Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena

N.º 205, miércoles 24 de octubre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
5206
5206

AGINDUA, 2018ko urriaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten.

ORDEN de 9 de octubre de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se establecen las bases reguladoras y se convocan subvenciones a entidades privadas sin ánimo de lucro que realicen proyectos de voluntariado ambiental.

Euskadiko Autonomia Estatutuaren 11.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumena du ingurumen eta ekologiaren alorrean estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatzeko eta betearazteko.

En virtud de lo dispuesto en el artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, la Comunidad Autónoma ostenta competencia para el desarrollo legislativo y la ejecución dentro de su territorio de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología.

Aipatutako eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gauzatzen du, betiere lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz; izan ere, dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dira.

La citada competencia se ejerce por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda de conformidad con lo dispuesto en el artículo 9 del Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 98. artikuluaren arabera, administrazio publikoek dute ingurumen-hezkuntza gizarte-sektore guztietan sustatzeko eginkizuna, hain justu ere ingurumena babestera bideratutako informazioa, jarrerak, balioak eta jokabideak herritarrengan hedatzeko eta zabaltzeko ekimenen bitartez.

La Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, en su artículo 98, encomienda a las Administraciones públicas el impulso de la educación ambiental en todos los sectores sociales, mediante actuaciones que difundan y extiendan en la ciudadanía, información, actitudes, valores y comportamientos tendentes a la protección del medio ambiente.

Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeak, batetik, boluntarioek gure erkidegoan egiten duten jarduerarako berariazko lege-esparrua ezartzen du, eta, bestetik, zehaztu egiten du: EAEko Administrazioak boluntariotza sustatzeko eta herritarrek gizartea eraikitzen parte hartzeko duten eskubidean sakontzeko konpromisoa.

La Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado, establece el marco legislativo específico para la actividad de voluntariado en nuestra Comunidad y representa el compromiso de la Administración vasca de promover el voluntariado, profundizando en el derecho de la ciudadanía a participar en la construcción de la sociedad.

Bestalde, 2018ko ekainaren 5ean, Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategia; non Estrategiaren lehenengo helburuak ekintzarako hezkuntza bultzatzeko beharra jasotzen du. Horretarako, herritarren eta eragile sozialen lankidetza aktiboa baldintza behinenetarikoa da jasangarritasunean aurrera egiteko bidean.

Por otra parte, la Estrategia de Educación para la Sostenibilidad del País Vasco 2030, aprobada por Consejo de Gobierno en sesión de 5 de junio de 2018, recoge en la primera de sus metas la necesidad de avanzar en la educación para la acción, siendo la cooperación activa de la ciudadanía y de los agentes sociales en las políticas ambientales una de las condiciones necesarias para avanzar hacia la sostenibilidad.

Deialdi honen helburua da Natura 2000 Sarea, klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruko jarduketak eta ekonomia zirkularra indartzea, EAEko 2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programarekin, eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat etorriz. Programaren ingurumen-erronken artean, erantzunkidetasun publiko-pribatua lehenetsiko duen eta herritarrak gero eta gehiago sentikortzearen alde egingo duen gobernamendu publikoarena zehaztu da. Azken finean lortu nahi da ingurumenarekiko konpromisoa pertsonengan sakon errotzea, herritarren balio-eskeman sar dadin.

La presente convocatoria pretende potenciar las actuaciones en el marco de la Red Natura 2000, en relación con la lucha contra el cambio climático y con la economía circular, en concordancia con el Cuarto Programa Marco Ambiental de la CAPV 2020, y los Objetivos de Desarrollo Sostenible. Entre estos retos ambientales se marca el de una gobernanza pública que prime la corresponsabilidad público-privada y apueste por una mayor y creciente sensibilización de la ciudadanía. Se quiere conseguir como última instancia que el compromiso medioambiental arraigue sólidamente en las personas y lo incorporen en su esquema de valores.

Ingurumen-boluntariotza da herritarrek parte hartzeko era libre, altruista eta zuzena; eta era berean honako emaitzak eragiten ditu: ingurunea hobetzea; eta ingurumena hobetu eta kontserbatzeko motibazioari eta inplikazioari dagokienez eraldaketa pertsonal eta sozial sakona. Eta ikusten denez, aipatutako helburuak lortzeko tresna eragingarrienetako bat da.

El voluntariado ambiental es una forma de participación libre, altruista y directa de la ciudadanía, que al mismo tiempo que genera una mejora del entorno, produce una transformación personal y social profunda y duradera en cuanto a motivación e implicación en la conservación y mejora del medio ambiente. Se revela, por tanto, como una de las herramientas más eficaces para alcanzar el reto citado.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sostengua ematen die irabazi-asmorik gabe egiten diren ingurumenaren inguruko boluntario-proiektu guztiei, diru-laguntza hauen bidea irekiz, hezkuntzarentzat, gizarte-kontzientziarentzat eta ingurumenarentzat hain onuragarriak diren jarduera horiek sustatzeko. Laguntza hau Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartutako 2018-2020 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoaren barruan dago jasota; Diru Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

El Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda apoya los proyectos de voluntariado ambiental realizados por entidades sin ánimo de lucro promoviendo la presente línea subvencional, incentivando estas actuaciones tan beneficiosas para la educación, la concienciación social y el medio ambiente. Además, esta ayuda se recoge en el Plan Estratégico de Subvenciones 2018-2020 aprobado por Orden del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda de 14 de marzo de 2018; tal y como exige el artículo 8.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con el contenido señalado en ese precepto.

Aipatutako eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak gauzatzen du, betiere lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz; izan ere, dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dira; apirilaren 21eko 77/2017 Dekretuak (Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa) ematen didaten eskumena baliatuz, eta bat etorriz azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) xedatutakoarekin, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean (azaroaren 17ko 38/2003 Legea) ezarritakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntza eta laguntzei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin, honako hau abenduaren 22ko 5/2017 Legeak (2018ko ekitaldirako Euskadiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) islatzen duenez, bada aurrekontu-kreditu nahikoa Agindu honen esparruko jarduerak garatzen dituzten proiektuak behar besteko finantzazioz hornitzeko.

En su virtud, y en el ejercicio de la competencia que me otorga el Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones; el Decreto 77/2017, de 21 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y de conformidad con lo dispuesto en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y con las demás disposiciones aplicables a las ayudas y subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018 refleja la existencia de crédito presupuestario suficiente para dotar de la financiación necesaria a los proyectos que se desarrollen actividades en el marco de la presente Orden.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Norgehiagoka-prozeduraren bitartez diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzeko eta laguntzok deitzeko helburua du agindu honek; irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek jaso ditzakete laguntza horiek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte ingurumen-boluntariotzako proiektuak 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko martxoaren 31ra arte.

La presente Orden tiene por objeto establecer las bases reguladoras y convocar la concesión de subvenciones por el procedimiento de concurrencia competitiva, a las que podrán acogerse las entidades privadas sin ánimo de lucro que realicen, desde el 1 de enero de 2018 hasta el 31 de marzo de 2019, proyectos de voluntariado ambiental en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Ingurumen-boluntariotzako proiektuen deskribapena.

Artículo 2.– Descripción de los proyectos de voluntariado ambiental.

1.– Honelako proiektuak lagun daitezke diruz: ingurune fisikoaren gaineko ekintza zuzenak egiten dituztenak, hain justu ingurumen-boluntarioek era libre, altruista eta irabazi-asmorik gabekoan egindakoak badira ekintzok, eta horretaz gain, erakunde sozialek koordinatzen badituzte, ondoren aipatzen diren eremuetakoren batean ingurunea hobetu eta babesteko:

1.– Se consideran objeto de subvención los proyectos que contemplen acciones directas sobre el entorno físico, desarrolladas por voluntarios y voluntarias ambientales de manera libre, altruista y sin ánimo de lucro y coordinadas por las entidades beneficiarias con objeto de mejorar y proteger aquel entorno, enmarcadas en alguno de los siguientes ámbitos de actuación:

a) Ingurune naturala: ekosistemak kontserbatzea (ibaiak, basoak, kobak, gailurrak, itsasertza, hezeguneak, eta beste habitat batzuk, interes geologikoko guneak); paisaia mantentzea eta leheneratzea. Honelako proiektuek ez dute jasoko diru-laguntzarik: espezie inbaditzaileak kentzeko direnak, salbu eta boluntariotza bidez gauzatzeko ekintzak direla jasota egon berariaz, betiere erakunde eskumendunek onartutako kontrol-egitasmo baten barruan.

a) Medio natural: conservación de ecosistemas (ríos, bosques, cuevas, cumbres, litoral, zonas húmedas, así como otros hábitats, lugares de interés geológico); mantenimiento y recuperación del paisaje. No serán objeto de subvención los proyectos de eliminación de especies invasoras, a no ser que constituyan acciones que específicamente se contemplen como susceptibles de realizarse mediante voluntariado en un plan de control aprobado por los organismos competentes.

