Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

193. zk., 2018ko urriaren 5a, ostirala

N.º 193, viernes 5 de octubre de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
4866
4866

AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzkoa, nekazaritza, elikagaigintza eta itsas arrantzako gaikuntzarako 2018-2020ko prestakuntza-programazioa egiteko, EAEko langile langabeei eta landunei zuzenduta.

ACUERDO de encomienda de gestión entre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el Departamento de Educación, para la realización de programación formativa para la capacitación agraria, alimentaria y marítimo-pesquera 2018-2020, dirigida a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas de la CAPV.

Alde batetik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Albeniz andreak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria den aldetik,

De una parte, Dña. Beatriz Artolazabal Albeniz, Consejera de Empleo y Políticas Sociales en su calidad de Presidente del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

eta, bestetik, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte Toledo andreak, hau

Y de otra, Dña. Cristina Uriarte Toledo, Consejera del Departamento de Educación,

ADIERAZTEN DUTE:
MANIFIESTAN:

Lehenengoa.– Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketa arautzen da. Dekretu horretan, helburu hauek ezarri dira besteak beste: langabezian eta lanean dauden langileen bizialdi osoko prestakuntzari bide ematea eta lan-merkatuarekin bat datozen beharrizanetara egokitutako kualifikazioa ematea, aldi berean erantzuna emanda bai enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei bai lanbide-sustapenerako eta garapen pertsonalerako helburuei. Prestakuntza horrek Euskal Autonomia Erkidegoko langileak trebatu behar ditu hainbat lanbide modu kualifikatuan gauzatzeko eta enplegurako sarbidea izateko, inolako bazterkeriarik gabe.

Primero.– El Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la formación profesional para el empleo en Euskadi, establece entre sus fines, favorecer la formación a lo largo de la vida de las personas trabajadoras desempleadas y ocupadas y proporcionar una cualificación ajustada a las necesidades actualizadas del mercado de trabajo y que responda a la vez a los requerimientos de productividad y competitividad de las empresas y a las aspiraciones de promoción profesional y desarrollo personal. Esta formación debe de capacitar a las personas trabajadoras vascas para el desempeño cualificado de las diferentes profesiones y para el acceso al empleo, sin ningún tipo de discriminación.

Bigarrena.– Helburu hori lortzeko, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak honako hauek arautzen ditu:

Segundo.– Para conseguir este fin, el mencionado Decreto 82/2016, de 31 de mayo, regula que:

2.1.– Langabetuentzako prestakuntza-eskaintzan (23. artikulua):

2.1.– En la oferta formativa dirigida a personas desempleadas (artículo 23):

a) Langabezian dauden langileentzako prestakuntza-ekintzen helburu nagusia pertsona horiek laneratzea da.

a) El objetivo prioritario de las acciones formativas para personas trabajadoras desempleadas será la inserción laboral de las mismas.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore ekonomikoen beharrizanak bete beharko ditu prestakuntza-eskaintzak, eta lan egiteko moduan dauden pertsonei euren lan-proiektua gauzatzeko behar dituzten konpetentziak eman behar dizkie.

b) La oferta formativa deberá cubrir las necesidades de los sectores económicos del País Vasco y dotar a las personas en disposición de trabajar de las competencias que precisan para desarrollar su proyecto laboral.

Ildo horretan, profesionaltasun-ziurtagiriak izango dira prestakuntza-eskaintzaren oinarri nagusia. Hala ere, Dekretu horrek aukera ematen du, halaber, beharrezkoa den prestakuntza kualifikatzailearen eta zeharkako prestakuntzaren programazioa egiteko, betiere profesionaltasun-ziurtagirien multzoan jasota ez badago.

En este sentido, los certificados de profesionalidad constituyen la base principal de la oferta formativa, aunque dicho Decreto permite también la programación de formación cualificante y transversal precisa que no se encuentre contemplada en el repertorio de certificados de profesionalidad.

2.2.– Langile landunentzako prestakuntza-eskaintzan (25. artikulua):

2.2.– En la oferta formativa dirigida a personas ocupadas (artículo 25):

a) Langile landunentzako prestakuntza-eskaintzaren lehentasunezko xedea da honako hauei erantzutea: enpresen produktibitate- eta lehiakortasun-eskakizunei; produkzio-sisteman dauden aldaketetara egokitzeko beharrizanei, eta langileen lanbide-sustapenerako eta garapen pertsonalerako aukerei (aukera horien bidez, lanbide ezberdinetarako kualifikazioa izango dute, eta euren enplegagarritasuna hobetuko da).

a) El objetivo prioritario de las acciones formativas para personas trabajadoras ocupadas será atender a los requerimientos de productividad y competitividad de las empresas, a las necesidades de adaptación a los cambios en el sistema productivo y a las posibilidades de promoción profesional y desarrollo personal de las personas trabajadoras, de forma que les capacite para el desempeño cualificado de las distintas profesiones y les permita mejorar su empleabilidad.

b) Prestakuntza-eskaintza honek enpresek programatutako prestakuntzan bete gabe dauden beharrizanak beteko ditu, eta harekin batera emango da, modu osagarrian, prestakuntza-programen bidez. Programa horiek sektoreko nahiz zeharkako beharrizanei erantzungo dieten prestakuntza-ekintzak hartuko dituzte barnean. Halaber, moduluka antolatutako prestakuntza-eskaintza jarriko du eskura, egiaztapen partzial metagarria egin ahal izateko, bai eta lan-esperientziaren bidez lortutako konpetentzien egiaztatze eraginkorra ahalbidetuko duten prozedurak ere.

b) La oferta formativa atenderá a las necesidades no cubiertas por la formación programada por las empresas y se desarrollará de manera complementaria a esta mediante programas de formación que incluyan acciones formativas que respondan a necesidades de carácter tanto sectorial como transversal. Así mismo favorecerá una oferta de formación modular que favorezca la acreditación parcial acumulable, así como los procedimientos que permitan un reconocimiento efectivo de las competencias adquiridas por la experiencia laboral.

Hirugarrena.– Martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak (Ekonomia Sostengarriari buruzko Legearen osagarriak) bosgarren xedapen gehigarria erantsi zion Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoari. Bada, hain zuzen ere, bosgarren xedapen gehigarri horrek arautzen du hezkuntza- eta lan-arloko administrazio eskudunek prozedura bat ezarri behar dutela, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa irakasteko baimena duten zentroek aukera izan dezaten, araututako baldintzak betetzen badituzte, enplegurako lanbide-heziketako ikasketak ere emateko; xedapen gehigarri horrek arautzen du, halaber, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa eta enplegurakoa modu integratuan eskaintzen duten zentro funts publikodunek aukera izan behar dutela aurrekontu-baliabideak eskuratzeko, hain zuzen ere enplegurako prestakuntza-ekintzak finantzatzeko, betiere hezkuntza- eta lan-arloko administrazio eskudunek hitzartzen dituzten lankidetza-mekanismoekin bat etorriz.

Tercero.– La Ley Orgánica 5/2002, de 19 de junio, de las Cualificaciones y de la Formación Profesional, en su disposición adicional quinta (introducida por la Ley Orgánica 4/2011, de 11 de marzo, complementaria de la Ley de Economía Sostenible), establece que las Administraciones educativas y laborales competentes establecerán el procedimiento para que los centros autorizados para impartir formación profesional del sistema educativo, que reúnan los requisitos necesarios, puedan impartir también formación profesional para el empleo, y que los centros sostenidos con fondos públicos que ofrezcan de forma integrada enseñanzas de formación profesional del sistema educativo y para el empleo, podrán acceder a los recursos presupuestarios destinados a la financiación de las acciones formativas para el empleo que desarrollen, de conformidad con los mecanismos de cooperación que concierten las administraciones educativas y laborales.

Laugarrena.– Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legeak (urriaren 17ko EHAA) nabarmentzen du lanbide-heziketaren eskaintza integratu bat egin beharra, titulartasun publikoko nahiz pribatuko zentro-sare zabal baten bidez, bai hasierako lanbide-heziketan bai enplegurako lanbide-heziketan. Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak aurrera egiten du zentzu horretan, lanbide-heziketako sistema integratu horretatik abiatuta, lanbide-heziketako eredu konbinatua sortzeko, zeinak berrikuntza aplikatuaren eta ekintzailetzaren arloko ikaskuntzak ere jasotzen baititu. Lanbide-heziketako euskal sistemaren helburuen artean, 4/2018 Legeak jasotzen du emaitzen araberako ikaskuntzaren ikuspegian oinarritutako prestakuntza-sistema malguak eratzea. Horretarako, ikaskuntza-ibilbide batzuk erabiliko dira, dauden prestakuntza-eskaintzen eta hezkuntza- eta lan-sistemaren mailen arteko transferentzia ahalbidetuko dutenak. Horrez gain, sail arteko organo bat eratzen du, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren arloko eta enplegurako lanbide-heziketaren arloko eskumenen koordinazioa bermatzeko.

Cuarto.– La Ley 1/2013, de 10 de octubre, de Aprendizaje a lo Largo de la Vida (BOPV de 17 de octubre), subraya la necesidad de realizar una oferta integrada de formación profesional, que comprende la formación profesional inicial y la formación profesional para el empleo, a través de una amplia red de centros de titularidad pública o privada. La Ley 4/2018, de 28 de junio, de formación Profesional de Euskadi, avanza en este sentido para crear, partiendo de este sistema integrado de formación profesional, el llamado modelo combinado de formación profesional, que comprende además, aprendizajes en los ámbitos de la innovación aplicado y el emprendimiento. Entre los objetivos del sistema vasco de formación profesional, esta Ley 4/2018 incluye la configuración de sistemas flexibles de formación, basados en un enfoque de aprendizaje por resultados y a través de itinerarios de aprendizaje que faciliten la transferencia entre las diferentes ofertas formativas y niveles del sistema educativo y laboral y crea un órgano interdepartamental dirigido a garantizar la coordinación de las competencias en materia de formación profesional del sistema educativo y de formación profesional para el empleo.

