Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

236. zk., 2018ko abenduaren 10a, astelehena

N.º 236, lunes 10 de diciembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
6026
6026

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 3koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2019. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdia arautzen eta onartzen duena.

RESOLUCIÓN de 3 de diciembre de 2018, de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, por la que se regula y aprueba la convocatoria de tres becas de trabajos de investigación en materia de igualdad de mujeres y hombres para el año 2019.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra– Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintza, ekonomia, kulturgintza eta gizartearen eremu guztietan. Ildo horretan, Emakunde da Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan emakume eta gizonen berdintasun-politika bultzatu, aholkatu, planifikatu eta ebaluatzen duen erakundea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezartzen duenaren arabera. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 3.i) artikuluan, erakunde horri izendatzen zaio jarduera-eremu guztietan egin beharreko politika taxutzeko azterlanak egin daitezen bereziki sustatzea.

El fin esencial de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer es la consecución de la igualdad real y efectiva de hombres y mujeres en todos los ámbitos de la vida política, económica, cultural y social del País Vasco. En este sentido, Emakunde es el organismo encargado del impulso, asesoramiento, planificación y evaluación de las políticas de igualdad de mujeres y hombres en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, según determina la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres. El artículo 3.i) de la Ley 2/1988, de 5 de febrero, sobre creación de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, atribuye a este organismo la facultad de promover especialmente la realización de estudios dirigidos a perfilar la política a realizar en distintas áreas de actuación.

Beka-modalitatearen bidez, deialdi honen bitartez, bi alderdi batu nahi dira: batetik, azterlanak egin daitezen sustatzeko eta horien gainean herritarrak sentsibilizatzeko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak dituen egitekoak, eta, bestetik, ikerlanak egin behar dituzten pertsonen trebakuntza. Izan ere, gizonen eta emakumeen benetako berdintasuna lortuko badugu, aztertu egin behar dugu zer genero-harreman eta -rol dauden gaur egun emakumeen eta gizonen artean arlo guztietan ageri diren ezberdintasunen oinarrian, eta abian jarri diren edo jarriko diren ekimenek emakumeengan eta gizonengan nola eragiten duten edo nola eragin dezaketen. Azterlan horiek garatu eta zabaltzea funtsezkoa da eztabaida publikorako eta erabaki politikoak hartzeko, are gehiago genero-ikuspegia politika guztietan txertatu nahi badugu. Politikak planifikatu, abiarazi eta ebaluatzeko erantzukizun politikoa eta teknikoa dutenen artean lan horiek hedatzea onuragarria da, ezin da ukatu. Izan ere, lan horretarako, eskura eduki behar dituzte tresna jakin batzuk, hain justu ere, generoari buruzko alderdiei ekiteko, alderdi horiek aztertzeko eta berdintasunerantz aurrerapausoak emateko neurriak proposatzeko beharrezkoak direnak; hala baieztatzen du Europako Kontseiluan sortutako «mainstreaming» delakoaren aditu-taldeak. Orobat, beka-modalitatearen bidezko sustapen-jarduerak onuradunen ibilbide profesionala eta prestakuntza garatzea ahalbidetzen du.

En efecto, mediante la modalidad de becas esta convocatoria pretende aunar las funciones de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer relativas a la promoción de realización de estudios y la sensibilización de la ciudadanía respecto de los mismos, con la finalidad formativa de las personas que van a realizar los trabajos de investigación. La consecución de la igualdad efectiva de hombres y mujeres requiere investigar sobre los roles y las relaciones de género en las que se sustentan las desigualdades actualmente existentes entre las mujeres y los hombres en todos los ámbitos, sobre el modo en que afectan o pueden afectar a las mujeres y a los hombres las iniciativas que se han puesto o se vayan a poner en marcha. El desarrollo y difusión de estos estudios, son fundamentales para el debate público y para la toma de decisiones políticas, más aún cuando se trata de implantar la integración del enfoque de género en todas las políticas. Es innegable la utilidad de la difusión de estos trabajos entre quienes tienen la responsabilidad política y técnica de planificar, poner en marcha y evaluar las políticas, ya que para ello necesitan contar con los instrumentos necesarios para analizar y abordar los aspectos de género y plantear medidas de avance hacia la igualdad, tal y como afirma el Grupo de especialistas en «mainstreaming» creado en el Consejo de Europa. Al mismo tiempo, la convocatoria de becas, permite el desarrollo de la formación, la investigación en la materia y fomenta la trayectoria profesional de las personas beneficiarias.

Aurrekoagatik, deialdi honetarako, erakunde honen iritziz egoki da aurreko ekitaldi bietan hasitako ildoarekin jarraitzea. Haietan, beken bitartez ikerlan batzuk egitea arautu zen, orain arte behar bezala ekin gabeko eremuetan ikertzea batez ere. Bekak beste laguntza mota bat bezala taxutu dira, eta ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren eta haren Erakunde Autonomoen eremuetan, deialdi mota horiei dagozkien araudia eta ezaugarriak aplikatuko zaizkie, oro har. Bekak norgehiagoka-prozeduraz esleituko dira, behar bezala barematutako esleipen-irizpideei jarraituz. Azkenik, beka emateak inoiz ez du kontratu, lan edo estatutu bidezko loturarik ezarriko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin.

