Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

104. zk., 2018ko maiatzaren 31, osteguna

N.º 104, jueves 31 de mayo de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2867
2867

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Ulibarri programak itunpeko ikastetxeentzat 2018-2019 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak.

ORDEN de 22 de mayo de 2018, de la Consejera de Educación, por la que se establecen el importe máximo de las ayudas económicas del programa Ulibarri para los centros concertados para el curso 2018-2019, los requisitos para la incorporación y continuidad en el programa y la dedicación horaria de cada centro.

Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuak (abenduaren 31ko EHAA) Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen du. Ondoko eragile hauek bat egiten dute Ulibarri programan: Hezkuntza Administrazioak, ikastetxeek eta EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzako proiektuen garapenean diharduten eragileek.

El Decreto 323/2003, de 23 de diciembre (BOPV de 31 de diciembre) regula el programa Ulibarri de normalización lingüística, integrado por la acción concertada de la administración educativa, los centros y otras instancias que participen en el desarrollo de los proyectos de normalización lingüística de los centros docentes no universitarios.

Aipatu Dekretuaren 5.2.b) artikuluak hau dio: Ulibarri programan dauden itunpeko ikastetxeek diru-laguntza jasoko dutela Hizkuntza Normalkuntzako ardura teknikoa hartzen duen irakaslearen dedikazioa estaltzeko.

El artículo 5.2.b) del citado Decreto establece que los centros concertados incorporados al programa Ulibarri percibirán en concepto de subvención una ayuda económica que cubra la disponibilidad horaria del responsable técnico de normalización lingüística del centro.

Bestalde, Dekretuaren 12. artikuluaren lehen paragrafoak dio programan sartzeko eskabideak baloratzeko irizpideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu baten bidez ezarriko direla.

Así mismo, el primer párrafo del artículo 12 del citado Decreto dispone que los criterios de valoración de las solicitudes de incorporación al programa sean establecidos por Orden de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación.

Deialdi honen prozeduran aplikagarri izango dira Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren eta berorren araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko xedapenak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. titulua eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

En esta convocatoria serán de aplicación las disposiciones básicas de la Ley 38/2013, de 17 de noviembre, General de Subvenciones y del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba su reglamento; el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, sobre subvenciones, y el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

Hortaz, Ulibarri programak eta 2018-2019 ikasturtean bertan arituko diren ikastetxeek izango dituzten baliabideak finkatu behar dira batetik eta, bestetik, programan sarbidea eskatu nahi duten ikastetxeentzat prozedura eta baloratzeko irizpideak ezarri behar dira agindu bidez.

Por consiguiente, procede establecer mediante Orden, por una parte, los recursos asignados para el programa Ulibarri y para los centros docentes que participarán en el mismo durante el curso 2018-2019, y por otra parte, el procedimiento y los criterios de valoración para la incorporación de los centros docentes.

Horren guztiaren haritik, hauxe

En su virtud,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta diru-baliabideak.

Artículo 1.– Objeto y recursos económicos.

1.– Deialdi honen xedea da Ulibarri programak itunpeko ikastetxeentzat 2018-2019 ikasturtean izango dituen gehienezko diru-baliabideak, programan sartzeko eta jarraitzeko baldintzak eta ikastetxe bakoitzak programarako izango dituen dedikazio-orduak zehaztea.

1.– El objeto de la presente convocatoria consiste en establecer el importe máximo de las ayudas económicas del programa Ulibarri para los centros concertados para el curso 2018-2019, los requisitos para la incorporación y continuidad en el programa y la dedicación horaria de cada centro.

2.– Ekitaldi ekonomiko honetan, Ulibarri programan ari diren itunpeko ikastetxeei diru-laguntzak esleitzeko ondoko zenbatekoak erabiliko ditu gehienez Hezkuntza Sailak:

2.– El Departamento de Educación dispondrá para el presente ejercicio del siguiente importe máximo destinado a conceder ayudas económicas a los centros docentes concertados del Programa Ulibarri:

a) Ikastetxe berriak sartzeko: 50.000,00 euro.

a) Para incorporación de nuevos centros: 50.000,00 euros.

b) Lehendik daudenen jarraipenerako: 1.175.000,00 euro.

b) Para la continuación de los actualmente incorporados: 1.175.000,00 euros.

