Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

148. zk., 2018ko abuztuaren 2a, osteguna

N.º 148, jueves 2 de agosto de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
3986
3986

AGINDUA, 2018ko uztailaren 26koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak arautzen dituena eta laguntzetarako deialdia egiten duena.

ORDEN de 26 de julio de 2018, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan las ayudas para la asistencia técnica en las Empresas de Economía Social de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Agindu honek praktikara daramatza Lan eta Justizia Sailaren 2018ko Diru-Laguntzen Plan Estrategikoa eta Euskadiko Aurrekontu Orokorretan 2018rako zehaztutako helburuak. Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak 20 urte baino gehiago daramatza, laguntza hauen lehen deialdia egin zuenetik, apustu sendoa egiten kooperatiba eta lan-sozietate berriek etengabeko hobekuntzaren bidea urra dezaten eta kalitate handiko plangintza- eta kudeaketa-tresnak ezar ditzaten. Orduz geroztik, 1.500 kudeaketa plan eta jardueratik gora babestu dira diru-laguntza lerro honen bitartez.

La presente Orden supone la materialización del Plan Estratégico de Subvenciones diseñado por el Departamento de Trabajo y Justicia, y también la ejecución práctica de los objetivos recogidos en los Presupuestos Generales de Euskadi para el ejercicio 2018. La mejora continua y la implementación en las jóvenes cooperativas y sociedades laborales de instrumentos de planificación y gestión de alta calidad constituyen una apuesta decidida e indubitable de la Dirección de Economía Social desde la primera convocatoria de estas ayudas, hace ya más de 20 años. Se cuentan más de 1.500 planes de gestión y actividades subvencionadas en los años de vigencia de la presente línea de ayudas.

Horrenbestez, aginduak eutsi egiten die laguntza-lerro honen ardatzei; izan ere, laguntzak ematen ditu, batetik, gizarte-ekonomiako enpresek bideragarritasun-azterketak egin ditzaten, finantza-erakundeei kredituak eskatzeko, eta, bestetik, oinarrizko eta aurreraturako kudeaketa-tresnak prestatu eta ezartzeko.

En definitiva, se mantienen los ejes cardinales de la presente norma subvencional con respecto a los ejercicios precedentes, tanto en el apoyo al estudio de viabilidad de las empresas de economía social para la petición de créditos ante las entidades financieras, como la elaboración e implantación de herramientas de gestión básica y avanzada.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 25/2017 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

En su virtud, habiéndose aprobado la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, y oído el Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, kooperatiba eta lan-sozietateen kudeaketa hobetzeko laguntza teknikoetarako 2018. urtean emango dituen laguntzak arautzea eta laguntza horietarako deialdia egitea.

El objeto de la presente Orden es la regulación y convocatoria de las ayudas que el Gobierno Vasco, a través del Departamento de Trabajo y Justicia, otorgará, durante el ejercicio 2018, para facilitar la asistencia técnica encaminada a la mejora de la gestión de las Cooperativas y Sociedades Laborales.

2. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

Artículo 2.– Actividades subvencionables.

1.– Agindu honen ondorioetarako, honako hauek jotzen dira laguntza teknikoko ekintzatzat:

1.– A los efectos de la presente Orden se considerarán como acciones de asistencia técnica las siguientes:

a) Urteko kudeaketaren plangintza eta planaren ezarpena.

a) La elaboración e implantación de un Plan de Gestión Anual.

b) Ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek aldez aurreko derrigorrezko azterlan ekonomiko eta finantzarioa egitea, haien erakunde elkartuei bermeak emateko.

b) La realización por parte de las máximas entidades representativas de la Economía Social del estudio económico financiero previo necesario para la prestación de garantías a sus entidades asociadas.

c) Plan Estrategikoa, Pertsonen asebetetzea neurtzeko programak, Kostua kalkulatzeko eta kontrolatzeko metodoak egin eta ezartzea, edo aginte-taula oso bat ezartzea, Euskadin ordezkaritza duten erakundeen aldetik euren elkartuei eman beharreko zerbitzuen antolakuntzatik eratorriak, legeak eta/edo estatutuak betetzeko.

c) La elaboración e implantación de un Plan Estratégico, de programas de medición de la satisfacción de las personas, de métodos de cálculo y control de coste o bien la implantación del cuadro de mando integral, derivados de la organización de servicios para sus asociados por parte de las entidades representativas a nivel de Euskadi, de cooperativa o sociedades laborales, en cumplimiento de normas legales y/o estatutarias.

d) 2018ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun diren 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza.

d) El asesoramiento específico en gestión comercial de las Cooperativas y Sociedades Laborales con menos de 10 personas trabajadoras, que resulten beneficiarias en el programa de ayudas para emprender en Economía Social en el ejercicio 2018.

e) Zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko plantzat hartzen diren ekintzak egitea. Gomendio zehatzak jasoko ditu enpresaren lehiakortasuna hobetzeko eta, hala badagokio, finantzaketa lortzeko.

e) La realización de acciones que se consideren como Planes de Reactivación de empresas en dificultades, que incluya recomendaciones concretas para mejorar la competitividad de la empresa y en su caso su acceso a la financiación.

