Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

123. zk., 2018ko ekainaren 27a, asteazkena

N.º 123, miércoles 27 de junio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
3315
3315

91/2018 DEKRETUA, ekainaren 12koa, zeinaren bidez irakasle espezialista eta adituak kontratatzen baitira Eusko Jaurlaritzan hezkuntza arloko eskumena duen sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako.

DECRETO 91/2018, de 12 de junio, de contratación de profesorado especialista y experto en centros públicos no universitarios dependientes del Departamento competente en materia de Educación del Gobierno Vasco.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak –zeina dagoeneko indargabetuta baitago– 33.2 artikuluan helburutzat zuen tresna bereziki erabilgarri bat prestatzea, Lanbide Heziketaren irakaskuntzak aurrera egin zezan teknologia modernoen, ekoizpen-prozesu eguneratuenen eta prestakuntzaren ikusmolde berrien bidetik; horretarako, irudi juridiko hau aurreikusi eta taxutu zuen: Lanbide Heziketaren eremuko profesional espezialista.

El artículo 33.2 de la derogada Ley Orgánica 1/1990, de 3 de octubre, de Ordenación General del Sistema Educativo, ya pretendía poner a punto un instrumento especialmente útil para que la enseñanza de la formación profesional pudiera evolucionar en la corriente de las modernas tecnologías, de los más actuales procesos productivos y de las nuevas concepciones formativas, previendo y esbozando la figura jurídica del profesional y la profesional especialista en el ámbito de la Formación Profesional.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak eusten dio irakasle espezialistaren irudiari Lanbide Heziketarako, eta, horrez gain, arte, hizkuntza eta kirolen irakaskuntzara zabaltzen du irudi hori. Lege organiko horrek ahalbidetzen du, era berean, irakasle horiek kontratatzea administrazio- edo lan-araubidean.

La Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, mantiene la figura del profesorado especialista para la formación profesional, y la extiende a las enseñanzas artísticas, de idiomas y deportivas. Al mismo tiempo, posibilita su contratación en régimen administrativo o laboral.

Lanbide Heziketaren eremuan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 95.2 artikuluan ezartzen du tituludunak ez diren profesionalak ere kontratatu ahal izango direla salbuespenez modulu jakin batzuetan, irakasle espezialista gisa, baldin eta haien jarduera kasuan kasuko lan-eremuan garatzen badute, betiere kontuan hartuta profesional horien kualifikazioa eta hezkuntza-sistemaren premiak.

En el ámbito de la formación profesional, la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece en su artículo 95.2 que excepcionalmente, para determinados módulos se podrá incorporar, como profesores y profesoras especialistas, atendiendo a su cualificación y a las necesidades del sistema educativo, a profesionales, no necesariamente titulados o tituladas, que desarrollen su actividad en el ámbito laboral.

Zenbait modulu edo irakasgaitarako, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 96.3 artikuluak aukera hori bera aurreikusten du, arte-irakaskuntzen eremuan. Alde horretatik, martxoaren 15eko 303/2010 Errege Dekretuaren 20. artikuluak 5. apartatuan adierazten du goi-mailako arte-irakaskuntzako irakasgai batzuetan tituludun ez diren profesionalak ere kontratatu ahal izango direla irakasle espezialista gisa, betiere aintzat hartuta haien kualifikazioa eta hezkuntza-sistemaren premiak (Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan arauturiko arte ikasketak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko eskakizunak ezartzen ditu dekretu horrek). Horretarako, profesional horiek behar den lanbide-kualifikazioa izan behar dute, eta beren jarduna kasuan kasuko lan-eremuan garatu behar dute edota atzerriko herritartasuna izan.

Para determinados módulos o materias, el artículo 96.3 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación contempla esta misma posibilidad en el ámbito de las enseñanzas artísticas. En este sentido, el artículo 20 del Real Decreto 303/2010, de 15 de marzo, por el que se establecen los requisitos mínimos de los centros que impartan enseñanzas artísticas reguladas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, en su apartado 5, contempla que para determinadas materias de las enseñanzas artísticas superiores se podrá incorporar como profesorado especialista a profesionales, no necesariamente titulados o tituladas, que ostenten la necesaria cualificación profesional y desarrollen su actividad en el ámbito laboral o tengan la nacionalidad extranjera, de conformidad con su cualificación y las necesidades del sistema educativo.

Hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 97.2 artikuluak ezartzen duenez, hezkuntza-administrazioek, salbuespen moduan, profesional atzerritarrak kontratatu ahal izango dituzte, tituludun izatea nahitaezkoa ez dela, irakasle espezialista gisa, kontuan hartuta haien kualifikazioa eta hezkuntza-sistemaren premiak.

En lo referente a las enseñanzas de idiomas, el artículo 97.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece que, las Administraciones educativas, excepcionalmente, podrán incorporar como profesores y profesoras especialistas, atendiendo a su cualificación y a las necesidades del sistema educativo, a profesionales, no necesariamente titulados o tituladas, de nacionalidad extranjera.

Halaber, kirol-irakaskuntzaren eremuan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 98.2 artikuluak xedatzen du hezkuntza-administrazioek tituludunak ez diren profesionalak kontratatu ahal izango dituztela irakasle espezialista gisa, salbuespen moduan eta irakasgai jakin batzuetarako, baldin eta jarduera kirol- eta kasuan kasuko lan-eremuan garatzen badute, eta, betiere, kontuan hartuta profesional horien kualifikazioa eta hezkuntza-sistemaren premiak. Hala ezarrita dago Araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan.

Asimismo, en el ámbito de las enseñanzas deportivas, el artículo 98.2 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación, establece que, excepcionalmente, para determinadas materias las Administraciones educativas podrán incorporar como profesores y profesoras especialistas, atendiendo a su cualificación y a las necesidades del sistema educativo, a profesionales, no necesariamente titulados o tituladas, que desarrollen su actividad en el ámbito deportivo y laboral, de acuerdo con el artículo 51 del Real Decreto 1363/2007, de 24 de octubre, por el que se establece la ordenación general de las enseñanzas deportivas de régimen especial.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak hamahirugarren xedapen gehigarriaren bigarren apartatuan adierazten du irakasleen kidego eta eskaletako funtzionarioek beteko dituztela irakasle-lanpostuak, lanpostuen zerrendek zehazten dutenarekin bat; han adierazten da, halaber, salbuespen gisa izaera bereziko lanpostuak gorde ahal izango direla langile lan-kontratudunentzat, hain zuzen ere izaera berezikoak izateagatik prestakuntza akademiko jakin batekin bat ez datozelako eta ezin direlako txertatu lehendik dauden kidego edo eskaletan.

En el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Ley 6/1989, de 6 de julio, de la Función Pública Vasca en el apartado segundo de la disposición adicional decimotercera establece que los puestos de trabajo docentes serán desempeñados por funcionarios de los Cuerpos y Escalas docentes, de acuerdo con lo que determinen las relaciones de puestos de trabajo y que excepcionalmente, podrán reservarse a personal laboral aquellos puestos de carácter singularizado que, en razón de su naturaleza, no se correspondan con una formación académica determinada, ni sean atribuibles a alguno de los Cuerpos o Escalas existentes.

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, hamargarren xedapen gehigarrian, ahalbidetzen du kasuan kasuko lan-eremuan diharduten profesionalak kontratatzea irakasle espezialista bezala, Lanbide Heziketako zenbait irakasgai eta arlo emateko. Lege horren beraren hamaikagarren xedapen gehigarriak, halaber, aukera ematen du irakasle espezialistak kontratatzeko musikaren eta arte eszenikoen irakaskuntzan.