Por todo lo anterior, para la presente convocatoria este Instituto ha considerado la conveniencia de continuar la línea llevada a cabo en ejercicios anteriores, por la que se reguló mediante la modalidad de becas la realización de ciertos trabajos de investigación, sobre todo para ámbitos que anteriormente no habían sido debidamente abordados. Las becas se configuran como un tipo más de ayuda, a las que les resulta aplicable con carácter general la normativa y las características sobre este tipo de convocatorias en el ámbito de la Administración General de la Comunidad Autónoma y sus Organismos Autónomos, adjudicándose por el procedimiento de concurrencia competitiva mediante unos criterios de adjudicación debidamente baremados, y su concesión nunca llega a establecer relación contractual, laboral o estatutaria alguna con Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

Ekitaldi honetan ere hiru beka mota daude, mota bakoitzari ikerlan desberdin bat dagokiola. 1. eta 3. beken helburua da bekadun izango direnak genero-harremanen testuinguruan agertzen ari diren ikerketa-gai eta -eremuetara bideratzea eta eremu horietan trebatzea sustatzea, eta gure gizartean balio-aldaketa bat gerta dadin laguntzea. Bestalde, 2. bekaren bidez, oso aitortua den premia bati erantzungo zaio, hots, askotariko bereizkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden emakumeen premiak aztertzen eta premia horiei erantzuten aurrera egiteko beharrari.

En el presente ejercicio hay tres tipos de becas, cada una de las cuales se corresponde con un diferente trabajo de investigación. Las becas 1 y 3 tienen por objeto orientar e impulsar la formación de las futuras personas becarias hacía ámbitos y temas de investigación emergentes en el contexto de las relaciones de género y contribuir a favorecer el cambio de valores en nuestra sociedad. La beca 2 intenta responder a la necesidad, ampliamente reconocida, de avanzar tanto en el análisis como en la respuesta a las necesidades de los colectivos de mujeres en riesgo o situación de discriminación múltiple.

Bestalde, hautagaiak hautatzeko prozedurari eusten zaio, alegia: lehendabiziko hautaketa egiten da, eta ondoren elkarrizketa bat, hautaketa-prozedura egoki kudeatzeko egokitzat jotzen den hautagai-kopuru jakin batekin, eta balorazio-irizpide objektibo eta tasatuak erabiltzen dira.

Por otra parte, se mantiene el procedimiento de selección de las candidaturas, que se compone de una preselección y una posterior entrevista de un número máximo de candidaturas que se estima pertinente para la gestión adecuada del procedimiento de selección, aplicándose los criterios objetivos y tasados de valoración.

Inguruabar hauek guztiak kontuan hartuta, deialdi honen bidez beka bakoitzean zehaztutako azterlan-eremuak dinamizatu nahi dira, eta kalitatezko ikerlanak egin daitezen bermatu nahi da, emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzen laguntzeko, Emakundeko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan aurreikusita dagoen eran, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearren diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen 2019-2021 aldirako Emakunde-Emakumearen Euskal erakundeko zuzendariaren 2018ko urriaren 31ko Ebazpenean, hain zuzen ere.

Considerando todas estas circunstancias, esta convocatoria pretende dinamizar los campos de estudio definidos en cada beca y garantizar la realización de trabajos de investigación de calidad, todo ello para favorecer la consecución de la igualdad efectiva de mujeres y hombres, tal y como aparece previsto en el Plan Estratégico de subvenciones, para el periodo 2019-2021, de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, aprobado por Resolución de 31 de octubre de 2018, de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

Azkenik, esan beharra dago laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko dela Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan.

Por último, debe señalarse que la concesión de becas queda supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para ese objeto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2019.

Horri jarraikiz, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Deialdi honen xedea hiru beka ematea da, 2019. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

La presente convocatoria tiene por objeto proceder a la provisión de tres becas para la realización de trabajos de investigación, para el año 2019, que favorezcan la consecución de la igualdad de mujeres y hombres.

2. artikulua.– Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak.

Artículo 2.– Contenido de cada una de las becas y características de las mismas.

1.– Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

1.– El contenido de cada tipo de beca versará sobre los siguientes objetos de investigación:

a) 1. motako beka: gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.

a) Beca tipo 1: búsqueda de iniciativas, propuestas y análisis de factores que favorezcan el cambio de valores en los distintos ámbitos de la sociedad e incidan en la transformación social hacia la igualdad.

b) 2. motako beka: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.

b) Beca tipo 2: análisis de las situaciones y de las desigualdades en los colectivos de mujeres en riesgo de discriminación múltiple, especialmente en el acceso a los recursos sociales, económicos y en la seguridad.

c) 3. motako beka: erabaki soziopolitikoak hartzeko eremuetan emakumeek duten sarbidea, parte-hartzea eta eragina aztertzea, eta ekimenak eta estrategiak bilatzea emakumeen ahalduntze politikoa, ekonomikoa eta soziala eta lidergoa mesedetzeko eta sistema patriarkala aldatzen edo gainditzen laguntzeko.

c) Beca tipo 3: a nálisis del acceso, participación e influencia de las mujeres en los distintos ámbitos de toma de decisión sociopolítica, y búsqueda de iniciativas y estrategias que favorezcan el liderazgo y el empoderamiento político, económico y social de las mujeres y que contribuyan a cambiar o superar el sistema patriarcal.

2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka-mota baterako baino gehiagorako ikerketa-proiektuak aurkez ditzakete.

2.– Las personas o grupo de personas solicitantes tienen la posibilidad de presentar proyectos de investigación indistintamente a más de un tipo de beca.

3.– Beka emateak ez du kontratu, lan edo estatutupeko loturarik ezarriko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin, eta ez da EAEko Administrazio Orokorraren eta horren erakunde autonomoen bulegoetan burutuko.

3.– La concesión de las becas no establece relación contractual, laboral o estatutaria alguna con Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y no se realizará en dependencias de la Administración General de la CAE, ni en sus Organismos Autónomos.

3. artikulua.– Hautaketa eta diru-zuzkidura.

Artículo 3.– Selección y Dotación económica.

1.– Deialdi honetako hiru beka mota horiek norgehiagokaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Ondorio horietarako norgehiagoka esango zaio honako prozedura honi: diru-laguntzak nori eman erabaki baino lehen, aurkeztu diren eskaerak alderatzea eskaeren artean lehentasunak ezartzeko, betiere deialdian aldez aurretik ezarri diren balorazio-irizpideak betez, eta, irizpide horiek aplikatuta balorazio altuena izan duten eskaerak adjudikatzea, erabilgarri dagoen kredituaren barruan deialdian ezarri den muga errespetatuz.