Itunpeko ikastetxe berriak sartzeko jarritako diruetatik geldi daitekeen soberakina lehendik programa barruan dauden itunpeko ikastetxeen beharrei erantzuteko erabili ahal izango da.

En caso de que el dinero destinado a los centros de nueva incorporación no se utilizase en su totalidad, la parte sobrante se podrá destinar a completar la cantidad prevista para los centros que toman parte en el programa.

2. artikulua.– Ordainketa.

Artículo 2.– Abono de la ayuda.

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da. Lehen zatia, laguntzaren % 20, ikasturtearen hasieran ordainduko da; bigarrena, berriz, gainerako % 80a, ikasturte amaieran, egindakoa ebaluatutakoan.

La subvención se abonará en dos pagos. El primer pago, del 20% de la ayuda, se efectuará al inicio del curso escolar, y el segundo, del 80% restante, al finalizar el curso, tras la evaluación del trabajo realizado.

3. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Artículo 3.– Órgano gestor.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaritzak kudeatuko du agindu honetan aurreikusten diren diru-laguntzak emateko prozedura.

El procedimiento para la concesión de las ayudas previstas en esta orden será gestionado por la Dirección de Innovación Educativa.

4. artikulua.– Izapidetze Elektronikoa.

Artículo 4.– Tramitación electrónica.

1.– Itunpeko ikastetxeek modu elektronikoan egingo dituzte eskabidea eta eskabideari lotutako prozedura guztiak, laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena eman eta justifikazioa egin arte; betiere, kontuan hartuta Administrazio Elektronikoari buruzko 2012ko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua eta Informatika eta Telekomunikazioko Zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Erabakia (E-Administrazioarentzat –Platea– Plataforma teknologikoa onartu zuena).

1.– Los centros concertados solicitarán, consultarán y realizarán todos los trámites de este procedimiento, hasta la resolución de concesión o denegación, así como el trámite de justificación, utilizando medios electrónicos, de acuerdo con el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, que aprueba la Plataforma Tecnológica para la E-Administración –Platea–.

2.– Eskabideak egiteko, balioesteko, nola bidali jakiteko eta gainontzeko xehetasunak ezagutzeko, ikastetxeak gune elektroniko hauetako batera jo behar du:

2.– Las especificaciones de cómo tramitar por canal electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en estas sedes electrónicas:

Ikastetxe berriak:

Centros de nueva incorporación:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ulibarri_berri/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/ulibarri_berri/y22-izapide/es

Dagoeneko programan dauden ikastetxeak:

Centros actualmente adscritos:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ulibarri_jarrai/y22-izapide/eu

https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/ulibarri_jarrai/y22-izapide/es

3.– Eskabidea egin ondoreneko jarraibidea gune honen bitartez egingo da: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, por canal electrónico, se realizan a través de https://www.euskadi.eus/misgestiones

5. artikulua.– Eskabideak.

Artículo 5.– Solicitudes.

1.– Ulibarri programan sartu edo jarraitu nahi duten ikastetxeek eskabidea egin behar dute. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

1.– Los centros que deseen incorporarse o continuar en el programa Ulibarri deberán realizar la correspondiente solicitud en el plazo de un mes desde el día siguiente a la publicación de esta orden en el BOPV.

Eskabideak aurkezteak deialdi honetako oinarriak definitzen dituzten baldintzak espresuki eta formalki onartu direla adierazten du.

La presentación de solicitudes supone la aceptación expresa y formal de las condiciones que definen las bases de la presente convocatoria.