2.– Ekintzek 2018. urtean izan beharko dute hasiera. Aurreko paragrafoko b) idatzi-zatiko ekintzei dagokienez, honako hau hartuko da ekintzaren hasiera-datatzat: ordezkaritza handiena duten gizarte-ekonomiako erakundeek beren erakunde elkartuei bermeen prestazioa egingo dien erakundearekin hitzarmena sinatzen duten eguna.

2.– Las acciones deberán iniciarse en el año 2018. En las acciones del apartado b) del párrafo anterior, se entenderá como fecha de inicio de la acción, la de la firma del convenio por parte de las máximas entidades representativas de la Economía Social con la entidad que vaya a realizar la prestación de garantías a sus entidades asociadas.

3.– Ekintzak, beranduenez, 2019ko lehen seihilekoan bukatu behar dira.

3.– Las acciones deben estar concluidas, como máximo, en el primer semestre de 2019.

4.– Eskaera bakarra onartuko zaio erakunde eskatzaile bakoitzari, horrek aurrera eraman dezan diruz laguntzekoa den jarduera bat. Hala ere, muga horretatik salbuetsita daude 5.2 artikuluan aipatzen diren erakunde onuradunak, baldin eta ez bada eskatzailea bera jarduera burutzen duen elkartutako erakundea.

4.– Sólo se podrá conceder una subvención por cada entidad solicitante y para la realización de una sola actividad subvencionable. Se exceptúan de dicho supuesto a las entidades beneficiarias del artículo 5.2, que podrán solicitar diferentes actividades a subvencionar, siempre que las entidades asociadas en los que realicen la actividad sean diferentes.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta diru-laguntzaren muga.

Artículo 3.– Recursos económicos y límite en la concesión.

1.– Agindu honen xedea betetzeko, berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euroko gehienezko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako, eta ehun mila (100.000) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako. Aurrez aipatutako zenbateko horiek handitu ahal izango dira, baldin eta indarreko legediaren arabera aurrekontuetan aldaketak egitea onartzen bada. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

1.– A los efectos del cumplimiento del objeto de esta Orden, se destinará un importe global máximo de doscientos cincuenta mil (250.000) euros, distribuidos mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de ciento cincuenta mil (150.000) euros, y un crédito de compromiso de cien mil (100.000) euros, correspondientes al ejercicio 2019. Las cuantías expresadas en los anteriores apartados podrán verse incrementadas en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente. En el supuesto de que existan dichas modificaciones, se dará publicidad a esta circunstancia mediante resolución del Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social.

2.– Agindu hau betetzeko dauden baliabide guztietatik, 200.000 euro erabiliko dira 2.1.a), c), d) eta e) artikuluko ekintzetarako egiten diren eskaerei erantzuteko erabiliko dira, eta 2.1.b) artikuluko ekintzetarako eskaerei erantzuteko erabiliko dira gainerako 50.000 euroak.

2.– De los recursos totales destinados a cubrir la presente Orden, se dedicarán 200.000 euros a la cobertura de las solicitudes que resulten beneficiarias en relación con las actividades del artículo 2.1.a), c), d) y e); y los 50.000 euros restantes a la cobertura de los beneficiarios relacionados con el artículo 2.1.b).

3.– Bi atal horietako baliabide ekonomikoak ez baldin badira nahikoak onuradun guztiei erantzuteko, hainbanatu egingo dira kalkulatutako diru-laguntzak, atal bakoitzerako zein bere aldetik.

3.– En el caso de que en los dos grupos resultantes de la aplicación del apartado anterior los recursos económicos destinados resultaran insuficientes para atender a todos los beneficiarios, se procederá a prorratear las subvenciones calculadas, independientemente para cada apartado.

4.– 2.1 artikuluan zehaztutako ataletako bakoitzean eman beharreko diru-laguntza kalkulatu ondoren, ataletako batek soberako saldoa badu, soberakin hori erantsiko zaie defizitarioak izan daitezkeen atalei.

4.– En el caso de que una vez calculada la subvención a conceder en cada uno de los dos grupos resultantes de la aplicación de los dos apartados anteriores, alguno de ellos resultara con un saldo excedente, se procederá a imputar dicho saldo excedente a los apartados que pudieran resultar deficitarios.

4. artikulua.– Bitarteko elektronikoak erabiltzea.

Artículo 4.– Utilización de medios electrónicos.