1.– Cada uno de los tres tipos de beca de la presente convocatoria se resolverá por el procedimiento de concurrencia competitiva. A estos efectos se entenderá por concurrencia competitiva el procedimiento mediante el cual la concesión de las becas se realiza mediante la comparación de las solicitudes presentadas, a fin de establecer una prelación entre las mismas de acuerdo con los criterios de valoración previamente fijados en la convocatoria, y adjudicar, con el límite fijado en la convocatoria dentro del crédito disponible, aquellas que hayan obtenido mayor valoración en aplicación de los citados criterios.

2.– Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik, 23.333,00 euro 2019ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa, 46.666,00 euro, 2020ko konpromiso-kredituei.

2.– La dotación económica destinada a contribuir a los objetivos señalados en el artículo anterior procederá de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los presupuestos del Instituto y se cifran en sesenta y nueve mil novecientos noventa y nueve (69.999,00) euros, de los cuales 23.333 corresponden a créditos de pago 2019 y el resto, es decir, 46.666, corresponden a créditos de compromiso 2020.

Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2019ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).

La concesión de becas quedará supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente para ese objeto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2019, de acuerdo con lo establecido en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4. artikulua.– Eskatzaileak.

Artículo 4.– Solicitantes.

1.– Bekak jaso ditzaketen pertsona fisikoek edo pertsona fisikoen taldeek aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan ezarritakoa betekizunak bete beharko dituzte eta, horrez gain, ikerlanek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Podrán tener acceso a las becas personas físicas o grupo de personas físicas que no hayan disfrutado con anterioridad de una beca de igual naturaleza otorgada por cualquier entidad pública o privada, cumplan los requisitos marcados por el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y, complementariamente, cuyos trabajos de investigación cumplan los siguientes requisitos:

a) Ikerlanaren aztergai-eremua eta garapena Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

a) Que el trabajo objeto de investigación tenga su ámbito de estudio y desarrollo en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.

b) Que el trabajo de investigación se redacte haciendo un uso no sexista del lenguaje.

2.– Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko. Era berean, ordaintzeko betebeharrak egunean dituztela egiaztatu arte ez da diru-laguntza ordainduko.

2.– Las personas o grupo de personas solicitantes que se encuentren incursas en algún procedimiento de reintegro o sancionador en el marco de becas, subvenciones o ayudas de la misma naturaleza, y que resulten adjudicatarias de las ayudas, verán condicionados la concesión y el pago de las mismas a la terminación del procedimiento de reintegro o sancionador. Igualmente, solo se procederá al abono de la ayuda si finalmente se encuentra al corriente de pago de sus obligaciones.

3.– Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritako betebeharrei jarraikiz.

3.– En el supuesto de que varios o varias solicitantes presenten un único trabajo de investigación, las personas cotitulares deberán designar a una de ellas como coordinadora-representante ante la Administración, de acuerdo con las obligaciones contenidas en el artículo 11.3 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea eta izapidetze elektronikoa.

Artículo 5.– Tramitación electrónica y tramitación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke, ereduaren arabera, guztia beteta eta hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioarekin batera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier 36, 01005), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan. Eskabide-eredua euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.eus/2019/bekak/y22-izapide/eu

1.– Las solicitudes se podrán presentar de forma presencial según el modelo, debidamente cumplimentado en todos sus términos, y junto con la documentación señalada en el artículo siguiente, ante la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, c/ Manuel Iradier, 36, (01005) Vitoria-Gasteiz, o ante los órganos previstos en el artículo 16 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas. El modelo de solicitud estará disponible en la siguiente sede electrónica de euskadi.eus: https://www.euskadi.eus/2019/becas/y22-izapide/es

Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri behar dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, eskabidea dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

Las solicitudes que se presenten a través de las oficinas de correos deberán ir en sobre abierto para ser fechadas y selladas por el personal funcionario de correos antes de su certificación, en caso contrario se considerará presentada en la fecha de entrada en la correspondiente oficina pública.

2.– Halaber, interesdunek bide elektronikoak erabil ditzakete prozedura honen izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko. Eskabideak bide elektronikoz aurkezteko, euskadi.eus-en egoitza elektroniko honetan sartu behar da: https://www.euskadi.eus/2019/bekak/y22-izapide/eu

2.– Igualmente, las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos. La presentación de solicitudes por medios electrónicos se realizará en la sede electrónica de euskadi.eus: https://www.euskadi.eus/2019/becas/y22-izapide/es

Interesdunek onartutako egiaztagiri elektroniko bat izan behar dute, prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egin ahal izateko: https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/eu/contenidos/informacion/certificados_admitidos/eu_cert_ele/certificados_electronicos.html

Las personas interesadas deberán disponer de un certificado electrónico admitido para realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos: https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/certificados_admitidos/es_cert_ele/certificados_electronicos.html

Eskabidea aurkeztearen osteko izapideak bide elektronikoz egiteko helbidea: http:// www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Los trámites posteriores a la presentación de la solicitud por el canal electrónico, se realizarán a través de: http://www.euskadi.eus/micarpeta

3.– Erabilitako izapideari buruzko zehaztapenak (aurrez aurrekoari nahiz elektronikoari buruzkoak) eskuragarri daude Emakundeko egoitzan eta helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/2019/bekak/y22-izapide/eu

3.– Las especificaciones referidas a la tramitación utilizada, tanto presencial como electrónica, estarán disponibles en la sede de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y en la siguiente dirección electrónica: https://www.euskadi.eus/2019/becas/y22-izapide/es

4.– Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko bideak –aurrez aurrekoa edo elektronikoa– ez dakar prozeduraren hurrengo izapideetan bide hori erabili beharra.

