Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

133. zk., 2018ko uztailaren 11, asteazkena

N.º 133, miércoles 11 de julio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
3588
3588

100/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa.

DECRETO 100/2018, de 3 de julio, de las organizaciones sanitarias integradas del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeak bere antolamendu-oinarrietako bat esparru sanitario bakoitzean lehen mailako arretaren antolamendu egokia bermatzea dela aurreikusten du, eta ospitaleko arretarekin behar bezala koordinatzea. Horretarako, ahalik eta eraginkortasun sanitario handiena bermatuko du, bai baliabideen kokapenerako eta erabilerarako, bai sinergiak aprobetxatzeko baldintza estrategiko egokienak ezartzeko, bai eta erreferentziazko gailuak konfiguratzeko ere.

La Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, contempla, como una de sus bases organizativas, que en cada Área de Salud se garantice una adecuada ordenación de la atención primaria en coordinación con la atención hospitalaria mediante una máxima eficiencia sanitaria tanto en la ubicación y uso de los recursos como en el establecimiento de las condiciones estratégicas más adecuadas para el aprovechamiento de las sinergias o en la configuración de los dispositivos de referencia.

Horren arabera, Osasun Saileko ildo estrategikoetan arreta integratuaz hitz egiten da, bereziki zahartzaroaren, kronikotasunaren eta mendetasunaren erronkei aurre egiteko, osasun-sistemako arreta-mailei (lehen mailakoa eta ospitalekoa) koherentzia emateko eta horien artean sinergiak bilatzeko; hori guztia osasun-zainketak hain zatituta egon ez daitezen eta eraginkorragoak izan daitezen lortzeko; hau da, azken batean, kalitate handiagokoak izan daitezen lortzeko.

Conforme a ello, las líneas estratégicas del Departamento de Salud hacen referencia a la atención integrada, especialmente ante los retos de la vejez, cronicidad y dependencia, para dar coherencia y buscar sinergias entre los diferentes niveles del sistema sanitario (primaria y hospitalaria) para lograr que los cuidados sanitarios sean menos fragmentados, más eficientes y, en definitiva, de mayor calidad.

Ildo estrategiko horietatik eratorritako arreta integratua ezartzeko uztailaren 23ko 194/1996 eta 195/1996 dekretuetan aurreikusten den eredua birformulatu behar da. Dekretu horien bidez arautzen dira ospitaleko arretaren asistentzia-egiturak, batetik, eta lehen mailako arretarenak, bestetik.

La atención integrada que se deriva de las citadas líneas estratégicas supone una reformulación del modelo que se contempla en los Decretos 194/1996 y 195/1996, de 23 de julio, en los que se regulan las estructuras asistenciales de la atención hospitalaria, por un lado, y de la atención primaria, por otro.

Horren aurretik, baina jarduketa-ildo horiekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2010eko abenduaren 13ko Akordioaren bidez, Bidasoko erakunde sanitario integratua sortu zuen. Lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren arteko banaketa tradizionala gainditzen duen antolamendu-egituraren eredu gisa sortu zen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 23. artikuluan jasotakoari jarraituz.

Con carácter previo, pero en coherencia con estas líneas de actuación, el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud creó, mediante Acuerdo de 13 de diciembre de 2010, la organización de servicios sanitarios integrada de Bidasoa, como una modalidad organizativa que supera la tradicional separación entre atención primaria y hospitalaria y que encuentra su fundamento en el artículo 23 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

Osasun-zerbitzuen lehenengo erakunde integratu hori ebaluatu ostean, ezartzen joan dira, pixkanaka-pixkanaka, gainerako guztiak Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta amaitu da hedapena. Osasun-esparru bakoitzaren ezaugarrietara egokitu da erakunde horietako bakoitza, eta komunikazio- gardentasun- eta partaidetza-irizpideak erabili dira zeregin horietan.

Tras la evaluación de esta primera organización integrada de servicios sanitarios se ha ido conformando su implantación progresiva en toda la Comunidad Autónoma de Euskadi, culminando con el despliegue de estas organizaciones, adaptadas a las peculiaridades de cada Área de Salud, con criterios de comunicación, transparencia y participación.

Erakunde sanitario integratuen eredu hori hedatu ondoren, eta, adierazitakoarekin bat etorriz, dekretuaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen tipologia zehaztu nahi da, erakunde sanitario integratuez gain, beste erakunde-modalitate batzuek ere lekua izan dezaten. Tipologia berri horretara egokitu beharko dira egungo asistentzia- eta kudeaketa-egiturak, arreta integratua garatu ahal izateko eta asistentzia-prozesu berean esku hartzen duten profesionalen artean esparru klinikoaren arloko elkar eragina bultzatzeko, arreta jasotzen duten pertsonen osasun-emaitzak maximizatzea helburu izanik.

Realizado el despliegue de esta modalidad de organizaciones sanitarias integradas, y en consonancia con lo expuesto, el decreto pretende determinar la tipología de organizaciones de servicios de Osakidetza-Servicio vasco de salud en la que, junto a las organizaciones sanitarias integradas, quepan otras modalidades organizativas. A esta nueva tipología deberán adecuarse las actuales estructuras asistenciales y de gestión con objeto de desarrollar una atención integrada y de impulsar las interacciones clínicas entre las y los distintos profesionales que intervienen en un mismo proceso asistencial con la finalidad de maximizar los resultados en salud de las personas atendidas.

Zerbitzu-erakundeen aldaketa hori osatzeko, asistentziaren kudeaketan ere egingo dira aldaketak, hainbat profesionalek ematen duten asistentziari eta espazio eta maila ezberdinetako ekintzen antolamenduari jarraipena emateko, betiere ekintzak era integratuan jorratuz.

Esta transformación de las organizaciones de servicios se completa mediante el impulso de cambios en la gestión asistencial, de cara a la materialización de la continuidad asistencial y a la ordenación de actividades realizadas en espacios y niveles diferentes, por profesionales diferentes, abordando actuaciones de manera integrada.

Partaidetza-organoak ere berrantolatuko dira; berrantolaketa horren eraginez desagertu egingo da Kontseilu Teknikoa, eta Asistentzia Klinikorako Kontseiluak hartuko ditu haren zereginak.

También se reorganizan los órganos de participación, desapareciendo el Consejo Técnico, cuyas funciones son asumidas por el Consejo Clínico Asistencial.

Azkenik, arau honen helburua da oinarri jakin batzuk ezartzea esparru soziosanitariotik egitura sanitario integratuan aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Finalmente, también es objetivo de la presente norma poner las bases que permitan continuar el avance en una configuración integrada de la salud desde el ámbito socio-sanitario.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 7.2 artikuluan sistemaren lurralde-antolamenduari dagokionez eta 23. artikuluan xedatutakoaren arau-garapena gauzatzeko ematen da dekretu hau. Eusko Jaurlaritzak du dekretua onesteko eskumena, hala aitortzen diolako aurretik aipatutako legearen azken xedapenetatik lehenak.

El presente Decreto se dicta como desarrollo reglamentario del artículo 7.2 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, en relación a la ordenación territorial del sistema, y de su artículo 23. La competencia del Gobierno Vasco para su aprobación le viene expresamente reconocida en la Disposición Final Primera de la mencionada ley.

Horrenbestez, Osasuneko sailburuaren proposamenez, egin beharreko izapideak egin ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko uztailaren 3an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Salud, previos los trámites oportunos, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 3 de julio de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde integratu sanitarioak egitura organiko bateratu gisa arautzea (ESI); hor sartuko dira lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta. Erakunde horiek autonomia ekonomiko eta finantzarioaren eta kudeaketa-autonomiaren arabera jardungo dute.

1.– Constituye el objeto del presente Decreto la regulación de las organizaciones sanitarias integradas, también denominadas OSI, del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud como estructuras orgánicas unificadas en las que se integran la atención primaria y la atención hospitalaria, que actuarán bajo el principio de autonomía económico-financiera y de gestión.

2.– ESIekin batera, osasun zerbitzuak hornitzeko eta kudeatzeko berariazko beste erakunde batzuk ere egon daitezke. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoaren Estatutuekin –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren– eta zuzendaritza-organoek horri buruz hartutako erabakiekin bat etorriz zehaztuko da kudeatzeko zer ahalmen duten erakunde horiek.

2.– Junto a las OSI, podrán existir otras organizaciones específicas de provisión de servicios sanitarios y de gestión, cuyas facultades de gestión se determinarán conforme a los Estatutos Sociales del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, aprobados mediante Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, y a los acuerdos adoptados al respecto por los órganos rectores del mismo.

2. artikulua.– Erakunde Sanitario Integratuak.

Artículo 2.– Las organizaciones sanitarias integradas.

1.– ESIak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren mendeko zerbitzu sanitarioen erakunde gisa egituratzen dira, osasun-zerbitzuak hornitzeko jarduera gauzatzeko. Hala, lotu egiten dira lehen mailako arretako asistentzia-gailuak eta -prozesuak eta ospitaleko arretakoak, pazientearen asistentzia-prozesuan beharrezkoa den integrazio klinikoari bidea emateko; hartara, osasun-arreta pertsonaren inguruan antolatuko da, hura baita asistentzia-jardueraren helburu.

1.– Las OSI se configuran como organizaciones de servicios sanitarios dependientes del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud para realizar la actividad de provisión de servicios sanitarios aglutinando dispositivos y procesos asistenciales de atención primaria con los de atención hospitalaria con el objetivo último de favorecer la integración clínica en el proceso asistencial del y de la paciente de manera que la atención sanitaria se articule en torno a la persona que constituye el centro de la actividad asistencial.

2.– ESIak sortzeko, aldatzeko eta desegiteko edota izen ofiziala zehazteko erabakia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hartu behar du, Estatutuen 4.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren–, eta erabaki hori hartu behar du osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera.

2.– La creación, modificación y extinción de las OSI, así como su denominación oficial, se realizará por Acuerdo del Consejo de Administración del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 4.2 de los Estatutos Sociales, aprobados mediante Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, de acuerdo con lo establecido en la disposición adicional cuarta del Decreto 31/2006, de 21 de febrero, de autorización de los centros, servicios y establecimientos sanitarios.

3. artikulua.– Motak.

Artículo 3.– Clases.

ESIak bi motatakoak izan daitezke:

Las OSI pueden ser de dos clases:

a) ESI orokorra. Lehen mailako arretako zerbitzu eta unitateekin batera, ospitale orokorrak ere sartu dira, eta zenbait espezialitatetako asistentzia-zerbitzu eta -unitateak biltzen ditu.

a) OSI general, en la que, junto con servicios y unidades de atención primaria, se integran hospitales de carácter general, en el que se aglutinan diversos servicios y unidades asistenciales de distintas especialidades.

b) ESI monografikoa. Asistentzia-jarduera, oro har, esparru jakin baten inguruan gauzatzen da. Horietan sartzen dira esparru horretako zerbitzuak eta gailuak, eta beste osasun-zerbitzu batzuekin (lehen mailako arretakoak nahiz ospitale-arretakoak), edo, hala badagokio, gizarte-zerbitzuekin eta bestelako erakundeekin koordinatuta lan egiten dute.

b) OSI monográfica, en la que la actividad asistencial gira con carácter general en torno a un ámbito específico. En ellas se integran servicios y dispositivos de dicho ámbito y actúan en coordinación con otros servicios sanitarios, sean de atención primaria o de atención hospitalaria, así como, en su caso, con servicios sociales y otras instituciones.

4. artikulua.– Tipologia.

Artículo 4.– Tipología.

ESIen neurriaren eta konplexutasunaren arabera, eta beste zenbait irizpide aintzat hartuta –besteak beste, zerbitzua zenbat biztanleri ematen dioten, zer nolako erreferentziazko ospitalea den, lehen mailako arretako zenbat unitate dituzten atxikita, unibertsitate-izaerakoa den, ikerketa-jarduerarik egiten duen eta zenbatekoa egiten duen, nolako sakabanaketa geografikoa duen–, lau ESI mota eratzen dira; hain zuzen ere hauek:

En razón de su tamaño y complejidad, atendiendo a criterios tales como la población que tienen adscrita, referenciabilidad del hospital, número de unidades de atención primaria que tengan adscritas, carácter universitario, realización e intensidad de actividad investigadora, dispersión geográfica, entre otros, se configuran los cuatro tipos de OSI que se determinan en los puntos siguientes:

a) I. motako ESIa.

a) OSI de tipo I.

I. motako ESI izango dira unibertsitate-ospitaleak dituzten, konplexutasun handikoak diren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabakiz euskal osasun-sistemarako erreferentziazko gisa jotzen diren unitate edo zerbitzuak dituzten erakundeak.

Constituirán OSI de tipo I aquellas organizaciones con hospitales de carácter universitario, alta complejidad y que dispongan de unidades o servicios calificados de referencia para el conjunto del sistema sanitario vasco establecida por Acuerdo del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

b) II. motako ESIa.

b) OSI de tipo II.

II. motako ESI izango dira I. motako ESI izateko ezaugarrietakoren bat betetzen ez duten osasun-zerbitzuen erakundeak, edo, aurreko ezaugarriak beteagatik ere, konplexutasun gutxiagokoak izateagatik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak hala erabakitzen dituenak.

Constituirán OSI de tipo II aquellas organizaciones de servicios sanitarios que no cumplen alguno de los atributos que caracterizan a las OSI de tipo I, así como aquellas que aun cumpliendo los anteriores atributos, el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud así lo determine por tener una menor complejidad.

Era berean, II. motako ESIak izango dira bi ospitale monografiko edo gehiago dauzkaten zerbitzu-erakunde monografikoak.

Asimismo, constituirán OSI de tipo II aquellas organizaciones de servicios de carácter monográfico que integren dos o más hospitales monográficos.

c) III. motako ESIa.

c) OSI de tipo III.

III. motako ESIak izango dira, lehen mailako arretako zerbitzu eta unitateekin batera, ospitale orokor bat izan eta arreta 300.000 biztanle baino gutxiagoko populazio-oinarriari ematen dioten zerbitzu-erakundeak.

Constituirán OSI de tipo III aquellas organizaciones de servicios que, junto con servicios y unidades de atención primaria, integran un hospital de carácter general y tengan una base poblacional atendida inferior a 300.000 habitantes.

Era berean, III. motako ESIak izango dira osasun mentaleko ospitalez kanpoko zerbitzuak eta ospitale monografiko bakar bat dituzten erakundeak ere.

