Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna

N.º 99, jueves 24 de mayo de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
2755
2755

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baita EAEn GIBa/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko.

ORDEN de 15 de mayo de 2018, del Consejero de Salud, por la que se convocan ayudas, dirigidas a entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro, para el desarrollo de programas de prevención y control del VIH/sida, hepatitis C (HC) e infecciones de trasmisión sexual (ITS) en el País Vasco.

GIBaren/hiesaren, CHren eta STIen arloan irabazi-asmorik gabeko ekimen sozialeko erakundeek EAEn gauzatutako jarduerak, administrazio publikoek egindako jarduerekin batera, ezinbesteko tresna dira infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko gaixotasuna duten pertsonen egoera hobetzeko lanean.

Las actividades desarrolladas por las entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro que desarrollan en el País Vasco programas en el campo del VIH/sida, las ITS y la HC, junto a las llevadas a cabo desde las Administraciones Públicas, son instrumentos imprescindibles en el esfuerzo común de prevenir la transmisión de estas infecciones y de mejorar la situación de las personas ya portadoras.

Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020 dokumentuaren 2.11 helburua sexu-transmisiozko infekzioak eta GIBaren diagnostiko berantiarra murriztea da, batez ere prebentzioan eraginez.

El documento Políticas de Salud para Euskadi 2013-2020 tiene como objetivo 2.11, el de disminuir las infecciones de transmisión y el diagnóstico tardío del VIH, incidiendo especialmente en la prevención.

Osasuneko sailburuaren 2018ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez (zeina euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu baitzen) onartutako Osasun Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoak ezartzen duenez, osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea da Sailak diruz laguntzeko duen ildo bat. Lan-ildo horretan kokatzen da GIBaren/hiesaren alorreko diru-laguntza, eta horren xede nagusia da GIBaren transmisioa eta, oro har, sexu-transmisiozko infekzioak biztanleengan prebenitzea, gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bereziki bideratua.

El Plan Estratégico de Subvenciones del Departamento de Salud, aprobado mediante Orden de 21 de febrero de 2018, del Consejero de Salud (publicada en el tablón de anuncios de la sede electrónica «Euskadi.eus»), establece como una de las líneas subvencionales del Departamento la promoción de la salud y prevención de enfermedades. Dentro de esta línea se sitúa la subvención en el campo del VIH/sida, cuyo objetivo principal es prevenir la transmisión del VIH, hepatitis C y de las infecciones de transmisión sexual en la población general, con especial énfasis en el colectivo de hombres que tienen sexo con hombres.

Testuinguru horretan kokatu behar da, halaber, Euskadin C Hepatitisari Arreta emateko Estrategia, Osasuneko sailburuak 2015eko uztailaren 14ko aginduaren bidez onartutakoa. Dokumentu horretako 2 estrategia-ildoaren oinarria da C hepatitisaren birusa (CHB) transmititzea eragotziko duten neurriak sustatzea. Zehazki, xede nagusi gisa ezartzen da «CHBaren transmisioa eragozteko prebentziozko neurriak sustatzea, osasunaren esparruan, zain barneko bidezko droga-erabiltzaileen eta gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboan».

En este contexto se debe situar también la Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi, aprobada mediante Orden de 14 de julio de 2015, del Consejero de Salud. La línea estratégica 2 de dicho documento se centra en promover medidas preventivas para evitar la transmisión del virus de la hepatitis C (VHC). Concretamente establece como objetivo general «promover las medidas preventivas para evitar la transmisión del VHC, especialmente en el medio sanitario, en el colectivo de usuarios de drogas por vía intravenosa y en el de hombres que tienes sexo con hombres».

Garatu beharreko jardueren artean ezartzen da, orobat, «Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planarekin elkarlanean jardutea bide parenteraleko droga-erabiltzaileen eta gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboekin».

Asimismo entre las acciones a desarrollar establece la de «colaborar con el Plan del Sida e ITS en las actividades que se están realizando entre los colectivos de usuarios de drogas por vía parenteral y en el de hombres que tienen sexo con hombres».

CHak eta GIBak, hain zuzen, transmisio-bideak partekatzen dituzte hein handi batean (injektatutako drogen erabilera, gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen arteko transmisioa) eta, beraz, prebentzio-neurriak eta gizarte-kolektibo ahulenak ere. Hori dela eta, agindu honen xede nagusia zabaltzea egoki ikusten da, eta horregatik gehitu da, hain justu, CHaren prebentzioa.

Efectivamente, la HC y el VIH, comparten en parte las vías de transmisión (uso de drogas inyectadas, transmisión entre hombres que tienen sexo con hombres) y por tanto también las medidas de prevención, así como los colectivos sociales más vulnerables, por lo que se considera pertinente la ampliación del objeto principal de esta Orden, de forma que se incluye también la prevención de la HC.

Testuinguru horretan, agindu honek irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeek 2018an zehar egiteko proposatutako proiektuentzako diru-laguntzen deialdia arautzea du xede. Jarduera horiek EAEn garatu behar dira eta GIBa/hiesa, CHa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko helburua izan behar dute.

En este contexto, la presente Orden tiene por objeto regular la convocatoria de subvenciones para proyectos presentados y realizados durante en el ejercicio 2018 por entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro, que desarrollen programas en el País Vasco y que estén dirigidas a la prevención y control del VIH/sida, HC e ITS.

Deialdi honen eta beraren ebazpen- eta izapidetze-jardueren esparru juridikoa bat dator honako xedapen hauekin: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, zeinak onartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko arauak; uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren oinarrizko arauak, zeinak onartzen baitu diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Esta convocatoria, así como las actuaciones de tramitación y resolución de la misma, obedecen al marco jurídico conformado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; y por las normas básicas dadas por la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, y por el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones, así como por la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Deialdi honen laguntzek ez dute lehia faltsutzen edota faltsutzeko arriskurik eragiten. Hortaz, bateragarriak dira barne merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Las ayudas aquí convocadas no falsean ni amenazan falsear la competencia, por lo que no son incompatibles con el mercado interior, a tenor de lo dispuesto en el artículo 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Agindu honek behar adinako aurrekontu-kreditua du, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak 2018ko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen arabera.

La presente Orden cuenta con crédito presupuestario suficiente en la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018.

Horrenbestez, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren eremua eta helburua.

Artículo 1.– Ámbito y objeto de la convocatoria.

1.– Laguntzetarako deia egiten zaie EAEn 2018an zehar GIBa/hiesa, CHa eta STIak prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei. Lehentasuna emango zaie kolektibo ahulenei zuzendutako jarduerei, biztanleria orokorra xede duten jarduerak baztertu gabe, agindu honen 11. artikuluan xedatutako balioeste-irizpideen arabera.

1.– Se convocan ayudas dirigidas a las entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro que durante 2018 desarrollen en la Comunidad Autónoma de Euskadi actuaciones de prevención y control de la infección por VIH/Sida, HC o ITS. Se dará prioridad a las actuaciones destinadas a los colectivos más vulnerables, sin exclusión de las actuaciones que tengan por destinataria a la población en general, conforme a los criterios de valoración dispuestos en el artículo 11 de esta Orden.

Deialdi honen ondorioetarako, biztanle kalteberatzat hartzen dira GIBa, CHBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta gaixotasun-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

A los efectos de esta convocatoria, se consideran poblaciones vulnerables las que presentan una elevada incidencia y prevalencia de VIH, VHC e infecciones de transmisión sexual, como son hombres que tienen sexo con hombres, personas inmigrantes, personas usuarias de drogas por vía parenteral, y aquellas que ejercen la prostitución.

2.– Deialdi honetako laguntzen onuradun izango dira EAEn garatzen diren honako proiektu mota hauek:

2.– Serán objeto de ayuda en la presente convocatoria, los siguientes tipos de proyectos desarrollados en el País Vasco:

a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik, kolektibo horretako GIBaren, CHaren eta STIen garrantzia epidemiologikoa egun.

a) Los proyectos de intervención dirigidos al colectivo de hombres que tienen sexo con hombres, dada la actual relevancia epidemiológica del VIH, HC e ITS en dicho colectivo.

b) GIBari, CHari eta STIei dagokionean kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, hala nola etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak, prostituzioan aritzen direnak eta, oro har, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak.

b) Los proyectos dirigidos a otros colectivos también vulnerables en relación al VIH, HC e ITS: personas inmigrantes, personas usuarias de drogas por vía parenteral, personas que ejercen la prostitución, y en general personas en situación de exclusión social.

c) GIBaren, CHaren eta STIen infekzioen diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak.

c) Los Proyectos orientados al diagnóstico precoz de la infección por VIH, HC e ITS.

d) GIBa duten pertsonei laguntza psikologikoa eta soziala emateko proiektuak.

d) Proyectos de apoyo psicológico y social a personas que viven con el VIH.

