Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

118. zk., 2018ko ekainaren 20a, asteazkena

N.º 118, miércoles 20 de junio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
3179
3179

EBAZPENA, 2018ko ekainaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia.

RESOLUCIÓN de 13 de junio de 2018, del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, por la que se procede a la publicación de la convocatoria de ayudas para acciones locales de promoción de empleo para el ejercicio 2018.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2018ko ekainaren 12ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, onartu egin du enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.

El Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante Acuerdo adoptado en su sesión de 12 de junio de 2018, ha aprobado la convocatoria de ayudas para acciones locales de promoción de empleo para el ejercicio 2018, y de conformidad con lo dispuesto en el apartado p) del artículo 10.2 de los Estatutos de Lanbide, aprobados por el Decreto 82/2012, de 22 de mayo, corresponde al Director General de este organismo autónomo proceder a su publicación.

Horiek horrela, hau

Por lo expuesto,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Argitara ematea enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak 2018ko ekainaren 12ko batzarrean hartutako erabakiaren bitartez onartua. Ebazpen honen eranskinean dago jasota.

Primero.– Proceder a la publicación de la convocatoria de ayudas para acciones locales de promoción de empleo para el ejercicio 2018, aprobada por Acuerdo del Consejo de Administración de este organismo autónomo, adoptado en su sesión de 12 de junio 2018, recogida como anexo a esta Resolución.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Segundo.– Informar que el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria de ayudas surtirá efectos desde el día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tercero.– Hacer saber que contra el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por el que se aprueba la convocatoria podrá interponerse recurso de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco, o bien, directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz, en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a dicha publicación.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
2018KO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI-EKINTZETARAKO

En Vitoria-Gasteiz, a 13 de junio de 2018.

El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ANEXO
CONVOCATORIA DE AYUDAS PARA ACCIONES LOCALES DE PROMOCIÓN DEL EMPLEO PARA EL EJERCICIO 2018

Toki-eremua da egokiena ekoizpen-aukera berriak aurkitzeko; beraz, ezinbestekoa da kontuan hartzea toki-izaera hori enplegu-politiketarako, euren diseinurako eta kudeaketa-eredurako, lurraldeko beharretara egokitu behar baitira. Izan ere, horrela sustatuko dira aukera horiek aprobetxatzen laguntzen duten jarduketak, eremu horretako enplegu-sorrerako eta enpresa-jarduerako ekimenak sustatuz eta laguntza emanez, urriaren 23ko Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enpleguaren Legearen testu bategineko enpleguaren oinarrizko arauan aurreikusi bezala.

El ámbito local es el idóneo para detectar nuevas posibilidades productivas, por lo que resulta imprescindible que las políticas de empleo, en su diseño y modelo de gestión, tengan en cuenta su dimensión local para ajustarlas a las necesidades del territorio, de manera que impulsen actuaciones que contribuyan a aprovechar ese potencial, favoreciendo y apoyando iniciativas de generación de empleo y de actividad empresarial en este ámbito, tal y como se encuentra previsto en la norma básica de empleo, el texto refundido de la Ley de Empleo, aprobado por el Real Decreto Legislativo 3/2015, de 23 de octubre.

Era berean, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak, Euskadin eskualdeek duten indarra kontuan hartuta, eskualde-garapeneko jarduerak egitea jasotzen du jarraibideen artean, horien bidez eskualde guztietan eta modu orekatuan enplegu-aukerak eskaintzeko. Eskualde mailako jarduera horietan, lurraldeak berez dituen baliabideak eta ahalmenak identifikatzea eta baliatzea aurreikusten da, beti ere biztanleen bizi-baldintzak hobetzea ardatz hartuta; izan ere, eskualde bakoitzeko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzean jarduera ekonomikoa sortzen da, eta horretan oinarritu behar da eskualde mailako estrategia.

En el mismo sentido, la Estrategia Vasca de Empleo 2020, partiendo de la fuerte realidad comarcal existente en Euskadi, incluye entre sus directrices la realización de actuaciones de desarrollo comarcal que permitan ofrecer oportunidades de empleo de forma equilibrada en todas las comarcas, basándose en la identificación y aprovechamiento de los recursos y potencialidades endógenas del territorio, centrados siempre en la mejora de las condiciones de vida de su población, a partir de una gran vinculación con la creación de actividad económica y la mejora competitiva del tejido empresarial de cada comarca.

Eskualdeko garapenarekin loturik enplegua sortzeko ahalmena aprobetxatze aldera, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak, besteak beste, orientabide hauek proposatzen ditu:

En aras a aprovechar el potencial de generación de empleo vinculado al desarrollo comarcal la Estrategia Vasca de Empleo 2020 propone entre sus orientaciones:

– «Eskualde» kontzeptua sustatzea, enplegu-politikei eta enpleguari lotutako politikei dagokienez. Planifikaziorako, zerbitzuak emateko eskala-ekonomiarako eta prestakuntza- eta enplegu-aukerak izateko, beharrezkoa da udalerri-taldeek (tamaina nahikoa duten eskualdeak osatzen dituzte udalerri horiek) eskaintzen dituzten sinergiak aprobetxatzea.

– La potenciación del concepto de «comarca» en relación a las políticas de empleo y las políticas vinculadas al mismo, con el fin de aprovechar las sinergias que ofrecen las agrupaciones de municipios que conforman comarcas con dimensión suficiente a efectos de planificación, economías de escala en la prestación de servicios y acceso a las oportunidades de empleo y formación.

– Espezializazioa eskualde mailan, betiere osagarritasun ikuspuntu batetik abiatuz.

– Especialización a nivel comarcal, desde una óptica de complementariedad.

– Kapital soziala aprobetxatzea.

– Aprovechamiento del capital social.

– Enpresa-berrikuntza sustatzea.

– Promoción de la innovación empresarial.

– Berrikuntza soziala babestea.

– Apoyo a la innovación social.

– Eskualdean jarduten duten eragile guztien koordinazio eta lerrokatze maximoa.

– Máxima coordinación y alineación de todos los agentes que operan en la comarca.

Urriaren 16ko 3/2011 Legeak honako eginkizun hauek eman dizkio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, beste batzuen artean: enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta laneratzearen esparruko politika publikoetan araudi eta plangintza orokorra proposatzea, programak kudeatzea, eta, zehazki, enplegu-politiken tokiko dimentsioarekin zuzenean lotuta, enplegua sortzeko tokiko ekimenei laguntzeko programak sortzea, enpleguaren aldeko tokiko hitzarmenak sustatzeko tokiko erakundeekin lankidetzan.

Entre las funciones atribuidas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo por la Ley 3/2011, de 16 de octubre, se encuentran, entre otras, la propuesta de la ordenación y planificación general, sectorial y territorial de las políticas públicas en materias de empleo, formación para el empleo e inserción laboral, la gestión de los programas, y en un plano más concreto y directamente relacionado con la dimensión local de las políticas de empleo, el diseño de programas de apoyo a las iniciativas locales generadoras de empleo promoviendo, en colaboración con las entidades locales, el desarrollo de pactos locales por el empleo.

Eginkizun horien jardunean, eta 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategian jasotako helburuak aintzat hartuta, deialdi honen bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi helburu ditu funtsean: Euskal Autonomia Erkidegoan enplegu-politikaren tokiko dimentsioa indartzea, esku hartzeko eredu malgu bat zehaztuz, tokiko egoera sozial eta ekonomikora egokitua, eta ekoizpen-ingurunearen eta esku hartzen duten eragileen gaineko ezaguera sakonean oinarritua; eta lurraldearen kohesioa sustatzea, tokiko eragileekin helburuak partekatzeko eta konpromisoak eta jarduteko irizpideak zehazteko aukera emango duten akordioen bidez. Alde horretatik, ezin dugu ahaztu langabeziak bortizki jo dituela EAEko gune jakin batzuk.

En ejercicio de tales funciones y en el marco de los objetivos contenidos en la Estrategia Vasca de Empleo 2020, mediante la presente convocatoria Lanbide-Servicio Vasco de Empleo persigue reforzar la dimensión local de la política de empleo en la Comunidad Autónoma de Euskadi, definiendo un modelo de intervención flexible ajustado a la realidad social y económica local, sustentando en el conocimiento profundo del entorno productivo y de los agentes intervinientes, así como fomentar la cohesión territorial mediante acuerdos que permitan compartir objetivos, definir compromisos y criterios de actuación con los agentes locales. En este sentido, cabe recordar que existen zonas en Euskadi donde el desempleo azota con mayor virulencia.

Lan-merkatuan sartzeko aparteko zailtasunak dituzten gizataldeen artean askok eta askok lortu dute enplegua, eta emaitza on horiek kontuan hartuta, enplegua sustatzeko toki-ekintzak diruz laguntzeko lehenagoko deialdietan (Lanbidek aurreko ekitaldietan onartutako deialdiak), beharrezkoa da beste deialdi bat egitea 2018-2019ko aldirako. Eta horretarako, hogeita bi milioi euroko funtsa bideratuko da.

El buen resultado obtenido en la mejora del empleo de los colectivos con especiales dificultades de integración en el mercado laboral en las anteriores convocatorias de ayudas para acciones locales de promoción de empleo, aprobadas por Lanbide en los ejercicios anteriores, avala la puesta en marcha de una nueva convocatoria para el periodo 2018-2019 con una dotación de fondos de veintidós millones de euros.

Deialdi horretan, kontuan hartu dira 55 urtetik gorako pertsona langabeek kontratuak lortzeko dituzten zailtasunak; izan ere, zailtasun horien ondorioz lan-merkatutik behin betiko baztertuta geratu baitaitezke. Hori dela eta, kolektibo horretako kideak kontratatzea indar handiagoz bultzatu behar da. Hala, enplegua sustatzeko neurriren artean, deialdi honetan kolektibo horretako kideak kontratatzeko berariazko kuota ezarri da.

En ella se tiene presente la dificultad de contratación del colectivo de personas desempleadas mayores de 55 años, lo cual supone un riesgo de exclusión definitiva del mercado de trabajo de dicho colectivo. Tal circunstancia requiere reforzar el impulso de su contratación, de tal manera que se establece una cuota específica para la contratación de este colectivo dentro de las acciones de Fomento del Empleo.

Bestalde, deialdi honek ezin ditu albo batera utzi emakumeen eta gizonen arteko diferentziak eta desberdintasunak lan-merkatuan. Alde horien erakusgarri dira EINen biztanleria aktiboari buruzko inkestaren 2017ko laugarren hiruhilekoko datuak, izan ere, emakumeen langabezia-tasa gizonezkoena baino 9 puntu txikiagoa dela nabarmena da (%66,59 emakumezkoen langabezia-tasa eta % 75,38 gizonezkoena). Eta jarduera-tasari dagokionez aldeak are nabarmenagoak dira: % 50,77koa da emakumeena, eta gizonena, aldiz, % 61,44koa. Datu horiek erakusten dute izugarrizko aldea dagoela lan-esparrura sartzeko eta bertan irauteko aukeretan, eta bertan behera utzi behar dela desoreka hori.

Además, la convocatoria no puede obviar las diferencias y desigualdades existentes en el mercado laboral entre mujeres y hombres, resultando suficiente para su demostración los datos la EPA del INE del cuarto trimestre de 2017, en los que es posible apreciar que la tasa de empleo femenina es inferior en casi 9 puntos a la masculina (66,59% tasa de empleo femenina y 75,38% tasa de empleo masculina) lo que pone de manifiesto una brecha que es preciso atajar en el acceso y permanencia en el ámbito laboral.

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horretako administrazio-kontseiluak, 2018ko ekainaren 12ko saioan, enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen deialdia onartu du, artikulu hauen arabera:

Por todo ello, a propuesta del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Consejo de Administración de este Organismo Autónomo, en su sesión de 12 de junio de 2018, aprueba la convocatoria de las ayudas para acciones locales de promoción del empleo para el ejercicio 2018, en los siguientes términos.

1. artikulua.– Laguntzen deialdiaren xedea.

Artículo 1.– Objeto de la convocatoria de ayudas.

Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea, jardueraren xede den lurraldearen garapen sozioekonomikoa eta modernizazioa bultzatze aldera enplegua sortzeko proiektuak martxan jar ditzaten, horien bidez Euskadiko eskualde guztietan modu orekatuan enplegu-aukerak sortzeko, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiarekin eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

El objeto de esta convocatoria es la concesión de ayudas a las entidades locales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, con el propósito de poner en marcha proyectos dirigidos a la creación de empleo, que repercutan en el desarrollo socioeconómico y modernización del territorio objeto de actuación y permitan ofrecer oportunidades de empleo de forma equilibrada en todas las comarcas de Euskadi, en coherencia con la Estrategia Vasca de Empleo 2020 y con el principio de igualdad de mujeres y hombres.

Era berean, tokiko erakundeek sustatutako proiektu estrategikoen esparruan enpresei diru-laguntzak ematea ere aurreikusten da, aurrez aipatutako helburu berarekin.

Asimismo, con esta misma finalidad se prevé la concesión de subvenciones a empresas en el marco de proyectos estratégicos promovidos por las entidades locales.

Deialdi honekin lortu nahi den azken helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emandako langabeen enplegagarritasuna hobetzea.

El objetivo final que se persigue con la presente convocatoria es mejorar la empleabilidad de las personas desempleadas inscritas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen proiektuak.

Artículo 2.– Proyectos subvencionables.

1.– Deialdi honen babesean, tokiko enplegu-proiektuak gauzatzeko jarduerak lagun daitezke diruz, deialdi honetako 5. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunek egindakoak eta dagokien esparru geografikoan tokiko enplegua garatzeko helburua dutenak.

1.– Podrá ser objeto de subvención al amparo de la presente convocatoria la ejecución de proyectos locales de empleo por parte de las entidades beneficiarias previstas en el artículo 5, que tengan como fin el desarrollo local del empleo en la zona geográfica correspondiente.

Oro har, tokiko enplegu-proiektuak EAEko eskualde bakoitzaren arabera multzokatuta lagunduko dira diruz. Horretarako, eskualde jakin horretako udalerrien gehiengoak edo gutxienez biztanleen % 51k adostu beharko dituzte proiektuok, udal-erroldaren 2016ko urtarrilaren 1eko Berrikuspenaren arabera. Proiektuak mankomunitate, kuadrilla edo udalerri-multzoek aurkezten dituztenean, eta, haien osaeraren arabera, gehiengoa osatzen dutenean, adostasun hori dagoela ulertuko da. Gainerakoan, eskabidea egiten duen erakundeak egiaztatu egin beharko du adostasun hori.

Con carácter general, los proyectos locales de empleo se subvencionarán agrupados por cada una de las comarcas de la CAPV y deberán haber sido consensuados en el ámbito de las mismas por la mayoría de los municipios o por aquellos que representen al menos el 51% de la población de la comarca, según la Revisión del Padrón municipal a 1 de enero de 2016. Se presumirá que concurre tal consenso cuando los proyectos se presenten por parte de una Mancomunidad, Cuadrilla o agrupación de municipios que, por su composición, conformen alguna de tales mayorías. En otro caso, tal consenso deberá ser acreditado por la entidad solicitante.