Asimismo, constituirán OSI de tipo III aquellas organizaciones integradas por servicios extrahospitalarios de salud mental y un único hospital monográfico.

d) IV. motako ESIa.

d) OSI de tipo IV.

IV. motako ESIak izango dira neurri txikiko zerbitzu-erakunde monografikoak.

Constituirán OSI de tipo IV aquellas organizaciones de servicios de carácter monográfico, de pequeño tamaño.

Talde honen barruan sartuko dira, halaber, aurreko irizpideekin bat etorriz, aurretiaz adierazitako beste ESI motetan sailkatuta ez daudenak ere.

También se clasificarán en este grupo aquellas organizaciones que de acuerdo a los criterios anteriores no se clasifiquen en alguno de los otros tipos.

5. artikulua.– Antolaketa-egitura.

Artículo 5.– Estructura organizativa.

1.– ESIek antolaketa-egitura hauxe dute: Zuzendaritza-organoak, partaidetza-organoak, ospitale-zerbitzuen asistentzia-antolaketa eta lehen mailako arretako unitateak.

1.– La estructura organizativa de las OSI se articula en torno a los órganos de dirección; los órganos de participación y la organización asistencial de los servicios hospitalarios y las unidades de atención primaria.

2.– ESIen Zuzendaritza-organoak dira: gerentziako Zuzendaritza, Zuzendaritza-taldea (Zuzendaritza hauek osatzen dute: medikuntzako Zuzendaritzak, arreta integratuaren zuzendaritzak, erizaintzako Zuzendaritzak, langileen Zuzendaritzak, ekonomia eta finantza Zuzendaritzak eta kudeaketako Zuzendaritzak) eta Zuzendaritza-kontseilua.

2.– Los órganos de dirección de las OSI son: la dirección gerencia, el equipo directivo, (conformado por la dirección médica, la dirección de atención integrada, la dirección de enfermería, la dirección de personal, la dirección económico financiera y la dirección de gestión) y el consejo de dirección.

3.– ESIetan partaide hartzeko organo hauek daude: Asistentzia Klinikorako Kontseilua, Gizarte Kontseilua eta Batzorde Soziosanitarioa.

3.– Los órganos de participación de las OSI son el Consejo Clínico Asistencial, el Consejo Social y la Comisión Sociosanitaria.

4.– ESIen asistentzia-antolaketari dagokionez, berriz, ospitale-zerbitzuek eta lehen arretako unitateek osatzen dute.

4.– La organización asistencial de las OSI se estructura en los servicios hospitalarios y las unidades de atención primaria.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
ZUZENDARITZA-ORGANOAK
ÓRGANOS DE DIRECCIÓN

6. artikulua.– Zuzendaritza-Organoak.

Artículo 6.– Órganos de dirección.

1.– I. eta II. motako ESIek zuzendaritza-organo hauek izango dituzte, eta ESIak zuzentzeaz eta kudeatzeaz arduratuko dira:

1.– Las OSI de tipo I y II dispondrán de los siguientes órganos de dirección, encargados de su gobierno y gestión:

a) Gerentziako Zuzendaritza.

a) La Dirección Gerencia.

b) Medikuntzako Zuzendaritza.

b) La Dirección Médica.

c) Arreta Integratuaren Zuzendaritza.

c) La Dirección de Atención Integrada.

d) Erizaintzako Zuzendaritza.

d) La Dirección de Enfermería.

e) Langileen Zuzendaritza.

e) La Dirección de Personas.

f) Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza.

f) La Dirección Económico-Financiera.

g) Zuzendaritza Kontseilua.

g) El Consejo de Dirección.

2.– III. motako ESIek zuzendaritza-organo hauek izango dituzte, eta ESI horiek zuzentzeaz eta kudeatzeaz arduratuko dira:

2.– Las OSI de tipo III dispondrán de los siguientes órganos de dirección, encargados de su gobierno y gestión:

a) Gerentziako Zuzendaritza.

a) La Dirección Gerencia.

b) Medikuntzako Zuzendaritza.

b) La Dirección Médica.

c) Erizaintzako Zuzendaritza.

c) La Dirección de Enfermería.

d) Langileen Zuzendaritza.

d) La Dirección de Personas.

e) Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza.

e) La Dirección Económico-Financiera.

f) Zuzendaritza Kontseilua.

f) El Consejo de Dirección.

3.– IV. motako ESIek, hain konplexuak ez direnez, zuzendaritza- eta kudeaketa-esparru hauek izango dituzte:

3.– En las OSI tipo IV al tratarse de organizaciones de menor complejidad, se establecen los siguientes ámbitos de dirección y gestión:

a) Gerentziako Zuzendaritza.

a) La Dirección Gerencia.

b) Kudeaketako Zuzendaritza.

b) La Dirección de Gestión.

Erakunde horietan, dauden egiturazko lanpostuen bidez emango da beharrezkoa den egiturazko laguntza. Era berean, Kudeaketako Zuzendaritzak bere gain hartuko ditu Langileen Zuzendaritzari eta Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak. Gerentziako Zuzendaritzak, bestalde, bere gain hartuko ditu Medikuntzako Zuzendaritzari eta Erizaintzako Zuzendaritzari dagozkien eginkizunak. Horretarako, zehazten diren lanpostu funtzionalen laguntza izango dute eta haiei eskuordetu egitekoak.

En estas organizaciones, el apoyo estructural se realizará con los puestos estructurales existentes. Asimismo, la Dirección de Gestión asumirá las funciones correspondientes a la Dirección de Personas y la Dirección Económico-Financiera. La Dirección Gerencia, por su parte, asumirá las funciones que corresponden a la Dirección Médica y a la Dirección de Enfermería, con el apoyo y delegación, en su caso, de los puestos funcionales asistenciales que determine.

7. artikulua.– Gerentziako Zuzendaritza.

Artículo 7.– La Dirección Gerencia.

1.– ESIaren Gerentziako Zuzendaritza ESIaren hierarkia zuzentzeaz nahiz ospitaleen eta lehen mailako arretako unitateen kudeaketa koordinatzeaz arduratzen da.

1.– La Dirección Gerencia de la OSI es el órgano encargado de la dirección jerárquica de la OSI así como de la coordinación de la gestión de los distintos hospitales y unidades de atención primaria que la componen.

2.– Gerentziako zuzendaria zuzendaritzako kargutzat hartzen da, honako hauetan ezarritakoari lotuta: Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 27. artikuluaren araubideari eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean xedatutakoari.

2.– La Dirección Gerencia será considerada como cargo directivo sujeto al régimen del artículo 27 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, así como a lo dispuesto en la Ley 1/2014, de 26 de junio, reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos.

3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak izendatu eta kenduko du kargutik Gerentziako Zuzendaritzan zuzendari karguan egongo den pertsona, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean ezartzen diren baldintzei jarraikiz.

3.– El nombramiento y cese de la persona en el cargo directivo de la Dirección Gerencia se efectuará por la Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud en los términos que se establecen en la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

4.– Izendapena egiteko, aurretiaz deialdi publikoa egin beharko da, kargua betetzeko beharrezkoak diren unibertsitate-titulua, eta gaitasun eta eskarmentu profesionala egiaztatzeko. Karguari uztea, berriz, aukerakoa izango da, baina kargu uzteari buruzko ebazpenak arrazoitua izan behar du.

4.– El nombramiento requerirá previa convocatoria pública en la que se acrediten los requisitos necesarios de titulación universitaria, capacidad y experiencia profesional para el desempeño del cargo. El cese, por su parte, será discrecional pero la resolución que lo adopte será motivada.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ESIaren Gerentziako Zuzendaritza ebaluatuko du, eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideekin, legezkotasuna betetzeko irizpideekin, eta ezarritako helburuen arabera emaitzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erantzukizunaren irizpideei jarraikiz.

5.– La Dirección Gerencia de la OSI será objeto de evaluación por la Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud con arreglo a los criterios de eficacia, eficiencia, cumplimiento de legalidad, responsabilidad por la gestión y control de los resultados en función de los objetivos que hayan sido establecidos.

8. artikulua.– Gerentziako Zuzendaritzaren erantzukizun-esparruak eta eginkizunak.

Artículo 8.– Ámbitos de responsabilidad y funciones de la Dirección Gerencia.

Gerentziako Zuzendaritzari dagozkio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuen –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onetsi dira– 15.1 artikuluan emandako eskuduntzak gauzatzea, baita eginkizun hauek gauzatzea ere:

Corresponden a la Dirección Gerencia el ejercicio de las atribuciones conferidas en el artículo 15.1 de los Estatutos Sociales de Osakidetza-Servicio vasco de salud, aprobados por Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, así como el ejercicio de las siguientes funciones:

a) ESIaren ordezkari ofizial gisa aritzea, eta erakunde hori osatzen duten zerbitzu eta unitateen gaineko agintea edukitzea.

a) Ostentar la representación oficial de la OSI, y ejercer la superior autoridad en los distintos servicios y unidades que lo integran.

b) ESIaren plan estrategikoak onestea, eta aurreikusi diren aldi baterako helburuak zein diren eta estrategikotzat jotzen diren inbertsioak zein diren adieraztea, berdintasun eta euskara sustatzeko politikak aintzat hartuta, haien ardatz direnez.

b) Aprobar los planes estratégicos de la OSI, con indicación de los objetivos temporales previstos así como de las inversiones consideradas estratégicas, integrando las políticas de igualdad y fomento del euskera como un elemento troncal más de los mismos.

c) Gerentziako Zuzendaritza Taldeak garatu beharreko proiektuak onartzea.

c) Aprobar los proyectos que deben desarrollarse por el equipo directivo de la Gerencia.

d) Urteko Kudeaketa Plana onartzea.

d) Aprobar el Plan de Gestión Anual.

e) Erakundea osatzen duten zerbitzu eta unitateen antolaketa, horniketa, ebaluaketa eta kontrola zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, ezarritako helburuak lortzeko.

e) Dirigir, impulsar y coordinar la organización, gestión, provisión, evaluación y control de los servicios y unidades que integran la organización con el fin de conseguir los objetivos asignados.

f) Kontratu-programa urtero sinatzea, ESIaren ordezkari gisa.

f) Suscribir anualmente el contrato programa en representación de la OSI.

g) Aurrekontu-proposamena, behin-behineko finantza egoerak eta jardueren urteko txostena onartzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluari aurkezteko.

g) Aprobar, para su elevación al Consejo de Administración del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, la propuesta de presupuestos, estados financieros provisionales y memoria anual de actividades.

h) Langileen buru izatea. Nolanahi ere, aintzat hartuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutuetan –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren– giza baliabideen kudeaketa-arloan Erakunde Zentralari ematen zaizkion ahalmenak.

h) Ejercer la jefatura de personal, sin perjuicio de las competencias que los Estatutos del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, aprobados por Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, atribuyen a la Organización Central en materia de gestión de recursos humanos.

i) Giza baliabideak, baliabide materialak, teknologikoak, finantzarioak eta ingurumen-baliabideak antolatzea ESIaren esparruan.

i) Organizar los recursos humanos, materiales, tecnológicos, financieros y medioambientales en el ámbito de la OSI.

j) Irakaskuntza eta prestakuntza gidatzea eta sustatzea.

j) Dirigir e impulsar la docencia y formación.

k) Euskara Plana garatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko estrategiak koordinatzea eta bultzatzea.

k) Coordinar e impulsar las estrategias de desarrollo del Plan de Euskera, así como en el ámbito de la igualdad de mujeres y hombres.

l) Garapena eta lankidetza sustatzea ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-arloan, eta ezagutza transferitzea osasun-sistema publikoaren, beste administrazio batzuen, enpresen eta unibertsitateen artean, osasun-arloko eskumena duen sailak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak ezarritako ildo estrategikoekin bat etorriz.

l) Potenciar el desarrollo y la cooperación en materia de investigación, desarrollo, innovación y transferencia de conocimiento entre el sistema sanitario público, otras administraciones, las empresas y las universidades, de acuerdo con las líneas estratégicas fijadas por el Departamento competente en materia de salud y el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

m) Kudeaketa ikuspuntu integratzaile batetik abiatuta bideratzea, lehen mailako arreta sendotuz eta erakundeko asistentzia-maila ezberdinetan garapen harmoniatsua emanez.

m) Orientar la gestión desde una visión integradora empoderando la atención primaria y proporcionando un desarrollo armónico de los diferentes niveles asistenciales de la organización.

n) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak ezarritako irizpideekin bat etorriz, ESIa osatzen duten hainbat zerbitzutan aplika daitezkeen antolamendu-arauak eta -irizpideak onestea.

n) Aprobar, de acuerdo con los criterios establecidos por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud, las normas y criterios de carácter organizativo aplicables a los distintos servicios que conforman la OSI.

ñ) Zuzendaritza Kontseiluaren, segurtasun eta larrialdietako batzordearen, datu pertsonalen informaziorako segurtasun-batzordearen eta eratzen diren kide anitzeko gainerako organoen buru izatea.

ñ) Presidir el Consejo de Dirección, la comisión de seguridad y emergencias, la comisión de seguridad de la información de los datos de carácter personal y el resto de órganos colegiados que se determinen.

o) Gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzea, eta informazio-kanalei bultzada ematea.

o) Potenciar la participación social y de la ciudadanía y el impulso de los canales de información.

p) Erkidegoko eta sektore soziosanitarioko jarduketa-esparruan aritzen diren tokiko erakundeekin eta beste erakunde batzuekin beharrezkoak diren erabakiak sinatzea, horien bidez, ezarritako estrategiak eta planak hedatzeko. Horretarako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren baimena beharko da. Erabaki horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren bidez izapidetuko dira.

p) Suscribir los acuerdos necesarios con las entidades locales y otras organizaciones presentes en el ámbito de actuación de la comunidad y el sector socio-sanitario para el despliegue de las estrategias y planes que se establezcan, previa autorización del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud. Dichos acuerdos serán tramitados a través de la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

q) Unibertsitatearekin harremanak kudeatzea, horretarako sinatzen diren akordioekin bat etorriz.

q) Gestionar las relaciones con la universidad, de acuerdo con los acuerdos que se suscriban a tal fin.

r) Kontzentratuta ez dagoen kudeaketa-zentro gisa aitortzean erator daitezkeen beste funtzio batzuk, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutuetan ezarritakoarekin bat etorriz –azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak onetsi zituen–.

r) Aquellas otras funciones que puedan derivarse de su declaración como centro de gestión desconcentrada, de acuerdo con lo dispuesto en los Estatutos del ente público Osakidetza-Servicio vasco de salud, aprobados por Decreto 255/1997, de 11 de noviembre.

s) Zuzendaritza taldekoak ordezteko araubidea zehaztea, etorri ez direlako, gaixo daudelako edo lanpostu hutsak daudelako.

s) Determinar el régimen de sustituciones del equipo directivo en caso de ausencia, enfermedad o vacante.

