Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

250. zk., 2018ko abenduaren 31, astelehena

N.º 250, lunes 31 de diciembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
6414
6414

AGINDUA, 2018ko abenduren 18koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako 2019ko ekitaldirako laguntzetarako.

ORDEN de 18 de diciembre de 2018, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se convocan ayudas a las Organizaciones Profesionales Agrarias de carácter sindical de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2019.

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen (2008ko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 250. zk.) VII. Titulua ordezkaritzari eta elkarte-antolaketari buruzkoa da. Horrela, 85. artikuluak xedatzen duenez, «euskal administrazioek harremana eta zerbitzua eman behar diete laborantzan, abeltzaintzan eta basogintzan (hots, orokorrean nekazaritza eta elikagaigintzan) jarduten diren pertsonei, fisiko nahiz juridiko izan». Beraz, arloarekin zerikusia duten elkarteak eratzea eta haiei eustea bultzatzen da. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako eta elikagaigintzako politikak diseinatzeko solaskide garrantzitsuen izaera ematen zaie, eta, horretarako, euskal administrazioek beharrezko baldintzak sortuko dituzte elkarte horiek nekazaritza eta elikagaigintzako azpisektoreen interesen ordezkari izan daitezen. Elkarteen arloan, 87. artikuluak egiten duen gisan, azpimarratu behar dira nekazarien elkarte profesionalak, eta halakotzat hartzen dira beren estatutuetan nekazarien interes sozioekonomikoen ordezkari eta defendatzailea izateko eginkizun orokorra jasota daukaten elkarteak eta, gutxienez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten dutenak. Bete behar dituzte, gainera, 87. artikuluan aipatzen diren betebeharrak. Elkarteak eta batez ere nekazarien elkarte profesionalak solaskide eraginkorrak dira, eta haien bidez bideratzen dira ordenamendu juridikoan jasotako kontsultak.

La Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria, publicada en el Boletín Oficial del País Vasco n.º 250 de 31 de diciembre de 2008 dedica, el Título VII, a la representatividad y a la organización asociativa. Así, el artículo 85 establece que «las administraciones vascas deben consolidarse como administración relacional y de servicios hacia las personas, físicas o jurídicas, dedicadas a la agricultura, la ganadería, la explotación forestal y al sector agrario y alimentario en general». Se impulsa, por ello, la constitución y el mantenimiento de las asociaciones relacionadas con el sector. Se les otorga la consideración de interlocutores representativos en el diseño de las políticas agrarias y alimentarias de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y para ello, las administraciones vascas promoverán las condiciones para que las tales asociaciones representen los intereses de los distintos subsectores agrarios y alimentarios. Dentro del asociacionismo cabe destacar, como lo hace el artículo 87, a las organizaciones profesionales agrarias, entendiendo como tales a aquellas asociaciones agrarias en cuyos estatutos se les atribuya, con carácter general, la función de representar y defender los intereses socioeconómicos de los agricultores, y con implantación en, al menos, la Comunidad Autónoma del País Vasco. Deben cumplir, además, los requisitos que indica el mismo artículo 87. El asociacionismo en general y las organizaciones profesionales agrarias en particular se convierten, por tanto, en un interlocutor eficaz a través de las cuales se reconducen, también, las consultas previstas en el ordenamiento jurídico.

Nekazarien elkarte profesionalek, lehen sektoreko egituratze sozial eta profesionalerako tresnak direnez, gastuak izaten dituzte egiten duten lana egiteko, eta horietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailaren bidez parte hartzea erabaki du, haien jarduera sindikalen etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko. Agindu honen xedea da, 2019ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzetarako deialdia egitea, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko interlokuzio sozialeko funtzioak gauzatzeko, betiere euskal nekazaritza sektorearen gaien arloan, eta, oro har, nekazaritza sektorearentzako aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko, eta, halaber, bazkideei dagokienez. Sustapen-lan hori ez da berria, 2003ko ekitaldiaz geroztik aplikatzen ari den diru-laguntzen arloko programa bat da eta.

En el desempeño de su papel como instrumentos de vertebración social y profesional del sector primario, las organizaciones profesionales agrarias incurren en gastos, con los que la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, a través del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructura estima oportuno colaborar para avanzar en la mejora continua de sus actividades sindicales. Ese es precisamente el objeto de esta Orden: convocar, para el ejercicio 2019, las ayudas a las Organizaciones Profesionales Agrarias de carácter sindical de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el desarrollo de las funciones de interlocución social con la Administración General de la Comunidad Autónoma en materias referentes al sector agrario vasco y para mantener sus actividades sindicales de orientación y asesoramiento al sector agrario en general y a sus afiliados en particular. Esta actividad de fomento no resulta novedosa puesto que se trata de un programa subvencional en aplicación desde el ejercicio 2003.

Diru-laguntza horiek honako hauetan araututa daude: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006; eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.

Estas ayudas se rigen por lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Hau da, 2019ko ekitaldirako gastuak ordaintzeko deialdi bat denez, bere eraginkortasuna 2019ko Urteko Aurrekontu Orokorren kreditu egokia eta nahikoa izango denarekin baldintzapetuta dago. 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren xedapenekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa.

