Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena

N.º 250, lunes 31 de diciembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
6417
6417

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019rako deialdia argitaratzen baita.

RESOLUCIÓN de 18 de diciembre de 2018, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas al retorno juvenil, para el año 2019, destinadas a la contratación de personas jóvenes en centros de trabajo de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 18ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019rako deialdia egitea onetsi du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 10.2 artikuluko p) letran xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 18 de diciembre de 2018, ha aprobado la convocatoria de ayudas al retorno juvenil, para el año 2019, destinadas a la contratación de personas jóvenes en centros de trabajo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan kontratatzeko xedez gazteak itzultzeko laguntzen 2019rako deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2018ko abenduaren 18ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez onetsia (ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria de ayudas al retorno juvenil, para el año 2019, destinadas a la contratación de personas jóvenes en centros de trabajo de la Comunidad Autónoma del País Vasco, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adoptado en su sesión de 18 de diciembre de 2018, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Ebazpenaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.

En Vitoria-Gasteiz, de, a 18 de diciembre de 2018.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
ANEXO
GAZTEAK ITZULTZEKO LAGUNTZEN 2019RAKO DEIALDIA: GAZTEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANTOKIETAN KONTRATATZERA ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK
CONVOCATORIA DE AYUDAS AL RETORNO JUVENIL, PARA EL AÑO 2019, DESTINADAS A LA CONTRATACIÓN DE PERSONAS JÓVENES EN CENTROS DE TRABAJO DE LA CAPV

Azken urteetan aldatu egin da 16tik 29 urtera bitarteko euskal gazteen langabezia-tasa: horrela, bada, 2007an egon zen gazteen langabezia-tasarik txikiena (% 5,7); dena dela, krisi ekonomikoaren ondorioz, tasa hori etengabe haziz joan zen, harik eta 2013an bost aldiz handiagoa izatera iritsi zen arte (% 29,7); hala ere, ordurik aurrera beherantz egin du, eta gaur egun % 18,76an dago (BAI, 2018ko 2. hiruhilekoa). Azken urteetako langabezia-tasa handi horren eraginez, beharbada, zenbait gaztek beste eskualde edo herrialde batzuetara alde egin dute, lan eta prestakuntza aukeren bila.

La tasa de paro en la juventud vasca de 16 a 29 años ha variado en los últimos años: así en 2007 se registraba la menor tasa de paro juvenil (5,7%); sin embargo, como consecuencia de la crisis económica, la tasa se incrementa de manera continua hasta quintuplicarse en 2013 (29,7%), si bien en los años siguientes ha ido disminuyendo hasta la actual tasa de 18,76% (EPA, 2.º Trimestre 2018). Este alto nivel de desempleo juvenil experimentado en los últimos años ha podido conllevar que algunas personas jóvenes hayan emigrado a otras regiones y países en busca de oportunidades laborales y formativas.

Gazteen lan-merkatuaren egoera hori aztertzeko orduan, kontuan hartu behar dira EAEn bizi diren gazteen –18tik 34 urtera bitartekoen– bilakaeraren datu demografikoak. Eta, horrela, gazteen kopurua etengabe jaitsi da, eta 2005ean biztanle guztien % 27,2 izatetik 2017an % 18,7 izatera pasatu dira. Gazteen jaitsiera hori oparoaldi zein atzeraldi ekonomikoko garaietan gertatu da, eta, beraz, EAEn bizi den biztanleria zahartu egin dela esan nahi du.

Esta situación del mercado laboral juvenil se ha de analizar considerando datos demográficos de evolución de la población más joven -18 a 34 años- residente en la CAPV. Así, la población juvenil ha descendido de forma constante y ha pasado de representar un 27,2% del total en 2005 a ser solamente un 18,7% en 2017. Este descenso de la población juvenil se ha producido tanto en tiempos de bonanza como de recesión económica y apunta a un envejecimiento de la población residente en la CAPV.

Horretaz gain, jakintza maila handiagoa eta ezaugarri profesional espezializatuak dauzkaten profesionalak behar dira, eta, ondorioz, kezka handia sortu da euskal lan-merkatuaren etorkizunari dagokionez.

La situación descrita, a la que se suma la exigencia de perfiles profesionales especializados y con mayores niveles de conocimiento, ha generado una importante preocupación con relación al futuro del mercado laboral vasco.

Kezka horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak, 2016an, Gazteria Zuzendaritzaren eta Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren bidez, zenbait ikerketa egin ditu gazteriarekin eta gazteen migrazio-mugimenduekin lotuta. Ikerketa horietatik ondorioztatzen denez, gazteen artean EAEtik ateratzeko joera ikusten da 2000tik aurrera, bai oparoaldietan bai atzeraldi ekonomikoko aldietan ere, eta 2009an, irteera gehien izan zen urtean, 4.504 irteera izan ziren. Era berean, gero eta gehiago dira atzerrira ateratzen direnak, baina Estatura atera direnen kopurua oso nabarmena da oraindik ere; izan ere, irteera guztien % 48,1 izan dira atzeraldi ekonomikoko garaian (2008-2014).

Como consecuencia de esta preocupación, en 2016 el Gobierno Vasco -a través de la Dirección de Juventud y de la Dirección de Política Familiar y Diversidad- ha realizado diversos estudios con relación a la juventud y sus movimientos migratorios. De los mismos cabe concluir que las salidas fuera de la CAE entre la población más joven presentan una tendencia al alza desde el 2000, tanto en épocas de bonanza como de recesión económica, con un máximo de 4.504 salidas en 2009. En segundo lugar, han aumentado las salidas al extranjero, pero siguen siendo muy relevantes las salidas al Estado, ya que suponen el 48,1% del total de las salidas durante la recesión económica (2008-2014).

Hain zuzen ere, 15 urtetik 29 urtera bitarteko euskal gazteen % 31,6 atzerrira atera dira ikastera, lan egitera, ikertzera edo boluntario-lanak egitera. Arrazoi nagusia hizkuntzak ikastea da (% 22,6); % 14,4 ikastera edo eskola- edo unibertsitate-trukeetan parte hartzera ateratzen dira; % 7,5, ikasketetako praktikak egitera; ikertzera; % 5,9; eta boluntario- edo lankidetza-lanak egitera, % 4,6.

Concretamente, el 31,6% de la juventud vasca de entre 15 y 29 años ha salido al extranjero a estudiar, trabajar, investigar o hacer labores de voluntariado. El principal motivo es aprender idiomas (22,6%); un 14,4% sale a estudiar o participar en intercambios escolares o universitarios, a trabajar ha salido el 7,5%, a hacer prácticas de estudios o investigar un 5,9% y a labores de voluntariado y/o cooperación un 4,6%.

Datu laboral eta demografiko horiek aztertuta, eta produkzio-merkatuak gero eta globalagoak eta lehiakorragoak direla kontuan hartuta, Europako agintaritza publikoek –Europako Batzordeak, esate baterako– eta Europako zenbait herrialde eta eskualdek lan-mugikortasuna errazteko politikak ezarri dituzte (adibidez, EURES sarearen bidez), bai eta talentuaren kudeaketarako politikak eta, orokorrean, langileen fluxua kudeatzeko politikak ere. Eta horren guztiaren helburua izan da eskualdeko eta tokiko merkatuaren beharrizanei erantzutea eta nazioarteko lan-esperientzia eskuratu dutenei, hizkuntzak ikasi dituztenei eta beste kultura batzuetan ikasi dituzten lan-metodologiak eskuratu dituztenei, nahi badute, jatorrizko herrialde eta eskualdeetara itzultzeko aukera ematea.

Analizados estos datos laborales y demográficos, y ante la constatación de que los mercados productivos son cada vez más globales y competitivos, autoridades públicas europeas, como la Comisión Europea y diversos países y regiones europeas, han desarrollado políticas públicas favorecedoras de la movilidad laboral: por ejemplo, a través de la Red Eures, así como políticas para la gestión del talento y, en general, la gestión del flujo de personas trabajadoras. Todo ello con la finalidad de dar respuesta a las necesidades del mercado regional y local y para facilitar que las personas que han adquirido experiencia profesional internacional, manejo de idiomas y metodologías de trabajo aprendidas en otras culturas también puedan, si así lo desean, regresar a sus países y regiones de origen.