9. artikulua.– Zuzendaritza-taldea.

Artículo 9.– El equipo directivo.

1.– Eginkizunak gauzatzean, Gerentziako Zuzendaritzak 5.2 artikuluan aipatu den zuzendaritza-taldearen laguntza izango du, baita beharrezkoak diren baliabide pertsonalak ere.

1.– En el desarrollo de sus funciones la Dirección Gerencia contará con el apoyo del equipo directivo que se señala en el artículo 5.2, así como con los medios personales que sean necesarios.

2.– Zuzendaritza-taldea, ESIaren sailkapenaren arabera, Dekretu honen 6. artikuluan adierazitako zuzendaritza-organoek osatuko dute, eta hierarkikoki nahiz funtzionalki gerentziako zuzendaritzaren mendekoa izango dira.

2.– El equipo directivo estará formado, en razón de la clasificación en que esté encuadrada la OSI, por los órganos directivos que se señalan en el artículo 6 del presente Decreto, que dependerán jerárquica y funcionalmente de la dirección gerencia.

3.– Zuzendaritza-taldeak zuzendaritzako karguduntzat joko dira, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitako araubidearen mende egongo dira, baita Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean xedatutakoaren mende ere.

3.– Los órganos directivos serán considerados cargos directivos y estarán sujetos al régimen previsto en el artículo 27 de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, así como a lo dispuesto en la Ley 1/2014, de 26 de junio, reguladora del Código de Conducta y de los Conflictos de Intereses de los Cargos Públicos.

4.– Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetzan ematen dizkien funtzioak eta zereginak hartu ahal izango dituzte zuzendaritzako organoek beren gain, eta, aldi berean, beren mendeko unitate eta zerbitzuen jarduerak gainbegiratuko dituzte, eta haiei jarraipena egin.

4.– Los órganos directivos podrán asumir las funciones y tareas que les sean delegadas por la Dirección Gerencia, realizando en todo caso el seguimiento y supervisión de las actividades de los servicios y unidades que dependan de los mismos.

5.– Zuzendaritzako langileak askatasunez izendatu eta bereiziko ditu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak. Gerentziako Zuzendaritzak egingo du proposamena, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean zehazten den moduan. Karguari uztea, berriz, aukerakoa izango da, baina kargu uzteari buruzko ebazpenak arrazoitua izan behar du.

5.– El nombramiento y separación del personal directivo se efectuará libremente por la Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud, a propuesta de la Dirección Gerencia, en los términos que se establecen en la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, citada. El cese, por su parte, será discrecional pero la resolución que lo adopte será motivada.

6.– Izendapena egiteko, aurretiaz deialdi publikoa egin beharko da, kargua betetzeko beharrezkoak diren unibertsitate-titulua, eta gaitasun eta eskarmentu profesionala egiaztatzeko.

6.– El nombramiento requerirá previa convocatoria pública en la que se acrediten los requisitos necesarios de titulación universitaria, capacidad y experiencia profesional para el desempeño del cargo.

7.– Zuzendaritza-organoek ezarriko dituzte haien erantzukizunaren eremuko jarduera ebaluatzeko adierazleak.

7.– Corresponde a los órganos directivos el establecimiento de indicadores para la evaluación de la actividad correspondiente a su ámbito de responsabilidad.

8.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatuko ditu zuzendaritza organoak, eraginkortasun- eta efizientzia-irizpideekin, legezkotasuna betetzeko irizpideekin, eta ezarritako helburuen arabera emaitzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erantzukizunaren irizpideei jarraikiz.

8.– Los órganos directivos serán objeto de evaluación por la Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud con arreglo a los criterios de eficacia, eficiencia, cumplimiento de legalidad, responsabilidad por la gestión y control de los resultados en función de los objetivos que hayan sido establecidos.

10. artikulua.– Medikuntzako Zuzendaritza.

Artículo 10.– La Dirección Médica.

1.– Medikuntzako Zuzendaritzak betetzen ditu zuzendaritza klinikoaren zereginak ESIaren zerbitzu- eta unitate-esparruan. Dagozkion funtzioak egitean, bi asistentzia-mailetako profesionalen artean arreta integratuari bide emango dieten elementuak hedatzen jarriko du arreta, Gerentziako Zuzendaritzak onartutako eta Arreta Integratuaren Zuzendaritzak proposatutako ildoekin bat etorriz.

1.– La Dirección Médica es el órgano que realiza las funciones de la dirección clínica en el ámbito de los servicios y unidades de la OSI. En el ejercicio de sus funciones profundizará en el despliegue de elementos que favorezcan una atención integrada entre las y los profesionales de los dos niveles asistenciales, de acuerdo con las directrices aprobadas por la Dirección Gerencia a propuesta de la Dirección de Atención Integrada.

2.– III. motako ESIetan, Medikuntzako Zuzendaritza da, gainera, Arreta Integratuaren Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak hartzen dituen organoa.

2.– En las OSI tipo III, La Dirección Médica es, además, el órgano que asume el ejercicio de las funciones que corresponden a la Dirección de Atención Integrada.

3.– Medikuntzako Zuzendaritzak, halaber, eginkizun hauek izango ditu:

3.– La Dirección Médica ejercerá, además, las siguientes funciones:

a) ESIaren ospitale-arretako fakultatiboen jarduerak zuzentzea, koordinatzea eta ebaluatzea.

a) Dirigir, coordinar y evaluar las actividades de los facultativos de atención hospitalaria de la OSI.

b) Beharrezkoak diren programak gauzatzea, sisteman ahalik eta eraginkortasun handiena izan dezan.

b) Desarrollar los programas que sean necesarios para conseguir la mayor eficacia del sistema.

c) ESIaren medikuntza- eta asistentzia-jardueren eta bestelako mediku-jardueren jarraipena egitea, emandako zerbitzuen kalitate-maila ebaluatzea, eta hobetzeko neurri egokiak proposatzea, Arreta Integratuaren Zuzendaritzarekin koordinatuta.

c) Hacer un seguimiento en el ámbito hospitalario de las actividades médico-asistenciales y otras facultativas de la OSI, evaluando el nivel de calidad de los servicios prestados y la propuesta de las medidas oportunas para su mejora, en coordinación con la Dirección de Atención Integrada.

d) Ospitale-eremuko A1 lanbide-taldeko langileen irakaskuntza- eta prestakuntza-jarduerak sustatzea eta ikuskatzea.

d) Promover y supervisar las actividades de docencia y formación del personal del grupo profesional A1 en el ámbito hospitalario.

e) Ospitale-eremuko I+G+B jarduerak sustatzea, lehentasunak definitzea eta gainbegiratzea, Gerentziako Zuzendaritzak ezarritako irizpideekin bat etorriz.

e) Promover, definir prioridades y supervisar las actividades de I+D+i, en el ámbito hospitalario, de acuerdo con los criterios establecidos por la Dirección Gerencia.

f) Jarraibideak ezartzea eta erakunde sanitarioetako hainbat zerbitzu edo unitateei loturiko ospitale-eremuko baliabide klinikoen jardueraren kudeaketa koordinatzea, gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinatuta.

f) Establecer directrices y coordinar la gestión de la actividad de los recursos clínicos en el ámbito hospitalario afectos a los distintos servicios y/o unidades de la organización sanitaria en coordinación con el resto de direcciones asistenciales.

g) Prozesuak dagokien eremu funtzionalean kudeatzea, beste esparru funtzional batzuetako zuzendariekin koordinatuta.

g) Gestionar los procesos en su ámbito funcional en coordinación con los directores y directoras de otras áreas funcionales.

h) Gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinaturik, arreta integratuaren eskaintza bermatzea. Horretarako, beste arreta-ibilbide eta asistentzia-prozesu batzuk definituko dira asistentzia ikuspuntu orokor eta etengabekoan jorratzeko.

h) Asegurar en coordinación con el resto de las Direcciones asistenciales una oferta asistencial integrada definiendo nuevos circuitos de atención y nuevos procesos asistenciales para abordar la asistencia desde una perspectiva global y continuada.

i) Gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinaturik, informazio-sistema integratua bultzatzea, asistentzia-jardueraren kudeaketa integratua eta jarraipena bermatzeko, bai eta jarduera horren kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko ere.

i) Impulsar en coordinación con el resto de las direcciones asistenciales un sistema de información integrado que garantice la gestión integrada y el seguimiento de la actividad asistencial, así como la calidad y la mejora continua de la misma.

j) Asistentzia-maila guztietan, pazientearen segurtasunaren ezagutza eta kultura bultzatzea eta garatzea profesional eta pazienteen artean.

j) Promover y desarrollar el conocimiento y la cultura de la seguridad del y de la paciente entre profesionales y pacientes en todos los niveles de asistencia.

k) Praktika klinikoari buruzko gidak sustatzea ospitale-eremuan, erabaki klinikoak eta jardunbide- eta bideratze-protokoloak hartzeko, eta jardunbide klinikoan aldakortasuna murrizteko (horretarako, diagnostiko- eta terapia-prozeduren bikoiztasuna kenduko da), osasun-arloko sail eskudunak ezarritako ildoekin bat etorriz, eta gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinatuta.

k) Impulsar en el ámbito hospitalario la implantación de guías de práctica clínica para la toma de decisiones clínicas, protocolos de actuación y derivación que disminuyan la variabilidad en la práctica clínica eliminando la duplicidad de procedimientos diagnósticos y terapéuticos, de acuerdo con las líneas fijadas por el departamento competente en materia de salud, en coordinación con el resto de direcciones asistenciales.

l) Gainerako asistentzia-zuzendaritzekin batera, ezarriko diren kontsulta-batzordeak koordinatzea.

l) Coordinar junto con el resto de las direcciones asistenciales las diferentes comisiones consultivas que se establezcan.

m) Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzeko eta aplikatzeko erabakiak betetzea.

m) Ejecutar los acuerdos para el desarrollo y la aplicación del Plan de Euskara, así como del Plan de Igualdad.

n) Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetutako beste edozein eginkizun aurrera eramatea.

n) Realizar aquellas otras funciones que le sean delegadas por la Dirección Gerencia.

11. artikulua.– Arreta Integratuaren Zuzendaritza.

Artículo 11.– La Dirección de Atención Integrada.

1.– Arreta Integratuaren Zuzendaritza ESIaren lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren asistentzia anbulatorioaren arloko jarduera bateratzeaz arduratzen da, Medikuntzako Zuzendaritzarekin eta Erizaintzako Zuzendaritzarekin batera.

1.– La Dirección de Atención Integrada es el órgano encargado de la integración de la actividad asistencial ambulatoria de los niveles de atención primaria y hospitalaria de la OSI, en coordinación con la Dirección Médica y la Dirección de Enfermería.

2.– Era berean, Arreta Integratuaren Zuzendaritza bere jarduera beste esparru batzuekin koordinatzeaz arduratzen da; besteak beste, esparru komunitarioarekin eta soziosanitarioarekin. Helburua da komunitatearekiko lotura bultzatzea, osasuna eta arreta soziosanitarioa sustatuz eta prebenituz.

2.– Asimismo, la Dirección de Atención Integrada es el órgano encargado de la coordinación de su actividad con la de otros ámbitos como son el comunitario y socio-sanitario, con la finalidad de impulsar el vínculo con la comunidad a través de la promoción y prevención de la salud y la atención socio-sanitaria.

3.– Gainera, Arreta Integratuaren Zuzendaritzak eginkizun hauek izango ditu:

3.– Además la Dirección de Atención Integrada ejercerá las siguientes funciones:

a) ESIaren lehen mailako arretako eta arreta anbulatorioko fakultatiboen jarduerak zuzentzea, koordinatzea eta ebaluatzea.

a) Dirigir, coordinar y evaluar las actividades de todos los facultativos de atención primaria y ambulatoria de la OSI.

b) Integrazio-mekanismoak garatzea profesionalen, arreta-zerbitzuen eta arlo sanitarioan eta soziosanitarioan eskumenak dituzten beste zerbitzu komunitario batzuen artean, eta ESIaren batzorde soziosanitarioa zuzendu eta koordinatzea.

b) Desarrollar mecanismos integradores entre las y los profesionales, entre los servicios asistenciales y con otros servicios comunitarios que tengan competencias en el ámbito sanitario y socio-sanitario, dirigiendo y coordinando la comisión sociosanitaria de la OSI.

c) Gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko jarduerak egingo direla bermatzea, eta irtenbideak komunitate eremuan emateko gaitasuna sustatzea.

c) Garantizar el desarrollo de las actuaciones de promoción de la salud y prevención de la enfermedad y fomentar la capacidad de resolución en el ámbito comunitario.

d) Osasunerako prebentzio-, sustapen- eta heziketa-jarduerak osasun publikoko egiturekin koordinatuta egiten direla ziurtatzea.

d) Asegurar que las actividades relativas a la prevención, promoción y educación para la salud se realicen en coordinación con las estructuras de salud pública.

e) Gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinaturik, arreta integratuaren eskaintza bermatzea. Horretarako, beste arreta-ibilbide eta asistentzia-prozesu batzuk definituko dira asistentzia ikuspuntu orokor eta etengabekoan jorratzeko.

e) Asegurar en coordinación con el resto de las direcciones asistenciales, una oferta asistencial integrada definiendo nuevos circuitos de atención y nuevos procesos asistenciales para abordar la asistencia desde una perspectiva global y continuada.

f) Gizartearen eta herritarren parte-hartzea bideratzea, bultzatzea eta koordinatzea. Horretarako, komunikazio-kanalak hobetuko dira, eta osasunaren gaineko erantzukizun partekatua eta norbere buruaren kudeaketa eraginkorra bultzatu.

f) Dirigir, impulsar y coordinar la participación social y ciudadana en su respectivo ámbito, mejorando, a tal fin, los canales de comunicación, potenciando la corresponsabilidad y la autogestión eficaz de su salud.

g) Gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinaturik, informazio-sistema integratua bultzatzea, asistentzia-jardueraren kudeaketa integratua eta jarraipena bermatzeko, bai eta jarduera horren kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko ere.

g) Impulsar en coordinación con el resto de las direcciones asistenciales, un sistema de información integrado que garantice la gestión integrada y el seguimiento de la actividad asistencial, así como la calidad y la mejora continua de la misma.

h) Ikerketako, irakaskuntzako eta berrikuntzako jarduera bultzatzea lehen mailako arretan, eta horretarako beharrezkoak diren aliantzak egitea.

h) Promover en el ámbito de la atención primaria, la actividad investigadora, docente e innovadora estableciendo, además, las alianzas necesarias para su desarrollo.

i) Lehen mailako arretan pazienteak izan behar duen segurtasunaren ezagutza eta kultura bultzatzea eta garatzea profesional eta pazienteen artean, asistentzia maila guztietan. Lan hori Medikuntzako Zuzendaritzarekin batera egingo da.

i) Promover y desarrollar en el ámbito de la atención primaria, en coordinación con la Dirección Médica, el conocimiento y la cultura de la seguridad del y de la paciente entre profesionales y pacientes en todos los niveles de asistencia.

j) Kontratu-programa hedatuko dela ziurtatzea, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan arituta.

j) Asegurar el despliegue del contrato-programa en colaboración con el resto de direcciones.

k) Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzeko eta aplikatzeko erabakiak exekutatzea.

k) Ejecutar los acuerdos para el desarrollo y la aplicación del Plan de Euskara, así como del Plan de Igualdad.

l) Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetutako gainerako funtzioak.

l) Aquellas otras funciones que le sean delegadas por la Dirección Gerencia.

