Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea

N.º 199, martes 16 de octubre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
5042
5042

140/2018 DEKRETUA, urriaren 9koa, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortu eta arautzekoa.

DECRETO 140/2018, de 9 de octubre, por el que se crea y regula el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 10. artikuluak garapenerako lankidetzako eragileen erregistro bat sortzea aurreikusten du.

La Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo, prevé, en su artículo 10, la creación de un registro de agentes de cooperación para el desarrollo.

Otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 9.1 artikuluan definitutako garapenerako eragileen –euskal administrazio publikoak eta haiei lotutako entitate publikoak alde batera utzita– gaitasuna eta kaudimena identifikatzea eta bermatzea da Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroaren helburua.

El Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo tiene por finalidad identificar y garantizar la capacidad y solvencia de los agentes de cooperación para el desarrollo, definidos en el artículo 9.1 de Ley 1/2007, de 22 de febrero, con excepción de las administraciones públicas vascas y las entidades públicas a ellas vinculadas.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzea ezinbesteko legezko baldintza da entitate publikoak ez diren garapenerako lankidetzako eragileek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzak jaso ahal izan ditzaten. Inskribatzen diren entitateen egokitasuna eta inskribatutako datuen egiazkotasuna egiaztatu beharra dakar horrek, bai eta jasotako informazioa eguneratuta egoteko eta inskribatutako erakundeen benetako egoerarekin denbora guztian bat etortzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharra ere.

La inscripción en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo es un requisito legal indispensable para que los agentes de cooperación al desarrollo, que no son entidades públicas, puedan recibir ayudas de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo. Esta circunstancia obliga a verificar la idoneidad de las entidades que se inscriben, así como la veracidad de los datos inscritos, y a tomar las medidas necesarias para que la información recogida se mantenga actualizada y se corresponda, en todo momento, con la situación real de las entidades inscritas.

Bestalde, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu era arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 3.2.d) artikuluak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari ematen dio, besteak beste, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa kudeatzeko zeregina.

Por otro lado, el artículo 3.2.d) de la Ley 5/2008, de 19 de junio, por la que se crea y regula la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, atribuye a la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, entre otras, la función de gestionar el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo.

Erregelamendu honen bidez, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroaren araubide juridikoa ezartzen da eta entitateek bertan inskribatzeko bete behar dituzten formalitateak eta betekizunak zehazten dira. Horrez gain, ahalbidetu egiten dira erregistroaren funtzionamendua eta garapenerako lankidetzaren arloko diru-laguntzak jaso ditzaketen erakundeen ahalmena eta kaudimena identifikatu eta bermatzeko zeregina.

Mediante este reglamento se establece el régimen jurídico del Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se determinan las formalidades y exigencias que deberán cumplir las entidades para su inscripción en el mismo, al tiempo que se posibilita su funcionamiento y la materialización de su función garante de la capacidad y de la solvencia de las entidades que pueden percibir subvenciones en materia de cooperación para el desarrollo.

Ondorioz, lehendakariaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 9ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 9 de octubre de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa sortu eta arautzea da dekretu honen helburua. Erregistroa Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 10. artikuluan dago aurreikusita.

El presente Decreto tiene por objeto la creación y regulación del Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo de la Comunidad Autónoma de Euskadi, previsto en el artículo 10 de la Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo.

2. artikulua.– Araubide juridikoa.

Artículo 2.– Régimen jurídico.

1.– Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa herritarrentzako eta erregistrora sartzeko interesa duten entitateentzako zerbitzu publiko bat izango da.

1.– El Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo se configura como un servicio público para la ciudadanía y para las entidades interesadas en acceder al mismo.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta dekretu honek ezarritakoak izango dira inskribatzeko, aldatzeko eta ezerezteko prozedurak.

2.– Los procedimientos de inscripción, modificación y cancelación se regirán por lo establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y en el presente Decreto.