Enpleguaren Europako Estrategiarekin konprometitutako erakundea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; eta, erreferentzia hori oinarri hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren Euskal Estrategia 2020k (www.euskadi.eus), besteak beste, aukera-berdintasunaren erronka ezartzen du, gazteen enplegua osotasunean garatuz.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo es un organismo comprometido con la Estrategia Europea por el Empleo; tomando esta como referencia, la Estrategia Vasca de Empleo 2020 del Gobierno Vasco (www.euskadi.eus) establece, entre otros, el reto de la igualdad de oportunidades, desarrollando plenamente el impulso al empleo juvenil.

Era berean, 2017-2020 Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko esparru-programak bere ekintza-esparruen artean gazte-enpleguaren sustapena ezarri du, eta gazteak itzultzeko programa berri bat martxan jartzea planteatu du. Programa bideratuko da enpresek hemen kontratatu ditzaten atzerrian prestatu edo eskarmentua bereganatu arren Euskadira itzuli eta beren ibilbide profesionala bertan garatu nahi duten gazteak.

Asimismo, el Programa Marco por el Empleo y la Reactivación Económica del Gobierno Vasco 2017-2020, establece igualmente entre sus ámbitos operativos el Fomento de Empleo Juvenil y plantea la puesta en marcha de un nuevo programa de retorno juvenil, que se dirija a incentivar la contratación local por empresas vascas de aquellas personas que, habiendo adquirido experiencia o formación en el exterior, deseen retornar y continuar su carrera profesional en Euskadi.

Esparru programatiko horrekin bat etorriz, Gazteria Zuzendaritzak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak (biak dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarenak) elkarrekin lan egin dute deialdi hau bultzatzeko. Deialdiaren bidez, enpresei laguntzak emango zaizkie EAEra itzuli nahi duten edo azken 3 hilabeteetan itzuli diren gazteak kontratatzeko, euskal lan-merkatuan haien laneratzea sustatzeko neurri gisa.

En coherencia con este marco programático, la Dirección de Juventud y Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, ambos pertenecientes al Departamento de Empleo y Políticas Sociales, han colaborado para el impulso de la presente convocatoria, que se dirige a conceder ayudas a las empresas para la contratación de personas jóvenes que deseen retornar o que hayan retornado en los últimos 3 meses a la CAPV, como medida para favorecer su inserción en el mercado laboral vasco.

Bestetik, deialdi honek kontuan hartu behar du lan-merkatuan ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean; izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan gizonen langabezia-tasa 2018ko bigarren hiruhilekoan emakumeena baino apur bat handiagoa izan den arren, lan-merkatuan, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak oraindik ere nabarmenak dira lan-merkatuaren beste portaera batzuk aztertzen baditugu; horrela, emakumeen jarduera- eta enplegu-tasak % 72,52 eta % 65,76koak dira, eta, gizonenak, % 79,41 eta % 70,69koak, hurrenez hurren. Horrek agerian jartzen du eten bat dagoela gizonen eta emakumeen artean enplegua lortzeko eta enpleguari eusteko orduan. Eta horri erantzun bat eman behar zaio politika publikoen esparru desberdinetatik.

Por otra parte, la presente convocatoria ha de considerar las desigualdades entre mujeres y hombres en el mercado laboral, de tal manera que aunque la tasa de paro masculina en la Comunidad Autónoma Vasca ha superado ligeramente en el segundo trimestre de 2018 a la tasa de paro femenina, las diferencias entre mujeres y hombres en el mercado laboral continúan siendo acusadas si se atiende a otros comportamientos del mercado de trabajo; así, las mujeres presentan una tasa de actividad y empleo del 72,52% y 65,76%, mientras que la de los hombres es del 79,41% y del 70,69%, respectivamente. Ello pone de manifiesto una brecha para las mujeres en el acceso y permanencia en el empleo, a la que es preciso dar una respuesta desde diferentes ámbitos de las políticas públicas.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak, 2018ko abenduaren 18an egindako batzarrean, EAEtik kanpo bizi diren gazteak EAEn kokatutako lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia onartu zuen. Hona hemen ezaugarriak:

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este organismo autónomo, en su sesión del 18 de diciembre de 2018, aprueba la convocatoria de ayudas destinadas a la contratación de personas jóvenes residentes fuera de la CAPV en centros de trabajo radicados en la CAPV, en los siguientes términos:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdi honen xedea da euskal enpresek Euskal Autonomia Erkidegora itzultzen diren 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko laguntzen oinarriak eta araudia ezartzea, euskal lan-merkatuan haien laneratzea sustatzeko neurri gisa.

El objeto de la presente convocatoria es establecer las bases y regular las ayudas destinadas a la contratación de personas jóvenes menores de 35 años que retornen a la Comunidad Autónoma del País Vasco, por parte de empresas vascas, como medida para favorecer su inserción en el mercado laboral vasco.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa.

Artículo 2.– Recursos económicos y cofinanciación del Fondo Social Europeo.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 1.770.000 eurokoak dira, horietatik 1.185.500 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren 2019ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak dira, eta 584.500 euro 2020ko konpromiso-kreditukoak.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas reguladas en la presente convocatoria ascienden a 1.770.000 euros, de los cuales 1.185.500 euros corresponderán al crédito de pago de 2019, y 584.500 euros al crédito de compromiso de 2020 del Presupuesto del organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Honela banatuko da diru-zuzkidura:

2.– La dotación económica se distribuirá de la siguiente forma:

a) 1.670.000 euro, kontratu mugagabeak eta 12 hilabetetik beherakoak ez diren aldi baterako kontratuak finantzatzeko. Aurrekontu horretatik 1.085.500 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 584.500 euro 2020ko konpromiso-kredituari.

a) 1.670.000 euros para la financiación de los contratos indefinidos y de los contratos de trabajo temporales de duración no inferior a 12 meses. De este presupuesto, 1.085.500 euros corresponderán al crédito de pago de 2019 y 584.500 euros al crédito de compromiso 2020.

b) 100.000 euro, deialdi honen esparruan kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeak dakartzan lekualdatze gastuak finantzatzeko. Aurrekontu hori 2019ko ordainketa-kredituari dagokio.

b) 100.000 euros para la financiación de los gastos de desplazamiento asociados al retorno a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las personas contratadas en el marco de esta convocatoria. Este presupuesto corresponde al crédito de pago de 2019.

3.– Gazte langabetuen kontratu mugagabeak edo 12 hilabetetik beherakoak ez diren aldi baterako kontratuak, baita kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeak dakartzan lekualdatze gastuak ere, 2019ko ekitaldian finantzatzeko laguntzak ebazteko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da 2019. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, betiere Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluaren ondorioetarako; agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusien kargura egiteko diren gastu-espedienteen aurreratutako tramitazioa araupetu zen.

3.– A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las resoluciones de concesión de las ayudas para la financiación en el ejercicio 2019 de los contratos indefinidos o temporales no inferior a 12 meses de personas jóvenes desempleadas, así como las ayudas para la financiación de los gastos de desplazamiento asociados al retorno a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las personas contratadas, quedan supeditadas a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de del País Vasco para el año 2019.

4.– Deialdi honi esker diruz lagundutako lan-kontratuak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

4.– Los contratos de trabajo y las ayudas subvencionadas al amparo de esta convocatoria podrán ser objeto de cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil, 2014-2020 o del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020.

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.

Artículo 3.– Actuaciones subvencionables.

1.– Deialdi honen babespean diruz lagundu ahal izango dira Euskadira itzultzen diren eta 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten 35 urtetik beherako gazteekin egindako kontratu mugagabeak, bai eta 12 hilabetetik beherakoak ez diren aldi baterako kontratuak ere, baldin eta haien xedea bada Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantoki produktiboetan lanpostuak betetzea.

1.– Podrán ser objeto de subvención al amparo de la presente convocatoria los contratos indefinidos, así como los contratos de trabajo temporales de duración no inferior a 12 meses, cuyo objeto sea el desempeño de puestos de trabajo en centros de trabajo productivos radicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, celebrados con personas jóvenes menores de 35 años, que retornen a Euskadi y que cumplan con las condiciones previstas en el artículo 5.

Kontratu horiek EHAAn deialdi hau argitaratzen den egunetik 2019ko azaroaren 22ra bitartean (egun hori barne dela) hasi beharko dira.

Dichos contratos deberán iniciarse a partir de la publicación de la presente convocatoria en el BOPV y hasta el 22 de noviembre de 2019, este incluido.

Kontratuaren iraupena guztira zenbatekoa den alde batera utzita, diruz lagundutako aldia 12 hilabetekoa izango da gehienez, eta 2020ko azaroaren 22an amaituko da beranduenez.