3.– Deialdi honetan diruz lagundutako ekintzetatik kanpo geldituko dira Osakidetzak edo Osasun Sailak garatutako jardueren parekoak diren ekintzak. Horri dagokionez, ikastetxeentzat prestatutako material pedagogikoa aipatu behar da, sexualitatearen eta afektibitatearen heziketarako programak garatzeko eta GIBa, STIak eta nahi gabeko haurdunaldiak prebenitzeko, hain zuzen.

3.– Quedarán excluidas como acciones financiables a través de esta convocatoria las actividades que dupliquen actuaciones desarrolladas por Osakidetza o por el Departamento de Salud. A este respecto cabe citar la elaboración de material pedagógico dirigido a los centros escolares, para el desarrollo de Programas de Educación Afectivo Sexual, y de Prevención del VIH, ITS y embarazo no deseado.

2. artikulua.– Entitate onuradunak.

Artículo 2.– Entidades beneficiarias.

1.– Deialdian parte hartzeko interesa duten irabazi-asmorik gabeko eta ekimen sozialeko erakundeek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:

1.– Las entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro interesadas en participar en la convocatoria deberán reunir los siguientes requisitos:

a) Erakundeek legez eratuta egon behar dute, eta erregistro administratibo ofizialean behar bezala izena emanda, horien izaera juridikoaren (erakundea, elkartea edo bestelakoak) eta egoitza sozialaren lurraldearen arabera, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.

a) Estar legalmente constituida y debidamente inscrita en el registro administrativo oficial correspondiente a su naturaleza jurídica (fundación, asociación u otras) y al territorio donde tenga establecido su domicilio social, con al menos un año de antelación a la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

b) Ez dute irabazi-asmorik edukiko.

b) Carecer de ánimo de lucro.

c) Beteta edukiko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak. Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izango dituzte.

c) Estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social. Estar al corriente del pago de obligaciones por reintegro de subvenciones.

d) Zehapen administratibo edo penala izateagatik diru-laguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten elkarteek ezin izango dute deialdian parte hartu epaiak edo ebazpenak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen debeku legalen bat duten entitateek, sexu-bazterkeriagatik ezarritako debekuak barne.

d) No hallarse, durante el periodo que establezca la correspondiente sentencia o resolución firme, sancionadas, penal o administrativamente, con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por discriminación por razón de sexo.

2.– Erakundeek artikulu honetan xedatzen diren eskakizunak bete beharko dituzte laguntza ematen duen ebazpenaren bidez diru-laguntzen onuradun izateko. Era berean, prozesu osoan zehar bete beharko dira betekizunak, emandako diru-laguntza likidatu arte.

2.– Las entidades deberán cumplir los requisitos dispuestos en este artículo para poder ser declaradas beneficiarias de ayuda a través de la resolución de adjudicación de las ayudas. Asimismo, el cumplimiento de los requisitos habrá de mantenerse durante todo el procedimiento, hasta la liquidación de la ayuda concedida.

3.– Agindu honen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen dituen egiaztatze-jarduerak ezertan eragotzi gabe, erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko dute, onuradun izateko ezgaitzen dituen debekurik ez dutela justifikatzeko.

3.– La justificación por parte de las entidades de no estar incursas en ninguna prohibición para obtener la condición de beneficiarias se realizará mediante una declaración responsable, conforme a lo que se dispone en el artículo 7 de esta Orden, sin perjuicio de las actuaciones de verificación que el órgano gestor considere precisas.

3. artikulua.– Diru-laguntzaren aurrekontu-hornidura eta deialdiaren organo kudeatzailea.

Artículo 3.– Dotación presupuestaria y órgano gestor de la convocatoria.

1.– Agindu honen helburua betetzeko, hirurehun mila 3(00.000) euro bideratuko dira.

1.– El importe de los recursos económicos destinados a la finalidad de la presente Orden asciende a trescientos mil (300.000) euros.

2.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza da deialdiaren organo kudeatzailea.

2.– El órgano gestor de la convocatoria es la Dirección de Salud Pública y Adicciones.

4. artikulua.– Gastu diruz lagungarriak.

Artículo 4.– Gastos subvencionables.

1.– Laguntzak jarduerak ordaintzeko dira, eta ez dira erabiliko langile-egitura egonkorra mantentzeko edo entitateen azpiegitura fisikoetan inbertitzeko.

1.– Las ayudas serán destinadas a cubrir actividades y no al mantenimiento estable de estructuras de personal o a la inversión en infraestructuras físicas de las entidades.

2.– Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntza jaso duen programarekin erlazio zuzena eta objektiboa duten jarduerek eragindako gastuak, betiere behar bezala zehazten badira entitateak aurkeztutako proiektuan eta 14. artikuluan xedatutakoaren arabera justifikatzen badira. Aipatutako gastuak, diru-laguntza jaso baino lehenagokoak izan ahal izango dira, baina, betiere, 2018an eginak.

2.– Podrán ser objeto de subvención los gastos correspondientes a las actividades que estén relacionadas de forma directa y objetiva con el programa subvencionado, que estén debidamente especificados en el proyecto presentado por la entidad y estén justificados conforme a lo dispuesto en el artículo 14. Dichos gastos podrán haber sido generados incluso antes de la concesión de la subvención, pero siempre durante el año 2018.

3.– Jarduerarako diru-laguntza erabil daiteke entitateko soldatapeko langileen kostuak ordaintzeko, langileek jarduera horretan egindako lanari dagokion proportzioan, eta zenbateko osoaren % 10 erabili ahal izango da zeharkako kostuak ordaintzeko. Zeharkako kostuak dira entitatearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoenak barne, baita dieta-, desplazamendu- eta kudeaketa-gastuak ere, beharrezkoak direnak diru-laguntza jaso duen jarduera bat egiteko, zuzenean jarduera jakin horri ez dagozkion arren.

3.– Serán subvencionables para una actividad los costes asociados al personal remunerado de la entidad en lo que corresponde a su dedicación a la actividad, así como un máximo del 10% del importe total solicitado en concepto de costes indirectos. Se entiende por costes indirectos aquellos gastos estructurales de la entidad, incluidos los relativos a las infraestructuras físicas, así como los gastos de dietas, desplazamientos y gastos de gestión que, sin ser imputables directamente a una actividad concreta, son necesarios para que la actividad subvencionada se realice.

4.– Ez dira diruz lagunduko finantza-gastuak, lizentziak, inbertsio-gastuak, interesetatik eratorritako gastuak, errekarguak, zehapen administratiboak zein zigor-arlokoak (hala nola zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatik eratorritako zehapen administratiboak), ezta prozedura judizialen gastuak ere.

4.– No serán subvencionados gastos financieros, licencias, gastos de inversión, gastos derivados de intereses, recargos y sanciones administrativas y penales (por ejemplo sanciones administrativas derivadas de impago de impuestos y de Seguridad Social), ni los gastos de procedimientos judiciales.

5.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat jotzeko, ezarritako epean egin behar dira, eta egindako gastutzat jotzeko, ordainduta egon behar dira. Diruz lagundu daitezkeen gastuak, edozein kasutan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriko dira.

5.– Serán gastos subvencionables los que se realicen en el plazo establecido, entendiéndose por realizados los efectivamente pagados. Los gastos subvencionables habrán de someterse en todo caso a las reglas que se establecen el artículo 31 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

6.– Diruz lagundutako jarduerak garatzean hirugarrenak kontratatu behar badira, onuradunek bete beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko Erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Azpikontratazioaren proportzioa diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 izango da gehienez.

6.– En caso de que en el desarrollo de las actuaciones subvencionadas se requiera acudir a la contratación de terceros, los sujetos beneficiarios habrán de atenerse a las condiciones previstas en el artículo 29 de la LGS, así como en el 68 del RGS. La proporción de la subcontratación no podrá exceder el 50% del importe de la actividad subvencionada.

5. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Artículo 5.– Compatibilidad de las ayudas.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira administrazio berak edo beste batzuek edo erakunde publiko edo pribatuek, nazionalek, Europar Batasunekoek edo nazioarteko organismoek jarduera bererako emandako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikoekin. Baina diru-laguntzaren zenbateko soilak edo gainerako finantzaketa-iturriekin bateratuak ezingo du diruz lagundutako jardueraren kostua inola ere gainditu.

1.– Las subvenciones previstas en esta Orden serán compatibles con la obtención de cualesquiera otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos económicos procedentes de esta u otras Administraciones o entes públicos o privados, nacionales, de la Unión Europea o de organismos internacionales, destinados a la financiación de la misma actividad. En ningún caso el importe de la subvención, aislada o en concurrencia con otras fuentes de financiación, podrá superar el coste de la actividad subvencionada.

