Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

237. zk., 2018ko abenduaren 11, asteartea

N.º 237, martes 11 de diciembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO E INFRAESTRUCTURAS
6045
6045

177/2018 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoiztekoa.

DECRETO 177/2018, de 3 de diciembre, de producción de patata de siembra en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hazitarako patataren ekoizpena, urte askoan, Arabako Lurralde Historikoaren ikurra izan da. Hala ere, hazkuntza horrek krisi handia izan zuen, eta, horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko araudi erregulatzailea egokitu behar izan zen, hazkuntzari eutsi eta desagertu ez zedin.

La producción de patata de siembra ha constituido durante muchos años un emblema del Territorio Histórico de Álava. No obstante, este cultivo sufrió una fuerte crisis que obligó a adaptar la normativa reguladora del cultivo en la Comunidad Autónoma del País Vasco con la finalidad de preservar dicho cultivo y evitar su desaparición.

Une kritikoenak gainditu eta hazkuntza egonkortu ondoren, aurreko arauaren ordez azaroaren 12ko 273/2002 Dekretua ezarri zen. Horrek normaltasun-egoerari hobeto erantzuten zion, eta hazitarako patataren laborariei baldintza zorrotzagoak ezartzen zizkien –batez ere, hazitarako patata lantzeko baimendutako eremuaren barruan kontsumorako patata ekoitzi nahi zutenei–, bukaerako produktuaren kalitatea eta osasuna handitzeko eta, hedaduraz, horren lehiakortasuna.

Una vez superados los momentos más críticos y estabilizado el cultivo, se sustituyó la norma anterior por el Decreto 273/2002, de 12 de noviembre, que respondía mejor a una situación de normalidad y elevaba las exigencias a cumplir por parte de los cultivadores de patata de siembra y, sobre todo, por parte de quienes pretendan hacer patata de consumo dentro de las zonas autorizada para patata de siembra, con la finalidad de aumentar la calidad y sanidad del producto final y, por ende, su competitividad.

Hazitarako patata ekoizteko baimendutako eremuak definitu zirenean, kanpoan utzi ziren klima-baldintzengatik gaixotasun birotikoak zabaltzea eragin zezaketen eta –ondorioz– hazitarako patataren egiaztagiria eskuratzeko moduko tuberkulu osasuntsuak lortzea oztopatuko zuketen eskualdeak.

Cuando se definieron las zonas autorizadas para la producción de patata de siembra se dejaron fuera aquellas regiones que, por sus condiciones climáticas, podrían favorecer la propagación de enfermedades viróticas que dificultarían obtener tubérculos lo suficientemente sanos para ser certificados como patata de siembra.

Gaur egun, erabilera fitosanitarioa hobetu denez, birosien transmisio-bektoreen kontrola eraginkorragoa da. Gainera, hazi ziurtatuaren erabilera orokortzearen eraginez, erabiltzen den haziaren kalitatea duela urte batzuetakoa baino nabarmen hobea da. Dena den, badira iraganean erabakigarriak ez ziren baina gaur egun eremu jakin batean hazitarako patata lantzea komenigarria den edo ez erabakitzeko teknikoki garrantzitsuagoak diren bestelako alderdi fitosanitario batzuk.

Actualmente, con la mejora del manejo fitosanitario, el control de los vectores de transmisión de virosis es más eficaz. Además, con la generalización del uso de semilla certificada, la calidad de la semilla empleada es significativamente mejor que la que se usaba hace unos años. Sin embargo concurren otros aspectos fitosanitarios que no eran determinantes en su momento y, hoy en día, son técnicamente más relevantes para determinar si es recomendable o no el cultivo de patata de siembra en una determinada zona.

Horregatik, dekretu honek herri esklusiboen eta lehentasunezkoen arteko bereizketa ezabatzen du eta arau-hauste eta zehapenen atalaren ikuspegia aldatzen du. Hala, landare-osasunarekin lotutako auziei garrantzi handiagoa ematen die, nagusiki haziak ezkutuan zabaltzea saihesteko helburua zuen ereduari baino.

Así, el presente Decreto suprime la distinción entre localidades exclusivas y preferentes; y cambia el enfoque del apartado de infracciones y sanciones, de manera que adquieren más relevancia las referidas a cuestiones de sanidad vegetal, frente a un modelo en el que se buscaba, principalmente, evitar la clandestinidad en la difusión de semillas.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10. artikuluko 9. paragrafoan, Euskal Autonomia Erkidegoari eskumen esklusiboa ematen zaio nekazaritzan eta abeltzaintzan, ekonomiaren antolaketa orokorraren arabera, eta hori kontuan izanda eman da dekretu hau.

