Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

143. zk., 2018ko uztailaren 26a, osteguna

N.º 143, jueves 26 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
DEPARTAMENTO DE TURISMO, COMERCIO Y CONSUMO
3822
3822

101/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzkoa.

DECRETO 101/2018, de 3 de julio, de viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico.

Euskadiko turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legeak, sektorea antolatzeko berrikuntza gisa, etxebizitza partikularretan ostatua hartzea arautuko duela iragartzen du, eta, horren bitartez, komunikazioaren teknologia berrien erabilerarekin azken aldian indar handiz ugaritzen ari den figura bat berreskuratzen du.

La Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, anuncia, como una de las novedades en la ordenación del sector, la regulación del alojamiento en viviendas particulares, recuperando de esta manera una figura que, a raíz de la utilización de las nuevas tecnologías de la comunicación, ha ido abriéndose paso con gran empuje en los últimos tiempos.

Hain zuzen ere, legeak xedatzen du erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak ostatu-enpresa turistikoak direla, eta 53. eta 54. artikuluen bidez bideratzen du figura horien legezko kontzeptua. Beste jarduera turistikoetan bezala, kasu honetan, jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena ematea baimentzen duena, bai eta Legearen garapenak ezartzen duen araubide espezifikora egokitu.

En efecto, la Ley dispone que las viviendas y las habitaciones de viviendas particulares para uso turístico son empresas turísticas de alojamiento y perfila el concepto legal de estas figuras en los artículos 53 y 54. Como en el resto de actividades turísticas, para iniciar su ejercicio es necesario presentar una declaración responsable, que conlleva su inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, así como ajustarse al régimen específico que se establezca en desarrollo de la Ley.

Ostatu hartzeko figura horietan Administrazioak esku hartzea merkataritzako bide elektronikoak azaltzearekin lotuta dago; izan ere, tresna horien bidez ondasun edo zerbitzuen titularrak harremanetan jartzen dira erabiltzaile potentzialekin. Kontaktuan jartzeko aukera berri horiek agertzearekin, beraz, nabarmen aldatu da merkatua, eta arauzko neurri espezifikoak behar dira. Alde horretatik, kontsideratu daiteke plataforma birtualek ahalbidetuko dutela ohiko ostatu-establezimenduek adinako baliabiderik ez duten norbanakoak orain merkatura iristeko moduan egotea; haien etxebizitzak erabili nahi dituenaren eskura jartzen dituzte, baldintza oso lehiakorretan eta gizartearentzat modu eskuragarriago batean.

La intervención administrativa sobre estas figuras alojativas se conecta con la aparición de los canales electrónicos de comercialización, que permiten poner en relación a las personas titulares de los bienes o servicios con las potenciales personas usuarias. La irrupción de estas nuevas posibilidades de contacto, que ha modificado sustancialmente el mercado, reclama medidas normativas específicas. En este sentido, ha de considerarse que el uso de las plataformas virtuales va a hacer que personas individuales, que carecen de los recursos de los establecimientos de alojamiento tradicionales, se encuentren ahora en condiciones de acceder al mercado, poniendo sus viviendas a disposición de quienes las quieran utilizar, en términos altamente competitivos y socialmente más accesibles.

Beste ikuspuntu batetik begiratuta, eragile berri horiek, nahi baino gehiagotan, «ezkutuko ekonomia» delakoaren bidez agertu dira; hau da, aplikatu beharreko arautegia bete gabe, zerga-arloko arautegia bete gabe batez ere. Egoera horrek, gainerako ostatu-enpresekin baldintza berdinetan egonik izan beharreko lehiaren kontra egoteaz gain, kalte egiten dio interes orokorrari ere, altxor publikoa zerbitzu publikoei eusteko beharrezkoak dituen zenbait baliabideren faltan uzten baitu.

Desde otro punto de vista, la aparición en el mercado de estos nuevos agentes se ha producido -en demasiadas ocasiones- a través de la llamada «economía sumergida», esto es, con incumplimiento de la normativa aplicable, especialmente en el ámbito fiscal. Dicha circunstancia, además de atentar contra la competencia en igualdad de condiciones con las demás empresas de alojamiento, daña también el interés general, al privar al erario público de unos recursos necesarios para el sostenimiento de los servicios públicos.

Gauzak horrela, erabilera turistikoko etxebizitzetan eta etxebizitza partikularretako logeletan ostatu hartzea arautzen du dekretu honek, establezimenduak libreki kokatzeko askatasunetik abiatuz eta legezkotasun-printzipioa eta eragindako interes guztiak behar bezala neurtzen direla bermatzeko helburuarekin.

En este orden de cosas, el presente Decreto aborda la regulación del alojamiento en viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico partiendo de la libertad de establecimiento, con la finalidad de garantizar, igualmente, el principio de legalidad y la debida ponderación de todos los intereses afectados.

Zentzu horretan, arau honen helburua, alde batetik, ostatuen erabiltzaileak babestea da, zeinak turismo-jardueraren izaeragatik beragatik bereziki kalteberak baitira. Hain zuzen ere, informazioaren teknologiei esker merkatu berri honetan erabilgarri dauden zerbitzuei buruzko urrutiko informazio asko zuzenean eta berehala lor daitekeen arren, kontratuen kontua tentuz ibiltzekoa izaten da, zerbitzu-ematea ezin luzatuzkoa izaten baita eta, horrez gain, pertsona horiek normalean beren ohiko ingurumari fisikotik eta harreman-ingurutik kanpo egoten baitira.

En tal sentido, los objetivos de esta disposición se orientan, de un lado, hacia la protección de las personas usuarias de los alojamientos, quienes, dada la propia naturaleza de la actividad turística, se encuentran en una situación de especial vulnerabilidad. En efecto, aunque las tecnologías de la información permiten acceder a distancia y de forma directa e inmediata a una gran cantidad de información sobre los servicios disponibles en este nuevo mercado, su posición contractual es especialmente delicada, dada la perentoriedad que caracteriza la prestación del servicio, y que tales personas habitualmente se encuentran fuera de su entorno físico y relacional.

Helburu horrekin berarekin, etxebizitzei eska dakizkiekeen errekerimenduak zehazten ditu arau honek, haren eraikuntza-baldintzei eta ostatuaren gehienezko edukierari buruz, baita hauei buruz ere: bildu behar dituen baldintzak erabiltzaileen esku jartzeko; erantzukizun zibileko aseguruari eta herritarren segurtasunari buruzko betebeharrak; ostatu-mota horiek identifikatzeko ikurra erakustea; etxebizitzaz gozatzeko segurtasun fisikoen bermeen betekizunak, eta alderdi interesdunen arteko harremanak segurtasun juridiko gehiagoz burutzen uzten duten baldintzak.

Con dicha finalidad, la presente norma concreta los requerimientos exigibles a las viviendas, en relación con sus características edificatorias y su capacidad máxima, así como las condiciones que han de reunir para su puesta a disposición de las personas usuarias; las obligaciones relativas al seguro de responsabilidad civil y en materia de seguridad ciudadana; la exhibición de un distintivo identificativo del alojamiento en el inmueble; los requisitos que permitan su disfrute en condiciones de seguridad física y las condiciones que permitan contribuir a que las relaciones entre las partes interesadas se lleven a cabo con una mayor seguridad jurídica.

Izan ere, hainbat baldintza edo betekizun zehazten dira, zeinek beharraren eta proportzionaltasunaren printzipioak gordetzen dituzten, merkatuan sartzeko justifikaziorik gabeko murrizketarik ezarri gabe. Horri dagokionez, ezin da ahaztu ostatu turistikoa bizitegi-ingurunean gauzatzen dela, non auzoen arteko bizikidetza normala eta gainerako pertsonek haien etxebizitzez inolako nahasmendurik gabe gozatzeko duten eskubidea bermatu egin behar diren. Helburu horri begira, dekretuak aukera sartzen du jabekideen erkidegoek ostatu-jarduera debekatzeko, Jabetza Horizontaleko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak ezartzen duenaren arabera. Era berean, eta ildo horretan, bereziki aurreikusten du ostatu horien erabiltzaileen betebeharra auzoen arteko bizikidetza normalaren arauak errespetatzeko eta betebehar hori bera sartzen du jardueraren titularrak eman beharreko informazioaren edukiren bat gisa.

Se establece, así, una serie de condiciones o requisitos, cuya exigencia respeta los principios de necesidad y proporcionalidad y no supone restricciones injustificadas de entrada al mercado. No puede olvidarse que el alojamiento turístico se desarrolla en un entorno residencial, en el que se hace preciso compatibilizar la actividad alojativa con la normal convivencia vecinal y el derecho de las demás personas a disfrutar de su vivienda sin especiales perturbaciones. Con esa finalidad el decreto incorpora la posibilidad que tienen las comunidades de propietarios de prohibir la actividad alojativa, de conformidad con lo establecido en la Ley 49/1960, de 21 de julio, de propiedad horizontal. Igualmente, en este orden de cosas, la disposición contempla expresamente la obligación de las personas que utilicen esos alojamientos de respetar las normas de convivencia vecinal, e incorpora dicha obligación como uno de los contenidos de la información que necesariamente ha de suministrarles la persona titular de la actividad.

Bestalde, lehen adierazi bezala, jarduera mota horri aplikatu beharreko araudia betetzeko sustapena ere da hartutako erabilera turistikoko etxebizitzen araudiaren helburua, baita etxebizitzen titulartasuna dutenen zerga-betebeharren behar bezalako jarraipena erraztea ere, operadore ekonomikoak diren aldetik.

Así mismo, como ya ha quedado señalado, la regulación de las viviendas para uso turístico que abordamos tiene como objetivo promover el cumplimiento de la normativa aplicable a este tipo de actividad, así como facilitar que se observen debidamente las obligaciones fiscales a que están sujetos quienes ostenten la titularidad de las viviendas, como operadores económicos que son.

Hain zuzen ere, hirigintza eta ingurumen arloei dagokienez, dekretu honetako arauketak guztiz errespetatzen du udal-autonomiaren printzipioa, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak udalei ematen dizkien udal-eskudantziak aitortzen ditu, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeari, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrari eta Estatuko oinarrizko arautegiari dagokienez.

Precisamente, en las materias de urbanismo y medioambiente, la regulación del presente Decreto es plenamente respetuosa con el principio de autonomía municipal y reconoce las atribuciones que la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, otorga a los ayuntamientos, en relación con la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo del País Vasco, y con la Ley 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco, así como con la normativa básica estatal.

Alegia, udaleko plangintzako tresnetatik datozen errekerimenduak bete behar dituzte erabilera turistikoko etxebizitzek, udalek nahitaezko txosten lotesleak eginez diseinatutako sistemaren arabera; izan ere, jarduera-mota honek eragindako egoera espezifikoari aurre egin diezaiokete haien bitartez, baita eraikuntza eskakizunei eta ingurumeneko errekerimenduei ere, udal administrazioari dagokion aplikazio zehatzari lotuta baitaude.

En efecto, el sistema diseñado a través de la emisión de informes preceptivos y vinculantes por parte de los ayuntamientos, parte de que las viviendas para uso turístico han de cumplir los requerimientos derivados de los instrumentos de planeamiento municipales, a través de los cuales puede hacerse frente a la específica situación producida por este tipo de actividad en el término municipal, así como los requisitos de edificación y medioambientales, cuya concreta aplicación corresponde igualmente a la Administración municipal.