b) Babestutako naturguneak: goragoko idatzi-zatian jasotakoez gain, baliabideak mantentzen laguntzea (bide-zidorrak, ekipamenduak...).

b) Espacios naturales protegidos: además de los recogidos en el apartado anterior, colaboración en mantenimiento de recursos (senderos, equipamientos...).

c) Hiri-ingurumena: hiriko giroaren kalitatea hobetzea, hiriko eta hiri inguruko berdeguneetan ekintzak egitea, hiriaren jasangarritasuna eta iraungarritasuna sustatzea (mugikortasuna, hondakinak, energia, kontsumoa, eta beste edozein esparru), herri eta hirietako flora, fauna eta geodibertsitatea (GIGak, arroka apaingarriak, eraikuntzarako ohiko materialak, etab) ezagutzeko ikerlanetan kolaboratzea.

c) Medio ambiente urbano: mejora de la calidad ambiental de la ciudad, acciones en espacios verdes urbanos y periurbanos, fomento de la sostenibilidad urbana (movilidad, residuos, energía, consumo, así como cualquier otro ámbito de intervención), colaboración en tareas de investigación para el conocimiento de la flora, fauna y geodiversidad (LIG, rocas ornamentales, materiales de construcción tradicionales, etc.) de pueblos y ciudades.

d) Mintegien edo hazi-bankuen bidez bertako landare-espezie eta –barietateak, eta EAEko fosil edo mineralen bildumak kontserbatzea.

d) Conservación de variedades y especies vegetales autóctonas a través de bancos de semillas o viveros, y conservación de colecciones de fósiles y/o minerales de la CAPV

e) Flora eta faunako espezie babestuak eta haien habitata kontserbatzeko ikerlanetan kolaboratzea eta kaltebera izan daitezkeen edo/eta narriadura jasan dezaketen geologia interesdun lekuen babespena.

e) Colaboración en tareas de investigación y conservación de especies de flora y fauna protegidas y de sus hábitats, así como sobre los lugares de interés geológico vulnerables y/o con riesgo de degradación.

2.– Ikerketa-atazetan laguntzearen arloan, ibilbide zientifiko eta ikertzaile ziurtatuta duten pertsona eta erakundeekin gauzatu behar da lankidetza hau.

2.– En el ámbito de colaboración en tareas de investigación, esta colaboración ha de realizarse con entidades o personas con acreditada trayectoria científica e investigadora.

3.– Ez dira joko boluntariotzako jardueratzat: informazio- edo zabalkunde-materialen edizio hutsa, edo prestakuntza-jardueren gauzatze hutsa.

3.– No se entiende como actividad de voluntariado la mera edición de materiales divulgativos e informativos o la simple realización de actividades formativas.

4.– Eskabidea egiten duten erakundeek proiektuaren koordinatzaile tekniko bat izendatu beharko dute, zeina proiektua diseinatu, exekutatu eta ebaluatzeaz arduratuko baita. 18 urtetik gorako gutxienez 10 partaide boluntario izan behako ditu proiektu bakoitzak.

4.– Las entidades solicitantes deberán designar una persona coordinadora técnica del proyecto como responsable del diseño, la ejecución y la evaluación del mismo. Cada proyecto deberá contar con un mínimo de 10 participantes voluntarios mayores de 18 años.

5.– Aurreko ataletan azaltzen diren proiektuak; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan gauzatu beharko dira, eta 2018an hasita egon beharko dute.

5.– Los proyectos descritos en los apartados anteriores deberán realizarse dentro del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco y, en todo caso, deben estar iniciadas en 2018.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 3.– Recursos económicos.

1.– Agindu honen helburua betetzeko diru-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan xede horretarako berariaz ezarriko diren aurrekontu-kredituetatik hartuko dira.

1.– Los recursos económicos destinados al cumplimiento del objeto de la presente Orden procederán de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Horretarako, ehun eta hogei mila (120.000) euro jarriko dira gehienez, aurrekontu-aplikazio honetan: 18.0.1.05.12.0100.4.454.99.44210.009/I

2.– A dicha finalidad se destinará un máximo de ciento veinte mil euros (120.000) consignados en la aplicación presupuestaria: 18.0.1.05.12.0100.4.454.99.44210.009/I

4. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 4.– Entidades beneficiarias.

Honako hauek jaso ahal izango dituzte agindu honetan araututako diru-laguntzak: irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarte pribatuak, legez eratuak eta administrazio publikoaren partaidetzarik ez dutenak.

Podrán ser beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Orden, las asociaciones, fundaciones u otras entidades privadas sin ánimo de lucro, legalmente constituidas y no participadas por Administraciones públicas.

5. artikulua.– Erakunde eskatzaile izateko baldintzak.

Artículo 5.– Requisitos de las entidades solicitantes.

1.– Erakunde eskatzaileak dagokion Erregistroan inskribatuta egon behar dute.

1.– Las entidades solicitantes deberán estar inscritas en el correspondiente Registro.

2.– Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeaz eraenduko dira erakunde onuradunak.

2.– Las entidades solicitantes habrán de regirse por la Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado.

3.– Honako hauek ezingo dituzte eskuratu deialdi honetako diru-laguntzak: laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat dutenak; edo legezko galarazpen edo kausaren bat izatea, eta horrek halakorik eskuratzeko ezgaitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenean ezarritakoa barne.

3.– No podrán acceder a las subvenciones objeto de la presente convocatoria quienes se encuentren sancionados penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, o estén incursos en alguna causa o prohibición legal que les inhabilite para ello, incluida la establecida en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

4.– Halaber, ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak. Gorabehera horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 4. apartatutik 6.era bitartean ezarritakoa, eta gorabehera bakoitzerako ezarritako muga izango dute.

4.– Asimismo, no podrán ser beneficiarias de subvención las entidades en quienes concurra cualquiera de las circunstancias previstas en el apartado 2 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones. La apreciación de estas circunstancias se llevará a cabo en el modo establecido en los apartados 4 a 6 del antedicho artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y tendrán el alcance que para cada una se establece.

5.– Fundazioek parte hartuz gero, Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legea bete behar dute.

5.– En el caso de concurrir fundaciones, estas deberán cumplir con lo dispuesto en Ley 9/2016, de 2 de junio, de Fundaciones del País Vasco.

6. artikulua.– Erakunde eskatzailearen zenbait betekizun egiaztatzea.

Artículo 6.– Acreditación de determinados requisitos de la entidad solicitante.

1.– Parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena, erakunde kudeatzaileak ofizioz egiaztatu dezan erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpeko elkarte- eta fundazio-erregistroetan inskribatuta dauden.

1.– La solicitud de participación comportará la autorización para que el órgano gestor compruebe de oficio la acreditación de inscripción en los registros de asociaciones y fundaciones competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenpeko elkarte eta fundazio erregistroetan inskribatuta dagoela, inskripzioa egiaztatu beharko du, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez. Era berean, aurrekoez besteko elkarte- nahiz fundazio-erregistro batean badago inskribatuta, erakunde eskatzaileak dagokion erregistroan inskribatuta dagoen egiaztagiria aurkeztu beharko du eskabidearekin batera.

En el caso de que la entidad solicitante señale expresamente en la solicitud que no autoriza la comprobación de oficio de la inscripción en los registro de asociaciones y fundaciones competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberá de acreditar la inscripción mediante certificaciones administrativas de carácter positivo expedidas por los órganos competentes. Asimismo, en caso de estar inscrita en un registro de asociaciones o de fundaciones distinto a los anteriores, la entidad solicitante deberá presentar la acreditación de inscripción en el correspondiente registro, junto con la solicitud.

2.– Parte hartzeko eskaerak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

2.– La solicitud de participación comportará la autorización para que el órgano gestor compruebe de oficio la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las entidades solicitantes de las ayudas tantas veces como fuera necesario.

Erakunde eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituen, organo eskudunek jaulkitako ziurtagiri administratibo positiboen bidez egiaztatu beharko du.

En el caso de que la entidad solicitante señale expresamente en la solicitud que no autoriza la comprobación de oficio del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, deberá de acreditarse mediante certificaciones administrativas de carácter positivo expedidas por los órganos competentes.

Eskatzaileek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak egunean dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

En el supuesto de tributar en la Hacienda de Navarra, la entidad solicitante deberá presentar certificado acreditativo del cumplimiento de las obligaciones tributarias.

3.– Eskaeretan, laguntza eskatzen duten erakundeek aukera izango dute beren-beregi adierazteko baimena ematen diotela organo kudeatzaileari gainerako datu guztiak lortu edo egiaztatzeko, hargatik eragotzi gabe Administrazio Publikoak dagozkion egiaztatze-, kontrol- eta ikuskatze-ahalmenak gauzatzea.

