Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

233. zk., 2018ko abenduaren 4a, asteartea

N.º 233, martes 4 de diciembre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

SEGURTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SEGURIDAD
5959
5959

AGINDUA, 2018ko azaroaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen dituen eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortzen duen agindua laugarren aldiz aldatzekoa.

ORDEN de 20 de noviembre de 2018, de la Consejera de Seguridad, de cuarta modificación de la Orden por la que se aprueban las tácticas operativas del Sistema Vasco de Atención de Emergencias y se crea el Servicio de Intervención Coordinadora de Emergencias.

Herrizaingo sailburuarena 2001eko abuztuaren 1eko Aginduari jarraituz, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboa onartu zen, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku hartzeko Zerbitzua sortu zen (2001eko irailaren 13ko EHAA, 178. zk.). Agindu hura Herrizaingo sailburuaren 2007ko martxoaren 20ko Aginduak (2007ko apirilaren 16ko EHAA, 72. zk.) eta Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 8ko Aginduak (2012ko urriaren 24ko EHAA, 207. zk.) aldatu zuten.

Por Orden de 1 de agosto de 2001, del Consejero de Interior, se aprobaron las tácticas operativas del Sistema Vasco de Atención de Emergencias y se creó el Servicio de Intervención Coordinadora de Emergencias (BOPV n.º 178, de 13 de septiembre de 2001). Dicha Orden fue objeto de modificación por Orden del Consejero de Interior de 20 de marzo de 2007 (BOPV n.º 72, de 16 de abril de 2007) y por Orden de la Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública de 8 de octubre de 2012 (BOPV n.º 207, de 24 de octubre de 2012).

Azken urteotako esperientzia kontuan hartuta, taktika operatibo jakin batzuk berrikusi dira, gaur egungo errealitatera moldatzeko eta erantzunaren efikazia areagotzeko.

Atendiendo al fruto de la experiencia adquirida en los últimos años, se ha procedido a revisar algunas concretas tácticas operativas con el fin de acomodarlas a la realidad actual e incrementar la eficacia de la respuesta.

Berrikusketa horretan beste taktika berri bat sartu da: AIB-Aparteko intzidente bortitzen taktika: Aparteko intzidente bortitzak, aurrerabideko intentziozko intzidenteak dira, indarrez eraginak –egitez edo mehatxuz–, ekintza oldarkor zein bortitzen bitartezkoak, norbanakoek edo taldeek eginak, pertsonei, ordenari, ondasunei edo ingurumenari garrantzizko kalteak eragiteko modukoak. Intzidente horietara honako gertaera hauek biltzen dira: ekintza terroristak, bahiketak, mehatxu bortitzak, eta aurrekoekin pareka daitekeen beste edozein. Ertzaintzak zehaztuko du zein diren aparteko intzidente bortitzak (AIB), zuzenean edo SOS-DEIAK Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak gertaeraren berri eman eta gero.

En esta revisión se ha incorporado una táctica nueva: La táctica IEV: Incidentes Extraordinarios Violentos, relativa a aquellos incidentes intencionales en progreso ocasionados mediante la fuerza, de hecho o mediante amenaza, por una acción agresiva o violenta ejecutada por personas individuales o de forma colectiva, causando o pudiendo causar daños importantes a las personas, al orden, a los bienes o al medio ambiente. En este tipo de incidentes se engloban todos los actos terroristas, secuestros, amenazas violentas y cualquier otra que pueda asimilarse a las anteriores. La clasificación como IEV le corresponderá a la Ertzaintza de forma directa o tras la comunicación de la situación por el Centro de Coordinación de Emergencias SOS-DEIAK.

Bestetik, METEO-Eguraldi txarreko fenomenoei eta BASOA-Basoak su hartzeko arriskuari loturiko taktikak berriro ordenatu dira, eta MENDI deritzon taktika operatiboaren jardun-eremua zabaldu da honako hauetara: MENDIALDEA/LANDA/HIRIEN KANPOALDEA. Halaber, taktika horri M0 kodea gehitu zaio, desagertutako pertsonei dagokiena.