Con independencia de la duración total del contrato, el periodo máximo subvencionado no podrá superar los 12 meses y finalizará, en todo caso, el, a 22 de noviembre de 2020.

2.– Deialdi honen esparruan diruz lagundu daitezkeen kontratuak lan-arloko legeriarekin bat datorren edozein kontratu-modalitate erabilita formalizatu ahal izango dira, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik, eta gutxienez 12 hilabeteko iraupena izan beharko dute edo kontratu mugagabeak izan beharko dira, eta, edonola ere, honako betekizun hauek bete beharko dituzte:

2.– Los contratos subvencionables al amparo de esta convocatoria podrán formalizarse en base a cualquier modalidad contractual acorde a la legislación laboral, exceptuando el contrato para la formación y el aprendizaje, siempre que tengan una duración mínima de 12 meses o sean contratos de carácter indefinido y deberán reunir en todo caso los siguientes requisitos:

a) Kontratuko lanpostuak kontratatutako pertsonaren ikasketa-mailaren edo trebakuntzaren araberakoak izan beharko dute.

a) La contratación deberá referirse a puestos de trabajo adecuados al nivel de estudios o de formación cursados por la persona contratada.

b) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira eredu ofiziala erabilita, eta berariaz jaso beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua edo kualifikazio profesionala, kontratua noiz hasi eta, halakorik balitz, noiz amaituko den, zenbat iraungo duen, eta zein den bete beharreko lanpostua.

b) Los contratos deberán formalizarse por escrito en modelo oficial haciendo constar expresamente la titulación y/o cualificación profesional de la persona trabajadora, la fecha de inicio y, en su caso, de fin del contrato, y la duración del mismo, así como el puesto de trabajo a desempeñar.

c) Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

c) Los contratos podrán ser a jornada completa o a jornada parcial; en este último caso, nunca inferior al 70% de la jornada laboral establecida.

d) Kontratuan agertu egin beharko da urteko ordainsari gordina, eurotan. Diru-laguntza jaso ahal izateko, urteko ordainsari gordina ez da, ezein kasutan, taula honetan azaltzen diren zenbatekoak baino txikiagoa izango:

d) Deberá constar en el contrato la retribución bruta anual cuantificada en euros. En ningún caso se subvencionarán contratos cuya retribución bruta anual sea inferior a las cantidades que por dicho concepto figuran en la siguiente tabla:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

e) Kontratuan, Lanbidek emandako lan-eskaintzaren identifikazio-zenbakia agertu beharko da.

e) En el contrato se hará constar el número identificativo de la oferta de empleo que haya sido proporcionado por Lanbide.

3.– Diruz lagundu daitezkeen kontratutzat jotzeko, kontratuek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan duen/dituen lantokiko/lantokietako langile kopuruarekin alderatuta. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horrekin enpresako langileen batez bestekoa igoko da.

3.– Para tener la consideración de subvencionables, las contrataciones deberán suponer creación neta de empleo sobre la plantilla total existente en el/los centro/s de trabajo de la empresa en la Comunidad Autónoma de Euskadi en los 6 meses inmediatamente anteriores a la incorporación de las personas cuyo contrato se subvencionen. A fecha de contratación, el nuevo contrato ha de suponer un incremento sobre dicha media.

4.– Ez dira diruz lagunduko:

4.– No serán objeto de subvención:

a) Honako hauen ezkontidearekin, oinordekoekin eta gainerako senideekin –bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuna edo ahaidetasuna dutenekin– egindako kontratuak: enpresaburua edo enpresaren kontrola duena, enpresetako zuzendaritzako kideak edo administrazio-organoetako kideak (enpresen izaera juridikoa edozein dela ere); halaber, ez dira diruz lagunduko azken horiekin egindako kontratuak.

a) La contratación del/la cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o sean miembros de los órganos de administración de la empresas, independientemente de la forma jurídica que ostenten, así como la que se produzca con estos últimos.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundu daitezkeen jarduerei lotuta gauza daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan diruz lagunduak izan direnak.

b) Todos aquellos contratos que pudieran formalizarse vinculados a actividades acogidas a subvención en cualesquiera de las convocatorias realizadas por Lanbide- Servicio Vasco de Empleo o subvencionados en el marco de las mismas.

5.– Era berean, diruz lagundu ahal izango dira deialdi honen esparruan kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeak dakartzan lekualdatze gastuak.

5.– Así mismo, serán subvencionables los gastos de desplazamiento asociados al retorno a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las personas contratadas en el marco de esta convocatoria.

4. artikulua.– Onuradunak.

Artículo 4.– Personas beneficiarias.

1.– Gazteak itzultzeko programan parte hartzen dutenak kontratatzeko deialdian ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte bertan ezarritako baldintzetan lan-kontratuak egiten dituzten enpresak (haien forma juridikoa edozein dela ere), honako hauek izan ezik: administrazio publikoak eta erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sektore publikoa osatzen duten gainerako erakundeak. Baldintza hauek bete beharko dituzte enpresek:

1.– Podrán ser beneficiarias de las subvenciones previstas en esta convocatoria por la contratación de personas jóvenes participantes en el programa de retorno juvenil, las empresas, independientemente de su forma jurídica, que celebren contratos de trabajo en los términos establecidos en la misma, excepto las Administraciones Públicas, y los Organismos Autónomos, Entes Públicos de Derecho Privado y demás entidades que integran el sector público y que cumplan los siguientes requisitos:

a) Egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea edo produkzio-zentroa EAEn egotea.

a) Tener domicilio social y fiscal en la CAPV o centro de trabajo productivo radicado en la CAPV.

b) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) deialdi honen babesean kontratatzeko asmoaren berri ematea, kontratu mota, kontratazio-aldia eta bete beharreko postua adierazita. Enpresak eskaeran berariaz adierazi beharko du LLO baduen ala ez.

b) Haber comunicado a la Representación Legal de los Trabajadores (RLT) de la empresa, la intención de contratar al amparo de esta convocatoria con indicación del tipo de contrato, período de contratación y puesto a ocupar. La empresa deberá declarar expresamente en la solicitud si dispone o no de RLT.

c) Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, ez egotea berreskuratze-agindu baten zain.

c) No estar sujeta a una orden de recuperación pendiente tras una decisión previa de la Comisión de la Unión Europea, que haya declarado una ayuda ilegal e incompatible con el mercado común.

2.– Era berean, gazteak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeak dakartzan lekualdatze gastuetarako deialdi honetan ezarritako laguntzak jaso ahal izango dituzte 5. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten gazte kontratatuek.

2.– Asimismo, podrán ser beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria por los gastos de desplazamiento asociados al retorno a la Comunidad Autónoma del País Vasco, las personas jóvenes contratadas que cumplan los requisitos previstos en el artículo 5.

3.– Aurreko paragrafoetan ezarritakoaz gain, diru-laguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.– Además de lo dispuesto en los párrafos anteriores, las personas beneficiarias de las subvenciones previstas en esta convocatoria deberán cumplir las siguientes condiciones:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, diru-laguntzen eskaera egiten duten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, diru-laguntza eman eta ordainketa bakoitza egin aurretik, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, honako hauekin bat etorriz: diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 artikulua eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 18., 19. eta 22. artikuluak, bai eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikulua ere.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las empresas solicitantes de las subvenciones se verificará automáticamente, con carácter previo a la concesión y a la realización de cada uno de los pagos, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 13.2.e de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en los artículos 18, 19 y 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, así como en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimen hori, eta, orduan, betetzea egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar en este caso certificados actualizados que acrediten esta condición.

b) Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izan beharko ditu.

b) Hallarse al corriente en el pago de obligaciones de reintegro en materia de subvenciones.

c) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik jaso ez izana, eta haiek eskuratzeko legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

c) No estar sancionada ni administrativa ni penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni está incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

d) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

d) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario de subvenciones.

5. artikulua.– Deialdi honen babesean kontratatuko gazteek bete beharreko baldintzak eta betebeharrak.

Artículo 5.– Requisitos y obligaciones de las personas jóvenes contratadas al amparo de la presente convocatoria.

1.– 35 urtetik beherako gazteak kontratatzeko da deialdi hau, honako baldintza eta betebehar hauek betetzen dituztenak:

1.– Esta convocatoria se dirige a la contratación de personas jóvenes menores de 35 años que cumplan los siguientes requisitos y obligaciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoarekin lotura izatea.

a) Tener vinculación con la Comunidad Autónoma del País Vasco.

