Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

115. zk., 2018ko ekainaren 15a, ostirala

N.º 115, viernes 15 de junio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
DEPARTAMENTO DE MEDIO AMBIENTE, PLANIFICACIÓN TERRITORIAL Y VIVIENDA
3104
3104

AGINDUA, 2018ko ekainaren 8koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Gorbeiako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari eta jendaurrean jartzen baita.

ORDEN de 8 de junio de 2018, del Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda, por la que se aprueba inicialmente y se somete a información pública el Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Gorbeia.

2016ko ekainaren 30eko Aginduaren bidez, erabaki zen hasiera ematea Gorbeiako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onartzeko espedienteari.

Mediante Orden de 30 de junio de 2016 se acordó el inicio del expediente de aprobación del Plan de Ordenación de Recursos Naturales de Gorbeia.

Arabako Foru Aldundiak planaren gaineko txostena egin du, eta, gero, entzunaldi-izapidea ere bete du, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.b) artikulua betez.

El plan ha sido sometido a informe de la Diputación Foral de Araba y posteriormente ha cumplido con el trámite de audiencia en cumplimiento del artículo 7.b) del Decreto legislativo 1/2014, de 15 de abril, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturalez del País Vasco.

Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluak 2018ko ekainaren 7an egindako deialdian, plan horren berri eman zen, eta onartu egin zen, 2018ko ekainaren 8an emandako txostenak egiaztatzen duenez.

En convocatoria de fecha 7 de junio de 2018 del Consejo Asesor de Conservación de la Naturaleza –Naturzaintza- se informó del Plan de Ordenación, y el mismo fue aprobado, tal y como lo acredita el informe emitido con fecha 8 de junio de 2018.

Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bateginaren 7.c) artikuluak ematen didan eskumena dela bide (apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua), honako hau

En virtud de la competencia que me otorga el artículo 7.c) del texto refundido de la Ley de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/2014, de 15 de abril,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Agindua ematea hasierako onarpena eman dakion Gorbeiako eremuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari.

Primero.– Ordenar la aprobación inicial del Plan de Ordenación de Recursos Naturales del área de Gorbeia.

Bigarrena.– Gorbeiako Parke Naturalaren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana jendaurrean jartzea, 60 egunez, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Segundo.– Someter el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales del Parque Natural de Gorbeia a información pública durante un plazo de 60 días, contados desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Interesdunek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/natura) kontsultatu ahal izango dute dokumentu hori.

Las personas interesadas podrán consultar el referido documento en la sede electrónica del Gobierno Vasco (https://euskadi.eus/natura).

Era berean, erakunde hauetan ere aztertu ahal izango da dokumentua:

Asimismo, el documento podrá ser examinado en las oficinas de los siguientes organismos:

– Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila. Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco. Calle Donostia-San Sebastián, 1, Vitoria-Gasteiz.

– Zeberio, Areatza, Artea, Zeanuri eta Orozkoko udalak, Bizkaiko Lurralde Historikoan, eta Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia eta Legutioko udalak, Arabako Lurralde Historikoan.

– Ayuntamientos de los municipios de Zeberio, Areatza, Artea, Zeanuri y Orozko, en el Territorio Histórico de Bizkaia, y Urkabustaiz, Zigoitia, Zuia y Legutio, en el Territorio Histórico de Álava.

Alegazioak, iradokizunak eta oharrak, ahal dela, baliabide elektronikoen bidez bidaliko dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Las alegaciones, sugerencias y observaciones se remitirán preferentemente por vía electrónica a la Dirección de Patrimonio Natural y Cambio Climático del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco, calle Donostia-San Sebastián, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 8a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2018.

El Consejero de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común