4.– El empleo del canal presencial o electrónico, tanto en la presentación de las solicitudes como la aportación de documentación, no obliga a su utilización en los sucesivos trámites del procedimiento.

5.– Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurki ditzakete, nahi duten eran. Interesdunek hautatutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

5.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud junto con la documentación que la acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Asimismo, a lo largo del procedimiento se utilizará el idioma elegido por las personas tal y como se establece en los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

6.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2019ko otsailaren 15ean amaituko da.

6.– El plazo de presentación de solicitudes comenzará al día siguiente de la publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el día 15 de febrero de 2019.

6. artikulua.– Eskabideak formalizatzea eta agiriak.

Artículo 6.– Formalización de solicitudes y documentación.

1.– Pertsonek edo taldeek eskabidea aurkeztu behar dute, non honako erantzukizunpeko adierazpen hauek jasoko diren:

1.– La persona o grupo de personas deberán presentar la solicitud en la que se harán constar las siguientes declaraciones responsables:

– Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, izenpetzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiola debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko.

– Declaración responsable que acredite que la persona firmante no se encuentra cumpliendo sanción administrativa o penal por incurrir en discriminación por razón de sexo ni está sancionada con la prohibición de no poder concurrir, durante el período que establezca la sanción, a las convocatorias de becas reguladas en esta Resolución, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

– Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

– Declaración responsable que acredite que la persona solicitante, no se encuentran sancionadas penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas ni se hallan incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello.

– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko ez duela eskatu edo ez duela jaso ebazpen honetan araututako bekaren helburu bera duen diru-laguntza, laguntza, beka, diru-sarrera edo baliabiderik, beste administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik.

– Declaración responsable de no haber solicitado o no haber sido concedida ninguna subvención, ayuda, beca, ingreso o recurso para el mismo objeto y finalidad procedente de cualquier Administración Pública o entes públicos o privados.

– Erantzukizunpeko adierazpena, beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdin edo antzekorik ez duela jaso adierazteko.

– Declaración responsable de que no ha disfrutado con anterioridad de una beca de igual o similar naturaleza otorgada por cualquier entidad pública o privada.

– Diru-laguntzak itzultzeari lotutako betebeharrak egunean dituztela azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

– Declaración responsable de que están al corriente de las obligaciones por reintegro de subvenciones.

– Erantzukizunpeko adierazpena, eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adierazteko, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den deialdian ezarritako betekizunak eta betebeharrak konplitzen dituela adierazteko.

– Declaración responsable de que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con las obligaciones y los requisitos establecidos en la convocatoria vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

2.– Eskabidearekin batera, sinatuta, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

2.– A la solicitud, debidamente firmada, se adjuntará la siguiente documentación:

– Zer beka motatara aurkezten den, I. eranskinaren arabera eta sinatuta. Ikerketa zenbait lagunen artean egitekoa bada, argiro zehaztu beharko da bakoitzak zer eginkizun eta zeregin izango dituen prozesuan eta nor izango den ikertzaile nagusia edo arduraduna.

– Tipo de beca a la que se presentan según Anexo I, debidamente firmado, en el que se refiere que cuando la investigación vaya a ser realizada por varias personas se especificarán las funciones y tareas que realizará cada una de ellas en el proceso, determinando claramente quién será la persona que asume la coordinación-representación del grupo de investigación.

– Taldeko kideen erantzukizunpeko adierazpenak eta adostasunak, behar bezala sinatuta, II. eranskinaren arabera, eskatzaileari buruz aurretiaz adierazitako modu berean.

– Declaraciones responsables y consentimientos de los integrantes del grupo debidamente firmados, según Anexo II, en los mismos términos que los señalados con anterioridad respecto de la persona solicitante.

– Ikerlanaren azalpen-memoria, behar bezala sinatuta, III. eranskinaren arabera.

– Memoria descriptiva del trabajo de investigación, debidamente firmada, según Anexo III.

– Pertsona bakoitzeko, curriculum-eredua, behar bezala sinatuta, IV. eranskinaren arabera.

– Modelo de curriculum por persona, debidamente firmado, según Anexo IV.

– Igortzen diren dokumentuen zerrenda, V. eranskinaren arabera.

– Relación de documentos remitidos, según Anexo V.

3.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

3.– Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer podrá solicitar en cualquier momento la entrega de la documentación original con el fin de comprobar su autenticidad.

4.– Interesdunak ez daukate obligaziorik Eusko Jaurlaritzaren esku dauden datu eta agiriak aurkezteko. Eskubide hori baliatzen dutenean, baimena ematen diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari datu edo dokumentu horiek dauden organoetatik eskuratzeko. Eskubide horretaz baliatu ahal izango da bitarteko elektronikoen bidez ere. Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluarekin bat (2006ko uztailaren 25eko BOE, 176. zk.), artikulu horretan ezartzen denez, diru-laguntzarako eskabidea aurkezten denean, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari Errege Dekretu horren 18. eta 19. artikuluetan ezartzen diren baldintzen egiaztapena ziurtagiri telematikoen bitartez zuzenean eskuratzeko, eta horrelako kasuetan eskatzaileak ez du dagokion egiaztapena aurkeztu beharko. Pertsona eskatzaileek berariaz egin diezaiokete uko onarpenari; horretarako, ziurtagiria aurkeztu behar da, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Las personas interesadas en el procedimiento no están obligadas a aportar datos y documentos que obren en poder del Gobierno Vasco. Cuando ejerciten este derecho prestan su consentimiento para que Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer pueda recabar los datos o documentos, respecto de los que se ejercita el derecho, de los órganos en los que se encuentren. El ejercicio del derecho también podrá efectuarse por medios electrónicos. Complementariamente, y de acuerdo con el artículo 22.4 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones (BOE, n.º 176, de 25 de julio de 2006), la presentación de la solicitud de subvención conllevará la autorización del solicitante para que el órgano concedente obtenga de forma directa la acreditación de las circunstancias previstas en los artículos 18 y 19 de este Real Decreto a través de certificados telemáticos. Las personas solicitantes podrán denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces la certificación en los términos previstos en el artículo 22 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

7. artikulua.– Aurkeztutako eskabideetan egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos en las solicitudes.

Bekarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 6. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar eguneko epea emango dio jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean, eskaera ezetsi egingo dela ohartarazten zaio eskatzaileari; eskaera ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan agindutakoari jarraikiz (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Si las solicitudes de beca no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación señalada en el artículo 6, el Instituto requerirá la presentación de la documentación omitida o la subsanación del defecto observado, concediendo, a estos efectos, un plazo de diez días a contar desde el día siguiente al de su notificación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se tendrá por desistida de su petición previa resolución dictada en los términos previstos en los artículos 21 y 68 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8. artikulua.– Hautaketa Batzordea.

Artículo 8.– Comisión de selección.

1.– Hautaketa batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko kide hauek osatuko dute batzorde hori:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas se constituirá una Comisión de selección compuesta por las siguientes personas de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer:

Presidentea: Zuriñe Elordi Romero andrea, Emakundeko idazkari nagusia.

Presidenta: D.ª Zuriñe Elordi Romero, Secretaria General de Emakunde.

Bokalak:

Vocales:

– Noemí Alangua Elvira andrea, Azterlan, Dokumentazio eta Plangintza Arloko arduraduna.

– D.ª Noemí Alangua Elvira, responsable del Área de Estudios, Documentación y Planificación.

– Izaskun Fernández Otegi andrea, Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

– D.ª Izaskun Fernández Otegi, responsable del Área de Asesoría Jurídica.

– Maria de los Llanos Olivas Lagunilla andrea, Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko teknikaria.

– D.ª Maria de los Llanos Olivas Lagunilla, técnica en materia de igualdad de mujeres y hombres.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren Arloko arduraduna.

Secretaria: actuará como tal la persona responsable del Área de Asesoría Jurídica.

2.– Hautaketa Batzordeak gaian adituak diren pertsonen laguntza eta aholkularitza izan dezake.

2.– La Comisión de selección podrá contar con la asistencia y asesoramiento de personas expertas en la materia.

9. artikulua.– Hautagaitzak hautatzea eta balorazio-irizpideak.

Artículo 9.– Selección de candidaturas y criterios de valoración.

1.– Hautaketa Batzordeak baloratuko ditu eskatzaileak edo taldeko kideek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko bekaren gaiaren inguruko ikerlanak egiteko dituzten jakintzak, prestakuntza eta esperientzia, baita zehaztasun eta adierazpenerako gaitasuna, bekaren langaian jarduteko dituzten ahalbideak, eta ikerlan-proposamenaren ikuspegia ere. Horretarako, beka-mota bakoitza emateko, Hautaketa Batzordeak balorazio-irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

1.– La Comisión de selección valorará los conocimientos, formación y experiencia de la persona o personas solicitantes del grupo en la realización de trabajos de investigación relacionados con el tema objeto de la beca solicitada en materia de igualdad de mujeres y hombres, así como su capacidad de concreción y expresión, sus posibilidades de dedicación al trabajo objeto de la beca, y el interés y enfoque de la propuesta del trabajo de investigación. Para ello, la Comisión de selección tendrá en cuenta, atendiendo a la puntuación asignada a cada uno de ellos, los siguientes criterios de valoración para la concesión de cada una de las becas:

A) Ikerlanaren kalitatea, oro har (70 puntu, gehienez):

A) Calidad Global del trabajo de investigación (Hasta 70 puntos):

a) Ikerlanaren esparru teorikoaren planteamendua (20 puntu, gehienez).

a) Planteamiento del marco teórico del trabajo de investigación (hasta 20 puntos).

b) Ikerlana argia eta bideragarria izatea, egutegia eta metodologia barne (20 puntu, gehienez).

b) Claridad y viabilidad del trabajo de investigación, incluida la metodología y el calendario (hasta 20 puntos).

c) Ikerlanerako dedikazioa (20 puntu gehienez).

c) Dedicación al trabajo de investigación (hasta 20 puntos).

d) Berrikuntzak (10 puntu, gehienez).

d) Aspectos innovadores (hasta 10 puntos).

B) Pertsonaren edo taldearen ibilbidea (20 puntu, gehienez):

B) Trayectoria Profesional de la persona o grupo de personas (Hasta 20 puntos):

Lana egiten duten banakoek edo taldeetako kideek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean duten ibilbidea, esperientzia eta prestakuntza; bereziki, eskatutako bekaren ikerketa gaiari buruz dutena.

Trayectoria, experiencia y formación en materia de igualdad de mujeres y hombres, especialmente sobre el objeto de investigación de la beca solicitada, de las personas o grupo de personas que desarrollen el trabajo.

C) Ikerlanak euskaraz egitea (10 puntu gehienez).

C) La realización de los trabajos de investigación en euskera (Hasta 10 puntos).

2.– Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamenak atzera botako dira.

2.– Las propuestas que no alcancen un mínimo de 50 puntos serán desestimadas.

3.– Lehen aukeraketan hartutako hautagaiei deia egingo zaie elkarrizketa bat egiteko, beren proposamena azaldu, argitu eta defendatu ahal izateko. Hautaketa Batzordeak beka bakoitzaren lehenengo hiru hautagaiei soilik egingo die elkarrizketa (puntuazioaren arabera), baina proiektua azaldu, argitu eta defendatzerakoan behar adinako kalitaterik ez badute, hurrengo hautagaiei egingo die elkarrizketa, dagokion hurrenkerari jarraituz.