1.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzen eskaera izapidetzeko, bitarteko elektronikoak erabiliko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

1.– La tramitación de las solicitudes de ayudas previstas en la presente Orden se realizará utilizando medios electrónicos de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak erabiliz izapidetzeko jarraibideak egoitza elektronikoan daude, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_teknikoa_2018/y22-izapide/eu

2.– Las especificaciones sobre cómo tramitar las solicitudes, declaraciones responsables y demás modelos estarán disponibles en la sede electrónica, en la siguiente dirección https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion_asist_tecnica_2018/y22-izapide/es

3.– Eskabidearen ondoko izapideak https://euskadi.net gunean egingo dira, «Egoitza Elektronikoa / Nire Kudeaketak» atalean.

3.– Los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través de https://euskadi.net, en el apartado «Sede electrónica > Mis Gestiones».

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetako 2.1.a), b), d) eta e) artikuluan bildutako jarduerak egiteko laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten kooperatiba eta lan-sozietateek lor ditzakete (azken urteotan sortu edo eraldatu badituzte), baldin eta erakunde aholku-emaile edo ordezkaritza duen gizarte-ekonomiako erakunde baten aholkularitza badute eta kudeaketarako tresna horiek ezartzeko laguntza publikorik jaso ez badute lehendik. 2.1.e) atalean zehaztutako jarduerei dagokienez, beharrezkoa da kooperatibek eta lan-elkarteek hamabost urteko antzinatasuna izatea edota enpresaren eraldaketa tarte horretan eman izana.

1.– Podrán acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden para la realización de las actividades contempladas en el artículo 2.1.a), b), d) y e) las Cooperativas y las Sociedades Laborales con domicilio social en la Comunidad Autónoma del País Vasco, constituidas o transformadas dentro de los últimos cinco años, que cuenten con el asesoramiento de una entidad consultora externa o entidad representativa de Economía Social, y que no hayan recibido anteriormente ayudas públicas para implantar instrumentos de gestión similares. Para las actividades del artículo 2.1.e), las Cooperativas y las Sociedades Laborales habrán de haber sido constituidas o transformadas dentro de los últimos quince años.

2.– Gizarte-ekonomiako enpresak ordezkatzen dituzten elkarteak erakunde onuradun gisa hartu ahal izango dira. Horretarako, euren enpresentzat baterako eskaera aurkeztu beharko dute, 2.1 artikuluaren a), c), d) eta e) ataletan jasotako kudeaketa-tresnetakoren bat egiteko. Kasu horretan, diruz lagundutako jarduera egiteak doakoa izan beharko du diruz lagundutako jarduerak jasotzen dituzten erakunde elkartu edo federatuentzat, eta elkarte eskatzaileak berak ordainduko du administrazioak bere gain hartu ez duen kostua.

2.– Las entidades asociativas representativas de empresas de economía social podrán tener la consideración de entidades beneficiarias. Para ello, habrán de presentar una solicitud conjunta para sus empresas para la realización de alguno de los instrumentos de gestión recogidos en los apartados a), c), d) y e) del artículo 2.1. En este supuesto, la realización de la actividad subvencionada habrá de resultar gratuita para las entidades asociadas o federadas que reciban las actividades subvencionadas, haciéndose cargo del coste no soportado por la administración la propia entidad asociativa solicitante.

3.– 2.1.e) artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, honako egoera hauetan dauden enpresak hartuko dira zailtasunak dituzten enpresatzat: gero eta galera-maila handiagoa, negozio-bolumena murriztea, izakinak gehitzea, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea.

3.– A los efectos de lo recogido en el artículo 2.1.e), se considerarán empresas en dificultades aquellas que con un nivel creciente de pérdidas, disminución del volumen de negocios, incremento de las existencias, exceso de capacidad, disminución del margen bruto de autofinanciación, endeudamiento creciente, aumento de los gastos financieros, debilitamiento o desaparición de su activo neto.

4.– Agindu honetako 2.1.b) artikuluan bildutako jardueretarako laguntzak gizarte-ekonomiako enpresen elkarteek lor ditzakete.

4.– Podrán acogerse a las ayudas previstas en la presente Orden para la realización de las actividades contempladas en el artículo 2.1.b) las entidades asociativas de empresas de Economía Social.

6. artikulua.– Aholkularitza-erakundeak.

Artículo 6.– Entidades consultoras.

Baldintza hauek bete behar dituzte aurreko artikuluan adierazi diren gaitasun aitortuko aholkularitza-erakundeek –pertsona fisikoak nahiz juridikoak izan daitezke–:

Las entidades consultoras, personas físicas o jurídicas, de reconocida solvencia en la materia, a que se refiere el artículo anterior deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea edo lantegiren bat bertan edukitzea.

a) Estar domiciliadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco o tener algún centro de trabajo en la misma.

b) Bere jarduera enpresa-aholkularitza izatea.

b) Estar centrada su actividad en consultoría empresarial.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako zentroetan goi-mailako tituludunak izatea, aurreko idatzi-zatietan aipatutako gaietan gizarte ekonomiako enpresetan ziurtatutako esperientzia dutenak.