La Ley 2/1993, de 19 de febrero, de Cuerpos Docentes de la Enseñanza no Universitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco en su disposición adicional décima, permite la contratación como profesores y profesoras especialistas para impartir determinadas áreas o materias de la formación profesional a profesionales que desarrollen su actividad en el ámbito laboral. La disposición adicional undécima de esta misma ley extiende la posibilidad de contratar profesorado especialista a las enseñanzas de música y a las de artes escénicas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 27.3 artikuluak adierazten du Lanbide Heziketako tituluak onartzen dituzten arauetan aurreikusten diren kasuetan irakasle gisa jardun ahal izango dutela maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 95. artikuluan zehaztutako irakasle espezialistek. Era berean, profesionaltasun-ziurtagiriak onartzen dituzten arauetan aurreikusitako kasuetan, irakasle gisa jardun ahal izango dute urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 13. artikuluak aipatutako irakasle adituek. Azken lege-testu horrek, halaber, aipatzen du langile profesional kualifikatuak aditu gisa kontratatu ahal izango direla modulu jakin batzuetarako, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 15.3 artikuluarekin bat etorriz, modulu horien ezaugarriek hala eskatzen duten irakaspenak emateko, alegia. Profesionaltasun-ziurtagiri bakoitzean zehaztuko dira zein diren irakaspen horiek.

El artículo 27.3 del Decreto 46/2014, de 1 de abril, de regulación de los Centros Integrados de Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco señala, que en los supuestos contemplados en las normas que aprueban los títulos de formación profesional podrán ejercer también la docencia los profesores y profesoras especialistas que se citan en el artículo 95 de la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo. Asimismo, en los supuestos contemplados en las normas que aprueban los certificados de profesionalidad, podrán ejercer también la docencia los profesores y profesoras expertos y expertas que se citan en el artículo 13 del Real Decreto 34/2008, de 18 de enero, que indica que también podrán ser contratados como expertos y expertas, para la impartición de determinados módulos, de acuerdo con el artículo 15.3 del Real Decreto 1558/2005, de 23 de diciembre, personal profesional cualificado para impartir aquellas enseñanzas que por su naturaleza lo requieran y que se especificarán en cada certificado de profesionalidad.

Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bateratuetako irakasle adituentzat, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak 30. artikuluan xedatzen duenez, adituen zerbitzuak kontratatu ahal izango dira Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bateratuetan, Lanbide Heziketako tituluetan edota profesionaltasun-tituluetan bildutako moduluak emateko eskakizunak errespetatuta. Aditu horiek kontratuko dira, hain zuzen ere, izaera bereziko prestakuntza eta jarduera programatuak eman eta gauzatzeko edota eskainitako zerbitzuak emateko, baldin eta ikastetxean ez badago halakoetarako prestatuta dagoen irakasle kualifikaturik. Horretarako, sektore publikoko kontratuak arautzen dituen arauan adierazitako Hezkuntza eta Lanbide Heziketako zerbitzu-kontratua erabili ahal izango da. Kontratu horiek indarrean dauden prozedura eta arauen arabera egingo dira, betiere eskumena duen administrazio publikoak ezartzen dituen mugen barruan. Hala ere, sail bakoitzak ahalmena izango du irakasle adituak lan-araubidearen arabera kontratatzeko, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudia betez.

Para el profesorado experto de los Centros Integrados de Formación Profesional públicos, el Decreto 46/2014, de 1 de abril, de regulación de los Centros Integrados de Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, dispone en su artículo 30, que respetando el obligado cumplimiento de los requisitos para impartir los módulos incluidos en los títulos de formación profesional o en los certificados de profesionalidad, en los centros integrados de formación profesional públicos podrán ser contratados los servicios de expertos y expertas para impartir aquellas formaciones y desarrollar aquellas actividades programadas u oferta de servicios que por su naturaleza lo requieran, siempre que no exista en el centro profesorado cualificado disponible para ello. Se podrá utilizar para ello el contrato de servicios de educación y formación profesional señalado en la norma que regula los contratos del sector público. Dichos contratos se realizarán conforme a los procedimientos y normas vigentes, dentro de los límites que establezca la administración pública competente. Todo ello sin perjuicio de la facultad de cada departamento para contratar profesorado experto en régimen laboral, según la normativa que sea de aplicación en cada caso.

