Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala

N.º 144, viernes 27 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
3857
3857

AGINDUA, 2018ko uztailaren 18koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzak.

ORDEN de 18 de julio de 2018, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan ayudas dirigidas a la consolidación de estructuras asociativas de las empresas y entidades de economía social de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Agindu honek arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomia osatzen duten entitateen elkarteen funtzionamendua arautzeko behar den gastuaren zati bat ordaintzeko laguntzak emateko betekizunak eta prozedura. Agindu honen bidez, orobat, lurralde horretako gizarte-ekonomia sustatzeko politika publikoaren ardatzetako bat mantentzen eta exekutatzen da.

La presente Orden, que establece y regula los requisitos y el procedimiento para la concesión de ayudas destinadas a sufragar parte del gasto necesario para el regular funcionamiento de las asociaciones de las entidades que conforman la economía social en la Comunidad Autónoma del País Vasco, mantiene y ejecuta uno de los ejes de la política pública de promoción de la economía social en dicho territorio.

Izan ere, euskal gizarte-ekonomia sendo bat, etorkizunekoa eta etorkizuna izango duena, garatzeko politika publiko koherente, efektibo eta efizienteak diseinatzeko eta inplementatzeko, ezinbestekoa da elkarte-egiturei sostengua ematea, legez esleituta baitituzte era horretako sozietateen ordezkaritza instituzionala bermatzeko eta interesak defendatzeko zerbitzuak, eta, horretaz gain, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkiete kideei.

En efecto, el diseño e implantación de políticas públicas coherentes, a la par que efectivas y eficientes para el desarrollo de una economía social vasca sólida, de futuro y con futuro, pasa necesariamente por el apoyo a sus estructuras asociativas, que tienen atribuidas legalmente funciones de representación institucional y defensa de los intereses de este tipo de sociedades, además de prestar diversos servicios a los asociados.

Elkarte-egituraren potentzialtasunak garantizatzen du, zuzenean edo zeharka, sorrera, mantentzea eta elkartekideen jarraipena, bai enpresen aldetik eta bai sozietateen aldetik.

La potencialidad de la estructura asociativa garantiza, directa o indirectamente, la creación, mantenimiento y continuidad de los asociados, tanto en su aspecto empresarial como societario.

Gizarte-ekonomiako enpresen kontzeptuan –Gizarte-ekonomiari buruzko 5/2011 Legeak 5. artikuluan tipifikatua, lege beraren 4. artikuluan zehaztutako printzipioen arabera, interes kolektibo eta sozialak lortzeko xedearekin– sartzen diren sozietate-moten heterogeneotasunak eskatzen du Administrazio Publiko eskudunak sostengatzea familia bakoitza osatzen duten elkarte-egiturak; kontuan izanda egitura horiek ez daudela elkarrekin lehian laguntza publikoa lortzeko eta ez zaiela elkarren artean alderatu ondoren lehentasun-irizpiderik aplikatuko, baizik eta, ezarritako baldintzak betetzen badituzte, laguntza horiek lortu ahal izango dituztela, arauan ezarritako parametroak aplikatuta bakoitzari dagokion muntan.

La heterogeneidad de los tipos societarios integrantes en el común concepto de empresas de economía social, tipificado por la Ley 5/2011, de Economía social, artículo 5, y conformado por los valores previstos en su artículo 4 y con la finalidad común de perseguir intereses colectivos y sociales, implica la necesidad de apoyar desde la Administración Pública competente, cada una de las estructuras asociativas integrantes de las diferentes familias; las cuales no compiten entre sí para el acceso a la ayuda pública, ni se les aplica un criterio de preferencia previa comparación entre sí, sino que cumpliendo los requisitos establecidos, tienen derecho a la misma, en cuantía diversa según la aplicación a cada uno de ellos de los parámetros que las regulan.

Agindu honek irizpide horri eusten dio eta, ondorioz, era guztietako elkarteak sortzeko eta finkatzeko erraztasunak ematen ditu sektore ekonomiko desberdinetan edo jarduera-arlo espezifikoetan.

La presente Orden mantiene este criterio y en consecuencia, facilita la creación y consolidación de todo tipo asociativo surgido en los sectores económicos o en áreas específicas de actividad.

Edonola ere, laguntza honen erregulazioaren oinarri diren ildo nagusiak berberak izan dira bertsio guztietan; laguntzaren gaineko ardurakidetasun publiko-pribatua, alegia.

En cualquier caso, las líneas maestras en que se basa la regulación de la presente ayuda se han mantenido en las sucesivas versiones, consistiendo básicamente en la corresponsabilidad público-privada del apoyo.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

En su virtud, habiéndose aprobado la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, y oído el Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen bidez, Eusko Jaurlaritzak arautu nahi ditu Lan eta Justizia Sailaren bitartez 2018ko ekitaldian eman ahal izango dituen laguntza batzuk, hain zuzen ere, gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko asmoz. Entitate horiek berezko nortasun juridikoa izan behar dute, interes komunak ordezkatzeko eta babesteko elkartu behar dute, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrukoak izan behar dute. Entitate hauek jaso dezakete laguntza:

1.– La presente Orden tiene por objeto la regulación de las ayudas que el Gobierno Vasco, a través del Departamento de Trabajo y Justicia, podrá otorgar durante el ejercicio 2018 para la consolidación de las estructuras asociativas de empresas y entidades de economía social de ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco que, contando con personalidad jurídica propia, asocien, para la representación y defensa de sus intereses comunes, a:

a) Lan-sozietateek eta lan elkartuko kooperatibek.

a) Sociedades laborales y cooperativas de trabajo asociado.

b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibek eta elkarte konfederalek.

b) Cooperativas distintas del trabajo asociado y entidades asociativas de carácter confederal.

c) Ekonomia solidarioko elkarteek eta enplegu-zentro berezien elkarteek.

c) Entidades asociativas de la economía solidaria y asociaciones de los centros especiales de empleo.

d) Langile autonomoen sektore arteko erakundeek, gutxienez bi urteko antzinatasuna dutenek.

d) Organizaciones intersectoriales de trabajadores autónomos que tengan al menos dos años de antigüedad.

