Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

99. zk., 2018ko maiatzaren 24a, osteguna

N.º 99, jueves 24 de mayo de 2018


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HEZKUNTZA SAILA
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN
2752
2752

AGINDUA, 2018ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie itunpeko ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

ORDEN de 15 de mayo de 2018, de la Consejera de Educación, por la que se convoca a los centros docentes privados concertados para la determinación de las unidades a concertar en la educación especial abierta de la Educación Primaria y de la Educación Secundaria Obligatoria, en proyectos de refuerzo educativo específico y en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular, para el curso escolar 2018-2019.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduak dei egiten du 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko.

La Orden de 27 de abril de 2016, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura convoca la renovación de los conciertos educativos y la suscripción de nuevos conciertos para los cursos escolares comprendidos entre los cursos 2016-2017 y 2021-2022.

Abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuak (Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena), VI. kapituluan, berariazko hezkuntza-laguntzako premia bereziak dituzten ikasleentzako aniztasun-neurriak ezartzen ditu. Zehazki, hezkuntza-premia bereziak dituztelako pedagogia terapeutikoan espezializatutako irakasleak behar dituzten ikasleak aipatzen ditu 37. artikuluan; 39. artikuluan, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak, eta, curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak 40.ean.

El Decreto 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, en su Capítulo VI, establece las medidas de atención a la diversidad para el alumnado con necesidades específicas de apoyo educativo. En concreto, en el artículo 37 se refiere al alumnado con necesidades educativas especiales que requiere de profesorado especializado en pedagogía terapéutica en la Educación Básica, en el 39 a los programas de refuerzo educativo específico y en el 40 a los programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legean aurreikusten da itunpeko ikastetxeak mantentzeko ekonomia-moduluen arabera finantzatzea Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekia, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak.

Por otra parte, la Ley 5/2017, de 22 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018 prevé la financiación de la educación especial abierta de la Educación Primaria y de la Educación Secundaria Obligatoria, los proyectos de refuerzo educativo específico y los programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular según los módulos económicos de sostenimiento de los centros concertados.

Agindu honen bidez dei egiten zaie indarreko hezkuntza-ituna duten ikastetxe pribatuei ituntzeko unitateak zehaztu ditzaten Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

Mediante la presente Orden se procede a convocar a los centros privados con concierto educativo vigente para la determinación de las unidades a concertar en la educación especial abierta de la Educación Primaria y de la Educación Secundaria Obligatoria, en proyectos de refuerzo educativo específico y en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular, para el curso escolar 2018-2019.

Hori dela eta, hau

Por ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea eta hartzaileak.

Artículo 1.– Objeto y destinatarios.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten zaie eska ditzaten ituntzeko unitateak Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan, 2018-2019 ikasturterako.

1.– Se convoca a los centros docentes privados concertados de la Comunidad Autónoma de Euskadi a solicitar las unidades a concertar en la educación especial abierta de la Educación Primaria y de la Educación Secundaria Obligatoria, en proyectos de refuerzo educativo específico y en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular, para el curso escolar 2018-2019.

2.– Irakaskuntza hauek emateko unitate baimendu eta itunduak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuek eskatu ahal izango dituzte ituntzeko unitateak:

2.– Podrán solicitar unidades a concertar los centros docentes privados concertados de la Comunidad Autónoma de Euskadi con unidades autorizadas y concertadas para impartir las siguientes enseñanzas:

a) Lehen Hezkuntza, lehen hezkuntza berezi irekiko unitateak eskatzeko.

a) Educación Primaria, para solicitar unidades en educación especial abierta primaria.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, bigarren hezkuntza berezi irekiko unitateak, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak eskatzeko.

b) Educación Secundaria Obligatoria, para solicitar unidades en: educación especial abierta secundaria, proyectos de refuerzo educativo específico y programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarriko du gehienez zenbat funts publiko bideratuko den unitate hauetara.

3.– La cuantía máxima de los fondos públicos destinados a estas unidades será la que se establezca en la Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Betekizun orokorrak.

Artículo 2.– Requisitos generales.

1.– Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan ezarritako itun-araubidearen berezko betekizunak bete beharko dituzte ikastetxeek.

1.– Los centros deberán reunir los requisitos propios del régimen de conciertos establecidos en el Decreto 293/1987, de 8 de septiembre, por el que se aprueba el reglamento de conciertos educativos.

2.– Lehen Hezkuntza berezi irekian eta Bigarren Hezkuntza berezi irekian itundu beharreko unitateek aldez aurretik baimenduta egon beharko dute indarreko legeriarekin bat etorriz.

2.– Las unidades a concertar en educación especial abierta primaria y educación especial abierta secundaria deberán estar previamente autorizadas, de acuerdo con la legislación vigente.

3.– Ikastetxeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

3.– Los centros deberán estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones con la Seguridad Social y con sus obligaciones tributarias.

Organo kudeatzaileak behar adina aldiz egiaztatuko du itunak eskatu dituzten ikastetxeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, eta ez du horretarako haien baimenik eskuratu beharko.