3.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad solicitante de la ayuda consienta expresamente que el resto de los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tiene atribuidas la Administración Pública.

4.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) aplikatuz, honako betekizun eta eskakizun hauek egiaztatuko dira eskabidearekin batera aurkeztuko den erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

4.– En aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán las siguientes obligaciones y requisitos:

a) Jakinaraztea ea eskatu den helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandako diru-laguntzarik, laguntzarik, sarrerarik edo baliabiderik eta, kasua bada, ea eskuratu den.

a) Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

Jakin bezain laster egin behar da jakinarazpena, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

Esta comunicación deberá efectuarse tan pronto como se conozca y, en todo caso, con anterioridad a la justificación de la aplicación dada a los fondos percibidos.

b) Ez jasotzea proiektu bererako diru-laguntzarik Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.

b) No estar percibiendo subvenciones para el mismo proyecto con cargo a las dotaciones presupuestarias del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

c) Egiaztatzea, diru-laguntza esleitzeko ebazpen-proposamena eman aurretik, egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, araututa dagoen bezala; horretaz gainera, bete egin behar dute, agindu honen 6.2 artikuluari jarraikiz.

c) Acreditar con anterioridad a dictarse la propuesta de resolución de concesión que se halla al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, tal y como se encuentra regulado en el artículo 6.2 de la presente Orden.

d) Pertsona edo erakunde eskatzailea ez egotea: administrazio- edo zigor-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, edo diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean, bereziki kontuan izanik sexu-diskriminazioaren ondoriozkoetan.

d) No hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello, con mención expresa a las que se hayan producido por discriminación de sexo.

e) Era berean, adieraztea eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla, eta diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak betetzen dituela.

e) Así mismo, la entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

5.– Erakunde eskatzaileek eskabidearekin batera eman beharreko erantzukizunpeko adierazpenean adierazi dezakete ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura batean. Baiezkoa bada, zein dagoen sarturik adierazi behar da.

5.– Las entidades solicitantes podrán expresar en la declaración responsable a incluir en la solicitud, la circunstancia de estar o no incursas en algún procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación. En caso afirmativo deberá expresar en cual se halla incursa.

7. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntzekiko bateragarritasuna.

Artículo 7.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira funts publiko zein pribatuen kontura helburu bererako eman daitezkeen beste diru-laguntzekin, ondorengo paragrafoan xedatutakoa salbuespena izango da.

1.– La concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden será compatible con aquellas otras que, teniendo el mismo fin, pudieran ser otorgadas con cargo a fondos públicos o privados, salvo lo dispuesto en el apartado siguiente.

2.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kontura helburu bererako lor litezkeen beste diru-laguntza batzuekin.

2.– Será incompatible la concesión de las subvenciones reguladas por la presente Orden con otras que para la misma finalidad pudiera obtenerse con cargo a las dotaciones presupuestarias del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda.

3.– Nolanahi ere, laguntzen zenbateko osoak ezin izango du proiektuaren edo jardueraren kostuaren ehuneko ehuna gainditu.

3.– En todo caso, la cuantía global de las ayudas no podrá superar el cien por cien del coste de la actividad.

8. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 8.– Gastos subvencionables.

1.– Honako kanpo-gastu hauek lagundu daitezke diruz, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera:

1.– Serán subvencionables, de conformidad con lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003 General de Subvenciones, los siguientes gastos externos:

a) Boluntarioen erantzukizun zibileko eta istriputako asegurua.

a) Seguro de accidentes y responsabilidad civil de las personas voluntarias.

b) Jarduera gauzatzeko materialak, memoria teknikoan behar bezala justifika daitezenak.

b) Materiales necesarios para el desarrollo de la actividad, que queden debidamente justificados en la memoria técnica.

c) Boluntarioak prestatzeko eta egindako edo egingo diren jardueren zabalkunde egiteko behar diren materialen edizio-gastuak. Gehienez ere 500 euro.

c) Gastos de edición de materiales necesarios para la formación de personas voluntarias y difusión de las actividades realizadas o a realizar. Hasta un máximo de 500 euros.

d) Garraio- (kilometroak) eta mantenu-gastuak edo pertsonak (20 plazatik gora) edo merkantziak garraiatzeko ibilgailuak alokatzeko direnak, betiere jarduerak burutzeko beharrezkoak badira eta memoria teknikoan egoki justifikatzen badira. Ahal delarik, ibilgailuen plaza guztiak aprobetxatuko dira.

d) Gastos de manutención y transporte (kilometraje) o alquiler de vehículos de transporte de mercancías o de personas (20 plazas en adelante), necesarios para el desarrollo de las actividades y que queden debidamente justificados en la memoria técnica. Se intentará en la medida de lo posible, aprovechar todas las plazas de los vehículos.

2.– Goragoko gastu horiez gain, gastu orokorrak ere lagunduko dira diruz.

2.– Junto con los gastos anteriores, también se subvencionarán los gastos siguientes:

a) Gastu Orokorrak: halakotzat hartuko dira: erakundearen egiturak jarduera gauzatzeko eragindakoak (telefonoa, elektrizitatea, posta, fotokopiak, paper-gauzak, material suntsikorra, etab.). Gehienez ere, aurreko paragrafoan zehaztutako kanpo-gastu diruz lagungarrien % 10 izango dira. Ez da beharrezkoa gastu horiek justifikatzea.

a) Gastos generales: se consideran como tales los realizados por la estructura de la entidad para la realización de la actividad (teléfono, electricidad, correo, fotocopias, papelería, material fungible, etc.). Solo podrán suponer como máximo el 10% del total de los gastos externos subvencionables del apartado anterior. Estos gastos no necesitan ser justificados.

b) Pertsonal gastuak: onuradun erakundearen pertsonalak eragindakoak kontsideratzen dira, bai plantilakoak, bai espresuki proiektuaren kudeaketarako edo koordinaziorako kontratatutako langilegoa, bere nominen bidez justifikatuko direlarik. Gastu hauek, gehienez onar daitezken kanpo-gastuen % 10 suposatu ahal dute.

b) Gastos de personal. Se consideran como tales los generados por el personal de la entidad beneficiaria, bien sea de plantilla o contratado específicamente para la gestión y/o coordinación de los voluntarios del proyecto y serán justificables mediante nómina. Estos gastos solo podrán suponer como máximo el 10% de los gastos externos subvencionables.

3.– Gastu hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:

3.– No serán subvencionables los siguientes gastos:

a) Diru-laguntza jaso duen proiektuari zuzenean lotuta ez dudenak; batez ere, erakunde onuradunaren ohiko funtzionamendukoak edo egiturazkoak.

a) Los que no estén directamente afectos al proyecto subvencionado, en particular los gastos de funcionamiento ordinario o estructurales de la entidad beneficiaria.

b) Produktu ikus-entzunezkoak edo elektronikoak (bideo, CD-ROM, DVD edo antzekoak) diseinatu, muntatu, kopiatu edo banatzea.

b) Diseño, montaje, copia o distribución de productos multimedia o electrónicos (vídeo, CD-ROM, DVD o similares).

c) Web-orriak argitaratzeari lotutako gastuak.

c) Gastos asociados a publicación de páginas web.

d) Zeharkako zergak, balio erantsiaren gaineko zerga eta beste batzuk, berreskuratu edo konpentsatzekoak direnean.

d) Los impuestos indirectos, impuesto sobre valor añadido y otros, cuando sean susceptibles de recuperación o compensación.

e) Beharrik gabekoak eta gaizki justifikatutakoak. Beharrik gabeko gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren nolakotasunari erantzuten ez diotenak, behar-beharrezkoak ez direnak eta Agindu honek ezarritako epean gauzatzen ez direnak.

e) Los innecesarios o mal justificados. Se considerarán gastos innecesarios o mal justificados aquellos que no respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, no resulten estrictamente necesarios y no se realicen en el plazo establecido por la presente Orden.

Diruz lagundutako gastuen erosketa-kostua ezingo da izan, inondik inora, merkatuko balioa baino handiagoa, ezta neurriz gabekoa ere, ekonomiaren eta kostu-eraginkortasun harremanaren printzipioei dagokienez.

En ningún caso el coste de adquisición de los gastos subvencionables podrá ser superior al valor de mercado, ni desmesurado en función de los principios de economía y de relación coste-eficacia.

4.– Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan –egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera aurkeztuta– artikulu honetan diruz laguntzeko modukoak ez diren gastuak biltzen badira, ebaluazio-organoak ezabatu edo kendu egingo ditu, gastu diruz lagungarrien aurrekontua zehazteko, hori izango baita diru-laguntzaren munta erabakitzeko oinarria. Diruz lagundu daitezken gastuak zein diren eta zein ez diren erabakitzea, 14. artikuluan deskribatutako ebaluazio-organoari dagokio, aurreko paragrafoetan xedatutakoari jarraituz.