Bosgarrena.– Nekazaritzaren, elikagaigintzaren eta itsas arrantzaren arloan, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legea aldatzen duen ekainaren 11ko 2/2015 Legeak (2015-06-17ko EHAA eta 2015-06-26ko BOE) aldatu egin zituen Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2007 Legea eta Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legea. Horrela, nekazaritzaren, itsas arrantzaren eta hezkuntzaren arloko sail eskudunei eskatu zitzaien lehen sektorearen esparruan prestakuntza- eta eguneratze-programak egiten laguntzeko eta horiek bultzatu eta sustatzeko, eta, horrez gain, antolaketa- eta kudeaketa-formulak garatzeko, horrela, administrazio eskudunek baliabideak hobeto koordinatu ahal izateko, eta, bereziki, erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak egiteko, prestakuntza-programak garatze aldera.

Quinto.– En el ámbito agrario, alimentario y marítimo-pesquero, la Ley 2/2015, de 11 de junio, de modificación de la Ley 17/2008, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria (BOPV de 17-06-2015 y BOE de 26-06-2015), modificó la Ley 17/2007, de 23 de diciembre, de Política Agraria y Alimentaria y la Ley 6/1998, de 13 de marzo, de Pesca Marítima, instando a los Departamentos competentes en materia agraria, marítimo-pesquera y de educación, a impulsar, fomentar y colaborar en la elaboración de programas de formación y actualización en el ámbito del sector primario, y a desarrollar fórmulas organizativas y de gestión que permitan una mayor coordinación de los recursos de las administraciones competentes y, especialmente, celebrar convenios de colaboración con cualesquiera entidades o instituciones públicas y privadas, para el desarrollo de programas de formación.

Seigarrena.– Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio hauek: «enplegu-politika, baita enplegurako lanbide-heziketa ere, Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntza arloarekin koordinatuta, hori baita lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak prestatzearen arduraduna; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza izango du, bere erantzukizunetatik»; bestalde, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari esleitzen dio «nekazaritzako eta itsas arrantzako lanbide-gaikuntza sustatzea», eta Hezkuntza Sailari, berriz, «lanbide-heziketa osoaren plangintza estrategikoa, diseinua eta zuzentarauak egitea, zeinaren bidez bizialdi osoan kualifikazioak eskuratu edo areagotuko baitira; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetza estua izango du, bere erantzukizunetatik».

Sexto.– El Decreto 24/2016, de 26 de noviembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, atribuye al Departamento de Empleo y Políticas Sociales la «Política de empleo, así como la formación profesional para el empleo, en coordinación con el área de Formación Profesional y Aprendizaje Permanente que es la responsable de elaborar la planificación estratégica, el diseño y las directrices de toda la formación profesional en su conjunto, con la colaboración, desde sus responsabilidades, de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.», al Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras, la «Promoción de la capacitación profesional agraria y marítimo pesquera», y al Departamento de Educación «La planificación estratégica, el diseño y las directrices de toda la formación profesional en su conjunto que conlleve adquisición o incremento de las cualificaciones a lo largo de la vida, con la estrecha colaboración, desde sus responsabilidades, de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo».

Zazpigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago eta, besteak beste, enpleguko, enplegurako prestakuntzako eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzaren sustapeneko programak kudeatzea dagokio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legearen 3.b) artikuluarekin bat.

Séptimo.– Adscrito al Departamento de Empleo y Políticas Sociales el organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, tiene encomendadas, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas, según se establece en el artículo 3.b) de la Ley 3/2011, de 13 de octubre, sobre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Halaber, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuan, EAEn Enplegurako Lanbide Heziketa arautzekoan, erakunde autonomo horri esleitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan enplegurako lanbide-heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena (9. artikulua). Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 28ko 4/2018 Legeak aitortu egiten du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arlo horretan duen eskumena.

Asimismo, el Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la formación profesional para el empleo, atribuye a este organismo autónomo la programación, gestión y control de la formación profesional para el empleo en la CAPV (artículo 9). Del mismo modo, la Ley 4/2018, de 28 de junio, de Formación Profesional del País Vasco reconoce la competencia de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en esta materia.

Enplegurako lanbide-heziketako ekimenen artean, Lanbideri dagokio langile langabe eta landunentzako prestakuntza-eskaintzak garatzea.

Entre las iniciativas de formación profesional para el empleo, le corresponde a Lanbide desarrollar las ofertas formativas dirigidas a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas.

Zortzigarrena.– Maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuan, espresuki xedatzen da, 13. artikuluan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lanbide-heziketa emango duela, bai Eusko Jaurlaritzaren zentro propioen bidez, bai kudeaketa-gomendioetarako akordioak izenpetzearen bidez. Xede horretarako, zentro propiotzat hartuko dira titulartasun publikoko Lanbide Heziketako zentro integratuak.

Octavo.– El Decreto 82/2016, de 31 de mayo, prevé expresamente en su artículo 13 la impartición de la formación profesional para el empleo por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a través de centros propios del Gobierno Vasco, mediante la suscripción de acuerdos de encomiendas de gestión, considerando en todo caso, centros propios, los Centros Integrados de Formación Profesional de titularidad pública.

Xedapen honekin bat etorriz, eskuragarri dauden baliabide publikoak eraginkortasunez erabili eta optimizatzeko, eta lanbide-heziketaren arloan esleitutako eskumenak eta egitekoak gauzatuz –aurreko apartatuetan azaldutakoak–, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Hezkuntza Sailak prestakuntza-ekintzen programazioa bultzatzen dute nekazaritzako, elikagaigintzako eta itsas arrantzako esparruetan lanbide-kualifikazioa sustatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko langileek jarduera-sektore horietan dituzten kualifikazio-beharrei erantzuteko.

De conformidad con esta disposición, atendiendo a razones de eficacia, de optimización del uso de los recursos públicos disponibles y en el ejercicio de las respectivas competencias y funciones atribuidas en materia de formación profesional, descritas en los apartados anteriores, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, junto con el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y el Departamento de Educación, impulsan la programación de acciones formativas conducentes a la cualificación profesional en el ámbito agrario, alimentario y marítimo-pesquero, con el objetivo de dar respuesta a las necesidades de cualificación de las personas trabajadoras de la Comunidad Autónoma del País Vasco en tales sectores de actividad.

Horretarako, 2018-2020 aldian Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharreko prestakuntza-ekintzen plangintza egin dute Hezkuntza Sailaren mendeko EAEko Administrazioaren zentro propioekin, honako hauek kontuan izanda: lan-merkatuaren egoera, enpresa-egituran atzemandako beharrak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sektoreari dagokionez dituen helburu estrategikoak eta esparru horietan prestakuntza ematen duten zentro publikoen sareak duen prestakuntza-gaitasuna.

Para ello han realizado la planificación de las acciones formativas a desarrollar en el ámbito territorial del País Vasco en el periodo 2018-2020 con los centros propios de la Administración de la CAPV, dependientes del Departamento de Educación, teniendo en cuenta la situación del mercado laboral, las necesidades detectadas en el tejido empresarial y los objetivos estratégicos del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras respecto del sector, así como la capacidad formativa de la red de centros públicos dedicados a la impartición de la formación en los citados ámbitos.

Horrela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak, langile langabe eta landunentzako enplegurako lanbide-heziketaren eskaintza programatu eta kudeatzeko EAEko organo eskuduna den aldetik, eta Hezkuntza Sailak, prestakuntza hori emateko zentroak dituen aldetik, kudeaketa-gomendioari buruzko akordio hau izenpetzea hitzartu dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hona hemen akordio hori arautuko duten

De este modo, el organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, como órgano competente en la CAPV para la programación y gestión de la oferta de formación profesional para el empleo dirigida a las personas trabajadoras desempleadas y ocupadas, y el Departamento de Educación, que dispone de los centros para su impartición, en el marco de lo dispuesto en el artículo 11 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, acuerdan suscribir el correspondiente acuerdo de encomienda de gestión, que se regirá por las siguientes,

KLAUSULAK
CLÁUSULAS

Lehenengoa.– Helburua.

Primera.– Objeto.

1.– Akordio honek aipatzen duen kudeaketa-gomendioaren helburua hau da: Hezkuntza Sailak, haren mendeko lanbide-heziketako zentro publikoen bitartez, nekazaritzako, elikagaigintzako eta itsas arrantzako prestakuntza-programazioa egitea. Honako hauentzat izango da prestakuntza hori:

1.– La encomienda de gestión a que se refiere este Acuerdo tiene por objeto la realización, por parte del Departamento de Educación, mediante centros públicos de formación profesional dependientes del mismo, de la programación formativa, en el ámbito agrícola y alimentario y marítimo-pesquero, dirigida a la formación de:

a) Langile langabeentzat (akordioaren I. eranskinean jasota dago).

a) Personas trabajadoras desempleadas, que se recoge en el Anexo I de este acuerdo.

b) Langile landunentzat, lehentasunez (akordioaren II. eranskinean jasota dago).

b) Personas trabajadoras prioritariamente ocupadas, recogida en el Anexo II del mismo.

2.– Gomendio honen xede den programazioa osatzen duten prestakuntza-planak egikaritzen 2018ko ekitaldian hasi beharko da –plan horiek osatzen dituzten prestakuntza-ekintzetako bati hasiera eman beharko zaio gutxienez–, eta 2020ko azaroaren 1a baino lehen amaitu beharko da (lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua edo lanekoak ez diren praktikak barnean hartuta, halakorik balego).