Aipatutako lege-manuak garatzen ditu dekretu honek, eta hezkuntza-gaietako eskumena duen sailak kudeatzen duen hezkuntza-eremuko irakasle espezialistak eta adituak kontratatzeko arau-esparrua ezartzen du, hezkuntza-sistemaren antolamenduko eskaerei erantzuteko tresna egoki bat taxutze aldera.

El presente Decreto desarrolla los preceptos legales citados, estableciendo un marco normativo para la contratación de profesorado especialista y profesorado experto en el ámbito educativo gestionado por el Departamento competente en materia de Educación, que proporcione el instrumento adecuado para dar respuesta a las demandas de la ordenación del sistema educativo.

Alde horretatik, irakasle espezialistek bete beharreko eskakizunak arautzen ditu dekretu honek, baita aditu profesionalek bete beharrekoak ere; horrez gain, hautaketa- eta kontratazio-esparrua, ordainsariak eta egitekoak ere zehazten ditu, bai eta eskubide zein betebeharrak edota kontratua azkentzeko moduak ere.

En este sentido, el presente Decreto regula los requisitos que han de cumplir los profesores y profesoras especialistas, así como los expertos y expertas profesionales, el marco de selección y de contratación, las retribuciones a percibir y las funciones a desarrollar, así como los derechos y obligaciones y las formas de extinción del contrato.

Hori guztia aintzat hartuta, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 12an egindako bilkuran gaia aztertu ondoren, honako hau

En su virtud, oído el Consejo Escolar de Euskadi, y de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta de la Consejera de Educación y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de junio de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen helburua da arautzea hezkuntza-gaietako eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak irakasle espezialista eta adituak kontratatzeko modua, sail horren mende dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako. Kontratazio horien bidez, profesional horiek lanbide-sektorean duten esperientzia eta ezagutzak transferituko dizkiete ikastetxe horietako ikasleei, arlo hauetan: Lanbide Heziketa, artea, hizkuntzak eta kirola.

El presente Decreto tiene por objeto regular la contratación de profesorado especialista y experto por parte del Departamento competente en materia de Educación del Gobierno Vasco en centros públicos no universitarios dependientes del mismo. El propósito de estas contrataciones consiste en que dichos profesionales transfieran su experiencia y sus conocimientos, respecto del sector profesional al que pertenezcan, al alumnado de dichos centros, en los ámbitos de las enseñanzas de formación profesional, de las enseñanzas artísticas, de las de idiomas y de las deportivas.

Irakasle espezialistek eta irakasle adituek ezingo dute, inola ere, irakasle funtzionarioentzat gordetako lanposturik bete.

El profesorado especialista y el profesorado experto no podrá en ningún caso ocupar puestos de trabajo reservados a funcionarios y funcionarias docentes.

2. artikulua.– Eremua.

Artículo 2.– Ámbito.

1.– Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak zehaztuko du profesional espezialistek eta adituek zer irakasgai edota modulutan jardun ahal izango duten, betiere arau-esparruarekin bat etorriz eta irizpide hauei jarraituz:

1.– La determinación de las materias o módulos en los que puedan colaborar profesionales especialistas y expertos será efectuada por el Departamento competente en materia de Educación, de acuerdo con lo dispuesto en el marco normativo, y en función de los siguientes criterios:

a) Arlo edo gaiak eskatzen duen espezializazio-maila osagarria, irakasle espezialistak kontratatzea justifikatzen duena.

a) Grado de especialización adicional requerida en el área o materia que justifique la contratación del profesorado especialista.

b) Bi baldintza hauek betetzen dituzten lanbide-moduluak: haietan jarduteko, irakasle-gaitasuna eduki behar izatea, eta, Lanbide Heziketako ziklo bakoitzari dagokion tituluan irakasle horien beharra jasota egotea.

b) Módulos profesionales para cuya impartición tengan atribuida la competencia docente y estén recogidos en el título correspondiente a cada ciclo de Formación Profesional.