Deialdi honen ondorioetarako, eta erreferentziazko irizpide gisa, I. eranskinean zerrendatutako 30ak hartuko dira EAEko eskualdetzat.

A los efectos de la presente convocatoria, y como criterio de referencia, tendrán la consideración de comarcas de la CAPV las 30 relacionadas en el Anexo I.

2.– Salbuespenez, aurreko atalean adierazitako eskualde izaera hori ez duten tokiko enplegu-proiektuak lagundu ahal izango dira diruz, honako kasu hauetan:

2.– Excepcionalmente, se podrán subvencionar proyectos locales de empleo prescindiendo del carácter comarcal en los términos descritos en el apartado anterior en los siguientes supuestos:

a) Egitura sozioekonomiko berezitua, eskualdekotze naturala edo zerbitzuen kudeaketa mankomunatua direla medio, horrela justifikatzen badute behar bezala.

a) Cuando por razones de estructura socio-económica diferenciada, comarcalización natural o gestión mancomunada de servicios, así lo justifiquen de forma suficiente.

b) Proiektuak 24.000 biztanletik gorako udalerrietarako badira, betiere udal-erroldaren 2016ko urtarrilaren 1eko Berrikuspenaren arabera.

b) Cuando los proyectos de refieran a municipios con una población total superior a 24.000 habitantes, según la Revisión del Padrón municipal a 1 de enero de 2016.

3.– Horretaz gain, bereziki langabezia-tasa altuak dituzten berrogeita hamaika herri horietatik datozen proiektuak sustatuko dira. Ondorio hauetarako, bereziki langabezia-tasa altuak dituzten eremuak izango dira, hiru lurralde historikoetako hiriburuak ez ezik, 2018ko martxoan % 11,2tik gorako langabezia-tasa duten udalerriak ere, kontuan hartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako enplegu-eskatzaile langabetuen estatistika-fitxategia (deialdi honetako III. eranskinean dago adierazita).

3.– Además, se impulsarán proyectos procedentes de las cincuenta y una localidades especialmente afectadas por altas tasas de desempleo. A estos efectos, se consideran zonas especialmente afectadas por el desempleo, además de las capitales de los tres Territorios Históricos, los municipios con un índice de paro igual o superior al 11,2% registrado en el mes de marzo de 2018, en base al fichero estadístico de personas demandantes de empleo paradas registradas en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que se encuentran relacionadas en el Anexo III de la presente convocatoria.

4.– Proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

4.– Los proyectos deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Artikulu honetako 6. zenbakian deskribatutako ekintza-motak izan behar dituzte.

a) Que respondan a la tipología de acciones descritas en el apartado 6 del presente artículo.

b) Deialdi honen II. eranskinean udalerri eta/edo eskualde bakoitzerako ezarritako gehieneko aurrekontua ez dute gainditu behar.

b) Que no superen el presupuesto máximo establecido para cada municipio y/o comarca en el Anexo II de la presente convocatoria.

c) Beraien ekintzen hasiera (enplegua sustatzeko egindako kontratazioak edo tokiko erakundeen kontratazioak burutzeko diru-laguntza deiadien oinarrien argitalpena) data hauen artean egon behar du: EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 2018ko abenduaren 31 arte. Amaiera data, gehienez, 2019ko ekainaren 30ean izango da.

c) Que el inicio de sus actuaciones (contrataciones para fomento de empleo o publicación de las bases de las convocatorias de las Entidades Locales para ayudas a la contratación) esté comprendido entre el día siguiente a la publicación de esta convocatoria en el BOPV y el 31 de diciembre de 2018 y la finalización, como máximo, el día 30 de junio 2019.

Beraein ezaugarriengatik fase ezberdinetan burutu beharko diren Enplegua Sustatzeko Proiektuetan (1. mota eta 3. mota), aurreko paragrafoan aipatutakoa ekintzen hasierari dagokionez, derrigorrez hasieraren fasera ezarriko da. Hala ere, kontratazioak egin ahalko dira 2018ko abenduaren 31 eta gero baldin eta egoera hori entitateak behar den moduan justifikatu badu eta Lanbidek hala baimendu badu emate-ebazpenean.

En los proyectos de Fomento del Empleo (Tipo 1 y Tipo 3) que, por sus características, requieran ser realizados en varias fases, lo dispuesto en el párrafo anterior sobre el inicio de actuaciones se aplicará obligatoriamente para la fase inicial, pudiéndose realizar contrataciones de fases posteriores tras el 31 de diciembre de 2018 siempre y cuando dicha circunstancia haya sido justificada por la entidad y autorizada por Lanbide en la resolución concesoria.

5.– Proiektu jakin batzuek ezin izango dute deialdi honetako laguntzarik jaso deialdi honen babesean, baldin eta zerbitzuen esparruan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako enplegu-politika aktiboak gauzatzean sortzen diren programen esparruan gauza badaitezke.

5.– Aquellos proyectos que puedan ser atendidos en el marco de los servicios o al amparo de otros programas en que se materializan las políticas activas de empleo gestionadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, no tendrán la consideración de proyectos subvencionables al amparo de esta convocatoria.

Era berean, diru-laguntzetatik kanpo geratuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein deialditan diruz lagundutako jarduerei lotuta gauza daitezkeen kontratuak, edo deialdi horien barruan zuzenean diruz lagunduak izan direnak.

Asimismo, quedan excluidos de subvención aquellos contratos de trabajo que pudieran formalizarse vinculados a actividades acogidas a subvención en cualesquiera de las convocatorias realizadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o directamente subvencionados en el marco de las mismas.

6.– Hori horrela, deialdi honetako diru-laguntzaren bat jaso ahal izango dute honako ekintza hauetako bat gauzatzen duten ekimenek:

6.– Se considerarán proyectos subvencionables al amparo de esta convocatoria, aquellas iniciativas que consistan en la realización de alguna de las siguientes acciones:

6.1.– 1. mota.– Enplegua sustatzea.

6.1.– Tipo 1.– Fomento del Empleo.

6.1.1.– Enplegua sustatzeko ekintzatzat hartzen dira ez-ohiko merkatuan egiten diren kontratazioak, baldin eta haien helburua lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea bada, beren kualifikazioa, gaitasun pertsonalak edo motibazioa sustatuko dituen aldi baterako lan-esperientzia baten bitartez.

6.1.1.– Se entiende por actuaciones de fomento del empleo las contrataciones realizadas en el mercado no ordinario que tengan por objeto aumentar la empleabilidad de personas con dificultades especiales de inserción laboral a través de una experiencia temporal de trabajo que potencie su cualificación y/o sus competencias personales y motivación.

Esandako kontratazioak tokian-tokian sustatuko dira, eta toki-erakundeek edo haien mendeko erakundeek egingo dituzte zuzenean; bestela, zailtasun bereziak dituzten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen diharduten enpresek, enplegu-zentro bereziek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek, beti ere Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeen erroldan izena emanda badaude (Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko maiatzaren 12ko 6/2016 Legean arautua), eta haiekin proiektua gauzatzea hitzartzen bada edota proiektua kontratu bidez haiei esleitzen bazaie.

Dichas contrataciones serán promovidas desde el ámbito local y se realizarán bien directamente por las entidades locales, incluidas las entidades dependientes de las mismas o bien a través de empresas de inserción, centros especiales de empleo, o entidades sin ánimo de lucro dedicadas a la integración socio-laboral de personas con especiales dificultades que se encuentren inscritas en el censo de organizaciones del tercer sector social de Euskadi (regulado en la Ley 6/2016, de 12 de mayo, del Tercer Sector Social de Euskadi), con las que se acuerde mediante convenio o a las que se adjudique por contrato la ejecución de los proyectos.

Hirugarrenekin hitzartutako jarduera, % 100erainokoa izan ahalko dena, diru-laguntzaren zenbatekoaren ehuneko 20tik gorakoa bada eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak baimendu egin beharko du aurreko paragrafoan aipatutako hitzarmena edo kontratua, berau izenpetu aurretik.

En el supuesto de que la actividad concertada con terceros, que podrá ser hasta el 100%, exceda del 20 por ciento del importe de la subvención y dicho importe sea superior a 60.000 euros, el convenio o contrato a que se refiere el párrafo anterior deberá ser autorizado, con carácter previo a su celebración, por la Dirección de Activación Laboral de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Edonola ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo jarduera horretan organismo autonomoaren kolaboratzaile gisa diharduen erakundeak kudeatuko ditu enplegu-eskaintzak.

En cualquier caso, las ofertas de empleo deberán ser gestionadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o por las entidades colaboradoras de este organismo autónomo para la realización de esta actividad.

6.1.2.– Mota horretako kontratazioek, oro har, honako betekizun hauek izango dituzte:

6.1.2.– Las contrataciones acogidas a esta tipología deberán cumplir en todo caso los siguientes requisitos:

a) Tokian-tokian egiten diren onura publikoko edo interes sozialeko jarduerekin erlazionatuta egotea.

a) Estar relacionadas con actividades de utilidad pública o interés social en el ámbito local.

b) Ez eragitea langileak ordezkatzea erakundeen egiturazko lanak egiteko zerbitzuan.

b) Que no supongan la sustitución de personal al servicio de tareas estructurales de las entidades.

c) Tokiko erakundeek ezin dute kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, izangai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.

c) Las entidades locales no podrán contratar personas que ya lo hayan sido en convocatorias anteriores, salvo que no haya otros candidatos disponibles, circunstancia que será verificada e informada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

d) Kontratu horiek gutxieneko hiru hileko iraupena izan behar dute, eta edozein kontratazio-modalitatetakoak izan daitezke, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik.

d) La duración mínima de los contratos será de tres meses, pudiendo formalizarse mediante cualquier modalidad de contratación con excepción del contrato para la formación y el aprendizaje.

Diru-laguntza horiek emateko, kontratazio-aldia artikulu honen 4.c) atalean ezarritako epeen barne egon behar du, betiere atal honetan ezarritako kontratuen gutxieneko iraupena kontratazio-aldiaren barne ematen bada. Kontratua, alabaina, 2019aren ekainaren 30aren ondoren bukatu daiteke.

Se subvencionará el periodo de contratación comprendido en los plazos establecidos en el punto 4.c) de este artículo, siempre que, dentro del mismo, transcurra la duración mínima de los contratos establecida en este apartado y sin perjuicio de que el contrato finalice con posterioridad al 30 de junio de 2019.

e) Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.

e) Los contratos podrán ser a jornada completa o a jornada parcial con un mínimo del 50% de jornada.

f) Kontratatuek langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa.

f) Las personas contratadas deberán estar desempleadas e inscritas como demandantes de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

g) Eskualde edo udalerri batean egiten diren kontratu guztien % 30, gutxienez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular diren pertsonak kontratatzeko izango dira.

g) Al menos un 30% del conjunto de las contrataciones que se realicen por una comarca o municipio ha de ser con personas titulares o beneficiarias de la renta de garantía de ingresos (RGI).

Gainerako ehunekoak kolektibo hauetako batekoak beharko du izan:

El porcentaje restante deberá pertenecer a alguno de los siguientes colectivos:

● 35 urteko edo gehiagoko pertsonak.

● Personas menores de 35 años.

● 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun eman badute.

● Personas mayores de 45 años que lleven inscritas como demandantes de empleo durante los 180 días anteriores a la contratación.

● 55 urtetik gorako pertsonak.

● Personas mayores de 55 años.

● Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 540 egunetan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 360 egun gutxienez eman dutenak.

● Personas desempleadas de larga duración. Se entiende por personas desempleadas de larga duración aquellas inscritas como demandantes de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo durante los 540 días anteriores a la contratación, siempre que en ese periodo hayan estado en situación de desempleo al menos 360 días.

● Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta haien elkarbizitza-unitateko kideak ez ezik, honako hauek ere hartzen dira gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonatzat:

● Personas en riesgo de exclusión social. Se entiende por personas en riesgo de exclusión social, además de los titulares de RGI y miembros de su unidad de convivencia, los siguientes:

– Hemezortzi urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak, adingabeak babesten dituzten erakundeetatik datozenak.

– Jóvenes mayores de 18 años y menores de 30, procedentes de Instituciones de Protección de Menores.

– Drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak.

– Personas con problemas de drogodependencias u otros trastornos adictivos que se encuentren en proceso de rehabilitación o reinserción social.

– Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Personas internadas en centros penitenciarios cuya situación penitenciaria les permita acceder a un empleo y cuya relación laboral no esté incluida en el ámbito de aplicación de la relación laboral especial regulada en el artículo 1 del Real Decreto 782/2001, de 6 de julio, así como liberados/as condicionales y ex reclusos/as.

– Preso adingabeak, adingabekoen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere.

– Personas Menores de edad internas incluidas en el ámbito de aplicación de la Ley Orgánica 5/2000, de 12 de enero, reguladora de la responsabilidad penal de los menores, cuya situación les permita acceder a un empleo y cuya relación laboral no esté incluida en el ámbito de aplicación de la relación laboral especial a que se refiere el artículo 53.4 del Reglamento de la citada Ley, aprobado por el Real Decreto 1774/2004, de 30 de julio, así como los que se encuentran en situación de libertad vigilada y ex internos.

– Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili diren pertsonak.

– Personas procedentes de centros de alojamiento alternativo autorizados por las autoridades competentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Desgaitasuna dutenak.

– Personas con discapacidad.

– Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deritze beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei, beti ere familia-unitateko kideen bataz besteko banakako errenta ez bada lanbide-arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoa. Agiri bidez behar bezala egiaztatu beharko dira aurreko baldintza horiek.

– Mujeres con responsabilidades familiares. Se considerarán mujeres con responsabilidades familiares, aquéllas que tengan a su cargo cónyuge y/o hijos/as menores de 26 años o mayores de 26 años incapacitados/as, o bien menores de 18 años acogidos/as, siempre que la renta media individual de los miembros de la unidad familiar no supere el 75% del Salario Mínimo Interprofesional. Estas circunstancias deberán ser debidamente acreditadas documentalmente.

– Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoak.

– Mujeres víctimas de violencia de género.

g) Kontratatutakoen % 40k, gutxienez, emakumeak izan behar dute.

g) Al menos el 40% de la totalidad de las personas contratadas deberán ser mujeres.

h) Kontratatutakoen % 15ek, gutxienez, 55 urtetik gorakoak izan behar dute.

h) Al menos el 15% de la totalidad de las personas contratadas deberán ser mayores de 55 años.

6.1.3.– Aurreko 6.1.2 atalean adierazitako ehunekoak aplikatzean zenbaki hamartarrak ateratzen badira, zenbaki oso hurbilenera biribilduko dira, goitik edo behetik, eta zenbakia 5 bada, zenbaki oso handiagora biribilduko dira.