Por otra parte, se reordenan las tácticas asociadas a fenómenos de meteorología adversa METEO y riesgo de incendios forestales BASOA, ampliando el ámbito de actuación de la táctica operativa denominada MENDI a: MONTAÑA/ZONA RURAL/ZONA PERIURBANA. Asimismo, se añade a dicha táctica el código M0 referente a persona desaparecida.

SUTEGI-Suteen taktika operatiboari SG3 kodea gehitu zaio: Industria-sutea, jarduera industriala duen edozein enpresatan edo biltegitan sortutako sute oro, hirigunean zein landan. Erreforma honen aurretik, hori guztiori INDUSTRIA deritzon taktika operatiboaren barruan zegoen.

En la táctica operativa INCENDIOS (SUTEGI), se añade el Código SG3: Incendio Industrial, relativo a todo incendio que se produzca en cualquier empresa o almacén dedicado a la actividad industrial, tanto en núcleo urbano como en zona rural. Con anterioridad a la presente reforma, se encontraba incardinada en la Táctica Operativa INDUSTRIA.

Halaber, beste aldaketa bat egin da HEGAZKIGINTZA taktikaren kode-nomenklaturetan, eta, hauek dira izendapen berriak: TXORI-1: Aireontziek aireportutik kanpo duten edozein istripu, aireontzi bat tartean den edo izan daitekeen edozein intzidente. TXORI-A: Aireontzi-istripua Gasteizko aireportuan (Foronda) TXORI-B: Aireontzi-istripua Bilboko aireportuan (Loiu) TXORI-G: Aireontzi-istripua Donostiako aireportuan (Hondarribia) TXORI-A, TXORI-B eta TXORI-G taktika operatiboetan, SOS-DEIAKek bete beharreko datuei beste operatiba bat gehitu zaie, hau da, aireportuko familia-aretoaren aktibazioa, eta adierazi beharko dute aktibatu den ala ez.

Asimismo, se produce un cambio de nomenclatura de los Códigos de la táctica AVIACIÓN, pasándose a denominar: TXORI-1: Accidente de aeronave fuera del aeropuerto, referente a todos aquellos incidentes en los que se encuentra o pueda estar implicada una aeronave. TXORI-A: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de Vitoria-Gasteiz (Foronda). TXORI-B: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de Bilbao-Bilbo (Loiu). TXORI-G: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de San Sebastián-Donostia (Hondarribia). En el caso de operaciones tácticas en TXORI-A, TXORI-B y TXORI-G, entre los datos a cumplimentar por SOS-Deiak, se añade una operativa de Activación Sala Familiares del Aeropuerto, debiendo de indicar si se activa la misma, o no.

ERRAGIOLOGIKOA deritzon taktika operatiboari izendapena aldatu zaio, eta aurrerantzean RQB izango da. RBQ operatibari kode hauek gehitu zaizkio: N: NUKLEARRA eta RBQ (agindu honen aurretik RADIUM zeritzona): Intzidente hauetan, tartean dira material edo instalazio erradioaktiboak, elementu, material edo hondakin biologikoak, eta elementu edo material kimikoak, aurreikusita ez daudenak SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF ingurumen-kutsadurako taktiketan, eta Santa Maria Garoñako zentral nuklearrari eragiten ez diotenak. Horretaz gain, RADIUM kodea kendu da.

Se procede al cambio de denominación de la táctica operativa RADIOLÓGICO, la cual pasa a denominarse RBQ. Se añaden a la misma los Códigos: N: NUCLEAR, y RBQ (hasta la redacción de la presente Orden, denominado RADIUM): Incidentes en los que se encuentran involucrados materiales o instalaciones radioactivas, elementos, material o residuos biológicos y elementos o material químico, que no están contemplados en las Tácticas de Contaminación ambiental: SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF, ni afectan a la Central Nuclear de Santa María de Garoña. Asimismo, se elimina el Código RADIUM.