3.– Entitateek ez dute inolako tasa edo prezio publikorik ordaindu beharko Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatzeagatik edo aldaketak egiteagatik.

3.– Las entidades están exentas del pago de cualquier tasa o precio público por la inscripción o modificaciones en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo.

3. artikulua.– Erregistroa zeini atxikita dagoen.

Artículo 3.– Adscripción.

1.– Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari atxikita dago.

1.– El Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo se encuentra adscrito a la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

2.– Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa kudeatzea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zerbitzu Juridikoaren lana da.

2.– La gestión del Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo corresponde al Servicio Jurídico de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

3.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak emango ditu, Zerbitzu Juridikoaren proposamenak aztertuta, Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroan datuak inskribatzeko eta ezerezteko prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenak.

3.– El Director o Directora de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, a la vista de las propuestas realizadas por el Servicio Jurídico, emitirá las resoluciones que pongan fin a los procedimientos de inscripción y de cancelación de las inscripciones en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4. artikulua.– Eremu subjektiboa.

Artículo 4.– Ámbito subjetivo.

1.– Zehazki, entitate hauek izango dute inskribatzeko aukera:

1.– Concretamente podrán registrarse las siguientes entidades:

a) Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE).

a) Las organizaciones no gubernamentales de desarrollo (ONGD).

b) Otsailaren 22ko 1/2007 Legearen printzipio eta helburuen barruan garapenerako lankidetza-ekintzak aurrera eramaten dituzten irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuek, hala nola unibertsitateek, erakunde sindikalek edo bestelako erakunde sozialek.

b) Otras entidades sin ánimo de lucro que realicen acciones de cooperación al desarrollo dentro de los principios y objetivos de la Ley 1/2007, de 22 de febrero, tales como universidades, organizaciones sindicales o demás organizaciones sociales.

2.– Erregistroan inskribatu ahal izateko, lankidetza-eragileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.– Para poder ser inscritos en el Registro, estos agentes de cooperación deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Nortasun juridikoa eta jarduteko lege-gaitasuna duten erakundeak izatea.

a) Constituir una organización con personalidad jurídica y capacidad legal para actuar.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) No tener ánimo de lucro.

c) Entitatearen helburuetako bat, erakundeak berak onartutako estatutuen edo agirien arabera, garapenerako lankidetza izatea.

c) Tener la cooperación para el desarrollo como uno de los fines de la entidad, según sus estatutos o documentos aprobados por la misma.

d) Egoitza edo ordezkaritza eta administrazio-egitura egonkorra Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

d) Tener sede social o delegación y estructura administrativa permanente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

5. artikulua.– Erregistroaren zereginak.

Artículo 5.– Funciones del Registro.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroak zeregin hauek izango ditu:

El Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo tendrá las siguientes funciones:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzako eragileen inskripzioak gauzatzea.

a) Practicar la inscripción de los agentes de cooperación para el desarrollo de la Comunidad Autónoma Euskadi.

b) Erregistroko datuak eguneratzea eta inskripzioak ezereztea.

b) Actualizar los datos registrales y realizar la cancelación de las inscripciones.

c) Erregistroan dauden datuen ziurtagiriak ematea.

c) Expedir certificación de los datos que constan en el Registro.

d) Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan dauden agiri eta datuen kontsulta erraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusten diren baldintzetan.

d) Facilitar la consulta de los documentos y datos obrantes en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo, en las condiciones previstas en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

e) Informazio-oinarri bat eratzea eta informazio hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabili ahal izatea garapenerako lankidetzaren egoerari buruzko estatistikak eta ikerketak egiteko. Informazio hori, aipatutako erabileraren emaitza gisa, argitaratu ahal izango da. Datuak Euskal Estatistika Planari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak ezarritakoa betez erabiliko dira.

e) Constituir una base de información cuyos datos podrán ser utilizados por la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo con fines estadísticos y de investigación sobre la situación de la cooperación para el desarrollo y podrán ser publicados como resultado de dicho uso. Dicha utilización de los datos se hará de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

6. artikulua.– Inskripzioen edukia.

