Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

144. zk., 2018ko uztailaren 27a, ostirala

N.º 144, viernes 27 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE TRABAJO Y JUSTICIA
3856
3856

AGINDUA, 2018ko uztailaren 18koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira gizarte-ekonomian ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua bultzatzeko laguntzak.

ORDEN de 18 de julio de 2018, de la Consejera de Trabajo y Justicia, por la que se convocan y regulan las ayudas para emprender en economía social y para la promoción territorial planificada de empresas de economía social.

Gizarte-ekonomian ekiteko laguntzen arauketa honek aurreko ekitaldietan araututako irizpideei eusten die; horrela, aurreko ekintzailetza ildo guztiak barneratzen ditu, sustapen laguntza profesionalean eta gizarte-ekonomiako sektorekoan oinarrituta, eta gutxieneko bideragarritasun ekonomikoa eta elkarteei dagokiena bermatzen du. Era berean, enpresa horiek eratu ondoren, laguntza teknikoa edukitzeari eta gizarte-ekonomiakoak izateari euts diezaiotela lortu nahi du, bai eta, funtsean, gizarte-ekonomiako enpresa bideragarri gisa jarraitasuna izan dezatela ere.

La presente regulación de ayudas para emprender en economía social mantiene los criterios regulados en los ejercicios anteriores, integrando todas las líneas de emprendizaje previas, sobre la base de una asistencia promocional profesional y del sector de la economía social, garantizando una viabilidad económica y societaria mínimas y procurando, una vez constituidas, el mantenimiento de la asistencia técnica y de economía social, así como en definitiva, su continuidad como empresa viable y de economía social.

Hori dela eta, deialdi hau bat dator Enplegua Sustatzeko 2017-2020 Plan Estrategikoaren proiektuarekin, gizarte-ekintzailetzaren bidez enpresa berriak sustatu eta orain daudenak egonkortzeko ardatz nagusiekin lerrokatzen baita, bereziki sektore guztietan lan elkartuko enpresak bultzatzearekin.

En esa dirección se alinea con lo recogido en el proyecto de Plan Estratégico para el Empleo 2017-2020, en el sentido de apoyar la creación de nuevas empresas y la consolidación de las ya existentes, y muy especialmente las de trabajo asociado en todos los sectores económicos.

Diruz lagundu daitekeen kooperatiba-sozietate modura mantentzen da izaera integrala duena eta bazkide erabiltzaileen eta lan-bazkideen arteko posizio juridiko orekatua duena, ulertzen delako errealitate hori bat datorrela lan elkartuko kooperatiben errealitatearekin. Era berean, nekazaritza kooperatibak sortzeak jarraitu egiten du diru-laguntza jaso dezaketen gizarte-ekonomiako enpresen artean egoten.

Se mantiene como sociedad cooperativa subvencionable aquella que tenga carácter integral y en la cual exista una posición jurídica equilibrada entre el conjunto de socios usuarios y el conjunto de personas socias de trabajo, por considerar dicha realidad asimilable a la de las cooperativas de trabajo asociado. A su vez, se mantiene la creación de cooperativas agrarias como supuesto subvencionable de empresa de economía social.

Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abuztuaren 22ko 5/2017 Legea onartu denez, eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak azaldutakoa entzunda, honako hau

En su virtud, habiéndose aprobado la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018, y oído el Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi,

EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
RESUELVO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak Lan eta Justizia Sailaren bidez 2018ko ekitaldian eman ahal izango dituen laguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde sustapen planifikatua garatzeko.

El objeto de la presente Orden es regular y convocar las ayudas que el Gobierno Vasco, a través del Departamento de Trabajo y Justicia, podrá otorgar, durante el ejercicio 2018, para la constitución y promoción de empresas de economía social y para el desarrollo de la promoción territorial planificada de empresas de economía social.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

Agindu honen xedea betetzeko, guztira, bi milioi hamalau mila zazpiehun eta hogeita hamabost (2.014.735) euro erabiliko dira, honela banatuta:

A los efectos del cumplimiento del objeto de esta Orden, se destinará un importe global máximo de dos millones catorce mil setecientos treinta y seis euros (2.014.735), distribuidos de la siguiente forma:

a) II. kapituluari dagokienez, gizarte-ekonomiako enpresak eratu eta sustatzeari buruzko 15. kapituluko 1. eta 2. apartatuetan, milioi bat zazpiehun eta berrogeita hamalau mila zazpiehun eta hogeita hamabost euro(1.754.735), honela banatuta: milioi bat laurehun eta hogeita bat mila hirurehun eta hogeita hamasei euro (1.421.336) ordainketa-kreditua 2018ko ekitaldirako, eta hirurehun eta hogeita hamahiru mila hirurehun eta laurogeita hemeretzi euroko (333.399) konpromiso-kreditua 2019ko ekitaldirako.

a) En lo referente al capítulo II, en los apartados 1 y 2 del artículo 15, constitución y promoción de empresas de economía social, con un importe total máximo de un millón setecientos cincuenta y cuatro mil setecientos treinta y cinco euros (1.754.735), mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de un millón cuatrocientos veintiún mil trescientos treinta y seis euros (1.421.336) y un crédito de compromiso de trescientos treinta y tres mil trescientos noventa y nueve euros (333.399), correspondientes al ejercicio 2019.

b) II. kapituluari dagokionez, krisian dauden enpresen bideragarritasun-azterlanei buruzko 15. artikuluko 3. atalean, berrogeita hamar mila euro(50.000), gehienez ere, honela banatuta: berrogei mila eta bostehun euroko ordainketa-kreditua (40.500) 2018ko ekitaldirako eta bederatzi mila eta bostehun euroko konpromiso-kreditua (9.500) 2019ko ekitaldirako.

b) En lo referente al capítulo II, en el apartado 3 del artículo 15, estudios de viabilidad de empresas en crisis, con un importe total máximo de cincuenta mil (50.000) euros, mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de cuarenta mil quinientos (40.500) euros, y un crédito de compromiso de nueve mil quinientos (9.500) euros, correspondientes al ejercicio 2019.

c) III. kapituluari dagokionez, gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua garatzeko, berrehun eta hamar mila euro (210.000), gehienez ere, honela banatuta: ehun eta bost mila euroko ordainketa-kreditua (105.000) 2018ko ekitaldirako eta ehun eta bost mila euroko konpromiso-kreditua (105.000) 2019ko ekitaldirako.

c) En lo referente al capítulo III, desarrollo de la promoción territorial planificada de empresas de economía social, con un importe total máximo de doscientos diez mil euros (210.000), mediante un crédito de pago para el ejercicio 2018 de ciento cinco mil euros (105.000), y un crédito de compromiso de ciento cinco mil euros (105.000), correspondientes al ejercicio 2019.

Zenbateko horiek handitu ahal izango dira, bere garaian zehaztuko den moduan, indarrean den legerian kredituak lotzeko edo aldatzeko aurreikusitako araubideari jarraikiz aurrekontu-aldaketarik onartzen bada. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Dicha cuantías podrán verse, en su caso, incrementadas en la forma que se determine en el supuesto de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad al régimen de vinculación crediticia o de modificación previsto en la legislación vigente. En el supuesto de que existan dichas modificaciones, se dará publicidad a esta circunstancia mediante resolución del Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social.

3. artikulua.– Erakunde eskatzaileen baldintzak.

Artículo 3.– Requisitos de las entidades solicitantes.

Agindu honetako laguntzak lortu ahal izateko, entitate onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

Para acceder a las ayudas previstas en la presente Orden, las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Legez eratuta egotea eta dagokien erregistroetan behar bezala inskribatuta egotea.

a) Estar legalmente constituidas y debidamente inscritas en los correspondientes registros.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia(k) eta egoitza soziala edukitzea.

b) Tener centro/s de trabajo y el domicilio social o asociativo en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Eskabidea aurkezteko unean ekonomia-jardueren gaineko zergan alta hartuta egotea, eta Gizarte Segurantzan erregistratuta.

c) Estar dadas de alta en el Impuesto de Actividades Económicas e inscritas en la Seguridad Social, en su caso, en el momento de presentación de la solicitud.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzea.

d) Cumplir las obligaciones tributarias y las obligaciones frente a la Seguridad Social.

e) Zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso eta, horren ondorioz, laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta ez egotea, edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioan erori izanagatiko lege-debekuak barne.

e) No estar sancionada penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvención o ayudas públicas, o no estar incursa en prohibición legal que la inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, de Igualdad de Mujeres y Hombres.

Halaber, agindu honetan aurreikusitako laguntzak erakunde onuradunei ematea eta, hala badagokio, ordaintzea, baldintzapean geratuko da; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaitzearen baldintzaren pean.

La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en la presente Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

4. artikulua.– Erakunde eskatzaileen betekizunak egiaztatzea.

Artículo 4.– Acreditación de los requisitos de las entidades solicitantes.

1.– Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketak ezarri bezala, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, betetzen dituela aurreko artikuluan ezarritako betekizunak. Ondoren, Gizarte-ekonomiaren zuzendaritzak egiaztatuko du erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoa.

1.– En aplicación de la modificación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable incluida en el formulario de solicitud las entidades beneficiarias declararán el cumplimiento de los requisitos enumerados en el artículo anterior. La Dirección de Economía Social procederá posteriormente a la acreditación de lo manifestado en dicha declaración responsable.