12. artikulua.– Erizaintzako Zuzendaritza.

Artículo 12.– La Dirección de Enfermería.

1.– Erizaintzako Zuzendaritzak bideratu eta koordinatzen du, oro har, ESIko erizaintza-jarduera nagusia. Era berean, ospitaleko arretaren eta lehen mailako arretaren integrazioa koordinatuko du, eta erizaintzak herritarrei begira lan egiten duela ikustarazteaz arduratuko da esparru komunitarioan nahiz soziosanitarioan, Gerentziako Zuzendaritzak Arreta Integratuaren Zuzendaritzarekin eta Medikuntzako Zuzendaritzarekin koordinatuta ezarritako irizpideekin bat etorriz.

1.– La Dirección de Enfermería es el órgano que dirige y coordina con carácter general la actividad de enfermería en la OSI. Asimismo, coordinará la integración de los niveles hospitalarios y de atención primaria y estará encargada de impulsar la materialización de un enfoque poblacional efectivo de la enfermería en los ámbitos comunitario y sociosanitario, conforme a los criterios establecidos por la Dirección Gerencia en coordinación con la Dirección de Atención Integrada y la Dirección Médica.

2.– Gainera, egiteko hauek izango ditu Erizaintzako Zuzendaritzak:

2.– Además, La Dirección de Enfermería realizará las siguientes funciones:

a) ESIaren erizaintzako jarduerak koordinatzea eta ebaluatzea.

a) Coordinar y evaluar las actividades de enfermería de la OSI.

b) Erizaintzako jardueren jarraipena egitea, emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatzea eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko neurri egokiak proposatzea, gainerako asistentzia-zuzendaritzekin koordinatuta.

b) Realizar el seguimiento de las actividades de enfermería, la evaluación del nivel de calidad de los servicios prestados y la propuesta de las medidas oportunas para su mejora, en coordinación con el resto de las direcciones asistenciales.

c) Beharrezkoak diren programak gauzatzea, sisteman ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko.

c) Desarrollar los programas que sean necesarios para conseguir la mayor eficacia del sistema.

d) Erizaintzako langileen irakaskuntza- eta prestakuntza-jarduerak sustatzea, lehentasunak definitzea eta ikuskatzea.

d) Promover, definir prioridades y supervisar las actividades de docencia y formación del personal de enfermería.

e) I+G+B jarduerak sustatzea eta gainbegiratzea, Gerentziako Zuzendaritzak ezarritako irizpideekin bat etorriz.

e) Promover y supervisar las actividades de I+D+i, de acuerdo con los criterios establecidos por la Dirección Gerencia.

f) Erakunde sanitarioaren zerbitzuei atxikitako erizaintzako baliabide klinikoen kudeaketa egitea eta haien gaineko jarraibideak ezartzea.

f) Establecer directrices y coordinar la gestión de los recursos clínicos de enfermería afectos a los distintos servicios de la organización sanitaria.

g) Erizaintzari dagokion esparru funtzionalean, zeharkako antolaketa-unitateen prozesuak kudeatzea, beste eremu funtzional batzuetako zuzendaritzekin koordinatuta.

g) Gestionar los procesos de las unidades organizativas transversales en su ámbito funcional, en coordinación de las direcciones de otras áreas funcionales.

h) Praktika Klinikoko Gidak ezar daitezen laguntzea, eta horiei egiten zaien jarraipena eta ebaluazioa, eta horiek duten eragina ikuskatzea.

h) Impulsar la implantación de Guías de Práctica Clínica, supervisar su seguimiento, evaluación e impacto.

i) Herritarrak ahalduntzeko jarduerak bultzatzea, Arreta Integratuaren Zuzendaritzarekin koordinatuta, hala badagokio.

i) Impulsar las actividades de empoderamiento de la ciudadanía, en coordinación con la Dirección de Integración Asistencial, en su caso.

j) Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzeko eta aplikatzeko erabakiak exekutatzea.

j) Ejecutar los acuerdos para el desarrollo y la aplicación del Plan de Euskara, así como del Plan de Igualdad.

k) Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetutako gainerako funtzioak.

k) Aquellas otras funciones que le sean delegadas por la Dirección Gerencia.

13. artikulua.– Langileen Zuzendaritza.

Artículo 13.– La Dirección de Personas.

1.– Langileen Zuzendaritzak kudeatzen ditu ESIko langileak, haien prestakuntza eta garapen profesionala eta ordainsariak. Horrez gain, lan-jardueraren eta profesionalak hautatzeko nahiz integratzeko kudeaketa-politika bultzatzen du, horretarako ezartzen diren jarraibide orokorrekin bat etorriz.

1.– La Dirección de Personas es el órgano encargado de la gestión interna integrada en el ámbito de personal, formación y desarrollo profesional y retributivo de la OSI, así como de potenciar una política de gestión del desempeño, de selección e integración para sus profesionales, de acuerdo con las directrices generales que al efecto se establezcan.

2.– Eginkizun hauek egitea dagokio Langileen Zuzendaritzari bere jarduketa-esparruan:

2.– A la Dirección de Personas le corresponde el ejercicio en su ámbito de actuación de las siguientes funciones:

a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusi eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzak giza baliabideen esparruan definitutako politika korporatiboak ezartzea eta horiek ebaluatzea, eta, horrez gain, profesionalen arteko koordinazioa ahalbidetuko duen kultura sustatzea.

a) Implantar las políticas corporativas que en el ámbito de recursos humanos sean definidas por la Dirección General y de Recursos Humanos de Osakidetza-Servicio vasco de salud y su evaluación, así como fomentar una cultura que favorezca la coordinación entre profesionales.

b) Asistentzia-esparru guztietako profesionalen eskumen-profilak identifikatzea eta definitzea, erakunde integratuaren beharrizanetara egokitzeko.

b) Identificar y definir los perfiles de competencias de las y los profesionales de los diferentes ámbitos asistenciales, para ajustarse a las necesidades de la organización integrada.

c) Plantilla antolatzeko azterketak egitea, eta plantilla behar bezala dimentsionatzea, ESIko profilen definizioan nahiz egituran oinarrituta.

c) Realizar estudios de planificación de plantilla y establecer un adecuado dimensionamiento de la plantilla, basado tanto en la definición de los perfiles, como en la estructura de la OSI.

d) Erakundeak definitutako prestakuntza-planak eta gaitasunak garatzeko planak zabaltzea, egungo lanean nahiz etorkizunean lan-prozesuak gauzatzeko errendimendua eta garapena hobetzeko.

d) Desplegar los planes de formación definidos por la organización y de desarrollo de las capacidades, para mejorar su rendimiento y desarrollo tanto en su desempeño actual como futuro en sus procesos de trabajo.

e) Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzeko eta aplikatzeko erabakiak exekutatzea.

e) Ejecutar los acuerdos para el desarrollo y la aplicación del Plan de Euskara, así como del Plan de Igualdad.

f) Langileak biltzeko, hautatzeko, sartzeko eta haiei harrera egiteko prozesua egitea eta kontrolatzea, araututakoa betetzen dela bermatzeko. Horrez gain, erakundeko profesionalak egokiak direla bermatzeko mekanismoak garatzen laguntzea. Halaber, langileak deslotzeko prozesu egoki bat bermatzea.

f) Aplicar y controlar el proceso de reclutamiento, selección, ingreso y acogida del personal, a fin de asegurar el cumplimiento de lo regulado, así como colaborar en el desarrollo de los mecanismos que garanticen la idoneidad de las y los profesionales para los puestos asignados. Asimismo, garantizar un proceso adecuado de desvinculación del personal.

g) ESIko langileak administratzea eta nola administratzen diren gainbegiratzea, modu horretan bermatuko baita kontratazio, langabeziaren ebaluazio, legezko absentismo, administrazio-erantzukizun, diziplina-erregimen, trebakuntza eta garapen, lanaldi eta ordainsarien ordainketaren alorreko arauak eta lege- nahiz arau-xedapenak betetzen direla, bai eta indarrean dagoen legezko araudiak ezartzen dituen beste batzuk ere.

g) Ejercer y supervisar la administración del personal de la OSI garantizando el cumplimiento de las normas, disposiciones legales y reglamentarias en materias tales como contratación, evaluación del desempeño, absentismo legal, responsabilidad administrativa, régimen disciplinario, capacitación y desarrollo, jornada de trabajo, pago de remuneraciones y en otras que establezca la normativa legal vigente.

h) Erakundeko langileen esparruko aurrekontua eta gastua kontrolatzea. Horretarako, kudeaketa eta kontrolerako barne sistemak ezarriko dira, besteak beste, desbideratzeen eta horniduren analisiak egiteko.

h) Realizar el control presupuestario y de gasto del ámbito de personal de la propia organización, estableciendo para ello sistemas internos de gestión y control que permita hacer un análisis, entre otros, de desviaciones y provisiones.

i) Erakundeko lan-harremanen esparrua kudeatzea, baita lan-gatazkak ere, betiere ezarritako eta araututako mekanismoetan oinarrituta.

i) Gestionar el ámbito de las relaciones laborales de la organización, así como, los conflictos laborales, en base, a los mecanismos establecidos y regulados.

j) Lan-osasunaren batzordea zuzentzea eta lan-arriskuei aurre egiteko politika egokia kudeatzea, ezarritako jarraibideen eta araudiaren arabera. Hala, langileen osasunaren eta lan-baldintzen babes-maila egokia lortuko da.

j) Presidir la comisión de salud laboral y gestionar una adecuada política de prevención de riesgos laborales, de acuerdo con las directrices y la normativa establecida, para conseguir un adecuado nivel de protección de salud de los trabajadores y trabajadoras y de las condiciones de trabajo.

k) Karguaren arabera, Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetutako beste funtzio batzuk.

k) Aquellas otras funciones que en función de la naturaleza de su cargo le sean delegadas por la Dirección Gerencia.

14. artikulua.– Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza.

Artículo 14.– La Dirección Económico-Financiera.

1.– Ekonomia eta Finantza Zuzendaritza ESIaren ekonomia- eta finantza-administrazioa kudeatzeaz arduratzen da. Horretarako, modu eraginkorrean integratuko ditu ekonomia- eta finantza-baliabideak nahiz erabilitako materialak, eta dagokien aurrekontua kudeatuko du, kontabilitate, kontsumo, erosketa, hornidura, eta hornitzaileen kudeaketa eginez.

1.– La Dirección Económico-Financiera es el órgano encargado de gestionar la administración económico-financiera de la OSI. A tal fin, integrará eficazmente los recursos económico-financieros y materiales utilizados y realizará la gestión de su presupuesto, controlando las actividades de contabilidad, consumo, compras y suministros, y gestión de proveedores.

2.– Eginkizun hauek gauzatzea dagokio Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari, bere jarduketa-esparruan:

2.– A la Dirección Económico-Financiera le corresponde el ejercicio, en su ámbito de actuación, de las siguientes funciones:

a) Gerentziako Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea gastu eta kostuen kontrolean. Hala, errazagoa izango da erakundearen maila ezberdinetan ekonomia eta finantza arloko erabakiak hartzea, asistentzia-prozesuak eraginkorragoak izan daitezen, eta ESIa bera ere bai.

a) Colaborar con la Dirección Gerencia en el control del gasto y de costes de manera que se facilite la toma de decisiones en el ámbito económico-financiero en los diferentes niveles de la organización para mejorar la eficiencia de los procesos asistenciales y la de la OSI en su conjunto.

b) Esparruko plan ekonomikoak bideratzea, ebaluatzea eta betetzen direla kontrolatzea.

b) Dirigir, evaluar y controlar la ejecución de los planes económicos del área.

c) ESIaren Gerentziako Zuzendaritzari urteko aurrekontuaren proposamena aurkeztea.

c) Elevar a la Dirección Gerencia de la OSI la propuesta de presupuesto anual.

d) Erakundearen maila ezberdinetan kudeaketa behar bezala kontrolatzeko beharrezkoa den informazioa ematea.

d) Suministrar la información necesaria para un adecuado control de la gestión en los diferentes niveles de la organización.

e) ESIaren ondasunak, azpiegiturak eta zerbitzuak kontratatzera bideratutako jarduera kudeatzea eta kontrolatzea.

e) Gestionar y controlar la actividad destinada a la contratación de bienes, infraestructuras y servicios de la OSI.

f) Hornidura eta zerbitzu orokorren sistema logistikoen funtzionamendua diseinatzea, ezartzea, zuzentzea eta kontrolatzea.

f) Diseñar, implantar, dirigir y controlar el funcionamiento de los sistemas logísticos de suministros y de servicios generales.

g) Dagokion esparruan, aurrekontuak gauzatzea eta haien jarraipena egitea.

g) Realizar el seguimiento y la ejecución de los presupuestos en el ámbito correspondiente.

h) ESIaren fakturazioaren eta diru-sarreren kudeaketa zuzentzea.

h) Dirigir la gestión de facturación e ingresos de la OSI.

i) ESIaren ingurumen-kudeaketa eta energia-eraginkortasuna zuzentzea.

i) Dirigir la gestión medioambiental y la eficiencia energética de la OSI.

j) Instalazioen mantentze-lanak, birmoldatze-lanak eta azpiegiturekin loturiko beste alderdi batzuk kudeatzea.

j) Gestionar el mantenimiento de las instalaciones, su remodelación y otros aspectos relativos a las infraestructuras.

k) Bere esparruko informazio-sistemen hedapena erraztea, optimizatzea eta bultzatzea, eta erabakiak hartzeko eremuetara zabaltzea.

k) Favorecer, optimizar e impulsar el despliegue de los sistemas de información de su ámbito y su despliegue a las diferentes áreas de decisión.

l) Finantza-plangintza diseinatzea epe luze, ertain eta laburrean.

l) Diseñar la planificación financiera a largo, medio y corto plazo.

m) Erakundearen inbertsio-plana diseinatzea eta estrategiak ezartzea inbertsio-plan horiek gauzatzeko finantza-baliabideak ahalik eta hobekien kudeatzeko.

m) Diseñar el plan de inversiones de la organización e implantar estrategias que permitan la gestión óptima de los recursos financieros para la ejecución de dichos planes de inversiones.

n) ESIko zuzendaritza-taldeko gainerako kideekin lankidetzan, ekonomia- eta finantza-kudeaketaren adierazleak ezartzea, eta horien jarraipena eta analisia egitea.

n) Establecer, en colaboración con el resto del equipo directivo de la OSI, indicadores de gestión económico-financieros y realizar su seguimiento y análisis.