2.– La ejecución de los Planes formativos que constituyen la programación objeto de esta encomienda deberá comenzar en el ejercicio 2018, mediante el inicio de al menos una de las acciones formativas que los integran y finalizar antes del día 1 de noviembre de 2020, incluido el módulo de formación práctica en centro de trabajo o las prácticas no laborales, en su caso.

Prestakuntza-planak prestakuntza-ekintza egiaztagarriren bat badu, gutxienez horietako bati 2018ko ekitaldian eman behar zaio hasiera.

En el supuesto de que el Plan de formación contenga alguna acción de formación acreditable, al menos una de ellas ha de iniciarse en el ejercicio 2018.

Betiere, 2019ko abenduaren 31 baino lehen hasita egon beharko dute prestakuntza-planak osatzen dituzten prestakuntza-ekintzen % 70ek.

En todo caso, antes del 31 de diciembre de 2019 deberán estar iniciadas el 70% de las acciones formativas que integran los Planes de formación.

Bigarrena.– Prestakuntza-eskaintzaren plangintza.

Segunda.– Planificación de la Oferta Formativa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Hezkuntza Sailak kudeaketa-gomendioari buruzko akordio honetan bildutako prestakuntza-eskaintza diseinatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabe eta landunentzako prestakuntza-ekintzak egiteko, nekazaritzaren, elikagaigintzaren eta itsas arrantzaren sektoreen esparruan. Prestakuntza-eskaintzaren plangintza horrek bi xede ditu: batetik, langabeen kualifikazio-beharrei erantzutea, eta, bestetik, eskuragarri dauden baliabide publikoen erabilera optimizatzea. Prestakuntza hori sektore horri lotutako jakintza-arloak jorratzen dituzten Lanbide Heziketako zentro publikoek emango dute.

Con el doble objetivo de dar respuesta a las necesidades de cualificación de las personas desempleadas y ocupadas de la CAPV y de optimizar el uso de los recursos públicos disponibles, la Dirección de Formación para el Empleo y Garantía de Ingresos de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras y el Departamento de Educación, han diseñado la oferta formativa recogida en este acuerdo de encomienda de gestión, para la realización de las acciones formativas dirigidas a trabajadores y trabajadoras desempleadas y ocupadas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en el ámbito agrícola, marítimo-pesquero y alimentario, por parte de centros públicos de Formación Profesional que trabajan en las áreas de conocimiento ligados a dicho sector.

Prestakuntza-eskaintza hau ezartzeko, honako hauek hartu dira kontuan: batetik, lan-merkatuaren eta enpresa-egituraren egoera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren helburu estrategikoak nekazaritzaren, elikagaigintzaren eta itsas arrantzaren sektoreei dagokienez, EAEko lurralde eta eskualdeetan, eta, bestetik, zer-nolako eskaintza dagoen jakintza-arlo horiekin lotutako lanbide-kualifikazioetarako, bai hezkuntza-esparruan bai enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta, azkenik, nekazaritzaren eta nautika eta arrantzaren sektorerako prestakuntzan jarduten duten zentro publikoen sarea, eta zentro horietako bakoitzak duen prestakuntza-gaitasuna.

Para el establecimiento de la presente oferta formativa, se han tenido en cuenta la situación del mercado laboral y del tejido empresarial y los objetivos estratégicos del Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras respecto de los sectores agrícola, alimentario y marítimo-pesquero, en los distintos territorios y comarcas de la CAPV y la oferta formativa global existente de las distintas cualificaciones profesionales relativas a tales áreas del conocimiento, ofertadas desde el ámbito educativo y desde el ámbito de la formación profesional para el empleo, así como la red de centros públicos existentes, dedicados a la formación agraria y náutico-pesquera y la capacidad formativa de cada uno de ellos.

Hirugarrena.– Prestakuntza-planak.

Tercera.– Planes de Formación.

1.– Prestakuntza-plantzat hartuko da prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa, betiere kontuan hartuta, ekintzak zuzentzen diren taldearen tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, planaren onuradunen konpetentziak eta enplegagarritasuna nabarmen hobetzen direla.

1.– Se entiende por Plan de Formación el conjunto de acciones formativas a realizar por cada centro o entidad de formación, con las que se pretende dar respuesta a unas concretas necesidades formativas y que, por la dimensión del colectivo al que se dirige, por el volumen de horas de formación previstas o por otras circunstancias de particular relevancia, produzca un especial impacto en el incremento de las competencias de las personas destinatarias y en la mejora de su empleabilidad.

2.– Prestakuntza-planak hasi direla ulertuko da, horiek osatzen dituzten ekintzetako lehena hasten denean.

2.– Los Planes de Formación se darán por comenzados cuando se inicie la primera de las acciones que los integran.

3.– Planak osatuko dituzten prestakuntza-ekintzak izango dira profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratuta daudenak, izaera berritzaileko prestakuntza-ekintza ez-formalak, edo langileei prestakuntza ematera bideratutakoak funtsezko konpetentzietan, produkzio-sektore jakin bateko berariazkoetan (nekazaritza, elikagaigintza edo itsas arrantza) edo zenbait jarduera-sektoretako konpetentzia horizontal eta zeharkakoetan.

3.– Los planes se conformarán con acciones formativas conducentes a la obtención de certificados de profesionalidad, acciones formativas no formales de carácter innovador o aquellas otras que estén dirigidas a la formación de las personas trabajadoras en competencias clave, específicas de un sector productivo concreto (agrícola, alimentario o marítimo-pesquero) y/o en competencias horizontales y transversales de varios sectores de actividad.

Laugarrena.– Finantzatzeko bideratutako baliabide ekonomikoak.

Cuarta.– Recursos económicos destinados a la financiación.

Bi urteko prestakuntza-programazioa (2018-2020) finantzatzeko bideratutako guztizko kreditua –kudeaketa-gomendio honen xedea– bederatziehun eta hirurogeita zazpi mila laurehun eta sei euro eta hemeretzi zentimokoa (967.406,19) da, honela banatuta:

El total del crédito destinado a la financiación de la programación formativa bienal (2018-2020) objeto de esta encomienda, asciende a novecientos sesenta y siete mil cuatrocientos seis euros y diecinueve céntimos (967.406,19), con la siguiente distribución:

– 767.625,30 euro langile langabeentzako prestakuntza-ekintzetara bideratuko dira; horietatik, 153.525,06 euro 2018ko ordainketa-kredituaren kargura dira; 383.812,65 euro 2019ko konpromiso-kredituari dagozkio, eta, 230.287,59 euro, berriz, 2020ko konpromiso-kredituari.

– 767.625,30 euros se destinarán a las acciones formativas dirigidas a personas trabajadoras desempleadas, de los cuales 153.525,06 euros son con cargo al crédito de pago del año 2018, 383.812,65 euros corresponden al crédito de compromiso de 2019 y 230.287,59 euros corresponden al crédito de compromiso de 2020.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartzen diren espezialitateetako prestakuntza-ekintzak, langile langabeei zuzenduak, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatu ahal izango ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko EGFren 2014-2020 Programa Operatiboaren edo Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan.

Las acciones formativas correspondientes a especialidades incluidas en el Catálogo de Especialidades Formativas del Servicio Público de Empleo Estatal, dirigidas a personas trabajadoras desempleadas podrán ser cofinanciados por el Fondo Social Europeo en el marco del Programa Operativo FSE País Vasco, 2014-2020 o del Programa Operativo de Empleo Juvenil, 2014-2020.

– 199.780,89 euro bideratuko dira lehentasunez langile landunei zuzenduta dauden prestakuntza-ekintzetarako; horietatik, 39.956,18 euro 2018ko ordainketa-kredituaren kargura dira; 99.890,44 euro 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, eta, 59.934,27 euro, berriz, 2020ko konpromiso-kredituaren kargura.

– 199.780,89 euros se destinarán a las acciones formativas dirigidas prioritariamente a personas trabajadoras ocupadas, de los cuales 39.956,18 euros son con cargo al crédito de pago del año 2018, 99.890,44 euros con cargo al crédito de compromiso de 2019 y 59.934,27 euros con cargo al crédito de compromiso de 2020.

Bosgarrena.– Prestakuntza-programazioa eta haren zuzkidura ekonomikoa.

Quinta.– Programación formativa y su dotación económica.

1.– Lanbide Heziketako zentro publikoetan egin beharreko prestakuntza-planetan sartutako prestakuntza-programazioa I. eta II. eranskinetan jasota dago. Hor adierazten dira eman beharreko prestakuntza-ekintzak, eta identifikatzen dira ekintza bakoitzari dagokion prestakuntza-espezialitatea, prestakuntza emango duen zentroa edo erakundea, ordu-kopurua, ikasle-kopurua eta zuzkidura ekonomikoa. I. eranskinean, langile langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak daude jasota, eta, II. eranskinean, berriz, langile landunei zuzendutakoak.

1.– La programación formativa contenida en los planes de formación a realizar en los centros públicos de formación profesional, queda recogida en los Anexos I y II, en los que se indican las acciones formativas a impartir, identificando la especialidad formativa a la que corresponde, el centro o entidad de formación impartidor, el número de horas, el número de alumnos/as y la dotación económica. El Anexo I recoge las acciones formativas dirigidas a personas trabajadoras desempleadas, mientras el Anexo II hace lo propio con las dirigidas a personas trabajadoras ocupadas.

2.– Prestakuntza-zentro berberak eman beharreko prestakuntza-ekintzek prestakuntza-plan bakarra osatuko dute akordio honen egikaritze-aldirako, eta osorik hartuta finantzatuko dira.

2.– Las acciones formativas a impartir por un mismo centro de formación constituirán un único Plan Formativo para el periodo de ejecución del presente Acuerdo y se financiará en su conjunto.