2.– Ikastetxe berriak: 2018-2019 ikasturterako Ulibarri programara bildu nahi duen ikastetxeak dokumentu hauek aurkeztu behar ditu eskabidearekin batera:

2.– Los centros de nueva incorporación: los centros que durante el curso 2018-2019 deseen tomar parte en el programa Ulibarri, deberán presentar, junto con la solicitud, la siguiente documentación:

a) Ikastetxearen hizkuntza normalkuntzako proiektua. Proiektua www.ulibarri.euskadi.eus gunean bete badu, bete izanaren aitorpena besterik ez du egingo.

a) El Proyecto de normalización lingüística del centro. Los centros que han cumplimentado el proyecto en la aplicación www.ulibarri.euskadi.eus solamente declararán este hecho.

b) Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.

b) Una certificación documental de que dicho proyecto cuenta con la aprobación expresa del órgano máximo de representación del centro.

c) Hizkuntza normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.

c) Una memoria explicativa de los pasos dados por el centro hasta la confección del proyecto de normalización.

d) Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza Saileko teknikariek aztertuko dituzte.

d) Los centros que han contado con asistencia técnica para la elaboración del proyecto aportarán el dictamen de la entidad asesora correspondiente. Los proyectos de los centros que han sido elaborados sin dicha asistencia serán analizados por personal técnico del Departamento de Educación.

Eskabideak nola bete behar diren jakin nahi izanez gero, honako helbide honetara jo daiteke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ulibarri_berri/y22-izapide/eu

Las especificaciones sobre la presentación de solicitudes se detallan en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/ulibarri_berri/y22-izapide/es

3.– Ulibarri Programan dauden ikastetxeak: 2018-2019 ikasturtean Ulibarri programan jarraitu nahi duten ikastetxeek horretarako eskabidea egin beharko dute helbide honetan aurkezten diren arauen arabera: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/ulibarri_jarrai/y22-izapide/eu. Halaber, 4 urterako Hizkuntza Normalkuntza Proiektua aurkeztu beharko dute arestian esandako epean, baita diagnosia egin ere.

3.– Los centros adscritos al programa Ulibarri: los centros que, durante el curso 2018-2019 deseen continuar en el programa deberán presentar la solicitud de acuerdo a las normas recogidas además de presentar el Proyecto de Normalización Lingüística para 4 años en la siguiente dirección y hacer el diagnóstico en el plazo arriba mencionado: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2018/ulibarri_jarrai/y22-izapide/es

6. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Artículo 6.– Subsanación de errores de la solicitud.

Diru-laguntzaren eskabidea behar bezala beteta ez badago edo atxiki beharreko dokumentazioa falta dela ikusiz gero, interesdunari eskatuko zaio 10 egun baliodunen epean osatzeko edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko. Epe horretan zuzenketa egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko da.

Si la solicitud de subvención no viniera cumplimentada en todos sus términos o no fuera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá a la persona interesada para que, en un plazo de 10 días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. Si en este plazo no se realiza la subsanación, se le tendrá por desistida de su petición.

Akatsak zuzentzeko jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta argitaratu eta hurrengo egunetik hasita izango du eragina.

La notificación de subsanación de deficiencias se realizará mediante publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco, y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente.

Aurrekoa galarazi gabe, organo kudeatzaileak oharrak bidali ahal izango dizkie interesdunei, SMS edo posta elektronikoaren bitartez, egindako jakinarazpenen berri emateko. Mezuok eskabidean adierazitako telefono mugikor eta posta elektronikoaren kontuetara bidaliko dira. Nolanahi ere, abisu horiek ez dute izango jakinarazpen baliorik.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a las personas interesadas avisos de las notificaciones realizadas mediante mensajes SMS o de correo electrónico, a los teléfonos móviles y cuentas de correo electrónico incluidas en el formulario de solicitud. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

7. artikulua.– Onuradunak eta eskatzaileek bete beharreko betekizunak.

Artículo 7.– Beneficiarios y requisitos de las entidades solicitantes.

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxeak izan daitezke laguntza hauen onuradun, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (LPOHGVP) eta 38/2003 Legearen 13. artikuluan jasotakoak betez gero. Jarraian, esanguratsuenak zehazten dira:

Podrán ser beneficiarios de estas ayudas los centros concertados de Comunidad Autónoma del País Vasco, siempre que cumplan con el Decreto Legislativo 1/1997 del 11 de noviembre (LPOHGPV) y con los requisitos del artículo 13 de la Ley 38/2003. A continuación se detallan los más significativos:

1.– Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Laguntzen eskatzaileek betebehar horiek egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar duenean, baimena eskatu beharrik gabe, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak berariaz egin diezaioke uko egiaztapen horri, eta, hala eginez gero, ziurtagiria aurkeztu beharko du, Diru-laguntzei buruzko erregelamendu orokorraren 22. artikuluan azaltzen den eran.