2.– Betiere, irakaskuntza hauetarako kontratatu ahal izango dira langile horiek:

2.– En todo caso se podrá contratar a este personal para las siguientes enseñanzas:

1) Irakasle espezialistak:

1) Profesores y profesoras especialistas:

a) Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketa arauturako, eta lanbide-modulu hauetan: Oinarrizko, Erdi Mailako edo Goi Mailako Lanbide Heziketako titulua ezartzen duen arautegiak irakasle espezialistaren irudiarentzat dagokion irakasle-gaitasuna ezartzen duen lanbide-moduluetan.

a) Formación profesional reglada del sistema educativo: en los concretos módulos profesionales para los que la normativa que establece el correspondiente título de formación profesional básica, de formación profesional de grado medio o de formación profesional de grado superior, atribuye competencia docente a la figura de profesor especialista.

b) Araubide bereziko arte profesional eta goi-mailakoaren irakaskuntzarako: salbuespen gisa, zenbait gaitan, irakasle espezialistak hobesten dira irakasle funtzionarioen aldean, araudi aplikagarriaren arabera, gai horiek eduki berritzailea izateagatik edo behar den espezializazio-maila praktikoak hala justifikatzen duelako.

b) Enseñanzas, de régimen especial, artísticas profesionales y superiores: con carácter excepcional, en las concretas materias cuyo contenido innovador, o el grado de especialización práctica requerida, justifique la preferencia de la figura del profesor especialista sobre el funcionario docente, según la normativa aplicable.

c) Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzarako: salbuespen gisa, zenbait gaitan, irakasle espezialistak hobesten dira irakasle funtzionarioen aldean, araudi aplikagarriaren arabera, gai horiek eduki berritzailea izateagatik edo behar den espezializazio-maila praktikoak hala justifikatzen duelako.

c) Enseñanzas, de régimen especial, de idiomas: con carácter excepcional, en las concretas materias cuyo contenido innovador, o el grado de especialización práctica requerida, justifique la preferencia de la figura del profesor especialista sobre el funcionario docente, según la normativa aplicable.

d) Araubide bereziko kirol-irakaskuntzarako: bloke espezifikoko moduluetan; izan ere, kasuan kasuko titulua ezartzen duen arauak irakasle espezialistei esleitzen dizkie modulu horiek.

d) Enseñanzas, de régimen especial, deportivas: en los módulos del bloque específico atribuidos al profesor especialista por la norma que establece el correspondiente título.

2) Irakasle adituak:

2) Expertos y expertas docentes:

a) Enplegurako Lanbide Heziketaren sistemako profesionaltasun-ziurtagirietarako: lanbide-modulu jakin batzuetan; alegia, dagokion lanbide-ziurtagiria ezartzen duen arautegiak ahalbidetzen duenean gaitasun-unitatean esperientzia duten profesionalek ematea moduluetako irakasgaiak. Profesional horiek ez dute egiaztatu beharrik izango prestatzaileei eskatzen zaien titulazio akademikoa.

a) Certificados de profesionalidad del sistema de formación profesional para el empleo: en los concretos módulos profesionales para los que la normativa que establece el correspondiente certificado de profesionalidad permite la impartición del módulo por profesionales con experiencia en el ámbito de la unidad de competencia sin necesidad de disponer de acreditación de titulación exigida a los formadores.

b) Profesionaltasun-ziurtagiriei ez dagozkien enplegurako Lanbide Heziketako prestakuntza-espezialitateetarako: modulu jakin batzuetan. Alegia, prestakuntza-programak ahalbidetzen duenean profesional esperientziadunek ematea moduluetako irakasgaiak, titulazio akademikorik egiaztatu beharrik izan gabe.

b) Especialidades formativas de formación profesional para el empleo no correspondientes a certificados de profesionalidad: en aquellos módulos en los que el programa formativo permite la impartición por profesionales con experiencia sin necesidad de acreditar una titulación académica.

3. artikulua.– Betekizunak.

Artículo 3.– Requisitos.

