Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

110. zk., 2018ko ekainaren 8a, ostirala

N.º 110, viernes 8 de junio de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
2981
2981

85/2018 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

DECRETO 85/2018, de 5 de junio, de segunda modificación del Decreto de ayudas de emergencia social.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako hau xedatzen du 44.1 artikuluan: «Gizarte-larrialdietarako laguntzak diru-laguntzak dira, aldian-aldian ematen ez direnak, eta haien hartzaileak hauek dira: gizarte-bazterkeriari aurrea hartzeko edo hura saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoak –ohikoak nahiz ezohikoak– egiteko behar beste baliabide ez duen bizikidetza-unitate bateko kide diren pertsonak».

La Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, señala en el apartado 1 de su artículo 44 que las ayudas de emergencia social son prestaciones no periódicas de naturaleza económica y subvencional destinadas a aquellas personas, integradas en una unidad de convivencia, cuyos recursos resulten insuficientes para hacer frente a gastos específicos, de carácter ordinario o extraordinario, necesarios para prevenir, evitar o paliar situaciones de marginación social.

Halaber, 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoak, 9. eta 32. artikuluetan xedatzen du gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak honako parametro hauek ezarriko dituela urtero agindu bidez: dekretu horretako 3. artikuluan aurreikusitako gastu espezifikoetako bakoitzerako gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urte bakoitzean gehienez eman beharreko zenbatekoak, orokorrean; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean nola banatuko den zehazteko irizpideak, eta, azkenik, udal bakoitzari gehienez dagokion aurrekontua.

Asimismo, el Decreto 4/2011, de 18 de enero, de las Ayudas de Emergencia Social, establece en sus artículos 9 y 32 que el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social establecerá anualmente y mediante Orden los siguientes parámetros: las cuantías anuales máximas a conceder, con carácter general, en concepto de ayudas de emergencia social para cada uno de los gastos específicos previstos en el artículo 3 del mencionado Decreto; los criterios que habrán de regir la distribución por Territorios Históricos y Municipios de la Comunidad Autónoma de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de emergencia social en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi; y, por último, el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos.

2016ko apirilaren 15ean jarri zen indarrean Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea, eta haren zortzigarren xedapen iragankorrean gizarte-larrialdietarako laguntzen araubide iragankor bat arautzen da. Han xedatzen da diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemari buruzko azterketa globala amaitzen denetik urtebeteko epean arau-proposamen bat aurkeztu beharko dela, azterketetatik eratorritako neurriak jasoko dituena eta, ondorioz, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema aldatuko duena.

Con fecha 15 de abril de 2016 entró en vigor la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, en cuya Disposición transitoria octava se establece un régimen transitorio de las ayudas de emergencia social, en el que se determina que en el plazo de un año a contar desde la conclusión del estudio global sobre el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, habrá de presentarse una propuesta normativa que contenga las medidas derivadas de los análisis y que modificará en consecuencia el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

Aurreko hori gorabehera, aipatutako xedapenak, gainera, honako hau ezartzen du: behin-behinean eta aipatutako aldaketa egin bitartean mekanismo bat jarriko dela Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako udalerri bakoitzari izendatutako laguntzak osatzeko asmoz baliabide gehiago jartzea erabakitzen duten udalerriak konpentsatzeko.

No obstante lo anterior, la disposición antedicha también establece que con carácter transitorio, y mientras se procede a la modificación reseñada, se habilitará un mecanismo de compensación para aquellos municipios que opten por suplementar con más recursos las asignaciones efectuadas por la Administración general de la Comunidad Autónoma a la ayudas de emergencia social.

Azkenik, aipatutako zortzigarren xedapen iragankorrak xedatzen du Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez arautu ahal izango duela udalei nola bideratu beharko zaizkien bitarteko aldi horretarako aipatutako formula aplikatzetik ateratzen diren eta Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan urte bakoitzerako izendatuta ez dauden zenbateko osagarriak.

Por último, la citada disposición transitoria octava determina la posibilidad de que el Gobierno Vasco desarrolle reglamentariamente el modo en que las cantidades adicionales resultantes de la aplicación de la fórmula señalada para el periodo de transitoriedad, y no consignadas para cada anualidad en el Presupuesto General para la Comunidad Autónoma, deban hacerse efectivas a los ayuntamientos.

Aurreko hori guztia dela eta, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen dekretua aldatu behar da, behar diren arau-aurreikuspenak sartu eta behar den bezala aplikatzeko apirilaren 7ko 2/2016 Legean aipatzen den konpentsazio-mekanismoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako laguntzetarako urtero egindako esleipenak ekitaldi bakoitzean baliabide gehiagorekin osatzea erabakitzen duten udalerrientzat finkatutakoa.