Artículo 6.– Contenido de las inscripciones.

Lankidetza-eragileen datu hauek inskribatuko dira Lankidetzarako Eragileen Erregistroan:

En el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo se inscribirán los siguientes datos de los agentes de cooperación:

1.– Entitatea identifikatzeko datuak: izena, identifikazio fiskaleko zenbakia, egoitza soziala, Euskadiko ordezkaritzaren egoitza, Euskadiko ordezkariaren edo ordezkarien identifikazio-datuak (bakoitzaren sexua adierazita), entitatearen forma juridikoa eta, inskribatuta egonez gero, inskripzio-data.

1.– Los identificativos de la entidad: denominación, número de identificación fiscal, domicilio social, domicilio de la delegación en Euskadi, datos identificativos de la persona o personas representantes en Euskadi, con indicación de su sexo, forma jurídica de la entidad y fecha de la inscripción en su caso.

2.– Entitatearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten datuak: eskritura edo eratze-agiria, estatutuak edo sortze-akta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria.

2.– Los que acrediten la personalidad jurídica de la entidad de que se trate: escritura o documento de constitución, estatutos o acta fundacional y el certificado de inscripción en el registro correspondiente.

3.– Erakundearen helburuak. Helburu horiek bat etorri beharko dute Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 3. eta 4. artikuluetan definitutako printzipio eta helbururen batekin.

3.– Los fines de la entidad, que deberán coincidir con alguno de los principios y objetivos definidos en los artículos 3 y 4 de la Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo.

4.– Inskribatuta dagoen edozein daturen aldaketa –aldaketarik egin bada–, entitatearen azkentzea edo desegitea eta ondasunen likidazioa eta zertarakoa.

4.– En su caso, la modificación de cualquiera de los datos que consten previamente inscritos, la extinción o disolución de la entidad y liquidación y destino de sus bienes.

5.– Beste edozein datu, indarrean dagoen legediak hala ezartzen badu.

5.– Cualquier otro dato, cuando así lo determine la legislación en vigor.

7. artikulua.– Erregistroan inskribatzeko eskaera.

Artículo 7.– Solicitud de inscripción.

1.– Inskribatzeko eskaera bide elektronikoz aurkeztu beharko da, inprimaki normalizatua erabiliz. Inprimaki hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren web orrian eskura daiteke, administrazio-prozedura arautzen duen arautegiak ezarritakoaren arabera.

1.– La solicitud de inscripción deberá presentarse por vía electrónica mediante el formulario normalizado disponible en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi y en la página web de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, de acuerdo a lo establecido en la normativa reguladora del procedimiento administrativo.

2.– Eskabideak aurkezteko, aipatutako egoitza elektronikoan onartzen edo erabiltzen den edozein identifikazio- eta sinadura-mekanismo erabil daiteke.

2.– Para la presentación de las solicitudes podrá emplearse cualquiera de los mecanismos de identificación y firma admitidos o utilizados en la citada sede electrónica.

8. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria.

Artículo 8.– Documentación complementaria que debe aportarse con la solicitud.

1.– Dokumentazio osagarria bide elektronikoz aurkeztuko da, jatorrizko agiriaren kopiak digitalizatzeko edozein prozedura erabiliz. Kasu honetan, aurkeztutako kopia digitalizatuek bermatuko dute jatorrizko agiriarekiko fideltasuna, eskatzailearen edo haren ordezkariaren erantzukizunpean. Administrazioak, administrazio-prozedura arautzen duen arautegian ezarritakoaren arabera, jatorrizko agiria erakusteko eskatu ahal izango du, aurkeztutako kopia elektronikoa erkatzeko.