1.– Las entidades solicitantes de la ayuda deberán estar al día en el cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad social. La acreditación de esta documentación se verificará automáticamente, tantas veces como fuera necesario, por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos, en aplicación del Decreto Legislativo 1/ 1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco. La entidad solicitante podrá denegar expresamente este consentimiento, en cuyo caso deberá aportar el correspondiente certificado, tal como se dispone en el artículo 22 de Reglamento General de Subvenciones.

Halaber, eta hala badagokio, egunean izan beharko dituzte diru-laguntzak itzultzeko ordainketak, arauz ezarritako moduan.

Del mismo modo, deberán estar al corriente de pago de obligaciones por reintegro de subvenciones, en su caso, en los términos que reglamentariamente se determinen.

Aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketak ezarritakoa betetzeko, ikastetxeak, eskabidean bertan, doakion erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez, ondoko hauek egiaztatuko ditu:

En aplicación de la modificación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable, incluida en la solicitud, se acreditarán, las siguientes obligaciones:

Beste edozein administraziori, erakunde publikori edo pribaturi helburu bererako eskatutako edo haiengandik jasotako diru-laguntzen, laguntzen, sarreren edo baliabideen berri eman duela.

Comunicar la solicitud y, en su caso, la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

Ez duela legezko debekurik diru-laguntza edo laguntza publikorik lortzeko aukera kentzen dionik, eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean.

No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

Eskabidean agertzen diren datuak eta gainontzeko dokumentazioa egiazkoak direla, eta laguntza hauek eskuratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.

Asimismo, la entidad solicitante manifiesta que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser beneficiario/a de estas ayudas.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek onuradunari antzeko beste diru-laguntzaren bat eman badiote eta diru-laguntza hori itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, nahitaezkoa izango da prozesu hori amaitzea erakunde onuradunari diru-laguntza eman eta ordaindu ahal izateko.

2.– La concesión y, en su caso, el pago de la subvención a la entidad beneficiaria quedará condicionada a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

3.– Erakunde eskatzaileak ezin du diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen duen zigor administratibo edo penalik izan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritako zehapenak barne.

3.– Los solicitantes no podrán estar incursos en ninguna sanción penal o administrativa que imposibilite la percepción de subvenciones públicas, incluidas las recogidas en la Disposición Final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

8. artikulua.– Ez betetzeak.

Artículo 8.– Incumplimientos.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan, jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak itzuli beharko dituzte onuradunek, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako prozedura betez.

En los supuestos recogidos en el artículo 37 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los beneficiarios deberán devolver la subvención y los intereses correspondientes, de acuerdo con el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

9. artikulua.– Eskatzaileen betebeharrak.

Artículo 9.– Obligaciones de las entidades solicitantes.

1.– Ulibarri programan dauden ikastetxeek, sartu berriek zein lehendik daudenek, 2018ko irailaren 1etik 29ra bitartean, 2018-2019 Ikasturteko Plana jarri behar izango dute egoitza elektronikoko «nire kudeaketak» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

1.– Los centros inscritos en el programa Ulibarri, tanto los de nuevo ingreso como los que continúan en el programa, deberán presentar en el apartado «mis gestiones» de la sede electrónica: https://www.euskadi.eus/misgestiones el Plan Anual del curso 2018-2019. Plazo de presentación: del 1 al 29 de septiembre de 2018.

2.– Era berean, 2019ko ekainaren 3tik 28ra bitartean, 2018-2019 ikasturteko bukaerako memoria jarri behar izango dute egoitza elektronikoko «nire kudeaketak» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

2.– Así mismo, deberán presentar en el apartado «mis gestiones» de la sede electrónica https://www.euskadi.net/misgestiones la memoria de fin del curso 2018-2019. Plazo de presentación: del 3 al 28 de junio de 2019.

3.– Halaber, eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 14. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere bete behar dituzte, eta jasotako diru-laguntzaren zabalkundea egin behar dute, aipatutako 38/2003 Legearen 18. artikuluko 4. paragrafoa betez.

