Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

141. zk., 2018ko uztailaren 23a, astelehena

N.º 141, lunes 23 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
DEPARTAMENTO DE CULTURA Y POLÍTICA LINGÜÍSTICA
3785
3785

AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) arteko kudeaketa-gomendioari buruzkoa, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak egiteko dena, Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabeei eta landunei zuzendua.

ACUERDO de encomienda de gestión entre Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), para la realización de cursos de capacitación lingüística en euskera dirigidos a personas desempleadas y ocupadas que participen en acciones formativas programadas por Lanbide.

Alde batetik, Beatriz Artolazabal Albeniz andrea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazioko kontseiluburu gisa.

De una parte, Dña. Beatriz Artolazabal Albeniz, Consejera de Empleo y Políticas Sociales, en su calidad de Presidenta del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

Eta, beste aldetik, Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABEko) presidente gisa.

Y de otra, D. Bingen Zupiria Gorostidi, Consejero de Cultura y Política Lingüística, en su calidad de Presidente del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE).

HAU ADIERAZTEN DUTE:
DECLARAN:

Lehenengoa.– Urriaren 13ko 3/2011 Legearen arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua izaera administratiboa duen organismo autonomoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikita dago. Nortasun juridiko propioa du, bai eta jarduteko gaitasun osoa ere, bere helburuak betetzeko. Haren eginkizunen artean dira enpleguko programak kudeatzea, enplegurako eta auto-enplegua sustatzeko prestakuntza ematea eta enpresak sortzea. Enplegurako prestakuntzaren barruan, langile langabeei eta landunei zuzendutako prestakuntza dago, beren enplegagarritasuna hobetu edo beren prestakuntza-curriculuma handitu nahi dutenei, dituzten itxaropen profesionalak hobeto garatzeko.

Primero.– Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, conforme a la Ley 3/2011, de 13 de octubre, es un organismo autónomo de carácter administrativo adscrito al Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, dotado de personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines, que tiene encomendadas, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas. Dentro de la formación para el empleo se encuentra la formación dirigida a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas que quieran mejorar su empleabilidad o ampliar su currículum formativo, para el mejor desarrollo de sus expectativas profesionales.

Bigarrena.– Euskadin enplegurako prestakuntza profesionala agintzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian (2016-06-07ko EHAA) ezarrita dagoenez, enplegurako Lanbide Heziketako jardueren eta programen barruan, euskaraz ikasteko programak emango dira HABE organismo autonomoarekin egindako akordioen bitartez, helburu izanik dena delako arlo profesionalean ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasunak garatzea, lanbide-eginkizunak hobeto betetzea edota lanbide-aukerak hobetzea.

Segundo.– El Decreto 82/2016, de 31 de mayo, por el que se ordena la formación profesional para el empleo en Euskadi (BOPV de 7 de junio de 2016) establece, en su disposición adicional, que en las actividades y programas de formación profesional para el empleo se garantizará, mediante los acuerdos correspondientes con el organismo autónomo HABE, la incorporación de programas de aprendizaje del euskera, con el objetivo de progresar en la capacidad comunicativa, oral y escrita, en el ámbito profesional específico de que se trate, así como para el mejor desarrollo de las tareas profesionales o para la mejora de las expectativas profesionales.

Hirugarrena.– Langile elebidun gaituen eskaerak gora egin duenez, agerian geratu da beharrezkoa dela Lanbidek antolatutako prestakuntza-ekintza batzuk osatzea, hain zuzen ere, langabeek gaitasun profesionalak lor ditzaten egiten direnak. Horretarako, euskararen ezagutza eta erabilera jasotzeko edo hobetzeko prestakuntza-ekintzak egin behar dira, langabeen enplegagarritasuna hobetze aldera.

Tercero.– El incremento en la demanda de personal bilingüe cualificado pone de manifiesto la necesidad de complementar algunas de las acciones formativas programadas por Lanbide y destinadas a la adquisición de competencias profesionales por parte de las personas desempleadas, con acciones formativas dirigidas a adquirir o mejorar el conocimiento y el uso del euskera, al objeto de mejorar su empleabilidad.