1.– La documentación complementaria se presentará por vía electrónica utilizando cualquier procedimiento de copia digitalizada del documento original. En este caso, las copias digitalizadas presentadas garantizarán la fidelidad con el original bajo la responsabilidad de la persona solicitante o representante. La Administración podrá requerir la exhibición del documento original para el cotejo de la copia electrónica presentada, según lo dispuesto en la normativa reguladora del procedimiento administrativo.

2.– Inskripzio-eskaerari agiri hauek erantsi behar zaizkio:

2.– A la solicitud de inscripción deberá acompañarse la siguiente documentación:

a) Entitateak Euskadin duen legezko ordezkariaren izendapenaren kopia, pertsona hori ez baldin badago inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren Ordezkarien Erregistro Elektronikoan.

a) Copia del nombramiento de la persona representante legal de la entidad en Euskadi, en caso de que esta persona no conste inscrita en el Registro Electrónico de Representantes de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Eusko Jaurlaritzaren erregistro ofizialen batean inskribatuta ez dauden entitateek edo eskaeran erregistro horiek kontsultatuak izateko baimen espresua ematen ez duten entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

b) Las entidades que no se encuentren inscritas en alguno de los registros oficiales del Gobierno Vasco, o que no den su consentimiento expreso en la solicitud para que dichos registros sean consultados, deberán aportar la siguiente documentación:

1) Dagokion erregistroan erregistratu izanaren ziurtagiria.

1) Certificado de inscripción en el registro correspondiente.

2) Entitatearen estatutuak edo haren nortasun juridikoa egiaztatzen duen agiria.

2) Estatutos de la entidad o documento que acredite su personalidad jurídica.

3) Entitateak onetsitako agiriak, haren helburuak garapenerako lankidetzarekin lotuta daudela erakusten dutenak.

3) Documentos aprobados por la entidad que vinculen sus fines con la cooperación para el desarrollo.

c) Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskadin izatearen egiaztagiria.

c) Acreditación de tener su domicilio social o delegación en Euskadi.

3.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta falta edo akatsen bat dagoela ikusten bada, hamar eguneko epean falta konpontzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio entitate interesdunari, eta ohartaraziko zaio hala egiten ez badu bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, administrazio-prozedura arautzen duen arautegian aurreikusten denaren araberako ebazpena eman ondoren.

3.– Cuando del examen de la documentación presentada resultara falta o defecto en ella, se requerirá a la entidad interesada para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en la normativa reguladora del procedimiento administrativo.

4.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, eskaera jasotzen duenean, entitatea inskribatuta dagoen Administrazio Publikoko erregistroetako dokumentazio zehatza eskatuko du, dokumentazio hori behar badu.

4.– La Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo, una vez recibida la solicitud, requerirá, en su caso, la documentación precisa de los registros de la administración pública en los que figure inscrita la entidad.

9. artikulua.– Inskripzio-prozedurako ebazpena.

Artículo 9.– Resolución del procedimiento de inscripción.

1.– Eskaera eta horri erantsitako dokumentazioa aztertuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du, inskripzioa egiteko edo ukatzeko agindua emateko.

1.– Vista la solicitud y la documentación que la acompañe, el Director o Directora de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo resolverá motivadamente ordenando o denegando la inscripción.

2.– Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektronikoan sartzen denetik. Gehieneko epea ebazpen espresua jakinarazi gabe pasatzen bada, inskribatzeko eskaera baietsitzat jo ahal izango da.

2.– El plazo máximo para dictar y notificar la resolución será de seis meses contados desde la entrada de la solicitud en el registro electrónico de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Transcurrido el plazo máximo sin haberse notificado la resolución expresa, se podrá entender estimada la solicitud de inscripción.

3.– Ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

3.– Contra la resolución se podrá interponer recurso de alzada ante el Presidente o Presidenta de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación de dicha resolución.

10. artikulua.– Erregistroan inskribatzearen ondorioak.

Artículo 10.– Efectos de la inscripción.

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroko inskripzioa adierazpenezkoa izango da, eta, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 10.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, inskribatuta egotea ezinbesteko betekizuna izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzak eta diru-laguntzak jaso ahal izateko.