3.– Asimismo, los solicitantes deberán cumplir el resto de obligaciones recogidas en el artículo 14 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y deberán dar publicidad de las ayudas recibidas, en cumplimiento del apartado 4 del artículo 18 de la mencionada Ley 38/2003.

10. artikulua.– Sarbide berrietarako balorazio-irizpideak.

Artículo 10.– Criterios de valoración para los centros de nueva incorporación.

Abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren ildotik, aholku-emaileek irizpena eman beharko dute proiektu berrien gainean. Horren ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak izendatutako Balioespen Batzordeak irizpen horiek aztertu eta bateratuko ditu, eta dagokion taula helaraziko dio Jarraipen Batzordeari.

El artículo 12.1 del Decreto 323/2003 del 23 de diciembre establece que la instancia asesora ha de dictaminar acerca de los nuevos proyectos presentados. Posteriormente, la comisión de valoración nombrada por la Directora de Innovación Educativa examinará y unificará dichos dictámenes, y los enviará a la comisión de seguimiento (JABA).

Taula horrek ondoko irizpideak erabiliz sailkatuko ditu izangaiak:

Se clasificará a los candidatos mediante los criterios de la siguiente tabla:

1.– Normalkuntza-proiektua bera. Gehienez 0,60 puntu.

1.– Proyecto de normalización. Máximo 0,60 puntos.

a) Ikastetxearen errealitatera egokitutako proiektua da. Diagnostiko sakonean oinarritzen da. Eragin-esparru garrantzitsuenak hartu ditu aintzakotzat, eta, osatzeko, behar besteko adostasuna bermatzen duten erabakiak hartzeko prozesu bat erabili da (0,60).

a) Es un proyecto adecuado a la realidad del centro. Se basa en un diagnóstico exhaustivo. Ha tomado en consideración las principales áreas de actuación y se ha seguido para su elaboración un proceso de toma de acuerdos que garantiza el suficiente consenso (0,60).

b) Ez da bete-betean ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa ez da hain sakona. Eragin-esparru gehienak aintzakotzat hartzen baditu ere, gabeziak antzematen dira, eta erabakiak hartzeko jarraitu den prozedurak adostasun-arazoak ekar ditzake epe luzera (0,40).

b) Es un proyecto que por exceso o por defecto no se considera adecuado a la realidad del centro. Se basa en un diagnóstico no tan exhaustivo. Ha tomado en consideración las principales áreas de actuación pero se observan carencias y se ha seguido para su elaboración un proceso de toma de acuerdos que puede presentar, a la larga, problemas de consenso (0,40).

c) Aurkeztutako proiektuak zuzendu beharreko gabezia larriak ditu. Ez da ikastetxearen errealitatera egokitzen. Diagnostikoa eskasa da, eta elaborazioak berak hutsune nabarmenak ditu (0,20).

c) El proyecto que se presenta tiene graves deficiencias que se han de subsanar. No se adecua a la realidad del centro. El diagnóstico es deficiente y/o la propia elaboración presenta claras lagunas (0,20).

2.– Proiektuaren garapenaren egoera. Gehienez 0,3 puntu.

2.– Fase en la que se encuentra el desarrollo del proyecto. Máximo 0,3 puntos.

a) Behin diagnostikoa burututa eta proiektua egin eta adostuta, urteko normalkuntza-plana ezarria du ikastetxeak dagoeneko. Normalkuntza Batzordea eta teknikaria izendatuta ditu eta euren funtzioak erabat operatiboak dira. Diseinatutako jarduera normaltasunez ari da gauzatzen (0,30).

a) Una vez realizado el diagnóstico, elaborado y consensuado el proyecto, el centro tiene realizado su plan anual de normalización. La comisión de normalización así como el técnico han sido nombrados y sus funciones son plenamente operativas. Las actividades diseñadas se están llevando a cabo con normalidad (0,30).

b) Ikastetxeak diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa egoki burutu baditu ere, proiektuaren ezarpena hasierako fasean dago. Plana garapenerako abiapuntuan dago (0,20).

b) Una vez realizado adecuadamente el diagnóstico, elaborado y consensuado el proyecto, el centro tiene realizado su plan anual de normalización pero se considera que el estado de desarrollo del plan es incipiente. El plan se encuentra en una primera fase de desarrollo (0,20).

c) Ikastetxeak diagnostikoa egiteko fasea, proiektua elaboratzekoa eta adostasunak biltzekoa burutu baditu ere, fase hau ezin dugu amaitutzat eman; dokumentu horiei osatu, berrikusi eta konpondu beharra sumatzen zaie oraindik (0,10).

c) A pesar de que el diagnóstico haya sido realizado, y el proyecto haya sido elaborado y consensuado, esta fase todavía no puede darse por finalizada, ya que nos encontramos con documentos que tienen que ser completados, revisados y corregidos (0,10).