Laugarrena.– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzeko eta Euskaltegiak araupetzeko azaroaren 25eko 29/1983 Legean xedatutakoaren arabera, HABE erakundea erakunde administratibo autonomo bat da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago, nortasun juridiko berekia du, eta gaitasun osoa du bere eginkizunak betetzeko. Haren funtzioak dira, besteak beste, herritar helduei euskara irakastea eta herritar horien euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzea Euskadin.

Cuarto.– El Instituto HABE, de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 29/1983, de 23 de noviembre, de creación del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos y de Regulación de los Euskaltegis, es un organismo autónomo de carácter administrativo adscrito al Departamento de Cultura y Política Lingüística del Gobierno Vasco, con personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines, entre cuyas funciones figura, la enseñanza del euskera a la población adulta así como el impulso y la promoción de la euskaldunización y alfabetización de la misma en el País Vasco.

Bosgarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak ez du giza baliabide eta material nahikorik, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroak emateko. HABE erakundeak, berriz, antolakuntza eta baliabide egokiak ditu, Lanbideren beharrei arreta emateko espezialitate-baldintza onenetan.

Quinto.– El organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo carece de medios humanos y materiales suficientes para la ejecución de los cursos de capacitación lingüística en euskera, en cambio, el instituto HABE cuenta con la organización y medios precisos para atender las necesidades de Lanbide en las mejores condiciones de especialidad.

Seigarrena.– Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) euskaraz ikasteko prestakuntza-ekintza plangintza bat egin dute, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeen beharrei erantzuna emateko, hizkuntza-gaikuntzako euskarazko prestakuntza-ekintzei dagokionez. Prestakuntza-ekintza horiek HABEren euskaltegietan egingo dira. Halaber, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutako esparruaren barruan, erabaki dute dagokion kudeaketa-gomendioko akordioa formalizatzea, honako klausula hauen arabera arautuko dena:

Sexto.– Por ello, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y el Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), en orden a dar respuesta a las necesidades detectadas de cualificación lingüística en euskera de los trabajadores y trabajadoras desempleadas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, han realizado una planificación de acciones formativas de aprendizaje del euskera a realizar en los euskaltegis de HABE, y en el marco de lo dispuesto en el artículo 11 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público, acuerdan formalizar el correspondiente Acuerdo de Encomienda de Gestión, que se regirá por las siguientes.

KLAUSULAK
CLÁUSULAS

Lehenengoa.– Helburua.

Primera.– Objeto.

Akordio honek aipatzen duen kudeaketa-gomendioaren helburua da Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) Lanbidek programatutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten eta parte hartu duten langile langabeei eta landunei zuzendutako hizkuntza-gaikuntzako euskarazko jarduerak egitea.

La encomienda de gestión a que se refiere este Acuerdo tiene por objeto la realización por parte del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos / Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) de las acciones de capacitación lingüística en euskera dirigidas a personas trabajadoras desempleadas y ocupadas que participen o hayan participado en acciones formativas cualificantes programadas por Lanbide.

Bigarrena.– Prestakuntza-eskaintza.

Segunda.– Oferta formativa.

1.– Hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-plana euskarazko prestakuntza-ekintzen bidez gauzatuko da. Moduluka emango dira ekintza horiek, HABEko Erregistroan inskribatutako euskaltegien ahalmenen arabera, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruko A1, A2, B1, B2 eta C1 erreferentzia-mailekin.

1.– El plan formativo de capacitación lingüística consistirá en acciones formativas de euskera que se impartirán por módulos en función de la disponibilidad de los euskaltegis inscritos en el Registro de HABE, con los niveles de referencia MCER A1, A2, B1, B2 y C1.

2.– Agindu honen xede diren prestakuntza-ekintzak aurrez aurre emango dira, eta 2018ko urrian hasi eta 2019ko ekainaren 30a baino lehen bukatu behar dira.

2.– Las acciones formativas que forman parte del plan formativo objeto de esta encomienda se impartirán en la modalidad presencial y deberán iniciarse en octubre de 2018 y finalizar antes del día 30 de junio de 2019.

Hirugarrena.– Lanbideren zuzkidura ekonomikoa.

Tercera.– Dotación económica de Lanbide.