Este Decreto se dicta al amparo de lo dispuesto en el artículo 10.9 de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, por el que se atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco competencia exclusiva en agricultura y ganadería, de acuerdo con la ordenación general de la economía.

Dekretu hau egiteko, erakunde profesionalak eta sektoreko elkarteak kontsultatu dira, baita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere.

En la elaboración de este Decreto han sido consultadas las organizaciones profesionales y asociaciones sectoriales, así como las Diputaciones Forales de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2018ko abenduaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras, previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 3 de diciembre de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto y finalidad.

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan hazitarako patata ekoiztearen inguruko araudia garatzea eta osatzea.

El objeto del presente Decreto es desarrollar y complementar en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco la normativa relativa a la producción de patata de siembra.

Dekretuaren helburuak hauek dira: laborantza hori gordetzea eta bere kalitatea eta osasuna handitzea.

Las finalidades del Decreto son: preservar dicho cultivo y aumentar su calidad y sanidad.

2. artikulua.– Eremu geografikoen mugaketa.

Artículo 2.– Delimitación de zonas geográficas.

Euskal Autonomia Erkidegoko hazitarako patata ekoizteko baimendutako eremu geografikoa izango da hemen mugatzen den Arabako Lurralde Historikoko zatia:

La zona geográfica autorizada para la producción de patata de siembra en la Comunidad Autónoma del País Vasco será la parte del Territorio Histórico de Álava/Araba que queda delimitada de la siguiente manera:

Iparraldeko muga: Isurialde kantauriarraren eta mediterraneoaren arteko uren banalerroa.

Límite norte: la divisoria de aguas entre la vertiente cantábrica y la mediterránea.

Hegoaldeko muga: Kantabriako mendilerroa.

Límite sur: la Sierra de Cantabria.

Ekialdeko muga: Nafarroako Foru Komunitatearekiko lurralde-muga.

Límite este: el límite territorial con la Comunidad Foral de Navarra.

Mendebaldeko muga: Gaztela eta Leongo Erkidegoarekiko lurralde-muga.

Límite oeste: el límite territorial con la Comunidad de Castilla y León.

3. artikulua.– Herrien sailkapena.

Artículo 3.– Clasificación de localidades.

Baimendutako eremuaren barruan, hazitarako patata ekoitziko duten herriak mugatzen dira eta horietan kontsumorako patata ekoizteko mugak ezartzen dira. Ekoitziko duten herritzat joko dira dekretu hau argitaratu eta aurreko 5 kanpainetako batean hazitarako patata ekoiztu den herriak.

Dentro de la zona autorizada, se delimitan localidades dedicadas a la patata de siembra, en las que se establecen restricciones a la producción de patata de consumo. Se consideran localidades dedicadas las entidades locales en las que ha cultivado patata de siembra en alguna de las 5 campañas anteriores a la publicación de este Decreto.

Era berean, hazitarako patata ekoitziko duten herriak bitan zatitzen dira: lehentasunezkoak eta lehentasun mugatukoak. Azken 6 urteetan patataren kistearen nematodoa (Globodera rostochiensis eta Globodera pallida) izan duten herriak lehentasun mugatukoak izango dira; gainerako herriak lehentasunezkotzat joko dira.

A su vez, las localidades dedicadas se subdividen en preferentes y preferentes restringidas. Serán localidades preferentes restringidas aquellas en las que se ha detectado nematodo del quiste de la patata (Globodera rostochiensis o Globodera pallida) en los últimos 6 años; el resto de las localidades dedicadas se considerarán preferentes.

Nekazaritzako eskumena duen zuzendariak herrietako batzuk baztertu ahal izango ditu, behar bezala justifikatutako arrazoi fitosanitarioengatik edo agronomikoengatik. Baztertzea edozein momentuan agindu daiteke, aurreko atalean aurreikusten den ebazpena eman ostean ere.

La Dirección competente en agricultura podrá excluir alguna de las localidades, por motivos fitosanitarios o agronómicos debidamente justificados. La exclusión podrá decretarse en cualquier momento, incluso posterior a la resolución prevista en el apartado anterior.

4. artikulua.– Herrien sailkapenean egindako aldaketak.

Artículo 4.– Cambios en la clasificación de localidades.