6.1.3.– Si al aplicar los porcentajes a que se hace referencia en el apartado 6.1.2 anterior resultaran decimales, se redondeará al número entero más próximo, por exceso o por defecto y, en el caso de que el dígito sea 5, el redondeo se hará al número entero superior.

Kontratatu beharreko kolektiboetako pertsona-kopuruei dagokienez, aurreko 6.1.2. zenbakiaren f), g) eta h) letretan aurreikusitako ehunekoak erdiesten ez badira, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa aldatu egingo da diruz lagunduko den pertsona-kopurua murrizteko, eskatutako ehunekoak bete arte.

En el supuesto de que finalmente no se alcancen los porcentajes previstos en los apartados f), g) y h) del apartado 6.1.2 anterior, en relación con los distintos colectivos de personas a contratar, el importe de la ayuda concedida será modificado para reducir el número de personas contratadas a subvencionar, de manera que se cumplan los porcentajes requeridos.

Tokiko erakundearen esparru geografikoan ez badago kolektibo horietako pertsona langabeturik, ez da gutxieneko ehunekorik bete beharko, beti ere tokiko erakundeak behar bezala ematen badu horren berri, eta, behar izanez gero, baldintza hori egiaztatzen badu. Eta, orobat, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak horrela dela egiaztatu eta jakinarazten badu.

La inexistencia de personas desempleadas pertenecientes a los precitados colectivos en el ámbito comarcal o local, según corresponda, de la entidad solicitante, supondrá la exoneración del cumplimiento de los porcentajes mínimos siempre y cuando dicha circunstancia sea debidamente informada, y en su caso, justificada por la entidad local y verificada e informada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

6.2.– 2. mota.– Kontrataziorako laguntzak.

6.2.– Tipo 2.– Ayudas a la Contratación.

6.2.1.– Laguntza horien helburua babes ekonomikoa ematea da Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langabeak tokiko enpresek merkatu arruntean kontratatzea errazteko. Horretarako, hainbat jarduera abiarazi eta gauzatuko dituzte tokiko erakundeek beraiek nahiz beren mendeko erakundeek.

6.2.1.– El objetivo de estas ayudas es proporcionar apoyo económico para facilitar la contratación de personas desempleadas e inscritas como demandantes de empleo en Lanbide, en el mercado ordinario por parte de las empresas locales, mediante las actuaciones que pongan en marcha y ejecuten las propias entidades locales, incluidas las entidades dependientes de las mismas.

Ondorio horietarako, dagokion tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak hartuko dira tokiko enpresatzat.

A estos efectos, tendrán la consideración de empresas locales las personas físicas o jurídicas, de naturaleza privada, con centro de trabajo y actividad económica en el ámbito territorial de la entidad local correspondiente.

Aipatutako kontratazioek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte:

Dichas contrataciones deberán tener las siguientes características:

a) Kontratu horiek gutxieneko hiru hileko iraupena izan behar dute, eta edozein kontratazio-modalitatetakoak izan daitezke, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik. Kontratuaren iraupena zenbatzeko, luzapenak ere kontuan hartuko dira, beti ere hasierako kontratua gutxienez 3 hilabetekoa bada.

a) La duración mínima de los contratos será de 3 meses, pudiendo formalizarse mediante cualquier modalidad de contratación con excepción del contrato para la formación y el aprendizaje. A efectos de computar la duración del contrato se tendrán en cuenta las prórrogas del mismo, siempre y cuando el contrato inicial sea como mínimo de 3 meses.

Diru-laguntza horiek emateko, kontrazio-aldia Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak baimendutako Tokiko Erakundeen deialdien oinarrietan ezarritako epeen barne egon behar du. Horretarako, atal honetan ezarritako kontratuen gutxieneko iraupena kontratazio-aldiaren barne eman behar da. Kontratua, alabaina, 2019aren ekainaren 30aren ondoren bukatu daiteke.

Se subvencionará el periodo de contratación comprendido dentro de los plazos establecidos en las bases de las convocatorias de las Entidades Locales que hayan sido autorizadas por la Dirección de Activación Laboral, siempre que, dentro del mismo, transcurra la duración mínima de los contratos establecida en este apartado y sin perjuicio de que el contrato finalice con posterioridad al 30 de junio de 2019.

b) Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.

b) Los contratos podrán ser a jornada completa o tiempo parcial con un mínimo del 50% de jornada.

6.2.2.– Diruz laguntzeko modukotzat hartzeko, kontratazio horiek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurre-aurreko 3 hiletan enpresak batez beste duen langile kopuruari begira. Toki-erakundeak egiaztatu beharko du hori.

6.2.2.– Para tener la consideración de subvencionables, las contrataciones deberán suponer creación neta de empleo sobre la plantilla media total existente en la empresa en los 3 meses inmediatamente anteriores a la incorporación de las personas cuyo contrato se subvencione. Esta circunstancia deberá ser certificada por la Entidad Local.

6.2.3.– Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea:

6.2.3.– No serán objeto de subvención:

– Enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino, edo sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideenak.

– La contratación del/a cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o sean miembros de los órganos de administración de las empresas que revistan la forma jurídica de sociedad.

– Enpresa batek langile bat berriz kontratatzea baldin eta aurreko deieldietan laguntza jaso badu.

– La contratación por la misma empresa de un mismo trabajador si ha sido subvencionada en convocatorias anteriores.

6.2.4.– Diru-laguntza horiek emateko, toki-erakundeek ezarritako oinarri arautzaileetan bermatuta egongo dira publikotasunaren, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioak, eta jasota egongo dira aurreko zenbakietan zehaztutako betekizunak eta baldintzak.

6.2.4.– Para la concesión de estas ayudas, las bases reguladoras establecidas por las entidades locales, garantizarán los principios de publicidad, concurrencia y objetividad y deberán recoger los requisitos y condiciones previstos en los párrafos anteriores.

Halaber, diru-laguntza justifikatzeko behar den dokumentazioa (diruz lagundutako epean zehar kontratatutako pertsona lanean mantentzeko gastuak, soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak) aurkez dezala eskatu beharko dio tokiko erakundeak enpresa kontratatzaileari, baita zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzeko ere.

Asimismo, la entidad local deberá exigir la presentación por parte de la empresa contratante de la documentación necesaria para la justificación de la subvención, en relación con el mantenimiento del empleo de la persona contratada durante el periodo subvencionado, el coste salarial y de Seguridad Social y la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

Tokiko erakundeen oinarri arautzaileetan zehazten diren diru-laguntzen zenbatekoak deialdi honen 4.1.b) artikuluan jasotako berak izango dira.

Las cuantías de las ayudas que se establezcan en las bases reguladoras de las entidades locales deberán ser las mismas que las previstas en el artículo 4.1.b) de esta convocatoria.

6.2.5.– Toki-erakundeek kontratatutako pertsona guztien % 40 emakumezkoak izatea proposatu beharko dute proiektuan, eta kontratazio horietara bideratu beharko dute dagokien diru-laguntzaren zenbatekoa. Aurreikuspen horrek oinarri arautzaileetan jasota egon beharko du.

6.2.5.– Las entidades locales deberán proponer en su proyecto la contratación de al menos un 40% de mujeres, reservando a tales contrataciones el importe de subvención correspondiente a las mismas, previsión que habrá de contenerse en las bases reguladoras.

Adierazitako ehuneko hori aplikatzean zenbaki hamartarrak ateratzen badira, zenbaki oso hurbilenera biribilduko dira, goitik edo behetik, eta zenbakia 5 bada, zenbaki oso handiagora biribilduko dira.

Si al aplicar el citado porcentaje resultaran decimales, se redondeará al número entero más próximo por exceso o por defecto y, en el caso de que el dígito sea 5, el redondeo se hará al número entero superior.

Ehuneko hori erdiesten ez bada, diru-laguntzaren guztizko zenbatekoa murriztu egingo da emakumezkoen kontrataziorako hasieran gordetako kopurua egiaz gauzatutako kontratuetara egokitzeko.

Si finalmente no se alcanzase tal porcentaje, el importe total de la subvención se reducirá para ajustar la cuantía inicialmente reservada para la contratación de mujeres, a los contratos realmente efectuados.

6.2.6.– Oinarri arautzaileei publizitatea eman baino lehen, Lanbideren Lan Aktibazioko Zuzendaritzari igorri behar zaizkio eta hasierarako baimena eskuratu behar da.

6.2.6.– Con carácter previo a la publicidad de las bases reguladoras, se deberán poner en conocimiento de la Dirección de Activación Laboral de Lanbide y obtener su autorización de inicio.

6.2.– 3. motakoak.– Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk.

6.3.– Tipo 3.– Otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo.

6.3.1.– Ekintza-lerro hau langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara dago bideratuta, III. eranskinean jasotakoetara, hain zuzen.

6.3.1.– Esta línea de acciones está destinada a aquellas comarcas y municipios especialmente afectados por el desempleo contemplados en el Anexo III.

Proiektuek ezaugarri hauek izan ditzakete:

Los proyectos podrán consistir en:

a) Lehen aipatutako 1. eta 2. motetako jarduketak, eskualde eta udalerri guztiei hasiera batean esleitutako aurrekontuarekin aurrera eraman ezin izan direnak.

a) Actuaciones de los tipos 1 y 2, señalados anteriormente, que no hayan podido asumirse con el presupuesto inicialmente asignado para el conjunto de comarcas y municipios.

b) Aurreko a) atalean jasota ez dauden toki-garapeneko beste ekintza batzuk, baldin eta haien helburu nagusia enplegua sortzea bada, eta jarraian aipatutako enplegu-nitxoetan kokatzen diren proiektu berritzaileak badira:

b) Otras acciones de desarrollo local no contempladas en el apartado a), cuyo objeto principal sea la creación de empleo y se trate de proyectos innovadores enmarcados en los nuevos nichos de empleo que se relacionan a continuación:

Atal honetan diruz lagunduko direnak:

Se subvencionarán en este apartado:

1.– Eskualde- eta toki-esparrura bideratutako proiektuak.

1.– Proyectos destinados al Ámbito Territorial y Local.

● Hiri-plangintza eta -lehengoratzea.

● Planificación y regeneración urbana.

● Hiri- eta kultura-ondarea.

● Patrimonio urbanístico y cultural.

● Ekosistemak eta ingurumeneko proiektuak.

● Ecosistemas y proyectos medio-ambientales.

● Gizarte-eraldaketa.

● Transformación social.

2.– Biozientziei lotutako proiektuak.

2.– Proyectos relacionados con las Biociencias.

● Gizarte- eta osasun-arreta.

● Atención socio-sanitaria.

3.– Energiarekin erlazionatutako proiektuak.

3.– Proyectos relacionados con la Energía.

● Energia berriztagarriak.

● Energías renovables.

● Hondakinen eta uren kudeaketa.

● Gestión de residuos y aguas.

4.– Teknologia jasangarria ezartzeko proiektuak.

4.– Proyectos de Incorporación de tecnología sostenible.

● Energia-birgaitzea.

● Rehabilitación energética.

● Ingurumen-errehabilitazioa.

● Rehabilitación medio-ambientales.

3.b) motako proiektuak 1. motako ekintzekin osatu beharko dira nahitaez.

Estos proyectos del Tipo 3.b) se complementarán obligatoriamente con acciones del Tipo 1.

b) atal honetan jasotako proiektuek, kasu guztietan, berekin ekarri beharko dituzte diruz lagundu nahi den proiektuari dagokion lurralde-esparruaren azterlan estrategikoa eta martxan jar daitezkeen toki-garapeneko proiektuetara bideratutako jardun bat.

Los proyectos contemplados en este apartado b) deben contar en todo caso, de un estudio estratégico del ámbito territorial en el que se enmarque el proyecto que se propone subvencionar y de una actuación dirigida a proyectos de desarrollo local que se pueden constituir.

6.3.2.– Salbuespen kasuetan, beste zenbait jarduera mota osagarri ere onartu ahal izango dira (deialdi honetan jasotakoen osagarriak), hala nola lana eta bizitza pertsonala uztartzeko neurri lagungarriak, 1. eta 2. motako ekintzen osagarri izan daitezkeenak.

6.3.2.– En casos excepcionales, se podrán admitir otro tipo de actuaciones complementarias a las contempladas en esta convocatoria, tales como por medidas de apoyo a la conciliación de la vida laboral y familiar con carácter complementario a las acciones tipo 1 y 2.

6.3.3.– Aipatutako 3. motako ekintza hauetan ez da onartuko nork bere lana sortzeko eta ekintzailetzarako jarduerarik, ezta prestakuntzako jardunik ere, modalitatea edozein dela ere.

6.3.3.– No se admitirán en este Tipo 3 acciones de autoempleo y emprendizaje, así como actuaciones de formación cualesquiera que fuera su modalidad.

6.3.4.– Proiektuok onartzeko edo errefusatzeko, irizpide hauek hartuko dira aintzat: berrikuntza, jasangarritasuna eta autonomia, langabeak laneratzeko eta gizarteratzeko aukerak hobetzea, ingurua sozioekonomikoki suspertzea, proiektuaren bideragarritasuna eta enpleguaren sorreran aurreikusitako inpaktua.

6.3.4.– Para la admisión o rechazo de estos proyectos se valorará su innovación, la sostenibilidad y autonomía de los mismos, la mejora de las oportunidades de integración laboral y social de las personas desempleadas, la revitalización socio-económica del entorno, la viabilidad del proyecto y el impacto previsto en la creación de empleo.

6.3.5.– Proiektu horiek egiteko, kanpoko baliabideak kontratatuz gero –%100eraino izan ahalko dira–, erakunde onuradunak Lanbideri aurkeztu beharko dio, kontratua egin aurretik, egin nahi duen kontratu horren agiri bidezko justifikazioa, eta jakinarazi beharko dio zein den kontratuaren erakunde esleipenduna.

6.3.5.– En el supuesto de que para la ejecución de estos proyectos se contraten medios externos, que podrá ser hasta el 100%, la entidad beneficiaria deberá presentar en Lanbide, con carácter previo a la contratación, justificación documental relativa al contrato a celebrar y la identificación de la entidad adjudicataria del mismo.

6.4.– 4. motakoak.– Proiektu estrategikoak.

6.4.– Tipo 4.– Proyectos estratégicos.

6.4.1.– Laguntza hauen helburua laguntza ekonomikoa ematea da, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak kontratatzeko erraztasunak emateko, oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresek enpresa-proiektu hedatzaile berriak ezar edo gara ditzaten, interes estrategiko handikotzat jotzen baitira garapen teknologikorako eta berritzailerako.

6.4.1.– El objetivo de estas ayudas es proporcionar apoyo económico para facilitar la contratación de personas desempleadas e inscritas como demandantes de empleo en Lanbide, en la implantación o desarrollo de proyectos empresariales nuevos o de expansión por parte de empresas de base tecnológica y/o innovadoras, considerados como de interés estratégico para el desarrollo tecnológico y/o innovador.