2.– Administrazio publikoen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenak gorabehera, eskabideek aukera emango dute laguntza jasotzen duten erakundeek idatziz onar dezaten organo kudeatzaileak datuak lortu edo egiaztatu ahal izango dituela.

2.– Las solicitudes incluirán la posibilidad de que la entidad beneficiaria de la ayuda consienta expresamente que los datos o documentos sean obtenidos o verificados por el órgano gestor, sin perjuicio de las facultades de comprobación, control e inspección que tienen atribuidas las Administraciones Públicas.

3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa egiaztatu egingo du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

3.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los beneficiarios, en aplicación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

4.– Halaber, erakunde eskatzaileak adierazi beharko du, eskabidearekin batera aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, egiazkoak direla eskabidean eta horrekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak, eta betetzen dituela diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak.

4.– Así mismo, la entidad solicitante manifestará, mediante una declaración responsable incluida en la solicitud, que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

5.– Ezingo dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatutako egoeretako batean dauden erakundeak.

5.– No podrán obtener la condición de beneficiario de las subvenciones reguladas en esta orden las entidades en quienes concurra alguna de las circunstancias mencionadas en el artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

5. artikulua.– Bitarteko elektronikoak erabiltzea.

Artículo 5.– Utilización de medios electrónicos.

1. Agindu honetan jasotzen diren laguntzen eskaera izapidetzeko, bitarteko elektronikoak erabiliko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat eginez.

1.– La tramitación de las solicitudes de ayudas previstas en la presente Orden se realizará utilizando medios electrónicos de conformidad con lo dispuesto en el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Euskadi.net-eko egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira izapideak –aurrez aurre edo bide elektronikoz– egiteko jarraibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta bestelako inprimaki eta ereduak, helbide hauetan:

2.– Las instrucciones sobre la forma de tramitar las solicitudes, declaraciones responsables, y demás instancias y modelos estarán disponibles en la sede electrónica de euskadi.net, en las direcciones indicadas a continuación:

– Enpresak eratzea: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_ekiteko_eratzea_2018/y22-izapide/eu

– Constitución de empresas: https://www.euskadi.eus/ayuda_emprender_constitucion_2018/y22-izapide/es

– Enpresak eratzeko sustapena: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_ekiteko_promozioa_2018/y22-izapide/eu

– Promoción en la constitución de empresas: https://www.euskadi.eus/ayuda_emprender_promocion_2018/y22-izapide/es

– Bideragarritasun-azterlanak: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_ekiteko_bideragarritasuna_2018/y22-izapide/eu

– Estudios de viabilidad: https://www.euskadi.eus/ayuda_emprender_viabilidad_2018/y22-izapide/es

– Lurralde-sustapen planifikatua: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza_lurralde_sustapena_2018/y22-izapide/eu

– Promoción territorial planificada: https://www.euskadi.eus/ayuda_emprender_promocion_territorial_2018/y22-izapide/es

3.– Eskabidearen ondoko izapideak https://euskadi.net gunean egingo dira, «Egoitza Elektronikoa / Nire Kudeaketak» atalean.

3.– Los trámites posteriores a la solicitud se realizarán a través de https://euskadi.net, en el apartado «Sede electrónica / Mis Gestiones».

6. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: modua eta epea.

Artículo 6.– Presentación de las solicitudes: forma y plazo.

1.– Diru-laguntzen eskaerak egoitza elektronikoan eskura daiteke.

1.– La solicitud estará disponible en la sede electrónica de https://www.euskadi.eus

2.– Eskabideak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean amaituko da, egun hori barnean dela.

2.– El plazo de presentación de solicitudes finalizará el 15 de septiembre de 2018, incluido dicho día.

3.– Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete, nahi duten eran. Orobat, prozeduran zehar, pertsonak edo erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con la documentación que se acompañe, en euskera o castellano, a su elección. Así mismo, a lo largo del procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona o entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

4.– Eskabidearekin batera, dagokion artikuluan adierazten diren agiriak aurkeztu behar dira.

4.– A la solicitud deberán acompañarse los documentos que se indican en el artículo correspondiente.

7. artikulua.– Eskabidean egindako hutsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

Diru-laguntzak lortzeko eskabideak oso-osorik bete ezean, edo dagokien artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu ezean, hamar eguneko epean akatsak zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio erakunde interesdunari. Hori egin ezean, eskabideari uko egiten diola ulertuko dugu. Dena den, Administrazioak esanbidezko ebazpena eman eta jakinarazi behar du, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 68.1 eta 21.1 artikuluetan.

Si las solicitudes de subvención no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de la documentación que se relaciona en el artículo correspondiente, se requerirá a la Entidad interesada para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 68.1 y 21.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

8. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura.

Artículo 8.– Procedimiento de adjudicación de las subvenciones.

1.– Banan-banan aztertuko dira, 2. artikuluan jasotako hiru atalen arabera, agindu honetan xedatutako baldintza guztiak betetzen dituzten laguntza-eskaerak. Atal bakoitzera bideratutako baliabide ekonomikoa nahikoa bada erakunde onuradunei laguntzeko, agindu honetan zehaztutako parametroen araberako zenbatekoa emango da.

1.– Se consideraran independientemente, según los tres apartados diferenciados recogidos en el artículo 2, todas las ayudas solicitadas que cumplan los requisitos exigidos en los términos establecidos en la presente Orden. En el caso de que los recursos económicos destinados a cada apartado resultaran suficientes para atender a las entidades beneficiarias, se procederá a conceder la cuantía determinada en aplicación de los parámetros especificados en la presente Orden.

2.– Deialdiari esleitutako baliabide ekonomikoen hornidura nahikoa izango ez balitz 2. artikuluko ataletan zerrendatutako nahitaezko baldintza guztiak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, honela jokatuko da:

2.– Si la dotación de los recursos económicos asignados a la convocatoria resultara insuficiente para atender a todas las solicitudes que reunieran los pertinentes requisitos en alguno de los apartados especificados en el artículo 2, se actuará del siguiente modo:

a) Lehenbizi, gainerako ataletan soberako saldorik ote dagoen egiaztatuko da eta, halakorik balego, saldo horiek bideratuko dira funtsik gabeko ataletara, hasiera batean atal bakoitzera bideratutako guztizkoekiko proportzionalki banatuz.

a) Se verificará, en primer lugar, si existen saldos excedentarios en alguno de los restantes apartados, en cuyo caso dichos saldos serán imputados a los apartados deficitarios, con un reparto proporcional a los totales inicialmente destinados para cada apartado.

b) Hala eta guztiz ere, dauden baliabide ekonomikoak ez badira nahikoa hasiera batean aipatutako parametroen arabera kalkulatutako zenbatekoak emateko, zenbateko horiek murriztuko dira eskabideen artean hainbanaketa bakar bat aplikatuz, bana-bana atal bakoitzeko.

b) En el caso de que aun así no se alcanzara la totalidad de los recursos económicos suficientes para conceder las cuantías inicialmente calculadas en función de los citados parámetros, dichas cuantías inicialmente calculadas se reducirán aplicando un prorrateo único entre las citadas solicitudes, independientemente para cada uno de los apartados.

9. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 9.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzak bateragarri dira, xede eta helburu berarentzat, beste edozein herri-administrazio edo entitate publikok ematen dituztenekin.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente Orden son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por ésta u otras Administraciones o entes públicos.

Laguntza honi begira, langabeziagatiko prestazioak, ordainketa bakarreko modalitatean (langabezia-kapitalizazioa), ez dauka arau honen xede eta helburu bera.

A los efectos de esta ayuda, no se considerará que la prestación por desempleo en su modalidad de pago único (capitalización por desempleo) tenga el mismo objeto y finalidad que esta Orden.

2.– Diru-laguntza hau beste lurralde-administrazioetatik edo haien mendeko erakunde publiko batzuetatik datozen diru-laguntza batzuekin uztartzen bada, honela jokatuko da:

2.– En el supuesto de concurrencia de subvención con ayudas provenientes de otras Administraciones Territoriales o entes públicos dependientes de ellas, se actuará de la siguiente forma:

– Horiek batuta, ondoz ondo 18. artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbatekoa gainditzen bada, soberakin hori bateraezintzat deklaratuko da, eta Lan eta Justizia Sailak eman beharreko laguntza murriztu.

– Si la suma de las mismas superase el importe máximo previsto respectivamente en el artículo 18, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Trabajo y Justicia.

– 15.1 artikuluko jardueraren diru-laguntza beste lurralde-administrazio batzuetatik edo haien mendeko erakunde publikoetako helburu eta xede berekin uztartzen bada, eta horien baturek agindu honetako 18.1.d artikuluak aipatzen duen bazkide langile edo lan-bazkideek harpidetutako kapitalaren guztizkoa gainditzen badu, soberakin horren bateraezintasuna deklaratuko da, eta Lan eta Justizia Sailak eman beharreko laguntza murriztu. Administrazio honek gehienez ematen duen diru-laguntzak ez du inoiz 30.000 euroko muga gaindituko eratutako erakundeko.

– Concurrencia de subvención de la actividad del artículo 15.1 con ayudas con el mismo objeto y finalidad provenientes de otras Administraciones Territoriales o entes públicos dependientes de ellas, si la suma de las mismas superase el total del capital suscrito por las personas socias trabajadoras o de trabajo que refiere el artículo 18.1.d) de esta Orden, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Trabajo y Justicia. El importe máximo de la subvención concedida por esta Administración no superará el importe de 30.000 euros por entidad constituida.