3.– Proiektuak eraginpean dituen ikasleak. Gehienez 0,10 puntu.

3.– Alumnos afectados por el proyecto. Máximo 0,10 puntos.

Horretarako, ikastetxearen gela-kopurua 0,001 zenbakiaz biderkatuko da. 100 gela edo gehiago dituzten ikastetxeak gehienezko puntuazioarekin sailkatuko dira hortaz.

Se multiplicará el número de aulas del centro por 0,001. Se dará la máxima puntuación a los centros con 100 o más aulas.

4.– Aurreko hiru irizpideetan izandako puntuazioaren batura, gutxienez 0,41 puntukoa izan beharko da Ikastetxea Ulibarri programan onartua izateko.

4.– Para que el centro sea admitido en el programa Ulibarri ha de conseguir, como consecuencia de la suma de la puntuación obtenida en los tres criterios anteriores, una puntuación al menos de 0,41 puntos.

5.– Puntuazioan bat datozen ikastetxeen kasuan, ikasle-kopuruak finduko du hirugarren balorazio irizpidea. Laugarren dezimal moduan ezarriko da hori, ikastetxeen hurrenkera txikienetik handienera. Gela- eta ikasle-kopurua sailaren estatistika ofizialean erabaki-proposamena egiteko unean dauden azken matrikula-datuetan oinarrituko da.

5.– En caso de empate entre los centros, el número de alumnos afinará el tercer criterio. Como cuarto decimal se pondrá el número de orden que corresponda a ese centro una vez ordenados de menor a mayor. El número de alumnos y aulas será el que aparezca en los últimos datos de matrícula en el servicio de estadística del departamento a la hora de hacer la propuesta de resolución.

Balioespen Batzordeak igorritako datuetan oinarrituz, dagokion puntuazioa esleituko dio Jarraipen Batzordeak eskabide bakoitzari eta, lortutako puntuazioaren arabera eta beheranzko hurrenkeran, izangaien zerrendak osatu eta onarpen-proposamenak egingo ditu.

Atendiendo a los datos remitidos por la comisión de valoración, la comisión Jaba asignará la puntuación correspondiente a cada solicitud, establecerá la lista de candidatos, en función de la puntuación obtenida y en orden descendente, y hará las propuestas de admisión.

Aurrekontuak jarritako bitartekoak kontuan izanik, abenduaren 23ko 323/2003 Dekretuaren arabera Hezkuntzako sailburuordeak ebatziko ditu eskabideak.

Conforme a los recursos presupuestarios, la Viceconsejera de Educación resolverá las solicitudes, según lo establecido en el Decreto 323/2003 de 23 de diciembre.

11. artikulua.– Dedikazio-orduak finkatzeko baremazioa.

Artículo 11.– Baremo para la asignación de la dedicación horaria.

323/2003 Dekretuaren V. eta VI. kapituluetan ezarritakoaren arabera, ikastetxe bakoitzari dagokion ordu dedikazioa finkatuko da. Horretarako bi izaera desberdin aztertuko dira:

Según lo dispuesto en los capítulos V y VI del Decreto 323/2003, se establecerá la dedicación horaria que corresponde a cada centro. Para ello se tendrán en cuenta dos situaciones:

– Dagoeneko Ulibarri programan dauden ikastetxeak.

– Los centros que participan en el programa Ulibarri.

– Agindu honetara bilduz, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeak.

– Los centros que se incorporen al programa Ulibarri mediante esta Orden.