Agindu honen xede den prestakuntza-programazioa finantzatzera bideratuko den kreditua 200.000 euro dira, guztira; horietatik 100.000 euro 2018ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 100.000 euro 2019ko konpromiso-kredituari.

El total del crédito destinado a la financiación de la programación formativa objeto de esta encomienda asciende a 200.000 euros, de los cuales 100.000 euros corresponden al crédito de pago de 2018 y 100.000 euros al crédito de compromiso del 2019.

Laugarrena.– Jarduerak finantzatzea.

Cuarta.– Financiación de las actividades.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta HABEk finantzatu beharko dituzte kudeaketa-gomendio honetatik eratorritako jarduerak, irizpide hauetan oinarrituta:

La financiación de las actividades derivadas de esta encomienda de gestión corresponderá a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y a HABE, en base a los siguientes criterios:

A) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bere gain hartuko ditu hizkuntza-gaikuntzako ikastaroetako maila guztietako ikasleen matrikulen gastuak, honako tarifa hauetan oinarrituta:

A) Lanbide-Servicio Vasco de Empleo se hará cargo de los gastos de matrícula de las alumnas y alumnos en todos los niveles de los cursos de capacitación lingüística y en base a las siguientes tarifas:

a) Hiru lurraldeetako hiriburuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,50 euro/ordu/parte-hartzaile.

a) La matrícula de los cursos impartidos en euskaltegis en las capitales de los tres territorios, a razón de 2,50 euros/hora/participante.

b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,00 €/ordu/parte-hartzaile.

b) La matrícula de los cursos impartidos en euskaltegis de otros municipios de los tres territorios a razón de 2,00 euros/hora/participante.

B) HABEk gainerako hezkuntza-kostuak finantzatuko dizkie eranskin honetan xedatutakoa betetzen duten euskaltegiei: Udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2017-2018 ikasturtean diru-laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEko zuzendariaren 2017ko irailaren 8ko Ebazpenaren I. eranskina. Aipatutako deialdiaren 2.2 artikuluan zehazten da nola.

B) HABE financiará el resto de los costes de enseñanza a aquellos Euskaltegis que cumplan lo dispuesto en el Anexo I de la Resolución de 8 de septiembre de 2017, del Director de HABE, por la que se establecen las condiciones para la concesión de subvenciones a los euskaltegis de los ayuntamientos o de las entidades de ellos dependientes, euskaltegis públicos de titularidad municipal, para el curso 2017-2018, tal y como indica el artículo 2.2 de dicha convocatoria.

Bosgarrena.– Funtsen transferentzia.

Quinta.– Transferencia de fondos.

Hona hemen ordainketa-araubidea:

El régimen de pagos será el siguiente:

– Lehen ordainketa, hots, planean aurreikusitako matrikulen guztizko zenbatekoaren % 50, lehenengo prestakuntza-ekintzaren hasieran ordainduko da, HABEren agiria jaso ondoren, bederatzigarren klausulako 2. apartatuan adierazi bezala.

– El primer pago correspondiente al 50% del importe del total de las matrículas previstas en el plan se abonará al inicio de la primera acción formativa, tras recibir la comunicación de HABE según se indica en el apartado 2 de la cláusula novena.

– Gainerako % 50a, gastua justifikatu ondoren ordainduko da, hamargarren klausulan aurreikusi den bezala.

– El 50% restante, tras la justificación del gasto en los términos previstos en la cláusula décima.

Seigarrena.– Prestakuntzaren hartzaileak.

Sexta.– Personas destinatarias de la formación.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden pertsona langabeek eta landunek parte hartu ahal izango dute hizkuntza-gaikuntzako euskarazko prestakuntza-ekintzetan, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako profesionaltasun-egiaztagiriak lortzeko ekintza kualifikatzaileak egiten ari badira, edo, bestela ere, Lanbidek 2015, 2016 edo 2017. urteetan onartutako diru-laguntzen deialdien esparruan egin badituzte.

1.– Podrán participar en las acciones formativas de capacitación lingüística en euskera las personas desempleadas y ocupadas inscritas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que estén cursando acciones cualificantes dirigidas a la obtención de certificados de profesionalidad, subvencionadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, o bien las hayan cursado en el marco de las convocatorias de subvenciones aprobadas por Lanbide en los años 2015, 2016 o 2017.