3.– 15.1 artikuluaren bidez erakunde onuradunei eman beharreko zenbatekoa zehazteko, agindu honen baremoen arabera lortutako emaitzatik kendu egingo da bazkide langileek edo lan-bazkideek gizarte-ekonomiako enpresa batean sartzeagatik jaso duten kopurua (enpresa horietara bazkideak sartzeko laguntzen bitartez jasotako kopurua). Laguntza horiek Gizarte-ekonomiaren Zuzendaritzak kudeatzen ditu.

3.– Para la determinación de la cuantía a conceder a las entidades beneficiarias por el artículo 15.1, se restará del resultado obtenido según los baremos de la presente Orden la cantidad que las personas socias trabajadoras o de trabajo hubieran recibido por su incorporación a una empresa de economía social a través de las ayudas para la incorporación de personas socias gestionadas por la Dirección de Economía Social.

10. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

Artículo 10.– Gestión, resolución, recursos y procedimiento de publicidad.

1.– Lan eta Justizia Saileko Gizarte-ekonomiaren zuzendaria izango da agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna.

1.– El órgano competente para la gestión de las subvenciones reguladas en la presente Orden será la Dirección de Economía Social.

2.– Gizarte-ekonomiaren zuzendariak berariaz emandako ebazpenaren bidez emango edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak. Agindu honetan aurreikusitako hainbanaketa egiten bada, ebazpen bana egin beharko da II. eta III. kapituluetarako.

2.– La concesión y la denegación de las subvenciones previstas en la presente Orden se realizarán mediante resolución expresa del Director de Economía Social. Dicha resolución será única para cada uno de los Capítulos II y III en el supuesto de aplicación del prorrateo previsto en la presente Orden.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpen-egunaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Dicha resolución no agota la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Trabajo y Seguridad Social, en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a aquél en que tenga lugar la notificación, conforme a lo dispuesto en los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

3.– Sei hilabete igarota, aginduak ondorioak dituenetik zenbatzen hasita, ebazpena jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Horrek ez du esan nahi, ordea, Administrazioak modu adierazian ebazteko obligaziorik ez duenik.

3.– Transcurridos seis meses desde que la presente Orden surta efectos sin que se haya notificado resolución expresa, las solicitudes se podrán entender desestimadas, a los efectos de lo establecido en el artículo 25.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, sin perjuicio de la obligación de la Administración de resolver expresamente.

4.– Publizitate-printzipioa betetzeko, eta diru-laguntza emateko ebazpena berariaz eta banaka jakinaraztea baztertu gabe, honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gizarte-ekonomiaren zuzendariaren ebazpena argitaratuta: alde batetik, agindu honen babespean diru-laguntza zer entitatek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zeini emandako diru-laguntzak aldatu diren.

4.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de la resolución de concesión, mediante resolución del Director de Economía Social se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de las entidades que hayan resultado beneficiarias de las subvenciones concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto de las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

11. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 11.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntza emateko orduan kontuan hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, nolanahi ere, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batzuek emandako laguntzak edo diru-laguntzak ere jasotzen badira, edo xede bera duten beste diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzen badira, emakida-ebazpena aldatu ahalko da; beti ere, diru-laguntzari buruzko arauan laguntza jasotzeko ezartzen diren gutxieneko betekizunak betetzen badira.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos por la norma subvencional para ser beneficiario de ésta.

12. artikulua.– Ez-betetzeak eta erantzukizunak.

Artículo 12.– Incumplimiento y responsabilidades.

1.– Onuradunak betetzen ez baditu diru-laguntzak emateko ebazpenean ezarritako arauak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarriko arauak eta erabilgarri diren gainerako xedapenak; edo aurkeztutako datuak egiazkoak ez badira; edo emandako dirua, bere helbururako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabili bada; orduan, Gizarte-ekonomiaren Zuzendaritzak berariaz horretarako hasitako espedientea izapidetuko du, eta interesdunari hamabost eguneko epea emango dio esan behar duena entzuteko, eta, ondoren, hala badagokio, onuradunak diru-laguntza galduko du, eta, bi hilabeteko epean, ordura arte jasotako diru-laguntzak eta legez dagozkien interesak itzuli beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari; horrez gainera, legez egin litezkeen gainerako egintzak ere egingo dira. Hori guztia halaxe izango da honako hauek oinarri hartuta: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoa, eta azaroaren 11ko Legegintzako 1/1997 Dekretuan ezarritakoa, horren bidez onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina.

1.– El incumplimiento por parte de la entidad beneficiaria de los términos establecidos en la resolución de concesión, en el artículo 37 de la Ley 38/2003 de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y demás normas de aplicación, la falsedad de los datos presentados, la aplicación de la cantidad percibida para una finalidad distinta de la que motivó su concesión determinará previa tramitación del oportuno expediente incoado al efecto por la Dirección de Economía Social y audiencia a la entidad interesada por un periodo de quince días, la pérdida de la subvención y la obligación de reintegrar a la Tesorería General del Gobierno Vasco en el plazo de dos meses las cantidades percibidas, más los correspondientes intereses de demora que correspondan, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, todo ello de acuerdo con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre y en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

2.– Erakunde onuradunarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, eratutako lan elkartuko kooperatibak edo lan-sozietateak ez badio eusten egitura asoziatibo baten barruko gizarte-ekonomiako enpresa izateari 21.1 artikuluan adierazitako denboraz, jarduerak diruz laguntzeko modukoa izaten jarraituko du, gauzatutako epea gutxienez hemezortzi (18) hilabetekoa izan bada. Kasu horretan, enpresa eratzeko edo eraldatzeko emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da, aipatutako denbora-epea amaitzeko falta den denboraren proportzioan; onuradunak, berriz, jasotako gehiegizko kopurua itzuli beharko du.

2.– En el supuesto de que por causas ajenas a la voluntad de la entidad beneficiaria, la cooperativa de trabajo asociado o sociedad laboral constituida, no se mantuviera como empresa de economía social e integrada en una estructura asociativa durante todo el periodo contemplado en el artículo 21.1, se conservará la condición subvencionable de la actuación constitutiva siempre que el plazo completado fuere como mínimo de dieciocho (18) meses. En tal caso, la cuantía de la subvención concedida para la constitución o transformación de la empresa se reducirá de forma proporcional al tiempo que restase para completar el citado período, debiendo la beneficiaria reintegrar la cantidad percibida en exceso.

3.– Entitate onuradunak, galerak direla-eta, sozietatearen azkentzea edo likidazioa justifikatzen badu, emandako diru-laguntzari dagokionez behintzat, sozietateak 21.2 artikuluan jasotzen diren betebeharrak bete dituela ulertuko da.

3.– En el supuesto que la entidad beneficiaria justifique la extinción o liquidación de la sociedad por pérdidas, al menos en la cantidad subvencionada, se entenderá que la sociedad ha cumplido con las obligaciones recogidas en el artículo 21.2.

13. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 13.– Procedimiento de reintegro.

Aplikatu beharreko arauak betetzen ez diren kasuetan, emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura honako hau izango da:

El procedimiento para la devolución de la subvención concedida, en caso de incumplimiento de las normas aplicables, será el siguiente:

a) Gizarte-ekonomiaren zuzendariak prozedura hasi dela eta berau oinarritzen duten zergatiak zein diren jakinaraziko dio diru-laguntzaren onuradun den erakundeari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

a) El Director de Economía Social comunicará a la Entidad beneficiaria de la ayuda la iniciación del procedimiento y las causas que lo fundamentan, concediéndole un plazo de 15 días hábiles para que formule las alegaciones que estime oportunas.

b) Alegazioak jasota edo batere aurkeztu gabe igaro bada epea, Gizarte-ekonomiaren zuzendariak ebazpena emango du, zeinetan, beharrezkoa bada, kopuru egokiak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko obligazioa xedatuko den; horretarako gehieneko epea bi hilabetekoa da, ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Epe hori borondatezko aldiaren epea izango da.

b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen formulado, el Director de Economía Social dictará Resolución por la que se declare la obligación, en su caso, de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses a contar desde la notificación de esta resolución. Este plazo se considerará como plazo de período voluntario.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere hamabi hilabeteko epean ebatzi beharko da.

El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de doce meses.

c) Kopuru horiek borondatezko epean itzultzen ez badira, horren berri emango zaio Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetzari, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplika daitekeen lege-araudian xedatutakoari jarraituz.

c) La falta de reintegro en el periodo voluntario será puesta en conocimiento de la Viceconsejería de Economía, Finanzas y Presupuestos del Departamento de Hacienda y Economía del Gobierno Vasco, a fin de que se proceda por la vía de apremio, según lo dispuesto en la normativa legal aplicable.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 14.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Oro har, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak (zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen baitu) 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzeaz gainera, erakunde onuradunek diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu beharko dute zerrenda bidezko bermeen bitartez, hala aurreikusten baitu abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta diru-laguntza horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren.

Con carácter general, y sin perjuicio de las obligaciones señaladas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el artículo 14 de la Ley General de Subvenciones que, en su caso, resulten aplicables, las entidades beneficiarias de las ayudas quedarán obligadas a garantizar el destino y aplicación mediante garantías relacionales, conforme a lo previsto en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión.