Programan dauden ikastetxeen kasuan, ordu-esleipenerako, ondoko lau irizpideak eta zehazten diren haztapenak hartuko dira kontuan:

En el caso de los centros que participan en el programa, la adjudicación horaria se establecerá en base a los cuatro criterios y ponderaciones que se detallan:

a) Gela-kopurua. Tarteak: 1-9 = 10p., 10-19 = 20p., 20 edo gehiago = 30 p.

a) Número de aulas. Tramos: 1-9 = 10p., 10-19 = 20p., 20 o más = 30 p.

b) Etapa-kopurua. Tarteak: 1 = 5p., 2 = 10p., 3 = 15p., 4 = 20 p.

b) Número de etapas. Tramos: 1 = 5p., 2 = 10p., 3 = 15p., 4 = 20 p.

c) Gune soziolinguistikoa. Tarteak: 1 = 10p., 2 = 8p., 3 = 6p., 4 = 4p., 5 = 2p.

c) Zona sociolingüística. Tramos: 1 = 10p., 2 = 8p., 3 = 6p., 4 = 4p., 5 = 2p.

d) Presentzia edota erabilera, alde erlatiboa (Branka). 40 puntuetatik, hona hemen erabiliko diren tramoak:1 = 0; 2 = 11; 3 = 21; 4 = 31.

d) Presencia/Uso, diferencia relativa (Branka). Sobre 40 puntos, los tramos serán: 1 = 0; 2 = 11; 3 = 21; 4 = 31.

– Tartearen balioa (0, 11, 21 edo 31) + (Euskararen presentzia eta ezagutza / 10)

– Valor del tramo (0, 11, 21, o 31) + (presencia y conocimiento del euskera / 10)

Eta lortutako puntuazioaren arabera egingo da ordu-esleipena:

En base a la puntuación conseguida se definirá la asignación horaria:

3 orduko liberazioa 0-29,99 puntu duten ikastetxeentzat.

Liberación de 3 horas para los centros que consigan entre 0 y 29,99 puntos.

6 orduko liberazioa 30-59,99 puntu duten ikastetxeentzat.

Liberación de 6 horas para los centros que consigan entre 30 y 59,99 puntos.

9 orduko liberazioa 60-100 puntu duten ikastetxeentzat.

Liberación de 9 horas para los centros que consigan entre 60 y 100 puntos.

Agindu honetara bilduz, dagokion ebazpenaren bidez, Ulibarrin sartzen diren ikastetxeei, ikastetxearen neurrian oinarritutako ordu dedikazioa esleituko zaie. Horretarako ondoko tarteak erabiliko dira:

A los centros que se incorporen al programa Ulibarri mediante la resolución derivada de esta Orden, la dedicación se les adjudicará en base al tamaño del centro, en base a estos tramos:

3 orduko liberazioa 1-8 gela arteko ikastetxeentzat.

3 horas de liberación para los centros de 1 a 8 aulas.

6 orduko liberazioa 9-19 gela arteko ikastetxeentzat.

6 horas de liberación para los centros de 9 a 19 aulas.

9 orduko liberazioa 20 gelatik gorako ikastetxeentzat.

9 horas de liberación para los centros de más de 20 aulas.

12. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 12.– Resolución.

323/2003 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian, Hezkuntzako sailburuari datak egokitzeko ematen zaion ahalmena erabiliz, Agindu honi dagokion ebazpena hartu eta EHAAn jakinaraziko du sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

La Disposición Transitoria Primera del Decreto 323/2003 atribuye a la Consejera de Educación la competencia para adaptar las fechas; en base a ello, la resolución será publicada en el BOPV en el plazo de seis meses desde la publicación de la convocatoria.

Aipaturiko epean ebazpen espresurik ematen ez bada, eskabidea ezetsia izan dela ulertuko da.

En caso de que no se dicte Resolución expresa dentro del plazo citado, deberá entenderse que la solicitud ha sido desestimada.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, beronen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso de reposición, ante la Consejera de Educación, en el plazo de un mes a partir del siguiente a su publicación en el BOPV. Cabrá interponerse, así mismo, recurso contencioso-administrativo ante el Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak agindu honek.

La presente Orden surtirá efecto al día siguiente de su publicación en el BOPV.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 22 de mayo de 2018.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Análisis documental

Euskadi, bien común