1.– Irakasle espezialistek betekizun hauek egiaztatu beharko dituzte kontratatuak izateko garaian:

1.– El profesorado especialista deberá cumplir los siguientes requisitos en el momento de su contratación:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko eskatzen diren baldintza orokorrak betetzea. 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen ditu baldintza horiek (errege-dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta haiek eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena). Aipatutako baldintzak betetzeko garaian, bestalde, kontuan hartu behar dira Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakiek ezartzen dutena.

a) Reunir las condiciones generales exigidas para el ingreso en la función pública docente, establecidas en el artículo 12 del Real Decreto 276/2007, de 23 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos docentes a que se refiere la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación y se regula el régimen transitorio de ingreso a que se refiere la disposición transitoria decimoséptima de la citada ley, teniendo en cuenta lo dispuesto en el artículo 57, apartados 2, 3 y 4, de la Ley del Estatuto Básico del Empleado Público aprobado por el Real Decreto legislativo 5/2015 de 30 de octubre.

b) Lanpostuari esleitzen zaion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

b) Acreditar el perfil lingüístico que se asigne al puesto de trabajo.

c) Kontratatu aurreko lau urteen barruan, gutxienez bi urtez aritu izana, modu ohikoan eta irakaskuntzaren eremutik kanpo, irakatsi beharreko gai, arlo edo moduluarekin zerikusia duen ordainpeko jarduera profesional batean. Baldintza hau ez da aplikatuko irakaspen jakinen baten arautegi espezifikoak bestelakorik ezartzen duen kasuetan.

c) Haber desempeñado, de modo habitual y fuera del ámbito docente, durante un período de al menos dos años dentro de los cuatro anteriores a su contratación, una actividad profesional remunerada, que esté relacionada con la materia, área o módulo a impartir como enseñanza, excepto en los casos en los que la normativa específica de una determinada enseñanza disponga otra cosa.

d) Dekretu honen 2. artikuluko 2.2.1 zenbakian azaltzen diren irakaspenetako bakoitzaren arautegian ezarritako betekizun espezifikoak.

d) Aquellos requisitos específicos establecidos en la normativa de cada enseñanza de las establecidas en el apartado 2.2.1 del artículo 2 del presente Decreto.

2.– Irakasle adituek betekizun hauek egiaztatu beharko dituzte kontratatuak izateko garaian:

2.– El profesorado experto deberá cumplir los siguientes requisitos en el momento de su contratación:

a) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 56. artikuluak eta arau hori garatzen duten xedapenek enplegu publikora sartzeko ezartzen dituzten betekizunak betetzea.

a) Reunir los requisitos exigidos para el acceso al empleo público en el artículo 56 del Estatuto Básico del Empleado Público y disposiciones de desarrollo.

b) Lanpostuari esleitzen zaion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea.

b) Acreditar el perfil lingüístico que se asigne al puesto de trabajo.

c) 2. artikuluan aipatzen diren Lanbide Heziketako irakasle adituek egiaztatu beharko dute irakasteko gaitasuna daukatela, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen arautegian aurreikusten den eran edo, beste prestakuntza-espezialitateen kasuan, dagokion prestakuntza-programan ezarritako eran.

c) El profesorado experto de Formación Profesional mencionado en el artículo 2 deberá acreditar la competencia docente en los términos previstos en la normativa reguladora de los certificados de profesionalidad o en el correspondiente programa formativo en el supuesto de otras especialidades formativas.

4. artikulua.– Hautaketa.

Artículo 4.– Selección.

1.– Irakasle espezialistak eta irakasle adituak aukeratzeko, printzipio hauek hartuko dira oinarritzat: berdintasuna, merezimendua, gaitasuna, publikotasuna eta hautaketa-organoetako kideen inpartzialtasun eta profesionaltasuna, eta legediak enplegu publikora sartzeko eta langile lan-kontratudunak aukeratzeko ezartzen dituen gainontzeko printzipio eta arauak.

1.– La selección del profesor o profesora especialista y del experto o experta docente se regirá por los principios de igualdad, mérito, capacidad, publicidad, imparcialidad y profesionalidad de los miembros de los órganos de selección, y demás principios y reglas que para el acceso al empleo público y para la selección del personal laboral contempla la legislación.