II. KAPITULUA
GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK ERATU ETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK
CAPÍTULO II
AYUDAS PARA LA CONSTITUCIÓN Y PROMOCIÓN DE EMPRESAS DE ECONOMÍA SOCIAL

15. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Artículo 15.– Actividades subvencionables.

1.– Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzeko kasuak barnean direla. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta gainerako kooperatiba-motak, baldin eta lan-bazkideekiko izaera integrala badute (lan-bazkideek beste mota bateko bazkideekin modu orekatuan parte hartuko dute sozietate-organoetan); horiez gain, beste hauek ere gizarte-ekonomiako enpresatzat hartuko dira: lan-sozietateak, eta beren prestakuntza akademikoaren zati gisa eta dagokion unibertsitatearen tutoretzapean enpresa bat garatzen duten unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

1.– La constitución de empresas de economía social, incluyendo los supuestos de transformación de entidades con actividad empresarial ya existentes en empresas de Economía Social. A los efectos de esta Orden se entenderán como empresas de economía social, exclusivamente, las cooperativas de trabajo asociado, las cooperativas de explotación comunitaria de la tierra, las cooperativas agrarias y las demás clases de cooperativas cuando tengan carácter integral respecto de las personas socias de trabajo quienes participarán en los órganos societarios de forma equilibrada con los de otra clase; también las sociedades laborales; así como las sociedades cooperativas integradas por estudiantes universitarios que desarrollen una empresa como parte de su formación académica, tutelada por la Universidad correspondiente.

2.– Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean lotuta dauden sustapen-ekintzak egitea, osteko jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barnean direla, enpresaren jarraipena sustatzeko eta horri eusteko helburuarekin, enpresa inskribatu eta urtebeteko epean.

2.– La realización de las acciones de promoción directamente relacionadas con la constitución de una empresa de Economía Social, incluyendo el posterior seguimiento y asesoramiento gratuito en la gestión empresarial encaminado a apoyar y mantener la continuidad empresarial, en un periodo de un año desde la inscripción de la empresa.

3.– Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko ikerketak:

3.– La realización, con el fin de promover una empresa de economía social, de los siguientes estudios:

a) Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia eta finantza bideragarritasuneko azterlana egitea: gero eta galera maila handiagoa, negozio-bolumena murriztea, izakinak gehitzea, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea.

a) Estudio de viabilidad económica y financiera de sociedades anónimas o limitadas con un nivel creciente de pérdidas, disminución del volumen de negocios, incremento de las existencias, exceso de capacidad, disminución del margen bruto de autofinanciación, endeudamiento creciente, aumento de los gastos financieros, debilitamiento o desaparición de su activo neto.

b) Langileek lan egiten duten enpresaren jabetza (belaunaldi-erreleborik gabe) eskuratzeko bideragarritasunaren ikerketa juridiko eta ekonomiko-finantzarioa.

b) Estudio jurídico y económico-financiero de la viabilidad de que los trabajadores adquieran la propiedad de la empresa, sin relevo generacional, en la que prestan sus servicios.

16. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 16.– Entidades beneficiarias.

Honako hauek jaso ditzakete artikulu honetan bilduriko laguntzak:

Podrán acceder a las ayudas contempladas en el presente artículo:

1.– 15.1 artikuluko jardueretarako: 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitzen den egunaren arteko epean (egun biak barnean direla) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko kooperatibak eta lan-sozietateak, hurrenez hurren. Horretarako, erregistroetan aurkeztutako data hartuko da erregistroan erregistratu izanaren datatzat.

1.– Para las actividades del artículo 15.1: las Cooperativas y Sociedades Laborales inscritas en el Registro de Cooperativas o en el Registro Mercantil, respectivamente, entre el 23 de agosto de 2017 y la fecha de publicación de la presente Orden en el BOPV, ambos incluidos. A tales efectos, se considerará como fecha de inscripción registral la de presentación en dichos registros.

2.– 15.2 artikuluko jardueretarako: helburu sozial gisa Kooperatiba edo Lan Sozietateak era daitezen sustatzea duten eta irabazi-asmorik gabekoak diren pertsona juridikoak, edota erakundeen jabetza batik bat irabazi-asmorik gabekoa dutenak (hemendik aurrera, erakunde sustatzaileak). 15.1 in fine artikuluan aipatutako kooperatibentzat, hezkuntza-proiektuen tutoretza-lana egiten duten unibertsitateak.

2.– Para las actividades del artículo 15.2: las personas jurídicas cuyo objeto social sea la promoción de la constitución de Cooperativas o Sociedades Laborales, y sean no lucrativas o su propiedad sea mayoritariamente de entidades no lucrativas (en adelante entidades promotoras). Para las cooperativas a que se refiere el artículo 15.1 in fine, las Universidades que tutelan los proyectos educativos.

3.– 15.3 artikuluko jardueretarako: enpresa-bideragarritasuneko azterlanak legez egin ditzaketen kanpoko aholkularitza-enpresak. Aholkularitza-enpresa horiek gizarte-ekonomia ordezkatzen duten erakundeek gehiengoarekin partaidetutako enpresak izan behar dute, edota kooperatibaren edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten beste aholkularitza-enpresa batzuk, gizarte-ekonomia ordezkatzen duen erakunde bati lotutakoak.

3.– Para las actividades del artículo 15.3: consultoras externas que puedan realizar legalmente estudios de viabilidad empresarial. Estas consultoras deben ser empresas participadas mayoritariamente por organizaciones representativas de la economía social, u otras consultoras con forma jurídica de cooperativa o sociedad laboral, asociadas a alguna organización representativa de la economía social.

17. artikulua.– Erakunde onuradunek bete beharreko baldintzak.

Artículo 17.– Requisitos específicos de las entidades beneficiarias.

1.– 15.1 artikuluko erakunde onuradunentzat:

1.– Para las entidades beneficiarias del artículo 15.1:

a) Kooperatibako edo lan-sozietateko bazkideen gizarte-ekonomiaren alorreko prestakuntza egiaztatzea, edo prestakuntza hori egiteko konpromisoa adieraztea.

a) Acreditar la formación en materia de Economía Social de las personas socias de la Cooperativa o de la Sociedad Laboral o el compromiso para la realización de dicha formación.

b) Lankidetza-akordio bat izenpetzea, enpresaren laguntza edo aholkularitza gauzatzeko, hala badagokio.

b) La suscripción de un acuerdo de colaboración para la realización del acompañamiento o asesoramiento empresarial, en su caso.

c) Diru-laguntza eman aurretik legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatiboren batean integratuta egotea.

c) Hallarse integradas con anterioridad a la concesión de la subvención en alguna estructura asociativa de Economía Social legalmente constituida.

d) Bazkide langilearen sarrera mugagabea izango da eskabidea egiten duen unean.

d) La incorporación de la persona socia trabajadora debe serlo con carácter indefinido en el momento de la solicitud.

e) Gizarte-ekonomiako enplegu berria sortzea.

e) Generar nuevo empleo de economía social.

f) Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzea, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera.

f) Cumplir con las exigencias impuestas por la normativa en materia de seguridad y salud laborales, conforme a lo establecido en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

2.– 15.2 artikuluko erakunde onuradunentzat: artikulu horretan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea, eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea agindu hau argitaratu baino lehenago.

2.– Para las entidades beneficiarias del artículo 15.2: acreditar el cumplimiento de los requisitos que el mismo establece y hallarse inscritas en el registro correspondiente con anterioridad a la publicación de la presente Orden.

3.– 15.3 artikuluko erakunde onuradunentzat: bideragarritasun-azterketa egiten den enpresako langileen edo gutxienez langile-zerrendaren heren baten lege-ordezkariek sinatutako idatzizko konpromiso bat aurkeztu beharko da gizarte-ekonomiako erakunde bat eratzeko, enpresa bideragarria baldin bada.

3.– Para las entidades beneficiarias del artículo 15.3: Presentar un compromiso escrito firmado por los representantes legales de las personas trabajadoras de la empresa en la que se realiza el estudio de viabilidad, o el conjunto de por lo menos un tercio de la plantilla de las personas trabajadoras, en el sentido de que, si la empresa es viable, se creará una entidad de economía social.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 18.– Cuantía de la subvención.

1.– Ekonomia sozialeko enpresa bakoitzari emango zaion diru-laguntza baremo hauen arabera kalkulatuko da:

1.– La subvención a conceder por cada empresa de economía social constituida se calculará de conformidad con los siguientes baremos:

a) 4.000 euro, lan-kontratu mugagabeaz sartzen den bazkide langile bakoitzeko. Halakotzat joko dira gizarte-ekonomiako enpresa eratzen denetik eta agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren arteko epean (egun biak barnean direla) sartzen diren bazkide langile guztiak.

a) 4.000 euros por cada persona socia trabajadora incorporada con carácter indefinido. Se considerará como tal a toda persona socia trabajadora que se haya incorporado en la empresa de economía social en el periodo comprendido entre la constitución de la entidad y la fecha de publicación de la presente Orden en el BOPV, incluidas ambas fechas.

Aurreko paragrafoan bazkide langileak aipatzen direnean, nekazaritza-kooperatiben kasuan, ulertu behar da eskubide osoko bazkideak aipatzen ari direla.

Las referencias expresadas en el párrafo anterior a personas socias trabajadoras, habrán de ser entendidas como a las personas socias de pleno derecho en el caso de las cooperativas agrarias.

b) Aurreko atalean zehaztutako kopuruari 1.000 euro gehitu beharko zaizkio kasu hauetako bakoitzarengatik:

b) La cantidad determinada en el apartado anterior se incrementará en 1.000 euros por cada uno de los siguientes supuestos:

– Erakundeko bazkide langileen edo lan-bazkideen gehiengoa emakumeak badira.