3.– Las candidaturas preseleccionadas serán convocadas a una entrevista en la que podrán exponer, aclarar y defender su propuesta. La Comisión de selección entrevistará exclusivamente a un máximo de tres candidatas de cada beca por orden de puntuación, salvo que no alcancen la calidad necesaria en la exposición y defensa del proyecto; en este caso se podrá entrevistar con las siguientes candidaturas por el orden que corresponda.

4.– Elkarrizketan, pertsona eskatzaileak edo taldearen koordinazioa bere gain hartzen duenak, aurkeztutako memoria edo proposamena azaldu eta defendatuko du. Elkarrizketak helburu du baloratu diren alderdiak argitzea, artikulu honetako 1. paragrafoan ezarritako irizpideekin bat etorriz baloratutakoak. Lehen hautaketa-aldian aukeratutako hautagaiek lortutako puntuazioa sendesteko egingo da elkarrizketa. Batzordeak galderak egin ditzake azaldutakori buruz, bekaren xedeari buruz eta beketan baloratutako alderdiei buruz.

4.– En la entrevista con la Comisión de selección la persona solicitante o persona que asume la coordinación del trabajo en grupo, deberá hacer una exposición y defensa de la memoria o propuesta presentada al objeto de aclarar aquellos aspectos valorados de conformidad con los criterios establecidos en el párrafo 1 del presente artículo. La entrevista tendrá por objeto confirmar la puntuación anteriormente obtenida por las candidaturas preseleccionadas con anterioridad. La Comisión podrá formular preguntas sobre lo expuesto, sobre el objeto de la beca y sobre los aspectos valorados en las becas.

5.– Hautaketa Batzordeak, egindako balorazioaren arabera, esleipen-proposamena egingo du. Proposamenean jasoko dira beka-mota bakoitzerako hautatutako pertsonak edo taldea, ordezko eskabideen zerrenda –pertsona edo talde onuradun batek uko egiten duenerako–, eta kanpoan utzitako eskabideen zerrenda, kanpoan uzteko arrazoia adierazita. Beka-mota baterako edo guztietarako, deialdia bete gabe uztea ere proposa dezake, baldin eta banako edo talde hautagairik ez baldin badago edo proposamena azaldu eta defendatzerakoan behar bezainbateko kalitatezko ikerlanik ez badago.

5.– La Comisión de selección, en función de la valoración efectuada, elevará una propuesta de adjudicación en la que conste para cada tipo de beca la persona o grupo de personas seleccionadas, una relación de las solicitudes suplentes, para el caso de que se produzca alguna renuncia por parte de la persona o grupo beneficiario, y una relación de solicitudes excluidas precisando la causa de exclusión. También podrá proponer para algún tipo de beca o para todas que la convocatoria quede desierta, en el caso de no haber personas o grupos de personas candidatas o en el caso de que ningún trabajo de investigación alcance la calidad necesaria en la exposición y defensa de la propuesta.

6.– Deialdi honetako hiru beketakoren bat eman gabe utziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bekaren diru-zenbatekoaz baliatzeko proposa dezake, eta diru-zenbatekoa beste beka bati ematea, hain zuzen ere, beste mota bien artean gizarte-interes gehien sortzen duen bekari.

6.– En caso de quedar desierta alguna de las tres becas de esta convocatoria, Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer puede disponer de la cantidad económica y destinar la cuantía a una segunda beca, en cualquiera de los otros tipos de becas convocados, que resulte de mayor interés social.

10. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateraezintasunak.

Artículo 10.– Incompatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

Deialdi honetan aurreikusitako bekak bateraezinak dira beste erakunde publiko edo pribatu batek helburu bererako eman dituen edo eman ditzakeen beste beka, diru-laguntza edo laguntza batzuekin.

Las becas previstas en la presente convocatoria son incompatibles con aquellas otras becas, subvenciones o ayudas que, teniendo el mismo fin, pudieran o hayan podido ser otorgadas por cualquier otra institución pública o privada.

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Hautaketa Batzordearen esleipen-proposamena Erakundeko zuzendariari helaraziko zaio. Zuzendariak ebazpen adierazia emango du, eta emandako eta ukatutako bekak adieraziko ditu, eta, hala behar denean, deialdia bete gabe utzi dela adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie banako zein talde onuradunei, bide elektronikoz edo postaz. Emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.

1.– La propuesta de adjudicación de la Comisión de selección, será elevada a la Directora del Instituto. Esta dictará resolución expresa que recogerá para cada beca las concedidas y denegadas, así como, en su caso, suplentes o declarará desierta la convocatoria. La resolución adoptada será notificada individualmente a la persona o grupo de personas beneficiarias, por vía electrónica o postal. Asimismo, a efectos de general conocimiento, la relación de las becas concedidas será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan banakoari edo taldeari ebazpenik jakinarazi ezean, bekaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– El plazo máximo para resolver y notificar la resolución será de seis meses a contar desde el día siguiente al de la fecha de publicación de la presente Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco. Si transcurrido este plazo no hubiera sido notificada a la persona o grupo de personas resolución alguna, podrá entenderse desestimada la petición de beca, de conformidad con lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Jabetza intelektualaren eskubideak.

Artículo 12.– Derechos de propiedad intelectual.

1.– Jabetza intelektualaren eskubideari buruzko arauen esparruan eta indarreko legedian jasotakoaren arabera erabiliko dira egindako lanak.

1.– El uso de los trabajos elaborados se realizará en el marco de las normas que regulan el derecho de propiedad intelectual en los términos recogidos en la legislación vigente.

2.– Ustiapen-eskubideak, borondatez eta doan, erakunde honi laga daitezke. Erreproduzitzeko, banatzeko, jendaurrean komunikatzeko eta eraldatzeko, eta, orobat, ekonomikoki ustiatu daitezkeen gainerakoak, hain justu ere, mugarik gabe ustiapen-eskubideak eta egungo hizkuntza eta prozedura ororen bitartez erabil daitezkeenak, deialdi honetan jabetza intelektualari buruz aplikatu daitekeen araudiaren arabera xedaezinak diren baldintzetara eta mugetara egokitu beharko dira.