c) Contar con titulados o tituladas superiores, en los centros de trabajo radicados en la Comunidad Autónoma del País Vasco, con experiencia acreditada, especialmente en empresas de Economía Social.

d) Lanaren gaineko ardura duen aholkulariak aholkularitzako enpresan gutxienez hiru urteko esperientzia edukitzea ziurtatu beharko du.

d) El consultor o la consultora responsable del trabajo deberá acreditar una permanencia mínima de tres años en la empresa consultora.

e) Aholkulariek edo haiek partaide diren aholkularitza-enpresek ezin izango dute inolako loturarik izan, ez zuzenean ez zeharka, laguntzak eskatzen dituzten erakundeekin, ez akzioen ez partizipazioen bidez. Baldintza hau ez da aplikagarria izango 5.2 artikuluaren entitateen kasuan.

e) Las personas consultoras y/o las empresas de Consultoría a las que pertenezcan, no podrán tener vinculación ni accionarial, ni de participaciones, directa o indirectamente, con las entidades solicitantes de ayudas. Este requisito no será aplicable en el caso de las entidades del artículo 5.2.

7. artikulua.– Erakunde onuradunen betekizunak.

Artículo 7.– Requisitos de las entidades beneficiarias.

1.– Agindu honetako laguntzak lortu ahal izateko, erakunde onuradunek honako betekizun hauek bete behar dituzte:

1.– Para acceder a las ayudas previstas en la presente Orden, las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Legez eratuta egotea eta dagokien erregistroetan behar bezala inskribatuta egotea.

a) Estar legalmente constituidas y debidamente inscritas en los correspondientes registros.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia(k) eta egoitza soziala edukitzea.

b) Tener centro/s de trabajo y el domicilio social o asociativo en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea, betiere Ogasun eta Ekonomia Sailak horiei dagokienez ezarritakoaren arabera.

c) Cumplir las obligaciones tributarias y las obligaciones frente a la Seguridad Social, de conformidad con lo que al efecto disponga el Departamento de Hacienda y Economía.

d) Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso eta, horren ondorioz, laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta ez egotea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean.

d) No estar sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvención o ayudas públicas, o no estar incursa en prohibición legal que la inhabilite para ello.

e) Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzea, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duenak, ezarritakoaren arabera.

e) Cumplir con las exigencias impuestas por la normativa de Seguridad y Salud Laborales, conforme a lo establecido en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

f) Erakunde eskatzaileak erantzukizunez deklaratzea zein egoeratan dagoen administrazio honi edo beste administrazio publiko batzuei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten).

f) Declarar responsablemente por parte de la Entidad solicitante la situación en que se encuentre (concedida, solicitada o en trámite), cualquier otra ayuda que para el mismo objeto y finalidad se haya solicitado a ésta u otras Administraciones Públicas.

2.– Era berean, ezingo dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatutako egoeretakoren batean dauden pertsonak edo erakundeak.

2.– Asimismo, no podrán obtener la condición de beneficiario las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias mencionadas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

3.– Eskatzaileari diru-laguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, diru-laguntzaren abonua jasotzeko Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa egin daiteke honako helbide honetan: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa

3.– En el caso de que a la entidad solicitante se le reconozca el derecho a la ayuda, habrá de darse de alta en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía (en el caso de que no lo estuviera ya o quisiera modificar los datos existentes), para poder materializar el abono de la ayuda concedida, en la siguiente dirección: http://www.euskadi.net/altaterceros

8. artikulua.– Erakunde onuradunen betekizunak egiaztatzea.

Artículo 8.– Acreditación de los requisitos de las entidades beneficiarias.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatzeko, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu beharko dira aurreko artikuluan adierazitako baldintzak, eta eskabidean jaso beharko da adierazpen hori. Ondoren, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak egiaztatuko du erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoa.

1.– En aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco mediante una declaración responsable incluida en la solicitud las entidades beneficiarias declararán el cumplimiento de los requisitos enumerados en el artículo anterior. La Dirección de Economía Social procederá posteriormente a verificar lo acreditado en dicha declaración responsable.

2.– Administrazio publikoen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenak gorabehera, eskabideek aukera emango dute laguntza jasotzen duten erakundeek idatziz onar dezaten organo kudeatzaileak datuak lortu edo egiaztatu ahal izango dituela.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad beneficiaria de la ayuda consienta expresamente que los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tienen atribuidas las Administraciones Públicas.

3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa egiaztatu egingo du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

3.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los beneficiarios, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Halaber, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du egiazkoak direla eskaeran eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak.

4.– Así mismo, la entidad solicitante manifestará en la solicitud que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiaria de estas ayudas.

9. artikulua.– Eskaerak aurkezteko modua eta epea.

Artículo 9.– Presentación de solicitudes: forma y plazo.