Por todo lo anterior, es preciso proceder a la modificación del decreto regulador de las ayudas de emergencia social, al efecto de incluir en el mismo las previsiones normativas necesarias para la debida aplicación del mecanismo de compensación referido en la Ley 2/2016, de 7 de abril, en relación a los municipios que opten por suplementar en cada ejercicio con más recursos las asignaciones presupuestarias efectuadas anualmente para las Ayudas de Emergencia Social por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Ondorioz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Empleo y Políticas Sociales, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 5 de junio de 2018,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

Lehenengo artikulua.– 34. artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Artículo primero.– Se añade un nuevo artículo 34 con el siguiente contenido:

«34. artikulua.– Udalerriei gizarte-larrialdietarako laguntzetarako jarri dituzten baliabide osagarriak konpentsatzea.

«Artículo 34.– Compensación a los municipios de los recursos suplementarios destinados por los mismos a las ayudas de emergencia social.

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen zortzigarren xedapen iragankorreko konpentsazio-mekanismoa aplikatuko zaie udalerriei, hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako urtero banatzen dien laguntza ekitaldi batean baliabide gehiagorekin osatzen badute».

A los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco que hayan suplementado en un determinado ejercicio con más recursos la asignación efectuada con carácter anual por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco para las ayudas de emergencia social, se les aplicará el mecanismo de compensación previsto en la Disposición Transitoria Octava de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi, en los términos establecidos en los artículos siguientes.»

Bigarren artikulua.– 35. artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Artículo segundo.– Se añade un nuevo artículo 35 con el siguiente contenido:

«35. artikulua.– Konpentsazioak kalkulatzeko prozedura.

«Artículo 35.– Procedimiento de cálculo de las compensaciones.

1.– 32. artikuluan ezartzen den prozedura bete eta gero, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak erabakiko du zer udalerrik osatu dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak urtero agindu baten bidez banatzen dizkien laguntzak beren baliabideekin. Horretarako, toki-erakunde horiek urtean egindako gastu guztien ziurtagirietako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Ziurtagiri horiek, berriz, dekretu honen 36. artikuluak agintzen duen moduan prestatu beharko dira, eta aipatu berri den sailera bidali.

1.– Tras la finalización del procedimiento referido en el artículo 32, el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social procederá a la determinación de los municipios que han añadido recursos propios a la asignación efectuada con carácter anual mediante Orden por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para lo cual tomará como referencia los datos obrantes en las certificaciones de la totalidad del gasto anual realizado por las citadas entidades locales que deberán elaborarse en los términos establecidos en el artículo 36 del presente Decreto y ser remitidas al departamento arriba señalado.

2.– Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hasieran egindako esleipena beren baliabideekin zer udalerrik osatu duten jakin eta gero, hasieran esleitutako zenbateko hori udalerri bakoitzak zenbatean osatu duen zehaztuko da, eta, ondoren, honela jokatuko da:

2.– Una vez identificados los municipios que han añadido recursos propios a la asignación inicial efectuada por la Administración General de la Comunidad Autónoma, se determinará en cada caso la cantidad superada respecto de la asignación inicial, tras lo cual se procederá del siguiente modo:

a) 20.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, hasierako esleipenaren gainetik jarritako zenbatekoaren herenaz erantzun beharko dute udalerriek beren baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetik jarritako zenbatekoaren gainerakoaz, baina hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.

a) Municipios de población inferior a 20.000 habitantes: el municipio responderá con sus propios recursos de un tercio de la cantidad superada de la asignación inicial, y el Gobierno Vasco asumirá el resto de la cantidad superada, hasta un máximo del 30% de la asignación inicial.

b) 20.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan, hasierako esleipenaren gainetik jarritako zenbatekoaren erdiaz erantzungo du udalerriak bere baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetik jarritako zenbatekoaren gainerakoaz, baina hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.

b) Municipios de más de 20.000 habitantes: el municipio responderá con sus propios recursos de la mitad de la cantidad superada de la asignación inicial, y el Gobierno Vasco asumirá el resto de la cantidad superada, hasta un máximo del 30% de la asignación inicial.

Bi kasuetan, udalak, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak esleitutako baliabideak % 30 horretatik gora osatzea erabakitzen badu, bere baliabide propioekin finantzatu beharko du».

En ambos supuestos cada ayuntamiento, si opta por suplementar los recursos asignados por la Administración general de la Comunidad Autónoma en más del 30 por ciento citado, deberá financiarlo con recursos propios.»

Hirugarren artikulua.– 36. artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Artículo tercero.– Se añade un nuevo artículo 36 con el siguiente contenido:

«36. artikulua.– Konpentsazioa justifikatzeko agiriak.

«Artículo 36.– Documentación justificativa de la compensación.

1.– Urteko gastuaren ziurtagiria udalerri bakoitzeko fede-emaile publikoak izenpetu behar du, eta ziurtagirian, batetik, Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzari ekitaldirako dagokion aurrekontu-muga ezartzen duen urteroko aginduan udalerriari esleitutako zenbatekoa zehaztu beharko da, eta, bestetik, udalerriaren aurrekontutik bertatik datorren zenbatekoa.