ñ) Euskara Plana eta Berdintasun Plana garatzeko eta aplikatzeko erabakiak exekutatzea.

ñ) Ejecutar los acuerdos para el desarrollo y la aplicación del Plan de Euskara, así como del Plan de Igualdad.

o) ESIaren Zuzendaritza Gerentziak eskuordetutako beste eginkizun batzuk egitea.

o) Realizar aquellas otras funciones que le sean delegadas por la Dirección Gerencia de la OSI.

15. artikulua.– Kudeaketako Zuzendaritza.

Artículo 15.– La Dirección de Gestión.

1.– Kudeaketako Zuzendaritza Langileen Zuzendaritzari eta Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzari dagozkien eginkizunak gauzatzeaz arduratzen da IV. motako ESIetan, konplexutasun txikiagoko erakundeak diren aldetik. Hain zuzen, Dekretu honen 13. eta 14. artikuluetan ezarrita daude eginkizunok.

1.– La Dirección de Gestión es el órgano encargado del ejercicio de las funciones correspondientes a la Dirección de Personas y a la Dirección Económico-Financiera, establecidas en los artículos 13 y 14 del presente Decreto, en las OSI tipo IV al tratarse de organizaciones de menor complejidad.

2.– Era berean, Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetutako beste funtzio batzuk beteko ditu.

2.– Asimismo, realizará aquellas otras funciones que le sean delegadas por la Dirección Gerencia.

16. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 16.– El Consejo de Dirección.

1.– Zuzendaritza Kontseilua kide anitzeko organoa da, eta ESIaren kudeaketan Gerentziako Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzeaz arduratzen da. Hari dagozkio proposamena eta aholkularitza egiteko eginkizunak, baita jarraian adierazitako esparruetako estrategiak lantzeko eginkizunak ere:

1.– El Consejo de Dirección es el órgano colegiado encargado de colaborar con la Dirección Gerencia en la gestión de la OSI, al que se atribuyen funciones de propuesta y asesoramiento y elaboración de estrategias en los siguientes ámbitos:

a) Plan Estrategikoa egitea Gerentziako Zuzendaritzak onartzeko, eta haren jarraipena egitea.

a) Elaboración del Plan Estratégico para su aprobación por la Dirección Gerencia, y su seguimiento.

b) Urteko Kudeaketa Plana egitea Gerentziako Zuzendaritzak onar dezan, eta haren jarraipena egitea.

b) Elaboración del Plan de Gestión Anual, para su aprobación por la Dirección Gerencia, y su seguimiento.

c) Kontratu-programa garatzeko esku-hartzeen hedapen-estrategiak diseinatzea, bereziki arreta integratuaren ereduari dagozkionak.

c) Diseño de las estrategias de despliegue de intervenciones para el desarrollo del contrato-programa, especialmente los referidos al modelo de atención integrada.

d) Funtzionamendu klinikoaren prozesuak eta kudeaketa-prozesuak eta barne-antolamendua eta -koordinazioa hobetzeko neurriak aztertzea, arlo horretan dauden beharrizanak aintzat hartuta eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartutako jarraibideekin bat etorriz.

d) Estudio de las medidas para mejorar los procesos de funcionamiento clínico y de gestión y su ordenación y coordinación interna en función de las necesidades de la misma y de acuerdo con las directrices aprobadas por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

e) Urteko memoria egitea, Gerentziako Zuzendaritzak onar dezan.

e) Elaboración de la Memoria Anual para su aprobación por la Dirección Gerencia.

f) Partaidetza-organo ezberdinetatik eratorritako proposamenak aztertzea eta bultzatzea.

f) Análisis e impulso de las propuestas que se deriven de los diferentes órganos de participación.

g) Kontratu-programaren autoebaluazioa garatzea.

g) Desarrollo de la autoevaluación del contrato-programa.

h) ESIaren Gerentziako Zuzendaritzak agindutako beste edozein funtzio, edo, hala badagokio, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak agindutakoa.

h) Cualquier otra función que le sea encomendada por la Dirección Gerencia de la OSI o, en su caso, por la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

2.– Zuzendaritza Kontseiluaren osaera Gerentziako Zuzendaritzak ezarriko du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako irizpideekin eta ESIaren ezaugarri bereziekin bat etorriz. Kontseiluko kideen artean, ESIaren zuzendaritza-taldeko kideak sartuko dira. Era beran, eztabaidatu beharreko gaiaren arabera beste zerbitzu-burutza eta pertsona batzuek ere parte hartzea erabaki daiteke, bai eta 19. artikuluaren 6. puntuan adierazitako Asistentzia Klinikorako Kontseiluko kideen ordezkariek ere.

2.– La composición del Consejo de Dirección se establecerá por la Dirección Gerencia atendiendo a los criterios establecidos por la Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud y a las peculiaridades específicas de la OSI. Entre las personas componentes del mismo se incluirán las personas componentes del equipo directivo de la OSI. Asimismo se podrá determinar la participación de aquellas jefaturas de servicio y personas que se determinen en razón a los temas a tratar y una representación de los vocales electos del Consejo Clínico Asistencial que se señalan en el punto 6 del artículo 19.

3.– Zuzendaritza Kontseiluaren funtzionamendu-araubideak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoetarako aurreikusitakoa beteko du, eta, gutxienez, bi hilean behin egingo ditu bilerak.

3.– El régimen de funcionamiento del Consejo de Dirección se ajustará al previsto para los órganos colegiados en la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del sector Público, debiendo reunirse al menos cada dos meses.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
PARTAIDETZA-ORGANOAK
ÓRGANOS DE PARTICIPACIÓN

17. artikulua.– Asistentzia Klinikorako Kontseilua.

Artículo 17.– El Consejo Clínico Asistencial.

Asistentzia Klinikorako Kontseilua aholkularitza teknikoa emateaz arduratzen da, eta aukera ematen die asistentziaren arloko profesionalei ESIen kudeaketan parte hartzeko.

El Consejo Clínico Asistencial es el órgano consultivo de asesoramiento técnico y de participación de las y los profesionales asistenciales en la gestión de las OSI.

18. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 18.– Funciones.

Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren eginkizunak, nahitaez, ESIaren Plan Estrategikoen aurreikuspenen barruan gauzatuko dira. Hona hemen eginkizun horiek:

Las funciones del Consejo Clínico Asistencial, que necesariamente deberán desarrollarse dentro de las previsiones del Plan Estratégico de la OSI, son las siguientes:

a) Asistentziaren kalitatea bermatzeko politikak egitea eta proposatzea, baita erakundearen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeari buruzkoak ere.

a) Formulación y propuesta de las políticas de calidad asistencial, así como las relativas a la mejora de la organización y funcionamiento de la organización.

b) Arreta integratuaren garapen eraginkorrerako proposamenak egitea, bai asistentziaren esparruan, bai esparru komunitarioan eta soziosanitarioan.

b) Formulación y propuestas para el desarrollo efectivo de una atención integrada, tanto en el ámbito asistencial como en el ámbito comunitario y socio-sanitario.

c) Asistentzia-, diagnosi- eta terapeutika-estrategia berriak balioestea.

c) Valoración de nuevas estrategias asistenciales, diagnósticas y terapéuticas.

d) Ikerketa, irakaskuntza eta prestakuntzaren alorretako jardun-ildoak proposatzea.

d) Propuesta de líneas de actuación en materia de investigación, docencia y formación.

e) Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren ordezkari gisa Zuzendaritza Kontseiluan eta Kontseilu Sozialean parte hartuko duten kideak proposatzea.

e) Propuesta de las personas que, en representación del Consejo Clínico Asistencial, deben formar parte del Consejo de Dirección y del Consejo Social.

19. artikulua.– Osaera.

Artículo 19.– Composición.

1.– Asistentzia Klinikorako Kontseilua hauek osatuko dute, gutxienez:

1.– El Consejo Clínico Asistencial estará integrado, como mínimo, por:

a) Medikuntzako Zuzendaritzak, zeina Kontseiluko buru izango den.

a) La Dirección Médica, que actuará como presidente o presidenta del Consejo.

b) Kide hauek:

b) Vocales:

1) Arreta Integratuaren Zuzendaritzak.

1) La Dirección de Atención Integrada.

2) Erizaintzako Zuzendaritzak, eta, hala badagokio, Arreta Komunitarioko arloko buruak.

2) La Dirección de Enfermería y, en su caso, el o la profesional responsable del área de Atención Comunitaria.

3) Zuzendaritza Kontseiluak proposatutako lehen mailako arretako unitateko bi arduradunek.

3) Dos responsables de unidad de atención primaria, a propuesta del Consejo de Dirección.

4) Zuzendaritza Kontseiluak proposatzen dituen ospitaleko bi arduradun klinikok.

4) Dos responsables clínicos del hospital a propuesta del Consejo de Dirección.

5) Zuzendaritza Kontseiluak proposatzen dituen erizaintzako bi arduradunek.

5) Dos personas responsables de enfermería, a propuesta del Consejo de Dirección.

6) Langile fakultatiboen eta erizaintzako langileen ordezkari diren ESI bakoitzeko lau kidek, lehen mailako arretako eta ospitale-arretako ordezkaritza bermatzeko.

6) Cuatro vocales en cada OSI en representación de personal facultativo y de enfermería asegurando la representación de la atención primaria y de la hospitalaria.

2.– ESIko Zuzendaritza Kontseiluak hautatuko ditu langile fakultatiboen eta erizaintzako langileen ordezkariak. Aurretiaz jarduera-esparru bakoitzerako hautagaiak aztertuko dira, eta bermatuko bi asistentzia-mailetan ordezkaritza paritarioa egotea, baita lanbide aniztasuna izatea ere.

2.– La elección de la representación del personal facultativo y de enfermería se realizará por parte del Consejo de Dirección de la OSI, tras el análisis de las candidaturas de cada una de las áreas de actividad, asegurando la representación paritaria de los dos niveles asistenciales, así como la multiprofesionalidad.

3.– Hautagaiak ESIko Zuzendaritza Kontseiluak definitutako denboran eta moduan aurkeztuko dira. ESIko estatutupeko langileak eta lan-kontratudun finkokoak izan daitezke hautagai.

3.– Las candidaturas se presentarán en el tiempo y forma definidos por el Consejo de Dirección de la OSI. Podrán presentar su candidatura el personal estatutario y laboral fijo de la OSI.

4.– Asistentzia Klinikorako Kontseiluetako kideen izendapenak Gerentziako Zuzendaritzak egingo ditu. Izendapenok bi urteko indarraldia izango dute, luzatzeko aukerarekin.

4.– Los nombramientos como personas componentes del Consejo Clínico Asistencial se realizarán por la Dirección Gerencia por un período de dos años renovables.

5.– Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren osaeran emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bilatuko da. Ordezkaritza orekatua dela esaten da sexu bakoitzak, gutxienez, % 40ko ordezkaritza baldin badu.

5.– En la composición del Consejo Clínico Asistencial se observará una presencia equilibrada de mujeres y hombres. Se considera que existe una representación equilibrada cuando los dos sexos estén representados al menos un cuarenta por ciento.

20. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

Artículo 20.– Régimen de funcionamiento.

1.– Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren funtzionamendu-araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoetarako aurreikusitakoari lotuko zaio, eta bilerak, gutxienez, hiru hilean behin egingo dituzte.

1.– El régimen de funcionamiento del Consejo Clínico Asistencial se ajustará al previsto para los órganos colegiados en la Ley 40/2015, de 1 de octubre de Régimen Jurídico del Sector Público, debiendo reunirse al menos una vez al trimestre.

2.– Asistentzia Klinikorako Kontseiluak Gerentziako Zuzendaritzari proposatuko dio lan-batzordeak edo talde bereziak sortzea. Talde horietan kontseilukoak ez diren pertsonek har dezakete parte.

2.– El Consejo Clínico Asistencial propondrá a la Dirección Gerencia la creación de Comisiones o Grupos específicos de trabajo, en los que podrán participar personas ajenas al propio Consejo.

21. artikulua.– Kontseilu Soziala.

Artículo 21.– El Consejo Social.

Kontseilu Soziala ESI bakoitzean dagoen organo aholku-emailea eta parte-hartzeko eta aholkularitzarako organoa da. Erakundeari aholkuak emango dizkio erabakitzen den gizarte- eta komunitate-gaietan.

El Consejo Social es el órgano consultivo y de participación y asesoramiento en cada OSI que asesorará a la organización en aquellas materias sociales y comunitarias que se establezcan.

22. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 22.– Funciones.