Agindu honen ondorioetarako, a) eta b) letretako kasuetan aipatzen diren kooperatiba-sozietateen elkarte-egituratzat joko dira Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 144. artikuluan aipatzen diren kooperatiba-elkarteak.

A los efectos de la presente Orden, se entiende por estructuras asociativas de sociedades cooperativas a que se refieren los supuestos de las letras a) y b) anteriores, aquellas entidades asociativas de cooperativas a que se refiere el artículo 144 de la Ley 4/1993, de 24 de junio, de Cooperativas de Euskadi.

2.– Halaber, laguntzei buruzko agindu honetaz baliatu ahal izango dira elkartekideak babestea eta kooperatiba gisa sustatzea helburu hartuta eratu eta erregistratu diren kooperatibak biltzen dituzten elkarteak, aipatutako 4/1993 Legearen 143.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Entitate horiek kooperatiba-mota bat baino gehiago eta beste sozietate-mota batzuk biltzen badituzte, diru-laguntzaren kalkulua egiteko, legeak aurreikusten duenarekin bat, gizarte-ekonomiako entitateei dagozkien babes- eta sustapen-jarduerak baino ez dira kontuan izango.

2.– Así mismo, podrán acogerse a la presente Orden de ayudas, las entidades asociativas que se hayan constituido y registrado con la finalidad de la defensa y promoción como cooperativas, de sus asociados; de conformidad con el artículo 143.1 de la mencionada Ley 4/1993. En el caso de que dichas entidades asocien a distintas clases de cooperativas y a otros tipos societarios o asociativos, solo se tendrán en cuenta, a efectos del cálculo de la subvención, las actividades de defensa y promoción atribuibles a las entidades de economía social en los términos legalmente previstos.

2. artikulua.– Helburua.

Artículo 2.– Finalidad.

1.– Agindu honetan bildutako laguntzak 1. artikuluan aurreikusitako elkarteak mantendu eta finkatzeko egitura-gastuak finantzatzera bideratuko dira, lege eta estatutuek bakoitzari esleitutako helburuak betetzeko.

1.– Las ayudas contempladas en la presente Orden se destinarán a la financiación de los gastos de estructuras para el mantenimiento y consolidación de las entidades asociativas previstas en el artículo 1 con el objetivo de cumplir con los objetivos legales y estatutariamente asignados a cada una de ellas.

2.– Agindu honen ondorioetarako, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako egitura-gastu hauek:

2.– A los efectos de la presente Orden tendrán la consideración de gastos subvencionables, de conformidad con lo establecido en el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los siguientes gastos de estructura:

a) Elkarteei zerbitzu ematen dieten langileen gastuak, lanpostuarekin eta hortik eratorritako jarduerekin zerikusia duten gastu guztiak barne.

a) Los gastos de personal al servicio de la entidad asociativa, incluyendo todos los relacionados con el puesto de trabajo y actividades derivadas del mismo.

b) Funtzionamendu-gastuak, artezkaritza-kontseilu eta batzordeetara joan izana konpentsatzekoak barne; eta partaide direneko entitate ordezkariei ordaindutako kuotak.

b) Los gastos de funcionamiento, incluidos los de compensación por asistencia a Consejos Rectores y Comisiones y las cuotas abonadas a las entidades representativas en las que participe.

c) Egituraren ohiko jarduerekin zerikusia duten kanpoko gastuak; besteak beste: txosten juridikoak, auditoriak, eta marken defentsa eta babesa.

c) Los gastos externos relacionados con las actividades ordinarias de la estructura, tales como informes jurídicos, auditorias, defensa y protección de marcas, entre otros.

d) Entitatearen ibilgetuari dagozkion amortizazioen zenbatekoa.

d) El importe de las amortizaciones correspondientes al inmovilizado propiedad de la entidad.

3.– Ez dira egitura-gastutzat hartuko berariazko finantzazioa duten programa zehatzak gauzatzetik eratorritakoak, entitatearen berezko funtzionamenduari dagozkionekin zuzeneko harremana ez dutenak.

3.– No tendrán la consideración de gastos de estructura los derivados de la realización de programas concretos que cuenten con una financiación específica, no relacionados directamente con los propios de funcionamiento de la entidad como tal.

4.– Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak entitate eskatzaile bakoitzak aurreikusitako gastuen plangintza baliozkotu eta onartuko du. Gastu horiek entitate bakoitzaren 2018ko ekitaldirako Kudeaketa Planean sartutako diru-sarreren eta gastuen aurrekontuan jasoko dira, agindu honetako 1. eranskineko gastu-egiturari jarraikiz.

4.– La Dirección de Economía Social validará y aprobará la planificación de los gastos previstos por cada entidad solicitante, que serán los recogidos, de conformidad con la estructura de gasto que se adjunta como Anexo 1 a la presente Orden, en el presupuesto de ingresos y gastos incluidos en el Plan de Gestión para el ejercicio 2018 propio de cada entidad.

3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta diru-laguntzaren muga.

Artículo 3.– Recursos económicos y límite en la concesión.