1.– La certificación del gasto anual, firmada por la persona fedataria pública de cada municipio, deberá especificar, por una parte, la asignación establecida para ese municipio en la Orden anual por la que se fija el límite presupuestario correspondiente a cada uno de los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma para cada ejercicio, y por otra, la cuantía proveniente del presupuesto propio aportado por el municipio.

2.– Udalek konpentsazioa dagokion ekitaldian Foru Aldundira jo badute edo partzuergoen, mankomunitateen edo beste formula batzuen bitartez kudeaketa partekatzeko bidea hartu badute gizarte-larrialdiko laguntzen eskabideak jasotzeko, haiek bideratzeko, laguntzak onartzeko eta ukatzeko eta –hala badagokio– laguntza horiek ordaintzeko lanak betetzeko, udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakunde horietako esku-hartze zerbitzuko arduradunak egiaztatu beharko du urteko gastua, edo entitate horien arau organikoen arabera gastu hori egiaztatzea dagokion pertsonak.

2.– En el caso de los ayuntamientos que en el ejercicio al que se refiere la compensación hubieran acudido a la Diputación Foral o a fórmulas de gestión compartida a través de consorcios, mancomunidades u otras fórmulas para la realización de las funciones de recepción de las solicitudes, la instrucción, el reconocimiento y la denegación de las ayudas de emergencia social y, en su caso, la realización de los pagos correspondientes a dichas ayudas, la certificación del gasto anual corresponderá a la persona responsable del servicio de intervención de las citadas entidades de ámbito supramunicipal o a aquella que, de acuerdo con las normas orgánicas de dichas entidades, corresponda la certificación del citado gasto.

Aipatutako kasu horietan, urteko gastuaren ziurtagiria honela egin beharko da:

En los casos anteriormente citados, la certificación del gasto anual deberá emitirse en los siguientes términos:

Ziurtagirian, udalerri bakoitzeko, batetik, Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezartzen duen urteroko aginduan udalerriari esleitutako zenbatekoa zehaztu beharko da, eta, bestetik, udalerriaren aurrekontutik bertatik datorren zenbatekoa.

La certificación deberá especificar, de manera individualizada para cada municipio, por una parte, la asignación establecida para ese municipio en la Orden anual por la que se fija el límite presupuestario correspondiente a cada uno de los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma y, por otra, la cuantía proveniente del presupuesto propio aportado por el municipio.

Tartean 20.000 biztanletik beherako eta gorako udalerriak badaude, ziurtagirian bi taldeak bereizi behar dira, talde bakoitzeko udalerriak eta datu ekonomikoak identifikatuz, a) atalean adierazten den bezala.

En el caso de que existan tanto municipios con una población inferior a 20.000 habitantes como municipios con población superior a dicha cifra, la certificación deberá diferenciar ambos grupos, identificando los municipios pertenecientes a cada uno de ellos y los datos económicos relativos a los mismos, según lo indicado en el apartado a).

3.– Aurreko bi ataletan aipatzen diren ziurtagiriak bidaltzeko epea konpentsazioa dagokion ekitaldiaren ondoko urteko otsailaren azken egunean amaituko da.

3.– El plazo para la remisión de las certificaciones a las que se refieren los dos apartados anteriores finalizará el último día del mes de febrero del año siguiente al ejercicio al que la compensación se refiere.»

Laugarren artikulua.– 37. artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Artículo cuarto.– Se añade un nuevo artículo 37 con el siguiente contenido:

«37. artikulua.– Konpentsazioko zenbatekoak transferitzea.

«Artículo 37.– Transferencia de las cuantías resultantes de la compensación.

1.– Konpentsazioaren eta haren behin betiko zenbatekoen onuradunak zein udal diren erabaki eta gero, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak onartuko ditu zenbateko horiek, eta aipatutako erakundeei ordainduko zaizkie, ordainketa bakarra eginez.

1.– Una vez determinados los ayuntamientos beneficiarios de la compensación y las cuantías definitivas correspondientes a la misma, el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos e inclusión social aprobará dichos importes para que sean abonadas a las citadas entidades en un único pago.

2.– Foru Aldundira jo duten edo partzuergoen, mankomunitateen edo beste formula batzuen bitartez kudeaketa partekatzeko bidea hartu duten udalen kasuan, konpentsazio gisa udal bakoitzari esleitutako zenbatekoak ordainketa bakarra eginez ordainduko zaizkie udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakunde horiei.

2.– En el caso de los ayuntamientos que hubieran acudido a la Diputación Foral o a fórmulas de gestión compartida a través de consorcios, mancomunidades u otras fórmulas, las cantidades asignadas a cada ayuntamiento en concepto de compensación se transferirán en un único pago a dichas entidades de carácter supramunicipal.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Busturian, 2018ko ekainaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala

Dado en Busturia, a 5 de junio de 2018.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

La Consejera de Empleo y Políticas Sociales,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común