3.– Prestakuntza-ekintza bakoitzak jasoko duen zenbatekoa (I. eta II. eranskinetan dago adierazita) kalkulatzeko, parte-hartzaile bakoitzak duen prestakuntza-orduko kostua hartu da kontuan, modulu ekonomikoen arabera (III. eranskinean zehazten da horien osaera eta kalkulua).

3.– El importe por el que se financia cada acción formativa que se recoge en el Anexo I y II, está en función del coste por participante y hora de formación, según los módulos económicos cuya composición y cálculo se detalla en el Anexo III.

Aplikatu beharreko modulu ekonomiko bakoitza hiru elementuk osatzen dute: A moduluak (langileen zuzeneko kostuak), B moduluak (funtzionamenduko zuzeneko kostuak) eta C moduluak (zeharkako kostuak).

Cada módulo económico a aplicar se compone, a su vez, de tres: el módulo A relativo a costes directos de personal, el módulo B relativo a costes directos de funcionamiento y el módulo C relativo a costes indirectos.

Seigarrena.– Alta ematea Estatuko Prestakuntza Zentro eta Entitateen Erregistroan.

Sexta.– Alta en el Registro Estatal de Entidades de Formación.

I. eta II. eranskinetan jasotako programazioan parte hartzen duten zentroek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak akreditatuta edo inskribatuta egon beharko dute, emango den prestakuntza-espezialitatean. Datuak Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan sartuko dira.

Los centros que participen en la programación recogida en el Anexo I y II deberán estar acreditados y/o inscritos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la especialidad formativa objeto de impartición y los datos serán trasladados, en su caso, al Registro Estatal de Entidades de Formación.

Zazpigarrena.– Harreman zuzena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta lanbide-heziketako zentroen artean, eta ordaintzeko modua.

Séptima.– Relación directa entre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y los centros de formación profesional y forma de pago.

1.– Prestakuntza-programazio hau gauzatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zuzeneko harremana izango du programazioan aritzen den prestakuntza-zentro bakoitzarekin.

1.– Para la ejecución de esta programación formativa, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo establecerá una relación directa con cada centro de formación incluido en la programación.

2.– Hezkuntza Sailaren antolaketa ekonomiko-finantzarioaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren kontuan sartuko du prestakuntza-ekintza bakoitza emateagatik esleitutako zuzkidura.

2.– De acuerdo con la organización económico-financiera del Departamento de Educación, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo procederá a ingresar la dotación asignada por la impartición de cada acción formativa en la cuenta del Departamento de Educación del Gobierno Vasco.

4 ordainketa egingo dira, periodifikatze honen arabera:

Se abonarán 4 pagos según la siguiente periodificación:

a) Lehen ordainketa (prestakuntza-plan bakoitzaren guztizko zenbatekoaren % 20), 2018ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintzaren hasieraren jakinarazpena jasotako unean. Prestakuntza-planak prestakuntza-ekintza egiaztagarriak izanez gero, lehen prestakuntza-ekintza egiaztagarria hasi dela jakinarazten den unean egingo da lehen ordainketa hori.

a) Un primer pago, con cargo al crédito de pago de 2018, del 20% del total del importe de cada plan formativo, en el momento de la comunicación de inicio de la primera acción formativa. En el supuesto de que el Plan de formación contenga acciones de formación acreditable, este primer pago se abonará en el momento de la comunicación del inicio de la primera acción formativa acreditable.

b) Bigarren ordainketa (prestakuntza-planaren guztizko zenbatekoaren % 25), 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40 –gutxienez– hasteko baimena ematen duenean Lanbidek.

b) Un segundo pago, con cargo al crédito de compromiso 2019, por importe por el 25% del total del importe del plan de formación, una vez Lanbide haya autorizado el inicio, de al menos, el 40 por ciento de las acciones formativas que componen el Plan de Formación.

c) Hirugarren ordainketa (prestakuntza-planaren guztizko zenbatekoaren % 25), 2019ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 70 –gutxienez– hasteko baimena ematen duenean Lanbidek.

c) Un tercer pago, con cargo al crédito de compromiso 2019, del 25% del total del importe del Plan de Formación, una vez Lanbide haya autorizado el inicio, de al menos, el 70 por ciento de las acciones formativas que componen el Plan de Formación.

d) Laugarren ordainketa (prestakuntza-planaren gainerako zenbatekoa), 2020ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzen direnean, lanekoak ez diren praktikak barnean direla, lehenengo klausulan ezarritakoaren arabera, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren, hamargarren klausulan –v) apartatuan– eta III. eranskineko C apartatuan aurreikusitako baldintzetan.

d) Un cuarto pago, con cargo al crédito de compromiso 2020, por el resto del importe del Plan de Formación, a la finalización de todas las acciones formativas, incluidas las prácticas no laborales, como se establece en la cláusula primera, una vez justificadas las actuaciones subvencionadas en los términos previstos en la cláusula décima, apartado v), y en el apartado C del Anexo III.

Zortzigarrena.– Prestakuntzaren hartzaileak.

Octava.– Destinatarios/as de la formación.

1.– Programazio honetako prestakuntza-ekintzetan honako hauek har dezakete parte:

1.– Podrán participar en las acciones formativas previstas en esta programación:

1.1.– Langabeei zuzendutako ekintzetan: langile langabeak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan prestakuntza-ekintzaren hasieran. Ez da beharrezkoa izango enplegu-eskatzaile moduan izena emanda egotea arau espezifikoren batek hala xedatzen duenean, eta, bereziki, Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren fitxategian inskribatutako gazteak direnean.

1.1.– En las acciones dirigidas a personas desempleadas: las personas trabajadoras desempleadas e inscritas como demandantes de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo al inicio de la acción formativa. No será precisa la inscripción como demandante de empleo cuando una norma específica así lo prevea, y en particular en el supuesto de personas jóvenes inscritas en el Fichero del Sistema Nacional de Garantía Juvenil.

Ondorio horietarako, langabeen taldean sartuko dira honako hauek: lanaldi partzialeko kontratu batekin aritzen diren langileak, baldin eta euren lanaldia lanaldi osoz aritzen den pertsona batek duenaren herena baino laburragoa bada –konparagarriak izan behar dute–.

A estos efectos, se entenderán incluidas en el colectivo de personas desempleadas aquellas que estén trabajando con un contrato a tiempo parcial, siempre que su jornada de trabajo sea inferior a un tercio de la jornada de una persona trabajadora a tiempo completo comparable.

1.2.– Lehentasunez langile landunei zuzendutako ekintzetan: EAEko lantokietan lan egiten duten langileak, baldin eta dagokion eskabidea aurkezten badute. Ekintza horietan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute: mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretarekin lotutako prestakuntza-eskaintzan, eta administrazio publikoetan jarduten duten langileek. Gehienez jota, pertsona landunentzako planeko guztizko eskaintzaren % 10 bete ahal izango da pertsona horiekin.

1.2.– En las acciones dirigidas prioritariamente a personas ocupadas: todas las personas trabajadoras que presten servicios en centros de trabajo de la CAPV y presenten la correspondiente solicitud. En estas acciones podrán participar también las personas cuidadoras no profesionales de personas en situación de dependencia en la oferta formativa relacionada con la atención de personas dependientes, así como el personal al servicio de las Administraciones Públicas con un límite máximo de un 10 por ciento del total del conjunto de acciones para personas ocupadas del Plan.

Ekintza horietan, langabezia-egoeran dauden langileen parte-hartzea, gehienez jota, % 30 izango da prestakuntza-ekintza bakoitzeko. Pertsona horiek enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon behar dute, enplegu-zerbitzu publikoren batean. Ehuneko horrek programatutako parte-hartzaile guztiei egiten die erreferentzia; berdin dio zenbat hasi diren prestakuntza-ekintzan.

En estas acciones la participación de las personas trabajadoras en situación de desempleo, inscritas como demandantes de empleo en un Servicio Público de Empleo, deberá ser como máximo el 30% de cada acción formativa. El porcentaje indicado hace referencia al total de participantes programados, independientemente de los que inicien la acción formativa.

Langabeak diren erabakitzeko, prestakuntzaren hasieran duten laneko egoera hartuko da kontuan, eta lehentasuna izango dute Lanbiden izena emanda daudenek.

La consideración como personas desempleadas vendrá determinada por la situación laboral en que se hallen al inicio de la formación teniendo prioridad las personas inscritas en Lanbide.

2.– Eskaintzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonek ekintza horietan parte hartzeko baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Las personas participantes en las acciones formativas que se oferten deberán reunir los requisitos de acceso a las mismas.

Bederatzigarrena.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak hautatzea.

Novena.– Selección de las personas participantes en las acciones formativas.

1.– Prestakuntza ekintzetan parte hartuko duten pertsonen aurretiko aukeraketa egingo du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ikastaro bakoitzean parte hartzea eskatu duten hautagaien artean.

1.– La preselección de las personas participantes en las acciones formativas correrá a cargo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo entre las candidatas a participar en cada curso.

Honako hauek izan daitezke hautagai:

Los candidatos/as podrán proceder de las siguientes vías:

– Ikastaroan parte hartzea eskatzen dutenak, bai eskabide bat aurkeztuta Lanbidek lurralde bakoitzean dituen bulegoetan, bai eskabidea beteta Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus). Webgune horretan jakinaraziko dira zein diren prestakuntza-ekintzak, haietan izena emateko epea eta eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak, bai eta prestakuntza-ekintza bakoitzaren deskribapena eta ezaugarriak ere.

– Solicitantes del curso, bien hayan realizado la solicitud presencialmente a través de la red de oficinas que Lanbide tiene en cada territorio o bien a través de la página web de Lanbide, www.lanbide.euskadi.eus, en la que se dará publicidad de las acciones formativas estableciendo el período de inscripción y los requisitos de acceso que deben reunir los y las solicitantes a las mismas, además de la descripción y características de cada acción formativa.