2.– Langile horiek aukeratzeko eta lanpostuak langile horiek betetzeko, prozedura hau erabiliko da: Autonomia Erkidegoan daukagun arautegiak ezartzen duena, ikastetxe publikoetako aldi baterako irakasle-beharrei erantzuteko hautagaien zerrendak prestatzeko eta kudeatzeko nahiz aukeratutako pertsonak kontratatzeko.

2.– El procedimiento de selección y provisión de puestos por este personal será el establecido en la normativa autonómica que regula, la elaboración y gestión de las listas de candidatos y candidatas para la cobertura de necesidades temporales de personal docente en centros públicos, así como la contratación de las personas seleccionadas.

3.– Langileak hautatzeko, gaitasun-proba teoriko edo/eta praktikoak ere egin ahal izango dira, bai eta hautagaien merezimenduak baloratu ere.

3.– La selección podrá incluir pruebas de capacitación teórica y/o práctica y valoración de méritos.

5. artikulua.– Kontratazioa. Organo eskudunak.

Artículo 5.– Contratación. Órganos competentes.

1.– Aldi baterako kontratatuko dira irakasle espezialistak eta irakasle adituak, lanaldi osoz edo partzialez, hezkuntza-premien arabera, eta lan-zuzenbidearen araubidea erabiliko da horretarako. Kontratua idatziz formalizatuko da, eredutzat hartuta Hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak horretarako ezarritakoa. Honako hauek zehaztuko ditu beti kontratuak: kontratuaren helburua, iraupena, asteko ordu-dedikazioa eta aplikatu beharreko araubide ekonomikoa.

1.– La contratación de profesorado especialista y experto tendrá carácter temporal, a tiempo completo o parcial, según las necesidades educativas, y se efectuará en régimen de derecho laboral. Se formalizará por escrito, de acuerdo con el modelo que al efecto establezca el Departamento competente en materia de Educación en el que, en todo caso, se determinará el objeto del contrato, su duración, la dedicación horaria semanal y el régimen económico aplicable.

2.– Kontratua bukatzen denen, hitzartutako epea azkentzen denean edo lan-arloko legerian ezarritako beste edozein arrazoirengatik utziko dute lanpostua irakasle espezialistek eta irakasle adituek.

2.– El cese del profesorado especialista y experto tendrá lugar al finalizar el contrato, por expiración del plazo convenido o por cualquier otra causa establecida en legislación laboral.

Ikasturte oso baterako kontratuen kasuan, ikasturtea bukatzen denean utziko dute lanpostua irakasle horiek, betiere aurreko zenbakian ezarritakoari jarraituz lehenago kargugabetzen ez badituzte.

Cuando se trate de un contrato por curso escolar, el cese se producirá a la finalización del mismo, siempre que no se hubiera producido un cese previo en virtud de lo establecido en el párrafo anterior.

3.– Irakasle lan-kontratudunak kontratatzeko eskumena duen organoak sinatuko ditu lan-kontratuak.

3.– Los contratos laborales serán suscritos por el órgano competente para la contratación de personal docente laboral.

4.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak irakasle lan-kontratudunei dagokienez esleituak dituen zereginak beteko ditu langile horiekin.

4.– La Dirección de Gestión de Personal ejercerá respecto de este personal las funciones que tiene atribuidas en relación con el personal docente laboral.

6. artikulua.– Ordainsariak.

Artículo 6.– Retribuciones.

Hitzarmen kolektiboan ezarrita daude nolako ordainsariak jasoko dituzten irakasle espezialistek eta irakasle adituek, hau da, Eusko Jaurlaritzan hezkuntzaren arloko eskumena duen saileko irakasle lan-kontratudunen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmen kolektiboan.

El profesorado especialista y experto percibirá las retribuciones de acuerdo con lo dispuesto por el Convenio colectivo que regule las condiciones de trabajo del Personal laboral docente del Departamento competente en materia de Educación del Gobierno Vasco.

Gaia aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera erregulatuta ez badago, baliokide dituzten irakasle lan-kontratudunen ordainsariak jasoko dituzte, aintzat hartuta egin behar dituzten lanen edukia eta izaera.