4.– En caso de que el presupuesto presentado por la entidad solicitante, conforme al modelo normalizado disponible en sede electrónica, incluyera gastos considerados como no subvencionables en el presente artículo, el órgano de evaluación procederá a su eliminación o depuración al objeto de determinar el presupuesto de gastos subvencionable que servirá de base para la determinación del importe de la subvención. Corresponde al órgano de evaluación descrito en el artículo 14, determinar, en su caso, qué gastos se consideran subvencionables en aplicación de lo dispuesto en los apartados anteriores.

9. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Artículo 9.– Cuantía de las ayudas.

1.– Laguntzak norgehiagoka bidezko diru-laguntzatzat hartuko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak onartzen duena) 51.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Las ayudas tendrán la consideración de subvenciones en concurrencia competitiva, conforme a lo establecido en el artículo 51.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

2.– Diru-laguntzaren zenbatekoa, 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, onartutako gastu-sailen % 100 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 15.000 euroko kopurua.

2.– La cuantía de la subvención será como máximo del 100% de las partidas de gasto aceptadas conforme a lo establecido en el artículo 7 y no podrá exceder de la cantidad de 15.000 por proyecto.

3.– Irabazi-asmorik gabeko erakunde bakoitzari, gehienez ere, proiektu baterako diru-laguntza eman dakioke. Eskabide bat baino gehiago aurkezten bada, puntuaziorik handiena lortu duen proiekturako baino ez da emango diru-laguntza.

3.– Cada entidad sin ánimo de lucro podrá recibir subvención como máximo para un proyecto. En caso de presentarse varias solicitudes, solo se concederá subvención para el proyecto que haya obtenido mayor puntuación.

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta tokia.

Artículo 10.– Plazo y lugar de presentación de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskabideak baliabide elektronikoen bitartez aurkeztuko dira, euskadi.eus egoitza elektronikoan:

2.– Las solicitudes se presentarán por medios electrónicos en la sede electrónica de euskadi.eus

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/volamb/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/volamb/y22-izapide/es

3.– Erakunde eskatzaileek euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta dokumentazioa, nahi duten eran. Era berean, prozedura osoan zehar, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establecen los artículos 5.2.a) y 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, erakunde eskatzaileei jakinarazten zaie ematen dituzten datuak fitxategi batean bilduko direla. Fitxategi horren helburua da diru-laguntzen deialdi hau eta gaiarekin lotutako beste edozein administrazio-espediente ere kudeatzea. Fitxategiaren arduraduna Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza da. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubidea sail bereko Zerbitzuen Zuzendaritzan baliatu ahal izango da. Horretarako, helbide honetara jo beharko da: Donostia kalea, 1 -01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).

4.– De conformidad con la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, se informa a las entidades solicitantes que los datos que faciliten serán incluidos en un fichero con la finalidad de gestionar la presente convocatoria de subvenciones y cualquier otro expediente administrativo relacionado con la materia. El responsable de este fichero es la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición se podrán ejercer ante la Dirección de Servicios del propio Departamento, dirigiéndose para ello a la calle Donostia-San Sebastián, 1-01010 de Vitoria-Gasteiz (Álava).

11. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Artículo 11.– Documentación a presentar.

Erakunde eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

Las entidades solicitantes deberán presentar junto a la solicitud, la siguiente documentación:

1.– «Memoria teknikoa» inprimaki normalizatua. 15. artikuluan jasotako balioespen-irizpideei buruzko informazio garrantzitsua ere memoria horretan zehaztu beharko da (aukera izango da memoria osagarri bat entregatzeko).

1.– Formulario normalizado «Memoria técnica». La información relevante en cuanto a los criterios de valoración recogidos en el artículo 15 habrá de ser detallada en esta memoria (opcionalmente se podrá entregar una memoria complementaria).

2.– «Aurrekontua» inprimaki normalizatua. Behar bezala xehatua eta prezio unitarioak banakatuta, ahal den xehetasun handienaz. Hala behar izanez gero, zehaztu beharko da helburu bererako beste diru-laguntzarik edo -sarrerarik jasotzen den edo horiek jasotzeko aukerarik den, baita adierazi ere, ea erakundeak BEZa ordaindu behar duen ala ez eskabidea aurkeztu duen programa diruz lagungarrietan.

2.– Formulario normalizado «Presupuesto». Correctamente detallado y desglosado en precios unitarios hasta donde sea posible. Se deberá especificar, en su caso, la percepción o posible percepción de otras subvenciones, ayudas o ingresos para la misma finalidad e indicar si el IVA es compensable o no por la entidad en los programas subvencionables en los que haya presentado solicitud.

3.– Dagokion Ogasunaren egiaztagiri eguneratua, erakundea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren araubidea egiaztatzen duena eta, hala behar bada, BEZa ordaintzeko salbuespena.

3.– Certificación actualizada de la Hacienda correspondiente acreditativa del régimen del Impuesto sobre el Valor Añadido en el que esté censada la entidad, y, en su caso, de la exención del IVA.

12. artikulua.– Aurkeztutako eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 12.– Subsanación de defectos en la solicitud presentada.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak antzemango balu akatsak edo zehaztasun ezak daudela aurkeztutako eskabidean, erakunde eskatzaileari jakinarazi eta hamar eguneko epea emango dio horiek zuzentzeko; eta ohartaraziko dio hala egiten ez badu eskaerari uko egin diola ulertuko dela, aldez aurretik dagokion ebazpena eman ondoren. Ebazpen hori urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz emango da.

Si la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático advirtiera en la solicitud presentada la existencia de algún defecto o inexactitud lo comunicará a la entidad solicitante, concediéndole un plazo de diez días para que proceda a su subsanación, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en el artículo 21 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

13. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko ardura duen erakundea.

Artículo 13.– Órgano encargado de la gestión de las subvenciones.

Ingurumen eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariari dagokio deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eginkizunak betetzea.

Corresponde al Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático de la Viceconsejería de Medio Ambiente del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente convocatoria.

14. artikulua.– Ebaluazio-organoa.

Artículo 14.– Órgano de evaluación.

1.– Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, kide anitzeko ebaluazio-organo bat eratuko da, honela osatua:

1.– Para el análisis y evaluación de las solicitudes presentadas se constituirá un órgano de evaluación colegiado compuesto por:

a) Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendaria. Bera izango da buru.

a) El Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático, quién realizará las tareas de Presidencia.

b) Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikari, zuzendariak izendatuak. Bietatik, zerbitzuan antzinatasun handiagoa duenak jardungo du idazkari-lanetan.

b) Dos personas técnicas adscritas a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático y designadas por el Director, correspondiendo a la persona de mayor antigüedad en el servicio las tareas propias de la Secretaría.

2.– Nolanahi ere, euskadi.eus egoitza elektronikoan argitaratuko da ebaluazio-organoaren osaera izenduna, aurreko atalean aurreikusitakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako.

2.– En todo caso, la composición nominativa del órgano de evaluación, conforme a lo previsto en el apartado anterior, se publicará a través de la sede electrónica de euskadi.eus, a los efectos de lo establecido en los artículos 23 y 24 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

3.– Ebaluazio-organoak dagokion ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Ingurumeneko sailburuordeari. Proposamen horretan zehaztuko da zein jarduerek jaso dezaketen diru-laguntza eta horien zenbatekoak, agindu honen 15. artikuluan aipatutako esleipenerako irizpideen eta aurrekontu-mugen arabera. Era berean, adieraziko du zein proiektu baztertzea proposatzen duen, eta zergatik.

3.– El órgano de evaluación elevará a la Viceconsejera de Medio Ambiente la correspondiente propuesta de resolución, que ajustándose a los criterios de adjudicación señalados en el artículo 15 de la presente Orden y a los límites presupuestarios, determine los proyectos susceptibles de obtener subvención así como la cuantía de la misma. Asimismo indicará los proyectos que se propone sean denegados y el motivo de tal propuesta.

15. artikulua.– Balioespen-irizpideak eta esleipen-prozedura.

Artículo 15.– Criterios de valoración y procedimiento de adjudicación.