La inscripción en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo tendrá carácter declarativo y, de conformidad con lo establecido en el artículo 10.2 de la Ley 1/2007, de 22 de febrero, de Cooperación para el Desarrollo, será requisito indispensable para poder recibir ayudas y subvenciones de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo.

11. artikulua.– Inskribatutako datuak aldatzea.

Artículo 11.– Modificación de los datos inscritos.

1.– Garapenerako lankidetzako eragileak behartuta egongo dira inskribatutako agiriekin edo datuekin zerikusia duen edozein aldaketa erregistroari jakinaraztera. Entitatearen gobernu-organoaren eta ordezkaritzaren erabakiz aldaketa egiten denetik bi hilabeteko epea izango dute horretarako. Entitateak ez badu epe barruan egiten jakinarazpen hori, inskripzioaren ondorioak eten ahal izango dira, administrazio-prozedurari buruzko arautegi orokorrean aurreikusten den moduan. Nolanahi ere, dokumentazioa aurkezten den egunean bukatuko da etete hori.

1.– Los agentes de cooperación para el desarrollo estarán obligados a comunicar al registro cualquier alteración respeto de los documentos o de los datos inscritos, en el plazo de dos meses desde que se produzca por acuerdo del órgano de gobierno y representación de la entidad. La falta de comunicación por parte de la entidad en el plazo estipulado podrá producir la suspensión de los efectos de la inscripción en los términos previstos en la normativa general de procedimiento administrativo. En todo caso, la suspensión finalizará en la fecha en la que se produzca la aportación de la documentación.

2.– Aldaketak egitea eskatzeko eredu normalizatua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.

2.– El modelo normalizado para la solicitud de modificación se encuentra publicado en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Inskribatutako datuak aldatzeko eskaera jasotzerakoan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak egingo du aldaketa, ofizioz, betiere dekretu honek entitatea inskribatzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen badira.

3.– Recibida la solicitud de modificación de los datos inscritos, la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo realizará, de oficio, la correspondiente modificación, siempre que se mantenga el cumplimiento de los requisitos establecidos en este Decreto para la inscripción de la entidad.

4.– Erakundearen forma juridikoa aldatzeko egiten bada datu-aldaketa, eta aldaketa horren ondorioz lehenengo entitatea azkendu eta helburu eta xede berberak dituen beste bat edo batzuk sortzen badira, entitate berriek inskripzioaren antzinatasunari eutsi ahal izango diote, garapenerako lankidetzaren arloko diru-laguntzen deialdietan parte hartzearen ondorioetarako.

4.– La modificación de los datos correspondientes al cambio en la forma jurídica de una entidad, que suponga la extinción de la primera y la creación de otra o de otras con los mismos objetivos y fines, permitirá a las nuevas entidades conservar la antigüedad de la inscripción, a los efectos de la concurrencia a las convocatorias de subvenciones en materia de cooperación para el desarrollo.

12. artikulua.– Inskripzioa ezereztea.

Artículo 12.– Cancelación de la inscripción.

1.– Eragileen Erregistroko inskripzioa honela ezereztu daiteke:

1.– La inscripción en el Registro de Agentes podrá ser cancelada:

a) Entitatearen eskariz. Eskaera entitatearen gobernu-organoek egin beharko dute.

a) Por solicitud de la entidad, manifestada por su órgano de gobierno.

b) Kasu hauetan, ofizioz, aurretik entzunaldiaren tramitea eginda:

b) De oficio, y previo trámite de audiencia, en los siguientes casos:

1) Entitatea behar bezala egiaztatuta azkentzen edo desegiten denean.

1) Por extinción o disolución de la entidad, debidamente acreditada.

2) Otsailaren 22ko 1/2007 Legeak ezarritako helburu eta betebeharrak edo dekretu honetan aurreikusitakoak bete gabe uzten direnean behin eta berriz.