La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de los centros solicitantes de los conciertos, se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario por el Órgano gestor sin necesidad del consentimiento de los mismos.

4.– Ikastetxeek bermatuko dute betetzen dela Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. zenbakian xedatua, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko uztailaren 28ko 26/2015 Legearen bidez ezarria.

4.– Los centros garantizarán el cumplimiento de lo establecido en el apartado 5 del artículo 13 de la Ley Orgánica 1/1996, de 15 de enero, de Protección Jurídica del Menor establecido mediante la Ley 26/2015, de 28 de julio, de modificación del sistema de protección a la infancia y a la adolescencia.

3. artikulua.– Betekizun espezifikoak.

Artículo 3.– Requisitos específicos.

1.– Ikasgela irekiko unitate bat itunduko badu, ikastetxeak honako betekizun hauek bete beharko ditu, etaparen eta ikasle hartzaileen arabera:

1.– Para la concertación de una unidad de aulas abiertas el centro deberá cumplir los siguientes requisitos, dependiendo de la etapa y del alumnado destinatario:

a) Lehen Hezkuntzan, honako baldintza hauetakoren bat:

a) En Educación Primaria, alguna de las siguientes condiciones:

● Desgaitasunei edo jokabidearen nahasmendu larriei lotutako hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleak (4-6 bitartean) eskolatzea, zeinek, HPBko aholkularitzaren balorazioaren arabera, honakoa eskatzen baitute: banakako jarduketa-plan bat eta pedagogia terapeutikoko irakasle espezializatuen laguntza, intentsitate mugatuarekin, zabalarekin edo orokortuarekin.

● Escolarizar a alumnos o alumnas (de 4 a 6) con necesidades educativas especiales (NEE), asociadas a discapacidad o trastornos grave de conducta, que, según valoración de la asesoría de NEE, requieren un plan de actuación individual y el apoyo de profesorado especializado en Pedagogía Terapéutica con intensidad limitada, extensa o generalizada.

● Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak (HLBP) dituzten ikasleak (8-10 bitartean) eskolatzea; hauei lotuta egonik: heltze-atzerapena, mugako gaitasun intelektuala, nahasmendua arreta defizitarekin (hiperaktibitatearekin ala gabe), diskalkulia, irakurketa-nahasmendua edo dislexia, edo hizkuntzako nahasmendu espezifikoa, zeinek, HPBko aholkularitzaren balorazioaren arabera, eskatzen baitute: banakako jarduketa-plan bat eta pedagogia terapeutikoko irakasle espezializatuen laguntza, intentsitate mugatuarekin.

● Escolarizar a alumnos o alumnas (de 8 a 12) con necesidades específicas de apoyo educativo (NEAE) vinculadas a un retraso madurativo, una capacidad intelectual límite, un trastorno con déficit de atención con o sin hiperactividad, discalculia, un trastorno de lectura o dislexia, o un trastorno específico del lenguaje que, según valoración de la asesoría de NEE, requieren un plan de actuación individual y el apoyo de profesorado especializado en Pedagogía Terapéutica con una intensidad limitada.

b) Bigarren Hezkuntzan, honako baldintza hauetakoren bat:

b) En Educación Secundaria, alguna de las siguientes condiciones:

● Desgaitasunei edo jokabidearen nahasmendu larriei lotutako hezkuntza-premia bereziak (HPB) dituzten ikasleak (4 edo 5) eskolatzea, zeinek, HPBko aholkularitzaren balorazioaren arabera, honakoa eskatzen baitute: banakako jarduketa-plan bat eta pedagogia terapeutikoko irakasle espezializatuen laguntza, intentsitate mugatuarekin, zabalarekin edo orokortuarekin.

● Escolarizar a alumnos o alumnas (4 o 5) con necesidades educativas especiales (NEE), asociadas a discapacidad o trastornos graves de conducta, que, según valoración de la asesoría de NEE, requieren un plan de actuación individual y el apoyo de profesorado especializado en Pedagogía Terapéutica con intensidad limitada, extensa o generalizada.

● Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak (HLBP) dituzten ikasleak (8 eta 10 bitartean) eskolatzea; hauei lotuta egonik: heltze-atzerapena, mugako gaitasun intelektuala, nahasmendua arreta defizitarekin (hiperaktibitatearekin ala gabe), diskalkulia, irakurketa-nahasmendua edo dislexia, edo hizkuntzako nahasmendu espezifikoa, zeinek, HPBko aholkularitzaren balorazioaren arabera, eskatzen baitute: banakako jarduketa-plan bat eta pedagogia terapeutikoko irakasle espezializatuen laguntza, intentsitate mugatuarekin.

● Escolarizar a alumnos o alumnas (de 8 a 10) con necesidades específicas de apoyo educativo (NEAE) vinculadas a un retraso madurativo, una capacidad intelectual límite, un trastorno con déficit de atención con o sin hiperactividad, discalculia, un trastorno de lectura o dislexia, o un trastorno específico del lenguaje que, según valoración de la asesoría de NEE, requieren un plan de actuación individual y el apoyo de profesorado especializado en Pedagogía Terapéutica con una intensidad limitada.