Honako hauek izango dira Kontseilu Sozialaren eginkizunak:

Las funciones del Consejo Social serán las siguientes:

a) Gerentziako Zuzendaritzari aholkuak ematea erakundea klinikoki gobernatzeko, ESIak behar bezala funtziona dezan.

a) Asesorar a la dirección gerencia en el gobierno clínico de la organización para el buen funcionamiento de la OSI.

b) ESaIren Kontratu Programa ebaluatu ostean, izandako emaitzen arabera, hobetu beharreko alorrak proposatzea.

b) Proponer áreas de mejora en relación con los resultados de la evaluación del Contrato Programa de la OSI, previo el análisis de los mismos.

c) Gerentziako Zuzendaritzari aholkuak ematea erakundearen inbertsio- eta kontratazio-planei buruz, ESIak behar bezala funtziona dezan.

c) Asesorar a la dirección gerencia sobre los planes de inversiones y de contratación de la organización para el buen funcionamiento de la misma.

d) ESIan aurkezten diren kexa eta erreklamazioei dagokienez, hobetu beharreko eremuak aztertzea eta proposatzea.

d) Analizar y proponer áreas de mejora en lo relativo a las quejas y reclamaciones que se presenten en la OSI.

e) ESIan aurkezten diren asebetetze-inkestei eta gizarte-partaidetzako beste metodo batzuei dagokienez, hobetu beharreko eremuak aztertzea eta proposatzea.

e) Analizar y proponer áreas de mejora en lo relativo a las encuestas de satisfacción y otros métodos de participación social que se presenten en la OSI.

23. artikulua.– Osaera.

Artículo 23.– Composición.

1.– Kontseilu Soziala kide hauek osatuko dute: ESIaren ordezkariak, udal- eta foru-ordezkariek, ESIaren komunitate-, ekonomia- eta gizarte-arloko ordezkariek eta osasun-arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko ordezkariak.

1.– El Consejo Social estará integrado por representantes de la OSI, del ámbito municipal y foral, del ámbito comunitario, económico y social de la OSI, así como del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud.

2.– Hauek dira ESIaren ordezkari:

2.– Serán representantes de la OSI los siguientes:

a) Gerentziako Zuzendaritza, zeina Kontseiluaren buru izango den.

a) La Dirección Gerencia, que preside el Consejo.

b) Arreta Integratuaren Zuzendaritza edo Kudeaketako Zuzendaritza IV. motako ESIen kasuan.

b) La Dirección de Atención Integrada, o la Dirección de Gestión en el caso de OSI de tipo IV.

c) Erizaintzako Zuzendaritza.

c) La Dirección de Enfermería.

d) Asistentzia Klinikorako Kontseiluaren ordezkari bat; kontseiluko lehendakariak izendatuko du.

d) Una persona en representación del Consejo Clínico Asistencial, designada por su presidente.

e) ESIko Batzorde Soziosanitarioaren ordezkari bat; batzorde horretako lehendakariak izendatuko du.

e) Una persona de la OSI en representación de la Comisión Sociosanitaria, designada por su presidente.

3.– Udal- eta foru-ordezkari gisa arituko dira:

3.– En representación del ámbito municipal y foral actuarán las siguientes personas:

a) ESIak zerbitzua ematen duen lekuko herritarren ordezkari izango diren bi kide. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuko ditu.

a) Dos personas vocales que representen a la población local a la que sirven las OSI, que serán designados por la Asociación de Municipios de Euskadi-EUDEL.

b) ESIa dagoen lurralde historikoko foru-aldundian eskumena duen organoak izendatutako kide bat, foru-aldundia ordezkatzeko.

b) Un o una vocal designada por el órgano competente de la Diputación Foral del Territorio Histórico donde se enclave la OSI, en su representación.

4.– ESIaren komunitate-, ekonomia- eta gizarte-arloko ordezkari gisa arituko dira:

4.– En representación del ámbito comunitario, económico y social de la OSI, actuarán las siguientes personas:

a) Gehienez ere hiru kide; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, Zuzendaritza Kontseiluaren proposamena jaso ostean, zeinak ESIaren gizarte- eta ekonomia-ingurua kontuan hartuta proposatuko dituen. Kide horiek paziente-elkarte, erakunde komunitario, enpresa eta bestelako korporazioen artetik hautatuko dira.

a) Hasta un máximo de tres vocales, designados o designadas por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud a propuesta del Consejo de Dirección tendiendo en consideración el entorno socio-económico de la OSI. Los vocales se elegirán entre asociaciones de pacientes, organizaciones comunitarias, empresas y otras corporaciones.

b) Sindikatuen ordezkari izango den kide bat. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren sektore-mahaian ordezkaritza duten sindikatuek hautatuko dute.

b) Un vocal, en representación de los sindicatos que será designado por los sindicatos representados en la Mesa Sectorial de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

5.– Osasun-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailaren ordezkari izango diren bi kide, osasun-arloko eskumena duen sailaren dagokion lurralde-ordezkaritzakoak; sailburuak izendatuko ditu.

5.– En representación del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud actuarán dos personas vocales de la delegación territorial correspondiente del departamento competente en materia de salud, nombrados o nombradas por su consejero o consejera.

6.– Kontseilu Sozialaren osaeran emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bilatuko da. Ordezkaritza orekatua dela esaten da sexu bakoitzak, gutxienez, % 40ko ordezkaritza baldin badu.

6.– En la composición del Consejo Social se observará una presencia equilibrada de mujeres y hombres. Se considera que existe una representación equilibrada cuando los dos sexos estén representados al menos un cuarenta por ciento.

24. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

Artículo 24.– Régimen de funcionamiento.

Kontseilu Sozialak urtean, gutxienez, bi bilera egingo ditu.

El Consejo Social se reunirá como mínimo de dos veces al año.

Funtzionamendu-araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoetarako aurreikusitakoaren arabera ezarriko da.

Su régimen de funcionamiento se ajustará al previsto para los órganos colegiados en la Ley 40/2015, de 1 de octubre de Régimen Jurídico del Sector Público.

25. artikulua.– Batzorde Soziosanitarioa.

Artículo 25.– La Comisión Sociosanitaria.

1.– Batzorde Soziosanitarioa profesionalek ESIaren esparru soziosanitarioaren kudeaketan parte hartzeko eta haiei aholkuak eman eta jasotzeko organoa da.

1.– La Comisión Sociosanitaria es el órgano de asesoramiento y participación de las y los profesionales en la gestión del ámbito sociosanitario de la OSI.

2.– Batzorde soziosanitarioak Arreta Soziosanitariorako Euskal Kontseiluko organoek ezartzen dituzten jarraibide nagusiekin bat etorriz jardungo du.

2.– La Comisión Sociosanitaria actuará en coherencia y de conformidad con las pautas generales que se establezcan por los órganos del Consejo Vasco de Atención Sociosanitaria.

26. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 26.– Funciones.

1.– Hauek dira Batzorde Soziosanitarioaren eginkizunak:

1.– Las funciones de la Comisión Sociosanitaria serán las siguientes:

a) Eremu soziosanitarioa osatzen duten eragile eta erakundeen artean koordinazio-mekanismoak ezartzea, gainbegiratzea eta garatzea.

a) Establecer, supervisar y desarrollar los mecanismos de coordinación entre las y los diferentes actores e instituciones que conforman el espacio sociosanitario.

b) Zabaldutako jarduketa-ildoen emaitzak balioestea eta hobetzeko eremuak proposatzea.

b) La valoración de los resultados de las líneas de actuación desplegadas y la propuesta de áreas de mejora.

c) Koordinazio soziosanitarioarekin erlazionatutako gaietan, kontratu programaren autoebaluazioa egitea, gainbegiratzea eta garatzea.

c) Establecer, supervisar y desarrollar la autoevaluación del contrato programa en los aspectos relacionados con la coordinación sociosanitaria.

2.– Berariazko batzordeak eratu ditzake Batzorde Soziosanitarioak, jarduera-mekanismoak antolatzeko eta ebaluatzeko. Batzorde horietan ESIko beste profesional batzuek, udaletako gizarte-eremuetakoek eta, hala badagokio, baita lurraldetakoek ere har dezakete parte.

2.– La Comisión Sociosanitaria podrá crear comisiones específicas para la organización y evaluación de mecanismos de actuación. Dichas comisiones podrán estar conformadas por otras personas profesionales de la OSI y de los ámbitos sociales municipales y, en su caso, territoriales.

27. artikulua.– Osaera.

Artículo 27.– Composición.

1.– Batzorde Soziosanitarioa lehendakari batek eta kide hauek osatuko dute, gutxienez:

1.– La Comisión Socio-Sanitaria estará compuesta como mínimo por una presidente o presidenta y las personas vocales que se señalan en los puntos siguientes.

2.– Lehendakaria: Arreta Integratuaren Zuzendaritza, edo, hala badagokio, Medikuntzako Zuzendaritza.

2.– Actuará como presidente o presidenta la Dirección de Atención Integrada o en su caso, la Dirección Médica.

3.– Kideak izango dira:

3.– Actuarán como vocales:

a) Erizaintzako Zuzendaritza.

a) La Dirección de Enfermería.

b) Gerentziako Zuzendaritzak proposatuko ESIko hiru pertsona.

b) Tres personas de la OSI a propuesta de la Dirección Gerencia.

c) Dagokion lurralde historikoko eremu soziosanitarioko ordezkari bat edo horrek eskuordetzen duen pertsona.

c) Una persona en representación del ámbito socio-sanitario del Territorio Histórico correspondiente o la persona en que ésta delegue.

d) Osasun arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren saileko osasun publikoko ordezkari bat; lurralde-ordezkariak proposatuko du nor.

d) Un o una representante de salud pública a propuesta del delegado o delegada territorial, del departamento del Gobierno Vasco competente en materia de salud.

e) Farmazia komunitarioko bi ordezkari; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, ESIa dagoen lurralde historikoko farmazialarien elkargo ofizialak proposatu ostean.

e) Dos vocales en representación de la farmacia comunitaria designados o designadas por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud a propuesta del Colegio Oficial de Farmacéuticos del Territorio Histórico en el que se encuentre enclavada la OSI.

f) Udalen gizarte-esparruko bi ordezkari. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak izendatuko ditu.

f) Dos representantes del área social de los ámbitos municipales serán designados por la Asociación de Municipios de Euskadi-EUDEL.

g) Dagokion foru-aldundiko gizarte-esparruko bi ordezkari.

g) Dos representantes del área social del ámbito de la diputación foral correspondiente.

4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez izendatuko dira Batzorde Soziosanitarioko kideak. Batzordean parte hartzeko kide gehiago izendatzea ere erabaki dezake, batzordeak edo Gerentziako Zuzendaritzak proposatzen badio, behar bezala arrazoituta.

4.– La designación de las personas componentes de la Comisión Sociosanitaria se realizará por Acuerdo del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud que, asimismo, podrá acordar la ampliación de la composición de la Comisión a propuesta razonada de la propia Comisión o de la Dirección Gerencia.

5.– Batzorde Soziosanitarioaren osaeran emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua bilatuko da. Ordezkaritza orekatua dela esaten da sexu bakoitzak, gutxienez, % 40ko ordezkaritza baldin badu.

5.– En la composición de la Comisión Sociosanitaria se observará una presencia equilibrada de mujeres y hombres. Se considera que existe una representación equilibrada cuando los dos sexos estén representados al menos un cuarenta por ciento.

28. artikulua.– Funtzionamendu-araubidea.

Artículo 28.– Régimen de funcionamiento.

Batzorde Soziosanitarioak urtean, gutxienez, bi bilera egingo ditu.

La Comisión Sociosanitaria deberá reunirse como mínimo dos veces al año.

Funtzionamendu-araubidea Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoetarako aurreikusitakoaren arabera ezarriko da.

Su régimen de funcionamiento se ajustará al previsto para los órganos colegiados en la Ley 40/2015, de 1 de octubre de Régimen Jurídico del Sector Público.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
ASISTENTZIA-ANTOLAKETA
ORGANIZACIÓN ASISTENCIAL

29. artikulua.– Asistentzia-Antolaketa.

Artículo 29.– Organización asistencial.

1.– Egitura hau dute, oro har, ESIen asistentzia-zerbitzuek:

1.– La prestación asistencial de las OSI se estructura, con carácter general, en:

a) Ospitale-zerbitzuak.

a) Servicios hospitalarios.

b) Lehen mailako arretako unitateak.

b) Unidades de atención primaria.

2.– Adierazitakoa aintzat hartuta, ESIetan zeharkako asistentzia-jarduerak egiten dituzten antolaketa-unitateak egon daitezke dauden zerbitzuetarako. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiak onartuko du erakunde horien osaera eta funtzionamendu-araubidea, Gerentziako Zuzendaritzaren proposamena jaso ostean.

2.– Sin perjuicio de lo anterior, en las OSI podrán existir unidades organizativas que contemplen actividades asistenciales de carácter transversal para los diferentes servicios. Su constitución y régimen de funcionamiento se aprobará por la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud, a propuesta de la Dirección Gerencia.

1. ATALA
SECCIÓN 1.ª
OSPITALEKO ZERBITZUAK
SERVICIOS HOSPITALARIOS

30. artikulua.– Ospitaleko zerbitzuak.

Artículo 30.– Servicios hospitalarios.

1.– Ospitaleko pertsonak, teknologiak eta azpiegitura guztiak dira ospitaleko zerbitzuak, eta horien guztien helburua da ospitaleko asistentzia-prozesuak kalitatezkoak, eraginkorrak eta efizienteak izatea.

1.– Los servicios hospitalarios están formados por el conjunto de personas, tecnologías e infraestructuras, orientados a la calidad, eficacia y eficiencia de los procesos asistenciales de su ámbito.

2.– Ospitaleko zerbitzuek Kudeaketa Planean aurreikusitako jardueretara egokituta jardungo dute.

2.– Los servicios hospitalarios adecuarán sus actuaciones a lo previsto en el Plan de Gestión.

3.– Ospitaleko zerbitzu bakoitzak asistentzia-helburuak ezarriko ditu. Horretarako, ESIaren kontratu-programaren konpromisoak hartuko ditu kontuan, ESIko gainerako unitate eta zerbitzuekin koordinatuta jardun behar dela abiapuntu gisa hartuta, hari atxikitako biztanleei arreta integrala emateko.

3.– Los objetivos asistenciales de cada servicio hospitalario se determinarán atendiendo a los compromisos del contrato programa de la OSI, teniendo como punto de partida la coordinación con las demás unidades y servicios de la OSI para proporcionar una atención integrada a la población adscrita a la misma.

4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak erabakiko du ospitaleko zerbitzuak sortzea, aldatzea edo kentzea, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren proposamena kontuan hartuta. Horretarako, dena den, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan xedatutako baimenak beharko dira.

4.– La creación, modificación y extinción de los servicios hospitalarios se realizará por acuerdo del Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud a propuesta de la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud y requerirá las autorizaciones establecidas en el Decreto 31/2006, de 21 de febrero, de autorización de los centros, servicios y establecimientos sanitarios.

31. artikulua.– Ospitaleko zerbitzuen burutza.

Artículo 31.– Jefatura de los servicios hospitalarios.