1.– Diru-laguntzak emateko, eskabidean jarraian adierazten diren baldintzak betetzen diren balioetsiko da. Gehienez ere ehun (100) puntu lor daitezke, irizpide hauen arabera banatuta:

1.– Para la concesión de las subvenciones se valorará la concurrencia en la solicitud presentada de las condiciones que se indican a continuación. La valoración máxima que puede obtenerse es de cien (100) puntos, distribuidos de conformidad con los siguientes criterios:

a) Proposatutako jarduerek ingurumenari buruz duten interesa eta proiektua zenbateraino egokitzen zaion deialdiaren xedeari (gehienez 20 puntu). Lehentasunez balioetsiko dira jarduketa Natura 2000 Sarearen barruko eremuetan ardazten diren proiektuak, klima-aldaketaren aurka borrokatzera bideratu direnak eta ekonomia zirkularra bultzatzen dutenak.

a) Grado de interés de las actividades propuestas para el medio ambiente y adecuación del proyecto a la finalidad de la convocatoria (máximo 20 puntos). Serán valorados prioritariamente los proyectos que centren su actuación en los espacios que forman parte de la Red Natura 2000, los que estén enfocados hacia la lucha contra el cambio climático y los que se centren en la promoción de la economía circular.

b) Memoria teknikoan aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. Balioesteko, kontuan hartuko dira: helburuen zehaztasuna, jardueren azalpen zehatza, metodologiaren garapena, giza baliabideak egokiak izatea, bideragarritasuna eta ebaluazioa (gehienez, 20 puntu).

b) Calidad técnica del proyecto presentado en la memoria técnica. Se valorará en función de la concreción de sus objetivos, la explicación detallada de las actividades, el desarrollo de la metodología, la idoneidad de los recursos humanos, la viabilidad y la evaluación (hasta 20 puntos).

c) Proiektuan parte hartuko duten boluntarioen kopurua gutxi gorabehera (gehienez, 15 puntu). Memoria teknikoan kalkulu zehatza aurkeztu ezean, atal honetan 0 puntu lortuko da.

c) Número estimado de personas voluntarias que participarán en el proyecto (máximo 15 puntos). En el caso de no presentar en la memoria técnica una estimación precisa, se puntuará este apartado con 0 puntos.

d) Gizarte-errentagarritasuna, hau da, kostuen eta jardueren onuren edo onuradunen arteko oreka (gehienez 15 puntu).

d) Rentabilidad social, es decir, balance entre el coste y los beneficios o personas beneficiarias de las actuaciones (máximo 15 puntos).

e) Erakundearen esperientzia antzeko jarduerak gauzatzen (gehienez, 5 puntu). Irabazi-asmorik gabeko beste elkarte, fundazio eta erakunde batzuk honako agindu honen 2. artikuluan azaldutakoen antzeko proiektuetan izan duten ibilbidea egiaztatzeko, memoria teknikoaren atal bat, honako hauei dagokiena, bete beharko da: erakundeak garatutako edo garatzen ari den ingurumen- edo boluntariotza-ekintzen laburpena; dena dela, Sailak, egoki baderitzo, agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu.

e) Experiencia de la entidad en la realización de actividades similares (hasta 5 puntos). A efectos de acreditar la trayectoria de las asociaciones, fundaciones u otras entidades sin ánimo de lucro en proyectos similares a los descritos en el artículo 2 de la presente Orden, se deberá cumplimentar el apartado de la memoria técnica correspondiente al resumen de actividades de carácter ambiental o de actividades de voluntariado desarrolladas, o en curso, por la propia entidad, pudiendo el Departamento solicitar la documentación complementaria necesaria si lo considera oportuno.

f) Proiektua herriko erakundeekin batera gauzatzea, (6 puntu), proiektuarekin batera baieztatu behar da.

f) Realización de proyectos en colaboración y con la participación de entidades locales, (6 puntos), que deberá acreditarse junto con el proyecto.

g) Proiektua beste boluntariotzako erakunde batzuekin batera gauzatzea (5 puntu). Memoria teknikoan zehaztuko da zein entitate, elkarte eta erakunderekin lan egingo den, eta elkarrekin egitekoak diren jarduerak. Ez da lankidetza kontsideratuko erakundeek diruzko kontraprestazio baten truke egindakoa.

g) Realización del proyecto en colaboración con otras entidades de voluntariado ambiental (5 puntos). Se indicarán en la memoria técnica la relación de las entidades, asociaciones e instituciones con las que se va a trabajar y detalle de las actividades conjuntas. No se entenderá colaboración la que prestan entidades a cambio de una contraprestación económica.

h) Euskaraz gauzatutako proiektuak (5 puntu).

h) Proyectos realizados en euskera (5 puntos).

i) Genero-ikuspegia sartzea proiektuaren diseinuan eta exekuzioan (gehienez 5 puntu). Proiektuaren fase bakoitzean –hau da, helburuetan, jardueretan, metodologian eta ebaluazio-adierazleetan– genero-ikuspegia txertatzeko egiten diren jarduketak balioetsiko dira (nahitaez bete beharrekoak salbu).

i) Integrar la perspectiva de género en el diseño y ejecución del proyecto (máximo 5 puntos). Se valorarán las actuaciones que se realicen a favor de la integración de la perspectiva de género (excluyéndose las de obligado cumplimiento) en cada una de las diferentes fases del proyecto, esto es, tanto en los objetivos, como en las actividades, metodología e indicadores de evaluación.

j) Desgaitasuna dutenekin lan egitea eta haien parte-hartzea sartzea proiektuan (gehienez 4 puntu).

j) Integrar la intervención social con personas discapacitadas en el proyecto (máximo 4 puntos).

2.– Laguntzak lortu ahal izateko, nahitaezkoa izango da gutxienez 10 puntu lortzea aurreko paragrafoko a) eta b) letretan zehaztutako alderdietan eta, gainera, gutxienez 51 puntu lortzea paragrafo horretan jasotako irizpideen arabera egiten den balioespen orokorrean.

2.– Solo podrán acceder a las ayudas aquellas solicitudes que obtengan una puntuación mínima de 10 puntos en los aspectos contemplados en las letras a) y b) del apartado anterior, y alcancen un mínimo de 51 puntos en la valoración global que se efectúe con arreglo a los criterios recogidos en dicho apartado.

3.– Behin galdatutako eskakizun subjektibo eta objektiboak dauzkatenek aurkeztutako proiektuen balioespena egin dutenean, galdatutako gutxieneko puntuazioa lortu dutenak ordenatzeari ekingo zaio, beheranzko noranzkoan, lortu duten puntuazioaren arabera, eta laguntzak ordenazio horren arabera esleituko dira, agindu honen 9.2 artikuluak ahalbidetzen duen gehieneko kopuruagatik, harik eta, hala gertatzen bada, deialdiaren zuzkidura agortzen den arte.

3.– Una vez efectuada la valoración de los proyectos presentados por quienes reúnan los requisitos subjetivos y objetivos exigidos se procederá a ordenar los que hubieran alcanzado la puntuación mínima exigida en sentido descendente, en función de la puntuación obtenida, adjudicando las ayudas en atención a dicha ordenación, por las cuantías máximas que posibilita el artículo 9.2 de la presente Orden, hasta el agotamiento, en su caso, de dotación de la convocatoria.

16. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak, jakinarazteko modua eta publizitateko prozedura.

Artículo 16.– Resolución, recursos, plazos para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Aurkezten diren eskabideak prozedura bakar baten bidez izapidetuko dira, eta prozedura hori ebaztea, erakunde interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Ingurumeneko sailburuordeari dagokio, betiere ebaluazio-organoaren proposamenez.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán a través de un único procedimiento cuya resolución, decidiendo todas las cuestiones planteadas por las entidades interesadas, corresponde, a propuesta del órgano de evaluación, a la Viceconsejera de Medio Ambiente.

2.– Hartzen den Ebazpenean, eskatutako diru-laguntzak eman diren edo ez adieraziko da. Diru-laguntza ematen denean, zehaztuko da: onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua, partida diruz lagungarrietan onartutako aurrekontua, baztertutako gastuak eta eman den diru-laguntzaren zenbatekoa. Eskaera ukatzen denean, zergatik ukatu den azaldu beharko da.

2.– La Resolución que se adopte determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas expresando en el caso de las primeras la entidad beneficiaria, el proyecto subvencionado, el presupuesto aceptado en las partidas subvencionables, los gastos excluidos y el importe de la subvención concedida. En el caso de las denegadas, recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Goragoko paragrafoan aipatutako Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari; hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

3.– La Resolución a la que se refiere el párrafo anterior no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma, las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación, de conformidad con los 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie erakunde interesdunei. Dena den, jendeak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da erakunde onuradunen zerrenda, eman zaien diru-laguntza eta finantzatutako inbertsio-proiektua adierazita.

4.– La Resolución que se adopte será notificada telemáticamente a las entidades interesadas, sin perjuicio de que a efectos de general conocimiento se publique en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de entidades beneficiarias con indicación del respectivo importe de la ayuda concedida y proyecto de inversión financiado.

5.– Prozedura ebazteko eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei (6) hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, urriaren 1eko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, lege horrek Administrazioari espresuki ebazteko ezartzen dion betebeharraren kalterik gabe.

5.– El plazo máximo para resolver el procedimiento y notificar lo resuelto a las entidades interesadas será de seis (6) meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, las interesadas podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación que la citada Ley impone a la Administración de resolver expresamente.

6.– Diru-laguntzak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, amaituta eduki behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedura nahiz zigor-prozedura guztiak, prozedura horiek oraindik izapide-aldian badaude behintzat.