Ahora bien, dado que esta es una Orden que convoca las ayudas cuyo gasto se imputará al ejercicio 2019, su efectividad quedará condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2019, de conformidad con lo dispuesto en la Orden de 26 de abril de 2007, que regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Xedea eta ezaugarriak.

Primero.– Objeto y naturaleza.

1.– Agindu honen xedea da, 2019ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako laguntzetarako deialdia egitea, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko interlokuzio sozialeko funtzioak gauzatzeko, betiere euskal nekazaritza sektorearen gaien arloan, eta, oro har, nekazaritza sektorearentzako aholkularitzako jarduera sindikalei eusteko, eta, halaber, bazkideei dagokienez.

1.– La presente Orden tiene por objeto convocar, para el ejercicio 2019, las ayudas a las Organizaciones Profesionales Agrarias de carácter sindical de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para el desarrollo de las funciones de interlocución social con la Administración General de la Comunidad Autónoma en materias referentes al sector agrario vasco y para mantener sus actividades sindicales de orientación y asesoramiento al sector agrario en general y a sus afiliados en particular.

2.– Agindu honen esparruan ematen diren laguntzak ez dira izango itzuli beharrekoak.

2.– Las ayudas que se concedan al amparo de la presente Orden tendrán la consideración de subvenciones no reintegrables.

Bigarrena.– Pertsona onuradunak.

Segundo.– Personas beneficiarias.

Honako hauek izango dira sindikatu izaerako nekazaritzako erakunde profesionalen onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea xedetzat duten eta nekazaritzako profesionalez osaturik dauden pertsonak, diharduten nekazaritzaren ekoizpen-azpisektorearengatik inolako bereizketarik egin gabe.

Podrán resultar beneficiarias las Organizaciones Profesionales Agrarias de carácter sindical entendiendo como tales, aquellas que tengan por objeto la representación y defensa de los intereses generales del sector agrario de la Comunidad Autónoma del País Vasco y estén integradas por profesionales de la agricultura, sin diferenciación por razón del subsector de la producción agraria a que estuvieren dedicados.

Hirugarrena.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Tercero.– Actuaciones subvencionables.

Interlokuzio sozialeko jarduerak eta nekazaritza sektoreari eta bereziki bere afiliatuei orientazioa eta aholkularitza emateko jarduerak lagunduko dira diruz.

Serán subvencionables las actuaciones de interlocución social y las de orientación y asesoramiento al sector agrario en general y a sus afiliados en particular.

Laugarrena.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Cuarto.– Costes subvencionables.

1.– Diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzerakoan sortzen diren gastuak joko dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat, hala nola:

1.– Serán considerados costes subvencionables los gastos incurridos en la realización de las actividades objeto de subvención, tales como:

a) Jarduera sindikaletan erabiltzen diren lokalak egokiro mantentzea.

a) Los derivados del mantenimiento adecuado de los locales destinados a sus actividades sindicales.

b) Jarduera sindikaletan jarduteko langileak edukitzeko egiten dituzten lan-kontratuei eustea.

b) El mantenimiento de los contratos laborales que formalizan para disponer de personal dedicado a las tareas sindicales.

c) Nekazaritza sektoreko profesionalei aholkularitza eta informazio sindikala emango dieten langileen lan-kontratu berriak egitea.

c) La formalización de nuevos contratos laborales con personal que ha de dedicarse al asesoramiento e información sindical de los profesionales del sector agrario.

Edonola ere, diruz laguntzeko gastuak ahal izateko, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluaren xedapenak bete beharko dituzte.

En todo caso, para poder ser subvencionables estos gastos deberán cumplir lo dispuesto en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

2.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak gainditzen dituenean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik, salbu eta ezaugarri bereziak izateagatik merkatuan ez badago halako zerbitzurik eskaintzen duen nahikoa erakunde, edo salbu eta gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

2.– Cuando el importe del gasto subvencionable supere las cuantías establecidas en la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector público para el contrato menor, el beneficiario deberá solicitar como mínimo tres ofertas de diferentes proveedores, con carácter previo a la contracción del compromiso para la obra, la prestación del servicio o la entrega del bien, salvo que por sus especiales características no exista en el mercado suficiente número de entidades que los realicen, presten o suministren, o salvo que el gasto se hubiere realizado con anterioridad a la subvención.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua –zeinak justifikazioan, edo, kasua bada, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko baitira– efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko abantailatsuen alde egiten ez bada.

La elección entre las ofertas presentadas, que deberán aportarse en la justificación, o, en su caso, en la solicitud de subvención, se realizará conforme a criterios de eficiencia y economía, debiendo justificarse expresamente en una memoria la elección cuando no recaiga en la propuesta económica más ventajosa.

3.– Onuradunak diruz lagundutako jarduerak azpikontratatu ahal izateko honako hauetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. Artikulua.

3.– El beneficiario podrá subcontratar la actividad subvencionada debiendo cumplir, para ello, las exigencias dispuestas en el artículo 29 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 68 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Bosgarrena.– Finantzaketa.

Quinto.– Financiación.

1.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezartzen diren kredituetatik aterako dira. Baliabide horiek, gehienez, 241.000 eurokoak izango dira.

1.– Los recursos económicos destinados a financiar las ayudas contempladas en esta Orden procederán de los créditos establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco (CAPV) para el ejercicio 2019, y ascenderán como máximo a la cantidad de 241.000 euros.

