun bakoitzarentzat.

La Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco suscribirá, para las personas becadas con destino en el extranjero, una póliza de seguro de accidente y de asistencia en viaje.

20. artikulua.– Bekadun izateari uztea.

Artículo 20.– Pérdida de la condición de becario o becaria.

Bekaren programa amaitzean, bekadun izateari utziko zaio, bai eta honako egoera hauetan ere:

La condición de becario o becaria podrá extinguirse, además de por la finalización del programa de la beca, por alguna de las siguientes causas:

a) Ez-betetzeagatik beka baliogabetzen bada.

a) Revocación por incumplimiento.

b) Pertsona onuradunak uko egiten badio.

b) Renuncia de la persona beneficiaria.

21. artikulua.– Ez-betetzeagatik beka baliogabetzea.

Artículo 21.– Revocación por incumplimiento.

Beka emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, beka baliogabetuko da eta jasotako zenbateko guztia eta zenbateko horri dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera –Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta beharkizunak ezartzen ditu dekretu horrek–. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron la concesión de la beca, dará lugar a la revocación de la beca de conformidad con los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión– y a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas hasta ese momento, más los intereses de demora que correspondan, sin perjuicio de las demás acciones que procedan.

Zehazkiago, dirua itzultzeko arrazoiak izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan jasotako ekintza eta egoerak.

Más específicamente, serán causa de reintegro los hechos y las situaciones contenidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

22. artikulua.– Uko egitea.

Artículo 22.– Renuncia.

1.– Pertsona onuradunak bekari uko egiten badio hura esleitu ondoren, eta kontraesaneko espedientea izapidetu ostean uko egitea justifikatu ez dela ebazten bada, uko egin duenetik aurrera gelditzen zen beka-zatiari dagokion zenbateko ekonomiko proportzionala jasotzeko eskubidea galduko du. Hortaz, uko egin duen pertsonak aurrez jasotako zenbateko horren zati bat itzuli egin beharko du. Uko egitea esleipena egin eta hiru hilabeteen epean gertatzen bada, onuradunak beka disfrutatu duen epeari dagokion % 50eko zenbatekoa ere itzuli beharko du.

1.– En el supuesto de que, una vez concedida la beca, la persona beneficiaria renuncie a la misma sin que lo justifique en el correspondiente procedimiento contradictorio, la renuncia conllevará la declaración de la pérdida del derecho a percibir el importe económico proporcional que corresponda al periodo al que renuncia. Por lo tanto, la persona renunciante deberá reintegrar la parte que de ese importe haya recibido anticipadamente. Si la renuncia se produce transcurridos los tres primeros meses de disfrute de la beca, deberá devolver, además el 50% del importe correspondiente al tiempo disfrutado de la beca.

2.– Bekaren modalitate bakoitzean, hura amaitzeko falta den denboraren arabera, eta hautaketa-batzordearen proposamenari jarraikiz, kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak erabakiko du beka hutsik geratuko den ala ez, eta, beraz, ordezko pertsonak beteko duen ala ez. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da horren berri, eta denek jakin dezaten http://www.euskadi.eus web orrian argitaratuko da.

2.– En caso de renuncia, y dependiendo del tiempo que reste para la finalización de la beca, a propuesta de la Comisión de Selección, la Secretaría General de Acción Exterior o la Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior resolverá su sustitución o su finalización. De dicha circunstancia, se dará la oportuna publicidad en el Boletín Oficial del País Vasco y, a efectos de general conocimiento, en www.euskadi.eus

23. artikulua.– Itzulketa-prozedura.

Artículo 23.– Procedimiento de reintegro.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, azaroaren 17ko 38/2003 Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako beka itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:

El procedimiento para la devolución de la subvención concedida, en el supuesto de incumplimiento de las condiciones y/u obligaciones establecidas, se ajustará a lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, que establece lo siguiente:

a) Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak prozeduraren hasiera eta horretarako oinarriak jakinaraziko dizkio interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, egokitzat jotako alegazioak egiteko.

a) La persona titular de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior comunicará a la persona interesada la iniciación del procedimiento y las causas que lo fundamentan, concediendo un plazo de 15 días hábiles para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, kanpo harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubieran realizado, se pondrá fin al procedimiento por resolución de la persona titular de la Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior.

c) Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da beka jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hilabete biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

c) Si la resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la beca y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas más los intereses de demora que resultaren de aplicación, en el plazo máximo de dos meses, a contar desde su notificación. Este plazo se considerará como periodo voluntario.

d) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Ogasun eta Ekonomia Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio premiamendu-bideari ekin ahal izateko, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoaren arabera.

d) La falta de reintegro en el periodo voluntario será puesta en conocimiento del órgano competente del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

e) Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik diru-laguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere.

e) El plazo máximo para resolver y notificar el procedimiento para la resolución de las ayudas concedidas por incumplimiento de las normas aplicables, regulado en el presente artículo será de doce meses.

24. artikulua.– Ziurtagiriak.

Artículo 24.– Certificados.

1.– Kanpo-harremanen eremuan eskumenak dituen idazkaritza nagusiak edo sailburuordetzak, bekaldia amaitutakoan, ziurtagiri bat emango die bekadunei, bekadun izan direla adierazten duena, eta honako hauek adieraziko ditu bertan: zer iraupen izan duen bekak, zer egunetatik zer egunetara, eta beka kudeatzean duen organoak adierazitako probetxu-maila, bai eta organo horrek egoki irizten dion beste edozein alderdi ere.

1.– La Secretaría General o Viceconsejería competente en materia de Acción Exterior, al finalizar el periodo de la beca, expedirá a las personas becadas un certificado acreditativo de tal condición, en el que se indicará el período de duración efectiva de la beca, de fecha a fecha, y el grado de aprovechamiento que indique el órgano gestor de las becas, así como cualquier otra circunstancia que dicho órgano considere relevante.

2.– Bekadunek bekari uko egin badiote, hori ere jasoko da.

2.– En el caso de las personas becadas que hayan renunciado a la beca, se hará constar, también, esta circunstancia.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

1.– Indargabetuta geratzen dira honako dekretu hauek:

1.– Quedan derogados los siguientes Decretos:

a) 171/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, kanpo-harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen dituena.

a) El Decreto 171/2011, de 26 de julio, por el que se regulan las becas de especialización de profesionales en el área de Acción Exterior.

b) 172/2011 Dekretua, uztailaren 26koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena.

b) El Decreto 172/2011, de 26 de julio, por el que se regulan las becas de especialización en el ámbito de las Colectividades y Centros Vascos en el Exterior.

c) 36/2014 Dekretua, martxoaren 18koa, Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dekretua aldatzen duena.

c) El Decreto 36/2014, de 18 de marzo, de modificación del Decreto por el que se regulan las becas de especialización en el ámbito de las Colectividades y Centros Vascos en el Exterior.

2.– Halaber, indargabetuta geratzen dira dekretu honen maila berekoak edo beheragokoak izanik beronek xedatutakoarekin bat ez datozen xedapen guztiak.

2.– Asimismo, queda derogada cualquier otra disposición de igual o inferior rango que se oponga a lo dispuesto en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Dekretu honetan berariaz jasotzen ez den guztirako, honako hauek izango dira aplikagarri: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorra; eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

Resultarán de aplicación la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones; así como el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urtarrilaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 29 de enero de 2019.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común