LUIZIAK–LUR-IRRISTATZEAK taktika operatiboari SEISMO kodea gehitu zaio: Seismoak detektatzea Euskadin edo erkidego mugakideetan.

En la Táctica Operativa DESPRENDIMIENTOS-DESLIZAMIENTOS se añade el Código SISMO: Detección de movimientos sísmicos en Euskadi y /o Comunidades limítrofes.

Halaber, presa edo urtegietako intzidenteei lotutako taktika operatiboak ordenatu dira berriro, urtegiak husteko eragiketekin batera.

Asimismo, se reordenan las Tácticas Operativas asociadas a incidentes en presas y/o embalses, así como a las operaciones de desembalse.

Larrialdietako planak aktibatzeari loturiko beste taktika berri batzuk eratu dira: KLP: Kanpoko larrialdietarako planak. PLABI: Euskadiko babes zibileko plana. PUHOLDE: Uholde-arriskuengatiko larrialdi-plana. PBASOA: Baso-suteen arriskuengatiko larrialdi-plana. PSISMO: Arrisku sismikorako larrialdi-plana. PTPCF/ETSGSIP: Errepidean eta trenbidean salgai arriskutsuak garraiatzeko arriskuarengatiko plana. PRADIO: Arrisku erradiologikoetarako larrialdi-plana.

Se confeccionan nuevas tácticas asociadas a activación de planes de emergencia. PEE: Planes de Emergencia Exterior. PLABI: Plan de Protección Civil de Euskadi. PUHOLDE: Plan de Emergencia por Riesgo de Inundaciones. PBASOA: Plan de Emergencia por Riesgo de Incendios Forestales. PSISMO: Plan de Emergencia ante el Riesgo Sísmico. PTPCF: Plan por Riesgo de Accidentes en el Transporte de Mercancías Peligrosas por carretera y ferrocarril. PRADIO: Plan de Emergencia ante el Riesgo Radiológico.

Azkenik, SG10-HIRI-ALTZARIEN SUTEA deritzon taktika operatiboari dagokionez, orain arte jasotzen diren ezaugarriez gain (su hartu duen ondasunaren mota, ezaugarriak eta kalteberatasunak), nahitaez adierazi beharko da, ibilgailuren bat bada, zer erregai-mota erabiltzen duen (gasa, elektrizitatea, gasolina...).

Por último, en lo relativo a la Táctica Operativa «INCENDIO MOBILIARIO URBANO: SG10», en relación al tipo de bien incendiado, características y vulnerables, se incluye la obligación de informar, en el caso de vehículos, el tipo de combustible del mismo (gas, eléctrico, gasolina...).

Taktika operatiboak berregitean, zerikusia duten erakundeen eta entitate publikoen eta pribatuen lankidetza izan da, betiere aipatutako Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 25. eta 26.2 artikuluetan ezarritakoa betez. Era berean, taktika operatibo berriek Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordearen aldeko irizpena jaso zuten, 2018ko urriaren 11n.

En la reelaboración de las tácticas operativas se ha contado con la colaboración de las diversas instituciones y entidades públicas o privadas implicadas, todo ello de conformidad con lo dispuesto en los artículos 25 y 26.2 de la citada Ley de gestión de emergencias. Igualmente las nuevas tácticas operativas han obtenido el informe favorable de la Comisión de Protección Civil de Euskadi con fecha 11 de octubre de 2018.

Horrenbestez, honako hau

Por todo ello,

XEDATZEN DUT:
RESUELVO:

Artikulu bakarra.– 1.– Aldatu egiten dira Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko Aginduaren eranskineko II. apartatuan aurreikusitako taktika operatiboak (Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen ditu agindu horrek, eta Larrialdietan Koordinatuta Esku Hartzeko Zerbitzua sortzen).