1.– Agindu honen xedea betetzeko, seiehun eta laurogei mila (680.000) euroko gehienezko kopurua erabiliko da guztira, honela banatuta: bostehun eta hogeita zazpi mila eta bostehun (527.500) euroko ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako, eta ehun eta berrogeita hamabi mila eta bostehun (152.500) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

1.– A los efectos del cumplimiento del objeto de esta Orden, se destinará un importe global máximo de seiscientos ochenta mil (680.000) euros, distribuidos mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de quinientos veintisiete mil quinientos (527.500) euros, y un crédito de compromiso de ciento cincuenta dos mil quinientos (152.500) euros, correspondientes al ejercicio 2019.

2.– Aipatutako zenbateko orokorra honela banatzen da:

2.– El importe global mencionado se distribuye de la siguiente forma:

a) II. kapituluari dagokienez, hirurehun eta berrogeita hamar mila euroko gehienezko kopurua (350.000), honako hauen bidez: berrehun eta laurogei mila euroko ordainketa-kreditua (280.000) 2018ko ekitaldirako eta hirurogeita hamar mila (70.000) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

a) En lo referente al Capítulo II, un importe total máximo de trescientos cincuenta mil (350.000) euros, mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de doscientos ochenta mil (280.000) euros, y un crédito de compromiso de setenta mil (70.000) euros correspondientes al ejercicio 2019.

b) III. kapituluari dagokienez, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euroko gehienezko kopurua, honako hauen bidez: ehun eta hamabi mila eta bostehun (112.500) euroko ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako eta hogeita hamazazpi mila eta bostehun (37.500) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

b) En lo referente al Capítulo III, un importe total máximo de ciento cincuenta mil (150.000) euros, mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de ciento doce mil quinientos (112.500) euros, y un crédito de compromiso de treinta y siete mil quinientos (37.500) euros correspondientes al ejercicio 2019.

c) IV. kapituluari dagokienez, ehun mila (100.000) euroko gehienezko kopurua, honako hauen bidez: hirurogeita hamabost mila (75.000) euroko ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako eta hogeita bost mila (25.000) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

c) En lo referente al Capítulo IV, un importe total máximo de cien mil (100.000) euros, mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de setenta y cinco mil (75.000) euros, y un crédito de compromiso de veinticinco mil (25.000) euros correspondientes al ejercicio 2019.

d) V. kapituluari dagokienez, laurogei mila (80.000) euroko gehienezko kopurua, honako hauen bidez: hirurogei mila (60.000) euroko ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako eta hogei mila (20.000) euroko konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

d) En lo referente al Capítulo V, un importe total máximo de ochenta mil (80.000) euros, mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de sesenta mil (60.000) euros, y un crédito de compromiso de veinte mil (20.000) euros correspondientes al ejercicio 2019.

3.– Aurreko paragrafoetan adierazitako zenbateko globalak handitu ahal izango dira, betiere diru-laguntzak esleitzeko prozedura ebatzi aurretik, eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan izanik eta honako hauen arabera: dagoen aurrekontu-lotura, Lan eta Justizia Sailaren beste programak betetzetik sortzen diren aurrekontu-aukerak edo onartzen diren bestelako aurrekontu-aldaketak. Halakorik gertatuz gero, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da horren berri.

3.– Los importes expresados en los anteriores apartados podrán ser incrementados, siempre con anterioridad a la resolución del procedimiento de adjudicación de las subvenciones, teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas y en función de la vinculación presupuestaria existente, de las disponibilidades presupuestarias que resulten de la ejecución de otros programas del Departamento de Trabajo y Justicia o de la aprobación de otras modificaciones presupuestarias. De producirse dicha circunstancia se dará publicidad de la misma mediante Resolución del Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social.

4.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura hau izango da:

4.– El procedimiento para la adjudicación de las subvenciones será el siguiente:

– Bigarren paragrafoan aipatutako kapituluetako bakoitzerako dauden baliabide ekonomikoak nahikoak badira baietsi beharreko ebazpenei erantzuteko, entitate eskatzaile guztiei onartuko zaie diru-laguntzarako eskubidea.

– En el caso que los recursos económicos disponibles para cada capítulo de los mencionados en el apartado 2 resultara suficiente para cubrir las solicitudes a estimar, se procederá a reconocer el derecho a dicha subvención a todas las entidades solicitantes.

– Kapituluren batean, kapitulu horri dagozkion eskaera ebatzi ondoren, dauden baliabide ekonomikoetan soberakina badago, eta besteren batean edo batzuetan defizitik badago, soberakin horiek defizita duten kapituluak osatzeko erabiliko dira.

– En el caso que hubiera algún capítulo en el que los recursos económicos contaran con saldo excedentario una vez resueltas las solicitudes dentro del propio capítulo y hubiese saldos deficitarios en otro u otros, se destinaran dichos saldos excedentarios a cubrir los posibles capítulos deficitarios.

– Kapituluren batetik eratorritako soberakinak nahikoak ez badira defizita duten kapituluen beharrizan guztiak asetzeko, soberakin horiek proportzionalki banatuko zaizkie defizita duen kapitulu bakoitzeko kopuruei; eta, hala eta guztiz ere, laguntzen eskaerak estaliko ez badira, hainbanaketa bakarra eta independentea aplikatuko da kapitulu bakoitzaren barruan.

– En el caso que los excedentes derivados de algún capítulo no cubrieran la totalidad de las necesidades de los capítulos con saldo insuficiente, se repartirán dichos saldos excedentarios de manera proporcional a las cantidades de cada capítulo deficitario; si aun así no se cubriera la demanda de ayuda, se procederá a aplicar un prorrateo único e independiente dentro de cada capítulo.

– II. Kapituluan hainbanaketa egin beharko balitz, 16.3 artikuluan jasotako irizpideari jarraituko litzaioke, eta, ondorioz, kide gehien dituen erakundeari esleituko zaio kide gutxien dituenari eman behar zaion diru-kopuruaren bikoitza, 16.1 artikuluan ezarritako parametroen arabera.