2.– Proiektu bera gauzatzeko finantzaketa-iturriek emandako laguntzen zenbatekoa proiektuaren beraren kostua baino handiagoa izanez gero, agindu honen babesean emandako diru-laguntzaren zenbatekoa kostuaren zenbatekora murriztuko da.

2.– En el caso de que el importe total de las ayudas obtenidas para el mismo proyecto de las diferentes fuentes de financiación superase el costo del mismo, el importe de la subvención concedida al amparo de la presente Orden se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso.

6. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoaren mugak.

Artículo 6.– Límites del importe de las subvenciones.

Proiektu bat diruz lagun daitekeela irizten bada, aurkeztutako aurrekontuaren eta, halakorik balego, beste finantzaketa-iturrien arabera zehaztuko da laguntzaren zenbatekoa. Dena den, ezingo du aurrekontu horren % 80 gainditu, ezta proiektuko 50.000 euro baino gehiagoko zenbatekoa.

En el caso de que un proyecto se considere subvencionable, la cuantía de la ayuda se fijará en función del presupuesto presentado y de la existencia de otras fuentes de financiación, no pudiendo superar el 80% de dicho presupuesto, ni la cantidad máxima de 50.000 euros por proyecto.

7. artikulua.– Eskabidea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Artículo 7.– Solicitud y documentación a presentar.

1.– Eskaera agindu honen I. eranskinean dagoen inprimaki arautuan beteko da; 21. artikuluan adierazitako egoitza elektronikoan ere egongo da eskuragarri inprimakia.

1.– La solicitud se cumplimentará en el impreso normalizado que figura como Anexo I de esta Orden, disponible también en la sede electrónica señalada en el artículo 21.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.6 artikuluan xedatzen denari jarraituz, erantzukizunpeko adierazpen bat jaso behar du eskaerak, honako eskakizun hauek egiaztatzeko:

En aplicación de lo establecido en el artículo 50.6 de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, dicha solicitud incluirá una declaración responsable mediante la cual se acreditarán los siguientes requisitos:

a) Erakundeek legez eratuta egon behar dute, eta erregistro administratibo ofizialean behar bezala izena emanda, horien izaera juridikoaren (erakundea, elkartea edo bestelakoak) eta egoitza sozialaren lurraldearen arabera, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtebete lehenagotik gutxienez.

a) Estar legalmente constituida y debidamente inscrita en el registro administrativo oficial correspondiente a su naturaleza jurídica (fundación, asociación u otras) y al territorio donde tenga establecido su domicilio social, con al menos un año de antelación a la publicación de esta convocatoria en el Boletín Oficial del País Vasco.

b) Egiaztatu behar da erakundeak ez duela itzultze- edo zehapen-prozedurarik abian, edo horiek amaituta dituela; hortaz, diru-laguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaituta egon beharko dute itzultze- edo zehapen-prozedurek.

b) No estar incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador, de tal manera que la concesión y, en su caso, el pago de la subvención quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador.

c) Erakunde eskatzaileak egiaztatu behar du ez duela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penalik, edo ez daukala horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.

c) No hallarse la entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incursa en alguna prohibición legal que inhabilite para ello.

Organo kudeatzaileak zuzenean eskuratuko du, eskumena duten administrazio publikoen aurrean, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatzen duen informazioa. Eskaeraren bidez, entitateak espresuki ukatzen badu ofiziozko jarduera horretarako baimena, eskaerari gehitu beharko dizkio bi egiaztapen-ziurtagiriak, horretarako eskumena duen organoak egindakoak.

El órgano gestor obtendrá directamente, ante las administraciones públicas competentes, la información que acredite que la entidad se encuentra al corriente de sus obligaciones tributarias y de Seguridad Social. En el caso de que la entidad, a través de su solicitud, le denegara expresamente el consentimiento para tal actuación de oficio, deberá adjuntar a la solicitud sendas certificaciones acreditativas, expedidas por el órgano competente respectivamente.

Era berean, erantzukizunpeko adierazpenaren bidez, entitateak adieraziko du xede eta helburu berbera duen bestelako laguntzaren bat eskatu dien edo ez administrazio publiko honi edo beste batzuei, erakunde publiko edo pribatuei, nazionalei, Europar Batasunekoei edo nazioarteko organismoei. Eskaerarik egin badu, laguntza eman dioten edo ebazteke dagoen adieraziko du, hori guztia agindu honen 17.5 artikuluan xedatzen den betebeharrari kalterik eragin gabe.

Asimismo, a través de la declaración responsable, la entidad hará constar si ha solicitado o no alguna ayuda, con el mismo objeto y finalidad, a ésta u otras Administraciones públicas, a entes públicos o privados, nacionales, de la Unión Europea o de organismos internacionales, y, en el caso de que lo haya hecho, si le ha sido concedida o está pendiente de resolución, todo ello sin perjuicio de la obligación dispuesta en el artículo 17.5 de esta Orden.

2.– Aurkeztutako egitasmoak GIBaren/hiesaren, CHaren edota STIen arloan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena: xedeak, nori zuzendua dagoen, hautatze-irizpideak, materiala eta metodoak, aurreikusitako emaitzak eta horiek baloratzeko erabiliko diren parametroak, egitasmoaren ardura izango dutenak eta eskatzaileek garrantzitsutzat jotzen duen oro.

2.– Memoria explicativa sobre el interés en el campo del VIH/sida, HC y/o ITS, del proyecto que se presenta: objetivos, población a quien va dirigido, criterios de selección, material y métodos, resultados previstos y parámetros de valoración de los mismos, personas responsables de los proyectos y otros aspectos que los solicitantes consideren de interés.

3.– Diruz laguntzeko eskatu eta 2018an egingo diren egitasmo eta jarduerentzako aurrekontu xehatua. Horretarako, II. eranskina beteko da.

3.– Presupuesto detallado de los programas y actividades en 2018 para los que se solicita subvención, cumplimentando el Anexo II.

4.– Programa horiek finantzatzeko plana. Zehazki adieraziko da zein izango diren finantziazio-iturriak (izena emateko kuotak, eman diren edo ebazpenaren zain dauden beste laguntza publiko edo pribatu batzuk, etab.). Beste finantziazio-iturriren bat lortuz gero, horren berri emateko konpromisoa ere adierazi behar da.

4.– Plan de financiación de dichos programas con especificación detallada de todas las fuentes de financiación (cuotas de inscripción, otras ayudas públicas o privadas concedidas o pendientes de resolución, etc.) que incluya el compromiso de notificar la obtención sobrevenida de cualquier otra fuente de financiación.

5.– Finantzaketaren xede izango litzatekeen jarduera hobeki ezagutzeko beharrezko den dokumentu osagarri oro.

5.– Cualquier otra documentación adicional necesaria para un mayor conocimiento de la actuación para la que se solicita financiación.

8. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 8.– Plazo y presentación de solicitudes.

1.– Hilabetekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de un mes contado a partir del día siguiente a la fecha de publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari helarazi behar zaio eskabidea (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

La solicitud, irá dirigida a la Directora de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud (c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Eskaera bat aurkeztu behar da irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeak aurkeztutako proiektu bakoitzeko.

2.– Se debe presentar una solicitud por cada proyecto que presente cada entidad de iniciativa social sin ánimo de lucro.

3.– Bitarteko elektronikoen bidez baino ezin dira aurkeztu eskaerak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluaren arabera.

3.– Las solicitudes sólo podrán presentarse por medios electrónicos, de conformidad con el artículo 14.2 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

Horretarako, izapidetze elektronikoari buruzko agindu honen 21. artikuluan zehazten den bezala, egoitza elektronikora sartu beharko da helbide honetan: http://www.osakidetza.euskadi.eus/informazioa/osasun-saila-diru-laguntzak/r85-ckproc03/eu/.

Tal como se detalla en el artículo 21 de la presente Orden sobre tramitación electrónica, para ello se deberá acceder a la sede electrónica sita en: http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckproc03/es/contenidos/informacion/procedimiento_administrativo/es_proc/procedimientos_ciudadania_ayudas.html

4.– Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak. Orobat, eskabidea aurkeztu eta ondorengo jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4.– Las entidades solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con el resto de la documentación exigida, en el idioma oficial de su elección. Así mismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la entidad solicitante, tal y como establece el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera.

9. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Artículo 9.– Subsanación de los defectos de la solicitud.