Beren ustiategia hazitarako patatak ekoizten dituzten herrien zerrendan agertzen den herriren batean kokatua duten nekazariek, herri hori zerrendatik baztertzea nahi badute, urte bakoitzeko apirilaren 15a baino lehen eskatu beharko dute. Eskaera hori kontuan hartzeko, herri horretan patata ekoizten duten nekazarien % 50etik gorako babesa izan beharko du eta horiek landutako azalerak herri horretan hazkuntza horretara bideratutako azalera osoaren % 75etik gora hartu beharko du.

Quienes tengan su explotación en una localidad incluida en la lista de localidades dedicadas a la producción de patata de siembra y deseen que dicha localidad sea excluida de la lista deberán solicitarlo antes del 15 de abril de cada año. Dicha solicitud será atendida cuando esté respaldada por más del 50% de las agricultoras y agricultores que cultiven patata en dicha localidad y la superficie cultivada por dichas personas agricultoras represente más del 75% de la superficie total destinada a este cultivo en dicha localidad la última campaña.

Herri bat hazitarako patatak ekoizten dituzten herrien zerrendan sartzeko, urte bakoitzeko apirilaren 15a baino lehen eskatu behar da, eta, ekoizleek, proposamenarekin batera, konpromisoa aurkeztu behar dute, eraginpean dagoen herriko edo lurralde-unitate txikiago bateko patata-hazleen % 50ek baino gehiagok sinatua, eta horiek hazkuntzarako erabiltzen den azaleraren erdiaren baino gehiagoren ustiatzaileak izan behar dute.

Para incluir una localidad en la relación de las dedicadas a la producción de patata de siembra deberá solicitarse antes del 15 de abril de cada año y será preceptivo un compromiso de aceptación expresa, de tal inclusión, firmada por más del 50% de quienes cultiven en el municipio o unidad territorial menor afectada y que exploten más de la mitad de la superficie cultivada de patata la última campaña.

Herriaren sailkapena aldatzeko eskaera nekazaritzako eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari igorriko zaio, eta horrek baietsi edo ezetsiko du eskatutako aldaketa.

La solicitud de cambio en la clasificación de la localidad se cursará para su estudio a la Dirección del Gobierno Vasco competente en agricultura, que autorizará o denegará el cambio que se solicite.

5. artikulua.– Hazitarako patatak ekoiztea baimentzeko prozedura.

Artículo 5.– Procedimiento de autorización del cultivo de patata de siembra.

Hazitarako patatak ekoizteko baimena duten entitateek hurrengo kanpainan zer herritan ekoitzi nahi dituzten jakinaraziko diote nekazaritzan eskumena duen zuzendaritzari. Horretarako, ekoizpen horretan zer nekazarik eta zer esparruk jardungo duten zehaztu beharko dute, SIGPAC kodearekin identifikatuta. Eskaera irailaren 15etik aurrera aurkezten bada, entitateak arrazoi justifikatu bat alegatu beharko du eta 3. atalean aipatzen diren laginketak egiteko langile kualifikatuak jarri beharko ditu.

Las entidades autorizadas para la producción de patata de siembra comunicarán a la Dirección competente en agricultura, las localidades donde pretendan realizar esta producción en la campaña siguiente. A tal efecto, especificarán las personas agricultoras y los recintos que van a dedicarse a tal cultivo, identificados con el código SIGPAC. Si la solicitud es posterior al 15 de septiembre, la entidad deberá alegar una causa justificada, y aportar el personal cualificado que realice los muestreos que se mencionan en el apartado 3.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da.

El plazo para presentar solicitudes finalizará el 15 de octubre.

Derrigorrezkoa izango da, hazitarako patata hazi aurretik, lurraren analisia egitea. Eskaera irailaren 15etik aurrera egiten bada, entitateak langile kualifikatuak jarri beharko ditu laginketak egiteko.

Será obligatorio, previo al cultivo de patata de siembra, un análisis de tierra. Si la solicitud es posterior al 15 septiembre, la entidad deberá aportar el personal cualificado que realice los muestreos.

Lur-analisien emaitzak ekartzen badu entitateek eskaera berri bat egin beharra, esparru ezberdinekin, eskaera ez da joko epez kanpokotzat.

Si el resultado de los análisis de tierra obliga a que las entidades realicen una nueva solicitud con recintos diferentes, no se considerará solicitado fuera de plazo.