2.– Aurreko ataleko xedapenak gorabehera, Agindu honen eraginkortasuna, 2019. urteko Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan kreditu egokia eta nahikoa egoteari baldintzatuta dago, azken erabakiak hartzeko unean, betiere, 2007ko apirilaren 26ko, Ogasun eta Administrazio Publikoetako sailburuaren Aginduarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen dituenaren arabera.

2.– No obstante lo dispuesto en el apartado anterior, la efectividad de la presente Orden queda condicionada a la existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2019 en el momento resolutorio definitivo, de conformidad con lo dispuesto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Seigarrena.– Onuradun izateko betekizunak.

Sexto.– Requisitos para obtener la condición de beneficiario.

Laguntzak eskatzeko, honako artikulu hauetan ezarritako baldintzak bete behar dira: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 50. artikulua:

Las personas solicitantes de las ayudas deberán cumplir los siguientes requisitos y los establecidos en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, General de Subvenciones, y en el artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre:

a) Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, legez eratuak izatea eta Elkarteen Erregistroan inskribaturik egotea.

a) Que su domicilio social radique en la Comunidad Autónoma del País Vasco y que estén legalmente constituidas e inscritas en el Registro de Asociaciones.

b) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko diru-laguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai diru-laguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

b) Estar al corriente de sus obligaciones fiscales y de la seguridad social. Este requisito lo será tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida y que, por tanto, se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y de realizar los pagos.

c) Itzuleragatiko betebeharrak ordainduta edukitzea, indarrean dauden arauetan ezarritako baldintzetan.

c) Encontrarse al corriente de pago de las obligaciones por reintegro en los términos establecidos en la normativa vigente.

d) Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.

d) Comunicar si ha solicitado o no, y si se ha obtenido o no, subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos económicos para el mismo gasto subvencionable, procedentes de cualquier administración pública o entes tanto públicos como privados.

Zazpigarrena.– Eskabideak, dokumentazioa eta aurkezteko epea.

Séptimo.– Solicitudes, documentación y plazo de presentación.

1.– Eskabideak (eredua I. eranskinean dago) nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzaren pertsona titularrari bidali behar zaizkio, eta elektronikoki aurkeztuko dira.

1.– Las solicitudes de ayuda, cuyo modelo se adjunta como Anexo I, estarán dirigidas a la persona titular de la dirección competente en materia de agricultura y ganadería, y se presentarán de forma electrónica.

2.– 2014ko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8 artikuluak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 14ko 39/2015 Legearen 14. artikuluak xedatutakoa betez, eskaerak era elektronikoan aurkeztu beharko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan sartuz, ebazpen honen hurrengo atalean adierazitako helbidearen bidez.

2.– En cumplimiento de lo dispuesto en el artículo 8 del Decreto 179/2014, de 23 de septiembre, y del artículo 14 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, las solicitudes se presentarán de forma electrónica accediendo a la sede electrónica de euskadi.eus a través de las direcciones indicadas en el apartado siguiente de este resuelvo.

3.– Eskaerak, erantzukizun adierazpenak, justifikazioak eta bestelako ereduak prozesatzeko zehaztapenak eskuragarri daude hurrengo gune elektronikoan: https://www.euskadi.eus/y22-home/eu/

3.– Las especificaciones sobre como tramitar las solicitudes, declaraciones responsables, justificaciones y demás modelos están disponibles en la siguiente sede electrónica: https://www.euskadi.eus/y22-home/es/

Eskaera egin ondoren, ondorengo tramiteak kanal elektroniko honen bidez egin beharko dira: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de: http://www.euskadi.eus/micarpeta

4.– Laguntza-eskatzaileek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

4.– Las personas solicitantes de las ayudas deberán presentar la siguiente documentación:

a) Eraketa-akta eta dagokion administrazio-organoak ikus-onetsitako estatutuak. Baldintza hori ez dute bete beharko agindu honen kontura laguntza jaso duten nekazarien elkarte profesionalek: «Agindua, 2018ko maiatzaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako 2018ko ekitaldirako laguntzetarako», estatutuetan egindako aldaketen kasuan salbu (halakoetan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari eman beharko zaio haien berri).

a) Acta de constitución y estatutos visados por el órgano administrativo correspondiente. Quedan exentas de este requisito la Organizaciones Profesionales Agrarias que hayan solicitado y obtenido ayuda con cargo a la «Orden de 30 de mayo de 2018, de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, por la que se convocan ayudas a las Organizaciones Profesionales Agrarias de carácter sindical de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2018», salvo modificaciones estatutarias que habrán, en su caso, de comunicarse a la Dirección de Agricultura y Ganadería.

b) Ekitaldian zehar egingo diren ekintzak justifikatzeko memoria, ondoko ekintzak adieraziz eta kuantifikatuaz:

b) Memoria justificativa de las acciones a realizar durante el ejercicio, expresando y cuantificando las acciones siguientes:

1.– Jarduera sindikalen koordinazioa.

1.– Coordinación actividades sindicales.

2.– Sektoreko elkarteekiko eta administrazioekiko lankidetza.

2.– Colaboración con asociaciones del sector y administraciones.

