Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

164. zk., 2018ko abuztuaren 27a, astelehena

N.º 164, lunes 27 de agosto de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
4373
4373

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, EAEko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren entzunaldi-izapideak egiteko eta proiektua jendaurrean jartzeko dena.

RESOLUCIÓN de 17 de julio de 2018, del Viceconsejero de Cultura, por la que se somete a información pública el Anteproyecto de Ley de Gestión Documental Integral y Archivos de Euskadi.

Xedapen Orokorrak egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeko 8.1 artikuluak xedatzen duenez, «Herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira».

Según se establece en el artículo 8.1 de la Ley 8/2003, de 22 de diciembre, del Procedimiento de Elaboración de las Disposiciones de Carácter General, «Las disposiciones de carácter general que afecten a los derechos e intereses legítimos de los ciudadanos y ciudadanas serán objeto del trámite de audiencia. Asimismo, y cuando la naturaleza de las disposiciones lo aconseje, se someterán a información pública».

Aipaturiko lege-proiektuaren onarpenak herri-administrazioei eragingo die nagusiki, dokumentu publikoak eta horiek administratzeko sistemak arautuko dituen neurrian, baina eragina izango du, baita ere, partikularrengan, dokumentu-ondareaz eta dokumentaziorako sarbideaz diharduelako.

La aprobación del Proyecto de Ley mencionado afectará, fundamentalmente, a las Administraciones Públicas en tanto que se regulan los documentos públicos y sus sistemas de administración de archivos, pero también a los particulares por tratar la materia de patrimonio documental y derecho de acceso a la documentación.

Hori dela-eta, Xedapen Orokorrak egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8. artikuluarekin bat etorriz, aipatutako aurreproiektua jendaurrean jartzen da, eta, horretarako, hogei egun balioduneko epea nahikoa dela jotzen da; epe hori iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da.

A tal efecto, se somete el Anteproyecto a información pública, de acuerdo con lo previsto en el artículo 8 de la Ley 8/2003, de 22 de diciembre, del procedimiento de elaboración de disposiciones de carácter general, considerándose para ello suficiente el plazo de 20 días hábiles a partir del día siguiente al de la publicación de este anuncio en el Boletín Oficial del País Vasco.

Azaldutakoagatik, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 3.2.e) eta 10 artikuluen arabera, hau

Por lo expuesto, de conformidad con lo previsto en los artículos 3.2.e) y 10 del Decreto 82/2017, de 11 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Cultura y Política Lingüística.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1.– Jendaurrean jartzea Ebazpen hau EAEko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Artxiboen Legearen aurreproiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

1.– Someter a trámite de información pública, por un plazo de veinte días hábiles, a partir del siguiente al de la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, el Anteproyecto de Ley de Gestión Documental Integral y Archivos de Euskadi.

2.– Bidezko interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek, publiko edo pribatuek, Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz; tel.: 945 01 94 70) eta Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki taulan (euskadi.net), kontsultatu ahal izango dute Euskadiko Dokumentu eta Artxiboen Legearen aurreproiektuaren edukia, eta egokitzat jotako alegazio, dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzte epe horretan.

2.– El contenido del Anteproyecto de Ley de Gestión Documental Integral y Archivos de Euskadi podrá ser consultado por las personas físicas y jurídicas, públicas y privadas, que pudieran resultar afectadas en su interés legítimo, en la Dirección de Patrimonio Cultural sita en la calle Donostia-San Sebastián n.º 1, CP: 01010 de Vitoria-Gasteiz, teléfono: 945 01 94 70, así como en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco en euskadi.net, pudiendo presentarse en el plazo señalado las alegaciones, documentos y justificantes que se estimen convenientes.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 17 de julio de 2018.

El Viceconsejero de Cultura,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Análisis documental

Euskadi, bien común