Artículo único.– 1.– Se modifican las tácticas operativas previstas en el apartado II del Anexo a la Orden de 1 de agosto de 2001, del Consejero de Interior, por la que se aprueban las tácticas operativas del Sistema Vasco de Atención de Emergencias y se crea el Servicio de Intervención Coordinadora de Emergencias.

2.– Aldatutako teknika operatiboak zerikusia duten zerbitzuei jakinaraziko zaizkie.

2.– Las tácticas operativas modificadas serán comunicadas a los servicios implicados.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko azaroaren 20a.

En Vitoria-Gasteiz, a 20 de noviembre de 2018.

Segurtasuneko sailburua,

La Consejera de Seguridad,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ERANSKINA
ANEXO
TAKTIKA OPERATIBOEN ZERRENDA OROKORRA
LISTADO GENERAL DE LAS TÁCTICAS OPERATIVAS

1.– Mendialdea/ Landa/ Hirien kanpoaldea (MENDI).

1.– Montaña/ Zona rural/ Zona periurbana (MENDI).

– M1: Mendiko/landako edo hirien kanpoaldeko erreskateak. Mendialdean, landan edo hirien kanpoaldean dauden pertsonen denetariko erreskateak.

– M1: Rescate en montaña / zona rural y/o periurbana. Todo tipo de rescate de personas localizadas en zona de montaña, zona rural y/o zona periurbana.

– M0: Desagertutako pertsona.

– M0: Persona desaparecida.

– M2: Mendian, landan edo hirien kanpoaldean bilatzea. Mendian, landan edo hirien kanpoaldean desagertutako edo galdutako pertsonen bilaketak.

– M2: Búsqueda en montaña / zona rural y/o periurbana. Toda búsqueda de personas desaparecidas y/o perdidas en zona de montaña, zona rural y/o periurbana.

– KOBA: Lurpeko erreskateak, mendian edo landan, espezializazioa edo erreskateko bitarteko edo teknika bereziak behar direnean.

– KOBA: Rescate en subsuelo en montaña / zona rural en cuya resolución sea necesario especialización o disposición de medios y/o técnicas especiales de rescate.

2.– Uretan (URA).

2.– Medio Acuático (URA).

– U1: Itsas salbamendua (kanpoko urak). Itsaso zabalean pertsonak edo ondasunak salbatzea (baita nabigatzen ari diren ontzietako suteetako salbamenduak ere).

– U1: Salvamento en mar (aguas exteriores). Todos los salvamentos de personas y/o bienes en mar abierto (incluyendo como salvamento los incendios de buques en navegación).

– U2: Itsasertzeko salbamendua. Itsasertzean edo kostaldean dauden pertsonak edo ondasunak salbatzea edo bertan dauden gorpuak berreskuratzea.

– U2: Salvamento en litoral-costa. Todos los salvamentos de personas y/o bienes o búsqueda y recuperación de cadáveres en zona de litoral-costa.

– U3: Salbamendua barruko uretan. Ibaietan edo urtegietan dauden pertsonak erreskatatzea edo bertan dauden gorpuak berreskuratzea.

– U3: Salvamento en aguas interiores. Abarca todos los rescates y búsquedas de personas o recuperaciones de cadáveres en río o pantano.

3.– Suteak (SUTEGI).

3.– Incendios (SUTEGI).

– SG1: Hiriko/landako sutea. Hirian edo hiritartutako landa-eremuetan sortutako sutea.

– SG1: Incendio urbano/rural. Todo incendio producido en zona urbana y/o zona rural urbanizada.

– SG2: Baso-suteak. Suteak basoan, sasietan, larretan, laboreetan eta antzekoetan.

– SG2: Incendio forestal. Todo incendio producido en zona forestal, matorral, pastos, cultivos y similares.

– SG3: Industria-sutea. Jarduera industriala duen edozein enpresatan edo biltegitan sortutako sutea, hirigunean zein landan.