– Enplegu-eskatzaileak (eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak), baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Orientazio Zerbitzuek ikastaroa egitea agindu badiete haien prestakuntza-ibilbidearen barruan.

– Demandantes de empleo (y perceptores de la RGI) a los que los Servicios de Orientación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo hayan prescrito el curso dentro de su itinerario formativo.

– Prestakuntza-zentro publikoetatik edo haien orientazio-zerbitzuetatik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura deribatutako ikastaroen eskatzaileek.

– Solicitantes de los cursos derivados a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo desde la red de los Centros Públicos de Formación o de sus servicios de orientación.

2.– Prestakuntza-zentroek egingo dute ikastaroetan parte hartuko duten ikasleen azken hautaketa, euren instalazioetan, Lanbideren bidez inskribatutako hautagaien artean. Horretarako, beharrezkoa den prestakuntza-ekintza guztietan, hautaketa-proba bat egingo da, ekintzari probetxua ateratzen zaiola bermatzeko, batetik, eta egiaztatzeko ikasleek aldez aurretik badituztela kualifikazio-ekintzetako helburuak lortzeko nahitaezko aurretiko ezagutzak, barnean hartuta, hala badagokio, 2. eta 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriei lotutako prestakuntza-moduluetan sartzeko funtsezko konpetentziak.

2.– La selección final de los alumnos/as participantes en los cursos correrá a cargo de los Centros de Formación y se efectuará en sus instalaciones, a partir de los/as de candidatos/as inscritos/as a través de Lanbide e incluirá en todas aquellas acciones formativas que lo precisen una prueba de selección, con objeto de asegurar el aprovechamiento de la acción y determinar el nivel real de conocimientos previos imprescindibles para alcanzar los objetivos de las acciones cualificantes, incluidas, en su caso, las competencias clave necesarias para el acceso a la formación de los módulos formativos de los certificados de profesionalidad de los niveles de cualificación profesional 2 y 3.

Prestakuntza-zentroetako arduradunek zehaztuko dute zer bitarteko tekniko eta material baliatuko dituzten aukeraketa hori egiteko, eta beti ziurtatuko dute aukeratutako ikasleek bete egiten dituztela profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituzten errege-dekretuetan ezarritako sarbide-baldintzak.

Las personas responsables de los centros de Formación determinarán los medios técnicos y materiales necesarios para llevar a cabo la selección, asegurando que los alumnos/as seleccionados/as cumplan los requisitos de acceso exigidos en los reales decretos reguladores de los Certificados de Profesionalidad.

3.– Prestakuntza-ekintza batean profesionaltasun-ziurtagiri oso bat programatzen bada, inolako prestakuntza-modulurik akreditatuta ez duten pertsonek soilik ahal izango dute parte hartu. Hala ere, enplegu eta prestakuntzako ibilbideak sustatzeko xedez, eta langabeen nahiz landunen garapen profesionala eta pertsonala lantzeko, prestakuntza-moduluren bat akreditatuta daukatenei ere utzi egingo zaie prestakuntza-ekintzan parte hartzen, baldin eta modulua zeharkakoa bada, aldez aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazita, eta horrek baimena emanda.

3.– Cuando en una acción formativa se programe un certificado de profesionalidad completo, solo podrán participar las personas que no tengan ningún módulo formativo acreditado. Sin embargo, con el fin de favorecer los itinerarios de empleo y formación, así como el desarrollo profesional y personal de los/las trabajadores/as desempleados/as y ocupados/as, se permitirá el acceso a la acción formativa si el módulo formativo ya acreditado es transversal, previa comunicación y autorización de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

4.– Hamargarren klausularen 2. apartatuan xedatutakoa aplikatzeko orduan, profesionaltasun-ziurtagiria moduluka banatzen bada, bermatu egin behar da horrela hasten diren pertsona guztiek modulu guztietan parte hartzea prestakuntza-ibilbide osoa egin dezaten.

4.– Cuando, en aplicación de lo dispuesto en el apartado 2 de la cláusula décima, la impartición de un certificado de profesionalidad se disocie en módulos, se ha de garantizar a aquellas personas que lo inicien su participación en todos los módulos a los efectos de que puedan completar todo el itinerario formativo.

Horietaz gain, erakundeak beste parte-hartzaile batzuk sartu ahal izango ditu modulu bakoitzean, baldin eta beraietan sartzeko eskakizunak betetzen badituzte.

Además de ellas, la entidad podrá incorporar a cada módulo formativo otros participantes que reúnan los requisitos de entrada a los mismos.

Profesionaltasun-ziurtagiri bati buruzko prestakuntza-ekintza bat moduluka programatzen denean, profesionaltasun-ziurtagiriko gainerako moduluak gaindituta dauzkatenek izango dute lehentasuna, profesionaltasun-ziurtagiriaren prestakuntza-ibilbidea osatze aldera. Kasu horretan, prestakuntza-ekintzan sartuko dira, lehenik eta behin, gainerako moduluak gaindituta dituzten pertsonak, eta, bigarrenik, ziurtagiriaren gainerako moduluak egin ez dituzten beste pertsonak.

5.– Cuando una acción formativa asociada a un certificado de profesionalidad se programe por módulos, tendrán prioridad de acceso las personas que tengan superados el resto de los módulos del certificado de profesionalidad, con objeto de completar el itinerario formativo completo del certificado de profesionalidad. En este supuesto, se integrarán en la acción formativa, en primer lugar, las personas que tengan superados el resto de módulos y, en segundo lugar, el resto de personas que no hayan cursado los módulos restantes del certificado.

6.– Prestakuntza-ekintza programatzen bada laneko esperientziaren eta/edo prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratutako konpetentzia profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozeduraren deialdi bateko Aholkularitza edo Ebaluazio fasean detektatutako prestakuntza-premia dela-eta, orduan, ekintza horretan parte hartzeko lehentasuna izango dute prestakuntza-premia hori antzeman eta preskribatu zaien pertsonek.

6.– En el supuesto de que la acción formativa se programe con motivo de la necesidad de formación detectada en la fase de Asesoramiento o Evaluación de una convocatoria del procedimiento de evaluación y acreditación de las competencias profesionales adquiridas por la experiencia laboral y/o vías no formales de formación, las personas a las cuales se les haya identificado y prescrito dicha necesidad formativa, tendrán preferencia para formar parte de la acción formativa.

7.– Prestakuntza-ekintzan parte hartzeko baldintzak bete eta dagokien hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen artean, kolektiboen araberako lehentasuna ezarriko da, honako hurrenkera honi jarraituz:

7.– De entre las personas, que reúnan los requisitos de acceso a la acción formativa y superen el correspondiente proceso de selección, se establece una prioridad por colectivos, en el siguiente orden de prelación:

1) Langabeentzako ikastaroetan:

1) En los cursos dirigidos a personas desempleadas:

– Lehenik eta behin, eta lehentasun-maila berberaz, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak. Lehentasuna emango zaie kualifikazio-maila baxua duten pertsonei: 30 urte arteko gazteak; emakumeak, langabeen kolektiboan duten proportzio berean; luzaroko langabeak; 45 urtetik gorakoak; desgaitasuna duten pertsonak; langabezia-saria agortua duten eta berriz profesionalki gaitzeko Prepara programan eta Enplegua Aktibatzeko Programan parte hartzeagatik diru-laguntzak jasotzen dituzten pertsonak; aparteko langabezia-sorospenaren, gizarteratzeko errenta aktiboaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) onuradun diren langabeak; eta terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak.

– En primer lugar, y en el mismo nivel de preferencia, las personas con especiales dificultades de integración en el mercado de trabajo, teniendo prioridad las personas con bajo nivel de cualificación: jóvenes de hasta 30 años; mujeres en una proporción equivalente a su peso en el colectivo de las personas desempleadas; parados/as de larga duración; mayores de 45 años; personas con discapacidad; perceptores de las ayudas económicas de acompañamiento por la participación en el programa de recualificación profesional de las personas que agoten su protección por desempleo (Plan Prepara) y en el programa de Activación para el Empleo (PAE), personas desempleadas beneficiarias del subsidio extraordinario por desempleo, de la Renta Activa de Inserción (RAI) y de la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) y afectados/as y víctimas del terrorismo y de la violencia de género.

– Bigarrenik, laneko esperientzia eta ikaskuntza ez-formala aitortzeko prozeduretan parte hartu dutenek, dagokien profesionaltasun-ziurtagiria osatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko.

– En segundo lugar las personas que hayan participación en procedimientos de reconocimiento de la experiencia laboral y de los aprendizajes no formales, para la realización de acciones formativas con las que completen el certificado de profesionalidad correspondiente.

– Hirugarrenik, etendurako EEE baten eraginpean dauden langabeak, ordutegia dela-eta prestakuntza-ekintzara joateko libre badaude.

– En tercer lugar, desempleados/as sujetos a un ERE de suspensión, si tienen disponibilidad horaria para asistir a la acción formativa.

– Laugarrenik, gainerako langabeak, oro har.

– En cuarto lugar, resto de desempleados/as, en general.

2) Lehentasunez pertsona landunentzako antolatutako ikastaroetan.

2) En los cursos dirigidos prioritariamente a personas ocupadas.

– Landunak, programatutako plazen % 70 bete arte gutxienez.

– Personas ocupadas hasta completar al menos un 70% de las plazas programadas.

– Langabeak, plazen % 30 arte, behar adina pertsona landun ez balego.

– Personas desempleadas, hasta un 30% de las plazas si no hubiera ocupadas suficientes.

8.– Pertsona batek ezin izango ditu bi ikastaro batera egin, ikastaroan sartzeko baldintzak betetzen dituzten langabeen eskaerak izanez gero.