6.– La concesión y, en su caso, el pago de las subvenciones, quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

17. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.

Artículo 17.– Pago de la subvención.

1.– Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, 19.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– El 50% del importe de la subvención concedida se hará efectivo una vez aceptada la ayuda, conforme a lo establecido en el artículo 19.1.

2.– Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak 18. artikuluan adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen pentzutan geratuko da.

2.– El pago del 50% restante del importe quedará condicionado a la presentación por la entidad beneficiaria de la justificación de la subvención, en los plazos que se indican en el artículo 18.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa, likidazioa eta ordainketa.

Artículo 18.– Justificación, liquidación y pago de las subvenciones.

1.– Justifikazioak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, «Nire kudeaketak» eremuan: https://euskadi.eus/nirekudeaketak

1.– Las justificaciones se presentarán por medios electrónicos en «Mis Gestiones» https://euskadi.eus/misgestiones

2.– Erakunde onuradunek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

2.– Las entidades beneficiarias deberán presentar la siguiente documentación:

a) «Exekuzioari buruzko memoria»-ren inprimakia, zeinetan honako hauek jaso beharko baitira: eskabideko memorian jasotako alderdi guztiei dagokienez proiektuaren exekuzioa; hasierako aurreikuspenei dagokienez jazotako aldaketak, eta horien justifikazioa, barne direla jardueraren argazkiak; gauzatutako jardueraren planoak edo krokisak; jarduera zenbat pertsonak egin zuten (sexuaren arabera bereizita); boluntarioen zerrenda izenduna, proiektuaren exekuzioari buruzko ebaluazioa, eta itzulkinen eta errentagarritasun sozialaren adierazle objektiboak, proiektu edo jarduera zehatz bakoitzerako egokituak (Aukeran, memoria osagarri bat ere eman ahal izango da).

a) Formulario «Memoria de ejecución», en la que se recoja la ejecución del proyecto en todos los aspectos reflejados en la memoria de la solicitud, las variaciones que se hayan dado respecto a las previsiones iniciales y su justificación y que incluya fotografías de la actividad, planos o croquis de la actuación realizada, número de personas que efectivamente realizaron la actividad (desagregadas por sexo), listado nominativo de las personas voluntarias, evaluación de la ejecución del proyecto, y medidores objetivos, adaptados a cada proyecto o actividad específica, del retorno y rentabilidad social. (Opcionalmente se podrá entregar una memoria complementaria).

b) «Balantze ekonomikoa eta gastuen justifikazioa» inprimakia, zeinetan jasoko baitira proiektuko gastu eta sarrera guztiak, nahiz eta emandako diru-laguntzak ez aurreikusi gastuko kontu-sail guztiak. Hala behar izanez gero, zehaztu beharko da helburu bererako beste diru-laguntzarik jasotzen den, baita adierazi ere, ea erakundeak BEZa ordaindu behar duen ala ez eskabidea aurkeztu duen programa diruz lagungarrietan.

b) Formulario «Balance económico y justificación de gastos», que incluya la totalidad de los ingresos y gastos del proyecto, aún en el caso de que la subvención concedida no contemple todas las partidas de gasto. Se deberá especificar, en su caso, la percepción de otras subvenciones, ayudas o ingresos para la misma finalidad e indicar si el IVA es compensable o no por la entidad en los programas subvencionables en los que haya presentado solicitud.

c) Fakturak eta balio frogagarri baliokidea duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliodunak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, diruz lagundutako aurrekontu-sailetan egindako gastuei dagozkienak. Fakturetan adierazten bada ordainketa transferentzia bidez egiten dela, hura egin dela justifikatzeko agiri bat helaraziko da.

c) Facturas y demás documentos de valor probatorio equivalente con validez en el tráfico jurídico mercantil o con eficacia administrativa, correspondientes a los gastos efectuados en las partidas del presupuesto subvencionadas. En aquellas facturas en las que se indique que el abono se realiza por transferencia, se enviará el justificante de haber realizado la misma.

Zerrenda bateko zenbakiak dituztela aurkeztu beharko dira dokumentuak. Zerrenda horretako dokumentuak ordenatuta agertuko dira, aurrekontuko atalen arabera.

Todos estos documentos se presentarán numerados en un listado en el que se relacionarán en orden, según los distintos apartados del presupuesto.

d) Erakundera sartzeko erabakien kopia, boluntarioek eta antolakundeak sinatua, betiere Boluntarioei buruzko 17/1998 Legearen 8.3 artikuluko zehaztapenekin bat etorriaz.

d) Copia de los acuerdos de incorporación a la organización firmados por las personas voluntarias y la organización en los términos del artículo 8.3 de la Ley 17/1998, del Voluntariado.

e) Erakunde aseguratzaileak aseguru-polizei buruz emandako egiaztagiria. Bertan, gutxienez, zehaztu beharko dira organizazioak boluntarioen alde kontratatutako istripu-aseguruaren eta erantzukizun zibilekoaren estaldura, eta, gainera, aseguratuak zenbat diren eta polizaren munta osoa zenbatekoa den. Bai istripu-aseguruak eta bai erantzukizun zibilekoak, biek egon beharko dute indarrean jarduerak egiteko denbora guztian.

e) Certificación expedida por la entidad aseguradora, en la que se acrediten, como mínimo, los datos relativos a las coberturas de las pólizas de seguros, de accidentes y responsabilidad civil, contratadas por la organización a favor de los voluntarios y voluntarias, concretando el número de personas aseguradas y la cuantía total de la póliza. Tanto el seguro de responsabilidad civil como el de accidentes deben tener vigencia durante todo el período de ejecución de las actividades.

f) Proiektuan edo jardueran sortutako materialen kopia.

f) Copia de los materiales originados en el proyecto o la actividad.

g) Proiektua egiteko beharrezkoak diren baimenak. Jarduerak egin aurretiko data izan behar dute.

g) Permisos necesarios para la ejecución del proyecto fechados con anterioridad a la realización de las correspondientes actividades.

3.– Aurreko paragrafoan aipatzen diren dokumentuak bi hilabeteko epean aurkeztuko dira, jardueraren amaiera-datatik zenbatzen hasita, eta betiere 2019ko maiatzaren 31 baino lehenago.

3.– Los documentos citados en el apartado anterior se presentarán en el plazo de dos meses a contar desde la fecha de finalización de la actividad y en todo caso, antes del 31 de mayo de 2019.

4.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak, aurkeztutako emaitzetan eta egiaztapenetan eta dokumentazioan oinarrituz, diru-laguntzaren likidazioa egingo du, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak emandako ebazpenaren bidez.

4.– La Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático, sobre la base de los resultados y comprobaciones y la documentación aportada, procederá a liquidar la subvención que corresponda, mediante la oportuna resolución del Director de Patrimonio Natural y Cambio Climático.

19. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 19.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Artikulu hauetan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte agindu honetan araututako diru-laguntzen erakunde onuradunek: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren (Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 50.2 artikulua, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluak. Zehazki, honako betebehar hauek izango dituzte:

Las entidades beneficiarias de las subvenciones reguladas en la presente Orden deberán cumplir las obligaciones dispuestas en el artículo 50.2 del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, así como las señaladas en el artículo 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en concreto las siguientes:

1.– Emandako diru-laguntza onartu behar dute, eta horrekin batera, Agindu honetan aipatzen diren baldintza eta arau guztiak. Alde horretatik, diru-laguntza esleitu izana jakinarazten duen komunikazioa jaso eta 10 eguneko epearen barruan, diru-laguntzaren onuradunak berariaz eta idatziz hari uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu duela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención otorgada, lo que conlleva la de todas las condiciones y normas citadas en la presente Orden. En este sentido se entenderá que esta queda aceptada, siempre que la entidad beneficiaria no renuncie expresamente y por escrito a la misma, en el plazo de 10 días tras la fecha de la recepción de la comunicación por la que se notifica la concesión de la subvención.

2.– Diru-laguntza zein helbururako eman den, helburu horretarako bakarrik erabiliko dute.

2.– La subvención deberá ser utilizada para el concreto destino para el que ha sido concedida.

3.– Helburua bete, proiektua gauzatu, jarduera egin edo jokaera hartu behar dute: diru-laguntza esleitzeko oinarria izan den hori egikaritu, alegia. Diruz lagundutako jarduerak 2018ko martxoaren 31rako amaitu beharko dira.

3.– Cumplir el objetivo, ejecutar el proyecto, realizar la actividad o adoptar el comportamiento que fundamenta la concesión de las subvenciones. Las actuaciones objeto de subvención deberán estar finalizadas el 31 de marzo del año 2018.