2.– Hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ekintzetan parte hartzen duten pertsonek horietan parte hartzeko bete behar diren baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Las personas participantes en las acciones formativas de capacitación lingüística en euskera deberán reunir los requisitos de acceso a las mismas.

Zazpigarrena.– Eskainitako hizkuntza-gaikuntzaren publizitatea.

Séptima.– Publicidad de la capacitación lingüística ofertada.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orrian (www.lanbide.euskadi.eus) hizkuntza-gaikuntzako euskarazko prestakuntza-ekintzen publizitatea egingo da, prestakuntza eta ikastaroei buruzko atalean, eta, horri dagokionez, honako informazio hau jakinarazten da:

En la página web de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo (www.lanbide.euskadi.eus) se dará publicidad de la oferta formativa de acciones de capacitación lingüística en euskera, en el apartado de formación-cursos, haciendo constar al efecto la siguiente información:

a) Euskara-prestakuntza egingo da hizkuntza-gaitasuna lortzeko edo hobetzeko, enplegagarritasuna handitzearren.

a) Que la formación en euskera se realizará para adquirir o mejorar sus competencias lingüísticas con el fin de incrementar su empleabilidad.

b) Baldin prestakuntza-ekintza kualifikatzailerik egiten ari bada, euskarazko prestakuntza aldi berean egingo da, ekintza hori gauzatu bitartean baina haren ikastorduetatik kanpo.

b) Que en el supuesto de estar cursando acciones formativas cualificantes, la formación en euskera se realizará paralelamente durante su periodo de ejecución, pero fuera del horario lectivo de la misma.

Zortzigarrena.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonak hautatzea

Octava.– Selección de las personas participantes en las acciones formativas.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua arduratuko da hizkuntza-gaikuntzako euskarazko ikastaroetan parte hartuko duten ikasleak aurrez hautatzeaz bere datu-basean inskribatutako pertsonen artean, eta hautaketa-prozesu osoa koordinatzeaz.

1.– Lanbide-Servicio Vasco de Empleo será el encargado de realizar una preselección del alumnado participante en el programa formativo de capacitación lingüística en euskera entre las personas inscritas en su base de datos y de coordinar todo el proceso de selección.

2.– Seigarren klausulan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek hizkuntza-gaikuntzako ikastaroetan parte hartzea eskatu ahal izango dute.

2.– Las personas que cumplan los requisitos establecidos en la cláusula sexta podrán solicitar su participación en los cursos de capacitación lingüística.

Eskaerak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2018ko urriaren 11n bukatuko da. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulego-sarearen bitartez edo erakunde autonomo honen web-orriaren bitartez egin ahal izango da eskaera.

El plazo para la presentación de solicitudes comenzará el día siguiente al de publicación de la presente encomienda en el Boletín Oficial del País Vasco y finalizará el 11 de octubre de 2018. La solicitud podrá realizarse a través de la red de oficinas de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o bien a través de la página web de este organismo autónomo.

3.– Eskaera egin ondoren, hautagaiek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko du Lanbidek, izena eman duten hurrenkerari jarraituz eta aurrekontua agortu arte. Horrela bada, hautatuei jakinaraziko die onartuak izan direla eta euskaltegian matrikula-orria aurkeztu behar dutela. Orri hori Lanbideren www.lanbide.euskadi.eus web-orriko Nire Lanbidenet izeneko atal pertsonalean eskura daiteke.

3.– Una vez realizada la solicitud, Lanbide comprobará el cumplimiento de los requisitos de las personas candidatas a participar por orden de inscripción y hasta agotar el presupuesto, comunicando a las seleccionadas su admisión y la necesidad de presentar en el euskaltegi la hoja de matrícula que deberán obtener desde la página web de Lanbide www.lanbide.euskadi.eus, en la sección personal MiLanbidenet.

Bederatzigarrena.– Euskaltegietan matrikulatzeko prozedura eta Lanbide jakinaren gainean jartzea.

Novena.– Procedimiento de matriculación en los euskaltegis y comunicación a Lanbide.