2.– Hezkuntza indartzeko proiektuetan unitate bat ituntzeko, baldintza hauek bete beharko ditu aldi berean ikastetxeak:

2.– Para la concertación de una unidad en proyectos de refuerzo educativo el centro deberá cumplir simultáneamente las siguientes condiciones:

a) DBHko lehen edo bigarren mailako 13 edo 14 urteko –eta salbuespenez 15 urteko– ikasleak eskolatuta edukitzea (gutxienez 8 eta gehienez 15), eta horiek hezkuntza-laguntzako berariazko premiak (HLBP) edukitzea ahulezia-egoeran dagoen gizarte- edo kultura-ingurune bateko kide direlako, edo eskolara egokitzeko arazo larriak edo eskola-porrota edukitzeagatik.

a) Tener escolarizados a alumnos y alumnas en primero o segundo curso de la ESO (mínimo de 8 y máximo de 15) de 13 o 14 años, y excepcionalmente de 15 años, que presenten necesidades específicas de apoyo educativo (NEAE) ligadas a su pertenencia a un medio social o cultural desfavorecido, o por problemas graves de adaptación o fracaso escolar.

b) Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren oniritzia izatea ikastetxeko zuzendaritzak proposatutako hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak.

b) Contar con el visto bueno del Órgano Máximo de Representación del centro para el Proyecto de Refuerzo Educativo Específico propuesto por la Dirección del centro.

c) Hezkuntza berariaz indartzeko proiektua aurkeztea deialdi honen 4. artikuluan zehaztutako irizpideen arabera.

c) Presentar el proyecto de refuerzo educativo de acuerdo a las directrices indicadas en el artículo 4 de la presente convocatoria.

3.– Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitate bat ituntzeko, ikastetxeak honako baldintza hauek bete beharko ditu ikasleen adinaren eta programaren iraupenaren arabera:

3.– Para la concertación de una unidad en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular, el centro deberá cumplir las siguientes condiciones, en función de la edad del alumnado y la duración del programa:

DBHko 3. eta 4. mailetan matrikulatutako ikasleen % 15 baino gehiago ez proposatzea curriculum-aniztasunerako. Bi talde baino gehiago ituntzea eskatuz gero, ikastetxean 300 ikasle baino gehiago egon beharko dira DBHko 3. eta 4. mailetan matrikulaturik.

Proponer para la diversificación curricular a no más del 15% del alumnado matriculado en los cursos de 3.º y 4.º de la ESO. Si se solicita la concertación de más de dos grupos, la matrícula del centro en 3.º y 4.º de la ESO deberá superar los 300 alumnos y alumnas.

Gainera, programaren iraupenaren arabera:

Además, dependiendo de la duración del programa:

● Programa bi ikasturtetarako bada, DBHko 3. mailan 15 edo 16 urteko ikasleak eskolatuta edukitzea (gutxienez 8 eta gehienez 15), eta horiek baldintza hauek betetzea:

● Si el programa es de dos cursos, tener escolarizados en 3.º de ESO a alumnos y alumnas (mínimo de 8 y máximo de 15) con 15 o 16 años que:

– Oinarrizko Hezkuntzan mailaren bat errepikatzea.

– Han repetido algún curso en la Educación Básica,

– 2017-2018ko ikasturteko aparteko deialdiaren ondoren, DBHko 1. eta 2. mailetako gehienez lau ikasgai gainditu gabe edukitzea.

– Tras la convocatoria extraordinaria del curso 2017-2018, están a falta de superar un máximo de cuatro materias de 1.º y 2.º curso de la ESO,

– DBHko 3. mailara igarotzeko baldintzak ez betetzea.

– Y no reúnen los requisitos para promocionar al 3.º curso de la ESO.

● Programa ikasturte bakarrerako bada, DBHko 4. mailan 16 edo 17 urteko ikasleak eskolatuta edukitzea (gutxienez 8 eta gehienez 15), eta horiek baldintza hauek betetzea:

● Si el programa es de un curso, tener escolarizados a alumnos y alumnas en 4.º de ESO (mínimo de 8 y máximo de 15) con 16 o 17 años que:

– Oinarrizko Hezkuntzan mailaren bat errepikatzea.

– Han repetido algún curso en la Educación Básica,

– 2017-2018ko ikasturteko aparteko deialdiaren ondoren, DBHko 1., 2. eta 3. mailetako gehienez lau ikasgai gainditu gabe edukitzea.

– Tras la convocatoria extraordinaria del curso 2017-2018, están a falta de superar un máximo de cuatro materias de 1.º, 2.º y 3.º curso de la ESO,

– DBHko 4. mailara igarotzeko baldintzak ez betetzea.

– Y no reúnen los requisitos para promocionar al 4.º curso de la ESO.

Ikasturte bateko programan curriculum-aniztasunerako programa jada egin duten 18 urteko ikasleak jaso ahal izango dira, baldin eta Graduatu titulurako proposatu ez badituzte.

Se podrá incluir en el programa de un curso alumnado de 18 años que ya ha cursado un programa de diversificación curricular y no ha sido propuesto para el título de Graduado.