1.– Diru-laguntzen eskaerak egoitza elektroniko honetan egongo dira: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_teknikoa_2018/y22-izapide/eu

1.– La solicitud estará disponible en la sede electrónica de https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/at_2018/y22-izapide/es

2.– Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean bukatuko da, egun hori barnean dela.

2.– El plazo de presentación de solicitudes finalizará el 15 de septiembre de 2018, incluido dicho día.

3.– Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Eskabidearekin batera, hurrengo artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu behar dira.

4.– A la solicitud deberán acompañarse los documentos que se indican en el artículo siguiente.

10. artikulua.– Nahitaez aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 10.– Documentación preceptiva.

1.– Diru-laguntza jasotzeko eskaerarekin batera, justifikazioko memoria aurkeztu behar da, bai eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak gauzatzeko aurreikusitako lan-plana ere. Plan horretan, iraupena, metodologia eta kalkulatutako aurrekontu zehaztua adierazi behar dira.

1.– La solicitud de subvención deberá venir acompañada de la memoria justificativa y el plan de trabajo previsto para la realización de las actividades subvencionables que incluya la duración, la metodología y el presupuesto estimado y detallado.

2.– Gainera, 2.1.a), c), d) eta e) artikuluko jarduerei buruzko eskaerekin batera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu behar dira:

2.– Además, las solicitudes relativas a las actividades del artículo 2.1.a), c), d) y e) deberán remitir también:

a) Agindu honen 5.1 artikuluan adierazitako aholkularitza-erakunde baten laguntza eta lankidetzako konpromisoa dagoela agertzen duen agiria, hau da, harekin egindako kontratua edo eskaera irmoaren agiria, erakunde horrek agindu honetako 6. artikuluko baldintzak betetzen dituela agertzen duten frogagiriekin batera.

a) Acreditación del compromiso de apoyo y colaboración de una entidad de las referidas en el artículo 5.1 de esta Orden, mediante el correspondiente contrato o pedido en firme, acompañada de los justificantes que acrediten que la citada entidad cumple los requisitos establecidos en el artículo 6 de la presente Orden.

b) 2017. urteko balantze ekonomikoa eta emaitzen kontua.

b) Balance económico y Cuenta de Resultados del ejercicio 2017.

c) Aholkulariaren edo aholkularitza-lanaren arduradunaren curriculuma.

c) Currículo del consultor o de la consultora o de la persona responsable del trabajo de asesoramiento.

d) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, aholkularitzarekin edo pertsona fisiko aholkulariarekin, ez zuzenean ez zeharka, ez akzioen ez partizipazioen bidez, inolako loturarik ez duela adierazten duena.

d) Declaración responsable de la entidad solicitante, en el sentido de que no tiene vinculación ni accionarial, ni de participaciones, directa o indirectamente con la empresa de Consultoría o persona física consultora.

3.– 2.1.c) artikuluaren kasuan, elkarteak emandako ziurtagiria, xedapen horrek arautzen duen zerbitzuaren antolaketa egiaztatzen duena.

3.– En el caso del artículo 2.1.c), Certificación de la entidad asociativa que acredite la organización del servicio a que dicho precepto se refiere.

11. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 11.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

Dirulaguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo dagokien artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Dena den, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi behar du, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21.1 eta 68.1 artikuluetan.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación preceptiva, se requerirá a la entidad solicitante para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 21.1 y 68.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

12. artikulua.– Diru-laguntza jaso ditzaketen gastuak, diru-laguntzen zenbatekoa eta zenbateko hori zehazteko irizpideak.

Artículo 12.– Gastos subvencionables, cuantía de las subvenciones y criterios para su determinación.

1.– Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 31. artikuluak ezarritakoaren arabera, 2. Artikuluko a), c), d) eta e) ataletan diruz lagundu daitezkeen gastuak proiektu aurrera eramateko ezinbestekoak diren aholkularitza gastuak izango dira. Artikulu horren b) atalean, aldiz, bermeak ezarri aurreko ekonomia eta finantzako azterketak jasoko du laguntza.

1.– De conformidad con lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los gastos subvencionables en los casos de los apartados a), c), d) y e) del artículo 2 serán los gastos de asesoría necesarios para la realización del proyecto subvencionado. Para el caso b) de dicho artículo, los gastos necesarios para la realización del estudio económico financiero previo a la constitución de garantías.