8.– Una persona no podrá realizar dos cursos simultáneamente si existen solicitudes de personas desempleadas que cumplan los requisitos de acceso al curso.

9.– Hautaketa amaitzen denean, prestakuntza-zentroek 7 egun balioduneko epea izango dute haren emaitzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko aplikazioan (LAN-F) mekanizatzeko.

9.– Una vez finalizada la selección, los centros de Formación mecanizarán, en el plazo de 7 días hábiles, el resultado de la misma en el aplicativo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, Lan-F.

10.– Hautatuak izan direnen eta ikastaroetan parte hartzeko erreserba-egoeran gelditzen direnen zerrendak erakutsi behar dituzte prestakuntza-zentroek euren instalazioetan, prestakuntza-ekintzak abiarazi baino 24 ordu lehenago gutxienez eta hautagaiei aldez aurretik adierazi zaien leku batean. Horrekin batera, prestakuntza-ekintzak non, noiz eta zer ordutan egingo diren adierazi behar dute.

10.– El Centro de Formación expondrá en sus instalaciones con una antelación de al menos 24 horas al inicio de las acciones formativas, y en un lugar previamente anunciado a los candidatos/as, la relación de las personas seleccionadas y de las que quedan en situación de reserva para participar en las mismas, con indicación del lugar, hora y fecha de inicio de las acciones formativas.

Iragarpen-bitarteko horiez gainera, egoki iritzitako bestelako bitartekoak ere balia ditzakete prestakuntza-zentroek alderdi horien berri emateko ikasleei. Prestakuntza-zentroen kontura ordainduko dira aukeraketa-prozesuen emaitzen berri emateko bitarteko osagarri horien kostua.

Sin perjuicio de lo anterior, los Centros de Formación podrán utilizar cuantos medios complementarios consideren oportunos para notificar a los alumnos/as su participación en los cursos. El coste, si lo hubiere, de los medios complementarios de notificación correrá a cargo del Centro de Formación.

11.– Prestakuntza-ekintzak ezin izango dira hasi 8 parte-hartzaile baino gutxiago badago.

11.– No se podrá dar inicio a las Acciones Formativas con menos de 8 participantes.

Hamargarrena.– Prestakuntza-programazioa egiteko baldintzak eta alderdien betebeharrak.

Décima.– Condiciones de ejecución de la programación formativa y obligaciones de las partes.

1.– Gomendio honen xede diren prestakuntza-planak egiteko, baldintza hauek bete behar dira eta behar hauek izango dituzte alderdiek:

1.– La ejecución de los Planes de formación objeto de esta encomienda se sujeta a las siguientes condiciones y obligaciones de las partes:

1.1.– Hezkuntza Sailaren aldetik:

1.1.– Por parte del Departamento de Educación:

a) Bermatzea prestakuntza-zentroek emandako datu guztiak egiazkoak direla.

a) Garantizar la veracidad de todos los datos aportados por los centros de formación.

b) Baimena ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, behar duen informazioa egiaztatzeko, horri buruzko kontsultak egiteko edo eskatzeko, zentro bakoitzaren prestakuntza-planaren gaineko datuak egiaztatzearren.

b) Autorizar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo a verificar, consultar y/o solicitar la información necesaria a para la comprobación de los datos del plan formativo de cada centro.

1.2.– Lanbide-heziketako zentro prestatzaileak:

1.2.– Por parte de los centros de formación profesional impartidores:

a) Gomendatu zaizkien prestakuntza-ekintzak, akordio honen I. eta II. eranskinetan adierazitakoak, gauzatu behar dituzte, aurreikusitako ordutegi eta datetan, eta haietan gerta daitezkeen aldaketa esanguratsuen berri eman behar diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

a) Impartir las acciones formativas que les han sido encomendadas, y que figuran en los anexos I y II a este convenio, en los horarios y fechas previstas, comunicando cualquier modificación relevante en este sentido a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

b) Prestakuntza-ekintzen kudeaketa egitea Lanbideren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F).

b) Realizar la gestión de las acciones formativas a través del aplicativo informático de formación de Lanbide (LAN-F).

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea prestakuntza-jardueren hasiera, LAN-F kudeaketa-aplikazio informatikoan.

c) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el inicio de las acciones formativas, en el aplicativo informático de gestión Lan-F.

d) Ziurtatu behar dute prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten irakasleek bete egiten dituztela profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituzten errege-dekretuek prestatzaileentzat ezartzen dituzten eskakizunak. Ikastaroak ematen dituen zentroak betetze-maila horri buruzko ziurtagiria aurkeztuko du, informatika-aplikazioaren bidez emandako ereduari jarraikiz. Halaber, LAN-F programan sartuko da ikastaroa hasi baino lehen. Irakasleak zentroko bertako langileak izango dira edo zentroak berak zuzenean kontratatutako pertsona fisikoak. Ez dago baimenduta azpikontratazioa (30/2015 Legearen 14. artikulua).

d) Asegurarse de que los/as docentes que participen en las acciones formativas cumplen las prescripciones de las personas formadoras exigidas en los reales decretos reguladores de los correspondientes Certificados de Profesionalidad. La Dirección del centro impartidor emitirá certificado relativo a dicho cumplimiento según modelo que se facilitará mediante el aplicativo informático y que se incluirá en Lan-F antes del inicio del curso. Los docentes serán personal del propio Centro o personas físicas directamente contratadas por el mismo. No está permitida la subcontratación (artículo 14 de la Ley 30/2015).

e) Ikastaroen hasieran, gutxienez honako material hau emango diete prestakuntza-ekintzetan parte hartzen dutenei:

e) Entregar al inicio del curso a todos/as los/las participantes en las acciones formativas al menos:

– Eskuliburu bat, argitaratua edo euskarri informatikoan, espezialitatearen eduki guztiak bilduko dituena.

– un manual, editado o en soporte informático, que recoja todos los contenidos de la especialidad.

– Ikastaroa egiteko behar beharrezkoa den idazmahaiko materiala eta behar diren babes-elementuak.

– el material de escritorio necesario para el correcto desarrollo del curso y los elementos de protección que sean precisos.

Prestakuntza-zentroek berariaz jakinarazi behar dute material didaktiko horiek eta sortutako beste material batzuek Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa izan dituztela.

Los centros de formación deberán hacer constar expresamente la cofinanciación del Fondo Social Europeo y financiación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en tales materiales didácticos y de otro tipo generados.

f) Lanbide-informazioa eta -orientazioa eman behar diete prestakuntza-ekintzetan parte hartu nahi duten pertsonei, haien prestakuntza-premiak eta programatu diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko aukerak argitzeko.

f) Prestar servicios de información y orientación profesional a las personas que deseen participar en las acciones formativas respecto a sus necesidades de formación y a sus posibilidades de participación en las acciones formativas programadas.

g) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak programa honen arabera emandako prestakuntza-ekintzak finantzatu dituztela adieraztea, ekintzei buruzko komunikazio-, hedatze- edo publizitate-ekintzetan.

g) Dar publicidad de la financiación por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y del Fondo Social Europeo de las acciones formativas impartidas según esta programación, en las acciones de comunicación, difusión y/o publicidad de las mismas.

h) Ikasleei eta irakasleei jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako prestakuntza-ekintzak direla.

h) Informar al alumnado y personal docente de que las Acciones Formativas cuentan con la financiación de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y la cofinanciación del Fondo Social Europeo.

i) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariekin lankidetzan aritu behar dute, prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko prozesuan, eta ziurtatu egin behar dute aukeratutako izangaiek bete egiten dituztela ikastaroetako sarbide-eskakizunak.

i) Participar en colaboración con el personal técnico de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en la selección de los/as participantes en las acciones formativas, asegurándose de que los candidatos/as seleccionados/as cumplan las prescripciones de acceso a los cursos.

j) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko teknikariei eman behar diete haiek ikastaroen egoerari buruz eskatzen dieten informazio guztia.

j) Facilitar al personal técnico de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo toda la información que les soliciten sobre el desarrollo de los cursos.

k) Parte-hartzaileen prestakuntza-ebaluazioa eta ebaluazio sumatiboa egin behar dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eginiko jarraibideekin bat etorriz, eta plangintza zein banakako ebaluazioa jakinarazi behar dituzte, LAN-F aplikazioaren bidez.

k) Llevar a cabo la evaluación, tanto formativa como sumativa de los/as participantes, de acuerdo con las Instrucciones elaboradas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y comunicar a través de Lan-F tanto la planificación como la evaluación individualizada.

l) Aldian-aldian jakinarazi behar dituzte, LAN-F kudeaketarako informatika-aplikazioaren bidez, ikastaroetan sortzen diren ikasleen bajak edo uzteak. Halaber, prestakuntza-ekintzak egitean gertatzen diren gorabehera aipagarrien berri eman behar diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

l) Comunicar puntualmente a través del aplicativo informático de gestión Lan-F, las bajas u abandonos que se produzcan en los cursos, y a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo cualquier incidencia de interés ocurrida durante el desarrollo de las acciones formativas.

m) Ikastaroetan libre geratu diren lekuen berri eman behar diete erreserba-egoeran dauden pertsonei, eta ziurtatu behar dute bajak betetzen dituzten pertsonek behar adinako jakintza dutela prestakuntza-ekintzaren gainerako denbora aprobetxatzeko, eta profesionaltasun-ziurtagiriak ateratzen ari diren pertsonei dagokienez, gai direla modulu guztiak amaitzeko.

m) Notificar a las personas en situación de reserva la existencia de vacantes en el curso, asegurándose de que las incorporaciones tras las bajas, disponen del nivel de conocimientos suficiente para poder seguir con aprovechamiento el resto de la acción formativa y pueden completar todos los módulos en caso de los certificados de profesionalidad.