EAErekiko loturatzat hartzen da honako baldintzetariko bat betetzea:

Se entiende por personas con vinculación con la CAPV aquellas que cumplen alguno de los siguientes requisitos:

EAEn jaioa izatea.

Haber nacido en la CAPV.

Kanpora atera aurreko unean, EAEn gutxienez bi urtez administrazio-auzotasuna eduki izana egiaztatzea.

Acreditar vecindad administrativa en la CAPV, inmediatamente anterior a la salida al exterior, de al menos dos años.

EAEn modu presentzialean ikasketak egin izana edo bertan titulazio ofizialen bat lortu izana.

Haber cursado estudios de forma presencial y haber obtenido alguna titulación oficial en la CAPV.

b) Atzerrian edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitzea lan-kontratua hasi aurreko gutxienez 12 hilabeteetan.

b) Estar residiendo en el extranjero o fuera de la Comunidad Autónoma del País Vasco durante al menos los 12 meses anteriores a la fecha de inicio del contrato laboral.

Deialdi honen babespean kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ahal izango dira kontratatzean, baldin eta, EAEn kontratatu aurretik, itzuli nahi duten pertsonen fitxategian partaide gisa azaltzen badira, artikulu honen 2. apartatuarekin bat etorriz. Gainera, kontratatu ahal izateko, itzuli direnetik, ez da hiru hilabete baino gehiago igarota egongo eta aldi hori lan egin gabe egon behar izango dira.

Las personas jóvenes contratadas al amparo de esta convocatoria podrán estar residiendo en la Comunidad Autónoma del País Vasco en el momento de su contratación, siempre y cuando tuvieran la condición de participante en el Fichero de personas con voluntad de retorno, de acuerdo al apartado 2 de este artículo, con carácter previo a su contratación en la CAPV. Además no debe haber transcurrido un periodo superior a tres meses desde su retorno y no deben haber trabajado durante dicho periodo.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan lan egin ez izana lan-kontratua hasi aurreko gutxienez 12 hilabeteetan.

c) No haber trabajado en la Comunidad Autónoma del País Vasco durante al menos los 12 meses anteriores a la fecha de inicio del contrato laboral.

d) Kontratua egiten duen enpresa onuradunarekin edo enpresa-talde bereko besteren batekin aldez aurretik lan-loturarik eduki ez izana.

d) No haber tenido vinculación laboral previa con la empresa beneficiaria contratante o con cualquier otra perteneciente al mismo grupo empresarial.

e) Eskainitako postua betetzeko profil profesional egokia edukitzea.

e) Disponer de un perfil profesional adecuado para el desempeño del puesto ofertado.

f) Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiteko eta bizitzeko konpromisoa hartzea, eta dagokion erroldan alta ematea kontratu hasi eta lehenengo 30 egunen barruan. Konpromiso horri, gutxienez, kontratuak irauten duen bitartean eutsi beharko zaio, 10.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

f) Adquirir un compromiso de permanencia profesional y de residencia en la Comunidad Autónoma del País Vasco, con alta en el padrón que corresponda dentro de los primeros 30 días tras el inicio del contrato, que deberá mantener, al menos, por toda la duración del contrato, conforme a lo señalado en el artículo 10.1.

g) Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeko borondatea adierazi izana eta Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea.

g) Haber declarado su voluntad de retorno a la Comunidad Autónoma del País Vasco y estar inscrita como demandante de empleo en un Servicio Público de Empleo.

h) Langabezian egotea kontratua formalizatzen den unean.

h) Estar desempleada en el momento de formalización del contrato.

i) Honako taldeetako batekoa izatea, titulazioaren edo egindako ikasketen arabera:

i) Pertenecer a alguno de los siguientes grupos, en función de la titulación o de los estudios realizados:

Unibertsitateko titulua:

Titulación Universitaria:

Lizentzia, ingeniaritza, arkitektura edo masterra (Bolonia plana).

Licenciatura, Ingeniería, Arquitectura o Máster-Plan Bolonia.

Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo unibertsitateko gradua (Bolonia plana).

Diplomatura Universitaria, Ingeniería Técnica, Arquitectura Técnica o Grado Universitario-Plan Bolonia.

Unibertsitatekoa ez den titulua:

Titulación No Universitaria:

Goi-mailako heziketa-zikloak (LH II).

Ciclos Formativos de Grado Superior (FPII).

Erdi-mailako heziketa-zikloak (LH I) edo oinarrizko lanbide-heziketa.

Ciclos Formativos de Grado Medio (FPI) o Formación Profesional básica.

Batxilergoa.

Bachiller.

Profesionaltasun-ziurtagiria.

Certificado de profesionalidad.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Educación Secundaria Obligatoria.

Ikasketarik ez.

Sin Estudios.

Atzerrian lortutako titulua dutenek, titulu horrek, lan-harremana hasten den egunean, aitortua izan beharko du bere balio akademikoa edo laborala Espainian.

En el caso de personas con titulación obtenida en el extranjero, dicha titulación debe tener reconocida su validez académica y/o laboral en España a la fecha de inicio de la relación laboral.

j) Kontratatu aurretik, gazteak itzultzeko programaren partaide izatea, hurrengo puntuan ezarritako moduan:

j) Tener la condición de participante en el programa de retorno juvenil con carácter previo a su contratación, en los términos dispuestos en el párrafo siguiente.

2.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten gazteek, aldez aurretik, itzultzeko programa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta aurreko zenbakiko a), b) eta i) letretan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute agiri bidez.

2.– Las personas jóvenes que deseen participar en esta convocatoria deberán presentar previamente en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo su solicitud como participante en el presente programa de retorno, acreditando documentalmente el cumplimiento de los requisitos indicados en los apartados a), b) e i) del párrafo anterior.

Lanbidek behar diren baliabide elektronikoak jarriko ditu eskabidea telematikoki egiteko aukera izan dadin.

Lanbide habilitará los medios electrónicos necesarios para que la solicitud se realice telemáticamente.

Eskatzaileak goian adierazitako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak onartu egingo du eta jakinarazi egingo dio eskatzaileari gazteak itzultzeko programaren partaide dela eta itzuli nahi dutenen fitxategian inskribatuta dagoela.

Tras verificar que el solicitante cumple los requisitos señalados anteriormente, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo aceptará y notificará a la persona solicitante su participación en el programa de retorno juvenil y su inscripción en el Fichero de personas con voluntad de retorno.

6. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 6.– Cuantía de las subvenciones.

A) Kontratatzeagatik.

A) Por contratación.

1.– Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren edo egindako ikasketen arabera zehaztuko da, era honetara:

1.– El importe subvencionado por cada contrato se determinará en función de la titulación académica o estudios realizados del siguiente modo:

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Diru-laguntzetarako ezarritako zenbatekoei beste % 10 gehituko zaie kontratatutakoa emakumea denean.

2.– Los importes de subvención establecidos se verán incrementados en un 10% adicional cuando la persona contratada sea mujer.

3.– Aipatutako diru-laguntzen zenbatekoak lanaldi osoko kontratuei dagozkie. Denbora partzialeko kontratuetan, zenbatekoak lanaldiaren arabera doituko dira.

3.– Las cuantías de subvención mencionadas se refieren a contratos a jornada completa. En el supuesto de contratos a tiempo parcial, se ajustarán los importes en proporción a la jornada.

B) Kontratatutakoak Euskal Autonomia Erkidegora etortzeko lekualdatze gastuetarako.

B) Por desplazamiento a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las personas contratadas.

1.– Xedea da deialdi honen esparruan kontratatutako gazteak Euskal Autonomia Erkidegora itzultzeak sortutako lekualdatze gastuak diruz laguntzea.

1.– Su objeto es subvencionar los gastos ocasionados por el traslado a la Comunidad Autónoma del País Vasco de las personas contratadas en el marco de esta convocatoria.

2.– Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte kontratatuek –kontratatzean EAEn bizi direnek izan ezik–, baldin eta aldez aurretik horretarako eskabidea egiten badute.

2.– Podrán ser beneficiarias de estas subvenciones las personas contratadas previa solicitud presentada al efecto, exceptuando aquellas que ya residan en la CAPV en el momento de su contratación.

3.– Laguntza hau kontrataziorako diru-laguntzarekin lotuta egongo da; hau da, ezin izango da honetaz gozatu kontrataziorako diru-laguntza eman ez bada.

3.– La concesión de esta ayuda está asociada a la concesión de la subvención a la contratación, sin que pueda disfrutarse independientemente.