– En el caso de que hubiera de practicarse un prorrateo dentro del Capítulo II, se mantendrá el criterio recogido en el artículo 16.3, y por tanto se adjudicará a la entidad más representativa el doble de la cantidad que se le concederá a la entidad menos representativa en base a los parámetros recogidos en el artículo 16.1.

4. artikulua.– Bitarteko elektronikoak erabiltzea.

Artículo 4.– Utilización de medios electrónicos.

1.– Agindu honetan jasotzen diren laguntzen eskaera izapidetzeko, bitarteko elektronikoak erabiliko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

1.– La tramitación de las solicitudes de ayudas previstas en la presente Orden se realizará utilizando medios electrónicos de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Eskaerak eta gainerako ereduak izapidetzeko zehaztasunak egoitza elektroniko hauetan egongo dira:

2.– Las especificaciones sobre cómo tramitar las solicitudes y demás modelos estarán disponibles en las siguientes sedes electrónicas:

– II. kap.: https://www.euskadi.eus/diru_ laguntza_elkarte_egiturak_lan_2018/y22-izapide/eu

– Cap. II: https://www.euskadi.eus/ayuda_estructuras_asociado_laborales_2018/y22-izapide/es

– III. kap.: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_elkarte_egiturak_konkekoop_beste_2018/y22-izapide/eu

– Cap. III: https://www.euskadi.eus/ayuda_estructuras_konfekoop_otros_2018/y22-izapide/es

– IV. kap.: https://www.euskadi.eus/ diru_laguntza_elkarte_egiturak_solidario_zbe_2018/y22-izapide/eu

– Cap. IV: https://www.euskadi.eus/ayuda_estructuras_solidaria_cee_2018/y22-izapide/es

– V. kap.: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_elkarte_egiturak_autonomoak_2018/y22-izapide/eu

– Cap. V: https://www.euskadi.eus/ayuda_estructuras_autonomos_2018/y22-izapide/es

3.– Eskabidearen ondoko izapideak https://euskadi.net gunean egingo dira, «Egoitza Elektronikoa / Nire Kudeaketak» atalean.

3.– Los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través de https://euskadi.net, en el apartado «Sede electrónica / Mis Gestiones».

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko modua eta epea.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes: forma y plazo.

1.– Diru-laguntzen eskabideak agindu honetako eranskinean jasotako egoitza elektronikoan eskura daiteke.

1.– La solicitud estará disponible en la sede electrónica mencionada en al artículo 4.2 de la presente Orden para cada capítulo.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean amaituko da, egun hori barnean dela.

2.– El plazo de presentación de solicitudes finalizará el 15 de septiembre de 2018, incluido dicho día.

3.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Eskabidearekin batera, 7. artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu behar dira.

4.– A la solicitud deberán acompañarse los documentos que se indican en el artículo 7.

6. artikulua.– Erakunde eskatzaileek bete beharreko baldintzak.

Artículo 6.– Requisitos de las entidades solicitantes.

1.– Erakunde eskatzaileek eskabidea aurkezterakoan egiaztatu beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela.

1.– El cumplimiento de los requisitos por parte de las entidades solicitantes debe acreditarse en el momento de la presentación de la solicitud de ayudas.

2.– Eskabidea aurkeztean, baimena ematen zaio Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari zuzenean egiazta dezan erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela. Hala ere, baimena berariaz ukatu ahal izango da, eta, kasu horretan, erakunde eskatzaileak ogasun-agintaritzaren eta Gizarte Segurantzaren administrazio-instantziek eginiko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu. Betebehar horiek egunean izatea nahitaezkoa da onuradun izateko, baita onuradun gisa irauteko ere emandako diru-laguntza likidatu arte, eta, beraz, betebehar horiek betetzen direla egiaztatuko da diru-laguntza ematean eta dagozkion ordainketak egitean ere.

2.– La presentación de la solicitud comporta la autorización para que la Dirección de Economía Social obtenga de forma directa la acreditación de los requisitos relativos al cumplimiento de las obligaciones tributarias y para con la Seguridad Social. Se podrá denegar expresamente tal autorización, en cuyo caso la entidad solicitante deberá aportar las correspondientes certificaciones expedidas por las instancias administrativas de la autoridad hacendística y de la Seguridad Social competentes. El hallarse al corriente de dichas obligaciones es requisito tanto para acceder a la condición de beneficiario como para mantenerse en ella hasta la liquidación de la subvención concedida, y por tanto se verificará su cumplimiento al momento de efectuar la concesión y al realizar los pagos correspondientes.

3.– Entitate onuradunek, eskabide-orrian jasota dagoen erantzukizunpeko aitorpenaren bidez, honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatu beharko dute:

3.– Mediante una declaración responsable incluida en el formulario de solicitud las entidades beneficiarias declararán el cumplimiento de los siguientes requisitos:

– Legez eratuta egotea eta dagokien erregistroetan behar bezala inskribatuta.

– Estar legalmente constituidas y debidamente inscritas en los correspondientes registros.

– Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea, edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea. Halaber, Agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei ematea eta, hala badagokio, ordaintzea, baldintzapean geratuko da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzearen baldintzaren pean.

– No estar sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvención o ayudas públicas, o no estar incursa en prohibición legal que la inhabilite para ello. La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

– Erakunde eskatzaileak eguneratuta izan behar ditu diru-itzulketaren betebeharrak, baldin eta enpresari diru-laguntzen lehengoratze prozeduraren bat ezarri baldin bazaio.