– SG3: Incendio Industrial. Todo incendio que se produzca en cualquier empresa o almacén dedicado a la actividad industrial, tanto en núcleo urbano como en zona rural.

– SG10: Hiri-altzarien sutea.

– SG10: Incendio mobiliario urbano.

4.– Salgai arriskutsuak garraiatzea: TPC/TPF.

4.– Transporte de Mercancías Peligrosas: TPC/TPF.

Errepideko zirkulazioko edo trenbideko edozein istripu, gai arriskutsuak tartean dituena:

Todo accidente de tráfico o ferroviario en el que estén implicadas Materias Peligrosas:

– TPC1-TPF1- Matxura edo istripua, garraioko ibilgailuari edo konboiari aurrera egitea galarazten diona, hala ere garraiatutako gai arriskutsuen edukitzailea egoera onean dago ez baita irauli edo errailetik atera.

– TPC1-TPF1- Avería o accidente en el que el vehículo o convoy de transporte no puede continuar la marcha, pero el continente de las materias peligrosas transportadas está en perfecto estado y no se ha producido vuelco o descarrilamiento.

– TPC2-TPF2- Istripuaren ondorioz, edukitzailea hondatu egin da edo irauli edo errailetik atera da, baina edukiak ez du ez ihesirik ez isuririk.

– TPC2-TPF2- Como consecuencia de un accidente el continente ha sufrido desperfectos o se ha producido vuelco o descarrilamiento, pero no existe fuga o derrame del contenido.

– TPC3-TPF3- Istripuaren ondorioz, edukitzailea hondatu egin da eta edukiak ihesa edota isuria du.

– TPC3-TPF3- Como consecuencia de un accidente el continente ha sufrido desperfectos y existe fuga o derrame del contenido.

– TPC4-TPF4.– Edukitzailea hondatuta edo sutan dago eta edukiak ihesa du suak hartuta.

– TPC4-TPF4- Existen daños o incendio en el continente y fugas con llamas del contenido.

– TPC5-TPF5.– Edukiak eztanda egitea, edukitzailea suntsituz.

– TPC5-TPF5- Explosión del contenido destruyendo el continente.

5.– Industria.

5.– Industria.

– KIMIKA: Intzidentea enpresan gai arriskutsuekin (oliobideak eta pirotekniak barne). Jatorri kimikoa duten istripuak dira, edozein enpresatan sor daitezkeenak, baita aitortu beharra dutenetan ere. (SEVESO).

– KIMIKA: Incidente en empresa con materias peligrosas (incluyendo oleoducto y pirotecnias). Comprende aquellos accidentes de origen químico producidos en cualquier empresa, incluidas las de declaración obligatoria. (SEVESO).

6.– Trenbidea.

6.– Ferrocarril.

– T1: Harrapatzea. Pertsonak zein ibilgailuak harrapatzea.

– T1: Arrollamiento. Todo arrollamiento tanto de personas, como de vehículos.

– T2: Errailetik ateratzea, elkar jotzea, talka edo sutea.

– T2: Descarrilamiento, choque, colisión o incendio.

7.– Hegazkintza.

7.– Aviación.

TXORI 1: Aireontzi-istripua aireportutik kanpo. Aireontzi bat tartean den edo izan daitekeen edozein intzidente.

– TXORI 1: Accidente de aeronave fuera del aeropuerto. Todos aquellos incidentes en los que se encuentra o pueda estar implicada una aeronave.

– TXORI-A: Aireontzi-istripua Gasteizko aireportuan (Foronda).

– TXORI-A: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de Vitoria-Gasteiz (Foronda).

– TXORI-B: Aireontzi-istripua Bilboko aireportuan (Loiu).

– TXORI-B: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de Bilbao-Bilbo (Loiu).

– TXORI-G: Aireontzi-istripua Donostiako aireportuan (Hondarribia).

– TXORI-G: Accidente de aeronave en el Aeropuerto de San Sebastián-Donostia (Hondarribia).