En caso de no encontrarse regulado tal y como establece el párrafo anterior, se percibirán las retribuciones equivalentes al personal laboral docente al que puedan ser equiparables, atendiendo al contenido y naturaleza de las actividades a realizar.

Lanaldi partzialaren kasuan, kontratuan ezarritako ordu-dedikazioarekiko proportzionalak izango dira ordainsariak.

En el caso de contratación a tiempo parcial, las retribuciones serán proporcionales a la dedicación horaria que se establezca en su contrato.

7. artikulua.– Zereginak, eskubideak, betebeharrak eta diziplina-araubidea.

Artículo 7.– Funciones, derechos, deberes y régimen disciplinario.

1.– Kontratuetan espezifikoki aurreikusiak dituzten zereginak beteko dituzte irakasle espezialistek eta irakasle adituek, eta, hala dagokionean, irakasleentzat ezarrita dauden zereginak ere bai.

1.– Las funciones del profesorado especialista y experto serán las que se prevean específicamente en sus respectivos contratos y, en cuanto resulte de aplicación, las establecidas para el profesorado.

2.– Bestalde, kontratuetan eta aplikatzekoak zaizkien arau espezifikoetan adierazitako eskubide eta betebeharrak izango dituzte irakasle espezialistek eta irakasle adituek.

2.– Los derechos y obligaciones del profesorado especialista y experto serán los señalados en cada contrato y en las normas específicas que les sean de aplicación.

3.– Diziplina-araubideari dagokionez, lan-legerian eta irakasle lan-kontratudunentzat indarrean dauden hitzarmenetan ezarritakoa izango da. Aplikatu beharreko alderdietan, funtzionario publikoentzat ezarritako berbera izango da diziplina-araubidea.

3.– El régimen disciplinario del profesorado especialista y experto será el establecido en la legislación laboral y en los convenios vigentes para el personal laboral docente. En lo que les sea de aplicación, el régimen disciplinario será el establecido para el funcionariado público.

8. artikulua.– Ikastetxeko organoetan parte hartzea.

Artículo 8.– Participación en los órganos del centro.

Honela artikulatuko da irakasle espezialisten eta adituen parte-hartzea:

La participación del profesorado especialista y experto se articulará del siguiente modo:

1.– Zer irakaskuntza emateko kontratatua izan den, irakaskuntza horiei dagokien sailari atxikiko du irakaslea zuzendariak, hain zuzen ere programazio didaktikoa eta curriculumaren programazioa antolatzeko eta sailari atxikitako irakaskuntzen koordinazio globala egiteko.

1.– El Director o Directora adscribirá a este profesorado al Departamento al que correspondan las enseñanzas para las que ha sido contratado, a efectos de programación didáctica y curricular, así como de coordinación global de las enseñanzas adscritas al Departamento.

2.– Irakasleok klaustroetan eta irakasle-taldeetan parte hartuko dute, baina ezingo dute gainontzeko kide anitzeko organoetako kide izan.

2.– Este profesorado formará parte del Claustro y de los Equipos docentes de grupo pero no podrá ser miembro de los restantes órganos colegiados.

3.– Irakasleok ez dira izango ez hautesle ez hautagai ikastetxeetako kide bakarreko gobernu-organoak hornitzeko.

3.– Este profesorado no podrá ser elector ni elegible para proveer los órganos unipersonales de gobierno de los centros.

4.– Eskainitako irakaspenen arloko arautegi espezifikoak bestelako araubiderik ezarriko balu, hori ere bete egin beharko litzateke.

4.– Todo ello sin perjuicio de que la normativa específica al efecto de las diferentes enseñanzas ofertadas estableciese otra regulación.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Arau-garapena.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Desarrollo normativo.

Dekretu honetan ezarritakoa aplikatzeko eta garatzeko behar diren arauak eman ahal izango ditu hezkuntzaren arloko eskumena duen sailak, betiere bere eskumenen eremuan.

El Departamento competente en materia de Educación podrá dictar, en el ámbito de sus competencias, las normas que sean precisas para la aplicación y desarrollo de lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko ekainaren 12an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 12 de junio de 2018.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntzako sailburua,

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común