– Hallarse al corriente en el cumplimiento de las obligaciones de reintegro en el caso que estuviera incurso en algún procedimiento de reversión de subvenciones.

– Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, administrazio honi edo beste administrazio publiko batzuei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) zer egoeratan dagoen adieraztekoa.

– Declarar responsablemente por parte de la Entidad solicitante la situación en que se encuentre (concedida, solicitada o en trámite), cualquier otra ayuda que para el mismo objeto y finalidad se haya solicitado a ésta u otras Administraciones Públicas.

Ondoren, Gizarte Ekonomiaren zuzendaritzak egiaztatuko du erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoa.

La Dirección de Economía Social procederá posteriormente a verificar lo acreditado de lo manifestado en dicha declaración responsable.

4.– Era berean, ezingo dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatutako egoeren batean dauden erakundeak.

4.– Asimismo, no podrán obtener la condición de beneficiario de las subvenciones reguladas en esta orden las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias mencionadas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5.– Eskatzaileari diru-laguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, diru-laguntzaren abonua jasotzeko Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa egin daiteke honako helbide hauetan: http://www.euskadi.net/altaterceros.

5.– En el caso de que a la entidad solicitante se le reconozca el derecho a la ayuda, habrá de darse de alta en el Registro de Terceros del Departamento de Hacienda y Economía (en el caso de que no lo estuviera ya o quisiera modificar los datos existentes), para poder materializar el abono de la ayuda concedida, en la siguiente dirección: http://www.euskadi.net/altaterceros

7. artikulua.– Nahitaezko dokumentazioa.

Artículo 7.– Documentación preceptiva.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskaerak oso-osorik bete behar dira, eta, eskaerekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira nahitaez:

Las solicitudes de las ayudas previstas en la presente Orden deberán cumplimentarse en todos sus términos y deberán acompañarse necesariamente de la siguiente documentación:

a) 2018. urterako Kudeaketa Plana, aurreikusitako jardueren txostena eta diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatza barne.

a) Plan de Gestión del año 2018 que incluya memoria de las actividades previstas y presupuesto detallado de ingresos y gastos.

b) Honako hauen inguruko egiaztagiriak:

b) Certificación sobre:

– Enpresa bazkidetuen kopurua eta haien 2018ko kuotak; eta enpresa horien zerrenda.

– Número de empresas asociadas con sus cuotas para 2018, así como una relación de las mismas.

– Ordezkatutako bazkide langileen kopurua.

– Número de personas socias trabajadoras representadas.

8. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 8.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

Diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo dagokien artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Dena den, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi behar du, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 21.1 eta 68.1 artikuluetan.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación que se relaciona en el artículo correspondiente, se requerirá a la Entidad interesada para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 21.1 y 68.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

9. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 9.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak bateragarriak dira beste herri-administrazio edo entitate batzuek xede eta helburu bererako emandakoekin. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu elkarte onuradunen egitura-gastuek osatzen duten kostu osoaren zenbatekoa.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente Orden son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por otras administraciones o entidades públicas. En cualquier caso el importe de las subvenciones no podrá superar el coste total de los gastos de estructura de las entidades asociativas beneficiarias.

2.– Agindu honetako laguntzak eta entitate onuradunek arrazoi eta xede bererako jasotzen dituzten bestelako diru-laguntzak pilatzen badira, eta diru-laguntza horien batuketak egitura-gastuen kostu osoa gainditzen badu, gehiegizko kopuruaren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Lan eta Justizia Sailak ematen duen diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko.

2.– Cuando las ayudas de la presente Orden concurran con cualesquiera otras que por el mismo objeto y finalidad perciben las entidades beneficiarias, si la suma de las mismas supera el coste total de los gastos de estructura, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Trabajo y Justicia.

3.– Eman beharreko zenbatekoak zehazterakoan, horien kalkulua egiteko kanpoan utziko dira, berariaz, beste administrazio edo erakunde publikoek emandako diru-laguntzak.

3.– Para la determinación de las cuantías a conceder, se excluirán expresamente en el cálculo de las mismas las subvenciones concedidas por otras administraciones o entes públicos.

10. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

Artículo 10.– Gestión, resolución, recursos y (procedimiento de) publicidad.

1.– Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honetan aurreikusitako laguntzak.

1.– Corresponderá a la Dirección de Economía Social del Departamento de Trabajo y Justicia la realización de las tareas de gestión de las ayudas previstas en la presente Orden.

2.– Gizarte Ekonomiaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez emango edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak. Aipatutako ebazpena bakarra izango da Aginduak aurreikusten duen hainbanaketa egin behar izanez gero.

2.– La concesión y la denegación de las subvenciones previstas en esta Orden se realizará mediante resolución expresa del Director de Economía Social, a propuesta de los servicios técnicos de la Dirección, que analizarán y evaluarán las solicitudes de conformidad con los criterios mencionados. Dicha resolución será única en el supuesto de aplicación del prorrateo previsto en la presente Orden.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen-egunaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Dicha resolución no agota la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a aquel en que tenga lugar la notificación, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Erakunde onuradunei agindu honek aurreikusten dituen diru-laguntzak emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

3.– El plazo máximo para dictar y notificar resolución expresa sobre las solicitudes presentadas al amparo de esta Orden será de seis meses a contar desde que la misma surta efectos. Transcurrido dicho plazo sin que se haya dictado y notificado resolución expresa las solicitudes se podrán entender desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

4.– Agindu hau indarrean sartzen den unetik hasi eta sei hilabete igaro ondoren berariazko ebazpenik ematen eta jakinarazten ez bada, eskabideei ezezkoa eman zaiela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

4.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución de concesión, mediante Resolución del Director de Economía Social se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente disposición con expresión de las cuantías recibidas, así como la de aquellas respecto de las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

11. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Arazoaren 11ko 1/1977 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritako betekizun aplikagarriak betetzeaz gain, diru-laguntzen onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones señaladas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y el artículo 14 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones, que en su caso resulten aplicables, las entidades beneficiarias de las ayudas quedarán obligadas a:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Zentzu horretan, laguntza ematen dela dioen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean diru-laguntzari berariazko ukoa ematen ez bazaio, laguntza onartu egin dela balioetsiko da.

a) Aceptar la subvención concedida. En este sentido, si en el plazo de quince días tras la fecha de recepción de la notificación de concesión de la ayuda la entidad beneficiaria no renuncia expresamente a la misma, se entenderá que la ayuda queda aceptada.

b) Egindako jarduerak egiaztatzen dituen memoria eta diruz lagundutako egitura-gastu guztien egiaztagiriak bidali beharko dituzte Lan eta Justizia Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzara, 2017ko ekitaldiko kontabilitateko egoera-orriak onartzen direnetik hiru hilabeteko epean.

b) Remitir a la Dirección de Economía Social del Departamento de Trabajo y Justicia una memoria acreditativa de las actividades desarrolladas, y la justificación documental de la totalidad de los gastos de estructura subvencionados, en el plazo de tres meses desde la aprobación de los estados contables del ejercicio 2018.

c) Diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute konpromisozko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Dekretu horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

c) Garantizar el destino y aplicación mediante garantías relacionales, conforme a lo previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión.

d) Diru-laguntza emateko kontuan izan den edozein baldintza objektibo zein subjektibo aldatzen bada, horren berri ematea laguntza ematen duen entitateari, eta Lan eta Justizia Sailarekin lankidetzan jardutea konprobazio-, ikuskatze-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

d) Comunicar a la entidad concedente la modificación de cualquier circunstancia tanto objetiva como subjetiva que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la subvención, así como a colaborar con el Departamento de Trabajo y Justicia en los procedimientos de comprobación, inspección, seguimiento y control.

e) Beharrezko zabalkunde-neurriak hartzea, jardueren finantzaketaren izaera publikoa (agindu honen kargurakoa) argitara emateko. Horrez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan jasota dauden onuradunen gainerako betebeharrak ere bete beharko ditu. Justifikazio-memorian, zeina diru-laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa eskatzeko nahitaezkoa baita, berariaz jaso beharko dira betebehar hau betetzeko hartu diren neurriak.

e) Adoptar las medidas de difusión pertinentes para dar la adecuada publicidad del carácter público de la financiación de las actividades con cargo a la presente Orden, y el resto de obligaciones de los beneficiarios recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, General de Subvenciones. En la Memoria Justificativa que es preceptiva para solicitar el pago de la segunda parte de la subvención, habrán de recogerse explícitamente las medidas que se han adoptado para dar cumplimiento a la presente obligación.

12. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko modua.

Artículo 12.– Forma de pago y justificación de la subvención.

Esleitutako diru-laguntza zatikatuta ordainduko da, bi igorpenetan. Lehenengo zatia aurretik ordainduko da, esleitutako diru-laguntzaren % 75eko zenbatekoan. Bada, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hamabost egunera egingo da abonua, diru-laguntzari uko egin ez bazaio. Bigarren zatia 2019an abonatuko da, diruz lagundutako jarduera amaitu eta agindu honetan eskatzen den justifikazioa aurkeztu ondoren, laguntzaren likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

La subvención concedida se hará efectiva fraccionadamente mediante dos libramientos. El primero de ellos, con carácter anticipado, por importe equivalente al 75% de la subvención concedida, se efectuará una vez transcurridos quince días desde el siguiente a la notificación sin haber mediado renuncia. El segundo, en 2019, una vez finalizada la actuación subvencionada, previa presentación de la justificación exigida en la presente Orden, por el importe que resulte de la liquidación de la ayuda.

II. kapituluari dagokionez, lehenengo igorpenaren ehunekoa % 80koa izango da.

En relación con el Capítulo II, el porcentaje del primer libramiento será del 80%.

Esleipena, eta, hala badagokio, Agindu honetan aurreikusten diren erakunde onuradunen ordainketa eraginkorra izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako antzeko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen dagoen itzulketa- edo zigor-prozedura oro amaitu beharko da.

La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

Azken memoria aurkezteko epea, gehienez, hiru hilabetekoa izango da, onartzen denetik zenbatzen hasita, 2019ko urriaren 31 baino lehen betiere.

El plazo de presentación de la memoria final referida será, como máximo, de tres meses desde su aprobación y, en todo caso, con anterioridad al 31 de octubre de 2019.

13. artikulua.– Diru-laguntzen baldintzak aldatzea.

Artículo 13.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntza eman zuen ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta laguntzak ematerakoan kontuan hartu ziren baldintzetakoren bat aldatzen bada –betiere diru-laguntzaren xedea betetzat joz gero–, edo laguntza horiekin batera, administrazio honek edo beste batek edo beste edozein erakunde publikok emandako laguntzak ere jaso badira. Baina, betiere, beharrezkoa izango da agindu honetan diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak betetzea. Horretarako, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak aldaketa egiteko ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira, eta entitate onuradunek itzuli egin beharko dituzte soberakinak.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de ésta y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones o ayudas otorgadas por ésta u otras administraciones o entes públicos, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos establecidos en esta Orden para ser entidad beneficiaria. A estos efectos, la Dirección de Economía Social dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas y se procederá, por parte de las entidades beneficiarias, a la devolución de los importes recibidos en exceso.

14. artikulua.– Arauak ez betetzea eta erantzukizunak.