4.– Lekualdatze gastuetarako zenbatekoak desberdinak izango dira gazteak nondik itzultzen diren kontuan izanda:

4.– Las cuantías de la ayuda por desplazamiento varían en función del lugar desde el que retornan las personas jóvenes:

Estatuko edozein autonomia-erkidegotatik: 150 euro, baldin eta jatorrizko tokitik helmugaraino 300 km baino gehiago badago.

Desde cualquier Comunidad Autónoma del Estado: 150 euros siempre que la distancia desde el lugar de origen al de destino sea superior a 300 km.

Europar Batasuneko kide den herrialde batetik, Europako Esparru Ekonomikotik edo Suitzatik: 800 euro.

Desde un país miembro de la Unión Europea, del Espacio Económico Europeo y Suiza: 800 euros.

Munduko beste herrialde batzuetatik: 1.000 euro.

Desde otros países del mundo: 1.000 euros.

7. artikulua.– Eskaerak aurkezteko epea, tokia eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 7.– Presentación de solicitudes, plazos y documentación.

1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (I. eta II. eranskinak), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango dira: http://www.lanbide.euskadi.eus helbidean, zerbitzu zentraletan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan.

1.– Las solicitudes para la obtención de subvenciones a las que se refiere esta convocatoria deberán presentarse mediante los modelos oficiales recogidos en los Anexos I y II, que se encontrarán disponibles en la dirección de internet http://www.lanbide.euskadi.eus, en los Servicios Centrales y en las Oficinas Territoriales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Horrez gain, administrazio-prozedura erkidearen araudian aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Asimismo la presentación de la solicitud podrá realizarse conforme a cualquiera de los medios previstos en la normativa reguladora del procedimiento administrativo común.

2.– Gazteak itzultzeko programan parte hartzen duten gazteak kontratatzeko diru-laguntzetarako eskabidearen inprimakiarekin batera, enpresek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

2.– Junto con el impreso de solicitud de subvención por la contratación de personas jóvenes participantes en el programa de retorno juvenil, las empresas deberán presentar la siguiente documentación:

a) Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, nortasun-agiri nazionalaren, pasaportearen edo nortasun-agiri baliokidearen kopia, edo atzerritarren identifikazio-zenbakia, edo laguntzaren organo kudeatzaileak nortasun-datuak egiaztatu ahal izateko berariazko baimena.

a) En el supuesto de que el o la solicitante sea una persona física, copia del Documento Nacional de Identidad, pasaporte o documento de identidad equivalente, o Número de Identificación de Extranjero, o autorización expresa para que el órgano gestor de la ayuda proceda a la comprobación o verificación de los datos de identidad.

b) Eskatzailea pertsona juridiko bat bada, enpresaren identifikazio fiskalaren txartelaren kopia.

b) En el caso de que la solicitante sea persona jurídica, copia de la Tarjeta de Identificación Fiscal de la empresa.

c) Pertsona juridikoen kasuan, enpresaren eratze-eskrituren fotokopia, eta, kasua bada, dagokion erregistroko inskripzioarena.

c) En caso de tratarse de personas jurídicas, fotocopia de las escrituras de constitución de la empresa y, en su caso, inscripción en el registro correspondiente.

3.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo aurreko paragrafoetan adierazitako derrigorrezko agiriak aurkezten ez badira, interesdunari hamar egun balioduneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta, horretarako, aurretiaz, ebazpena emango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta lege horren 68. artikuluan ezarritako ondorioekin.

3.– Si la solicitud no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva relacionada en los párrafos anteriores, se requerirá a la persona interesada para que en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su solicitud, previa resolución dictada en los términos del artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y con los efectos previstos en el artículo 68 de esta misma Ley.

4.– Eskaerak aurkezteko epea hau izango da:

4.– El plazo de presentación de solicitudes será el siguiente:

– Gazteak kontratatzeko diru-laguntzarako: deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko urriaren 18an amaituko da.

– Para la subvención por contratación de personas jóvenes: se iniciará el día siguiente al de la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el, a 18 de octubre de 2019.

–. EAEra etortzeko gastuetarako diru-laguntzarako: lan-kontratua formalizatu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2019ko abenduaren 20an amaitu.

–. Para la subvención por los gastos de desplazamiento a la CAPV: se iniciará el día siguiente a la formalización del contrato laboral y finalizará el, a 20 de diciembre de 2019.

8. artikulua.– Ebazpena emateko organo eskuduna, emate-prozedurak eta ebazpena.

Artículo 8.– Órgano competente para dictar la resolución y procedimientos de concesión y resolución.

1.– Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será la Directora de Activación Laboral y el órgano competente para resolver el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eskaerak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2.– Las solicitudes serán estudiadas por orden de presentación y se concederán las subvenciones en el mismo orden a todas aquellas que cumplan los requisitos y condiciones previstos en la convocatoria, hasta el agotamiento de los fondos destinados a su financiación. Dejando al margen eventuales ampliaciones crediticias, una vez agotada la dotación presupuestaria se denegarán las subvenciones a las solicitudes pendientes y se procederá a la publicación de esta circunstancia en el BOPV mediante resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

3.– EAEra etortzeko gastuak emango dira gaztea kontratatu ondoren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak automatikoki egiaztatu ondoren eskatzailearen nortasun eta errolda datuak. Hala ere, eskatzaileak berariaz ukatu ahal izango du baimen hori, eta, orduan, NANaren fotokopia eta EAEn erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu.

3.– Las ayudas por el desplazamiento se concederán una vez que la persona joven haya sido contratada y previa verificación automática por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo de los datos de identidad y de padrón de la persona solicitante de las ayudas. No obstante, el/la solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento debiendo aportar en este caso, fotocopia del DNI y certificado de empadronamiento en la CAPV.

4.– Eskaerak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren esanbidezko ebazpen bidez onartu edo ukatuko dira.

4.– La aprobación y, en su caso, la denegación de las solicitudes se realizará mediante Resolución expresa del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Gazteak kontratatzeko diru-laguntzak emateko ebazpenetan, honako hauek jasoko dira: enpresa bakoitzari ematen zaion kontratazio-plana, baita kontzeptu horregatik ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa, ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa ere.

Las resoluciones de concesión de las subvenciones por la contratación de personas jóvenes incluirán el plan de contrataciones que se concede a la empresa, así como el importe de la subvención por este concepto, la forma de pago y de justificación de la subvención.

Ebazpenean berariaz aipatu beharko da Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu dela, Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan, eta emandako laguntza «minimis» erakoa dela.

En la resolución se hará mención expresa a la cofinanciación por el Fondo Social Europeo, en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil, 2014-2020 o del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020 y al carácter de «minimis» de la subvención concedida.

5.– Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko, gehienez sei hilabeteko epea izango da, eskabidea aurkezten den egunetik zenbatzen hasita; eta epe hori amaitutakoan diru-laguntzaren eskabidea onartutzat hartuko da, baldin eta esanbidezko ebazpena ematen ez bada.

5.– El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones es de seis meses a contar desde la fecha de presentación de la solicitud, transcurrido el cual se entenderá estimada la solicitud de subvención, si no recayera resolución expresa.

6.– Onuradunei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.

6.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones a las personas beneficiarias quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

7.– Gazteak kontratatzeko interesa daukan enpresak 10 eguneko epea izango du, zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori amaitzean, ez bada onartu dela adierazi, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.

7.– La empresa interesada en la contratación de personas jóvenes dispondrá de un plazo de 10 días, a contar desde la notificación de la Resolución del Director General, para expresar su aceptación de la subvención concedida. Transcurrido dicho plazo sin haberse producido la misma, se entenderá desistida la solicitud, procediéndose a su archivo.

8.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

8.– La Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pone fin a la vía administrativa, y contra ella podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación, o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

9.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, deialdi honen babesean diru-laguntza zer enpresak jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein enpresari emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.

9.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las Resoluciones de concesión, mediante Resolución del Director General de Lanbide se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las empresas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente convocatoria, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

Enpresa onuradunen zerrenda Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluan adierazitako zerrenda publikoan jasoko da.

La relación de empresas beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo de, a 17 de diciembre de 2013.

9. artikulua.– Programan parte hartuko duten gazteak hautatzeko prozedura.

Artículo 9.– Procedimiento de selección de las personas jóvenes participantes en el programa.