1.– Pertsona hautatuek matrikula-orria aurkeztu beharko dute HABEko erregistroan ageri diren euskaltegietatik aukeratzen duten hartan. Matrikula-orria aurkezteko epea 2018ko urriaren 19an amaituko da.

1.– Las personas seleccionadas deberán presentar la hoja de matrícula en el euskaltegi que elijan de entre los incluidos en el Registro de HABE. El plazo para la presentación de la hoja de matrícula finalizará el día 19 de octubre de 2018.

Matrikula-orrian, ikaslearen izena eta NANa adieraziko dira.

En la hoja de matrícula se especificará el nombre y el DNI del alumno.

Matrikula-orriko atal bat prestakuntza-ekintza ematen duen euskaltegiak bete beharko du. Atal horretan, honako hauek zehaztuko dira: prestakuntza-moduluaren kodea, hasiera- eta bukaera-datak, eman beharreko ordu-kopurua eta, euskaltegiak prestatuko duen mailaketa-proba baten ondoren, ikaslearen hasierako maila.

En la hoja de matrícula figurará un apartado, a rellenar por el euskaltegi en el que se impartirá la acción formativa, en el que se especificarán los siguientes puntos: el código del módulo de formación, las fechas de inicio y final, el cómputo total de horas a impartir y, tras una prueba de nivel que realizará el propio euskaltegi, el nivel inicial del alumno.

2.– Matrikulazio-prozedura bukatu ondoren, HABEk Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari helaraziko dio, 2018ko azaroaren 16a baino lehen, urrian hasitako prestakuntza-ekintzen kasuan, eta prestakuntza-ekintzak hasi eta, gehienez ere, 10 egun balioduneko epearen barruan, euskaltegietan matrikula formalizatu duten pertsonen zerrenda. Agiri horretan zehaztuko du, baita ere, pertsona bakoitzak zer euskaltegi aukeratu duen, zer maila zuen hasieran, zer maila lortu nahi duen, ikastaroak noiz hasi eta noiz bukatuko diren, eta zenbat ikastordu diren parte-hartzaile bakoitzeko.

2.– Una vez finalizado el procedimiento de matriculación, HABE comunicará a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, antes del 16 de noviembre de 2018 en el caso de acciones formativas iniciadas en octubre; y en el plazo máximo de 10 días hábiles desde el inicio de las acciones formativas iniciadas con posterioridad a esa fecha, la relación de las personas que han formalizado la matrícula en los euskaltegis, especificando el euskaltegi seleccionado, el nivel inicial, el nivel objetivo, las fechas de inicio y finalización de los cursos y el número de horas lectivas a recibir por cada participante.

Hamargarrena.– Aldeen betebeharrak.

Décima.– Obligaciones de las partes.

1.– Hauek izango dira HABEren betebeharrak, kasu bakoitzean adierazten den irismenarekin:

1.– Serán obligaciones de HABE, con el alcance que en cada caso se señala:

a) Euskaltegiekin eta Lanbideko teknikariekin koordinatzea eskatzaileen atxikipena euskarazko prestakuntza-moduluei.

a) Coordinar con los euskaltegis y los Técnicos de Lanbide la adscripción de los solicitantes a los módulos formativos en euskera.

b) Lanbidek hautatutako ikasleak bere euskaltegietako prestakuntza-eskaintzan sartzea, beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarriz.

b) Incluir a las alumnas y alumnos seleccionados por Lanbide en la oferta formativa de sus euskaltegis, poniendo los recursos humanos y materiales necesarios.

c) Egindako jarduerei (programa honi dagozkionak) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako finantzaketaren publizitatea egitea.

c) Dar publicidad de la financiación por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo de las acciones impartidas correspondientes a esta programación.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari prestakuntza-ekintzen hasiera jakinaraztea ezarritako epean.

d) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo el inicio de las acciones formativas en el plazo establecido.

e) Ikasleen bertaratzea kontrolatzea, eta hilero horren berri ematea Lanbideri.

e) Efectuar el control de la asistencia del alumnado, comunicándolo mensualmente a Lanbide.

f) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari prestakuntza-ekintzetan gertatzen diren bajak edo uzteak jakinaraztea, baita jarduerak egin bitartean gertatzen den edozein gertakari ere.

f) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las bajas o abandonos que se produzcan en las acciones formativas, así como cualquier incidencia ocurrida durante el desarrollo de las mismas.

g) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eskatu bezain informazio beste ematea, programari eta ikasleei dagokienez.

g) Proporcionar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo cuanta información demande en relación al programa y al alumnado.

h) Ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu-maila ebaluatzea, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari horren berri ematea, Lanbideko prestakuntza kudeatzeko aplikazioarekin (LAN-Frekin) bateragarria den formatu batean, hizkuntza-egiaztatzearen emaitzak agertu behar baitu prestakuntzan parte hartu duen pertsona bakoitzaren Gaitasunaren Erregistroko kontuan.

h) Evaluar el nivel de aprovechamiento de las alumnas y alumnos que participen en los cursos, comunicándolo a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en un formato compatible con la aplicación de gestión de la formación de Lanbide (LAN-F), con objeto de que los resultados de acreditación lingüística figuren en la cuenta formación de cada persona participante en la formación, ubicada en el Registro de la Competencia.

i) Gauzatutako prestakuntza-ekintzen gastuak frogatzea, ezarritako moduan eta agirien bitartez, 2019ko irailaren 30a baino lehen. Frogagiri horretan, dagozkien moduluetan ematen diren eta ikasleek benetan jasotzen dituzten orduen kopurua zehaztuko da.

i) Justificar, en la forma y con la documentación que se establezca, los gastos de las acciones formativas ejecutadas, antes del 30 de septiembre de 2019. En esa justificación se especificarán las horas impartidas y recibidas efectivamente por el alumnado en los módulos correspondientes.

2.– Hauek izango dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren betebeharrak:

2.– Serán obligaciones de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo las siguientes:

a) Egindako prestakuntza-ekintzen matrikulak finantzatzea, kudeaketa-gomendioko akordio honetan xedatutakoaren babespean.

a) Financiar las matrículas de las acciones formativas impartidas al amparo de lo dispuesto en el presente acuerdo de encomienda de gestión.

b) HABErekin elkarlanean aritzea ekintzak gauzatzean sortutako jazoerak ebazteko orduan, bai eta horiek kudeatzeko prozesuan aholkularitza teknikoa ematea ere.

b) Colaborar con HABE en la resolución de las incidencias que se produzcan durante el desarrollo de las acciones, así como a prestar asesoramiento técnico en el proceso de gestión de las mismas.

Hamaikagarrena.– Gastuen justifikazioa.

Undécima.– Justificación de gastos.

HABEk Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko ditu, 2019ko irailaren 30a baino lehen, agindu honen esparruan egindako hizkuntza-gaikuntzako prestakuntza-ekintzen ondorioz sortutako gastuen frogagiriak, hark dagokion transferentzia agin dezan egoki irizten dizkion egiaztapenak egin ondoren (emandako prestakuntza-orduen kopurua eta ikasleek dagokien moduluan benetan jasotako prestakuntza-orduen kopurua, bai eta «gai» edo «ez gai» kalifikazioa ere, egindako Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparruko mailan emana).

HABE presentará a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, antes del 30 de septiembre de 2019, la justificación de gastos derivados de las acciones formativas de capacitación lingüística realizadas en el marco de esta encomienda, para que este organismo, una vez realizadas las comprobaciones que estime oportunas (cómputo de horas de formación impartidas y horas de formación efectivamente recibidas por el alumnado en el módulo correspondiente, así como la calificación de «apto» o «no apto» en relación al nivel MCER cursado), ordene la transferencia correspondiente.

Hamabigarrena.– Jarraipen-batzordea.

Duodécima.– Comisión de seguimiento.

Jarraipen-batzorde bat eratuko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko eta HABEko kideek osatua, akordio hau behar bezala kudeatu eta interpretatu ahal izateko, bai eta antolaketa-gaien eta abarren inguruan sor litezkeen arazoak konpontzeko ere.

Se creará una Comisión de Seguimiento compuesta por miembros de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y HABE, para poder gestionar e interpretar debidamente el presente acuerdo, así como para solucionar los problemas que pudieran surgir en torno a aspectos organizativos.