4.– Diru-laguntza esleitzen duen organoaren edo –hala dagokionean– entitate laguntzailearen aurrean justifikatu behar dute betetzen dituztela eskakizunak eta baldintzak, egin dutela jarduera eta bete dutela helburua: hots, diru-laguntza esleitzeko erabakian oinarri izan den hori egikaritu dutela.

4.– Justificar ante el órgano concedente o la entidad colaboradora, en su caso, el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad y el cumplimiento de la finalidad que determinen la concesión o disfrute de la subvención.

5.– Diru-laguntza esleitzen duen organoak edo –hala dagokionean– erakunde laguntzaileak egingo dituen egiaztapen-ekintzen mende jarri behar dira, eta eskumena duten nazioko zein Europako Erkidegoko kontrol-organoek finantza arloa egiaztatzeko eta kontrolatzeko egin dezaketen edozein ekintzaren mende ere bai. Horretarako, ekintza horiek gauzatzean eskatzen zaien informazio guztia eskaini behar dute onuradunek.

5.– Someterse a las actuaciones de comprobación, a efectuar por el órgano concedente o la entidad colaboradora, en su caso, así como cualesquiera otras de comprobación y control financiero que puedan realizar los órganos de control competentes, tanto nacionales como comunitarios, aportando cuanta información le sea requerida en el ejercicio de las actuaciones anteriores.

6.– Behar bezala ikuskatuta eduki behar dituzte kontabilitate-liburuak, bideratutako erregistroak eta gainerako agiriak, kasu bakoitzean onuradunari aplikatzekoa den merkataritzako legerian eta legeria sektorialean eskatzen den eran; eta eduki egin behar ditu, halaber, diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrietan eskatzen diren kontabilitateko egoera-orri eta berariazko erregistro guztiak, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak egoki gauzatzen direla bermatzeko.

6.– Disponer de los libros contables, registros diligenciados y demás documentos debidamente auditados en los términos exigidos por la legislación mercantil y sectorial aplicable al beneficiario en cada caso, así como cuantos estados contables y registros específicos sean exigidos por las bases reguladoras de las subvenciones, con la finalidad de garantizar el adecuado ejercicio de las facultades de comprobación y control.

7.– Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dituzte, agiri elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

7.– Conservar los documentos justificativos de la aplicación de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

8.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluko 4. zenbakian jasotako zabalkunde-neurriak hartu behar dituzte.

8.– Adoptar las medidas de difusión contenidas en el apartado 4 del artículo 18 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

9.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako baldintza guztietan jasotako funtsak itzuli behar dituzte.

9.– Proceder al reintegro de los fondos percibidos en los supuestos contemplados en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

10.– Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen ondoriozkoak, besteak beste:

10.– Las derivadas de la Ley 17/1998, de 25 de junio, del Voluntariado, entre otras:

a) Istriputako eta erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea boluntarioentzat, baldin eta proiektuan boluntarioek parte hartzen badute. Erakundeek aseguru-poliza bat kontratatu beharko dute boluntarioen alde, boluntario-lanetan ari direla izandako istripuen ondoriozko asistentzia sanitarioaren, heriotzaren eta baliaezintasunaren estaldura bermatzeko, eta boluntario horiek boluntario-lanean hirugarrenei egin liezazkieketen kalteak eta galerak estaltzeko. Erantzukizun zibileko aseguruak gutxienez 300.506,05 euroko kapital aseguratua izan behar du, istripu eta aseguru-urte bakoitzeko, polizari atxikitako boluntario bakoitzarentzat.

a) Contratar un seguro para el voluntariado, de accidentes y de responsabilidad civil, en el caso de que participen en el proyecto personas voluntarias. Las entidades deberán suscribir una póliza de seguros que garantice a las personas voluntarias la cobertura por asistencia sanitaria, muerte e invalidez, por accidentes sufridos durante la acción voluntaria, así como por daños y perjuicios que pudieran ocasionar a terceros en el ejercicio de su actividad. La póliza de responsabilidad civil suscrita para tal fin, contemplará un capital asegurado mínimo de 300.506,05 euros por siniestro y anualidad de seguro para cada persona voluntaria adherida a la póliza.

b) Boluntariotzaren barneko estatutu bat izatea.

b) Contar con un estatuto interno del voluntariado.

c) Boluntarioei informazioa ematea honako hauetaz: helburuak, antolaketa-egitura eta antolakundearen funtzionamendua.

c) Informar a las personas voluntarias sobre los fines, estructura organizativa y funcionamiento de la organización.

d) Boluntarioekin akordioak sinatzea, zeintzuetan jasoko baitira boluntarioek erakundearekin duten erlazioari buruzko zehaztapenak, eta, halaber, parteek hartzen dituzten konpromisoak.

d) Firmar acuerdos con las personas voluntarias en los que se recojan los términos de la relación con la entidad y los compromisos que adquieren las partes.

e) Jarduerak gauzatzeko gaitzen eta identifikatzen dituen akreditazio bat eman behar diete boluntarioei, eta, halaber, parte hartzea justifikatzeko agiri bat.

e) Facilitar a las personas voluntarias una acreditación que les habilite e identifique para el desarrollo de las actuaciones así como una justificación de su participación.

f) Boluntarioen alta eta bajen erregistroa abiaraztea eta mantentzea.

f) Poner en marcha y mantener un registro de altas y bajas del personal voluntario.

11.– Organo eskudunak aldez aurretik emandako baimenak aurkeztu beharko dira proiektuko jarduerek eremu hauek ukitzen badituzte: natura-ondarea, naturagune babestuak, ibai-ibilguak, garrantzi komunitarioko lekuak, ondare historikoa osatzen duten ondasunak, eta babestutako flora eta fauna espezieak. Proiektua egiteko unean, erakundeak behar diren baimen guztiak ez baditu, diru-laguntza osorik kentzea ekarriko du.

11.– Aquellos proyectos que impliquen actuaciones sobre el patrimonio natural, espacios naturales protegidos, cauces fluviales, lugares de importancia comunitaria, bienes del patrimonio histórico y/o especies de flora y fauna protegida, incorporarán los permisos o autorizaciones previas de conformidad con la acción proyectada emitido por el órgano competente. No contar con todos los permisos y autorizaciones necesarios en el momento de realizar el proyecto supone la revocación de la subvención íntegra.

12.– Jarduerak sorrarazten duen argitalpen, liburuxka eta, oro har, publizitate orotan, berariaz adierazi behar da Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagundu duela hura, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunari buruzko araudian xedatutakoaren arabera (Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretua; EHAAn argitaratua, 205. zk.). Proiektu guztien emaitzak hedatu behar dira Eusko Jaurlaritzaren baliabide elektronikoen bidez; beraz, proiektuan sortutako dokumentazioaz gain, erakunde onuradunek proiektuaren laburpena eman behar dute. Laburpenak helburua, partaideak, dimentsionamendua, eta emaitza nabarmenenak jasoko ditu modu bateratuan hedatzeko. Dokumentazioa www.euskadi.eus/natura web orrialdean dauden ingurumen informazioaren tratamenduari eta entregari buruzko argibideak jarraituz bidali behar da.

12 – En todas aquellas publicaciones, folletos o publicidad en general deberá hacerse mención expresa de que ha sido subvencionada por el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, cumpliendo lo dispuesto en la Normativa de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco contenida en el Decreto 318/1999, de 31 de agosto, por el que se regula el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco. Los resultados de todos los proyectos deberán ser difundidos a través de los soportes electrónicos del Gobierno Vasco, por lo que además de la documentación generada en el proyecto, las entidades beneficiarias deberán entregar un resumen del proyecto con el objeto, participantes, dimensionamiento y resultados más relevantes para su divulgación conjunta. La documentación deberá ser proporcionada atendiendo a lo dispuesto en las instrucciones sobre el tratamiento y entrega de la información ambiental, disponibles en www.euskadi.eus/natura

13.– Diruz lagundutako ekintzak sustatzeko sortutako kartelak, testuak eta agiriak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, idatziko dira.

13.– Los carteles, textos y documentos que se elaboren como promoción de la actividad, se redactarán en euskera o bien en euskera y castellano.

14.– Azterlan eta argitalpenek berdintasun- eta genero-ikuspuntuak hartu behar dituzte barne, eta jardueretarako publizitatea edo material didaktikoak baliatzen badituzte, ez dute hizkuntza edo irudi sexistarik erabiliko hedapen-euskarrietan. Halaber, zuzenean sortzen dituzten agirietan, hizkera inklusiboa izango da.

14.– Los estudios y publicaciones incorporarán la perspectiva de igualdad y de género y no utilizarán en ningún soporte de difusión, en caso de realizar publicidad o materiales didácticos para las actividades, lenguaje o imágenes sexistas. De igual modo en los documentos que directamente generen, el lenguaje deberá ser inclusivo.