Itzultzeko programa honetan kontratatzeko hautagai diren gazteak hautatzeko prozeduran, honako arau hauek izan beharko dira kontuan:

En el procedimiento de selección de las personas jóvenes candidatas a la contratación en este programa de retorno, habrán de tenerse en cuenta las siguientes reglas:

1.– Enpresak, diru-laguntza onartzearenarekin batera, gehienez ere 10 eguneko epean, eskaintza kudeatzeko eskaera aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.

1.– Junto con la aceptación de la subvención la empresa deberá presentar en el plazo máximo de 10 días la solicitud de gestión de oferta en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Eskaintza kudeatzeko eskaera bat aurkeztu beharko da bete beharreko lanpostuaren profil bakoitzeko. Eskabidea xede horretarako ezarritako inprimaki normalizatuan aurkeztuko da. Eskaera horretan, gutxienez, datu hauek adierazi beharko dira: izen-abizenak edo enpresaren egoitza soziala, IFK/IFZ, enplegatzailearen kotizazioaren kontu-kodea (halakorik bada), lantokiaren herria, lanpostuaren eta lanbidearen izena, lanpostuen kopurua, lanpostuaren deskribapena eta enpresariaren, legezko ordezkariaren edo baimena duen pertsonaren sinadura.

2.– Deberá presentarse una solicitud de gestión de oferta por cada perfil de puesto de trabajo a cubrir. La solicitud se presentará en impreso normalizado establecido al efecto. En dicha solicitud deberán indicarse al menos los siguientes datos: nombre y apellidos o razón social de la empresa, CIF/NIF, código de cuenta de cotización del/a empleador/a si existe, municipio del centro de trabajo, nombre del puesto de trabajo y ocupación, número de puestos de trabajo, descripción del puesto de trabajo y firma del/a empresario/a, representante legal o persona autorizada.

Lanbideen Sailkapena erreferentziatzat hartuta adieraziko da lanbidea. Sailkapen hori Lanbideren webgunean jarriko da, (http://www.lanbide.euskadi.eus), deialdi hau argitaratzen den egun berean.

La ocupación se indicará tomando como referencia la Clasificación de Ocupaciones que se publicará en la web de Lanbide, http://www.lanbide.euskadi.eus, el mismo día de la publicación de la presente convocatoria.

Lanbideren eskaintza erregistratu ondoren, enpresari jakinaraziko zaio haren erreferentzia.

Una vez registrada la oferta Lanbide comunicará a la empresa la referencia de la misma.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren arabera kudeatuko dira eskaintzak. Enpresara bidaliko dira gazteak itzultzeko programan parte-hartzaile gisa inskribatuta dauden hautagaiak, eskatutako profil profesionala eta baldintzak betetzen dituztenak, egingo zaien kontratua deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izateko.

3.– Las ofertas serán gestionadas siguiendo los procedimientos establecidos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Se remitirán a la empresa personas candidatas que estén inscritas como participantes en el programa de retorno juvenil, que cumplan el perfil profesional solicitado y los requisitos para que su posterior contratación pueda ser subvencionada al amparo de la presente convocatoria.

4.– Enpresak postu horiek betetzeko hautagaiak balitu, Lanbideri emango die haien berri, eta, era berean, hautagai horiek 5.1 artikuluko a), b) eta i) letretan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak erantsiko ditu. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu beharko du ea proposatutako pertsonek betetzen dituzten bai deialdiko betekizunak bai eskatutako profil profesionala; eta enpresari horren berri eman beharko dio.

4.– En el supuesto que la empresa dispusiera de personas candidatas para la cobertura de los puestos, comunicará a Lanbide la identificación de las mismas adjuntando la documentación acreditativa del cumplimiento por estas de los requisitos establecidos en el artículo 5.1, apartados a), b) e i). Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comprobará si las personas propuestas cumplen los requisitos previstos en la convocatoria y el perfil profesional solicitado, comunicándolo a la empresa.

5.– Diruz lagundu ahal izango dira soilik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bidalitako pertsonei egindako kontratuak, edo, deialdiko betekizunak egiaztatu ondoren, enpresak proposatutako hautagaiei egindako kontratuak, eta kontratu horiek gehienez ere 2019ko azaroaren 22an formalizatu beharko dira (egun hori barne dela).

5.– Solo serán subvencionables los contratos realizados a personas que hayan sido remitidas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo como candidatas tras la gestión de una oferta, o previa comprobación de los requisitos de la convocatoria en el supuesto de personas candidatas propuestas por la empresa, debiendo formalizarse los mismos con la fecha límite del 22 de noviembre de 2019 inclusive.

6.– Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia.

6.– En el proceso de comunicación de cada contrato, la empresa deberá indicar obligatoriamente, la referencia de la oferta a la que corresponde dicho contrato.

10. artikulua.– Lan-kontratua amaitzea.

Artículo 10.– Extinción del contrato.

1.– Funts publikoak efizientziaz erabiliko direla bermatzeko, kontratuen gutxieneko iraupena 12 hilabeteko kontratuetan eskatutakoa edo diruz lagundutakoa izan beharko du, eta kontratu mugagabeen kasuan, berriz, 20 hilabetekoa izango da gutxienez.

1.– A efectos de garantizar el eficiente destino de los fondos públicos se entenderá que la duración mínima de los contratos ha de ser la exigida o subvencionada en el contrato de 12 meses de duración, o de 20 meses en el caso de contratos indefinidos.

2.– Kontratazioa egin ondoren, kausa jakin batzuk direla-eta kontratua amaitzen bada (probaldia ez gainditzeagatik lan-kontratua amaitzea, kontratatutakoak lana borondatez uztea, bidezko kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren baliaezintasuna edo heriotza) idatziz jakinarazi beharko dio enpresak Lanbideri, kontratua amaitu eta gehienez ere hamabost eguneko epean, Lanbidek kontrataziorako emandako azken diru-laguntza egokitu dezan kontratatutakoak benetan lan egindako aldiaren arabera.

2.– Efectuada la contratación y en los supuestos de extinción del contrato de trabajo por no superar el período de prueba, por cese voluntario, por despido procedente o por muerte o invalidez de la persona contratada, la empresa deberá comunicar por escrito a Lanbide, en el plazo máximo de quince días desde la extinción del contrato, dicha circunstancia, a efectos de ajustar la subvención final a la contratación a la parte proporcional del periodo trabajado por la persona contratada.

3.– Kontratu-harremana aurreko paragrafoan aurreikusi ez den beste kausaren batengatik amaitu bada, kontrataziorako emandako diru-laguntza oso-osorik itzuli beharko da, deialdi honen 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3.– Si la extinción de la relación laboral está motivada por causas distintas a las previstas en el párrafo anterior, procederá el reintegro total de la subvención a la contratación, conforme a lo previsto en el artículo 17 de la presente convocatoria.

4.– Enpresak beste pertsona bat edo batzuk kontratatu nahi izanez gero, nahitaez eskatu beharko du berriro diru-laguntza, deialdi honetan ezarritako baldintzen arabera, adierazitako epeen barruan baldin badago.

4.– Si la empresa desea contratar a otra u otras personas, deberá presentar obligatoriamente una nueva solicitud de subvención en las condiciones previstas en esta convocatoria, siempre que esté dentro de los plazos indicados en la convocatoria.

11. artikulua.– Kontrataziorako diru-laguntzaren eta kontratatutakoaren mugikortasunarekin lotutako diru-laguntzaren ordainketa.

Artículo 11.– Pago de la subvención a la contratación y de la subvención asociada a la movilidad de la persona contratada.

1.– Kontrataziorako diru-laguntzak honela ordainduko zaizkie enpresei:

1.– El abono a las empresas de la subvención a la contratación se efectuará de la siguiente manera:

a) Lehenengo, emandako diru-laguntzaren % 65 ordainduko da, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean, formalizazio horretatik 10 egun balioduneko epean dokumentu hauek aurkeztutakoan:

a) Un primer pago del 65% de la subvención concedida tras la formalización de los contratos previstos, previa presentación, en el plazo de 10 días hábiles desde tal formalización, de los siguientes documentos:

Egindako kontratuaren edo kontratuen kopia.

Copia del contrato o contratos celebrados.

Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena (deialdi honetako 3.4.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz).

Declaración responsable de no existencia de parentesco en los términos previstos en el artículo 3.4.a) de la presente convocatoria.

Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, zeinetan adieraziko baita ez duela aldez aurretik lan-harremanik izan langilearekin, ez zuzenean ez taldeko enpresaren baten bidez.