3.– Administrazioarekin zerikusia duten prozeduretan, nekazariekiko eta abeltzainekiko lankidetza, aholkularitza, laguntza eta kudeaketa.

3.– Asesoramiento, ayuda, gestión y colaboración con agricultores y ganaderos en procedimientos relacionados con la Administración.

4.– Prestakuntza-, informazio- eta dinamizazio-jardueren antolakuntza.

4.– Organización de actividades de formación, información y dinamización.

5.– Nekazaritzako politiken segimendua eta zabalkundea.

5.– Seguimiento y difusión de políticas agrarias.

6.– Euren interesak defenditu eta sustatzeko, bazkideei emandako beste edozein zerbitzu.

6.– Servicios prestados a sus afiliados para la promoción y defensa de sus intereses.

c) Erakunde bakoitzaren afiliatu-kopurua, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian daudenen kopurua ere zehaztuta; hori egiaztatzeko, erakunde bakoitzeko idazkariak egindako ziurtagiria aurkeztuko da.

c) Número de personas afiliadas a cada Organización, indicando el número de las que están incluidas en el Régimen Especial Agrario de la Seguridad Social, acreditado mediante certificación expedida por el Secretario o Secretaria de cada una de ellas.

d) Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko aukeretan parte hartzeko erabakiaren, zehazki, erakundeak hartutakoaren ziurtagiria.

d) Certificación del acuerdo adoptado por la Organización para acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden.

e) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko deklarazioa, honako hauek jasota:

e) Declaración responsable de la representante legal de la Organización, que incluirá los siguientes extremos:

1.– Beste diru-laguntza, laguntza edo diru-sarrera batzuk eskatu izana edo, kasua bada, jaso izana.

1.– Haber solicitado y, en su caso, obtenido otras subvenciones, ayudas o ingresos.

2.– Itzulketa- edo zigor-prozeduraren batean ez izatea.

2.– No estar incursa en cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

3.– Itzulketa-prozedura bukatutakoan ez izatea ordainketa-obligaziorik.

3.– No haber terminado con obligación de pago un procedimiento de reintegro.

4.– Ez izatea zehapen administratiborik edo penalik, laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen duena.

4.– No hallarse sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas.

5.– Laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko galarazpenen batean ez izatea.

5.– No hallarse incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para la obtención de ayudas o subvenciones públicas.

f) Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak artikulu horren 4., 5., 6. eta 7. zenbakietan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dira.

f) El resto de los requisitos fijados en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, deberán acreditarse según lo dispuesto en los apartados 4, 5, 6 y 7 del mencionado artículo.

5.– Automatikoki, berariazko baimenik gabe, egiaztatuko du organo kudeatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko baimen horri, laguntzaren eskabidean, eta, kasu horretan, dagokion ziurtapena aurkeztu ahalko du. Era berean, eskabidearen bidez baimena emango zaio kudeaketa-organoari egiaztatu dezan inskripzioa indarrean dagoela Elkarteen Erregistroan.

5.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la seguridad social se verificará automáticamente por el órgano gestor sin necesidad de consentimiento expreso, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento en la solicitud de ayuda, en cuyo caso deberá aportar las correspondientes certificaciones. Del mismo modo, la solicitud permitirá otorgar el consentimiento para que el órgano gestor verifique la vigencia de la inscripción en el Registro de Asociaciones.

6.– eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkezten badute eskatutako dokumentazioa eta aldaketarik ez dela egin berariaz adierazten bada, ez dute aurkeztu beharko dokumentazio hori, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 3. zenbakiarekin bat etorriz. Adierazi beharko da, hala ere, noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu diren agiri horiek. Eskabidea aurkeztuz gero, baimena ematen zaio kudeaketa-organoari dokumentazio hori lor dezan; horrek ez du esan nahi berariaz uko egin ezin diezaiokeenik baimena emateari (kasu horretan, aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du).

6.– Cuando los solicitantes hubieran presentado la documentación requerida en esta o en cualquier otra administración pública y, siempre que declare expresamente que no se han producido variaciones, estarán exentos de la obligación de su presentación de conformidad con lo dispuesto en el párrafo 3 del artículo 28 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre. No obstante, deberán indicar en qué momento y ante qué órgano administrativo presentó esos documentos. La presentación de la solicitud conlleva la autorización para que el órgano gestor obtenga dicha documentación sin perjuicio de que pueda denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la documentación indicada.

7.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Eskabideak betekizun guztiak betetzen ez baditu, interesdunari jakinaraziko zaio telematikoki hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko agiriak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan emango den ebazpen baten bitartez.

7.– El plazo de presentación de las solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco. Si la solicitud no reúne los requisitos se requerirá al interesado para que, en el plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos del artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

8.– Eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte laguntza-eskabidea eta eskatutako agiriak. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskabidea aurkeztu ondoko jardueretan, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.

8.– La solicitud de ayuda, junto con la documentación exigida, podrá presentarse en el idioma oficial que se seleccione. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud de ayudas, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por las personas solicitantes, según lo establecido en la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

9.– Aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskabidea izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edota agiri osagarriak eskatu ahal izango zaizkio pertsona eskatzaileari.

9.– Se podrá requerir a la persona solicitante cuanta documentación y/o información complementaria se considere necesaria para la adecuada comprensión, evaluación y tramitación de la solicitud presentada.