8.– Hiria (HIRI).

8.– MEDIO URBANO (HIRI).

– H1: Hiriko erreskatea. Hirian pertsonak erreskatatzea (harrapatuta igogailuetan, barruko patioetan, eta abarretan).

– H1: Rescate urbano. Todo tipo de rescate de personas en medio urbano (Atrapados en ascensores, patios interiores, etc.).

– HA: Hiriko arriskuak detektatzea (fatxadak, teilatuak, zuhaitzak, eta abar erortzeko arriskua).

– HA: Detección de riesgos en ámbito urbano (Riesgo caída de fachadas, tejados, caída de árboles, etc.).

9.– NRBQ.

9.– NRBQ.

N: NUKLEARRA.

– N: NUCLEAR.

– GAROÑA 0: Santa Maria Garoñako zentral nuklearreko instalazioetan gertatutako istripuak. Ez da kanpoko laguntzarik behar.

– GAROÑA 0: Aquellos accidentes producidos en las instalaciones de la Central Nuclear de Santa María de Garoña. No es necesario ayuda exterior.

– GAROÑA 1: PENBU garatzea.

– GAROÑA 1: Desarrollo del PENBU.

– RBQ: Intzidente hauetan, tartean dira material edo instalazio erradioaktiboak / elementu, material edo hondakin biologikoak / elementu edo material kimikoak, aurreikusita ez daudenak SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF ingurumen-kutsadurako taktiketan, eta Santa Maria Garoñako zentral nuklearrari eragiten ez diotenak.

– RBQ: Incidentes en los que se encuentran involucrados materiales o instalaciones radiactivas / elementos, material o residuos biológicos / elementos o material químico, que no están contemplados en las Tácticas de Contaminación ambiental, SG3, KIMIKA, SEVESO, TPC/TPF, ni afectan a la Central Nuclear de Santa María de Garoña.

10.– Gasa.

10.– Gas.

– GASA: Ihesa, sutea, leherketa. Ihesik, suterik, gas hidrokarburoen (metano, propano, butano, gas naturalen) leherketarik izan den edozein egoera.

– GAS: Fuga, Incendio, explosión. Todas aquellas situaciones en las que se haya producido una fuga, incendio, explosión de gases hidrocarburos (metano, propano, butano, gas natural).

11.– Ingurumena.

11.– Medio Ambiente.

– IGA: Airearen kutsadura.

– IGA: Contaminación atmosférica.

– IGR: Ibai/urtegiaren kutsadura.

– IGR: Contaminación río/pantano.

– IGM: Itsaso/marea-gunearen kutsadura. Eragina itsasoko uretan eta marearen eraginpeko guneetan (itsasadarrak, estuarioak...).

– IGM: Contaminación mar / zona mareal. Afección a aguas marinas y zonas de influencia de mareas (rías, estuarios...).

– IGT: Lurraren kutsadura – hondakinak. Eragina lurrean, nekazaritzako, industriako, etxeetako, eta abarretako edozein hondakinen agerpena barne.

– IGT: Contaminación tierra – residuos. Afección a tierra, incluyendo la aparición de cualquier tipo de residuo de origen agrícola, industrial, doméstico...).

12.– Eguraldi txarra (METEO) / Basoak su hartzeko arriskua (BASOA).

12.– Meteorología Adversa (METEO) / Riesgo Incendios Forestales (BASOA):

1.– Eguraldi txarrari buruzko informazioa / Basoak su hartzeko arriskuari buruzko informazioa:

1.– Información de fenómenos meteorológicos adversos / Información de Riesgo Incendios forestales:

– METEO.

– METEO.

– BASOA: Basoak su hartzeko arriskuari buruzko informazioa.

– BASOA: Información de riesgo de Incendios forestales.

2.– Eguraldi txarrak eragindako intzidenteen kudeaketa:

2.– Gestión de incidentes producidos por fenómenos meteorológicos adversos:

– UHOLDE: Uholdeak.