Beste alde batetik, kontuan hartu da uztailaren 28ko Euskadiko Turismoaren 13/2016 Dekretuaren 44.1 artikuluak apartamentu turistikoen multzo modalitateko ustiaketan aldaketa bat ezarri duela; legea indarrean sartu arte herri bereko eraikin bereko edo eraikin desberdinetako ostatu-unitateei buruzkoa baitzen. Legeak xedatutakoari jarraiki, multzo modalitateko apartamentu gisa eratzen diren ostatu-unitateak eraikin berean edo elkarren ondoko eraikinetan egon behar dira. Hori dela-eta, Apartamentu turistikoak arautzen dituen apirilaren 16ko 198/2013 Dekretuaren 2.3 artikuluak jasotako aipatu modalitatearen definizioa legera egokitu behar da, eta dekretu honen azken xedapenetako lehenengoa aldatuz egin da.

En otro orden de cosas, se toma en consideración que el artículo 44.1 de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, introduce una modificación en la modalidad de explotación en conjunto de los apartamentos turísticos, que, hasta su entrada en vigor, se refería a unidades de alojamiento ubicadas en el mismo o en diferentes edificios de la misma localidad. A partir de Conforme a la Ley, las unidades de alojamiento que se constituyan como apartamento en conjunto han de estar ubicadas en el mismo edificio o en edificios contiguos. Por ello, procede adaptar a la Ley la definición de esa modalidad contenida en el artículo 2.3 del Decreto 198/2013, de 16 de abril, por el que se regulan los apartamentos turísticos, lo que se lleva a cabo mediante su modificación en la disposición final primera de este Decreto.

Horregatik guztiagatik, erabilera turistikoko etxebizitzetan eta etxebizitza partikularretako logeletan ostatu hartzea arautzeko, dekretu honek 26 artikulu ditu –bost kapitulutan banatuta–, bi xedapen gehigarri, xedapen iragankor bat, lau azken xedapen eta bi eranskin.

Por todo lo expuesto, el presente Decreto aborda la regulación del alojamiento en viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico, a través de 26 artículos distribuidos en cinco capítulos, así como dos disposiciones adicionales, una transitoria, cuatro finales y dos anexos.

I. kapituluak («Xedapen orokorrak») dekretuaren helburua eta aplikazio-eremua jasotzen ditu, eta ostatu-figura hauen kontzeptuak eta elementu arautzaileak definitzen ditu.

El Capítulo I, bajo el epígrafe «Disposiciones generales», señala el objeto y ámbito de aplicación de la norma y define los conceptos y elementos regulatorios de estas figuras alojativas.

II. kapituluak («Administrazioak esku-hartzeko araubidea») turismo-jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpenaren edukia jasotzen du; adierazpen horren titularra nor izan daitekeen azaltzen du; Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena nola eman behar den arautzen du, eta jarduerak bete behar dituen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko dagoen prozedura adierazten du –bertan jasotzen da udal-eskumenei buruz udalei txostenak eskatzeko aukera; interesdunek eskuragarri eduki beharreko dokumentazio justifikatzailea eta aurkezten den erantzukizunpeko adierazpenean dauden datuak zehaztugabeak edo faltsuak badira edo daturik falta bada edo baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkezten ez bada, zer nolako prozedura abiarazi behar den–; azkenik, jardueran aldaketak egitea eta bertan behera uztea arautzen ditu.

El Capítulo II, dedicado al «Régimen de intervención administrativa», contempla el contenido de la declaración responsable de inicio de actividad turística; establece quién puede ser titular de la misma; regula el modo en que ha de efectuarse la inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi; y determina el procedimiento de comprobación del cumplimiento de los requisitos de la actividad, en el que prevé la solicitud a los ayuntamientos de un informe relativo a las cuestiones de competencia municipal, y la disponibilidad de la documentación justificativa por parte de las personas interesadas, así como el procedimiento a seguir en caso de constatarse inexactitud, falsedad u omisión en los datos o informaciones incluidos en la declaración responsable o de no presentarse la documentación acreditativa del cumplimiento de los requisitos; finalmente, aborda la modificación y cese en la actividad.

III. kapituluak «Ostatu-jardueraren baldintzak eta funtzionamendu-araubidea» ezartzen ditu. Turismorako erabiltzen diren etxebizitzek aplikagarriak zaizkien arauak nahitaez bete behar dituztela adierazten da, batez ere azpimarratuz eraikuntza-betekizunak eta gehieneko ostalari kopurua; berehala erabiltzeko baldintzak zehazten dira; etxebizitza segurtasunez erabiltzeko berme-baldintzak; ostatu-mota hauek identifikatuko dituen bereizgarri ofiziala erabiltzeko beharra; erantzukizun zibileko asegurua kontratatzeko modua; herritarren segurtasunaren alorreko informazio-betebeharrak, eta, azkenik, jabetza horizontalaren araubidea betetzea jabetza erregimen honen menpean dauden etxebizitzetarako.

El Capítulo III, por su parte, regula las «Condiciones y régimen de funcionamiento de la actividad alojativa». Recoge la obligación de cumplir toda la normativa que sea aplicable a las viviendas para uso turístico, haciendo una especial referencia a los requisitos edificatorios y a la capacidad máxima del alojamiento; las condiciones de inmediata disponibilidad; los requerimientos en garantía de la seguridad del uso de la vivienda; la obligación de utilizar un distintivo oficial que identifique las modalidades alojativas; los términos en que ha de contratarse el seguro de responsabilidad civil; las obligaciones de información en materia de seguridad ciudadana; y finalmente, el cumplimiento de las normas de propiedad horizontal en las viviendas sometidas a este régimen.

IV. kapituluak «Turismo-jardueraren zerbitzua emateko betebeharrak» arautzen ditu. Etxebizitzetan edo logeletan ostatu hartzea sustatzeko, merkaturatzeko edo laguntzeko edozein jardueratan erregistro-zenbakia identifikatu beharra ezartzen du; bestalde, erabiltzaileek jaso behar duten informazioaren edukia zehazten du (eskaintzaren baldintzez; zerbitzuen prezioaz; salaketak, kexak eta erreklamazioak aurkezteko aukeraz), eta, bukaeran, kapituluak turismo-ostatuen erabiltzaileek dituzten betebeharrak azaltzen ditu.

El Capítulo IV tiene por objeto establecer las «Obligaciones en relación con la prestación de la actividad turística», a cuyo efecto se incluye la identificación con el número de inscripción registral en todo acto de promoción, comercialización o facilitación del alojamiento en viviendas o habitaciones; se especifica el contenido de la información que ha de facilitarse a las personas usuarias sobre las condiciones de la oferta; así como la relativa al precio de los servicios; y la posibilidad de formular denuncias, quejas y reclamaciones; finalmente, el capítulo se cierra con un precepto sobre las obligaciones de las personas usuarias de estos alojamientos turísticos.

Testu artikulatuaren amaieran V. kapitulua dago, eta bertan zehapen araubidea xedatzen da, zeinak Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legera bidaltzen gaituen eta arau-hauste arinentzako ohartarazpena ezartzen duen.

El texto articulado se completa con el Capítulo V, dedicado al régimen sancionador, que contiene una remisión a la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, y prevé la sanción de apercibimiento para infracciones leves.

Lehen xedapen gehigarriak dekretuaren aplikazio-eremua zehazten du landa-inguruneko turismo-ostatuari dagokionez; bigarrenaren helburua da genero-ikuspegia txertatzea dekretua aplikatzearen ondorioz sortzen diren datu-bilketari buruzko dokumentu guztietan.

La disposición adicional primera delimita el ámbito de aplicación del decreto en relación con el alojamiento turístico en el medio rural; la segunda tiene como finalidad contemplar la perspectiva de género en todos los documentos de recogida de datos derivados de la aplicación del decreto.

Xedapen iragankorrak sei hileko epea ematen die, dekretua indarrean jartzen denean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztua duten eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena emana duten etxebizitzen eta logelen titularrak direnei, araudi berrira egokitu daitezen.

La disposición transitoria otorga un plazo de 6 meses para su adaptación a quienes, siendo titulares de viviendas o habitaciones a la entrada en vigor de la presente disposición, hubieran presentado declaración responsable y estuvieran inscritos en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

Amaitzeko eta lehen adierazi bezala, azken xedapenetako lehenengoak aldaketa bat sartzen du Apartamentu turistikoak arautzen dituen apirilaren 16ko 198/2013 Dekretuaren 2.3 artikuluan, bigarrenak baimena ematen dio turismo arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko titularrari; hirugarrenak baimena ematen du aldatzeko I. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpenen eta aurretiazko jakinarazpenen ereduak; eta laugarrenak xedapena indarrean sartzea ebazten du. Dekretua aplikatzean erabili beharreko ereduak onartzen ditu I. eranskinak eta II. eranskinak higiezinetan jarriko diren bereizgarriak.

Por último, la disposición final primera, como ha quedado señalado, introduce una modificación en el artículo 2.3 del Decreto 198/2013, de 16 de abril, por el que se regulan los apartamentos turísticos; la segunda, autoriza a la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de turismo para el desarrollo del decreto; la tercera autoriza a la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo a modificar los modelos de declaración responsable y comunicación previa que se recogen en el anexo I; y la cuarta dispone la fecha de la entrada en vigor de la disposición. El Anexo I aprueba los modelos que han de utilizarse en aplicación del decreto y el Anexo II, los distintivos que se colocarán en los inmuebles.

Aipatu behar da dekretu hau izapidetzean aginduzko txostenak eman direla, honako hauek betetzeko: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta, bestetik, Genero-inpaktuaren aurretiazko ebaluazioa egiteko eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko neurriak hartzeko jarraibideak, Gobernu Kontseiluak 2012ko abuztuaren 21ean hartutako erabakiaren bidez onartuak.

Hay que señalar que en la tramitación de este Decreto se han emitido los informes preceptivos, en aplicación de lo dispuesto en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y en el Acuerdo del Consejo de Gobierno, de 21 de agosto de 2012, por el que se aprueban las directrices sobre la realización de la evaluación previa del impacto en función del género y la incorporación de medidas para eliminar desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres.

Horrenbestez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko, uztailaren 3an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren,

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Turismo, Comercio y Consumo, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 3 de julio de 2018,

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen xedea da erabilera turistikoko etxebizitzek eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelek ematen duten ostatua arautzea.

1.– El presente Decreto tiene por objeto la ordenación del alojamiento en viviendas para uso turístico y en habitaciones de viviendas particulares para uso turístico.

2.– Erabilera turistikoko etxebizitza da osorik ostatu gisa, turismo-arrazoiengatik eta behin eta berriz edo ohikotasunez eta kontraprestazio ekonomiko baten truke, aldi baterako eta berehala erabiltzeko moduan eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen dena.

2.– Se entiende por vivienda para uso turístico la que se ofrezca, comercialice o ceda temporalmente, en su totalidad, como alojamiento por motivos turísticos, de modo reiterado o habitual, a cambio de contraprestación económica, en condiciones de inmediata disponibilidad.

3.– Etxebizitza partikularretako logelan ostatu ematea da logelaka, turismo-arrazoiengatik eta behin eta berriz edo ohikotasunez eta kontraprestazio ekonomiko baten truke, aldi baterako eta berehala erabiltzeko moduan eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen dena.