Zortzigarrena.– Laguntzen kudeaketa.

Octavo.– Gestión de las ayudas.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari dagozkio, baita diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena egitea ere. Horrela, egoki iritzitako ikuskapenak egin ahal izango ditu zuzendaritzak, diru-laguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko; horretarako, onuradunak eskatzen zaizkien agiriak eta informazioa aurkeztera behartuta daude.

Las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente Orden corresponderán a la dirección competente en materia de agricultura y ganadería, así como el control y seguimiento de las actividades subvencionadas, pudiendo realizar cuantas inspecciones considere oportunas en orden a comprobar la correcta ejecución de las actividades subvencionados, a cuyos efectos las personas beneficiarias estarán obligadas a facilitar cuanta documentación e información les sea solicitada.

Bederatzigarrena.– Laguntzak esleitzea eta haien zenbatekoa kalkulatzea.

Noveno.– Adjudicación y cálculo de la cuantía.

Agindu honetan jasotako baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira laguntzen onuradun. Onuradun gertatzen den erakunde profesional bakoitzak jasoko duen zenbateko osoa ezin izango da justifikatutako gastuak baino handiagoa izan, eta honako prozedura honen arabera zehaztuko da:

Todas las entidades que cumplan los requisitos exigidos en esta Orden serán beneficiarias de las ayudas. La cuantía total a percibir por cada organización profesional que resulte beneficiaria no podrá superar los gastos justificados y se determinará de conformidad con el siguiente procedimiento:

a) Lehenengo eta behin, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorretan xede horretarako erreserbatuta dagoen zenbatekoa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, parte berdinetan, eta ateratzen den zenbatekoa izango da lurralde historiko bakoitzean diharduten erakunde profesional guztiek batera jasoko duten gehieneko zenbatekoa.

a) En primer lugar, se dividirá el importe reservado a este fin previsto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2019 a partes iguales entre los Territorios Históricos de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa; la cuantía resultante será la máxima a percibir por el conjunto de Organizaciones Profesionales con ámbito de actuación en cada Territorio Histórico.

b) Lurralde historiko bakoitzari egotzitako zenbatekoa honelaxe banatuko da:

b) La cantidad imputada a cada Territorio Histórico se distribuirá de la siguiente forma:

– Heren bat uniformeki banatuko da, lurralde historikoan diharduten erakunde profesionalen artean.

– Un tercio a distribuir uniformemente entre las Organizaciones Profesionales con actividad en dicho ámbito territorial.

– Beste heren bat proportzionalki banatuko da erakunde profesionalen artean; hain zuzen ere, Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian izena emanda dauden afiliatu-kopuruaren arabera, zazpigarren ebazpen-zatiko 4.c) letran ezarritakoarekin bat.

– Un tercio a distribuir proporcionalmente entre las Organizaciones Profesionales en función del número de afiliados que pertenezcan al Régimen Especial Agrario de la Seguridad Social, con arreglo a lo establecido en el Resuelvo Séptimo, párrafo 4.c).

– Gainerako herena proportzionalki banatuko da, justifikatzeko memorian aipatutako jardueren arabera eta jarduera horien zenbatekoa kontuan harturik.

– El tercio restante se distribuirá proporcionalmente en función de las actividades reflejadas en la memoria justificativa y su cuantificación.

Hamargarrena.– Ebazpena.

Décimo.– Resolución.

1.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez emango dira diru-laguntzak, gehienez sei hileko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.

1.– La concesión de las subvenciones será realizada mediante resolución de la Directora de Agricultura y Ganadería en un plazo máximo de seis meses desde la finalización del plazo de presentación de solicitudes.

2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:

2.– La Resolución deberá contener como mínimo la siguiente información:

a) Onartutako eskabideei dagokienez:

a) Respecto de las solicitudes aprobadas:

1.– Erakunde onuradunen izenak.

1.– Nombre de las entidades beneficiarias.

2.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa.

2.– Importe del gasto subvencionable.

3.– Diruz lagundutako kopurua.

3.– Cantidad subvencionada.

4.– Aurreikusitako jarduerak egiteko epea.

4.– Plazo en el que deben ejecutarse las actuaciones previstas.

5.– Zehapen-prozeduraren batean edo itzultze-prozeduraren batean egonez gero, emakidaren ebazpena emateko eta, hala badagokio, ordainketarako, hura amaitu egin beharko da. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

5.– En el caso de hallarse incurso en algún procedimiento sancionador o de reintegro el pago, la resolución de concesión, y en su caso el pago, estará condicionada a la finalización del mismo. Si el procedimiento concluyese con la imposición consistente en inhabilitación para la percepción de ayudas públicas o imponiendo una obligación de reintegro, la subvención concedida condicionalmente decaerá por incurrir en una prohibición para el acceso a la condición de beneficiario.

b) Onartu ez diren eskabideei dagokienez:

b) Respecto de las solicitudes denegadas:

1.– Pertsona edo erakunde eskatzaileen izena.

1.– Nombre de las personas o entidades solicitantes.

2.– Laguntza ukatzeko arrazoiak.

2.– Los motivos que fundamentan la denegación.