2.– Zenbateko hauek egokituko zaizkie baldintzak betetzen dituzten eskariei:

2.– A las solicitudes que cumplan los requisitos, les corresponderá las siguientes cuantías:

a) Agindu honen 2.1 artikuluko a), d) eta e) letretan arautzen diren ekintzetarako: aholkularitza-ekintzaren % 75; baina gehienez sei mila (6.000) euro eman dakioke erakunde onuradun zuzen bakoitzari hamar langile baino gehiago baldin baditu, eta hiru mila (3.000) euro eman dakioke gehienez, erakunde onuradun horrek hamar langile edo gutxiago baldin baditu.

a) Para las acciones previstas en el apartado a), d) y e) del artículo 2.1 de esta Orden: el 75% del coste de la actividad de la consultora, con un máximo de seis mil (6.000) euros para la entidad beneficiaria directa cuando supere los diez empleos, y de tres mil (3.000) euros cuando la entidad beneficiaria tenga diez o menos empleos.

b) Agindu honen 2.1 artikuluko b) letran adierazten diren erakundeentzat: erakunde elkartu bakoitzari egiten zaion azterlanaren kostuaren % 75, eta, gehienez ere, hogeita bost mila (25.000) euro, zuzeneko onuradun den erakundearentzat.

b) Para las acciones previstas en el apartado b) del artículo 2.1 de esta Orden: el 75% del coste del estudio para cada una de las entidades asociadas, con un máximo de veinticinco mil (25.000) euros para la entidad beneficiaria directa.

c) Agindu honen 2.1 artikuluko c) letran adierazten diren ekintzetarako: aholkularitza-jardueraren kostuaren % 75, eta, gehienez ere, hiru mila (3.000) euro erakunde onuradun zuzenarentzat.

c) Para las acciones previstas en el apartado c) del artículo 2.1 de esta Orden: el 75% del coste de la actividad de la consultora, con un máximo de tres mil (3.000) euros para la entidad beneficiaria directa.

3.– Erakunde eskatzailea 5.2 artikuluan jasotakoa bada, zenbatekoa zehazteko kalkulua banan-banan egingo da baterako eskaeran jasotako erakunde independente bakoitzeko, artikulu honen aurreko ataletan jasotako ehuneko, baldintza eta mugekin. Kontzeptu honegatik, erakunde onuradunak ezin izango du 30.000 eurotik gorako diru-laguntzarik jaso.

3.– En el supuesto de que la entidad solicitante sea la recogida en el artículo 5.2, el cálculo para la determinación de la cuantía se realizará individualmente por cada entidad independiente recogida en la solicitud conjunta, y con los porcentajes, condiciones y límites recogidos en los apartados anteriores del presente artículo. En ningún caso por el presente concepto podrá la entidad beneficiaria superar los 30.000 euros de subvención.

4.– Baliabide ekonomikoen premia objektiboa hartuko da kontuan diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko, eta behar handienak egiaztatzen dituzten enpresak lehenetsiko dira. Ildo horretan, onuradunek lortutako mozkinek 150.000 euroko muga gainditzen badute aurreko ekitaldian, % 25 murriztuko dira aurreko paragrafoen adierazitako ehunekoak.

4.– Para la determinación de la cuantía de las subvenciones se tendrá en cuenta la necesidad objetiva de recursos económicos, primándose a las empresas con mayores necesidades acreditadas. En este sentido cuando los beneficios obtenidos por las entidades beneficiarias superen los 150.000 euros en el ejercicio anterior, se procederá a reducir un 25% los porcentajes señalados en el apartado 2 del presente artículo.

13. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 13.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira arrazoi eta xede beragatik beste edozein administraziok edo erakunde publikok ematen dituen bestelako laguntzekin. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoa ezingo da izan diruz lagundutako jardueraren kostu osoa baino handiagoa, ezta agindu honetako 12 artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa baino gehiagokoa ere.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente convocatoria son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por cualesquiera otras Administraciones o entes públicos. En cualquier caso el importe de las subvenciones no podrá superar el coste total de la actividad objeto de subvención, ni el importe máximo previsto en el artículo 12 de esta Orden.

2.– Agindu honetako laguntzak eta erakunde onuradunak beste administrazio publiko edo erakunde publiko batzuetatik arrazoi eta xede beregatik jasotzen dituen bestelako laguntzak pilatzen badira, eta laguntza horien baturak laguntza-gai den jardueraren kostua edo agindu honetako 12 artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbatekoa gainditzen badu, orduan soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta, kasua bada, murriztu egingo da Lan eta Justizia Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa.

2.– Cuando las ayudas de la presente Orden concurran con cualesquiera otras que por el mismo motivo y finalidad perciba la entidad beneficiaria de otras Administraciones o entes públicos, si la suma de las mismas superare el coste total de la actividad objeto de subvención, o el importe máximo previsto en el artículo 12 de esta Orden, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Trabajo y Justicia.

3.– Ez dira agindu honen 2.1.a) artikuluan arautzen den laguntzarekin bateragarriak izango Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berak gizarte-ekonomiako ekintzailetzaren arloan 2018. urterako kudeatzen dituen laguntzak; betiere, gizarte-ekonomiako ekintzailetza sustatzeko aipatutako laguntzen barruan, erakunde sustatzaile bati diruz laguntzea badakar eta horren barnean erakunde eskatzailearentzako aholkularitza eta segimendua sartzen badira.