n) Prestakuntza praktikoko modulua lantoki batean egiteko aurreikuspenak egin behar dituzte, ikastaroetan parte hartzen duten pertsona guztientzat, aintzat hartuta, betiere, zer salbuespen arautzen dituzten profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua aldatzen duen abenduaren 10eko 1675/2010 Errege Dekretuak eta profesionaltasun-ziurtagiriak ezartzen dituzten errege-dekretuek.

n) Prever la realización del módulo de formación práctica en centro de trabajo para el 100% de los/as participantes en los cursos, con las excepciones que a este respecto establece el Real Decreto 1675/2010, de 10 de diciembre, por el que se modifica el Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, que regula los certificados de profesionalidad y los reales decretos por los que se establecen certificados de profesionalidad.

o) Akordio edo hitzarmenak egin behar dituzte, hain zuzen ere ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek prestakuntza praktikoko modulua lantokian behar adinako bermeekin egingo dituztela ahalbidetzeko.

o) Formalizar los acuerdos o convenios que permitan a los/las participantes en los cursos realizar con las debidas garantías el módulo de formación práctica en centro de trabajo.

p) Tutoreak izendatu behar dituzte lantokian egiteko prestakuntza praktikoko modulurako. Tutoreen ardura izango da enpresarekin adostea zer prestakuntza-programa egingo den, eta, enpresak izendatutako tutorearekin batera, ikasleen jarraipena eta ebaluazioa egin beharko dute. Horretarako, ikus eta neur daitezkeen ebaluazio-irizpideak erabiliko dira prestakuntza-programan.

p) Nombrar un/a tutor/a del módulo de formación práctica en centro de trabajo, que será el/la responsable de acordar el programa formativo con la empresa y de realizar, junto con el/la tutor/a designado/a por aquella, el seguimiento y la evaluación del alumnado. A tal fin el programa formativo incluirá criterios de evaluación, observables y medibles.

q) Ikastaroetan parte hartzen duten pertsonen bertaratze-kontrola eraman behar dute.

q) Efectuar el control de la asistencia de las personas participantes en los cursos.

r) Baja emango diete ikasleei, baldin eta baztertze-egoera hauetakoren batean badaude:

r) Proceder a dar de baja en el curso a los alumnos/as que hubieran incurrido en las siguientes causas de exclusión:

– Prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 25ean edo hortik gora ez bertaratzea ekintzara, arrazoia edozein izanik, justifikatuta zein ez.

– La inasistencia igual o superior del 25% de la duración de la acción formativa, sea por la causa que fuere, justificada o no.

– Prestakuntza ematen duen zentroaren edo erakundearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz, prestakuntza-ekintza ez aprobetxatzea, edo portaera egokirik ez izatea, eta horietan sartzen dira higiene eta osasungarritasunaren arloan exijitu daitezkeen arauak.

– La falta de aprovechamiento o el comportamiento indebido que impida la buena marcha de la acción, incluidas las normas exigibles de higiene y salubridad, apreciado por el centro o entidad que imparta la formación y Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Prozedura hau beteko da ikasle bat baztertzea erabakitzeko:

El procedimiento a seguir para determinar la exclusión de un alumno o alumna será el siguiente:

1) Prestakuntza-zentroak Lanbideko prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, hartarako dagoen eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertuko du, eta ontzat ematen badu, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak baztertzeko prozedura hasteko erabakia hartuko du. Ikaslea baztertzeko proposamena egiteko arrazoia azalduko da erabaki horretan, eta ikasleak bost egun naturaleko epea izango du alegazioak aurkezteko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du prozedura, gehienez hamabost eguneko epean. Egoerak hala eskatzen badu, behin-behineko neurriak har daitezke baztertze-prozedurari ekiteko erabakian, prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea behin-behineko izaeraz baztertzea ikastarotik, erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den bitartean.

1) El centro de formación comunicará al técnico/a de formación de Lanbide la concurrencia de alguna de las causas de exclusión, utilizando el modelo existente al efecto. Apreciada dicha causa por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Director de Formación para el Empleo y Garantía de Ingresos emitirá el Acuerdo de inicio del procedimiento de exclusión. En dicho acuerdo se pondrán de manifiesto los hechos que motivan la propuesta de exclusión, disponiendo el alumno o alumna de un plazo de cinco días naturales para la presentación de alegaciones. El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo resolverá el procedimiento en el plazo máximo de quince días. Si las circunstancias lo requieren, en el acuerdo de inicio de exclusión se podrán adoptar medidas provisionales que garanticen la buena marcha de la acción formativa, que podrán consistir en la exclusión provisional del alumno/a durante los días que transcurren entre la notificación del acuerdo y la resolución del procedimiento.

Ikasleren baten ez-bertaratzeak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, prestakuntza-zentroak horren berri espresuki emango dio prestakuntzako teknikariari, eta ikasleari baja emango zaio. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako ez-bertaratzeak arrazoi justifikatu batengatik gertatu badira (adibidez, gaixotasuna izatea edo lan-jarduera hastea), pertsonak geratzen den modulua egiteko aukera aztertu ahal izango da.

La semana en la cual algún alumno/a supere el 25% de inasistencia respecto del total de las horas de duración de la acción formativa, el centro de formación lo comunicará expresamente al técnico o técnica de formación, dando de baja al alumno/a. En el supuesto de que restase por cursar un módulo completo y la inasistencia superior al 25% se haya debido a una causa justificada (como puede ser enfermedad o inicio de la actividad laboral), se podrá valorar la posibilidad de que la persona curse el módulo restante.

2) Ebazpenaren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio aukeran Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2) Contra la resolución emitida se podrá interponer recurso potestativo de reposición ante el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su notificación o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su notificación.

s) Ikasleei gogoraraztea, prestakuntza-ekintza amaitzen denean, prestakuntza-ekintzen kalitatea ebaluatzeko galdetegiak telematikoki bete beharko dituztela.

s) Informar a los alumnos/as, cuando finalice la acción formativa, que habrán de cumplimentar telemáticamente los cuestionarios de evaluación de calidad de las acciones formativas.

t) Lanbideko teknikariek bisitaldiak egitea erabaki dezakete intzidentziak egiaztatu eta konpontzeko, eta zentroek erraztu egin behar dituzte bisitaldi horiek.

t) Facilitar las visitas que los/las Técnicos de Lanbide consideren oportuno realizar a los cursos, para verificar y dar solución a las posibles incidencias que se pudieran producir.

u) «Amaierako ebaluazioaren akta» egin behar dute. Horretarako, LAN-F informatika-aplikazioa erabiliko dute, gainditutako prestakuntza egiaztatzeko diplomak aterako dituzte aplikazio horretatik eta ikasleei eskuratuko dizkiete, profesionaltasun-ziurtagiria egiteko eskaerarekin batera, hala badagokio. Ikasleak ikastaroa emaitza positiboarekin gainditzen ez badu, berriz, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaio.

u) Elaborar el «Acta de Evaluación final» a través del aplicativo informático Lan-F, extraer del aplicativo los diplomas acreditativos de la formación superada y entregárselos al alumnado, junto con la solicitud de expedición del certificado de profesionalidad, en su caso. Si el alumno/a no supera el curso con evaluación positiva, se le entregará un certificado de asistencia al mismo.

v) Kudeaketa-gomendioaren baitan egin diren ekintzak eta haiek finantzatzeko baliabide ekonomikoen aplikazioa justifikatzea. Horretarako, 15 eguneko epea (prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzetako bakoitza amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita) egongo da, eta III. eranskineko C apartatuan ezartzen den bezala eta bertan zehaztutako agiriekin egingo da.

v) Justificar las actuaciones encomendadas realizadas y la aplicación de los recursos económicos destinados a su financiación, en la forma y con la documentación que se establece en el apartado C del Anexo III, en el plazo de 15 días tras la finalización de cada una de las acciones formativas que integran el Plan de formación.

w) Frogaketa- eta kontrol-jarduerak igaro beharko dituzte, zehazki Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarenak, Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoarenak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarenak, baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiarenak ere; baita Europako Gizarte Funtsaren (EGFren Unitate Administratzailea, Europako Batzordea eta Kontuen Auzitegia) kofinantzaketarekin loturiko kontrol-eskabideak ere. Hala, lokal eta instalazioetarako sarbidea errazteaz gainera, prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaileekin eta elkarrizketatzea egoki irizten dioten beste edozein pertsonarekin harremanetan jartzen utzi beharko die.

w) Someterse a las actuaciones de comprobación y control que lleven a cabo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, así como las instancias de control vinculadas a la cofinanciación del Fondo Social Europeo (Unidad Administradora del FSE, Comisión Europea y Tribunal Europeo de Cuentas), facilitando el acceso a locales e instalaciones y el contacto con los y las participantes de las acciones formativas y demás personas que se considere necesario entrevistar.

Alde horretatik, Europar Batasuneko araudian ezarritakoarekin bat eginez, bisitak egingo dira Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako prestakuntza-ekintza batzuetara (lagina), tokian bertan egiaztatzeko EBko funtsen parte-hartzetik eratorritako baldintzak betetzen direla.