Nekazaritzako eskumena duen Zuzendaritzak urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpena emango du; horretan, datorren kanpainan hazitarako patata ekoitziko duten herrien zerrenda bilduko da. Zehaztuko dira lehentasun mugatuko herriak; ez badago aldaketarik, ez da beharko zerrenda argitaratzea.

La Dirección competente en agricultura dictará una resolución, que se publicará anualmente en el Boletín Oficial del País Vasco, que recoja la relación de localidades dedicadas a la producción de patata de siembra en la campaña siguiente, que especificará la relación de localidades preferentes restringidas; si no hay cambios, no será necesario publicar la relación.

Ebazpenaren epemuga otsailaren lehena izango da. Data horretan ez bada argitaratu, indarrean jarraituko du joan den urtean argitaratuak.

El término para la resolución será el 1 de febrero. De no publicarse antes esa fecha continuará en vigor la publicada el año anterior.

6. artikulua.– Hazitarako patatak ekoizten dituzten herrietatik kanporako baimena.

Artículo 6.– Autorización fuera de las localidades dedicadas a la producción de patata de siembra.

Baimendutako eremu geografikoan hazitarako patatak ekoizten dituzten herrien zerrendan jaso gabeko herri batean hazitarako patatak ekoitzi nahi baditu Erakunde Ekoizle batek, urte bakoitzeko irailaren 1a baino lehen eskatu ahal izango zaio nekazaritzako eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari.

En el supuesto de que una entidad productora desee producir patata de siembra dentro de la zona geográfica autorizada pero en una localidad no incluida en la lista de localidades dedicadas a patata de siembra, podrá solicitarlo antes del 1 de septiembre de cada año a la Dirección del Gobierno Vasco competente en agricultura.

Eskaerarekin batera, landu nahi dituen esparruetako hazkuntza-bermeak azaltzen dituen memoria bat aurkeztu beharko du.

La solicitud deberá acompañarse de una memoria explicativa de las garantías del cultivo en los recintos para los que se solicite.

Baimenean hazkuntzarako baldintza zehatzak ezarri ahal izango dira.

La autorización podrá establecer condiciones específicas para el cultivo.

7. artikulua.– Lehentasunezko herrietan patata ekoizteko baldintzak.

Artículo 7.– Requisitos para producción de patata en las localidades dedicadas preferentes.

Hazitarako patatak ekoizten dituzten herrietan, patata beste erabilera batzuetarako haztea honako baldintzen arabera egongo da baimenduta:

En las localidades dedicadas a la producción de patata de siembra, el cultivo de patata para otras utilizaciones quedará autorizado en las siguientes condiciones:

Laboreak izurrien eta gaixotasunen aurka babestuko dira, beharrezko prebentzio- eta sendaketa-tratamenduak eginez.

Se protegerán los cultivos contra plagas y enfermedades, mediante la realización de los tratamientos preventivos y curativos necesarios.

Ekoizpen integratu edo ekologikorako edo bestelako ekoizpen-sistema ziurtatuetarako erabiltzen diren lurzatien kasuan, izurri eta gaixotasunen kontrako babesa ekoizpen horiek arautzen dituzten arau eta erregelamendu teknikoen araberakoa izango da.

En caso de parcelas acogidas a la producción integrada, ecológica u otros sistemas de producción certificada, la protección frente a plagas y enfermedades se realizará de conformidad con las normas y reglamentos técnicos que regulen tales producciones.

Ofizialki ziurtatutako haziak erabiliko dira.

Se utilizará semilla certificada oficialmente.

Nekazariak berak eskatzen badu patatak hazitarako eta beste erabilera batzuetarako ekoizteko baimena, erabilera bakoitzerako barietate ezberdin bat onartu beharko da, eta makineriak ezberdina izan beharko du edo uzta bakoitza jaso ondoren ondo desinfektatu beharko da. Aurretik eskaera bat egin beharko da, eta zer barietate erabiliko diren eta kutsadura gurutzaturik ez gertatzea nola bermatuko den azaldu. Ebazpenak eskaeran aurreikusitako neurrien osagarri batzuk ezarri ahal izango ditu. Salbuespen moduan, arrazoi fitosanitarioengatik edo norberaren patata hazien kontsumo kasuetan, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak baimendu dezake barietate berdina erabiltzea xede desberdinetarako, betiere baimenean ezarri diren kontrol-neurriak aplikatuta.