Diru-laguntzetarako eskabide-inprimakiak ez badira deialdian zehazten den ereduari jarraituz aurkezten, guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazio guztia aurkezten, organo kudeatzaileak erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango dio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, eskabidea ukatutzat joko dela adieraziko zaio. Organo kudeatzaileak berariazko ebazpen bat emango du, eta interesdun entitateari jakinaraziko dio, 68.1 artikuluetan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 2ko 39/205 Legearen 21. artikuluari dagokionez.

Si las solicitudes de subvención no se hubieran presentado mediante el modelo establecido por la convocatoria, no vinieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de toda la documentación que se indica, el órgano gestor requerirá a la entidad solicitante para que en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición. El órgano gestor dictará resolución expresa, y la notificará a la entidad interesada, de conformidad con lo dispuesto en el artículo 68.1, con relación al artículo 21, de la Ley 39/205, de 2 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

10. artikulua.– Organo kudeatzaileak datuak egiaztatzea.

Artículo 10.– Verificación por el órgano gestor de los datos presentados.

1.– Erakundeak, eskaeraren bidez, baimena eman ahal izango dio organo kudeatzaileari, dagokion administrazio publikoaren aurrean kontsultatu edo eskatu ditzan erakundearen nortasun-datuak eta, halaber, egiazta dezan eskakizunak betetzen direla. Erakundeak baimena ematen duela ulertuko da, eskaeran ez badu espresuki aurkakoa adierazten. Ez badu baimenik ematen, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu derrigorrez.

1.– A través de su solicitud, la entidad podrá prestar su consentimiento para que el órgano gestor consulte o recabe, ante la administración pública correspondiente, sus datos de identidad y verifique el cumplimiento de los requisitos. Se presumirá que consiente salvo que en la solicitud haga constar su oposición expresa. En el caso de oponerse, la entidad estará obligada a presentar la documentación acreditativa.

Organo kudeatzaileak behar beste egiaztapen egin ahal izango ditu prozedura legezkoa dela bermatzeko. Nolanahi ere, laguntzak eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen, beharrezko diren egiaztapenak egingo dira.

El órgano gestor podrá efectuar cuantas comprobaciones estime necesarias para garantizar la legalidad del procedimiento. En todo caso, la concesión de las ayudas y cada uno de los pagos irán precedidos de la comprobación pertinente.

2.– Erantzukizunpeko adierazpen baten barruan edo harekin batera aurkezten diren datu, adierazpen eta dokumentuetan funtsezko zehaztasun-gabeziaren bat, faltsukeriaren bat edo ez-egiteren bat badago, prozedura bertan behera geldituko da, gertakari horiek jakiten diren unetik, horrek ekar ditzakeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak alde batera utzi gabe.

2.– La inexactitud, falsedad u omisión, de carácter esencial, en cualquier dato, manifestación o documento que se acompañe o incorpore a una declaración responsable, determinará la imposibilidad de continuar en el procedimiento desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas a que hubiera lugar.

Halaber, egoera horren berri ematen duen administrazio publikoaren ebazpenak ezar dezake interesdunak itzuli behar duela diru-laguntza –hala balegokio– eta denbora-tarte jakin batez ezin izango duela helburu bereko beste prozedura bat abian jarri; hori guztia, aplikatu beharreko arauetan ezarritakoaren arabera.

Así mismo, la resolución de la Administración Pública que declare tales circunstancias podrá determinar la obligación del interesado de reintegro si fuera el caso, así como la imposibilidad de instar un nuevo procedimiento con el mismo objeto durante un periodo de tiempo determinado, todo ello conforme a los términos establecidos en las normas de aplicación.

11. artikulua.– Proiektuak balioesteko irizpideak.

Artículo 11.– Criterios de valoración de proyectos.

1.– Jarraian, balioespen-irizpideak zehaztuko ditugu, eta irizpide bakoitzari zenbat puntu dagokion esango dugu. Irizpide hauek erabiliko dira, hain zuzen, eskabideen lehentasun-ordena ezartzeko. Gehienez 100 puntu eskuratu ahal izango dira, eta, gutxienez, 50 puntu. 50 puntu baino gutxiago lortzen duten eskabideek ez dute diru-laguntzarik jasoko.

1.– Se determinan a continuación los criterios de valoración con su ponderación correspondiente, que permitirán establecer una prelación entre las diferentes solicitudes. Se establece una puntuación máxima de 100 puntos y una mínima de 50 puntos por debajo de la cual no podrá subvencionarse ninguna actividad.

a) Deialdiaren helburuarekiko egokitzapena: gehienez, 25 puntu, honela banaturik:

a) Adecuación al objeto de la convocatoria: hasta 25 puntos, según el siguiente desglose:

1) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuak, ikusirik, kolektibo horretan GIBak, CHak eta STIek egun duten garrantzia epidemiologikoa: 12 puntu.

1) Proyectos de intervención dirigidos al colectivo de hombres que tienen sexo con hombres, dada la actual relevancia epidemiológica del VIH, HC e ITS en dicho colectivo: 12 puntos.

2) GIBaren, CHaren eta STIen infekzioen diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak: 6 puntu.

2) Proyectos orientados al diagnóstico precoz de la infección por VIH, HC e ITS: 6 puntos.

3) GIBari, CHari eta STIei dagokienez kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, hala nola etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak: 5 puntu.

3) Proyectos dirigidos a otros colectivos también vulnerables en relación al VIH, HC e ITS tales como personas inmigrantes, personas usuarias de drogas por vía parenteral y personas que ejercen la prostitución: 5 puntos.

4) GIBa duten pertsonei laguntza psikologikoa eta soziala emateko proiektuak. 2 puntu.

4) Proyectos de apoyo psicológico y social a personas que viven con el VIH: 2 puntos.

b) Diseinuaren kalitate teknikoa, hau da, harreman koherentea egotea eraginpean jarri nahi diren faktoreen, lortu nahi diren helburu espezifikoen, helburu horiek eskuratzeko aurreikusitako jardueren eta helburu horiek lortzeko adierazleen ebaluazioaren artean. 20 puntu gehienez, jarraian banatzen den bezala:

b) Calidad técnica del diseño, de forma que exista una relación coherente entre los factores sobre los que se pretende incidir, los objetivos específicos que se pretenden alcanzar, las actividades previstas para alcanzar los objetivos y la evaluación de indicadores sobre la consecución de dichos objetivos: hasta 20 puntos, según siguiente desglose:

– Proposatutako jardueraren justifikazioa: 3 puntu.

– Justificación de la actividad propuesta: 3 puntos.

– Jardueraren bideragarritasuna eta faseen, jardueren, kokalekuaren eta iraupenaren deskribapena: 14 puntu.

– Viabilidad de la actividad y descripción de las fases, tarares, localización y temporalización: 14 puntos.

– Ebaluazio metodoa: 3 puntu.

– Método de evaluación: 3 puntos.

c) Erakundearen ibilbidea eta esperientzia, eta proposatutako jarduera edo proiektuaren jarraipena. 20 puntu gehienez, jarraian banatzen den bezala:

c) Trayectoria y experiencia de la entidad, y continuidad de la actividad o proyecto propuesto: hasta 20 puntos, según siguiente desglose:

– Elkartearen ibilbidea: 10 puntu.

– Trayectoria de la asociación: 10 puntos.

– Jardueraren edo proiektuaren jarraipena: 10 puntu.

– Continuidad de la actividad o proyecto: 10 puntos.

d) Jardueraren diseinuan eta garapenean hainbat balio gehigarri sartuta egotea (ekintza boluntarioa, elkarlaguntza, onuradunek parte hartzea esku-hartzearen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan). 10 puntu gehienez, jarraian banatzen den bezala:

d) Incorporación en el diseño y desarrollo de la actividad de los valores añadidos propios de la acción voluntaria, la ayuda mutua, la participación de personas destinatarias de la intervención en su diseño, gestión y evaluación: hasta 10 puntos, según siguiente desglose:

– Elkarlaguntza eta boluntariotza sustatzea: 5 puntu.

– Incentivación de la ayuda mutua y el voluntariado: 5 puntos.

– Xede diren biztanleen parte-hartzea diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan: 5 puntu.

– Participación de la población diana en el diseño, gestión y evaluación: 5 puntos.

e) Jardueraren biztanle-estaldura (pertsona jasotzaile- edo onuradun-kopurua, zuzenean edo zeharka) eta desberdintasun sozioekonomikoei erantzutea. 10 puntu, gehienez, jarraian banatzen den bezala:

e) Cobertura poblacional de la actividad (número de personas destinatarias o beneficiarias directa o indirectamente) y atención a las desigualdades socioeconómicas: hasta 10 puntos, según siguiente desglose:

– Jarduera-eremua: 5 puntu.

– Ámbito de actuación: 5 puntos.

– Ezberdintasun sozioekonomikoei arreta eskaintzea: 5 puntu.