3.– Epe hori bukatu eta ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazten ez bada, interesdunek ezetsitzat jo beharko dituzte eskabideak, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan.

3.– Transcurrido el plazo sin haberse dictado y notificado resolución expresa, las personas solicitantes podrán entender desestimadas sus solicitudes de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Laguntza emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak nekazaritza eta abeltzaintzaren eskumena duen sailburuordeari, hilabeteko epean ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo hiru hilabeteko epean, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluarekin bat etorriz.

4.– Contra la resolución de concesión o denegación de la ayuda, podrá la persona interesada interponer recurso de alzada ante la persona titular de la Viceconsejería competente en agricultura y ganadería, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación de dicha resolución, o en el plazo de tres meses a partir del día siguiente a aquel en que se produzcan los efectos del silencio administrativo, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 25 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

5.– Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu honen babesean laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira, publiko egiteko baino ez.

5.– Sin perjuicio de la notificación individualizada de la resolución de las ayudas previstas, por resolución de la persona titular de la dirección competente en materia de agricultura y ganadería se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las personas que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente Orden, con indicación de las cuantías concedidas, a los únicos efectos de publicidad.

Hamaikagarrena.– Onuradunen betebeharrak.

Undécimo.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek beti bete beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 50. artikuluan ezarritako betebeharrak, eta honako betebehar hauek ere bai:

Las personas beneficiarias deberán cumplir, con carácter general, las siguientes obligaciones y las establecidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre:

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzaren onuradunak ez badio berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten laguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean, onartu egiten duela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. Si en el plazo de quince días desde la fecha de notificación de la concesión de la subvención la persona beneficiaria de la subvención no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

2.– Jasotako laguntzen destinoari eta laguntzak eman ziren helburuetarako erabiltzeari dagokienez, euren fiskalizazio-funtziotan dihardutela, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dieten informazio oro ematea.

2.– Facilitar al Departamento competente en materia de agricultura y ganadería, a la Oficina de Control Económico y al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas cuanta información le sea requerida en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas recibidas y el cumplimiento de los fines para los que fueron concedidas.

3.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuk eskatzen badizkiote administrazioren bati edo erakunde publiko edo pribaturen bati helburu bererako, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen Sailari jakinarazi behar diote, eta, hala badagokio, eman egin dizkietela ere jakinarazi behar diote, idatzi baten bidez. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.

3.– Comunicar por escrito al departamento competente en materia de agricultura y ganadería la solicitud y la obtención, en su caso, de otras subvenciones y ayudas para la misma finalidad procedente de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados. Esta comunicación deberá realizarse en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

4.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetako bat, objektiboa zein subjektiboa, aldatuz gero, horren berri ematea idatzi bidez nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen Sailari. Jakinarazpen hori aldaketa horren berri izan eta hamabost egun naturaleko epean, eta, edozein kasutan, jasotako funtsei eman zaien erabilera justifikatu baino lehen egin beharko da.

4.– Comunicar por escrito al departamento competente en materia de agricultura y ganadería, la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que se hubiese tenido en cuenta para la concesión de la subvención. Esta comunicación deberá realizarse en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

5.– Jasotako diru-laguntza zertan erabili den egiaztatzeko dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak edo kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

5.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

6.– Proiektua zabaltzeko egiten diren agirietan eta publizitatean, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren babesa dutela aipatu beharko dute. Aipamen hori Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan xedatutakoaren arabera sartuko da: http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vedorok/es/contenidos/informacion/identidad_corporativa/es_5611/identidad_corporativa.html.

6.– Incluir una mención al patrocinio del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras en cuantos documentos y publicidad se elaboren para la difusión del proyecto. Dicha mención se insertará conforme a lo dispuesto en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco: http://www.ivap.euskadi.eus/r61-vedorok/es/contenidos/informacion/identidad_corporativa/es_5611/identidad_corporativa.html

Hamabigarrena.– Diru-laguntzen justifikazioa eta ordainketa.

Duodécimo.– Justificación y pago de las ayudas.

1.– Diru-laguntza bi alditan ordainduko da. Lehenengo ordainketa, onartutako zenbatekoaren % 50ekoa, onartzeko ebazpena eman eta gero; eta bigarren ordainketa, gainerako % 50ekoa, gastua justifikatu ondoren. Gastua justifikatzeko, azaroaren 17ko 30/2003 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa bete beharko da, eta honako dokumentazio hau aurkeztu:

1.– El abono de la subvención concedida se realizará en dos pagos. Un primer pago del 50% del importe concedido una vez dictada la resolución de concesión y un segundo pago del 50% restante una vez justificado el gasto. Esta justificación se realizará de conformidad con lo dispuesto en el artículo 30 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre y previa presentación de la siguiente documentación:

a) Diruz lagundutako jarduerak eragindako gastuen zerrenda sailkatu bat.

a) Una relación clasificada de los gastos de la actividad subvencionada.

b) Merkataritza-zirkulazio juridikoan baliokide diren fakturak edo dokumentuak, edo administratiboki eraginkorrak direnak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jasotzen direnak, eta erakunde finantzarioak egindako ordainketaren ziurtagiria (egindako ordainketaren banku-ziurtagiria, aurkeztutako ordainagiriekin bat datorrena).

b) Las facturas o documentos de valor probatorio equivalente en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa incorporados en la relación a que se hace referencia en el apartado anterior y, la documentación acreditativa del pago (justificante bancario del pago realizado concordante con las facturas presentadas).

c) Beste administrazio edo erakunde publiko batzuek, edo izaera pribatuko pertsonek –fisikoek zein juridikoek– emandako laguntzen ziurtagiria eta xede bererako emandako laguntzena.

c) Certificación de las ayudas obtenidas para la misma finalidad, procedentes de otras administraciones públicas, entes públicos, o personas físicas o jurídicas de naturaleza privada así como de las ayudas solicitadas para el mismo objeto.