Proiektu estrategikotzat joko dira toki-eremutik sustatutako berariazko proiektuak, eraginpeko udalerrietako enpresek enplegua sortzen laguntzekoak.

Se considerarán proyectos estratégicos aquellos proyectos específicos promovidos desde el ámbito local, de apoyo a la creación de empleo por parte de las empresas del municipio o municipios afectados.

Kontratazioek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

Las contrataciones deberán tener las siguientes características:

a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo jarduera horretan organismo autonomoaren kolaboratzaile gisa diharduen erakundeak kudeatuko ditu enplegu-eskaintzak.

a) Las ofertas de empleo deberán ser gestionadas por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo o por las entidades colaboradoras de este organismo autónomo para la realización de esta actividad.

b) Kontratu horiek gutxieneko hiru hileko iraupena izan behar dute, eta edozein kontratazio-modalitatetakoak izan daitezke, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik.

b) La duración mínima de los contratos será de 6 meses, pudiendo formalizarse mediante cualquier modalidad de contratación con excepción del contrato para la formación y el aprendizaje.

c) Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.

c) Los contratos podrán ser a jornada completa o tiempo parcial con un mínimo del 50% de jornada.

d) 15 lanpostu berri edo gehiago sortu beharko dituzte.

d) El número de nuevos puestos de trabajo a crear será igual o superior a 15.

e) Kontratazioen hasierako data, beranduenez, 2017ko azaroaren 30a izango da.

e) Las contrataciones deberán iniciarse, como máximo, en fecha de 30 de noviembre de 2018.

6.4.2.– Diruz laguntzeko modukotzat hartzeko, kontratazio horiek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurre-aurreko 3 hiletan enpresak batez beste duen langile kopurua aintzat hartuta.

6.4.2.– Para tener la consideración de subvencionables las contrataciones deberán suponer creación neta de empleo sobre la plantilla media total existente en la empresa en los 3 meses inmediatamente anteriores a la incorporación de las personas cuyos contratos se subvencionen.

6.4.3.– Laguntza horiek emateko, proiektuak nahitaez izan beharko du Eusko Jaurlaritzan dagokion sailaren aldeko txostena, eta horren mendeko erakunderen batena (SPRIrena, esate baterako), proiektuaren interes estrategikoa bermatu behar baitu txosten horrek.

6.4.3.– Para la concesión de estas ayudas, el proyecto deberá contar preceptivamente con informe favorable del Departamento correspondiente de Gobierno Vasco o entidad dependiente (SPRI u otras entidades) que garantice el interés estratégico del mismo.

6.4.4.– Deialdi honen ondorioetarako, oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresak izango dira eskakizun edo irizpide hauetako bat betetzen dutenak:

6.4.4.– A los efectos de esta convocatoria, tendrán la consideración de empresas de base tecnológica y/o innovadoras aquellas que cumplan alguno de los siguientes requisitos/criterios:

– Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea.

– Operar en sectores industriales de alta tecnología.

– I+G-n inbertsio ugari egina izatea.

– Contar con altos niveles de inversión en I+D.

– I+G proiektuak ustiatzea.

– Explotar proyectos de I+D.

– Teknologia babestuaren eitekoa izatea proiektu horien jabetza industriala.

– Que su propiedad industrial sea de carácter tecnológico protegida.

– Euskal Autonomia Erkidegoko eskaintza teknologikorako sarbidea izatea.

– Disponer de accesibilidad a la oferta tecnológica de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Merkaturatu daitezkeen produktu edo prozesu berri bilakatzea jakintza teknologikoa.

– Convertir el conocimiento tecnológico en nuevos productos o procesos para su introducción en el mercado.

– Nazioartekotze-plana izatea, enpresaren produktuak kanpoko merkatuetan sartzeko estrategia eta ekintzak zehazten dituena, enpresari interesatzen zaizkion eremuak eta horien periodifikatzea adierazten dituena.

– Contar con un Plan de Internacionalización en el que se especifiquen la estrategia y las acciones a realizar para introducir sus productos en los mercados exteriores, señalando las zonas de interés y su periodificación.

– Informazioaren gizartean sartu eta garatzeko estrategia eta ekimena edukitzea, eta ahalegin berezia egitea enpresaren jardueran eta negozio-ereduan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sartzeko.

– Contar con una estrategia e iniciativa para su incorporación y desarrollo en la Sociedad de la Información, haciendo especial énfasis en la incorporación de tecnologías de la información y las comunicaciones al desarrollo de su actividad y modelo de negocio.

Halaber, oinarri teknologikoko enpresatzat edo enpresa berritzailetzat hartu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia Planaren programen babespean egindako ikerketa edo garapen teknologikoko proiektuetan jatorria duten enpresa sortu berriak.

Asimismo, podrán recibir la consideración de empresas de base tecnológica y/o innovadoras las empresas de nueva creación que tengan su origen en proyectos de investigación y/o desarrollo tecnológico acogidos a los programas del Plan de Ciencia, Tecnología e Innovación del País Vasco.

6.4.5.– Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea: enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino, edo sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideenak.

6.4.5.– No serán objeto de subvención la contratación del/a cónyuge, descendientes y demás parientes que tengan relación de parentesco por consanguinidad o afinidad, hasta el segundo grado inclusive, con la persona empresaria o con quienes tengan el control empresarial, ostenten cargos de dirección o sean miembros de los órganos de administración de las empresas que revistan la forma jurídica de sociedad.

6.4.6.– Enpresa onuradunak ez du administrazio publiko baten edo gehiagoren % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzenik edo zeharkakorik izango.

6.4.6.– La empresa beneficiaria no podrá estar participada directa o indirectamente en más de un 50% por una o varias Administraciones Públicas.

3. artikulua.– Laguntzen gehienezko zenbatekoen banaketa eta aurrekontu-zuzkidura.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria y distribución de las cuantías máximas de las ayudas.

1.– Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 22.000.000 eurokoak dira, horietatik 12.000.000 euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2018ko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 10.000.000 euro 2019ko konpromiso-kreditukoak.

1.– Los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas reguladas en la presente convocatoria ascienden a 22.000.000 de euros, de los cuales 12.000.000 euros corresponderán a crédito de pago 2018 y 10.000.000 euros a crédito de compromiso de 2019, del presupuesto de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Laguntzen bolumen osoak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo, indarreko legeriarekin bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira, zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena. Eguneratzerik izango balitz, horren berri argitara eman beharko litzateke EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez eman ere.

El volumen total de las ayudas a conceder no superará la citada cantidad o la que resulte de su incremento, en el supuesto que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente, circunstancia a la que se dará la oportuna publicidad mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Zenbateko hori honela banatuko da diruz lagunduko diren proiektuen artean:

2.– Este importe se distribuirá entre los diferentes proyectos subvencionables de la siguiente manera:

a) 15.500.000 euro, aurreko artikuluan adierazitako 1. eta 2. motetako jarduketak finantzatzeko; eskualde eta udalerri guztien artean banatuko da diru hori, 2018ko martxoan haietan dagoen biztanleria langabearen arabera, eta, gutxienez, 75.000 euro emango dira erakundeko.

a) 15.500.000 de euros para la financiación de las actuaciones de los tipos 1 y 2 y previstas en el artículo anterior, a distribuir entre el conjunto de comarcas y municipios en función de la población desempleada en el mes de marzo de 2018, con un mínimo de 75.000 euros por entidad.

b) 5.500.000 euro, langabeziak bereziki ukitutako eskualde eta udalerrietara zuzendutako 3. motako jarduketetarako.

b) 5.500.000 de euros para la acciones del tipo 3 dirigidas a aquellas comarcas y municipios con especial incidencia de desempleo.

c) 1.000.000 euro, 4. motako ekintzetarako.

c) 1.000.000 de euros para las acciones del tipo 4.

3.– Lurralde-esparru bakoitzari dagokion gehieneko diru-laguntzen aurrekontua deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera banatuko da.

3.– La distribución del presupuesto máximo subvencionable para cada ámbito territorial será la establecida en el Anexo II de la presente convocatoria.

4.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa kaltetu gabe, lurralde bateko proiektuetarako emango den diru-laguntzaren zenbatekoa ez bada heltzen esleitutako gehieneko aurrekontura, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak beste lurralde-eremu batzuetako proiektuak finantzatzeko erabili ahal izango ditu sobera dauden funtsak, proiektu horiek ezin izan badira onartutako aurrekontuaren gehieneko % 100eraino finantzatu. Soberako funtsak 7.2. artikuluaren a) atalean xedatutakoaren arabera banatuko dira.

4.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el párrafo anterior, en el caso de que la cuantía de subvención a conceder por los proyectos de un ámbito territorial no alcancen el presupuesto máximo asignado, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá destinar el excedente de fondos a la cobertura de aquellos proyectos de otros ámbitos territoriales que no hayan podido ser financiados, hasta el máximo del 100% del presupuesto aceptado. El reparto de los fondos excedentarios se realizará de acuerdo con lo dispuesto en el apartado a) del artículo 7.2.

4. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa eta diruz lagun daitezkeen gastuak.

Artículo 4.– Cuantía de la ayuda y gastos subvencionables.

1.– Emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa eta mota bakoitzean diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:

1.– El importe máximo de las ayudas a otorgar y los gastos subvencionables por cada tipología de los proyectos serán los siguientes:

a) Enplegua sustatzeko jarduketak (1. motakoak).

a) Acciones de Fomento del Empleo (Tipo 1).

Lan-kontratu bakoitzeko 12.500 euroko gehieneko laguntza.

Ayuda máxima de 12.500 euros por cada contrato de trabajo.

Diru-laguntza horien bidez ordainduko da hainbat gastu, tartean, kontratatutako pertsonen soldata-kostuak eta gizarte-segurantzakoak, kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla (tokiko erakundearen edo enpresa kontratatzailearen kargura), 6 hileko kontratazioaren gehieneko muga izanik. Ondorioz, diru-laguntzaren zenbatekoa, guztira, ezin izango da izan kostu horien % 100 baino handiagoa.

Los gastos a los que se da cobertura con esta subvención son los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones de fin de contrato, y la cuota de Seguridad Social con cargo a la entidad local o la empresa contratante, con el límite máximo de 6 meses de contratación. En consecuencia, la cuantía final de la ayuda no podrá superar el 100% de tales costes.

b) Kontrataziorako laguntzak (2. motakoak).

b) Ayudas a la Contratación (Tipo 2).

b.1.– Lanaldi osoko hiru hileko lan-kontratu bakoitzeko, gehienez 3.000 euroko laguntza; lanaldi osoko sei hileko edo gehiagoko lan-kontratu bakoitzeko, gehienez 6.000 eurokoa. Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren edo lan egindako denboraren proportzionala izango da.

b.1.– Ayuda máxima de 3.000 euros por cada contrato de trabajo a jornada completa de tres meses de duración y ayuda máxima de 6.000 euros por cada contrato de trabajo a jornada completa de duración igual o superior a seis. En el caso de contratación a tiempo parcial o por una duración entre tres y seis meses, la subvención será proporcional a la jornada y/o al tiempo trabajado.

Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontratatutako pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako gastuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 75 baino handiagoak.

La cuantía final de la ayuda no podrá superar el 75% de los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones de fin de contrato y la cuota de Seguridad Social con cargo a la empresa.

b.2.– Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:

b.2.– En el supuesto de contratación de personas pertenecientes a los colectivos de:

– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.

– Perceptores/as titulares o beneficiarios/as de RGI.

– Lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherako pertsonak.

– Personas menores de 35 años.

– Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 18 hiletan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 360 egun eman dutenak.

– Personas desempleadas de larga duración. Se entiende por personas desempleadas de larga duración aquellas inscritas como demandantes de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo durante los 540 días anteriores a la contratación, siempre que en ese periodo hayan estado en situación de desempleo al menos 360 días.

– 55 urtetik gorako pertsonak.

– Personas mayores de 55 años.

Laguntzaren gehieneko muga 9.000 eurokoa izango da, lanaldi osoko sei hilerako edo gehiagorako lan-kontratu bakoitzeko. Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren edo lan egindako denboraren proportzionala izango da.

El importe máximo de la ayuda será de 9.000 euros por cada contrato de trabajo a jornada completa de duración igual o superior a seis meses. En el caso de contratación a tiempo parcial o por una duración entre tres y seis meses, la subvención será proporcional a la jornada y/o al tiempo trabajado.

Adierazitako kasuan, laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontrataturiko pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 100 baino handiagoak.

En este caso, la cuantía final de la ayuda no podrá superar el 100% de los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones por fin de contrato y la cuota de Seguridad Social con cargo a la empresa.

c) Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuetarako laguntzak (3. motakoak).

c) Ayudas a otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo (Tipo 3).

c.1.– 1. eta 2. motetako ekintzak egiteko, gehieneko zenbatekoak artikulu honen a) eta b) letretan aurreikusitakoak izango dira.

c.1.– Para la realización de acciones de los tipos 1 y 2, las cuantías máximas serán las previstas en los apartados a) y b) del presente artículo.

c.2.– 2. artikuluaren 6.3.1. zenbakiaren b) letran aurreikusitako 3. motako proiektuei dagokienez, nahitaezko 1. motako ekintza osagarriak lagunduko dira diruz, aipatutako artikuluan mota horretako proiektuei buruz araututakoak betetzeko. Diru-laguntza 1. motako ekintzetarako zenbatekoa izango den adierazita dago artikulu honetako a) letran, baina % 10 gehiago. Halaber, aztertu ahal izango da berariazko kostu batzuk ordaintzea proiektuak egiteko eta aholkularitza pertsonalerako. Ez dira inola ere diruz lagunduko materialen eta inbertsioen kostuak.

c.2.– En los proyectos correspondientes al Tipo 3, previstas en el apartado b) del párrafo 6.3.1 del artículo 2, se subvencionarán las acciones de Tipo 1 que obligatoriamente han de complementarlos, de conformidad con la regulación contenida sobre esta tipología de proyectos en el citado artículo. El importe de subvención será el previsto para tales acciones de Tipo 1 en el apartado a) de este artículo incrementado en un 10%. Así mismo, se podrá contemplar el pago de costes específicos de elaboración de proyectos y de asesoramiento personal. En ningún caso se subvencionarán los costes de materiales o inversiones.

d) Proiektu estrategikoetan kontratatzeko laguntzak (4. motakoak).

d) Ayudas a la Contratación en Proyectos Estratégicos (Tipo 4).

d.1.– Laguntzaren gehieneko muga 6.000 eurokoa izango da, lanaldi osoko sei hilerako edo gehiagorako lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren proportzionala izango da.

d.1.– Ayuda máxima de 6.000 euros por cada contrato de trabajo a jornada completa de duración igual o superior a seis meses. En el caso de contratación a tiempo parcial la subvención será proporcional a la jornada.

Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontratatutako pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako gastuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 75 baino handiagoak.

La cuantía final de la ayuda no podrá superar el 75% de los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones de fin de contrato, y la cuota de Seguridad Social con cargo a la empresa.

d.2.– Kolektibo hauetako pertsonak kontratatzea:

d.2.– En el supuesto de contratación de personas pertenecientes a los colectivos de:

– DSBE prestazioa jasotzen duten titularrak edo onuradunak.

– Perceptores/as titulares o beneficiarios/as de RGI.

– Lehen enplegua lortu duten 35 urtetik beherako pertsonak.

– Personas menores de 35 años.

– Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 540 egunetan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 360 egun eman dutenak.

– Personas desempleadas de larga duración. Se entiende por personas desempleadas de larga duración a aquellas inscritas como demandantes de empleo en Lanbide-Servicio Vasco de Empleo durante los 540 días anteriores a la contratación, siempre que en ese periodo hayan estado en situación de desempleo al menos 360 dias.

– 55 urtetik gorako pertsonak.

– Personas mayores de 55 años.

Laguntzaren gehieneko muga 9.000 eurokoa izango da, lanaldi osoko sei hilerako edo gehiagorako lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, diru-laguntza lanaldiaren proportzionala izango da.

El importe máximo de la ayuda será de 9.000 euros por cada contrato de trabajo a jornada completa de duración igual o superior a seis meses. En el caso de contratación a tiempo parcial la subvención será proporcional a la jornada.

Adierazitako kasuan, laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresak kontrataturiko pertsonen truke ordaindutako soldata-kostuen eta gizarte-segurantzako kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 100 baino handiagoak.

En este caso, la cuantía final de la ayuda no podrá superar el 100% de los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones de fin de contrato y la cuota de Seguridad Social con cargo a la empresa.

d.3.– Mota honetako proiektuetarako adierazi den diru-laguntzaren zenbatekoari % 10 gehituko zaio, kontratu mugagabeak egiten badira.

d.3.– Los importes de subvención contemplados para esta tipología de proyectos se incrementarán un 10% adicional cuando los contratos sean de carácter indefinido.

2.– Proiektu-mota bakoitzerako adierazitako diru-laguntza guztiei % 10 gehituko zaie lanbide jakin batzuetan -emakumeak gizonezkoak baino % 50 gutxiago diren lanbideetan, hain zuzen-, emakumeak kontratatuz gero.

2.– Todas las cuantías de subvención señaladas para cada tipo de proyectos se incrementarán un 10% adicional cuando los contratos se celebren con mujeres en ocupaciones en las que su presencia respecto a la de los hombres sea inferior al 50%.

Lanbide horiek taula batean jasoko dira eta taula Lanbideren webgunean jarriko da, (http://www.lanbide.euskadi.eus), deialdi hau argitaratzen den egun berean.

La tabla que contiene dichas ocupaciones se publicará en la web de Lanbide, http://www.lanbide.euskadi.eus, el mismo día de la publicación de la presente convocatoria.

3.– Artikulu honetan (1.c.2, 1.d.3 eta 2. atalak) aurreikusitako gehikuntzak aplikatu ondoren, laguntzen amaierako zenbatekoa ez da izango tokiko erakundeak edo enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen truke ordaindu beharreko soldata-kostuen edo gizarte-segurantzako kostuen (kontratu-amaierako kalte-ordainak eta gizarte-segurantzako kuota barne direla) % 100 baino handiagoa.

3.– En ningún caso el importe final de la subvención, al aplicarse los distintos incrementos previstos en este artículo (apartados 1.c.2, 1.d.3 y 2), podrá superar el 100% de los costes salariales y de Seguridad Social de las personas contratadas, incluidas las indemnizaciones de fin de contrato y la cuota de Seguridad Social a cargo de la entidad o empresa contratante.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 5.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdi honi loturiko diru-laguntzen onuradun izan daitezke, horretarako eskabidea egin ostean, honako erakunde hauek:

1.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria, previa solicitud cursada al efecto, las siguientes entidades:

a) 1. eta 2. motetako jarduerak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko mankomunitateak, kuadrillak, udalerri taldeak edo udalerriak, azken hauek beren izenean, hiru Lurralde Historikoetako hiriburuen kasuan, eta 2.2 artikuluaren b) atalean aurreikusitako kasuan.

a) Para el desarrollo de actuaciones de los Tipos 1 y 2, las Mancomunidades, Cuadrillas, agrupaciones de Municipios o Municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, estos últimos en su propio nombre, en el caso de las capitales de los tres Territorios Históricos y en el supuesto previsto en el apartado b) del artículo 2.2.

Nortasun juridikorik ez duten udalerri taldeak direnean, diruz lagundutako proiekturen bat gauzatzeko konpromisoa hartzen duten udalerriak izango dira onuradun. Kasu guztietan, taldeko ahaldun bat izendatu beharko dute, eta onuraduna den aldetik taldeari dagozkion betebeharrak betetzeko behar adina ahalorde emango dizkiote ahaldun horri.

Cuando se trate de una agrupación de municipios sin personalidad jurídica, cada uno de los municipios agrupados que se comprometa a ejecutar alguno de los proyectos subvencionados, tendrá la condición de beneficiario. En cualquier caso, deberán nombrar un representante, con poderes bastantes para cumplir las obligaciones que, como beneficiario, corresponden a la agrupación.

b) Hirugarren motako jarduketen kasuan, aurreko letran adierazitako entitateez gain, proiektua bakarka aurkeztu duten udalerriak ere izan daitezke onuradun.

b) En el supuesto de actuaciones del Tipo 3, podrán ser beneficiarias además de las mismas entidades señaladas en el apartado anterior, los municipios que individualmente presenten el proyecto.

c) 4. motako jardueren kasuan, tokiko enpresa pribatuek ere jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak. Proiektua sustatzen duen tokiko erakundearen lurralde-esparruan lantokia eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoak hartuko dira tokiko enpresatzat, beti ere 2. artikuluaren 6.4.4 atalean adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

c) En el supuesto de actuaciones del Tipo 4, podrán ser beneficiarias de la subvención las empresas privadas locales, entendiendo como tales personas físicas o jurídicas, de naturaleza privada, con centro de trabajo y actividad económica en el ámbito territorial de la entidad local que promueve el proyecto y que cumplan los requisitos del apartado 6.4.4 del artículo 2.

2.– Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.– Las entidades beneficiarias deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.

a) Hallarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du eskaera egiten duten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, bai laguntza ematerakoan bai ordainketak egiterakoan, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de las entidades solicitantes, se verificará automáticamente por el órgano gestor tanto en el momento de la concesión como en el momento de realizar los pagos sin necesidad del consentimiento de los mismos, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 50.3 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.

No obstante, el solicitante podrá denegar expresamente el consentimiento, debiendo aportar entonces certificados actualizados que acrediten esta condición.

b) Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

b) Hallarse al corriente en el pago de obligaciones de reintegro en materia de subvenciones.

c) Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez jaso izana, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.

c) No estar sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres, o de la Ley Orgánica 3/2007, de 30 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres.

d) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta zehazki 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

d) No estar incursa en ninguna de las restantes circunstancias previstas en los apartados 2 y 3 del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, para obtener la condición de beneficiario de subvenciones.

6. artikulua.– Eskabideak, dokumentazioa eta horiek aurkezteko epea.

Artículo 6.– Solicitudes, documentación y plazo de presentación.

1.– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (IV. eta V. eranskinak), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: http://www.lanbide.euskadi.eus webgunean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurraldeetako enplegu-bulegoetan.

1.– Las solicitudes para la obtención de las ayudas a las que se refiere esta convocatoria deberán presentarse mediante los modelos oficiales recogidos en los anexos IV y V y que se encontrarán disponibles en la dirección http://www.lanbide.euskadi.eus, en los Servicios Centrales de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, o en las Oficinas de Empleo de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan xedatutako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Del mismo modo, la presentación de solicitudes podrá realizarse conforme a cualquiera de los medios previstos en el artículo 16.4 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

2.– Nortasun juridikorik ez duten udalerri taldeen kasuan, haien ordezkariak aurkeztuko du eskaera.

2.– En el supuesto de agrupaciones de municipios sin personalidad jurídica, la solicitud la presentará el representante de las mismas.

3. motako proiektuetarako (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) laguntzak eskatzeko, proiektua sustatzen duten mankomunitateek, kuadrillek edo udalerri taldeek aurkez dezakete eskabidea, edo, zuzenean, jarduketak sustatzen dituzten udalerriek. Inola ere ezin izango da jardun bat eskabide batean baino gehiagotan sartu.

En el caso de solicitudes de ayudas para los proyectos tipo 3, Otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo, la solicitud podrá ser presentada por la Mancomunidad, Cuadrilla o representante de la agrupación de municipios a la que pertenezca el municipio promotor del proyecto o directamente por éste último. En ningún caso, una misma actuación puede contemplarse en más de una solicitud.

4. motako proiektuen kasuan (Proiektu estrategikoak), enpresek aurkeztu beharko dute eskabidea.

En el caso de solicitudes de ayudas para los proyectos tipo 4, Proyectos Estratégicos, la solicitud será presentada por la empresa.

3.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

3.– Junto con el impreso de solicitud deberá presentarse la siguiente documentación:

a) 1. motako (Enplegua sustatzea), 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 3. motako (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) jarduketetarako:

a) Para las actuaciones Tipo 1.– Fomento del Empleo, Tipo 2.– Ayudas a la Contratación y Tipo 3.– Otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo:

a.1.– Eskualde mailako eta tokiko garapen ekonomikorako eta enplegua sortzeko proiektuen memoria tekniko deskribatzailea. Memoriak deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini beharko du, IV. eranskineko eskabide-ereduan zehaztutako moduan. Proiektu baterako baino gehiagotarako eskatzen bada diru-laguntza, haien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarri beharko da.

a.1.– Memoria técnica descriptiva de los Proyectos de Desarrollo Económico y Creación de Empleo en el ámbito comarcal/local. La memoria deberá incluir información suficiente para la verificación del cumplimiento de los requisitos de la convocatoria, en los términos que se detallan en el modelo de solicitud recogido en el Anexo IV. En el caso de solicitarse subvención por más de un proyecto, se deberá establecer el orden de prioridad entre ellos.

Nortasun juridikorik ez duten udalerri taldeen kasuan, proiektu bakoitza aurrera eramateko konpromisoa hartzen du(t)en udala edo udalak aipatu beharko da/dira.

En el supuesto de agrupaciones de municipios sin personalidad jurídica, se deberá indicar el municipio o municipios que se comprometen a ejecutar cada proyecto.

a.2.– Memoria ekonomikoa, proiektua gauzatzearekin lotutako gastuei eta horren bideragarritasunari buruzko datuak jasoko dituena.

a.2.– Memoria económica que contenga las previsiones de gastos relativos a la ejecución del Proyecto, así como su viabilidad.

a.3.– Kontratazioen aurreikuspena, sexuen arabera banakatutako datuak jasota, eta, kasuan kasu, memoria labur bat, aurkeztutako proiektuan aintzat hartutako genero-ikuspegiari buruzkoa.

a.3.– Previsión de contrataciones con datos desglosados por sexo, y en su caso breve memoria sobre la incorporación de la perspectiva de género en el proyecto presentado.

b) 4. motako proiektuetarako laguntzak eskatzeko:

b) En el caso de solicitudes de ayudas para los proyectos tipo 4:

b.1.– Eskaera sinatzen duen pertsonaren NAN/AIZaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskaera, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.

b.1.– Fotocopia del DNI/NIE o autorización para verificar electrónicamente sus datos de identidad y acreditación de la representación legal que ostenta la persona que firma la solicitud en nombre de la persona jurídica solicitante.

b.2.– Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

b.2.– Fotocopia de la tarjeta de identificación fiscal de la empresa.

b.3.– Enpresa eratu dela ziurtatzen duten eskritura eguneratuen fotokopia edo, hala badagokio, erakundea eratu dela justifikatzen duen beste edozein dokumentu.

b.3.– Fotocopia de las escrituras actualizadas de constitución de la empresa o, en su caso, otro documento de constitución de la entidad.

b.4.– Eusko Jaurlaritzan dagokion sailaren aldeko nahitaezko txostena, eta horren mendeko erakunderen batena (SPRIrena, esate baterako), ekimenaren interes estrategikoari buruzkoa.

b.4.– Informe preceptivo del Departamento correspondiente del Gobierno Vasco o entidad dependiente (SPRI u otras entidades) respecto a la naturaleza estratégica de la iniciativa.

b.5.– Udal sustatzailearen ziurtagiria edo dokumentua, aipatutako proiektuetako partaidetza egiaztatzeko edo adierazteko.

b.5.– Certificado o documento de la entidad local promotora que acredite o instrumente su participación en el citado proyecto.

4.– Eskabideak ez badaude behar bezala beteta, edo ez bada aurreko zenbakian adierazitako dokumentazio guztia aurkezten horrekin batera, erakundeari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Gainera, jakinaraziko zaio hori egiten ez badu haren eskabideari uko egin diola ulertuko dela, eta Administrazioak eskabide horri buruzko ebazpena eman beharko du espresuki, bai eta jakinarazi ere.

4.– Si las solicitudes no vinieran cumplimentadas en todos sus términos, o no fueran acompañadas de la documentación preceptiva relacionada en el párrafo anterior, se requerirá a la entidad para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esa solicitud, así como a notificarla.

5.– Eskaerak aurkezteko epea hau izango da:

5.– El plazo para la presentación de solicitudes será el siguiente:

– 1. motako (Enplegua sustatzea), 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 3. motako (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk) jarduketetarako: 2018ko uztailaren 13ra arte.

– Para las actuaciones Tipo 1.– Fomento del Empleo, Tipo 2.– Ayudas a la Contratación y Tipo 3.– Otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo: hasta el 13 de julio de 2018.

– 4. motako (Proiektu estrategikoak) jarduketetarako, epea irekita egongo da 2018ko urriaren 15era arte.

– Para actuaciones Tipo 4.– Proyectos estratégicos: el plazo permanecerá abierto hasta el 15 de octubre de 2018.

7. artikulua.– Ebazteko eskumena duen organoa, emakida-prozedura, ebazpena, epeak, berraztertzeko errekurtsoa eta publikotasuna.

Artículo 7.– Órgano competente para la resolución, procedimiento de concesión, resolución, plazos, recurso de reposición y publicidad.

1.– Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak hori ebaztekoa.