– Atención a las desigualdades socioeconómicas: 5 puntos.

f) Jarduera gizarte-ekimeneko beste erakunde, federazio edota instituzio batzuekin elkarlanean egitea, sareko lana indartuz: 5 puntu, gehienez.

f) La ejecución de la actividad en coordinación y colaboración con otras entidades de iniciativa social, federaciones y/o instituciones, potenciando el trabajo en red: hasta 5 puntos.

g) Proposatutako jarduerak izaera berritzailea izatea, edo aurreko urtearekin alderatuta, hobekuntza berritzaileak sartzea proiektuan: 5 puntu, gehienez.

g) Carácter innovador de la actividad propuesta o introducción de mejoras innovadoras en un proyecto respecto al año anterior: hasta 5 puntos.

h) Ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia, jardueraren eta osasun-esparruko eta/edo osasun- eta gizarte-esparruko prestazio, zerbitzu, jarduera edo politika publikoen artean: 5 puntu, gehienez.

h) Coordinación establecida y sinergia prevista entre la actividad y las prestaciones, servicios, actuaciones y políticas públicas en curso en el ámbito sanitario y/o sociosanitario: hasta 5 puntos.

2.– Diru-laguntza jaso ahal izateko, eskabideek gutxienez 32,5 puntu eskuratu beharko dute a), b) eta c) ataletako puntuazioa batuta. Atal horietako bakoitzak, bere aldetik, beste bi ataletako bakoitzaren puntuen erdia izan beharko du, gutxienez.

2.– Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas solicitudes que obtengan, al menos 32,5 puntos sumadas las puntuaciones de los apartados a), b) y c), que individualmente deberá ser igual o superior a la mitad de los puntos de cada apartado.

12. artikulua.– Eskabideen balioespena.

Artículo 12.– Valoración de solicitudes.

1.– Aurkeztutako eskaerak balioesteko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta hauek izango dira kideak: Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria (Miren Dorronsoro Iraeta anderea) presidente gisa arituz, Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren Arduraduna (Antonio Arraiza Armendariz jauna) eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariorde kargua duten pertsonak Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzetan (Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jauna, Elena Albisua Cortazar anderea eta Juan Carlos Fernández Crespo jauna). Kide anitzeko organoko idazkaritzari dagokionez, batzordeburuak batzordekideen artean izendatutako pertsonak beteko du. Haren zeregina izango da kide anitzeko organoaren jardueren legezkotasun formala zein materiala zaintzea, baita sektore publikoaren erregimen juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 16., 17. eta 18. artikuluetan adierazten diren bestelako funtzioak ere.

1.– Para la evaluación de las solicitudes presentadas, se constituirá la correspondiente Comisión de Valoración, que estará compuesta por la Directora de Salud Pública y Adicciones (Dña. Miren Dorronsoro Iraeta) que actuará como Presidenta de la misma, el Responsable del Plan del Sida e Infecciones de Transmisión Sexual (D. Antonio Arraiza Armendariz) y las personas que ostentan el cargo de Subdirector o Subdirectora de Salud Pública y Adicciones en las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud (D. Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck, Dña. Elena Albisua Cortazar y D. Juan Carlos Fernández Crespo). La Secretaría del órgano colegiado será desempeñada por la persona que el presidente designe de entre los miembros de la comisión, y será su cometido velar por la legalidad formal y material de las actuaciones del órgano colegiado, y las demás funciones asignadas en los artículos 16 a 18 de la Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público.

2.– Epean eta modu egokian aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta balioetsiko ditu eskaerak balioespen-batzordeak.

2.– La Comisión de valoración evaluará las solicitudes en base a la documentación aportada en tiempo y forma.

3.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak eta balioespen-batzordeak, beharrezko irizten badute, informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango diete erakunde eskatzaileei, aurkeztutako proiektua edo jarduera hobeto ulertu ahal izateko.

3.– La Directora de Salud Pública y Adicciones y la Comisión de Valoración podrán requerir a las entidades solicitantes cuanta información y documentación complementaria estimen necesaria en orden a una mejor comprensión del proyecto o actividad presentada.

4.– Diru-laguntzen zenbatekoa zehazteari dagokionez, Balorazio Batzordeak erabakiko ditu programa bakoitzari eman dakiokeen gehieneko diru-laguntza eta jaso duen puntuazioa, agindu honen baitan adierazitako balorazio-irizpideen arabera.

4.– En relación a la determinación de la cuantía de las subvenciones, la Comisión de valoración determinará, para cada programa, la cuantía subvencionable y la puntuación obtenida conforme a los criterios de valoración indicados en la presente Orden.

Agindu honetan araututako diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da.

El procedimiento para la concesión de las subvenciones reguladas en la presente Orden será el concurso.

Diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, banaketa proportzionaleko sistema bat aplikatuko da: 11. artikuluan zehaztutako irizpideak aplikatuz, balioespen-fasean lortzen den puntuazioaren arabera banatuko da 3. artikuluan zehaztutako dotazio ekonomiko osoa.

Para la determinación del importe de la ayuda que corresponda a cada uno de los proyectos subvencionados se aplicará un sistema de reparto proporcional, en virtud del cual la dotación económica global señalada en el artículo 3 se distribuirá en proporción a la respectiva puntuación que, en aplicación de los criterios determinados en el artículo 11, hubieran obtenido en la fase de valoración.

Hasierako banaketan esleitzen den zenbatekoak 6. artikuluan ezarritako mugaren bat gainditzen badu, muga hori aplikatuko da, eta soberakina balioespen-fasean lortutako puntuazioarekiko modu proportzionalean banatuko da, muga horiek gainditzen ez dituzten proiektuen artean. Birbanaketa hori egingo da banaketa baten ondoren mugaren bat gainditzen bada edo harik eta diruz lagundutako eskabide guztiak gehienezko zenbatekoen arabera ordaintzen diren arte.

En el caso de que en el reparto inicial la cuantía asignada supere alguno de los límites establecidos en el artículo 6, se aplicará dicho límite y el montante excedente se repartirá, de forma proporcional a la puntuación obtenida en la fase de valoración, entre los proyectos subvencionados que no superen dichos límites. Esta operación de redistribución se repetirá siempre que tras un reparto se supere alguno de los límites establecidos o hasta que todas las solicitudes subvencionadas queden satisfechas en los importes máximos.

5.– Aurkeztutako proiektuen ebaluazio konparatua –ezarritako irizpideen arabera– egin ondoren, eta dagozkien zenbatekoak zehaztu ondoren, agindu honetan horretarako ezarri denaren arabera, balioespen-batzordeak ebazpen-proposamena egingo dio Osasuneko sailburuordeari, eta bertan, hau adieraziko dio: zer diru-laguntza ematea proposatzen duen, elkarte onuradunak zeintzuk diren, finantzatuko den proiektu bakoitzaren zenbateko banakatuak, eta, hala badagokio, diru-laguntza ukatu zaien proiektuak zeintzuk diren, eta zergatik ukatu zaien.

5.– Tras efectuar la evaluación comparada de los proyectos presentados en aplicación de los criterios establecidos y determinar las cuantías correspondientes, conforme a lo dispuesto al respecto en la presente Orden, la Comisión de valoración elevará, al Viceconsejero de Salud, propuesta de resolución, con indicación de las subvenciones que propone conceder, con expresión de la identidad de las entidades beneficiarias e importes propuestos desglosados por proyectos objeto de financiación y, en su caso, de las que propone denegar y motivos de denegación.

13. artikulua.– Ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epea, jakinarazteko modua eta publikotasun-prozedura.

Artículo 13.– Resolución, recursos, plazo para resolver y notificar, modo de notificación y procedimiento de publicidad.

1.– Aurkeztutako eskaerak prozedura bakar batean izapidetuko dira. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez amaituko da prozedura, balioespen-batzordearen proposamena kontuan hartuta. Entitate parte-hartzaileek prozeduran planteatutako gai guztiak erabakiko ditu ebazpenak.

1.– Las solicitudes presentadas se tramitarán en un único procedimiento. El procedimiento finalizará mediante resolución del Viceconsejero de Salud, a propuesta vinculante de la comisión de valoración. La resolución decidirá todas las cuestiones planteadas en el procedimiento por las entidades participantes.

2.– Ebazpenean ezarriko da eskatutako diru-laguntzak ematen edo ukatzen diren. Laguntzak ematea erabakitzen bada, honako hau adierazi beharko da: entitateak zeintzuk diren, guztira zenbateko diru-laguntza emango zaion horietako bakoitzari eta zenbat emango zaion finantzatutako proiektu bakoitzari. Eskabide ukatuen kasuan, ukatze horren zergatiak ere adierazi beharko dira.