Cuando sea la misma persona quien solicite producir patata para siembra y para otras utilizaciones, la variedades aprobadas deberán ser distintas para cada utilización, y la maquinaria deberá ser distinta o ser desinfectada adecuadamente. Deberá realizarse una solicitud previa, que explique qué variedades utilizará y cómo garantizará que no se produzcan contaminaciones cruzadas. La resolución podrá imponer medidas adicionales a las previstas en la solicitud. Excepcionalmente, por razones fitosanitarias o en casos de autoconsumo de semilla de patata, el Servicio de Semillas y Plantas de Vivero podrá autorizar el empleo de la misma variedad para diferentes destinos, aplicando las medidas de control que se establezcan en la autorización.

8. artikulua.– Lehentasun mugatua duten herrietan patata ekoizteko baldintzak.

Artículo 8.– Requisitos para producción de patata en las localidades dedicadas preferentes restringidas.

Edozein xedetarako patata hazi baino lehen, lurren analisi bat egin beharko da; kisteko nematodoa antzematen bada, ezingo da hazitarako patata ekoitzi lur-zati ukituan; Eusko Jaurlaritzako Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak baimentzen badu patata haztea, Zerbitzuak adierazitako kontsumorako patata-barietatea bakarrik ekoitzi ahal izango da, eta ezarriko dituen baldintzetan.

Será obligatorio, previo al cultivo de patata para cualquier destino, un análisis de tierra; si se detecta presencia de nematodo del quiste, no podrá cultivarse patata de siembra en la parcela afectada; si el Servicio de Semillas y Plantas de Vivero del Gobierno Vasco autoriza el cultivo de patata, solamente podrá cultivarse la variedad resistente que autorice el Servicio y con las condiciones que establezca.

Lurren laginketarako, hazitarako patatak ekoizteko interesa duten entitateek zer esparrutan ekoitziko dituzten jakinaraziko diote nekazaritzan eskumena duen zuzendaritzari, erein aurretiko urteko irailaren 15a baino lehen, SIGPAC kodearekin identifikatuta. Eskaera irailaren 15etik aurrera aurkezten bada, arrazoi justifikatu bat alegatu beharko dute eta laginketak egiteko langile kualifikatuak jarri beharko dituzte. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 15ean amaituko da. Lur-analisien emaitzak ekartzen badu entitateek eskaera berri bat egin beharra, esparru ezberdinekin, eskaera ez da joko epez kanpokotzat.

A los efectos del muestreo de tierra, las entidades interesadas en la producción de patata de siembra comunicarán a la Dirección competente en agricultura, antes del 15 de septiembre del año anterior a la siembra, los recintos que van a dedicarse a tal cultivo, identificados con el código SIGPAC. Si la solicitud es posterior al 15 de septiembre, deberán alegar una causa justificada y aportar el personal cualificado que realice los muestreos. El plazo para presentar solicitudes finalizará el 15 de octubre. Si el resultado de los análisis de tierra obliga a que las entidades realicen una nueva solicitud con recintos diferentes, no se considerará solicitado fuera de plazo.

Herri mugatuetan hazitarako ez beste erabilera baterako patatak ekoitziko dituzten pertsonek erein urte bakoitzeko otsailaren 15a baino lehen egin beharko dute eskaera. Erein aurretiko urteko irailaren 15a baino geroago eskatuz gero, laginketak egiteko langile kualifikatuak jarri beharko dituzte. Erein urteko otsailaren 15etik aurrera eskatuz gero, gainera, erabili beharko dute Eusko Jaurlaritzako Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak baimendutako patata-barietate bat, kisteko nematodoari erresistentea.

Las personas que se vayan a dedicar a producir patata distinta a la de siembra en localidades restringidas tendrán que solicitarlo antes del 15 de febrero del año de la siembra. Si la solicitud es posterior al 15 de septiembre del año anterior a la siembra deberán aportar el personal cualificado que realice los muestreos. Si lo solicitan tras el 15 de febrero del año de la siembra, deberán, además, emplear una variedad de patata resistente a nematodo del quiste aprobada por el Servicio de Semillas y Plantas de Vivero del Gobierno Vasco.

9. artikulua.– Norberaren kontsumorako patata haztea.

Artículo 9.– Cultivo de patata para consumo propio.

Norberaren kontsumorako patatak hazteko lurzatiak, 2.000 m2 baino gutxiagokoak baldin badira, 6. artikuluan jasotako baldintzak betetzetik eta kisteko nematodoak antzemateko lurren laginketa egitetik salbuetsita egongo dira, betiere 12.1.a) artikuluan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe.