4.– Artikulu honetan adierazitako adin-eskakizuna betetzeko, ikasleak 2018ko abenduaren 31n duen adina hartuko da kontuan.

4.– Para el cumplimiento del requisito de edad señalado en este artículo se considerará la edad del alumno o de la alumna a 31 de diciembre de 2018.

4. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak eta jarraibideak hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programak garatzeko.

Artículo 4.– Obligaciones de los centros y directrices para el desarrollo de los proyectos de refuerzo educativo específico y en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular.

1.– Hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan unitateak ituntzea lortzen duten ikastetxeek honako konpromiso hauek bete beharko dituzte:

1.– Los centros que obtengan la concertación de unidades en proyectos de refuerzo educativo específico deberán cumplir los compromisos siguientes:

● Ikastetxeko Urteko Planean hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak sartzea.

● Incluir en el Plan Anual del centro los proyectos de refuerzo educativo específico.

● Programaren jarraipenean laguntzea eta Berritzeguneek antolatutako jardueretan parte hartzea.

● Colaborar en el seguimiento del programa y participar en las actividades organizadas por los Berritzegunes.

● Ikastetxeak programaren garapena azaltzen duen memoria egingo du ikasturtearen amaieran, eta ikastetxeko urteko memorian txertatuko du hori, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora bidaliko du: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/eu

● El centro elaborará al final del curso una memoria descriptiva del desarrollo del programa que integrará en la memoria anual del centro y se enviará a la sede electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/es

● Programan sartu diren ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei informazioa emateko eta entzuteko konpromisoa hartuko du ikastetxeko zuzendaritzak.

● La Dirección del centro se compromete a informar y oír a los padres/madres y/o tutores legales del alumnado al que se le ha incluido en el programa.

2.– Hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan unitateak ituntzea eskatzen duten ikastetxeek honako jarraibide hauek bete beharko dituzte proiektua garatzean:

2.– Los centros que obtengan la concertación de unidades en proyectos de refuerzo educativo específico deberán desarrollar el proyecto siguiendo las siguientes directrices:

● Eskola inklusiboko planteamendu baten barruan garatzea proiektua, ikastetxeko ikasleen aniztasunari globaltasunez eta batera erantzunda, eta itxaropen handiak sortzea hartzaile diren ikasleengan.

● Desarrollar el proyecto dentro de un planteamiento de escuela inclusiva, de respuesta global y conjunta a la diversidad del alumnado del centro y proyectando altas expectativas en el alumnado destinatario.

● Programaren jarduketak, baita ohiko eta ezohiko baliabideak ere, ikasle guztien eskola-arrakasta lortzera bideratzea, programaren hartzaile diren ikasleei arreta berezia emanez.

● Dirigir las actuaciones del programa, así como los recursos ordinarios y extraordinarios, a conseguir el éxito escolar de todo el alumnado, prestando especial atención al alumnado destinatario del programa.

● Metodologia aktiboak eta estrategia inklusiboak erabiltzea, hala nola taldeko irakasle kopurua murriztea, hau da, irakasle bakoitzak ikasgai bat baino gehiago ematea; bi irakasle ikasgelan; talde interaktiboetan lan egitea; solasaldi dialogikoak; tutoretzadun liburutegia; ikaskuntzaren elkarlaneko antolaketa; IKTak erabiltzea ikaskuntzak aberasteko... Horrelako estrategiek ez dute inola ere eragingo programako ikasleentzat taldeak eta saioak berariaz sortzea, hizkuntzetako komunikazioa lantzeko banaketa heterogeneoei dagokienez izan ezik.

● Utilizar metodologías activas y estrategias inclusivas, como reducir el número de profesores y profesoras por grupo, de modo que cada docente imparta más de una materia, dos profesores o profesoras en aula, trabajar en grupos interactivos, tertulias dialógicas, biblioteca tutorizada, organización colaborativa del aprendizaje, utilización de las TIC para enriquecer los aprendizajes..., estrategias que en ningún caso supondrán crear grupos y sesiones específicas para el alumnado del programa, excepto en lo relativo a desdobles heterogéneos para trabajar la comunicación en las lenguas.

● Proiektuaren hartzaile diren ikasleei talde naturalaren barruan banakako arreta emateko neurriak antolatzea (banakako tutoretzak, berdinkideen arteko tutoretzak, kontratu pedagogikoak, ikasle enbaxadoreak, babesak, berbalagunak...).

● Organizar medidas de atención personalizada al alumnado destinatario del proyecto dentro de su grupo natural (tutorías individualizadas, tutorías entre iguales, contratos pedagógicos, alumnado embajador, apadrinamiento o amadrinamiento, berbalaguna...).

● Irakasle guztien arteko koordinazioa bermatzea, bai bertikala bai horizontala; batez ere, proiektuaren xede diren ikasleak dauden taldeekin harremanak izango dituzten irakasleen arteko koordinazioa.

● Garantizar la coordinación de todo el profesorado, tanto vertical como horizontal, y especialmente la del profesorado que se relaciona con los grupos en los que se integra este alumnado.