1.– Ospitaleko zerbitzu bakoitzean, burutza bat egongo da. Bi funtzio izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea, eta ESIaren Medikuntzako Zuzendaritzaren mendekoak izango dira. Baina Arreta Integratuaren Zuzendaritzaren alorrari eragin diezaioketen gaietan, zuzendaritza horren mende egongo da, eta bai batzuek bai besteek elkarrekin koordinatuta aritu beharko dute.

1.– Al frente de cada servicio hospitalario existirá una jefatura que ejercerá la doble función gestora y asistencial, en dependencia funcional de la Dirección Médica de la OSI. No obstante, en aquellas materias que puedan afectar al ámbito de la Dirección de Atención Integrada, dependerá funcionalmente de dicha dirección, a fin de lo cual ambas actuarán de manera coordinada.

2.– Erakundearen tamainaren arabera, Gerentziako Zuzendaritzak zerbitzu-burutza baten pean espezialitate bat baino gehiago bildu ditzake, bai eta lehen mailako arretako nahiz ospitale-arretako espezialitateak ere.

2.– En función del tamaño de la organización, la Dirección Gerencia podrá agrupar varias especialidades bajo una misma jefatura de servicio, así como especialidades de los niveles de atención primaria y hospitalaria.

3.– Zerbitzu-burutzak bere gain hartuko ditu asistentzia-prozesuaren ardura, eta zerbitzuari egozten zaizkion giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzeko eta kudeatzeko ardura. Jatorrizko lanpostuari dagozkion eginkizunez gain, beste hauek ere izango ditu:

3.– La jefatura de servicio se responsabilizará del proceso asistencial así como de la organización y gestión de los recursos humanos y materiales que se asignen al servicio, teniendo asignadas, además de las propias a la plaza de origen, las siguientes funciones:

a) Medikuntzako Zuzendaritzarekin adostea zerbitzuaren urteko helburuak.

a) Acordar con la Dirección Médica los objetivos anuales del servicio.

b) Zerbitzuari esleitu zaizkion baliabide materialak kudeatzea, diagnostiko eta tratamendukoak barne, eta baliabideak behar bezala erabili eta aprobetxatzen direla bermatzea, bereziki, preskripzio farmazeutikoaren kalitateari dagozkionak.

b) Gestionar los recursos materiales, incluidos los de diagnóstico y tratamiento, asignados al servicio asegurando la adecuada utilización y aprovechamiento de los mismos y en particular la calidad de la prescripción farmacéutica.

c) Zerbitzuari atxikitako langileak kudeatzea, zerbitzu-erakundeetako dagozkien zuzendaritza-organoekin koordinatuta, bai eta giza baliabideak kudeatzeko eta langileak sartzeko, haiei prestakuntza emateko, motibatzeko nahiz garapen profesionalerako sistemak ezartzeko erabili beharreko irizpideak proposatzea.

c) Realizar la gestión de personal asignado al servicio, en coordinación con los correspondientes órganos de dirección de las organizaciones de servicios, proponiendo criterios para la gestión de los recursos humanos y para la implantación de sistemas para la incorporación, formación, motivación y desarrollo profesional.

d) Zerbitzuaren kalitatea kontrolatzea. Horretarako, jarduera-, kalitate- eta autoebaluazio-irizpideak, eta funtzionamendu eraginkorra bermatzeko beharrezkoak diren sistema teknikoak eta kudeaketarako sistemak ezarriko dira.

d) Controlar la calidad del servicio, estableciendo criterios específicos de actividad, de calidad y autoevaluación implantando los sistemas técnicos y de gestión necesarios para un funcionamiento eficiente del mismo.

e) Uneoro ezartzea beste unitate edo zerbitzu batzuekin egin beharreko jardueren koordinazioa hobetuko duten estrategiak, eta bereziki lehen mailako arretarekin koordinazioa hobetzekoak, asistentzia-prozesu guztia integratuta egotea lor dadin.

e) Favorecer en todo momento estrategias que mejoren la coordinación de actuaciones de otras unidades y/o servicios, y en especial con la atención primaria, para lograr la integración en el proceso asistencial.

f) Zerbitzuko irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak kudeatzea.

f) Gestionar las actividades de docencia e investigación del servicio.

g) Zerbitzuari atxikitako pertsonen gaitasunak eta trebetasunak ebaluatzea, Gerentziako Zuzendaritzak eskatzen duenean.

g) Evaluar las competencias y habilidades de las personas adscritas al servicio cuando así lo requiera la Dirección Gerencia.

2. ATALA
SECCIÓN 2.ª
LEHEN MAILAKO ARRETAKO UNITATEAK
UNIDADES DE ATENCIÓN PRIMARIA

32. artikulua.– Lehen Mailako Arretako Unitateak.

Artículo 32.– Unidades de Atención Primaria.

1.– Esleituta dituen herritarrei behar duten asistentzia emateko, ESIaren lehen mailako arreta unitatetan dago antolatuta, funtzioei dagokienez.

1.– Para la prestación de la asistencia necesaria para la población que tengan asignada, el nivel de atención primaria de la OSI se organiza funcionalmente en unidades de atención primaria.

2.– Lehen mailako arretako unitateak lehen mailako arreta-zerbitzuak emateko pertsonek, zerbitzuek, teknologiek eta azpiegiturek osatzen dituzte. Asistentzia-prozesuaren kalitatea, eraginkortasuna eta efikazia bermatzea dute helburu.

2.– Las unidades de atención primaria están formadas por el conjunto de personas, servicios, tecnologías e infraestructuras para prestar servicios asistenciales de primer nivel, orientadas a la calidad, eficacia y eficiencia del proceso asistencial.

3.– Lehen mailako arretako unitateek ESIaren Gerentziako Zuzendaritzak eskuordetzen dien kudeaketa-autonomia izan dezakete, bakoitzak dagokien kudeaketa-plana gauzatzeko.

3.– as unidades de atención primaria podrán disponer de los niveles de autonomía de gestión que le sean delegados por la Dirección Gerencia de la OSI, para la ejecución de su plan de gestión.

4.– Lehen mailako arretarako unitate bakoitzaren asistentzia-helburuak ezartzean, ESIaren kontratu-programako konpromisoak hartuko dira kontuan. Abiaburua izango da beti ESIaren gainerako unitate eta zerbitzuekin koordinatuta aritzea, arreta integratua emateko ESI horretara atxikita dauden pertsonei, haien osasunaren erantzule baita.

4.– Los objetivos asistenciales de cada unidad de atención primaria se determinarán atendiendo a los compromisos del contrato programa de la OSI, teniendo como punto de partida la coordinación con las demás unidades y servicios de la OSI para proporcionar una atención integrada a las personas adscritas a la misma de cuya salud es responsable.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak erabakiko du lehen mailako arretako unitateak sortzea, aldatzea edo kentzea, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren proposamena kontuan hartuta. Horretarako, dena den, osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeari buruzko otsailaren 21eko 31/2006 Dekretuan xedatutako baimenak beharko dira.

5.– La creación, modificación y extinción de las unidades de atención primaria se realizará por acuerdo del consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud a propuesta de la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud y requerirá las autorizaciones establecidas en el Decreto 31/2006, de 21 de febrero, de autorización de los centros, servicios y establecimientos sanitarios.

6.– Dena den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiak, Gerentziako Zuzendaritzak proposatzen badio, herritarrak esleiturik izan gabe asistentzia-profesionalak dituzten lehen mailako arretako unitateak sortu, aldatu edo kendu ditzake, ESIko lehen mailako arretako unitateen asistentzia-jarduerari laguntzeko.

6.– No obstante, la Dirección General de Osakidetza-Servicio vasco de salud, a propuesta de la Dirección Gerencia podrá crear modificar o extinguir unidades de atención primaria sin población asignada y compuestas por profesionales asistenciales con la finalidad de apoyar la actividad asistencial de las unidades de atención primaria de la OSI.

33. artikulua.– Lehen mailako arretako unitateen burutza.

Artículo 33.– Jefatura de las unidades de atención primaria.

1.– Lehen mailako unitate bakoitzean, burutza bat egongo da. Oro har, bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea, eta ESIko Arreta Integratuaren Zuzendaritzaren mende egongo da funtzionalki. Unitateari esleitzen zaizkion asistentzia-prozesuaz eta giza baliabideen eta baliabide materialen antolaketaz nahiz kudeaketaz arduratuko da.

1.– Al frente de cada unidad de atención primaria se situará una jefatura que ejercerá con carácter general la doble función gestora y asistencial en dependencia funcional de la Dirección Atención Integrada de la OSI. Se responsabilizará del proceso asistencial y de la organización y gestión de los recursos humanos y materiales que se asignen a la unidad.

2.– Lehen mailako arretako unitate-burutzak, jatorrizko plazari berari dagozkion eginkizunez gain, beste hauek ere izango ditu:

2.– La jefatura de unidad de atención primaria tendrá asignado, además de las propias a la plaza de origen, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Arreta Integratuaren Zuzendaritzarekin adostea lehen mailako arreta-unitateko asistentzia-helburuak.

a) Acordar con la Dirección de Atención Integrada los objetivos asistenciales de la unidad de atención primaria.

b) Unitateak gauzatu beharreko jarduera antolatzea eta kudeatzea, bai asistentzia-arloari dagokionez, bai ekonomiari eta administrazioari dagokienez. Solaskidea izango da ESIaren Gerentziako Zuzendaritzaren aurrean.

b) Organizar y gestionar la actividad a desarrollar por la unidad, tanto en su vertiente asistencial como en la económica y administrativa, siendo el interlocutor la interlocutora ante la Dirección Gerencia de la OSI.

c) Unitateari esleitutako baliabide materialak kudeatzea (diagnostikoari eta tratamenduari dagozkionak barne), eta behar bezala erabili eta aprobetxatuko direla bermatzea, bereziki, preskripzio farmazeutikoaren kalitatea.

c) Gestionar los recursos materiales (incluidos los de diagnóstico y tratamiento), asignados a la unidad asegurando la adecuada utilización y aprovechamiento de los mismos y en particular la calidad de la prescripción farmacéutica.

d) Unitateari esleitutako aurrekontua kudeatzea, eta galera eta irabazien kontuaren jarraipena egitea.

d) Gestionar el presupuesto asignado a la unidad, haciendo seguimiento de la cuenta de pérdidas y ganancias de la misma.

e) Unitateari atxikitako langileak kudeatzea, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza-organoekin koordinatuta, eta giza baliabideak kudeatzeko eta langileak sartzeko, haiei prestakuntza emateko, motibatzeko nahiz garapen profesionalerako irizpideak proposatzea, kontuan hartuta, nolanahi ere, langile horiek funtzionalki beste unitate edo zerbitzu batzuen mendeko izan daitezkeela.

e) Realizar la gestión de personal asignado en su unidad, en coordinación con los correspondientes órganos de dirección de las organizaciones de servicios, proponiendo criterios para la gestión de los recursos humanos y para la implantación de sistemas para la incorporación, formación, motivación y desarrollo profesional, sin perjuicio de la dependencia funcional de este personal de otras unidades o servicios.

f) Unitatearen asistentzia-kalitatea kontrolatzea. Horretarako, Medikuntzako Zuzendaritzarekin adostuta, jarduera-, kalitate- eta autoebaluazio-irizpide espezifikoak ezarriko dira, eta unitateak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren sistema tekniko eta kudeaketakoak ere bai.

f) Controlar la calidad asistencial de la unidad, estableciendo de acuerdo con la Dirección Médica, criterios específicos de actividad, de calidad y autoevaluación implantando los sistemas técnicos y de gestión necesarios para un funcionamiento eficiente de la misma.

g) Funtzionamendu-arauak ezartzea; edo, bestela, herritarrei arreta emateko estandarrak hobetzea xede duten beste edozein neurri.

g) Implantar normas de funcionamiento o cualquier otra medida orientada a mejorar los estándares de atención a la ciudadanía.

h) Uneoro ezartzea beste unitate edo zerbitzu batzuekin egin beharreko jardueren koordinazioa hobetuko duten estrategiak, asistentzia-prozesu guztia integratuta egotea lor dadin.

h) Favorecer en todo momento estrategias que mejoren la coordinación de actuaciones con otras unidades y/o servicios para lograr la integración en el proceso asistencial.

i) Unitatea kudeatzeko kontratuaren proposamena egitea. Horretarako, tartean diren langileen laguntza jaso beharko da, eta arreta ematen zaien herritarren beharrak kontuan hartu. Hori dena ESIak sinatutako kontratu-programarekin bat etorriz.

i) Elaborar la propuesta de contrato de gestión de la unidad, contando con la colaboración de las y los profesionales implicados y teniendo en cuenta las necesidades de la población a la que atiende. Todo ello, en coherencia con el contrato-programa suscrito por la OSI.

j) Unitatearen prestakuntza eta irakaskuntzako jarduerak kudeatzea.

j) Gestionar las actividades de formación y docencia de la unidad.

k) Unitatearen I+G+B jarduerak kudeatzea, Gerentziako Zuzendaritzak ezarritako irizpideekin bat etorriz.

k) Gestionar las actividades de I+D+i de la unidad, de acuerdo con los criterios establecidos por la Dirección Gerencia.

l) Unitateari atxikitako pertsonen gaitasunak eta trebetasunak ebaluatzea, Gerentziako Zuzendaritzak hala eskatzen duenean.

l) Evaluar las competencias y habilidades de las personas adscritas a la unidad cuando así lo requiera la Dirección Gerencia.

m) Arreta sanitarioa koordinatzea Arreta Integratuaren Zuzendaritzak ezarritako jarraibideekin bat etorriz.

m) Coordinar la atención sanitaria conforme a las pautas establecidas por la Dirección de Atención Integrada.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
XEDAPEN KOMUNAK
Disposiciones COMUNES

34. artikulua.– Ospitale-zerbitzuen eta lehen mailako arretako unitateen burutzak.

Artículo 34.– Jefaturas de Servicios Hospitalarios y de Unidades de Atención Primaria.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileen hautaketa eta postu funtzionalen horniketa xedatzen duen araudiari jarraituz egingo dira ospitaleko zerbitzuetako, lehen mailako arretako unitateetako eta kudeaketa klinikorako unitateetako buruak hautatzeko, hornitzeko eta izendatzeko prozesuak.