2.– La resolución determinará la concesión y, en su caso, la denegación de las subvenciones solicitadas, expresando en el caso de las primeras la identidad de las entidades, el importe de la subvención global asignada a cada una de ellas y el desglose del mismo por proyectos financiados. En el caso de las denegadas recogerá los motivos que fundamenten la denegación.

3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeak jakinarazpenaren ondorio berak izango ditu. Prozedura ebatzi eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko epea gehienez ere lau hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpenik argitaratu ez bada, interesdunek diru-laguntza eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 25.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3.– La publicación de la resolución en el BOPV surtirá los efectos de la notificación. El plazo máximo para resolver el procedimiento y publicar la resolución en el Boletín Oficial del País Vasco será de cuatro meses a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco, transcurrido el cual sin haberse notificado resolución alguna, los interesados podrán entender desestimada su solicitud de subvención, a los efectos establecidos en el artículo 25.1.a) de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, y en el artículo 25.5 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones.

4.– Ematen den ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, argitalpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoa betez.

4.– La Resolución que se adopte no pone fin a la vía administrativa y, contra la misma, las personas interesadas podrán interponer recurso de alzada ante el Consejero de Salud, en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente al de la publicación, de conformidad con los artículos 121 y 122 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da, elkarte onuradunei agindu honetan ezarritako diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

5.– La concesión y, en su caso, el pago a las entidades beneficiarias de las subvenciones contempladas en esta Orden quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

14. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea.

Artículo 14.– Justificación de la subvención.

1.– Diruz lagundutako proiektua egin dela justifikatzeko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenezko erakunde onuradunek dokumentazio hau aurkeztu behar dute:

1.– Para justificar la realización del proyecto objeto de subvención, las entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro beneficiarias, deberán aportar la siguiente documentación:

a) Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.

a) Informe técnico que describa el nivel de consecución de los objetivos previstos y la evaluación sobre el grado de cumplimiento de cada uno de esos objetivos.

b) 2018. urteko gastuen memoria (III. eranskina) edo justifikazio-kontua, zeinetan adierazten baita zer dokumentu aurkezten diren eta horien zenbatekoak. Diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako gastu-kontzeptuen arabera taldekatu behar dira horiek aginduaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera. 21. artikuluan aipatutako egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago eredu hori.

b) Memoria de gastos del año 2018 (Anexo III) o, cuenta justificativa, en la que se enumeren los documentos que se aportan y su importe, agrupados según los conceptos de gastos especificados en la Resolución de concesión de la subvención según Anexo III de la Orden y disponible en la sede electrónica citada en el artículo 21.

c) Diru-laguntzaren xede den proiektua benetan gauzatu dela egiaztatzen duten fakturak edo bestelako egiaztagiriak, erakunde eskatzailearen ordezkariak izenpetuta. Gainera, agiri horiek egiazkoak direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena ere aurkeztu beharko du.

c) Facturas u otras acreditaciones de pago firmadas por la persona representante de la entidad solicitante que acrediten la efectiva realización del proyecto objeto de subvención y declaración de responsabilidad de la autenticidad.

d) Jarduera edo zerbitzua gauzatu dutela edo diru-laguntzaren xedea bete dutela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

d) Cualquier otra documentación acreditativa de la realización de la actividad o servicio o el cumplimiento de la finalidad que motivó la concesión.

Aurkeztutako agiriak jardunbide elektronikoen araubidera moldatu beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.4 artikuluaren arabera, bereziki, eta 27.3 artikuluari dagokionez. Horietan, interesdunek aurkeztutako agiriek zer eskakizun bete behar dituzten arautzen da. Era berean, aintzat hartuko da Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 72. eta 73. artikuluetan ezarritakoa.

La documentación presentada deberá adecuarse al régimen regulador de las actuaciones electrónicas establecido en la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas, en particular, en su artículo 28.4, con relación al artículo 27.3, en los que se regulan los requisitos que deben reunir los documentos presentados por los interesados. Asimismo se tomará en consideración lo dispuesto en los artículos 72 y 73 del Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, que aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones.

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2018ko abenduaren 4a da.

El plazo máximo para la presentación de dicha documentación será el 4 de diciembre de 2018.

2.– Emandako laguntzarekin ordaindutako gastuek diru-laguntza jaso duen jarduera gauzatzean sortutakoak izan behar dute. Behar bezala justifikatutako gastuak hauek izango dira:

2.– Los gastos realizados con cargo a la ayuda concedida deberán estar vinculados a la ejecución de las actividades subvencionadas. Se considerarán válidamente justificados los siguientes gastos:

a) Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenezko erakunde onuradunaren jaulkitako igorritako ordainagiriaren bidez justifikatutakoak, ordainketa burutu dela egiaztatzeko. 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 4ra bitartean sortutako gastuei dagozkien ordainagiriak eta epe horren baitan jaulkitakoak eta ordaindutakoak soilik onartuko dira.

a) Los justificados mediante factura emitida a nombre de la entidad social sin ánimo de lucro beneficiaria, que acredite la efectiva realización del pago. Solo se admitirán facturas que documenten gastos generados entre el 1 de enero y el 4 de diciembre de 2018, y hayan sido expedidas y abonadas dentro de ese periodo.

b) Banku-zordunketako ordainketa-agirien bidez justifikatutakoak (finantza-entitateek egiten dituzte, eta faktura bati dagozkion datuak izaten dituzte, zenbakia eta seriea izan ezik).

b) Los justificados mediante certificación o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura a excepción del número y serie.

c) Lan-kontratudun langileei dagozkien gastuetan, soldaten ordainagirien bidez justifikatutakoak (ordainagiriek eredu ofizialen eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberakoak izan behar dute).

c) Para los gastos correspondientes al personal laboral los justificados mediante recibos de salarios ajustados al modelo oficial y boletines oficiales de cotización a la Seguridad Social.

d) Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden noizbehinkako lanetan, enpresariak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egiten dituztenean (hartzaileak), gastua justifikatzeko, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenezko erakunde onuradunak idatzi bat egingo du, eta horren ordezkariak sinatuko du. Idatzi horrek, gutxienez, honako hauek jaso behar ditu: ordezkariaren, irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenezko erakunde onuradunaren eta hartzailearen izen-abizenak edo izen soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta guztizko zenbatekoa; idatziaren jaulkipen-data; «jaso dut» eta pertsona hartzailearen sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena.

d) En el caso de trabajos esporádicos exentos del Impuesto sobre el Valor Añadido y realizados por personas físicas que no tengan la condición de empresarias o profesionales (personas destinatarias), la justificación de los mismos se realizará mediante escrito firmado por el o la representante de la entidad social sin ánimo de lucro beneficiaria emisora del mismo. Dicho escrito deberá contener, como mínimo, los datos siguientes: nombre y apellidos o razón social, número de identificación fiscal y domicilio de dicho representante, de la entidad social sin ánimo de lucro beneficiaria y de la persona destinataria; descripción de la operación y su importe total; fecha de emisión del escrito; «recibí» y firma de la persona destinataria y la correspondiente retención por el Impuesto sobre la Renta de las Personas Físicas.

3.– Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako diru-laguntzarekin, baldin eta gastu horiek diru-laguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2018. urtean sortutakoak badira.

3.– Podrán justificarse con cargo a la subvención recibida gastos que se hayan generado con anterioridad a su concesión, siempre que se refieran a costes reales de las actividades y conceptos incluidos en las actuaciones subvencionadas y que dichos gastos se hayan producido dentro del año 2018.

15. artikulua.– Justifikatzeko aurkeztutako dokumentuetako akatsak zuzentzea.

Artículo 15.– Subsanación de defectos en la documentación presentada para la justificación.

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntza justifikatzeko aurkezten den dokumentazioan hutsegiteren bat edo ez-egiteren bat egonez gero, erakundeari hamar egun balioduneko epea emango zaio, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hutsegitea konpon dezan edo eskatutako dokumentazioa aurkez dezan. Ez badu eskakizun hori epe eta modu egokian betetzen, dagokion eskakizuna egiaztatu gabe dagoela ulertuko da, eta agindu honen 22. artikuluan aurreikusitako ondorioak aplikatuko dira.

De conformidad con lo establecido en el artículo 68.1 de la Ley 39/2015, de 1 de octubre, si en la documentación presentada para la justificación de la ayuda se advirtiera algún defecto u omisión, se requerirá a la entidad para que, en un plazo de diez días hábiles, contados a partir del día siguiente al de la recepción de la notificación, subsane la falta o presente la documentación requerida. Caso de no cumplimentar el requerimiento en tiempo y forma, se tendrá por no justificada debidamente la exigencia de que se trate, con la aplicación de los efectos previstos en el artículo 22 de esta Orden.