15.– Aurkeztutako dokumentazioan dagoen informazio tekniko eta grafikoa erabiltzeko eskubidea Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren esku uztea, doan eta esklusibotasunik gabe, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren informazio-sistemetan erabili eta sartzeko, eta bai honako hauetan argitaratu eta hedatzeko ere: edozein hedabide eta formatu bibliografiko, ikus-entzunezko edo informatikotan zein teknikak ahalbidetzen duen orotan. Egilearen eskubideak errespetatuko dira, Jabetza intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko Errege Legegile Dekretuaren arabera, indarrean dauden legezko xedapenak arautu, argitu eta harmonizatuta, eta, aldi berean, ingurumen-gaietan informazioa eskuratu, publikoki parte hartu eta auzitegietara joateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legea betetzeko.

15.– Ceder, con carácter gratuito y no exclusivo, al Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda el derecho de utilización de la información técnica y gráfica contenida en la documentación presentada, para su uso e incorporación en los sistemas de información de esta Administración, así como su divulgación y/o publicación en cualesquiera medio y formato bibliográfico, audiovisual, informático o que permita el uso de la técnica, respetándose en todo caso los derechos de autor en los términos del Real Decreto Legislativo 1/1996, de 12 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Propiedad Intelectual, regularizando, aclarando y armonizando las disposiciones legales vigentes sobre la materia, y a su vez dando cumplimiento a lo dispuesto en la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente.

Erakundearen ustez, emandako informazioaren zati bat uztailaren 18ko 27/2006 Legeak (Ingurumenaren gaian informazioa eskuratzeko, publikoki parte hartzeko eta justiziara jotzeko eskubideak arautzen dituenak) 13. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin bat badator, dokumentazioa bi bertsiotan aurkeztuko da: alde batetik, bertsio osoa, salbuespenekin bat etor daitezkeen zatiak adierazita; eta, bestetik, bertsio laburtua, zati horiek kenduta. Azken bertsio hori izango da jendaurrean jarriko dena.

Si la entidad considera que parte de la información entregada está sujeta a las excepciones previstas en el artículo 13 de la Ley 27/2006, de 18 de julio, por la que se regulan los derechos de acceso a la información, de participación pública y de acceso a la justicia en materia de medio ambiente, la entrega de la documentación se realizará mediante una versión íntegra, en la que se señalen las partes que pueden estar sujetas a las excepciones y una versión reducida, de la que se excluyan esas partes. Esta versión es la que se pondría a disposición del público.

16.– Emaitzak hedatu edo esperientziak trukatze aldera Eusko Jaurlaritzak antolatutako jardunaldietan parte hartzea, horrelakorik erabakitzen bada.

16.– –. Participar si así se decidiese en jornadas organizadas por Gobierno Vasco para la difusión de resultados o intercambios de experiencias.

17.– Proiektu guztien emaitzak hedatu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren euskarri elektronikoen bidez eta, horretarako, proiektuan zehar sortutako dokumentazioaz gainera, erakunde onuradunek proiektuaren laburpen bat ere aurkeztu beharko dute guztia batera hedatzeko, honako eduki hauekin: xedea, parte-hartzailea, dimentsioak eta emaitzarik adierazgarrienak.

17.– Los resultados de los proyectos deberán ser difundidos a través de los soportes electrónicos del Gobierno Vasco, por lo que además de la documentación generada en el proyecto, las entidades beneficiarias deberán entregar un resumen del proyecto con el objeto, participantes, dimensionamiento y resultados más relevantes, acompañado de alguna fotografía, para su divulgación conjunta.

18.– Diru-laguntzen erakunde onuradunek edozein informazio eman beharko dute Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, laguntzen xedea fiskalizatzeko dituzten funtzioetan jardunez, eskatuz gero.

18.– Las entidades beneficiarias de estas subvenciones deberán facilitar cualquier información que les sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

19.– Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote diru-laguntza emateko baldintza izan den edozein inguruabar, dela objektiboa, dela subjektiboa, aldatzen bada, aldaketa gertatu dela jakin orduko eta, edonola ere, proiektua exekutatzeko epea amaitu aurretik.

19.– Notificar a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que se haya tenido en cuenta para la concesión de la subvención, tan pronto como sea conocida la eventualidad de que se trate y en todo caso antes de que finalice el plazo de ejecución del proyecto.

20. artikulua.– Emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

Artículo 20.– Modificación de la cuantía de la ayuda concedida.

1.– Esleitutako aurrekontua aldatzeko, arrazoitu egin beharko da, eta aldaketak ezingo du emendatu proiektuari esleitutako diru-laguntza osoaren munta.

1.– Respecto a modificaciones en el presupuesto asignado, estas deberán estar motivadas y no podrán incrementar la cuantía total de la subvención asignada al proyecto.

2.– Inbertsioaren behin betiko benetako kostua diru-laguntza emateko oinarritzat hartutako aurrekontua baino gutxiago bada, diru-laguntzaren zenbatekoa bidezko proportzioan murriztuko da, eta gero diru-laguntzaren ehunekoa oinarri berriari aplikatuko zaio.

2.– En el caso de que el coste definitivo real de la actuación fuera inferior al presupuesto sobre el que se concedió la ayuda, la cuantía de la subvención concedida será minorada en la proporción que resulte, aplicándose entonces el porcentaje de la subvención sobre la nueva base.

21. artikulua.– Diru-laguntzarako baldintzak aldatzea.

Artículo 21.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, edozelan ere, beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik beste diru-laguntza batzuk edo bestelako laguntzak jasotzen badira, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da; betiere, diru-laguntzen onuradun izateko arauetan jarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso, la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la presente Orden para ser beneficiaria de esta.

Ondorio horietarako, Ingurumeneko sailburuordeak dagokion ordainketa-ebazpena emango du, onartutako diru-laguntzaren kopurua doitzeko, edo, hala badagokio, lortutako gehiegizko diru-kopurua itzuli beharra agintzeko.

A estos efectos, por la Viceconsejera de Medio Ambiente se dictará la oportuna Resolución de Liquidación, en la que se reajustarán los importes de la subvención concedida, o, en su caso, se ordenará la devolución de los importes recibidos en exceso.

22. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketa-prozedura.

Artículo 22.– Incumplimientos y procedimiento de reintegro.

Erakunde onuradunak ez badu diru-laguntza eskatu eta eman zen helbururako erabiltzen, ez badu gauzatzen diru-laguntza emateko zergatia izan zen jarduera, ez badu justifikatzen diru-laguntza finkaturiko xedeetarako erabili duela, edo, oro har, ez baditu betetzen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritako betebeharrak edo, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 37. artikuluan ezarritakoak, edo agindu honetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutakoak, jaso duen diru-kopurua itzuli egin beharko dio EAEko Diruzaintza Nagusiari, sortutako legezko interesekin batera, aplikatu beharrekoa den araudiko 37.1 artikuluan (azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera.

En el supuesto de que la entidad beneficiaria no utilice la subvención concedida para el destino específico para el que se solicitó, no realice la actuación que dio origen a la subvención, no justifique su aplicación a los fines determinados para los que se interesó o, en general, incumplan las obligaciones establecidas en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, en esta Orden o en la resolución de concesión, se declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco el importe que corresponda en cumplimiento de lo establecido, más los intereses de demora, de conformidad con lo previsto en el artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

Halaber, beste laguntza edo diru-laguntza batzuekiko bateragarritasun-maila gaindituz gero, onuradunak itzuli egin beharko du diru-laguntza honen helburu den jardueraren kostutik gora jasotako dirua, agindu honetako zortzigarren artikuluan adierazitakoaren arabera. Hala ere, hori guztia ez da eragozpen izango zehapenak ezartzeko, ez eta kalte eta galerengatiko kalte-ordainak edota, kasua bada, erantzukizun penala eskatzeko ere.

Igualmente, procederá el reintegro del exceso obtenido sobre el coste de la actividad objeto de la presente subvención en el supuesto de que se rebase el límite de compatibilidad con otras ayudas o subvenciones, de acuerdo con lo señalado en el artículo octavo, sin perjuicio de las posibles sanciones que puedan imponerse, así como de las indemnizaciones por daños y perjuicios que pudieran exigirse y, en su caso, de responsabilidad penal.

Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira, legezko ondorioetarako, eta erantzukizun-araubidea, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.3 artikuluan ezarritakoa izango da.

Las referidas cantidades tendrán consideración de ingresos públicos a los efectos pertinentes, siendo el régimen de responsabilidades el previsto en el artículo 53.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

23. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 23.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, en el plazo de un mes a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o recurso contencioso-administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– ORDEZKO ARAUBIDEA.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Agindu honetan berariaz jaso gabe geratu den guztirako, arau hauek aplikatuko dira: urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; azaroaren 17ko 38/2003 Legea, Diru-laguntzei buruzkoa, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legea onartzen duena.

En todo aquello no previsto expresamente en la presente Orden serán de aplicación las previsiones contenidas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– ONDORIOAK.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 9 de octubre de 2018.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común