3.– Se entiende por alojamiento en habitación de vivienda particular para uso turístico el que se ofrezca, comercialice o ceda por habitaciones, de forma temporal, por motivos turísticos, de modo reiterado o habitual, a cambio de contraprestación económica, en condiciones de inmediata disponibilidad.

4.– Dekretu honen ondorioetarako, barruan sartzen dira jabetza horizontalaren araubidepeko familia ugariko eraikinetan edo eraikin atxikietan dauden etxebizitza independenteak, halaber familia bakarrekoak, bakartuak edo binakakoak, eta antzeko bizitegi-eraikinak.

4.– A los efectos del presente Decreto, se incluyen las viviendas independientes en edificios plurifamiliares o adosados sometidos al régimen de propiedad horizontal, así como las de carácter unifamiliar, aisladas o pareadas, y otras edificaciones residenciales análogas.

5.– Arau honen mendean geratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan kokatuta dauden erabilera turistikoko etxebizitza guztiak eta etxebizitza partikularretako logela guztiak.

5.– Quedan sujetas a esta regulación todas las viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico situadas en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2. artikulua.– Ostatu-lagapenaren Araubide Juridikoa.

Artículo 2.– Régimen jurídico de la cesión alojativa.

1.– Erregulazio hau ez zaio etxebizitzen edo logelen lagapenari aplikatuko hiri-errentamenduen legeriaren mende badaude.

1.– La presente regulación no será de aplicación a las cesiones de vivienda o de habitación que estén sometidas a la legislación de arrendamientos urbanos.

2.– Kontrakoa frogatu ezean, erabilera turistikoko etxebizitzen eta etxebizitza partikularretako logelen lagapena ez dago hiri-errentamenduei buruzko legeriaren mende; beraz, dekretu honetan agindutakoa aplikatuko da.

2.– Salvo prueba en contrario, se presume que la cesión de las viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico no se encuentra sometida a la legislación sobre arrendamientos urbanos, siendo por tanto de aplicación lo dispuesto en este Decreto.

3.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, lagapena turismo-eskaintzen kanalen bitartez merkaturatzen edo sustatzen bada, ostatuak nahi eta nahi ez bete beharko du dekretu honetan xedatutakoa.

3.– No obstante lo dispuesto en el párrafo precedente, cuando medie comercialización o promoción de la cesión a través de canales de oferta turística, el alojamiento se sujetará imperativamente a lo dispuesto por este Decreto.

Ondorio horietarako, turismo-eskaintzen kanalak dira pertsona fisiko edo juridikoak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta etxebizitza partikularretako logelen erreserba edo lagapena modu esklusibo edo ez-esklusiboan merkaturatzen edo sustatzen dutenak. Besteak beste:

A estos efectos, constituyen canales de oferta turística las personas físicas o jurídicas que, con carácter exclusivo o no, comercialicen o promocionen la reserva o cesión de viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico, incluyendo las siguientes:

a) Bidaia-agentziak.

a) Agencias de viajes.

b) Erreserba-zentroak.

b) Centrales de reserva.

c) Zerbitzu turistikoak antolatzen dituzten eta zerbitzu horien bitartekariena egiten duten bestelako enpresak –interneten edo informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko bitartekaritza-kanalak barne–, zerbitzu horien kontratazioa edo erreserba errazten dutenak edo bide telematikoen bitartez edukiak estekatu edo sartzen dituztenak.

c) Otras empresas de mediación y organización de servicios turísticos, incluidos los canales de intermediación a través de internet u otras nuevas tecnologías de información y comunicación, que faciliten su contratación o reserva, o permitan el enlace o inserción de contenidos por medios telemáticos.

d) Higiezinen merkatuko agentziak edo bitartekaritza-enpresak.

d) Agencias o empresas intermediarias del mercado inmobiliario.

e) Komunikabide sozialetan erabilera turistikoko etxebizitzen publizitatea sartzen duten enpresak, edozein delarik komunikabide horien tipologia edo euskarria.

e) Empresas que inserten publicidad de viviendas para uso turístico en medios de comunicación social, cualquiera que sea su tipología o soporte.

4.– Ostatu-jarduera ohikotzat hartuko da –eta, beraz, dekretu honetan agindutakoaren mende geldituko da– baldin eta baldintza hauetako bat betetzen badu:

4.– Se presume que la actividad alojativa es habitual y, por tanto, se encuentra sometida a las prescripciones del presente Decreto, cuando concurra una de las siguientes condiciones:

a) Etxebizitzen publizitatea egiten bada turismo-eskaintzarako kanal bat erabiliz.

a) Que se realice publicidad o comercialización de las viviendas a través de un canal de oferta turística.

b) Ostatua eskaintzen bada urtean bitan edo gehiagotan, jarraikako 31 egunez edo gutxiagoz.

b) Que se facilite alojamiento por un período de tiempo continuo igual o inferior a 31 días, dos o más veces dentro del mismo año.

3. artikulua.– Erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletako ostatuen arau espezifikoak.

Artículo 3.– Normas específicas sobre el alojamiento en habitaciones de viviendas particulares para uso turístico.

1.– Dekretu honetan erabilera turistikoko etxebizitzen inguruan xedatzen dena berdin aplikatuko da erabilera turistikoko logelak eskaintzen dituzten etxebizitza partikularretan, horietarako espresuki ezartzen diren zehaztapenekin.

1.– Las disposiciones del presente Decreto relativas a las viviendas para uso turístico serán igualmente aplicables a las viviendas particulares en las que se cedan habitaciones para uso turístico, con las especificaciones que se establezcan expresamente para la mismas.

2.– Erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logelen lagapenari dagokionez, pertsona fisikoa soilik izan ahalko da ostatu-jardueraren titularra.

2.– En el caso de cesión por habitaciones de viviendas particulares para uso turístico, solo una persona física podrá ser titular de la actividad alojativa.

Horrelakoetan, erroldatuta egon eta benetako bizilekua eduki behako du jarduera garatzen den etxebizitzan. Jarduera garatzen den denbora osoan mantendu beharko da eskakizun hori, hura bertan behera uztea formalki jakinarazi arte.

En tal supuesto, la persona ha de estar empadronada y tener su residencia efectiva en la vivienda en la que desarrolle la actividad. Dicho requisito ha de mantenerse durante todo el tiempo de desarrollo de la actividad, hasta que comunique formalmente su cese.

3.– Arau-hauste larria izango da aurreko atalean adierazitako bizilekuaren eta erroldatzearen obligazioak ez betetzea, eta Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legean xedaturikoaren arabera zehatuko da.

3.– El incumplimiento de las obligaciones de residencia y empadronamiento señaladas en el párrafo anterior constituirá infracción grave, sancionable de conformidad con lo dispuesto en la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo.

4. artikulua.– Sailkapena.

Artículo 4.– Clasificación.

Erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak kategoria bakar batean sailkatzen dira.

Las viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico se clasifican en una única categoría.

II. KAPITULUA
ADMINISTRAZIOAK ESKU-HARTZEKO ARAUBIDEA
CAPÍTULO II
RÉGIMEN DE INTERVENCIÓN ADMINISTRATIVA

5. artikulua.– Erabilera turistikoko etxebizitzetan eta etxebizitza partikularretako logeletan turismo-jarduera hastearen erantzukizunpeko adierazpena.

Artículo 5.– Declaración responsable de inicio de actividad turística en viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico.

1.– Dekretu honetan arautzen den turismo-jarduera eman nahi duen pertsonak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, jarduera hasi baino lehen, turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzan, eta bertan aditzera eman ezagutzen dituztela jarduera horretan aritzeko baldintzak eta betekizunak, baduela adierazitakoa egiaztatzen duen dokumentazioa eta administrazioaren esku utziko duela hala errekeritzen dionean eta, azkenik, betekizun horiek guztiak betetzeko konpromisoa hartzen duela jarduerak irauten duen bitartean.

1.– La persona que vaya a desarrollar la actividad turística regulada en el presente Decreto deberá presentar, antes de su inicio, ante la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo, una declaración responsable de que conoce y cumple los requisitos y condiciones exigibles para su ejercicio, que dispone de la documentación que así lo acredita, que la pondrá a disposición de la Administración cuando le sea requerida y que se compromete a mantener el cumplimiento de las anteriores obligaciones mientras desarrolle la actividad.

2.– Jardueraren titularra identifikatuko du erantzukizunpeko adierazpenak, identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziz eta, hala badagokio, ostatuaren izen komertziala; baita etxebizitzaren kokapena eta katastroko erreferentzia ere; eta, hauek eduki beharko ditu:

2.– La declaración responsable identificará a la persona titular de la actividad, indicando su número de identificación fiscal, el nombre comercial del alojamiento, en su caso, así como la ubicación y referencia catastral de la vivienda, y habrá de incluir los siguientes extremos:

a) Etxebizitzaren gaineko gozamenaren edo kudeaketaren eskubidearen titulartasuna, eta, jabea ez bada, jabeari jakinaraztea bertan jarduera turistikoan aritzeko.

a) Titularidad del derecho de disfrute o gestión sobre la vivienda; y, en el caso de no ser la persona propietaria, comunicación a ésta del ejercicio de la actividad turística.

b) Jarduera turistikoa bat etortzea erabilera urbanistikoei eta hirigintzari buruzko udaleko arauekin.

b) Conformidad de la actividad turística con las normas municipales relativas a los usos urbanísticos y la edificación.

c) Ezarritako ingurumen-baldintzak betetzea.

c) Cumplimiento de los requisitos medioambientales exigibles.

d) Dekretu honen arabera jarduerak dituen baldintzak eta funtzionamendurako araubideko betekizunak konplitzea.

d) Cumplimiento de las condiciones y régimen de funcionamiento de la actividad previstos por el presente Decreto.

e) Ostatu-jarduera bat etortzea higiezinaren jabetza horizontalaren arauekin.

e) Conformidad de la actividad de alojamiento turístico con las reglas de propiedad horizontal del inmueble.

f) Erantzukizun zibila bermatzea, dekretu honek agintzen duen eran.

f) Aseguramiento de la responsabilidad civil, en los términos establecidos por el presente Decreto.

g) Logeletako ostatu-jardueraren modalitateari dagokionez, jardueraren titularrak benetako bizilekua etxebizitzan izatea eta bertan erroldatua egotea.

g) En el caso de la modalidad alojativa por habitaciones, residencia efectiva y empadronamiento de la persona titular de la actividad en la vivienda.

h) Zerga-betebeharrak konplitzea.

h) Cumplimiento de las obligaciones tributarias.

i) Hala badagokio, higienearen eta laneko osasunaren arloko araudia eta laneko arriskuen prebentziorako araudia betetzea, baita legeak ezarritako beste edozein eskakizun ere.

i) Cumplimiento, en su caso, de la normativa de higiene y salud laboral y prevención de riesgos laborales, así como cuantos otros requisitos sean legalmente exigibles.

3.– Dekretu honen I. eranskinean dagoen eredu ofizialari egokituko zaio erantzukizunpeko adierazpena eta bide telematikoen bitartez aurkeztuko da, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, edo paperezko formatuan, turismo arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sail horren lurralde-bulegoetan edo -ordezkaritzetan.

3.– La declaración responsable se ajustará al modelo oficial que se contiene en el Anexo I del presente Decreto y se presentará, bien por medios telemáticos, en la sede electrónica del Gobierno Vasco, bien en formato papel, ante las oficinas o delegaciones territoriales del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de turismo.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako gainerako tokietan aurkeztu ahal izango da erantzukizunpeko adierazpena.