16. artikulua.– Laguntzen ordainketa.

Artículo 16.– Abono de las ayudas.

Honela ordainduko da agindu honen babesean emandako diru-laguntzari dagokion zenbatekoa:

El abono de la subvención concedida al amparo de la presente Orden se efectuará de la siguiente forma:

a) Diru-laguntzaren % 70 ordainduko da ebazpena onartu eta argitaratu eta gero, laguntza, esanbidez edo isilbidez, onartzen denean, agindu honen 17.1 artikuluan ezarritako epean.

a) Un primer libramiento por importe equivalente al 70% de la subvención, una vez aprobada y publicada la resolución y aceptada la ayuda, expresa o tácitamente, en el plazo dispuesto en el artículo 17.1 de esta Orden.

b) Gainerakoa kobratzeko (emandako zenbatekoaren % 30a), diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde onuradunak, 14. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

b) El resto (hasta el 30% de la cantidad concedida) previa presentación por la entidad beneficiaria de la documentación justificativa de la subvención, señalada en el artículo 14.

Edozein ordainketa egin baino lehen, entitateak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak beteta dituela egiaztatuko da, baita diru-laguntzen alorreko itzulketa-prozeduretatik eratorritako zor guztiak ordaindu dituela ere.

Todo pago ira precedido de la verificación de que la entidad se encuentra al corriente de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social y de que ha abonado cualquier deuda derivada de un procedimiento de reintegro en materia de subvenciones.

17. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Artículo 17.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

Indarrean dagoen araudiak xedatzen dituen eta ezartzekoak diren beste betebehar batzuk eragotzi gabe, eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak eragotzi gabe, agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradun diren elkarteek honako betebehar hauek dituzte:

Sin perjuicio de otras señaladas por la normativa vigente que le resulten de aplicación, y, en particular, las obligaciones señaladas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y en los artículos 14 y 46 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, las entidades beneficiarias de las subvenciones previstas en esta Orden quedan obligadas a:

1.– Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Ildo horretatik, diru-laguntza eman izanaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hamabost egunera, enpresa onuradunek berariaz eta idatziz laguntzari uko egiten ez badiote, laguntza onartutzat joko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. Si en el plazo de diez días hábiles a partir del día siguiente a la de publicación de la Resolución de concesión en el BOPV, las entidades beneficiarias no renuncian expresamente a la misma, se entenderá que ésta queda aceptada.

2.– Diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatu beharko dute, eta jasotako laguntza guztia bideratu beharko dute horretara.

2.– Ejecutar el proyecto objeto de subvención, destinando al mismo la totalidad de la ayuda recibida.

3.– Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia, edo, hala dagokionean, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskaera bete beharko dute, salbu eta aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira. Inprimaki hori eskuragarri dago euskadi.eus egoitzan: http://www.euskadi.eus/r33-288/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

3.– Cumplimentar el Impreso de Alta de datos de tercero interesado del Gobierno Vasco o en su caso, de solicitud de modificación de los datos de tercero, salvo que hayan sido entregados con anterioridad al Gobierno Vasco. El impreso está disponible en la sede de euskadi.eus: http://www.euskadi.eus/r33-288/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html

Aurkezteko epea laguntza aurreko puntuan adierazitako onartzeko edo ukatzeko epearen berdina izango da.

El plazo para su presentación será el mismo que el indicado en el punto anterior relativo a la aceptación o renuncia de la ayuda.

4.– Aldaketaren bat izan bada diru-laguntzak ematerakoan eskatu eta kontuan hartu den betekizunen batean, horren berri idatziz eman beharko diote organo kudeatzaileari, aldaketa gertatu eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.

4.– Comunicar por escrito al órgano gestor, la modificación de cualquier circunstancia que afecte a alguno de los requisitos exigidos y tenidos en cuenta para la concesión de las subvenciones; y ello en un plazo máximo de 5 días hábiles desde que se produzca dicha circunstancia.

5.– Helburu berbererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortu bada beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen baten aldetik, horren berri eman behar diote organo kudeatzaileari, jakinarazpena jaso eta 5 egun balioduneko epean gehienez ere.

5.– Comunicar al órgano gestor la obtención de subvenciones o ayudas, ingresos o recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados; y ello en un plazo máximo de 5 días hábiles desde que se produzca dicha notificación.

6.– Diru-laguntza emango duen erakundeari egiaztatu egin behar diote betetzen direla laguntza jasotzeko eta baliatzeko ezarritako betebehar eta baldintza guztiak, baita horretarako aitzakia zen jarduna gauzatu dela ere.

6.– Justificar ante la entidad otorgante el cumplimiento de los requisitos y condiciones, así como la ejecución de la actividad que determine la concesión o disfrute de la subvención.

7.– Osasun Sailari laguntzea jarduera horiek egiaztatu, ikuskatu, segimendua egin, ebaluatu eta kontrolatzeko prozeduretan, eta honako kontrol-saio hauen mende jartzea: Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkionak –Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuen kargura emandako laguntzak diren heinean–, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren berariazko araudian aurreikusitakoak.

7.– Colaborar con el Departamento de Salud en los procedimientos de comprobación, inspección, seguimiento, evaluación y control de dichas actividades y someterse a las actuaciones de control que corresponden a la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco en relación con las ayudas y subvenciones percibidas con cargo a los Presupuestos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, además de las previstas por la normativa específica del Tribunal Vasco de Cuentas.

8.– Jasotako funtsak zertan erabili diren frogatzen duten agiriak 5 urtez gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatuak eta kontrolatuak izan daitezkeen bitartean.

8.– Conservar durante 5 años los documentos justificativos de la utilización de los fondos recibidos, incluidos los documentos electrónicos, en tanto puedan ser objeto de las actuaciones de comprobación y control.

9.– Hautatutako erakundeek agindu honen bidez finantzatutako programak edo jarduerak argitaratzen badituzte, honako testu hau jaso beharko dute espresuki: «Osasun Sailak diruz lagundua».

9.– Cuando las entidades seleccionadas hicieran públicos los programas o actividades financiados por la presente Orden, deberán hacer constar expresamente el siguiente texto: «Subvencionado por el Departamento de Salud».

10.– Egitasmoak informazio materiala (idatzia zein ikus-entzunezkoa) argitaratzea ere aurreikusten badu, argitaratu aurretik Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren oniritzia eta baimena lortu beharko ditu.

10.– En el caso de que el proyecto incluya la elaboración de material informativo, tanto escrito como audiovisual, deberá someterlo, previamente a su publicación, a la consideración de la Dirección de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud, y contar con su aprobación.

18. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintzak aldatzea.

Artículo 18.– Alteración de las condiciones de la subvención.

Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da baldin eta diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere, diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen bada– eta, hala badagokio, diru-laguntza horrekin batera Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatu batzuek emandako diru-laguntzaren bat edo laguntzaren bat jaso bada. Horretarako, dagokion aldaketa-ebazpena emango du Osasuneko sailburuordeak, eta, han, esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira. Horretarako, honako irizpide eta mugak hauek aplikatuko dira:

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, siempre que se entienda cumplido el objeto de ésta, y, en su caso, la obtención concurrente de otras subvenciones y ayudas concedidas por el Gobierno Vasco u otras Administraciones Públicas o entes públicos o privados, podrá dar lugar a la modificación de la Resolución de concesión de la subvención. A estos efectos, por el Viceconsejero de Salud se dictará la oportuna Resolución de modificación, en la que se reajustarán los importes de las subvenciones concedidas, aplicándose los siguientes criterios y límites para su otorgamiento:

a) Gastuen justifikazioa diru-laguntzarako aurkeztutako eta aintzat hartutako aurrekontua baino baxuagoa bada, % 25 edo gutxiagoko aldearekin, eta hasieratik aurreikusi diren helburu guztiak lortu baldin badira, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da proportzio beraren arabera eta dagokion aldaketa-ebazpenaren bidez.

a) En el caso de que en la justificación de los gastos se produzca una desviación a la baja inferior o igual al 25% respecto al presupuesto presentado y tenido en cuenta para la concesión de la subvención y siempre que se haya cumplido todos los objetivos previstos inicialmente, se procederá, mediante la correspondiente resolución de modificación, a una minoración en la misma proporción en la cuantía de la subvención concedida.

b) Aurkeztutako aurrekontuarekiko % 25 baino gehiagoko aldea baldin badago, diru-laguntzarako eskubidea galduko da.

b) Una desviación superior al 25% respecto al presupuesto presentado dará lugar a la pérdida del derecho a la subvención.

Bi kasutan, soberan jaso dituzten zenbatekoak itzultzera behartuta egongo dira entitate onuradunak, 22. artikuluan xedatutakoaren arabera.