Hona Jarraipen Batzordearen osaera:

Dicha Comisión de Seguimiento tendrá la siguiente composición:

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren izenean:

– Por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo:

a) Enplegurako Prestakuntzako Zerbitzuaren arduraduna, batzordeburu-lanak egingo dituena.

a) Responsable del Servicio de Formación para el Empleo que actuará como Presidente.

b) Enplegurako Prestakuntzako Zerbitzuko teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

b) Técnica/o del Servicio de Formación para el Empleo que actuará como secretaria/o.

– HABEren izenean:

– Por parte de HABE:

a) Administrazioekiko HABEko koordinatzailea.

a) Coordinador/a de HABE con las administraciones.

b) HABEko ikuskatzailetza-arduraduna.

b) Responsable de Inspección de HABE.

Hauexek dira Batzordearen funtzioak:

Son funciones de esta comisión:

● Egin daitezkeen prestakuntza-ekintzen urteko aurreikuspena egitea. Horretarako, Jarraipen Batzordeko parte den organismo bakoitzeko ordezkari batek, gutxienez, parte hartu beharko du.

● Hacer la previsión anual de acciones formativas que puedan llevarse a cabo. Para ello, será suficiente la participación de, al menos, un representante de cada organismo perteneciente a la Comisión de Seguimiento.

● Informazio-trukeko prozesuak aztertzea eta antzemandako arazoak konpontzeko neurriak proposatzea.

● Analizar los procesos de intercambio de información y proponer medidas para resolver los problemas detectados.

● Orokorrean, kudeaketa-gomendio honetan hitzartutakoa gauzatzerakoan sor daitezkeen eragozpenak eta arazoak aztertu eta konpontzeko neurriak proposatzea eta ezartzea.

● De manera general, proponer e implementar medidas de análisis y solución de obstáculos y problemas que puedan darse a la hora de ejecutar lo acordado en esta encomienda de gestión.

● Bidalitako informazioa aztertzea.

● Analizar la información enviada.

Hamahirugarrena.– Kudeaketa-gomendioaren indarraldia.

Decimotercera.– Vigencia de la encomienda.

Kudeaketa-gomendio hau indarrean egongo da agiri hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik 2019ko ekainaren 30era arte.

La presente encomienda de gestión tendrá vigencia desde la publicación del presente instrumento en el Boletín Oficial del País Vasco hasta el 30 de junio de 2019.

Hamalaugarrena.– Datu pertsonalak babestea.

Decimocuarta.– Protección de Datos Personales.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoari jarraikiz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko ditu deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betez lortzen diren datu pertsonalak.

En cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos y demás normativa vigente en materia de protección de datos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo destinará los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de las solicitudes de ayuda reguladas en la presente convocatoria, para la gestión y control de las subvenciones contempladas en la misma.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko eta garraiatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko muga ezartzeko eta haien aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi, 1, CP 01009, Vitoria-Gasteiz.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/

Hamabosgarrena.– Kudeaketa-gomendioak ez dakar ez eskumenen (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari esleituak) titulartasuna ez eskumen horretaz baliatzeko funtsezko elementuak lagatzea; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoaren ardura izango da kudeaketa-gomendio honen xede den jarduera material zehatzari oinarria emango dioten edo hura barne hartuko duten egintza edo erabaki juridiko guztiak hartzea.

Decimoquinta.– La encomienda de gestión no supone cesión de la titularidad de las competencias ni de los elementos sustantivos de su ejercicio, atribuidas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, siendo responsabilidad de este organismo autónomo dictar los actos o resoluciones de carácter jurídico que den soporte o en los que se integre la concreta actividad material objeto de la misma.

Bi aldeek edukiarekin ados daudela adierazten dute, eta, hala jasota gera dadin, kudeaketa-gomendioa formalizatzeko agiri hau sinatu dute.

Estando ambas partes conformes con el contenido de este documento y para que así conste suscriben el presente instrumento de formalización de encomienda de gestión.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 6a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 6 de julio de 2018.

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

El Consejero de Cultura y Política Lingüística,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Análisis documental

Euskadi, bien común