2) Por incumplimiento reiterado de los fines y obligaciones establecidas en la Ley 1/2007, de 22 de febrero, o de los previstos en este decreto.

3) Inskripzioan jasota dauden datuak edo agiriak faltsuak direla egiaztatzen denean epai judizial irmo baten bidez.

3) Por falsedad, declarada por sentencia judicial firme, de datos o documentos que constaran en la inscripción.

2.– Inskripzioa ezereztea eskatzeko eredu normalizatua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan dago argitaratuta.

2.– El modelo normalizado para la solicitud de cancelación se encuentra publicado en la sede electrónica de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Erakundearen inskripzioa ezerezteko eskaera haren gobernu-organoak egin behar du, eta, eskaerarekin batera, ezerezteko erabakia hartu dela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da, indarrean dagoen legediaren arabera.

3.– La solicitud de cancelación de la entidad manifestada por su órgano de gobierno deberá acompañarse de la documentación acreditativa del acuerdo de cancelación, de conformidad con la legislación vigente.

4.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria da Garapenerako Lankidetzako Eragileen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroko inskripzioa ezerezteko ebazpena emateko eskumena duen organoa.

4.– El Director o Directora de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo es el órgano competente para dictar la resolución de cancelación de la inscripción en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

5.– Inskripzioaren ezereztearen ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren erregistro elektronikoan sartzen den egunetik. Gehieneko epe horretan ez bada ebazpen espresua jakinarazten, interesdunak baietsitzat jo ahal izango du bere eskaera.

5.– El plazo para resolver y notificar la cancelación de la inscripción será de tres meses, a contar desde la fecha en la que la solicitud hubiera tenido entrada en el registro electrónico de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Transcurrido el plazo máximo sin notificarse la resolución expresa, la persona interesada podrá entender estimada su solicitud.

6.– Inskripzioa ezerezteko ebazpenaren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

6.– Contra la resolución de cancelación podrá interponerse recurso de alzada ante el Presidente o Presidenta de la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente al de la notificación de la citada resolución.

7.– Ezerezteko prozedura ofizioz hasitako kasuetan, hiru hilabeteko epea bukatzen denean iraungi egingo da prozedura.

7.– En caso de que el procedimiento de cancelación se haya iniciado de oficio, el transcurso del plazo de tres meses producirá la caducidad del procedimiento.

13. artikulua.– Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroaren publikotasuna.

Artículo 13.– Publicidad del Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo.

1.– Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroa publikoa da, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea betez erabili ahal izango da bertarako sarbidea izateko eskubidea.

1.– El Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo tiene carácter público. El derecho de acceso al mismo se ejercerá de conformidad con la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y con la Ley 19/2013, de 9 de diciembre, de Transparencia, Acceso a la Información Pública y Buen Gobierno.

2.– Datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen arautegiak ezartzen dituen baldintzetara egokituko da publikotasuna, eta Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan dauden datuen edukiak ziurtatuz gauzatuko da publikotasun hori.

2.– La publicidad se ajustará a los requisitos establecidos en la normativa vigente en materia de protección de datos de carácter personal y se hará efectiva mediante certificación del contenido de los datos que figuran en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Garapenerako Lankidetzako Eragileen Erregistroan inskribatuta egotea eskatuko da dekretu hau indarrean jartzen denetik sei hilabete pasatuta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak garapenerako lankidetzaren arloan publiko egiten dituzten laguntzen eta diru-laguntzen deialdietan.

La inscripción en el Registro de Agentes de Cooperación para el Desarrollo se exigirá en las convocatorias de ayudas y subvenciones que la Agencia Vasca de Cooperación para el Desarrollo y la Administración General de Comunidad Autónoma de Euskadi, en el ámbito de la cooperación para el desarrollo, hagan públicas a partir de los seis meses desde la entrada en vigor del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko urriaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de octubre de 2018.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común