Declaración responsable de la empresa de no haber tenido vinculación laboral previa con el/la trabajador/a, directamente o a través de una empresa del grupo.

Bi txosten «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izenekoak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak: bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurreko sei hilabeteei dagokiona, eta bestea, kontratazioaren alta egunari dagokiona.

Dos informes denominados «Informe de plantilla media de trabajadores en situación de alta», emitidos por la Tesorería General de la Seguridad Social (obtenidos del sistema RED), de los centros de trabajo de la empresa radicados en la CAE: uno de ellos, correspondiente a los seis meses inmediatamente anteriores al día de alta en la empresa de la persona contratada y el otro, correspondiente al día de la contratación.

Kontratatutako pertsonek sinatutako konpromisoa, honako hau adieraziz: diruz lagundu daitekeen aldian lanean izango direla eta EAEn biziko direla, 10.1 artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, bai eta kontratua hasi eta hurrengo 30 egunen barruan dagokion erroldan alta emango dutela.

Compromiso firmado por la persona o personas contratadas de permanencia laboral y de residencia en la CAPV durante la duración del contrato, conforme a lo señalado en el artículo 10.1, así como del alta en el padrón que corresponda en los 30 días siguientes al inicio del contrato.

Ordainketa egin aurretik, langileak enplegu-zerbitzu publikoetan inskribatuta dauden egiaztatuko du Lanbidek, eta ea kontratatzen diren unean langabezian dauden; halaber, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda daudela eta plantilla handitu egin dela egiaztatuko du.

Previamente a la realización del pago, Lanbide verificará la inscripción de la persona o personas trabajadoras en los Servicios Públicos de Empleo y su condición de desempleada en el momento de la contratación, así como el alta de la persona o personas trabajadoras en el Régimen General de la Seguridad Social y el incremento de plantilla.

b) Bigarrenik, gainerakoa ordainduko da (% 35, edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua), betiere, diruz laguntzekoak diren jarduketak justifikatuta, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Un segundo pago por el 35% restante, o por la cantidad que resulte una vez sean justificadas las actuaciones objeto de subvención, de conformidad con lo establecido en el artículo 12.

2.– Ordainketa bakar batean egingo da EAEra lekualdatzeak dakartzan gastuetarako diru-laguntzaren ordainketa, 2019ko ordainketa-kredituaren kargura, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak laguntza emateko ebazpena eman ondoren, eta Lanbidek EAEko udalerriren bateko erroldan alta emanda dagoela egiaztatu ondoren.

2.– El abono de la subvención por los gastos de desplazamiento a la CAPV se efectuará en un único pago, con cargo al crédito pago 2019, tras la resolución de concesión de la ayuda del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y previa comprobación por parte de Lanbide del alta y mantenimiento en el padrón en algún municipio de la CAPV.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean agertu beharko du.

3.– Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en la base de datos de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Finantza Sailaren hirugarrenen erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduaren arabera: http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf.

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Finanzas, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en http://www.euskadi.eus/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/adjuntos/ALTA.pdf

12. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta epea.

Artículo 12.– Justificación de la subvención y plazo.

1.– Kontratuak justifikatzeko, enpresa onuradunak azken memoria bat aurkeztu beharko du, kontratatu dituen pertsonen zerrenda eta kontratuen iraupena jasoko dituena.

1.– Para la justificación de los contratos, la empresa beneficiaria deberá presentar una Memoria Final que contendrá una relación de las personas jóvenes contratadas y duración de los contratos.

Memoria hori aurkezteko epea:

El plazo para presentar la citada Memoria será el siguiente:

a) Aldi baterako kontratuen kasuan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.

a) En el supuesto de contratos temporales, 1 mes posterior a la finalización de los mismos.

b) Lan-kontratu mugagabeen kasuan, hasi eta urtebete igaro ondoren.

b) En el supuesto de contratos indefinidos, una vez transcurrido un año desde su inicio.

Kasu batean zein bestean, memoria aurkezteko azken eguna 2020ko abenduaren 4a izango da, egun hori barne dela.

En cualquiera de los casos, el último día para la presentación de la Memoria es el 4 de diciembre de 2020, este incluido.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du aldi baterako kontratuen benetako iraunaldia, bai eta kontratu mugagabeak gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko. Halaber, 10.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comprobará de oficio tanto la duración efectiva de los contratos temporales como la pervivencia de los contratos indefinidos durante un periodo de al menos 12 meses para la realización del segundo pago. Asimismo verificará el cumplimiento de lo señalado en el artículo 10.1.

2.– Enpresari egotzi dakizkiokeen arrazoiengatik kontratu bakoitzari diruz lagundutako epea azkenean urtebete baino gutxiagokoa izango balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko litzateke, diruz lagundutako kontratuaren epera egokituz.

2.– Si finalmente por causas no imputables a la empresa el período subvencionable de cada contrato fuese inferior a un año, el importe de la subvención se reducirá proporcionalmente, ajustándose al período que resulte subvencionable.

13. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las empresas beneficiarias.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan oro har ezarritakoak, bai eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 50.2 artikuluan jasotakoak ere, eta, bereziki, honako hauek:

1.– Son obligaciones de las entidades beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en el artículo 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular, las siguientes:

a) Enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztea 10 eguneko epean, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazitako egunetik aurrera.

a) Presentar la solicitud de gestión de las ofertas de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en el plazo máximo de 10 días desde la notificación de la Resolución de concesión de la subvención.

b) Diruz lagundutako kontratuak gehienez ere 2019ko azaroaren 22an formalizatzea (egun hori barne dela).

b) Formalizar los contratos subvencionados con la fecha límite del 22 de noviembre de 2019, inclusive.

c) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.

c) Realizar la actividad que fundamente la concesión de la subvención.

d) Kontratutakoen konpromiso sinatua lortzea, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitute EAEn bizitzeko eta lan egiteko diruz lagundu daitekeen kontratuak irauten duen bitartean, 10.1 artikuluan adierazitakoaren arabera.

d) Recabar de las personas contratadas el compromiso firmado de permanencia laboral y de residencia en la CAPV durante la duración del contrato, conforme a lo señalado en el artículo 10.1.

e) Deialdi honen esparruan kontratatutako pertsonei EAEra lekualdatzeko laguntzei buruzko informazioa ematea.

e) Facilitar a personas contratadas en el marco de la presente convocatoria información sobre las ayudas por el desplazamiento a la CAPV.

f) Hasieran hitzartutako iraupena baino lehen amaitzen diren kontratuen berri ematea, eta arrazoia jakinaraztea.

f) Comunicar la extinción de los contratos que se produzcan con anterioridad a la duración inicialmente pactada, así como su causa.

g) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan justifikatzea laguntzak emateko edo laguntzez gozatzeko betebeharrak eta baldintzak bete direla.

g) Justificar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el cumplimiento de los requisitos y condiciones que determinen la concesión o disfrute de la ayuda.

h) Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.

h) Someterse a las actuaciones de comprobación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas y las instancias de control de los fondos europeos.

Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, erakunde onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin.

Con objeto de que los gastos subvencionables cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, en la entidad beneficiaria debe existir registro contable del gasto, con una identificación contable diferenciada, o con un código contable adecuado.

i) Helburu berberarekin administrazio honen bidez edo beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

i) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas para la misma finalidad, procedente de esta o de cualesquiera administraciones públicas o entes, tanto públicos como privados.

j) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea diru-laguntza emateko kontuan izan den edozein baldintzaren aldaketa, baita diruz lagundutako jardueren xedeari edo izaerari nabarmenki eragiten dion edozein gertakizun ere.

j) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención, así como cualquier eventualidad que afecte sustancialmente al objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas.

k) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari laguntzea jarduera horiek egiaztatzeko, haien jarraipena egiteko eta kontrolatzeko.

k) Colaborar con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en los procedimientos de comprobación, seguimiento y control de dichas actividades.

l) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

l) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, Entes públicos de derecho privado y Sociedades públicas, se hallen aún en tramitación.

m) Beren-beregi jasotzea edo adieraztea Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak elkarrekin finantzatu dituztela –Gazte Enplegurako 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan edo EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan– deialdi honen babesean diruz lagundutako jardueren komunikaziorako, hedapenerako edo argitalpenerako material eta ekintza guztiak.

m) Hacer constar expresamente la cofinanciación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y del Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo de Empleo Juvenil 2014-2020 o del Programa Operativo FSE-País Vasco 2014-2020, en todos los materiales y acciones de comunicación, difusión o publicación de las actuaciones subvencionadas al amparo de la presente convocatoria.