Las parcelas de cultivo de patata para consumo propio de menos de 500 m2 estarán exentas del cumplimiento de las condiciones del artículo 6 y del muestreo de tierra para detección de nematodo del quiste, sin perjuicio de lo detallado en el artículo 12.1.a).

10. artikulua.– Patata hainbat ekoizpen-entitaterentzat haztea.

Artículo 10.– Cultivo de patata para diferentes entidades productoras.

Hazitarako patata hainbat ekoizpen-entitaterentzat ekoitzi nahi denean, alderdien arteko idatzizko hitzarmen bat izan beharko da, ekoizpen osoa ekoizpen-entitateen bitartez merkaturatuko dela bermatzeko.

Quien pretenda producir patata de siembra con destino a diferentes entidades productoras deberá acreditar ante el Servicio de Semillas y Plantas de Vivero un acuerdo escrito entre las partes, de forma que se garantice que toda la producción es comercializada a través de entidades productoras.

Barietate bakoitzeko ekoizpen osoa entitate bakar bati emango zaio.

Se entregará la totalidad de la producción de cada variedad a una única entidad.

11. artikulua.– Laborea babesteko neurriak.

Artículo 11.– Medidas de protección del cultivo.

Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eremu jakin batzuetan patatari eragiten dioten landare-izurrien kontrako neurri zehatzak ezarri ahal izango ditu –izurriak edozein landare- edo animalia-espezie, -arraza edo -biotipotako organismo kaltegarritzat hartuta, edo landareetarako edo landare-produktuetarako kaltegarria den edozein gai patogenotzat–, eta, bereziki, honako hau egin ahal izango du:

El Servicio de Semillas y Plantas de Vivero podrá establecer medidas específicas en determinadas zonas para la lucha contra plagas vegetales que afecten a la patata, entendidas como organismo nocivo de cualquier especie, raza o biotipo vegetal o animal o agente patógeno dañino para los vegetales o los productos vegetales, y en particular podrá:

Eremu jakin batzuetan izurri jakin batzuekiko kalteberak diren patata edo bestelako landare-espezieen barietateak landatzea edo haztea baldintzatu edo debekatu.

Condicionar o prohibir en zonas concretas la plantación o cultivo de variedades de patata u otras especies vegetales sensibles a determinadas plagas.

Esparru batean patata-barietate jakin bat hazteko betebeharra ezarri.

Establecer para un recinto la obligación de cultivo de una determinada variedad de patata.

Hazitarako patataren kasuan, bestelako erabileretarako erabiltzen diren lokal, tresna eta makineria ez bestelakoak erabiltzeko betebeharra ezarri.

Establecer la obligación de empleo, para la patata de siembra, de locales, útiles y maquinaria diferenciados de los empleados para la patata destinada a otros usos.

Hazitarako patatak ekoizteko erabiltzen diren lanabes, tresna, makina eta biltegiak garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloak ezarri.

Establecer protocolos de limpieza y desinfección de aperos, útiles, maquinaria y almacenes empleados para patata de siembra.

Ureztatzearen inguruko baldintza edo muga zehatz batzuk ezarri, izurriek kalterik ez eragiteko eta horiek ez zabaltzeko.

Establecer condiciones o restricciones determinadas sobre riego, para prevenir los daños que puedan producir las plagas, así como su propagación.

Gauzatze-aldiaren arabera izurri bat garatzea eragin dezaketen laborantza-lanak –uzta biltzea eta gordetzea barne– hasteko eta bukatzeko datak zehaztu.

Determinar las fechas de comienzo y terminación de las labores de cultivo, incluidas las de recolección y almacenamiento, cuyo tiempo de ejecución pueda influir en el desarrollo de una plaga.

Hazitarako eta kontsumorako patata biltzeko eta manipulatzeko baldintzak ezarri, kutsadurak saihesteko.

Establecer condiciones de almacenamiento y manipulación de patata de siembra y de consumo, para evitar contaminaciones.

Landaketak erauzi, ondoko landaketetarako arrisku fitosanitarioa eragiten badute edo izurri jakin bat kontrolatzeko beharrezkoa bada, laborearen hedapena eta helmuga edozein izanda ere.

Ordenar arrancar las plantaciones cuando constituyan un riesgo fitosanitario para las plantaciones vecinas o para el control de una determinada plaga, independientemente de la extensión y el destino del cultivo.