Artículo 14.– Incumplimientos y responsabilidades.

Onuradunak betetzen ez baditu diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako arauak, diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 37. artikuluan ezarriko arauak eta erabilgarri diren gainerako xedapenak; edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira; edo emandako dirua, bere helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada; orduan, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta interesdunari hamabost eguneko epea emango dio esan behar duena entzuteko, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak diru-laguntza galduko du, eta, bi hilabeteko epean, ordura arte jasotako diru-laguntzak (osorik edo partez) eta legez dagozkien berandutze-interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; horrez gainera, legez egin litezkeen gainerako egintzak ere egingo dira. Hori guztia halaxe izango da honako hauek oinarri hartuta: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa, eta azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuan ezarritakoa, horren bidez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

El incumplimiento por parte de la entidad beneficiaria de los términos establecidos en la resolución de concesión, en el artículo 37 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y demás normas de aplicación, la falsedad de los datos presentados, la aplicación de la cantidad percibida para una finalidad distinta de la que motivó su concesión determinará previa tramitación del oportuno expediente incoado al efecto por la Dirección de Economía Social y audiencia a la entidad interesada por un periodo de quince días, la pérdida de la subvención y la obligación de reintegrar a la Tesorería General del Gobierno Vasco en el plazo de dos meses las cantidades percibidas, en todo o en parte de las cantidades percibidas, más los correspondientes intereses de demora que correspondan, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, todo ello de acuerdo con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

15. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 15.– Procedimiento de reintegro.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuan, honako hau izango da jasotako laguntzak itzultzeko prozedura:

En los supuestos de incumplimientos previstos en el artículo anterior el procedimiento para el reintegro de las ayudas percibidas será el siguiente:

a) Dirua itzultzeko prozedura hasi dela, eta prozedura hori zergatik hasi den, jakinaraziko dio Gizarte Ekonomiaren zuzendariak entitate onuradunari, eta 15 eguneko epea emango dio, bidezko iritzitako alegazioak egin ditzan.

a) El Director de Economía Social comunicará a la entidad beneficiaria el inicio del procedimiento de reintegro y las causas que lo fundamentan, concediéndole un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jasota edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, Gizarte Ekonomiaren zuzendariak ebazpena emango du, zeinetan, beharrezkoa bada, kopuru egokian EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa xedatuko den; horretako epe bi hilabetekoa delarik, ebazpena jakinarazten denetik hara. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen formulado, el Director de Economía Social dictará Resolución por la que se declare la obligación, en su caso, de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses a contar desde la notificación de esta resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Itzultzeko prozedura, gehienez ere, hamabi hilabetean ebatzi behar da.

El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de doce meses.

c) Borondatezko aldian ez itzultzea Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantzak eta Aurrekontu Sailburuordetzari jakinaraziko zaio, legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraikiz premiamendu-bidetik ekin diezaion.

c) La falta de reintegro en periodo voluntario será puesta en conocimiento de la Viceconsejería de Economía, Finanzas y Presupuestos del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
LAN-SOZIETATEEN ETA LAN ELKARTUKO KOOPERATIBEN ELKARTEENTZAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A ENTIDADES ASOCIATIVAS DE SOCIEDADES LABORALES Y DE COOPERATIVAS DE TRABAJO ASOCIADO

16. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko hori erabakitzeko irizpideak.

Artículo 16.– Cuantía de la subvención y criterios para su determinación.

1.– Lan eta Justizia Sailak garrantziaren araberako laguntzak emango ditu; hau da, 50.000 euro emango ditu entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen duen bazkide langileen eta enpresa kopuruaren arabera, baremo honekin bat etorriz:

1.– El Departamento de Trabajo y Justicia subvencionará por la representatividad sobre la base de 50.000 euros en función del número de personas socias trabajadoras y el número de empresas a los que represente cada entidad beneficiaria de acuerdo con el siguiente baremo:

a) Eskala honen arabera entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen duen bazkide langileen kopurua:

a) Número las personas socias trabajadoras a los que represente cada entidad beneficiaria solicitante según la siguiente escala:

1) Lehenengo bazkide langiletik hasi eta 5.000 bazkide langilera, sei (6) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

1) Desde la primera persona socia trabajadora y hasta la persona socia trabajadora 5.000, se concederán seis (6) euros por cada persona socia trabajadora.

2) 5.001 bazkide langiletik 10.000 bazkide langilera, bost (5) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

2) Para las siguientes personas socias trabajadoras a partir de 5.001 y hasta 10.000, se concederán cinco (5) euros por cada persona socia trabajadora.

3) 10.001 bazkide langiletik aurrera, lau (4) euro emango dira bazkide langile bakoitzeko.

3) Para los siguientes personas socias trabajadoras a partir de 10.001 en adelante, se concederán cuatro (4) euros por cada persona socia trabajadora.

b) Eskala honen arabera entitate onuradun bakoitzak ordezkatzen dituen enpresen kopurua:

b) Número de las empresas a que represente cada entidad beneficiaria solicitante, según la siguiente escala:

1) Ordezkatutako lehenengo enpresatik 250 enpresara, laurogei (80) euro emango dira enpresa bakoitzeko.

1) Desde la primera empresa representada y hasta 250 se concederán ochenta (80) euros por cada empresa.

2) Ordezkatutako 251 enpresatik Aurrera, hirurogeita hamar (70) euro emango dira enpresa bakoitzeko.

2) A partir de la empresa representada 251 en adelante se concederán setenta (70) euros por cada empresa.

2.– Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, entitate onuradun eskatzaileek, ordezkatzen duten bazkide langileen kopurua eta enpresa bazkidetuen kopurua egiaztatu beharko dute.