● Senideen harremana eta parte-hartzea lantzea, eta haien prestakuntza ahalbidetzea, eta ikasleekin elkarrekintzan dauden inguruko eragileekin ere koordinazioa sustatzea.

● Trabajar la relación y participación de familiares y posibilitar su formación, así como fomentar la coordinación con los agentes del entorno que interactúan con el alumnado.

● Irakasleen barneko prestakuntza antolatzea (tutoreak, ikasketa-buruak, orientazioa...).

● Organizar la formación interna del profesorado (tutores, tutoras, jefaturas de estudios, orientación...)

● Proiektuan berariaz jasotzea II-B eranskinean jasotako atalak.

● Recoger en el proyecto de forma explícita los apartados recogidos en el Anexo II-B.

3.– Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak ituntzea lortzen duten ikastetxeek honako konpromiso hauek bete beharko dituzte:

3.– Los centros que obtengan la concertación de unidades en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular deberán cumplir los compromisos siguientes:

● Programako kide bakoitzarentzat oinarrizko programa eta banakako programa egitea. Dokumentu horiek Hezkuntza Ikuskaritzaren esku egongo dira 2018ko urria amaitu aurretik.

● Elaborar un programa base y un programa individualizado para cada componente del programa. Estos documentos estarán a disposición de la Inspección educativa antes de finalizar el mes de octubre de 2018.

● Banakako plana egitea, non irakasleek oinarrizko edukiak eta ebaluazio-irizpideak zehaztuko baitituzte. Ikasleak oinarrizko gaitasunak eskuratu ditzan irakasleek beharrezko jotzen dituzten oharrekin osatu egingo da programa hori ikasturtean zehar.

● Elaborar un plan individualizado donde el profesorado debe concretar los contenidos básicos y los criterios de evaluación de cada alumno o alumna. A lo largo del curso este programa se irá completando con las indicaciones que el profesorado considere necesarias para que el alumno o alumna logre las competencias básicas.

● Programaren garapena azaltzen duen memoria egitea ikasturtearen amaieran, eta ikastetxeko urteko memorian txertatuko du hori.

● Elaborar al final del curso una memoria descriptiva del desarrollo del programa que integrará en la memoria anual del centro.

● Programan sartu diren ikasleen gurasoei edo legezko tutoreei informazioa emateko eta entzuteko konpromisoa hartzen du ikastetxeko zuzendaritzak.

● La Dirección del centro se compromete a informar y oír a los padres/madres y/o tutores legales del alumnado al que se le ha incluido en el programa.

● Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duen abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren 40.2 artikuluarekin bat etorriz, ikastetxeak honako hau adierazten du: curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa bati ekiteko onartutako ikasle guztiek ebaluazio akademikoa eta psikopedagogikoa izan beharko dutela, eta programari ekin ahalko diotela gurasoei eta legezko tutoreei entzunda.

● El centro manifiesta que de acuerdo con el art 40.2 del Decreto 236/2015, de 22 de diciembre, por el que se establece el currículo de Educación Básica y se implanta en la Comunidad Autónoma del País Vasco, todo alumnado propuesto para la incorporación a un programa de mejora del aprendizaje y el rendimiento mediante la diversificación curricular cuenta con la evaluación tanto académica como psicopedagógica del alumno/alumna y se ha realizado una vez oídos los propios alumnos o alumnas y sus padres, madres o tutores legales.

4.– Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak ituntzea lortzen duten ikastetxeek honako jarraibide hauek bete beharko dituzte curriculum-aniztasunaren oinarrizko eta berariazko programazioa egiteko orduan:

4.– Los centros que obtengan la concertación de unidades en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular deberán elaborar la programación básica y específica de la diversificación curricular siguiendo las siguientes directrices:

● Curriculum-aniztasunaren programa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzera bideratzea; horrenbestez, ebaluazioak Bigarren Hezkuntzaren oinarrizko gaitasunak eta helburuak izan beharko ditu funtsezko erreferentziatzat.

● Orientar el programa de Diversificación Curricular a la consecución del título de Graduado en Educación Secundaria Obligatoria, por lo que la evaluación deberá tener como referencia fundamental las competencias básicas y los objetivos de la Educación Secundaria.

● Programaren hartzaile diren ikasle guztiek jarraituko duten oinarrizko programa zehaztea; metodologia, edukiak eta ebaluazio-irizpideak zehaztuko ditu horrek, eta berariazko taldetan, eremuka, edo talde arruntetan, modu integratu batez, egin ahal izango da:

● Definir el programa base que seguirá todo el alumnado destinatario del programa, que especificará la metodología, los contenidos y los criterios de evaluación y podrá realizarse en grupos específicos, por ámbitos, o en grupos ordinarios, de forma integrada:

– Berariazko taldeak: programa horietako ikasleek, gutxienez ere, 23 ordu eskainiko dizkiete hizkuntzen eta gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arloei. Irakasle batek edo gehiagok emango dute arlo bakoitza; irakasle horietako batek ikasleen banakako tutoretza hartuko du bere gain, astean bi orduz gutxienez.