Erakunde onuradunen zerrenda argitara emango da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 2. ataleko 115. artikuluan aurreikusitako zerrenda publikoan.

La relación de entidades beneficiarias será incluida en la lista pública que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013, del Parlamento Europeo y del Consejo, de, a 17 de diciembre de 2013.

n) Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunari buruzko betebeharrak:

n) Obligaciones en materia de igualdad de trato y oportunidades de mujeres y hombres:

– Probetan edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako hautaketak egitean tratu- eta aukera-berdintasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea.

– Garantizar la aplicación del principio de igualdad trato y oportunidades y no discriminación entre mujeres y hombres en la realización de pruebas o entrevistas y selección de los puestos de trabajo.

– Dokumentazio, publizitate, irudi eta material guztietan sexismorik gabeko hizkera erabili behar da, emakumeen kontrako bereizkeria edo estereotipo sexistak bultzatzen dituzten irudiak saihestu behar dira, eta berdintasunaren aldeko irudiak sustatu behar dira, presentzia orekatua, aniztasuna, erantzukidetasuna eta rol eta genero-identitate pluraltasuna sustatzen dutenak.

– Toda la documentación, publicidad, imagen o materiales deberán emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género.

ñ) Kontratatutako pertsonen adostasuna lortzea, haien datuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura jartzeko, eskatutako diru-laguntza kudeatzeko soil-soilik, eta deialdi honen 18. artikuluan xedatutako edukiaren berri ematea kontratatuei.

ñ) Obtener de las personas contratadas el consentimiento para que sus datos sean puestos a disposición de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a los únicos efectos de gestionar la subvención solicitada e informarles del contenido de lo dispuesto en el artículo 18 de la presente convocatoria.

14. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 14.– Seguimiento y control.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen kontrol-instantziek beharrezkoak diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango dituzte, deialdi honen helburuak betetzen direla bermatzeko.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, y las instancias de Control de los Fondos Europeos, podrán realizar las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por esta Convocatoria.

Horretarako, diruz lagundutako kontratazioei buruzko dokumentazio guztia gorde eta zaindu beharko du enpresak, gutxienez 2026ra arte, deialdi honen ondoriozko konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.

A tal fin, la empresa deberá guardar y custodiar toda la documentación relativa a las contrataciones subvencionadas al menos hasta el año 2026, para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que queda sujeta en virtud de esta convocatoria.

15. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.

Artículo 15.– Modificación de la Subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan gertatu den aldaketa orok ekarri ahal izango du emandako diru-laguntza aldatzea, deialdi honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzen badira, betiere. Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención podrá dar lugar a la modificación de la subvención concedida, salvaguardando los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario de las subvenciones. En el supuesto de que de la alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

16. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 16.– Concurrencia con otras ayudas o subvenciones.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak bateraezinak dira kontzeptu eta helburu berberetarako administrazio honek edo beste administrazio edo erakunde pribatu edo publiko batzuek emandako diru-laguntza, laguntza eta diru-sarrerekin, ez ordea legez ezarritako Gizarte Segurantzari egindako kotizazioetako hobariekin edo murrizketekin.

Las ayudas previstas en esta convocatoria son incompatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención, ayuda o ingreso que, por el mismo concepto y finalidad, le sean otorgadas por esta u otras Administraciones o entidades públicas o privadas, excepto con las bonificaciones o reducciones de cuotas en las cotizaciones a la Seguridad Social legalmente establecidas.

17. artikulua.– Ez-betetzeak eta emandako diru-laguntzak itzultzea.

Artículo 17.– Incumplimiento y reintegro de subvenciones concedidas.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, dagokion ebazpena emanda, adieraziko du deialdi honetako onuradunek jasotako zenbatekoak eta legezko interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituztela, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluan diru-laguntzak itzultzeko ezarritako kasuetako batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatu zenbatekoak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

1.– En el supuesto de que las personas beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o las previstas con carácter específico en la presente convocatoria o incurran en alguno de los supuestos de reintegro de la subvención establecidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante la correspondiente resolución, declarará, en su caso, la obligación de reintegrar las cantidades concedidas más los intereses de demora que resultaren de aplicación desde el momento del pago de las ayudas, siguiendo para ello el procedimiento establecido al efecto en la citada disposición y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establecen los requisitos y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Diruz lagundutako kontratuak urtebete baino lehen (aldi baterako kontratuen kasuan) edo 20 hilabete baino lehen (kontratu mugagabeen kasuan) amaitzen badira, eta 10.2 artikuluan aurreikusi ez den beste arrazoiren batengatik amaitu badira, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza, eta dagokion prozedura izapidetuko da.

2.– La extinción de los contratos de trabajo subvencionados con anterioridad al término de un año en caso de contratos temporales y de 20 meses en el supuesto de contratos indefinidos, por causas distintas a las previstas en el artículo 10.2 supondrá el reintegro total de la subvención concedida por la contratación, tramitándose el correspondiente procedimiento.

3.– Kontratua hasi eta hiru hilabete igaro baino lehen kontratatutakoak bere borondatez enpresa uzten badu, edo diruz lagundu daitekeen aldian ez badio bizilekuari EAEn eusten kontratuak irauten duen bitartean –10.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz–, osorik itzuli beharko du lekualdatzeak dakartzan gastuengatik emandako diru-laguntza.

3.– Si la persona contratada causara baja voluntaria en la empresa antes de transcurrir seis meses desde el inicio del contrato, o bien no mantiene su residencia en la CAPV durante toda la duración prevista del contrato, conforme a lo señalado en el artículo 10.1, procederá el reintegro total de la subvención concedida por gastos de desplazamiento.

4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntzaren erakunde edo pertsona onuradunari, ez-betetzea eragin duten gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

4.– El procedimiento de reintegro se iniciará por el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y será comunicado a la entidad o persona beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

5.– Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez badu edo ez badira onartu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilekoa izango da.

5.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que estas se hubieren producido o desestimadas estas, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

6.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko gehieneko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

6.– Si la Resolución estimase la existencia de incumplimiento y declarase la pérdida del derecho a la percepción de la subvención, en todo o en parte, la persona interesada deberá reintegrar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses desde la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

7.– Borondatezko aldi horretan diru-laguntza itzultzen ez bada, diru-laguntza berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

7.– La falta de reintegro en el período voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

18. artikulua.– Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.

Artículo 18.– Tratamiento automatizado de los datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoari jarraikiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko ditu deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betez lortzen diren datu pertsonalak.

En cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos y demás normativa vigente en materia de protección de datos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo destinará los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de las solicitudes de ayuda reguladas en la presente convocatoria, para la gestión y control de las subvenciones contempladas en la misma.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko eta garraiatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko muga ezartzeko eta haien aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz). Datuen babesari buruzko informazio gehiago eta xeheagoa kontsulta daiteke web-orri honetan: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

Las personas interesadas podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi, 1, CP 01009, Vitoria-Gasteiz. Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en: http://www. lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/.

19. artikulua.– Eskumenari buruzko Europako araudia.

Artículo 19.– Normativa europea sobre la competencia.

1.– Deialdi honetan gazteak kontratatzeagatik jarritako laguntzek bat etorri beharko dute Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EE) Erregelamenduan (DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa) ezarritako «minimis» arauarekin. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

1.– Las ayudas contempladas en la presente convocatoria por la contratación de personas jóvenes quedarán sujetas a la regla de «minimis» establecida en el Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013 (DOUE L352 de 24 de diciembre de 2013), relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de «minimis». A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de «minimis» concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» Erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

Para la aplicación de este límite habrá de estarse a la definición de «única empresa» prevista en el artículo 2.2 del citado reglamento.

2.– Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bietan jasotako minimis laguntza horiei buruzko aitorpena egin beharko du laguntza eskatzen duenak, honako hau frogatzeko: minimis laguntza berriarekin ez dela gainditzen aipatutako erregelamenduan ezarritako muga maximoa.

2.– El solicitante de la ayuda deberá declarar sobre estas ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el citado Reglamento.

20. artikulua.– Diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Artículo 20.– Normativa subvencional de aplicación.

Diru-laguntzen programa honi honako arau hauetan bildutako diru-laguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Hori guztia honako hauetan xedatutakoa alde batera utzi gabe: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duena– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, horrek arautu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezarri baitziren horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak.

A este programa de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Sin perjuicio de lo dispuesto en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común