– UHOLDE: Inundaciones.

– ELURRA: Elurteak.

– ELURRA: Nevadas.

– GALERNA: Galernak.

– GALERNA: Galernas.

– HAIZEA: Haizeak.

– HAIZEA: Vientos.

13.– Hornidura (ERAMAN).

13.– Abastecimiento (ERAMAN).

– ERAMAN: Herritarrak eta ondasun materialak hil edo biziko, oinarrizko eta beharrezko gaiez hornitzeko egin behar diren ekintza guztiak (hil edo biziko eta presako izaeraz).

– ERAMAN: Todas las acciones que se tienen que ejecutar para proveer de lo vital, esencial y necesario (con carácter vital y urgente) a los ciudadanos y a sus bienes materiales.

14.– Luiziak - Lur-irristatzeak.

14.– Desprendimientos – Deslizamientos.

– LURRA: Lur-higidurek eragindako intzidente-mota guztiak (luiziak, lur-irristatzea, etab.), eta pertsonaren bat lurperatuta egonez gero, haren erreskatea ere.

– LURRA: Todo tipo de incidente provocado por movimientos del terreno (deslizamientos, desprendimientos, etc.) incluyendo el rescate de posibles personas sepultadas.

– SISMOA: Mugimendu sismikoak detektatzea Euskadin edo erkidego mugakideetan.

– SISMO: Detección de movimientos sísmicos en Euskadi y/o Comunidades limítrofes.

15.– Ebakuazioa – Ostatua.

15.– Evacuación - Albergue.

– HOTELA: Intzidente batek ukitutako pertsonei ebakuazioa edo ostatua eman beharra eskatzen duen egoera oro.

– HOTEL: todo tipo de supuesto que haga necesaria la evacuación y/o albergue de personas afectadas por un incidente.

16.– Urtegiak.

16.– Presas.

1.– Urtegiak urez husteko edo turbinatzeko eragiketen inguruko jakinarazpenez informatzea:

1.– Información de notificaciones relacionadas con operaciones de desembalse en los embalses:

– ULLIBA: Uríbarri Ganboa urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

– ULLIBA: Gestión de notificaciones de operaciones en el embalse de Ullíbarri-Gamboa.

– UNDURR: Undurraga urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

– UNDURR: Gestión de notificaciones de operaciones en el embalse de Undurraga.

– URRUNA: Urrunaga urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

– URRUNA: Gestión de notificaciones de operaciones en el embalse de Urrunaga.

– SOBRON: Sobron urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

– SOBRON: Gestión de notificaciones de operaciones en el embalse de Sobrón.

– AÑARBE: Añarbe urtegiko eragiketen jakinarazpenen kudeaketa.

– AÑARBE: Gestión de notificaciones de operaciones en el embalse de Añarbe.

2.– Presa/urtegietako intzidenteen kudeaketa:

2.– Gestión de incidentes en presas/embalses:

– URTEGI: Presak edo urtegiak apurtzeko edota gainezka egiteko aukerarekin zerikusia duten era guztietako intzidenteak.

– URTEGI: Todo tipo de incidente relacionado con la posibilidad de rotura o desbordamiento de presas o embalses.

17.– Zirkulazio-istripuak (TG).

17.– Accidentes de Tráfico (TG).

– TG1: Zauriturik gabeko zirkulazio-istripu guztiak.

– TG1: Todos los accidentes de tráfico que en su siniestralidad no existan personas heridas.

– TG2: Zaurituak edo harrapatutakoak dituzten zirkulazio-istripu guztiak.

– TG2: Todos los accidentes de tráfico que en su siniestralidad existan personas heridas y/o atrapadas.

18.– Biktima askoko intzidenteak (IMV)

18.– Incidentes Múltiples Víctimas (IMV).

– IMV: Barnean hartzen ditu ibilgailu asko edo autobusak, trenak, itsasontziak, aireontziak dauden istripu guztiak, edo egiturazko kolapsoak, pertsona askorenganako eragina izanik: hildakoa, zaurituak edo harrapatuak.