– Grupos específicos: el alumnado de estos programas dedicará, al menos, 23 horas al conjunto de los ámbitos lingüístico-social y científico-tecnológico. Cada ámbito será impartido por uno o más profesores, de los cuales, uno o una asumirá la tutoría individualizada de este alumnado, con un mínimo de dos horas semanales.

– Talde arruntak: proposamen integratuan, curriculumaren antolaketa eremuka, diziplinarteko proiektuka edota jakintza-arloka egin daiteke, eta curriculum-aniztasuneko ikasleek ikasgai guztiak talde arruntetan egingo dituzte. Ikastetxeko proposamenak ikasgelan sendotu beharreko ikasgaiak eta noiz egin zehaztuko du, baita irakasle-taldeko zein irakaslek hartuko duten banakako tutoretzen ardura ere.

– Grupos ordinarios: En la propuesta integrada, la organización del currículo puede ser por ámbitos, por proyectos interdisciplinares o bien por áreas de conocimiento, y el alumnado de diversificación curricular cursará todas las materias en grupos ordinarios. La propuesta del centro explicitará las materias y los momentos en que se hacen los refuerzos en el aula y qué profesorado del equipo docente se responsabilizará de las tutorías individualizadas.

● Taldeko ikasle bakoitzarentzat banakako programa egitea; horrek barnean hartuko ditu, besteak beste, ibilbide akademiko pertsonala, eduki-egokitzapena eta dagozkion ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak. Curriculum-aniztasuneko ikasleak ebaluatu egin beharko dira ikasturte bakoitzaren amaieran, eta bi ikasturteko programetan nahitaezkoa izango da lehenengotik bigarrenera igotzea.

● Elaborar para cada alumno o alumna del grupo su programa individualizado, que incluirá el itinerario académico personal, la adecuación de contenidos y los correspondientes criterios de evaluación y calificación. El alumnado de diversificación curricular deberá ser evaluado al final de cada curso, y, en los programas de dos cursos, la promoción del primero al segundo curso será obligatoria.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Artículo 5.– Plazo de presentación de solicitudes.

Hilabetekoa izango da 2018-2019 ikasturterako ituntzeko unitateen eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

El plazo de presentación de solicitudes de unidades a concertar para el curso escolar 2018-2019 será de un mes a contar desde el día siguiente a la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco de la presente Orden.

6. artikulua.– Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak.

Artículo 6.– Solicitudes y documentación a presentar.

1.– Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira Hezkuntza Saileko hezkuntza-itunen aplikazio informatikoaren bidez. Era berean, prozedura honetako gainerako izapideak aplikazio horren bidez kontsultatu edo egingo dira, edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taularen bidez: https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu

1.– Las solicitudes se presentarán de forma electrónica a través de la aplicación informática de Conciertos Educativos del Departamento de Educación. Asimismo, se consultarán y realizarán el resto de trámites de este procedimiento por este medio y/o mediante el tablón de anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es

Deialdi honetako eskabideen aurkezpenari eta gainerako izapideei buruzko argibideak eta erabili beharreko txantiloiak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/eu

Las especificaciones sobre la presentación de solicitudes y la realización del resto de trámites, junto con los modelos a utilizar, están disponibles en la Sede Electrónica del Gobierno Vasco en la siguiente dirección: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/es

2.– Eskabideekin batera, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

2.– Las solicitudes irán acompañadas de la siguiente documentación:

a) Hezkuntza bereziko ikasgela irekien unitateak ituntzeko eskabideetan, banakako planaren eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle espezializatuen laguntzaren hartzaile diren ikasleen zerrenda, V. eranskinaren arabera.

a) En las solicitudes para la concertación de unidades de aulas abiertas de educación especial, la relación de alumnos y alumnas destinatarios del plan individual y el apoyo de profesorado especializado en Pedagogía Terapéutica según Anexo V.

b) Hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan unitateak ituntzeko eskabideetan: konpromisoak izenpetzea, IIA eranskinaren arabera; ikasleei arreta emateko ikastetxeak proposatutako proiektua, IIB eranskinaren arabera; eta proiekturako proposatutako ikasleen zerrenda, IID eranskinaren arabera.

b) En las solicitudes para la concertación de unidades en proyectos de refuerzo educativo específico: suscripción de compromisos según Anexo IIA; proyecto propuesto por el centro para la atención del alumnado según Anexo IIB y la relación de alumnos y alumnas propuestos para el proyecto según Anexo IID.

c) Curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan unitateak ituntzeko eskabideetan: konpromisoak izenpetzea, IIIA eranskinaren arabera; eta programarako proposatutako ikasleen zerrenda IIIB eranskinaren arabera.

c) En las solicitudes para la concertación de unidades en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular: suscripción de compromisos según Anexo IIIA y la relación de alumnos y alumnas propuestos para el programa según Anexo IIIB.

7. artikulua.– Organo kudeatzailea.

Artículo 7.– Órgano de gestión.

Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzaren ardurapean dago Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza berezi irekian, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuetan eta curriculum-aniztasunaren bidez ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programetan agindu honetan aurreikusitako unitateak ituntzeko prozedura kudeatzea.