– Mujeres, cuando éstas constituyan la mayoría de las personas socias trabajadoras o de trabajo de la entidad.

– Desgaitasunen bat izatea, hau da, desgaitasun fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, eta, gutxienez, % 45eko desgaitasuna onartuta edukitzea.

– Tener la condición de persona discapacitada, entendiendo como tal a aquella persona que esté afectada por deficiencias físicas, psíquicas y/o sensoriales, y reconocida una minusvalía, como mínimo, del 45%.

– Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sozietate kooperatibo edo lan-sozietateetan bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

– En atención al Convenio Marco entre el Gobierno Vasco y el Ministerio de Justicia en materia penitenciaria, tener la condición de personas internas en tercer grado y de liberadas condicionales que se incorporen como personas socias trabajadoras o de trabajo en una Sociedad Cooperativa o Laboral.

– Guraso bakarreko aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengo bat edo batzuk haren kargura izatea.

– El padre o la madre de una familia monoparental, entendiéndose por tal aquella persona que tenga a su cargo uno o varios descendientes que no desempeñen actividad retribuida.

– Etxean indarkeria jasan dutenak, baita indarkeria hori jasan dutenak seme-alabak baldin badira ere. Indarkeria ezkontideak edo ezkontidearen parekoak darabil eta fisikoa nahiz psikikoa izan daiteke, eta beharrezkoa da polizia-etxean edo epaitegian salaketa egin izana. Halakoetarako, ezkontzaren pareko harremana dutenak edo izan dutenak dira ezkontidearen parekoak, eta harreman horrek egonkorra behar du izan.

– Personas que hayan sido víctimas de violencia doméstica, entendiéndose que se encuentran en esta situación cuando éstas o sus hijos o hijas hayan sido víctimas de violencia física o psíquica, ejercida por el cónyuge o por la persona que esté o haya estado ligado a ella de forma estable por análoga relación de afectividad, siempre que estos hechos hayan sido denunciados ante la correspondiente instancia policial o judicial.

– Azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan, laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, eta horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dira. Araututako laneratze-enpresa batean gizarteratze- eta laneratze-prozesua bukatu duten pertsonak, baldin eta pertsona horien kontratazioa aipatutako prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteen barruan gertatzen bada. Kontratazioa gizarteratze- eta laneratze-prozesua amaitu eta berehala egiten bada, ez da eskatuko langabe gisa erregistratuta egotea.

– Personas que hayan finalizado su proceso de inserción socio-laboral en una empresa de inserción, reguladas en el Decreto 182/2008, de 11 de noviembre, por el que se regula la calificación de empresas de inserción, se establece el procedimiento de acceso a las mismas y su registro, siempre que la contratación se celebre dentro de los doce meses posteriores a la finalización del mencionado proceso. En el supuesto de que la contratación se celebre inmediatamente después de finalizar el proceso de inserción socio-laboral, no se exigirá la inscripción como persona parada.

– Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren III. kapituluak horien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil egin bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasun-egoeran geratu bada.

– Personas que hayan sido víctimas de actos de terrorismo, en los términos que a los efectos de fomentar su contratación establece el Capítulo III del Decreto 290/2010, de 9 de noviembre, por el que se regula el Desarrollo del sistema de asistencia integral a las víctimas de terrorismo, así como los hijos e hijas y el cónyuge de una víctima de acto terrorista cuando ésta hubiere fallecido o resultara en situación de invalidez que le impidiese el desempeño de una actividad retribuida.

– Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lantalde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta dituzten eta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

– Personas extoxicómanas (exalcohólicas y exdrogadictas), considerando como tales a los efectos de las ayudas previstas en esta Orden, a aquéllas que, habiendo superado a juicio del equipo terapéutico correspondiente las fases de desintoxicación y deshabituación y llevando más de seis meses de tratamiento continuado, se considere de interés su adscripción a un programa de reinserción social a través del trabajo.

Pertsona bakarrean arestian azaldutako egoera bat baino gehiago uztartuz gero, hasiera batean zehaztutako zenbatekoari 1.000 euro gehituko zaio egoera bakoitzeko, baina diru-laguntza gehienez ere 6.000 eurokoa izango da.

En el caso de que concurran en una misma persona varios de los supuestos anteriormente expuestos, se incrementará la cantidad inicialmente determinada en 1.000 euros por cada supuesto, con un límite máximo de subvención de 6.000 euros.

c) Diru-laguntzak, aurreko a) eta b) letren arabera kalkulatu denak, inola ere ezingo du gainditu elkarteko langile bazkideek sinatutako kapitalaren guztizkoa, eta ezingo da 30.000 eurokoa baino handiagoa izan.

c) En ningún caso la subvención, calculada de conformidad con la letras a) y b) anteriores, podrá sobrepasar el total del capital suscrito por las personas socias trabajadoras de la sociedad; ni ser superior a 30.000 euros.

2.– 1. zenbakiaren arabera kalkulatu den diru-laguntzatik, 15.1 artikuluan jasotzen diren jarduerei aplikatuko zaie % 70, eta 15.2. artikuluko jarduerei aplikatuko zaie gainerako % 30a.

2.– De la subvención calculada según el número 1 anterior, se aplicará el 70% a las actividades del artículo 15.1; y el 30% restante a las actividades del artículo 15.2.

3.– 15.3 artikuluko jardueretarako: bideragarritasun-azterlanaren kostu garbiaren % 70, eginiko azterlan bakoitzeko 3.000 euroko mugarekin.

3.– Para las actividades del artículo 15.3: el 70% del coste neto del estudio de viabilidad, con un límite de 3.000 euros por cada estudio realizado.

19. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Artículo 19.– Forma de pago.

Kapitulu honetan jasotako diru-laguntzak ordaintzeko, formula hau aplikatuko da:

Las subvenciones contempladas en presente Capítulo se harán efectivas con arreglo a la formula siguiente:

a) Lehenengo zatia, guztirako diru-laguntzaren % 81, diru-laguntza ematea erabakitzen denean, jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.

a) Un primer pago del 81% del total de la subvención tras la concesión de la misma, y una vez transcurridos quince días a contar desde el siguiente al de notificación de la concesión sin haber mediado renuncia expresa.

b) Bigarren ordainketan, % 19a ordainduko da, agindu honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren, eta zehazkiago:

b) Un segundo pago del 19% previa presentación de la documentación que acredite el cumplimiento de las obligaciones establecidas en la presente Orden, y más concretamente:

– 15.1 artikuluko jardueretarako:

– Para las actividades del artículo 15.1:

– Agindu honen 21.1 artikuluan aipatzen den Bazkideen Liburuaren kopia konpultsatua edo entitatearen ziurtagiria.

– Copia compulsada del Libro de Personas Socias o certificado de la entidad a que se refiere el artículo 21.1 de la presente Orden.

– Legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatibo batekoa dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Certificado de integración en alguna estructura asociativa de Economía Social legalmente constituida.

– 15.2 artikulu jardueretarako: 21.2 artikuluak aipatzen duen memoria aurkeztu beharko da, artikulu horretan nahitaezkotzat jotzen diren agiriekin batera.

– Para las actividades del artículo 15.2: presentación de la Memoria a que se refiere el artículo 21.2, junto con la documentación preceptiva relacionada en dicho artículo.

– 15.3 artikuluko jardueretarako: egindako azterlanaren kopia eta hura gauzatzeko guztira izandako kostua justifikatzen duten agiriak.

– Para las actividades del artículo 15.3: Copia del estudio realizado así como documentación justificativa de la totalidad del coste incurrido en la realización del mismo.

20. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 20.– Documentación a presentar.

Agindu honetan jasotako onurak eskuratu nahi dituzten erakundeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

Las entidades interesadas en acogerse a los beneficios previstos en la presente Orden presentarán, junto con la solicitud, la siguiente documentación:

1.– 15.1 artikuluko jardueretarako:

1.– Para las actividades del artículo 15.1:

a) Memoria zehatza eta enpresaritza-proiektuari buruzko enpresa-plana edo -planak, lehen ekitaldi osoan burutuko diren jarduerak azaltzen ditu(zt)ena(k).

a) Memoria detallada y el Plan o Planes de empresa del proyecto empresarial explicando las actividades a desarrollar en el primer ejercicio completo.

b) Kooperatibako edo lan-sozietateko langile bazkideen gizarte-ekonomiaren alorreko prestakuntza, edo prestakuntza hori jasotzeko hartutako akordioa egiaztatzen duten agiriak, prestakuntza hori irakatsiko duen erakundearen izena adieraziz.

b) Documentación acreditativa de la formación en economía social de las personas socias trabajadoras de la cooperativa o sociedad laboral, o del acuerdo contraído para recibir dicha formación, haciendo referencia concreta a la Entidad que impartirá la misma.

c) Lan-segurtasun eta -osasunari buruzko arauek ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duenak, ezarritakoaren arabera.

c) Acreditación del cumplimiento de las exigencias impuestas por la normativa en materia de seguridad y salud laborales, conforme a lo establecido en el Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

d) Bazkide-liburuaren kopia, baita enpresan sartutako pertsonekin egindako sozietate-kontratuen edo lan-kontratuen kopia ere.