– IMV: Abarca todos aquellos accidentes en los que existen múltiples vehículos accidentados y/o autobuses, trenes, embarcaciones, aeronaves, o colapsos estructurales, con un gran número de personas afectadas: fallecidas, heridas y/o atrapadas.

19.– Aparteko intzidente bortitzak (AIB).

19.– Incidentes Extraordinarios Violentos (IEV).

– AIB: Aurrerabideko intentziozko intzidenteak, indarrez eraginak –egitez edo mehatxuz–, ekintza oldarkor zein bortitzen bitartezkoak, norbanakoek edo taldeek eginak, pertsonei, ordenari, ondasunei edo ingurumenari garrantzizko kalteak eragiteko modukoak.

– IEV: Incidentes intencionales en progreso ocasionados mediante la fuerza, de hecho o mediante amenaza, por una acción agresiva o violenta ejecutada por personas individuales o de forma colectiva causando o pudiendo causar daños importantes a las personas, al orden, a los bienes o al medio ambiente.

Intzidente horietara honako gertaera hauek biltzen dira: ekintza terroristak, bahiketak, mehatxu bortitzak, manifestazio bortitzak eta aurrekoekin pareka daitekeen beste edozein.

En este tipo de incidentes se engloban todos los actos terroristas, secuestros, amenazas violentas, manifestaciones violentas y cualquier otra que pueda asimilarse a las anteriores.

Ertzaintzak zehaztuko du zein diren aparteko intzidente bortitzak (AIB), zuzenean edo SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak gertaeraren berri eman eta gero.

La clasificación como IEV le corresponderá a la Ertzaintza de forma directa o tras la comunicación de la situación por el Centro de Coordinación de Emergencias SOS DEIAK.

20.– Lan-istripuak (PG1).

20.– Accidentes Laborales (PG1).

– PG1: Lanagatik edo lana dela eta izandako gorputz-kalte guztiak, baldin eta sorburutzat badute kanpoko kausa baten ekintza bat, bat-batekoa edo bortitza bera, edota jasandako lesioak, kausa edozein dutela.

– PG1:Todos los daños corporales que tienen su origen en la acción súbita o violenta de una causa exterior, o de lesiones sufridas, cualquiera que sea su causa, por razón del trabajo o con ocasión del mismo.

21.– Bide publikoetako istripuak (PG3).

21.– Accidentes en Vía Pública (PG3).

– PG3: Bide publikoan gertatutako edozein istripu, zaurituak ere badituena.

– PG3: Todos los accidentes desarrollados en la vía pública, que en su siniestralidad existan personas heridas.

22.– Larrialdietarako Planak.

22.– Activaciones Planes de emergencia.

– KLP: Kanpoko larrialdietarako planak.

– PEE: Planes de Emergencia Exterior.

– PLABI: Euskadiko babes zibileko plana.

– PLABI: Plan de Protección Civil de Euskadi.

– PUHOLDE: Uholde-arriskuengatiko larrialdi-plana.

– PUHOLDE: Plan de Emergencia por Riesgo de Inundaciones.

– PBASOA: Baso-suteen arriskuengatiko larrialdi-plana.

– PBASOA: Plan de Emergencia por Riesgo de Incendios Forestales.

– PSISMO: Arrisku sismikorako larrialdi-plana.

– PSISMO: Plan de Emergencia ante el Riesgo Sísmico.

– PTPCF/ETSGSIP: Errepidean eta trenbidean salgai arriskutsuak garraiatzeko arriskuarengatiko plana.

– PTPCF: Plan por Riesgo de Accidentes en el Transporte de Mercancías Peligrosas por Carretera y Ferrocarril.

– PRADIO: Arrisku erradiologikoetarako larrialdi-plana.

– PRADIO: Plan de Emergencia ante el Riesgo Radiológico.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común