2.– A los efectos previstos en el párrafo anterior, las entidades beneficiarias solicitantes deberán acreditar tanto el número de socios trabajadores que representan como de empresas asociadas.

3.– Erakunde onuradun batek, gehienez ere, artikulu honen arabera gutxien dagokion erakundeak jasotzen duenaren bikoitza jaso ahal izango du. Zenbatekoak ezin izango du inola ere gainditu Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusten diren gastuen % 50, beste edozein laguntza publikoren oinarrian dauden egitura-gastuak alde batera utzita.

3.– La cantidad máxima que puede recibir una entidad beneficiaria solicitante no podrá superar el doble de la que le corresponda a la entidad menos representativa en los términos del presente artículo. En ningún caso podrá superar el importe del 50% de los gastos previstos en la planificación que resulte aprobada por la Dirección de Economía Social, excluidos los gastos de estructura por los que se perciba cualquier otra ayuda pública.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LAN ELKARTUKOAK EZ DIREN KOOPERATIBA ELKARTEENTZAKO ETA ELKARTE KONFEDERALENTZAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A ENTIDADES ASOCIATIVAS DE COOPERATIVAS DISTINTAS DEL TIPO DE TRABAJO ASOCIADO Y A ENTIDADES ASOCIATIVAS DE CARÁCTER CONFEDERAL

17. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko hori erabakitzeko irizpideak.

Artículo 17.– Cuantía de la subvención y criterios para su determinación.

Lan eta Justizia Sailak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusitako gastuaren % 50 finantzatuko du, beste edozein laguntza publikoren oinarrian dauden egitura-gastuak alde batera utzita, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez. Baina horretarako, baliabide propioak izateko behar objektiboa dagoela egiaztatu beharko da eta inola ere ezingo da berrogeita hamar mila euro (50.000) baino gehiago eman entitate eskatzaile bakoitzeko.

El Departamento de Trabajo y Justicia financiará, mediante subvenciones a fondo perdido, el 50% de los gastos previstos en la planificación que resulte aprobada por la Dirección de Economía Social, excluidos los gastos de estructura por los que se perciba cualquier otra ayuda pública, siempre que acrediten necesidad objetiva de recursos propios y sin que, en ningún caso, la cuantía total de la ayuda pueda exceder del límite de cincuenta mil (50.000) euros por entidad solicitante.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
EKONOMIA SOLIDARIOKO ELKARTEAK ETA ENPLEGU-ZENTRO BEREZIEN ELKARTEAK
AYUDAS A ENTIDADES ASOCIATIVAS DE LA ECONOMÍA SOLIDARIA Y A LAS ASOCIACIONES DE LOS CENTROS ESPECIALES DE EMPLEO

18. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko hori erabakitzeko irizpideak.

Artículo 18.– Cuantía de la subvención y criterios para su determinación.

Lan eta Justizia Sailak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusitako gastuaren % 50 finantzatuko du, beste edozein laguntza publikoren oinarrian dauden egitura-gastuak alde batera utzita, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez. Baina horretarako, baliabide propioak izateko behar objektiboa dagoela egiaztatu beharko da eta inola ere ezingo da berrogeita hamar mila (50.000) euro baino gehiago eman entitate eskatzaile bakoitzeko.

El Departamento de Trabajo y Justicia financiará, mediante subvenciones a fondo perdido, el 50% de los gastos previstos en la planificación que resulte aprobada por la Dirección de Economía Social, excluidos los gastos de estructura por los que se perciba cualquier otra ayuda pública, siempre que acrediten necesidad objetiva de recursos propios y sin que, en ningún caso, la cuantía total de la ayuda pueda exceder del límite de cincuenta mil (50.000) euros por entidad solicitante.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
LANGILE AUTONOMOEN SEKTORE ARTEKO ERAKUNDEENTZAKO LAGUNTZAK
AYUDAS A LAS ORGANIZACIONES INTERSECTORIALES DE TRABAJADORES AUTÓNOMOS.

19. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa eta zenbateko hori erabakitzeko irizpideak.

Artículo 19.– Cuantía de la subvención y criterios para su determinación.

Lan eta Justizia Sailak, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako plangintzan aurreikusitako gastuaren % 50 finantzatuko du, beste edozein laguntza publikoren oinarrian dauden egitura-gastuak alde batera utzita, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez. Baina horretarako, baliabide propioak izateko behar objektiboa dagoela egiaztatu beharko da eta inola ere ezingo da berrogeita hamar mila (50.000) euro baino gehiago eman entitate eskatzaile bakoitzeko.

El Departamento de Trabajo y Justicia financiará, mediante subvenciones a fondo perdido, el 50% de los gastos previstos en la planificación que resulte aprobada por la Dirección de Economía Social, excluidos los gastos de estructura por los que se perciba cualquier otra ayuda pública, siempre que acrediten necesidad objetiva de recursos propios y sin que, en ningún caso, la cuantía total de la ayuda pueda exceder del límite de cincuenta mil (50.000) euros por entidad solicitante.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Agindu honetan jasotzen diren diru-laguntzak arau hauetan xedatzen denaren mende daude: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuna Antolatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu bategin hori), eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legean eta horren erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotzen den oinarrizko erregulazioa.

Las subvenciones a que se refiere esta Orden se sujetan a lo dispuesto en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas; la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público; el Título VI y Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y a la regulación básica recogida en la Ley 38/2003, General de Subvenciones y en el Real Decreto 887/2006, por el que se aprueba el Reglamento de esta última.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. eta hurrengo artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Contra la presente Orden cabe interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 112 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, contados desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, conforme a lo establecido en los artículos 10.1.a) y 46.1 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de julio de 2018.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común