Izurria kontrolatzeko teknikoki edo zientifikoki beharrezko gisa justifikatzen den beste edozein neurri ezarri.

Establecer cualquier otra medida que se justifique técnica o científicamente como necesaria en el control de la plaga.

12. artikulua.– Ikuskatzeko ahalmena.

Artículo 12.– Facultad de inspección.

Dekretu honetan xedatutakoa betetzen den egiaztatzeko, nekazariek honako hau egin beharko dute:

Para verificar el cumplimiento de lo dispuesto en este Decreto, los agricultores y agricultoras estarán obligadas a:

Nekazaritza eskumena duen zuzendaritzako langileei patata haztera zuzendutako lursailetara sartzen utzi, hedapena eta helmuga edozein dela ere, egokitzat jotzen diren egiaztapenak egiteko, baita eskatzen zaien informazio guztia eman ere.

Facilitar el acceso del personal de la Dirección del Gobierno Vasco competente en agricultura a las fincas dedicadas a cultivar patata, independientemente su extensión y destino, al objeto de realizar las comprobaciones que se consideren pertinentes, así como a proporcionar cuanta información les sea solicitada.

Erabilitako haziaren etiketa ofizialak eta horiek eskuratu izanaren fakturak edo entrega-agiriak nekazaritzan eskumena duen zuzendaritzaren eskura jarri, baita laboreak izurri eta gaixotasunetatik babesteko eskuratutako produktu fitosanitarioen fakturak edo entrega-agiriak ere. Horretarako, aipatutako dokumentuak gutxienez hiru urtez gorde beharko dira.

Poner a disposición de la Dirección del Gobierno Vasco competente en agricultura las etiquetas oficiales correspondientes a la semilla utilizada y las facturas o albaranes de su adquisición, así como las facturas o albaranes de los productos fitosanitarios adquiridos para proteger a los cultivos contra plagas y enfermedades. A estos efectos se deberán conservar los mencionados documentos durante un periodo mínimo de tres años.

Esparru batean patatari eragiten dion landare-izurri bat atzeman eta deklaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak hura ikuskatzeko eta ezarritako neurriak betetzen diren kontrolatzeko ahalmena izango du, nahiz eta ordurako hazitarako patata haztera bideratuta ez egon.

Una vez detectada y declarada en un recinto la presencia de una plaga vegetal que afecte a la patata, el Servicio de Semillas y Plantas de Vivero del Gobierno Vasco tendrá la facultad de inspeccionarlo y de controlar que se cumplan las medidas establecidas, aunque ya no se declare como destinado al cultivo de patata de siembra.

13. artikulua.– Zehapen-araubidea.

Artículo 13.– Régimen sancionador.

Dekretu honetan xedatutakoa urratuz gero aplikatu behar den zehapen-araubidea haziei eta mintegiko landareei nahiz baliabide fitogenetikoei buruzko uztailaren 26ko 30/2006 Legearen VI. tituluan eta landare-osasunari buruzko azaroaren 20ko 43/2002 Legearen IV. tituluan xedatutakoa izango da.

El régimen sancionador aplicable al incumplimiento de lo dispuesto en el presente Decreto será el establecido en el título VI de Ley 30/2006, de 26 de julio, de semillas y plantas de vivero y de recursos fitogenéticos, y en el Título IV de la Ley 43/2002, de 20 de noviembre, de sanidad vegetal.

Halaber, dagokion neurrian, 2/1998 Legea aplikatuko da, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.

Asimismo será de aplicación, en lo que proceda, la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Dekretu honetan xedatutakoa urratzeagatik irekitako zehapen-espedienteak ebazteko eskumena nekazaritza-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariarena izango da.

Será competente para resolver los expedientes sancionadores por incumplimiento de lo dispuesto en el presente Decreto la directora o el director del Gobierno Vasco competente en agricultura.

14. artikulua.– Ekoizle titulua lortzea.

Artículo 14.– Obtención del título de entidad productora.

Hazitarako patatak ekoizteko baimena duten entitateak kategoria hauetako batean edo batzuetan sailkatuko dira:

Las entidades productoras de patata de siembra pertenecerán a una o varias de las siguientes categorías:

Sortzailea.

Obtentora.

Hautatzailea.

Seleccionadora.

Ugaltzailea.

Multiplicadora.

Entitateak eskatu ostean, titulua Eusko Jaurlaritzako hazien eta mintegiko landareen arloan eskumena duen zuzendariak emango du, eta emateak ekarriko du dagozkion hazien eta mintegiko landareen ekoizleen erregistroetan inskribatzea.