Corresponde a la Dirección de Gestión Económica la gestión del procedimiento para la concertación de unidades en la educación especial abierta de la Educación Primaria y de la Educación Secundaria Obligatoria, en proyectos de refuerzo educativo específico y en programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular previstas en la presente Orden.

8. artikulua.– Eskabideak ebaluatzea.

Artículo 8.– Evaluación de las solicitudes.

Deialdi honetan ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko dira ituntzeko eskabideak, eta unitate edo zerbitzu konprometituen txostenak helarazi beharko dira.

La evaluación de las solicitudes de concertación se realizará atendiendo a los criterios establecidos en la presente convocatoria y requerirá la emisión de los correspondientes informes de las unidades o servicios comprometidos.

Hezkuntza indartzeko proiektuetarako ituntzeko ikastetxeak aukeratzeko, IIC eranskinean ezarritako baremoa aplikatuko da, eta proiektuaren balorazioan 35 puntutik gutxienez 18 lortzen ez duten ikastetxeak kanpoan geratuko dira.

Para la selección de los centros a concertar para los proyectos de refuerzo educativo se aplica el baremo establecido en el Anexo IIC quedando excluidos los centros que no consigan un mínimo de 18 puntos sobre 35 en la valoración del proyecto.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, aipatutako txostenetan oinarrituz eta agindu honen 3. eta 4. artikuluei jarraikiz, behin-behineko proposamen bat egingo du, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari jakinaraziko dio.

La Dirección de Innovación Educativa en base a los informes mencionados y atendiendo a los artículos 3 y 4 de la presente Orden realizará la propuesta provisional y la comunicará a la Dirección de Gestión Económica.

Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak proposamen horren berri emango du, agindu honen 12. artikuluari dagokionez.

La Dirección de Gestión Económica procederá a informar dicha propuesta con relación al artículo 12 de la presente Orden.

9. artikulua.– Ebazpen-proposamena.

Artículo 9.– Propuesta de resolución.

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/eu/) jakinaraziko da ituntzeko behin-behineko proposamena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

La notificación de la propuesta provisional de concertación se realizará mediante publicación en el tablón de anuncios de la Sede Electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/y22-ediktu/es/, y tendrá efectos de notificación a partir del día siguiente.

Aurrekoa ezertan eragotzi gabe, organo kudeatzaileak aukera izango du posta elektronikoaren bidez ikastetxeei jakinarazpena argitaratu dela abisatzeko. Abisu horrek ez du inolaz ere jakinarazpen-baliorik izango.

Sin perjuicio de lo anterior, el órgano gestor podrá remitir a los centros docentes avisos de la publicación de la notificación realizada mediante correo electrónico. Dichos avisos no tendrán, en ningún caso, efectos de notificación practicada.

Proposamen horren aurka, ikastetxeek, jakinarazten den egunetik hasita hamar eguneko epean, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Hezkuntza Saileko hezkuntza-itunen aplikazio informatikoaren bidez.

Contra dicha propuesta los centros docentes podrán presentar, en un plazo de diez días a partir de su notificación, las alegaciones que consideren oportunas a través de la aplicación informática de Conciertos Educativos del Departamento de Educación.

Ikastetxeek aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak ebazpen-proposamena helaraziko dio Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzari, eta zuzendaritza horrek, berriro, txostena egingo du agindu honen 12. artikuluari dagokionez.

Estudiadas las alegaciones presentadas por los centros, la Dirección de Innovación Educativa dará traslado de la propuesta de resolución a la Dirección de Gestión Económica quien informará, nuevamente, con relación al artículo 12 de la presente Orden.

Era berean, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak Hezkuntzako sailburuari helaraziko dio ebazpen-proposamena.

La Viceconsejería de Administración y Servicios elevará la propuesta de resolución ante la Consejera de Educación.

10. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 10.– Resolución.

1.– Hezkuntzako sailburuordeak ebatziko du deialdia agindu baten bidez, non zehaztuko baitu ikastetxe bakoitzerako itundu beharreko Lehen eta Bigarren Hezkuntza berezi irekiko unitate kopurua, hezkuntza berariaz indartzeko proiektuak eta curriculum-aniztasuna, 2018-2019 ikasturterako, aplikatu beharreko modulua eta zenbatekoa.

1.– La convocatoria será resuelta por la Consejera de Educación, quien dictará Orden en la que se especificará el número de unidades en educación especial abierta primaria y secundaria, proyectos de refuerzo educativo específico y diversificación curricular a concertar, para el curso escolar 2018-2019, por centro docente, módulo a aplicar e importe.

2.– Deialdi hau sei hilabeteko epean ebatziko da, agindu honetako 5. artikuluan aipatzen diren eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da.

2.– La resolución de la presente convocatoria se realizará en el plazo de seis meses a contar desde la fecha de finalización de presentación de solicitudes a que hace referencia el artículo 5 de la presente Orden y su notificación será mediante su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

11. artikulua.– Jarraipena eta ebaluazioa.

Artículo 11.– Seguimiento y evaluación.