3.– Se considerará incompatible la ayuda recogida en el artículo 2.1.a) con aquellas que gestiona la propia Dirección de Economía Social dentro del ámbito de emprender en economía social para la convocatoria en el ejercicio 2018, siempre y cuando lleven aparejada la subvención a una entidad promotora que incluya el posterior seguimiento y asesoramiento gratuito a la entidad solicitante de ayuda dentro de la citada ayuda por emprender en economía social.

14. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, epea eta publikotasun-prozedura.

Artículo 14.– Gestión, resolución, plazo y procedimiento de publicidad.

1.– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza izango da agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las subvenciones reguladas en la presente Orden será la Dirección de Economía Social.

2.– Gizarte Ekonomiaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez emango edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak. Aipatutako ebazpena bakarra izango da Aginduak aurreikusten duen hainbanaketa egin behar izanez gero.

2.– La concesión y la denegación de las subvenciones previstas en la presente Orden se realizará mediante resolución expresa del Director de Economía Social. Dicha resolución será única en el supuesto de aplicación del prorrateo previsto en la presente Orden.

Ebazpen horrek administrazio-bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Dicha resolución no agota la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social, en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Erakunde onuradunei Agindu honek aurreikusten dituen diru-laguntzak emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

3.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

4.– Agindu hau indarrean sartzen den unetik zenbatzen hasi eta sei hilabete igaro ondoren berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

4.– Transcurridos seis meses desde que la presente Orden surta efectos sin que se haya notificado resolución expresa, las solicitudes se podrán entender desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

5.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, honako hau argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gizarte Ekonomiaren zuzendariaren ebazpenaren bidez: alde batetik, agindu honen babesean diru-laguntza zer entitatek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zer erakunderi aldatu zaizkien emandako diru-laguntzak. Nolanahi ere, ebazpena espresuki eta banan-banan ere jakinarazi ahal izango da.

5.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución de concesión, mediante resolución del Director de Economía Social se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las subvenciones concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto de las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

15. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

Artículo 15.– Forma de pago y justificación de la subvención.

1.– Deialdi honen babesean emandako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

1.– El pago de las subvenciones concedidas al amparo de la presente convocatoria se hará efectivo de la siguiente manera:

a) Lehenengo, diru-laguntzaren guztizkoaren % 60, diru-laguntza emango dela jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita hamabost egun igarotakoan, betiere esanbidez uko egin ez bazaio.

a) Un primer pago del 60% del total de la subvención, transcurridos quince días a contar desde el siguiente al de la notificación de la concesión, sin haber mediado renuncia expresa.

b) Bigarren zatia, gainerako % 40a, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean. Bigarren ordainketa egiteko, entitate onuradunak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

b) Un segundo pago del 40% restante cuando hayan finalizado las acciones subvencionadas. Para hacer efectivo este segundo pago, la entidad beneficiaria deberá aportar la siguiente documentación:

– Diruz lagundutako gastu guztiei buruzko txostena eta egiaztagiriak: jatorrizko fakturak edo konpultsatutako fotokopiak, eta egindako lanen kopia.

– Memoria y documentación justificativa del gasto realizado mediante la aportación de facturas originales o fotocopias compulsadas, así como copia de los trabajos realizados.

2.– Aurreko puntuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilabetekoa izango da gehienez, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik kontatzen hasita, eta betiere 2018ko irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

2.– El plazo para la presentación de la documentación mencionada en el punto anterior será de 3 meses desde la finalización de las acciones subvencionadas y, en todo caso, con anterioridad al 30 de septiembre de 2019.

3.– Agindu honen 2.1.a) artikuluko jardueraren baterako eskatzen baldin bada diru-laguntza, onuradunek jarduera horietan egiaz ordaindutako gastu errealak egiaztatu behar dituzte eta gastu horiek estaltzeko erabili behar dute diru-laguntza. Gastuak egiaztatzeko, ordaindutako faktura originalen edo froga-balio bera duten kontabilitate-agiriak aurkeztu behar dira.

3.– Los gastos subvencionables que se justifiquen se corresponderán con los costes reales efectivamente pagados por los beneficiarios y deberán ser justificados mediante facturas abonadas, originales o compulsadas, u otros documentos contables de valor probatorio equivalente.

16. artikulua.– Diru-laguntzen baldintzak aldatzea.

Artículo 16.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, horrekin batera beste administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik diru-laguntzak edo bestelako laguntzak jaso, edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da; kasu horretan, dena dela, diru-laguntzen onuradun izateko arau honetan jarritako oinarrizko baldintzak betetzen jarraitu beharko du.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser beneficiario de ésta.

17. artikulua.– Arauak ez betetzea eta erantzukizunak.

Artículo 17.– Incumplimientos y responsabilidades.