El título se concederá, previa solicitud de la entidad, por la persona titular de la dirección del Gobierno Vasco competente en semillas y plantas de vivero, y conllevará la inscripción en los correspondientes registros de productoras de semillas y plantas de vivero.

Hazitarako pataten ekoizle ugaltzailea titulua eskuratzeko, hazitarako patata ekoiztera urtero bideratuko den azalerak gutxienez 50 hektareatakoa izan behar du.

La obtención del título de productora multiplicadora de patata de siembra requerirá una superficie mínima anual dedicada a la producción de patata de siembra de 50 hectáreas.

Titulua galduko da hazitarako patata ekoiztera bideratzen den azalera bataz besteko % 30 murrizten bada hiru urte jarraian, murrizketa ez bada ezinbesteko kausengatik izan.

Este título se perderá en caso de que la superficie dedicada a la producción de patata de siembra se reduzca más de un 30% de media en tres años consecutivos, salvo que esta reducción se deba a causas de fuerza mayor.

Azalera txikiagoa onartu ahal izango da norberaren kontsumorako haziak ugaltzeko; eskatu beharko da, eta ondoko eskakizunak bete:

Podrá admitirse una superficie menor en caso de multiplicación de semilla para autoconsumo; deberá solicitarse y cumplir los siguientes requisitos:

Bermatu beharko da ekoitzi den hazia ez dela erabiltzen ekoitzi duen ustiategitik kanpo.

Habrá de garantizarse que la semilla producida no se emplea fuera de la explotación que la ha producido.

Norberaren kontsumorako patata-haziaren azalera ustiategiaren patata-haziaren beharra betetzeko baino ez da izango.

La superficie de patata de siembra para autoconsumo será la exclusivamente necesaria para cubrir las necesidades de patata de siembra de la explotación.

Ofizialki ziurtatutako haziak erabiltzeko betebeharra, 7.c) artikuluan ezarrita, ordezkatu ahal izango da Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak beteko duen kontrol batekin, hazien autokontsumorako hazitarako patata ekoizpenekoa.

La obligación de utilizar semilla certificada oficialmente a la que hace referencia el artículo 7.c) podrá sustituirse por un control por parte del Servicio de Semillas y Plantas de Vivero de la producción de patata de siembra para autoconsumo de semilla.

15. artikulua.– Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzua.

Artículo 15.– Servicio de Semillas y Plantas de Vivero.

Eusko Jaurlaritzako Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak honako auzi hauei buruzko erabakiak hartuko ditu:

El Servicio de Semillas y Plantas de Vivero del Gobierno Vasco resolverá sobre las siguientes cuestiones:

Kontsumorako pataten uzta baten ondoren hazitarako patata biltzeko baimena, baimenean zehazten diren prebentziozko neurriak ezarrita.

Autorización para recolectar patata de siembra después de una cosecha de patata de consumo, con las medidas preventivas que se especifiquen en la autorización.

Kontsumorako patata manipulatzeko erabili beharreko makineria baimentzea, hazitarako patatarako ere erabiltzekoa denean.

Autorización de la maquinaria a utilizar para la manipulación de patata de consumo, cuando se vaya a utilizar también para patata de siembra.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Hazitarako patatak ekoizten dituzten herriak, dekretu hau indarrean sartu ostean, I. eranskinean adierazitakoak dira.

Las localidades dedicadas al cultivo de patata de siembra, tras la entrada en vigor de este Decreto, son las indicadas en su Anexo I.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau argitaratze datan ekoizle titulua daukaten ekoizpen-entitateek mantenduko dute, egun daukaten kategoria edo kategorietan. Titulua mantentzeko eskakizunei dagokienez eta azalerari dagokionez, erreferentziatzat hartuko da hazitarako patata ekoiztera bideratutako azalera dekretu hau argitaratze datan.

Las Entidades Productoras existentes en la fecha de publicación de este Decreto mantendrán el título de Productora, en la categoría o categorías que tengan en la actualidad. A efectos de superficie y de requisitos de mantenimiento del título, se tomará como referencia la superficie dedicada a patata de siembra en la fecha de publicación de este Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da 273/2002 Dekretua, azaroaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezartzen dituena.

Queda derogado el Decreto 273/2002, de 12 de noviembre, por el que se establecen normas para la producción de patata de siembra en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de diciembre de 2018.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Desarrollo Económico e Infraestructuras,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común