1.– La selección, provisión y nombramiento de las personas ocupantes de los puestos de jefatura de servicios hospitalarios y jefatura de unidades de atención primaria se realizará de acuerdo con la normativa reguladora de selección de personal estatutario y provisión de puestos funcionales de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

2.– Lanpostu horien lanbide-profilak eta lanpostuak hornitzeko sistemak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta hura garatzen duten arauetan datoz jasota (edo hura ordeztuko duen araudian, bestela).

2.– Los perfiles profesionales y sistemas de provisión de estos puestos serán los que se determinan en el Decreto 186/2005, de 19 de julio, por el que se regulan los Puestos Funcionales del Ente Público de Derecho Privado Osakidetza-Servicio vasco de salud, y en las normas de desarrollo del mismo (o aquella normativa que la sustituya).

3.– Arau berari jarraituko zaio ospitale-zerbitzuetako klinika-ataleko burutza beteko duten lanpostu funtzionalak bete behar dituztenak hautatzeko, hornitzeko, lanbide-profilak ezartzeko eta izendatzeko.

3.– En los mismos términos se procederá respecto de la selección, provisión, perfil profesional requerido y nombramiento de las personas ocupantes de puestos funcionales de jefatura de sección clínica en los servicios hospitalarios.

35. artikulua.– Ebaluazioa.

Artículo 35.– Evaluación.

1.– Ebaluazio orokorrak egingo zaizkie ospitale-zerbitzuetako eta lehen mailako arretako unitateetako zerbitzu-burutzei lau urtean behin, eta ebaluazio horien emaitzen arabera jarraituko dute edo ez zerbitzu-buruek beren postuetan.

1.– Las jefaturas de servicios hospitalarios y de unidades de atención primaria serán objeto de evaluación, con carácter general, cada periodo de cuatro años estando sujeta la continuidad en el puesto de jefatura a los resultados de la misma.

2.– Ebaluazioa ESIko zuzendaritza-taldeak egingo du. Lanpostua hornitzeko unean ezarriko dira ebaluazioa egiteko zer prozedura eta irizpide erabiliko diren; dena den, ebaluazio-prozedura bakoitzaren ostean alda daitezke prozedura eta irizpide horiek.

2.– Para la evaluación que se efectuará por parte del equipo directivo de la OSI, se establecerán en el momento de la provisión del puesto los procedimientos y criterios de evaluación que podrán ser modificados con posterioridad a cada procedimiento de evaluación.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Dauden erakundeak egokitzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA.– Adecuación de las organizaciones existentes.

1.– Gaur egun sortuta dauden ESIek egokitu egin behar dute beren araubidea arau honetan xedatutakora, haien zuzendaritza-karguen iraupenari, ordainsariei eta izendapenari dagokienez eta zuzendaritza- eta kudeaketa-erakundeei dagokienez, betiere Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak horren inguruan hartzen dituen akordioekin bat etorriz, Estatutuetan aitortzen zaizkien eskumenak baliatuz.

1.– Las OSI actualmente creadas adecuarán su régimen al establecido en esta norma, en lo relativo a duración, retribuciones y denominación de sus cargos directivos y sus órganos de dirección y gestión, conforme a los acuerdos que al respecto se adopten por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud, en ejercicio de las competencias que les son reconocidas en sus estatutos.

2.– Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera, indarrean dauden xedapenetan lehen mailako arretako eskualdeko zuzendariari, eskualdeko Erizaintzako Zuzendaritzari, eskualdeko administratzaileari eta langileen buruari eginiko aipamen guztiak ESIko Gerentziako Zuzendaritzari eta dekretu honetan xedatutakoarekin bat etorriz sortzen diren zuzendaritzei zuzenduta daudela ulertuko da.

2.– A partir de la entrada en vigor de este decreto todas las alusiones que, en las disposiciones vigentes se realicen al director o directora de comarca de atención primaria, a la dirección de enfermería de la comarca, al administrador o administradora y jefe o jefa de personal de la comarca, deberán entenderse referidas a la Dirección Gerencia de la OSI y las Direcciones que se creen conforme a lo dispuesto en el presente Decreto.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zenbait zerbitzu-erakunderen araubidea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA.– Régimen de determinadas organizaciones de servicios.

1.– Dekretu honetan ezartzen den ESI motaren batean sartzea edo ez erabakitzen den bitartean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde hauek ospitale monografikotzat joko dira: Santa Marina Ospitalea eta Gorlizko Ospitalea –biak daude Bizkaiko osasun-esparruari dagokion lurraldean– eta Gipuzkoako Osasun Mentala.

1.– En tanto se procede a la determinación de su integración en alguno de los tipos de OSI que se establecen en este decreto, las organizaciones de servicios de Osakidetza-Servicio vasco de salud, Hospital Santa Marina y Hospital de Gorliz, ambas situadas en el ámbito territorial correspondiente al área de salud de Bizkaia y Salud Mental de Gipuzkoa, se considerarán hospitales monográficos.

2.– Aurreko apartatuan adierazitako erakundeen antolaketa egitura, Araba Errioxa- Rioja Alavesa ESIarena eta Arabako Osasun Mentalaren Sarearena, azken hauen berezitasunak direla medio, III. edo IV.motako ESIen antzekoa izango da.

2.– La estructura Organizativa de las organizaciones señaladas en el apartado anterior, así como la de la OSI Arabako Errioxa-Rioja Alavesa y Red de Salud Mental de Araba dadas sus especiales características, será similar a la de las OSI de tipo III o IV.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zuzendaritza-karguen araubide iragankorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA PRIMERA.– Régimen transitorio de cargos directivos.

Dekretu hau argitaratzen den unean zuzendaritza-karguren bat betetzen duten ESIko langileek lanpostu horietan jarraituko dute zuzendaritza talde berriak sortu arte (aukera izan dezakete, dena den, zuzendaritza-talde horietan jarraitzeko).

El personal de las OSI que en el momento de publicarse el presente Decreto ocupe un cargo directivo continuará en el desempeño del mismo hasta que se proceda a la creación de los nuevos equipos directivos, sin perjuicio de su posible integración en los mismos.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Zerbitzu-burutzen eta unitateen araubide iragankorra.
DISPOSICIÓN TRANSITORIA SEGUNDA.– Régimen transitorio de jefaturas de servicios y unidades.

1.– Burutzei atxikitako langileek eginkizun horietan jarraituko dute, harik eta dagokien ebaluazioa egiten den arte.

1.– El personal adscrito a las diferentes jefaturas continuará en el desempeño de las mismas hasta que se proceda a la correspondiente evaluación.

2.– Dekretu hau argitaratu arte izendatu diren zerbitzu-buru eta unitate-buruen kasuan, 36. artikuluan jaso den ebaluazioa egiteko epea lau urtekoa izango da, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– En el caso de las jefaturas de servicios y unidades nombradas hasta la publicación de este decreto, el periodo de la evaluación a que se refiere el artículo 36 será de cuatro años a partir del día siguiente al de su publicación.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.

Indargabetuta geratzen dira dekretu honetan ezarritakoaren aurka egiten duten maila bereko edo baxuagoko arauak, eta, zehazki, ospitale-arretarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari atxikitako baliabideen antolaketa-egiturari buruzko uztailaren 23ko 194/1996 Dekretua nahiz lehen mailako arretarako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari atxikitako baliabideen antolaketa-egiturari buruzko uztailaren 23ko 195/1996 Dekretua.

Quedan derogadas las normas de igual o inferior rango que se opongan a lo establecido en el presente Decreto y, específicamente, el Decreto 194/1996, de 23 de julio, de estructura organizativa de los recursos adscritos al servicio vasco de salud para la atención hospitalaria y el Decreto 195/1996, de 23 de julio, de estructura organizativa de los recursos adscritos para la atención primaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Adecuación del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud».

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2. artikuluaren hirugarren paragrafoko a) idatzi-zatian eta 15.4. artikuluan xedatu diren profesionalek parte hartzeko batzorde teknikoak eta haiei egiten zaizkien erreferentziak, dekretu honetan arautzen den Asistentzia Klinikorako Kontseiluari egiten zaizkiola ulertu behar da, kontseilu horrek hartu baititu batzorde tekniko horien eginkizunak.

1.– La denominación y referencias de los Consejos Técnicos de participación profesional que se contienen en el punto a) del párrafo tercero del artículo 15.2 y en el artículo 15.4 del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud» deben entenderse realizadas al Consejo Clínico Asistencial regulado en este decreto, que asume, además, las funciones de aquellos.

2.– Dekretu honen 10. artikuluan ezarritakoek ordezten dituzte Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2. artikuluaren hirugarren paragrafoan xedatu diren Zuzendaritza Medikoaren eginkizunak.

2.– Las funciones de la Dirección Médica que se establecen en el párrafo tercero del artículo 15.2 del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud» se sustituyen por las establecidas en el artículo 10 del presente Decreto.

3.– Dekretu honen eranskinak ordezten du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren II. Eranskina, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren zerbitzu-erakundeen zerrendari buruzkoa.

3.– El Anexo II del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud», relativo a la relación de organizaciones de servicios del ente público «Osakidetza-Servicio vasco de salud» se sustituye por el anexo al presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Garatzeko eskumena.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Facultad de desarrollo.

Osasun arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honen 4. artikuluan adierazi diren zentroei atxikitako unitate eta zerbitzuek euskal osasun sistemarako zenbateko erreferentzia duten zehazteko baldintzak jartzeko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak baldintza horiek ezar ditzan beharrezkoa den prozedura garatzeko.

Se faculta al consejero o a la consejero del Gobierno Vasco competente en materia de salud para desarrollar los requisitos que determinen el nivel de referenciabilidad para el conjunto del sistema sanitario vasco de las unidades y servicios adscritos a los centros señalados en el artículo 4 del presente Decreto y el procedimiento para su establecimiento por el Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA.– Sailkapena.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Clasificación.

1.– Dekretu honen aurreikuspenen arabera, harekin batera ematen den eranskinean jasotzen da gaur egun dauden osasun arloko zerbitzu-erakundeen sailkapena.

1.– De conformidad con las previsiones de este decreto las organizaciones de servicios sanitarios actualmente existentes se clasifican en los términos que se reflejan en el anexo que se acompaña al mismo.

2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak ahalmena izango du, ESIak sortu edo aldatzen direnean, horietan bildutako erakundeen zuzendaritza- eta kudeaketa-organoen izena eta eginkizunak egokitzeko.

2.– Se faculta al Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud para que, en los casos de creación de OSI y/o modificación de las mismas, proceda a la adecuación de la denominación y funciones de los órganos de dirección y gestión de las organizaciones agrupadas.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA.– Zuzendaritza-organoak egokitzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Adecuación de órganos de dirección.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari ahalmena ematen zaio ESIak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko egituretan sartzeko, baita, kasu berezietan, zuzendaritza-organoen kopurua aldatzeko ere. Horretarako, ESIaren kudeaketak duen konplexutasunari erreparatuko zaio, betiere dagokion aurrekontu-zuzkidura badu. Edonola ere, zuzendaritza-organoen kopuruak ezin du gainditu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2. artikuluan ezarritako kopurua.

Se faculta al Consejo de Administración de Osakidetza-Servicio vasco de salud para aprobar las disposiciones necesarias para el encaje de las OSI en las estructuras de Osakidetza/Servicio vasco de salud, así como, con carácter excepcional, modificar del número de órganos de dirección, atendiendo a la complejidad en la gestión de la OSI, siempre que se cuente con la correspondiente dotación presupuestaria. En todo caso, su número no excederá del establecido en el artículo 15.2 del Decreto 255/1997, de 11 de noviembre, por el que se establecen los Estatutos Sociales del Ente Público «Osakidetza-Servicio vasco de salud».

AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL QUINTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko uztailaren 3an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de julio de 2018.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Osasuneko sailburua,

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.

JON DARPÓN SIERRA.

UZTAILAREN 3KO 100/2018 DEKRETUAREN ERANSKINA
ANEXO AL DECRETO 100/2018, DE 3 DE JULIO.
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ENTE PUBLIKOKO ZERBITZU-ERAKUNDEEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ORGANIZACIONES DE SERVICIOS DEL ENTE PÚBLICO OSAKIDETZA-SERVICIO VASCO DE SALUD.

AUTONOMIA ERKIDEGOAREN LURRALDE-EREMUA:

ÁMBITO TERRITORIAL DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA:

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusia.

1.– Dirección General del Ente Público Osakidetza-Servicio vasco de salud.

2.– Larrialdiak (Larrialdietako lurralde-unitateak).

2.– Emergencias (Unidades Territoriales de Emergencias).

3.– Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.

3.– Centro Vasco de Transfusión y Tejidos Humanos.

4.– Osatek SA.

4.– Osatek, S.A.

ARABAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA

ÁMBITO TERRITORIAL DEL ÁREA DE SALUD DE ARABA/ÁLAVA:

1.– Araba ESIa.

1.– OSI Araba.

2.– Arabako Errioxa-Rioja Alavesa ESia.

2.– OSI Arabako Errioxa-Rioja Alavesa.

3.– Arabako Osasun Mentalaren sarea.

3.– Red de Salud Mental de Araba.

BIZKAIKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA:

ÁMBITO DEL TERRITORIO DEL ÁREA DE SALUD DE BIZKAIA:

1.– Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIa.

1.– OSI Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces.

2.– Bilbo-Basurtu ESIa.

2.– OSI Bilbao-Basurto.

3.– Barrualde-Galdakao ESIa.

3.– OSI Barrualde-Galdakao.

4.– Bizkaiko osasun mentalaren sarea.

4.– Red de Salud Mental de Bizkaia.

5.– Barakaldo-Sestao ESIa.

5.– OSI Barakaldo-Sestao.

6.– URIBE ESIa.

6.– OSI Uribe.

7.– SANTA Marina Ospitalea.

7.– Hospital Santa Marina.

8.– Gorlizeko Ospitalea.

8.– Hospital de Gorliz.

GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIAREN LURRALDE-EREMUA:

ÁMBITO DEL TERRITORIO DEL ÁREA DE SALUD DE GIPUZKOA:

1.– Donostialdea ESIa.

1.– OSI Donostialdea.

2.– Debagoiena ESIa.

2.– OSI Alto Deba.

3.– Bidasoa ESIa.

3.– OSI Bidasoa.

4.– Debabarrena ESIa.

4.– OSI Debabarrena.

5.– Goierri-Urola ESIa.

5.– OSI Goierri-Alto Urola.

6.– Tolosaldea ESIa.

6.– OSI Tolosaldea.

7.– Gipuzkoako Osasun Mentalaren sarea.

7.– Red de Salud Mental de Gipuzkoa.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común