Así mismo, la declaración responsable podrá presentarse en los demás lugares señalados por el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

4.– Etxebizitza zuzen identifikatzeko asmoz, fatxadaren eta barrualdearen argazkiak gehituko zaizkio erantzukizunpeko adierazpenari, eta eskalako plano bat eskumeneko teknikariek egina; horretan, azalera erabilgarria, banaketa eta gehieneko plaza-kopurua adieraziko dira.

4.– La declaración responsable irá acompañada de fotografías de fachada e interior que permitan una correcta identificación de la vivienda, así como de un plano a escala de la misma, elaborado por personal técnico competente, con indicación de la superficie útil, distribución y número máximo de plazas.

5.– Dekretu honetan xedatutakoaren arabera, jardueraren titularrak administrazioaren eskura eduki behar duen dokumentazioa adieraziko du erantzukizunpeko adierazpenaren eredu ofizialak.

5.– El modelo oficial de declaración responsable indicará la documentación que la persona titular de la actividad ha de tener a disposición de la Administración, de conformidad con lo dispuesto en este Decreto.

6. artikulua.– Ostatu-jardueraren titularra.

Artículo 6.– Titular de la actividad alojativa.

1.– Logeletan ostatu hartzeari buruz 3.2 artikuluak xedatutakoari kalterik egin gabe, ostatu-jardueraren titularra izango da etxebizitzaren gaineko gozamenaren edo aprobetxamenduaren eskubidea egiaztatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa, edo jardueraren jabe, gozamendun, errentari, mandatari edo kudeatzaile delako edo antzeko eskubideren baten titular delako ahalmen horiek bere esku dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, eta jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duena.

1.– Sin perjuicio de lo dispuesto por el artículo 3.2 respecto al alojamiento en habitaciones, será titular de la actividad alojativa la persona física o jurídica que acredite un derecho de disfrute o aprovechamiento sobre la vivienda, o la disposición de tales facultades, por ser propietaria, usufructuaria, arrendataria, mandataria o gestora de la actividad o titular de cualquier otro derecho análogo, y presente la correspondiente declaración responsable de inicio de la actividad.

2.– Ostatu-jardueraren titularrak bere gain hartuko du jarduera gauzatzearen gaineko erantzukizuna, bai administrazioaren aurrean, bai erabiltzaileen aurrean eta bai jarduerak eragindako hirugarrenen pertsonen aurrean ere.

2.– La persona titular de la actividad alojativa asumirá la responsabilidad de su ejercicio, tanto ante la Administración, como ante las personas usuarias y terceras personas que puedan verse afectadas por su desarrollo.

3.– Etxebizitzaren gaineko gozamenaren edo aprobetxamenduaren eskubidearen titularra pertsona bat baino gehiago badira batera, jabekidetasun egoeran edo antzekoetan, pertsona horietako bat izendatu beharko da jardueraren titular, dekretu honen ondorioetarako.

3.– Cuando la titularidad del derecho al disfrute o aprovechamiento sobre la vivienda se ostente conjuntamente por varias personas, en situaciones de condominio u otras análogas, deberá designarse a una de ellas como titular de la actividad, a los efectos previstos en el presente Decreto.

4.– Jardueraren titularra ez bada etxebizitzaren jabea, turismo-jardueraren berri jabeari eman izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko du.

4.– Si la persona titular de la actividad no es propietaria de la vivienda, habrá de acreditar que ha comunicado a la persona propietaria el ejercicio de la actividad turística.

Pertsona berean batzen ez badira etxebizitzaren jabetza hutsaren titulartasuna eta gozamen-eskubidea, adierazitakoa jakinarazi beharko zaie gozamen-eskubidea dutenei.

En el supuesto de que no concurran en la misma persona la titularidad de la nuda propiedad y el usufructo de la vivienda, la comunicación señalada habrá de realizarse a la persona o personas que ostenten el derecho de usufructo.

5.– Kontrakoa frogatu ezean, jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ez bada, ulertuko da etxebizitzaren jabea eta ostatu-jardueraren titularra pertsona bera direla.

5.– Salvo prueba en contrario, cuando no se haya presentado declaración responsable de inicio de actividad, se presumirá que quienes ostenten la propiedad de las viviendas son también titulares de la actividad alojativa.

7. artikulua.– Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan inskribatzea.

Artículo 7.– Inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

1.– Jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena osorik aurkezten den unetik aurrera jarduera gauzatzen has daiteke, eta horren ondorio berehalakoa da Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroko inskripzioa, non etxebizitza bakoitzari erregistro-zenbaki bat esleitzen zaion, jardueraren titularrari jakinaraziko zaiona.

1.– La presentación completa de la declaración responsable de inicio de actividad habilita desde ese momento para el desarrollo de la actividad y tiene como efecto inmediato su inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, en el que se le asignará un número de registro a cada vivienda, que será notificado a la persona titular de la actividad.

2.– Etxebizitzaren inskripzioa ostatu-figuren arabera egingo da, bai erabilera turistikoko etxebizitza gisa, bai erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logela gisa. Azken kasu horretan, etxebizitza berean logela bat baino gehiago eskaintzen badira ere, inskripzio bakarra egingo da etxebizitza bakoitzeko, eta zehazki zenbat logela eskaintzen diren adieraziko da.

2.– La inscripción de la vivienda se hará en una de las figuras alojativas, bien como vivienda para uso turístico, bien como alojamiento en habitaciones de viviendas particulares para uso turístico. En este último caso, aunque se oferten varias habitaciones en una misma vivienda, se realizará una sola inscripción por vivienda y se indicarán las concretas habitaciones que se oferten.

8. artikulua.– Egiaztatzeko prozedura.

Artículo 8.– Procedimiento de comprobación.

1.– Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ondoren, turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak ebazpena emango du, jarduera garatzeko eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari hasiera ematea aginduz, zeina haren titularrari jakinaraziko zaion.

1.– Una vez presentada la declaración responsable, la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo dictará resolución por la que se disponga el inicio de un procedimiento de comprobación del cumplimiento de los requisitos exigibles para el desarrollo de la actividad, que será notificada a la persona titular de la misma.

2.– Dagokion udalari txostena eskatuko zaio, nahitaez eta era loteslean betetzeko izango den txostena, gai hauei buruz:

2.– Se solicitará al ayuntamiento correspondiente informe, con carácter preceptivo y vinculante, acerca de los siguientes extremos:

a) Bizitegi izaerakoa bada etxebizitza eta bat badator hirigintzari buruzko udaleko araudiarekin, lehenengoz okupatzeko lizentzia edo bizigarritasun-zedula duen adieraziz.

a) Si la vivienda tiene carácter residencial y es conforme con la normativa municipal sobre edificación, con la indicación de si consta licencia de primera utilización o cédula de habitabilidad.

Higiezina zaharra delako, artxiboak aurkitzerik ez dagoelako edo beste edozein arrazoi dela-eta udalak ezin badu identifikatu lehenengoz erabiltzeko lizentzia edo bizigarritasun-zedula, nahikoa izango da etxebizitzaren jatorriko izaera bizitegirako zela egiaztatzen duen txostena.

Cuando, por antigüedad del inmueble, falta de localización de los archivos u otras causas análogas, el ayuntamiento no pueda identificar la licencia de primera utilización o la cédula de habitabilidad, bastará con que el informe declare la conformidad del uso residencial con el planeamiento vigente cuando fue autorizada la construcción o reforma de la vivienda.

b) Proposatzen den ostatu turistikoaren jarduera bat badator udaleko araudiak aurreikusitako erabilera urbanistikoarekin, eta aplikatuko zaizkion baldintza espezifikoak betetzen baditu.

b) Si la actividad de alojamiento turístico que se propone es conforme con el uso urbanístico previsto por la normativa municipal y cumple las condiciones específicas que en su caso sean de aplicación.

c) Udaleko dokumentazioan, etxebizitzaren gehienezko edukiera jaso bada.

c) Si consta en la documentación municipal, ocupación máxima de la vivienda.

d) Proposatzen den ostatu turistikoaren jarduerak ingurumen-baldintzak betetzen dituen, jarduera sailkatuaren aurretiko jakinarazpena edo antzeko izapidea bete den adieraziz, hala eskatzen bazaio.

d) Si la actividad de alojamiento turístico que se declara cumple los requisitos medioambientales, con la indicación, en el caso de que sea exigible, de si se ha cumplimentado la comunicación previa de actividad clasificada o trámite equivalente.

3.– Udalak gehienez hiru hilabeteko epean emango du txostena, eskaera egiten denetik zenbatuta.

3.– El ayuntamiento remitirá su informe en un plazo máximo de tres meses desde su solicitud.

Epe hori igaro ondoren ez bada txostena jaso, egiaztatuko da aipatu eskakizunak betetzen direla eta prozedurak aurrera jarraituko du.

En el caso de que, transcurrido dicho plazo, el informe no haya sido recibido, se tendrá por verificado el cumplimiento de los requisitos referidos y se continuará el procedimiento.

4.– Udaleko txostena eskatu eta gero, jardueraren titularrari eskatuko zaio gainerako eskakizunen egiaztagiriak aurkez ditzan hamar egun balioduneko epean.

4.– Solicitado el informe municipal, se requerirá a la persona titular de la actividad para que presente, en el plazo de diez días hábiles, la documentación acreditativa del resto de requisitos exigibles.

5.– Ikuskaritza-bisita batekin osatu ahal izango da egiaztatze-jarduera, eta beharrezkotzat jotzen bada, gauza ditzakeen gainerako ikuskaritza- eta kontrol-jarduerez gain egingo dena.

5.– La actividad de comprobación podrá completarse con una visita de la inspección a la vivienda, que se desarrollará sin perjuicio de las demás actuaciones de inspección y control que puedan llevarse a cabo cuando se considere necesario.

9. artikulua.– Egiaztapenaren emaitza.

Artículo 9.– Resultado de la comprobación.

1.– Administrazio-egiaztapenaren emaitza onartuz gero, horri buruzko ebazpena emango du turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak, jardueraren titularrari jakinaraziko dio eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan jasotako datuak jakinaraziko dizkio.

1.– Si el resultado de la comprobación administrativa fuera conforme, la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo dictará una resolución en tal sentido, la notificará a la persona titular de la actividad y le comunicará los datos que constan en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

2.– Jardueraren titularrari hamabost egun balioduneko epea emango zaio alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, akatsak edo desadostasunak zuzentzeko, honako kasuetan:

2.– Se otorgará un plazo de quince días hábiles a la persona titular de la actividad, para que presente alegaciones y, en su caso, proceda a subsanar el defecto o disconformidad de que se trate, en los siguientes supuestos:

a) Jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpenean edo bestelako dokumentu osagarrietan dauden datuak zehaztugabeak edo faltsuak badira edo daturik falta bada ikusiz gero.

a) Cuando se aprecie inexactitud, falsedad u omisión en los datos o informaciones incluidos en la declaración responsable de inicio de actividad u otros documentos complementarios que se hayan aportado.

b) Interesdunak ez baditu betekizunak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkezten, administrazioak berariaz eskatu arren.

b) Cuando la persona interesada no presente la documentación acreditativa del cumplimiento de los requisitos exigibles, tras ser requerida expresamente para ello.