1.– El órgano competente para la tramitación del procedimiento será la Dirección de Activación Laboral, y el órgano competente para resolver será el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.– Diru-laguntzak emateko prozedura ez da berbera jarduketa-mota guztietarako:

2.– El procedimiento de concesión de subvenciones es diferente según el tipo de actuaciones a realizar:

a) 1., 2. eta 3. motetako jarduketetarako, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan eta aurkeztutako proiektuek deialdi honetako ezaugarriak eta eskakizunak betetzen dituztela egiaztatutakoan, lurralde-eremu bakoitzari esleitutako aurrekontuak banatuko dira, eta proiektu bakoitzerako laguntzak emango dira, eskabidean ezarritako proiektuen lehentasun-hurrenkera aintzat hartuta, esleitutako gehieneko aurrekontua agortu arte.

a) En el supuesto de actuaciones de los Tipos 1, 2 y 3, terminado el plazo de presentación de solicitudes y verificado que los proyectos presentados cumplen con las condiciones y requisitos previstos en la convocatoria, se procederá a la distribución del presupuesto asignado a cada ámbito territorial, y a la concesión de las ayudas por cada proyecto, teniendo en cuenta el orden de prioridad de los proyectos que se haya señalado en la solicitud, hasta el agotamiento del presupuesto máximo asignado.

2.2. artikuluan aurreikusitako kasuetan, hor araututako aukerak baliatzen dituen/dituzten udalerriaren edo udalerrien eskualdeari dagokion aurrekontua eskualde horretako udalerrien artean banatuko da, 2017ko martxoan udalerri horietan zeuden langabetuen proportzioan. Horrela zehaztuko da zer aurrekontu esleitu bakoitzari.

En los supuestos previstos en el artículo 2.2, el presupuesto correspondiente a la comarca a la que pertenezcan el municipio o municipios que hagan uso de las opciones allí reguladas, se dividirá entre los municipios que la componen de forma proporcional a la población desempleada a mes de marzo de 2018, a los efectos de determinar el presupuesto a asignar.

Lurralde-eremuren batean soberako funtsik izanez gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak beste lurralde-eremu batzuetako proiektuetarako erabili ahal izango ditu, deialdi honetako 3. artikuluaren 4. zenbakian xedatutakoarekin bat etorriz. Hala bada, soberakina beste proiektu batzuk finantzatzeko erabiliko da, kontuan hartuta, handienetik txikienera, zenbateko langabezia-tasa erregistratu duten sustapeneko udalerriek 2018ko martxoan, eta, gehien jota, erakunde eskatzaile bakoitzeko proiektu baterako.

En caso de producirse fondos excedentarios en un ámbito territorial, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá destinar los mismos a la cobertura de proyectos de otros ámbitos territoriales, de conformidad con lo dispuesto en el apartado 4 del artículo 3 de la presente convocatoria. En este caso, el excedente se aplicará a la financiación de los proyectos ordenados según el criterio de mayor a menor índice de paro registrado en el mes de marzo de 2018 correspondiente al municipio para el que se impulsa, con un máximo de un proyecto por entidad solicitante.

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da horretarako eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da diru-laguntzaren eskabidea onartu egin dela.

El plazo máximo para resolver y notificar la resolución será de seis meses a contar desde la presentación de la correspondiente solicitud. Transcurrido el citado plazo sin que hubiera recaído resolución expresa, se entenderá estimada la solicitud de subvención.

b) Segidako konkurrentzia izango da 4. motako (Proiektu estrategikoak) jarduketetarako laguntzak emateko prozedura.

b) En el supuesto de actuaciones del Tipo 4.– Proyectos estratégicos, el procedimiento de concesión es de concurrencia sucesiva.

Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Kreditua zabaltzeak gorabehera, behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn argitaratuko da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

Las solicitudes de las ayudas serán estudiadas por orden de presentación y se concederán las subvenciones en el mismo orden a todas aquellas que cumplan los requisitos y condiciones previstos en la convocatoria, hasta el agotamiento de los fondos destinados a su financiación. Dejando al margen eventuales ampliaciones crediticias, una vez agotada la dotación presupuestaria se denegarán las subvenciones a las solicitudes pendientes y se procederá a la publicación de esta circunstancia en el BOPV mediante resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilekoa izango da horretarako eskabidea aurkezten den egunetik aurrera. Epe hori igarotakoan, ez bada ebazpenik eman espresuki, ulertuko da diru-laguntzaren eskabidea onartu egin dela.

El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones será de seis meses desde la desde la presentación de la correspondiente solicitud. Transcurrido el citado plazo sin que hubiera recaído resolución expresa, se entenderá estimada la solicitud de subvención.

3.– Entitate onuradunek jaso badituzte ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen eskutik, eta laguntza horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du entitate horiei diru-laguntza esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de las ayudas a las entidades beneficiarias, quedarán condicionadas a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de las ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, se halle todavía en tramitación.

4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Las resoluciones del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo pondrán fin a la vía administrativa, y contra las mismas cabe interponer recurso potestativo de reposición ante el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en el plazo de un mes contado a partir del día siguiente al de la notificación o directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el siguiente a su notificación.

5.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, eta esleipen-ebazpenak espresuki eta banaka jakinaraztea eragotzi gabe, argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda, eta zenbat jasoko duten ere adieraziko da. Halaber, erabaki bada erakunde bati emandako diru-laguntza aldatzea, hori ere adieraziko da.

5.– A fin de dar cumplimiento al principio de publicidad, y sin perjuicio de la notificación expresa e individualizada de las resoluciones de concesión, mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco la relación de entidades que hayan resultado beneficiarias de las ayudas concedidas al amparo de la presente disposición, con expresión de las cuantías percibidas, así como la de aquellas respecto a las que se haya procedido a modificar la subvención concedida.

8. artikulua.– Diru-laguntza ordaintzeko modua.

Artículo 8.– Forma de pago de la subvención.

1.– Deialdi honetan 1., 2. eta 3. motako jarduketak gauzatzeko ematen diren laguntzak bi zatitan ordainduko dira, modu honetara:

1.– Las subvenciones concedidas para la realización de las acciones previstas en la presente convocatoria de los Tipos 1, 2 y 3 se abonarán en dos pagos, de la siguiente forma:

a) Lehenik, % 55 ordainduko da, ebazpena igorri ostean, 2018ko aurrekontuaren kontura.

a) Un primer pago, por un importe del 55% tras la emisión de la resolución, con cargo al presupuesto del año 2018.

b) Bigarrenik, gainerako % 45a ordainduko da, edo justifikaziotik ateratzen den kopurua, proiektua amaitu ostean eta gastuak justifikatu ostean, hurrengo artikuluan adierazitako moduan, 2019. urteko aurrekontuaren kontura.

b) Un segundo pago, del 45% restante o la cantidad que resulte de la justificación, tras la finalización del proyecto y una vez justificados los gastos en los términos previstos en el artículo siguiente, con cargo al presupuesto del año 2019.

2.– Deialdi honetan 4. motako jarduketak gauzatzeko ematen diren laguntzak bi zatitan ordainduko dira, modu honetara:

2.– Las subvenciones concedidas para la realización de las acciones previstas en la presente convocatoria del Tipo 4 se abonarán en dos pagos, de la siguiente forma:

a) Lehenengo, emandako diru-laguntzaren % 45 ordainduko da, 2018ko aurrekontuaren kontura, aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean, aldez aurretik agiri hauek aurkeztuta (2018ko azaroaren 30a izango da horretarako azken eguna):

a) Un primer pago, por un importe del 45% con cargo al presupuesto del año 2018 tras la formalización de los contratos previstos, previa presentación, en fecha máxima del 30 de noviembre de 2018, de la siguiente documentación:

– Egindako kontratuen kopia.

– Copia de los contratos celebrados.

– Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena 2. artikuluaren 6.4.5 atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

– Declaración responsable de no existencia de parentesco en los términos previstos en el apartado 6.4.5 del artículo 2.

– Enpresa sortu berria bada, «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» izeneko bi txosten, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eginak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lan-zentro guztiei buruz. Txosten horietako bat kontratatutako pertsonei enpresan alta eman aurreko hiru hilabeteei buruzkoa izango da, eta, bestea, kontratazioaren alta egunekoa.

– Si no se trata de una empresa de nueva creación, dos informes denominados «Informe de plantilla media de trabajadores en situación de alta», emitidos por la Tesorería General de la Seguridad Social" (obtenidos del sistema RED), de todos los centros de trabajo de la empresa radicados en la Comunidad Autónoma de Euskadi: uno de ellos, correspondiente a los tres meses inmediatamente anteriores al día de alta en la empresa de las personas contratadas y el otro, correspondiente al día de la contratación.

b) Bigarrenik, gainerako % 55a ordainduko da, edo justifikaziotik ateratzen den kopurua, hurrengo artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ostean. Bigarren zati hori 2019ko aurrekontuaren kontura ordainduko da.

b) Un segundo pago, del 55% restante o la cantidad que resulte de la justificación, tras la presentación de la documentación señalada en el artículo siguiente, con cargo al presupuesto del año 2019.

Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzaren Ogasuna eta Finantzak Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon beharko du.

Para que la Administración pueda realizar el pago de las ayudas, la entidad solicitante deberá constar en la base de datos de la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas del Gobierno Vasco.

Erakundea ez badago erregistratuta edo Ogasuna eta Finantzak Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden bankuko datuak aldatu nahi baditu, honako helbide honetan agertzen den formularioa bete beharko du: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

En caso de que la entidad no esté registrada o quiera modificar los datos bancarios existentes en el Registro de terceros del Departamento de Hacienda y Finanzas, deberá cumplimentar formulario según modelo establecido en: www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

9. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta epea.

Artículo 9.– Justificación de la subvención y plazo.

1.– Aurrez adierazitako 1., 2. eta 3. motako diru-laguntzen erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu behar dituzte proiektua amaitu ondorengo hiru hileko epean gehienez:

1.– La entidad local beneficiaria de las subvenciones de los Tipos 1, 2 y 3 deberá presentar en el plazo máximo de tres meses posteriores a la finalización del proyecto, la siguiente documentación:

a) Jardueraren amaierako memoria, alderdi hauek behintzat adieraziko dituena:

a) Memoria Final de Actividad que, como mínimo, identificará:

– Gauzatutako jardueren deskribapena.

– Descripción de las actuaciones ejecutadas.

– Kontratatutako pertsonak identifikatuko dira, eta honako datu hauek adieraziko dira: zer lanaldi egin duten, zer kolektibotakoak diren eta haien kontratuak egiaz zer iraupen izan duen, datu guztiak sexuaren arabera banakatuta.

– Las personas contratadas, detallando la jornada de trabajo realizada y duración efectiva del contrato, así como los colectivos a los que pertenecen, con todos los datos desglosados por sexo.

– 1. motako jarduketetarako, agiri bidez egiaztatuko da emakume batek hartu duela parte kontratatuak hautatzeko prozesuan, edo justifikatu beharko da ezin izan duela, esku-hartzailearen ziurtagiriaren bidez edo partaidetza-foroaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez.

– En las actuaciones del Tipo 1, acreditación documental relativa a la participación de una mujer en el proceso de selección de las personas contratadas o justificación de su imposibilidad mediante certificado del/a interventor/a o declaración responsable del foro de participación.

– 3. motako proiektuak gauzatzeko izandako kanpo-gastuak.

– Los gastos externos soportados para la ejecución de los proyectos Tipo 3.

– Lortutako emaitzak, sortutako enpleguei eta jarduera ekonomikoari dagokienez.

– Resultados obtenidos, en términos de empleos y actividad económica generada.

– Hobekuntza-ekintzak.

– Acciones de mejora.

– Erabilitako baliabideak.

– Recursos empleados.

– Kostu ekonomikoa.

– Coste económico.

b) 1. motako proiektuen kasuan (Enplegua sustatzea), enplegu-sustapena gauzatzeaz laneratze-enpresak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo enplegu-zentro berezi gisa sailkatutako erakundeak arduratu badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: proiektuaren gauzatzea esleitzeko negozio juridikoa egiaztatzen duen hitzarmenaren, kontratuaren edo edozein agiriren kopia, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatuko duten agiriak.

b) En el supuesto de proyectos Tipo 1.– Fomento del Empleo, cuando hayan sido ejecutados por empresas de inserción, entidades sin ánimo de lucro o entidades calificadas como Centros Especiales de Empleo, se deberá presentar copia del convenio o contrato que acredite el negocio jurídico mediante el que se haya adjudicado a las mismas la ejecución del proyecto así como verificación de que las mismas se hallan al corriente en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y de la Seguridad Social.

c) 3. motako proiektuen kasuan (Enplegu-sorreran eragina duten toki-garapeneko beste ekintza batzuk), kanpo-baliabideak kontratatu badira, kontratu horien kopia bana aurkeztu beharko da, baita enpresa edo erakunde esleipendunari egindako ordainketen egiaztagiriak ere.

c) En el supuesto de proyectos Tipo 3.– Otras acciones de desarrollo local con incidencia en la creación de empleo, cuando se hayan contratado medios externos, se deberá presentar copia del contrato celebrado, así como justificación de los pagos realizados a la empresa o entidad adjudicataria.

d) Toki-erakunde onuradunaren idazkariaren/ikuskatzailearen egiaztagiria, aipatutako jarduketek eragindako gastuak eta egiaz ordaindutakoak justifikatuta.

d) Certificación del secretario/interventor de la entidad local beneficiaria justificando los gastos generados y efectivamente abonados por la actividad referida.

2.– 4. motako diru-laguntzen enpresa onuradunek amaierako memoria bat aurkeztu beharko dute 2019ko azaroaren 30a baino lehen, eta honako hauek jaso beharko dituzte memoria horretan:

2.– Las empresas beneficiarias de las subvenciones de tipo 4 presentarán antes del 30 de noviembre de 2019 memoria final que contendrá:

– Kontratatutako pertsonen zerrenda, zer taldetakoak diren, kontratuen iraupena eta langile horien soldata-kostuak eta gizarte-segurantzakoak.

– Relación de las personas contratadas, los colectivos a los que pertenecen, la duración de los contratos y los costes salariales y de seguridad social de los mismos.

– Diruz lagundutako epealdiko nominak, eta horiei dagozkien ordainagiriak eta epe bereko kotizazio-likidazioen ordainagiriak (diruz lagundutako langileenak). Mugagabeko kontratuen kasuan, aurrez adierazitako agiri berak aurkeztu beharko dira, baina soilik kontratazioko lehen urtekoak.

– Nóminas del periodo subvencionado con sus correspondientes justificantes de pago y recibos de liquidación de cotizaciones del mismo periodo, relativas a los trabajadores subvencionados. En el caso de los contratos indefinidos se deberá presentar esta documentación en relación con el primer año de contratación.

3.– Gastutzat hartuko dira, 4. artikuluan jarduketa mota bakoitzean ezarritako baldintzen arabera, diruz lagundutako jarduketari loturiko guztiak, baldin eta aurreko paragrafoetan zehaztutako egiaztatze-epea amaitu aurretik egiaz ordaindu badira.

3.– Se considerarán gastos todos aquellos que respondan a la naturaleza de la actividad subvencionada, en los términos previstos en el artículo 4 para cada tipo de actuación y que hayan sido efectivamente pagados con anterioridad a la finalización de los plazos de justificación previstos en los párrafos anteriores.