2.– Kudeaketa egokia eta artikulu honen 1. zenbakian aipatzen diren laguntzen ordainketa bermatzeko, justifikazio-agiriak aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik edo jarduerak bukatzen diren egunetik hasita, egun hori geroagokoa bada. Nolanahi ere, justifikazioa 2020ko urtarrilaren 30a baino lehenago egin beharko da.

2.– Con el fin de garantizar la adecuada gestión y pago de las ayudas a las que se hace referencia el apartado 1 de este artículo, el plazo máximo para entregar la documentación justificativa será de dos meses contados desde la notificación de la resolución de concesión o desde la fecha de finalización de la actividades si esta fuera posterior. En todo caso, la justificación deberá realizarse antes del 30 de enero de 2020.

3.– Nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duten zuzendaritzaren titularrak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu beharrezkoa baderitzo, betiere arrazoiak emanda.

3.– La persona titular de la dirección competente en materia de agricultura y ganadería podrá solicitar, motivadamente, documentación adicional en caso de estimarlo necesario.

4.– Diru-laguntza hauek ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko diru-laguntzak edo laguntzak direla-eta bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta edukitzea.

4.– El pago de estas subvenciones a las personas beneficiarias quedará condicionado a la terminación de cualquier procedimiento de incumplimiento, reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

5.– Diru-laguntzak xede duen proiektua 2018 urteetan egiten ez bada, edo ezarritako epean hori egiaztatzeko agiriak aurkezten ez badira, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da.

5.– La no realización de las actividades objeto de subvención dentro del año 2019, o la falta de presentación de la documentación acreditativa, dará lugar a la pérdida del derecho a la percepción de la subvención.

Hamahirugarrena.– Diru-laguntzarako baldintzak aldatzea.

Decimotercero.– Alteración de las condiciones de la subvención.

1.– Aldi berean beste edozein erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak eta laguntzak lortzen badira, hori justifikatu eta jakinarazi beharko zaio, idatziz, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari, egoera horren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturalen barruan, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabilera justifikatu baino lehen. Horretarako, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzaren titularrak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, hala egokituz gero, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak oinarri berriaren arabera doitzeko. Hala bada, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan jasotako itzulketa-prozedurari ekingo zaio.

1.– La obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por cualquier otra entidad pública o privada, deberá ser notificada y justificada por escrito a la dirección competente en materia de agricultura y ganadería en los quince días naturales siguientes a aquel en que se ha tenido conocimiento de dicha circunstancia, y, en todo caso con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos. A estos efectos, la persona titular de la dirección competente en materia de agricultura y ganadería, dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán, en su caso, los importes de la subvención concedida sobre la nueva base, iniciándose, en su caso, el procedimiento de reintegro previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

2.– Baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, jarduerak ez badira gauzatzen, jarduerak aldatu edo birprogramatzen badira baina proiektua ez bada funtsean aldatzen eta, betiere, agindu honetako gutxieneko eskakizunak betetzen badira eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, idatziz, baina diru-laguntza emateko ebazpena ez da aldatuko.

2.– La modificación de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención; la no realización de las actividades; la modificación o reprogramación de las mismas, que no suponga una alteración sustancial y siempre y cuando se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en la presente Orden de convocatoria y se mantenga la finalidad para la que se concedió la ayuda, deberá ser notificada y justificada por escrito ante la dirección competente en materia de agricultura y ganadería pero no dará lugar a la modificación de la resolución de concesión de la ayuda.

Aitzitik, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatzen badira, jarduerak gauzatzen ez badira, jarduerak aldatu edo birprogramatzen badira eta, horren guztiaren ondorioz, proiektua funtsean aldatzen bada baina laguntza helburu bererako erabiltzen bada, hori nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzari idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko zaio, eta diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da. Horretarako, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendariak dagokion aldatzeko ebazpena emango du.

La modificación de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención; la no realización de las actividades; la modificación o reprogramación de las mismas que supongan una alteración sustancial pero mantenga la finalidad para la que se concedió la ayuda, deberá ser notificada y justificada por escrito ante la dirección competente en materia de agricultura y ganadería y podrá dará lugar a la modificación de la resolución de concesión de la subvención. A estos efectos, la persona titular de la dirección competente en materia agricultura y ganadería dictará la oportuna resolución de modificación.

3.– Baldin eta diruz lagundutako jardueraren behin betiko eta benetako kostua onetsitako gastuaren aurrekontua (laguntza zehazteko baliatu zena) baino txikiagoa bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, nekazaritza eta abeltzaintzaren alorrean eskumena duen zuzendaritzaren titularraren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, ondoren, diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

3.– En el caso de que el coste definitivo real de la actividad subvencionada fuera inferior al presupuesto del gasto aprobado y sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada mediante resolución de liquidación de la persona titular de la dirección competente en agricultura y ganadería en la proporción que resulte, aplicándose entones el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

Hamalaugarrena.– Atzera egitea eta uko egitea.