d) Copia del Libro de Socios y Socias, así como copia de los contratos de sociedad o laborales de las personas incorporadas.

e) Sustatutako erakundearen erregistro-inskripzioaren edo inskripzioaren aurkezpenaren kopia, eta sozietatean sartutako bazkide bakoitzaren kapitalerako ekarpenaren banku-frogagiria.

e) Copia de la inscripción registral de la entidad promovida o de la presentación de la inscripción, y justificante bancario en concepto de aportación al capital por cada persona socia incorporada.

f) Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, edo horretarako eskaera aurkeztu izana ziurtatzen duen agiriaren kopia.

f) Copia del alta en el Impuesto de Actividades Económicas o bien de la presentación de la solicitud para realizarla.

g) Legez eratutako gizarte-ekonomiako egitura asoziatibo batekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

g) Documentación acreditativa de la pertenencia a una estructura asociativa de Economía Social legalmente constituida.

h) Behar izanez gero, minusbaliotasunaren ziurtagiri ofiziala, dagokion foru-aldundiak emana, minusbaliotasun-maila adieraziz.

h) En su caso, Certificado oficial de minusvalía expedido por la Diputación Foral correspondiente indicando el grado de minusvalía.

i) Behar izanez gero, Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, Espetxeratuen Zaintzarako Epaitegiaren autoa edo espetxeak emandako ziurtagiria.

i) En su caso, Resolución de la Dirección General de Instituciones Penitenciarias, auto del juzgado de Vigilancia Penitenciaria o certificación expedida por el Centro penitenciario.

j) Behar izanez gero, bizikidetza-egiaztagiria, familia-liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo gehiago bere kargura dituela adierazten duen zinpeko aitorpena, ordaindutako jarduerarik ez duten ondorengo bat edo batzuk haien kargura dituztenak kontratatzen badituzte.

j) En su caso, Certificado de convivencia, copia del Libro de familia y declaración responsable de que tiene a su cargo a una o varias personas descendientes que no desempeñan actividad retribuida, en el supuesto de contratación de personas que tengan a su cargo a uno o varios descendientes que no desempeñan actividad retribuida.

k) Etxeko indarkeriaren biktima izan direnen kasuan, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua, hori egiaztatzen duena.

k) En el supuesto de personas que han sido víctimas de violencia doméstica, acreditación de esta circunstancia mediante la correspondiente Orden de protección de las víctimas de la violencia doméstica.

l) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua laneratze-enpresa batean amaitu dutenen kasuan, prozesua zein datatan amaitu zen egiaztatzen duen agiria, laneratze-enpresak emana.

l) En el supuesto de personas que han finalizado su proceso de reinserción socio-laboral en una empresa de inserción, certificado de la empresa de inserción que acredite la fecha en la que finalizó dicho proceso.

m) Terrorismoaren biktimak izan direnen kasuan, haien aurreko lanpostuari dagozkion lanak normaltasunez egitea zaildu edo galarazi duten gorabeherak terrorismo-ekintzaren ondorio izan direla egiaztatzen duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme-alaba bada, familia-liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo ezintasuna terrorismo-ekintza baten ondorio izan zela egiaztatzen duen dokumentazioa.

m) En el supuesto de personas que han sido víctimas de terrorismo, documentación que acredite que las circunstancias que han dificultado o impedido el normal desempeño de las funciones de su puesto de trabajo anterior han sido consecuencia del acto de terrorismo. Si la persona contratada es el cónyuge o el hijo o la hija de la víctima de terrorismo, fotocopia del Libro de Familia y documentación que acredite que el fallecimiento o invalidez de la víctima fue debido a un acto de terrorismo.

n) Toxikomano ohien kasuan, kontratatutako pertsona errehabilitazio-programara sartzea onartzen duen jakinarazpenaren kopia, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak emana.

n) En el supuesto de personas extoxicómanas, copia de la notificación del Director de Empleo y Formación por la que se acepta la incorporación de la persona contratada al Programa de Rehabilitación.

2.– 15.2 artikuluko jardueretarako:

2.– Para las actividades del artículo 15.2:

a) Erakunde sustatzailearen eta sustaturiko erakundearen arteko lankidetza-akordioa egiaztatzen duen agiria.

a) Documentación acreditativa del acuerdo de colaboración entre la entidad promovida y la entidad promotora

b) Aurreikusitako jarduerei, gastu-aurrekontuari eta finantzazio-planari buruzko memoria zehatza.

b) Memoria detallada de las actividades previstas así como del presupuesto de gastos y del plan de financiación.

c) Enpresa-jarraipen eta -aholkularitzarako plana, aurreikusitako metodologia jasotzen duena.

c) Plan de seguimiento y asesoramiento empresarial indicando metodología prevista.

3.– 15.3 artikuluko jardueretarako:

3.– Para las actividades del artículo 15.3:

a) Bideragarritasun-azterlanaren proiektuaren memoria.

a) Memoria del proyecto de estudio de viabilidad.

b) Enpresa 15.3 artikuluan jasotzen diren egoeretakoren batean dagoela azaltzen duen justifikazioa.

b) Justificación de la que derive que la empresa se encuentra en alguno de los supuestos recogidos en el artículo 15.3.

Erakunde interesdunek ez dute eskatutako agiriak aurkezteko beharrik izango baldin eta aurretiaz aurkeztu badituzte eta baldintza beretan indarrean jarraitzen badute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53.d) artikuluan xedatzen duenaren arabera.

Las entidades interesadas tendrán la posibilidad de no presentar los documentos requeridos en los supuestos de que se hubieran aportado anteriormente y estuvieran vigentes en los mismos términos, tal y como señala el artículo 53.d) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas,

21. artikulua.– Erakunde onuradunen betebehar espezifikoak.

Artículo 21.– Obligaciones específicas de las entidades beneficiarias.

1.– 15.1 artikuluko jardueretarako:

1.– Para las actividades del artículo 15.1:

a) Dagokion erregistroan inskribatu ondorengo urtean, sustatutako enpresek honako hau egin beharko dute:

a) Durante el año posterior a la fecha de inscripción en el registro correspondiente, las empresas promovidas deberán:

1) Enpresa eratzen denean sortzen diren lanpostuen mailari eustea, horren arabera zehaztu baita diru-laguntzaren zenbatekoa; hala ez bada, laguntzak osorik edo partzialki itzuli beharko dira bere horretan mantendutako lanpostu-kopuruaren arabera.

1) Mantener el nivel de puestos de trabajo creado en el momento de la constitución y en virtud del cual se ha determinado la cuantía de la subvención, procediendo, en caso contrario, el reintegro total o parcial de las ayudas percibidas en proporción al número de puestos de trabajo mantenidos.

Aldi horretan bazkideen bajarik edo sarrera berririk izan baldin bada, sarrera berri horiek hasieran izan ziren sarreren baldintza soziolaboral berberak izan beharko dituzte.

En el supuesto que durante dicho periodo se produjeran bajas e incorporaciones de nuevas personas socias, estas últimas deberán producirse en las mismas condiciones socio-laborales que las incorporaciones iniciales.

Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde onuradunak bazkideen liburuaren kopia konpultsatua igorri beharko dio Gizarte-ekonomiaren Zuzendaritzari, hamabi hilabeteko aldia amaitu eta hilabeteko epean. Aipatutako kopia konpultsatuaren ordez, sozietateak emandako ziurtagiri bat igorri ahal izango da, non zehaztuko baita ziurtagiria ematen den unean jardunean dauden bazkide langileen edo bazkide langile gisa gizarte-segurantzan alta emanda dauden pertsonen zerrenda, baita entitatea eratu zenetik emandako bajen zerrenda ere. Aurkeztu beharreko dokumentazioa epe horretan aurkeztu ezean, eskatu egingo zaie, eta 10 eguneko epea jarriko zaie aurkezteko. Epe hori igaro eta eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko deklarazio-espedientea irekiko da, eta justifikatu gabeko aldiari proportzionalki dagokiona itzuli beharko dute, hala badagokio, haren erdia baino handiagoa bada.

A los efectos de comprobar el cumplimiento de la presente obligación, la Entidad beneficiaria deberá remitir a la Dirección de Economía Social, en el plazo de un mes a contar desde la finalización del periodo de doce meses, copia compulsada del libro de personas socias. Dicha copia compulsada podrá ser, en su caso, sustituida por un certificado emitido por la sociedad en el que se detalle la relación de personas socias trabajadoras activas o dadas de alta en la seguridad social como tales, en el momento de su emisión, así como las bajas producidas desde la constitución de la entidad. En el caso de que no hubiere presentado la documentación preceptiva en dicho período, se le requerirá concediéndole un plazo de 10 días para su presentación a estos efectos. Transcurrido dicho plazo sin la presentación de la documentación requerida, se iniciará un expediente de declaración pérdida del derecho a la subvención con reversión, en su caso, proporcional al período no justificado, siempre que sea superior a la mitad del mismo.

2) Egitura asoziatibo batean integratuta jarraitu beharko dute.

2) Continuar integrada en una estructura asociativa.

Artikulu honetako 2. atalean aipatzen den memoriaren bidez egiaztatu beharko dira aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzak; horretarako, memoriari ziurtagiriak erantsiko zaizkio.