4.– Dokumentazioa aurreikusiriko epean aurkezten ez bada, edo aurkezturiko dokumentaziotik ondorioztatzen bada ordainduriko diru-laguntzaren zenbatekoa handiagoa dela diruz lagundutako jarduketak gauzatzeagatik sortzen diren eta diruz lagun daitezkeen gastuen kostua baino, itzulketa-prozedura abiaraziko da, 15. artikuluan aurreikusiriko prozedurarekin bat etorrita.

4.– En el supuesto de que no se presentase la documentación en el plazo previsto o que de la misma se dedujese que el importe de la subvención abonada supere el coste de los gastos subvencionables generados por la ejecución de las actuaciones subvencionadas, se iniciará procedimiento de reintegro de conformidad con el procedimiento previsto en el artículo 15.

5.– Diruz lagundutako lan-kontratuak diru-laguntzaren epealdia amaitu aurretik iraungitzen badira edo aurreneko hamabi hilabeteetan kontratu mugagabeen kasuan, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza, eta dagokion prozedura izapidetuko da, 14. eta 15. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Nolanahi ere, kontratua iraungitzeko arrazoia probaldia ez gainditzea, langileak lana bere borondatez uztea, bidezkotzat jotako kaleratzea edo kontratatutako pertsonaren heriotza edo baliaezintasuna izan bada, lan-kontratuak iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.

5.– La extinción de los contratos de trabajo subvencionados con anterioridad al término del periodo de duración subvencionado o en los primeros doce meses de duración en el supuesto de contratos indefinidos, supondrá el reintegro de la subvención concedida, tramitándose el correspondiente procedimiento en los términos previstos en los artículos 14 y 15, salvo que tal extinción sea debida a la no superación del periodo de prueba, cese voluntario, despido declarado procedente o por muerte o invalidez de la persona contratada, en cuyo caso se reducirá el importe de la subvención en proporción a la duración efectiva del contrato de trabajo.

Diru-laguntzen onuradunek ez dute laguntza itzuli beharrik izango deialdi honetan kontratatua izateko baldintzak betetzen dituen pertsona bat kontratatzen badute beste bat ordezteko eta ordeztutako pertsonaren kontratua bertan behera uzten badute, beti ere kontratazio-aldien batura hasierako kontratuarena bada gutxienez.

No procederá el reintegro cuando se sustituya a la persona cuyo contrato se ha extinguido por otra que cumpla los requisitos para poder ser contratada dentro de la presente convocatoria y siempre que la suma de los periodos de contratación sea como mínimo la del contrato inicial.

10. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Artículo 10.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

1.– Son obligaciones de las entidades beneficiarias las que, con carácter general, se establecen en el artículo 14 y artículo 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en particular, las siguientes:

a) Behar bezala justifikatzea eskakizunak eta betebeharrak bete dituztela, bai eta laguntza ematea edo laguntzaren onura jasotzea ekarri duen jarduera egin dutela ere.

a) Justificar el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la realización de la actividad, que determinen la concesión y disfrute de la ayuda.

b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren, Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren egiaztatze-jardunei eta kontrol-jardunei men egitea.

b) Someterse a las actuaciones de comprobación y control a efectuar por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Economía y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

c) Xede bererako beste administrazio edo erakunderen baten, publikoa edo pribatua izanda ere, diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabideren bat jasoz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

c) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad procedente de cualquier administración o ente, tanto público como privado.

d) Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat, objektiboa edo subjektiboa, aldatu bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.

d) Comunicar a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la modificación de cualquier circunstancia, tanto objetiva como subjetiva, que hubiese sido tenida en cuenta para la concesión de la ayuda.

e) Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran nabarmen eragiten duen ezer gertatuz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta jarduera horiek egiaztatzeko, kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko prozeduretan laguntzea.

e) Comunicar cualquier eventualidad que afecte sustancialmente al objeto o naturaleza de las actividades cofinanciadas, así como a colaborar con Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en los procedimientos de comprobación, seguimiento y control de dichas actividades.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi, eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.

f) Comunicar los procedimientos de reintegro o sancionadores que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, Entes públicos de derecho privado y Sociedades públicas, se hallen aún en tramitación.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-betekizunak:

g) Obligaciones en materia de igualdad de mujeres y hombres:

– Emakumeen eta gizonen arteko tratu- edo aukera-berdintasunaren eta bereizkeria ezaren printzipioa aplikatzea bermatuko da lanpostuei loturiko hauta-probetan zein elkarrizketetan.

– Se garantizará la aplicación del principio de igualdad de trato u oportunidades y no discriminación entre mujeres y hombres en la realización de pruebas o entrevistas y selección de personas para los puestos de trabajo.

– 1. motako jarduketei dagokienez, hautagaiak aukeratzeko erabakiak hartzeko gaietan, gutxienez emakume batek egon beharko du epaimahaian. Ezinezkoa bada, egiaztagiria aurkeztu beharko da.

– En las actuaciones del Tipo 1, en el ámbito de toma de decisiones para la selección de las personas candidatas deberá formar parte al menos una mujer, salvo que exista imposibilidad para ello, lo cual deberá justificarse.

– Dokumentazio, publizitate, irudi edo material guztietan, hizkuntza ez sexista erabili beharko dute, saihestu beharko dute emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro, eta irudi jakin bat sustatu beharko dute, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatu bat, aniztasuna, ardura partekatua, eta rol eta genero identitate plurala.

– Toda la documentación, publicidad, imagen o materiales deberán emplear un uso no sexista del lenguaje, evitar cualquier imagen discriminatoria de las mujeres o estereotipos sexistas y fomentar una imagen con valores de igualdad, presencia equilibrada, diversidad, corresponsabilidad, y pluralidad de roles e identidades de género.

11. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekin bat etortzea.

Artículo 11.– Concurrencia con otras subvenciones o ayudas.

1.– Deialdi honetan jasotako 1. motako proiektuen (Enplegua sustatzea) diru-laguntzak bateratu daitezke kontzeptu eta xede bererako administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako beste edozein motatako diru-laguntza edo laguntzekin; hala ere, bestelako finantzaketa-iturrien bidez eskuratutako laguntza edo baliabideen guztirako zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagunduko diren jardueren benetako kostua. Kostu hori gaindituz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

1.– Las subvenciones de los proyectos de Tipo 1.– Fomento del Empleo, previstas en la presente convocatoria serán compatibles con la obtención de cualquier otro tipo de subvención o ayuda que por el mismo concepto y finalidad le sean otorgadas por otras Administraciones o entidades públicas o privadas, sin que en ningún caso, el importe total de las ayudas o recursos obtenidos a través de las diferentes fuentes de financiación supere el coste efectivo de las actividades objeto de subvención. La superación de dicho coste supondrá la minoración de la cuantía a subvencionar.

Tokiko erakundeek edo horien mendeko entitateek ez badituzte zuzenean egiten kontratazioak, laguntzak ezin izango dira bateratu deialdi honetako gainerako diru-laguntzekin.

Si las contrataciones no se realizan directamente por las entidades locales o entidades dependientes de las mismas, las ayudas serán incompatibles con el resto de subvenciones de esta convocatoria.

2.– Deialdi honetako 2. motako (Kontrataziorako laguntzak) eta 4. motako (Proiektu estrategikoak) proiektuetarako diru-laguntzak ezin izango dira bateratu kontzeptu eta helburu berberetarako beste administrazio publiko batzuek edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuek emandakoekin, Gizarte Segurantzak emandako hobariekin izan ezik.

2.– Las subvenciones de los proyectos de Tipo 2.– Ayudas a la contratación, y de Tipo 4.– Proyectos estratégicos, previstas en la presente convocatoria serán incompatibles entre sí, así como con la obtención de cualquier otro tipo de subvención o ayuda que por el mismo concepto y finalidad le sean otorgadas por otras Administraciones o entidades públicas o privadas, excepto las bonificaciones otorgadas por la Seguridad Social.

12. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.

Artículo 12.– Modificación de la subvención.

1.– Diru-laguntzak ematerakoan kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta, hala badagokio, xede bererako beste diru-laguntza edo laguntza bat eskuratu eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandakoarekin batera, onartutako guztirako kostua gainditzen bada, esleitutako diru-laguntza aldatuko da hori emateko deialdi honetan ezarritako irizpideei eta mugei jarraikiz; betiere, diru-laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunak beteta.

1.– Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de las subvenciones y, en todo caso, si se conociera la percepción de cualquier otra subvención o ayuda para la misma finalidad que, añadida a la otorgada por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, supere el coste total aprobado, dará lugar a la modificación de la subvención concedida, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos en esta convocatoria para ser beneficiario de las subvenciones, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento.

2.– Deialdi honetako 2. artikuluaren 6.1.2. zenbakian zehaztutako gutxieneko betekizunak bete ezean (kontratatu beharreko kolektibo jakin batzuetako pertsona-kopuruari dagozkion ehunekoak finkatzen dira artikulu horretan), aldatu egingo da emandako laguntzaren zenbatekoa, diruz lagundu behar den kontratatu-kopurua murrizteko, eskatutako ehunekoak bete arte.

2.– En los supuestos de incumplimiento de los requisitos relativos a porcentajes mínimos de personas contratadas pertenecientes a determinados colectivos, previstos en el apartado 6.1.2 del artículo 2 de esta convocatoria, el importe de la ayuda concedida será modificado para reducir el número de personas contratadas a subvencionar, de manera que se cumplan los porcentajes requeridos.

Halaber, diru-laguntza aldatu egingo da deialdi honetako 2. artikuluaren 6.2.5 zenbakian zehaztutako kasuan, horretan adierazitako baldintzen arabera.

Asimismo, procederá la modificación de la subvención en el supuesto previsto en el párrafo 6.2.5 del artículo 2 de esta convocatoria, en los términos que se indican en el mismo.

3.– Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedura hasiko da.

3.– En el supuesto de que de la alteración de las condiciones pudiera derivarse la devolución de la totalidad o parte de la subvención concedida, se iniciará el correspondiente procedimiento de reintegro.

13. artikulua.– Babesa.

Artículo 13.– Patrocinio.

1.– Erakunde onuradunek espresuki adierazi beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jaso dutela deialdi honen esparruan finantzatutako jarduera guztietan, horiek hedatzerakoan, edo, hala badagokio, argitaratzerakoan. Horretarako, honako baldintza hauek beteko dituzte:

1.– Las entidades beneficiarias deberán hacer constar expresamente el patrocinio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en todas aquellas actividades financiadas al amparo de la presente convocatoria, que conlleven la divulgación, difusión o, en su caso, publicación de las mismas, en los siguientes términos:

a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ikuskatuko ditu ekintza horiek guztiak, eta dibulgazio publikoko ekitaldi guztien berri eman beharko zaio, eta horietara gonbidatu, ekitaldi horiek egin aurretik. Erakunde onuradunek ekitaldi horiek ez jakinaraztea emandako laguntzaren % 10a itzultzeko kausa izan liteke. Laguntza osoa ere ken dakieke arau-haustea berriz eginez gero. Ekintza edo jakinarazpen guztietan agertuko beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren identifikazio grafikoa.

a) Lanbide-Servicio Vasco de Empleo supervisará todas estas acciones, siendo obligada la notificación e invitación con carácter previo a su celebración en todos los actos de divulgación pública. La no comunicación de estos actos, por parte de las entidades beneficiarias, podría ser causa de reintegro del 10% de la ayuda otorgada o de la totalidad en caso de reincidencia. En todas las acciones o notificaciones, deberá de aparecer la identificación grafica de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

b) Erakunde onuradunek berariazko ekintzak gauzatu beharko dituzte onuradunak eta euskal herritarrak, oro har, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekarpenaz ohar daitezen.

b) Las entidades beneficiarias contribuirán específicamente con sus acciones al conocimiento por parte de las personas beneficiarias y la ciudadanía en general de la contribución de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

14. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 14.– Incumplimientos.

Deialdi honetako diru-laguntzen erakunde onuradunek ez badituzte betetzen oro har ezarri zaizkien betebeharrak (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikulua, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua), edo deialdi honetan berariaz ezarri zaizkienak, edo azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 artikuluan adierazitako itzultze-kasuren batean sartzen badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ordaintzeke dagoen dirua jasotzeko eskubidea galdu dela erabakiko du, dagokion ebazpenaren bidez, eta, itzuli beharrekoak, diru-laguntzako zenbatekoak gehi diru-laguntza ordaintzeko unean dauden legezko interesak, Euskadiko Ogasun Nagusiari ordaindu beharko zaizkiola, bestelako ekintzak eragotzi gabe eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraikiz (698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira dagozkien lege-ondorioetarako, eta aipatutako Euskadiko Ogasun Orokorreko Printzipio Ordenatzaileen Legearen testu bateginaren 64. artikuluan aurreikusitako erantzukizun-araubidea jarraituko da.

En el supuesto de que las entidades beneficiarias de las ayudas previstas en esta convocatoria incumplan las obligaciones previstas con carácter general en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o las previstas con carácter específico en la presente convocatoria o incurran en alguno de los supuestos de reintegro de la subvención establecidas en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el artículo 53.1 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, mediante la correspondiente Resolución, declarará la pérdida del derecho a la percepción de las cantidades pendientes y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses de demora que correspondan desde el momento del pago de la subvención, sin perjuicio de las demás acciones que procedan, de conformidad con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. Las referidas cantidades tendrán la consideración de ingresos públicos a los efectos legales oportunos, siendo el régimen de responsabilidades el previsto en el artículo 64 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

15. artikulua.– Dirua itzultzeko prozedura.

Artículo 15.– Procedimiento de reintegro.

1.– Aurreko artikuluan aipatutako ez-betetzeren bat gertatzen bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erakunde interesdunari jakinaraziko dio itzultzeko prozedura hasi dela, eta zergatik hasi den, eta 15 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteke dauden ordainketak, halakorik egonez gero.

1.– En los casos de incumplimiento previstos en el artículo anterior, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comunicará a la entidad interesada la iniciación del procedimiento de reintegro y las causas que lo fundamenten, concediéndole un plazo de 15 días para que formule las alegaciones que estime oportunas. La iniciación del procedimiento suspenderá, en su caso, los pagos que aún quedaran pendientes.

2.– Alegazioak jasotakoan, edo, horrelakorik aurkeztu ez bada ere, epea igarotakoan, prozedura amaituko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilekoa izango da.

2.– Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubiesen formulado, se pondrá fin al procedimiento mediante Resolución del Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

3.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean, ez-betetzeren bat dagoela ulertuz gero, bertan deklaratuko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu dela, eta ezarriko da, hala badagokio, dagozkion zenbatekoak EAEko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra; itzultzeko epea bi hilekoa izango da ebazpena jakinarazten denetik aurrera. Borondatezko alditzat joko da epe hori.