1.– Ikastetxeek, 2018ko urriaren 31 baino lehenago, Hezkuntza Ikuskaritzari eta eskualdeko Berritzeguneari bidaliko die hezkuntza berariaz indartzeko proiektuen eta ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programen hartzaile izango diren ikasleen behin betiko zerrenda, IV. eranskinaren arabera. Eranskin hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/eu

1.– Los centros remitirán a la Inspección educativa y al Berritzegune zonal antes del 31 de octubre de 2018, la relación definitiva del alumnado destinatario de los proyectos de refuerzo educativo específico y de los programas de mejora del aprendizaje y del rendimiento mediante la diversificación curricular según Anexo IV. Dicho anexo estará disponible en la sede electrónica del Gobierno Vasco https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/hezkuntza_inklusiboa/y22-izapide/es

Hezkuntza Ikuskaritzak egiaztatu egingo du goian aipatutako programetarako proposatutako ikasleak bat datozen.

La Inspección educativa verificará la concordancia entre la relación de alumnos y alumnas propuestos para los programas arriba citados.

Eskualdeko Berritzegunea arduratuko da proiektuaren aholkularitzaz.

El Berritzegune zonal se encargará del asesoramiento del proyecto.

2.– Agindu honen bidez itunduko diren unitateek deialdi honetan jasotako ikasle-ratioak bete beharko dituzte, eta ofiziozko aldaketa baten mende egongo dira.

2.– Las unidades que se concierten a través de esta Orden estarán condicionadas al cumplimiento de los ratios de alumnado recogidos en la presente convocatoria y sujeta a una modificación de oficio.

12. artikulua.– Aurrekontu-kreditua.

Artículo 12.– Crédito presupuestario.

1.– Ikasturtea bi aurrekontu-ekitaldiren kontura finantzatuko da, eta hezkuntza-itunak finantzatzeko aurrekontu-partidetan erabilgarri dauden kredituen arabera baimenduko da gastu hori.

1.– El curso escolar se financiará con cargo a dos ejercicios presupuestarios y la autorización del gasto se realizará en función de los créditos disponibles en las partidas presupuestarias destinadas a la financiación de los conciertos educativos.

2.– Itundu beharreko ikasgela kopurua zehazteko izapidea hasi aurretik, iraila-abendua aldiari dagokion gastua baimendu beharko da. Gastu hori, 2018ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura finantzatuko da, eta lege horretan itunpeko ikastetxeak mantentzeko modulu ekonomikoen arabera kalkulatuko da.

2.– Previamente al inicio del trámite para la determinación del número de aulas a concertar, se deberá autorizar el gasto correspondiente al periodo septiembre- diciembre, que será financiado con cargo a las partidas presupuestarias establecidas al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2018 y se calculará en base a los módulos económicos para el sostenimiento de los centros concertados recogidos en dicha ley.

3.– Halaber, urtarrila-abuztua aldiari dagokion gastua aurretiaz izapidetuko da 2019ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura, gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz. Zenbatekoa onartzen den unean, aurrekontuen legeak 2019ko ekitaldirako adierazten dituen ekonomia-moduluei doituko zaie zenbateko hori.

3.– Asimismo, el gasto correspondiente al periodo enero-agosto se tramitará anticipadamente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2019, de conformidad con lo previsto en la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto. Dicho importe se ajustará a los módulos económicos que señale, en el momento de su aprobación, la Ley de Presupuestos para el ejercicio 2019.

13. artikulua.– Hezkuntza-itunak ordaintzea.

Artículo 13.– Pago de los conciertos educativos.

1.– Agindu honen bidez arautzen diren diru-laguntzen ordainketa aurretiaz egingo da, lau hilerik behin, ordainketa eskuordetua arautzen duen urriaren 15eko 289/1993 Dekretuaren arabera, ordainketa-mota horrek eragina duen etapetan.

1.– El pago de las unidades reguladas por la presente Orden se realizará por anticipado cuatrimestralmente y de acuerdo con lo establecido en el Decreto 289/1993, de 15 de octubre, que regula el Pago Delegado, en las etapas afectadas por el mismo.

2.– Ikastetxeek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak hezkuntza-itunen ordainketa jasotzeko.

2.– Para el pago de los conciertos educativos los centros deberán estar al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones con la Seguridad Social y con sus obligaciones tributarias.

3.– Laguntzen ikastetxe onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar adina aldiz, eta horretarako ez du haien baimenik beharko, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz.

3.– La acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social, por parte de los centros beneficiarios de las ayudas se verificará automáticamente tantas veces como fuera necesario por el Órgano gestor sin necesidad de consentimiento de los mismos, en aplicación del Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco.

14. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 14.– Incumplimientos.

Onuradunak Agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, dagozkion legezko interesak gehituta, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian diru-sarrera eginez.

Si el beneficiario incumpliera las condiciones establecidas en la presente Orden, deberá proceder a la devolución de las cantidades percibidas, más los intereses legales correspondientes, mediante ingreso en la Tesorería General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Recursos.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegian bi hilabeteko epean, agindua aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Contra la presente Orden que agota la vía administrativa podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Educación en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco o recurso contencioso- administrativo ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Efectos.

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 15 de mayo de 2018.

La Consejera de Educación,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común