Los requisitos establecidos en los párrafos anteriores se acreditarán en la memoria a que se refiere el número 2 del presente artículo, acompañando a la misma los certificados correspondientes.

b) Erakundea dagokion erregistroan inskribatu eta hiru urte betetzen direnean, sustatutako erakundeak gizarte-ekonomiako enpresa izaten jarraitu beharko du.

b) Cuando se cumplan los tres años desde su inscripción en el registro correspondiente, la Entidad promovida deberá mantenerse como empresa de economía social.

Diru-laguntza ematen duen administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori; horretarako, kooperatibek Kooperatiben Erregistroan aurkeztu behar dituzten urteko kontuak aztertuko ditu. Aurkeztu ezean, eskatu egingo zaizkie, eta 10 eguneko epea jarriko zaie aurkezteko. Epe hori igaro eta konturik aurkezten ez badute, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzeko deklarazio-espedientea irekiko da, eta ordaindutakotik justifikatu gabe dagoen aldiaren zati proportzionala itzuli beharko dute.

La Administración concedente de la subvención comprobará de oficio tal extremo mediante el examen de las cuentas anuales que las cooperativas deben presentar en el Registro de Cooperativas. En el caso de que no las hubieren presentado, se les requerirá concediéndoles un plazo de 10 días para su presentación a estos efectos. Transcurrido dicho plazo sin presentación de las cuentas, se iniciará un expediente de declaración pérdida del derecho a la subvención con reversión proporcional al período no justificado de lo abonado.

Onuradunak lan-sozietateak direnean, diru-laguntza ematen dien administrazioari aurkeztu beharko dizkiote kontuak, Merkataritza Erregistroan gordailua egiteko legezko epean. Beste kasu batzuetan, prozedura adierazi berri horri jarraituko zaio.

En el supuesto de las sociedades laborales beneficiarias, deberán presentarlas ante la Administración subvencionadora en el plazo reglamentario para su depósito en el Registro Mercantil. En otro supuesto se seguirá el procedimiento anteriormente descrito.

c) Diru-laguntza lortzen duen erakundeak egitura asoziatibo batean integratuta segitu beharko du eratu zenetik hiru urte betetzen direnean.

c) La Entidad beneficiaria de la subvención deberá mantener la integración en una estructura asociativa cuando se cumplan los tres años desde la constitución de la misma.

Diru-laguntza ematen duen Administrazioak ofizioz egiaztatuko du ea betetzen den 3 urtez egitura asoziatibo batean integratuta jarraitzeko betebeharra, erakunde asoziatiboei hori egiaztatzeko eskaera eginez.

La Administración concedente de la subvención comprobará de oficio el cumplimiento de la obligación de continuar 3 años integrada en una estructura asociativa, mediante petición de certificación de dicho extremo a las entidades asociativas.

d) Nolanahi ere, agindu honen ondorioz jasotako zenbatekoak erreserba berezi batera zuzendu beharko dituzte diruz lagundutako kooperatiba eta lan-sozietateek, eta erreserba hori banatu ezinekoa izango da harik eta sozietatea bera azkentzen edo eraldatzen den arte; hori gorabehera, zenbateko horrekin konpentsatu ahal izango dira diru-laguntza jasotzen duen enpresan sortutako balizko galerak.

d) En todo caso, las cooperativas y sociedades laborales subvencionadas deberán destinar las cantidades recibidas en virtud de la presente Orden a una Reserva Especial que será irrepartible hasta la extinción o transformación de la sociedad, sin perjuicio de su posible destino para la compensación de las eventuales pérdidas que se produzcan en la empresa beneficiaria de las ayudas.

Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, aurreko b) letran ezarritakoa egin beharko da, eta ez egiteak, berriz, letra horretan adierazitako ondorio berberak izango ditu.

La acreditación del cumplimiento de dicha condición se realizará de la misma forma que la establecida en la letra b) anterior; quedando sujeto su incumplimiento a los efectos en la misma previstos.

2.– 15.2 artikuluko jardueretarako: erakunde sustatzaileek enpresa-planaren bilakaera azaltzen duen memoria aurkeztu beharko dute, diru-laguntza eman zen egunetik urtebete igaro ondoren zenbatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

2.– Para las actividades del artículo 15.2: Las entidades promotoras deberán presentar en el plazo de un mes, a contar desde el transcurso de un año de la fecha de concesión de la subvención, Memoria explicativa de la evolución del Plan de empresa.

Era berean, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hilabeteko epean, memoria bat aurkeztu beharko dute kooperatibaren edo lan-sozietatearen enpresa-bilakaera eta lortutako emaitzak azaltzeko, aurreko artikuluko a) letran aipatutakoarekin batera.

Asimismo, deberán presentar en el plazo de un mes desde la finalización de la actividad subvencionada Memoria explicativa de la evolución empresarial de la Cooperativa o Sociedad Laboral y resultados obtenidos, junto con los extremos señalados en la letra a) del artículo anterior.

3.– 15.3 artikuluko jardueretarako: arau honetako 15.3 artikuluan aipatzen den aholkulari adituak sinatu beharreko bideragarritasun-azterlana egitea, hura amaitu eta hilabeteko epean, eta aurkeztutako proiektuaren arabera.

3.– Para las actividades del artículo 15.3: la realización del estudio de viabilidad suscrito por el consultor experto a que se refiere el artículo 15.3 de la presente norma en el plazo de un mes desde su finalización de conformidad con el proyecto presentado.

Epe horretan aurkeztu ezean, artikulu honetako 1 zenbakiko b) letran ezartzen den prozedurari jarraituko zaio.

Si no se presenta en dicho plazo se seguirá el procedimiento que establece la letra b) del número 1 del presente artículo.

III. KAPITULUA
LURRALDE-SUSTAPEN PLANIFIKATURAKO LAGUNTZAK
CAPÍTULO III
AYUDAS PARA LA PROMOCIÓN TERRITORIAL PLANIFICADA

22. artikulua.– Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Artículo 22.– Actividades subvencionables.

1.– Gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako Ekintza Plan bat landu, garatu eta gauzatzea, agindu honen 24. artikuluko eskakizunei jarraikiz. Gizarte-ekonomiako enpresak lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean, eta enplegua sortzean oinarrituko dira. Ekintza-planen erakunde egileek, berriz, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeen eta gizarte-ekonomiako enpresen parte hartzea izan beharko dute, alde batetik, eta, bestetik, erakunde horiek enpresa-mintegi bat bermatzeko adinako egitura izan beharko dute eskura, 24. artikuluan araututako ekintza-plana aplikatzeko.

1.– La elaboración, desarrollo y ejecución de un Plan de Actuación con los requisitos del artículo 24 de la presente Orden para la promoción territorial planificada de empresas de Economía Social, basadas en la participación del trabajo, la creación y distribución equitativa de la riqueza así como la generación de empleo, por entidades que por una parte, cuenten con la participación de entidades educativas y empresas de economía social entroncadas en un ámbito territorial determinado de base comarcal y por otra, dispongan de una estructura suficiente para garantizar un vivero de empresas donde aplicar el Plan de empresa regulado por el artículo 24.

2.– Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresen eskualde-oinarriko lurralde-eremua mugatze aldera, Eustatek ezarritako eskualde naturalen araberako lurralde-banaketa erabiliko da, baita eskualde horien eragin-eremua ere.

2.– A los efectos de la presente Orden, para la delimitación del ámbito territorial de base comarcal de las empresas de Economía Social se utilizará la división territorial en comarcas naturales establecida por el Eustat, así como su área de influencia.

23. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 23.– Entidades beneficiarias.

Diru-laguntza honen onuradun izan ahalko dira berezko nortasun juridikoa duten erakundeak, baldintza hauek betetzen badituzte:

Podrán ser beneficiarias de esta subvención entidades con personalidad jurídica propia que cumplan los siguientes requisitos:

a) Beren helburuen artean enpresa-sustapena biltzea.

a) Incluir entre sus fines la promoción empresarial.

b) Ekintza Plan bat aurkeztea hurrengo artikuluan zehaztutako edukiarekin.

b) Presentar un Plan de Actuación con el contenido explicitado en el siguiente artículo.

c) Gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzea lurralde-sustapen planifikatuaren mota honetan.

c) Acreditar una experiencia de al menos tres años en este tipo de promoción territorial planificada.

d) Erakunde eskatzailearen konpromiso idatzia aurkeztea, enpresak sortzeko jarduera garatzeko borondatea duela adieraziz, batez ere gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko. Era subsidiarioan baino ez da onartuko izaera sozietarioa duten gizarte-ekonomiako lanpostuak sortzea, baldin eta enpresak sortzea ezinezkoa balitz.

d) Presentar un compromiso escrito de la entidad solicitante en el que declare su voluntad de desarrollar su actividad de creación de empresas promoviendo primordialmente empresas de economía social; y solo subsidiariamente, de creación de empleos societarios de economía social cuando no fuera posible la creación de empresas.

24. artikulua.– Ekintza-planaren baldintza zehatzak.

Artículo 24.– Requisitos específicos del Plan de Actuación.

a) Ekintza-planak eduki hauek jaso beharko ditu:

a) El Plan de Actuación deberá recoger los siguientes contenidos:

1) Gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko sustapenari buruzko helburu kuantitatibo eta kualitatiboak. Eta, hala badagokio, izaera sozietarioa duten gizarte-ekonomiako lanpostuak sortzea.

1) Objetivos cuantitativos y cualitativos, referidos a la promoción y fomento para la constitución de empresas de economía social y, en su caso, la creación de empleo societario de economía social.

2) Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko eredua.

2) Modelo de creación de empresas de economía social.