3.– Alegazio-epearen ondoren, egiaztatzen bada ez zaiela eragin erantzukizunpeko adierazpenaren funtsezko datuei edo, kasu horretan, erroreak zuzendu direla eta jardueraren egokitasuna egiaztatu dela, hala aitortzen dion ebazpena emango du turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak. Aipatu ebazpena jardueraren titularrari jakinaraziko zaionez, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan jasotako datuak ere jakinaraziko zaizkio.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones, si se comprueba que no se han visto afectados datos esenciales de la declaración responsable o, en su caso, se han subsanado los defectos y acreditado la conformidad de la actividad, la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo dictará resolución que así lo declare. Al notificarse dicha resolución a la persona titular de la actividad, se le comunicarán igualmente los datos que constan en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

4.– Erantzukizunpeko adierazpenaren funtsezko datuak aldatu badira edo ikusten bada betekizunak ez direla konplitzen, turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak ebazpen arrazoitua emango du, bai jarduera aldatzeko bai jarduera ezin dela egikaritu erabakitzeko eta baja emateko Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan, prozeduran egiaztatzen denaren arabera.

4.– Si resultan afectados datos de carácter esencial de la declaración responsable o se constata el incumplimiento de los requisitos exigibles, la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo dictará resolución motivada por la que acuerde bien la modificación de la actividad, bien la imposibilidad de continuar con su ejercicio y la baja en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, según lo que resulte acreditado en el procedimiento.

5.– Ondorio horietarako, hauek hartzen dira erantzukizunpeko adierazpenean jasotako funtsezko datutzat:

5.– A estos efectos, se consideran datos de carácter esencial de la declaración responsable:

a) Turismo-jardueraren titularraren nortasuna egiaztatzeari eragiten dioten datuak.

a) Los que afecten a la acreditación de la personalidad de la persona titular de la actividad turística.

b) Herritarren segurtasunerako arriskua ekar dezaketenak eta, bereziki, suteen kontrako prebentzio eta babesaren arlokoak.

b) Los que pudieran implicar riesgo para la seguridad de las personas y, en especial, en materia de prevención y protección contra incendios.

c) Dekretu honen arabera nahitaezkoak diren aseguruei buruzkoak.

c) Los relativos a los seguros exigibles de conformidad con el presente Decreto.

d) Etxebizitzaren edukiera.

d) La capacidad de la vivienda.

6.– Interesdunari eman eta jakinarazi beharko zaio egiaztatzeko prozedura amaitzeko ebazpena,6 hilabeteko epean, gehienez, hura hasteko akordioaren egunetik.

6.– La resolución que ponga fin al procedimiento de comprobación deberá dictarse y notificarse a la persona interesada en el plazo máximo de 6 meses desde la fecha del acuerdo de iniciación de aquél.

7.– Epe hori gabe igaro bada ebazpena jakinarazi gabe, prozedura iraungi dela adieraziko da eta jarduketak artxibatuko dira, baina egiaztapen prozedura berri bat abiarazteari kalterik egin gabe.

7.– Transcurrido dicho plazo sin haberse notificado la resolución, se declarará la caducidad del procedimiento y el archivo de las actuaciones, sin perjuicio de que pueda iniciarse un nuevo procedimiento de comprobación.

10. artikulua.– Jardueran gerora egin diren aldaketak eta jarduera bertan behera uztea.

Artículo 10.– Modificaciones posteriores y cese en la actividad.

1.– Titularrak nahitaez jakinaren berri jarriko du turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritza, ondoren aipatzen diren egoerak gertatu baino lehen:

1.– La persona titular de la actividad tiene la obligación de poner en conocimiento de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo, con carácter previo a que se produzcan:

a) Erantzukizunpeko adierazpenetan edo dokumentazio osagarrian dauden datuetan gerora egiten den aldaketa orori buruz.

a) Cualquier modificación ulterior de los datos incluidos en las declaraciones responsables o documentación complementaria.

b) Jarduerari eragiten dioten funtsezko eta ez-funtsezko aldaketei buruz.

b) Las modificaciones esenciales y no esenciales que afecten a su actividad.

2.– Funtsezko aldaketatzat joko dira ostatuaren edukiera-aldaketa eta jarduera bertan behera uztea, eta erantzukizunpeko adierazpenaren bidez jakinaraziko dira.

2.– El cambio en la capacidad del alojamiento y el cese de la actividad se considerarán modificaciones esenciales de la actividad y se trasladarán mediante declaración responsable.

3.– Gainerako aldaketak ez dira funtsezkotzat joko, barne hartuta titulartasuna, izena edo eskritura sozialak aldatzea; aurretiazko jakinarazpenaren bidez aitortuko dira.

3.– Las demás modificaciones, incluyendo el cambio de titularidad, denominación o escrituras sociales, se considerarán no esenciales y se declararán mediante comunicación previa.

4.– Funtsezko elementuak aldatzearen ondorioz jardueran aritzeko nahitaezkoa den betekizunik urratzen baldin bada, jardueraren titularrak jarduera bertan behera uzteko Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztu beharko du.

4.– Cuando del cambio en los elementos esenciales se derive el incumplimiento sobrevenido de alguno de los requisitos exigibles para el ejercicio de la actividad, la persona titular de la misma deberá presentar declaración responsable de cese de actividad.

5.– Dekretu honen I. eranskinean jasotako eredu ofizialen arabera aurkeztuko dira artikulu honek aipatzen dituen aldez aurreko aitorpenak eta komunikazioak, eta 5.3 artikuluan adierazitako moduan eta tokian.

5.– Las declaraciones y comunicaciones previas a que se refiere el presente artículo se presentarán según los modelos oficiales que contiene el Anexo I del presente Decreto y en la forma y los lugares indicados en el artículo 5.3.

III. KAPITULUA
OSTATU-JARDUERAREN BALDINTZAK ETA FUNTZIONAMENDU-ARAUBIDEA
CAPÍTULO III
CONDICIONES Y RÉGIMEN DE FUNCIONAMIENTO DE LA ACTIVIDAD ALOJATIVA

11. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzea.

Artículo 11.– Cumplimiento de normativa vigente.

Etxebizitzek honako arlo hauei buruzko araudietan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte: azpiegiturak, hirigintza, eraikuntza eta etxegintza, segurtasuna, ingurumena, osasuna eta kontsumoa, higienea eta laneko osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa, eta, horietaz gain, baita aplikagarri den beste araudi batek eskatzen dituen betekizun guztiak ere.

Las viviendas deberán cumplir los requisitos exigidos por la normativa en materia de infraestructuras, urbanismo, construcción y edificación, seguridad, medio ambiente, sanidad y consumo, higiene y salud laboral y prevención de riesgos laborales, así como cualquier otra normativa que les sea de aplicación.

12. artikulua.– Eraikuntza-betekizunak.

Artículo 12.– Requisitos edificatorios.

1.– Aplikatu beharreko araudi urbanistikoa eta hirigintzako araudi orokorra betetzeaz gain, jarraian adierazitako errekerimenduei egokituko zaizkie erabilera turistikoko etxebizitzak.

1.– Además de cumplir la normativa urbanística y sobre edificación de carácter general que les sea aplicable, las viviendas para uso turístico habrán de ajustarse a los requerimientos que se señalan a continuación.

2.– Osorik lagatzen diren etxebizitzek sukaldea, bainugela eta logela bat eduki beharko dituzte gutxienez; hots, lo egiteko gelatzat har daiteke, logelez gain, horretarako egokitutako egongelak.

2.– Las viviendas que se cedan en su totalidad habrán de disponer al menos de cocina, cuarto de baño y una estancia destinada a dormir, considerándose como tal, además de los dormitorios, las salas de estar habilitadas a ese fin.

3.– Ostatua logelaka eskaintzen bada, etxebizitzak, sukaldeaz eta bainugelaz gain, turismo-ostaturako logela bat gutxienez eduki behar du, bertan benetako bizilekua duten pertsonentzat erreserbatuta daudenetatik desberdina. Ondorio horietarako, egongelak ezin dira logela izan.

3.– En el caso de ofrecerse el alojamiento por habitaciones, las viviendas, además de cocina y cuarto de baño, contarán, al menos, con un dormitorio destinado al alojamiento turístico, distinto de los reservados a las personas que tengan en ella su residencia efectiva. A estos efectos, no se podrán destinar a dormitorio las salas de estar.

4.– Logelak zein egongelak, lotarako erabiltzen badira, argiztatze iturri naturala eduki beharko dute eta kanpoalderako aireztatze zuzena edo patio aireztatua.

4.– Los dormitorios, así como las salas de estar cuando se destinen a dormir, deberán contar con una fuente de iluminación natural y ventilación directa al exterior o a patio ventilado.

Logelak pribatuak izango dira beti, eta ate batez egongo dira banatuta.

Habrá de garantizarse un uso privativo de los dormitorios, que estarán independizados mediante puerta.

5.– Etxebizitzak, osorik edo logelaka lagata, bainugela bat lau pertsonako eduki behar du; konketa, komuna eta dutxa-ontzia edo bainuontzia dituen bainugela, alegia. Bainugela gelaren barruan badago, bertan ostatatzen diren pertsonek baino ezin dute erabili; beraz, beste bat egon behar da gainerako erabiltzaileek erabil dezaten, aipatutako proportzioa errespetatuta.

5.– Las viviendas, bien se cedan en su totalidad, bien por habitaciones, dispondrán de un cuarto de baño por cada cuatro personas, con lavabo, inodoro y plato de ducha o bañera. En caso de estar incorporado en una habitación, se entenderá que es de uso exclusivo de las personas alojadas en ella, por lo que deberá contarse con otro a disposición del resto de personas usuarias, respetando la proporción señalada.

6.– Erabilera turistikoko etxebizitzei bizitegi-erabilera pribatuari buruzko irisgarritasun-betekizunak aplikatuko zaizkie.

6.– A las viviendas para uso turístico les serán de aplicación los requerimientos de accesibilidad propios del uso residencial privado.

13. artikulua.– Ostatuaren gehieneko edukiera.

Artículo 13.– Capacidad máxima de alojamiento.

1.– Etxebizitzek, osorik edo logeletan lagaz gero, eraikuntzako ezaugarrien araberako okupatzaile-kopurua eskaini ahalko dute, udal bakoitzean indarreko plangintzako tresnek eta lurzoruaren eta eraikuntzaren erabileren araudiak adierazitakoa aplikatuz.

1.– Las viviendas, ya se cedan enteras, ya por habitaciones, podrán ofrecer un número de plazas acorde con sus características constructivas, en aplicación de lo que dispongan los instrumentos de planeamiento y la regulación de los usos del suelo y de la edificación vigentes en cada municipio.

2.– Arau espezifikorik ezean, honako ratio hauek erabiliko dira etxebizitzaren gehieneko ostalarien kopurua kalkulatzeko, hala badagokio, bertan bizi direnak eta erabiltzaileak barne hartuta:

2.– En defecto de norma específica, el número máximo de ocupantes de la vivienda, incluyendo, en su caso, personas residentes y usuarias, se determinará en aplicación de los siguientes ratios:

a) Pertsona batentzako etxebizitza batek 25 metro karratuko azalera erabilgarria eduki behar du, gutxienez.

a) Una vivienda para 1 persona deberá disponer como mínimo de 25 metros cuadrados útiles de superficie.

b) Bi pertsonarentzako etxebizitza batek 33 metro karratuko azalera erabilgarria eduki behar du, gutxienez.

b) Una vivienda para 2 personas habrá de contar como mínimo con 33 metros cuadrados útiles de superficie.

c) Hiru pertsonarentzako edo gehiagorentzako etxebizitza batek 15 metro karratuko azalera erabilgarria eduki behar du, gutxienez, pertsona bakoitzeko.

c) Una vivienda para 3 o más personas deberá disponer como mínimo de 15 metros cuadrados útiles de superficie por persona.