En ambos casos, las entidades beneficiarias quedan obligadas a la devolución de los importes percibidos en exceso, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 22.

19. artikulua.– Diruz lagundutako proiektuaren jarraipena.

Artículo 19.– Seguimiento del proyecto subvencionado.

Osasun Sailak komenigarri iritzitako alderdi guztiak gainbegiratuko, ikuskatuko eta egiaztatuko ditu lege honetan ezarritako arau guztiak betetzen direla bermatzeko. Halaber, publikoki erabili ahal izango ditu, uneoro, emandako diru-laguntzen bidez gauzatutako programen eta jardueren edukiak eta emaitzak.

El Departamento de Salud realizará las supervisiones, inspecciones y comprobaciones que considere necesarias para asegurarse del cumplimiento de las normas recogidas en esta disposición. Asimismo, podrá en todo momento hacer uso público del contenido y los resultados de los programas y actividades realizados mediante las subvenciones otorgadas.

20. artikulua.– Datuen babesa.

Artículo 20.– Protección de datos.

Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzean ematen diren datuak «Laguntzak jasoko dituzten entitateak» fitxategian sartuko dira, Osasuneko sailburuaren 2007ko urriaren 4ko Aginduan ezartzen den moduan; agindu horren bitartez arautzen dira Osasun Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategiak (2017ko urriaren 21eko EHAA, 201. zk., eta 2017ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.), Izaera pertsonaleko datuak babesten dituen 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz. Fitxategi horretako datuak ezin zaizkie hirugarrenei edo beste erakunde batzuei utzi, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erakunde eskatzaileen laguntzak kudeatzeko baino ez ditu erabiliko. Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak erabil ditzake nahi duenak, legean xedatutakoarekin bat etorriz; horretarako, idazki bat igorri beharko dio Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari.

Los datos que se aporten al solicitar las subvenciones previstas en esta Orden serán incorporados al fichero automatizado «Entidades perceptoras de ayudas», tal como figura en Orden de 4 de octubre de 2007, del Consejero de Salud, por la que se regulan los ficheros de datos de carácter personal del Departamento de Salud (BOPV n.º 201, de 21 de octubre de 2017, y n.º 220, de 17 de noviembre de 2017), sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal. El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceras personas u organizaciones, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas a las organizaciones solicitantes por parte del Departamento de Salud del Gobierno Vasco. Quienes lo deseen, pueden ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud.

21. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 21.– Tramitación electrónica.

1.– Interesa duten erakundeek bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin beharko dituzte prozedura honen izapide guztiak.

1.– Las entidades interesadas deberán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos.

2.– Izapidetze elektronikorako zuzeneko sarbidea eta agindu honetan agertzen diren eranskinak euskadi.eus-eko honako egoitza elektroniko honetan daude:

2.– El acceso directo a la tramitación electrónica así como los anexos que figuran en esta Orden, están disponibles en la siguiente sede electrónica de euskadi.eus:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckproc03/eu/contenidos/informacion/procedimiento_administrativo/eu_proz/herritarrak_prozedurak_laguntzak.html

http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckproc03/es/contenidos/informacion/procedimiento_administrativo/es_proc/procedimientos_ciudadania_ayudas.html

3.– Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoen bidez egin beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektroniko honen bidez: http://www.euskadi.eus/nirekudeaketak

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, así como el seguimiento de la tramitación, se deberán realizar por medios electrónicos a través de la sede electrónica de Gobierno vasco: http://www.euskadi.eus/misgestiones

22. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 22.– Incumplimientos.

1.– Bere betebeharrak betetzen ez dituen entitate onuradunak eman dioten laguntza jasotzeko eskubidea galduko du. Eskubide-galeraren aitorpenak berekin dakar jasotako zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra, baita sortutako berandutza-interesak ere, ordainketa egin zen unetik itzuli behar dela erabakitzen den arte.

1.– La entidad beneficiaria que incumpla sus obligaciones perderá su derecho a recibir la ayuda que le hubiera sido concedida. La declaración de la pérdida del derecho llevará aparejada la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades que hubiera percibido, más el interés de demora devengado desde el momento del pago hasta la fecha en que se acuerde la procedencia del reintegro.

2.– Agindu honen 17. artikuluan adierazten den edozein betebehar ez bada betetzen, jasotako laguntza itzuli beharko da. Artikulu horretan aurreikusi gabeko gaietan, aplikatzekoak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53.1 eta 53.2 artikuluetan xedatzen diren itzulketa-arrazoiak, bai eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluko arrazoiak ere. Azken lege hori Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 91., 92. eta 93. artikuluen bidez garatzen da.

2.– Dará lugar a reintegro el incumplimiento de cualquiera de las obligaciones señaladas en el artículo 17 de esta Orden. En lo no previsto en él, serán de aplicación las causas de reintegro dispuestas en el artículo 53.1 y 53.2 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco; al igual que las causas relacionadas en el artículo 37.1 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de subvenciones, desarrollado mediante los artículos 91 a 93 del Reglamento de la Ley General de Subvenciones, aprobado mediante Real Decreto 887/2006, de 21 de julio.

3.– Agindu honen 18. artikuluan xedatzen denaren arabera, halaber, jasotako laguntza itzuli beharko da emandako laguntzaren zenbatekoak –bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin batera– proiektuaren kostua gainditzen duenean. Kasu horretan, aipatutako kostuari dagokionez sobera jasotako zenbatekora eta dagozkion berandutze-interesetara mugatuko da itzultzeko betebeharra.

3.– Según lo establecido en el artículo 18 de esta Orden, también procederá el reintegro cuando el importe de la ayuda entregada, aisladamente o en concurrencia con otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos, supere el coste del proyecto subvencionado. En este caso, la obligación de reintegrar se limitará al exceso obtenido sobre el citado coste, más el interés de demora correspondiente.

4.– Era berean, itzulketa egin beharko da baldintzak aldatzen badira, eta, ondorioz, gastuen justifikazioa aurkeztutako aurrekontua baino baxuagoa bada, 18. artikuluan adierazten den bezala.

4.– Asimismo, será causa de reintegro la alteración de las condiciones que haya consistido en una desviación a la baja respecto del presupuesto presentado, a que se refiere el citado artículo 18.

Artikulu horretako a) atalean aipatzen den kasuan, laguntzaren zenbatekoari dagokionez soberan jasotako zenbatekoa itzuli beharko da, laguntzaren aldaketa-ebazpenaren arabera. Deialdiko 11. artikuluan jasotzen den eskabide-balioespenari dagozkion irizpideei jarraituz bideratuko da azken hori.

En el supuesto contemplado en el apartado a) del citado artículo, se deberá reintegrar la cantidad recibida en exceso sobre el importe en que quede fijada la ayuda en virtud de la resolución de modificación de la misma, la cual se habrá guiado por los criterios de valoración de solicitudes contenidos en el artículo 11 de la convocatoria.

b) atalean aipatzen den kasuan, itzulketa erabatekoa izango da; hau da, jasotako zenbatekoaren edo zenbatekoen osotasuna itzuli beharko da.

En el supuesto contemplado en el apartado b), el reintegro será total, habiendo de devolverse la totalidad del importe o importes recibidos.

5.– Osasuneko sailburuordearen bitartez hasi eta burutuko da itzulketa-prozedura, beharrezko prozesuak izapidetu eta gero. Prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera izapidetuko da. Horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen da, eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dira.

5.– El procedimiento de reintegro se iniciará y resolverá por el Viceconsejero de Salud, previos los trámites procesales oportunos. El procedimiento se tramitará con arreglo al Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi y establece los requisitos, régimen y obligaciones de las entidades colaboradoras que participan en su gestión.

6.– Itzultzen diren diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira ondorio guztietarako.

6.– Las cantidades reintegradas tendrán la consideración de ingresos públicos, a todos los efectos.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honen bidez iragarritako deialdiari eta berau garatzeko jarduketei honako xedapen hauek aplikatuko zaizkie: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean oinarrizko araudi gisa ezarritakoa eta Diru-laguntzen Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren VI. tituluak ezarritakoa aplikatuko zaie.

La convocatoria anunciada por esta Orden y las actuaciones para su desarrollo estarán sometidas a lo regulado con carácter de normativa básica en la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, y en el Real Decreto 887/2006, de 21 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley General de Subvenciones. Asimismo, les será de aplicación lo dispuesto en el Título VI del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera izapidetuko da prozedura.

El procedimiento se tramitará conforme a lo preceptuado por la Ley 39/2015, de 1 de octubre, del Procedimiento Administrativo Común de las Administraciones Públicas.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa ezar dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las entidades interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Salud, en el plazo de un mes o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses, computándose ambos plazos a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de mayo de 2018.

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común