Decimocuarto.– Desistimiento y renuncia.

1.– Eskatzaileak eskabide horretan atzera egiteko aukera izango du. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi baino lehen egin beharko du atzera. Atzera egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin dagozkion sinadurak baditu, betiere. Kudeaketa-zuzendaritzaren titularrak, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du atzera egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du, pertsona horri dagokionez.

1.– La persona solicitante de la ayuda podrá desistir de su solicitud. Este desistimiento deberá realizarse con anterioridad a la notificación de la Resolución del procedimiento de concesión de las ayudas solicitadas. Se podrá realizar por cualquier medio que permita su constancia siempre que incorpore las firmas que correspondan. La persona titular de dirección gestora, mediante resolución, aceptará de plano el desistimiento y declarará concluso el procedimiento en lo que a esa persona se refiera.

2.– Emandako laguntzari uko egin ahal izango dio onuradunak. Laguntza onartu ondoren eta gastua egiten bukatu aurretik egin ahal izango dio uko laguntzari, baldin eta Administrazioak ez badu inolako ordainketarik egin. Atzera egitea jasota uzten duen edozein bide erabiliz egin ahal izango da, baldin dagozkion sinadurak baditu. Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloko eskumena duen zuzendaritzaren titularrak espresuki onartuko du uko egite hori, eta prozedura bukatutzat joko du, pertsona horri dagokionez.

2.– La persona beneficiaria de la ayuda podrá presentar la renuncia a la ayuda concedida. Esta renuncia podrá realizarse con posterioridad a la aceptación de la subvención concedida y antes de la finalización de la realización del gasto, siempre y cuando no se haya efectuado pago alguno por parte de la Administración. Se podrá realizar por cualquier medio que permita su constancia siempre que incorpore las firmas que correspondan. La persona titular de dirección competente en materia de agricultura y ganadería, mediante resolución, aceptará de forma expresa la renuncia y declarará concluso el procedimiento en lo que a esa persona se refiera.

Hamabosgarrena.– Ez-betetzeak.

Decimoquinto.– Incumplimientos.

1.– Onuradunak ez badu betetzen agindu honetako betebeharren bat edo diru-laguntzak emateko ebazpenak ezartzen duen baldintzaren bat, ez badu proiektua zati batean betetzen (eta, modu horretan, laguntzaren xedea osorik hutsaltzen badu), edo diru-laguntza edo laguntza publikoak itzultzera behartzen duen egoeraren batean badago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluarekin bat etorriz, laguntza eman zuen organo eskudunak, itzulketa-espedientea izapidetu ondoren (interesduna entzunda), ebazpen bidez, diru-laguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio (partzialki edo erabat) onuradunari, eta, hala badagokio, aginduko dio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko hartu dituen laguntzak (guztia edo zati bat, proiektuaren betetze-mailarekiko modu proportzionalean) eta dagozkion legezko interesak, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuarekin (Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzkoa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluarekin bat etorriz, hartara eragotzi gabe beste neurri batzuk hartzea. Bestalde, aipatutako zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorio guztietarako.

1.– Si la persona beneficiaria incumpliera cualesquiera de las obligaciones establecidas en la presente Orden, así como las condiciones que, en su caso, se establezcan en la resolución de concesión de la subvención, desvirtuando en su totalidad la finalidad para la que se concedió la ayuda, o incurriera en cualquiera de las causas de reintegro previstas en el artículo 53 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco y 37 de la Ley 38/2003, de 17 de diciembre, el órgano competente que concedió la ayuda, previo expediente de incumplimiento en el que se dará audiencia al interesado, declarará mediante resolución la pérdida del derecho total o parcial a la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar, total o parcial proporcionalmente al grado de ejecución realizado del proyecto, a la Tesorería General del País Vasco las ayudas percibidas y los intereses de demora, conforme a lo dispuesto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, sobre garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en el citado artículo 53 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Las citadas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a todos los efectos legales.

2.– Arau-hauste administratibotzat har daitezkeen gertakarien ondorioz hasten bada itzultze-prozedura, organo eskudunari jakinarazi behar zaizkio gertakariok, dagokion zigor-prozedura has dezan.

2.– Si el procedimiento de reintegro se hubiera iniciado como consecuencia de hechos que pudieran ser constitutivos de infracción administrativa, se pondrán en conocimiento del órgano competente para la iniciación del correspondiente procedimiento sancionador.

Hamaseigarrena.– Bateragarritasunak.

Decimosexto.– Compatibilidades.

Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste administrazio publiko, sail, organismo edo erakunde publiko zein pribatu batek emandako laguntzekin, laguntzen pilaketak gainfinantziazioa ez badakar behintzat.

Estas ayudas serán compatibles con otras procedentes de cualquier Administración Pública, Departamento, Organismo o Entidad pública o privada, siempre y cuando la acumulación no dé lugar a una sobrefinanciación.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Contra la presente Orden las personas interesadas podrán interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 18a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de diciembre de 2018.

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común