Kalkulu horiek egiteko, ez dira kontuan hartuko terrazak, balkoiak edo esekilekuak.

A estos efectos no se computarán las superficies de terrazas, balcones o tendederos.

3.– Edozein kasutan, erabilera turistikoko etxebizitzek, etxebizitzak, osorik edo logelaka lagata ere, 8 plaza eskaini ahal izango dituzte, gehienez; horien barruan daude bertan egiatan bizi direnak.

3.– En todo caso, las viviendas para uso turístico, bien se cedan enteras, bien por habitaciones, no podrán ofertar más de 8 plazas en total, incluyendo entre ellas a las personas que tengan su residencia efectiva en la vivienda.

4.– Etxebizitzak plaza-kopuru horretatik gorako okupazioa deklaratzen badu, ezin izango da erabilera turistikoko etxebizitza gisa inskribatu, eta, dagokion turismo-ostatuen jardueran aritu ahalko da, betiere erantzukizunpeko adierazpena aurkezten badu eta horretarako ezartzen zaizkien betekizunak eta baldintzak betetzen baditu.

4.– En caso de declararse una ocupación superior a la señalada, no podrá inscribirse como vivienda de uso turístico, pudiendo desarrollar la actividad como el establecimiento de alojamiento turístico que corresponda, siempre que se presente declaración responsable al efecto y se cumplan los requisitos y obligaciones exigidas para ello.

5.– Debekatuta dago etxebizitzak duen gehieneko edukiera baino ostalari-kopuru handiagoa hartzea, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan dauden datuei jaramon eginez.

5.– Se prohíbe alojar un número de personas mayor del que corresponda a la capacidad máxima de la vivienda, según los datos que consten en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

14. artikulua.– Berehala erabiltzeko baldintzak.

Artículo 14.– Condiciones de inmediata disponibilidad.

1.– Etxebizitzak eta logelak berehala erabiltzeko moduan laga behar dira. Horretarako, unean bertan erabiltzeko eta gozatzeko beharrezkoak diren altzariz guztiz jantzita egon behar dute, eta berehala erabiltzeko moduko instalazioz, zerbitzuz eta etxetresna elektrikoz egon behar dute hornituta, bai eta etxeko gauzaz ere, eta halaber garbiketa eta higiene elementuz; halako moldez non ostatu-zerbitzu egoki eta zuzena izango baita eskaintzen diren plaza guztietan, eskuarki onartu ohi diren erosotasun-arauei jarraituz.

1.– Las viviendas o las habitaciones han de cederse en condiciones de inmediata disponibilidad para su uso. A tal fin, deberán estar completamente amuebladas y dotadas de las instalaciones, servicios y electrodomésticos, así como del ajuar doméstico y de los elementos de limpieza e higiene que sean precisos para su ocupación y disfrute inmediatos, de tal manera que se proporcione un servicio de alojamiento correcto y adecuado, según las normas usualmente aceptadas de confort, en relación con la totalidad de plazas que se oferten.

2.– Etxebizitzak, osorik edo logelaka lagata, ondoren aipatzen direnak eduki behar dituzte, gutxienez:

2.– Las viviendas, ya se cedan enteras o por habitaciones, han de contar, como mínimo, con:

a) Elektrizitatea eta edateko ur korrontea, beroa eta hotza.

a) Electricidad y agua corriente potable, caliente y fría.

b) Berogailua, logeletan, bainugeletan, egongeletan eta jangelan.

b) Calefacción en habitaciones, baños, sala de estar y comedor.

c) Logelen ekipamendua ondorengo hauekin; arropa armairua behar adina esekigailuekin, aulkia edo besaulkia, eta gau-mahai bat gau-lanpara batekin.

c) Equipamiento de los dormitorios, consistente en cama, un armario ropero con perchas suficientes, una silla o butaca y una mesilla con lámpara de noche.

d) Ekipamendua eta oheko maindireak ondorengo hauekin ohe bakoitzeko; somierra, koltxoia, burukoak, maindireak, tapakiak edo edredoia, eta toalla joko bat pertsonako.

d) Equipamiento y ropa de cama, consistente en somier, colchón, almohadas, sábanas y mantas o edredón, por cada una de ellas, así como un juego de toallas por persona.

3.– Une oro bermatu beharko da logela horiek guztiek mantentze-baldintza egokietan daudela eta instalazioek behar bezala funtzionatzen dutela.

3.– En todo momento deberá garantizarse que las diferentes estancias se encuentren en buenas condiciones de mantenimiento y sus instalaciones funcionen correctamente.

4.– Etxebizitzak eta logelak txukun eta behar bezalako garbitasun- eta higiene-baldintzetan eskainiko zaizkie erabiltzaileei. Derrigorrezkoa izango da garbiketa egitea erabiltzaileak sartu baino lehen.

4.– Las viviendas o habitaciones se pondrán a disposición de las personas usuarias debidamente ordenadas y en condiciones adecuadas de limpieza e higiene. Será obligatorio realizar una limpieza antes de la entrada de aquéllas.

15. artikulua.– Etxebizitza segurtasunez erabiltzeko bermea.

Artículo 15.– Garantía de seguridad del uso de la vivienda.

1.– Etxebizitzak, osorik edo logelaka lagata, segurtasun-elementu hauek izan behar ditu, erraz ikusteko moduko toki batean eta sarreratik hurbil:

1.– Las viviendas, ya se cedan enteras, ya por habitaciones, deberán contar con los siguientes elementos de seguridad, en un lugar de fácil visibilidad y próximo a la zona de entrada:

a) Plano bat, kanporako irteerak, gela desberdinak eta logela bakoitzeko plaza-kopurua irudikatzen dituena.

a) Un plano con indicación de las salidas al exterior, en el que consten sus distintas dependencias y el número de plazas de cada habitación.

b) Gertuen dauden zerbitzuen kokaguneari eta telefono-zenbakiei buruzko informazioa (suhiltzaileak eta polizia), bai eta osasun-arretarena ere; halaber larrialdien 112 telefono-zenbakia.

b) Información sobre localización y teléfono de los servicios de bomberos, policía y atención sanitaria más próximos, así como la indicación del número de teléfono 112 de atención de emergencias.

c) Eskuzko itzalgailu bat.

c) Un extintor manual.

d) Lehen laguntzetarako botika-kutxa bat.

d) Un botiquín de primeros auxilios.

2.– Pertsona erabiltzaileari etxebizitzak dituen instalazioen funtzionamendurako eskuliburuak edo argibideak eman beharko zaizkio, bai eta segurtasun-baldintza zehatzei buruzko edozein informazio esanguratsu ere, eta ohiko erabileratik erator litekeen edozein arriskuri aurre egiteko neurriak.

2.– Deberán facilitarse a las personas usuarias los manuales o instrucciones de funcionamiento de las instalaciones con que cuente la vivienda, así como cualquier otra información relevante sobre sus concretas condiciones de seguridad y las medidas a adoptar, con la finalidad de evitar cualquier riesgo derivado de su uso normal.

3.– Horretaz gainera, elementu eta zerbitzu edo instalazioen inguruan funtzionamendu-arauei buruz beharrezkoa duen informazioa eskuratu behar zaio, era egokian erabili ditzaten.

3.– Igualmente, se les debe proporcionar la información que sea necesaria sobre las normas de funcionamiento de los elementos y servicios o instalaciones comunes con que cuente el edificio, con objeto de que puedan utilizarlos de forma adecuada.

4.– Ostatu-jardueraren titularrak eskuragarri jarri behar du telefono-arretarako zerbitzua pertsona erabiltzaileei, 08:00etatik 22:00etara gutxienez, eta astelehenetik igandera artean, ostatuan gerta litezkeen kontsulta eta gorabeherak konpondu ahal izateko.

4.– La persona titular de la actividad alojativa debe poner a disposición de las personas usuarias un servicio de atención telefónica, con objeto de poder atender y resolver las consultas e incidencias que se produzcan en relación con el alojamiento, con un horario mínimo de 08:00 a 22:00 horas, de lunes a domingo.

16. artikulua.– Erabilera turistikoko etxebizitzen edo logelen bereizgarria.

Artículo 16.– Distintivo de vivienda o habitación para uso turístico.

1.– Dekretu honek arautzen dituen etxebizitzek bereizgarri bat erakutsi behar dute eraikinaren kanpoaldean, erraz ikusteko moduko toki batean, erabilera turistikoko etxebizitza edo etxebizitza partikularretako logela gisa identifikatuko dituen bereizgarri ofiziala.

1.– Las viviendas objeto del presente Decreto han de exhibir en el exterior del edificio, en un lugar de fácil visibilidad, el distintivo oficial que las identifique como vivienda o habitación de vivienda particular para uso turístico.

2.– Eraikin berean mota bereko ostatuak daudenean kanpoaldean etxebizitzei edo logelei dagokien bereizgarri bakarra jartzearekin nahiko izango da, aipatu ostatuak zein solairutan dauden azaltzen duena.

2.– Si en un mismo edificio hubiera varios alojamientos del mismo tipo, bastará con colocar, en el exterior del mismo, un solo distintivo de viviendas o de habitaciones, con indicación de los pisos en los que se sitúen los alojamientos.

3.– Bereizgarri horri beste bat gehituko zaio eraikinaren barrualdean, etxebizitza bakoitzaren sarrerako atean.

3.– Además del distintivo exterior, deberá exhibirse otro distintivo en el interior del edificio, junto a la puerta de entrada a cada una de las viviendas.

4.– Higiezinaren egituratik etorrita, jardueraren titularrari egoztekoak ez diren arrazoiengatik, ezin badira jarri eraikinaren kanpoaldean, kasuan kasuko dispentsa eskatu behar da, batzen diren arrazoiak argitzeko.

4.– Cuando, por causas no imputables a la persona titular de la actividad, derivadas de la estructura del inmueble, no pueda colocarse el distintivo en el exterior del edificio, antes de presentar la declaración responsable, deberá solicitarse la dispensa oportuna, justificando los motivos que concurran.

Turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak ebatziko du, eta bakarrik onartuko da aldez aurretik aldeko txostena egin eta gero.

La solicitud, que se resolverá por la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo, solo podrá ser atendida previo informe técnico favorable.

5.– Bereizgarriak dekretu honen II eranskinean ezarritako eredu ofizialekoak izango dira.

5.– Los distintivos se ajustarán a los modelos oficiales que se establecen en el Anexo II del presente Decreto.

17. artikulua.– Erantzukizun zibileko asegurua.

Artículo 17.– Seguro de responsabilidad civil.

1.– Jardueraren titularrak behartuta daude erantzukizun zibileko asegurua kontratatzera, etxebizitzaren erabiltzaileen edo hirugarren pertsonen osasunerako edo segurtasun fisikorako arriskuari aurre egiteko eta ostatu-jardueraren ondorioz erabiltzaileen finantza-segurtasunaren inguruko arriskuei aurre egiteko.