2.– Los derechos de explotación, con carácter voluntario, podrán ser cedidos a este Instituto. Los derechos de explotación referidos a la reproducción, distribución, comunicación pública, transformación y demás que puedan ser susceptibles de explotación económica, con carácter universal, en todas las lenguas y procedimientos existentes, se adecuarán a los términos y a los límites que resulten indisponibles conforme a la normativa sobre propiedad intelectual que sea aplicable a la presente convocatoria.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

Ebazpen honetan arautzen diren beken onuradunek –pertsona nahiz talde– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritakoa (BOE, 276. zk., 2003ko azaroaren 18koa), eta bereziki, honako hauek:

Las personas o grupo de personas beneficiarias de las becas reguladas en la presente Resolución deberán cumplir las obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, las obligaciones contenidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, y en particular las siguientes obligaciones:

a) Emandako beka onartu behar dute. Horrela, beka eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean onuradunek –pertsona nahiz talde– bekari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, beka onartu egin dutela esan nahiko du.

a) Aceptar la beca concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la beca, la persona o grupo de personas no renuncian expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que esta queda aceptada.

b) Beka zertarako eman den, helburu horretarako erabili behar dute, eta gutxienez hiru hilean behin, horretarako jarritako egutegiaren arabera, egindako lanaren eta lortutako emaitzen berri eman beharko diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari, oniritzia edo onespena jasotzeko.

b) Utilizar la beca para el concreto destino para el que ha sido concedida e informar, al menos trimestralmente a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, conforme al calendario que se concretará al efecto, sobre la labor realizada y los resultados obtenidos, los cuales deberán recibir su conformidad o visto bueno.

c) Emandako beka-motarekin bat datorren ikerlana egin behar dute, euskaraz eta/edo gaztelaniaz. Beka idazterakoan hizkuntzaren erabilera ez-sexista erabiliko da.

c) Elaborar, en euskera y/o castellano, un trabajo de investigación que responda adecuadamente al objeto del tipo de beca concedida. Igualmente, la redacción del mismo se hará haciendo un uso no sexista del lenguaje.

d) Egindako lanen argitalpen eta publizitate orotan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza jaso dutela azaldu behar da. Horretarako, erakundearen marka erreproduzitu beharko da publizitate-euskarrian, parte-hartze mailaren arabera dagokion tamainan, kokalekuan eta ikuskeran, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuarekin bat etorriz. Marka Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean eska daiteke. Erakundearen logotipoa jarri beharko da bekaz lagundu den lanean, 38/2003 Lege Orokorraren 18.4 artikuluan ezarritakoa betez.

d) Hacer constar, en las publicaciones y en cuanta publicidad se efectúe de los trabajos realizados, la colaboración de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, mediante la reproducción de la marca del organismo que se colocará en el soporte publicitario con la presencia, posición y percepción adecuada que le corresponda por el grado de participación, de conformidad con el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, que regula el manual de identidad corporativa del Gobierno Vasco. La marca podrá ser solicitada en Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer y figurará el logotipo del organismo en el trabajo becado, de conformidad con el apartado 18.4 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre.

e) Lagundutako ikerlanen bi kopia azaleztatuak eman beharko zaizkio Erakundeari, dokumentazio-zentroan gordeko direnak, eta beste kopia bat euskarri informatikoan. Lana behar bezala hedatuko da erakundeak –herritarrak sentsibilizatzen laguntzeko eta bekadunen etorkizuneko garapen profesionala sustatzeko eta laguntzeko– egokitzat jotzen dituen bide eta euskarrietan. Lanaren egileak beti aipatu behar dira eta erabat bete beharko da jabetza intelektualerako eskubidea arautzen duen araudia.

e) De los trabajos de investigación beneficiarios, se deberá entregar al Instituto 2 copias en papel debidamente encuadernadas, que serán depositadas en el centro de documentación, y una copia en soporte informático que será objeto de la debida difusión en los canales y soportes que aquel estime más adecuados, a fin de contribuir a la sensibilización de la ciudadanía y promover y apoyar el futuro desarrollo profesional de las personas becadas, y siempre con la correspondiente cita de la autoría de los trabajos y el pleno respeto a la normativa reguladora del derecho de propiedad intelectual.

f) «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia. Ez da bete beharko, eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago, non eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez diren. Ebazpen honen 6.4 artikuluaren azken atalean aipatzen den baimena ematen denean ere ez da bete beharko. Inprimaki hori eskuratzeko helbidea: http://www.euskadi.eus/hirugarrenak/

f) Aportar el impreso «Alta de Datos/Tercera Parte Interesada»; no será necesario su cumplimentación si la persona solicitante ya consta dada de alta en el Registro de Terceros del Gobierno Vasco, a no ser que haya sufrido alguna modificación en los datos que refiere el impreso, y tampoco si se ha dado la autorización a que se refiere el último apartado del artículo 6.4 de esta Resolución. Se podrá acceder a dicho impreso en: http://www.euskadi.eus/altaterceros/

14. artikulua.– Bekaren iraupena eta ordainketa.

Artículo 14.– Duración y Pago de la beca.

1.– Bekak hamar hilabete iraungo du, deialdiaren ebazpena jakinarazten den unetik aurrera, eta ezingo da bekaldia luzatu.

1.– La beca tendrá una duración de diez meses a contar desde el momento de la notificación de la resolución de la convocatoria, y no será posible la prórroga de este periodo.

2.– Beka bakoitza 23.333 eurokoa izango da, eta hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, ebatzi bezain laster; bigarrena 2020. ekitaldian, une horretan eginda dagoen ikerlana baloratu ostean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, ekitaldi berean.