Onuradunak ez baditu betetzen diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako arauak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarriko arauak eta erabilgarri diren gainerako xedapenak; edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira; edo emandako dirua, bere helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada; orduan, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta interesdunari hamabost eguneko epea emango dio esan behar duena entzuteko, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak diru-laguntza galduko du, eta, bi hilabeteko epean, ordura arte jasotako diru-laguntzak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; horrez gainera, legez egin litezkeen gainerako egintzak ere egingo dira. Hori guztia halaxe izango da honako hauek oinarri hartuta: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa, eta azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuan ezarritakoa, horren bidez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko Testu Bategina.

El incumplimiento por parte de la entidad beneficiaria de los términos establecidos en la resolución de concesión, en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y demás normas de aplicación, la falsedad de los datos presentados, la aplicación de la cantidad percibida para una finalidad distinta de la que motivó su concesión determinará previa tramitación del oportuno expediente incoado al efecto por la Dirección de Economía Social y audiencia a la entidad interesada por un periodo de quince días, la pérdida de la subvención y la obligación de reintegrar a la Tesorería General del Gobierno Vasco en el plazo de dos meses las cantidades percibidas, más los correspondientes intereses de demora que correspondan, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, todo ello de acuerdo con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

18. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 18.– Procedimiento de reintegro.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

En los supuestos de incumplimiento previstos en el artículo anterior el procedimiento para el reintegro de las ayudas percibidas será el siguiente:

a) Ebazpen baten bidez, dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta prozedura hori zergatik hasi den, jakinaraziko dio Gizarte Ekonomiaren zuzendariak interesdunari, eta 15 eguneko epea emango dio, bidezko iritzitako alegazioak egin ditzan.

a) El Director de Economía Social dictará la correspondiente resolución en la que se comunicará a la entidad beneficiaria el inicio del procedimiento de reintegro y las causas que lo fundamentan, concediéndole un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jasota edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebazpena emango du, zeinetan, beharrezkoa bada, kopuru egokiak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa xedatuko den; horretarako gehieneko epea bi hilabetekoa da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen formulado, el Director de Economía Social dictará Resolución por la que se declare la obligación, en su caso, de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses a contar desde la notificación de esta resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de doce meses.

c) Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari, hark, indarrean dauden xedapenetan ezarritakoari jarraikiz, premiamendu-bideari ekin diezaion.

c) La falta de reintegro en periodo voluntario será puesta en conocimiento de la Viceconsejería de Economía, Finanzas y Presupuestos del Departamento de Hacienda y Economía a fin de que se proceda por la vía de apremio según establezcan las disposiciones vigentes.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Minimis araua.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Regla de minimis.

Agindu honen 2.1.a), c), d) eta e) artikuluko kasuan bakarrik, laguntza edo diru-laguntzek honako arau hau errespetatu beharko dute: 1407/2013 (EB) Erregelamendua, Batzordearena, 2013ko abenduaren 18koa, Minimis laguntzen inguruko Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352, 2013-12-24). Laguntza horiek minimis gisa sailkatzen dira; izan ere, pertsona fisiko edo juridiko bati emandako laguntza guztizkoak ez du gainditzen 200.000 euroko zenbatekoa, hiru ekitaldi fiskaleko ezein alditan. Uste da ezen muga horretatik behera laguntzek ez diotela eragiten merkataritzari eta ez dutela lehia faltsutzen; hortaz, ez dira sartzen Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan.

Las ayudas o subvenciones contempladas en la presente Orden estarán sujetas al Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 87 y 88 del Tratado a las ayudas de minimis (DOUE, L n.º 352, de 24-12-2013). Estas ayudas son calificadas de minimis, puesto que ninguna ayuda total concedida a una persona jurídica o física determinadas superará los 200.000 euros, durante cualquier periodo de tres ejercicios fiscales. Se considera que por debajo de este límite las ayudas no afectan al comercio y/o no falsean la competencia y por consiguiente no entran dentro del ámbito de aplicación del 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Diru-laguntzaren eskatzaileak ekitaldi fiskal horretan eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan beste minimis laguntzarik jaso ote duen adierazi beharko du, minimis laguntza honekin Erregelamenduan ezarritako gehieneko muga gainditzen ez dela egiaztatzeko. Bigarren eranskinean, minimis laguntzak deklaratzeari buruzko eta beste finantzatze-bide batzuei buruzko deklarazio-eredua jasotzen da.

El solicitante de la ayuda deberá declarar sobre otras ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal en curso y durante los dos ejercicios fiscales inmediatamente anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el Reglamento. En el anexo número dos se recoge el modelo de declaración sobre otras fuentes de financiación y declaración de ayudas de mínimis.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluaren aurreikuspenak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

En lo no previsto en esta Orden serán de aplicación las previsiones del Título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112 eta hurrengo artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legak, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duenak, 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Contra la presente Orden cabe interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 112 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, contados desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, conforme a lo establecido en los artículos 10.1.a) y 46.1 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 26a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 26 de julio de 2018.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común