1.– La persona titular de la actividad está obligada a contratar una póliza de seguro de responsabilidad civil que garantice los daños a la salud o a la seguridad física de las personas usuarias de la vivienda o de terceras personas, así como los relativos a la seguridad financiera de las personas usuarias, que puedan ocasionarse como consecuencia de la actividad alojativa.

2.– Etxebizitzak onar ditzakeen gehieneko plaza-kopuruak, Erantzukizun Adierazpenean jasotakoa, markatuko du aseguratutako gutxieneko kapitala, plaza bakoitzeko 35.000 euroko diru-zenbatekoan.

2.– La cuantía mínima del capital asegurado se determinará en función del número de plazas máximo admisible en la vivienda contemplado en la declaración responsable, a razón de 35.000 euros por plaza.

3.– Artikulu honetan aipatzen den aseguru-poliza indarrean egongo da, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan jardueraren baja eman arte.

3.– La póliza de seguro a que se refiere este artículo deberá mantenerse vigente mientras no se proceda a dar de baja a la actividad en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

18. artikulua.– Herritarren segurtasunaren alorreko informazio-betebeharrak.

Artículo 18.– Obligaciones de información en materia de seguridad ciudadana.

Dekretu honetan araututako turismo-ostatuak behartuta daude bezeroen sarrera-irteerari buruzko dokumentu-erregistroa eta informazioa izatera, herritarren segurtasunaren alorrean indarrean dagoen legediak agintzen duen eran.

Los alojamientos turísticos regulados en el presente Decreto están sujetos a las obligaciones de registro documental e información de entradas y salidas de la clientela, en la forma que se determine por la legislación vigente en materia de seguridad ciudadana.

19. artikulua.– Jabetza horizontalaren araubidea betetzea.

Artículo 19.– Cumplimiento de las normas de propiedad horizontal.

Jabetza horizontalaren araubideko etxebizitzetan, ezin izango da erabilera turistikoko etxebizitzetan ostatu hartzeko jarduerarik onartu, baldin eta jabeen erkidegoaren estatutuetan edo haren arau-erregulatzaileetan –zeinak Jabetzaren Erregistroan behar bezala inskribatuta egongo baitira– horretarako debeku berariazkoa badago.

En los casos de viviendas constituidas en régimen de propiedad horizontal, la actividad de alojamiento en vivienda para uso turístico no podrá ejercerse si los estatutos o normas que regulen la comunidad de propietarios, debidamente inscritos en el Registro de la Propiedad, contienen una prohibición expresa al efecto.

IV. KAPITULUA
TURISMO-JARDUERAREN ZERBITZUA EMATEKO BETEBEHARRAK
CAPÍTULO IV
OBLIGACIONES EN RELACIÓN CON LA PRESTACIÓN DE LA ACTIVIDAD TURÍSTICA

20. artikulua.– Erregistroko inskripzioaren bidezko identifikazioa.

Artículo 20.– Identificación con el número de inscripción registral.

1.– Etxebizitzetako edo logeletako ostatu-zerbitzuak sustatzeko, merkaturatzeko edo laguntzeko jarduera guztietan Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroko inskripzio-zenbakia beti agerraraziko da.

1.– En todo acto de promoción, comercialización o facilitación del alojamiento en viviendas o habitaciones se hará constar el número de la inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi.

2.– Erabilera turistikoko etxebizitzak edo logelak eskaintzeko kanalek egiaztatu beharko dute horiek Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroko inskripzio-zenbakia daramatela, eta zenbaki hori txertatuko dute ostatu-jarduera horren inguruan egiten duten jarduera guztietan.

2.– Los canales de oferta de viviendas o habitaciones para uso turístico deberán verificar que éstas disponen del correspondiente número de inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi e insertarlo en todas las actuaciones que lleven a cabo en relación con la actividad alojativa.

3.– Turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzak erregistro-zenbaki hori txertatu gabe egiten diren jarduera guztiak bertan behera uzteko eskatuko die bai etxebizitzen titularrei bai eskaintza-kanalei.

3.– La dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo requerirá tanto a las personas titulares de las viviendas como a los canales de oferta, el cese de cuantas actuaciones realicen sin incluir el número de registro señalado.

4.– Ostatu hartzeko jardueraren titularrak behartuta daude, halaber, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroko inskripzio-zenbakia publizitatean txertatzera, bai eta fakturetan, dokumentu informatiboetan eta jardueraren ondorioz sortzen duten beste edozein dokumentutan ere, edozein dela ere erabilitako bitartekoa, euskarria, sistema edo kanala.

4.– Las personas titulares de la actividad alojativa están igualmente obligadas a hacer constar el número de inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi en la publicidad que realicen, así como en sus facturas, documentos informativos y cualquier otro que generen en desarrollo de la actividad, sea cual sea el medio, soporte, sistema o canal utilizado.

21. artikulua.– Ostatuen erabiltzaileei eman beharreko informazioaren edukia.

Artículo 21.– Contenido de la información que debe facilitarse a las personas usuarias de los alojamientos.

1.– Ezertan ere eragotzi gabe kontsumitzaile eta erabiltzaileen publizitate eta babesaren alorreko legedi orokorretik ondorioztatzen diren eskubideak, ez eta Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legean dagoen erregulazio espezifikoa ere, dekretu honek arautzen dituen etxebizitzen edo logelen erabiltzaileek eskubidea izango dute, zerbitzua edo erreserba hitzartu baino lehen, egiazkotasun, objektibotasun eta fede onaren eskakizunak betetzen dituen informazio egokia jasotzera, ostatuaren ezaugarriei eta erabilpen-baldintzei buruzko datu nahikoak bilduz.

1.– Sin perjuicio de los demás derechos que se deriven de la legislación general en materia de publicidad y de protección de las personas consumidoras y usuarias, así como de la regulación específica contenida en la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo, las personas usuarias de las viviendas o habitaciones que son objeto del presente Decreto tendrán derecho, antes de concertar la reserva o el servicio, a recibir una información ajustada a las exigencias de veracidad, objetividad y buena fe, que les proporcione los datos suficientes sobre las características del alojamiento y sus condiciones de uso.

2.– Informazio hori posta elektroniko edo beste tresna digitalen bidez emango da, paperean, eta, betiere, euskarri iraunkorrean, pertsona erabiltzaileak gordetzeko aukera izan dezan, baita kontsultatzeko eta kopiatzeko aukera ere, helburuarekin bat datorren epealdian.

2.– Dicha información ha de facilitarse mediante correo electrónico u otros instrumentos digitales o en formato papel y, en todo caso, en soporte duradero, de forma que permita a las personas usuarias almacenarla, así como consultarla y reproducirla durante un período de tiempo acorde con su finalidad.

3.– Zehazkiago, jardueraren titularrak eskaintzaren baldintzei buruzko informazio hau eman beharko du:

3.– Concretamente, la persona titular de la actividad deberá proporcionar la siguiente información acerca de las condiciones de la oferta:

a) Jardueraren titularraren identifikazioa, haren identifikazio fiskaleko zenbakia eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan duen inskripzio-zenbakia, eta, hala badagokio, ostatuaren izen komertziala.

a) La identificación de la persona titular de la actividad, su número de identificación fiscal y de inscripción en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, así como el nombre comercial del alojamiento, en su caso.

b) Etxebizitzan, osorik edo logeletan (baldintzak barne) lagatzen bada ere, dauden zerbitzuen berariazko erreferentzia egingo da, hala nola, Internet konexioa, aire girotua eta bestelakorik, hari buruzko errakuntza edo nahasmendua sortu gabe.

b) Si la vivienda se cede entera o por habitaciones y sus características, con referencia expresa a los servicios de que disponga, tales como conexión a internet, aire acondicionado y otros similares, de forma que no induzca a confusión o error.

c) Etxebizitzaren gehieneko okupazioa, logela bakoitzak zenbat plaza dituen adierazita.

c) La ocupación máxima de la vivienda, con indicación del número de plazas de alojamiento de cada habitación.

d) Erabiltzaileei harrera egiteko prozedura, etxean sartzeko eta ateratzeko orduak adierazita.

d) Procedimiento de recepción de las personas usuarias, con indicación del horario de entrada y salida.

e) Ordaintzeko unea eta modua.

e) Momento y forma de pago.

f) Ostatuaren amaierako prezio osoa, zergak eta tasak barne, eta kontzeptuen arabera banakatua. Prezioak ez badu barruan hartzen etxebizitzaren erabileratik kanpoko beste zerbitzu bereizirik, aparte ordaindu beharrekorik, argi eta garbi adieraziko da hori.

f) Precio final completo del alojamiento, incluidos los impuestos y tasas, y desglosado por conceptos. En caso de que el precio no incluya algún servicio diferenciado del uso de la vivienda, que haya que abonar aparte, se indicará expresamente con la debida claridad.

g) Erreserbei eta kontratuan atzera egiten den kasuari aplikatzekoak zaizkien baldintzak, berariazko erreferentzia eginez fidantzak galtzeko erregimenari edo beste zigorrei, erreserba bertan behera uzten den kasuetarako.

g) Condiciones aplicables a las reservas y al desistimiento del contrato, con referencia expresa al régimen de pérdida de fianzas u otras penalizaciones en caso de cancelación.

h) Ostatua indarrean dagoen Kontsumoko Arbitraje Sisteman sartuta dagoen ala ez.

h) Si el alojamiento se encuentra adherido al vigente sistema arbitral de consumo.

4.– Era berean, kontratua egin aurretik edo, idatzizko kontraturik ez badago, zerbitzua eman aurretik, erabiltzaileei jakinaraziko die titularrak zein erakunderekin hitzartu duen erantzukizun zibileko asegurua.

4.– Igualmente, antes de la celebración del contrato o, cuando no haya contrato por escrito, antes de la prestación del servicio, la persona titular de la actividad deberá comunicar a las personas usuarias con qué entidad tiene concertado el seguro de responsabilidad civil.

5.– Halaber, jardueraren titularrak erabiltzaileei komunikatu behar die erabiltzaileek erabilera arauak eta barne araubidea errespetatu beharko dituztela etxebizitza erabiltzen dutenean, baita eraikineko ohiko bizikidetza-arauak ere.

5.– Así mismo, la persona titular de la actividad deberá comunicar a las personas usuarias la obligación que asumen de utilizar la vivienda con pleno respeto a las normas de uso o de régimen interior, así como las reglas habituales de convivencia del edificio.

Zehatz-mehatz jakinarazi behar die higieneari, hezierari, jendarte-bizikidetzari, janzkerari eta bertoko pertsonenganako eta ohiturenganako errespetuari buruzko xedapenak errespetatu behar dituztela; bereziki, higiezinean bizi diren beste pertsonek atseden hartzeko duten eskubidea.

Específicamente, les deberá transmitir su obligación de observar las disposiciones habituales sobre higiene, educación, convivencia social, vestimenta y respeto a las personas y costumbres del lugar y, especialmente, el derecho al descanso de las demás personas que residan en el inmueble.

6.– Jakinarazi behar die ere debekatuta dagoela etxebizitzan turismo-ostatu jarduera hutsaren ondoriozkoak ez diren jarduerak egitea, eta ostatatze zerbitzua ematen jarraitzeari uko egin diezaiokeela, erabiltzaileren batek bizikidetza arauak edo aplikatu beharreko edozein arau argi eta garbi betetzen ez dituenean.

6.– También les informará de que está prohibido realizar en la vivienda actividades distintas a las derivadas del alojamiento meramente turístico y de que podrá negarse a continuar prestando el servicio de alojamiento cuando alguna de las personas usuarias incumpla manifiestamente las normas de convivencia o cualquier normativa de aplicación.