2.– Las tres becas estarán dotadas con una cantidad de 23.333 euros cada una, que se hará efectiva en tres partes: primer pago, inmediatamente después de su resolución; el segundo pago, ya en el ejercicio 2020, una vez valorado positivamente el trabajo de investigación realizado hasta el momento, y el tercer pago, una vez recibido y valorado el trabajo objeto de la beca, en ese mismo ejercicio.

3.– 15 eguneko epean beka onartzen ez bada, beka eskainiko zaio ordezkoen zerrendan dagoen hurrengoari, puntuen arabera sailkatuta.

3.– En el supuesto de que no se acepte la beca concedida en el plazo de 15 días, se procederá a adjudicar la beca a la siguiente solicitante, por orden de puntuación.

4.– Beka hartu duen banakoak edo taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak eta hasiera emango dio itzulketa prozedurari, jasotako diru kopurua eta berandutze-interesak itzultzeko. Bekari uko egiteko idazkia aurkezten bada beka-aldia hasita dagoenean, ez da esleipen berririk egingo.

4.– La renuncia de la persona o grupo de personas a quienes se haya concedido la beca dará lugar a la pérdida de todos los derechos que se prevén en esta resolución y al inicio del procedimiento de reintegro de la totalidad de las cantidades percibidas más los correspondientes intereses de demora. Una vez iniciadas las becas si se renunciará a su realización no se procederá a realizar nuevas adjudicaciones.

15. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 15.– Incumplimientos.

Beka emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbateko guztia eta zenbateko horri dagozkion berandutze-interesak itzuli beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira. Zehazkiago, dirua itzultzeko arrazoi izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 36. eta 37. artikuluetan hartutako ekintza eta egoerak.

La constatación de la existencia de cualquier supuesto de incumplimiento de las condiciones que motivaron la concesión de la beca dará lugar, de conformidad y en los términos establecidos en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, a la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco la totalidad de las cantidades percibidas más los intereses de demora, sin perjuicio de las demás acciones que procedan. Más específicamente, serán causa de reintegro los hechos y las situaciones contenidas en los artículos 36 y 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre.

16. artikulua.– Itzulketa prozedura.

Artículo 16.– Procedimiento de reintegro.

Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, azaroaren 17ko 38/2003 Legean eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako beka itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:

El procedimiento para la devolución de la beca concedida, en el supuesto de incumplimiento de las condiciones y/u obligaciones establecidas, se ajustará a lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, que establece lo siguiente:

a) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio pertsona edo talde interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, egokitzat jotako alegazioak egiteko.

a) La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer comunicará a la persona o grupo de personas interesadas la iniciación del procedimiento y las causas que lo fundamentan, concediendo un plazo de 15 días hábiles para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubieran realizado, se pondrá fin al procedimiento por resolución de la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer. Dicha resolución pondrá fin a la vía administrativa.

Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da beka jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren berandutze-interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

Si la resolución estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la beca y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades ya percibidas más los intereses de demora que resultaren de aplicación, en el plazo máximo de dos meses, a contar desde su notificación. Este plazo se considerará como período voluntario.

c) Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

c) La falta de reintegro en el período voluntario será puesta en conocimiento del Órgano competente del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

d) Aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik diru-laguntzak itzultzeari buruz artikulu honetan araututako prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea hamabi hilekoa izango da, gehienez ere.

d) El plazo máximo para resolver y notificar el procedimiento para la resolución de las becas concedidas por incumplimiento de las normas aplicables regulado en el presente artículo será de doce meses.

17. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendua.

Artículo 17.– Tratamiento de datos personales.

Deialdi honetan parte hartzen duten lagunen datu pertsonalak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen fitxategi automatizatu batean sartuko dira, «Bekak, Laguntzak eta Diru-laguntzak» izenekoa, datuen tratamendua egiteko. Fitxategi hori Lehendakaritzaren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakunde autonomoaren, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituen otsailaren 25eko 8/2016 Dekretuan araututakora eta Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituen eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakora lotuta dago.

Los datos personales de quienes participen en esta convocatoria serán incorporados para su tratamiento a un fichero automatizado de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer denominado «Becas, Ayudas y Subvenciones», regulado en el Decreto 8/2016, de 25 de febrero, del Lehendakari por el que se regulan los ficheros de datos de carácter personal de Lehendakaritza y de los Organismos Autónomos Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer e Instituto de la Memoria, la Convivencia y los Derechos Humanos, y sujeto a lo dispuesto en el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo de 27 de abril de 2016, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE (Reglamento general de protección de datos).

Erakundeak sustatutako laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko fitxategi hau, botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Hala nahi dutenek, legeak aurreikusten dituen eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, aurka egiteko, zein Erregelamenduan aurreikusitako eskubideak baliatu ahal izango dituzte. Hori egiteko, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren arduradunari, hots, Azterlan, Plangintza eta Dokumentazio Arloari (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Gasteiz). Datu pertsonalak ez dira hirugarren herrialdeetara bidaliko, ezta hirugarren pertsonei emango ere, ez bada lege-eginbeharra betetzeko.

El uso de dicho fichero se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Instituto en el cumplimiento de una misión en ejercicio de Poderes Públicos. Las personas interesadas podrán ejercer los derechos de acceso, rectificación, supresión, limitación, oposición, así como cualquier otro derecho previsto por el Reglamento dirigiendo un escrito al Área de Estudios, Planificación y Documentación: calle Manuel Iradier 36, 01005 Vitoria-Gasteiz. No se cederán los datos a terceras personas, salvo obligación legal, ni se transferirán a terceros países.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Ebazpen honetan berariaz jaso gabe geratu diren prozedura-alderdi guztietarako, honako hauetan ezarritakoa aplikatuko da: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, berau garatzen duen Erregelamendua onartzen duena.

En todos aquellos aspectos procedimentales no previstos en la presente Resolución, será de aplicación lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, así como en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento que lo desarrolla.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo correspondiente, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo Boletín.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Resolución surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 3 de diciembre de 2018.

La Directora de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común