3) Prozesu ekintzailearen faseak.

3) Fases del proceso emprendedor.

4) Sortuko diren gizarte-ekonomiako enpresen sustapen-prozesuari lotutako baliabide materialen eta giza baliabideen beharrezko oinarrizko egitura.

4) Estructura básica necesaria de recursos materiales y humanos imputados al proceso de promoción de empresas de economía social que van a crearse.

5) Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko plangintzan jasotakoa gauzatzeko beharrezko gastuak, finantzazioa zehaztuz. Gastuen zerrendaren barruan agertu beharko dute aipatutako xedea lortzeko beharrezkoak izan daitezkeen atzerriko erakundeekiko harremanak ezartzetik eratorritakoek.

5) Gastos necesarios para la realización de lo planificado para la promoción de empresas de economía social, con detalle de su financiación, incluidos los derivados del establecimiento de relaciones con organizaciones o entidades extranjeras necesarias para tal fin.

b) Ekintza-planak jaso egin beharko du lurraldean hezkuntza-erakundeak daudela egiaztatu behar dela, etorkizuneko proiektuekin lotutako prestakuntza teknikoa eman ahalko dietenak enpresa-jardueran arituko diren pertsonei.

b) El Plan de Actuación deberá incluir la acreditación de la existencia en el territorio de entidades educativas que puedan impartir la formación técnica relacionada con los futuros proyectos a las personas que vayan a desempeñar la actividad empresarial.

c) Ekintza-planak jaso egin beharko du egiaztatuko dela etorkizuneko proiektuei babesa eskainiko dieten gizarte-ekonomiako enpresen edo erakundeen planean parte hartuko dutela. Laguntzaren nondik norakoa eta parte-hartze horren finantza-arloko edo beste edozein arlotako inplikazio-maila zehaztu behar da ekintza-planean proiektu bakoitzerako.

c) El Plan de Actuación deberá incluir la acreditación de la participación en el Plan de empresas u organizaciones de Economía Social susceptibles de prestar cobertura a los futuros proyectos. Para cada proyecto deberá concretarse en el Plan de Actuación la naturaleza del apoyo y grado de implicación financiera o de otra índole de dicha participación.

25. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Artículo 25.– Cuantía de la subvención.

Lan eta Justizia Sailak diruz lagunduko ditu honako hauek:

El Departamento de Trabajo y Justicia subvencionará:

1.– Gizarte-ekonomiako enpresak sustatzeko gastu orokorren % 75, gizarte-ekonomian ekiteko erakunde onuradunaren jardunaren lurraldean, gehienez ere 30.000 euroko zenbatekoarekin.

1.– El 75% de los gastos generales de promoción de empresas de economía social, en el territorio al que se circunscribe la actuación del ente beneficiario para emprender en Economía Social, con un máximo de 30.000 euros.

2.– Gizarte-ekonomiaren Zuzendaritzak onartzen duen ekintza-planean aurreikusitako gastuaren % 75 eratutako gizarte-ekonomiako enpresa-proiektu bakoitzerako edo, halakorik izan ezean, gizarte-ekonomiako enpresa batean sortzen den izaera sozietarioko lanpostu bakoitzeko. Gehienez ere 9.000 euro bideratuko dira sortutako proiektu bakoitzera; halaber, gehienez 3.000 euro izango dira izaera sozietarioko lanpostu berri bakoitzeko.

2.– El 75% del gasto previsto en el Plan de Actuación que resulte aprobado por la Dirección de Economía Social para cada proyecto empresarial de Economía Social constituido, o, en su defecto, para cada puesto de trabajo de carácter societario creado en una empresa de economía social; con un máximo de 9.000 euros por cada uno de los proyectos creados y un máximo de 3.000 euros por cada uno de los puestos de trabajo societarios creado.

18 hilabeteko epea baino lehen egon beharko dute eratuta enpresek, betiere diru-laguntza emateko ebazpenetik zenbatzen hasita.

La/s empresa/s deberá/n estar constituida/s, como máximo, antes del plazo de 18 meses, contados desde la Resolución de concesión de la subvención.

3.– Nolanahi ere, onuradun bakoitzak 70.000 euro jaso ditzake gehienez.

3.– En todo caso, la cantidad máxima por beneficiario tendrá como límite 70.000 euros.

26. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Artículo 26.– Forma de pago.

a) Lehen ordainketan diru-laguntza osoaren % 50 ordainduko da, betiere emakidaren jakinarazpenaren biharamunetik hamabost egun igaro ondoren eta esanbidezko ukorik izan ez bada.

a) Un primer pago del 50% del total de la subvención en el momento de la concesión de la misma, y una vez transcurridos quince días, a contar desde el siguiente al de notificación de la concesión, sin haber mediado renuncia expresa.

b) Bigarren ordainketan, diru-laguntza osoaren beste % 50a emango da, 25. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen denean. Horretarako, sustapen-jardueraren urteko aldiaren memoria xehakatua aurkeztu beharko dute aurretiaz erakunde eskatzaileek Gizarte-ekonomiaren Zuzendaritzan, eta memoria horretan esanbidez jasota egon beharko da egindako jarduera osoa: bai gizarte-ekonomiaren arloko enpresen sustapena eta bai, zabalkunde-jardueratik eratorrita, gizarte-ekonomiakoak ez diren bestelako erakundeen sustapena ere. Era berean, egindako gastuaren justifikazio dokumentazioa ere aurkeztu beharko da, jatorrizko fakturekin edo fotokopia konpultsatuekin. Egiaztagiri horiek guztiak diru-laguntza emateko ebazpenaren egunetik hasita gehienez ere 18 hilabeteko epean aurkeztu beharko dira.

b) Un segundo pago del 50% del total de la subvención, cuando se acredite el cumplimiento de las condiciones explicitadas en el artículo 25, previa presentación por las Entidades beneficiarias ante la Dirección de Economía Social de una Memoria detallada del periodo anual de la actividad de promoción realizada, en la que conste expresamente la totalidad de la actividad realizada incluida la promoción de entidades tanto de economía social como otras que no lo sean, en su caso, derivadas de la actividad de difusión, y la documentación justificativa del gasto realizado, mediante la aportación de facturas originales o fotocopias compulsadas. Esta acreditación se deberá realizar en todo caso en un plazo máximo de 18 meses desde la resolución de concesión.

27. artikulua.– Aurkeztu beharreko dokumentuak.

Artículo 27.– Documentación a presentar.

a) Ekintza-plana, agindu honen 24. artikuluan ezarritako baldintza eta betekizunekin.

a) Plan de Actuación en los términos y con los requisitos establecidos en el artículo 24 de esta Orden.

b) Lurraldeko egungo hezkuntza-erakundeak egiaztatzeko dokumentazioa –erakunde horiek 24.b artikuluan adierazten dira–, eta erakunde horiek proiektuan duten inplikazioa justifikatzeko agiria.

b) Documentación acreditativa de las entidades educativas existentes en el territorio señaladas en el artículo 24.b) así como documento justificativo de la implicación de las mismas en el proyecto.

c) Etorkizuneko proiektuei babesa emateko gai diren gizarte-ekonomiako enpresa edo erakundeek proiektuan izango duten parte-hartzeari buruzko egiaztagiria, 24.c artikuluan ezarritakoaren arabera.

c) Acreditación de la participación en el proyecto de empresas u organizaciones de Economía Social capaces de prestar cobertura a los futuros proyectos, según lo establecido en el artículo 24.c).

XEDAPEN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Minimis araua.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Regla de minimis.

15.1 artikuluari dagokionez soilik, Europako Batzordeak ezarritako minimis arauari lotzen zaio diru-laguntzen araudi hau (Batzordearen 1407/2013 (EE) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa). Hortaz, Lan eta Justizia Sailak beharrezko neurriak hartu beharko ditu, agindu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeek zuzenean enplegua sortzeko jasotako minimis laguntzekin hiru urteko epean 200.000 euro baino gehiago jaso ez dezaten, abian den zerga-ekitaldia eta aurreko bi zerga-ekitaldiak aintzat hartuta.

El presente régimen de ayudas, exclusivamente en el caso del artículo 15.1 queda sujeto a la regla de minimis establecida por la Comisión Europea [Reglamento (CE) n.º 1407/2013, de la Comisión de 18 de diciembre de 2013] y, por tanto, el Departamento de Trabajo y Justicia articulará los mecanismos necesarios para garantizar que las entidades beneficiarias del régimen de ayudas previsto por la presente Orden, de las cuales derive la directa generación de empleo, no puedan recibir una cantidad superior a 200.000 euros en concepto de ayudas de minimis, tomando en cuenta el ejercicio fiscal en curso y el de los dos ejercicios fiscales anteriores.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan aurreikusita ez dagoenerako, honako hauek aplikatuko dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. tituluaren aurreikuspenak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

En lo no previsto en esta Orden serán de aplicación las previsiones del título VI del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas y la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Recursos.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. eta hurrengo artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 10.1.a eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

La presente Orden pone fin a la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Trabajo y Justicia en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de conformidad con lo dispuesto en los artículos 112 y siguientes de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, o recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses contados desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco conforme a lo establecido en los artículos 10.1.a) y 46 de la Ley 29/1998, de 13 de julio, reguladora de la Jurisdicción Contencioso-Administrativa.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Ondorioak izatea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Efectos.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 18a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de julio de 2018.

La Consejera de Trabajo y Justicia,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común