En este sentido, y tal como establece la normativa comunitaria, a una muestra de aquellas acciones formativas cofinanciadas por el Fondo Social Europeo se realizará visitas de verificaciones in situ para comprobar el cumplimiento de los requisitos derivados de la participación de los fondos europeos.

x) Finantzatutako gastuek Europako Gizarte Funtsaren hautagarritasun-baldintzak bete ditzaten, prestakuntza-zentroek diru-laguntzarekin lotutako transakzioak identifikatu beharko dituzte, kontabilitate-identifikazio bereizgarri bat edo kontabilitate-kode egoki bat baliatuta.

x) Con objeto de que los gastos financiados cumplan con los requisitos de elegibilidad para el Fondo Social Europeo, la entidad beneficiaria deberá identificar las transacciones relacionadas con la ayuda, con una identificación contable diferenciada o con un código contable adecuado.

y) Gordetzea eta zaintzea, 2025era arte, kurtsoen emaitzen aktak eta jarduera finantzatuari buruzko dokumentazio guztia, gomendio honen ondorioz zentro prestatzaileek hartzen dituzten konpromisoak eta betebeharrak bete direla egiaztatzeko aukera izan dadin; aktok Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari emango dizkiote zentroen arduradunek, LAN-F informatika-aplikazioaren bidez. Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako prestakuntza-ekintzak badira, hari dagokion araudiak ezarritakoa beteko da.

y) Guardar y custodiar, hasta el año 2025, las actas con los resultados de los cursos, así como toda aquella documentación relativa a la actividad financiada para la eventual comprobación del cumplimiento de todos los compromisos y obligaciones a los que quedan sujetos los centros impartidores en virtud de esta encomienda, que serán aportadas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por los/las responsables de los mismos a través del aplicativo informático LAN-F. En el caso de acciones cofinanciadas por el Fondo Social Europea, lo que marque su normativa de aplicación.

1.3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aldetik:

1.3.– Por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo:

a) Kudeaketa-gomendiorako akordio honetan oinarrituta egiten diren prestakuntza-ekintzak finantzatu behar ditu.

a) Financiar las acciones formativas impartidas al amparo de lo dispuesto en el presente acuerdo de encomienda de gestión.

b) Prestakuntza-zentroetako arduradunekin lankidetzan aritu behar du, prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak aukeratzen. Horretarako, ezarritako aurrerapenaz eman behar ditu hautagaien zerrenda, bai eta lehentasunak ezartzeko prozesurako informazioa ere; halaber, aholkularitza teknikoa eman behar du prozesu horretan.

b) Participar en colaboración con las personas responsables de los centros de formación en la selección de los/as participantes de las acciones formativas, facilitando la relación de candidatos/as con la antelación establecida y la información pertinente a efectos del proceso de prelación así como prestando asesoramiento técnico en dicho proceso.

c) Gertatzen diren intzidentziak konpontzen lagundu behar die ikastaroak ematen dituzten zentroei.

c) Colaborar junto a los/las responsables del centro impartidor, en la resolución de las incidencias que se produzcan en los cursos.

d) Ikastaroetan parte hartu dutenek profesionaltasun-ziurtagiria eskatzeko egiten dituzten eskabideak ebatzi behar ditu.

d) Resolver las solicitudes de Certificados de Profesionalidad de los/as participantes en los cursos.

e) Profesionaltasun-ziurtagiriak egin eta entregatu behar ditu.

e) Expedir y entregar los Certificados de Profesionalidad.

f) Egin diren prestakuntza-ekintzetako diplomen eta horiek dakartzaten profesionaltasun-ziurtagirien erregistroa eguneratu egin behar du.

f) Mantener actualizado el Registro de diplomas de las acciones formativas impartidas y de certificados de profesionalidad a que dieran lugar.

2.– Profesionaltasun-ziurtagiri oso bat ematen denean, erakundeak baimena eman ahalko dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, erakunde autonomo horrek aukera izan dezan ziurtagiria lotutako hainbat prestakuntza-ekintzatan banatzeko; hain zuzen ere, profesionaltasun-ziurtagiriak dituen beste modulutan banandu ahal izango du, etengabeko ikaskuntza indartzeko. Honela egikarituko da:

2.– Cuando se imparta un certificado de profesionalidad completo, la entidad podrá autorizar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para que el organismo autónomo pueda disociarlo en tantas acciones formativas vinculadas como módulos contenga el certificado de profesionalidad, en aras a potenciar el aprendizaje permanente. La ejecución se hará en los siguientes términos:

– Modulu bakoitza modu indibidualean egin eta justifikatuko da.

– La ejecución y justificación de cada uno de los módulos será individual.

– Moduluak emateko, profesionaltasun-ziurtagirian ezarritako ordena bete beharko da, bestela egiteko arrazoi justifikaturik ez badago eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aldez aurretik baimendu ez badu.

– Los módulos deberán ser impartidos en el orden dispuesto en el certificado de profesionalidad salvo causa justificada y previa autorización de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

– Pertsona orori bermatu behar zaio modulu guztietako parte-hartzea, prestakuntza-ibilbidea osorik egiteko aukera izan dezan.

– Se ha de garantizar a aquellas personas que lo inicien su participación en todos los módulos a los efectos de que puedan completar todo el itinerario formativo.

Horietaz gain, erakundeak beste parte-hartzaile batzuk sartu ahal izango ditu modulu bakoitzean, baldin eta beraietan sartzeko eskakizunak betetzen badituzte.

Además de ellas, la entidad podrá incorporar a cada módulo formativo otros participantes que reúnan los requisitos de entrada a los mismos.

– Erakundeak praktikak nahitaez eskaini behar dizkie modulu bat edo bat baino gehiago egiten dituzten pertsonei, profesionaltasun-ziurtagiria eurekin amaitzen dutenean.

– La entidad quedará obligada a ofrecer prácticas a aquellas personas que cursen uno o varios módulos cuando con ellos concluyan el certificado de profesionalidad.

Hamaikagarrena.– Hezibi eta Lehen Aukera programak sustatzea kudeaketa-gomendioaren bidez.

Decimoprimera. – Impulso del Programa Hezibi y Lehen Aukera a través de la encomienda de gestión.

Langile langabeentzako prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroek gazteentzako txandakako prestakuntza sustatuko dute, eta, horretarako, profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza-ekintzak –kudeaketa-gomendio honetan onartutakoak– Hezibi proiektu bihurtuko dituzte. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu bateratuak, 2012ko urriaren 3koak, arautzen ditu proiektu horiek, eta prestakuntza eta lana txandakatzeko gazteentzako Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen ditu.

En las acciones formativas dirigidas a personas trabajadoras desempleadas los Centros de Formación impulsarán la formación en alternancia para jóvenes mediante la transformación de acciones formativas de Certificados de Profesionalidad aprobados en la presente Encomienda de Gestión, en Proyectos Hezibi, regulados en la Orden conjunta de 3 de octubre de 2012, de las Consejeras de Educación, Universidades e Investigación, y de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se establecen las bases reguladoras del Programa Hezibi de formación y trabajo en alternancia para jóvenes.

Agindu horretan ezarritako eran kudeatuko dira proiektu horiek.

Estos proyectos se gestionarán de acuerdo a las condiciones establecidas en la citada Orden.

Era berean, prestakuntza-zentroek 30 urtetik beherako gazteen kontratazioa bultzatuko dute Lehen Aukera programaren bidez.

Así mismo los centros de formación potenciarán la contratación de jóvenes menores de 30 años mediante el programa Lehen Aukera.

Hamabigarrena.– EBren kofinantzaketa izatetik eratorritako gardentasun-betebeharrak.

Decimosegunda.– Obligaciones de transparencia derivadas de la cofinanciación europea.

Kudeaketa-gomendio honi dagozkion datuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduaren 115.2 artikuluan aipatutako zerrenda publikoan jasoko dira.

Los datos relativos a esta encomienda de gestión serán incluidos en la lista de operaciones públicas que se recoge en el artículo 115, apartado 2 del Reglamento (UE) 1303/2013 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 17 de diciembre de 2013.

Hamahirugarrena.– Kudeaketa-gomendioaren indarraldia.

Decimotercera.– Vigencia de la encomienda.

Kudeaketa-gomendio hau onartutako programaziorako eta zuzkidura ekonomikorako onesten da.

La encomienda de gestión se adopta por la programación y dotación económica aprobada.

Hamalaugarrena.– Eskumena.

Decimocuarta.– Competencia.

Kudeaketa-gomendioak ez dakar berekin eskumenen titulartasuna lagatzea, ezta eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuen titulartasuna lagatzea ere (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleituak); Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren ardura izango da kudeaketa-gomendio honen xede den jarduera material zehatzari oinarria emango dioten edo hura barnean hartuko duten egintza edo ebazpen juridiko guztiak hartzea.

La encomienda de gestión no supone cesión de la titularidad de las competencias ni de los elementos sustantivos de su ejercicio, atribuidas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, siendo responsabilidad de este organismo autónomo dictar los actos o resoluciones de carácter jurídico que den soporte o en los que se integre la concreta actividad material objeto de la presente encomienda de gestión.

Bi aldeek edukiarekin ados daudela adierazten dute, eta, hala jasota gera dadin, kudeaketa-gomendioa formalizatzeko agiri hau sinatu dute.

Estando ambas partes conformes con el contenido de este documento y, para que así conste, suscriben el presente instrumento de formalización de encomienda de gestión.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 26a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
LANGABEENTZAKO PRESTAKUNTZA-PLANAK (2018-2020)
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LANDUNENTZAKO PRESTAKUNTZA-PLANAK (2018-2020)
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
MODULU EKONOMIKOAK, JARDUKETEN JUSTIFIKAZIOAK ETA FINANTZAKETAREN LIKIDAZIOA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de septiembre de 2018.

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

ANEXO I
PLANES DE FORMACIÓN DIRIGIDOS A PERSONAS DESEMPLEADAS (2018-2020)
(Véase el .PDF)
ANEXO II
PLANES DE FORMACIÓN DIRIGIDOS A PERSONAS OCUPADAS (2018-2020)
(Véase el .PDF)
ANEXO III
MÓDULOS ECONÓMICOS, JUSTIFICACIONES DE LAS ACTUACIONES Y LIQUIDACIÓN DE LA FINANCIACIÓN
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común