7.– Artikulu honen 5. eta 6. paragrafoetan aipatzen den informazioa etxebizitza bertan ostatu hartutako pertsonen esku egon daiteke.

7.– La información a que se refieren los párrafos 5 y 6 de este artículo podrá estar a disposición de las personas alojadas en la propia vivienda.

22. artikulua.– Zerbitzuen prezioaren inguruko eskubideak.

Artículo 22.– Derechos en relación con el precio de los servicios.

Eskaintzaren prezioa erabiltzaileak amaierako prezio osoa argiro jakin dezan adieraziko da, zergak barne. Etxebizitza normaltasunez erabiltzeko eta gozatzeko beharrezkoak diren zerbitzuak hartuko ditu barnean, hala nola ura, elektrizitatea, gasa, garbiketa, arropa eta tresneria.

El precio ofertado se señalará de tal forma que las personas usuarias conozcan con claridad su importe final, impuestos incluidos. En todo caso, incluirá el suministro de los servicios necesarios para el normal uso y disfrute de la vivienda, tales como agua, electricidad, gas, limpieza y uso de ropa y menaje de la casa.

23. artikulua.– Salaketak, kexak eta erreklamazioak jartzeko eskubidea.

Artículo 23.– Derecho a formular denuncias, quejas y reclamaciones.

1.– Erabiltzaileek salaketak, kexak eta erreklamazioak jartzeko duten eskubidea agerraraziko da, erraz ikusteko moduko toki batean eta sarretatik hurbil.

1.– En una zona de fácil visibilidad y próxima a la entrada de la vivienda se hará constar el derecho de las personas usuarias a formular denuncias, quejas y reclamaciones.

2.– Berebat, jardueraren titularrak erabiltzaileen esku jarriko ditu erreklamazio-orri ofizialak, eta eman beharko ditu eskatzen badizkiote; halaber, orriok betetzeko eta kontuan hartzeko prozeduraren berri eman behar du.

2.– Así mismo, la persona titular de la actividad pondrá a disposición de las personas usuarias las hojas oficiales de reclamaciones, debiendo facilitarlas si le son solicitadas, así como informar del procedimiento para formularlas y ser atendidas.

24. artikulua.– Erabiltzaileen betebeharrak.

Artículo 24.– Obligaciones de las personas usuarias.

1.– Erabiltzaileek erabilera-arauak eta barne-araubidea errespetatu beharko dituzte etxebizitza erabiltzen eta gozatzen dutenean, baita higiezineko ohiko bizikidetza-arauak ere. Zehatz-mehatz, higieneari, hezierari, jendarte-bizikidetzari, janzkerari eta bertoko pertsonenganako eta ohiturekiko errespetuari buruzko xedapenak errespetatu behar dituzte; bereziki, beste auzokide horiek atseden hartzeko duten eskubidea.

1.– Las personas usuarias habrán de utilizar y disfrutar la vivienda respetando las normas de uso o de régimen interior, así como las reglas habituales de convivencia que se sigan en el inmueble. Específicamente, deberán observar las disposiciones habituales sobre higiene, educación, convivencia social, vestimenta y respeto a las personas y costumbres del lugar y especialmente, el derecho al descanso de los vecinos y las vecinas.

2.– Halaber, ostatu hartutako pertsonek etxebizitza behar den moduan erabili behar dute, eskura jartzen dizkieten instalazioak eta ekipamenduak arduraz zainduz.

2.– Igualmente, las personas alojadas deberán hacer un uso adecuado de la vivienda, cuidando con diligencia las instalaciones y los equipamientos que se pongan a su disposición.

3.– Jardueraren titularrak uko egin diezaioke ostatatze zerbitzua ematen jarraitzeari erabiltzaileren batek bizikidetza arauak edo aplikatu beharreko edozein araudi argi eta garbi betetzen ez dituenean.

3.– La persona titular de la actividad podrá negarse a continuar prestando el servicio de alojamiento cuando alguna de las personas usuarias incumpla manifiestamente las normas de convivencia o cualquier normativa de aplicación.

4.– Debekatuta dago etxebizitzan turismo-ostatua ez den beste edozein jarduera egitea.

4.– Se prohíbe realizar en la vivienda actividades distintas a las derivadas del alojamiento meramente turístico.

V. KAPITULUA
ZEHAPEN-ARAUBIDEA
CAPÍTULO V
RÉGIMEN SANCIONADOR

25. artikulua.– Arau-hausteak eta zehapenak.

Artículo 25.– Infracciones y sanciones.

Dekretu honetan xedatutakoa urratzen bada, hasiera emango zaie zehatzeko prozedurei eta, hala badagokio, kasuan kasuko zehapenak ezarriko dira, Euskadiko Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen VII. tituluan ezarritakoarekin bat etorrita.

Las infracciones a lo dispuesto en el presente Decreto darán lugar a la incoación de los procedimientos sancionadores y a la imposición, en su caso, de las sanciones correspondientes, de conformidad con lo dispuesto en el Título VII de la Ley 13/2016, de 28 de julio, de Turismo.

26. artikulua.– Ohartarazpen-zehapena.

Artículo 26.– Sanción de apercibimiento.

Erabilera turistikoko etxebizitzetan edo erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletan ostatu hartzeko jardueraren titularrak egindako arau-hauste arinak ohartarazpenarekin zehatuko dira, baldin eta berrerortzerik edo erantzukizuna astuntzen duen inguruabarrik ez badago.

Las infracciones leves cometidas por las personas titulares de la actividad alojativa en viviendas o en habitaciones de viviendas particulares para uso turístico, objeto del presente Decreto, serán sancionadas mediante apercibimiento siempre que no exista reincidencia y no concurra ninguna circunstancia agravante de la responsabilidad.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Landa-inguruneko turismo-ostatuak.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Alojamiento turístico en el medio rural.

Arau honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira landaguneetan edo lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako tokietan kokatutako erabilera turistikoko etxebizitzetan eta etxebizitza partikularretako logeletan emandako ostatuak, bai, halaber, nekazaritza-ustiategietan integraturiko baserrietan nekazariek eta abeltzainek ematen dituzten ostatu-zerbitzuak, eta eskualdeko edo inguruko ohiko arkitektura tradizionala duten eraikinetan edo eraikuntzetan emandako ostatu-zerbitzuak. Kasu horietan, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduen araudi espezifikoak aginduko du.

Quedan excluidos del ámbito de aplicación de la presente norma los alojamientos que se presten en las viviendas y habitaciones de viviendas particulares de uso turístico situadas en núcleos rurales o en zonas clasificadas como suelo no urbanizable, los alojamientos que presten las personas agricultoras y ganaderas en los caseríos integrados en una explotación agraria y los alojamientos que se presten en edificios o construcciones que respondan a la arquitectura tradicional, típica de la comarca o zona, que se regularán por lo establecido en la norma específica reguladora de los establecimientos de alojamiento turístico en el medio rural.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Sexu-aldagaia sartzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Inclusión de la variable de sexo.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 28ko 4/2005 Legearen 16. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, dekretu honetan xedatutakoa aplikatuz sortzen diren erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren ereduetan, Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan egindako inskripzioetan eta datuak biltzeko beste dokumentu guztietan, sexu-aldagaia sartu beharko da, halako moldez non datuak bereizita jasotzeko eta ustiatzeko bidea izango baita.

En cumplimiento de lo dispuesto por el artículo 16 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, los modelos de declaración responsable y comunicación previa, las inscripciones en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, así como cualquier otro documento de recogida de datos derivado de la aplicación de lo dispuesto por el presente Decreto, deberán incluir la variable de sexo, de modo que permitan la recopilación y explotación posterior de datos desagregados.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean jartzen denean erantzukizunpeko adierazpena aurkeztua duten eta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izena emana duten erabilera turistikoko etxebizitzen eta etxebizitza partikularretako logelen titularrek 6 hilabeteko epea izango dute araudi berrira egokitzeko, indarrean jartzen denetik zenbatuta, eta, horretarako, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute.

Las personas titulares de viviendas o habitaciones de viviendas particulares para uso turístico que, a la entrada en vigor de la presente disposición, hubieran presentado la correspondiente declaración responsable y estuviesen inscritas en el Registro de Empresas y Actividades Turísticas de Euskadi, deberán adaptarse a lo dispuesto en este Decreto y presentar una declaración responsable al efecto, en el plazo de 6 meses a partir de dicha entrada en vigor.

Adierazpena epean aurkezten ez bada, kasuan kasuko legezkotasuna egiaztatzeko prozedurei eta zehapen-prozedurei emango zaie hasiera.

De no presentarse dicha declaración en plazo se incoarán los procedimientos de comprobación de la legalidad y de carácter sancionador que procedan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Apartamentu turistikoak arautzen dituen apirilaren 16ko 198/2013 dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 198/2013, de 16 de abril, por el que se regulan los apartamentos turísticos.

Apartamentu turistikoak arautzen dituen apirilaren 16ko 198/2013 Dekretuaren 2.3 artikulua aldatu da, eta honela dio orain:

Se modifica el artículo 2.3 del Decreto 198/2013, de 16 de abril, por el que se regulan los apartamentos turísticos, que queda redactado en los siguientes términos:

«3.– Multzoa: bi ostatu-unitate turistikoz edo gehiagoz osaturiko agregatu bat da, bloke bat eratzen ez duena; multzoa osatzen duten unitate horiek eraikin berean egon daitezke, edo elkarren ondoko eraikinetan, eta ustiapen-unitate enpresarial bakar batek erabiltzen du turismo-trafikorako.»

«3.– Se denomina conjunto al agregado de dos o más unidades de alojamiento turístico que, ubicadas en el mismo o en edificios contiguos y sin constituir un bloque, se destinen al tráfico turístico por una sola unidad empresarial de explotación.»

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Araudia garatzeko ahalmena.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Autorización de desarrollo normativo.

Ahalmena ematen zaio Turismo arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren titularrari dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, bereziki 17. artikuluan aipatzen den erantzukizun zibileko aseguruaren gutxieneko diru-zenbatekoa eguneratzeko eta II. eranskinean jasotako erabilera turistikoko etxebizitzen eta etxebizitza partikularretako logelen identifikazio bereizgarriak aldatzeko.

Se autoriza a la persona titular del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de turismo para dictar cuantas disposiciones sean necesarias en desarrollo del presente Decreto y, en especial, para actualizar el importe mínimo del seguro de responsabilidad civil previsto en el artículo 17, así como para modificar los distintivos identificativos de las viviendas y habitaciones de viviendas particulares para uso turístico que se recogen en el Anexo II.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Erantzukizunpeko adierazpenen eta aurretiazko jakinarazpenen eredu ofizialak aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Modificación de los modelos oficiales de declaración responsable y comunicación previa.

Turismoaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren zuzendaritzaren ebazpenaren bidez alda daitezke dekretu honen I. eranskinean dauden erantzukizunpeko adierazpenen eta aurretiazko jakinarazpenen ereduak, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Los modelos oficiales de declaración responsable y comunicación previa que se contienen en el Anexo I de este Decreto podrán ser modificados mediante resolución de la dirección del Gobierno Vasco competente en materia de turismo, que será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 3an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de julio de 2018.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Turismo, Comercio y Consumo,

JOSÉ ALFREDO RETORTILLO PANIAGUA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común