3.– Si la Resolución que ponga fin al procedimiento estimase la existencia de incumplimiento, declarará la pérdida del derecho a la percepción de la subvención y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que procedan en un plazo máximo de dos meses contados desde la notificación de la Resolución. Este plazo se considerará como periodo voluntario.

4.– Borondatezko epe horretan diru-laguntza itzultzen ez bada, diru-laguntza berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.

4.– La falta de reintegro en el periodo voluntario determinará el inicio de los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio.

16. artikulua.– Datu pertsonalen tratamendu automatizatua.

Artículo 16.– Tratamiento automatizado de los datos de carácter personal.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorrean eta datuen babesari buruzko gainerako arauetan ezarritakoari jarraikiz, deialdi honetako diru-laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko erabiliko dituLanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deialdi honetan araututako laguntza-eskaerak betez lortzen diren datu pertsonalak.

En cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento General de Protección de Datos y demás normativa vigente en materia de protección de datos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo destinará los datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de las solicitudes de ayuda reguladas en la presente convocatoria, para la gestión y control de las subvenciones contempladas en la misma.

Interesdunek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko eta garraiatzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, bai eta datuak tratatuak izateko muga ezartzeko eta haien aurka egiteko eskubidea ere. Horretarako, idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Las personas interesadas podrán ejercitar sus derechos de acceso, rectificación, supresión y portabilidad de sus datos, así como la limitación u oposición a su tratamiento, enviando comunicación escrita a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, c/ José Atxotegi, 1, CP 01009, Vitoria-Gasteiz.

Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/información/condicionesdeusoypolíticadeprivacidad

Puede consultar la información adicional y detallada sobre protección de datos en: http://www.lanbide.euskadi.eus/general/-/informacion/condiciones_de_uso_y_politica_de_privacidad/

17. artikulua.– Lehiari buruzko Europako araudia.

Artículo 17.– Normativa europea sobre la competencia.

1.– Deialdi honetan 2. artikuluaren 6.4 atalean araututako proiektu estrategikoak (4. motakoak) egiteko aurreikusitako laguntzek bat etorri beharko dute «minimis» arauarekin. Europar Batasunaren Funtzionamendu Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruz Batzordeak 2013ko abenduaren 18an egindako 1407/2013 (EE) Erregelamenduan (DOUE L352, 2013ko abenduaren 24koa) arautzen da «minimis» arau hori. Kalifikazio horren ondorioz, enpresa bakarrari «minimis» laguntzetan emandako guztizko zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskalen barruan.

1.– Las ayudas a las empresas previstas en la presente convocatoria para la realización de los Proyectos Estratégicos regulados en el apartado 6.4 del artículo 2 (Tipo 4), quedarán sujetas a la regla de «minimis» establecida en el Reglamento (UE) n.º 1407/2013 de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013 (DOUE L352 de 24 de diciembre de 2013) relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea a las ayudas de «minimis». A consecuencia de esta calificación, el importe total de las ayudas de «minimis» concedidas a una única empresa no excederá de 200.000 euros durante cualquier período de tres ejercicios fiscales.

Muga hori aplikatzeko, kontuan hartu beharko da nola definitzen den «enpresa bakarra» Erregelamendu horren 2.2 artikuluan.

Para la aplicación de este límite habrá de estarse a la definición de «única empresa» prevista en el artículo 2.2 del citado reglamento.

18. artikulua.– Diru-laguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Artículo 18.– Normativa subvencional de aplicación.

Diru-laguntzen programa honi honako arau hauetan bildutako diru-laguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutakoa). Era barean, arau hauetan xedatutakoa ere aplikatuko da: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluko III. kapitulua –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duena– eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horretan arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak).

A este programa de ayudas le resulta de aplicación el régimen jurídico subvencional previsto en la normativa básica contenida en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y en el reglamento que la desarrolla, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio. Asimismo, es de aplicación lo dispuesto en el Título VI y en el Capítulo III del Título VII del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades colaboradoras que participan en su gestión.

I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ESKUALDEAK
BIDASOA BEHERA/BAJO BIDASOA (Hondarribia, Irun).
OARSOALDEA (Pasaia, Lezo, Oiartzun eta Errenteria).
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN.
DONOSTIA MENDEBALDEA/SAN SEBASTIAN OESTE (Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Urnieta, Hernani eta Astigarraga).
TOLOSALDEA/TOLOSA (Zizurkil, Altzo, Asteasu, Aduna, Larraul, Alkiza, Baliarrain, Berrobi, Bidegoian, Albiztur, Legorreta, Villabona, Hernialde, Tolosa, Alegia, Ikaztegieta, Orendain, Abaltzisketa, Amezketa, Irura, Ibarra, Leaburu, Elduain, Berastegi, Belauntza, Lizartza, Anoeta, Gaztelu eta Orexa).
UROLA ERDIA/UROLA MEDIO (Aizarnazabal, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia).
GOIERRI (Gabiria, Mutiloa, Zerain, Zegama, Beasain, Ormaiztegi, Gaintza, Itsasondo, Segura, Idiazabal, Altzaga, Arama, Ordizia, Lazkao, Olaberria, Zaldibia eta Ataun)
DEBAGOIENA/ALTO DEBA (Elgeta, Bergara, Antzuola, Arrasate-Mondragón, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati).
DEBABARRENA/BAJO DEBA (Deba, Mutriku, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas.
UROLA GARAIA/ALTO UROLA (Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itxaso eta Legazpi).
UROLA KOSTA/COSTA UROLA (Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Aia, Errezil eta Beizama).
VITORIA-GASTEIZ.
AIARA IBARRA/VALLE DE AYALA (Artziniega, Okondo, Laudio-LLodio, Ayala-Aiara, Amurrio eta Urduña-Orduña).
ARABAKO ERRIOXA/RIOJA ALAVESA (Samaniego, Villabuena de Alava-Eskuernaga, Bastida, Leza, Navaridas, Guardia, Lapuebla de Labarca, Eltziego, Elvillar-Bilar, Kripan, Lanciego-Lantziego, Yécora-Lekora, Oyón-Oion, Moreda eta Baños de Ebro-Mañueta).
ARABAKO LAUTADA/LLANADA ALAVESA (Arrazua-Ubarrundia, Barrundia, Elburgo-Burgelu, Alegria-Dulantzi, Iruraiz-Gauna, Salvatierra-Agurain, San Millan-Donemiliaga, Zalduondo eta Asparrena).
GORBEIA INGURUAK/ESTRIBACIONES DEL GORBEA (Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutio eta Aramaio).
ARABAKO IBARRAK/VALLES ALAVESES (Valdegovia-Gaubea, Kuartango, Añana, Erriberagoitia, Lantaron, Iruña Oka-Iruña de Oca, Erriberabeitia, Armiñon, Berantevilla eta Zanbrana).
ARABAKO MENDIALDEA/MONTAÑA ALAVESA (Peñacerrada-Urizaharra, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu, Harana-Valle de Arana eta Campezo-Kanpezu).
GOBELA (Getxo eta Leioa).
TXORIERRI (Loiu, Erandio, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzu).
URIBEALDEA (Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Maruri Jatabe; Bakio, Plentzia, Urduliz, Gatika, Laukiz, Mungia, Meñaka, Arrieta, Fruiz eta Gamiz-Fika).
DURANGALDEA/DURANGUESADO (Iurreta, Durango, Izurtza, Mañaria, Berriz, Abadiño, Mallabia, Ermua, Zaldibar, Elorrio, Atxondo, Garai).
BUSTURIALDEA (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Errigoiti, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Muxika, Elantxobe, Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Ajangiz, Ea, Ereño, Nabarniz, Mendata eta Morga).
LEA ARTIBAI (Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar/Arbatzegi-Gerrikaitz, Ziortza-Bolibar, Amoroto, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein eta Etxebarria).
ENKARTERRI/ENCARTACIONES (Galdames, Gueñes, Gordexola, Sopuerta, Zalla, Turtzioz-Trucios, Artzentales, Balmaseda, Lanestosa, Karrantza Harana/Valle de Carranza).
ARRATIA-ZORNOTZA/ARRATIA-AMOREBIETA (Amorebieta-Etxano, Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza, Dima, Zeanuri, Otxandio eta Ubide).
ARRATIA-NERBIOI/ARRATIA-NERVIÓN (Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arakaldo, Zeberio eta Orozko).
BILBAO.
EZKERRALDEA/MARGEN IZQUIERDA (Muskiz, Zierbena, Abanto-Zierbena, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Sestao, Valle de Trapaga-Trapagaran eta Barakaldo).
IBAIZABAL (Etxebarri, Basauri eta Galdakao).
II. ERANSKINA
AURREKONTUAREN BANAKETA: LURRALDE-ESPARRUAK ETA DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN JARDUERAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
LANGABEZIA-TASA HANDIAK DITUZTEN EREMUAK. 2018KO MARTXOKO DATUAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
LANA ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI-EKINTZETARAKO DIRULAGUNTZEN ESKABIDE EREDUA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
LANA ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI-EKINTZETARAKO DIRULAGUNTZAK PROIEKTU ESTRATEGIKOAK ESKABIDE EREDUA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

ANEXO I
COMARCAS DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO
BIDASOA BEHERA/BAJO BIDASOA (Hondarribia, Irun).
OARSOALDEA (Pasaia, Lezo, Oiartzun y Errenteria).
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN.
DONOSTIA MENDEBALDEA/SAN SEBASTIAN OESTE (Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Urnieta, Hernani y Astigarraga).
TOLOSALDEA/TOLOSA (Zizurkil, Altzo, Asteasu, Aduna, Larraul, Alkiza, Baliarrain, Berrobi, Bidegoian, Albiztur, Legorreta, Villabona, Hernialde, Tolosa, Alegia, Ikaztegieta, Orendain, Abaltzisketa, Amezketa, Irura, Ibarra, Leaburu, Elduain, Berastegi, Belauntza, Lizartza, Anoeta, Gaztelu y Orexa).
UROLA ERDIA/UROLA MEDIO (Aizarnazabal, Zestoa, Azkoitia, Azpeitia).
GOIERRI (Gabiria, Mutiloa, Zerain, Zegama, Beasain, Ormaiztegi, Gaintza, Itsasondo, Segura, Idiazabal, Altzaga, Arama, Ordizia, Lazkao, Olaberria, Zaldibia y Ataun).
DEBAGOIENA/ALTO DEBA (Elgeta, Bergara, Antzuola, Arrasate-Mondragón, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga y Oñati).
DEBABARRENA/BAJO DEBA (Deba, Mutriku, Mendaro, Elgoibar, Eibar y Soraluze-Placencia de las Armas.
UROLA GARAIA/ALTO UROLA (Urretxu, Zumarraga, Ezkio-Itxaso y Legazpi).
UROLA KOSTA/COSTA UROLA (Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Aia, Errezil y Beizama).
VITORIA-GASTEIZ.
AIARA IBARRA/VALLE DE AYALA (Artziniega, Okondo, Laudio-LLodio, Ayala-Aiara, Amurrio y Urduña-Orduña).
ARABAKO ERRIOXA/RIOJA ALAVESA (Samaniego, Villabuena de Alava-Eskuernaga, Labastida, Leza, Navaridas, Laguardia, Lapuebla de Labarca, Elciego, Elvillar-Bilar, Kripan, Lanciego-Lantziego, Yécora-Lekora, Oyón-Oion, Moreda de Alava y Baños de Ebro-Mañueta).
ARABAKO LAUTADA/LLANADA ALAVESA (Arrazua-Ubarrundia, Barrundia, Elburgo-Burgelu, Alegria-Dulantzi, Iruraiz-Gauna, Salvatierra-Agurain, San Millan-Donemiliaga, Zalduondo y Asparrena).
GORBEIA INGURUAK/ESTRIBACIONES DEL GORBEA (Urkabustaiz, Zuia, Zigoitia, Legutiano y Aramaio).
ARABAKO IBARRAK/VALLES ALAVESES (Valdegovia-Gaubea, Kuartango, Añana, Ribera Alta, Lantaron, Iruña Oka-Iruña de Oca, Ribera Baja- Erribera Beitia, Armiñon, Berantevilla y Zambrana).
ARABAKO MENDIALDEA/MONTAÑA ALAVESA (Peñacerrada-Urizaharra, Lagran, Bernedo, Arraia-Maeztu, Harana-Valle de Arana y Campezo-Kanpezu).
GOBELA (Getxo y Leioa).
TXORIERRI (Loiu, Erandio, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama y Larrabetzu).
URIBEALDEA (Berango, Sopela, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Maruri Jatabe; Bakio, Plentzia, Urduliz, Gatika, Laukiz, Mungia, Meñaka, Arrieta, Fruiz y Gamiz-Fika).
DURANGALDEA/DURANGUESADO (Iurreta, Durango, Izurtza, Mañaria, Berriz, Abadiño, Mallabia, Ermua, Zaldibar, Elorrio, Atxondo, Garai).
BUSTURIALDEA (Bermeo, Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Errigoiti, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Muxika, Elantxobe, Ibarrangelu, Gautegiz-Arteaga, Kortezubi, Arratzu, Ajangiz, Ea, Ereño, Nabarniz, Mendata y Morga).
LEA ARTIBAI (Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar/Arbatzegi-Gerrikaitz, Ziortza-Bolibar, Amoroto, Ondarroa, Berriatua, Markina-Xemein y Etxebarria).
ENKARTERRI/ENCARTACIONES (Galdames, Gueñes, Gordexola, Sopuerta, Zalla, Turtzioz-Trucios, Artzentales, Balmaseda, Lanestosa, Karrantza Harana/Valle de Carranza).
ARRATIA-ZORNOTZA/ARRATIA-AMOREBIETA (Amorebieta-Etxano, Bedia, Lemoa, Igorre, Arantzazu, Artea, Areatza, Dima, Zeanuri, Otxandio y Ubide).
ARRATIA-NERBIOI/ARRATIA-NERVIÓN (Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Arakaldo, Zeberio y Orozko).
BILBAO.
EZKERRALDEA/MARGEN IZQUIERDA (Muskiz, Zierbena, Abanto-Zierbena, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Sestao, Valle de Trapaga-Trapagaran y Barakaldo).
IBAIZABAL (Etxebarri, Basauri y Galdakao).
ANEXO II
DISTRIBUCIÓN DEL PRESUPUESTO POR ÁMBITOS TERRITORIALES Y ACTUACIONES SUBVENCIONABLES
(Véase el .PDF)
ANEXO III
ZONAS CON ALTAS TASAS DE DESEMPLEO. DATOS A MARZO DE 2018
(Véase el .PDF)
ANEXO IV
MODELO SOLICITUD DE AYUDAS PARA ACCIONES LOCALES DE PROMOCION DE EMPLEO
(Véase el .PDF)
ANEXO V
MODELO SOLICITUD DE AYUDAS PARA ACCIONES LOCALES DE PROMOCION DEL EMPLEO PROYECTOS ESTRATÉGICOS
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común